Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu...

8
2007ko urriaren 21a, igandea::: 2.353 zka. ::: www.kronika.net X FUTBOLA Hernanik bana berdindu zuen Hernanik bana berdindu zuen atzo Aretxabaletaren kontra- ko partiduan. Partidu nahiko nahasia izan atzokoa, arbi- troak guztira 3 jokalari kale- ratu baitzituen. /3 Y BERTSOLARITZA Jesus Mari Irazu finalerdietarako sailkatu da Azkoitian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako lehen saioa izan zen atzo. Bertan Her- naniko Bertso Eskolako hiru betsolari izan ziren kantuan. J. M. Irazuk lortu zituen pun- tu gehien eta finalerdirako zuzenean sailkatu da. Gai- nerakoak puntuazioaren zain geratuko dira. Saioko sail- kapena: 1) J.M. Irazu: 482 p; 2) X. Sukia 474 p; 3) J. Munduate: 471 p; 4) U. Agirre: 471 p; 5) I.Gurrutxaga: 466,5 p eta 6) A. Rezola: 460 p. \\ ERREPOR T AJEA: Frankistek fusilatutako apaizak /4-5 Etxeberriko auzoa eta Udalaren arteko hitzarmena /2 Prebentzio zerbitzuak antolatutako tailerrak/2 KIROLAK: futbola, xakea.. /3 ESKELAK/3 Gatazkei irtenbidea bilatzeko tailerrak /6 Jasota Bezala /6 Kulturarteko astea/6 Haizea eta Aurki dendetako lanen erakusketa/8 GAUR KRONIKAN UDALAK eta herriko ikastetxeek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin etxeko gatazkak konpontzen ikasteko ikastaro- ak antolatu ditu gurasoentzat. Tailerrak GEUZ elkarteak osatu ditu eta asmoa da gurasoei tresnak eskaintzea gatazkak modu positiboan gainditzeko. Bi ikastaro antolatu dira, oina- rrizkoa eta aurreratua. /6 Gatazkei konponbidea ematen ikasteko tailerrak, gurasoentzat Perretxikoak ezagutu eta dastatzeko aukera gaur eguerdian, Plaza Berrin Tripa bete goxoki, txokolate eta jolas, atzo Osiñagan OSIÑAGAN atzo bertako haur eta gaztetxoak izan ziren prota- gonista, haientzako bereziki jokoak eta merienda prestatu bai- tzuen auzo elkarteak, Arriatsu eskolan. Ume mordoxka elkartu zen eta globoak lehertzen, lokotx biltzen eta sokatiran aritu ziren. Bukatzeko nahi adina goxoki eta txokolate izan zuten. \\ URRETXA mikologia elkarteak antolatuta perretxiko erakusketa izango da gaur eguerdian Plaza Berrin. Perretxiko klase ezberdi- nak jarriko dituzte erakusketan eta haiei buruzko informazioa ere bai. Eguerdiko 12:30etan, perretxikoak jateko aukera ere izango da. Bestalde perretxiko argazki lehiaketako argazkiak azaroaren 6tik 8ra entregatu behar dira, Imagen Center-en. \\

Transcript of Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu...

Page 1: Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika

2007ko urriaren 21a, igandea::: 2.353 zka. ::: www.kronika.net

F U T B O L A

Hernanik bana berdindu zuen

Hernanik bana berdindu zuenatzo Aretxabaletaren kontra-ko partiduan. Partidu nahikonahasia izan atzokoa, arbi-troak guztira 3 jokalari kale-ratu baitzituen. /3

B E R T S O L A R I T Z A

Jesus Mari Irazufinalerdietarakosailkatu da

Azkoitian GipuzkoakoBertsolari Txapelketako finallaurdenetako lehen saioaizan zen atzo. Bertan Her-naniko Bertso Eskolako hirubetsolari izan ziren kantuan.J. M. Irazuk lortu zituen pun-tu gehien eta finalerdirakozuzenean sailkatu da. Gai-nerakoak puntuazioaren zaingeratuko dira. Saioko sail-kapena: 1) J.M. Irazu: 482 p;2) X. Sukia 474 p;3) J. Munduate: 471 p; 4) U. Agirre: 471 p; 5) I.Gurrutxaga: 466,5 p eta 6) A. Rezola: 460 p.

ERREPORTAJEA:

Frankistek fusilatutakoapaizak /4-5

Etxeberriko auzoa etaUdalaren arteko hitzarmena /2

Prebentzio zerbitzuak antolatutako tailerrak/2

KIROLAK: futbola, xakea.. /3

ESKELAK/3

Gatazkei irtenbidea bilatzeko tailerrak /6

Jasota Bezala /6

Kulturarteko astea/6

Haizea eta Aurki dendetakolanen erakusketa/8

GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

UDALAK eta herriko ikastetxeek, Eusko Jaurlaritzarenlaguntzarekin etxeko gatazkak konpontzen ikasteko ikastaro-ak antolatu ditu gurasoentzat. Tailerrak GEUZ elkarteakosatu ditu eta asmoa da gurasoei tresnak eskaintzea gatazkakmodu positiboan gainditzeko. Bi ikastaro antolatu dira, oina-rrizkoa eta aurreratua. /6

Gatazkei konponbidea ematen ikasteko tailerrak,

gurasoentzat

Perretxikoak ezagutu etadastatzeko aukera gaureguerdian, Plaza Berrin

Tripa bete goxoki, txokolateeta jolas, atzo Osiñagan

OSIÑAGAN atzo bertako haur eta gaztetxoak izan ziren prota-gonista, haientzako bereziki jokoak eta merienda prestatu bai-tzuen auzo elkarteak, Arriatsu eskolan. Ume mordoxka elkartuzen eta globoak lehertzen, lokotx biltzen eta sokatiran arituziren. Bukatzeko nahi adina goxoki eta txokolate izan zuten.

URRETXA mikologia elkarteak antolatuta perretxiko erakusketaizango da gaur eguerdian Plaza Berrin. Perretxiko klase ezberdi-nak jarriko dituzte erakusketan eta haiei buruzko informazioaere bai. Eguerdiko 12:30etan, perretxikoak jateko aukera ereizango da. Bestalde perretxiko argazki lehiaketako argazkiakazaroaren 6tik 8ra entregatu behar dira, Imagen Center-en.

Page 2: Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika

22007-X-21 igandea

I G A N D E M U S I K A T U A K

Musika gaur TilosetanGaur musika jartzailea izango da Tilosetan,igande musikatuak ekimenaren barruan.Arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Z I N E A B I T E R I N

‘Hairspray’ Gaur helduentzat, Hairspray filma jarriko dute Biterin,komedia musikala. Tracy Turnad izeneko emakumehaundi bati izugarri gustatzen zaio dantza egitea etabere ametsa Corny Collinsen show-ra joatea da.Baina arazo bat du, gizenegia da programara joate-ko. Tracyk ez du etsiko eta nola edo hala saiatu etalortu egingo du. Aktore nagusiak dira: John Travolta,Michelle Pfeiffer eta Nikky Blonsky. Gaur arratsaldeko 19:30etan.

‘Ratatouille’ Haurrentzat Ratatouille animaziozko filma jarrikodute gaur Biterin. Remmy izeneko arratoiak sukalda-ria izateko ametsa du, baina lan zaila izango da,jatetxeetan ez baitituzte arratoiak ikusi ere egin nahi.Baina Remmyren gogoak hankaz gora jarriko dituPariseko sukaldeak. Gaur arratsaldeko 17:00etan.

T X O T X D E N B O R A L D I A

Mahaia osatzeko bilera, biharKaxko auzo elkarteak bilera du astelehenean eta

Txotx denboraldiko mahaia osatzea izango da gaiordeneko gai nagusia. Kaxko auzo elkarteak dei egindie Oblatos eta Karabeleko bizilagunei bileraraagertzeko, “txotx denboraldiak inguru horretako zenbait bizilagunei ere eragiten baitie” azaldu dute.Bilerara Marian Beitialarrangoitia Alkatea ere joangoda. Arratsaldeko 20:00etan, Biterin.

O D O L E M A I L E A K

Odola sarritan eman duten herritarrak omenduko dituzte gaur

Gipuzkoako odol emaileen elkarteak odola sarritaneman duten herritarrak omenduko ditu gaur, Orionegingo den ekitaldian. Hernanitik honako hauek izangodira omenduko dituzten herritarrak: 25 aldiz odola emanduten, Izaskun Aginaga, Magdalena Agustin, MertxeAizkibel, Edorta Aizpurua, Jose Ramon Arteaga, EmilioCampos, Jose Luis Gastesi, Jose Mª Gonzalez, JoseRobles, Anizio Rodrigez, Mª Antonia Saez, Jose MiguelUgalde eta Jose Eusebio Lizarazu; 50 aldiz odola emanduten, Pablo Arruarte, Juan Carlos Garcia, ManuelIrastorza, Angel Mateos, eta Antonio Moreno; eta 60aldiz odola eman duen Kontxi Irazu. Jakinarazi duteOriora joateko autobusa 11:15etan aterako delaAtsegindegitik, eta Urnietara joateko autobusa hartzenden tokian egin dute zita, 11:10etan. Orion ekitaldiaeguerdiko 12:00etan hasiko da, odol emaileen topake-tarekin. Eguerdiko 13:00etan, Meza izango da OriokoSan Nikolas parrokian eta ondoren intsignia eta diplo-mak banatuko dituzte; eguerdiko 14:30etan, BaleaHotelean bazkalduko dute.

Gurasoentzako tailer eta tertuliak antolatu ditu aurten ere Ongintzako Prebentzio Zerbitzuak

Etxeberriko auzo elkartearekin sinatutako

hitzarmena mantendubeharko litzakeela dio EAJk

ONGINTZA Patronatuko Pre-bentzio Zerbitzuak, herrikoikastetxe ezberdinetako gurasoelkarteekin elkarlanean, gura-soentzako heziketa programajarri du martxan, seme alabenheziketan orientazioa eskain-tzeko helburuarekin. Aurten17garren urtea da programahau aurrera ateratzen dela.

Bi tailer eta tertuliak Batetik, Nerabezaroa eta familiatailerra antolatu dute eta dagoe-neko martxan dago. Jakinarazidutenez, oraindik ere badagoaukerarik parte hartzeko. Ho-rretarako astelehenetan arratsal-deko 15:00etatik aurrera Biterirajoan besterik ez da egin behar.Tailerra Koro del Pozo psikolo-goak dinamizatzen du.

Beste tailer bat ere badago,Haurtzaroa eta familia izenaduena eta urriaren 25ean hasikoda, arratsaldeko 14:45etan,Biterin. Ikastaroa hamabostean

behin izango da eta GarbiñeMerino pedagogoak dinamiza-tuko du.

Ikastetxeetan topaketak etatertuliak ere egingo dira kurtso-an zehar, hauen inguruko infor-mazio zehatzagoa (egunak, or-dutegia....) ikastetxe eta hedabi-deen bidez jakinaraziko dute.Prebentzio Zerbitzuak interesaduten herritar guztiak gonbida-tu ditu programa honetako tai-ler ezberdinetan parte hartzeko.

Iazko datuakPrebentzio Zerbitzuak iazkoprogramaren inguruko datuakeman ditu: 53 familia izan zirenhaurtzaroaren inguruko taile-rrean, 160tik gora familia pre-bentzioaren inguruko tertulietan,24 familia autoestimari buruzkokurtsoan, 400 familia inguruikastetxeetan antolatutako topa-keta eta tertulietan, eta 87 fami-liak jo zuten Prebentzio Zer-bitzura aholkularitza eske.

ETXEBERRIKO auzo el-karteak eta Udalak joanden legealdian hitzarme-na sinatu zuten. Etxe-berriko berrurbanizazioaeta etxe berrietatik Polite-na etxeko terrenoetanbarrena bide berri bat egi-teko konpromisoa jasotzenzuen hitzarmen horrek,besteak beste. Udal gober-nu taldea hitzarmenekozenbait puntu berrazter-tzearen alde agertu da etahonek eztabaida sortu du.EAJko bozeramailea denAndoni Amonarraizek gaihonen inguruko bere iri-tzia plazaratu du, eta era-bakiarekin harrituta dago-

ela adierazi du: “Azpima-rratu nahi nuke Udalakhartutako erabakia dela,eta instituzio publiko ga-rrantzitsua den aldetik,uste dut hartutako eraba-kiak onartu egin behar lira-tekeela, hitzarmenaren si-

natzailea dena dela”.Andoni Amonarraizek

galdetu du ia azken lauurteetan egindako guztiaberraztertuko ote den: “Ezdakit azken lau urtetanegindakoa luparekin be-giratuko den eta geldiarazidaitekeen guztia gelditu-ko den, korporazio berria-ren kutsua emateko; edodena atzeratzea bilatzenden, edo hitzarmen haubesterik ez den aldatuko.Denborak esango du. Ustedut ordezkatzen dituguninstituzioei estimu haun-diagoa izan behar zaiela,eta baita hartzen direnerabakiei ere”.

Etxeberriko auzo elkarteak eta Udalak joan den legealdiansinatutako hitzarmenak eztabaida sortu du, eta EAJk

hitzarmena bere horretan mantentzearen alde azaldu da.

.

«Azpimarratu nahi nukeUdalak hartutako erabakiadela, eta instituzio publikogarrantzitsua den aldetik,

uste dut hartutakoerabakiak onartu egin

behar lituzkeela»..

Angel Unzuren emanaldia asteazkenean

ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko MusikaEskola Publikoak hilero antolatzen dituen emanal-dien barruan. Angel Unzu maila haundiko musika-ria da eta elkarlanean aritu da, Jabier Muguruza,Benito Lertxundi, Iñaki Salvador eta beste hainbatmusikarirekin. Horrez gain, bakarkako bi disko erebaditu. Emanaldian 8 pieza joko ditu. Emanaldiaasteazkenean, arratsaldeko 19:30etan izango da,Biteri kultur etxean.

Angel Unzu.

Page 3: Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika

2007-X-21 igandea

3 K I R O L A

HERNANIK, Gorengo mai-lan, atzo bana berdindu zu-en Aretxabaletaren kontra jo-katutako partiduan. Partidunahasia izan zen, arbitroakhiru jokalari kaleratu baitzi-tuen: Aretxabaletako bi etaHernaniko bat. Kaleratzehauen ondoren Hernani Are-txabaleta baino jokalari batgehiagorekin aritu zen, bainataldeko arduradunek azaldu-takoaren arabera, Hernanikez zuen asmatu abantailaegoera hau aprobetxatzen.

Aretxabaletak erakutsizuen talde sendoa duela etasailkapeneko goiko postuetan

ibili litekeela. Hernaniko gola Aritz Lu-

janbiok sartu zuen, bigarrenzati hasieran, penaltiz.

Hernanik azken bi jardu-

naldietan puntu bakarra lortudu eta datorren astean Eus-kaldunaren kontra irabazteakomeni zaio, sailkapeneangora egin nahi badu.

Hernanik berdindu egin zuen, hiru kaleratze izan ziren partiduan

F U T B O L A

Aretxabaletako bi jokalari kaleratu zituen arbitroak etaHernaniko bat. Hernaniko gola Aritz Lujanbiok sartu zuen.

XAKE txapelketa herrikoiakbigarren jardunaldia du gaur(ez larunbatean, atzo Kroni-kan agertu zen bezala). Guz-tira 11 partida joakatuko dira,arratsaldeko 16:00etatik au-rrera, Zumitza tabernan.

Xake txapelketa herrikoiak bigarren jardunaldia izango du gaur

X A K E T X A P E L K E T A H E R R I K O I A

Partidak arratsaldeko 16:00etan jokatuko dira, Zumitzan.

Hernanik 1

Aretxabaletak 1

Hernaniko jokalaria baloia borrokatzen.

Gaurko par t idakB. Estevez/A. BereziartuaM. Apezetxea/J. AltunaB. Murua/ L. BerruetaMagi/E. MartiarenaI.Esnaola/F. EsnaolaJ.L. Madina/M. PlazaSito/ I. EstibarizI. Ramos/ J. AzkueA. Zilm/ F. IglesiasJ. Blanco/ I. ErdozioIker/ Harry

1.Jardunadia: emaitzakA. Bereziartua/J.L. Madina (1-0)

E. Martiarena/Sito (1-0)

J. Altuna/ A. Zilm (1-0)

F. Esnaola/I. Ramos (1-0)

F. Iglesias/B. Estevez (0-1)

L. Berrueta/J. Blanco (1-0)

I. Estibariz/ M.Apezetxea (0-1)

I. Erdozio/ B. Murua (0-1)

J. Azkue/ Magi (0-1)

Harry/ I. Esnaola (0-1)

MARCIAL JOSE LASKIBAR OTEGUIJAUNA

(Juana Setienen alarguna)Atzo hil zen 93 urte zituela, Elizakoak

eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

- Goian Bego -

Seme-alabak: Iñaki, Jon Koldobika ( ) eta Xabier; ezkon ala-bak: Charo Garcia eta Lurdes Larrañaga; bilobak: Julen etaOdile; anai-arrebak: Pedro, Manuela, Juanita, Carmen etaKarmentxu; ezkon anai-arrebak: bere neskamea: Elizabeth;ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arrenetor zaiteztela BIHAR, ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, JOAN BATAIA-TZAILEAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2007ko urriaren 21eanHelbidea: Elkano, 17 -1. Ezk.Oharra: Gorpua HERNANIKO ORBEGOZO EHORZKETA TANATORIOAN egongo daeguerdiko 12:00ak arte.

EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

E R R U G B I A - O h o r e z k o B m a i l a

Hernani Oviedora gaurOhorezko B mailan dagoen taldea Oviedora joango da gaur .Hernanik joan den astean galdu egin zuen eta egoera horri bueltaeman nahiko dio gaur, beraz dena ematera aterako da zelaira.Hala ere, Oviedo talde sendoa da eta borrokatu egin beharkodute. Partidua eguerdiko 12:00etan jokatuko da.

P E L O T A

Hiru partidu ikusteko aukera gaur,kiroldegiko frontoian

Gipuzkoako txapelketako hiru partidu jokatuko dira gaurHernaniko kiroldegian. Kadete mailan, Artola eta Lopez Intza taldearen kontra ariko dira; nagusi mailan, Zapiain eta LizeagakOskarbiko pelotarien kontra neurtuko dituzte indarrak; eta jubenilmailan, Noble eta Salaberria Aretxabaletako pelotarien aurkaariko dira. Gaur goizeko 11:00etan hasita.

E R R E M O N T E A

Lau partidu gaur GalarretanGalarretan, igandero bezala, erremonte jaialdia izango da.Honako partidak jokatuko dira: Ibarzabal-Martinez I/Zulaika-Gaztelu; Altuna I- Aizpuru/ Juaristi-Iriarte; Sarasua-Urko/Bereziartua-Olazar; eta Zalakain-Ion/Etxeberria IV-Agirrezabala. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

S A S K I B A L O I A

Nagusiek partidua gaur AndoinenSenior mailako saskibaloi taldeak partidua jokatuko du gaurAndoainen Ganbara taldearen kontra. Goizeko 10:00etan hasiko da partidua.

Page 4: Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika

2007-X-21 igandea

E R R E P O R T A J E A : F R A N K I S T E K F U S I L A T U T A K O A P A I Z A K 4

ZUEK zarete munduko argia. Izenburuhorixe izango du gaur zortzi Va-tikanoan egingo den zeremoniak. Es-painiako Apezpikuen Biltzarrak susta-turik Gerra Zibilean “pertsekuzio erli-jiosoaren biktima” izan ziren 498 elizgi-zon beatifikatuko dituzte egun horre-tan. Ekitaldiak zeresan eta eztabaidaugari sortu du, izan ere, MemoriaHistorikoaren Legea onartzeko zoriandagoen honetan egingo baita, etahorrek errezeloa piztu du, ElizakZapateroren gobernuari emandakoerantzuna izango ote den.

Baina apezpikuen bozeramaileekideia hori errotik ukatu dute, ekitaldia“agenda politikotik” kanpo dagoelaesanez eta beatifikazio prozesua duelaurte dexente hasi zela argudiatuz.Kasualitatea dela, alegia. Jakina, sektoreezkertiarrenek ez dute matraka horisinestu (ezta Eliza barruko hainbattalde aurrerakoiek ere). Elizako hierar-

kiak Memoria Historikoaren Legeariegindako kritika atzerakoiek, Toledokoedo Iruñeko apezpikuen adierazpenek,eta erakunde katolikoak frankismoare-kin izandako lotura estuak, garbi era-kusten dute igandeko ospakizun erlijio-soa intentzionalitate osoz egingo dela.

Guztiarekin, milaka erromes joangodira Vatikanora, elkarte ultrakatolikoakaspaldi hasi ziren bidaia prestatzen etafededunen artean mezua zabaltzen.Han izango dira apezpikuak, agintarieta politiko eskuindar ezagunak...Espainia erreakzionarioaren ordezka-ritza zabala.

Abertzaleek martiriorik ezSantu izateko hautagai diren bostehun

lagun horien aurretik, Elizak besteziento batzuk beatifikatu ditu jadanik1987tik hona. Guztiak Errepublikagaraian eta gerra urteetan ezkertiarrekerailak dira, “Evangelioaren lekukoheroikoak”, dio apezpikuen mezuak.

Baina diskurtso gloriatsua aireandesegiten da hutsune ageriko batenaurrean: Non daude frankistek fusila-tutako euskal apaizak? Internetekoforo eta blogei kea darie gai honekin.Beatifikatuko dituzten elizgizonak“fedeari zaion gorrotoagatik” hilomen ziren eta horregatik dira martiriElizarentzat. Aldiz, gure hilerriko hor-metan fusilatutako apaizek “abertza-letasuna gainjarri zioten fedeari”, etahorregatik ez omen zen martirioa

haien heriotza, horregatik itxi dizkieteSan Pedroko ateak.

Ez dago dudarik arrazonamendusubjektiboa eskubide kanonikoarenjantziarekin estali dutela, erabakihipokrita hau araudi batekin zuritunahian. Non jartzen du ezkertiarrekegindako erailketek ez zutela motiba-zio politikorik atzean? Nork dio JoseAdarraga hernaniar apaizak edoAitzol-ek ez zutela fedea lehenetsiideien gainetik?

Hamasei apaiz, fede bakarraMartin Lekuonari kaleko arropak jaz-teko agindua eman zioten atxilotuaurretik; sotanaren ordez oskola ikus-ten zuten, dirudienez, bere hiltzaileek.Egun batzuk lehenago ihes egitekoabisua pasa ziotenean zera erantzunzuen: “Nik ez diot inori kalterik egin”.Errenteriko parrokiara iritsi berria zeneta bertan geratzea erabaki zuen.Lehenengo Errenterian egon zenpreso, Gerbasio Albisu koajutoreare-kin, eta gero Ondarretara eraman

FFFFrrrraaaannnnkkkkiiiisssstttteeeekkkk ffffuuuussssiiii llllaaaattttuuuuttttaaaakkkkoooo aaaappppaaaaiiiizzzzaaaakkkk

SSSSaaaannnn PPPPeeeeddddrrrrooookkkkoooo aaaatttteeeeaaaakkkk iiiittttxxxxiiiittttaaaa????

Hernaniko hilerrian 1936an fusilatu zituztenen oroimenez jarritako monumentua. Zerrenda horretan bai azaltzen dira bertan hildako erlijiosoen izenak.

Vatikanoak Gerra Zibilean hildako 498 elizgi-zon beatifikatuko ditu datorren igandean San Pedroplazan. Ekitaldi erraldoia izango da, eta milakaerromesen presentzia espero da Erroman. Baina, ze-

rrenda horretan alde errepublikarrean erail zituztenklerikoak daude soilik. Non daude frankistekEuskal Herrian fusilatutakoak? Hernanin lurpera-tutako apaizek ez al zuten martiriorik jasan?

Urko Apaolaza

.

Diskurtso gloriatsua airean desegiten da hutsune ageriko baten aurrean:Non daude frankistek fusilatutako apaizak zerrenda horretan?

..

Ez dago dudarik apezpikuen batzordeak erabaki hipokrita araudikanonikoarekin zuritu nahi izan duela.

Page 5: Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika

2007-X-21 igandea

5 E R R E P O R T A J E A : F R A N K I S T E K F U S I L A T U T A K O A P A I Z A K

zituzten biak. Urriaren 7an zaindari batsartu zen ziegan, libre zeudela esanez.Familiek ez zuten harez geroztik haienberri jakin. Hernanin fusilatu eta hilobi-ratu zituzten, beste 14 pertsonekin.

Hernaniren izena eta apaizen izanatragedia batek lotu zituen betirako. Izanere, frankistek Euskal Herrian fusilatu-riko elizgizonen erdia hemengo hile-rrian lurperaturik daudela uste da.Beste lauk Oiartzunen behar dute izan,horien artean Iturricastillo abade elgeta-rra, hildakoen artean azkena etaArtikutzarako bide bazterrean lurpera-tua (gaur egun Oiartzungo hilerriandaude bere gorpuzkinak). Oiartzunenhildako gainerako gotzaiak arrasatea-rrak dira. Horietaz gain, beste lau eliz-gizon hil zituzten La Guardian,Markinan, Iruñean eta Zornotzan.Gertaera haien testiguek eta kronikekdiote apaiz batzuei dirua eta ondasu-nak ostu zizkietela, beste batzuei aitor-tza egitea ukatu zieten, jipoituak izanziren hil baino lehen... Azken batean,martirizatuak izan ziren.

Mendikute eta AdarragaHernanik baditu bi gotzai-martiriVatikanoan beatifikatuko ez dituzte-nak: Alejandro Mendikute, jaiotzezAltzakoa, baina Hernanira oso lotua;eta Jose Adarraga. Mendikute bitanizan zen atxilotua. Lehenengoan, bereanaia Miguelek (Hernaniko parrokoa)libre uztea lortu zuen, bigarreneanaldiz, ez zuen horrelako zorterik izan.Antza, Segurako mitin nazionalistabatean egindako deklarazioengatikatxilotu zuten. Irain artean eramanzuten Ondarretara eta egun batzuenostean Hernanira ekarri zuten fusilatze-ra, Jose Otano apaizarekin, urriaren23an. Badirudi, elizgizonak fusilatzaile-ak barkatu eta haien alde otoitz eginzuela hil aurretik. Ez al da hori, Elizarenarau sakroen arabera, martiri izatekobaldintza?

Mendikuteren heriotzaren berrisegituan jakin zen herrian, eragin han-dia izan zuen fusilaketa hark eta gaurarte iritsi dira horren inguruko konta-kizunak. Don Miguel parrokoak bereanaiaren gorpua hilobi komunetikatera eta familiako panteoian sartzealortu zuen. Hurrengo hilabete eta urte-etan, Miguel Mendikutek diktadura-ren aldeko sermoiak bota behar izanzituen, bere anaiaren oroimenaren gai-netik.

Jose Adarragak ez zuen inolako ide-ologia politikorik. Villabonarra zen,baina urte askoan Mexikon egin etagero Hernanira etorri zen bizitzera.Bere fusilaketa erabat isilpean geratuda, ezer gutxi daki inork horri buruz.Familiako kide batzuk errepublikarrakziren eta horri eutsi izan zaio elizgizo-naren hilketa azaltzeko. Aitzaki mer-kea, nolanahi ere. Atsegindegin, Kur-saalen eta Ondarretan preso egon oste-an, Hernanin hil zuten Aitzol apaiz eza-gunarekin eta Galerna barkuan harra-patutako hainbat kiderekin batean.

Behin fusilatu eta bi alditan ahaztuak1936ko udazkenean ehundaka lagunfusilatu zituzten. Ekintza arbuiaga-rria izan zen hura, baina hildakoenartean erlijiosoak egoteak “eskanda-lu” bihurtu zuen gertakizuna. Elizako

hainbat sektoretatik heriotza horiensalaketa zuzenak egin ziren bitartean(Mateo Mugika apezpiku erbestera-tuak, adibidez), beste batzuek diskre-zio gehiagoz eskatu zioten Francorifusilaketekin amaitzeko. Errugabeenheriotza baino, Elizaren autonomia

zegoen jokoan haientzat. Gomá kar-dinaleari fusilaketak berehala “moz-tuko” zituela agindu zion Francok.Izan ere, altxamenduak zuen gurutza-da izaera, kolokan jartzen zutenhorrelako ekintzek.

Horrela, Gipuzkoako agintari mili-

tarrak kargutik kentzearekin amaituziren krimen gehienak. Baina ordaine-tan fusilatuen oroimena lurperatutageratu zen. Ez hileta, ez omenaldi etaare gutxiago beatifikaziorik.

Beste bandoan hildako erlijiosoekaldiz, badute hilarria, frankismoarenurte luzetan oroituak eta aitortuakizan dira. Orain, Vatikanoan heroienmodura goratuko dituzte. Eta bitarte-an, hemengo apaiz fusilatuak berrizere abandonatuko dituzte, duela 70urte erabilitako arrazoi berdinak era-biliz gainera, inongo konplejurik gabe,inongo lotsarik gabe.

Memoria Historikoaren Legea,merkrominarik gabeko sendagaia

MAYOR Orejak egindako deklara-zioek hautsa harrotu dute: “Fran-kismoa aparteko lasaitasun garaiaizan zen”, esan zuen Alderdi Popu-larreko buruzagiak. Bera eta bereingurukoak nondik datozen etanola pentsatzen duten inoiz bai-no ageriago geratu da hitz ho-riekin. Eskuindarrei MemoriaHistorikoaren Legea deserosoegiten zaie, inoiz ordaindu beharizan ez duten erru baten eran-

tzule bihurtzen baititu. “Itxitako zauriak irekiko ditu”

diote batzuek, “irekitako zauriakitxi” besteek. Ez bata ez bestea, ire-

kitako zauriak irekita utziko dituLege honek, merkrominarik gabekosendagaia hitzartu baitu Zapaterok.

Garbi dago Gobernu hau Elizarenbeldur dela gizarte zatiketarenbezala. Horregatik, gerrako bikti-ma batzuen senideek epaitegietanborrokatzen eta bide bazterretarabegiratzen jarraitu beharko dute,beste biktima batzuen senideakVatikanora alfonbra gorriz sartu-ko diren bitartean.

Bi urteren ostean, Espainiako Kongresuak hilaren amaieran onartuko du Lege berria

Hernanin hildako erlijiosoetako batzuk. Ezkerretik eskubira: Jose Ariztimuño Aitzol apaiza, Jose Otano korazonista, MartinLekuona koajutorea, eta Alejandro Mendikute kapilaua. Behean: Gervasio Albisu koajutorea. Beheko dokumentuak: Aitzol

apaiza “libre” uzteko agindua ezkerrean eta preso egin zuteneko expedientea eskubian. (Irudiak: Euzko Apaiz Talde)

Garbi dago Zapateroren GobernuaElizaren beldur dela gizarte

zatiketaren bezala. Lege honek, irekitazeuden zauriak irekita utziko ditu.

.

Alejandro Mendikutek fusilatzaileak barkatu eta haien alde otoitz egin zuenhil aurretik. Ez al da hori, arau sakroen arabera, martiri izateko baldintza?

..

1936ko fusilaketak ekintza arbuiagarriak izan ziren, baina hildakoen arteanerlijiosoak egoteak “eskandalu” bihurtu zuen gertakizuna...

Page 6: Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika

2007-X-21 igandea

6

ETXEAN eguneroko bizitzansortzen diren gatazkei irtenbi-dea ematen laguntzeko taile-rrak antolatu dituzte seme-alabak eskola adinean dituz-ten gurasoentzat. EkimenaHernaniko Udalak eta herrikoikastetxeek atera dute aurrera,Eusko Jaurlaritzaren lagun-tzarekin, eta dagoeneko lau-garren ikasturtea da tailerhauek martxan jartzen direla.

Lucia Gorbeña, GEUZelkarteko kidea denak, eta tai-lerreko irakasle eta bultzatzai-leak azaldutakoaren arabera,tailerren helburua da gurasoeitresnak eskaintzea gatazkakmodu positiboan gainditzeko,“seme-alaben parte hartzeabultzatzea da helburua, gataz-ken konponbidean beraiek ereinplikatuta” azaldu du.

Oinarrizko tailerra eta tailer aurreratuaBi tailer antolatu dituzte, oina-rrizkoa hutsetik hasi direngurasoentzat eta aurreratua,gai honen inguruko forma-zioa jaso edo oinarrizko taile-rra egin duten gurasoentzat.

Oinarrizko tailerra, azaroa-ren 7, 14, 21, 28 eta abendua-ren 5, 12, 17 eta 19an izangoda, arratsaldeko 14:30etatik16:30etara. DinamizatzaileaLibe Yurrebaso izango da.

Tailer honetan gatazkakzer diren aztertuko da, eta ho-beto komunikatzen saiatukodira. Horrez gain emozioakbideratzen irakatsiko dute etabaita negoziatzen ere.

Tailer aurreratua, egunberdinetan izango da, bainaarratsaldeko 19:00etatik 21:00-

etara. Dinamizatzaileak AsunBerasategi eta Lucia Gorbeñaizango dira.

Tailer honetan gatazkeiirtenbidea bilatzeko gaitasunaeta praktikan sakonduko dute:bi semeen arteko bitartekari la-nak egiten irakatsiko dute adi-bidez, eta baita familiako bi-lerak egiten ere, besteak beste.

Ohiko gatazkakGEUZeko kidea den LuciaGorbeñari etxean izaten direnohiko gatazkengatik galdetu-ta, azaldu du aztertzen direngatazkak etxe barruan egune-rokotasunean sortzen direngatazkak direla. Adibide mo-duan honako hauek aipatuditu: garbitasuna eta etxeanegin beharrekoen inguruansortzen diren gatazkak; etxera

bueltatzeko ordutegia eta la-gunen inguruko gatazkak; etahaur txikien kasuan, erritmoa,arropa eta jateko orduetansortzen diren gatazkak.

Izena ematekoIkastaro hauetan izena emate-

ko orriak banatuko dituzteherriko ikastetxeetan. Orrihoriek bete eta ikastetxeraeraman beharko dira. Te-lefonoz jakinaraziko duteeskariak onartu dituzten alaez. Ikastaroetan izena emateadebalde da.

Oinarrizko tailerra eta tailer aurreratua antolatu dituzte, seme-alabak eskola adinean dituzten gurasoentzat.

Gatazkei irtenbideabilatzeko tailerrakantolatu dituzte, aurten ere, gurasoentzat

Banko UrdinaEspainiako gerra zibila bukatu ondo-ren, nik zazpi urte nituen, etaHernaniko Plazan (horrela deitzengenion gaurko Gudarien plazari) Eli-zaren ondoan eta Joakin Zubeldiakzeukan ile-apaindegiaren artean, ha-rrizko banku bat zegoen. "Banco azul"deitzen geniona..

Jarri zutenean, baliteke urdina iza-tea, baina guk ez genuen ezagutu. Guregaraian gris hutsa zen. Haren inguruanelkartzen ginen ia egunero. Batzuk ban-kuan eserita, besteak eskaileretan etaazkenak, zutik. Eta han, egiak eta gezu-rrak (gehienak) kontatzen denbora de-

zente pasatzen genuen. Gaur egun ban-kua ez dago. Kendu zuten.

Gure artean pertsona ospetsuakzeuden: José Sagarna eta Jacinto Santin,boxeolaria. Bereziak ziren. Beste ba-tzuk, agian, bereziak izango ziren ere,baina niretzat bi horiek ziren berezie-nak. Artistak ziren!

Behin batean, Jacinto egunkari bate-kin azaldu zen, eta ireki ondoren ira-kurtzen du: "Lasarteko aireportuanhegazkin alemaniar batek nahitaezkolurreratzea izan du". -"Hori ikusteranoa!" esan zuen. Eta korrika eta presakaetxera joan zen.

Joxek ere horixe egin zuen. Besteak,

berriz, zalantzan gelditu ziren, bainaordu erdi bat geroago, Joxeren etxerajoatea erabaki zuten. Deitu, eta Joxerenama: - "Etxean ez dago. Lasartera ziho-ala ezan dit".

Garai hartan Lasarteko bidea oinezegiten zen, normalki Sorgintxulotik,Jauregira eta abar, errepidea erabili gabe.

Lasarteko Aireportua, gaur egundesagertuta, txikia zen, baina bere lanaegiten zuen.

Jendea Lasarteko bidea hartzen hasizen. Ahoz ahoka zabaldu zen berria.Baina, Lasartera iristean, konturatzenziren adarra jotzea besterik ez zela etaberriz Hernaniko bidea hartu behar.

Okerrena izan zen, bidean Lasarterazihoazen jendeari, ez ziotela egia esa-ten. Gero eta gezurra handiagoak esa-ten zituzten. Alemaniar bat zauritutaomen zegoela, eta abar.

Nik zorte ona izan nuen. Etxeanez zidaten baimenik eman Lasarterajoateko.

Xehetasun gehiago jakin nahi badu-zue, Joxe Sagarnari galdetu. AndreKalean bizi da. Nik baino hobeto konta-tuko dizue. Nahiz eta gezur galantakesan, hau egia da. Ni lekuko naiz, etaez naiz gezurtia, edo bai?

Manolo Adarraga, Txokolo

Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abizenak, NAN edo EHNA zenbakia eta telefonoa 7 Gehienez 1.800 karaktere onartuko dira 4 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail honetan esaten direnak.

Lucia Gorbeña GEUZeko ordezkaria eta Usoa BarrutiabengoaHezkuntza arloko zinegotzi arduraduna.

Emakume etorkinen ingurukoargazki erakusketarekin bukatuko

da gaur Kulturarteko asteaEMAKUME etorkinen inguruko era-kusketa ikusteko aukera izango dagaur ere, AMHER elkarteak antolatuta-ko Kulturarteko astearen barruan.Jarritako erakusketan, Hernanin etainguruan bizi diren emakumeen erre-tratuak eta haien testigantzak biltzen

dira, emakume etorkina bizilaguna tituluaduten panelen bidez.

Erakusketa honekin bukatuko daemakume etorkinen errealitateansakondu nahi izan duen Kulturartekoastea. Erakusketa 12:00etatik 14:30etaraikusi ahal izango da, Plaza Berrin.

Page 7: Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika

7 P U B L I Z I T A T E A2007-X-21 igandea

Page 8: Gatazkei konponbidea Perretxikoak ezagutu eta ematen ikasteko … · 2019. 10. 17. · ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzer-tua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika

HAIZEA lentzeria-kortsete-riak eta Aurki eskulan dendakerakusketa jarriko dute Biterikultur etxean, bihartik urria-ren 31ra, dendetan bertakoikastaroetan egindako la-nekin. Bi dendetan ikastaroakegiten dituzte urtean zehar,eta ikasleek egindako lanakdira erakusketan jarriko dute-naren oinarria. Haizean,punto kruza, gantxiloak, boli-lloak eta abar luze bat egitendituzte; Aurkin berriz, oinarridesberdinetan (kristala, egu-rra, igeltsua...) dekorazioa,muebleen dekorazioa etaredekorazioa eta abar luze batlantzen dituzte, eta PeioGoellorekin oleoa, marraz-kiak..., horiek guztiak ikuste-ko aukera izango da gaur.

Ikastaroak aukeran Bai Aurkin eta bai Haizeangustora daude ikastaroek du-ten arrakastarekin. Horrelakoikastaroek jaitsiera bat izanbadute ere, beraiek nahikoondo dabiltzala esan diguteAurkiko Mari Cruz Mugu-ruzak eta Haizeako KarmeleMujikak. Mari Cruzek azpima-

rratu du umeentzako ikastaroaere izan dutela aurten eta arra-kasta haundia izan duela.Karmelek Kronikari nabar-mendu dio, bere ikastaroetan

iaz baino jende gehiagok emanduela izena eta gustora agertuda. Inork batean nahiz besteanerakusten duten lantegirikikasi nahiko balu, dendan ber-tan eman lezake izena.

Lanak enkarguzAurkin nahiz Haizean, enkar-guz lan asko egiten dute Kro-nikari esan diotenez. Argazki-ak punto kruzean, toailak,kortinak, koadroak, dekoratu-tako muebleak, bestelako de-korazioak... berak egiten diz-kiote eskatzen duenari.

Iñaki Jorge Martinen lanakErakusketa honetan Martute-nen espetxeratua dagoen Iña-ki Jorge Martinen bi koadroere egongo dira ikusgai.

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, J.Ijurko, E. Agirre, A. Oiartzabal eta A. Zerain. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta:[email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

2007ko urriaren 21a, igandea ::: 2.353 zka. ::: www.kronika.net

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAR Goizetik zerua garbi izangodugu baina arratsaldean lai-noak ugaritzen joango dira.Tenperaturak gora egingo du. (e

uska

lmet

)Laino gehiago izango ditugubaina arratsaldetik aurrera.Gainontzeko orduetan eguz-kia izango da nagusi zeruan.Tenperatura 19ºC ingurukoaizango dugu.

Haizea lentzeria-kortseterian eta Aurki eskulan dendan ikastaroakizaten dira eta bertako lanak jarriko dituzte erakusketan. Bihartik,

urri bukaerara egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara.

Alokatzeko pisu bila gabiltza, 3 logelakoa. Deitu: 662 037 894.Pertsona bat behar da, okindegi baterako. Hobe autonomoa. Deitu: 653 70 35 31Irune Estetika. Depilazioa, masajeak… Eskaintza: Ordubeteko masajea edo kutis garbiketa eginez

gero, anken depilazioa opari. Kardaberaz 51, behea. Tel. 943 55 71 13 - 686 50 44 23Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Makinaria salgai. Arotz makinaria, tresnak eta materiala. Deitu: 656 78 64 15.Yolanda estetika zentrua. Argi zapaldu bidezko depilazioa (azken berrikuntza), mantxa eta

Kuperros. Haserako eskaintza. Froga dohainik. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

IRAGARKI MERKEAK

TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

FARMAZIAK l Egunez: Bulnes Florida auzoa - 943 557738 l Gauez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087

Haizea eta Aurki dendetan egindakolanak ikusgai Biterin, bihartik aurrera

Lehenago ere jarr i i zan dute erakusketa Bi ter in , Haizea eta Aurkik .

.

Aurki nahiz Haizeakoikastaroetan parte hartu nahiduenak dendatik pasa liteke

.

.

P U B L I E R R E P O R T A J E A

Orkolaga kaleko mertzeriak nagusi berriaOrkolaga kaleko, 13 zenbakiko mertzeriak nagusi berria du.Denboraldi bat itxita egon ondoren, berriz ireki dute eta bertanMaite (nagusia) eta Karmele ariko dira. Dendan jostunentzakomaterial ugari saltzen dute, batez ere artile eta hariak.Eskaintzen dituzten marken artean Stop, Katia, Presencia etaGütermann aurkituko dituzue besteak beste. Horietaz gain, kre-mailerak, zintak, galtzerdiak eta abar luze bat eskaintzen dute.

Bestalde, azpimarratu behar da, konponketa lanak ere egitendituztela, baita ehungintzakoak ere.

MAITE MERTZERIA. ORKOLAGA 13, 7 BEHEA. TEL.: 943 55 71 11