Francoren diktadura

20
FRANCOREN DIKTADURA 1939-1975 1. FRANKISMOA 1. FRANKISMOAREN OINARRIAK 2. GARAPENA ETA NAZIOARTEKO HARREMANAK 3. AUTARKIA 4. MODERNIZAZIOA: 6. eta 7. HAMARKADAK 5. OPOSIZIOAREN HAZKUNDEA ETA SISTEMAREN KRISIA 2. EUSKAL HERRIA DIKTADURAPEAN 1. MENDERAKUNTZAREN ONDORIOAK 2. HERRIALDEAREN ERALDATZEA 3. ERREGIMENARI EMANDAKO ERANTZUNA 4. EUSKAL KULTURA FRANKISMOAREN GARAIAN

Transcript of Francoren diktadura

Page 1: Francoren diktadura

FRANCOREN DIKTADURA 1939-1975

1. FRANKISMOA1. FRANKISMOAREN OINARRIAK

2. GARAPENA ETA NAZIOARTEKO HARREMANAK

3. AUTARKIA

4. MODERNIZAZIOA: 6. eta 7. HAMARKADAK

5. OPOSIZIOAREN HAZKUNDEA ETA SISTEMAREN KRISIA

2. EUSKAL HERRIA DIKTADURAPEAN1. MENDERAKUNTZAREN ONDORIOAK

2. HERRIALDEAREN ERALDATZEA

3. ERREGIMENARI EMANDAKO ERANTZUNA

4. EUSKAL KULTURA FRANKISMOAREN GARAIAN

Page 2: Francoren diktadura

1. FRANKISMOA1.1 FRANKISMOAREN OINARRIAK

1.1.1 Gerraren ondorioak• Gerra bukatu baina bakerik ez: jazarpena, errepresio bortitza

nagusi garaituen aurka eta baita Altxamenduaren alde egin ez zutenen aurka ere.

• Askatasun guztiak, zuzenbide estatua, 31ko konstituzioa, Errepublikako lege guztiak; lurren banaketa, irakaskuntza sistema, aurrerapen sozialak indargabetu.

• Estatu aparatu ahaltsua eratu:• Kontrol eta errepresio aparatu bat: zelatariak, poliziak, Guardia Zibila.

• Propaganda aparatua, bere irudia goresteko.

Page 3: Francoren diktadura

112. Gorespena eta errepresioa• 1938an, gerra bukaera aldera, Francok bazuen gobernu bat

osatua. Bertan hiru botereak, ejerzitoarena eta alderdi bakarrarena bere esku biltzen zituen: sistema autoritario eta faxista beraz.

• Esaten da bere mesianismoaz konbentziturik izan zela heriotza arte: hauxe gizarteratzeko, propaganda sistematiko izugarria (2. agiria).

• Errepresioa baita Errepublika garaian haren alde egin zutenen aurka ere: espetxeratzeak, desjabetzeak, fusilatzeak, torturak, konzentrazio eremuak, gizarte-bazterketa . (datuak 367 orr.)

• Aurreko guztiari erbestera jo behar izan zutenak gehitu behar

• Demografia jaitsiera: 600.00 hildako –”gazte”-inguru 42.urte bitartean, erbestaldia, egoeraekonomiko kaskarrak ezkontzen atzeratzea.

Page 4: Francoren diktadura

113. Estatu autoritarioa• Erregimenaren eta ideologiaren oinarriak Europan: faxismoak

eta naziak (liberal, komunista/sozialista, demokrazia ororren aurka): botere guztiak bere esku.

• Barne liskarrak: Franco bakegile eta bitertekari bere boterea indartu.

• Alderdi Bakarra antolatu: Falange Española Tradizionalista y las JONS.

• Gudarosteen, Elizaren hierarkiaren babes ia erabatekoa lortu zuen. Hasieran batez ere, baita monarkiaren aldekoena.

• Administrazio karguak mugimenduarekiko leialtasuna sari gisa: aberasbidea eta gizarte bizitzaren fiskalizazio bide: komisario politikoak.

• “Sindikatu bertikala” –derrigorrezkoa zena- (OSE-tik eratorria): greba debekaturik, guztiz erregimenaren kontrolpean.

• Gazteriaren kontrol ideologiko handia: “ad hoc” sortutako elkarteak.

Page 5: Francoren diktadura

• Gorteek sasi-aholkua, eta sasi-iritzia baino ez: “Demokrazia Organikoa” izeneko sistema.

• Eliz hierarkiaren babes ezinbesteko erregimenaren aparatuetan integratuz: “gurutzada”. Euskarri ideologiko beharrezkoa barne zein kanpoan.Ordainetan:

• Elizgizonen soldatak ordaindu, hezkuntza erakunde erlijioso ofizial bihurtu, erlijioa ikastea nahitaezko, zentsura.

• Euskarririk garrantzizkoena: Gudarostea, barneko “garbiketa” egin ostean: esaneko eta otzana Francorekiko. Espainia berrespainiartu, garaipen militarraren gainean eraikita, eta ez biztanleriaren gogoen gainean (366 orr., Jose Mª de Areilzaren testua):

• Hizkuntza bat –gaztelania-, lurralde bat, erlijio bat. (“Una, Grande, Libre, Católica”).

• Ezaugarriak labur: etsaia suntsitu eta jazarri; errrenta banaketa ez zuzena; nazioarteko zilegiztatzea bilatzen da; kontrol eta garbiketa ideologikoaren bidez, erregimenaren euskarri litzatekeen “gizarte masa” osatu nahi da.

Page 6: Francoren diktadura

1. FRANKISMOA1.2 GARAPENA ETA NAZIOARTEKO

HARREMANAK1.2.1 Franco eta Bigarren Mundu Gerra

• 1939ko irailean 2 Mundu Gerra piztu. Hasieran, Franco “neutral” ofizialki.

• 1940an Italia ere sartuko zen Alemaniaren alde honek Frantzia inbaditu zuenenean. Euren garaipenak argia zirudien eta Francok profitatu gura zuen:

• HENDAIAko bilera eta ituna Hitlerrekin: Gerran sartezko eskakizunak (Afrikako inperioa, frantses koloniak, Gibraltar...) gehiegizko jo zituen Hitlerrek, eman zezakeen laguntzarekiko. Azkenik hornikuntza itun bat.

• Gerraren bilakaera ikusita, neutraltasuna utzi eta “gerran parte hartzen ez duen herrialde” estatusa hartu zuen: zuzenean parte hartu gabe, mugimendu militar estrategikoak Afrika iparraldean –Tanger-, eta “Dibisio Urdina” –Sobiet Batasunaren aurka- eratu.

• 1942 gerraren bilakaera aldatzen hasi zen: “aliatuengana” gerturatu behar. Berriz “neutral” izendatu ofizialki; Hala ere, 1945arte ez zuen ekarri “Dibisio Urdina”.

Page 7: Francoren diktadura

122. Nazioarteko blokeoa• Gerra oste hurbila, logikoa zenez, “nazioarteko bakartze” garaia izan zen

Espainiarentzat.

• Horrez gain monarkikoen eskakizunak: Juan Borbongoa –1945ean Suitzan-.

• Nazio Batuek, 1946an erregimena kondenatu eta epe bat eman zion sistema demokratikoagora itzul zedin. Gainera, herrilade kideei aholkatu zien enbaxadoreak Espainiatik ateratzeko.

• Erregimenaren unerik latzenak hauexek izan ziren, izan ere, horretaz gain, ekonomikoki egoera oso eskasa zen.

123. Erbestea, gatazkak eta oposizioa• Azaldutako egoera aprobetxatuz, erbesteko oposizioa mugitzen hasi zen:

Donibane Loitzuneko ituna, Prietok –sozialista- eta Gil Robles-ek –monarkikoa- egina, gobernu alternatiboa osatzeko asmoz. Honek eragin zuen zatiketa Errepublikako erbesteko gobernuan –Prieto eta sozialisten azpijoku eta traizioa-

• Aurrekoaz gain, -Komunisten aktibismoari esker batez ere- herri matxinada ugari piztu ziren (370ko mapa), makien borroka indartu zen bitartean. Uste zuten erregimena eror zitekeela.

Page 8: Francoren diktadura

• Erbesteratu asko (300.000 inguru) Frantziara, konzentrazio esparruetan sarturik. Frantzia Alemaniak inbaditu eta nazien aurkako frantziar Erresistentzian aritu ziren.

• Beste jomuga batzuk izan ziren: Sobiet Batasuna, Amerika –Mexiko, Venezuela, Argentina ...-, Afrika iparraldea.

• Herrialde hauetan txertatu, eta Amerikan batez ere, intelektual, zientzilari eta politikari ugarik fruitu onak eman zituzten, bestalde Francoren Espainiarentzat galera handi izan zein hein berean: Espainia basamortu intelektuala.

Page 9: Francoren diktadura

1. FRANKISMOA1.2 AUTARKIA

• Orokorrean, gerra bukatu ostean Espainia egoera negargarrian gelditu zen, bai industri-azpiegiturei bai komunikazio-azpiegiturei dagokienez.

• Hau horrela izanik ere, Francoren erregimenak ez zuen jakin profitatzen ekonomia suspertzeko agertzen ziren aukerak: gerra ostean Europa berreraiki beharra eta berehala mendebaldean –Europa barne- nagusitu zen industri eta ekonomi garapen azkarra (45-70).

• Hurrengo urte luzeetan izan zen atzerapen ekonomikoa ulertzeko, gehien bat, Francoren politika ekonomiko okerra hartu behar da kontuan: autarkia –buruaskia- eta goitik beherako kontrola ekonomian.

• Politika horren ezaugarrien artean: Kanpo merkataritzan estatuak egiten zuen esku hartzeak- inportazio-

esportazioetarako baimen berezia behar; pezetaren balio altu irreala- esportaziorako trabak eta kontsumorako produktu-urritasuna ekarri zituen.

Industriaren sustapen ofiziala (RENFE, ENDESA, IBERIA). INIk gidaturiko estatuaren industri multzoa eratu zuten, gastu-publikoa izugarri jaso baina lehiakortasun gutxiko industria inondik ere.

Page 10: Francoren diktadura

• Merkatu askerik ez zen. Adibidez administarzioak jartzen zituen prezioak eta enpresa pribatuek prezio horretan –beti baxuak eta batzuetan kostu-gastua baino txikiagoak- saldu behar zizkioten estatuari produktuok. Ondorioak: Hornidura falta--------Merkatu beltza ugaritzea(estraperloa)

elkarrelikatzea

Errazionamendu (lagintzea) kartilak denboran luzatzea Nazioarteko bakartzeak aurreko egoera larriagotzen zuen.

131. Nazioartean berriro onestea Poliki-poliki bakartzetik irteten joan zen: Arrazoiak:

1947tik Gerra hotza: EE.BB----SESB. Gune estrategikoa. 1953an, testuinguru bertsuan eta arrazoi berdinengatik,

Vatikanoarekin Konkordatoa (378. orri) Aurrekoaren ondorioak: laguntza ekonomikoa jaso,

hitzarmen militarra –egoitza militarrak-, eta NBEk 1955ean eskubide osoko kide gisa onartu.

Page 11: Francoren diktadura

132. Trantsizio ekonomikoa

• Izatez, Nazio Batuak erakundean onartua izanak politikoak ez ezik ekonomikoak ziren onura handiak ekarri zizkion Espainiari:

• Nazioarteko erakunde ekonomikoetan integratzen joan zen (NDF, MB...): maileguak lortzea.

• 1959an Eisenhower-en bisita.

• Merkataritzarako erraztasunak: itun ekonomikoak EE.Bbekin (produktuen salerostea ...)

Page 12: Francoren diktadura

1. FRANKISMOA1.4 MODERNIZAZIOA: 6. eta 7. HAMARKADAK

• 1959tik aurrera susperraldi ekonomikoa, EEBBetako laguntzari esker eta munduko garapen-egoerak lagunduta.

• Leundu zen 20 urteko atzerapen ekonomikoa

• Egoera berria propagandarako erabili zuen erregimenak:• Errepublika, komunismoa, desordena, eta anarkia gailendu dituena

• Bakea ekarri duena (2. mundu gerran parterik ez)

• Garapen ekonomikoa ekarri duena.

• 59an baina, krisiaren aztarnak nabarmenak ziren eta hainbat ekimen abian jarri beharra zegoen:

141. 59ko Ekonomia Egonkortzeko plana.• Opus Dei-ko teknokratek berebiziko garrantzia:

• Pezeta debaluatu, esportazioak gora.

• Gastu publikoa murriztu

• Merkatua zabaldu poliki-poliki, kanpoko inbertsioak erakartzeko.

Page 13: Francoren diktadura

• Ondorioak hasieran txarrak:• Langabezia

• Soldatak izoztuak

• Emigrazioa (Europa erdialdera)-(dibisak)

• 61-73 ordea, sekulako hazkunde ekonomikoa, idustrializazio eta modernizazio prozesua izugarri azkartuz.

142. Industrializazioa• Aipatu garapena ulertzeko zergatiak:

• Goraldi garaian liberalizatu izana: inbertsio handiak kanpotik.

• Emigrazioa:

• Kanporakoa: langabezia behera eta dibisak

• Barnekoa: lan-esku merkea. Barnealdetik itsasertzeetara eta landatik hirietara.

• Turismoaren eztanda: dibisa sarrera oparo

Page 14: Francoren diktadura

143. Garapen planak• “Mirari ekonomikoa” deiturikoa ulertzeko gogoan izan behar

dugu baita eratu ziren plangintza ekonomikoak ere: Garapen Planak -Lopez Rodók 1.a (374.ko testua)-. Hauen barruan adibidez:

• Onura fiskalak azpiegituretarako

• Esportaziorako laguntzak

• Produkzio sektore zein eskualde batzuk –garapen gune- bultzatu laguntzak emanez.

144. Mirari ekonomikoa (Erlatibizatu behar: ikus. 381 grafikoa)

• Ekonomiaren eta industriaren hazkundeak ekarri:• Demografia ziklo modernoetan sartu: biztanleria zahartzea.

• 1. sektoretik 2.erako –industria (metala nagusi)- etengabeko bilakaera

• Indusrtria-eskualdeetako hiriek ikaragarrizko hazkundea. ( 6.h-n %27 100mila--- 7,5 %50: konurbazioak)

• Familien diru sarrerak handitu---Kontsumoa gora---salmentak baita---produkzioa ere---enpresa irabaziak gora--inbertsioak ere—soldatak gora--langabezia behera---ogasuna gizen---dirulaguntzak gora--- ...

Page 15: Francoren diktadura

1. FRANKISMOA1.5 OPOSIZIOAREN HAZKUNDEA ETA

SISTEMAREN KRISIA• Gizarte tradizional eta autarkikoa---bilakaera azkarra---

gizarte kontsumistaren hastapenak. Derrigorrez, azpiegitura ekonomiko berriak, gainegitura ideologikoaren aldaketa ekarri behar zuen (Ikus. K. Marx). Askoz nabarmenago belaunaldi gazteengan: Unibertsitarioak –protestaldiak- Europari begira (zinema, ohiturak, pentsamendu eta prentsa askatasunak, moda ...)

• Errregimenaren aldetik, halako itxurazko irekiera –adib. folklorismoa- erakutsi nahi izan zuen –batez ere kanpora begira-, baina izatez erabateko kontrol zorrotza ezarrita gizarte bizitzaren arlo guztietan:

• 1966an Fraga ministroaren prentsaren legea: bahiketa eta isunak.

• Estatuaren Lege Organikoa –67an-: modernizazio itxurazko legeak,izan ere botere absolutu guztiak biltzen zituen bertan diktadoreak.

• Sistema eta erregimenaren bermatzaile eta jaraunsle izendatu zuen Francok 69an Joan Karlos Borbongoa, baita Asturiasko Printze ere.

Page 16: Francoren diktadura

151. Eliza Jesuri begira• Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoa (59-62) aldarria izan

zen: aldaketa eta modernizazio nabarmena (Bibliaren ikerketa historiko-kritikoa onetsi, gizartearekiko engaimendu askoz handiago, laikoen garrantzia, ekumenismoa, Giza Eskubideen defentsa, justizia ondasunen banaketan, kultura guztiekiko errespetua...)

• Kristau elkarte gehienek, apaiz askok eta baita hierarkiako batzuek –batez ere Katalunian eta Euskal Herrian- oso pozik eta ilusionaturik hartu zuten norabide berria.

• Gazteen Kristau Elkarte berriak sortu ziren sistemarekiko oso kritikoak

• Errepresioa apaizenganaino ere heldu zen: espetxea, tortura.

• Azkenik Espainiako Gotzainen Konferentziak ere adierazi zuen “elizak” erregimenarekin zituen loturak apurtzekotan zela.

• Erregimenaren euskarri ideologiko nagusia aldentzen da.

Page 17: Francoren diktadura

152. Krisia• 7. Hamarkadan liskar eta gatazka etengabeak: batez ere

langileak eta ikasleak.• Barruan ere ezadostasunak: erreformaren aldekoak eta irmoak• Franco nagusi eta gaixo: 73an Carrero Blanco (irmoa)

gobernu buru izendatu. Honek errepresioa areagotu.• Abenduan ETAk Carrero Blanco Madrilen hil.• Ordezkoa Arias Navarro: irekitasun pixka bat. • Baina 73an, munduan ekonomiaren krisi orokorra. Espainian

eragina eta gatazkak eta protestak ugaritu. Erregimenak berriz ere errepresio bortitzez erantzun zuen. Adib:(73-74) Heriotze zigor gauzatuak: ETA eta FRAPeko kideak.

• Honek atzerrian oihartzun handia eta kritika gogor orokorrak:• Enbaxadoreak atera• Paulo VI-k (Aita Santua) salatu egindakoa

• Amaiera gertu.

Page 18: Francoren diktadura

EUSKAL HERRIA DIKTADURAPEAN1. MENDERAKUNTZAREN ONDORIOAK

a. Gerra osteko kalteak:- Araba/Nafarroa: ia kalterik ez- Gipuzkoa/Bizkaia: kalte handiak

b. Azken bi probintzi hauetan:- Errepresio izugarria- Erbesteratu beharra (Irun-Frantzia, gero Bizkaiara eta handik Kantabria eta Asturiasera)- 150.000 pertsona inguruk ihes egin- Espetxeak bete ziren (38.000)- Gerran hildakoak (20.000 inguru)- Demografia galera izugarria

c. Gerra ostea eta arazo ekonomikoak:- Ondorio demografikoak: higiene, osasun eta elikadura faltak haurren heriotza tasa igo- Ondorio materialak: - Bide sare eta argindar azpiegiturek kalte handia- Industria sareak ez zuen jasan kalterik (Francoren gudarosteak probetxu atera)- Gerora, estatuaren interbentzionismoak ez utzi garatzen- Ondorio sozialak: - Ondasunen banaketa irregularra:- Burgesia handiak irabazi handiak- Herria miserian (ERRAZIONAMENDUA)

Page 19: Francoren diktadura

• Estatuaren zentralizazioa arma politiko bezala– Errepublikarekin zerikusia zuen guztia kendu

(autonomia estatutua, legediak...)– Garbiketa politikoak: funtzionari talde handiak

beren lanpostutik kendu eta erregimenaren aldekoak jarri (gizarte eta politikan gora egiteko aukera)

– Elizgizon nazionalisten inguruan

Page 20: Francoren diktadura

HERRIALDEAREN ERALDATZEA

• 50.hamarkadatik aurrera:– Industrializazio bizkorra– Barrukaldea hustu– Inmigrazio oldeak– Hirietako masifikazio prozesua– Laneko gatazkak azaldu