Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako ... · Goizean gertatu bezala, bigarren fasera...

3
MADDI ANE TXOPERENAK JANTZI DU XAPELA 2011ko EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKOAN Maddi Ane Txoperena hendaiarra da Euskal Herriko eskolarteko bertsulari xapelketaren xapeldun berria. 18 urte bitartekoen eremuan lehiatu zen Altsasun iragan larunbatean, ekainak 18 zituela, eta XILABAtik aurkeztu hiru ordezkarietarik bik eraman zituzten lehen bi postuak, Maddi Sarasua bigarren izan baitzen. Altsasun (Nafarroa) jokatu zen 2011ko eskolarteko xapelketaren finala. Goizean, Harresi aretoan lehiatu ziren bertsulari gazteenak, 14 urte bitartekoak, Peru Abarrategi (Aramaio), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco (Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet (Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka) eta Beatriz Martitorena (Doneztebe). XILABAko ordezkari anitz izan zen gaztetxoen eremuan baina ez zuten Garaikurrik ekarri etxera nahiz eta maila polita erakutsi zuten. Abadiñoko Txaber Altube atera zen xapeldun. Arratsaldean aldiz, helduen finala jokatu zen areto berean, paretak pankartaz beteak, ikusle anitz, eta taula gainean 11 bertsulari: Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena (Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero (Irulegi), Josu Sanjurjo (Lesaka) eta Irati Majuelo (Iruñea). Bertsulariek honoko lanak egin behar izan zituzten final horretan: binaka ofizioka, bina bertso zortziko nagusian eta binaka ofizioka, hiruna bertso zortziko ttipian. Horiek lehenengo faseko lanak. Fase horretan puntuaziorik altuena lortu zuten sei bertsulariak pasa ziren bigarren fasera. Eta hemen kartzelako lana bete behar izan zuten: puntuari erantzun, eta gaia emanda bina bertsu 5 puntuko neurria gehienekoz harturik.

Transcript of Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako ... · Goizean gertatu bezala, bigarren fasera...

Page 1: Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako ... · Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako bertsolariek maisutasuna eta nagusitasuna erakutsi zuten lehen fasean. Urduritasuna

MADDI ANE TXOPERENAK JANTZI DU XAPELA 2011ko EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKOAN

Maddi Ane Txoperena hendaiarra da Euskal Herriko eskolarteko bertsulari xapelketaren

xapeldun berria. 18 urte bitartekoen eremuan lehiatu zen Altsasun iragan

larunbatean, ekainak 18 zituela, eta XILABAtik aurkeztu hiru ordezkarietarik bik eraman

zituzten lehen bi postuak, Maddi Sarasua bigarren izan baitzen.

Altsasun (Nafarroa) jokatu zen 2011ko eskolarteko xapelketaren finala. Goizean, Harresi

aretoan lehiatu ziren bertsulari gazteenak, 14 urte bitartekoak, Peru Abarrategi (Aramaio),

Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul

Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco

(Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet

(Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka) eta Beatriz Martitorena

(Doneztebe). XILABAko ordezkari anitz izan zen gaztetxoen eremuan baina ez zuten

Garaikurrik ekarri etxera nahiz eta maila polita erakutsi zuten. Abadiñoko Txaber Altube atera

zen xapeldun.

Arratsaldean aldiz, helduen finala jokatu zen areto berean, paretak pankartaz beteak, ikusle

anitz, eta taula gainean 11 bertsulari:

Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea

Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena

(Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero

(Irulegi), Josu Sanjurjo (Lesaka) eta Irati Majuelo (Iruñea).

Bertsulariek honoko lanak egin behar izan zituzten final horretan: binaka ofizioka, bina

bertso zortziko nagusian eta binaka ofizioka, hiruna bertso zortziko ttipian. Horiek lehenengo

faseko lanak.

Fase horretan puntuaziorik altuena lortu zuten sei bertsulariak pasa ziren bigarren fasera. Eta

hemen kartzelako lana bete behar izan zuten: puntuari erantzun, eta gaia emanda bina bertsu

5 puntuko neurria gehienekoz harturik.

Page 2: Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako ... · Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako bertsolariek maisutasuna eta nagusitasuna erakutsi zuten lehen fasean. Urduritasuna

Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako bertsolariek maisutasuna eta

nagusitasuna erakutsi zuten lehen fasean. Urduritasuna ez zen hain nabaria izan eta

saioa goizekoa baina arinagoa izan zen.

Azken epaiaren arabera Maddi Ane Txoperena izan zen txapeldun eta Maddi Sarasua

txapeldunorde. Bi lapurtarrek lan ederra osatu zuten arratsalde guzian zehar, bai

ofiziotan eta baita kartzelako lanean ere. Maddi

Sarasua ederki moldatu zen ofiziotan, bertso ederrak eta beteak osatuz.

Bi lapurtarrak parekatuta ibili ostean Txoperenarentzat izan zen xapela.

Eskerrak emanez agurtu zuten bertsulari guztiek arratsaldea eta agurra eman zioten

txapelketari hurrengo urtera arte.

Page 3: Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako ... · Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako bertsolariek maisutasuna eta nagusitasuna erakutsi zuten lehen fasean. Urduritasuna

Maddi Ane Txoperena 2011ko XILABA eta EUSKAL HERRIKO xapelduna 18 urte artekoetan