GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean...

42
hh GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- KUNTZA TRATAERA BATERATUA • EKARPENA: ETORKINAK ETA ESKOLAKO HIZKUNTZA • AITOR-ENEA • JON ALONSO 103 ELKARRIZKETA Enkarni Genua “Artearen bidez haurrak sortzai- le hezi behar ditugu, baina ez bihar artistak izateko, baizik eta bizitzeko ” hik hasi 5 EURO • 2005EKO ABENDUA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Transcript of GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean...

Page 1: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

hhG A I A : H E Z K U N T Z A F I N L A N D I A R R A • E S P E R I E N T Z I A : H I Z -K U N T Z A T R A T A E R A B A T E R A T U A • E K A R P E N A : E T O R K I N A KE T A E S K O L A K O H I Z K U N T Z A • A I T O R - E N E A • J O N A L O N S O

103ELKARRIZKETA

EnkarniGenua“Artearen bidezhaurrak sortzai-le hezi beharditugu, baina ezbihar artistakizateko, baiziketa bizitzeko ”

hik hasi5 EURO • 2005EKO ABENDUA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Page 2: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 . Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com;Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua:SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Ainhoa Azpiroz Erredakzioa:Joxe Mari Auzmendi, Ixiar Eizagirre Erredakziobatzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza,Kristina Mardaraz,Josi Oiarbide,Fito Rodriguez,Maite Saenz,Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak:Jaione Apalategi,AbelAriznabarreta,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua,Felix Basurko Aines Dufau,Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga,Kepa Perez Urraza,Lore Erriondo, Idoia Fernandez,AmaiaVazquez,Lontxo Oihartzabal,Juanjo Otaño eta Pruden Sudupe. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k Maketazio,aurreinpresioa:Xangorin.Inprimategia:ANtzA S.A.L.Azaleko irudia: Enkarni Genua (hik hasi). Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2005-XI-24). Kopurua:3.500 ale

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8gaia

HEZKUNTZA FINLANDIARRAZERGATIK DA EREDUGARRI?PISAko datuak ikusita, Finlandiako hezkuntza sistema onenadela esaten da. Hori ikustera, frogatzera eta ikastera joandira Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federaziokoeta HETELeko hainbat kide. Haien testigantza bildu dugu.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

14elkarrizketa

ENKARNI GENUAHistoriako irakasle izana da Enkarni Genua, bainaazken 34 urteotan istorioak kontatzen aritu da txo-txongiloak hartuta. Mundu hori, haurrak, sormena,artea eta beste hainbat kontu azaleratu dizkigu.

5 editoriala6 kronika8 gaia

HEZKUNTZA FINLANDIARRA14 elkarrizketaENKARNI GENUA22 esperientziaHizkuntza Trataera Bateratua:euskara + ingelesa + gaztelania Iruñeko Hegoalde ikastola

26 ekarpenaMaila soziokulturala edota hizkuntzarenezagutzarik eza?Ignasi Vila

30 esperientziaAitor-enea:Gabonak aurreko egunak prestatzenDonostiako Aitor ikastola

32 galdeidazue Julen ETXEBERRIA33 berriak

41 ...goza nazazu gehiago!Helena Baraibar eta Kristina Boan42 Atzeko atetikJon Alonso

Page 3: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 5

e d i t o r i a l aa b e n d u aOraindik ere euskara ez dago gaztelaniareneta frantsesaren maila berean hezkuntzan.

Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak,eta epe muga bat jarri behar zaie, gainera.Ezin da euskaldun gisa bizitzeko eskubidea ukatzen jarraitu.

EAEko hiruko gobernuak Hez-kuntza sailburuari hizkuntz ereduakberrazter ditzala agindu dio. Honek,berriz, aldaketak egin aurretik iker-keta sakona behar dela argudiatu du.

Egia da. Ikerketa sakonak beha-rrezkoak dira. Irakasle eta herritarguztiek badakitena datu zientifiko-ekin frogatu behar da. Nahiz eta bo-rondate oneko herritar informatuekbadakiten euskal ereduaren bidezsoilik euskalduntzen dela.

Hizkuntz ereduak ezarri zirene-an, irakasle ginenok eta haurreneuskalduntzea gertutik jarraitzengenuenok, sumatzen genuen eus-karaz irakastea zela elebidun oreka-tuak sortzeko bidea. Han azaldu zi-ren, ordea, hizkuntz eta hezkuntzaadituak beste argudio batzuekin:ama hizkuntza zela, erritmoa, erres-petua...

Intuizioa. Guk ez genuen datuzientifikorik. Baina gure borondateoneko lanari jarraituz, eta ikusirikama hizkuntza erdara zuen ikasleriahanditzen ari zela, kaleko eta komu-nikabideen hizkuntza erdara zela,egoera diglosikoan bizi ginela etaabar, intuizioz bederen, garbi ge-nuen euskarak izan behar zuela es-kolako hizkuntza, baldin eta erdara-ren parera iritsi nahi bazuen. Den-borak hori frogatu egin du. Intui-zioa, eguneroko lanean eta espe-rientzian oinarrituz gero, zientziaere badela.

Hutsune juridikoa dago, ordea.EAEko estatutuak euskara eta gazte-lania ditu hizkuntz ofizialak. Espai-niako konstituzioak, berriz, gaztela-nia ezartzen du denontzat derrigo-rrezko. Horren ondorioz, gaztelaniajakitea behartu liteke, baina euskara

norberaren borondatearen araberagelditzen da. Hizkuntz menpekota-sun juridiko hori zuzendu beharradago. Katalunian duela 25 urteeman zuten urratsa Euskal Herrianemateke dago.

Legeak dioena bete. Legeak erebadio, bestalde, ikasleak, derrigo-rrezko eskolatzea amaitutakoan, bihizkuntz ofizialen jabe izan beharduela. Ikerketen arabera, legeakdioena ez da betetzen. Borondateaksoilik ezin baitu emaitza onik eman.

Murgiltzea da bidea. Egin nahidiren ikerketak egin daitezela, orainarte egindakoak ez badira nahikoa.Alabaina, ezin da denbora gehiagoitxaron. Hutsune juridikoak kon-pondu beharko dira. Bai, baina, bi-tartean, eskolek ezin dute ikasleakbaztertzen, diskriminatzen eta eus-kaldun gisa bizitzeko eskubideaukatzen jarraitu.

Page 4: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

6 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

B a k o i t z a r i b e r e a , b a i n a i k a s l e e n

Iparralde osoan eus-karazko irakaskun-tza ziurtatzeko sareanahi du, 2012rako,Euskararen Erakun-de Publikoak

Euskararen Erakunde Publikoak,euskarazko irakaskuntzaren diagnos-tikoa eginik, epe luzerako programa-keta aurkeztu zuen urriaren amaieran.Helburua zera da: Iparralde osoan eus-karazko irakaskuntza eskaintzeko sare“oso eta koherentea” osatzea, familiaguztiek etxetik hurbil izan dezaten eus-karaz ikasteko aukera. Horretarako,ama eskolatik lizeora arte euskarazkoirakaskuntza izango dutela ere segurta-tu beharko zaie, eta familiek euren hau-rrentzat eskola libreki hautatzeko mo-duan egon beharko dute.

2012rako, beraz, euskarazko ira-kasle postuak gehitu eta ikastegiakhanditu beharko direla iragartzen dute,euskarazko irakaskuntza eskaintzenduten hiru sareetan: irakaskuntza ele-bidun publikoan, pribatu elebidun ka-tolikoan eta Seaskan (D eredua eskain-tzen duena).

2012rako erronka zehatzak Irakaskuntzako lehen mailetan es-

kola berriak sortuko dituztela iragarridute hiriguneetan, eta lehentasunen ar-tean jarri dituzte Baiona, Angelu etaMiarritzeko zentroak. Barnealdean,aldiz, eskola edo herrien arteko eskolaelkargo txikiak sortzea bultzatu nahidute. Hain zuzen, eskola elkarteok le-henetsi dituzte: Mehaine-Armendaritze,Amorotze-Behauze-Oragarre-Martxu-ta-Arruta, Bildoze-Onizpe eta Sarriko-ta-Ezpeize.

Bigarren mailan, irakaskuntza pu-blikoan gutxienez, gela elebidunak bi-koiztea proposatzen dute, 12 edo 16irakasle postu berri sortuz. Lizeo mai-lan, Baionako Cassin lizeoan adar ele-biduna irekitzea proposatzen dute, bai-na legez behartu gabe, bertako gurasoeta zuzendarien esku utziz. D ereduanikasle kopurua handituko dela aurrei-kusten dute (160 ikasle gehiago baibehintzat), gela berriak ireki beharkodirelarik Donaixti eta Kanboko kole-gioetan zein Baionako lizeoan.

Ikasleen Nazioarteko Egunean(azaroaren 17an),

mobilizazioak izan zirenEuskal Herriko Unibertsitate

eta institutuetan.IAren esanetan,

unibertsitateetan ikasleen % 90ek egin zuen greba,

Bolognako prozesuaren aurka.Kritika hauek egin dizkiote

ikasleek: hezkuntza merkatukoproduktu bihurtuko dela eta

unibertsitate ikasketakdirudunentzat soilik izangodirela, ikasleak eta euskal

curriculuma ez dituela aintzathartuko, edota kredituen

sistemarekin ikasleek langehiago izango dutela.

Institutuetan, berriz, IkasleenEskubideen Kartaren inguruan

antolatu zituen ekintzak IAk.Ikasleen Eskubideen Kartakhonako hauek aipatzen ditu,

besteak beste: hezkuntzarakoeskubidea, eskubide

demokratikoak, hizkuntzaeskubideak, ikasteko baldintza

duinak, garraio duina, edotaadierazpen askatasuna.

kronika

Page 5: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 7

e s k u b i d e a k a h a z t u g a b e , a r r e n

Identitate guztiek dute bere mitoa eta bere metafora.Baina beharrezkoak ditugun metaforak dira nor garen eta zer nahi dugun imajinatzeko. Joseba Zulaika

Nafarroan 0-3renardura Gobernuakhar dezan eskatudute udalek

Nafarroan, Foru Hobekuntza onar-tu zenetik, udalek ere badute lege pro-posamenak egiteko eskumenik. Beraz,66 udal elkartu dira lege proposamenbaten bidez Nafarroako Gobernuarizera eskatzeko: beregain har dezala 0-3urteko zikloaren ardura, herritarrei ka-litatezko hezkuntza eskaini nahi ba-zaie. Lege proposamena Parlamentuanaurkeztu zuten udalek, eta euren xedeada gaiari buruzko eztabaida egin ahalizatea Nafarroako Parlamentuan (izanere, apirilean gaia eztabaidatzeko au-kera atzera bota zuen ParlamentukoBozeramaileen Mahaiak).

EAEko Auzitegi Nagusiak ebazpennahasia eman dio bigarren

hizkuntza eskakizunik atera ezduten irakasle postu egonkorren

aferari. Ebazpenak hala dio: ez daderrigorrezkoa bigarren hizkuntza

eskakizuna edukitzea, EAEkoirakasle egonkorrek. Baina,

administrazioak justifikatzen badulan hori betetzeko bigarren

hizkuntz eskakizuna behar dela,orduan onartua izango da

baldintza hori postua eman edoez eman erabakitzeko.

CCOO sindikatuak helegitea jarrizuen EAEko Auzitegi Nagusian.

CCOOk zera eskatzen zuen:batetik, irakasle egonkorren figura

arautzen duen 2004ko dekretuaindargabetzea, eta bestetik

hizkuntza eskakizuna ezegiaztatzeagatik egonkortasuna

galdu duten irakasleak berrirolehengo egoerara itzultzea.

Epaiak ez du onartu ez eskaerabata eta ez bestea. Ez du

dekretua indargabetu, bainaadministrazioari baldintza horrenbeharra egiaztatzeko eskatu dio,eta irakasle bakoitzaren egoera

banan-bana aztertu beharko dela.

Gobernuaren ardura izateko arrazoiak

Udalen esanetan, adin tarte horrimerezi duen arreta eskaintzea ezinez-koa da ardura udalen esku badago.Arrazoi hauetan oinarritzen dira hori ar-gudiatzeko: haur eskolak zama han-diegia omen dira udalen ekonomiaren-tzat (Nafarroako Gobernuak ematendizkien diru laguntzak ez dira nahiko-ak, euren ustez). Ikasleko 3.000 eurobehar direla zehaztu du Gobernuak.Hortik % 42 Gobernuak ordaintzen du,% 33 gurasoek eta % 25 udalek. Baina u-dalen esanetan, errealitatean udalekaskoz gehiago ordaindu behar izatendute. Bestetik, 0-3 urteko zikloak hez-kuntza sistemaren barnean egon beharduela diote, herritarren eskubidea de-lako administrazioaren eskutik kalita-teko hezkuntza jasotzea.

66 udal eta 14.100 sinaduraLege proposamena adostu duten

udalen artean, herri hauetakoak dau-de: Barañain, Burlata, Altsasu, Lizarra,Bera, Zangoza, Gares, Leitza, Castejon,Artaxoa eta Tafalla. Plataformako bo-zeramalea, Tafallako IUN-NEB parti-duko zinegotzia da, Javier Ibañez. Bereesanetan, 66 udal horien atzean170.000 herritar inguru daude, etanahiz legez behartuta ez egon, sinadu-ra bilketa egin dute, 14.100 babesajasoz.

Page 6: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

G A I A

8 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Hezkuntza finlandiarrazergatik da eredugarri?

Page 7: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

G

PISAko datuak ezagututaeta herrialdeak konparatuta,15 urteko gazte finlandiarrakdira irakurmena,matematikaeta zientzien neurketetanemaitza altuenak atera izandituztenak. Arlo horiei begira-tuta,Filandiako hezkuntzasistema eredugarritzat har-tzen da.

Beste hainbat arlo ereneurtu beharko lirateke hez-kuntzaren osasuna zein denjakiteko, gaitasun horietaramugatu gabe,alegia.

Edonola ere,Finlandiakoeredutik hainbat gauza ikasdaitezke,eta halaxe egiaztatudute hainbat euskal herrita-rrek. Euskadiko IrakaskuntzaKooperatiben Federazoko etaHETELeko hainbat irakasle,zuzendari eta hezkuntzakoprofesional bertan izan dira.Ikusi,hausnartu,baloratu etahemengorako baliagarri izandaitekeena aztertu dute.

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 9

Munduko hainbat herrialdetanhaurrak eskolatzea edo alfabetatzeaoraindik ere guztiz lortu gabeko helbu-rua da. Beste leku askotan, ordea, haurguztiak daude alfabetatuta eta eskolarajoaten dira, oinarrizko eskubide horibermatua dago. Horien kasuan, hez-kuntza sistema hobetzea da erronka,bai baliabideak eta azpiegiturak, baialderdi pedagogikoa, langileen etaikasleen egoera, parte-hartzea eta abar.

Zentzu horretan, hezkuntza siste-men osasuna zein den jakiteko hainbatneurketa egiten dira. Horietako bat daPISA (Programme for InternationalStudent Assessment). Hiru urteka egi-ten da azterketa hori. Lehendabizikoa2000. urtean egin zen eta 43 herrialde-tako egoera aztertu zen. Bigarrena2003an burutu zen 41 herrialdetan etaorain hirugarrena egiten ari dira 58herrialdetan, 2006n bukatuko dena,hain zuzen. Irakurmena, matematikaeta zientzietako gaitasuna neurtzen di-tu PISAk.

Arrakastaren sekretuakezagutzen

- Ikasle bakoitzak bere gaitasunak ahal dituen gehien garaditzake. Ikasle guztiek elkarrekin egiten duten lan.

- Irakasleak oso gaituak dira.- Heziketa bereziari dagokionez, eredu inklusiboa daukate.- Ikasleei etengabeko laguntza eta aholkuak ematen dizkiete.- Lehen Hezkuntzan taldeak txikiak dira (20 ikaslekoak,

gutxi gorabehera).- Eskaera akademikoa altua da.- Derrigorrezko irakaskuntzan ekitatea eta berdintasuna

dira oinarri.- Gizarteak asko baloratzen du hezkuntza.- Irakasleen lanak balorazio sozial altua du.- Hezkuntzaren gainean adostasun politikoa dago.- Eragile sozioekonomikoek ez dute eraginik.- Eskualdeen artean berdintasuna dago.- Gurasoek gero eta gehiago parte hartzen dute.

Orain arte egindako emaitzak ikusi-ta, Finlandiako eskola sistemak lortuditu emaitzarik onenak. 2003an 2000.urtean baino emaitza hobeak lortuzituzten 15 urteko gazte finlandiarrekmatematika eta zientzien atalean. Ira-kurmenari dagokionez, Finlandiak le-hen postuari eusten dio. “Bizitzarakogarrrantzitsuak diren ezagutza eta gai-tasunei lotutako konpetentzia klabee-tan” ikasle finlandiarrek lortu dituzteemaitzarik onenak. Eta ez hori bakarrik;beste herrialdeekin konparatuta, ikas-leen artean ekitate gehien dagoenherrialdea da. Beste modu batera esan-da, neska-mutilen, ikastetxeen eta es-kualdeen artean dagoen aldea txikiagoada Finlandian beste lekuetan baino.

Onenen sekretuakZer du, bada, Finlandiako hezkun-

tza sistemak hain emaitza onak lortzeko?Zer-nolako antolaketa eta prestakuntzadituzte? Besteak beste, honako ezauga-rriek bideratzen dute arrakasta hori:

Page 8: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

10 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Finlandia 5.200.000 biztanle dituenherrialdea da. Kohesio eta homogenei-tate sozial handia dago herritarren arte-an. Munduko alfabetatze tasarik altue-na du (% 100). XX. mendearen hasierananalfabetismorik ez zela existitzen esandaiteke. Hezkuntzari dagokionez, fun-tsezkoa izan da mendeetan zehar sue-diarren eta errusiarren menpe egonden herrialde honentzat. Nortasun na-zionala mantentzeko eta independen-tzia lortzeko bidea izan da berau.

Haur HezkuntzaFinlandian Haur Hezkuntza (0-6 ur-

te) hezkuntza sistematik at dago, Hez-kuntza Ministerioak ez du arautzen etaindependentea da. Egoera hori familiafinlandiarrek haurrak 3 urte egin arte

daukaten lan egoerarekin estuki lotutadago eta askok ez dute zerbitzu horrenbeharrik somatzen. Halere, egon ba-daude haur eskolak.

6-7 urteko haurrentzat Lehen Hez-kuntzan hasi aurretik, ikasturte bat es-kaintzen da. Berez ez da derrigorrez-koa, baina gehienak orduan eskola-tzen dira (% 98).

Adin hauetako haurrentzat ez dagoplanteamendu orokorrik. Daudenhaur eskola gehienak udalen iniziati-baz sortuak dira, nahiz eta pribatuakere egon. Adin desberdinetako hau-rrak elkarrekin egoten dira eta ez duteadinen araberako planteamendurikegiten. Ikuspegi asistentziala eta hezi-tzailea dute eta haurren gaitasunen ga-rapena estimulatzen saiatzen dira.

Derrigorrezko hezkuntza9 urte

(6 urte Lehen Hezkuntza + 3 urte Bigarren Hezkuntza)

Batxilergoa(derrigorrezko hezkuntzaren

ondorengoa)- 3 urte

Bokaziozko hezkuntza ez-derrigorrezkoa

(Lanbide Heziketa ertaina)- 3 urte

Ikasketa politeknikoak- 4 urte

- ...

Unibertsitatea- 4 urte- 6 urte

Derrigorrezko hezkuntza7-16 urteko etapa honen plantea-

mendua erabat bateratzailea da eta le-lo nagusi bat errepikatzen dute behin e-ta berriro: ez dadila inor erori . Denekaurrera egin behar dute, denek igo, ezdu inork errepikatu behar, denek lortubehar dituzte Curriculum Nazionaleandiseinatutako konpetentziak.

Derrigorrezko etapa doan da bereosotasunean (irakaskuntza, garraioa,jangela eta eskolako materiala), eta gai-nerako etapetan irakaskuntza, jangelaeta garraioa dira dohainik.

Derrigorrezkoaren ondorengo etapaDerrigorrezko hezkuntzarekin al-

deratuta, etapa honetan desberdinta-sunari egiten zaio lekua, bakoitza bereerritmora, aukerak, curriculumarenmalgutasuna (denbora, erritmoak,mailak, planak...). Inolako erreparorikgabe onartzen dute ikasleen erdiak ezdirela unibertsitatera iritsiko, eta ez daezer gertatzen.

Bestalde, derrigorrezko hezkun-tzan etxetik gertueneko ikastetxea au-keratzen dute gehienek; Batxilergoan,aldiz, beste elementu batzuk sartzendira jokoan: zentroaren espezialitatea,Batxilergoa gainditu duten edo uniber-tsitatera sartu diren ikasleen ehunekoaeta abar. Zentzu horretan, nahiz etaikastetxe guztiak publikoak izan, bada-go konpetentzia euren artean.

Hezitzaileen prestakuntzaunibertsitatean

Irakasleek formazio jarraiaren bi-tartez eguneratu dezakete euren pres-takuntza eta eskaintza hori Udalen es-ku dago. Gobernuaren laguntzarekinantolatzen dituzte ikastaroak. Dena de-la, hasierako formazioari adinako ga-rrantzirik ez zaio ematen.

Irakasle izan nahi dutenek, bestal-de, unibertsitatera jo behar dute. Eta

Antolaketa orokorra

Eskolaurreko garaiaEskolaurrea (0-6 urte) +

6-7 urtekoentzako ikasturte bat (ez-derrigorrezkoa)

0-7 urte

7-16 urte

Finlandiako hezkuntza sistema

Page 9: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 11

G A I A Hezkuntza finlandiarrazergatik da eredugarri?

programako edukiekin erlazionatutadaude. Hasieran behatzen hasten diraeta benetako praktika profesionala egi-nez amaitzen dute: irakasle gisa jardu-ten dira eta eskolako ekintza guztietanparte hartzen dute: irakasleen bilerak...Ikasle talde baten jarraipena egin deza-kete urtez urte, eta horrela taldearen ga-rapena ikus dezakete.

- Teoria eta praktikaren arteko lotu-ra estua dago. Horrela, ezagutza teori-koan oinarrituz, eguneroko laneansortzen diren arazoei irtenbidea ema-ten ikasten dute. Ez dute metodologiabakar bat erabiltzen; hainbat metodolantzen dituzte, gero lanean dabiltza-nean egokiena suertatzen zaiena hau-tatzeko.

Udalen gertutasunaUdaletxeen zereginak pisu handia

du. Udalak planifikatzen, eraikitzen etamantentzen ditu zentroak. Langileakberak kontratatzen ditu (beti zuzenda-ritzaren lana gainbegiratuz). Zuzenda-ritza ere berak izendatzen du. Azken fi-nean, ikastetxearen funtzionamendua-ren ardura berea da, bera baita titularra.Berak ezartzen ditu zentroaren autono-miaren oinarriak.

Beste aldetik, zentroa eta irakasleak(batez ere zuzendaritza) dira eskolarenfuntzionamenduaren arduradunakUdalaren aurrean. Irakasleek autono-mia handia dute funtzionamendurakoeta Curriculum Nazionala ezartzeko etaegokitzeko. Nahiz eta zuzendaritza etaUdala gainbegiratzen jardun, ez daudemugatuta.

Ikastetxeko estamentuek zentrokobatzordeetan parte hartzen dute, etabaita herriko Hezkuntza Batzordeanere.

honi bai ematen diotela garrantzia.Gaur egun unibertsitateko eskaintza,eskaera baino txikiagoa da eta % 10-15ak soilik lortzen du ikasketa horiekegitea.

Unibertsitatean hiru oinarrizkotitulazio dituzte aukeran:

- Haur Hezkuntzako diplomatura:2-3 urteko ikasketak.

- Lehen Hezkuntzako irakaslea:master formazioa da eta 4-5 urteko irau-pena du.

- Gai edo arlo zehatzeko irakaslea:Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzanikasgai bat edo biren ardura izatendute. Bi ibilbide egiten dituzte uniber-tsitatean:

1) gaiari lotutakoa: matematika, ki-mika, geografia...

2) irakasle izateko ibilbidea: irakas-le izateko prestatzeko formazio berezibat da eta Hezkuntza Fakultatean ikas-ten dute hori.

Horiez gain, hainbat espezialitate-ko masterrak daude: heziketa berezia,plastika, musika, familia ekonomia...

Espezialitatea edozein delarik ere,eduki pedagogikoekin lotutako 35 kre-ditu komun dituzte denek, eta hor defi-nitzen dira hezitzaileen prestakuntza-ko printzipio orokorrak:

- Ikerketa-ekintzan oinarritutakoformazioa: etengabeko elkarrekintzadago ikertzen duten eta praktikan jar-tzen dutenaren artean programarenhasieratik.

- Practicuma: praktikak ikasmailaguztietan eta garai guztietan egitendira. Modulu bat bukatzen duten bai-koitzean, hari lotutako ekintzaren bategiten dute: behaketa, egonaldiak... te-orian ikasi dutena praktikan ikusteko.Praktiketako edukiak eta helburuak

Dezentralizazioa dagiltzarri

Finlandiako hezkuntza sistemarenezaugarrietako bat dezentraliazioa da.20 urteko dezentralizazio prozesu bateraman dute aurrera hezkuntza hobe-tzeko helburuarekin. Gaur egun admi-nistrazioen zeregina honela banatzenda:

Hezkuntza Ministerioa:- Hezkuntza legedia eta estrategia- Hezkuntza planen garapena- Hezkuntzarako aurrekontuak- Helburu orokorrak- Lortu beharreko emaitzak- Akordio europarrak eta nazioar-tekoak

Hezkuntza Batzorde Nazionala(hezkuntzako adituz osatutako batzor-dea eta Hezkuntza Ministerioaren la-guntzaile):

- Etapa bakoitzerako curriculumendiseinua

- Abilezien eta ikasketen ebalua-zioa

- Hezkuntzarako kudeaketa siste-mak

- Zerbitzuak Ministerioarentzat, es-kolentzat, hezitzaileentzat...

Toki-administrazioa, HezkuntzaBatzordek eta Herrien arteko Federa-zioak:

- Tokiko eta eskualdeko estrategia- Tokiko eskola sarea- Tokiko curriculuma- Irakasleen, zuzendarien eta bestezerbitzuen kontratazioa- Matrikulazioen antolaketa- Toki bakoitzean ikastetxeek beste-en esku uzten dutena desberdina da

Page 10: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

12 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Bisitari euskaldunen iritziak

daude. 10 urtetik gorako hiritarren% 90ek egunkaria irakurtzen du nor-malean. Telebista, zinema eta filmakjatorrizko hizkuntzan eta finlandieraz-ko azpitituluekin ikusten dituzte, etaBegoña Kortajarena Zarauzko Salbato-re Mitxelena ikastolako orientatzaileakdioen moduan, horrek bi gauza lantze-ko aukera ematen diete: “batetik azkarirakurtzen ikasten dute, eta bestetikentzumena lantzen dute beste hizkun-tza batean”.

Espoo-ko Kilonpuisto Derrigorrez-ko Hezkuntzako eskolan (7-16 urte-koak joaten dira) goizeko 8:00etan sar-tzen dira eta arratsaldeko 4:00etanirten. “Ordutegia gurasoen lan ordute-giari egokituta dago eta arratsaldeanfamilian elkarrekin egoteko denboraasko dute”, dio Begoña Kortajarenak.

Gela bakoitzean 25 haur inguruegoten dira, baina hizkuntzak eta mate-matika lantzeko bikoizketak egitendituzte, ikasle kopurua erdira murriz-tuz. Tailerretarako, ostera, 8-10 ikasle-ko taldeak egiten dituzte. “Horrekinbatera, ikasleek talde batetik besteramugitzeko aukera daukate; horrela,bere gelako erritmoa jarraitu ezin due-

Euskadiko Irakaskuntza Koo-peratiben Federazioak antolatuta,Finlandiara bidaliatu du 40 lagu-neko talde batek. Aldi berean,HETELetik joandako 20 lagunekinegin dute topo. Bertatik bertara iku-si dute eskola finlandiarretan egos-ten dena,gero hemen,etxean,balia-garri izan daitekeena erabiltzeko.

Sartu bezain pronto, espazio zabalaeta lasai duten ikastetxeekin egin dutetopo, eta barruko diseinua ere ongipentsatua dagoela antzematen omenda. Hala dio Oñatiko Txantxiku ikasto-lako Andoni Zendoia zuzendariak.“Zaila da hitzez adieraztea, baina ikas-tetxe haiek ikusita zera pentsatu nuen:nik ikastola berria egin behar badut,hemengo arkitektoari edo ingeniariariFinlandiako eraikinak ikusteko eska-tuko diot”.

Finlandiako hezkuntza sistemarenarrakasta gizarte eredutik datorrelauste du Mari Tere Ojanguren Lauaxetaikastolako ikasketa buruak: “Gizarteakkulturan eta zerbitzu sozialetan duenarrakasta islatzen da hezkuntzan ere”.Zentzu horretan, gizarteko giro lasaiaeta bizikidetza eskola barruetan erearnasten omen da.

PISAko emaitzak ikusita, garbidago hasieratik oinarrizko hezkuntzasistemaren ardatzak irakurketa eta ma-tematika direla. Curriculum guztia arlohorien inguruan antolatzen da. “Gukcurriculuma gero eta eduki gehiagore-kin aberasten dugu, eta haiek, ordea,argi daukate lau gauza landu behardirela eta beste ezaguera instrumentalguztiak horiek lantzeko direla”, dioMari Terek.

Irakurmenean lortzen dituztenemaitzak irakurzaletasunarekin lotuta

nak, maila baxuagoko gelara jo deza-ke”, Begoñak azaldu digunez.

Didaktikari dagokionez, desber-dintasunak antzeman ditu Mari Terek.“Prozeduren inguruan antolatzen daguztia. Proiektuen bidez, eskuak erabi-liz eta ekinez jabetzen dira gauzez etahala lantzen dituzte edukiak”.

Heziketa berezirako izugarrizkobitartekoak dituztela azpimarratu dutedenek. “Gela batean behar bereziko seiikaslerekin irakasle bat ikusi genuen.Eta horrekin batera, laguntzaile bana biikasleko”, dio Begoñak. “Bertan dauz-kate medikua, logopeda, psikolo-goa...”. Baliabide horiek udalak ema-ten dizkie, eta Andoni Zendoiaren iri-tziz, horrek izugarri laguntzen du:“Udala ikastetxetik oso gertu dago etahurbiltasun horrek beharrak hobetoasetzea dakar. Ordaintzen dituzten zer-gak ere altuak dira, gurearen bikoitzakedo, baina ordainean zerbitzu publikohandiak eskaintzen dizkiete”.

Hautaketa proben mugakDerrigorrezko Hezkuntza bukatu

ostean, ordea, aukera zabaltasun horiasko murrizten delako sentsazio hartu

Page 11: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

G A I A

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 13

Hezkuntza finlandiarrazergatik da eredugarri?

dute Euskal Herritik joan direnek.Batxilergoa ikasi nahi duten % 30-35kanpoan gelditzen dira. “Institutu ba-koitzak bere hautaketa proba propioakditu: batzuek azken hiru urtetako notakhartzen dituzten kontuan, beste ba-tzuek espezializazioaren araberakoprobak eginarazten dituzte, bestebatzuek gutxieneko nota eskatzendute...” dio Begoñak. Eta gauza beragertatzen da gero unibertsitatean. “Ins-titutura joan ezinik gelditzen diren gaz-teek heziketa zikloak egiten dituzte.Hori dela-eta, ikasi gabe ez direla geldi-tzen diote eta zikloetara joanez betidaukatela aurrera egiteko aukera”.Mari Tereren ustez, “hemen aukeragehiago dago goi mailako ikasketakegiteko. Ez dut baloratzen gizarte ba-tentzat egokia den edo ez hainbeste goimailako tituludun izatea, baina aukeraaldetik, hemen aukera gehiago dago”.

Batxilergoko institutuak espeziali-zatuak dira. Vantaa-ko Vaskivuori ikas-tetxea, esate baterako, musikan etadantzan espezializatutakoa da. Ikasleguztiek derrrigorrez ikasi behar dutenoinarrizko curriculumak, ordutegiaren% 63-68 betetzen du, eta gainerakoanorberak hautatzen du. Ordutegi osomalgua dute eta bakoitzak antolatzenditu bere moduluak. Normalean hiruurtetan egiten dira Batxilergoko ikas-ketak, baina batzuek bitan egiten dituz-te eta beste batzuek lautan.

Lanbide eskoletatik hartzekomodukoa

Lanbide eskolen eraikinak, gaine-rakoak bezala, inbidia sortzeko modu-koak direla dio Amaia Guijarro HETEL-eko gerente eta nazioarteko harrema-netarako arduradunak. “Horrez gain,asko gustatu zaigu eskolei diru lagun-tzak ematea euren produktibitatearen,berrikuntzen, lan mundurako sarrera-ren, proiektuen eta abarren arabera”.Enpresekin duten harremana ere osoestua da, “eta gainera, irakasle eta zu-zendariak aurretik enpresetan urteasko lan egindakoak dira. Horrek besteerlazio bat sortzen du”.

Nahiz eta titulurik ez eduki, lanbidebat ezagutzen dutela frogatzen duteneigaitasun hori onartzen zaie, titulua ereemanez batzuetan. Orain dela 10 urtehasi ziren horrekin eta hemen berrikihasi dira.

Biztanleriaren % 54 etengabeko for-mazioan aritzen da, eta horrek lanbideeskolen garrantzia areagotu egiten du.

Irakasleen prestigioa etaprestakuntza

Denak harrituta gelditu dira irakas-leek duten prestigioarekin, irakasleikasketak egiteko dagoen hautaketaprozesuarekin eta unibertsitatean ema-ten duten prestakuntzarekin. Hezkun-tza Fakultatean aurkezten diren ikasle-gaietatik % 15 baino ez dituzte aukera-tzen. “Irakasle lana hain baloratua iza-teko arrazoia zein den galdetu genuenunibertsitatean eta arrazoia historikoazela erantzun ziguten” azaltzen diguMarian Bilbatua HUHEZIko irakasleak.“Finlandia mendeetan zehar egon daSuedia eta Errusiaren menpe eta eurenkultura mantentzeko zeukaten eremubakarrenetarikoa hezkuntza zen. Hor-tik dator hezkuntzari ematen dioten ga-rrantzia”.

Ikasketen ardatza hausnarketa da.

“Formazioaren azken xedea irakasleeitresnak ematea da, egoeraz eta jardue-raz hausnartzeko eta hobetzeko” argi-tzen du Marianek. “Ikasleek karrerahasten dutenean, dena dakitela ustedute, hezkuntzan esperientzia luzeadutelako. Euren lan garrantzitsuena es-perientzia hori berrikustea, aztertzea,baliagarriak diren gauzak positibokibaloratzea... da. Alegia, hausnarketabat egitea norberaren esperientziarengainean, gero hobetzen joateko”.

Hausnarketa eta teoria eta praktika-ren arteko lotura estua, horiek diraprestakuntzaren giltzarri.

Guk ere badugu zer erakutsia haieiZenbait gauzatan eredugarri baldin

badira ere, beste zenbait arlotan gureeredua hobea dela diote. Haur Hez-kuntzaren kasuan, adibidez, hemenlanduago dagoela diote, han ez bezala,hezkuntza zerbitzu modura kontside-ratua dagoelako, besteak beste.

Horrez gain, Tere Ojangurenen iri-tziz, “irakasleek oso goi mailako presta-kuntza dute, baina ez dute elkarrekinlan egiteko ohiturarik. Ez dute tutore-tzarik, ez dute taldean lan egiten, ez du-te formazio iraunkorrik, ez mintegirik,ez berriztatze proiekturik, ez ikastetxe-aren beharretara egokitutako presta-kuntzarik”.

Andoni Zendoiaren ustez, “hemenalderdi emozionala gehiago lantzendugu, segur aski ezaugarri sozialenga-tik, klimagatik eta abar”. Berak dioenbezala, “alderdi positiboak ikastera jo-an gara, baina guk ere gure alde positi-bo ak baditugula ahaztu gabe”.

Harritzeko modukoak diraeraikinak, irakasleekduten prestigioa, irakasleizateko jasotzen dutenformazioa, Batxilergokohautaketak eta dituztenbalalibaideak.

Page 12: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

14 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

enkarnigenuaE L K A R R I Z K E TA

“Artearen bidez haurrak sortzaile hezibehar ditugu, baina ez bihar artistakizateko, baizik eta bizitzeko

Historia irakasle izana. Gaur egun titiriteroa.

Page 13: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 15

Page 14: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

16 • hik hasi •103. zenbakia. 2005eko abendua

Irakasle izan zara urte askoan.Irakaskuntzak eta antzerkiak, zerdute antzeko?

Lehendabizi, oso argi izan beharduzu zer irakatsi nahi diezun, edo zerden kontatu nahi duzuna. Bestetik,eskolak ematen ari zarenean ere ezinduzu lineala izan, ezin duzu dena inten-tsitate berean mantendu; zure sokakdituzu tira eta askatu aritzeko, bainauneoro joko hori zuzentzen duena zuzarela jakinda. Haurrei tartea utzi behardiezu barruak askatzeko, hitz egiteko,zarata ateratzeko, baina zuk badakizumemento batean hori bukatu egingodela, zuk “txas” egin orduko, eta zuknahi duzulako.

Eta aspergarria ez izatea, bietan dafuntsezkoa. Historiako irakaslea izannaiz, eta nire helburua zen ikasleeknirekin egon ondoren historia ez gorro-tatzea. Zeren 14 urteko haurrek orain-dik ez dute gaitasunik historia ikasteko.Zuk gako batzuk irakatsi behar dizkie-zu, transmititu behar duzu historia osogarrantzitsua dela zeure burua ezagu-tzeko, eta zer gertatu den eta gerora zergerta daitekeen jakiteko. Baina, batezere, ez dituzu aspertu behar. Niretzatirakasleak lor dezakeen gorena hori da;ikasleengan ezagutzeko, bilatzeko ‘xo-morro’ hori sartzea.

Istorioetan zer da bilatzenduzuna? Zer da interesatzenzaizuna?

Niri beti zerbait esatea interesatzenzait; alegia, obra ez bihurtzea estetikahutsa. Zerbait esan, baina ez “ikasbide”zentzuan ere. Adibidez, Erreka Mariobrarekin argi eta garbi komunikatunahi dut jende desberdinarekin behardugun errespetua. Agustina eta Katta-lin bizilagunek ez duten Erreka Marimaite, lamina delako. Mezu hori antzer-kian zehar errepikatu egiten da behineta berriro. Nire ustez, garrantzia dutengauzak behin eta berriro errepikatu be-har dira, esaldia behin botatzea ez daaski. Emanaldia bukatzean haurrek osogarbi esan behar dute zer den obrakkontatzen duena; bestela, ulertu ez du-ten seinale.

enkarnigenua

E

1971n sortu zuen “Txo-txongilo” taldea,ManoloGómez senarrarekin bate-ra. Euskarazko lehen txo-txongilo taldea zen,gerraostean. Oraindik gogoandu lehenengoz titiriterolana egin zutenekoa:ala-baren ikastolako jaial-dian, txotxongilo emanal-dia eskaintzea bururatuzitzaien. Espero ez zute-la,beste ikastoletatik dei-ka hasi zitzaizkien. Mun-du horretan buru-belarrisartzea erabakiko zutenlaster.

34 urteotan 23 obraeszenaratu dituzte, tarte-an Euskal Herrian klasikobihurtu den “ErrekaMari”. Argitaratutakodiskoak zein liburuak30etik gora dira,eta bimetodo liburu nabarmen-du dira:Bene-benetan...katua berbetan etaZabaldu oihala.

Historiako irakasleizana da Enkarni. Gaurere,herririk herriistorioak kontatzendabilen andereñoberezia da.

“Txotxongiloakindar handia du.Haurrek ez dute

atzean nor dagoenikusten, eta berarekin

identifikatutasentitzen dira.

Askotan txotxongiloarikontatzen diote besteinori esan ez diotena.

Halako indarraizanda, irakasleekberen eskuetan ez

edukitzeak penaematen dit. Gelanlantzeko irekitzen

dituen aukerak miladira.

Page 15: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 17

Publikoak mezua erabatkontzienteki hartzea da, beraz,zure helburua.

Hain zuzen, Printze Txikia obrahorrexegatik egin nahi izan nuen: 7-8urteko haurrek liburua hartu eta ez du-telako ulertzen. Zergatik? Gauza askoesaten delako. Niretzat oinarri-oinarriz-koak ziren bi ideia aukeratu nituen libu-rutik, eta gero obran zehar behin eta be-rriz esan garbi, ulertarazteko. Lehenideia da, lagun bat edukitzea oso gauzapolita dela, baina ez dela batere erraza.Eta mezu horixe da, justu, liburuarenhari nagusia. Bigarren ideia da, maitasu-nak ematen duela edertasuna. Mezuhori liburuan agertzen da, PrintzeTxikiak basamortuan lore pilo bat ikus-ten duenean, lore ederrak denak, etaazeriak zera esaten dionean: “arrosa ho-riek guztiak oso politak dira, bai, bainaez zure arrosa bezain politak; zeren zurearrosa polita da, zuk maite duzulako”.

Euskal Herriko kondairetara joduzue askotan. Zergatik?

Hasi ginenean, 1971n, euskaldunberri-berria nintzen. Pentsa, lehenemanaldira ahotsa kasetean grabatutaeraman genuen, ez ginen-eta zuzene-an hitz egitera ausartzen. Donostiarranaiz, ama Burgoskoa da, eta garai har-tan nire etxean bezalaxe inguruko etxedenetan ere, euskara bazenik jakingogenuen akaso, baina, guretzat, “Iparpoloa” existitzen zen neurri berean.Haurrak ikastolara bidali genituen, bai-na ez euskara ikasteko, eskola interes-garria iruditzen zitzaigulako baizik. Nihiru seme-alaba eduki ondoren hasinintzen euskara ikasten, ikastolatik ze-tozenean ‘liburua’ esatean zer zen jaki-teko, beste asmorik gabe. Gure euskaraandereñoa Mari Karmen Garmendiazen.

Eta euskararen bidez herri bat des-kubritu genuen. Orduan interesatu zi-tzaigun bertako historia, eta ohiturak,eta literatura, ordura arte guretzat ezbaitziren existitzen. Joxe Migel Baran-diaranekin harremanetan jarri ginengero, eta haren bidez beste mundu batdeskubritu genuen. Beti saiatu gara he-

mengo paisaia, hemengo ohiturak es-zenaratzen, antzerkia Euskal Herrikoazela islatzen.

Txotxongiloetan, zuri, zeinkomunikazio eredu gustatzen zaizueta zein ez?

Komunikazioa diodanean, ez dabeharrezkoa haurrek txotxongiloekinhitz egitea. Hitz egiten badute ondo,baina ez zaigu gustatzen komunikaziobeharturik.

Adibidez: txotxongiloa hartzarenbila dabil, eta hartza zuhaitzaren atzeandago ezkutatuta. Egoera horretan, hau-rrak parte hartzeko hainbat modu dau-de. Bata da, txotxongiloak esatea “gus-tura egongo nintzateke bada hartzare-kin, baina ez dakit hemen ote dabi-len…”. Hori esatea aski da, jada baditu-zu hiru haur “zuhaitzaren atzean dago!”esaka. Istorioan sartuta badaude, mo-du naturalean ateratzen zaie txotxongi-loari hitz egitea. Niri komunikatzekomodu hori da gustatzen zaidana.

Beste modu bat da esatea: “Aizue,hartza ikusi duzue?”, eta haurrek“Baaai!”. Hori ere ez dago hain gaizki,interesatzen zait.

Eta hirugarren modua: “Neska-mu-tilok, hartza ikusi al duzue?”, haurrek“Baaai!”, “Eta non dago?”, eta haurrekeskuarekin seinalatuz, garbi-garbi: “Ar-bolaren atzean!”. Eta txotxongiloak

“Haurrekulertu egin behar dute

zer den obrak esannahi duena.

Horregatik garrantziaduten gauzak behin

eta berriro errepikatubehar dira, esaldia

behin botatzea ez daaski.

Printze Txikia obrahorrexegatik egin nahiizan nuen, haurrek ez

dutelako liburu horiulertzen, gauza asko

esaten delako.

Page 16: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

18 • hik hasi •103. zenbakia. 2005eko abendua

Teorian denok oso ados gaudeartea lantzeak duen garrantziaz, bainapraktikan, antzerkia ez bada lantzen,inork ez du protestatzen. Zaletasunaduen irakaslea egokitzen bazaie soiliklantzen dute dramatizazioa haurrek.Pentsa hori matematikarekin gertatukobalitz! Gainera, eskolari gero eta gehia-go eskatzen zaio, eta azkeneanezinezkoa da tarte txiki bat ere lortzea;baina garrantzitsua bada.

Eta zergatik da hain garrantzitsuaartea hezkuntzan?

Haurrak sortzaile hezi behar ditu-gulako. Baina sortzaile ez bihar artistakizateko, baizik eta bizitzeko. Zerengaur egun, lana aurkitzeko sortzaileizan behar duzu, karrera bukatuta inorez baitzaizu etxera bila etorriko. Bizi-tzan aurrera egiteko eta arazoei solu-zioak bilatzeko irudimena oso garran-tzitsua da, eta hori artea landuz gara-tzen da

Nortasuna lantzeko eregarrantzitsua da.

Oso. Gaztelaniaz ‘qué tablas tiene’esaten da pertsona batek jendaurreanhitz egiteko eta estutasunetatik irtetekogaitasuna duenean. Bada esaera ho-rrek jatorrian zera esan nahi zuen: esze-

“ Haurrek ezdute antzerkia publiko

zabalaren aurrean(gurasoen aurrean-eta)

egin behar, zerenhorretarako zeure

buruarengansegurtasun handia

behar baituzu. Gorputzadierazpena, hizkuntza

zein plastikaadierazpena lantzetik

hasi behar da, eta horigelakideen aurrean.

Baina jakina,nortasuna lantzea bideluzeagoa da, eta ez da

gurasoen aurreanerakuts daitekeenzerbait.

“Hemen? Lur azpian?”, “Ez!”, eta gaine-ra “Ez dut entzuten!” eta haur denakgarrasika. Hori haurrak ergeltzat har-tzea iruditzen zait, edo titiriteroa ergel-tzat hartzea.

Zer bilatzen duzu estetikan?Narrasa ez izatea; alegia, estetika

zaintzea eta denbora eskaintzea horri.Eskolako aretora sartu orduko ikustenduzu estetika zaintzen duten edo ez.Eta askotan, aretoa eskolako trastele-kua da: mahai zaharrak hantxe utzita,duela bost urteko Gabonetako izaroker bat hor eta zuhaitz pusketa bat he-men (eta bota ez badute, hurrengojaialdian ere hori erabiliko duten seina-le!). Narrasa ez izateak du garrantzia.Oholtzan etxe bat jarri behar bada, ezegin utzikeriaz, di-da, betiko etxea: jo-an liburutegira, ikusi ereduak, aukera-tu egokiena… denbora eskaini.

Hortik aurrera bakoitzak bere este-tika du. Niretzat, memento honetan,sinpletasunean aurkitzen da eder-tasuna. Lau gauzatxo aski dira eszenan,eta gainera, haurrek euren irudimenazosatzen dute ez dagoen hori.

Horretan ikusten da eskolan zergarrantzi gutxi ematen zaionarteari.

enkarnigenua

E

Page 17: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 19

na-ko tau-

lak zapal-duak zituela (‘tablas’ horiek, eszenako‘taulak’ dira).

Saioen ondoren, 8-9 urteko neska-mutilek askotan galdetzen didate: “Etazuri ez dizu lotsarik ematen antzerkiaegiteak?”. Jakina, hori galdetzen dute-nak haur lotsatiak dira, eta antzerkiarenbidez, batzuetan, muga hori puskatzealortzen dute, beren atzean irakasle onbat baldin badago.

Publiko aurrean moldatzeko, zeureburuaz oso seguru egon behar duzu,zeure burua landuta eduki beharduzu.

Hori da. Horregatik haurrek ez duteantzerkia publiko zabalaren aurrean(gurasoen aurrean-eta) egin behar.Lehendabizi, gelan egin behar dute,kideekin. Dramatizazioak bere proze-sua dauka, baina eskolan gidoia buruzikastera eta gero horixe jendaurreanesatera murrizten badugu, gauza ba-tzuk landuko ditugu (batez ere memo-ria), baina ez benetan garrantzia dutenbeste hamaika: gorputz eta keinu adie-razpena, hizkuntza zein plastika adie-razpena edo sormena, esaterako. Etajustu hortik hasi behar da. Eta behin be-ren buruarekiko segurtasun handiahartu dutenean, orduan egin salto gi-doira eta publiko handiagora (eskola-ko txikienen aurrean antzeztea da betiaholkatzen dudana).

Baina azkenean, eskolako ohituradela, gurasoak direla, “APA”, “EPA” eta“IUPA” guztiak direla… urtean behinantzerkia egin beharra dago. Besteakbeste, hori errazagoa delako haurrennortasuna lantzea bainol. Horrek den-bora gehiago eskatzen du, nortasunalantzea askoz ere bide luzeagoa da, etaemaitza ere ez da ikusten urte amaiera-rako, ez da guraso denen aurrean era-kuts daitekeen zerbait.

Igeri jakin aurretik putzu handirabotatzen ditugu: urtean behinguraso denen aurrean antzerkiaegitera. Horrek zer ondorio dituheziketaren ikuspegitik?

Itxuraz denok dakigu haurren obrabat dela eta, beraz, “okerrek” ez dutelaaxola. Baina azkenean guraso denenaurrean emaitza ona loru nahi izatendugu. Horregatik, paperak banatzera-koan irakasleak gelako sinforosa jarri-ko du protagonista, eta haur lotsatiazuhaitz mutua izango da. Protagonista-ri jantzia ere azkenean amak josiko dio,hala “politagoa” gelditzen delako,nahiz eta horrekin bidean gauza askogaldu. Gainera, zenbat eta gehiago en-tseatu, orduan eta seguritate handiagoaizango dugunez, azkenean urte osoadedikatzen zaio obra bakar horri. Etapentsa, zuhaitza dena urte osorako dazuhaitz, eta entseguz entsegu azpima-rratzen diozu gainera, arbola aurpegiajartzeraino. Eta aztertzekoa da nor di-ren arbola: euskaraz ondo ez dakite-nak, lotsatiak, hitz totelak... Hori denaheziketa ikuspegitik ez da, behintzat,zoragarriena.

Txotxongiloak, gela barruan, zerlantzeko aukera ematen du?

Haur txikiak, 2-4 urtekoak, ez diragauza txotxongiloa eskuan hartu etaantzezteko. Baina adin horretan irakas-learen eskuan txotxongiloak egonbehar du, batetik eredu delako (harenarabera egingo dute gero haurrek), etabestetik, tresna izugarria delako.

Txotxongiloak indar handia du.Haurrek ez dute atzean nor dagoenikusten, eta identifikatuta sentitzen diratxotxongiloarekin. Adibidez, gureemanaldien ostean haurrei marrazkiaegiteko eskatzen diegu, eta kuriosoa danola gehien-gehienek ni ez nauten ma-rrazten, nahiz eta eszenan agertzen nai-zen. Horrek esan nahi du haurrentzat nihor ez nagoela. Horregatik, haurrekaskotan txotxongiloari kontatzen dioteirakasleari esaten ez diotena, edogehiago askatzen dira, gehiago hitz egi-ten dute.

Gakoa da irakasleak nola erabiltzenduen txotxongiloa. Maiztasunez (aste-

“Hasiginenean,

kamionetatik trasteaketa trasteak ateratzenikusten gintuztenean,

askotan esatenziguten ‘ez aterahainbeste, lasai,

haurrentzako da-eta!’.Hori tristea da.

Estetikak garrantziadu, horrela ematen

diozu garrantziapublikoari.

Page 18: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

an behin edo) ateratzen badutxotxongiloa, pixkanakapertsonaia hori gelako la-gun bihurtzen da. Eta or-duan zer landu harenbidez? Edozer, zerenpertsonaia horren bi-dez planteatuz gero,haurrak jada motibatu-ta dituzu. Aukerak miladira. Niri pena ematen dittresna hori, halako indartsuaizanda, irakaslearen eskuetanez egoteak, zeren behar duen baka-rra bide horretan sartzeko gogoa baita.

Duela 25 urte Udarregi ikastolakogela batera joaten zinen zu, astero-astero, “Leire” txotxongiloarekin.Orduan 6 urteko haur zirenak 25urte geroago ere gogoratzen diraLeirerekin.

Bai? Pentsa txotxongiloak zer indarduen! Zenbat memento, zenbat irudigorde ditugu memorian 6 urte genitue-nekoaz? Eta horietako bat da txotxongi-lo hura!

Marije Otamendiren gelara joatennintzen “Leire”rekin. Irakasleak aurretikesaten zidan zer ari ziren lantzen, edo zergertatu zen gelan, eta hori indartzekoerabiltzen genuen Leire. Esaterako,udazkenean eskuan hosto bat zuelasartuko zen gelara, “zergatik daudehosto denak lurrean?” galdezka, eta hu-rrengo astean joaten zenerako, udazke-nean zer gehiago gertatzen zen etxeangaldetzeko eskatuko zien haurrei. Edohaur bat betaurrekoak jarri zizkiotela-eta triste bazebilen, Leire betaurrekoe-kin azalduko zen gelara. Irakurketa-idazketan hasi berriak ziren haurrak, etahori ere aprobetxatu egin genuen: nikjoaterik ez nuenetan, gutun bat idaztennien Leireren izenean, letra handietaneurek irakurtzeko, adibidez, esanaz:“Gaixorik nago. Zer egin behar dut sen-datzeko?”, eta gero haurrek idazten zida-ten. Haurrentzat Leire benetako lagunazen, eta guraso bat baino gehiago joanzitzaizkion irakasleari galdezka: “Bainanor da Leire? Gaixorik omen dago, edoez dakit zer esaten duen gureak…”.

Zer motatako per-tsonaiekin identi-

fikatzen diragehiago hau-rrak? Nor dirahaurrentzathurbilenak?

Leire osogoxoa zen,

baikorra, edo-zertarako prest

beti. Hurrengo ur-tean justu kontrako

pertsonaia sortu nuen,ikusteko ea funtzionatzen zuen harkere: “Kaximiro” zezena, zakarra, betipetral, haurrei ere orroka hitz egitenziena. Behin, haur batek zezen zakarhari kontatu zion, beste inori bainolehenago, bere ama haur bat ekartze-kotan zela. Pertsonaia hark ere funtzio-natu zuen. Gainera, denborarekin nor-tasuna aldatzen joan zitzaion, eta azke-nerako haurrentzat egoskor xelebrebat zen, beti puzkerka zebilena. Barreasko egiten zuten harekin.

Behin, gazteei emandako ikasta-ro batean, bazen 20 urtetik gorakomutil bat, hitz-totela zena. Hasi zirenoihalaren atzean txotxongiloa egi-ten, eta han ez zen totelik ageri. Niharrituta, “honek zer paper egitenzuen bada?”. Antzezpena bukatzean,han azaldu zen erregea eskuan zuela.Esan nion, “baina zer gertatu da?”, etaberak: “ee-eske tootela nii naiz, e-ezerregea!”.

Txotxongiloa toteltasuna lantze-ko terapia bezala ere erabiltzen da,batzuetan toteltasuna urduritasuna-ren ondorio baita. Bada mundu mai-lako erakunde bat ere, “MarionetteTerapy”, Frantzian kokatua, eta gaixopsikotiko eskizofrenikoekin aritzendira.

Haurrekin dramatizazioa lantze-ko txotxongiloak askotan gauzakerraztu egiten ditu, zeren hor txo-txongiloa baita hizketan ari dena, etahaurra babestuta sentitzen baita.

“ Historiakoirakaslea izan naiz,

eta nire helburua zenikasleek nirekin egon

ondoren historia ezgorrotatzea. Zeren 14

urteko haurrekoraindik ez dute

gaitasunik historiaikasteko. Zuk gakobatzuk eman behar

dizkiezu. Niretzatirakasle batek lor

dezakeen gorena horida; ikasleengan

bilatzeko, ezagutzeko‘xomorro’ hori

sartzea.

enkarnigenua

E

20 • hik hasi •103. zenbakia. 2005eko abendua

Page 19: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta
Page 20: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

22 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Hizkuntza Trataera Bateratuatestu-generoetan oinarritutaeuskara + ingelesa + gaztelaniaIruñeko Hegoalde ikastola

Hegoalde ikastola aitzindari datestu-generoak lantzeko unitatedidaktikoak sortzen, eta egun, hiruhizkuntzatako programazio osoatestu-generoen bidez dute gorpuz-tua. Hizkuntzalaritzako hainbatadituk (Matilde Sainzek, Uri Rui-zek, J. Dolzek kasu) ikastola hone-tako jardun praktikotik elikatzendituzte euren lan teorikoak.

Egungo dema nagusia hiruhizkuntzatako programazioa bate-ratzea da, hizkuntza bakoitzeanegiten denak ikasleen gaitasunkomunikatiboan benetako aurrera-pausoak emateko balio dezan.

Lan honek Proiektu Berritzai-leen Saria jaso zuen iaz, Nafarroa-ko Gobernuaren eskutik.

Euskaran, Gaztelanian eta Ingele-sean, programazioa bateratzea izan daHegoalde ikastolaren ekarpena, bate-an ikasten dena ez dadin bestean alfe-rrik errepikatu. Hiru hizkuntzetako ibil-bidean osotasun bat bilatu dute, etaarrazoia hauxe da: ikasle eleanitza ezda hizkuntzak bata bestearen gaineaninkonexoki pilatzen dituen norbait.Ikasle eleanitzak gaitasun komunikati-boak sakontzen ditu, hizkuntza bateanikasia bestera transferitzeko ahalme-nari esker.

Horrek esan nahi du hizkuntzenartean transferentziak egiteko antola-keta didaktiko egokia asmatu behardela: lehenik, testu bakoitza zeinhizkuntzatan eta noiz landu behar denerabaki behar da (euskaraz egiten dutegehienetan), eta gero, testu hori bera

gainerako hizkuntzetan nola eta noizlandu behar den.

Horretarako ikastolan hizkuntzamintegi bakarra osatu dute, eta irakasledenen ardura bihurtu da unitate didak-tikoak sortzea, hiru hizkuntzetakotestu-generoak berrordenatzea, se-kuentziazioa egokia denetz aztertzea,hutsuneei erantzutea... Irakasle bakoi-tza bere praktikaren ikerle izateabehartu du Hizkuntza Trataera Batera-tuaren proiektuak.

Ikuspegi diskurtsiboa etafuntzionaltasuna

Hizkuntzak lantzerakoan ikuspegigramatikalista, gradualista da nagusi,oraindik ere, hezkuntzan: esaldia har-tzen da unitate gisa (ez egoera komuni-katibo jakin bati lotutako testu osoa),

e s p e r i e n t z i a k

Page 21: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 23

eta esaldi horren barnean modu solte-an irakasten da deklinabidea eta adi-tzak, beti ere mailakatuta, segun eta ira-kasleari zer iruditzen zaion sinpleen etazer konplexuen.

Hegoalde eta beste ikastola asko-rentzat, ordea, hizkuntzak lantzekobiderik koherenteena eta funtziona-lena gelako jarduna testu-generoetanoinarritzea da. Ikuspegi diskurtsibotik,jarduera testual guztiek komunika-tzeko asmoa eduki behar dute hasiera-tik eta horrela bizi behar du ikasleak,bere ahaleginen xehetasunak jakinez:zertarako den, norentzat, zer, noiz eta

beste. Esaterako, 5-6. mailakoek ipuinfantastikoak lantzen dituztenean,hasieratik badakite ipuin horiek bene-tan kontatuko dituztela, nori kontatukodizkieten (lehenengo mailakoei), etanola. Alegia, testu horrek funtziokomunikatibo erreal bat du, eta proiek-tua bukatzen da testu horren xedeaburutzen denean. “Badakigu eskolabeti simulazio bat dela -nabarmentzen

du Aitor Etxarte zuzendariak-, bainasimulazio izanda ere saiatu behar duguahalik eta egoera komunikatibo bene-takoenak sortzen”. Eskolako egunero-kotasunean ere badu isla: ikasleekeskaerarik egin behar dutenean, edoikastetxe mailako proposamenik, horimodu egokian egitea eskatzen zaie(nori zuzendu, nola eta beste hainbatalderdi kontuan edukiaraziz).

· 1996az gero hasi ziren, M. Nemerovskyrekin, testualitatea ikuspuntu diskurtsibotik lantzen. Testu tipologiabat hartu eta unitate didaktikoak sortzen zituzten. J. Dolz eta U. Ruizekin jarraitu zuten gero.

· 2002rako material mordoa zuten pilatuta, baina horri sekuentziazio koherente bat eman behar zitzaion,kontuan hartuz hiru hizkuntzatan lantzen zena. Hemen abiatzen dute proiektua, M. Sainzen laguntzaz.

· Praktikari lotura emateko printzipio teorikoak adostu behar zituzten irakasle guztien artean hizkuntzentrataera bateratuari buruz. Vademecumak sortzen dituzte: adituei gaira zuzen doazen testuak eskatuz, ikuspe-gien arabera sailkatuz, eta irakasle denen eskura jarriz.

· Eztabaidaz, hezkuntza komunitateak zera definitzen du: hizkuntzen didaktikaren inguruan zertan direnados, zer ardatz diren gauzatzen zailak, eta zer elementu diren zalantzakorrak.

· Mapa bat egiten dute, ordura arte zer testu mota, zein ziklotan eta zein hizkuntzatan landu dituzten ikusteko.Mapa egiteko Dolzen diskurtsoaren sailkapenean oinarritzen dira, baina hainbat kategoria egokituz.

· Hurrengo arazoa testuen arteko joskera aztertzea zen. Horretarako, testu bakoitzean zera aztertzen dute:generoa, testuingurua, koherentzia, eduki tematikoa, egitura, antolatzaileak, sintaxia eta ortografia. Hala, alde-ratzen dute testu bera nola lantzen den euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez, edota, nahiz testua euskaraz soiliklandu, ea antolatzaile horiek beste hizkuntzatan ere lantzen diren, beste testu batzuen bidez.

· 2004-05 ikasturtetik, azterketa bertikala egiten dute: testu bakoitza hartu, eta ikusi HHko 1. mailatik LHko 6.mailara zer garapen duen, hiru hizkuntzatan. Hor ikusten ari dira zer testu mota falta den, edota zein errepika-tzen den beste hizkuntzetan. Testuen sekuentziak birformulatzea ekarriko du.

Proiektua pausoz pauso

Page 22: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

24 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

praktika orientatzeko: “NafarroakoGobernuaren gutxieneko erreferenteakontrajarria da. EAEkoa ere ez da ego-kia, eta LOGSEtik sortu zena ere osotxarra zen”. Eurentzat erreferentea Ge-nevako Kantoiak curriculumaren anto-laketaz duen testu legala izan da. “Izu-garri trinkoa da. Testualitatean oinarri-tuta dago, eta esaten du testu-generobakoitzean ikasleak adin bakoitzeanzer egiteko gauza izan behar duen”.

Etorkizunera begira ere, sistemahonek adituen idortea dakarrela dirudi,Aitorren ustez: “Tristea da, baina tristea,hain aparatu unibertsitario handiakedukitzea, eta ez edukitzea adituak alorhonetan lanean.

Ahozkotasuna eta kale hizkera,puntu ahulak

Uri Ruizek proposatuta, zera eginzuten behin: jarri gela ertzean bideoka-mera, eta edozein saio grabatu. Gerotranskribatu, eta ikusi zer-nolako elka-rrizketak sortzen diren gelan. Ondo-rioa, batez ere, sarritan hauxe gertatzendela: kontraesana dagoela printzipio-en eta metodologiaren artean. “Ahoz-kotasuna, funtzionaltasuna bultzatunahi dugu lantzen ditugun testuetan,baina gero ikusten da irakasleon eraba-teko nagusitasuna dagoela gelan.Ahozkotasuna lantzeko metodologianzer aldatu asko dugu oraindik, baita tes-tuak lantzerakoan ahozkotasunari

Irakasle denak sortzaileIrakasle denak ikerle izatea eska-

tzen du proiektu honek: mintegian ira-kasle guztien artean adostu dituzteoinarri teorikoak. Horretarako adituenikuspegi desberdinak bilduz vademe-cumak osatu eta, eztabaidaren bidez,zertan diren ados zehaztu dute. Testu-generoen sorkuntzan eta antolaketa-prozesu osoan ere, irakasle denekhartzen dute parte. Horregatik, ikasto-lan bi mintegi soilik dituzte: hizkuntzenmintegia eta matematikarena (ikastola-ko 32 irakasleak, erdi eta erdi banatzendira). Izan ere, irakasgaiak adina minte-gi edukiz gero, horietan adostutakoaldaketak ikasgai guztietara eramateaia ezinezkoa izaten dela ikusten zuten(ikasgai bakoitzak bere aldetik funtzio-natzeko joera duelako).

Horizontaltasuna da, beraz, Hego-alde ikastolaren ezaugarri nagusia, “etahorrek alde positiboak ditu, asko -dioAitorrek-, eta baita arazo batzuk ere.Gestioa oso horizontala egiteak esannahi du dena eztabaidatzen dela, denaadostu egin behar dela, inork ez duelaaginterik betoak edo bideak plantea-tzeko eta, noski, dena motelago doala.Baina bestetik, lana banatuago dago,irakasle guztiek hartzen dute parte,guztiongan barneratzen da egiten du-gun hori, eta kultura profesional demo-kratiko bat da”. Beste eredu bat da aditu

batek talde txiki bat hartu, proiektuzehatz bat gauzatu, eta gero hori berabesteei aplikaraztea. “Planteamenduhorrek azkarrago lortuko du programabat ezartzea -onartu du Aitorrek-, segu-ru aski ekonomikoagoa izango da,baina baditu bere mugak: irakasle battransmisore edo aplikatzaile bihurtzenbada, hor ez da kultura profesionaliksortzen. Hau ikastetxe mailan erama-ten den proiektua da eta inportanteada, ze, ni hemendik desagertzen naize-nean ere taldeak berdin jarraituko dumartxan”.

Adituak falta diraMatilde Sainz oinarrizko pieza da

proiektu honetan: oso galdera zeha-tzak bidaltzen dizkiote, eta gero, irakas-le guztiak bilduta, haren iritzia entzunondoren, elkarrekin eztabaidatzen du-te. Praktikako arazoei erantzunak bila-tzen laguntzeko, halako adituak gutxiomen dira Euskal Herrian. “Luze jardundugu bila. Unibertsitate munduan honiburuz asko irakurri dutenak badira,baina beste inongo esperientziarik ezdute eta, beraz, halako lan baterako gu-retzat ez dira lagundu dezaketenak”.Errealitatean Nafarroan ikastetxeeiaholkularitza eskaintzeko teknikaririkez da. Hizkuntzen irakaskuntzarakoNafarroan dituzten erreferente legea-lek ere ez omen dute balio ikastetxeen

Page 23: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 25

DISKURTSOA TESTUANARRAZIOA Denbora-pasarako fikzioa IPUIN MIRESGARRIA: alegia, kondaira, mitoa

TXISTEABIOGRAFIAFIKZIOZKO ESKUTITZANARRATZEKO KOMIKIAANTZERKIA

KONTAKETA Bizi izandakoa gogoratzeko ESPERIENTZIEN KONTAKETA: bidaia, pasadizoaESKUTITZA: aurkezpen / kontaketaBIOGRAFIA , AUTOBIOGRAFIA

Gertaeren berri emateko GERTAERABERRIAERREPORTAJEA

Iraganetik ikasteko KRONIKA HISTORIKOA(ez dira urtero lantzen) HORMA-IRUDI ILUSTRATUA

BIOGRAFIA HISTORIKOAJokaera desberdinen artean ARGUDIO ELKARRIZKETAeztabaidatzeko EZTABAIDA ARAUTUA

IRITZI TESTUAESKAERA-ESKUTITZA: zuzendariaPUBLIZITATEA

AZALPENA Ezagutzaz jabetzeko HITZALDIAMAPATXOSTEN ZIENTIFIKOADEFINIZIOAGIDA TURISTIKOAHORMA-IRUDIAESKEMA

JOKAERAK Ekimenak KONTSIGNAK: arauak, eraikitzeko azalpenak, BIDERATU bultzatzeko errezeta, erabiltzeko modua.

PUBLIZITATEA

DESKRIBAPENA DESKRIBAPEN ZIENTIFIKOAPERTSONEN DESKRIBAPENA: asmakizunaTOKIEN DESKRIBAPENA: asmakizuna

Testu-generoak· Hauek dira lantzen dituzten testu-generoak, hiru hizkuntzetan (lehenik euskaraz, gero

gaztelaniaz zein ingelesez), ziklo desberdinetan (HH/LH etapetan ). · Adituek (J. Dolz, Uri Ruiz) material honetatik elikatzen dituzte euren lanak.

eman behar zaion lekuan ere. Hori dagure defizita”.

Bada Hegoalde ikastolan eztabaidaamaiezin bat ere: hizkera informalare-na. Eskolak, instituzio formala izanik,irakatsi behar al ditu erregistro informa-lak ere, haurrek kaletik ez duteneanerregistro horiek jasotzeko aukerarik?Hauek Aitorren hitzak: “Haserre han-

dia adierazteko edo, esplizituki irakatsibehar diegu, testu batean, biraoak esa-ten? Erantzuna ez dugu argi, ze batetiktestuingurua erabat antinaturala da(irakaslea den figura formalak irakatsibehar die ‘kolega’ arteko hizkera), bai-na bestetik guk erakutsi ezean bada-kigu gaztelaniatik hartuko dutela”.Oraingoz, irteerako zirrikitu bat suma-

tu dute: txistea. Testu-genero moduanlanduko dute, eta txisteak badu osoberea den hizkera, erabat informala.Gelan hizkera informala lantzekomodu duin bat izan daiteke, besteakbeste, txistearena. Beste inon ez duteaurkitu testu mota hori lantzen denik;ekarpena, beraz, ikastolaz haratago-koa ere izan daiteke. •

Page 24: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

Orain arte harrera herrian jaio-tako ikasleekin nahiz atzerrianjaiotako ikasle etorkinekin egindiren ikerketa gehienen arabera,ikasle etorkinek ikasle autoktonoekbaino eskola porrot handiagoadute. Hori zergatik ote den azaltze-ko orduan,iritzi asko daude. Estatufrantziarreko “Haute Conseil àl’Integration”ek eginiko txostenenarabera, ikasle etorkinen eskolaporrota ikasle horien familien ego-era sozio-ekonomikoarekin etakulturalarekin lotuta dago, egoerasozio-ekonomiko berean daudenfrantziar ikasleen emaitza akade-mikoen eta haienen artean, ez bai-tago alderik. Appel (1988) ikerla-riaren eta AEBn, Kanadan nahizEuropan egindako hainbat ikerke-taren arabera, aldiz, ikasle etorki-

nen eskola porrota eskolako hiz-kuntzaren menperatze faltarekinzuzenean lotuta legoke.

Errealitatetik hurbilen dagoenazalpena, segur aski, bi hipotesihoriek batzen dituena da. Argi dagoikasle etorkinen emaitza akademi-koetan eragin zuzena duela horienegoera sozialak, ekonomikoak,kulturalak eta pertsonalak. Baina,aldi berean,eskolako hizkuntza on-gi menperatzea –ikasgaiak etagelan egiten diren ekintzak aisejarraitzeko– ezinbestean kontuanhartu beharreko beste eragile batdugu. Artikulu honetan,hori horre-la dela baieztatzen saiatuko da Vilajauna.

Pertsona etorkinak: berdinak aladesberdinak?

Hezkuntza maila eta immigrazioaEstatu espainiarrean

Izquierdo-k (2002) eskaintzen di-tuen datuen arabera, 2002. urtean, Esta-tu espainiarreko etorkinen % 29k uni-bertsitateko ikasketak zituen eta Estatuespainiarreko biztanle autoktonoen ar-tean % 22k. Bigarren Hezkuntzakoikasketei dagokienez, gauza bera: etor-kinen % 48k Bigarren Hezkuntzakoikasketak burutuak ditu eta espainia-rren artean % 46k. Ehuneko horrekoraindik alde handiagoa hartzen duLehen Hezkuntza burutu dutenak etaanalfabetismoaren kopuruak aztertzenbaditugu. Hala, etorkinen % 23 taldehorren barruan dago, eta Estatu espai-niarreko autoktonoen artean, ordea,biztanleriaren % 32 dago. Beraz, datuekargi adierazten digute pertsona etorki-nen hezkuntza maila altuagoa delaespainiarrena baino.

Maila soziokulturala edota hizkuntzaren ezagutzarik eza?

e k a r p e n a k

Ignasi VILAGIRONAKO UNIBERTSITATEKO HEZKUNTZA ETA PSIKOLOGIA

FAKULTATEKO IRAKSLEA

26 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Page 25: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

Arazoa, beraz, beste bat da: pertso-na etorkinek duten ikasketa maila etahoriek Estatu espainiarrera heltzen di-renean lortzen duten lana ez doaz lotu-ta. Adibidez, Ingeniaritza ikasketak bu-rutu dituen etorkina etxegintzan lane-an ari da, eta Zuzenbidea ikasi duenemakumezkoa umezain. Fenomenohori ez da Estatu espainiarrean soilikgertatzen, Europako herrialde guztie-tan ikusten da joera bera.

“Kulturalki integraezinak”Batez ere islamiar erlijioa duten per-

tsonei buruz, usu entzun izan dugu,“kulturalki integraezinak” direla. Ustezabaldua da mundu musulmanetikdatozen pertsonek beraien jatorrizkokultura, ohiturak eta hizkuntza(k)harrera lurraldean ere berdin manten-tzen dituztela, harrera lurraldeko gizar-tean, kulturan, parte hartu gabe.

Datu enpirikoek, aldiz, bestelakoerrealitate bat erakusten digute. Esate-rako, Tribalet-ek (1995) egindako iker-keten arabera, Frantzian bizi diren alje-riarren bigarren belaunaldien integra-zio soziokulturala oso altua da: gizo-nezkoen % 50 emakume frantsesekinezkonduta dago, beraien praktika erli-jiosoak frantses autoktonoen mailako-ak dira eta % 50ek ama hizkuntzatzatfrantsesa izateaz gain, % 30ek ez dakiarabieraz edo berbereraz hitz egiten.

Ikerketa berean, datu guztiz argiga-rri bat agertzen da: Estatu frantziarreanbizi diren gazte aljeriarren % 40 langa-bezian dago; frantses autoktonoenartean langabezi tasa % 10ekoa da,ordea. Errealitate horrek, “anomia”(San Román, 1990) gisa ezaguna denfenomenora garamatza. Hau da, gaztehoriek beraien familien jatorrizkoarauak ez dituzte errespetatzen “zahar-kitutzat” jotzen dituztelako, baina aldiberean, ezta autoktonoak ere, ez baitiraonartuak sentitzen. Arazoa ez datzakulturan, guztiz desberdina den bestezerbaitetan baizik. Bigarren edo hiru-

garren aljeriar belaunaldi horiek, Estatufrantziarrean jaioak, heziak dira, eta be-raien burua frantsestzat hartzea nahikoluketen arren, frantses autoktonoekbeti etorkintzat hartzen dituzte, etaberaz, kulturalki ez dira identifikatzenez familiaren jatorriarekin, ez eta fran-tziar kulturarekin.

Hezkuntza maila, errendimenduakademikoa eta immigrazioa

Estatu frantziarreko “Haute Conseilà l’Intégration”eko hainbat txostenekargi adierazten duten modura, oso zailada hezkuntza sisteman aurrera egiteaikasle etorkinen familia askok dutenmaila sozio-ekonomikoa izanda. Gai-nera, etorkinak gehienetan herri edotahirietako zonalde konkretu batzuetanpilatzen dira, maila sozio-ekonomikobereko biztanle autoktonoekin batera,giro “homogeneo” bat sortuz. Girohorretako etorkinen nahiz autoktono-en seme-alabak ikastetxe konkretubatzuetan pilatzen dira, egunerokoanetxean bizi duten egoera sozio-ekono-mikoa bide, haur horien hezkuntzaitxaropenak minimoak baitira. Pentsadaitekeenez, errealitate horrek eraginzuzena du haur horien emaitza akade-mikoetan.

Hala ere, Aparicio eta Veredas-ek(2003), Navarro-k (2003) edota Vila-k(Vila, 2004; Vila eta beste, 2004) Estatuespainiarreko hainbat zonaldetan egindituzten ikerketen arabera, ez dagoerlazio mimetikorik maila soziokultu-ralaren (baldintza sozialak, ekonomi-koak eta familien hezkuntza maila) etahezkuntza porrotaren nahiz arrakasta-ren artean. Argi dago bazterketa sozialabizi duten ikasleek, etorkinak izan edoez, porrot akademikoa izateko aukeraasko dutela; baina ikerlari horiek baiez-tatuko dute badela beste eragile batikasle etorkinen emaitza akademikoe-tan giltzarri dena: eskolako hizkuntza-ren nahiz “eskola-hizkuntza”ren men-derakuntza maila.

Hezkuntza eleanitza etaimmigrazioa

Hainbat ikerketak adierazten dute-nez, haur etorkinen gehiengoak ez ditugaratzen irakaskuntza-ikaskuntza akti-bitateetan inplikatutako eskakizunakarrakastaz menderatzeko beharrez-koak diren gaitasun linguistiko-kogni-tiboak. Navarrok (2003) egindako iker-ketan argi ikusten da hori. Badirudi apriori ama hizkuntzatzat eskolako hiz-kuntza duten haur etorkinek, hizkun-tzari dagokionez behintzat, ez luketelaarazorik izan behar. Baina Navarrorenikerketetan ikusiko da, haur etorkinhoriek haur autoktonoek baino hiz-kuntza maila baxuagoa dutela; hau da,eskolako aktibitateetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako behar den“eskola-hizkuntza” mailarik ez dutela.Eragile horrek eragin zuzena du hauretorkinen emaitza akademikoetan.Haur autoktonoek, etxeko hizkuntzaeta eskolakoa bat izan arren, eskolanerabiltzen den hizkuntza formala ikas-teko zenbait urte behar izaten dute.Hala bada, haur etorkinek, nahiz etaeskolan erabiltzen den hizkuntza amahizkuntza izan, urte eta erdi gutxienezbehar dute ikasteko. Jauzia are handia-goa da, nola ez, ikasle etorkinaren amahizkuntza ez badator bat eskolakoa-rekin.

Haur etorkinek irakas-kuntza-ikaskuntza prozesurako behar den“eskola-hizkuntza”mailarik ez dute. Etaeragile horrek eraginzuzenda du haur etor-kinen emaitza akade-mikoetan. Horri heldubeharra daukagu eskolan.

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 27

Page 26: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

Eskolak faktore hori ez baldin badukontuan hartzen -hau da, nahiz etahaur etorkinek eskolako hizkuntzanhitz egin, haur horrek ez duela eskola-ko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuajarraitzeko beharrezko den hizkuntzamailarik-, haur horien emaitza akade-mikoetan eragin negatiboa izango du.Murgiltze linguistikoa denbora luzerabegirako kontua da, emaitza onak lortunahi baditugu behintzat. Egin direnikerketen arabera, Haur Hezkuntza etaLehen Hezkuntza burutu ostean lor-tzen da hizkuntza formal maila pareka-tua izatea bai ama hizkuntzatzat eskola-ko hizkuntza duten haurrek eta bai ezdutenek. Beste modu batera esanda,ama hizkuntza katalana dutenek eta ezdutenek maila parekatua izatea Haureta Lehen Hezkuntza amaitu ondoren.Besteak beste, arrazoi hori dela-eta,“zubi-gela” proposatzen duten hizkun-tza politikek –hau da, urte batez esko-lako hizkuntza ikasten egon (batez ere)ostean ohiko gelan sartzea ikaskideautoktonoekin-, porrot egin dute, urte-beteko epea gutxiegi baita, hizkuntzabat ikasteaz gain, “eskola-hizkuntza”maila egokia lortzeko.

Beste zenbait faktoresoziokultural

Ikasle etorkinen emaitza akademi-koetan eragin negatiboa duten eta mai-la soziokulturalarekin lotuta daudenbeste zenbait eragile ere badira. Ho-natx horietako batzuk:

- Haur Hezkuntza: maila sozio-ekonomiko baxua duten guraso etor-kin askok, arrazoi anitz tarteko, seme-alabei eskolako lanak burutzen edotadituzten dudak argitzen ezin izatendiete lagundu. Horrez gain, gurasoaskok ez diote baliorik ematen HaurHezkuntzan eskolatzeari. Hala, hauretorkin ugari Lehen Hezkuntzako 1.mailan joaten da eskolara lehen aldiz,aurretik etxean inolako oinarrizko hez-kuntza irakaskuntzarik ukan gabe.

- Etorkinen pilaketak eskola kon-kretuetan:hainbat ikastetxetan, ikasleetorkinen eta maila sozio-ekonomikobaxua duten haur autoktonoen “pila-

keta artifizialak” egiten dira, “eskola-ghettoak” sortuz. Haur horien gura-soek nahiz irakasleek, kasu gehienetanbehintzat, ez dute hezkuntza espektati-ba alturik haur horiengan. Haur eta gaz-te horien gaitasun akademikoa autok-tonoena bezalakoa bada ere, irakasle-ek beraiek ere ez badute beraien posi-bilitateetan sinesten, nola lortu emaitzaakademiko onak?

- Eskolatze berantiarra: haur etor-kin asko Lehen Hezkuntzan lehenen-goz eskolatzeaz gain, ikasturtea jadahasia denean matrikulatzen dira.

OndorioakIkasle etorkinen eskola porrota

beraien egoera sozio-ekonomiko etakulturalarekin eta duten eskolakohizkuntzaren mailarekin lotuta dago.Bi eragile nagusi horiez gain, eraginaizan dezakete emaitza akademikoetanaurretik dakarten eskolatze mailak,Haur Hezkuntzan aritu izanak edo ez,gurasoen hezkuntza mailak...

Hezkuntza sistemak, orain arte, ezdu inolako arretarik jarri bazterketa etamarjinazio egoeretan dauden ikasleetorkinek emaitza akademiko positi-boak lortzeko behar duten gaitasun lin-guistiko eta kognitiboen lanketan;baina, orain, planteamendu berriakegiten hasi beharko du errealitate horrierantzun egoki bat eman nahi baldinbadio, behintzat.

Horrez gain, hezkuntza sistemak“eskola-hizkuntza” edo “eskolako hiz-kuntza formala” ikasle guztiek ongimenperatzea zilegi egin beharko du,baldin eta ikasleria osoaren emaitzaakademiko positiboen alde apustuegin nahi badu. Hainbat ikerketakbaieztatu baitute, egoera sozio-ekono-miko on eta hezkuntza espektatibapositiboetako ikasle atzerritarren emai-tza akademikoetan ere, hizkuntza horiez menderatzeak eragin akademikonegatiboa duela.•

Bibliografia

- APARICIO, R.; VEREDAS, S.: Redde menores extranjeros escolariza-dos en Andalucía, Instituto Universi-tario de Estudios sobre Migraciones,Madril, 2003.

- APPLE, R.: “The language educa-tion of immigrant workers’ childrenin The Netherlands”, in Skutnabb-kangast T.; Cummins J. (eds.): Mino-rity Education, Clevedon: Multilin-gual Matters, 1988.

- IZQUIERDO, A.: “La educaciónerrante”, in Zenbaiten artean: La so-ciedad. Teoría e investigación empí-rica, Centro de Investigaciones So-ciales, Madril, 2002.

- NAVARRO, J. L.: Inmigración enEspaña y conocimiento de la lenguacastellana. El caso de los escolares in-migrados en Aragón, Argitaratu ga-beko doktorego tesia, Universitat deLleida, 2003.

- SAN ROMÁN, T.: Gitanos de Ma-drid y Barcelona. Ensayos sobreaculturación y etnicidad, Universi-tat Autònoma de Barcelona, Bellate-rra (Bartzelona), 1990.

- TRIBALAT, M.: Faire France. U-ne enquête sur les immigrés et leursenfants, La Decouverte, Paris, 1995.

- VILA, I.: “Lenguas, cultura y di-versidad humana: convivencia oconflicto”, in Zenbaiten artean: IIICongreso de Necesidades EducativasEspecíficas y Atención a la Diversi-dad de la Comunidad de Madrid enel Año Europeo de la Discapacidad:Perspectivas, Logros y Avances, Ma-drilgo Erkidego Autonomoko pren-tsan, 2004.

- VILA, I. eta beste: Lengua pro-pia, lengua de la escuela y escolari-zación, Comunicación al I Congresosobre Etnografía y Educación, Tala-vera de la Reina (Toledo), 2004ko uz-tailak 12-14.

28 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Page 27: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta
Page 28: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

30 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Aitor-eneaGabonak aurreko egunak prestatzen

e s p e r i e n t z i a k

Gaur goizean ikastolara joatekojaiki naiz. Aitor izena du nire ikastolaketa Donostiako Egia auzoan dago.

Laster Gabonak dira eta urterobezala, aurten ere, zerbait berezia egin-go dugu oporrak hartu aurretik. Ande-reñoak esan digu, gaurtik aurrera olerkibat ondo ikasten badugu, jangelarajoango garela zerbait berezia ikusteraondorengo bost egunetan.

Jangelan toki asko dago eta bertanantzerkiak egiteko eszenatokia dugu.

Gaur abenduak 19 daIkastolan gauden guztiak eszenato-

kira begira elkartu gara (Haur Hezkun-tzako maila guztiak eta Lehen Hezkun-tzako 1. eta 2. mailakoak). Gortinakitxita daude eta isilik egoteko eskatu di-gute. Ahoa itxi dugu eta gortinak zabal-du direnean hara non gure aurrean etxebat ikusi dugun. Aitor-enea du izena.Ate bat eta lau leiho ditu. Bakoitzeanzenbaki bat, abenduak 19, 20, 21 eta 22jartzen du eta atean abenduak 23. Itxitadaude guztiak.

Zer egun den galdetu digute. Han-diek erantzun dute. Leiho hori irekitze-ko olerkia esan behar dugula esan di-gute, bestela ezin dela ireki. Oso ondoikasita genuen olerkia guztiok batera e-san dugu:

“Gabonak gabondenontzako zorion!Olertzero salda bero, zer duzu guretzat gero?”Abenduak 19 jartzen duen leihatila

ireki egin da eta barruan Argitxo panpi-

Gabonak gerturatzen ari dira,eta horrekin batera ospakizunakprestatzeko unea ere bai. Ikastetxeguztietan egin ohi da zerbait opo-rrak hartu aurreko egunetan:Olentzero,jaiotza,gabon kantak...

Donostiako Aitor ikastolan bostegunetan zehar luzatzen dute sor-presaz beteriko ospakizuna. Aldebatetik gabonetako pertsonaiakikusten dituzte haurrek, eta beste-tik Argitxo. Hau da, egiten dituztenekintzak ikasleak motibatzeko etaeuskaraz egin dezaten bultzatzekobaliatzen dituzte.

Ikasle batek iaz egin zutenakontatzen digu hemen. Aurten ereirrikitan daude olerkiak ikasteko,abesten hasteko,Txominen bisitajasotzeko,gutunak idazteko...

natxoa gu agurtzen. Eskutitza ekarri di-gu eta bertan zera esaten du:

“Iepa lagunok, Argitxo naiz! ‘Harrimurri zapero bero-bero-bero haurrakegin euskaraz…’ kantaren doinua en-tzuten dut oso sarri. Zenbait egunetangoizetan eta arratsaldetan, gainera.Eta ez dakizue zein ongi iristen denkantaren oihartzuna haize handiadabilenean!

Dena den, iluntzetan ez dut entzu-ten. Zer esan nahi du, ez duzuela etxe-an kantatzen? Ea bada hurrengorakoama, aita eta zuen anaia-arrebei ereirakasten diezuen kanta eta ni pozakzoratzen jarriko naiz.

Gabon egunetako atarian gaude-nez gero, eta zuek Olentzerori zeinopari eskatu pentsatzen egongo zarete-nez, Olentzerori idazteko eskutitzakbidali dizkizuet. Paper kolore polita,ezta? Gustatzen al zaizkizue?

Eskutitz hauek etxera eraman etaaitatxo edo amatxorekin Olentzerorieskatu nahi diozuen opariaz hitz eginondoren, idatz ezazue eskutitza eta bi-dal iezaiozue helbide honetara:

Olentzero jaunaBasomendi z/gEuskal HerriaBeno, agurtzeko garaia iritsi zaigu

bada. Agur eta jan iogur! Musu handibana,

Argitxo”

“Harri murri zapero” Argitxorenkanta abestuz bukatu dugu gaurkosaioa.

AITOR ikastolaDONOSTIA

Page 29: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 31

2. eguna da, abenduak 20Atzo bezala, gaur ere galdetu digu-

te: “gaur zer egun da?”. Eta ondoren:“zenbat egun falta dira Txomin Olen-tzeroren laguntzailea etortzeko?”.

Nik Txomin oraindik ez dut ezagu-tzen, eta esan digute urtero etortzendela azken egunean.

Berriro ere atzokoa errepikatu da:“Zer esan behar duzue leihatila ireki-tzeko?” –dio andereñoak, eta guk:

“Gabonak gabon, denontzako zorion!Olentzero salda bero, zer duzu guretzat gero?”Leihatila ireki, eta barruan, “bizar-

dun bat gitarra jotzen” azaldu da. “Norkdaki gure artean gitarra jotzen?”, galde-tu digute. “Danik” (musikako irakas-lea) –oihukatu dugu.

Hor azaldu da bere gitarra eskutan.Ondoren, gabon kantak abestu ditugudenok elkarrekin.

3. eguna da, abenduak 21Berriro errepikatu dugu aurreko

egunetakoa eta leihatila ireki dutenean“Mari Domingi eta Olentzeroren ipui-na” ikusi ditut. Irakurri egin digute. Niriasko gustatu zait eta bat-batean, haranon benetako Mari Domingi azalduden:

“- Ezagutzen al nauzue? –esan digu.“Ni Mari Domingi naiz, Olentzerorenlaguna. Eta ipuinean entzun duzuenbezala, badakizue ni haren laguntzai-lea ere banaizela”.

Badakit jatorrak zaretela eta askosaiatzen zaretela euskaraz egiten ere.Argitxo gure laguna ere bada eta harkzuei buruzko kontu asko esaten dizki-gu.

Laster Olentzero etorriko dela ba-dakizue, ezta? Honezkero, eskutitzaidatzia izango duzue eta agian bidaliaere bai. Hala ez bada, ekin iezaiozueidazteari Txomin, Olentzeroren lagun-tzailea, Egia auzoko bidean baita, etaAitor ikastolara berehalaxe iritsiko da.

Tira! Beste ikastola batera joatekoordua iritsi zait. Baina, batek daki, orainarte bezain jator jarraitzen baduzue,agian sorpresatxoren bat izango du-zue. Beno, oso lanpetauta gabiltzaOlentzero eta ni. Beraz, banoa. Ondoizan!”.

Abestuz agurtu zaigu: “Horra, horragure Olentzero…”.

4. eguna, abenduak 22Leihatila irekitzeko olerkia errepi-

katu dugu aurreko egunetan bezala.Eta, zer dago gaur? Oharra ikusi dugueta garbi entzun dugu irakurtzen ari di-rena: “Sorpresa”. Eta, gezi baten ikurra.

Hori ote Mari Domingik atzo esan-dakoa? “Geziari jarraituko diogu!”, esandu andereñoak, eta... gaztainak topatuditugu denontzat. A zer nolako hamai-ketakoa egingo dugun!

Abenduak 23: urduri samar gaudeGelan oso gustuko lana egin dugu

gaur: Olentzerori eskutitza idatzi diogugelarako zerbait ekartzeko eskatuz…andereñok esan digun bezala, gaur ezda irekitzeko leihatilarik gelditzen.Atea zabaltzea soilik falta da. Olerkiaaurreko egunetan baino indar handia-goz esan dugu. Atea ireki denean zakubat ikusi dugu. Hutsik dago. Norena oteda? Bat-batean, Olentzero janzten denmoduko gizon bat azaldu da jangelan:txapela buruan, abarkak oinetan…Txomin omen da.

“- Egunon! –esan digu.Ba al dakizue nor naizen? Ni Olen-

tzeroren laguntzailea naiz. Olentzerooso lanpetuta dabil eta ni bidali nau

zuekin egotera. Ba al dakizue zer-nola-ko lana egiten duen Olentzerok? Men-dian bizi da baserri batean. Behiak,oiloak, untxiak… ditu. Eta baratzeanere lan egiten du. Ikatza egiten du gerosutondoan bero-bero egoteko. Ba alduzue Olentzero iristeko gogorik? Las-ter etorriko da. Aurten ere Plaza Handi-ra jaitsiko da menditik. Han egongo za-retela espero dut ongi etorria emateko.

Zuek ba al dakizue kantatzen? Zer,kantatuko dugu bada elkarrekin? ……Oso ondo, oso ondo. Txintxoak izan alzarete?

Opari bana ekarriko dizue Olentze-rok orduan. Baina eskutitzik idatzi aldiozue? Etorri, etorri ba… eta zaku ho-netan sartuko ditut denak Olentzeroriemateko. Txoritxo batek esan dit eus-karaz behar bezala eta nonahi hitz egi-ten duzuela. Hala al da? Olentzero askopoztuko da hori jakitean.

Beno, agurtzeko garaia heldu zai-gu. Oraindik ere lanean jarraitu behardut eskutitz gehiago jasotzen. Hurren-gora arte bada, jator jarraitu. Agur!”.

Zakua beteta eraman du Txomineketa ni poz-pozik oheratuko naiz biharOlentzero Plaza Handin ikusiko dudalaamestuz eta opariak bidean daudelajakinda. •

Page 30: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

32 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Zer diozu LOE legeproposamenak partaidetzari

ematen dion trataeraz

Julen ETXEBERRIASORTZEN-IKASBATUAZeko koordinatzailea

Gure elkartearen iritziz, benetakopartaidetza bultzatzea ezinbestekoa dagure ikastetxeak dituen arazoei irtenbi-dea emateko, baina benetakoa diogu,hots, ikasle, langile (irakasle eta zerbi-tzuetakoak) eta gurasoak elkarlanean,era orekatu batean, aritzea erraztukoduena; are gehiago, baita eskolaz kan-po dauden taldeen partaidetza bultza-tuko duena ere (aisialdia, kultur etxeak,gizarte zerbitzuak...).

Hala ere, puntu horren inguruanburutu genuen azterketaren ondorioz,zera nabarmendu nahi genuke: ezindugula partaidetza autonomia defini-

ziotik bereizirik tratatu. Hau da, zerpartaidetza mota lortu genezake etazertarako, erabaki gehienak kanpotiketortzen zaizkigun hezkuntza eredubatean?

Lege proposamen honek autono-mia hitza ahotan behin eta berriz dara-bilen arren, ikastetxe bakoitza erarikegokienean moldatu eta antolatzekoposibilitaterik ez zaigu eskaintzen: zu-zendaritzak profesionalizatu nahi diraeta administrazioaren zerbitzura jarri,eta ikastetxe bakoitzak dituen berezita-sunak kontuan hartuko dituen berezko

proiektuak aurrera eramateko zailtasu-nak ikusten dira.

Administrazioak partaidetza eta au-tonomia mota hori bultzatu behar luke(ez kontrol hutsa egin) eta LOE legeproiektu honetan irakurri dugunez, ezda inondik inora horrelakorik berma-tzen. Ezin baikorrak izan: LOCE etaLOEk gai honi buruz ahalbidetzen due-nak LOGSE mina sortu baitigu, jakiniklege hartan proposatzen zitzaigun par-taidetza murritza iruditu zitzaigula ga-rai hartan. •

galdeidazue

?

Page 31: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 33

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakabendua

Page 32: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

34 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Nahi dugun heziketa, ha-lakoa behar dugulako

Egia da eskola ere aldatu dela: infor-mazioaren teknologiak bat-batean sar-tu dira; giza eskubideen kultura hedatuda, zeinak ikasleak zuzenbideko sub-jektu gisa hartzen dituen; gehienekonartzen dituzten gizarte balioak dago-eneko hezkuntzaren diskurtsoarenosagai dira, besteak beste, askatasuna,autonomia pertsonala edo gizakien ar-teko berdintasuna. Filosofia berri ho-rrek, ordea, ez ditu gure artean zalan-tzan jarri sistema zaharraren pentsa-menduaren oinarriak: irakaslearengehiegizko boterea eta jakintzarenigorle rola; eskola-bizitza kontrolatze-ko eta homogeneizatzeko helburua; ja-kintza alorrak zatikatzea; arrazoia etaemozioa bereiztea eta abar. Horiek di-ra gaurko eskolari eskema zaharrakgainditzen uzten ez dizkioten aingurazaharrak.

Eskolak aldaketa sakonagoa behardu baldin eta etengabe aldatzen ari dengizarte batean eragina izan nahi badu,gizartea osatzen dutenen zati handibaten iragarritako gizarte bazterketa-ren aurka egin nahi badu. Baina, ez otegara gizartearen aldaketen atzetik ibil-tzera kondenatuak egongo? Egiten du-guna egiten dugula, ez ote gara betiberandu iritsiko?

Ez. Arazoa ez baita azkarrago ibil-tzea, egiten denaren ikuspuntua alda-tzea baizik, eskolak berak duen fun-tzioari buruz zein ikuspuntu hartzenduen. Begirada aldatu, eta gure ikasle-ak hezi, jakintza eta euren burua eraikidezaten, subjektu autonomo eta kriti-koak izan daitezen, elkarlanerakoaketa solidarioak. Eurak parte direnekogizarte konplexu eta ziurgabetik hezi,etengabeko aldaketek eskatzen digu-ten gizarte konplexu eta ziurgaberako.

Ez gara hutsetik abiatuko, hor bai-tago urteetan eskola barruan bertankolektibo askok egin duten lana, gizar-tearekin bat etorriko den eskola bateraikitzeko ahaleginean konprometi-tua, arazo errealei lotuagoa, gizateriagaren aldetik aurre egin beharko die-gun arazo errealei lotuagoa. Irakasleriaosatzen duten gehienek, eurek dutenonena eman dute profesional mailaneuren burua eratu nahian, betetzen du-ten hezitzaile lanaren bidez ikasleakbaloratuak senti daitezen eta kalitatez-ko irakaskuntzaren protagonista izandaitezen. Horrexegatik, irakaskuntza-ko talde konprometitua eta balio han-dikoa dugunez, ezin ditugu euren aha-leginak bertan behera utzi, ezin dugunoraezak, zailtasunak edo menpekota-sunak euren ahalegin eta ilusioak zan-patu ditzaten utzi.

Heziketak badu dimentsio indibi-dual bat eta beste bat soziala, bata bes-tea bezain garrantzi handikoa; horrega-tik ezinbestekoa da GOIESKOLAko e-ragileekin, zein inguru hurbileko eragi-leekin, elkarlanean aritzea. Izan ere, es-kola berri bat, eskola osatzen dutenGUZTION artean eraiki nahi baitugu,eta guztion arteko komunikazioa izan-go da gure laguntzarik onena jardunhorretarako. Beste errealitate eta espe-rientzia batzuk izanagatik, guk bezalabestelako eskola eta mundu hobe bateraiki nahi duten pertsonekin ere elkar-lana landu behar dugu.

Goieskolarenkonpromisoa

1- Edonolako bazterketa so-zialaren aurkako konpromi-soa: gizarteratzeko heziketa plan-teamenduak egitea eta adierazpenpropioen eta aniztasunaren balioaonartuz kolektiboak eraikitzea.

Zehatzago:Lankidetzan oinarritutako ira-

kasbideak sortzeko kompromisoahartu dugu, lehiaren ordez komuni-kazioa eta elkarlana hobetsiko di-tuena.

Ebaluazio kontzeptu berria sor-tzeko konpromisoa hartu dugu, au-toezagutzarako, autonomia pertso-nala areagotzeko eta irakaskuntzalana hobetzeko balioko duena.

Prestakuntza planak diseinatueta garatzeko konpromisoa hartudugu, gure irakaskuntza lana hobe-tzeko eta lan horren gaineko haus-narketa kolektiboa egiten lagundu-ko digutenak.

2- Elkarlanerako konpro-misoa, hau baita gure heziketaerrealitatea aldatuko duen moto-rea: GOIESKOLA eraikitzen jarrai-tzearen aldeko apustua egin dugu,hausnarketarako, esperientziak el-karrekin trukatzeko eta proiektuakgaratzeko kolektibo gisa.

3- Elkarbizitza hobetzearenaldeko konpromisoa, unean-unean esku hartuz, eskola jazarpenGEHIAGORIK gerta EZ dadin.

GOIESKOLAk (Debagoiene-ko Euskal Eskola Publikoak)ateratako manifestuaren atal bat dasegidan datorrena.

Manifestuak gizarte aldaketakaztertzen ditu lehenik, eta ondorendefinitzen du zer heziketa nahi du-ten (orri honetan biltzen dena) etazer konpromiso hartzen dituzten(laburpena, ondoko koadroan).

Manifestua osorik, Interne-ten:

www.goieskola.net

GOIESKOLAren heziketaren aldeko manifestua

Page 33: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

www.hikhasi.comBerriak . Materialen salmenta . Udakotopaketak . Kontaktuak . Harpidetza .

Page 34: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

SAREANElkarteak XIX. Topa-ketak burutu zituen azaroaren17tik 19ra Eibarren. Jardunaldiotan100 pertsona inguruk hartu zuenparte. Nagusiki zuzendaritza espa-rruko kideak bildu ziren, baina bai-ta guraso, sindikatu, unibertsitate-ko irakasle eta Hezkuntza adminis-trazioko ordezkariak ere.

Landu zituzten gai nagusiakhizkuntz ereduen afera eta LOE le-ge proposamena izan ziren.

36 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Hizkuntz ereduen sistema berritu eginbehar da eta horretan planteamendupedagogikoek izan behar dute ardatz, ezpolitikoek

Sareanen ustez, euskalduntze es-parruan pauso berriak emateko egoeraonean dago sare publikoa. Hala ere,garrantzitsutzat jotzen da edozeinurrats eman aurretik ikerketa sakonaegitea, orain arteko esperientziak zerekarri digun eta hutsuneak zertan dau-den ondo zehazteko.

Hausnarketa honi politizatuegiaizateko arriskua ere ikusten zaio. Besteedozeren aurretik, beharrezkoa da hel-buru orokorra argi edukitzea, zer lortunahi den alegia; horretaraino justifika-tzen da esku-hartze nagusiki politikoa.Baina, hortik aurrera irizpide pedago-gikoetan oinarrituta zehaztu beharkolirateke eman beharreko urratsak etajorratu beharreko ibilbideak. Beste erabatera esanda, ereduen berriztatzearikutsu politikoa ahalik eta gehien ken-du behar zaio, garrantzi nagusia ikus-pegi pedagogikoari aitortuz.

Zehaztasun didaktikoetan sartuz,beharrezkoa ikusten da hizkuntzen ar-loan lortu beharreko gutxieneko gaita-sunen maila, edukien banaketa etaebaluaketa irizpideak ondo zehaztubehar direla etapa bakoitzerako eta bai-ta zikloz ziklo ere. Erreferentzia garbiak

jarri behar dira, helburu, eduki eta eba-luazio irizpideen aldetik ikasle eta ikas-tetxe guztientzat.

Gainera, etorkizunean eman beha-rreko urrats metodologikoak hizkun-tzen trataera integratuaren praktikaerrotzera zuzenduak izan beharko lu-kete. Ildo horretatik joan beharko du,arlo honi dagokionez, irakasleen eten-gabeko prestakuntzak, irakasleen hiz-kuntza mailaren sakontzearekin batera.

Azkenik, beharrezkoa ikusten dagogoratzea euskalduntzearen erronkaez dela ikastetxeena bakarrik. Gizarteeragile, udalerri eta abarren beharradauka, hizkuntza ez baita akademikoasoilik eta esparru ez formaletako bizita-suna ezinbestekoa du. Ildo horretatik,familiei ere dei egiten diegu seme-ala-bekiko euskararen aldeko jarrera bai-korrak adieraz ditzaten, eta ahal denheinean, erabilpena sustatu.

Ausardi falta antzematen da erlijioarenirakaskuntzaren arazoari aurre egiteko

Jardunaldien amaieran, MadrilgoHezkuntza Ministerioko Hezkuntza,Lanbide Heziketa eta Hezkuntza Be-rriztatzearen Zuzendari Orokorra izanzen hizlari, Jose Luis Perez Iriarte. Hi-tzaldian LOE lege proposamenak da-kartzan alderdi garrantzitsuenak azal-du zituen.

LOCE baino positiboagoa ikusten

Hizkuntz ereduak eta LOE izan dira hizpideSAREAN elkartearen XIX. Topaketetan

bada ere, lege asmo berriak jardu-naldietako parte-hartzaileen artetik kri-tika batzuk jaso zituen, nagusiena erli-jioaren inguruan. SAREANen jarreraune honetan arazo honi dagokionez,hiru puntutan laburtzen da:

1. Positiboki baloratzen du erlijioenirakaskuntza ez konfesionala, betierekritikotasuna, justizia, elkartasuna etaaskatasuna gisako oinarrizko giza ba-lioen lanketarekin lotuta.

2. Desadostasuna adierazten dioedozein erlijioren irakaskuntza konfe-sionala ikastetxeetako derrigorrezkocurriculumean txertatzen jarraitzeari.

3. Oinarri horiek batera ezinak ikus-ten ditu 1979an Espainiako GobernuakEliza Katolikoarekin sinatutako “Con-cordato”arekin. Horregatik, Perez Iriar-te jaunari ausardiaz jokatzeko eskatu zi-tzaion lotura horiek gainditu eta irakas-kuntza laikorantz urratsak emateko.

Eskola Batzordearen aldeSareanek egoki irizten dio LOEn

proposatzen den Eskolatze Batzorde-en eraketa asmoari. Izan ere, diru publi-koz hornitutako ikastetxeek ez lukete i-nola ere ikasleak aukeratzeko biderikeduki behar. Justiziazkoa da ikastetxeguztietan, publiko edo itunpeko-pribatu, prozedura gardenak izatea al-de batetik, eta bestetik indarrean dago-en arautegia itunpeko ikastetxeek erepublikoek bezalaxe betetzea (epeak,onarpen-baremazioak, eskolatzearendoakotasuna...). Batzorde horiek horibermatu beharko lukete. Edonola ere,ez da ahaztu behar LOEa lege markoa i-zango dela eta, guztia egokitzeko legesorta garatzea erkidegoko gobernuaridagokiola, gure EAEren, Eusko Jaurla-ritzaren Hezkuntza Sailari. Beraz, eska-kizun hori berari ere luzatu dio Sarea-nek.

Sareanen ustez, ereduenberriztatzeari kutsu poli-tikoa ahalik eta gehienkendu behar zaio,garrantzi nagusia ikuspegi pedagogikoariaitortuz.

Page 35: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

Kooperatiba moduan duten berezi-tasuna onar diezaieten eskatzen duteEuskadiko irakaskuntzako kooperati-bek eta, horren arabera, tratamendu fis-kal eta ondarezko desberdina eman be-har zaiela diote.

Eskaria Imanol Igeregik egin zuenpublikoki (Federazioko lehendakariadenak), Bilboko Euskalduna Jauregianospatu zuten I Kongresuan. Bertanbildu ziren EAEko hezkuntza adminis-trazioko goi karguak, alderdi politikozein sindikatuetako hezkuntza ardura-dunak eta gizarte erakundeak. Euskalkooperatiben munduko arduradunnagusiak ere han ziren.

Irakaskuntzako Kooperatiben Fe-derazioak zera proposatzen du: hez-kuntza zerbitzu publikoa bere helbu-ruen eta ezaugarrien arabera defini-tzea, bazter batera utziz titularitateari

buruzko eztabaida antzuak. Federaziohonek uste du Hezkuntza ZerbitzuPubliko bat sortu behar dela, non dirupublikoz eutsitako zentro guztiek, zertitularitate duten erreparatu gabe,eskubide eta betebehar berak izangodituzten, hezkuntza sistemaren pro-gramazio orokor bati lotuta.

Hezkuntzan baliabide gehiago in-bertitzea eskatzen dute horretarako:gure BPGren % 6 gutxienez, sei urterenbururako. Horrez gain, eskola postubatek eta finantziazio moduluak zerkostu erreal duen kuantifikatzea ere es-katzen dute, horrela zentroei kalitatez-ko hezkuntza bermatzeko beharrez-koa duten finantziazioa eskaintzeko.Gainera, gestioaren gardentasuna etakontrola gizartearen eskura izatea es-katzen dute, zentroen titularitatea zer-nahi dela ere.

Euskadiko IrakaskuntzakoKooperatiben Federazioaktratamendu fiskal eta ondarezko desberdina eskatzen du

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 37

Parte-hartze eta intereshandia emakumeeninguruko Sare 2005jardunaldietan

Parte-hartze handia lortu zuenEmakundek antolatutako Sare Jardu-naldien III edizioak: 200 pertsonak har-tu zuten parte, Euskal Herri bertako etakanpotik etorritako adituak bilduz, etahitzaldien ostean hitza foroari zabaltze-an eztabaida mamitsuak eman ziren.Aurtengo Sare Jardunaldiek honakoizenburua zuten: Egungo neskak,etorkizuneko emakumeak, eta azaro-aren 8 eta 9an burutu ziren, DonostiakoKursaalen.

Kanpoko adituen hausnarketak biltzekoforoa

Egitarauak luxuzko adituen pre-sentzia eskaini du. Espainiar zein fran-tziar estatutik eta Londrestik etorritakoadituek euren ekarpena utzi dute forohonetan (aditu gehienak unibertsitate-ko edota ikastetxeetako irakasleakziren).

Jardunaldiei hasiera Juan Jose Iba-rretxe lehendakariak eman zien, mezuhonekin: “Gizartea aurreratua izangobada, gizonezkoen eta emakumeenberdintasuna egon beharko du. Horixeizango da XXI. mendeko eztabaida etaerronka nagusia”. Txaro Arteagak jaki-narazi zuenez, datorren urtean ereizango da Sare Jardunaldietan partehartzeko aukerarik. Informazio gehia-go nahi duenak, www.emakunde.esweb orrira jo dezake.

Page 36: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

24 pedagogoren ekarpen garrantzitsuenakmodu laburrean eta ulergarrian jarriak.

Durango azokan salgai

Decroly, Montessori, Ferrer i Guàrdia, Neill, Reich, Rogers,Milani, Freinet, Makarenko, Sutxodolski, Illitx, Holt, Freire,Vigotski, Piaget, Kohlberg, Foucault, Malaguzzi, Hamilton,Gardner, Elliott, Turiel, Goleman, Novak.

156orrialdeko liburua

12eurotan

HarpideekDOAN

Page 37: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 39

Ikastolak IKTetan egiten aridiren bidea aurkeztu zutenjendaurreanEgitasmo aitzindari bat jarriko dute laster abian: ikasgelarakopropio prestatutako ordenagailua

200 partaidetik gora bildu zirenZamudioko Teknologi Elkartegianburututako ekitaldian: ikastoletakoordezkariak, gurasoak, irakasleaketa IKT dinamizatzaileak zirengehienak. Lehenik aditzera emanzuten ikastolek Informazio eta Ko-munikazio Teknologia berrien arlo-an egin duten lana. Ondoren, es-kuartean duten proiektu kuttunaaurkeztu zuten: NAMS, NorberarenAprendizaia eta Memoria lantzekosistema.

2001-2002 ikasturtean jarri zutenmartxan ikastolek IKT plana: hamarikastolatan hasi ziren, proiektu pilotubatekin. Teknologia berrien erabilerabultzatzeko dinamizatzaileak jarri zi-tuzten propio, baita gailuen mantentzeteknikoaz arduratzen ziren langileakere. Hainbat langile liberatu zituzten,beraz, IKTei zuzenean heltzeko, EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Sailaren la-guntzarekin. Ordutik ikastola askotarazabaldu dira IKTak baina, ez nahi beza-la ere, Josune Gerekak adierazi zuenez(Euskal Herriko Ikastolen Konfedera-zioko IKT alorreko arduraduna da be-rau): “Orain hasi diren ikastolek berenpoltsikotik ordaindu behar izaten di-

tuzte dinamizatzailea eta mantentzeteknikorako langilea izateak dakartzangastuak”. Figura horiek errebindikatu,eta lanpostu horiei eusteko laguntza es-katu zuten Ikastolen Federazioko or-dezkariek.

Egitasmo aitzindari bat aurkiikasgelatan: NAMS

Norberaren Aprendizaia eta Memo-ria lantzeko Sistema da NAMS, etorki-zun hurbilera abian jarri nahi duten egi-tasmorik kuttunena. Ikasle bakoitza-rentzat ikasgelan ordenagailu bat iza-tea lortu nahi dute horretarako. Bainaez da ohiko ordenagailua izango, tres-na txikiagoa izango omen da, eta ikas-leek gelan izaten dituzten premiei eran-tzuteko propio prestatutakoa. Orainprototipoa lantzen ari dira. Proiektu ho-netan bidelagun dituzte Kataluniakohainbat aditu, Euskal Herriko Uniber-tsitateko Informatika Fakultatea etahainbat enpresa eta ekimen eragile.

Teknologia berriek eskaintzen di-tuzten baliabideei esker, hezkuntza ko-munitatearengana errazago iritsi ahalizango dutela uste dute Ikastolen Kon-federazioko kideek, ikas-irakas proze-sua ikasgelaz haratago zabalduz. Gura-soak, esaterako, errotuago sentitukoomen dira beren seme-alaben ikasketaprozesuan, laster notak Internet bidezere lortu ahal izango baitituzte, baitaetxeko lanak ere.

Page 38: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

40 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

argitalpenak

Numenak -Aita Unai Busturia

SAUREGaztetxoei zuzendutako komikia

da. Egungo neska bat da protagonista,baina merkatuan topatu duen antzina-ko orrazi batek, euskal mitologiako ga-raira eramango du. Marrazkiek dotoreilustratzen dute gaurko estetika etakondaira giroa. Komikiaren amaieran,eranskina dator: pertsonaiak nola sor-tzen diren, eta arkatza eta kolorea nolaerabiltzen diren azalduz•

Ikasi eta irauli. Euskal Ikasle mugimenduaren historia

Mikel Zabala, Sabino Ormazabaleta Igor Arroyo

TXALAPARTAEuskal Herriko hezkuntzaren, ikas-

leriaren eta ikasle mugimenduaren his-toria azaltzen du. Eta hainbat ikasle be-launaldik izan dituzten ametsen etaegintzen berri ematen du. Lekukotza li-burua ere bada, garaiko ikasle mugi-menduan protagonista izan diren askoeta askoren hitzak jasotzen ditu eta•

Gure mundu txikitik Eskola Txikiak

ELKAR2006.urtean Eskola Txikiek Igel-

don duten festa dela eta, puntua jarridiete euskal idazle hauei: Patxi Zubiza-rreta, Juan Kruz Igerabide, ArantxaIturbe, J.M. Olaizola “Txiliku” eta JoxanOrmazabali. Baita “Mattin” marrazkila-riari ere. Eskatu diete herri txikien ta-laiatik, “Gure mundu txikitik”, begira-tzeko munduari. Poema, ipuin eta ma-rrazkitan jarri dute euren ikuspegia•

Artur erregearen heriotza Juan Kruz Igerabide

EREINArtur erregearen eta Mahai Biribile-

ko zaldunen istorioek, Erdi Aroan Euro-pa osoa utzi zuten txunditurik. Greof-frey de Monmouth izan zen Arturrez ari-tu zen lehen historiagile garrantzitsua.Kontakizunak ahoz aho eta idatziz he-datu ziren, aldaera askorekin. Tartean,Artur erregearen heriotza, egile ezeza-guneko liburua. Juan Kruz Igerabidekdakargu euskaraz•

Ekonomia eta enpresa antolamenduaUnai Mtz. Lizardui eta Alain Urizar

GAIAKBatxilergoko 2. mailari zuzenduta-

ko ikasliburua da, eta ariketa liburu batdu lagun. Enpresa sistema logiko, ko-herente eta antolatu gisa ulertzea etabere barne-funtzioak dituen hamaikaalderdiri buruz hausnartzea du helbu-ru. Enpresa motak, egitura ekonomi-koa, helburuak eta estrategiak, lan zu-zenbidearen eta zergen legedia, fun-tzioak eta marketinga azaltzen ditu•

Behinola, 11. zenbakia GALTZAGORRI

ELKARTEABeldurra eta Literatura gaia lantzen

du, bereziki, aldizkariaren azken aleak.Bertan aurkituko dituzu, besteak beste,Agustín Fernández Pazen elkarrizketa,Rai Buenoren ipuina, Juan Carlos Alon-soren artikulua beldurrezko ipuinekhaurrengan duten eraginari buruz, etaGaltzagorri elkarteak beldurraren ingu-ruan duen erakusketaren berri•

Page 39: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

... goza nazazugehiago

103. zenbakia. 2005eko abendua • hik hasi • 41

Kidetze planak adin diferenteetakoikasleen artean

Edozein hizkuntz normalkuntzaplanek hizkuntz portaeran eragitealehenetsi behar du. Eskolako esparruraetorrita eta gure ikasleen hizkuntzportaeran aldaketarik eman dadin,garbi dago ez dugula eragingo “EGI-ZUE EUSKARAZ!” gisako mezuakbideratuta.

Honela bada, gure jarduna eragin-garria izan dadin bestelako estrategiazbaliatu behar dugu. Eskolako normal-kuntza planetan ikasleen zuzenekopartaidetza bilatu behar dugu, batezere Lehen Hezkuntzako hirugarren zi-kloan eta Bigarren Hezkuntzan. Hiz-kuntz normalkuntzarako teknikarieneta ikasleen arteko elkar-lanak ahalbi-detuko du ikasleek protagonismozjokatzea eta normalkuntzan erantzulesentitzea. Izan ere, interakzio horrenbidetik ikaslearen heziketa orokorrean

Helena Baraibar eta Kristina Boan

Ikastolen Elkartea

Kidetze plangintzaren adideaKONTAIDAZU ARREN IPUIN BAT!

Ekintzaren deskribapena:DBH-DBHOko ikasleak eragilebihurtzen ditugu HH-LHkoikasleekiko. Ikasle nagusienaktxikiagoak direnen arduradunbilakatuko ditugu kurrikularraizan daitekeen jarduera lantze-ko orduan. Beraz, apartekoahalegin eta ekimenik bideratugabe, interesgarria da ekintzahori curriculumaren barruantxertatzeko. Horregatik,Bigarren Hezkuntzako EuskalHizkuntza eta Literatura arloanliteratur testuen lanketarakoirakurketari buruzko sekuen-tzia didaktiko bat biltzen delakontuan hartuta, ahozkotasu-naren helburuak ekintzarenmesedetan jarriko ditugu.(Material curricularrean horre-lakorik eskura izan ezean,berariaz prestatu beharko litza-teke ipuinaren kontaketa edoirakurketa). Adinez nagusiakdiren ikasleak haur ipuin batenirakurketa dramatizatua lan-tzen jarriko genituzke horrela,eta jardun hori dagokion espa-rruan baloratua izan daiteke,gainera. Prestatutako ipuinakHH-LHko ikasleen aurrean“antzeztu” beharko lituzkete.

ZER EGIN

eragiteaz gainera, bere hizkuntz porta-eran eragitera ere irits baikintezke.

Beraz, edozein normalkuntza pla-nen egitekoa adin horietako ikasleenpartaidetza bultzatuko duen zenbaitantolaketa eredu proposatzea izangoda. Adin helduagoko eta gazteagokoikasleen arteko kidetze plana, esate-rako, helburu horri ezin hobeto eran-tzuten dion antolaketa duzue. Kidetzeplangintza horien gakoa ikasle batzukeragile eta besteak hartzaile bihurtzeandatza. Ikasle eragileak, gogoko duenekintzaren batean murgilduta prota-gonista dela sentitu behar du. Bestetik,hartzaile denak ere proposatutakoekintzarekin motibatua eta gusturasentitu behar du. Beraz, ikasleen artekoelkarrekintza bultzatzeko proposame-na da hau. Hartzaile diren ikasleentzateredugarri izan ohi dira eragile bihur-tzen ditugun ikasle nagusiak eta ona daikus dezaten horiek euskarari garran-tzia eman ez ezik euskara erabili ereegiten dutela. Horrenbestez, era horre-tara aritzeko asmotan bagara, hiruhile-ko bakoitzean kidetze hori zein ekin-tzaren bidez hezurmamituko den ze-haztu eta erabaki beharko dugu lehe-nik eta ondoren, harreman-sarea anto-latzeari ekingo diogu. Data jarri eta au-rrera! Tartean prestaketa lanak eginda,noski, arrakasta bermatuta dago.

Page 40: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta

42 • hik hasi • 103. zenbakia. 2005eko abendua

Euria ari zuen, bazen garaia!, zioenjendeak, larrituta baitzegoen aspaldi ezzuelako tantarik ere botatzen, hainbes-te ze urtegiak husten hasiak baitziren,belarra eskasten, zuhaitzak idortzen,dena hautsez betetzen, eta are larriagoazena, nolabait inoiz batean egarriakegon gintezkeelako susmoa hedatzen,euria ari zuen azkenik, bazen garaia!zioten batzuek, eta beste batzuek, hori-xe da gauza benetan inportanteenezaugarria, falta arte ez zarela kontura-tzen, benetan konturatzen.

Euria ari du txikiena eskolara era-man genuenean bere begietatik nega-rra bezainbeste, esan ohi zuen gureama zenak, euri handia botatzen zue-nean, eta bere arrazoiak edukiko zi-

tuen. Nik orduan begiratzen diot Asier-txuri, edo Oihanetxuri, eta ez dut negaregiteko gogorik atzematen beren begiirribarretsuetan. Zerbait aldatu da.

Euria bota zuen, gogotik bota ere,eta urtegiak bete ziren, loreak berriz za-baltzen, zuhaitzak edertzen, eguratsagarbitzen, eta trago ederrak egin ahalizan genituen eskasiaren beldurrikgabe, eta orduan denoi ahaztu zitzai-gun uraren kontua, berriz ahaztugenuen horixe dela gauza benetan in-portanteen ezaugarria, falta arte ez za-rela konturatzen, eta inori ez zitzaionburutik pasatu euriari eskerrak ematea.Ezinbestekotasunak horrelako gauzakditu. Inork euriari eskerrak eman ez,eta aitzitik, bakoitzak bereari ekin zion,eta hasi ziren hurrengo derbiaz, edo hu-rrengo gobernuaz, edo hurrengo ne-gozioaz edo hurrengo parrandaz. Ale-gia, benetan inportanteak diren gauzezahazten garenean inportante jotzen di-tugun haietaz. Iratik eta Galderrek zo-

riontsu dirudite, nik ez dut esaten denaperfektua denik, ez horixe, baino zer-bait aurreratu da, eta zoriontsu dirudite-nez ez diogu hainbeste geure buruarigaldetzen ongi ari ote garen, eta seme-alabarik mundura ekartzeko pozaz go-goratzen gara, erantzukizun izugarriazarinduta. Ongi ari ote garen, inoiz ez da-go jakiterik segurtasun osoz, bainakonparaziorako, ni hezkuntza gris ba-teko ume beldurtua izan nintzen, eta ezdakit beldur horrek ez ote duen nirebaitan, oraindik ere, txoko bat gorde-tzen, normala ohi denaz haratago.Inork ez digu baieztatuko gure gaurkoumea ez den izango biharko gaiztoa,edo zoritxarrekoa, baina irrirako –as-katasunerako, erabakimenerako, bereburuaren ezagumenerako- bide gehia-go eduki ditu guk baino, eta ez da ha-siera txarra. Nekez eskertuko dugun a-rren, euria ere eskertzen ez dugun mo-duan.

Euria ari du, eta ez dakigun falta.•

atzeko atetik

Jesus jaio zen,bai,baina beste urte,egun eta leku batean.* Urtea:gure garaiko egutegia hartuz,K. a. 7 edo 6. urtean.* Eguna: Liberio Aita Santuak (352-366) finkatu zuen, data mugiezin bezala, abendu-aren 24tik 25era bitarteko gaua (erromatarren Eguzki Garaitezinaren ospakizuna).* Lekua: litekeena da Nazareten jaio izana edo,are ziurrago Cafarnaun-en,baina inolaere ez Belenen.

Iturria:PEPE RODRIGUEZ,Mitos y ritos de la Navidad, Ediciones B., 1997

Jon ALONSO IDAZLEA

Euria lakoa

*

Page 41: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta
Page 42: GAIA: HEZKUNTZA FINLANDIARRA • ESPERIENTZIA: HIZ- …. alea.pdfeta frantsesaren maila berean hezkuntzan. Urrats juridikoak eta praktikoak eskatzen ditu euskalduntze prozesuak, eta