GIDA02 - KirolgelaHori bai, ikastetxean aholkuak eman eta bideratu arren, guk atal honetan hasteko...

15
GIDA02 JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA IKASLEEI (12-16 URTE) ETA GAZTEEI ZUZENDUA

Transcript of GIDA02 - KirolgelaHori bai, ikastetxean aholkuak eman eta bideratu arren, guk atal honetan hasteko...

GIDA02JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

IKASLEEI (12-16 URTE) ETA GAZTEEI ZUZENDUA

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

2

AURKIBIDEA

00 SARRERA 3

01 ZER DA JARDUERA FISIKOA? 5

02 ZERGATIK EGIN BEHAR DUT JARDUERA FISIKOA? 6

03 NON EGIN DEZAKET JARDUERA FISIKOA? 8

04 ZER EGIN BEHAR DUT? 12

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

3

00 SARRERAZiur maskota bat duzula edo maskota bat duenik ezagutzen duzula. Txakur bat, txori bat, dortoka bat… Animalia guztiek, kumeak direnean, ikasten dute ehizatzen edo ihes egiten, jolasen bidez helduak direnerako prestatzen; etengabe ari dira jolasten, korrika egiten, zapatetako kor-doiak kosk egiten, saltoak egiten… Pertsonoi ere antzeko zerbait gertat-zen zaigu; jolastea gustatu ere egiten zaigu, asko ikasten dugu horreta-tik, batez ere haurtzaroan, baina baita helduak garenean ere. Jolasa oso garrantzitsua da maila guztietako garapen egokia izateko, gizakiontzat ez ezik animalientzat ere.

Baina gaur egin arazo bat dugu… gero eta gehiago jolasten da eseri-ta, ordenagailuak eta bideokontsolak agertu zirenetik batez ere. Azken finean, mugiarazten gaituena pantailaren barruan dago eta jokalari bakoi-tza sofan.

Komunikabideetan behin eta berriz ikus dezakegu nola hausten diren errekorrak, Nadal edo Kaka bera bezalako fenomenoak ikus ditzakegu, baina benetan jostatu nahi badugu gure lagunekin, eta bide batez, jar-duera fisikoak dakarzkigun onurez ohartu, ez da erraldoi horiekin zertan

alderatu, nahiko da besaulkitik irten, ordena-gailua utzi eta beste barik aritzea gure esku dagoen edozein jardueratan.

Jarduera fisikorik ez egitea erabakitzen baduzu, kontuan izan geroago eragingo dizula. Sedenta-rismoak osasun arazoak ekar ditzake, lagunak izateko aukerak gutxitu ditzake… horrexegatik da garrantzitsua antolatzea eta denbora lortzea besteekin jolasteko eta jarduera fisikoa egiteko.

Jolas aktiboak haurtzaro osasuntsua, zoriont-suagoa eta dibertigarriagoa ekarriko dizu, eskolan konzentratzen eta hobeto lo egiten ere lagunduko dizu; gogoratu atsedena oso garran-tzitsua dela hazteko.

Denbora asko ematen dugu eskolan eserita edo etxean deberak egiten, balia dezagun denbora era aktiboan jolasteko.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

4

Gida honen helburu nagusia da haurtzaroan eta gaztaroan jarduera fisikoaren garrantzia aurki dezazun. Halaber, zure adinerako jarduera egokienen gaineko zenbait orientabide ere emango dizkizugu eta inter-neteko hainbat helbide; bertan, behar duzun informazioa lortu ahalko duzu lehenengo pausuak eman ahal izateko. Hasteko, sartu ahal zara Gipuzkoako Foru Aldundiko www.gipuzkoa.net/kirolak webgunean, eta horrela ezagutu ahalko dituzu Gipuzkoan dauden aukerak.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

5

01 ZER DA JARDUERA FISIKOA? Mugitzen garenean jarduera fisikoa egiten dugu. Egunero egiten dugu jarduera fisikorik, eskailerak igotzean, oinez goazenean, korrika egiten dugunean, bizikletan ibiltzen garenean, edo jolastorduan jokuak eta kiro-lak egiten ditugunean.

Soinketa klaseetan ere jarduera fisikoa egiten dugu, edota igerilekuan edo gure taldearekin jokatzen dugunean.

Edozeinek egin dezake jarduera fisikoa era moderatu batez. Begiratu zure inguruari. Anai-arreba nagusiek, gurasoek, denek egiten dute, modu batean edo bestean, jarduera fisikoa. Edo ez da jarduera fisikoa amo-na lagunekin ateratzen denean?... Bada bai, baina agian zuretzat ona den kirol jarduera amonarentzat ez da oso egokia, eta zure amonaren-tzat ona dena ez da zertan egokiena izan zuretzat. Ez eskatu amonari skatean ibiltzeko, baina bai esan ahal diezula nagusiei besaulkia utzi eta zuekin mugitzeko, haiei ere oso ondo datorkie eta.

Ohiko jarduera fisikoak zuen osasuna eta bizi kalitatea hobe ditzake. Jarduera fisikoa ohikotasunez praktikat-zeak jateko ohitura egokiekin batera, etxean esaten digutena janez, bihotzeko gaixotasunak, hezurre-takoak… atzeratzen lagun diezaguke. Guztioi gus-tatzen zaigu osasuntsuago egotea, ezta? Eta sasoi hobean?...

Jarduera fisikoa ez da telebista ikustera eseritzea, ezta bideo-jokoekin aritzea ere. Horrek ez du esan nahi ezin direnik inoiz erabili, baina ezin duzue ahaztu egunero tarte bat egin behar diozuela mugimenduaz gozatzeari, pilota, futbol edo saskibaloi partidu on batekin, dantzarekin edo bizikletarekin.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

6

02 ZERGATIK EGIN BEHAR DUT JAR-DUERA FISIKOA?Arrazoi on asko daude jarduera fisikoa maiz egin dezazun. Guri batzuk bururatzen zaizkigu… eta zuri?

• Dibertitzen garelako.

• Gure lagunek egiten dutelako.

• Lagunak egiteko bidea delako.

• Osasungarria delako.

• Etxean eta ikastetxean esaten digutelako.

• Joku askotan korrika, saltoka, mugitzen garelako.

BESTERIK BURURATZEN AL ZAIZU?

Idatzi hemen:

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

7

Zure adinarekin, oraindaik hazten ari zara, kirol jarduerak onurak dakarzkizu. Nahiz eta konturatu ez, kirolak:

• hazkunde eta garapen integral osasuntsua eragiten dizu,

• muskulu eta hezur gogorrak osatzen lagunduko dizu,

• oreka eta koordinazioa hobetzen lagunduko dizu,

• malgutasuna mantentzen eta garatzen lagunduko dizu,

• pisu osasungarria lortzen eta mantentzen lagunduko dizu,

• sistema kardiobaskularra hobetzen lagunduko dizu,

• postura hobetzen lagunduko dizu,

• lagunak egiteko aukera eskainiko dizu,

• autoestimua hobetzen lagunduko dizu.

Onura horiek guztiak maiztasunez jardutearen ondorio dira, eta gainera oso ondo pasa dezakezue era aktiboan jolastuz. Zeren zain zaudete? Hasi jolasten!.

Nahiko jarduera fisikoa egin ezean ez duzu onura horiek lortzeko auke-rarik izango, eta gehiegizko pisua edo obesitatea pairatzeko arriskua izango duzu. Gainera gehiago kostako zaizu sasoi aktiboari eustea eta besteen mailan egotea, hala kirolean nola jolasean. Gehiegizko pisuak eraginda asma pairatzeko arrisku handia izango duzu, baita artikulazioe-tako arazoak ere.

Inori ez zaio gustatzen gaixorik egotea, beraz badakizu: jarduera fisikoa egin behar da indartsu eta osasuntsu hazteko.

Kirol jarduera eginez zure mugak eta gaitasunak ezagutzen ikas dezake-zu, jokua ondo ateratzeko arauen garrantzia ulertzen, edo talde-lanaren garrantzia… beraz, ez da gorputza bakarrik jarduera fisikotik onurak lortzen dituena.

Bizimodu aktibo batek aldartea ere hobetzen du, pozago sentitzen gara, triste gaudenean laguntzen digu.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

8

03 NON EGIN DEZAKET JARDUERA FISIKOA?Lehenengo eta behin, jarduera fisiko egituraturantz jo behar duzu. Gi-puzkoan, motibazioan, jarraitutasunean eta segurtasunean pratika aske batek nekez gaindituko duen eskaintza zabala dugu. Hala ere, egitu-ratutako praktikak ez du aukera bakarra zertan izan: zure senideekin, lagunekin, edozein hirigune zein naturgune egokia izan daiteke jarduera fisikoa egiteko.

Gipuzkoan itxasoa, hondartzak, mendiak… bezalko naturguneak daude, baina, kontuz, naturguneko jarduera fisikoa lagunduta egin behar da. Herrietan eta hirietan gune egokiak aurkituko dituzu: parkeak, bidegorriak eta bestelako leku publikoak. Lotsatu barik, baina begirunez, erabli baino ez dituzu egin behar, zure jarduera fisikoak trafikoak eta bestelako ekint-zek baino hiritartasun handiagoaz betetzen baititu kaleak.

Duela harmakada batzuetatik hona, Gipuzkoak ahalegin handia egin du kirol instalazio asko eraikiz. Instalazio horiek egunero pertsona askok erabiltzen ditu, bizi kalitatea hobetu eta mantentzeko asmoarekin. Zure udalerriko insta-lazioak hobeto ezagutu nahi badituzu, hurrengo esteketan klik egin dezakezu

Kirol instalazioen bilatzailea http://info.kirolbegi.net/maps

Kirol instalazioen errolda. http://www.kirolzerbitzua.net/ekipamenduak/instalaciones01-e.asp

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

9

Gipuzkoan zuretzat, Bigarren Hezkuntzatik aurrera, egokienak diren eskaintzak garatzen dituzten egiturak honakoak dira:

• Klubak

• Ikastetxeak

• Udalak

Jarduera jakin batzuetarako, kirol zerbitzuetarako enpresak, gune priba-tuak eta gimnasioak.

arduera fisikoa sustatzeko Gipuzkoan dagoen puntu indartsuenetakoa, kirol asoziazionismoaren garapena dugu. Udalerri eta eskualdeetan kirol modalitate asko biltzen dituzten klub asko daudelako suertea dugu.

Adin batetik aurrera, kirol-klubak aukera ona izan daitezke zuretzat. Zure udalerriko kluben gaineko informazioa nahi baduzu, hauetako edo-zein helbidetan bilatu ahal duzu:

Gipuzkoako kluben bilat-zailea

http://info.kirolbegi.net/clubs

Gipuzkoako kluben errolda http://www.kirolzerbitzua.

net/klubak/klubak1e.asp

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

10

Eskola-kiroleko Programak ere jarduera asko aurkezten dizkizue, zuen adinera egokitutakoak, zeinetan Gipuzkoako ikastetxe eta ikasle asko parte hartzen duten. Programaren edukiak hobeto ezagutzeko, hurrengo estekan klik egin dezakezu: :

Eskola-Kirolaren gaineko Argitalpenak.

http://www.kirolzerbitzua.net/eskolakirola/op5-2eus.asp

Baina Eskola-Kiroleko Programaren gaineko informazio zehatzagoa lortu nahi baduzu, zure ikastetxeko arduradunarengana jo dezakezu, eta be-rak aholkuak emango dizkizu eskaintzen diren aukerei buruz. Informazio zabala.Webgunean ere aurki dizakezu :

Kirol Zerbitzuaren Eskola-Kirolaren Webgunea

http://www.kirolzerbitzua.net/eskolakirola/home-eus.asp

Etorkina bazara eta zailtasunik baduzu Eskola-Kirolaren gaineko infor-mazioa jasotzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 9 hizkuntzatan dagoen eskuliburu bat argitaratu du. Egin klik helbidera joan ahal izateko:

Kirolen mundu bat

http://www.kirolzerbitzua.net/informacion/fnoti-ciae.asp?pagina=kkk.pdf&quenot=4590

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

11

Beste laguntza garrantzitsu bat kirol jarduerari lotzeko zure udala izan daiteke. Gipuzkoako patronato edo udal zerbitzuek hainbat hastape-netarako jarduera garatzen dituzte, zuretzat oso gomendagarriak izan daitezkeenak. Udal kiroldegian galde dezakezu zein den kirol eskaintza eta zuretzat egokiena dena aukeratu. Udaroan UDA kanpainak izugarri-zko arrakasta izaten du, baina ikasturtean zehar ere bestelako jarduera eta ikastaroak ere eskaintzen dira. Urteko abonoak, askotan familiarrak izan daitezkeenak, aukera ona izaten dira deskontuak eskaintzen dituz-telako jarduera jakin batzuetan, horrela merkeago ateratzen da. Zure Patronatoaren edo Udalaren kirol zerbitzuaren helbidea jakiteko, klik egin dezakezu hurrengo estekan:

Udal Kirol Zerbitzuen helbideak.

http://www.kirolzerbitzua.net/informacion/infor5-bc.asp?categoria=11

Jarduera fisikoa garrantzitsua bada pertsonen garapenean, pertsona ezinduen kasuan are garrantzitsuagoa da. Gipuzkoan hainbat erakun-de daude, pertsona hauentzat jarduera fisikoak nolako garrantzia duen jakinda, sustatzen eta bultzatzen dutenak; hain gogotsu aritzen dira erakunde horiek, ezen esparru horretan gaur egun nabarmenki handitu baita jarduera fisikoa; hala ere, oraindik askoz gehiago zabaldu behar da.

Egoera horretan bazaude ez izan zalantzarik erakunde horietako batekin harremanetan jartzeko orduan. Honekin batera, Minusbaliotuen Gi-puzkoako Kirol Federazioaren webgunearen esteka duzu; horren bidez, zure eskaerak bideratzeko aukera izango duzu:

Minusbaliotuen Gi-puzkokako kirol Federazioa

http://www.fgdpm.com/quienes.php?lang=1

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

12

04 ZER EGIN BEHAR DUT?Egin jarduera fisikoa.

• Saiatu dibertigarria izan dadin.

• Zure lagunekin edo senideekin bada, hobe.

• Ikastetxearekin, kluben batekin edo bestelako kirol egitura batekin bada, askoz hobeto.

• Egin modu seguruan, minik egin gabe.

• Ez molestatu zurekin batera daudenak.

Lehenik eta behin jo ezazu zure adinerako egokienak diren kirol-egi-turetara. 3.puntuan komentatu dugu zeintzuk diren. Non egin dezaket jarduera fisikoa? Ez ahaztu, zure ikastetxeak lagunduta lortuko dituzula, zure kabuz eginda inoiz lortuko ez dituzun jarraitutasuna eta maila.

Hori bai, ikastetxean aholkuak eman eta bideratu arren, guk atal honetan hasteko gomendio orokor batzuk emango dizkizugu jarduera fisikoaren gainean:

Lehen komentatu dizugu oso garrantzitsua dela maizta-sunez jarduera fisikoa egitea, ez egun batean asko eta gero 11 egun ezer egin gabe, sofan etzanda.

Jarduera errazekin hasi behar zara eta dnebora pasatu ahala gero eta zailagoak direnekin, baina guztiak izan behar dira zure gustukoak.

olas motorrak zure adinean oso aukera onak dira ga-ratzeko. Baten bat ezagutuko duzu zure koadrilarekin jolasteko. Halaber, Soinketa klasean egiten duzun guztia ere birpasatu ahal duzu, horretaz gain, lagunekin egin dezakezun edozein jarduera dibertigarriagoa izango da.

Zuhurtasunez jokatu behar duzu segurtasuna bermatze-ko eta esan beti zure aita edo amari zer eta non egingo duzun.

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO GIDA

Ikasleei (12-16 urte) eta gazteei zuzendua

13

Dantza, bizikletan ibili, patinatu, igeri egin, hondartzan jokatu bezalako hainbat jarduera egin dezakegu… beti ere, ondo pasatzeko helburuare-kin.

Mendia, zelaiak, hondartza bezalako naturguneetan aritzen bazara, errespetu handia izan behar duzu landare, aimalia eta inguru osoarekin. Ez utzi aztarnarik, eraman sortzen duzun zarama guztia, horrela, berriro itzultzen zarenean gozatu ahalko dituzu leku horiek.

Eta, bukatzeko, plantea ezazu jarduera fisikoa etorkizunerako inbertsio moduan. Orain ondo pasatzen baduzu bizkletan ibiliz, edo tenisean joka-tuz, pentsa ezazu urte batzuk barru, nagusia zarenean; orduan ere, nahi izango duzu ondo pasatzen jarraitzea, eskiatzen, tenisean, etab-etan.

Solik lortuko duzu aktibo mantenduz.Garaten ari den gorputza duzu, zurea izango dena bizitza osorako eta ordezkorik ez duena, zaindu eta zoriontsuagoa izango zara. Eta zaintzeko modu ona jarduera fisikoren bat eginez izango da.