Irunero · 2016. 4. 5. · 1. Santiagoren gurdia, “Behiak Bazkatzen” izeneko. 2. Irungo Udalak...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 235. zk. Bigarren aroa Abuztuak 15 2014 Gaztea Portugalgo eta Katalu- niako doinuek hartuko dute Euskal Jai fron- toia. 5 Eraikik Gazte Folk jaialdia antolatu du 6 Merk2dasoa, bigarren eskuko gaien azoka 7 Gastronomia. Frantziako Nouvelle Cuisine 8 Kirolak. Juantxo Garrantxok gazteen Joko Olimpikoetan parte hartuko du. 9 Kirolak. Real Unionen berriak. 10 Gastronomia. Koxk! 11 Haurren Lehio. Toki Alai 12 Gazteen Lanak. Txingudi Ikastola 13 Bidasoa Folk 14 Gazte informazioa. 15 Kultur agenda Euskal Jira 2014 Irungo Euskal Jira Kirolak Juantxo Garrantxok Gazteen Joko Olinpiko- etan parte hartuko du.

Transcript of Irunero · 2016. 4. 5. · 1. Santiagoren gurdia, “Behiak Bazkatzen” izeneko. 2. Irungo Udalak...

  • Irungo euskarazko

    hamabostekaria I runero235. zk.Bigarren aroaAbuztuak 152014

    GazteaPortugalgo eta Katalu-niako doinuek hartukodute Euskal Jai fron-toia.

    5 Eraikik Gazte Folk jaialdia antolatu du6 Merk2dasoa, bigarren eskuko gaien azoka7 Gastronomia. Frantziako Nouvelle Cuisine8 Kirolak. Juantxo Garrantxok gazteen JokoOlimpikoetan parte hartuko du.9 Kirolak. Real Unionen berriak.10 Gastronomia. Koxk!11 Haurren Lehio. Toki Alai12 Gazteen Lanak. Txingudi Ikastola13 Bidasoa Folk14 Gazte informazioa. 15 Kultur agenda

    Euskal Jira 2014Irungo Euskal Jira

    KirolakJuantxo GarrantxokGazteen Joko Olinpiko-etan parte hartuko du.

  • 2

    Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

    Xabier Kerexeta

    Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas [email protected]

    Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

    Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

    I runero

    Irun atzoIrun gaur

    Irunen, egon badago Tximeleta Museoa.61.000 irundarron artean suertatu damitxeletazale amorratu bat; ManuelAguirresarobe da entomologoa. Ingu-mak dira bere bizitzako grina nagusia,pasio horri guztiz emana bizi da hamarurtetatik, Lapitzeko Egiluze baserrianhazi zenean deskubritu zituenetik. Ulifar-failen mundua; zerk bihurtzen ote duhain erakargarri? Hain fin, hain lirain, aldiberean izugarrizko metaformosia jasatenduen intsektuaren mundua. Askorentzatguztiz liluragarri, hainbeste artistareninspirazio iturri, euskaldunak ere de-zente sorgindu ditu maipoxak, ehunkaizen ezberdin aurki baitaitezke gureanhura izendatzeko.

    Pitxita espezie ezberdinen bila, sarea es-kuan hartuta, Pirinioak alde batetik bes-tera (eta buelta) oinez egin zituen Irungomuseoko bildumaren arduradunak; izanere, Penintsula osoa eta Europako herribatzuk arakatu ditu txipilipeta espezieberriak deskubritzeko. Larretxipi kalekomuseoan Aguirresarobek bilduriko 7.000sorgimitxie ikus ditzakegu; berak harra-patutakoak europar jatorrikoak dira, gai-

    nontzekoak elkartrukearen bidez lortu-takoak.

    Kontua da: “krisi ekonomikoa” deritzanadela medio, bilduma honek eskatzenduen proiektu museistiko egokiagoa ber-tan behera utzi duela Udalak, nahiz eta2008an Palmera-Monteron eraikin handibat horretarako egokitu zuen. Eta penada, ze pinpilinpauxa bildumaren altxo-rrak liburua ere badauka, Manuelekberak idatzitakoa inguruotako mitxerri-kak aztertu ondoren; Erlaitz, San Mart-zial, Landetxa eta Aiako Harrietakozonaldeetan barrena aritu zen zazpi ur-tean, 400 espezieen argazkiak biltzealortu zuelarik “Mariposas del términomunicipal de Irun y plantas nutricias desus orugas” (2012, Irungo udalerriko at-ximitxiak eta beren harrak elikatzen di-tuzten landareak, autoedizioa).Museo nola xume nahiz aberats honenbidez, atxita-mutxita baten ziklo biologi-koa ezaguturik, besteak beste, argi ge-ratu ahal zaio edonori, naturan, guztiaelkarlotuta dagoela, hau da, elikadura-katea deitzen den horretan, gugandikhain bereiziak diruditen kalaputxiek ereeragina daukatela gure bizitzan, eta guk,haienean, noski. Zintzitoil bilduma honi,udaletxearen atzekaldean egonagatik, ezlitzaioke bizkarra eman behar.

    Vladimir Nabokov idazle eta entomolo-goaren obra osoan euskarazko hitz baka-rra azaltzen da, 1909.an Miarritzen ikasizuen hitza: mizerikoletea...P.S: (Testu honetako tximeletaren izen ez-berdinak Jose Mari Mitxelenak bilduta-koak dira eta Heteropterus aldizkariaren15.zenbakian argitaratu zituen)

    Oharkabeko hegaldiak

    Yurre Ugarte

    Sarjia parkeaatzo

    Sarjia parkeagaur

    IUA

    : 25

    813

    Sarjia Arbelaitz jauregiaren jabegoa zen1960an Udalak erosi zuen arte. XVII. men-dean jabegoa lur eremu zabal bat zen, Bi-dasoko ihitokiraino iristen zena, bainadenboraren poderioz murriztuz joan zen,harik eta 1932an Nafarroa hiribidea eraikizen arte. Ordutik egungo azalera bera du.1933an jabeen, alegia Olazabal familia,eta Udalaren arteko akordio bati eskerUrantzu pilotalekua eraikitzea erabakizen. 1966tik aurrera parkea moldatzeko fa-seak hasi ziren, proiektuaen diseinuazNestor Basterretxea arduratu zela. Goikoargazkia 70 edo 80koen hamarkadan no-

    lakoa zen agertzen da. Sarjia hitzaren esanahiari dagokionez, J.A. Loidiren aburuz sargi hitzak behenafa-rreraz ate, sarrera, sarbide esan nahi dubaina jardin hitzetik ere etor daitekeeladio, jart = baratz frantses zaharraren di-minutibotik.Luis de Uranzuk berriz, dio, sarjiña, Iruneneta Oiartzunen zuhaitz hostotsuzko lora-tegia adierazteko erabiltzen dela. “Irundargehienentzat, ordea, sarjia Arbelaitz jau-regiko lorategia da. Duela ez urte askoJunkal kalea Sarjiazpi izenez ezagunagoazen”.

    Iturria: Irungo kaleen izenak. José Monje.

  • 3

    Giro paregabea Euskal Jiran2014ko Euskal Jiran dena primera atera zen

    1. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako arma-rriak eraman zituzten Euskal Jirako gurdian.2. Hendaiako gurdia Añanako Gezaltzarengaia aukeratu zuen. Bi neska gazte gatza ja-sotzen zuten antzerkia eginez.3. 1903tik 1916 urtera arte Behobia eta Eli-zondo“elektrobiaren” bitartez lotuta zeuden.Idei honetan oinarritu ziren Behobiako kideakgurdia egiterakoan.4. Partaidetza handia izan zuen 2014ko Eus-kal Jirak.

    Olaizola Immobiliaria agentzia

    Euskal Jira

    Behobia

    Hendaia

    1

    1 2

    3

    4

  • 4

    1. Irungo Euskal Kirol elkartekoek talo egiteko tradizioari ome-naldi bat egin zioten.2. Meakako auzolagunek “txistulariak” deitutako gurdi batprestatu zuten. Bertan, danbolina eta txistua ikusten ziren.3. Anaka 1881 eta Gordezan elkartekoek “Jostunak” gurdiaprestatu zuten.4. Kemen dantza taldea dultzaineroei omenaldi bat egin zioten.5. Trikitixak, panderoak eta txarangak hiri osoatik eramanzuten musika.

    Meaka

    KemenAnaka 1881-Gordezan

    Euskal Kirolak

    1 2

    3 4

    5

  • 5

    Landetxa

    1

    Goiko argazkietan Euskal Jirako giro paregabea ikusi ahaldegu. Umeak, gazteak eta ez hain gazteak primera pasazuten.1. Landetxako Auzo Lagunak Teileiria Lantegiko gurdi batprestatu zuten.

  • 6

    1. Santiagoren gurdia, “Behiak Bazkatzen” izeneko.2. Irungo Udalak Luis Marianoren mendeurrenea ospat-zeko gurdi bat antolatu zuen. 3. José Luis Azkue piano-jolea eta Ángel Pazos tenoreaLuis Marianoren abestiak interpretatu zituzten.4. Desfilea, Urdanibia plazako lanen ondorioz, Santia-goko Euskal Jai pilotalekuan bukatu zen. Jende pila ha-raino hurbildu zen gozatzeko nahian, bai pintxoren batjanez edota zerbait edanez.

    Luis Mariano

    Santiago

    1

    3

    4

    2

  • Musika gustukodu Mikel Salicioketa zaletasun ho-rrek eraman dukontzertu akusti-koak antolatzekoproiektua prestat-zera. “Nire asmoada neguan loka-lean zuzenekomusika eskaint-zea igande arrat-saldero. Hartara,nazioarteko tal-deak ekarri nahi

    ditut, rock and rolla eta blues estilo-koak, besteak beste”. Kalitatezko mu-sika entzuteko parada eskaintzea dujomuga, jada lagunen topaleku den lo-kalean.

    BASERRI Rock & Meat, hanburgesa goxoak eta naturalak Irungo zentroan

    Hogei urte daramatza Mikelek lanean ostalarit-zan. Bere jatetxe-taberna irekitzera deliberatuzen berriki eta ekainean proiektua gauzatu eginzen Berrotaran kalean: BASERRI Rock &Meat. “Lehenik eta behin argi neukan tabernaezberdina izan behar zuela musikari dagokio-nean. rock & rolla entzun daiteke batik bat,baina baita fadoak, flamenkoa... Jendeak es-katzen duena ere jarri ohi dut”.Musikaz goza daiteke konpainia onean, izanere asteburuetan taberna goizaldeko ordu biakarte irekita baitago. “Lagunen topaleku atse-gina izan dadila da nire asmoa”, dio Mikel Sa-liciok. Bertan egindako hanburgesakBASERRI Rock & Meaten ezaugarririk nabar-menetakoa da Irungo zentroko lokalik handienadela; 64 pertsona eserita sartzen dira. Mahaigainean aurkituko dugunaren ezaugarririk be-hiena, Irunen erositako produktuez sukaldatzendela dena. “Haragia, tomatea, letxuga, pata-tak... dena herrian erosten dugu eta ogia jatet-xean prestatzen dugu. Aurrez prestatutako

    jakirik ez da erabiltzen hemen”. Etxeko espezialitatea 200 gramoko hanburge-sak dira baita albondigak eta urdai azpikoa ere,ezkurrez elikatutako txerriarena. Sukaldekolema Ainara Escuderok eta Nerea Gallastegikdaramate. Lantaldeak Mari Carmen Ormazaballokaleko jabearen laguntza asko eskertzen du.Prezio erakargarriakKalitatea oso kontuan hartuta “prezio merkeakeskaintzen ditut”, azaldu du Mikelek. “Nik nahidudana da 30 € truke familia batek etxetikkanpo bazkaltzeko edo afaltzeko aukera izandezan”. Eta orain arteko arrakastari erreparatuzlortzen ari dela esan liteke. Patata prejituaksaltsa ezberdinez lagunduta, oilasko hegoakedota entsaladak ere aukeran daude. “Enkargubereziak ere prestatzen ditugu; esate baterako,koadrila batek edo enpresa bateko langileekbestelako menua eskatuz gero, ez da arazorik”.Gainera, laster batean zeliakoentzako platerakeskainiko ditu. Mikel eta bere lantaldea gogoz eta ilusioz aridira lanean. Jasotako erantzuna polita izan da.

    Mikel Salicio ostalaria BASERRI Rock & Meateko sarreran.

    Mikel Salicio eta Ainara Escudero sukaldaria.

    Kontzertuak

    Mikel Salicio ostalariak BASERRI Rock & Meat jatetxe-taberna ireki berri du Berrotaran kalean, Irungo zentroko lokalik handiena.Hanburgesa da bertako izarra, herrian erositako produktuez egina.

  • 8

    Juanjo Garrantxo“Txikitan ikasitakoa baliatzen dut

    batez ere”

    Txiki-txikitan hasi zen Plaiaundiko pistara hurbiltzen. Gu-rasoek alabaren entrenamendu taldea zuzentzen zuten,eta Juanjo Garrantxo alde batera eta bestera ibiltzen zen,hesiak pasatzen eta ariketa ezberdinak egiten. “Besteekentrenatzen zuten bitartean, nihaiekin jolasean ibiltzen nintzen”,azaldu du Garrantxok. Arratsaldepasa egoten zen Plaiaundin,baina ia konturatu gabe, atle-tismo irakaspenak jasotzen zi-tuen egunero. Oinarri teknikofina barneratu zuen garai hartan:“Gaur egun ez dut gehiegi entrenatzen, eta txikitan ika-sitakoa baliatzen dut batez ere”. Gurasoek ez zuten atle-tismoaren mundura azkarregi bideratu nahi izan. Horidela eta, beste hainbat kirol ere probatu zituen gazteirundarrak.

    Mutil asko bezala, futbolak harrapatu zuen. TxingudiIkastolan hasi zen, eskola kirolean. Real Unioneko harro-bitik pasa zen, eta Realera eman zuen pausoa ondoren.Jubenil mailako atezaina da orain Garrantxo, Donostiako

    taldean: “Nire osaba atezain izan zen, etahortik datorkidala uste dut”. Maila han-dia lortu du Zubieta aldean, eta futbolmunduan aurrera egiteko gai ikusten dubere burua: “Badakit zaila dela urruti iris-tea, baina entrenamenduari eta ahalegi-nari esker lor dezakedala uste dut”. Horidela eta, Realaren ateari jartzen dio gaur

    egun arreta handiena. Denbora asko eskatzen dio, etabigarren mailan dauka, beraz, atletismoa. hobbya delabaieztatu du Juanjo Garrantxok. Astean behin entrenatudu aurten, bataz beste, atletismo pistan.

    Atean eta hesietan, maisu

    Hala ere, emaitza harrigarriak lortu ditu 2013/2014 den-boraldian. Espainiako eta Europako txapeldun izan da,jubenil mailan. Kategoria horretako Espainiako errekorraegin du 110 metro hesietako proban (13’58). GazteenOlinpiar Jokoetan parte hartuko du abuztuaren amaie-ran, Nanjing-en, Txinan. “Ni disfrutatzera joango naiz. Ba-dakit ondo kokatuta nagoela, baina atleta handiakegongo dira han. Nire helburua finalean sartzea izangoda”, azaldu du Garrantxok. 110 hesietako lasterketanparte hartuko du, betidanik gustuko izan duen proban.“Proba teknikoa da, eta mentalitate hotza eskatzen du.Denbora guztian kontzentratuta egon behar duzu”. Amagaztetan hesietan ibili izanak ere eragina izango zuenJuanjoren aukeran.

    Aukera da, hain zuzen ere, irundarrak buruan eduki nahiez duen hitza. Badaki, hala ere, noizbait atletismoa etafutbola, bietako bat alde batera utzi beharko duela. “Mo-mentu hori iritsiko da, baina oraingoz behintzat, nahiagodut biak konpaginatzen jarraitu. Futbolean zentratutanago batez ere, baina atletismoa gustatzen zait, eta ahaldudan bitartean aurrera egingo dut”. Momentu bakoit-zarekin ahal bezain beste gozatu nahi du Juanjo Garrant-xok. Hamazazpi urte besterik ez ditu, denbora daukaoraindik. Eta etorkizun oparoa aurretik.

    Argazkian Junjo Garrantxo Plaiaundiko atletismo pistan.

    k i r o l a k

    Atletismoa da eguneroko gaia Garrantxo-Mendeztarren etxean. Gurasoak, Mari Carmen etaJuanjo, Espainiako txapeldun izan ziren atleta garaian. Entrenatzaile hasi ziren ondoren,alaba zaharrenak lehen urratsak eman zituenean. Etorkizun handiko atleta bilakatu zen Ma-rian, oso denbora laburrean. Helduen mailako Espainiako Txapelketan brontzezko dominajantzi zuen, hamalau urte besterik ez zituenean. Tamalez, lesioek eta osasun arazoek moztuzuten Marian Garrantxoren bilakaera. Haurra zela bizi izan zituen arrebaren lorpenak Juanjoanaia txikiak. Haren bidea jarraitu du hamarkada bat beranduago.

    “Futbolean zentratutanago batez ere, baina atle-tismoa gustatzen zait”

    Gazteen Joko Olinpikoetan parte hartuko du Txingudi AtletismoTaldeko kirolari irundarrak

  • 9

    Hemezortzi hilabetez soldata jaso gabeegon ondoren, greba mugagabean hasiziren Real Unioneko langileak uztailaren21ean. “Aurreko denboraldian zehar gre-baren aukera baztertu genuen, taldearenmartxan eragin negatiborik ez izateko”,azaldu du Angel Serrano langileen ordez-kariak. Baina behin udara iritsita, lansariajaso gabe jarraitzen zutela ikusi ondoren,lan egiteari uztea erabaki zuten.

    Negoziazioak burututa, hainbat epe adostudituzte langileek klubeko zuzendaritzare-kin. Iraila iristerako, klubak langileekikoduen zorra guztiz kitatzea izan da plangint-zaren asmoa.

    Real Unioneko zuzendaritzak baieztatu dulangileen eskakizunak betetzeko boronda-tea duela. Eta momentuz, lehenengo biepemugetan hitzartutakoa ordaindu dieklubak langileei. Ondorioz, haien betebe-

    harretara itzuli dira. Angel Serranok argidauka zein den haien helburua: “Ez duguligaren hasierara joan den urteko egoeraberdinean iritsi nahi. Ondorio larriak izanditzake horrek Real Unionentzat”. Klubakadostutakoa betetzen duen bitartean,beraz, langileek grebaren aukera bazter-tuko dute.

    Itxura sendoa hartu du taldeakKirol arloan denboraldia bide onetik has-

    teko, beharrezkoa izango da ordainketaarazoei lehenbailehen konponbidea ema-tea. Aitor Zulaika Unioneko entrenatzaileberriak argi hitz egin zuen bere aurkezpe-naren egunean: “Uztailetik aurrera, RealUnionen inguruan jendeak futbolaz baka-rrik hitz egin dezan nahi nuke”. Momentuz,azpeitiarraren eskakizuna ez da bete.

    Hein handi batean testuinguru nahasi horidela eta, Oiartzunen kokatu du aurreden-boraldiko basea Zulaikak. “Hemen gusturagaude entrenatzen, eta ondoren hankakfreskatzeko erreka daukagu. Kirol arloanzentratzeko ondo etorri zaigu”, azaldu duentrenatzaileak. Futbol saioak egiteaz gain,proba fisikoak gainditu dituzte, eta pade-lean ere aritu dira, jarduera osagarri mo-dura.

    Arazoak arazo, 2.B mailan lehiakor izatekobermea ematen duen lan taldea daukabere esanetara Aitor Zulaikak. Azken den-boraldian Unionen aritu diren jokalarienzati handi batek Irunen segitzea erabaki du.Begi onez ikusi du albistea Zulaikak: “Joka-lari beteranoak dira, kluba ondo ezagutzen

    dutenak. Garrantzitsua da jokalari horiekReal Unionen jarraitzea”.

    Oinarri hori edukita, etorkizun hurbilerakomarkatutako filosofia jarraitu du elkartetxuribeltzak. Realak Tena, Ibarbia, Iriondoeta Urkizu gazteak utzi dizkio Unioni. Etahoriez gain, eskarmentu handiko jokalariakiritsi dira, Mikel Alonso edo Aritz Mujika,besteak beste. “Gosea, esperientzia eta la-saitasuna bilatu ditugu. Uste dut kontras-tea egokia dela”, azpimarratu du Zulaikak.

    Gazte edo beterano, gipuzkoarrak izangodira aurten jokalari txuribeltz gehienak.Kirol arloan, ekonomikoan baino argiagodauka bidea Real Unionek.

    Nahastuta hasi da 2014/2015 kirol sasoia Stadium Galaldean. Azken bi urteotako ordainketa arazo larrien on-doren, ziklo berri baten hasiera iritsiko zela pentsa zeza-keen zale txuribeltzak. Baina langileen ahotsa ozen entzun da Bidasoaren ertzean,eta arazo zaharrak mahai gainean jarri ditu berriro.

    Irtenbidearen bilak i r o l a k

    Azken urteotako gainbehera gelditu nahi du Real Unionek arlo guztietan

    Langileen greba, Aitor Zulaikaren aurkezpena eta Real Unionekojokalariak ikusi dezakegu hiru argazkitan.

  • Ikastolen Elkarteak antolatzen ditueneuskararen aldeko festak oinarri har-tuta (Kilometroak, Nafarroa Oinezeta horrelakoak) elkartasuna etagastronomia eskutik helduta aurkez-ten dizkigu Koxk!-ek. Gastronomiagai hartuta, elkartasuna du helburu.Irailaren 13an biltzen den diru etababes guztia, Etiopiako Wukro he-rrian, Angel Olaran aita zuriarekin ba-tera burutu nahi den ZaporeakProiekturako izango da.Donostiako Intxaurrondo auzoanzehar 1.400 metro inguruko ibilbideaosatu du antolakuntzak (Gastrofestaantolakuntzaren kide da). Ibilbide ho-rretan zehar lau gune desberdin aur-kituko ditu bisitariak: Luis IrizarGunea (gune nagusia), Pedro ArregiGunea (euskal sukaldaritza tradizio-nalari eskainitakoa), Juan Mari Arzak

    Gunea (euskal sukaldaritza berria ar-datz izango duena) eta Gilda Gunea(pintxoari eskainitakoa).Lau gune horietan, sukaldaritza oina-rri duten hainbat ekintza egingo diraegun osoan zehar. Euskal sukaldari-rik esanguratsuenek euren sekretuakazalduko dizkiete herritarrei, horienartean, Irungo hainbat sukaldari,baieztatu dutenen artean DanakokoDavid Rodriguez.Horretaz gain, bai guneetan, zein ibil-bidean zehar, gastronomia produktudesberdinen dastaketa eta salmentapostuak jarriko dira, jendeak gastro-nomiaren onenaz gozatzeko aukeraizan dezan.Hainbat lehiaketa ere ospatuko dira,besteak beste, Idiazabal GaztarenJuan Mari Arzak lehiaketa eta Zapo-reak I Sari Nagusia (Pintxoaren Tu-nela). Bigarren horretan

    ezinbestekoa izango da publikoarenparte-hartzea. Gilda Gunean hainbattaberna eta jatetxek postu bana ja-rriko dituzte, pintxo banarekin bakoit-zak, eta gero jendeak aukeratuko duaurkeztutako zein pintxok mereziduen saria.Hori dugu Koxk! (Egin koxk elkarta-sunari!) elkartasun eta gastronomiaekimena. Soilik falta zaigu gonbita lu-zatzea irailaren 13an gerturatu eta

    gurekin batera gastronomiaz gozatudezazuen. Informazio gehiago: www.gastrofesta.com/koxk.On egin!

    Oraitz Garciagastrofesta.com

    (Egin koxk elkartasunari!)

    10

    Koxk!

    BAKAILAOA DASTA EZAZU

    Irailaren 13an ospatuko da lehen aldiz elkartasuna eta gas-tronomia uztartzen dituen ekimen hau.Lau gune, guztiak gastronomiaren ingurukoak, salmenta etadastaketa postu andana, euskal sukaldari garrantzitsuenak,Juan Mari Arzak gazta lehiaketa, pintxo dastaketa, Pintxoa-ren Tunela, Zaporeak I Sari Nagusia, haurrentzako gaztaegiteko tailerra, haurrentzako pintxo tailerra, haurrentzakoekintzak, etab. Ekitaldiz beteta dator Koxk! (Egin koxk el-kartasunari!) ekimen herrikoi berria.

  • 11H a u r r e n l e i h o a

    Toki Alai LH 3.maila

  • 12 gazteaMILLENNIALS DELAKOAK, SMARTPHONE BE-

    LAUNALDIKOAK

    Txingudi Ikastola BHI

    Pertsona batzuk daudeez oso gusturazerbait atera dutegaltzatik eskuraHatzez ukitu etaaltxatu bururasakelakoan duteeskas koberturaTraste honek aldatudigu ohiturauneoro gaude tabaturik munduraOndokoarekin, aldizbadugu lotura?hori galduko balitznolako tristura!

    Uxue Kerejeta Arza1.maila

    Mugikorra eskuangabiltza ibiltzenkobertura pixka batsaiatuz aurkitzenGau hotz ta ilun hontanez dago argirikama ondo dago, baiondotxo dakit nikAitatxok zainduko duez daukat dudarikzer egingo dugu gukhaiek biak barik?

    Naiale Lopetegui Amostegui2.maila

    ETBsat kateanaskotan dagonabehin ikusten hasi taezin abandonaBeti barrezka dagoBizardun gizonaNahiz ta gizena izanSukaldari onaOngi astintzen dituZartagin ta pertzaknahiz sukaldean baldarizan gehienentzatAhalik eta ondoenegiten du behintzatikusten aritzen denikuslearentzat

    Eneko Eguiguren Gomez4. maila

    Ez dugu erreakzionatzentonto hutsak garalaster etorriko dagugana ikaraDirudun, nahiz pobreekegingo dardarahaize, euri ta olatuetortzen baitiraPlaza, etxe ta parkeguztiak suntsituziklogenesiarekinez da inor libratuHorrelakoetan bainabihotzak elkartuelkarrekin bagaudeaurrera (eg)ingo dugu

    Nahikari Pagola Irazoqui3.maila

    Bertso-paperak

    Robin food

    Etorkin afrikarrak

    kobertura bila

    Kobertura bila

    ZIKLOGENESIA

    Millennials izenez ezagutzen dira gutxi gora be-hera 1981. eta 1995. urteen artean jaiotakoak;hots, milurtekoaren mugan, garai goxoetanberaz, etxe seguru eta erosoetan, adinez nagusiegindakoak, unibertsitate-tituluen jabe direnaketa gaur egun markek eta saltzaileek jomugatzatdituztenak.

    Gazte hauek ez dira fidatzen banku eta hipoteke-kin, eta nerabezaroa 40 urte bete arte luzatukodute. Historian izan ditugun gazte-langabeziarentasarik altuenak nozitu dituzte eta beren buruariegiten diote men, ez ezein enpresari, bizitzanzehar enpleguz 23-14 aldiz alda dezaketela kal-kulatzen denez gero.

    Erakunde eta enpresei gardentasun handiagoaeskatzen diete; gizarteaz eta ingurumenaz kez-katzen diren arren era berean fidel agertzen diraeguneroko ogia duten markekin: Google, Zara,Apple, Nike, Samsung...

    Markoi "hemen eta orain" erantzutea galdegitendiete kontsumitzeko tenorean, eta bizi garen ga-raiotan preskripzio-tresna nagusi bilakatu dituzte,etengabe erabiltzen baitituzte haien dispositiboelektronikoak erabiltzaile gisa beren mugikorta-sun-esperientziak beren jarraitzaileekin partekat-zeko.

    Markekiko fideltasun hau dela-eta, millennialoktxartelezko eta on line bidezko ordainketak egi-teko joera ia soila dela-eta, ekonomialari batzuenustez Facebook eta beste sare sozialak baliabideona izan daitezke kontsumitzaileongana iristeko.Lehenik eta behin, zirkulatzen duen diru gehienabirtuala ('bitcoins' delakoak ez aipatzearren) delajakitun dira, jakitun direnez: EBn zirkulatzen duenmoneta ukigarria %9 baizik ez da, bada!Askok, logikoki, dirua kudeatzeko tenorean balia-bide birtualak primerako plataforma direla pent-satzen dute.

    Hortaz, ezin gara harritu irakurtzen dugunean, online baliabideei buruzko azken inkesten arabera,millennialen % 53k nahiago lukeela usaimenagaltzea ezen ez beren dispositibo teknologikoak.Ia-ia beren gorputzen ataltzat dituzte eta.

    Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

    3yMedia Comunicación Digital

  • 13gaztea

    Mugaz gaindiko lankidetzarakoerakundea da Bidasoa-TxingudiPartzuergoa. Helburu horri ja-rraituta, Bidasoa Folk jaialdiaantolatu du hamalaugarrenurtez. Mundu osoko doinuakekarri izan ditu orain arte Txin-gudira, badia kultur aniztasuna-ren eta aberastasunarentopaleku bilakatzeko asmoz.Carlos Nuñez, Maria del MarBonet, Eliseo Parra, BenitoLertxundi, Ruper Ordorika edoKalakan dirajaialditik pasadiren talde edobakarlarietakobatzuk. Aurtengoedizioan, Ku-bako, Espainiako,Frantziako, Flan-driako eta Kata-luniako taldeakizango dira protagonista. “Bat-zuk oso ezagunak ez direnarren, kalitate handikoak diraguztiak”, azpimarratu du JoseanMartin jaialdiaren zuzendari ar-tistikoak. Kontzertuak doan es-

    kainiko dituzte, Irungo,Hondarribiko eta Hen-daiako toki esanguratsue-tan.

    Eszenatokiak hiru hirietanbanatuta egoteak, herri-tarrak harremanetan jart-zeko bidea eman dezake.

    “Eskualdearen barneko mugi-kortasunean sakontzeko baliodu”, azaldu du Txomin Sagar-zazu Hondarribiko kultura zine-gotziak. Baina abuztuaneskualdera etortzen diren turis-tei begira ere prestatuta dagoBidasoa Folk. “Turismoa era-kartzeko ahalmena ere badubere balioen artean”, onartu duSagarzazuk. Abuztua hilabeteemankorrena da turismoari da-gokionean, eta paisaiaz eta

    hondartzaz gain, kultur eskaint-zak ere erakar ditzake bisita-riak. Turistek “aniztasuna”bilatzen dutela baieztatu duBelen Sierra Irungo kultura zi-negotziak. Horixe da Bidasoa

    Folk jaialdiak eskaintzenduena. Bost herrialdetakotaldeak ariko dira zuzenean,folkaren inguruko estilo ez-berdinak jorratuz.

    Jaialdiari bukaera emangodio Irunek

    Abuztuaren 24ean iritsikoda Bidasoa Folk jaialdia Iru-nera. Santiagoko Euskal Jaifrontoian izango da musikaemanaldia, arratsaldekozortzietan hasita. PortugalgoToques do Caramulo taldeaariko da lehenengo. Cara-mulo mendizerraren ingu-ruan sortutako taldea da,eta abesti tradizionalak be-rritu ohi dituzte. Zuzeneko“dibertigarria” daukatela na-barmendu du Josean Martinjaialdiaren zuzendariak. On-doren, La Iaia taldeak eskai-niko du ikuskizuna,hamarretatik aurrera. Vic-ensortutako talde gaztea da,eta pop, rock eta folk doi-nuak uztartzen ditu. JoseanMartinezek “oso talde origi-nala” dela eta “estetikaasko zaintzen” dutela adie-razi zuen. Kataluniarrakizango dira 2014ko BidasoaFolk jaialdiari amaiera ematekoardura izango dutenak.

    Portugalgo eta Kataluniako doinuekhartuko dute Euskal Jai frontoia

    Bidasoa Folk festibalekoeszenatoki bilakatuko daSantiagoko pilotalekuaabuztuaren 24ean

    Argazki honetanToques do cara-mulo taldea ikuzidezakegu. IrunenAbustuaren 24anjoko dute.

    “Batzuk oso ezagunak ezdiren arren, kalitate handikoakdira guztiak”Josean Martin, jaialdiaren zu-zendari artistikoa

    Bidasoa Folk jaialdiaren 2014ko kartela

  • 414 g a z t e i n f o r

    - PINTURA LEHIAKETA

    Irungo Udalak XXIII. AdourBidasoa pintura lehiaketaantolatu du.

    Epea: Irailak 2tik 7ra

    Hartzaileak: Hemezortzi urtebaino gehiago izatea.

    Non: Amaia Kultur Zentroan.

    Sariak: Lehengo saria 2.500euro; Gazte saria (30 urtebaiano gutxiago) 500 euro;herri-epaimahaiak 500 euro.

    Datu gehiago:+ Espozizioa Irailak 19

    Urriak 12ra arte ikusi ahalizango da.

    + Sariak Irailak 19anemango dira.

    Informazio gehiago 943 505152 telefonoan edowww.irun.org-en.

    Doktor deseo irunen“DOKTOR DESEO” TALDEAKABUSTUAREN 30EAN FIKO-BAN KONTzERTUA HEMANGODU.Kontzertu hau San Pedroeta San Martzialetako jai-tan bertan beheratu zeneuria eta haizerengatiketa irungo Kultur Sailatikberri heman dute abuz-tuaren 30ean Ficoban os

    patuko dela taldearennahia ikusita.Kontzertua emango duteformatua berarekin eta"Zordak" hazierako kan-tariak izango.Gaueko hamarretan ha-siko da eta doainikizango da.

    Lehiaketak

    Hurrengo jaiak non etanoiz izango diren jakinnahi duzu? gazteau-ke ra.euskad i . ne twebgunean Euskadikojaien egutegia prestdaukate zuretzat.

    Oiasso Erromatar Muse-oak Italiara bidaia anto-latzen du, Irailaren 20eta 28 egunetan, munduetruskoaren aztarnategigarrantzitsuenak ezagut-zeko. Ibilbidea Erromanhasiko da eta Florentzia-raino iritsiko da, Tarqui-nia, Veyes, Cerveteri etabeste aztarnategi etamuseoak ezagutuz.

    Bidaiaren detaile guztiakhurrengo loturan des-karga ditzakezue:Informazio gehiago des-kargatu

    Inskripzioa betetzeko,Oiasso Museora deitubehar da (943.63.93.53).

    Italiara bidai arkeologikoa:etruskoak

  • a i s i aa 15

    IRUN Erref: 04202180 m², 4 logela (2 bikoitz, 2bakun), 2 bainugela, komuna,egongela, sukaldea, jangela, te-rraza, balkoia, trastelekua, gasezkoberogailua, tximinia txikia; kan-pora, E/M orientazioa, eguzkitsua.Altzariduna. Garaje itxia 2 autorent-zat. Kirol instalazioak.

    IRUN Erref: 04186Azalera: 52 m². 2 logela, bainu-gela, sukaldea, egongela; kan-pora. Prezioa negozia daiteke.

    IRUN Erref: 04205Etxebizitza erabat zaharberritua.Azalera: 62 m². 2 logela bikoitz,bainugela 1, egongela, sukaldea,balkoia, trastelekua, igogailua;kanpora, ekialdea / mendebal-dea orientazioa, eguzkitsua.

    IRUN Erref: 04187Azalera: 60 m². 2 logela (bikoitz1, bakun 1), bainugela 1, sukal-dea, egongela, balkoia, igogailua,gasezko berogailua; kanpora, he-goaldera, eguzki-tsua.

    Prezioa: 1.000 €Prezioa: 135.000 €

    (22.462.110 pta)Prezioa: 156.000 €

    (25.956.216 pta)

    Prezioa: 80.000 € (13.310.880 pta)

    HENDAIA Erref: 03323Hondartzan, lehen ilaran. Azalera:30 m², logela 1, bainugela, ko-muna, egongela sukalde amerika-rra, terraza, igogailua, berogailuelektrikoa; kanpora, hegoaldera,eguzkitsua. Aukeran: aparkaleku estalia.

    IRUN Erref: 03878106 m² bi solairutan, 5 logela (2bikoitz, 3 bakun), egongela, su-kalde lorategira irteeraduna,bainugela, gasoleozko berogai-lua; eguzkitsua. Aparkalekuakanpoan 3 autorentzat, arrapa-laduna. Sotoa eta txokoa.

    IRUN Erref: 0389880 m², 3 logela (2 bikoitz, bakun1), bainugela, komuna, egongelaeta sukalde handia, balkoia, igo-gailua, armairuak; hegoaldera,eguzkitsua. Zerbitzu guztietatiketa Pinudiko parketik hurbil. Mi-nusbaliatuentzako sarbidea.

    HENDAIA Erref: 03511Hendaiako gainetan, berriki erai-kitako inguru lasaian. 65 m2. Bi lo-gela bikoitz, bainugela, komuna,19 m2ko egongela, sukaldea, 10m2ko terraza, bistak, 3 armairu-dun trastelekua, berogailua; osoeguzkitsua. Aparkalekua.

    HENDAIA Erref: 04063Erabat zaharberritua. 45 m², lo-gela bikoitz bat (bi egiteko au-kera), bainugela, egongela,sukaldea, ganbara, berogailuelektrikoa; kanpora, mendebal-dera, eguzkitsua, bistak.

    Prezioa: 140.000 €(23.294.040 pta)

    Prezioa: 350.000 €(58.235.100 pta)

    Prezioa: 190.000 €(31.613.640 pta)

    Prezioa: 190.000,00 €31.613.340 pta)

    Prezioa: 159.000 €(26.455.374 pta)

    Luis Marianoren omenezko ekintzakOPERETA "DE IRUN AL MUNDO"Abuztuak 16an Non? Fikoban.Prezioa? 5 euroOrdutegia? 22:00tanZer? Luis Marianoren bizit-zari buruzko opereta biogra-fikoa. Argumentua: Zine ekoizlebatek Irun inbadituko duhainbat aktore eta abeslari-rekin operetaren printzeariburuzko pelikula bat filmat-zeko asmoarekin. Haiek LuisMarianorekin egon zirenpertsona garrantzitsuenakinterpretatuko dituzte, bainagure hiriko estra batzuk erebildu beharko dituzte. Orkestrak, abesbatzek, ban-

    dak, balletek, pianistak etaabarrek zintzo errekreatukodituzte irundar chansonnierhandiaren bizitza konplexua,aktiboa eta aparta.

    Menchu Gal eta Irungo pintura ondarea

    Zer: Menchu Gal eta Irungo pintura ondarea.

    Noiz: Uztailaren 22tik Abuztuaren 31ra.

    Non: Ficobako Lehengo aretoan.

    Ordutegia: 11:30 etatik 13:30 etara / 18:00 eta-tik 21:00 etara; Igande eta jai egunetan: 11:30etatik 13:30 etara.

    Abustuaren 14an

    IrumugarrietaGazteek Irumugarrieta mendiigoera eginez Aiako HarriaParke Naturalaz gozatzekoaukera izango dute.Goizeko 09:00tatik 13:30ak bi-tarteko ibilaldia izango da.Non? Lapuriturriko informaziopuntuan.

    Abustuaren 21an

    Altxorraren bila ErlaitzenHaurrek “Altxorraren bila” jola-saren bidez Aiako HarriaParke Naturalaz gozatzekoaukera izango dute. goizeko10:00tatik 13:00ak arte. Non? Lapuriturriko informaziopuntuan.

    Abustuaren 22an

    Taberna Ikuskizuna

    Taberna" ikuskizuna, Bapa-tean taldearen eskutik.Non? Jenaro Etxeandia.

    Abustuaren 23an

    Big Band KontsertuaPrezioa? Doainik.Ordutengia? 22:30tan.Non? Zabaltza plazan

    Abustuaren 23an

    Bildumazaletasun azokaNon? Zabaltza plazan.

  • Erreserbak943 03 05 66

    BASERRIBerrotaran kalea, 5

    (Lehengo Baserri jatetxea)

    IRUN

    ESPEZIALITATEAK- Hanburgesak - Albondigak- Urdai azpikoa- Patatak (etxean sukalda-tuak) hainbat saltsarekin: roquefort, ali-oli...- Entsaladak - Ogitarteko eskaintza za-bala- Errazioak

    Irungo zentroan

    kalitatezko platerak prezio

    onean

    Asteburuan barra irekia goizaldeko 2:00ak arte