Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde...

13
Gal tzaundi Tolosaldeko Herri Aldizkaria 11/6/17 I 346 Ion diaz eta Antton Izagirre Teknologia berriak zein gazteak euskaraz Garbiñe Mendizabal Irakurlearen begietatik: Joseba Sarrionaindia Jon Altunarekin solasean Kultura: Uxola Sariak Tolosa Kantari, 3 urte kantuzaletasuna bul tzatuz

Transcript of Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde...

Page 1: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

GaltzaundiTolosaldeko Herri Aldizkaria 11/6/17 I 346

Ion diaz eta Antton Izagirre

Teknologia berriak zein gazteak euskaraz

Garbiñe Mendizabal

Irakurlearen begietatik: Joseba Sarrionaindia

Jon Altunarekin solasean

Kultura: Uxola Sariak

Tolosa Kantari, 3 urte kantuzaletasuna bultzatuz

Page 2: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

Argitaratzailea:Helbidea:

Telefonoa:Faxa:e-posta:Webgunea:Koordinazioa:Erredakzio taldea:

Publizitatea: Banatzaileak:

Zuzentzailea:Maketazioa:Diseinua:

Azala:Inprimategia:Tirada:Lege gordailua:Frankeo Itundua:

Galtzaundi Euskara Taldea. Nafarroa etorbidea, 6-behea. 20400 Tolosa (Gipuzkoa) 943 655 004 943 654 983 [email protected] www.galtzaundi.com Naiara Roldán de Aránguiz. Felix Aiestaran, Igor Mujika

Amaia DoyagueOlatz Garmendia, Juankar ArregiNora OlanoZigor Agirrezabala.Zigor Agirrezabala

GaltzaundiAntza. 5.000 aleSS-906/9137/94

GALTZAUNDI aldizkaria doan banatzen da Tolosaldeko 23 herri hauetako denda eta tabernetan: Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Beraste-gi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaz-tegieta, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa.

Galtzaundik ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Aldizkari honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saila-ren, Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura eta Euskara Sailaren, Kutxa Fundazioaren, Tolosako Udalaren eta Tolosaldeko hain-bat Udalen laguntza jaso du.

nonzer

Erreportaia: Tolosa Kantari

8-11. orrialdeak

“Zaletasun bera duten pertsonek osatutako koadrila”. Hala definitu dute Tolosa Kantari Irati Hartsuagak, Ebaristo Labaienek eta Antxon Agirrezabalak. Kantuzaletasunak bultzatuta, hile-ko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean eta 15 egun lehenago egiten dituzten entseguetan.

Jon Altuna Granadok (Ibarra, 1991) pianoa jotzen du hamar urte zituenetik, baina duela lau urte Lain taldetik bateria jotzea proposatu ziotenetik, gustura heldu zien perkusio makilei.

Jon Altuna

Kolaboratzaileak: Joseba Antxustegietxarte, Txo-min Garmendia, Garbiñe Biurrun, J. Agustin Arrieta, Antton Izagirre, Andoni Egia, Ibon Artola, Unai Igar-tua, Virginia Etxarri, Jone Otxoa-Aizpurua, Artubi elkartea, Bilgune Feminista, Amaia Etxetxipia, Jone Gorostarzu, Iosu Iztueta, Txarli Gesteira

Iritziaren leihoa: Ion diaz eta Antton Izagirre 4-5

Normalizazioa: Teknologia berriak zein gazteak euskaraz 6-7

Eskualdeko albisteak: Garbiñe Mendizabal 12-13

Irakurlearen begietatik: Joseba Sarrionaindia 17

Kultura: Uxola sariak 18-19

14-16. orrialdeak

SABERRI

Bikaintasuna helburu,

Urrezko Q-a lortzeko bidean

gara

LIZARRIBAROINETAKOAK

Telf. 943 67 04 [email protected]

Aroztegieta - Tolosa

Telf. 943 11 86 93 [email protected]

www.beotibar.esGudari kalea, 7 - Tolosa

Telf. 943 67 11 [email protected]

www.saberri.comKale Nagusia, 17 - Tolosa

beotibar

Page 3: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

iritziaren leihoa Galtzaundi 34611ko ekainak 17

4 5

maiatza, ekaina, uztaila… Sahararekin Hari mataza lodia

Antton IzagirreIrakaslea

Ion Diaz AzkolainTolosaldea Sahararekin elkarteko kidea

beraren espektatibak betetzen ez direnean. Zorionez, horrek guztiak ikasgai garbi bat bidali dio ustezko politikari profe-sional askori; hain zuzen ere, instituzioetako politikariak ez direla profesioz; alderantzik, herritarrek jarri eta kentzeko eskumena eta gaitasuna dute-la eta politikako mailadiak igo eta jaisteko izaten direla. Ba-tek, zenbait eta gorago jo or-duan eta gehiago jaitsi behar izango duela, baita norberaren anbizio politikoan ere. Ikasgai hori edonorentzat ere politi-kako jardunean hasi aurretik jaso beharrekoa litzateke. Ho-rrela egiten ez duenak berak jakingo du zergatik, baina bere buruaren kalterako izango da lehenago edo geroxeago.

Ataka horretan Bildu eta be-rau zuzendu behar dutenak ja-kitun dira milaka begik ikuska-tuko dutela haien jarduna eta moldea. Gogoan izan behar dute jendarteak batuketa eta elkarlanerako jarrerak saritu dituela, gauzak egiteko mol-de berriak begi onez ikusten dituztela, apaltasuna eta hur-biltasuna gustukoak dituztela. Gogoan izango dute aldaketa politikoak, aldaketa sozialak eta aldaketa instituzionalak eragiten saia daitezen eman dietela beren babesa eta oni-ritzia eta hala egiten ez balitz konfiantza kentzeko eskubidea dutela.

Euskal Jendarteak Prozesu Demokratikoa bultzatu nahi izan du. Euskal Herriko gataz-ka politikoari konponbide de-mokratikoa eman behar dion prozesua aurrera eman nahi

izan du, arnasa eman nahi izan dio eta horretan ere ezin dugu hutsik egin.

Xabier Letek abesten zigun: “Itsasoan urak handi dire,murgildu nahi dutenentzatgure herriko lanak handi dire,astun dire, gogor dire,zatiturik gaudenontzat.”

Beraz, elkarturik egin behar-ko dugu.

Bilduk Hego Euskal Herri osoan 315.000 bozka baino gehiago lortu izanak azken urtetako egoera eta indar ko-rrelazioa hankaz gora jarri du. Ilegalizazioak urte luzetan era-kunde publiko desberdinetan sortutako egoera ez demokra-tikoa agerian gelditu da, orain arteko erakunde horien legi-timazioak buztinezko hankak zituela erakutsi du. Instituzioe-tako gezurrezko gehiengoek ez dute irauterik izan, aukera politiko guztiek lehiatu du-tenean. Egoera hau, nonbait agerian geratu baldin bada To-losaldeko udal osaketetan izan da, erabat irauli baita alderdien arteko indar korrelazioa eta ba-dirudi geratzeko etorri dela.

Tolosan bertan lorturiko emaitzek azterketa sakona es-katzen dute. Egoera ez norma-lizatuan EAJk azken zortzi ur-tetan Gipuzkoan kudeatu izan duen plazarik garrantzitsuena izanik, garaipen handia lortu du Bilduk berrehun bototan haren emaitza gaindituz. Bide batez aitortu behar da EAJ be-rak laurehun bototan gora egin duela PSOE eta PPn eremueta-tik erakarritako botoekin.

Zentzu horretan, ikuspegi ob-jektibo batetik esan liteke garai-le/galtzaile dialektika horretan garaile garbi bat egon dela bai-na ez dela galtzailerik izan.

Beste kontu bat litzateke EAJk bere proiekzio politikora-ko izan zezakeen aurreikuspen subjektiboak kontutan har-tzen baditugu. Horrelakoetan maiz gertatzen den bezala, alderdiak ez baino pertsonak suertatzen dira galtzaile, nor-

errefuxiatu kanpamendue-tan senideak eta lagunak 36 urtetan lehen aldiz bi-sitatu ondoren Mendebal-deko Sahararako bidean, Casablancako (Maroko) ai-reportuan atxilotu zituzten aberriari traizio egitearen akusaziopean.

Bestetik, MAIATZA BORROKANeko ekitaldiak luzatu diren egunetan Tolo-sako Triangulo enparantzan erresistentziaren haima pa-ratu da. Honen bitartez, Ma-rokok okupaturiko Aaiungo (Mendebaldeko Sahara) herritarrak iazko urria eta azaroa bitartean, dagozkien eskubideen aldarrikatzeko eta jasaten duten etengabe-ko bortxaketen salaketa egi-teko buruturiko kanpaldia gogoratu nahi izan da. Kan-paldi hau, Marokoko indar armatuek bortxaz birrindu zuten, ehunka lagun zauritu edo desagerraraziz, nazioar-teak ez ikusiarena egiten zuen bitartean. Azkenik jar-dunaldien azken egunean, Tolosako Triangulo enpa-rantzan elkarretatze isila burutu zen Mendebaldeko Sahararen autodetermina-zioa eta independentzia al-darrikatzeko.

Maiatzeko azken eta ekai-neko lehen egunetan, azke-neko urtetan ohikoa bihur-tu den, Tindoufeko (Aljeria) saharar errefuxiatu kanpa-menduentzat janari bilketa burutu da. Aurtengoan, To-losako herriaren eta Men-debaldeko Saharako Bihr Lelu herriaren arteko anaiki-

detzaren 15. urteurrenaren karietara, Euskal Autonomi Erkidegoan batu diren eli-kagaien karabana Tolosatik irten du.

Ekainaren 23tik aurrera berriz, fronte polisarioaren babespean urtero moduan antolatzen den eta bi hi-labetez luzatzen den opo-rrak bakean programaren baitan, Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamendue-tatik gure eskualdera iritsiko dira 7 eta 12 urte arteko 20 haur saharar. Aurtengoan, Aduna, Altzo, Amasa-Villa-bona, Anoeta, Berrobi, Iba-rra, Leaburu-Txarama eta Tolosako hainbat familien eskuzabaltasunari esker, haur hauentzat, hamadako basamortuaren bero sapari ihes egitea, elikadura oreka-tuagoa eta osasun artatzea bermatu ahal izango da. Datozen bi hilabete haue-tan haur hauei eskualdeko famili hauek eskainiko die-ten babesa eta maitasuna betiko geratuko da saharar herriaren borrokaren enba-xadore bihurturiko haurren oroimenean.

Saharar herriari maitasu-na, babesa eta elkartasuna adierazteko urteko hilabete guztiak dira baliagarriak eta TOLOSALDEA SAHARAREKIN elkartea honetan tematuko da Saharar herria askatasu-nean eta justizian bizitzea lortu artean.

Maroko saharatik at, au-todeterminazioa eta inde-pendentzia mendebaldeko sahararentzat

de arabiarretara zabalduriko bortxarik gabeko protestek saharar herritarrengan piz-turiko itxaropenaren berri eman zuen. Bigarrengoan, Dakhlako (Mendebaldeko Sahara) torturaren aurkako komiteko kidearen, Rachid Sghayerren, testigantza entzuteko aukera izan zen. Rachid Sghayer eta Marokok okupaturiko Mendebaldeko Saharako beste sei herritar, zeinak Saleko (Maroko) zaz-piak bezala ezagutu diren, Tindoufeko (Aljeria) saharar

Aurreko ekitaldietan be-zala aurtengoan ere, Men-debaldeko Saharako herri-tarrak urte guzti hauetan jasandako oinarrizko giza eskubideen etengabeko bortxaketei arreta berezia eskaini zaie. Horretarako, alde batetik bi hitzaldi izan dira. Lehenengoan, fronte polisarioaren atzerriko ha-rremanetako eledun Ahmed Hamdik, Aaiungo (Mende-baldeko Sahara) Agdaim Izik kanpamenduan hasitako, eta hainbat eta hainbat herrial-

Laugarren urtez jarraian, aurten Tolo-saldea Sahararekin elkarteak MAIATZA BORROKAN jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi hauek Saharar herriarentzat

berebiziko garrantzia duten bi daten artean ospatu dira. Hain zuzen ere, sahararren

berezko ordezkaritza politiko-militarra den fronte polisarioaren sorreraren, maiatzak 10, eta erakunde honek buruturiko lehen

ekintza armatuaren, maiatzak 20, 38. urteu-rrena oroituz. Aurtengo honetan Tolosako udalaren eta euskal fondoaren laguntzaz.

Euskal Herri osoko komunikabideetan Bilduren hauteskundetako emaitzak tsunami erraldoi batekin irudikatu izan dira. Egiari zor, azken itsas tsunamiaren ondorio lazgarriekin aldera-tuta Bilduk eragin duen astinaldi emozionala irudikatzeko metafora aproposa bilakatu dela ezin ukatu baina juxtu kontrako ondorioak nabarmentzeko. Bilboko Areatzatik eta Iruñeko udal plazatik abiatu zen leherketa emozional hark olatu erraldoia hedatu du Euskal Herriko jendartera eta Bilduk hauteskundeetan identi-fikazio irudi gisa erabili duen hari matazarekin lotura emozional horiek guztiak kateatu ditu maiatzaren 22an hautestontzietan eta usteka-bean harrapatu ditu eragile politiko guztiak, Bilduren sustatzaileak barne.

Page 4: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

76

normalizazioa

Azken egunotan ‘Berrikuntza euskaraz’ proiektuaren bitar-

tez Eusko Jaurlaritzak tek-nologia berriek euskarazko

softwareak aurkeztu ditu eta bestetik ‘Hizkuntza gutxituak

hitz egiten dituzten Europa gazteen topaketan’ parte

hartzeko deialdia ere zabal-du da. Horien berri hurrengo

lerroetan.

Berrikuntza euskarazEuskarazko Office 2010,

Microsoft Dynamics CRM eta SharePoint 2010 lehiakortasun tresnak kalean daude. Tekno-logia berrietan euskaraz jar-duteko aukera emango digute aipaturiko aplikazioek.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Microsoft Ibericak elkarlanean jorratutako balia-bideak dira euskarazko Office 2010, Microsoft Dynamics CRM eta SharePoint 2010. Produktu hauen aurkezpenaren bitartez ‘Berrikuntza euskaraz’ proiek-tuak hamarkada luzea lanean diharduela azpimarratu nahi izan dute erakunde biek.

Hala ere, ahots kritikoek euskara multinazional handi batekin ezkontzeak gure hiz-kuntzari mesede egiten ote dion galdetzen dute. Software libreak eta tokiko enpresek ga-ratutako proiektuek toki hori bete dezaketela argi dute adi-tuek. Tokiko erabiltzaile zein programatzaileek softwareak euskaratzeko eta euskaraz sortzeko gogoa eta gaitasuna dutenean zergatik jo multi-nazional handi batengana? Kontuak kontu, erabakia era-biltzailearen esku geratzen da. Produktuak aztertu eta deskar-gatzeko ondorengo esteketara jo daiteke: www.microsoft.es/eus edo www.euskara.euskadi.net/euskara_soft.

Hizkuntza gutxituak hitz egi-ten dituzten Europako gazteen topaketa

Uztailaren 19-22 bitartean, ‘Hizkuntza gutxituak hitz egi-ten dituzten Europako gazteen topaketa’ ospatuko da Gastei-zen. Bertan Europako herrialde ezberdineko gazteak elkartuko dira, eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntz gutxituak hitz egiten dituzuenak, alegia.

Topaketetan izena emateko epea dagoeneko irekita dago. Gazteen alokairua eta jatekoa ziurtatua dago. Beraz, gazte euskalduna izanik katalanekin, galiziarrekin, bretainiarrekin, korsikarrekin... batera hausnar-ketan aritzeko aukera ematen du topaketa honek. Jardunaldi hauen helburu nagusia gaz-teen parte hartze aktiboa eta gaiarekiko arazoei buruz haus-nartzea, esperientziak parteka-tzea da.

Topaketak EHUko Letren Fakultatean ospatuko dira, egitaraua hiru zatitan bana-tuz: akademikoa, gazteen lana eta alor ludikoa. Dagoeneko konfirmatutako izenen artean ondorengo adituen zerrenda aurki daiteke: Carme Junyet, Sechu Sende, Asisko Urmene-ta, Gorka Julio edo Joan Solé Camardons. Informazio gehia-go: [email protected].

Galtzaundi 34611ko ekainak 17

BENTA ALDEA

jatetxea

Tel.: 943 654 079ANOETA

-TOLOSA BIDEAN

Andia kalea, 3Tel.: 943 655 492

Amaroz, 9-ATel.: 943 671 038

SANZarraindegia

Tel.: 686 98 21 74 943 65 17 85

Nafarroa etorbidea, 7 behea

20400 Tolosa

Teknologia berriak zein gazteak euskaraz

Irakurle taldeairaileko tertulia: Eguna: irailak 9Ordua: 19:30Lekua: Tolosako Kultur Etxea (1. solairua)Irakurri beharreko liburua: “Bilbao-New York-Bilbao” Kirmen Uribe. Elkar argitaletxea.

Irakurle taldeairaileko tertulia: Eguna: irailak 9Ordua: 19:30Lekua: Tolosako Kultur Etxea (1. solairua)Irakurri beharreko liburua: “Bilbao-New York-Bilbao” Kirmen Uribe. Elkar argitaletxea.

Irakurle Taldea. Ekaineko tertuliaEguna: ekainak 22, asteazkenaOrdua: 19.30Lekua: Tolosako Kultur EtxeaIrakurri beharreko liburua:“Eta emakumeari sugeak esan zion”Lurdes Oñederra bertan egongo da

Page 5: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

LORATEGIA CB

Etxebarru zein kalerako lorak.

Lorategi lanabesak.Lora legor

eta apaindura tresnak.

Santa Luzia Auzoa, 1 - Tel.: 943 673 118 Tolosa

erreportaia

“Zaletasun bera duten pertsonek osatutako koadrila”. Hala defini-tu dute Tolosa Kantari bertako kide Irati Hartsuagak, Ebaristo La-baienek eta Antxon Agirrezabalak. Kantuzaletasunak bultzatuta,

hileko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira,

berriz, aurreko ostegunean eta 15 egun lehenago egiten dituzten entseguetan. Arrakasta horren sekretua non dagoen hirurek oso

argi dute: “obligaziorik gabe, libre, koadrila bezala funtzionatzean”. Tolosa Kantari sortu zenetik San Joanetan hiru urte beteko dira.

Igor Mujika

9abesten dugu beraz eta, hala ere, gogoekin geratzen gara”, azaldu du Hartsuagak. Agirreza-balaren esanetan, “partaideeta-ko inork ez du obligaziorik sen-titzen. Hori da hoberena. Batzuk, entsegua hasi eta ordubetera alde egiten dute. Beste batzuk, azken larunbateko kantaldian, Zerkausira iritsitakoan erosketak egiten geratzen dira,... eta oso ondo dago”.

Izan ere, hori da Tolosa Kan-tariren filosofia, ezeren obli-gaziorik gabe, kantuan arituz gozatzea. Eta hori oso kontuan izaten dute kantuak, kantatzeko moduak,... aukeratzerakoan. “Bi-garren ahotsa sartzen hasi ginen baina segituan konturatu ginen ez gindoazela ongi. Askoz hobe da natural egitea. Perfekzioaren nahiean jendea obligatzen hasiz gero, jendea joan egiten da eta hori guk ez dugu nahi. Denak gustura egoten saiatzen gara. Denen artean hitz egiten dugu eta, gehiengoak dioenari jarrai-tuz, aurrera egiten dugu. Orain arte oso ondo konpondu gara”, Labaienen hitzetan.

Azken larunbatero, 12:00etan,

Alde Zaharrean elkartzen dira kantuan aritzeko eta, hiru urte hauetan, eguzkia edo euria egin, ez dute behin ere kale egin. Alde Zaharrean abesteak badu bere zergatia. Bertan, larunbatero egiten den merkatuaren ingu-ruan sortzen den girotik harata-go, “kaleek bi pareta dituztelako eta, beraien artean abestuz, oso ongi entzuten delako. Hortik kanpora ateraz gero, adibidez plaza libre batera, ez da entzu-ten, ahotsak galdu egiten du eta ez da apreziatzen. Ondorioz, ez zara horren gustura kantari ari-tzen”, Labaienek esplikatu due-nez.

Kantu liburuaEntsegu eta kantaldietarako,

hasieran, kantuen fotokopiak egiten zituzten. Behin eta berri-ro fotokopiak egiten aritu beha-rrean, liburua kaleratzea erabaki zuten. Tolosa Kantarik inoren dirulaguntzarik gabe funtzio-natzen du bertako partaideek autogestioaren aldeko apustua egin dutelako.

Liburua kaleratzerakoan ere, behar adina ez bazituzten sal-

Horrelakoetan asko gogoratzen gara ekimenaz eta elkarri tele-fonoz deika aritzen gara”, azaldu du Hartsuagak. “Oso harreman pertsonal ona sortu da gure ar-tean”, zehaztu du Labaienek.

Gustura sentitzeaEz dira asko izango entsegue-

tan 40-50 lagun eta kaleko kan-taldietan 100 lagun edo gehiago elkartzen dituzten Tolosako tal-deak. Nolako lurra, halako frui-tua izaten da. Eta, oso ondo landu dute lurra urte hauetan guztietan Tolosa Kantarin. Azken larunbateko kantaldiaren osteko astean 7 lagunez osatutako tal-dea elkartzen da hurrengo hila-betean abestu beharreko kan-tuak, egin beharreko ibilbidea,... zehazteko.

Entseguak, berriz, Arantxa Yuguerosek zuzenduta egiten dituzte. Hasieran herritarrak kantuak ikasteko asmoz berta-ratzen baziren ere, egun, kantu berriak ikasteraz gain, elkarre-kin abestera joaten dira. “Hilean kantaldi bakarra egin beharrean, kantaldi bat eta bi entsegu egi-ten ditugu. Elkarrekin hiru aldiz

Tolosarako ere ekimen polita da, pentsatu nuen. Denbora batera, asmo berdinekin Tolosan talde bat elkartzera zihoala irakurri nuen egunkarian eta parte har-tzea erabaki nuen”. Lizardi elkar-teko bazkide Antxon Agirreza-bala izan zen deialdi hura egin zutenetariko bat. “Lizardi elkar-tean liburu koskor batzuk atera ziren ostiral arratsalde batean poteoan kantari aritzeko. Ez zen ondoegi atera, ordea. Amaro-tzen, berriz, abestiak ikasten ari ziren auzoan bertan kantatzeko. Bion artean elkartu eta, kalera

kantari ateratzeko, koadrila bat osatzea pentsatu genuen”. Irati Hartsuaga bere amarekin bate-ra agertu zen hitzordu hartara. “Nire ama Lizardiko bazkidea zen eta biok agertu ginen. Ho-rren herri musikala izanik, To-losa kanturako gune bat behar zuen”.

Eta, beraien bizitzako parte bilakatu da Tolosa Kantari. Ho-rren erakusle, hiru urte hauetan Labaienek entsegu eta kantal-di bakarrera egin du kale. Ildo horretan, “huts egin badugu, kanpoan izan garelako izan da.

Kalean kantatzeko gogoz zi-ren Lizardi elkarteko bazkide batzuen eta Amarotz auzoko bizilagunen ekimenez sortu zen Tolosa Kantari egitasmoa. Bakoitzak bere etxean eta, ko-munikabideen bitartez, herri osoari egindako deiak bere frui-tua eman zuen. 40 lagun inguru elkartu ziren Tolosa Kantariren lehen kantaldian.

Ebaristo Labaienek egunka-riaren bitartez izan zuen deial-diaren berri. “Donostian ikusia nuen talde bat kantuan. 15 la-gun inguruko taldea izango zen.

Galtzaundi 34611ko ekainak 17

98

jarri zure

Galtzaundialdizkarian

Nafarroa etorbidea, 620400 Tolosa

[email protected] 655 004

www.galtzaundi.com

publizitatea

Tolosa Kantari, 3 urte kantuzaletasuna bultzatuz

Page 6: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

erreportaia Galtzaundi 34611ko ekainak 17

11

ELUSTONDO ELEKTRIZITATEA

Argi lanakIluminazioaAntenakIurre, 4 (Mustad) 943 672 300Amaroz, 21. 943 675 51320400 TOLOSA

10

Kantu taldeena Euskal Herrian suspertzen ari den mugimendua dela argi dute Hartsuagak, La-baienek eta Agirrezabalak. Bes-te herri eta hiriburuetan egiten dena ezagutzeko, Baiona, Iruñea eta Legazpira egin dituzte irtee-rak. Baionara iaz, maiatzean, joan ziren. Tolosa Kantarik antolatu-tako bi autobusetan 102 lagun joan ziren Lapurdiko hiriburura eta, Hartsuagaren iritzian, “be-rezia izan zen, aurreneko irteera zelako. Gure artean koadrilako giroa sortzen hasi zen. Bakoitzak bere bazkaria ematea erabaki genuen baina, mahaietan jarri ginenean, denok denetik jaten hasi ginen. Horrek giro berezia sortu zuen”.

Ekainean joan dira Iruñeara eta, Hartsuagak azaldu duenez, “planteamendua berdina izanik ere, jendeak Baionan dena kon-partitu genuela gogoratu eta, bakoitzak berarentzako eman

beharrean, beste laurentzako ere eraman zuen. Kristoren janal-dia egin genuen”. Elduaienek es-plikatu duenez, “09:00etan atera ginen Tolosatik. 97 lagun, bi au-tobusetan joan ginen. Bidean ongi gosaldu ostean, 11:45ean iritsi ginen Iruñeara. Bertakoekin kantatu ostean, bazkaltzera joan ginen San Juaneko polikirolde-gira eta, han ere, kantuan aritu ginen”. Agirrezabalaren esane-tan, “guk bilatu ditugu irteera horiek. Guk egin ditugu lehen kontaktuak, gure buruak aurkez-tuz. Oso gustura hartu gaituzte”.

“Ze giro dagoen, ze jende bil-tzen den eta ze kanta kantatzen dituzten ikusten dugu. Iruñean, esaterako, bertan kantatzen zituzten bi-hiru kanta guk ez genituen ezagutzen. Baionara joan ginenean, “Topa dagigun” kantua abesteko modu berria ekarri genuen Tolosara. Baionan nola abesten zuten entzun ge-nuenean, gure bertsioa oso mo-tela zela iruditu zitzaigun. Orain, beste bizitasun batekin abesten dugu”, esan du Hartsuagak soka beretik tiraz. Legazpira, aldiz, bertako herritarrek gonbidatuta joan ziren. Bertako hainbat mu-sikari Tolosa Kantarirekin batera jotzera etorri ziren Tolosara eta gustatu egin zitzaien ekimena. Legazpin kantu taldea sortzeko nahia sortu eta Tolosa Kantari-koak bertara joatera gonbidatu zituzten.

Aurrera begira dituzten erron-ken artean, DVD bat ateratzeko asmoa dute. Hartsuagak aurrera-tu digunez, “kanta batzuk bideoz grabatzen hasi ginen. Gurekin aritu diren musikari guztiak kon-

ruak. Halaber, azken larunbatero egiten dituzten kantaldietan beraiekin ematen dituzte nork edo nork eskatuz gero eskura izateko. “Azken kantaldian 7 li-buru saldu ziren eta batera gabe gelditu ginen”, gogoratu du Agi-rrezabalak.

DVDLiburua osatuko zuten kan-

tuak aukeratzerakoan, beste he-rri batzuetan egindako kantu bil-dumak hartu zituzten kontuan: Donostiakoa, Iruñeakoa,... “Gu-retzako erabat ezezagunak ziren kantuak kendu eta 100 abestiko zerrenda egin genuen. Kantu bakoitza herri bakoitzean modu batera abesten da eta, guk, gure erara moldatu genituen”, azaldu du Hartsuagak. Liburuak izan duen arrakastari esker, irabazi txiki batzuk izan dituzte eta, diru hori, hamaiketako batzuk egite-ko,... erabiltzen dute.

tzen, bertako partaideen pol-tsikoetatik dirua jartzea pentsa-tua zuten. Zenbat aleko tirada eskatu erabaki aurretik, elkarte ezberdinetara jo zuten 15 liburu erosteko konpromisorik hartuko zuten galdetuz. 9 elkarteren-gandik baiezko erantzuna jaso zuten. Salduko ote zirenaren za-lantzak sortutako beldurra senti-tu arren, euskarazko 100 kantuk osatutako liburuaren 1.000 ale kaleratzera ausartu ziren. Laster joan zitzaizkien beldurrak. Izan ere, elkarteetan banatutakoak kontuan hartuta, liburua salgai jarri zuten egunean bertan 600 ale saldu zituzten.

2009ko ekainean kaleratu zuten liburua eta, urte bereko irailerako, beste 1.000 ale kalera-tu behar izan zituzten. Bigarren edizio hartako 200 ale baino gutxiago geratzen zaizkie egun. Xirimiri tabernan dira salgai To-losa Kantarik kaleratutako libu-

20:00etan, Musika Es-kolan du hitzordua Tolosa Kan-tarirekin. Euskal kantak abes-tuz ongi pasatzeko aukera da bertan. Esperientzia dutenek azaldu digutenez, “kantuan arituz izugarri ikasten da, bela-rria doinura ohitu egiten dela-ko”. Gogoz denarentzat, beraz, aitzakiarik ez da.

berriz, “ez zegoen telebistarik,... eta kalean elkartzen ginen. Koa-drilan 20 baginen, lehenengo baxoerdiaren ostean 16 kantuan hasten ginen. Tolosan bilbaina-dak, habanerak,... abesten geni-tuen. Ia denak gazteleraz”.

Gazte nahiz heldu izan, kantu-rako gogoz denak hileko azken larunbatean, 12:00etatik au-rrera, Tolosako Alde Zaharrean edo egun horren aurreko oste-gunean eta 15 egun lehenago,

tuan hartuz DVD bat kaleratzeko asmoa dugu. Martxan dagoen proiektua da eta Bonberenea-koak ari zaizkigu laguntzen”.

Buruhauste txikiren bat ere badute, ordea. Urteei dagokie-nean gazte direnak ez zaizkie gerturatzen. Horregatik, beraien gazte denborako garaiak ze-ren ezberdinak ziren hausnartu dute. “Lagunen artean otordu bat egiten bagenuen, beti kan-tari bukatzen genuen. Gure au-rrekoen ohiturak hala ziren eta guk ohitura horiek gureganatu egin genituen. Tolosan, asko, gazteleraz abesten zen. Herri txikietan, berriz, euskaraz abes-ten genuen. Ni Adunakoa naiz izatez eta, 4-5 abesti izanik ere, beti abesten genituen: “Isil isilik dago”, “Boga Boga”, “Ikusten dezu goizean”, “Salamankara”,... Kafea-rekin batera, eta, lehenago ere, kantari hasten ginen”, gogoratu du Labaienek. Agirrezabalak,

Page 7: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

13

Galtzaundi 34611ko ekainak 17

eskualdekoalbisteak

“Elikaduraren industrializazioak biztanleria

erabat kontrolpean du”Tolosaldeko Aste Berdea ospatu berri den honetan Galtzaundi

Garbiñe Mendizabal, Tolosaldea Garatzeneko Udal saileko eta eskualdeko Agenda 21 koordinatzailearekin elkartu nahi

izan da. Sentsibilizazio kanpainaz harago jasangarritasunaren baitan urtean zehar egindako lanaren berri izan dugu. “Zentzuz

elikatu, zentzuz kontsumitu, zentzuz bizi” leloaren garrantziaz eta esanahiaz sakonki mintzatu da Garbiñe Mendizabal,

hausnarketarako parada eskainiz.

tik sortutako ekimena da, XXI. mendera begira garapen eko-nomikoa jasangarritasunean ez zegoela oinarrituta ikusirik neurriak hartzearen beharra aztertu zen; neurri hauek, azken finean, herritarrekin harreman zuzenena duten erakundeen esku geratu ziren, udalen esku, hain zuzen ere. Eskualdeko tek-nikariak Ihobe sarearen bitartez lanean dihardute, sentsibilizazio ekintzak eta kudeaketa jasanga-rria bultzatuz. Krisi ekonomikoa medio eta gizartearen eralda-keta medio, Garbiñek aitortu modura sentsibilizazioa beste-lako bide eta kanaletatik jorratu behar dutela dio: “jendearengan heltzeko forma berriak landu behar ditugu; sare sozialak, webguneak horien adibide dira, horretan lanean gabiltza”.

Gizartea sentsibilizatzeko or-duan ere ezinbestekoa da gazte-txoenekin lan egitea. Horretara bideratuta dago Eskolako Agen-da 21 proiektua. Aurten III. Topa-keta ospatu eta Tolosaldeko 13 herritako 22 ikastetxeek parte hartu dute, guztira 6.964 ikasle eta 200 irakasle baino gehiago eta baita ehunka guraso ere.

2010-2011 ikasturtean jorra-tutako gaia elikadura izan da. Elikadura oinarri hartuta, ingu-rumenarekin loturiko osasuna, biodibertsitatea, nekazaritza ekologikoa, kontsumoa, bertako produktuak, jakien kalitatea eta jatorria, bidezko merkataritza edota ekitate berezia bezalako gaiak aztertu dituzte. Hurrengo ikasturteari begira biodibertsi-tatea izango da eskualdeko ikas-leek aztertuko duten gaia.

gaiak nondik datozen ez dakigu, ez dakigu zer nolako prozesua jasan duten, transgenikoak ote diren, plagizidarik jasan duten…Osasunarengan eragina izateaz gain ingurugiroan eta baita toki-ko baserritarrengan ere eragina du gure kontsumoak, dena lotu-ta baitago, kate batean lotuta.

Egoera honi erantzuna ema-teko aukeretako bat azken ur-tetan zabaltzen eta areagotzen ari diren kontsumo taldeak dira. Tolosaldean 51 bat familiek harreman zuzena dute euren ekoizleekin, Garbiñek zehazten duen modura, “ez bakarrik be-raien produktua kontsumitzen baizik eta beraien nekazaritza moduarekin konpromisoak har-tzen ere”. Nekazariarentzat ere kontsumo-taldea aukera ona da bere produktua merkaturatze-ko, kontsumoa dibertsifikatzeko orduan. Garbiñek horrela labur-biltzen du: “oso garrantzitsua da baserritarrentzat aukera ezber-dinak izatea euren produktuak saldu ahal izateko”.

Sentsibilizazioarekin jarraituzGizartea kontsumo ardura-

tsuaren eta jasangarritasunaren inguruan kontzientziatzea ezin-besteko lana da. Horretarako zine eta bideo forumek aukera egokia eskaintzen dutela iri-tzi du Garbiñe Mendizabalek: “urtean zehar zine klubaren bi-tartez kontsumoaren inguruko mezuak txertatzen ahalegindu-ko gara”.

Horretan jardungo dira Agen-da 21ean bilduriko eskualdeko udal eta teknikariak. Agenda 21 Rio de Janeiroko goi bilera-

keta eta Kontratazio Publiko Berdearen aldeko konpromisoa” indarrean jarri dute. Erakunde publiko hauek produktu edo zer-bitzu bat erosteko orduan ingu-rumen, gizarte irizpide batzuen arabera egitea adostu dute. 2015 urte bitartean, urtetik urtera irizpideak zehazten joango dira (papera, argitalpenak, bulegoko materiala, garbiketa produktu eta zerbitzuak…). Azken finean, Garbiñek dioen modura “udalak bere egunerokotasunean jasan-garritasunaren inguruan jarrera proaktiboa hartu behar du”.

Aurten Tolosaldeko Aste Ber-dea osatu ahal izateko lehenen-goz gobernuz kanpoko erakun-deekin elkarlanean aritu dira Tolosaldea Garatzen eta eskual-deko udalak. Mugarik Gabeko Albaitariak, Setem Hego Haizeak, Lur-Lan elkarteak elikadura su-biranotasuna, banka etikoa eta kontsumo arduratsua bezalako mezuak zabaltzen lagundu dute. “Adituen ikuspuntu kritikoa, zentzu kritikoa, argumentazioa gehitu da honela”, dio Garbiñek. Aurrera begira ere gobernuz kanpoko elkarteekin elkarlanean jarraituko dutela argi du tekni-kariak: “zein mezu zabaldu nahi dugun oso argi dugu baina as-kotan adituen beharra behar izaten da hitzaldiak eskaintzeko orduan”. Parte hartu duten elkar-teak ere pozik daude sortutako elkarlanaz, izan ere, euren me-zua zabaldu ahal izateko askotan errazagoa izaten dute udalen la-guntzaz arituta.

Elikadura ezjakintasunaElikaduraren inguruan ez-

jakintasun ugari dagoela iritzi du Garbiñe Mendizabalek: “eli-kaduraren industrializazioak biztanleria erabat kontrolpean du, norbanakoak bere elikadura kontroletik kanpo du”. Super-merkatuetan erosi eta elika-

12

hartu dute. Garbiñe Mendiza-balek argi dauka sentsibilizazio kanpaina urtetik urtera egon-kortzen doala jasangarritasu-naren, kontsumo arduratsuaren eta energia eraginkortasunaren aldeko mezua aldarrikatuz.

Azken aldian, hala ere, krisi ekonomikoa medio tankerako sentsibilizazio kanpainak murriz-tu behar izan dira. Lana ordea ez da soilik sentsibilizazioari begira lantzen; lana udal barruan hasi eta jorratu behar dela argi du Garbiñe Mendizabalek: “udala eredu izan behar du herritarren-tzat”. Hori horrela izanik, eskual-deko 19 herrik, Tolosaldea Gara-

tzen eta Tolomendirekin batera “Eros-

Ekainean zehar Tolosalde-ko Aste Berdeak ekimen ugari eskaini dizkie eskualdeko biz-tanleei. Erakusketak, antzerki saioak, bideo zein zine forumak, hitzaldiak, mendi ibilaldiak, azokak… Guztiak baliagarri

izan dira kontsumo ar-duratsura hurbiltze-

ko. “Zentzuz elikatu, zentzuz kontsumi-tu, zentzuz bizi” le-loaren baitan os-

patutako ekimen ezberdinetan 500 bat per-

tsonek parte

Garbiñe Mendizabal:

Naiara Roldán de Aránguiz

Page 8: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

polita da. Horrela, organoa ere jo daiteke... Jesus Mari Esnaola-rekin hasi nintzen pianoa ikas-ten, ondoren Loatzoko Xabi Arizkorretarekin aritu nintzen. Duela hiru urte nire beste egin beharrekin uztartu ezin eta pia-no ikasketak utzi nituen.

Non egin zenuen jende aurreko lehen taularatzea pianoa joaz?

Lehen taularatzea Uzturpe Ikastola eguneko jaialdian izan zen. Ondoren, musika eskolare-kin elizan, kultur etxean, Villa-bonan, Anoetan... Eszenatokira lehen aldian igotzen zarenean gogorra izaten da. Kantua oso ondo ikasia izan arren, oso ur-duri egoten zara zerbait gaizki aterako denaren beldurrez. Emanaldi pare bat egin ondo-ren jende aurrean egoten ohitu egiten zara.

Entzulearengandik zer jasotzen da?

Entzuleek txaloak eta kriti-kak helarazten dizkigute; kri-tikak eskertzen dira, baina sen onaz eginak direnean, noski. Horrela zer hobetu behar du-zunaren berri izan dezakezu. Kantu berria jotzen dugunean, ekoizleen iritziaz gain kantuaz lagunek duten iritzia jakitea nahi izaten dut.

Pianoak zein berezitasuna du?Pianoa ondo ikasiz gero, bes-

te musika tresnak ikastea erra-zagoa izaten da. Pianoa hobby modura hartuz gero ez da asko ikasi behar, baina aurrera egin nahi bada beste maila ba-tean, oinarri handia behar da. Solfeoa ondo menperatu eta eskuetan azkartasun handia behar da.

Nola sartu zinen Lain taldean?Duela lau urte, bateria bat

behar zutela esanaz etorri zi-

tzaizkidan. Sekula ez nintzela bateria jotzen aritu esan nien, bazekizkiten nire erreferentzia musikalak eta Villabonara pro-ba egiteko joateko esan zida-ten. Joan nintzen, kantu pare ikasi nituen, beraiekin jo eta gustatu zitzaienez, beraiekin ari naiz orduz gero.

Lain taldean zer aurkitu ze-nuen?

Lehenik, musika taula gai-nean jotzeko aukera eman zidaten eta beraiekin batera musika lantzeko bidea aurkitu nuen.

Lor taldearen “Zure doinua” bertsioa YouTubera igo eta izu-garrizko arrakasta izan zen...

Beraiek bideoan garbatutako zerbait , lagun batek YouTuben ezer esan gabe sartu zuen eta sekulako arrakasta izan zuen. Guretzat izugarrizko bultzada izan zen. Lehendik ere oso kan-tu ezaguna zen eta Lainen ber-tsioan ahotsak oso ongi lotuta daude.

“Aukera berri bat” kantuaz Eus-kadi Saria irabazteak zer supo-satu zuen?

Taldeko Leirek guri ezer esan gabe lehiaketan sartu zuen. Euskadi Gaztekoek saria ira-baztean Kristinari deitu zioten eta berak hasiera batean ez zekien zertaz ari ziren. Gero Leirek dena argitu zigun. Saria eta bideoklipa, guretzat lagun-tza handia izan zen. Dirua gure kontura grabatzen ari ginen maketarako oso lagungarria izan zitzaigun.

Internet zer izan da zuen lana ezagutarazteko?

Oso lagungarria izan zaigu. MySpace talde gehienek bere kanta duten orria da eta oso la-gungarria izan zaigu. Kontzer-

tuen berri emateko, argazkiak jartzeko... oso erabilgarria da internet. CDak ez dira asko sal-tzen eta gure musika zabaltze-ko Internetak asko laguntzen digu. Twenty eta Facebook-eko gure lanaren zabalkundea gure esku izaten da. Musika ekoiz-leek irratiko promozioa izaten dute bere esku.

Nola osatzen dituzue zuen kan-tak?

Norbaitek proposamena ekartzen duenean, denon ar-tean lantzen dugu, kantua osa-tu arte. Musikariok doinuaren arloa lantzen dugu gehienbat

eta ahotsek batez ere hitzak jo-rratzen dituzte.

Zenbatero entseatzen duzue?Villabonako udaletxe azpian,

ostirala eta larunbatetan en-tseatzen dugu, ikasketak direla eta.

Maitasuna eta zentsura gaiak landu izan dituzue besteak beste…

Hurrengo proiekturako gaiak aldatzen ari gara. Amodio kan-tu asko ditugunez, baladak alde batera utzi eta norberak bere ideiak izatearen garran-tzia aldetik jo nahi dugu.

15

elkarrizketa Galtzaundi 34611ko ekainak 17

Jon Altuna Granadok (Ibarra, 1991) pianoa jotzen du hamar urte zituenetik, baina duela lau urte Lain taldetik bateria jotzea proposatu ziotenetik, gustura heldu zien perkusio

makilei. Lain taldearekin ibilbide oparoa izan du, “Zure doinua” kantua YouTuben zintzilikatu eta arrakasta handia

izan zuten eta “Aukera Berri bat” kantuarekin Euskadi Gaztea Saria ere irabazi zuten. Duela bi urte, CDa atera

zuten eta gaur egun, “Azken Antzezpena” proiektu berriarekin ari dira lanean. Betiko baladak baztertu gabe, doinu indartsu eta mugituagoak eskaintzeko

asmoa dute. Bestetik, Dolce Tangana taldean ska doinuak jotzen ditu organoaz.

Felix Aiestaran

Nola murgildu zinen musika munduan?

Zazpi urterekin sol-feoa eta pianoa ikasi nahi nuela esan nuen etxean, eta orduda-nik ari naiz pianoaz. Kontserbatorioan ez

ninduten hartu, baina nik segitu egin nuen. Lain

taldekoek bateria jotzea pro-posatu zidaten, eta pianoan landutako erritmoa baliagarria

izan zait bateria nire kasa lan-tzeko.

Zer dela eta erabaki zenuen pianoa ikastea?

Nire lagun guztiek gitarra ikasi nahi zuten... Gitarra elek-trikoa zuten buruan... Gitarra akustikoarekin hasten ziren eta urtebetera, gehienek utzi egiten zuten. Horrelaxe, nik pianoa ikastea erabaki nuen. Toki guztietan dagoen tresna

Jon Altuna

Musika teklatuen haritik

14

Lain eta Dolce Tangana taldeetako partaidea da

”Ekoizleen iritziaz gain kantuaz lagunek duten iritzia jakin nahi izaten dut.”

Page 9: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

Zer suposatu zuen Mikel La-boaren “Haika mutil” bertsioa egiteak?

Mikel Laboari Kursaalen egindako omenaldian, bere kantuen bertsioak egiteagatik parte hartu zuten musikarien artean izan ginen. Bertan kan-tatu genituen bertsioak “Haika mutil” eta “Haurtxo txikia” izan ziren. Batez ere, “Haurtxo txikia” bertsioarekin gustura geratu ginen; emanaldiaren ondoren Mikel Laboaren alarguna in-guratu zitzaigun eta gure ber-tsioan doinua erabat desberdi-na izan arren kantaren mezua transmititzea lortu genuela adierazi zigun.

2009an atera zenuten CDak zein harrera izan zuen?

Oso gustura gaude izan zuen harreraz. Elkarrek berak ez zuen uste horrenbeste ale salduko zirenik. Egia esan, gazteei kan-tatzen diegu eta hurrengo la-nean martxa handiagoa izango duenez gustura hartuko dutela uste dut.

Zuzenekoetan Betagarrirekin batera hasi zineten, hasiera in-dartsua emanaz...

Hainbat emanaldi egin geni-tuen beraiekin eta oso gustura aritu ginen, jendearen harrera beroa izan zen. Musika ekipoa oso ona zen eta kantak en-tzuleengana oso ongi iristen ziren. Bestetik emanaldirik ai-pagarrienak, Kursaaleko Mikel Laboaren omenezko saioaz gain, BBK Live-ekoa aipatuko nuke. Baina kontzertu txikiak ederrak dira eta batez ere Villa-bonako festetan egin genuena oso hunkigarria izan zen. Herri osoa gurekin zegoen, dudarik gabe hori izan zen kontzerturik hoberena.

Zein egitasmo duzue?Emanaldi akustikoak egin

izan ditugu, baina aurreran-

tzean martxa handiagokoak egin nahi ditugu eta gogo bi-ziaz gaude aterako dugun CD berriko kantuekin proba egite-ko. Azken antzezpena single-a kalean da eta Lain taldearen aldaketa iragartzen du. Geuk egindako bideoklipa YouTube-n dago eta CDa atera baino lehen beste singlea ere kalera-tuko dugu. Udan ekingo diogu CDaren grabazioari.

Beste talde batean ere ari al zara?

Bai, Dolce Tangana taldean organoa jotzen dut. Tolosal-dekoak gara eta oso historia desberdina da. Harrera oso ona izan dugu. Ibarra-Lizarra he-rrien arteko topaketei eskaini-tako kanta bat osatu dugu eta Lip Dub bat ere egingo dugu, Gazte Festetan. Ska musika bizia egiten dugu. Kantak eus-karaz egiten ditugu, baina pare bat erdaraz egin ditugu, proba-tzeko. Bertsioren bat ingelesez ere badugu. Dolce Tanganaren kontzertuetan mundial pasa-tzen dugu eta guk transmiti-tzen dugun tangana-festa ikus-legoak jasotzen du.

Lanen bat ateratzeko asmorik ba al duzue?

Bonbereneak beste tal-deekin batera bilduma bat ateratzeko asmoa du eta bertan kanta pare bat jarriko ditugu.

Nolakoa da musika gi-roa Tolosaldean?

Tolosaldean talde uga-ri dago eta horretan Bonbere-neak asko laguntzen du. Gu laster bertan egingo dituzten entseatzeko lokaletan arituko gara. Agian, talde berrientzat musika lehiaketak antolatzea ondo legoke.

Zer esango zenioke pianoa ika-si behar duen ume bati?

Ni ez nago ados musika eskoletan umeak ikasi behar duen musika tresna eroste araztearekin. Ume askok lehe-nengo urtean musika tresna utzi egiten dute. Hasieran bi-garren eskukoa edo lagunen batena nahikoa luke. Pixka bat tresna menperatzen due-nean, musika tresna berria erosteko beta izango du. Umeari animatzeko esango nioke musikak gauza asko transmititzen dituela, bai norbera-ri eta bai entzuleari. Pianoa ikastea ez da erraza, asko ikasi behar da, urtebetean pieza bat jotzea lortzen da bai-na gero sakondu nahi bada beste zerbait da.

16

elkarrizketa

Nik, behintzat, askotan iza-ten dut uste hori; zerbait irakurri, entzun eta “hauxe zen nik idatzi, esan nahi nuena” pentsatzea. Eta, horrelakoetan, neure sen-titzen dut irakurritakoa, neure barnean zelako, lehendik ere, baina forma behar zuen, non-bait, kanporatzeko; ontzia, edu-kia biltzeko.

Esana zuen lehen ere Joseba Sarrionandiak “idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako”, eta horre-laxe datorkigu bilduma honekin, idazle eta irakurle aldi berean, poema hauek irakurri, hautatu, bildu eta berridatziz, euskaratuz. Horretaz gain, baina, eta lerro hauek bere soilik ez, geure ere egin ditzagun, itzultzeaz gain azalpenak eta oharrak ere eman dizkigu, gainerantzean ezkutuan igaroko zitzaizkigun xehetasunik galtze ez aldera.

Horrela, garai eta leku ez-berdinetako esanak ekarri dizki-

gu iurretarrak gure hizkuntzara, besteak beste, poesia primiti-boa, epigrama helenistikoak, erromatar poetak, irlandarrak, ipar amerikari indioen sarras-kiaz mintzo direnak, japoniar haikuak, eta, Aro Garaikidera etorriz, baita Fernando Pessoa, Dylan Thomas zein Christine Billard ere. Orri hauetan zehar, beraz, denbora eta espazioa aldatzen dira, baina ez zaizkit urruneko edo arrotz suertatu

poemak. Aldiz, ez gara hain ez-berdinak atzo eta gaur; ez dago alde handirik erreserbetara zi-gortutako Ipar Ameriketako ko-mantxeen eta egungo euskal-dunaren bihotzean. Eta egun XII. mendean Omar Kheyyanen luzatutako galdera berdinak errepikatzen jarraitzen dugu; hil eta gero zer? Jainkoak joka-tzen duen xake partida miste-riotsuko peoi omen gara.

Bizitza eta honen ondo-rena, zorionera heltzeko edo hurbiltzeko malkarra, maitasu-na, Jainkoa, zerua, askatasuna, idealak… Gai eta sentimendu unibertsalak dira; etenik gabe dabil gizakia, bere ezagutu eta ulertu nahi horretan, gai ber-dinen inguruan bueltaka, eta hauek dira, funtsean, eskuar-tean dugun liburua osatzen dutenak.

Poema bilduma interes-garria eta anitza iruditu zait

Sarrionandiak egindako hau; gomendagarria, gainerantzean ezagutuko ez genituzkeen hainbat idazlerengana gertu-ratzeko bide polita, eta euska-raz, gainera. Izan ere, Bernardo Atxagak liburuaren hitzaurrean gogorarazten digunez, gauza jakina da idazle handia dela Joseba Sarrionandia, baina ez omen da txikiagoa irakurle eta itzultzaile lanetan. Eta, horren erakusle, lagin ederra duzu poema liburu hau, irakurle.

Joseba Sarrionandia, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak

Idatzita aurkitu ditu Sarrionandiak bilduma hau osatzen duten poema guztiak; han eta hemen, atzo eta gaur, hilarri batean zein paper zati zimurretan izkiriatu zituen noizbait, nonbait, norbaitek. Hasi eskimalen fiordo arteko poematatik eta Bobby Sandsen hitzetaraino, hara idazleak hitz hauekin topo egitean izan duen sentipena; irakurritako poema hori berea dela, irakurri aurretik ere bazeudela hitz, ideia horiek bere buru zein bihotzean. Eta nori ez zaio inoiz horrelakorik gertatu?

17

Irakurlearen begietatik

Ione GorostarzuIrakurlea

irakurlearen begietatik

Page 10: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

Oria kalea, 14-beheaTolosa - Tel.: 943 676 156

Faxa: 943 016 [email protected]

www.tolosabit.es

AsegurNafarroa E. 12Zazpiturrieta, 1San Juan, 6

Tolosa 20400Beasain 20200Anoeta 20270

Tel.: 94Tel.: 94Tel.: 94

Saldias Miguel

www.saldias-miguel.com

18

Galtzaundi 34611ko ekainak 17

19

Aurkeztutako ia 900 lanen artean hezkuntza mundua ordezkatuz Agustin Amianok eta Bittor Madinak, zein literatur izen ospetsu

Juan Kruz Igerabidek eta Karlos Linazasorok erabaki dituzte aurtengo Uxola saridunak.

Tolosaldeko ikasleen prosa eta olerkien hitzetan urperatu eta onenak arrantzatzeko

lana egotzi zaie, Estanislao Urruzola, Uxola, hil zela 25. urteurrena ospatzen den honetan.

Naiara Roldán de Aránguiz

Tolosaldeko euskal

literaturaren harrobia

Uxola Sariak

Guztira 24 sari eta 25 sari-dun izan ditu 2011ko edizioak. 4 maila ezberdinetan –lehen hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 4. maila bitartean- bana-tuta sailkatu dira lanak. Tolosako Kultur Etxean jaso dituzte sariak, lanak taula gainean, jendau-rrean errezitatu ondoren. Karlos Alcala perkusionistak unerako eta lan bakoitzak iradokitakotik abiatuta saridunentzako zortzi pieza konposatu eta zuzenean jo ditu saridunen hitzekin bat eginik.

Idazle saridunek Nerea eta Xa-bierren, Uxolaren seme-alaben, zein Ibai Iriarte Tolosako alkate, Hasier de los Rios eta Mikel Arre-seigor, udal ordezkarien eskutik jaso dituzte euren sariak.

Musika(Urki Galarraga Alvarez)

Musika, muxu xamur txiki xumeTolon-tolon noten hotsa!Mugarik gabeko arte bukaezinaPentagramako gerezi biribilak dantzan dabiltzaBaina gerezi biribilak atseden hartzen geratu diraIsiltasuna egarri daLapurren gisan isildu daBaina…Berriro ere gerezi biribilak dan-tzan dabiltzaBerriro musika dantzan jarri daBerriro gure artea iritsi daEta artearekin batera,Gure poza, gure nahia, gure desioaGure poema!

Farish eta izarra(Alaitz Artola Ormazabal)

Garai hartan jirafek ez zuten lepo luzerik, oso motza baizik. Horietako bat Farish zen, oso maitakorra eta ederra. Bere bi adartxoak buru gainean eta be-larriak, erne, inguruko animaliek esaten zutena ongi entzuteko. Gorputza, horia zuen, limoia bezain horia, marroi koloreko mantxatxo apainez jantzia. Isa-tsa, aldiz, motza, ixipu baten antzera.

Gau izartsu batean Farish lo hartu ezinik zegoen. Zerura be-giratu zuen eta milaka izarrez beterik zegoela ohartu zen. Puntutxo zuriz zipriztindutako ohial beltz bat zirudien, baina

bat ezberdina zen guztiz, han-diagoa, ederragoa, dizdiratsua-goa... Anitz ederra zen Farishen antzera. Esan daiteke biak mai-temindu zirela. Egunak eman zituzten lo egin gabe elkarri begira. Egunez egun maitemin-duago zeuden. Pixkanaka, Fa-rishen lepo motza luzatuz joan zen izarraren ondoan egoteko beharra zeukalako.

Badakizue orduz geroztik ji-rafa guztiek lepo luzea dutela eta izarren lagun minak direla? Halaxe da ba!

Kanikak Klin Klan(Lide Lertxundi Telleria)

Kanikaklurrera erortzeanklin, klan.

Kanikakbeste bat jotzeanklin, klan.

Kanikakbueltak eta bueltak emateanklin, klan.Eta ni, zure soinua entzutean,pozik, irriz,klin, klanentzutean,pozik, irriz,zurekin jolastean.

kultura

I. Maila (Lehen Hezkuntza 3 eta 4) - Hizlaua

1.- Alaitz Artola Ormazabal. “Farish eta izarra”2.- Uxue Magro Izagirre. “Alze...noseque”3.- Leire Arrate Arana. “Dea-brua eta harri magikoa”

I. Maila -Olerkia1.- Lide Lertxundi Telleria. “Kanikak klin klan”2.- Lore Etxaburua Urkola. “ Nire etxeko doinu bakarra”3.- Ex aequoXuban Esnaola Mendizabal. “Katagorria”Ane Nogales Oiartzabal. “Maitasuna”

II. Maila (Lehen Hezkuntza 5 eta 6) -Hizlaua

1.- Iosu Molinero Garcia. “ Negar malko hotzak”2.- Irene Etxabe Beobide. “Ametsetako bidaia”3.- Imanol Arregi Rodriguez. “Zuhaitz misteriotsua”

II. Maila-Olerkia1.- Ainhoa Gibelalde Eraso. “Tristura eta alaitasuna”2.- Lorena Agirre Urbizu. “Zure bihotza”3.- Itsaso Oreja Mitxelena. “Gogoratzen naiz”

III. Maila (DBH 1 eta 2)-Hiz-laua

1.- Iñigo Puerta Uranga. “Bi-daia bat iraganean zehar”2.- Libe Barriola Goikoetxea. “Inoiz sentitutakoa”3.- Leire Elola Aranguren. “Sleem marinelaren kon-daira”

III. Maila-Olerkia

1.- Leire Alargunsoro Maiz-tegi. “Itsasoa”2.- Amaia Uranga Perez. “Nire tristura”3.- Ainhoa Mendiluze Or-maetxea. “Irribarrea”

IV. Maila (DBH 3 eta 4)- Hiz-laua

1.- Larraitz Barrio Goikoe-txea. “Kenya”2.- Nerea Laso Peña. “Nola malko bat isurtzen den itsa-soaren aurrean”3.- Mireia Vicente Pagola. “Hitzetatik ihesi”

IV. Maila- Olerkia1.- Urki Galarraga Alvarez. “ Musika”2.- Irene Arin Subijana. “Han-kaz gora”3.- Leire Azkue Liceaga. “Sal-bamenari eskutitza”

Uxola Sariak 2011

Page 11: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

21

agenda Galtzaundi 34611ko ekainak 17

Zer barkaturik ezAlberto Ladron Arana

Bolada txarra darama Mikel Izuk: andreak utzi zuen, lanean ez da agertzen depresioaga-tik, bere anaia Julenen alpro-jakeriak jasan behar ditu... Hain zuzen, anaiaren etxean behatz moztu eta odoldu bat aurkitzen duenean hasi-ko dira gauzak are gehiago okertzen eta aldrebesten.

irakurrientzun Ikusi

Muxika kaxaAin_1 Hainbat neskaren ekimenez jarri zen martxan Arrasaten 2007. ur-tean. Proiektua musika eta poesia

irakurraldi bat eskain-tzeko asmoaz sortu bazen ere poliki-poliki hazten joan da, musi-ka tresna eta partaide berriak sartuz. Gaur egun, dantza, ikus-entzunezko baliabi-

deak eta eszenatoki ba-koitzaren araberako elementuekin osatutako ikuskizuna lantzen saia-tzen dira. Doinu melankoliatsuak, berbaren garrantziak eta dantzaren espresibotasunak, emankizun ez-berdin bat osatzen dute, leku txiki eta goxoetan antzezteko egokia.

No tengas miedoMontxo Armendariz

Silviak haurtzaro iluna du bere gain. 25 urterekin bi-zitza berregiteko apustua bota eta iraganarekin lo-tuta mantentzen dituz-ten pertsona, sentimen-du eta emozioei aurre egitea erabakitzen du. Borroka horretan bere beldurrei aurre egiten ikasiko du, emakume heldua bilakatuko da,

bere ekintzen jabe.

Ostirala, 17Azpiroz L.(Amaroz 9)Tolosa

Larunbata, 18Echeveste Jesus M. (Gernikako arbola, 3) Tolosa

Igandea, 19Bengoetxea E.(Nagusia, 7) Tolosa

Astelehena, 20Santamaria I.(Nafarroa etorb. 2)Tolosa

Asteartea, 21Olarreaga I. (Korreo kalea, 2) Tolosa

Alegia-Amezketa-Abaltzisketa-AlbizturOsasun zentroa 943 653 212AltzoMedikua 943 654 737Anoeta-Alkiza-HernialdeMedikua 943 652 339BaliarrainMedikua 943 889 003 (asteazk.) Berastegi-ElduainMedikua 943 683 361BidegoianMedikua 943 681 134Ibarra-Belauntza-Berrobi-Gaztelu-LeaburuOsasun etxea 943 672 411IkaztegietaMedikua 943 653 329IruraOsasun zentroa 943 690 720TolosaAnbulatorioa, larriald. 943 650 931San Esteban, hitzordua 943 006 800

Asteazkena, 22Bronte C.(Korreo, 20)Tolosa

Osteguna, 23Morant R.(Zabalarreta, 1)Tolosa

Ostirala, 24Lejeune , LeyreEuskal Herria, 46Ibarra

Larunbata, 25Iturrioz I. (Euskal Herria, 3) Ibarra

Igandea, 26Azpiroz L.(Amaroz 9)Tolosa

Gernikako Arbola,hitzor 943 006 900Amarozko dispensarioa 943 672 637Asunzion klinika 943 675 799 (larrialdiak) 943 675 390San Kosme San Damian geriatrikoa 943 672 932Udaltzaingoa 943 675 858Ur eta Argia (Tolargi) 943 650 016Ur zerbitzuak (aberiak) 639 352 156Iurreamendi egoitza 943 670 325Larrialdiak, Suhiltzaileak 112DYA 943 672 536Gurutze Gorria 943 674 888

943 651 425 Ertzantza 943 673 022Tolosa Gasa 943 675 320LizartzaMedikua 943 682 077OrendainMedikua 943 655 595OrexaMedikua 943 682 228

Astelehena, 27Olarreaga M. (Martin J. Iraola, 10) Tolosa

Asteartea, 28Echeveste Jesus M. (Gernikako arbola, 3) Tolosa

Asteazkena, 29Bengoetxea E.(Nagusia, 7) Tolosa

Osteguna, 30Olarreaga I. (Korreo kalea, 2) Tolosa

Ostirala, 1Bronte C.(Korreo, 20)Tolosa

hitzorduak

Telefono interesgarriak

Goardiako farmaziak20

Ekainaren 17tik uztailaren 1a bitarteko

SANTA LUZIA

GARAJEA

Grua zerbitzua 24 orduetan

943 653 491943 653 874943 653 985943 806 020

Santa Luzia, 1-TOLOSA

NISSAN

Orain errazagoa da prestatzea. Prestakuntzarako eta horrekin lotutako zerbitzuetarako leihatila bakarra duzu.

http://www.ikastn.comEskualdeko ikaskuntzarekin erlazionatutako informazio guztia ondorengo webgu-nean (langabetuentzako formakuntza, langileentzako formakuntza, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jarduerak...)

Udaran eskainiko diren aisialdi eta kirol ekin-tzak: eskalada, igeriketa, piraguismoa, etabar.Ikasketa arautuko matrikulazio epeei buruz-ko informazioa: Lanbide Heziketako Erdi eta Goi mailako zikloak, Unibertsitate Ikasketak, Helduen Heziketa Eskolako ikasketak, etabar. Informatu zaitez, orain da garaia!

2011/2012 ikasturtean ikasteko asmotan ba-zaude eta nondik hasi edo nora jo ez badaki-zu… orain errazagoa izango zaizu prestatzea. Prestakuntzarako eta horrekin lotutako zerbi-tzuetarako leihatila bakarra duzu. Animatu zai-tez orientazioari buruzko jardunaldian parte hartzera.

Ikastaroaren izenaInternet + e-Administrazioa

Orientazioari buruzko jardunaldia

XXX. Udako ikastaroak-Europar ikastaroakAkro Yoga, antzerkia. comic, clown, body perkusioa,

gag-poetika Asvinenean

Hik Hasi-Udako topaketak

Ordu Kopurua20

3

Eskaintza zabala. Iraupen ezberdina

4

Eskaintza zabala. Iraupen ezberdina

Hasiera data2011/06/20

2011/06/23

2011/06/27

2011/07/02

2011/07/04

Dieta orekatu baten oinarrizko abiaburuak ezagutzera emango dira, zein elikagai kontsumitu, zer elikagaien kontsumoa gutxi-tu eta zeintzuk gutxitu beraien bereizgarri eta ekarpenak kontu-tan hartuz. Urte sasoiaren arabe-rako elikagaiak kontsumitu eta bertako jakien kontsumoaren abantailak bereizi.

KirolaTolosa 3x3. Ekainak 18, larun-bata. Tolosako XIII Street Basket Txa-pelketa koadrilak. Tolosako San Frantzisko pasealekuan, 15.30-21.00. Tolosako XIII Street Basket Txa-pelketa alebinak eta infantilak. Tolosako Gernikako Arbolaren plazan, 09.00-13.30.

Aitzol Euskal

PizkundeaEuskal pizkunde mugimendu-ko eragileei omenaldia. Ekai-nak 24, ostirala. Baita Tolosako alkate izan ziren Doroteo Ziau-rrizti (Errepublikako lehen alka-tea) eta Antonio Maria Labaieni ere (alkatea 1936an).

Ibarrako Gazte

FestakEkainak 17, ostirala. 19.00: txupinazoa eta jaien hasiera, 19.30: banakako pilota fina-la, trikitilariz lagundua, 21.00: paellada Sendi Ekintzan, 23.00: Dilshad sabel dantza taldea plazan, 23.30: Gose eta Dolce Tangana kontzertuak plazan.Ekainak 18, larunbata. 11.00: Xibaren eskutik umeentzako herri kirolak, 14.00: gazte baz-karia Xeplan, 17.00: umeen-tzako emanaldia Atarrabiko titiriteroen eskutik “Txurrimurri Morritoston Babarrun ande-rearen zirkoan”, ondoren txo-kolatada eta tortillada Sendi Ekintzaren eskutik, 18.30: dantza emanaldia Lizarra eta Ibarrako dantzariak, ondoren Elektrotxaranga kaleak anima-tzen eta 24.00: Laiotz taldeare-kin dantzaldia.

Maiatza Borrokan

Nomadak TX eta Aziza Brahm. Ekainak 18, larunbata. Tolosako Euskal Herria Plazan. Ibarrako Alurr Dantza Taldeko

dantzariek ere parte hartuko dute. Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta. Karabana solidarioa. Ekainak 18, larunbata. Tolosaldea Saha-rarekin elkarteak antolatuta.

Truke eguna

Ekainak 19, igandea. Den-boraren bankuaren eskutik Tolosako II. Truke Eguna, Zer-kausian.

II. Txindoki Bertikala

Ekainak 19, igandea. La-rraitz, Abaltzisketa. Dortsalak 08.30ean banatuko dira eta ha-siera 10.00etan izango da. Hel-muga Txindokiko gailurra.

FestaSan Juan Gaua. Ekainak 23, osteguna. Ibarrako San Bartolo-

me Plazan, 20.00etan. Hauspoa Kultur Elkarteak antolatuta. San Joan Sua. Ekainak 23, os-teguna. Berastegi.

IkuskizunaCriaturas. Ekainak 17, ostira-la. Kultur Etxeko Antzerki tai-lerra. Tolosako Leidor aretoan, 20.30ean. Sarrera 5 euro. Hama-bi eszenatan helduen eta hau-rren artean batzuetan dagoen berealdiko distantzia erakutsi nahi da. Honetarako komikoaren begirada zorrotz eta sarkorraraz baliatuz, testuek gai serioak (batzuetan aipatu ezinekoak) lantzen dituzte, laburtasunak eransten dien erakargarritasu-narekin. Criaturas noizbait ume izan zirenentzako ikuskizuna da. Xuira. Ekainak 17, ostirala. Adu-nako Asvinenean, 22.00tan. Sa-rrera 3 euro. Asvineneako zirko aereo taldea. Artista gonbida-tuak: Akrodonosti (Karlos eta Eva). Akroyoga ikuskizuna. Izas-kun Lapaza. Dantza garaikidea eta Sudurpuntaun selektoreak dj.

HitzaldiaElikadura osasuntsua. Ekai-nak 17, ostirala. Tolosako Kultur Etxean, 19.30ean. Dietista Tek-nikariek Elkarteak antolatuta.

jarri zure

Galtzaundialdizkarian

Nafarroa etorbidea, 620400 Tolosa

[email protected] 655 004

www.galtzaundi.com

publizitatea

Page 12: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean

sagitariusAzaroak 23-Abenduak 21

Bizitza ikuspuntu ezberdinetik begi-ratzeko garaia da. Aukerez betetako ibilbidea duzu aurretik. Egoera be-rriekiko beldurrak ez dezala okertu. Duzun xarma horri inork ezin izango dio ezetzik esan.

capricorniusAbenduak 22-Urtarrilak 20

Maite zaituen pertsona baten hitzek harrituko zaituzte. Ez zaitez larritu proiektuak hasieratik martxan jartzen ez badira. Jarrera baikorra mantenduz gero, zailtasunik gabe konponduko duzu kontrako egoera hori.

aquariusUrtarrilak 21-Otsailak 20

Erabat zoriontsu izateko barkatzen ikasi beharra dago. Maite duzun per-tsona batetik urrun bazaude, harrota-suna alboratu eta beregana hurbildu zaitez. Burua proiektu berriez betea duzu baina atsedena hartzea ere go-mendagarria da.

piscisOtsailak 21-Martxoak 20

Bikotearekin dituzun desadostasunak konpondu edo erlazioarekin amaitu. Proiektuekin aurrera egin beharra dago, ate bat ixten bada ere beste bat ireki egingo da. Aukera profesionalak.

zerkausia

ariesMartxoak 21-Apirilak 21

Behar ez den tokian ari zara maitasu-naren bila, pertsona batek denbora luzea darama zure zain. Senide batek aitorpen garrantzitsua egingo dizu, kontuz esaten diozunarekin!

taurusApirilak 22-Maiatzak 21

Familiarteko erlazio ezin hobea, biko-teaz ere inoiz baino gehiago disfruta-tuko duzu. Hala ere, gehiago ere me-rezi duzu. Gozatu inguratzen zaituen zoriontasunaz.

geminiMaiatzak 22-Ekainak 21

Adi egon osasun kontuekin, tentsioak antsietatea sor dezake eta. Datorren garai berri hau lasaitasunez eta sose-guz har ezazu. Aztoratu zaituzten zen-bait egoera konponduko dira. Azken aldiko zailtasunek indartuko zaituzte.

cancerEkainak 22-Uztailak 22

Maitasun eta bikote erlazioa oso egonkorturik dago, adiskidetzea eta ezkontza hitzak zure inguruan ez dira arrotzak izango. Maiz konpondu ezi-neko kontuekin gehiegi arduratzen zara. Behar dituzun baliabideak esku-ra dituzu, ez larritu.

Komikia: Joseba Antxustegietxarte

leoUztailak 23-Abuztuak 22

Garai batean nahigabetzen zintue-na atzean utzi duzu. Zure kemenak aurrera egiten lagunduko dizu. Ingu-ruko bat bere adiskidetasuna baino gehiago eskaintzen ari zaizu, beneta-ko maitasuna aurrez aurre duzu.

virgoAbuztuak 23-Irailak 22

Inoiz baino irmoago sentituko zara. Iragana atzean utzi eta orainaldian jarriko duzu zure indarra. Aldaketa garaian murgilduko zara, sormen aro batean. Burura datorkizuna adimena erabiliz indarrean jarriz gero arrakasta lortuko duzu.

libraIrailak 23-Urriak 22

Tentuz ibili zaitez zure bihotz ipur-terre horrekin, bikotea aldatuz gero oker aukeratzeko aukera. Inguruan duzun energia positiboaz baliatu zai-tez familia arteko erlazioa hobetzeko.

scorpiusUrriak 23-Azaroak 22

Energiak zalantzak alboratzen lagun-duko dizu. Bikotearekin goza ezazu une berezi hau. Baliteke atzerrian lana eskaintzea, aurrera egiteko bal-dintza ezin hobea aurkeztuz, erabakia zurea baino ez da.

Lana• Ordenagailuak konpondu eta eguneratzen ditut, datuen berreskurapenak merke eta etxerako zerbitzua. 644 453 621

• Ingeleseko klaseak bakarka edo talde-ka. Maila desberdinak. Irakasle tituluduna. 664.16.02.68

• Sukaldari edo zerbitzari laguntzaile gisa lan bila nabil. Homologatutako titulua daukat. 671 44 66 15.

• Hortz-protesiko tituluduna lan bila. 671 44 66 15.

Etxebizitza• 60m2-ko pisua salgai Berazubin. Egongela handia, bi logela, sukaldea eta komuna. Berri-tua, berogailua, sartzeko prest. 616 278 843

• Orion pisu/apartamentua salgai, garaje eta guzti, zentruan. Hondartzatik 10 minutura. Harremanetarako telefonoa: 661304125

• Bikote euskalduna baserri edo borda batean alokairuan jartzeko prest. 652 715 800

• Pisua salgai Errementari kalean, 42 m2 eta erreforma egiteko. 620 129 295

Salgai• Quads-a salgai. Gasgas K2 250 c.c. 2055 ur-tekoa, 2 lagunentzako homologatua. Prezio interesgarria. 618 254960. Aritz.

• Oruga karretila salgai. Honda HP 500, ia berria. 943.69.47.36 / 618.18.53.37

• Usurbilgo kaxkoan pisua salgai. 2 logela, sukaldea, sala, komuna eta trasteroa. Dena kanpokaldea, hiru balkoi, eguzkitsua eta bista onekin. 240.405 Euro.- Premiazkoa da saltzea!! Tlf: 686969112

Muxutruk Horoskopoa

22

Ekainaren 17tik uztailaren 1a arteko aurreikuspena

Zumalakarregi, 4943 65 09 01

TolosaSUPERMERKATUA

Oinezkoen eremuaErosketak etxera

eramateko zerbitzua

Enkarguak etxera eramateko izena emanda,

zerbitzua dohainik

www. logikaline.com

San Joan plaza z/g20269 Abaltzisketa

logikalineCall center 24x7x365 Itzulpengintza Telemarketing Ikerketa soziologikoak

Page 13: Galtz aundi - ataria.eusko azken larunbatero, 100 lagunetik gora biltzen dira Tolosako Alde Zaharrean euskal kantak abesteko. 50-60 lagun elkartzen dira, berriz, aurreko ostegunean