“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure...

25
“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko Juan Rekalde Egitasmo hau ARRATIA BHIko Hizkuntz Normalkuntza Planaren ekimen artean kokatu behar dogu. Jaio, 1999 urtean egin zan nahiz eta argia hurrengo ikasturtera arte ikusi ez. Eskualdeko berbakerearen berezitasunak batu eta erabileran eragina izateko hel- buruak eukazan eta daukaz. Ordurik hona hainbat berba, esaera, toponimo, onomastiko, gatxizen… batu dira ikasle, guraso, aitita- amama e.a. luze baten laguntzari esker. Arratia BHI Institutuak, Arratia eskualdeko Bigarren Hezkuntzako ia ikasle guztiak batzen dauz, berton Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Lemoa, Bedia, Dima, eta Zeberioko ikas- leak daukaguzalarik. Eskualdean herri batetik bestera euskera jakite eta erabilera portzentaia ezbardinak dagoz; Dimako %98tik eta Lemoako %62ra artean dagoz portzentaiok. Bataz beste %77a. Arratia osoko ikastetxeetan, publiko zein pribatuetan “D” eredua baino ez dago.(Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastetxea salbuespena da, non “A” eredua be badagoen) Eta zeintzuk dira ariketa honen helburuak? 131 Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso

Transcript of “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure...

Page 1: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

“Geure berbategie proiektua”ahozko aberastasunaren lekuko

Juan Rekalde

Egitasmo hau ARRATIA BHIko Hizkuntz No r m a l k u n t z aPlanaren ekimen artean kokatu behar dogu. Jaio, 1999 urtean eginzan nahiz eta argia hurrengo ikasturtera arte ikusi ez. Eskualdekoberbakerearen berezitasunak batu eta erabileran eragina izateko hel-buruak eukazan eta daukaz. Ordurik hona hainbat berba, esaera,toponimo, onomastiko, gatxizen… batu dira ikasle, guraso, aitita-amama e.a. luze baten laguntzari esker.

Arratia BHI Institutuak, Arratia eskualdeko Bi g a r re nHezkuntzako ia ikasle guztiak batzen dauz, berton Zeanuri, Areatza,Artea, Arantzazu, Igorre, Lemoa, Bedia, Dima, eta Zeberioko ikas-leak daukaguzalarik. Eskualdean herri batetik bestera euskera jakiteeta erabilera portzentaia ezbardinak dagoz; Dimako %98tik etaLemoako %62ra artean dagoz portzentaiok. Bataz beste %77a.Arratia osoko ikastetxeetan, publiko zein pribatuetan “D” ereduabaino ez dago.(Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastetxea salbuespena da,non “A” eredua be badagoen)

Eta zeintzuk dira ariketa honen helburuak?

131

Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso

Page 2: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

AHOZKO EREDU OKERREN KALTEAK

Hizkuntz transmisino guztietan ohiko bidea gurasoak umeariigortea dan artean, euskerearen kasuan hainbatetan ez da hau gerta-tzen. Esate baterako gurasoak euskaldunak ez direnean, euskerazjakin ez dakienez, gazteleraz besterik ez dabe egiten seme-alabakaz.Mota honetako gurasoei hizkuntza-jakintzea igortzea barik, euskere-ari jagokonez, jasotzea tokatu jakie. Umeak eskolaratzean bertatikdakarren hizkuntza barri horrenganako lehen hurreratze pausuaemongo dabe guraso askok. Batzuentzat lehenengoa eta azkena gane-ra. Ez dabe pausutxu hori sekula gaindituko eta ondorioz, ez dabehiru-lau berba solte besterik ikasiko euren bizitza osoan. Amona,aitona, kaixo, jolastoki, zorionak eta beste topikoren bat. Berbok,eskolari esker, umeak irakatsi deutsoz aita edo ama erdaldunari, etaerruz erabiliko dabez gazteleraz dabilzanean be. Euskerearen aldekojarrerea badaukiela erakusteko beharbada.

Guraso euskaldunak dituen umearen kasuan be antzeko fenome-noa gertatzen da batzutan: Aita edo ama alfabetatu bakoak direnean,hizkuntza kultotzat daukien eskola hizkuntzea, euskara batua, men-peratzen ez dabenez, amen egin eta umeak esandakoa beste barikonartu egiten dabe. Holan baino ezin dira ulertu, zorionak / urte-betetze, edo jolastu / jokatu - olgau moduko ordezkapen okerrak.

Bestelakoa da egoerea hizkuntza normalizatuetan: Gurasoak diraumearen lehen hizkuntza irakasleak, eta betebehar hau naturaltasunosoz betetan dabe. Euren hizkuntzeagaz eroso dagoz, ziurtasun osozjokatzen dakielako. Horregaitik, familiaren garrantzia ezinbestekoagertatzen da hizkuntza transmisinoan. Gure kasuan, eskoleak eraginnegatiboa be izan dau honetan, ziurtasun eza ekarri eta zabalduz.Baina konponketak antolatzen hasteko sasoia heldu da.

Guraso eta irakasleen artean be, bada beste hiztun ezbardin bat,“antzina alfabetatua” deituko doguna. Euskara batua ikasi ondoren,

132

Juan Rekalde

Page 3: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

EGA titulua eta guzti, hizkuntza formalaren idatzizko arauak bete-betean apliketan deutsoz ahozko jardunari, Euskaltzaindiaren arauakburu-belarri betez. Baina zoritxarrez euren jarioak, euskara estanda-rraren iragaztontzi estuenetik pasau ostean urtetan dauen berbakere-ak, telebista esatari gipuzkoar baten hizkuntzearen antza dauka. Etabertoko ahozko aberastasun garrantzitsuenek ihes egiten deutsoz:bizitasuna, adierazkortasuna, gatza.

Herri berbakeretatik ze urrin dagozan! Batuaren arau guztiak bete-tan dabezan euskaldun bakarrak bizkaitarrak dirala adierazi ebanAndolin Eguzkitza euskaltzainak (Eguskitza, 1999). Hainbat etahainbat aita-ama eta irakasle hiztun mota honen barruan kokatzendira. Baina ahozko erabilerea areagotzea bada erronka, zer lortzen daestrategia estuegi honeri jarraituz? Hau da, idatzizko hizkuntza for-malaren arauak ahozkoari ezarriz? Ahozko euskereak bere arauak dau-kaz, landu behar diranak eta zalantza barik, hizkuntza idatziarenbezain estu eta zurrunak ez diranak.

Esan egiten da gero, eskolak ezin dauela hizkuntzearen egoeradesorekatu hau, diglosia egoerea, gainditu. Ezin dauela kalea irabazi.Gazteek erdara baino ez dabela egiten eskolatik kanpo eta sarri esko-lan bertan be bai. Ezin dogula lortu jarduera informala euskera hu-tsezkoa izatea, askotan ezta familia barruan be. Zelan izango dau era-gin positiboa eskoleak, horren urrineko diran moldeak bultzatu ezke-ro ahozko berbetarako?

HIZKUNTZ HARROTASUNA BERRESKURATZEN

Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen etorkizuna?Jakina da, hizkuntza batek etorkizunik eukitekotan, ahozko transmi-sioa bermatuta daukanean bakarrik izango dauena geroa bermatuta.Ahozko transmisino barik ez dago bizi iraupenik. Latinaren kasua da

133

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 4: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

horren adibide. Euskereak etorkizunik izatekotan, beste mundukohizkuntza guztien moduan ahozko transmisino honi esker izangodau, bestela kitto.

Hizkuntzearen berreskuratze prozesu honetan eskolearen garran-tzia funtsezkoa izan da, da eta izango da. Hori dala eta arlo honetanbe planteamendu barriak egin eta ausardiaz erantzun behar deutseerronka berriei. Ahozkotasunaren sasoia heldu da eta ondorioz,beren-beregi landu eta baloratu egin behar da eguneroko eskola jar-dunean. Idatzizkoari garrantzi lar emoten jako ondiokarren.

Ahozkoa lantzeko abiapuntua izan behar dau etxeko ahozko jar-dunari merezi ez arren galdu arazo deutsogun duintasun edo harro-tasuna emotea. Geure burua ze gitxi eretxita egon garan geuk be ezdakigu! Eta arazo hau ez da bizkaitarrona bakarrik. Honen adibideda Anjel Lertxundik (Lertxundi, 1999:44) “Gogoa zubi” liburuankontatzen dauen hurrengo gertaerea:

“Orain urte batzuk irrati batek honako proposamena eginomen zion Maria Dolores Agirreri:-Irakur iezaguzu irratiz, hainbat ataletan, Mikela Elizegik bereaita Pello Errotaren bizitzaz idatzi zuen liburu gozoa.Maria Dolores Agirrek ez omen zuen eskaintza onartu, bereeredua Lizardirena omen zelako.”

Ahozkoa eta idatzizkoaren arteko tarte handiegiaren ondoriotzatjo leiteke jarrera hau. Baina holango dogmatismoak ahaztu eginbehar dira eta “kalitatezko” ahozko berbakereak promozionatubehar doguz eskolan. Boga-bogan dagoen berbea da kalitatea.Kalitatea industrian, zerbitzuetan, ikastetxeetan… eta hizkuntzan.

Hizkuntzearen kalitatea aztertu eban Ibon Sarasolak “EuskaraBatuaren ajeak” liburuan (Sarasola, 1998). Eta bertako baieztapenargigarri bat ekarriko dogu hona: euskeraz ez ei dagoz euskalki bi

134

Juan Rekalde

Page 5: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

baino: bata “Iparraldekoa frantsesaren eragin nabaria duena; bestea,Hegoaldeko euskalkia, errotik espainolaren mende dagoena” .Morrontza honetatik ihes egiterik ba ete dago? Egoerea holakoxeaizanik, non dago bada kalitatezko ahozko berbakerea?

Beti egon diren lekuan, jakina, gure eskualdeko ikasleen etxe,baserri eta inguru euskaldunetan. “Geure Berbategie” proiektuak,jokabide desprestijiatzaile honen errebantxa ariketa bat izan gura dau.Esaera, berba eta ahozko aberastasun jatorrak batu eta promoziona-tzea dau helburu.

Badaukagu halanda be, Koldo Zuazok (Zuazo, 2000) deitzendauen “jatorrismoan” jausteko arriskua. “Atoan, sano eta koiu” (arra-tierako berbak) moduko adibideak jartzen ditu horren froga legez.Berbok lagunarteko eta eskualdeko hizkereari jagokez bere ustez. Etaeuskara batuan (nazio hizkuntzan) holangoak erabiltean “jatorrismo”ariketea egiten ei dihardugu, euskara = artaburu hizkuntzea ekuazi-noa betez. Artaburu jarrerea ei da holako berbak babestea eta indar-tzea. Ondo ete gabiltz? Barriro be geuri, nekazal kulturan bizi gare-noi, ete dagokigu, art a b u ru konplexu horren zama ero a t e a ?Hainbeste urte “aldeano” konplexuak gainditzen eta gauza bera barri-ro be? Egia da koherentzia garrantzitsu baino garrantzitsuagoa dana,baina bizi dogun euskalki-batua diglosia egoera honetan kalterakobaino ez dira holango konparazinoak.

EUSKALDUN DENTSITATEAREN ARAZOA

Hizkuntza moderno eta hiritarra sortu beharrean ez ete da atzerapausua izango “Geure Berbategie” ? -Ez horixe! Eskualde euskaldu-netan, eta hauxe da Arratiaren kasua, baserri munduan gorde da inonbaino hobeto bertoko euskerearen gatza eta piperra. Eurak izan dira-

135

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 6: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

lako erdaldunakaz kontaktu gitxien euki dabenak. Euskaldunak eus-kaldun moduan bizi izateko aukerea euki dabe. Hizkuntza eta kul-turea espazio ekolinguistiko ahalik eta naturalenean mantendurik.Txepetxen adibide batek erakusten dau itzelean zer gertatu dan base-rri munduko balio kulturalagaz: “Herriska (Baserri) batean modandagoen altzaria hirian duela 7 urte zegoena da. Eta orain hirian altza-ri zaharrak modan daude, justu herriskan (baserrian) baztertzen aridiren herri artesaniakoak. Bi aldiz esplotatuak daude herrikoak (base-rrikoak): garesti erosten dute hiriburuan modan zeudenak, eta berta-ko altzari zaharrak nolanahi ematen (erregalau) dituzte” .(J.M. Sánchez Carrión eta Jon Sarasua, 1997: 59). Kultura hau balo-ratzen irakastea dogu helburu.

Gaur egun egoerea bestelakoa da Arratiako kaleak, eurak beerdaldundu egin dira, eta erderea sekula baino gehiago entzuten dabertako plazetan. Horixe da errealitatea. Nahikoa da erdaldun bikotegazte bakarra plazako berbakerea, ordura arte euskerazkoa, aldatuarazoteko. Nahiz eta bikoteon ume gehienak “D” ereduan ikasterabialdu, egoera horrek kalte itzela dakar. Erderearen errealitatea eremueuskaldunenetan be “gainkatu” egin dalako. Gune euskaldunetanerdaldunen presentziak euskaldunen kopuruaren dentsitatea jaitsiarazoten dau, eta ondorioz kalean euskeraz egiteko aukerak automa-tikoki behera datoz. Matematikoki demostratuta daukie soziolinguis-tek aspalditik kontu hau. Zer gertatuko litzateke Diman esate batera-ko, 500 etxebizitza barri egingo balebez, eta bertoratzen diren erdiakerdaldunak balira? Eta ez ete da horixe gertatzen ari dana gaur egunbe?

Fenomeno hau ez da barria, horixe bera gertatu zalako industria-lizazino garaian, 50-60ko hamarkadetan Euskal Herriko hainbateremu euskaldunetan. Baina beste garai batzuk ziren. Gaur egunegoereak ezbardina izan beharko leuke. Euskal Herriko mendebaldehonetan eskola euskalduna da eta hizkuntz politika bat be badauka-

136

Juan Rekalde

Page 7: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

gu hori barriro gertatu ez daiten. Badirudi baina, bata eta bestea ezdoazela guk gura bezain ondo.

Herrian euskera hutsean aritzeko posibilitateak gitxitu diranez,hiztun elebidunak askotan erdaldun huts legez jokatzera pasatu dira,eskolatik kanpo behintzat. Hizkuntza biak alkar joten aurkitzen dira-nean, argi dago zein dan beti galtzailea. Holako egoeran, zelan moti-bau gaztea euskeraz egin daien? Gaztearentzat eskasak eta ahulegiakdira oraindik euskeraz egitera motibetan dituen arrazoiak. Hizkuntzanagusiak gainditu egiten dau ia arlo guztietan hizkuntza txikia.Soziolinguistikan J.A. Fishmanek lehenago eta J.M.Sánchez Carrión,“Txepetx”-ek “Un futuro para nuestro pasado” lan ospetsuan geroa-go, argi itzi eben motibazinoa eta ezagutza ze funtsezko diran erabi-leran eragiteko orduan.

Helduengan hizkuntzeari heltzeko arrazoien artean , arrazoi poli-tikoek, kulturalek, tradizinoari eutsi edo taldeko kide sentitzeko kon-tuek garrantzi handia izaten dabe. Baina eurongan be, askotan edogehiegitan, ez dau horrek funtzionetan. Halanda be, gure proiektuakheldu eta gazte munduak lotu gura dauz hizkuntza ariketa batenbidez.

Helduon mundua eta kultura hobeto ezagutzen lagunduko deutsoikasleari, eta ezagutza handiagoa lortu ezkero euskerea erabiltekomotibazinoa be handitu egingo da. Gorago aipaturiko belaunaldienarteko transmisino antinaturalaren aurka, komunikazino eta eza-gutzaren transmisio normala berreskuratu gura da: Zaharrengandikgazteengana. Aberastasuna beti da erakargarria, baita hizkuntzan be.Eta lehenago esaniko moduan, euskaldun izateko motibazinoa han-ditzeko erronka eskolako lehen zeregina dogu. Jon Sarasuaren berbak(Sarasua, 2003) ezin hobeto jatorkuz: “Niretzako oso garrantzitsua dahizkuntzaren gozamen balioa, ñabartu, esperimentatu, hitz berriaksortzeko aukera hori. Hizkuntzak gure komunikazio eta sorkuntza

137

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 8: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

beharrak asetzeko tresna konplexu, engrasatu eta doitua behar duizan. Hizkuntzak horretarako tresna behar du, eta ez baldin bada,pasa gaitezen beste hizkuntza batera, ez gaitezen ibili erdipurdi.Kalitate sena galdu dugu. Eta gauza horietan ari gara jokatzen etorki-zunean euskaraz bizitzeak piz dezakeen interesa edo interesik eza”.Hizkuntzaren esperimentazinorako tresna izan gura dau gure proiek-tuak, hizkuntzea landuz euskaldun izateko, euskeraz bizitzeko arra-zoiak handiago eginaz ikaslearengan.

“Hizkuntz ekologia bezala formulatuko nuke eta hori ikusten dutipar moduan. Horren hastapena Txepetxek jarri zuen. Motibazioaribegira, beharbada gehiago begiratu behar diegu hizkuntz garapenarenaspektu kualitatiboei. Alderdi kuantitatiboei oso begira egon gara: Aeredua, D eredua, euskaltegiak, orrialde kopuruak, emisio orduak...Ni une honetan gehiago kezkatzen naute elementu kualitatiboek, zergaitasun komunikatibo duen jendeak, hizkuntzaren sormen balioanon geratzen ari zaigun, zenbateraino ari garen kultura itzuli bat egi-ten, %95ean itzulpena, kopia den euskal kultura batek zenbaterainomotiba dezakeen.” (Sarasua, 2003). Horrexegaitik, argi dago fotoko-pia ez dan kulturea euskaldun osoak diranengan dagoana. Aurrekobelaunaldien konunikatzeko erea hobeto ezagutuz zera lortu guradogu: euskereari darion mundu propioa geureganatu eta izan leikeanbizitasun etniko-kulturalaz jabetzen lagundu. Zeren hortxe dagoiraunbizitearen gakoetariko bat.

AHOZKOA ESKOLAN, NORMALKUNTZARAKO BIDEA

Eskola eta Euskal Herri mailako komunikabideen hizkuntza ere-duen eraginez jarduera informal eta formalaren arteko tartea handituegin da azken urteotan. Ondorioz, hiztunari ziurtasuna emon beha-

138

Juan Rekalde

Page 9: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

rrean egoera diglosi latzagoan sartu dabe. Penagarria da, gurasoerdaldundun “D” ereduko ikasleek EGA eta Hautaprobak gainditu-ta daukienak be, euren artean kalean gazteleraz egiten ikustea. Eurenharreman informaletarako ez deutsie balio ikasiriko hizkuntza ere-duak. Etxe euskaldunetako ikasleek ostera, euren etxeko berbakereadanez (euskalkia) kalean egiten dana, era naturalagoan dihardue baitaharreman informaletan be euskeraz. Ondorioz esan leiteke, komuni-kazino arruntak bideratzeko behar dan hizkuntza trebezia nahikoairakasterik ez dauela lortu eskoleak.

Horrexegaitik, ahozkotasunak ohorezko lekua behar dau eskolaneta horrantza goaz astiro - a s t i ro. Hezkuntza arloan Juan Lu i sGoikoetxearen teorizazinoagaz (2002:a) bat egiten dau “GeureBerbategie proiektuak”. Ezin deutsogu bardin euskara irakatsi etxetikBizkaierea dakarren ikasleari eta guraso erdaldundunari. Atxikitze etaMurgiltze ereduak desberdindu behar dira aipatutako ikasle eredubiontzat. Eta eskatu be ezbardin egin beharko litzakie. Halanda be,gaurko egoerea beste bat da. Unibertsitaterako hautaprobetan azter-keta eredu bakarra dago, erdaldunentzako egokitua, murgiltze ereduhorretako ikasleentzakoa, hain zuzen. Egoera bik, bide bi eskatzendabez. Arratia BHIko kasuan, gehienak guraso euskaldunen seme-alabak diranez, atxikitze ereduko ikasleak lirateke, eta ondorioz,Labayruren esaldiari jarraituz “Dakigunetik ez dakigunera” jo behar-ko geunke, ahozko kulturatik ahalik eta gehien edanez.

Hizkuntza irakaskuntzaren helburua da komunikatzeko gaitasu-nak garatzea, ahozkoa zein idatzizkoa. Baina ikasleek idatzi eta ira-kurten daben guztia hizkuntza estandar eredukoa bada, zelan gaindi-tu hizkuntza idatziaren formaltasun estua ahozko komunikazinoaaberasteko orduan? Eta batua-euskalki diglosian, herriko hizkereari,euskalkiari, bere lekua emon ezik, zelan garatu ahozko jarduna?Egoera hau gainditzeko ez dago beste erremediorik J.L. Goikoetxeak(2002: b), metodo audiolingualen haritik, “berbalizazinoa” deitzen

139

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 10: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

dauena praktikan ipintzea baino. Hau da, komunikatzeko zailtasunena u r rean aurrera egiteko estrategia komunikatibo garrantzitsuena ahoz-ko berbetea lantzea da. Bera lantzetik datoz konponbideak. Ahozkoarigarrantzia emon behar jako, ganoraz landu. Ho rtik estandarra aberas-tea be errez - e r rez egiten da. “Ge u re Be r b a t e g i e” proiektuak horixe bila-tu nahi dau: ahozko aberastasunaren jabe egin ikaslea. Berba bilatzebehar horretan hasten dan unetik bere komunikazino ahalmena gara-tuz doa, kalitatea non dagoen eta ez dagoen bereizten ikasten dauela-rik. Be reiztuz jatorra dana, erderakadea edo kalkoetatik.

Ikasleak aitite-amamen berbetea aztertzera bialtzen doguzaneanegin leikien entzumen ariketarik onena burutzen dabiltz. IñakiGaminderen (1999) esanari jarraituz, non ikasi leiteke hizkuntzeahobeto gure inguruko euskaldun oso-osoengandik baino! Ganera,aprobetxatzeko azken aukerea izan leiteke hauxe, ze gitxi kutsatutakoaltxor hau daukan azken belaunaldia laster baten desagertu egingo da.Hil egingo dira eta. Hurrengo belaunaldikook bestelako nahasteaeukiko dogu. Bere esaldia erabilirik: “Ikasiko ahal dugu entzuten?”Entzumen ariketeagaz hizkuntzea landu eta aberasteaz gain komuni-kazino ahalmena trebatu eta hiztun onak eredutzat hartzeko be baliodeusku.

Eta aldi berean kultura baten transmisioa be badago. Ikasleakaurrean daukan errealitatea ezagutzean kultura horretan dzanga egi-ten dau, konturatu barik. Egon leiteken iturri gozoenetik edatendabil. Igarri barik estimu handiagoan izango dauz bere informatzaile-ak eta euren mundua maitatzen ikasiko dau. Eta jakina, maitatzendana ez da egundo hiltzen izten. Ikerketa baten partaide sentitzeanganera, norberaren autoestimua zein ingurukoena igotzen laguntzendau ekimen honek.

Gazteen berbeteak ezin dau diglosia egoeratik ihes egin eta ondo-rio kaltegarriak ugariegiak dira. Besteak beste, erderaren morrontza

140

Juan Rekalde

Page 11: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

izugarria, “euskañol” izenaz be ezagutu izan dana. Morrontza hau ososakon sartuta daukagu, eta ez gazteen hizkuntzan bakarrik. Hau lan-tzeko asmoz, ikasleak, eurek euretara, gazteen ahozko berbeteaaztertzera bialtzen doguz eta berehala ohartzen dira ahozko jarduna zepobretuta daben. Gaztelerazko lexikoaren gehiegizko erabileraz,ohartzen dira lehenengo. Sakonago aztertzean, gazteleraren egiturasintaktikoak eta kalko semantikoak erruz aurkitzen dabez.

Zein da egoera honen konponbidea? K. Zuazok (K. Zuazo, 2000:c) “Euskararen sendabelarrak” liburuan hiru sendabide proposatzenditu:

a. sena garatzea.b. norbere hizkeran konfiantza eta ziurtasuna sendotzea.c. belaunaldien arteko hizkuntza lotura estutzea.

Eskoleak gaixotasunok osatzeko ardurea hartu behar dau. Etah o r retan dihardu azken urteotan garatu diren Hi z k u n t z aNormalkuntza Planen bidez. “Geure Berbategie” proiektuak hiruosasunbideok jorratzeko helburuz jaio zan Arratia BHIko HNParenbarruan. Eta harrezkero eskualdeko gizarte erakunde zein euskara tal-deakaz egundo baino harreman sendoagoa daukagu. HNPa kHezkuntza Sailak koordinatutako ULIBARRI programak biltzenditu eta www.ulibarri.info webgunean ikusi leitekez. Berton dagozahozkotasuna lantzeko metodologia partehartzailean oinarritutakohainbat adibide. Berbeta informala lantzeko beren-beregi sorturikoegoera komunikatibo piloa ikusi leiteke: Jolas-ordu aktiboak, irra-tiak, aldizkariak, ikastetxeen arteko txatak, aldizkari elektronikoak,jostamintza: jolasa eta kirola… eta “Geure berbategie”. Holangoforoak ideien trukaketarako asmatu diren ekintza interesgarrienakdira, zalantza barik.

141

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 12: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

GATZ BILA

Eskola hizkuntzea eredu formalekoa da, eta ondorioz, gerrikoestuegia gertatzen da egoera ez formaletarako. “D” ereduko BigarrenHezkuntzako ikasle batek matematika, Natura, Hizkuntza… KUL-TURA, hizki larriz idatzirikoa, euskeraz hartzen ditu. Horregaz bate-ra, eskola agindu, betebehar, diziplina, zigor eta abar guztiak be bai.Esan leiteke mota honetako nagusi-kontuetarako baino ez badeutso-la balio euskereak. Eta hurrengo identifikazino negatibo arriskutsuagertatu leiteke ondoren:

Euskera = Eskola hizkuntza = Lan hizkuntza (neke eta zigor hiz-kuntza).

Gaztelera = kale hizkuntza = Dibertsio hizkuntza.

Komunikabideetatik irunzten dituen eredu gehienak be, hizkun-tza informalari jagokonez, gaztelerazkoak dira, zalantza barik.Badirudi euskerea gatz bakoa dala eredu ez formalerako, gaztelerazhobeto dabizela. Hauxe da gure arazorik handiena. Eta jakina da,orain arteko moduan bardin jokatu ezkero aurrerantzean be emoitzabardinak izango doguzana. Arlo hau lantzeko asmoz sortu zan ins-titutuko aldizkariaren barruan (Arrana) “Harreman zoroak” saila.Aldizkari osoko atal interesgarriena bilakatu zan jaio zan egunetikbertatik ikaslearentzako. Bertan ikasleek alkarri mezu informalak,agurrak, irakasleok ulertu ez egiteko moduko berba eta esaerak argi-taratzen ziren. Saila “Guzur barik” deitzen da gaur egun.

Non aurkituko doguz bada, guay, rayau, sobreu… guztien ordez-koak? Zelan sortu eta promozionatu holako egitura jatorrak? Zelanegin gazte-berbakerea? Euren argota?

“Geure Berbategie” ekimenak ahozko aberastasunaren kutxan sar-tzeko atea izan gura dau. Baina argota, eurek izango dira sortzekotansortuko dabenak.

142

Juan Rekalde

Page 13: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

Gazteen hizkeraz, Kike Amonarrizek (2002: 121) Lekeitio, Gerni-ka eta Tolosako gazteen telefono mezu idatziak aztertu, eta hiru on-dorio argi atera ditu:

1- Oinarrian euskara batua eta euskalkia nahastean darabilte.2- Erabilera informaletan euskalkiarekiko joera oso nabarmena

da, horrek adierazkortasuna ematen dielako, talde nortasunzeinu bihurtua.

3- Adierazkortasuna lokuzio edo esamoldeen bidez lortu nahidenean, %90ean erdarazko lokuzioak erabiltzen dira.

Hau guztiau bideratzeko helburuagaz, “Geure Berbategie” proiek-tuaren barruan “Gazteen berbakerea” deritxon atala, sortu dogu.Gazteok euren berbakerea aztertzen ipini doguz, beti be merezi dabenhizkuntza egiturak bildu egiteko asmoz. Ariketa hau burutzen dabenartean hainbat egitura oker baztertu egiten dabez, gaztelerazko gehie-nak, besteak beste. Gazteleraren morrontza larregizkoa behera ekarte-ko ahalegin honek merezi dau, benetan. Berbakerearen kalitatearenauziaz jabetzen hasita dagoz. Euskereari gatza eta piperra atera beharjakoz, ez da gatz bakoa eta.

Hizkuntza formalak falta dauen bizitasuna, gatza, euskaldun peto-en arteko berbakerearen ur gazietan dago. Eskolak eta komunikabi-deok urok gezal bihurtu aurretiko berbetea aztertzetik be ikasi leite-keala erakutsi gure dau “Geure berbategiek”. Non aurkitu leitekezantxineko berbok? Gure nagusien berbetan.

Ahoskera aztertzeko adibidez, hau da, gazteak ikusi daien lehena-goko fonetika, antzineko pertsona izenak eta leku-baserri izenak lan-tzen dira. Onomastikoak landuaz, hain ospe txarra izan daben gureaitite-amamen izen arruntei falta daben duintasuna emon gura deu-tsiegu bide batez. Sabino Aranaren izendegikoak bakarrik merezi etedabe ospe eta etorkizuna ala? Gergorio, Kaxinto eta Delbin moduko-ak, zelan ez dira ederrak izango bada, neure amama edo aititarenakizan dira eta?

143

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 14: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

Euskal sena lantzeko arlo aberatsenetakoa, gatxizenena da. Inongatza egotekotan hortxe, zalantza barik. Eskolan ezizenokaz barre egi-nez, euskal senetik sortutako berba esanguratsuenen sormen klabeaulertu arazo egiten deutsogu ikasleari. Klabea ulertu ezkero, horrenmoduko berba adierazgarri gehiago sortzeko gai izango da ikaslea.Klabe esanguratsu deitu dogun hori metafora edo metonimia batenoinarrituta dago beti. Irudi honen indarrean dago giltzea. AsiskoUrmenetak MANTXUT (2001: 3) liburuan esaldi batean laburbil-tzen dau honen garrantzia:

“Hizkuntza batek indar metaforikoa galtzen badu , bereakegin du. Alegia, hizkuntza bateko hiztunak beren hizkuntzaimajinatu eta berregiteko gauza ez direnean, hizkuntza horrekez du gatzik ez piperrik. Ez du adierazkortasun handirik. Ezdu libertitzeko balio. Ez du bizitzeko balio.”

Berbak batzen hasiaz bateraarazo latz bat ikusi genduan: ga-txizenaren erreferentzia errealaemonik familiakoren bat bizirikegon ezkero, beharbada, haserreasortzeko izan leitekeala. Bildurhau dala eta, batuta geunkazanhainbeste berba, hantxe egonziren luzaroan gorderik. Bainahara, guk baturiko ezizen batenistoriotxoa: Asisko Urmenetarenberbaldi batean guk egindakoa p o rtazino bat, “Ga u zez t a n i o”g a t x i zena, haor non ikustendogun “Freexkue” liburuan argi-taratuta, irudi eta guzti! (Urme-neta, 2002).

144

Juan Rekalde

Page 15: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

Honek animauta, zera erabaki genduan: Gatxizenok batu etazerrenda bakarrean argitaratzea inongo erreferientzia barik. Ezta batudan herriaren izena be. Arratia osokoak, zerrenda bakarrean.

KOHERENTZIA LEXIKO AUKERAKETAN

Ahozko hizkerea landu egin behar dala esaten dogunean, euskal-kia lantzearen beharraz ari gara. Euskalkia lantzean baina, bereiztuegin behar dira euskalki literarioa eta herri hizkerea, eredu formala etaez formala, Biak be landu egin behar diralarik. Baina kontuz, eus-kalki literarioa dinogunean ez da aukeratu behar Koldo Mitxelenak“supervizcaino” eta geroago K. Zuazok “hiperbizkaiera” deituriko ere-dua, ezta Azkue eta jarraitzaileen eredu garbizalea ere. Holan besteeuskalkiengandik bereizten gaituen ezaugarriak bultzatuz ibilikoginakealako. Eta hau saihestu behar dan jokabidea da.

Okerreko bidea da baita be, “euskara batuari aditza eta deklina-bidea aldatu eta kitto” eginez gelditzea. Hauxe litzateke, K. Zuazok(2000: 116) “Bizkaiera light” deitzen dauena eta beste batzuen arte-an honako hutsak ditu:

• –a + -a > -ea da beti; *taberna itxita dago / tabernea itxita dago• Ergatibo plurala *–ek egitea, (Labayruk (Labayru, 2002) biak -ak

/ -ek onartzen ditu)• *-a / *-ena > -ala / -ana: dala, dana. • *zetorren, *zebilen > etorren, ebilen • *-itu > -idu: konbentzidu• *-zio > -ziño: alegaziño (-zino, Labayruk)• *-atu > -a(d)u: altzau

Euskalkian egitean hizkuntza arlo guztietako aukerea egiten da,baita lexikoarena be. Ezin da onartu lexiko arloan light-keriarik, ezta

145

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 16: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

ahozko jardueran ohikoa dan erlajazinoaren ondorioz gehiegitan ger-tatzen dan erdararenganako morrontza, berbakerea “erdarakazoz”betez. Hona Koldo Mitxelenaren berbak (Sarasola, 1998) auzi honenganean: “Nola esaten da erdarazko presentar euskaraz. Nik uste dutgaur galdetuko bagendu Euskalerri guztian barrena, alde ontan pre-sentatu, presentau edo orrelako gauzak entzungo genituzkeela.Eztakit beste aldean zer esango liguketen. Baina esate baterako,Lardizabalek beti eta beti aurkeztu esango du. Beraz, or aurkeztu-renalde nago. Eta ni galdetu eta itaundu-ren alde nago. Alegia, Bizkaikoautore zaharretan ezpaita bein ere preguntadu-rik edo gutxitanbehintzat, agertzen. Eta orregatik euskal-liburuak alde askotatikeredu obeak ditugu itz kontuan ere, gaurko izkera baiño”.

Ondorioz, honako jokabidea da mantendu behar dana,Euskaldunon Egunkariaren Bizkaia atalari jaramon eginez:

1- Euskalki literarioan behintzat, mendebaldeko tradizinokoakdirenak bultzatu.

2- Gure inguruko zaharragoek era jatorrean mantendu dabezanakerabili.

3- Beste euskalkietako berbei aterik ez jakie itxi behar, lekua dau-kie inolako zalantza barik.

4- Erdal jatorriko berbakaz kontu handia izan behar da morron-tzatik ihes egiteko.

Idatzizko tradizinoa be atal garrantzitsua da lexikoa aberastekokontu honetan. Horixe bera egin dogu “Geure Berbategie” proiek-tuan. Arratian izan diren idazle garrantzitsuenen testuak kontsultaudoguz, bertoko lexikoa aztertzeko asmoagaz. Irakasleon arteko beha-rra izan da hau gehienbat. Besteak beste , Añibarro, Lino Akesolo,J.A. Uriarte, Gabriel Manterola, Faustino Etxebarria, Alejandro etaBenito Larrakoetxea anaiak, Juan Manuel Et xebarria, Go t zo nAurrekoetxea, Laratzu etnografia taldearen lanak…

146

Juan Rekalde

Page 17: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

Gure berbakeran eragina izan daben Mendebaleko tradizinokobeste hainbat idazleren lanak be erabili doguz, R.Mª Azkue, SabinoArana, Rafael Mikoleta, Jaime de Kerexeta, Pello Zabala, IñakiGaminde, A. Arejita, Jabier Kaltzakorta, Igone Etxebaria, JaioneIbarra… Arlo honetako zeregina askotako lana izan leiteke. Bainagarrantzitsuena, bidea egiten ikasten joatea da. Eta helburua betezdoa, gurea dan tradizinoa estimu handiagoan izango dogulako zen-bat eta hobeto ezagutu. Esan eta egin egiten dogu, prediku hutseangelditu barik.

GEURE HISTO R I ATXOA: HIZTEGI INTERAKTIBO A R E NJAIOTZA

Lehen edizinoa

Egitasmoa, 1999. urtean jaioarren, paperezko lehen argitalpe-na ez zan 2000-2001 ikasturteraarte egin. Hasierako ideia izanzan, eskualdean galtzeko arris-kuan dagozan berbak batzea, etae u rotarik gaurkotasuna daukie-nak eta erabilgarri diranak pro-mozinonatzea. Bertokoa dan hiz-tegi fondo bat egitea pentsau zan,i k a s l e a rentzat kontsultagarri beizan leitekealakoan.

2001-02 ikasturtearen hasierarako, lehen berba zerrendea prestaugenduan (1.437 berba). Zerrenda hau osatzeko abiapuntua mende-

147

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 18: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

baleko euskalkian argitaratuta egozan berba zerrendak izan ziren(Mendebalde Elkartearena, HABE, Ulibarri Euskaltegia, IkastiraCD…). Guztiekaz zerrenda bakarra argitaratu eta ikasleen arteanbanandu genduan. Jaiota egoan jada euskerazko lehen hiztegi inte-raktiboa!

Bigarren edizinoa

Honen ostean, beti be ikasle-akaz, eskuartean geunkan edizino-an falta ziren berbak topeteari ekingeuntson herri, auzune, etxe etabazter guztietan. Berehala ohartuginan hainbat eta hainbat ez ziralaageri ohiko hiztegietan. Ez Azkue-renean ezta L. Mitxelenaren "Oro-tariko Euskal Hiztegia" bildumanbe. Holan, proiektua gero eta zaba-lagoa egiten joan da. Zabala denpo-ran, urte bete baino epe askoz luze-

ago bateri begira dagoalako. Eta zabala espazioan, institutuaren mu-gak gainditzeko helburua be badaukalako "Geure Berbategie" proiek-tuak. Proiektuan parte hartzen hasi ziren ikasleek, institutua itzi oste-an be laguntzen jarraitzeko aukera euki eien, posta elektronikoa era-bilitea pentsau genduan: [email protected] helbiderabialtzen dabez ikasle ohiek zein beste edozeinek be, eurek aurkituri-koak.

Hurrengo informazinoa eskatzen jakie kanpoko laguntzaileei, faltadan berba bat aurkitzen dabenean:

1- Berbearen izena.2- Esanahia, adibide eta guzti.

148

Juan Rekalde

Page 19: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

3- Informazino iturria.

Ikasturte horren amaierarako (2000-01), paperezko bigarren argi-talpena kaleratu genduan. Baturiko berbak 1.830 izan ziran.

Hirugarren edizinoa

Proiektua gorputza hart ze njoian, eta hirugarren edizino hone-tan, posta elektronikoari eskerbiderkatzen hasi jakuzan kanpokokolaborazioak.

Horrezaz gain, euskalkiaren tra-dizino literarioaren altxorretik behasi ginen edaten, gorago azaldudanez. Holantxe, 2001-02 ikastur-teko edizioan baturiko berbak2.700 izatera heldu ziran.

Arazo tekniko pare bat:

1. Ortografiari buruzko zalantzak. Hiztegietan ageri ez diren berbetanh u r rengo erizpidea jarraitu dogu: Lehenik, euskara batuan berbabera badago, nahiz eta aldaketaren bat izan, batura gehien hurre-r a t zen dan eredua mantendu dogu (adb. H eta Z/S auzietan).

1. Bigarren, Euskara Batuko hiztegietan ez baletor Bizkaiko tradi-zinoa aztertuko dogu, eta hor egon ezkero berorri jarraitu (adb.R.M. Azkuerena edo Orotariko Euskal Hiztegia).

1. Azkenik, batean zein bestean ez badator, Mendebaldeko ezau-garriak hobetsi doguz (adb, ez h-rik, ez z-rik).

2. Berbak mugagabean ala mugatu singularrean ipini? Gaur egu-

149

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 20: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

neko mendebaldeko hainbat berba zerrenda mugatu singularrezeginda dagoz. Iñaki Gaminderen "Bakio berbarik berba", edo"Eibarko esakerak" lanak adibidez. Gure erabakia, hauxe izanzan: mugagabez jartzea, baina –a amairea baleuko berbeak,parentesi artean mugatu singularra be lagunduko leuke. Adb.Mamala (Mamalea).

Zenbat eta gehiago arakatu herriaren ahozko jakintzan, altxorraaberastuz joan da. Ikasleek berbakaz batera, hainbat esaera, lokuzioe.a. be ekarri izan dabez. Eurotariko hainbat egundo batu bakoakdira. Ondorioz ESAERAK deituriko atal barria sortzea pentsau gen-duan. Guztira 142 bildu ziran.

In t e resgarri eretxi geuntsan leku eta baserri izenak batzeari be. Ba i n aze r rendea amai bakoa litzatekeanez, ondoko erabakia hartu zan: Ga u regun daukien ahoskerea, eta euren antzineko idatzizko forma ez b a r-d i n t zen diranak sart zea. TO P O N I M OAK sailean dagoz batu dire n110ak. Toponimo eta oikonimoek (baserri eta etxe izenak), hiztegial a n t zeko eta fonetikaren nondik-norakoak aztert zeko be balio deuskue:Adb: Anea <Aranea, Angun < Ara n g u ren, Uxar < Ur i z a r.

Gorago arrazoitu danez, duintasun gorena emon asmoz ONO-MASTIKOAK saila be hasi genduan, eta 42 batu dira. (Gaur egu-neko formea eta antzineko ahoskerea bat ez dabenak). Adb. Delbin,Sisili, Kaxinto.

WEB ORRIAhttp://www.geureberbategie.cjb.net http://es.geocities.com/geureberbategie

Informatikari esker, oso erabilgarria gertatzen da ariketa honetanformato elektronikoa. Tresna honi esker berbak berehala topetan

150

Juan Rekalde

Page 21: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

dauz, doanekoa da, eguneratzea errez-erreza da eta ez dau ahaleginerraldoirik eskatzen.

Horrez gain, eskola eta eskualdeko mugetatik harago joateko baliodeusku. Euskal Herri zein kanpotik be edozeinek egin leike kontsul-ta. Eta aportazinorik baleuko lehen esandako helbide elektronikorabialdu leike. Bizi-bizia zan proiektua askoz biziagoa egin da ondioka-rren webguneari esker.

Esku arteko laugarren edizinoa

Ahozkotasunari garrantzia emon ahala, beste hainbat atal barrizabaldu beharko geunkezala pentsau dogu. GATXIZENAK adibidez.Gatza eta piperra aztertzeko bide zoragarri legez jo dogunez, ba ba-tzeari ekin deutsogu. Adibidez:

– Melaxo: Goxo-goxo berba eginez, dana lortzen dauelako.– Poxporo-kaja: Ezer garrantzitsu gordetako balio ez dauen kutxa.

Horrexegatik, sekretuak gordetan ez dakienari esaten jako.Kontakatillu edo kuxkuxeroari.

– Trinko: Trikitixa joten ikasten lortu ez ebalako.

O N O M ATO PEIAK be batu eta pro m o z i o n a t zekoak dira.Adibidez:

– Klaskadea: Gauzek lurra jotean sortzen daben zaratea.– Karkaxadea: Oiloek ateraten daben zaratea.– Kukurruku estule: Estul larria.

Gazte-gaztelera arteko menpekotasun joera horren aurkako saioaGAZTEON BERBAKEREA deitu dogun saila da. Bertan eurentzatjatorrak diren lokuzino, esaera e.a. batu eta bultzatuko dira. Ondo etatxarto dagoana bereizten ikastean egon leiteke morrontzaren aurkako

151

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 22: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

antidotoa. Adibidez:

– "Txintxilintxontxi": Mutil edo neska politari esaten jakie.– "Lebatza balitikok!": Pertsona lodi bati buruz erabiltzen da.– "Neska horren etxean beti obretan jauzek" (Ostie lango hautse

jekokelako).– "Kakea emon": Astuna izan. Lapatza, lapatina. Ur m e n e t a .

(Arropetan itsasten dan bedarra).

Gazte konexioa lortu gura bada jarrera purista edo garbizaleegiakbe baztertu egin behar dira. Gure artean funtzionau izan daben topi-ko batzuk baztertuta egon behar leukie honezkero: Euskeraz ez dago-ala irainik edo txorigorririk. Guzur honen froga J. Aurkerena, C.Garcia eta J. Zelaiaren "Irainka" liburua (1999) dogu. Guk gurealdetik, TXORIGORRI ETA IRAINAK txapelketea antolaukodogu. Ekimen honen bidez hainbat berba batzeko bidea eukikodogu, bide batez, erdarazkoak derrigor zertan erabili ez daukagulafrogatzen dogularik. Adibidez:

– Uzkilatza: Gizonak gustoko dituen gizonezkoei esaten jakie,homosexual. (Iraina)

– Zentella! (Txorigorria)– Ostia ta eurria! (Txorigorria)

UMEEN BERBAKERA berezia batzea be aurreikusita daukagu,nahiz eta hasteko gagozan oindiokarren.

GIZARTERATZEA ETA PROMOZINO A

Eskola kanpoko lana be garrantzitsua da, eta horretarako GANO-RAZ Euskara Taldearen laguntzea daukagu. "Geure berbategie"-aren3. edizioko aleak banatu doguz eskualdeko leku estrategikoenetan:

152

Juan Rekalde

Page 23: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

Zahar-etxe, gaztetxe, taberna eta euskaltzale diren hainbat laguneri beemon deutsegu. Beti be, amaitu bako hiztegi ireki bat legez aurkeztendeutsegu. Zoragarria da, adibidez, Igorreko "Gaulora" tabernan, ber-tako jabea dan Kepa Intxausti bertsolaria adibidez, bezero euskaldu-nakaz berba bila ariketan jo ta ke dabilzanean ikustea. Euskaltzain-dian be ez dago horren antzeko hizkuntza eztabaida biziagorik!

Etxeko berbakereari bere duintasuna berreskuratzeko ahaleginhonetan ze mesede egiten deutsien geuk be ezin dogu kalkulau!

Hizkuntz normalkuntza ikuspegitik hasita gengozan konturetan,berben promozinoak hiztegi fondoa egiteak baino garrantzi handia-goa eukala, eta arlo hau sakonago jorratzea pentsau zan. Horretarakohonako ekintzak bideratu ziran:

– Ikasgeletako promozinoa poster bidez: Hamabostero gazteek era-biltzen ez dabezan berbak, baina tradizinonoan erabiliak izandiranak, jartzen doguz ikasgeletako arbeletan postertxo batean.Berbok erabilgarriak izan behar dabe. Adb. ARRASTI, GAL-GEA, BRINEAN, TXATAL, ALOSO, EURBEHEREA, EUR-GOREA…

– Balio etnografiko handia daukien hainbat eta hainbat berbadagoz promozionau ezin direnak. Horreik batu bai, baina pro-mozionau ez doguz egiten.

– "Geure Berbategie"aren ale bana ikasgela bakotxean, beste hizte-giekaz batera. Ingeles, frantses, gaztelera, latin eta HiztegiEntziklopedikoaren ondoan, hantxe dago harro-harro danonartean osotu dogun berbategie. Honek be garrantzia handiadauka. Eskola institutuzioak, erakutsi egiten dau benetan balo-rau egiten dauela etxean egiten dan berbakerea.

– Institutuko aldizkarian, ARRANA izenekoa, "Arratiere a ren txo-koa" deitzen dan orrian bertoko berbak, esaerak e.a. lantzen dira.

153

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko

Page 24: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

– Ir ratia: Institutuko irratiko esatariak be bertoko euskerandabiltz egunero jo eta ke. Eskuartean daukiez Euskaldunon egun -karia (Bizkaia saila), Egunero eta Begitu Arratiako euskerazkoaldizkaria. Oso garrantzitsua deritxegu eurak holan, erariknaturalean bizkaierea produzitu eta jasotzeari, inolako bortxabarik. Euren euskerearen "perlak", egitura bitxi eta orijinalak,be erakusten dabez berton.

– ZERTU Arratiako Kultura Alkarteak lana argitaratzeko asmoaerakutsi deusku. Taldeak argitaratzen dauen BEGITU, euske-razko aldizkariagaz batera, Arratiako etxe guztietan doan bana-tzeko asmoa dauka. Aurton berton ganera. Etxeotan jaio direnberbok ea barriro be beharko leukien lekua berreskuratu eta ber-tokoen ahoetan bizi-bizi irauten daben.

AIPAMENAK

AMUNARRIZ, K. (2002). Kike Amunarrizi elkarrizketa. BAT soziolin-guistika aldizkaria, 42. Andoain: SEI

AURKERENA, J., GARCIA, C., ZELAIA. J. (1999) Irainak. Bilbo: Gero-Mensajero.

EGUZKIZA, A. (1999). Euskalkien lekua literaturan. Bilbo: Mende-balde Kultura Alkartea.

GAMINDE, I. (1999). Bakio berbarik berba. Bilbo: Labayru Ikastegia.

GOIKOETXEA, J.L. (2002-a). Juan Luis Goikoetxeari elkarrizketa. BATSoziolinguistika aldizkaria, 42. Andoain. SEI—(2002-b). Lexikoaren ikaskuntza. Euskalingua, www.mendebal-

de.com/euskalingua. Mendebalde Kultura Alkartea.

154

Juan Rekalde

Page 25: “Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekukomendebalde.eus/jardunaldiak/2003/geure berbategie proiektua, ahozko... · Holango egoera nahastetsuan zein da euskerearen

—(2002-c). Irakaskuntzaren berbalizazioa atxikitxe eta murgiltzeereduan" Ulibarri programa: www.ulibarri.info.

LABAYRU IKASTEGIA. (2001). Bizkai euskeraren jarraibide liburua.Bilbo: Labayru eta BBK Fundazioa.

LERTXUNDI, A. (1999). Gogoa zubi. Euskara, identitatea, etorkizuna.Zarautz: Alberdania.

SÁNCHEZ CARRIÓN, J.M. eta SARASUA, J. (1997) Biziaren hizkuntzaz,Txepetxekin solasean... Bilbo.Gara. Gogoeta saila.

SARASOLA, I. (1998). Euskara Batuaren ajeak. Zarautz: Alberdania.

SARASUA, J. (2003). Zergatik izan euskaldun? Larrun aldizkaria, 62.Lasarte-Oria. Argia.

ULIBARRI PROGRAMA, (Hizkuntza Normalkuntza Planak): "Eskolahiztun bila-jardunaldia" www.ulibarri.info.

URMENETA, A. (2001). Mantxut? Lokuzioak. Argia.—(2002). Freexkue. Argia.

ZUAZO, K. (2000). Euskararen sendabelarrak. Zarautz: Alberdania.

155

“Geure berbategie proiektua” ahozko aberastasunaren lekuko