"Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

12

Transcript of "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

Page 1: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"
Page 2: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

Irakasle, guraso zein irakasleentzako gonbidapena

Kritikatu baino lehen... zure burua kitzikatu!

Hezkuntza eta irakaskuntzaren eremuei begirada zorrotza

Argia eginez itzalak erakutsiz

Page 3: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

Eskuratu liburu hau 12 €tan

Zabaldu mezua Arte Bizkarra Kulturgintzak Gorka Velascoren

eskatu liburua zein informazioa helbide honetan:

[email protected]

Page 4: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"
Page 5: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"
Page 6: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"
Page 7: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

Peces y vacas en el stand de Gorka Velasco

En el Salón del Cómic de Getxo cabe un poco de todo. Editoriales y librerías del sector se codean con fanzines sin ánimo de lucro y con autores que se autoeditan buscándose un hueco en este popular género. Es el caso de Gorka Velasco, autor de la comarca vizcaina de Enkarterri que ocupa un stand dando a conocer sus series y caricaturas -agrupados en sus libros «Peces gordos. Ur handiko arrainak»- y también su nuevo proyecto, que tendrá por protagonistas a las vacas. «Yo siempre propongo una segunda lectura en todo lo que hago. En el propio nombre de Behiak van implícitas las iniciales de Bigarren Hizkuntzako Ikasleak, porque los textos tienen que ver con el mundo de la enseñanza». Profesor de profesión, la pasión de Gorka Velasco es el cómic. «Yo no quiero lanzar ningún mensaje -explicó a GARA en euskara-, yo propongo una reflexión sobre un tema que todos conocemos, porque todos hemos sido estudiantes. Lo que hago es llevar un punto de vista personal al dibujo, con un trazo limpio. Yo no dibujo bien, pero creo que, acompañado del texto y de la ironía que desprende, el dibujo da resultado». K.A.

2007-XI-25

Page 8: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

http://www.hikhasi.com/artikulua/1734

Page 9: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

Gorka Velascok baditu gutxienez bi pasio; irakastea (ez irakaskuntza zentzu zorrotzean) eta marraztea. Arte Ederretan lizentziaduna da eta hamabost urte daramatza irakaskuntzan, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Marrazketa eta plastikako irakaslea da berez, baina dauden beharren arabera, egokitzen zaio tartean beste irakasgairen bat. «Badira egunak lanera debalde joango nintzatekeenak. Eta beste batzuetan ez nintzateke joango ezta ordainduta ere», esan du lanbideaz galdetuta.Badu beste zaletasun bat nabarmentzeko modukoa, «prentsa irakurle amorratua naiz, geratzen den gutxietakoa. Paperaren gainean dagoen letra asko gustatzen zait. Asteburuetan gutxienez hiru egunkari erosten ditut eta kafea hartzeko tokia bertan dauden egunkarien arabera aukeratzen dut», jarraitu du. Hartara, bere hiru pasio horiek uztartu ditu «Gaur egungo BeHIak» izeneko liburuan. Marrazkien eta korapilatutako hitzen bidez, hezkuntzari buruzko hausnarketa kritikoa egin du Artzentalesekoak. «Niretzat liburuko marrazkiek badute antzik eguneroko prentsan argitaratzen diren binetekin. Marrazki xume batekin eta hitz gutxiren laguntzaz ideia bat helarazi nahi dute».Urte askoan «Enkarberriak» aldizkarian aritu da Gorka Velasco. «Erakusleihoa eta eskola izan da niretzako. Eta hura itxi genuenean, nire ideiak apuntatzen hasi nintzen, badaezpada». Ideia horietako batzuk bildu ditu «Gaur egungo BeHIak» liburuak. Baina, zergatik behiak? «Bigarren Hezkuntzako Institutuak (B.H.I.), behiak direla konturatu nintzen. Eta behia esaten dudanean ez naiz ari bakarrik institutuaz; irakasleez, ikasleez, gurasoez eta agintariez ere ari naiz. Hezkuntzaz ari naiz».Behiari begira hezkuntzari buruzko hausnarketak proposatzen ditu Velascok bere marrazki liburuan. Irakurlea zirikatzen saiatzen da gutxienez bi irakurketa desberdin dituzten bineten bidez. «Marrazkiak gutxienez bi irakurketa dituzte; lehendabizi ikusten dena eta bigarrenez, eta patxadaz begiratuta, ikusten dena. Batzuk diote hiru ere badituztela. Ez dakit, nik bi gutxienez ematen dizkiet». Marrazki horietako batzuk aztertu ditu GAUR8k Velascorekin batera.Behiak onena emateko, kaikuenak ere ezin baztertu. «Garai batean ikasi nahi zuenak institutuko bidea hartzen zuen eta ikasi nahi ez zuenak, beste bide batzuk. Baina, erreformarekin, denak daude institutuan gutxienez 16 urtera arte eta behiak (institutuak) etekina atera behar die ikasle horiei guztiei. Batzuen kasuan etekina ateratzea bada ikasle horiek agurtzea titulu bat besazpian dutela, baina, beste batzuen kasuan inprobisatu beharra dago eta dauden baliabideei ahalik eta etekin handiena atera behar zaie». Beraz, ez du zertan drama bat izan behar titulurik ez lortzea? «Tituluak berez ez du jakinduriarik ematen, tresna bat baino ez da. Ni, jakinduria baino jakin-mina lantzen saiatzen naiz».Aldiroko ikuskizuna: Gurassik Park (Edozeren gainetik, umearen egoerak itsututa). Alegia, gurasoen begietara lehen beti zuen arrazoia irakasleak. Orain, beti umeak. «Bada ideia orokor bat eta horren arabera umea da beti babestu behar dena. Askotan, modu okerrean. Gainera, maiz lelokeriengatik izaten da. Baina, gurasoentzat errazagoa da etsai bezala irakaslea edo institutua hartzea eta ez aztertzea benetan zein egoera bizitzen ari den haur hori, bai institutuan eta bai institututik kanpo. Gizartean aldaketa asko eman dira, eredu berriak sortu dira eta gizarteak berak ez du asmatu askotan egoera horiei erantzuten. Eta errazagoa da erantzuleak eta errudunak topatzea».Liburu bat baino praktikoagorik? «Niretzat oso praktikoak dira liburuak. Nik asko maite ditut gauza askotarako balio dutelako. Liburu jakinetako pasarteak erabili izan ditut nire klasetan, ea ikasleei kutsatzen zaien liburuekiko maitasuna. Baina zaila da ikasleak liburuaren mundura erakartzea, gehienei mundu hori oso urruna egiten zaielako. Ezagutzen ditut horretan modu politean saiatzen diren irakasleak, baina ez da asmatzen erraza».

Indargutxi kapitaina. Azken kapituluak erretiroaren zain. «Institutuetako irakasleen batez besteko adina oso altua da. Gehienak 80ko hamarkada inguruan sartu ziren baby boomeko haurrei klaseak ematera. Jende asko sartu zen institutuetan klaseak ematen eta horietako askok eta askok jarraitzen dute. 60 urterekin erretiratzeko aukera izango dute eta asko geratzen zaizkien urteak atzeraka kontatzen ari dira dagoeneko. Horiek dira Indargutxi kapitainak. Normalean oso ondo prestatuta dagoen jendea da, oraindik sasoiko dagoena, baina erretiroa besterik buruan ez duena. Gainera, azken urteotan aldaketa asko ikusi dituzte eta joateko gogoz daude, maldan behera».Behiaren garaia ez da harro egoteko aroa, oso arraroa baizik. «12-18 urte bitarteko adin tartea hartzen dute Bigarren Hezkuntzak eta Batxilergoak eta ziklo bakoitza oso desberdina da, ez dauka zerikusirik batak bestearekin. Ikasle guztiek daukate helburu bat; batzuek institutuan bertan eta beste batzuk, hortik kanpo. Adin tarte zaila da eta gauza askorekin lehiatu behar du irakasleak. Gauza asko deskubritzeko garaia da, asteburuetan gehiago ateratzeko garaia... horrekin guztiarekin lehiatu behar du irakasleak. Ez horien kontra, horiekin baizik. Eta Internetekin eta sare sozialekin asko aldatu dira kontuak. Lehen oso ondo definitua zegoen asteburua eta aste tartea banatzen zituen marra. Orain, astelehen-asteartean oraindik asteburuko argazkiak eskegitzen eta begiratzen egoten dira, urduri eta irrikatan. Eta asteazkenean dagoeneko asteburuko planaz ari dira sare sozialetan. Eta ostegun-ostiraletan, berdin. Asteburuak aste osoa zeharkatzen du eta ezinezkoa da asteburua eta aste tartea bereiztea. Nik askotan aholkatzen diet ikasleei banatzen ikasi behar dutela, eskolan daudenean eskolan egoten jakin behar dutela. Eta eskolatik kanpo daudenean arituko direla aisialdiaz. Baina uneoro han eta hemen egon nahi dute, sekulako irrikarekin gainera. Batzuen kasuan, kezkatzeraino».Behien ordutegia luzatuta, lantokiak, jantokiak bihurtuta. «Gizarteak erantzukizun batzuk askatu egin ditu eta eskolara bidali ditu. Eta batez ere behietan gertatzen da, institutuetan. Baina haur batek lau urte dituenetik egiten dituen gauzak eta dituen jokaerak ezin dira aldatu hamabi urte dituenean. Kontua da ikasleek gero eta denbora gehiago igarotzen dutela eskolan eta badirudi eskolak aparkalekuak direla. Badakit kasu askotan bi gurasoek lan egiten dutela eta akrobaziak egin behar izaten dituztela aititarekin eta amamarekin. Hori badakit. Baina eskolak konpondu behar al du arazo hori? Nik askotan esaten dut laster afalduta bidaliko ditugula ikasleak etxera. Gero eta gehiago eskatzen zaio eskolari. Batetik, ahalik eta ordu gehien haurrak bertan izatea. Opor garaian, esaterako arrandegian norbait kexuan entzuten badut, azkar erantzuten diot: `Bada, arrandegi honetan ere bada nahiko leku haurrak hartzeko oporretan daudenean'. Horrez gain, eskolak sexu heziketa eman behar du, trafiko arauak irakatsi... Hori guztia eskolak irakatsi behar al du? Hori guztia eskolak bakarrik irakatsi behar al du? Ez da ona dena iturri beretik eta iturri bakarretik jasotzea. Iturriak sinesgarritasuna galtzen du».info+:Nola lortu liburua:[email protected] helbidean egin daitezke eskaerak

2009ko Irailaren 04a Amagoia Mujika

http://www.gaur8.info/edukiak/20090904/155095/Institutuak-BeHIak-hausnarketarako-larre-bihurtu-ditu-Gorka-Velascok

Page 10: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

Nondik begiratuta egiten duzu zuk proposamena, irakaslearen mahaitik?

Institutu batean irakasle naizen aldetik, barruko informazio asko daukat, baina baita egunkarietan edo arraindegian jasotzen dudana ere. Asko kezkatzen gaitu hezkuntzaren gaiak, denak gaude ukituta. Hortaz, liburuak ez du irakaslearen gogoeta izan nahi. Sortzeko gaitasuna duen egile baten ikuspuntutik egina da: pertsonala, profesionala baino gehiago.

Eta ez da zaila hezkuntzaren gaia komikira eramateko? Nik argia jartzen dut, baina itzalak erakusten ditut. Ikusle edo irakurleak jakin behar du zein egoerak sortzen duen itzal horrek. Itzala beste irudi bat da, ez benetazkoa, baina bai islatzen du benetazkoa zer den. Gaiak ez dira ez errazak, ez zailak. Zer pensatua eman nahi dut: aho biko marrazkiak eta aho biko esaldiak egin ditut. Horien azpian bada bigarren zentzu bat, eta nik horra iristeko proposamena egiten dut.

Irakasleei eta gurasoei zuzenduta, beraz, edo ikusten dituzu BeHI ikasleak horretaz hausnartzen? Nerabeek ez dute horrelako proposamenak ulertzeko informazioa, eta nik uste dut azalean gelditzen direla. Informazioa duen irakurleari begira egiten ditut marrazkiok, eta hori ez dago adinari lotuta, helduek ere askotan ez dutelako hezkuntzaren gaineko informazioa.

Badirudi gero eta gehiago lantzen direla komikien bidez gizarteko arazoak, dela hezkuntza, dela gaitz bat... Seguru asko beti egon da, baina agian orain gaiak sozialagoak dira; lehen kutsu politikoagoa zuten. Nik prentsarekin lotzen dut nirea; hor dago nire jatorria: egunkari irakurle amorratua naiz, papera erakargarria da oraindik niretzat.

Marrazki xumeak, baina aho bikoak, irakaskuntzaz hausnartzeko. Protagonistak behiak behar zuen izan, Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzari (BHI) lotuta. Gorka Velascok (Barakaldo, 1967) 14 urte daramatza institutuko irakasle, eta urte horietan bildutako burutazioak aurkeztu ditu Gaur egungo BeHIak liburuan. Behiak hitz jokoan jarri ditu, eta pentsatzera eraman nahi ditu ikusle-irakurleak.

«Institutu guztiak dira BeHIak» P. Agirre

Zergatik behiaren inguruan? Bestela ez luke zentzurik izango, institutu guztiak dira Bigarren Hezkuntzako institutuak, BeHIak.

Logotipoa dirudi. Balmasedako institutuan ikasi nuen, eta irakasle bueltatu nintzen gero. Amaitzean opari bat utzi behar niela pentsatu nuen, eta horretaz hausnartzen ari nintzela etorri zitzaidan ideia: Balmasedako behia! Baina, konturatu nintzen beste ikastetxe batzuetan ikusitako egoerak azaltzeko ere balio zuela, egoera orokorrago bati lotua zegoela nire behiaren ideia. Horregatik egin ditudan behiak denak desberdinak dira. 14 urte daramatzat irakaskuntzan, eta 24 institututan izan naiz. Aniztasun horretan oinarritu dut nire lana. Izan ere, behiaren irudia beti bera dela iruditzen zaigu, baina oso desberdinak dira.

Baina ia beti otzana. Ez pentsa, denetatik dago. Nire marrazkiek duten baldintza bakarra da errapeak izatea, behiak izatea, ez zezenak. Behiei buruz hitz egin nahi dudalako. Biltzen joan naizen marrazkietan 1.000 behi nituen aukeran, landuenak aukeratu nituen, eta liburuan orekari eusteko ardiren bat eta astoren bat sartu ditut; izan ere, denetarik daukagun txerri kort-ingles ematen dugu.

Eta nola hezi, nola hesitu, mugatu gabe? Planteamendu horretatik abiatzen zara; erantzuna bai? Hezi bada hesi, baina baita hazi ere, eta nik uste egin daitekeela mugatu gabe. Irakasleek porrot ere egiten dute institutuan dauden bitartean, baina nik uste dut jartzen dugun hazia beranduago loratzen ikusten dugula. Ikasketak amaituta, lanean direla, bizitza bideratu eta heldu egiten dira. Hemen zugandik urrundu egingo dira, agian, baina gero kalean hurbiltzen ikusiko dituzu beranduago. Egin duzunak zerbaiterako balio duela ikusten duzu.

http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-11-29/054/008/%C2%ABInstitutu_guztiak_dira_BeHIak%C2%BB.htm

Page 11: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

www2.deia.com/es/downloader.php?to=/fotos/suplementos/hemendik/...

Page 12: "Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"

http://www.gordexola.net/2007/pgi/almacen_archivos/archivos/Gorde%2013%20cast_44207.pdf