Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 237. zk. Bigarren aroa Irailak 15 2014 Bidasoko artisau garagardoa jaio da Bidassoa Basque Brewery Erreportajea Turismo sasoiarekin pozik dago Udala Kirolak Uda emankorra izan dute Santiagotarrek 5 Inkesta Zein dira gehien kezkatzen zaituzten ara- zoak? 6 Elkarrizketa Bidassoa Basque Brewery 8 Kirolak. Aurre denboraldia gora begira abiatu du Leka Eneak. 10 Haurren Leihoa. Eguzkitza LH 2 11 Gurasoentzat. Gurasoen beldurrak 12 Gazteen Lanak. San Vicente DBH2 13 Irun Rock Jaialdia Carlos, Goyo eta Iñigo Bidassoa Basque Brewery faktoriaren sortzaileek Estebenean irailaren 19an aur- keztuko dute garagardo berria.

Transcript of Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren...

Page 1: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero237. zk.Bigarren aroa

Irailak 152014

Bidasoko artisau garagardoa jaio da

Bidassoa Basque Brewery

ErreportajeaTurismo sasoiarekinpozik dago Udala

KirolakUda emankorra izandute Santiagotarrek

5 Inkesta Zein dira gehien kezkatzen zaituzten ara-zoak?6 Elkarrizketa Bidassoa Basque Brewery8 Kirolak. Aurre denboraldia gora begira abiatu duLeka Eneak.10 Haurren Leihoa. Eguzkitza LH 211 Gurasoentzat. Gurasoen beldurrak12 Gazteen Lanak. San Vicente DBH213 Irun Rock Jaialdia

Carlos, Goyo eta Iñigo Bidassoa Basque Brewery faktoriaren sortzaileek Estebenean irailaren 19an aur-keztuko dute garagardo berria.

Page 2: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

2

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas [email protected]

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Irun atzo Irun gaur

Gaur egungo ikasle gazte bati gal-detu ezkero: zenbat margolari eza-gutzen dituzu? eta, zenbat emakumemargolariren izen aipa ditzakezu? Ezgenuke erantzun luzeegirik jasoko,ziurrenik. Galdera horiexek pertsonaheldu askotxok ere ezingo lituzkeerantzun komeririk gabe, egia. Pin-tura arte guztietarik gutxienena/mi-noritarioena izan ohi da; gainera,heziketa ofizialean “plastikaren” bai-tan baztertua eta gutxietsia dago no-labait (gainerako Europakoherrialdeetan ohi denarekin aldera-tuta behintzat). Emakume margola-riak existitu, beti existitu diren arren,pinturaren historia ofizialak gutxietsi,baztertu edo ahaztu ditu. Hala ere,eztabaidagai interesgarria da orain-dik orain ematen den emakumemargolari edota artista plastikoenurritasuna, baita badirenek duten oi-hartzun eskasa ere; hau da, emaku-meak unibertsitatera heltzekotrabarik ez daukan honetan, artemuseoak denontzako doan eta no-

nahi ugaldu direnean, artearen us-tezko “demokratizazioaren” garaian,edota artearen merkatuaren garaian.Irunen artista horietariko bat bage-nuen, 2008an hil zena, Menchu Gal,eta dugu, haren obraren lagin batikusgai baitago bere izena daramanerakusketa-gelan. Bidasoko pinturatradizioaren maisuetako batekin,Gaspar Montes Iturriozekin, eman zi-tuen lehenengo zertzeladak MenchuGalek gaztetan, gerora ibilbide oparoeta emankorreko margolari apartaizango zenak. Aurtengo udan “Men-chu Gal eta Irungo pintura ondarea”izeneko erakusketa ipini du udalak(abuztuaren 31 arte) Ficoban; gozatuahal izan dugu Galen pintzelaren piz-tiaz (“fauve”) Bidasoko ilunabarrakirudikatzen zituenean, Atharratzeko,Baztango nahiz San Martzialgo pai-saiak margotzean, edota “Elizondokoetxe gorria” deiturikoa islatzerakoan,besteak beste. Ordea, ulertezina dazergatik udan bakarrik dagoen ikus-gai irundarron pintura ondarea. Zer-gatik ez dagoen ikusgai ikasturteanzehar, inguruotako ikasleentzat(nahiz irundar guztiontzat) ikas deza-ten Menchu Gal nor zen (eta, bidebatez, Bidasoko eskola deiturikoarenmaisu guztiak). Ikasleek erromesal-dia egin beharko lukete Menchu Galaretora (edo dena delako erakusto-kira, Irungo pintura ondarea aipatuerakusketa gelan ez bada sartzen).Hala, etorkizunean behintzat, izangodute zer erantzun.

Pintzelaren piztia

Yurre Ugarte

Jesus kalea atzo eta gaur

IUA

: 52

389

Izen honen inguruko jatorria ezezaguna da. Ba-liteke Jesukristo gogoratu nahi izana, edo bestepertsonaren bati eginiko dedikatoria izateaarrazoia. 1762ko dokumentu batean jasota dago kalehonetan konponketa lanak egiteko erabakiahartu zela. San Juan Harri aldetiko patarraleuntzea zen helburua. Garai hartan, ordea,kale hark ez zuen izenik. 1853an, Mariano Jose Laskurainen idatzi ba-tean, Jesus karrika agertzen da, izen partikula-rra eta arrunta izango balitz bezala.1859ko apirilaren 26an, gauez, suak Udaletxe-ari itsasita zeuden etxe batzuk suntsitu zituen,

areastian La Salle San Martzial eskola zegoenaldean kokaturik zeudenak. Ezbehar hura ba-liatuta, etxe haien jabearekin, Maria VicentaOlazabalekin, negoziatu zen San Juan plaza za-baltzea, bai eta, bide batez, Jesus kalean ha-rrizko eskailerak jartzea ere. Urte hartanegindako Irungo kaleen zerrendan Jesusen ka-rrika agertzen zen.Goiko argazkian azaltzen den ezker aldekoetxea 1994an eraitsi zuten. Atzean, San JuanHarria plazako birmoldaketa lanak egin aurretikzegoen eskailera.

Iturria: Irungo kaleen izenak. José Monje

Page 3: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

3

Turismo sasoiaren balorazio positiboaegin du Irungo Udalak

Uztaila eta abuztua pasata,hiriak jaso duen turismoareninguruko balorazioa eskainidu Irungo Udalak. Turismodatuen irakurketa baikorraegin du Miguel Ángel PáezSustapen Ekonomikoko or-dezkariak. Eguraldia aproposaizan ez den arren, gora egindu turismo bulegora hurbilduden bisitarien kopuruak.4.500 izan dira aurten, Espai-niako eta Frantziako Estatue-takoak gehienak.

Hotelen okupazioari dagokio-nez, %90a gainditu da abuz-tuan. Uztailean, berriz, %80raere ez da iritsi. Uztaileko egu-raldia izan da diferentzia ho-rren arrazoietako bat.Eguraldia dela eta, gainera,merkataritza-turismoa izan danagusi Irunen. “Turismo bule-gotik pasa diren bisitari gehie-nek gune komertzialei etagastronomikoei buruzko in-formazioa eskatu dute”,azaldu du Páezek.

Luis Mariano, udako izarraBisitari gehien erakarri dituz-ten jardueren artean, LuisMarianoren ingurukoak azpi-marratu ditu. Kantariarenjaiotzaren mendeurrena os-patu du Udalak, hainbatekintza antolatuta, ospatuere. Horien arrakasta “begienbistakoa” dela baietsi du zine-gotziak: “Bisitari askok, fran-

tziarrak gehienak, Luis Maria-noren inguruko programa-zioaz galdetu dute. Gainera,Irungo Udalak argitaratutakoPedro Usabiagaren liburuakarrakasta handia lortu du, sal-mentei dagokienez”. Aur-tengo jardueren ondoren,aurrerantzean ere Luis Maria-noren irudiak erakargarrita-sun turistikoa sortuko duelauste du Irungo Udalak.Artista irundarraren ingurukojarduerak alde batera utzita,beste hainbat hitzordu ereizan dira Irunen udan zehar.Uztailean antolatutako DiesOiassonis jaialdi erromatarrada horietako bat. Irunen an-tzinako iraganak ere bisitariakerakartzen dituela nabar-mendu du Miguel Ángel Páe-zek: “Ehunka bisitari pasa diraOiasso museotik, eta bestehainbeste izan dira tren erro-matarraren ibilbidean partehartu dutenak”. Eta Santiago bideak ere bisi-tariak erakarri ditu Irunera.Erromesen aterpetxean 4.500lagunek hartu dute ostatuudan; hau da, iaz baino %12gehiago dira. Uztail-abuztuetan gora egitendu beti Irunek jasotzen duenbisiten kopuruak. Baina Uda-lak urte osorako emendatunahi du turismo eskaintza.

Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista

2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan da.

Olaizola Immobiliaria agentzia

Page 4: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

4

Zein dira gehien kezkatzenzaituzten arazoak?

Ines Zubillaga - 42 urteLangabezia eta ustelkeria-kasuak dira batez erekezkatzen nauten arazoak. Orain dela urte ba-tzuk, heldugabea nintzenean, ez nintzen kontu-ratzen arazo hauetaz, ez nuen lanean pentsatzeneta ez ziren argitaratzen hainbeste ustelkeriakasu.

Ascensión Vergara - 44 urte

Umeei ematen zaien hezike-tak kezkatzen nau. Adibidez,nire seme-alabei heziketabat ematen diet; bananduanagoenez, aitarekin bestegauza ezberdin batzuk ikas-ten dituzte, ordea. Batez ere,teknologia berrien erabileragehiago kontrolatu beharkolitzateke.

Amparo Gamero - 57 urte

Batez ere langabeziak kezka-tzen nau. Nire inguruneangero eta jende gehiago lanikgabe dago. Nire semeak ezdu lanik aurkitzen eta ustedut arazo handia dela guregizartean. Bestalde, osasunsistema txarrera doala ustedut; gero eta denbora ge-hiago itxaron behar da hi-tzordu bat lortzeko.

INKESTA Honorina Redondo - 82 urte

Langabezia da nire kezkarikhandiena. Nire seme-alabekorain lana badute, baina batabi urtez lanik gabe egon da. Ezdute diru askorik irabazten;baina, gutxienez, ez diet la-gundu behar. Jende gehiegi gara eta en-presa asko itxi dira, jendeaknon egingo du lan?

Luis Irisarri - 74 urte

Gazteriak kezkatzen nau, la-ganbezia oso handia delako.Nire alaba lanik gabe ibili da,eta topatzen dituen lanakoso ezegonkorrak dira; gai-nera, arrunt gaizki ordaindu-takoak izaten dira.Kontratatzen dutenek krisiegoeraz baliatzen dira bal-dintza desegokiak eskain-tzeko: hau ala ezer ez.

Page 5: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

5

Lernraumek Europa osoan ho-mologatutako metodoa darabil.Hortaz, ikasle batek ikasketak Eu-ropako beste bazter batean ja-rraitzea erabakitzen badu,metodologia berbera aurkitu etaberaz edozein institutu ofizialetanegin dezake azterketa, GoetheInstitutua izan, Hizkuntza EskolaOfiziala izan. Hain zuzen, aurtenbertan ikasle batzuk aurkeztu diraGoethekoaren azterketetara, baieta tituluak arrakastaz eskuratuere.Banaka edo talde txikitanEskolak banaka eman daitezke,ikasleari arreta albait handienaeskaintzearren. Baina gehienezzazpina laguneko taldean aritzekoaukera ere badago, betiere matri-kulatu direnen beharren araberaantolatuta.Eskola guztiak bertakoek ematendituztenez gero, nabarmendu be-harra dago ikasleek lehen egune-tik entzuten dutela aleman ezin

hobea, ikus-entzunezkoen lagun-tzaz. Gainera, talde murritzeiesker, ikasle guztiek praktika de-zakete alemana ikasgelan. Ikas-leek etengabe sustatzen dutegramatikaren eta ahoskeraren ho-bekuntza. Angela Billson zentrokozuzendariak dioenez, “jarraitzendugun metodologia "oso emaitzaonak lortzen ari da, oso denboragutxian ezagutza-maila handia er-diesten da eta".Lernraum akademian “alemanhizkuntzaz gain, bertako kulturairakastea ere dugu helburu”, na-barmendu du zuzendariak.Bereziki aipagarria da 11 eta 15urte bitarteko gaztetxoen espe-rientzia, iaz alemanez ikasten hasieta urtebetean aurrerapen bikai-nak egin baitituzte metodologiahonen bitartez.

Argibide gehiago: www.lernraum.es

Bi urte dira Lernraum aleman akade-

mia abian dela, eskarmentu han-

diko irakasleekin. Irungo erdialdean

kokaturik, Lehen Hezkuntzako,

DBHko eta unibertsitateko ikasleak

ez ezik, enpresaren, turismoaren,

nazioarteko marketinaren eta ga-

rraioaren langileekin ere dihardu.

Aleman hizkuntzaz gain, bertako

kultura irakastea du helburu.

Irundar gazte zenbait dagoenekoalemanez mintzo dira!

Angela Billson Lernraumeko zuzendaria, akademiako sarreran, Urantzu kalean.

Alemaniar hizkuntza eta kultura Irunen eta Bidasoaldean: arraskasta handiko esperientzia

Page 6: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

- nola eta zergatik erabaki duzue irunen artisau gara-gardoa egitea?Mikrobiologia-ikerkuntza lanean pasa ditut azken ha-mabost urteak AEBn. Han garagardoaren mundua des-kubritu nuen, eta lantegi batean kolaboratzen aritunintzen, industria barrutik ezagutzeko. Duela urte etaerdi bizimodua aldatzea erabaki nuen. Behe Bidasoarabueltatu nintzen, negozio honetan abiatzeko asmoz.Goyo Villabeitia bankaria eta Iñigo Pérez ingeniaria as-paldiko lagunak nituen, eta haiekin jarri nintzen harre-manetan. Inbertsio handia egin dugu, baina ondoplanifikatutako ideia izan da.

- nolako garagardoa da Bidassoa?Hiru modalitate ditugu oraingoz. “Kasper” garagardoaalemaniar estilokoa da, suabea, arina eta edatenerraza. “Mugalari” amerikar estiloko Pale Ale garagar-doa da. Zapore eta aroma gehiago dauka. Garagardoa-ren munduan murgiltzeko estilo aproposa dela ustedut. “Boise” India Pale Ale garagardoa da. Zapore min-gotsagoa eta alkohol kantitate handiagoa du. Ez diraoso garagardo bereziak, baina hasieran ezin dugu ge-hiegi arriskatu.

- non aurki eta dasta daiteke?Artisau garagardoaren ezaugarriek berek banaketa ere-mua zehazten dute. Produktu kontserbagarririk edoegonkortzailerik ez daramanez, denboraren poderiozeboluzio bat dauka eta asko alda daiteke. Hori dela eta,ezin dugu Penintsularen hegoaldera bidali, adibidez. Momentuz Euskal Herrian zehar eskainiko dugu batezere. Tokiko izaera eta nortasuna eman diogu, gainera.“Bidassoa” eta “Basque” izenez gain, garagardo bakoi-tzak istorio bat dauka atzean. Kasper euskaltzale ale-maniar bat izan zen. Kontrabandoa Bidasoaldekohistoriaren parte da. Eta Boise, Idahoko hiriburua, AEBnkomunitate euskaldun handiena biltzen duen hiria da.

- Ba al dago inguru honetan artisau garagardoarenga-nako interesik?Hazten ari den merkatua da, gero eta jarraitzaile ge-hiago ditu. Marka ezberdinak sortzen ari dira Euskal He-rrian. Hala ere, garagardoaren inguruan dagoen kulturaezin da ardoarenarekin konparatu, adibidez. Kulturahori sortzeko lan handia dago aurretik. Esate baterako,jendeak pentsa dezake artisau garagardo bat garestiadela. Baina kontuan hartu behar da guk malta Euro-pako toki ezberdinetatik ekartzen dugula, eta lupuluakAEBtik edo Zelanda Berritik inportatzen ditugula. Kali-tatean dago garagardo industrialarekiko aldea.

6

Fernando San Martin Euskara ordezkariak etaJaione Campo Udal Euskaltegiko zuzendariakEuskaraz Blai goiburuko matrikulazio kanpainaaurkeztu dute. Aurtengo eskaintzen artean,aparteko arreta merezi duen bat nabarmendudute: LANNAHI programa, langabezia egoerandauden pertsonei begira, euskara debalde ikas-teko aukera ematen duena. Zinegotziaren esa-netan, "Programa honen bitartez EuskaraArloak bat egin nahi du erakundeek lana bila-tzeko formazioaren inguruan egiten ari direnahaleginarekin". Zinegotziak gaineratu zuenaurre-izenematea egin zuten pertsonek behinbetiko izenematea egin behar zutelaSAC/HAZen, bulego ordutegian, irailaren 9tik19ra, DARDE delakoa eta etxera igorritako gu-tuna aukeztuz. Campok, bide batez, dena dela-koagatik aurre-izenematea egin ez zutenlangabeak animatu zituen aurre-izenemateaegitera, egutegi berdinean, irailaren 9tik 19ra,HAZen, eta gogorarazi zuen ezinbestekoa delamailaketa froga udal euskaltegian egitea, behinbetiko izenematea egin ahal izateko.Informazio gehiago nahi dutenek 943 505 273telefonora deitu dezakete, edoeuska l teg i@i run .o rg postara idatzi.

Prezio sisteMA BerriA UdAL eUskALtegiAnIkasturte honetarako, eskola orduen araberakoprezio sistema berritzaile bat eraiki du Euskal-tegiak "MUGI edo LURRALDEBUS txartelaren antzekoada: zenbat eta bidaia gehiago egin, orduan etamerkeagoa; bada, gure kasuan zenbat eta eus-kara eskola ordu gehiago hartu, orduan etamerkeagoa euskaltegiaren matrikularen pre-zioa". Konparazio hau erabiliz azaldu zuten Fer-nando San Martinek eta Jaione Campok preziopolitika berria.Udal arduradunen esanetan sistema honen bi-tartez eskola ordu karga gehiago hartzen dueneuskara ikasleari matrikula %35erainoko mer-katzea ekarri diezaioke, eta, gainera, ikasketaprozesuari bultzada handia emango zaio; izanere, "hizkuntza bat ahalik eta azkarren ikasteko,ahalik eta ordu gehien eskaini behar zaizkioikasketa prozesuari". Prezio politika berriak, gai-nera, hilero pagatzea ahalbidetzen du, betiereidatziz eskatu eta ordainketa helbideratzenbada. Matrikulatzeko epea: irailaren 19ra arte.

Carlos Arrecubienta, Bidassoa Basque Brewery

Irunen egindako artisau garagar-doa dasta daiteke dagoeneko es-kualdeko taberna zenbaitetan.Carlos Arrecubietak, Goyo Vi-llalabeitiak eta Iñigo Pérezeksortu dute Bidassoa Basque Bre-wery faktoria. Jatorria ahaztugabe, Alemaniako edo IparAmerikako garagardoaren tradi-zioa barneratu dute. New Yor-ken lan egin du CarlosArrecubieta hondarribiarrak, etabertan ezagutu du garagardoarenkultura.

Irungo Udalak langabetuei euskaramusutruk ikasteko aukera eskaintzen die

LANNAHIMatrikula arruntean prezio sistema

berria eraiki du

“Gargardoaren kultura sortzeko, lanhandia dago aurretik”

Carlos, Goyo eta Iñigo, Bidassoa BasqueBrewery faktoriaren sortzaileak.

Page 7: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

Caser Betharram ez da funtzionamendu isolatuko zen-tro bat, baizik eta herriko eta auzoko bizitzan txertatu-rik dagoen egoitza. Helburu hori lortzeko, AmaiaZubialde bertako gizarte-langilearen hitzetan, “harre-man handia dugu elkarte zein enpresekin. Urteanzehar, elkarlanean hainbat jarduera antolatzen dira etajaietan egitarau zabala prestatzen dugu. Hau guztiaantolatzeko, egoiliarren eta langileen inplikazioa era-batekoa da”. Hala, Alardeari buruzko Jose Maria Ballestaren ar-gazki erakusketa apailatu dute egoitzan, eta tailerrak,musika zein dantza emanaldiak, lehiaketak, buruhan-diak, txango bat eta bazkari berezia, eta, nola ez,Alarde bat ere egin dute. Jardueretan primerako giroazgozatu dute, bai egoiliarrek eta euren senidekoek, baibertaratu diren guztiek ere. Caserrek eskerrak eman nahi dizkie honako hauei:Nagusilan, Izugarriya Erraldoiak, Meaka Dantza Tal-dea, Auntxa Trikitixa Taldea eta Mendelu konpainia.

Caser BetharramenHONDARRIBIKO JAIAK

7

Goian, Trini Echeverria Case-rreko kantinera, bere biloba An-derrekin, Miriam ComerónMendeluko kantinerarekin etazenbait soldadurekin desfila-tzen. Behean, hiruak, elkarriopari ematen.

Izugarriyaerraldoi etaburuhandienkonpartsaCaserren,eta haurrenpintura lehia-ketaren ira-bazleak.

Page 8: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

8

Gora begira abiatu du denboraldia Leka Eneak

Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroa da Leka Enea-Iru-nen egoitza. Urtea ere ez du bete oraindik, baina goitikbehera aldatu du elkartea. Jesús Gómez gerenteak azaldudu arrazoia: “Toki txikietan egon izan gara orain arte, es-koletako gimnasioetan edo Artaleku Kiroldegian. Hortaz,tamaina honetako azpiegitura batek haur eta gazte ge-hiago erakartzeko eta formatzeko aukera eman digu”. Ola-keta kalean dago Sonia Etxezarreta.

Bi solairuko pabilioi handia da, eta hamarnaka mahai ko-katzeko tokia eskaintzen du. Aldagelak, bulegoak eta ka-fetegia ere baditu. “Askatasuna lortu dugu, espazioareneta ordutegiaren aldetik”, nabarmendu du Gorka Fernan-dez harrobiaren arduradunak. Azpiegitura berriari esker,berrehun pertsona mugitzen ditu gaur egun Leka Eneakmahai tenisaren inguruan.

Oraindik ere, jolas hutsaren moduan ikusten du jendeaskok mahai tenisa. Baina Jesús Gómezek ez du uste hainzabaldua dagoen iritzi hori arazo larria denik: “Argi dagoezin dugula denok Europa mailan jokatu. Mahai tenisaosasunagatik edo dibertsioagatik praktikatzea ere interes-garria da”.

Hori dela eta, hobby moduan hartu nahi duen edonorkmahaiak alokatzeko aukera dauka Sonia Etxezarreta Tek-nifikazio Zentroan. Mahai tenisak jokalaria lehen kolpeanharrapatzea ohikoa dela uste du Gorka Fernandezek:“Kirol dibertigarria da, eta ez du maila fisiko handia eska-tzen. Gainera, lehiatzen hasita, asko bidaiatzeko aukeraematen du”. Horrela hasi zen Fernandez, beste hainbatneska-mutil irundarren moduan. Denboraren poderioz,estatuko mailarik gorenera eraman dute Leka Enea.

estatuan eta europan, onenen artean2003/2004 denboraldian igo zen gizonen taldea Superdi-bisiora. 2009/2010ean emakumeek ere lortu zutenurratsa ematea. Urriaren lehen asteburuan abiatuko daaurtengo Superdibisioa.

Bi taldeak sei onenen artean ariko direla uste du Jesús Gó-mezek: “Taldeak indartu ditugu, eta joan den urtekoemaitzak hobetuko dituztela espero dugu”. Gainera, Eu-ropa mailan ere lehiatzen ari da Leka Enea. EmakumeenETTU Cup lehiaketako lehen fasea antolatu zuen LekaEneak Irunen, irailaren hasieran. Etxean jokatu arren, kan-poan gelditu ziren neska irundarrak.

Mutilek aldiz, Luxenburgon jokatu zuten lehiaketarenlehen fasea. Endika Díezek, jokalari onenak, ez zuen partehartu, Mediterraneoko Jokoetan zegoela eta. Hala ere,partidu guztiak irabazita, hurrengo faserako txartela es-kuratu zuen Leka Eneak. Emaitzak lagun, gorako joeramantenduko du Leka Enea-Irunek aurtengo denboraldian.

k i r o l a k

Azken urteotako bilakabideari eutsi dio Irungo mahai tenis elkarteak

Eskolako taldea izan zen Irungo Leka Enea bere sorreran, 1970eko hamar-kadaren amaieran. Gaur egun, mahai teniseko Superdibisioan parte hartzenduen euskal elkarte bakarra da. Bat, ez, bi talde ditu, gainera Leka Eneak goimailan: emakumeena eta gizonena. Ez hori bakarrik, Europako lehiaketetanere lehiatu da azken urteotan. Komunikabideetan ez du bere lorpenen neu-rriko oihartzunik lortu. Hala ere, mahai tenisa ezagutzera emateko laneanjarraitzen du Leka Eneak. Euskal Herrian. Erreferentea da Irungo taldea.

Emakumeen ETTU Cup lehiaketa

Lehengo Argazkian Gorka Fernandez ikusi dezakegu eta bigarrenean Leka Eneako emakumeen taldea.

Page 9: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

9k i r o l a k

Zuzendaritza lanean aritzeaz gain, ur ba-reen ataleko entrenatzailea eta kirolariaere bada Olatz Zabala. Maratoia da bereespezialitatea, eta aurten Espainiako Txa-peldun izan da 23 urtez azpiko K2 proban,Amaia Benavente taldekidearekin batera.Bakarka, zazpigarren izan da Eslovakian jo-katutako Europako Txapelketan. Zabalare-kin entrenatzen duen Jon Moreno gazteakbosgarren izatea lortu du, junior mailan.Mundialean parte hartzeko txartela esku-ratu du, gainera, Morenok. Irailaren 26tik28ra izango da, Oklahoman, AEBn. Pozikdago aurtengo denboraldiarekin: “Nire hel-burua nazioarteko txapelketa batean partehartzea zen, eta Europan eta mundu mai-lan lehiatzea lortu dut”. Hamasei urte bes-terik ez du Jon Moreno palista irundarrak. Ur bizien atalak oihartzun handiko kirola-riak eman izan ditu urterik urte. Ander Elo-segik eta Joan Crespok, besteak beste, goimailan lehiatzen jarraitzen dute. Baina aur-ten emakumezko izen batek indar handiahartu du. Klara Olazabal da sekzioko harri-bitxia. Hamasei urte baino ez du, eta na-zioarteko txapelketetan aritu da junior etasenior mailatan, bera baino kirolari heldua-goekin. Espainiako selekzioa osatzeko pro-betan sailkatzea lortu du, eta Munduko

Kopetan, eto Europako eta Munduko Txa-pelketetan parte hartu du. Maila horretanaritzeko, Irundik urrun joan behar izaten duOlazabalek entrenatzera: “Bidasoa ibaianSan Migeleko eremua dugu, baina ez daondo prestatutako instalazioa. Astean biedo hiru aldiz Orthez edo Pau aldera joanbehar izaten dugu”. Espainiako estatuan urbizietako kanal bakarra dago, La Seu d’Ur-gellen, Lleidako probintzian.

Arraunean ere badakite irunenArraunketari dagokionez, euskal kostal-dean traineruen estropadak nagusi direnarren, aulki mugikorrean ere maila jasoadago. Santiagotarrak da horren erakusle.Aurten, azken urteotako emaitzarik onenaklortu ditu arraunketa atalak Espainiako Txa-pelketan. Garazi Lasartek eta Nerea Seijokzilarrezko domina lortu dute biko scull se-niorrean. Seijo eta Lasarte, Elene Lopetegi-

rekin eta Alex Arellanorekin batera, hiruga-rren izan dira lauko scull-ean. Proba be-rean, baina gizonezko jubeniletan,brontzea eskuratu dute Ander Arellanok,Martxel Tejedorrek, Beñat Rekartek etaAnder Legazkuek. Lemazainik gabeko bikoproban ere, podiumeko hirugarren tokiraigo dira Rekarte eta Legazkue. Hondarribia-rra da Ander Legazkue, baina Irunen egitendu arraun: “Bizilagun guztiek esaten didateHondarribira joateko. Baina ni gusturanago Santiagotarretan. Familia handi batgara, eta oso giro ona daukagu”.Giroa eta taldekideen arteko harreman onaazpimarratu dute Elkarteko kirolariek. Ezin-bestekoa dute, entrenamendu gogorreiaurre egingo badiete. “Lana eskatzen du,baina gustura aritzen gara”, baieztatu duKlara Olazabalek. Giroak ez ezik, maila han-diko instalazioak edukitzeak ere lagundudu Elkartearen bilakaera eta egonkortzea.“2007an berritu zituzten, eta primerakoakdira. Bidasoa ibaiaren ertzean gaude, gai-nera; leku paregabea da”, aipatu du presi-denteak. Berrogeita zortzi urte ditu Kirol Elkarteak,eta sasoi betean dago. Harrobia lantzeazeta zaintzeaz gain, kirol emaitza esangura-tsuak lortzen ditu urtero.

Atsedenerako garaia da iraila Bidasoa ibaiarener-tzean. Santiagotarrak Kirol Elkarteko palista etaarraunlari gehienek bukatu dute 2013/2014 denboraldia. Hurrengo sasoia prestatzen hasi aurre-tik, udarak eman duena baloratzeko unea iritsi da.Uzta oparoa jaso dute beste behin ere Santiagota-rrek. Dominak jantzita itzuli dira kirolari irunda-rrak lehiaketa gehienetatik. “Gaur egun, estatukoklub onenetarikoa da. Aurten ere Europako etaMunduko Txapelketetan parte hartu dute gure kirolariek”, azaldu du Olatz Zabala elkarteko presidenteak. Udako emaitza nagusiak gogoratu ditugu irundarraren eskutik.

Ander Legazkue eta Beñat Rekarte.

Uda emankorra izan duSantiagotarrak Kirol ElkarteakNazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu dute irundarrek

Klara Olazabal

Ezkerrean: Telmo eta Klara Olazabal

Eskuinean: Olatz Zabala

Page 10: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

10 Ha u r r e n l e i h o a

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Page 11: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

11Gu r a s o e n t z a t

Azter dezagun jaio eta gutxigorabehera 8 hilabete bitartehaurraren garapen afektiboemozionalean lagungarri izandaitekeen zenbait erreferen-tzia labur. Umea amaren sabelean goxoegon da, eta jaiotzarekin alda-keta anitz bizitzen ditu: tenpe-ratura, gosea, arnasketa,digestioa, beldurra, zentzume-nak martxan jartzen dira…Aldaketa hauei guztiei eran-tzuteko eta segurtasuna sen-titzeko, bere beharrei azkareta sentikorki erantzuten duenpertsona behar du. Nor dapertsona hori? Ama, bere sa-belean eduki duena, bera izandelako aurretik jada konexioanegon den pertsona hurbilena,sentikortasuna eraikitzen hasidena. Honekin esan nahi al dut aitakedo bestelako bikotekideakezin duela pribilegiozko harre-man hori eraiki? Ezta adop-zioan edo harreran dutenekere? Ez!! Guraso eta haur ba-koitza mundu bat da eta moduanitzak badaude, baina natu-rak ematen dizkigun bideakbaliatzeari garrantzitsu deri-tzot. Honekin argi utzi nahinuke haur bakoitzak bere amaduela hoberena, elkarrekinegiten baitute egunero ha-maika elkarrekintzetan harre-man eder, bakar eta errepikaezina. Beste pertsonek para-leloki harreman berdinakegingo dituzte, beste harre-man eder bereziak osatuz.Baina gurasook gugan sinetsieta geure buruarekin kon-fiantza badugu, gai gara gure

haur jaioberriaren beharraksentitzeko eta emateko. Hau-rrak baditu gose-, egarri-, bel-dur-, logura-eskakizunak, etaama (eta atxikimendu hurbi-lak) gai da hori ulertzeko. Guresenarekin bat egin, betebeha-rrak edo ingurukoak ematendituen mezu kontrajarriak baz-tertuz.- Amaren (edo beste atxiki-mendu-pertsonaren) sentikor-tasunak eta erantzun azkarreksegurtasuna emango diote,konfiantzazko erlazioa sortuz.Haurra konfiantzaz heztenbada, inguruan eta munduankonfiantza izango du, eta se-guru ekingo dio esploratzearietapa honen amaieran.- Haurrak ezinegona azal-tzeko negar egiten du, eta hor-tik amak (edo besteatxikimendu-pertsonak) beha-rrak aseko dizkio. Amaren gor-putz komunikazioaren etadoinu lasaien bidez, haurralasai daiteke; beraz, haurrarennegarra lasaitzeko gure lasai-tasun korporala transmititzeainportantea da. Gure gorpu-tzak ematen dio haurrari ten-peratura goxoa, lasaitasuna,energia… Gure konexioa edosentsibilitatea jakintsua de-lako, eta ama bakoitzak (edobeste atxikimendu-pertsonak)eraikitzen baitu bere modua. - Gure KONTAKTU KORPO-RALAK haurraren erregulazioemozionala bideratzen du.Haurra ez da sentitzen due-naz jabetzen; hitza erabili arteezin du bere erregulazio emo-zional kontzientea sortu. Bitar-tean gure gorputza eta hitz

goxoak dira haurraren aurreemozioak edo gaizki sentitzeaerregulatuko dituztenak. Guregorputzarekiko loturak segur-tasuna ematen dio.- Haur jaio berriek ez duteoso urrun ikusten, gutxi gora-behera hobekin ikusten dutenenfokea bularra ematen dio-gun distantzia da. BEGIRADAoso inportantea da, bada, bes-tea entitzen baitugu, lagun-duak sentitzen gara;

begiratzeko, geure burua be-giratuta sentitu behar dugu.Arreta garatzeko oso garran-tzizkoa da, interesa susta-tzeko eta haurraren NIa

garatzeko. Maitasunez, goxo-tasunez begiratu, den bezalaonartuz.- Begirada galdu gabe etahaurraren neurrian ipinita, lurrabizitzeko aukera ematea eregarrantzitsua dugu. Emozio-nalki edo gustura dagoeneanlurrean ipini haurra, askatasu-nez mugi dadin. Lehen hilabe-teetan gorputz guztia mugitzendu, pozik sentitzean eskuaketa zangoak gelditu gabe mu-gituz, eta poliki atal bakoitza-ren kontzientzia hartzenjoango da. Libreki gauzak har-tzen (edo helduak emateanheltzen) hasiko da, baita buruzbehera ipintzen ere. Ondoren,katuka ibiltzera pasako da, etagero, zutitzera. Helduok lu-rrean egon behar dugu, gara-tzen laguntzeko eta beharduenean besotan hartzeko.- Hau dena bideratuz, 8 hila-bete inguruan haurrak atxiki-mendu-irudi bat sortzen du;alegia, bere beharrak asetzendituen pertsona bat dagoelakokontzientzia hartzen du, etahari lotuko zaio indarrez. Erre-ferentzia horrekin lasaitasunezesploratuko du mundua.Gugan sinetsi eta geure beldu-rrekin, aurrera, adi egoten la-guntzen baikaituzte. Zalantzakditugunean ingurukoei galdetu,beti bada norbait erreferentziaederrak eman diezazkiguke-ena epaitu gabe.GOZATU haurraz, eta ahal de-nean deskantsatu!!

Mapi Urresti OrtizKUTTUN aholkularitza

psikopedagogikoa

Umearen lehenengo hilabeteetako garapen afektiboan laguntzeko erreferentziak

Beldur emozioa. Bigarren atala

Begirada galdu gabeeta haurraren neurrian ipinita, lurra bizitzeko aukera ematea garrantzitsua dugu.

Page 12: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

12 gaztea

Komikia

Haurren argazkiak Internetera igotzeko 5 arau

Gurasook, osaba-ize-bok eta enparauokharro-harro elkarba-natzen ditugu Inter-neten gureneska-mutikoen ar-gazkiak, sekulako egi-tandiak egitendituztelako edo bes-terik gabe munduanmoñoñoagorik ez da-goelako.

Oso ondo dago, eta hala behar du: lehenago sakelako diru-zo-rroan eramaten genituen, eta orain, berriz, sakelako telefonoan.Horrez gain sare sozialen erabiltzailea izanez gero, Smartphone-tik Facebookerako jauzia tentazio handia da, hain da erraza.

Alabaina, halakoek gure pribazitatean eta gure segurtasunean,umeenean bereziki, izan dezaketen eragina ez dugu kontuanhartzen, gehien-gehienek gure bizimodu pertsonalean inolakointeresik ez dutela pentsatu ohi dugu eta.

Eta oro har hala izaten da; baina gero eta maizago topatzen di-tugu arazo latzak edo behintzat ez batere gogokoak, jatorria In-terneteko axolagabekerietan dutenak.

Hona hemen aholku batzuk, atsekabeak saiheste aldera aintzathartu beharko liratekeenak:

1. Ez adierazi argazkian non ibili ohi den umea

2. Ez aipatu helbiderik, ez erakutsi autoaren matrikularik edobestelako argibiderik

3. Ez hitz egin ordutegiez edo erregulartasunez egiten dituenaktibitateez

4. Saiatu beste senide edo lagunek ez dezaten igo umearenargazkirik aldez aurretiko baimenik gabe

5. Jakitun izan behar da argazki bat Internetera igo ordukoharen kontrola galdua dela, eta oso erraz irits daitekeela norna-hirengana, baita elkarbanatzea lagunartera mugatu bada ere.

Hauen guzti hauen helburua da asmo zitaleko norbaitek, sareanlortutako informazioari esker, umearen konfiantza ez beregana-tzea.

Bestetik, kontuan hartu umearen nortasun digitala eratzen aridela, eta ez da argitaratu behar gerora lotsagarri gerta litekeendeus, pertsona heldua denean milioika lagunek izango baituteeskuragarri haren sare bidezko bizitza.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación DigitalSan Vicente Ikastetxea DBH2 - 2

Page 13: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

13gaztea

Irun Rock Jaialdia

Kontzertu nagusienak We are Stan-dard, Plays the clash, Bigott, ZeaMays, Capsula, Belako eta Tania daSousa izango dira. Emanaldiok iraila-ren 27an Ficoban izango dira, arra-tseko 20:00etan hasita. Zortzi orduzmusika etengabe entzuteko paradaizango dute bertaratzen direnek,saioen artean 3 DJ-k euren trebeta-suna erakutsiko dute eta.

Sarrera goiztiarrak 17 euro balio du,eta Interneten bidez (servikutxa, tic-ketea eta diariovasco.com) eta ta-berna batzuetan (Sargia, Uxoa,Bukowski eta Dabadaban, hainzuzen) erosteko aukera dago. Kon-tzertuaren egunean bertan sarrera

erosi nahi izatera, leihatilean 20 euroordaindu beharko dira. Dagoenekosarrera asko salduta daude; hala ere,oraindik eskuratzeko aukera dago.

BerrikuntzakAurten jaialdian bada berrikuntza ga-rrantzitsurik: hirian emango direndoako kontzertuak. Hilaren 25ean,Zabaltza plazan, Lee juniorek joko du.26an, La bona, Frank eta PantonesSan Juan Harria plazan izango dira.Larunbatean, hilak 27, oskar Benasirundarrak Santiago kaleko Hirukikrepe-dendako terrazan joko du. Bu-katzeko, igande eguerdian HowdySan Juanen arituko da.

Jaialdiak gero eta arrakastatsuagoak izaten ari dira.

“BBK live”, “Benicassim”, “Monegros” eta “Are-

nal Sound” dira, besteak beste, adibide aipagarrie-

nak. Irunen Irun Rock Jaialdiak azkeneko sei

urteotan goruntz egin du eta aurtengo edizioa

rock independente eta alternatiboaren asmo han-

diko proiektua da.

Kontzertu nagusiak irailaren 27an Ficoban egingo

dira; baina hori ez da guztia: 25etik 28ra San Juan

eta Zabaltza plazetan, baita Santiago kalean ere,

rocka kalera irtengo da, eta dohainik.

Jaialdiaren seigarren edizioa heldu da

Page 14: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

- ESKATU ZURE BEKA 2014-2015 IKASTURTEAN UNIBERTSI-TATE IKASKETAK EGITEKO

Deialdigilea: Eusko Jaurla-ritza. Hezkuntza, Unibertsi-tate eta Ikerketa Saila.

Baldintzak: Euskal Autono-mia Erkidegoko udalerrirenbatean erroldatuta egotea2013ko abenduaren 31n.

Epea: irailaren 30a.

Informazio gehiago:h t tp : / /www. i r un .o rg/ igaz te

- AUTOESTIMU TAILERRAEMAKUMEENTZAKO"Lana, bikotea, seme-ala-bak, gurasoak... Eta... NI?NOIZ?

Inskripzioa: irailaren 10etik

25era 010 telefonoan edohauetako web orriren ba-tean: www. i r un .o rg/mu je rwww. i r un .o rg/Prezioa: Doan.

- ESKALADA IKASTAROA

Ikastaroaren helburuak: Mo-durik dibertigarrienean ira-kastea eskaladan,mugimenduaren psikomotri-zitatea, koordinazioa eta bi-sualizazioa.

Egunak: astelehen eta aste-azkenetan; astearte eta os-tegunetan; ostiraletan.

Ordua: 16:00 - 18:00

Lekua: Area51 Boulder Are-toko instalazioak, Katea au-zoan.

Adina: 5-16 urte

Prezioa: 20 eta 40 euro ar-tean, ikastaroaren arabera.

Informazio gehiago: t x i r ibue l ta@hotma i l .e s

- GURASOEI LAGUNTZEKO TAL-DEAK, familian adituak direnpsikologoek zuzenduta. “Gurasoekin” programaIrungo Udalak antolatzen du.

Noiz? Maiztasunaren ara-bera (asterokoa-hamaboste-rokoa) eta seme-alabenadinaren arabera.

Helburua: gurasoek gune bateta denbora edukitzea egu-neroko bizikidetzari buruzgogoeta egiteko eta parte-katzeko. Zailtasunei hobetoaurre egitearren, gurasodiren aldetik baliabide per-tsonalak, familiarrak eta so-zialak hobeto erabiltzenikasteko. Esperientzia per-tsonalak partekatzea etakontrastatzea.

Informazio gehiago:www. i r un .o rg/ igaz te

- ANTZERKI IKASTAROAKLEGALEON-THaur, gazte eta helduen-tzako ikastaroak.

Informazioa eta matrikulak:Irailaren 8tik 26ra arte 11eta-tik 14etara Legaleon T Tea-tro. Reina Fabiola, 28, behea(Anaka). Telefonoa: 676 5365 46.

Hasiera: 2014ko urriaren 7a.

Irungo Udalaren Babespean.

Ekintzak

414 g a z t e i n f o r

Bekak

Arkeologia ikastaroa

- URTXINTXA:www.u r t x i n t xa.o rg . Izenaemateko epea: irailak 27.Prezioa: 500 euro.- HEZKIDE ESKOLA:www.hezk ide.o rg . Izenaemateko epea: irailak 9.Prezioa: 310 euro.- MUNDO NUEVO:mundonue@gmai l .com.Izen-ematea: irailaren15etik aurrera. Prezioa:300 uro (begirale) / 250euro (zuzendari).- EZIKO UDALEKUA:

www.ezikoudalekua.net /943 217 413. (Oraindik ezdute 2014/2015eko infor-mazioa).-LARRUNARRI:www. la r runa r r i . com . Izen-ematea: zabalik!. Prezioa:310 euro (begirale) / 165euro (zuzendari).

Aisialdiko begirale edota zuzendari titulua

ARKEOLOGIA IKASTAROAIRUNEN, KUTXAK ANTOLATUTA: Arqueología de la ciudad deRoma, II- 16 urtetik gorakoei zuzendua. - Otsailetik maiatzera. Astear-tero 18:00etatik 19:00etara.Matrikula: irailaren 25era arte.www. ku t xabank .com/au las -ku t xa Tel: 943 63 53 93

Irailean IGaztekhonako ordutegiaizango du:astelehenetik ostiralera10:00etatik 14:00etara

Gazte Informazioko ordutegi berria

Page 15: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan

a i s i aa 15

Euskara ikasi IrunenUdal Euskaltegia Matrikula: Irailaren 19ra arte.Urdanibia plaza. 943 505 273euska l teg i@i run .o rg10:30-13:30 / 16:30-20:00

Irungo AEKMatrikula: irailaren 25eraarte. Legia kalea, 6. 943 628 834i r [email protected] rgOrdutegia: 10:00 -13:30 /17:00 - 20:00.

Herri Jakintza EuskaltegiaMatrikula: Irailaren 26ra arte.Nafarroa hiribidea, 13. 943 625 266. Ordutegia:11:00 - 13:00 / 17:00 - 19:00.

h e -

r r i j a -k i n t za@gmai l .com

Irungo Hizkuntza Eskola OfizialaMatrikula: Irailaren 18ra arte.Eskaera internetez eginbehar da. www.eo i r un .com43 623 381 - 943 626 391

Gorputzaren eta gogoaren oreka

Zer: Ikastaro hau proposatzen dizuezuen elkartean lantzeko. Zertarako? Osa-sun fisiko, emozional eta mentalarenoreka indartzeko.Ikastaroa euskaraz edo gaztelaniaz izandaiteke.Noiz: Asteartero Irunen 18:30etik20:30era urritik maiatzera, edo larunbatbat hilean behin zortzi orduz.Emailea: Elizabeth Olaskoaga.Harremanetarako:695 928 644, e l i zo [email protected].

Irailaren 17an

Tailerra: Internet eta Enplegua bi-latzea, posta elektronikoa sortzeaeta erabiltzeaOrdua: 16:00etan.Lekua: El Espazio.Sarrera doan.

Irailaren 18an

Espresio tailerrak: pintura eta buz-tinaOrdua: 19:00etan.Lekua: Urdanibia plaza (Ospi-tale Zaharrean).Sarrera doan.

Irailaren 16tik 22ra

Erakusketa

“Ikus-entzunezko eraikuntza” Ordua: Astelehenetik ostira-lera, 18:00 - 20:00. Larunbate-tan, 11:00 - 13:00.Lekua: Irun Factory, Jose An-tonio Loidi Bizarrondo, 8.Sarrera doan.

Irailaren 19tik urriaren 12ra

Erakusketa: XXIII. “Adour-Bidasoa” Inaugurazioa: Irailaren 19an19:30ean.Lekua: Amaia K.Z.Sarrera doan.

Irailaren 27an

“Irungo Meatzaritza ezagutzen”Ordua: 9:30 - 13:00 inguru.Lekua: Lapurriturriko informa-zio gunea.Sarrera doan.

Irailaren 27an eta 28an

Irteera Bardenas eta MoncayoSalmenta Erlaitz Mendi Elkar-tean (Peña kalea z.g.)

Page 16: Irunero · Baina Uda - lak urte osorako emendatu nahi du turismo eskaintza. Luis Marianoren inguruko jarduerak izan dira protagonista 2014ko udaren protagonista Luis Mariano izan