GAIZKA GARITANO Primerako gidaria -...

17
txisteak bitxikeriak sukaldea denbopasak eskulanak GAIZKA GARITANO Primerako gidaria 146 zbk. 2014ko urria

Transcript of GAIZKA GARITANO Primerako gidaria -...

Page 1: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

txisteak bitxikeriak sukaldea denbopasak eskulanak

GAIZKA GARITANO

Primerako gidaria

146 zbk.2014ko urria

Page 2: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

Zer esaten dio zero batek beste zero bati?Ez gara ezer!

MOHAMED ACHRAF

Patxik esan zuen harro-harro:- Nire semeak izugarrizko indarra dauka, bost urterekin

hamar kilo jasotzen ditu.Eta lagun batek erantzun zion:- Gure semeak bost hilabete besterik ez dauka, eta etxeko

denak jaikita edukitzen ditu gau osoan.ENEKO LAPAZARAN

Zoro-etxean gizon bat eta emakume bat berriketan ari dira:- Julio Zesar naiz. Ezkonduko zara nirekin?- Barkatu baina ezin dut…- Zergatik, bada?- Napoleonen emaztea naizelako.

MARKEL MARTINEZ

Bi ume tripako minez daude eta medikuak zapore txarreko xarabea eman die, eta esan diote amari:� Xarabea aitxitxak ematea nahi dugu!� Zergatik?� Aitxitxaren eskuek dar�dar egiten dute eta xarabe erdia

jausiko delako.AINHOA AGIRRE

� Ama, ama, termometroa jaitsi da!� Zenbat jaitsi da, seme?� Erabat, ama, lurrera erori da�eta.

ARIANE CABERO

Emakume bat haragidenda batean sartzen da eta saltzaileari esaten dio:� Emaidazu txerri�buru hori, mesedez.Eta dendariak:� Barkatu, baina hori ispilu bat da.

IKER ANDRES

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Ana Aizpurua eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaAinara Lavado, Maider Aranberrieta Ana Aizpurua.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

2 2014KO EKAINA

Page 3: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

2014KO URRIA 3

- Etxeko andrea etxean al dago?- Ez, kanpoan dago.- Eta asko tardatuko du?- Ez dakit, oraintxe galdetuko diot.

LEIRE ARGOITIA

Ikasle berri bat eskolara doa eta esaten du:- Nire izena Luzea da.Eta beste ikasle batek:- Lasai, denbora daukagu-eta.

NAGORE HERRERO

Ezkontza batean haur batek honela galdetudio amari:� Ama, emaztegaia zergatik doa zuriz j

antzita?� Bere bizitzako egunik zoriontsuena

delako, seme.� Eta orduan, senargaia zergatik doa

beltzez jantzita?NAROA HERNANDEZ

Patxi ospitalean dago eta lagun bat joan zaio bisitan:� Operatu nautenean esponja bat laga

didate barruan.� Eta? Min handia ematen dizu?� Minik ez, egarria ematen dit.

SAUL VALDES

Bi zoro hizketan daude:� Ihes egiteko plan bat egin behar dugu.� Hesia oso altua bada, azpitik egingo duzu

zulo bat, eta baxua bada, gainetik egingodugu salto.

Hesira hurbildu eta biek batera esaten dute:� Ene! Ez dago hesirik, ezin gara pasatu!

RUBEN GALLEGO

Jaietako barraketan, negar batean dagoumetxoa. Udaltzaina joan zaio eta gal�detu dio:� Zer gertatzen zaizu, txiki? Galdu egin

zara, ala?� Ez, jauna, ez. Aita da galdu dena.

AYMAN MALEK

Jai batean andreak haserre egin dio gizonari:� Laugarren aldiz hartu duzu tarta

izozkiarekin. Ez zara lotsatzen ala?� Lotsatu? Zer dela eta? Zuretzat dela

esan diet beti.IRAIA GUTIERREZ

Page 4: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

2014KO URRIA4

HIZKI-ZOPA

Page 5: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

� Lehiaketa

BIDALI ERANTZUNA HURRENGO HELBIDERA: ...ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA. Urkizu 11. Eibar

Izen-abizena .............................................................................................................................

Adina .....................................................................Tel...............................................................

Kaixo lagunok!Ikusiko duzuen moduan, aurten, Txikitto! berritasunez beteta dator. Berritasunen arteanhemengo lehiaketa hau duzue. Aurkitu itzazue 6 desberdintasunak eta behin hori eginda ekarrierantzuna …eta kitto! Euskara Elkartera (Urkizu 11, solairuartea), urriaren 31 baino lehen. Liburupolita zozketatuko dugu.

Ez ahaztu datuak jartzea (izen-abizenak eta telefonoa).

Page 6: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

6 2014KO URRIA

Page 7: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

72014KO URRIA

Gauza jakina da hizkuntza bat erabiltzen ezbada galdu egiten dela, eta gauza beragertatzen zaio euskerari ere. Jakin bai baina ezbadugu erabiltzen? Galdu egiten dugu, etazenbat eta gutxiago jakin, orduan eta gutxiagoerabiliko dugu.

Gurasoak Berbetan-ek gurasoak euren arteaneuskeraz berba egiteko balio du, baina zuek,ume eta gazteok, zuen gurasoekin ereeuskeraz berba egitea oso garrantzitsua da,nahiz eta gutxi jakin, ez dio inporta, egin!

Programa horren barruan dago BarixakuakJolasian ekimena. Hilabeteko barixaku bateanjokoak, tailerrak… antolatzen dira …eta kitto!-n, Gurasoak Berbetan-eko guraso etaseme-alabentzat. Orain arte denetarik egindugu, mozorro-tailerra, sukaldaritza-tailerra,umeen kantu eta jolasen tailerra, jolasak… Etaurtean behin guztiok batera elkartu etaelkarrekin bazkaldu eta pasatzen dugu eguna.

Zuek animatu etxekoak euskeraz berbaegitera, baina kontuan izan, Gurasoak Berbetanprograman egon edo ez egon, garrantzitsuenaeuskera erabiltzea dela!

Barixakuak Jolasian, etaeuskeraz!Gurasoak Berbetan programa …eta kitto! EuskaraElkarteak antolatzen du, gurasoek euskerapraktikatzeko aukera izan dezaten.

Page 8: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

2014KO URRIA8

Itsasoa ala mendia?Itsasoa

Gozoa ala gazia?Gozoa

Uda ala negua?Negua

Jatekorik gustokoena?Gazta

Irakurri duzun azken liburua?“La ladrona de libros”, MarcusZusak-ena

Umetan zein ikasgai gustatzen zitzaizun gehien? Eta gutxien?Gehien latina eta grekoa, gutxienmatematika

Kolore bat?Berdea

Gorria ala urdina?Biak

Kirolik gustokoena?Futbola eta saskibaloia

Animaliarik baduzu etxean?Ez

Txisteak kontatu ala entzun?Ez bata ez bestea

Birziklatzen duzu?Gutxi

Telebistako saio bat?Hitzetik hortzera

Pelikula bat?“Cadena perpetua”

Egun perfektua?Familia eta lagunekin nagoenean

Nola dago mundua?Gaizki

Zerk haserretzen zaitu?Ez zait jende alferra gustatzen

Zerk poztu?Alabak ikustea

Oporretarako leku bat?Menorka

Futbol-jokalaririk gustokoena?Eibarko edozein

Entrenatzaile gustokoena?Guardiola eta Simeone

Futbolean jokatu ala entrenatzaileizan? Zer nahiago?Biak, bakoitza bere momentuan

Definitu Eibarko zaletuakLegalak, errespetua transmititzendute, fidelak

Definitu Eibar Futbol TaldeaLagun talde bat

Zer egin euskera bultzatzeko?Dakigunok egin eta ez dakitenekikasi (batez ere lehenengoa)

Opariak jaso ala egin?Ez bata ez bestea

Gogoan duzun unerik pozgarriena?Bi igoerak

Abesti gustokoena?“Negua joan da”, Zea Mays

GAIZKAGARITANO

Gaizka Garitanok hainbat taldetan jardun du jokalari mo-duan: Athletic-eko harrobian hasi eta Eibar, Real Sociedadeta Alaves taldeetan jokatu zuen. 2009an utzi zion futbolariizateari. 2010ean hasi zen entrenatzaile moduan, Eibar B tal-dean, eta handik bi urtera Eibarko lehen taldearen gidaritzahartu zuen, gorri-urdinak Bigarren A mailara igoz. Iazko den-boraldian Lehen Mailara igotzea lortu zuen.

IZENA GaizkaABIZENA GaritanoJAIOTERRIA DerioJAIOTEGUNA Uztailak 9

Page 9: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

2014KO URRIA 9

SAN ANDRES ikastetxeko 3. ziklokoakkurtsoa ondo hasteko Orioko barnetegirajoan dira eta surf egiteko aprobetxatu dute.Oso ondo pasatu dute.

Kaixo lagunak!Oporretatik pilak kargatuta ditugula berriz ere martxahartzen ari gara LA SALLEN.Irailaren 17an 1go ziklokoak San Pedrora joan zirenegun pasa. Arratetik oinez joan ziren eta 4km-koibilbidea egin ondoren, bertan bazkaldu eta arratsaldeosoa jolasean eman zuten.

22an, 3. ziklokoak Arratera oinez igo ziren eta lehereginda bukatu zuten. 24an, 2. ziklokoak Donostiako zinemaldira joan zireneta Japoniako irla batean gertatuta istorio batenmarrazki bizidunak ikusi zituzten. Amaitzerakoan,autobusaren zain zeunden bitartean, denbora izanzuten bertatik paseoan ibiltzeko.

ARRATEKO ANDRA MARIKO 3. eta 4. mailakoakBaratzera joan dira urria hasieran, hango baserri-eskolara, eta 5. eta 6. mailakoak Arotz Enean izan dira.Bestalde, 1., 3. eta 5. mailakoak Baikarak antolatzendituen tailerrak izango dituzte urria amaieran: jolaseanelkar ezagutzen dugu, jolasean erronkei aurre egitendiegu eta jolasean taldea dinamizatzen dugu. Horrezgain, 6. mailakoak Portaleko liburutegira joango dirabertako funtzionamendua ezagutzera.

Irailaren 8an, URKIZU eskolako ikasle etairakasleek, hasiera eman genion ikasturte berriari. irailaren 19an, lehen hezkuntzako ikasle etairakasle guztiak Arratera joan ginen, eta primeranpasatu genuen.Urriaren 14an, haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoikasleak Coliseo zinemara joago dira "Lotte"pelikula ikustera.

Page 10: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

2014KO URRIA10

Materiala:- Hainbat koloretako esmalte akrilikoa- Kristalezko edalontziak- Kotoizko bastoitxoak- Laberako pergamino-papera

Pausoak:1.- Edalontziak apaintzeko erabiliko ditugun

koloreak prestatu. Kolore ezberdinaknahastuz, kolore berriak aterako zaizkigu.

2.- Pergamino-paperaren gainean jarriedalontziak buruz behera. Bastoitxoakesmaltean busti eta edalontziaren ipurdi-aldea margotu, zuek nahi duzuen koloreaketa nahasketak erabiliz.

Apaindutako edalontziak

3.- Behin amaituta, utzi sikatzen eta beste edalontzibat apaintzen hasi. Ordubetez utziko ditugulehortzen. Gero, labean sartu, 350 gradutan,ordu erdiz. Labea itzali eta utzi hozten besteordubetez.

4.- Eta listo!, zuen edalontzien apaingarriak gehiagoiraun dezan, garbitzerakoan ez igurtzi larregi.

Dinosauro baten plastikozko figuratxoa aukeratu(beste animaliaren bat ere izan daiteke). Ahozabaleko puxika urez bete, arrautza itxura emanarte, eta sartu animalia. Lotu puxika eta hozkailuansartu. Ura izoztu denean zuritu puxika eta hara!,dinosauro-arrautza!

Dinosauro-arrautzaTi-ta!

Page 11: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

2014KO URRIA 11

Espageti-tortilla

etxekoSUKALDARIA

PAUSOAK

1.- Espagetiak egosi. Bitartean,moztu urdaiazpikoadadotxoetan eta nahastu gaztaeta arrautzekin. Gatz apur batbota eta ongi irabiatu.

2.- Espagetiak egosi direnean,xukatu ondo eta ur hotzetikpasatu.

3.- Gurina urtu zartaginean etagehitu arrautzarekin egindakonahasketa eta espagetiak.Zartagina tapaz estali.

4.- 10 minutu itxaron tortillarenbeheko aldea egin arte. Kontuhandiz ertzak bereizi eta ateratortilla plater handi batera.Tipulina pixkat bota dezakezuetortillaren gainean.

Oso gozoa dago ogitartean edoogi txigortuarekin.

OSAGAIAK

� 50 g espageti� 4 arrautza� Xerra 1 York-urdaiazpiko

(100 bat gramo)� 100 g gazta birrindu� Tipulina� Gatza

Page 12: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

San Andres Bertso-paper Lehiaketako lanak entregatzekoepea

Zapatuko ipuinaNola dastau ilargia eta beste ipuin batzuk(Oihana Etxegibel). 3 urtetik aurrera. 50-60 min.18.00etan umeen liburutegian

Eibarko liburu eta diska azokaUntzaga plazan

Barixakuak Jolasian eskulan-tailerra, Gurasoak Berbetan egitasmoko ume eta gurasoentzat. 17.30etan …eta kitto!-n.

XVI. Jardunaldi Mikologikoak

Mikologiaren oinarriak etanozio orokorrak

ARIESDatozen asteotan 7 zenbakiak zortea ekarrikodizu, eta zure kolorea gorria izango da. Kata-rroa harrapatzeko arriskua izango duzunez, ezzaitez hoztu.TAURUSIzarrek esaten didate petral xamar zabiltzalaazken aldian. Ingurukoak aspertu aurretik, al-datu zure jarrera. Zorteko zenbakia 3 eta kolo-rea horia.GEMINISDatozen asteotan lagunen baten ezustekoa jaso de-zakezu. Ibili zaitez adi, espero ez duzunean sor-presa polita jaso dezakezu-eta. Zaindu eztarria.CANCERTxoropitoarena egitea ondo dago, baina eten-gabe, egunero, orduero… Gauza guztiek duteberen tartea, eta serio egoteko uneak ere hordaude.

LEOBada ordua jakiteko, hitzek, askotan, min han-dia egiten dutela. Kontuz esaten duzunarekin,norbait mindu dezakezu-eta. Lagunak zaindu,ez iraindu!VIRGOKirolari fina eginda zaude. Kalean ere beti ko-rrika. Pentsatu duzu etorkizunean Joko Olinpi-koetan parte hartzea? Ez zenuke gaizki egingo!LIBRABatzuetan aspergarriak badira ere, nagusiekkontatzen dizkizuten istorioak baliagarriak izandaitezke etorkizunerako. Asko ikas dezakezu.SCORPIUSBaina, zer duzu buru horretan? Erdi tontotutazabiltza, burua beste nonbaiten… Maitemin-duta, akaso? Hori ematen du behintzat. Kon-tatu, kontatu…

SAGITARIUSErlojuari begiratzen diozu? Ezetz ematen du,beti ailegatzen zara berandu leku guztietara.Besteengan pentsatu pixkat gehiago.CAPRICORNIUSDen-dena ezin duzu lortu. Ez al zaude konformedaukazun guztiarekin? Gehiago baloratu be-harko zenuke daukazuna, ez da gutxi-eta.ACUARIUSUrria hilabete polita izango da zuentzat. 6 zen-bakiak zortea emango dizu, eta baita kolore la-ranjak ere. Baina kontuz etxeko lanekin, ezerlaxatu.PISCISBesteak iritzi desberdina badauka ere, errespe-tua da garrantzitsuena. Ulertu behar duzudenok ez dugula berdin pentsatzen. 3 zenba-kiak zortea ekarriko dizu.

horo

skopoa

URRIKO agenda

25

17

17tik

19ra

17tik

26ra

Urriaren

16tik

azaroaren

10era

Urriaren

10etik

maiatzaren

29ra arte

Perretxikoen bilaGoizean, Eibarko ikastetxeetako ikasle etagurasoak perretxikoak biltzera irtengo dira.Jasotakoak Klub Deportibora eramangodira. Arratsaldean, 18.00etatik 20.00etaraperretxiko-pintxoen dastaketa (Hirurok,Kultu, Ongi Etorri, Lanus, Ez Dok, Depor).

Perretxikoen erakusketaGoizetik eguerdira jasotako perretxikoenerakusketa Toribio Etxebarrian.

II. Asier Cuevas Herri Lasterketa7,5 kilometroko proba, denontzat irekiaeta herriko kaleetatik. Irteera eta helmugaKlub Deportibo azpian. Umeak 17.00etan.Nagusiak 17.30etan.

Haurrentzat Antzerki Tailerra Zurrumurru Antzerki Taldearekin.Barixakuetan. 17.00etatik 18.00etara.Arrate Kultur Elkartean.

zapatua

barixakua

17barixakua

18zapatua

19domeka

25zapatua

Page 13: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

ZER IRAKURRIIZEKO ELI ETA BIOKIzeko Eli Aneren izekorik kuttunena da, maitagarria, bromazalea etabidaiazale porrokatua. Bidaia horietako batean, Obaba-Ibibi-Bobo buruzagimassaiak zuhaixka-hazi misteriotsu batzuk oparitu zizkion izeko Eliri.Herrira bueltan, izeko Elik Aneri utzi zizkion zaintzeko, berak beste bidaiabat egin behar baitzuen. Eta hara non, behin batean, gauza miresgarriagertatu zen…

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

2014KO URRIA 13

HANDIA NAIZIgor serio antzean dabil ama haurdun dagoenez geroz�k. “Haur ninia ematenduzu” esan dio aitak halako batean.Igorrek erantzun dio bera ez dela ninia, baizik handia; ninia amaren tripabarruan dagoena dela.

BASAMORTUKO KONTALARIAAmira basamortuan bizi da, eta gehien gustatzen zaiona adiskideeiistorioak kontatzea da. Baina egun batean, gerren eta gosearen erruz, ezzaio bere istorioak entzungo dituenik geratzen.

TXAN FANTASMATxanek ez zuen fantasma petral haiekin bizi nahi. Haurrekin jolasteagustatzen zitzaion, eta ez haurrak beldurtzea. Horregatik pentsatu zuentaldetik alde egitea. Han eta hemen bakar-bakarrik ibili ondoren, egunbatean, Karmentxuren logelan sartu zen leiho zirrikitutik.

PIRATA ESKOLA: BIZARGORRI PIRATA BELDURGARRIAEskola osoan anabasa da nagusi: Argento Bizi zuzendaria bueltan datorMarmoken Itsaslabarrera, haren etsai nagusia, Bizargorri piratabeldurgarria, preso hartu baitu. Baina eskola batean daudela, Itsaskumeekkanoi bat bolboraz kargatu eta…

ZIZILIZizili andreak ez du ezer ikusten, 207 dioptria daukaz begi bakoitzean.Munduko betaurreko guztiak probatuta dauzka, baina alferrik. Hala ere,esan diote Londresen badela jostun bat, apurtutako artaziekin betaurrekoberezi batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabaki du.

Page 14: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

14 2014KO URRIA

Kamaleoiaren mihiaren luzerakbere gorputzarena bikoizten du.

Jaioberri batek heldu batek bainohezur gehiago ditu. Jaioberriek,hezur batzuk, bereizita dituztelakogertatzen da hori.

Japoniako ospitaleetan ez dira 4.eta 9. pisurik existitzen. Zenbakihoriek, Japonian, zorte txarrekoakdirela diote.

Hegaztiek nahiago dute kolore gorriko kotxeen gainean kaka egitea, beste edozein koloretakokotxeen gainean baino.

Munduan bizitza luzeena duen bonbilla Kaliforniako suhiltzaileenegoitza batean dago. 113 urte daramatza piztuta!

Ordenagailuaren teklatuankomunean baino bakteria askogehiago dago.

Kafea da munduan gehien edatenden bigarren edaria, uraren atzetik.

Lagun artean egoteak etamugikorraren erruz lagunakbaztertuta uzteak izena dauka:phubbing.

Koalek egunean 20 ordu egitendute lo.

Japonian propina uztea edukaziotxarrekoa da.

Amarauna altzairua bezainerresistentea izan daiteke.Lodiagoa izanez gero, hegazkinbaten pisua jasango luke.

bitxikeriak

Page 15: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

2014KO URRIA 15

azen behin, Euskal Herriko herri batean, 12 urteko neskatilabat. Begiak berdexka zituen, itsasoaren kolorekoak eta ileagaztain kolorekoa. Ez zen oso altua, ezta argalegia ere.Neskatila honek Intza zuen izena.Denok bezala, Intza egunero ikastolara joaten zen. Lagun askozituen, ume ona, alaia eta zoriontsua zelako. Gaizki jateagatikgertatu zitzaiona kontatuko dizuet.Intzak litxarreriak besterik ez zituen jaten eta poliki-poliki bere gorputza loditzen hasi zen. Gehiegi ez zuenjaten, baina jaten zuena ez zen oso osasuntsua. Barazkiak eta frutak ez zitzaizkion gustatzen. Jantokianjartzen zizkioten janariak platerean uzten zituen, baina hamarretakoan eta meriendan beti gustoko gauzakzituen: palmerak, gailetak, goxokiak, pasteltxoak…Loditzen hasi zen eta lagunak adar joka hasi ziren. Adiskideak ez ziren konturatzen min handia egitenziotela. Bazuen bere ondoan beti zegoen benetako lagun bat, eta inori kasurik ez egiteko esaten zion,baina ez zen erraza egunero esaten zizkioten irainak entzutea. Adar jotze guzti horiek janaria uztea eginzioten. Jateko guztia utzi zuen, baita litxarreriak ere. Horrela, egunero jan gabe, argaltzen hasi zen.Goizero, ikastolara joan aurretik, ispiluan begiratzen zen, eta gero eta argalago egon arren, bera lodiikusten zen eta ezer jan gabe jarraitzen zuen. Bere gurasoak kezkatzen hasi ziren Intza hartzen ari zenitxurarengatik. Oso argala zegoen eta askotan gaixotzen zen. Gainera ez zen lehen bezain alaia etazoriontsua. Neskatila triste bat bihurtu zen. Gurasoek medikura eraman zuten. Medikuek oso ahulazegoela esan zioten eta arazoa ez zela ez jatea bakarrik, lodia ikusten zela baizik. Laguntza handia

beharko zuela guztiz sendatzeko. Oso gaztea zen hain ahul egoteko.Intzak, denboraldi batean, ikasketak utzi behar izan zituen. Amak lanautzi behar izan zuen berarekin egoteko eta aitak gau eta egun lan egitenzuen dirua lortu eta Intza mediku onenetara eraman ahal izateko.Mediku askok hitz egin zuten umearekin, lodia ez zegoela konturatzekoeta gainera nola jan behar zuen erakutsi zioten. Denetik jan behar zelaikasi zuen, nahiz eta ez gustatu, osasuntsu egon ahal izateko.

Hilabete batzuk pasatu ondoren, Intza ikastolara bueltatu zen. Lagunekbarkamena eskatu zioten eta egietako Intza bihurtu zen berriro, zoriontsua eta

alaia. Bere platera beti uzten zuen garbia eta litxarreriak ez zituen probatzen.Nagusitu zenean Intzak nutrizio ikasketak egin zituen eta denei erakutsi ziennola jan behar zuten osasuntsu egoteko.

Jone Acuña, 6. maila

INTZAREN ISTORIOA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

ONDO LO EGIN, MAITEA

B

Page 16: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari:

zu margolari!

Page 17: GAIZKA GARITANO Primerako gidaria - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-146.pdf · NAGORE HERRERO Ezkontza batean haur batek honela galdetu dio amari: