Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

27
2012-2013 Esperientziak galdutako paradisuan www.gorbeiacentralpark.com Euskal Turismo Saria 2012 Aipamen berezia

description

Ezagutu Gorbeia Euskadi eta bertako esperientziak: artea, historia, kirola, gastronomia, artisautza... Hiritik gertu dagoen zure natur arnasgunea, zatoz gurera eta gozatu paradisuan!

Transcript of Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Page 1: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

2012-2013Esperientziak galdutako paradisuan

www.gorbeiacentralpark.com

Euskal Turismo Saria 2012 Aipamen berezia

Page 2: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Turismo naturalago eta humanoago batekin gozat-zeko aukerarik onena aurkeztu nahi dizugu: paisaia oparodun ibar sakon eta landaretsuetan galdu, gailur baten gainetik ikuspegi panoramikoa izan, fauna eta floraren sekreturik liluragarrienak ezagutu…

Gorbeiako Parke Naturala Euskal Autonomia Erkide-goaren bihotz berdean dagoen elkargune bat da. Eus-kadi osoko parke handiena da; Bizkaia eta Arabaren artean partekatutako ingurune ikusgarriak (Itxinako bio-topo babestua edo Goiuriko urjauzia adibidez) dituen espazio naturala.

Natura eta aire garbiaz gain, gastronomiaz, aisial-diaz edo kirolaz gozatzeko ezin konta ahala aukera

izango dituzu. Zuhaiztietan, zelai berdeetan… zehar egindako ibilaldi bizi baten ondoren, zer hoberik par-keko oasi txikietan deskantsatuz indarberritzea baino: Gorbeia Central Park-en atarian dauden etxe xarmaga-rrietan, ingurune paregabe baten erdian. Goizean, has ezazu eguna indartsu tokiko produktuekin prestatutako gosariarekin, eta presta zaitez abentura berri baterako. Hori, adrenalina gogoz bazabiltza; baina, hirian hila-betetan lanean aritu ondoren lasaitasuna nahi baduzu, murgil zaitez gure ostatuen detaileetan eta erosota-sunean, edo babes zaitez parkeko txokoetako isiltasun naturalean, zeu bakarrik.

Gorbeiako Parke Naturalak duen beste balore bat

Zure hiritikhurbil dagoennaturasenti ezazu

GorbeiaCentral Park

info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Page 3: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

tradizioa da. Sakonago ezagutu ahal izango duzu eus-kal bizimodu tradizionala, errotutako bizimolde ba-ten eskutik; Euskadiko antzinako historiaren aztarnak aurkitu ahal izango dituzu: milaka urteko ogibideak, tokiko gastronomia, hizkuntza propioa…

Bilbotik eta Vitoria-Gasteizetik 20 minutu eskasera zentzumenentzako paradisu bat duzu eskura, natu-ra, tradizioa, gastronomia eta aisialdia huts-hutsean eskaintzen dizkizuna. Gainera, autopista eta errepide nazionalen sareari esker, ordubete baino gutxiago be-harko duzu ondorengoaz gozatzeko: euskal kostako paisaiaz, Arabar Errioxa famatuaz edo Kantauri its-asoko perlaz, Donostiaz.

Gorbeia, ezinbestekoa 4

Termo-egunsentia 6

Safaria itsu-itsuan 7

Bodymind 8

Eskola bertikala 9

G-astronomia 10

Ongizatea 11

Zaintza naturala 12

Siestodromoak 13

Sukalde-bideak 14

Piknika gurpil gainean 15

Artzain, egun batez 16

Eskuz esku 17

Drukuren mundua 18

Gorbeiako garagardoa 19

Golfa mendi artean 20

Kayak gaineko piknika 21

Euskadi, goza ezazu 22

Ostatuak 24

Mapa 28

www.gorbeiacentralpark.com

Page 4: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

4

Gorbeia, ezinbestekoa

info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Gorbeia Central Parkera egingo duzun bisitari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, galdu ezin dituzun hainbat leku gomendatzen dizkizugu.

Bertako kobazuloen artean Supele-gor nabarmentzen da, euskal mito-logiako pertsonaien bizilekua. Itxinan zaudela, gailurrean sentituko zara; izarretara iristeko edo haizearen se-kretuak entzuteko gaitasunarekin.

Atxuriko haitzen oinetan aurkituko dituzun hezeguneak. Iraganari, fauna eta florari buruzko interpre-tazio-gune bat aurkituko duzu he-men.

Aramotz mendizerrako altuera handieneko lur-eremua hartzen du, eta hainbat ipuin, tradizio eta kondairaren gertalekua da. Kondairaren arabera, han bizi da Mari, Anbotoko dama, euskaldunen artean pertsonaiarik klasiko eta sustraituena. Parke honek artzaintza-tradizio handia du; be-raz, artaldeen, behien eta zaldien artean paseatu ahal izango duzu…

Zalantzarik gabe, nabarmentzen den beste bat parke hau da, izen bereko mendia inguratzen duena. Gailu-rrean Gorbeiako Gurutze famatua ikusi ahal izango duzu, 18 metroko altuera duena. Zure arreta eraka-rriko du, halaber, fauna-aberastasun handiak, balio handiko espeziedunak: igaraba, Iberiar muturluzea, ur-zozoa edo Gorbeiako ikurra: oreina.

Urkiolako Parke Naturala

Saldropo

Gorbeiako Parke Naturala

Itxina

Page 5: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

5www.gorbeiacentralpark.com

Jaundia ibaiaren sorburua, kareharrizko ma-lkar batetik amiltzen dena, 100 metrotik gorako altuera zeharkatuz eta ikuskizun ha-rrigarria emanez.

Leku magikoa, bere kokalekuagatik bakarrik nabarmentzen dena, leku gutxi baitaude hain ikuspegi bikainekin. Ermita barruan, Ama Birji-naren irudia (XIII. Mendeko altxorra) erretaula barrokoaren garaieran nabarmentzen da.

Freskatzeko, eta aisialdi-jarduera anitzez gozatzeko, inguruko urtegiak proposatzen dizkizugu: Albina, Urrunaga eta Uribarri-Ganboa. Albina aukerako ur-tegia da ur lasaietan piraguismoa egiteko. Urruna-gako urtegiaren inguruan ibilaldi atsegingarriak egin ahal izango dituzu, udan zehar egiten diren ur-kirolei begira. Urtegiaren ertzetan bi aisialdi-gune ditu: Sor-gimendi, mahaiez, iturriz, hondartzaz eta zuhaiztiez hornituriko atseden-lekua, eta Zabalain, zuhait-zez inguratutako parkea, mahai eta barbakoekin. Uribarri-Ganboa maila goreneko erreferentea da aisialdi- eta kirol-jarduerei dagokienean: arrantza, piraguismoa, windsurf, ibilaldiak… Ur bazterrean du Gasteizko Klub Nautikoa, eta Landan bainurako ego-kitutako aisialdi-gune bat dago.

Lurrazpiko ibaiekin, estalaktitekin, es-talagmitekin… Bere barnean elkarren antzik ez duten hainbat jarduera ikus daitezke elkarbizitza perfektuan: art-zaintza, goi mailako eskalada, arkeo-logia edo espeleologia.

Baltzola

Goiuriko ur-jauzia

Oroko Santutegia

Urtegiak

Page 6: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Gozatu egunsentiaz mendi-goie-tan, parke naturaleko gure mendi-aterpeetako batean gosaltzen du-zun bitartean, mendizale adituek lagunduta.

Termo-egunsentia

BasicGozatu egunsentiarekin Euskadiko lekurik pribilegiatuenetariko batean, kafe-kikara bat eta mokadu bat esku artean dituzula. Barne hartzen ditu lagundutako garraioa Parke naturalerako sarreretako batetik, egunsentiaz gozatzeko saioa eta moka-dutxoa.

Inguru Abentura. 635 748 [email protected]

Laguneko 24 €tik aurrera Iraupena 3-5 orduLekua: Gorbeiako Parke Naturala

OpenAurkitu egunsentia Gorbeiako bazter ezkutue-tan eta gozatu mendi-gosari batekin, parkeko aterpeetako batean. Bukatzeko, gosaria, inda-rrak berreskuratzeko.Barne hartzen ditu lagundutako garraioa, egunsentiaz gozatzeko saioa eta egun erdiko bisita Gorbeiako Parke naturalean.

Zastegiko Txabola. 688 670 [email protected]

Laguneko 70 €tik aurrera Iraupena 7-8 orduLekua: Gorbeiako Parke Naturala

ii

6 info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Page 7: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Safaria itsu-itsuan

Animalien hotsak nagusiki gauez sumatzea da errazena. Gorbeiako faunaren bitxikeriak ezagutu di-tzazun gonbidatzen zaitugu, par-keko gauen magalean.

BasicGorbeian, gauak aukera-aukerako garaia

dira ahozabalik utziko zaituen abentura

berezi bati ekiteko. Egin ezazu gurekin ba-

tera gau-ibilbide bat Parkean zehar, natu-

raren soinuak ezagutu ditzazun.

Barne hartzen ditu lagundutako garraioa

Parke barrura, eta oinezko safari-saioa.

Inguru Abentura.635 748 [email protected]

Laguneko 20 €tik aurrera Iraupena 2 hLekua: Gorbeiako Parke Naturala

OpenGau osoan zehar, parkeko oreinen orroez gozatzeko aukera izango duzu. Bukatzeko, indarrak berreskuratuko ditugu inguruko produktuak dastatuz, izarren azpian.Barne hartzen ditu lagundutako garraioa Parke barrura, oreinen orroak entzuteko saioa gauez, mendi-aterperainoko ibilbi-dea eta mokadu beroa bertan.

Zastegiko Txabola. 688 670 [email protected]

Laguneko 60 €tik aurrera Iraupena 5 hLekua: Gorbeiako Parke Naturala

i i

7www.gorbeiacentralpark.com

Page 8: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Pilates-ak, yogak, tai-chi-ak… kanpoan egiten direnean lortzen dute beren zentzu betea. Muino baten gainean, haran baten ikus-mira aurrean dugula, edo baso baten sakontasunean, errekasto baten inguruan… Sar zaitez Euska-diko lekurik isilenetako batean eta egin bat naturarekin.

Bodymind-a naturaren erdian

Qi-gongTxinako medikuntza tradizionalean jatorria duen jarduera hau probatzeko saioa egitera gonbidatzen zaitugu, gure ingurunearen isilta-sun eta bakeaz gozatzen duzun bitartean.Barne hartzen ditu animaliak imitatzeko saioak edo ondorengoak lantzeko saio bereziak: mal-gutasuna, oreka, senda-energia, gogoa eta izpiritua lantzea edo lasaitasuna eta atsedena

Ttipia. 945 243 [email protected]

Laguneko 9,45 €tik aurrera Iraupena 2 orduLekua: Jugatxi (Zuia)

YogaYogak kanpoan egiten denean hartzen du bere zentzu osoa. Muino baten gainean, haran baten ikusmira aurrean dugula, edo baso baten sakontasunean, errekasto baten inguruan…Barne hartzen du Yoga egiteko teknika-sorta bat, estresari aurre egiteko; eta baita erlaxazio-teknikak ere.

Ttipia. 945 243 [email protected]

Laguneko 9,45 €tik aurrera Iraupena 1,5 orduLekua: Sarria (Zuia)

i i

8 info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Page 9: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Eskola bertikala

Oroko haitzak leku baketsu eta isila dira, eta bertatik Euskadiren bihotz berdea ikusi dezakezu, edo eskaladarekin lehenengo harre-mana izan. Abenturazaleenen-tzako, Baltzola errekak baso eta landa berdeak zeharkatzen ditu, izen bereko kobazuloetaraino iritsi arte.

Oroko haitzakOroko Andre Mariaren Santutegiaren alboan, Arabako ikuspegirik bikai-nenetakoarekin, familiakoekin edo lagunekin batera eskalatzen ikasiz go-zatuko duzu. Gure adituek eskainiko dizute hasiera-mailako bideak egiteko oinarrizko ezagutza. Barne hartzen ditu eskaladarako has-tapen-jarduerak (4. eta 5. maila).

Inguru Abentura.635 748 [email protected]

Laguneko 29 €tik aurrera Iraupena 3 ordu

Lekua: Oro (Zuia)

Baltzola BasicBaltzolako kobetako ingurunea Euska-din espeleologia egiteko dagoen lekurik ikusgarrienetako bat da. Leku hauetako historia eta mitologia ezagutzeko ibilbide batekin hasiko gara.Barne hartzen ditu lagundutako ga-rraioa, ibilbide turistikoa inguruan eta 1. mailako espeleologia (Abaroko tunela, Baltzolako kobak).

Inguru Abentura.635 748 [email protected]

Laguneko 28 €tik aurrera Iraupena 3 ordu

Lekua: Baltzola (Dima)

MairuelegorretaMairuelegorretako kobetako historia eta mitologia ezagutuko dituzu. Presta zaitez Gorbeia Central Parkeko espe-rientziarik abenturazaleenetako bat bizitzeko: espeleologia denon eskura.Barne hartzen ditu lagundutako ga-rraioa, ibilbide turistikoa inguruan eta 2. mailako espeleologia.

Inguru Abentura.635 748 [email protected]

Dobra Aventura.655 702 [email protected]

Laguneko 35 €tik aurrera Iraupena 5 ordu

Lekua: Murua (Zigoitia)

Baltzola PremiumBasic esperientziak dakartzan zerbitzuez gain, oso jende gutxik ezagutzen duen espeleologia-abentura bat hartzen du barne. Lurrazpiko ibaiaren ubidean zehar jaitsiko gara, Jentilzubiko Arroila Handira iritsi arte.. Barne hartzen ditu lagundutako garraioa, ibilbide turistikoa inguruan eta 3. mailako espeleologia (Abaroko sima, Jentilzubi).

Inguru Abentura.635 748 [email protected]

Laguneko 40 €tik aurrera Iraupena 4-5 ordu

Lekua: Baltzola (Dima)

ii

i

i

i

9www.gorbeiacentralpark.com

Page 10: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Gorbeia Central Park zerutik oso hurbil dago. Horregatik, afari bat egitea proposatzen dizuegu, as-tronomiari buruzko saio batekin lagunduta.

G-astronomia

Basic afariaEsperientzia honetan, gastronomiak eta izarrek bat egiten dute, betiko gogoratuko duzun une bat zuri eskaintzeko. Euskal sukal-deetako zapore guztien eta astronomia-saio baten arteko na-hasketa elegantea.Barne hartzen ditu afaria argi-kutsadura urriko leku batean, eta astronomia-saioa.

Gorbeia-Orozko Turismo Infomazio-Zentroa. 946 339 [email protected]

Gorbeia-Murgia Turismo Infomazio-Zentroa. 945 430 [email protected]

Laguneko 40 €tik aurrera Iraupena 3-4 ordu

Lekua: Parque Natural de Gorbeia

Piknika & Parke NaturalaLo egiten utziko ez dizun proposamen bat. Irudikatu zure burua gure parke naturaleko zelai berde batean etzanda, izarrez eta planetaz osatutako oihalaren azpian.Barne hartzen ditu lagundutako ga-rraioa, pic nic-a, astronomia-saioa eta kontakizun mistikoak.

Inguru Abentura.635 748 [email protected]

Laguneko 28 €tik aurrera Iraupena 3-4 ordu

Lekua: Parque Natural de Gorbeia

i

i

i

10 info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Page 11: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

11www.gorbeiacentralpark.com

Piknika gurpil gainean

Zenbat aldiz amestu dugu bizikle-ta hartu eta inguruan zuhaitzak, mendiak, freskatzeko aintzirak nahiz ibaiak dituen piknik batez gozatzearekin? Gorbeia Central Park-en inoiz ahaztuko ez duzun plana proposatzen dizugu.

BTTEuskadiko urtegirik handieneko txoko ezkutuak aurki itzazu BTT-n eta hartu zure denbora gurpilen gainean piknik batez gozatzeko.Lur orotako btt-ren alokairua eta Idiazabal Sor-Markako gazta pintxo bat, tortilla edota iberiarren ogitartekoa (urdaiazpikoa, solomoa edo saltxi-txoia) eta freskagarri batez osatutako piknik era-mangarria barne, gomendatutako bideez gain.

Inguru Abentura.635 748 [email protected]

Lekua: Landa (Arrazua-Ubarrundia)

Hotel Casa del Patró[email protected]

Lekua: Murgia

Laguneko 13 €tik aurrera

Electric & TandemHarritu zaitez bikote zein familient-zako gure bizikleta elektriko eta tan-demekin. Orozko Haran ikusgarrian barneratzeko era berria.Bizikleta elektrikoetako edo tande-meko alokairua (haurren Btt-ak eta haurtxo aulkiak ere badaude) eta askotariko tortilla ogitartekoa, fruta freskoa, sasoiaren araberako fruitu lehorrak, zereal-barratxoa eta freska-garriez osatutako piknik eramangarria barne, gomendatutako bideez gain.

Centro de Información Turística Gorbeia-Orozko. 946 339 [email protected]

Laguneko 25 €tik aurreraLekua: Orozko

i

i

i

Page 12: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Azter itzazu eragile naturalen propietateak eta ezarpenak, zure osasuna mantendu eta berresku-ratzeko helburuarekin; landa-saio batean, eta ondoren lan-tailer ba-tean.

Zaintza naturala

Medikuntza tradizionaleko tailerraSaio praktiko bat proposatzen dizugu, espezialista batekin. Ondokoak erakutsiko dizkizu: landareen erabilera, euskal kultura eta tradizioan milaka urtetan zehar erabilitako tra-tamenduak…Barne hartzen du tailerrera bisita, euskal medikuntza tradi-zionaleko hainbat landare eta sendagai ikusteko. Ukenduak eta olioak lantzeko erakustaldi praktikoa…

Agroturismo Amalau. 605 771 [email protected]

Laguneko 10 €tik aurrera Iraupena 30-40 min Haurrak doan

Lekua: Ipiñaburu (Zeanuri)

Landa saioakGorbeia Euskadiko Parke Naturalik zabalena da, landaredia anitzenetako bat du, eta horri eske-rrak medikuntza tradizionala oso errotuta dago gure bailaretan.Barne hartzen ditu bisita gidatuak ezarritako ibilbideetan, medikuntzarako landareak beren ingurune naturalean ikusteko eta baserrietan duten erabilera tradizionala ezagutzeko.

Agroturismo Amalau. 605 771 [email protected]

Laguneko 15 €tik aurrera Iraupena 3-4 ordu Haurrak doan

Lugar: Ipiñaburu (Zeanuri)

i i

12 info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Page 13: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

13www.gorbeiacentralpark.com

Ongizatea mendietan

Antzina, hiritarrek mendietara jo-tzen zuten ur- edo lokatz-bainuak eta iturburu naturaletako ura har- tzera, helburu terapeutikoarekin. Berreskura dezagun ohitura hori, eta goza dezagun Gorbeia Central Park-eko bainuetxe, spa eta tera-pia lasaigarriekin.

Tratamenduak eta masajeak mandianTratamendu eta masaje aukeraketa zabal bat, zure hirira indarberrituta itzul zaitezen. Ardotera-pia, estresaren aurkako tratamenduak, erlaxatze-koak… Eguneroko bizitzak kendu dizun guztia be-rreskura dezazun. Une hau zurea da, eta Gorbeian aurkituko duzu. Mendien ongizatea.

Gorbeia-Orozko Turismo Informazio-Zentroa. 946 339 [email protected]

Gorbeia-Murgia Turismo Informazio-Zentroa. 945 430 [email protected]

Laguneko 10 €tik aurrera Iraupena 30 min-2 ordu

Bainuetxeak eta spakIazko mendearen hasieran luxu bat zen mendietako itur-buruetako urarekin gozatzea. Senti ezazu ur termalen, bainu turkiarren edo jacuzzien beroa, ingurune berde baten ikusmi-ra aurrean duzula, eta liluraz betetako herrixkaz inguratuta zaudela.Barne hartzen du bainuetxe- edo spa-zirkuitua.

Balneario Areatza - Areatza946 575 [email protected]

Guikuri Baserria - Murua (Zigoitia)945 464 [email protected]

Hotel&Spa Etxegana - Ipiñaburu (Zeanuri)946 338 [email protected]

Laguneko 15 €tik aurrera

i

i

i

i

i

Page 14: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Egin itzazu ibilaldiak baso, laku eta mendietan zehar, eta bitar-tean gozatu tokiko gastronomia bikaina, hainbat etapatan. Bi-dezidor bat deskubritzea proposa-tzen dizugu, eta bertan, pintxoek, plater tradizionalek eta postrerik harrigarrienek uneoro lagunduko dizute.

Sukalde-bideak

Urkiolako ibilbidea (Otxandio > Oleta > Otxandio)

Egin itzazu ibilaldiak baso, laku eta mendietan ze-har, eta bitartean gozatu tokiko gastronomia bikai-na, hainbat etapatan. Barne hartzen du jatetxe-zerbitzuarekin hornitu-tako ibilbidea: 1. etapan pintxoa eta edaria, 2. etapan plater bakarra (edaria ez da sartzen) eta 3. etapan postrea.

Iparnature S.L.620 886 [email protected]

Laguneko 25 €tik aurrera Iraupena 3-4 ordu

Urtegiko ibilbidea (Landa > Ullibarri-Gamboa > Landa)

Ibilbide bat ezagutzea proposatzen dizugu; bertan, Gorbeiako pintxoek, plater tradizionalek eta pos-trerik harrigarrienek uneoro lagunduko dizute.Barne hartzen du jatetxe-zerbitzuarekin hornitu-tako ibilbidea: 1. etapan pintxoa eta edaria, 2. etapan plater bakarra (edaria ez da sartzen) eta 3. etapan postrea.

Etxe-Zuri Taberna-Jatetxea 945 299 [email protected]

Laguneko 20 €tik aurrera Iraupena 3-4 ordu

i

i

14 info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Page 15: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

15www.gorbeiacentralpark.com

Siestodromoak

Gure natura-guneetako lasaita-sunak eta zuhaitzez eta landa za-balez inguratuta egoteak Gorbeia leku perfektua egiten dute lagu-nartean edo familiarekin egunpa-sa joateko. Kanpoan bazkaldu eta siesta egiteko aukera polita.

Ezagutu siestodromoa Parke NaturaleanGoizean zehar ibilbide etnografiko batean sartuko zara, jadanik desagertuta dauden ogibideak ezagutze-ra. Mendiko aterpetxe batean hamaiketakoa hartuko dugu, naturaren erdian siestodromo batekin bukatzeko. Barne hartzen ditu mendiko bisita gidatu etnografiko-kulturala parkean zehar, hamaiketakoa mendiko ater-pe batean eta siesta mantekin.

Zastegiko Txabola. 688 670 [email protected]

Laguneko 60 €tik aurrera Lekua: Gorbeiako Parke Naturala

Siestodromorako zure lekuaZuhaitz baten gerizpean, errekasto baten ertzean, zelai

leun batean… Gorbeiak siestodromorik onenak gomen-

datzen dizkizu, gure bazterrak bisitatu ondoren indarbe-

rritu zaitezen. Ondo lo egin.

Gorbeia-Orozko Turismo Informazio-Zentroa.946 339 [email protected]

Gorbeia-Murgia Turismo Informazio-Zentroa. 945 430 [email protected]

i

i

i

Page 16: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

16

Golf egun batez goza zaitez euskal mendietako bihotzean. Gorbeiatik zerbitzu osoa proposatzen dizugu zure kirol gogokoena gure golf zelaietako batean praktikatzeko. Ingurune natural ezezaguna zain daukazu Bilbo eta Gasteiztik oso gertu.

Mendi arteko golfa

Mendi arteko golfa basicGorbeiaren hego isurialdeak giro eguzkitsuagoa eta mendixken eta aintziren arteko paisaia erro-mantikoa ditu, Gorbeia mendi ikusgarria atzean duela. Gorbeiako Natura-Parkean kokatutako 18 zulo-tako ibilbidea barne.

Zuia Club Golf - Altube (Zuia)945 430 [email protected]

Laguneko 30 €tik aurrera Iraupena 18 zulo

Golf GourmetEuskadin golfa bere paisaia berdeaz gain bere gas-tronomiaren zapore apartagatik ere nabarmentzen da. Kirol egun baten ondoren utzi zaitez seduzitzen gure golf zelaietako batean gourmet menu bate-kin, ezin ahaztuzko eguna osatzeko.Gorbeiako Natura-Parkean kokatutako 18 zulo-tako ibilbidea eta golf zelaiko gourmet menua barne.

Zuia Club Golf - Altube (Zuia)945 430 [email protected]

Laguneko 42 €tik aurrera Iraupena 18 zulo

i

i

info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

ESPERIENTZIA BERRIA

ESPERIENTZIA BERRIA

Page 17: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Egur-lanketaGure artisauen eskuetan pago-egur zati bat guk nahi dugun hori bihurtu daiteke.Lanbidea ezagutzeko tailer bat, aurkezpen bat eta erakustaldi bat hartzen ditu barne, mokadu bat jateko aukerarekin.

Gerardo Lapatza - Areatza946 317 712 / 699 122 615

Nafarrateko Gazta - Urrunaga (Legutio)636 896 734

Torrezar Egur Gunea S.L. - Orozko 946 330 [email protected]

Laguneko 6 €tik aurrera Torrezar Egur Gunean 12 urte behekoentzat dohanik

Harri-harresiakHarria artisau eran nola landu ezagutzera gon-bidatzen zaitugu, horrela baserrietako harre-sietan, lorategietan, hormetan eta ortuetan beti present egon den usadiozko ukitua duten espazioak sortuz. Zure etxe eta inguruari ukitu desberdina emango dieten amarru xumeak.Lanbidera gerturatzeko lantegia barne; bai-ta zenbait elementu artisau eran eraikitzeko aukera ere, hala nola hormak, landareontziak edo osinak, besteak beste.

Nafarrateko Gazta636 896 734

Laguneko 15 €tik aurrera Iraupena 3 ordu

Lekua: Nafarrate, Urrunaga (Legutio)

Zeramika, huts-hutseanSar zaitez gure tailerrean, buztinlariekin batera benetako artelanen sorkuntzan parte hartzera.Artisau-elkarbizitzari buruzko tailerra, buztinolan testuinguratutako bisita eta euskal zeramikaren oinarrizko pieza (ka-tilua) sortzea hartzen ditu barne.

Euskal Zeramika Museoa.945 455 145 [email protected]

Laguneko 10 €tik aurrera Iraupena 2 ordu

Lekua: Ollerias , Elosu (Legutio)

Zizaregintza eta baratza ekologikoaEzagut ezazu esperientzia honen bitartez hain izaki txikiak diren zizareek zer eskaini dieza-guketen. Baratze osasuntsu eta oparoa bisita-tuz, konpostaje on, natural eta gure etxeko lan-dareetarako ere erabilgarria lantzeko sekretua ezagutuko duzu.Zizaregintzarako hastapen-ikastaroa, eta haz-tegira, baratzera eta hurbileko konpostaje-instalazioetara bisita barne; baita bertako zi-zarearen eta etxeko konpostajerako material salmenta ere.

Ugarzabal landetxea627 771 [email protected]

Laguneko 5 €tik aurrera Iraupena 2 ordu

Lekua: Goiuri (Urkabustaiz)

Frutari zukua aterazIkas ezazu irasagarra, sagar-gozokiak, fruta-

zukuak, mila zaporetako marmeladak…

egiten, eta deskubritu nola “atera” zuku

guztia gure etxeko fruituei.

Ekoizpen-lanei bisita gidatua eta marmela-

da edo ahate-urinekoak egiten parte hart-

zea hartzen ditu barne. Baita mokadu bat

egitea ere.

Naturmendiola. 608 084 [email protected]

Laguneko 9 €tik aurrera Iraupena 2 ordu

Lekua: Goiuri (Urkabustaiz)

Eskuz esku

Artisautza, betidanik eta baita gaur egun ere, lagun askorentzako bizibidea da, batez ere landa-ere-muetan. Gorbeian, beren lanare-kin maitemindutako profesionalen eskutik, hainbat artisau-ogibide ezagutzeko aukera izango duzu.

i

i

i

ii i

i

17www.gorbeiacentralpark.com

ESPERIENTZIA BERRIA

ESPERIENTZIA BERRIA

Page 18: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

18

Ezagutu ezazu Gorbeian oraindik bizirik dagoen ofizio bat. Artaldea gidatzeko gai diren artzain-txaku-rrak, Gorbeiako gazta nahastezi-naren osagai den esnea emango duten ardiak, eta hain tradizio ga-rrantzitsua hiltzen uzteko prest ez dauden pertsonak.

Artzain, egun batez

Gaztandegia, artaldea eta artzain-txakurra Hurbildu gure gaztandegietako batera, non Idiazabal Sor-Markako Gazta-

ren lantze prozesua ikusi eta dastaketa batez gozatu ahal izango zaren.

Gainera, zuzenean “latxa” ardia ezagutuko duzu, Euskadiko bertako arra-

za, Gorbeiako artzain-txakurren lan garrantzitsua ikastearekin batera.

Gazta dastatzeko edo/eta gazta egiteko aukera duen ustiategirako

bisita gidatua barne; baita artaldearen zaintzan trebatzea eta artzain-

txakurraren trebetasunen erakustaldia ere.

Pagobieta Gaztandegia 669 179 [email protected]: Ubide

Laguneko 8 €tik aurrera

Artzainak eta trashumantziaBizi ezazu egun batez artaldea zaintzen trebatutako artzain baten egunerokota-suna. Ezagutu artzainen aterpeak eta par-ke naturalak dituen ibilbide sekretuak.Gorbeiako parke naturalean zehar artzai-narekin eta txakurrarekin egindako ibilbi-dea hartzen du barne; baita, ibilbidean bertan, artaldea zaintzea ere.

Pagobieta Gaztandegia669 179 [email protected]

Laguneko 18 €tik aurrera Iraupena 4-5 ordu

Lekua: Ubide

i i i

info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Nafarrateko Gazta636 896 734Lekua: Nafarrate, Urrunaga (Legutio)

Page 19: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Gorbeiako garagardoa

Gorbeiako garagardoaren sekre-tuak ezagutu. Gure gailurreko erraietan jaioa eta gure jendearen jakintzarekin landua, presta zaitez oso bisita freskagarrirako.

Gorbeiako garagardoaGaragardoaren usain gozo eta zapore naturalak esploratu, bizi eta berraurkitu. Eskuz egindako eran eta kalitateko le-hengaiekin landuta, Gorbeia mendiguneko urarekin esate-rako. Esperientzia didaktiko, zentzumenezkoa eta bertako zaporeduna. Instalazioetarako bisita gidatua eta lantze prozesuaren na-hiz makinen azalpena, dastaketa batek eta bertako Baias garagardoek lagunduta.

Baias garagardoa. [email protected]

Laguneko 6 €tik aurrera Iraupena 1,30 ordu

Lekua: Oiardo (Urkabustaiz)

i

19www.gorbeiacentralpark.com

ESPERIENTZIA BERRIA

Page 20: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

20

Gorbeiak txoko ikusgarria ezkuta-tzen du non familia guztiak bat egiten duen animalien mundua-rekin. Haiek errespetatzen ikasten du eta inoiz ahaztuko ez duzun lo-tura berezia sortzen du.

Drukuren mundua

Drukuren munduaFamilia osoarentzako zirrarez beteriko esperien-tziaz busti zaitez. Belatza, zaldiak, artzain-txaku-rrak eta beste animalia asko hurbiltze eta trebatze saio harrigarri bateko protagonistak izango dira. Begirunea eta abere-sena.Txakurrekin egindako obedientzia nahiz trebeta-sun-ariketak, artaldearekin egindako artzaintza-ariketak edo belatz-hegaldia barne; arku-tiroa praktikatzeko aukeraz gain.

Murguia Boder Collie607 832 [email protected]

Laguneko 10 €tik aurrera Iraupena 1,30-2 ordu

Lekua: Bitoriano (Zuia)

i

info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

ESPERIENTZIA BERRIA

Page 21: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Kayak gaineko piknika

Goza zaitez piknik batez lehena-go egin ez duzun bezala. Murgil zaitez urtegian zure kayakaz eta zeharkatu ezazu, mendiz ingura-tutako ingurune naturalaz gozatu bitartean.

Kayak gaineko piknikaUribarri-Ganboako urtegia, Euskadiko barneko itsasotzat jotzen dena, eszenatoki perfektua da kayakeko egun erromantiko batez gozatzeko. Atsedenaldia har ezazu bere urertz ezezagunetako batean eta gozatu bereziki zuretzat prestatutako piknika.Kayak alokairua, formakuntza-saioa eta materialak bar-ne, baita Idiazabal Sor-Markako gazta pintxo bat, tortilla edota iberiarren ogitartekoa (urdaiazpikoa, solomoa edo saltxitxoia) eta freskagarri batez osatutako piknik era-mangarria ere, gomendatutako bideez gain.

Inguru Abentura.635 748 [email protected]

Laguneko 13 €tik aurrera Iraupena 1-3 ordu

Lekua: Landa (Arrazua-Ubarrundia)

i

21www.gorbeiacentralpark.com

ESPERIENTZIA BERRIA

Page 22: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

22 info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Bilbo berria leku egokia da bere elementurik adierazgarrienen inguruan egun bat pasatzeko: Euskalduna jauregia, Alhondiga, Isozaki dorreak, itsas-museoa, Deustuko unibertsitatea edo Arriaga antzokia. Leku horretan bertan hasten da Alde Zaharraren eremua, Plaza berria, Zazpi kaleak, Santiago Katedrala eta Erriberako merkatua barne hartzen dituela; leku xarmagarri bat, pintxo-taberna onenetakoekin gozatzeko eta erosketak egiteko auekra ematen duena. Ezin dugu titaniozko miraria ahaztu; Guggenheim museoa; erakusketa-areto bat baino askoz ere gehiago. Bilbo moderno, moldagarri, eta berri baten bandera-ontzia da, mundura zabalik.

Bilbo

Gastelugatxeko Doniene, Bermeo

Bizkaia Zubia, Portugalete-Getxo

Guggenheim Museoa, Bilbo

Plaza Berria. Bilbo

Bizi-bizirik dauden

hiriburuakGorbeia Central Park Euskadiren bihotzean

dago, Bilbo eta Gasteizen ateetan bertan. Hiri hauetara

ihesalditxo bat egitea proposatzen dizugu, seguru

baikaude sorpresa atsegin bat emango dizutela.

Page 23: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

23www.gorbeiacentralpark.com

Vitoria-Gasteiz, Euskadiko hiriburua, erdi aroko iragan batek bustitzen du. Alde zaharrean dira nabarienak horren aztarnak, muino baten goialdean; bihurgunedun kale estuz, kantoiez eta enparantza txikiz beteta dago. Katedral zaharra nabarmentzen da bertan, Ken Follet nobelagile ingelesa inspiratu zuen eraikina. Monumentu honek hamarkada bat pasatxo darama zaharberritze lanetan, baina inoiz ez dizkie bisitariei bere ateak itxi.

Alde Zaharraren oinetan hiriaren lehenengo zabalgunea dago, besteak beste, Espainia eta Andre Mari Zuriaren plazak eta Eduardo Dato eta Postas oinezkoen kaleak barne hartzen dituena. Bestalde, gogoratu beharra dago 2012ko Europako Hiri Berdean gaudela. Beste arrazoi batzuen artean, hiria inguratzen duten parke eta pasealekuz osatutako eraztun berde handiari eta Florida eta Pradoko hiri-paisaia finei esker lortu du sari hori.

Vitoria-Gasteiz

Kontxako Badia, Donostia

Andra Mari Zuriaren Plaza

Sant

a M

aria

kat

edra

la, V

itoria

-Gas

teiz

Bi hiri hauez gain, Gorbeia Central Parketik abiatuta Euskadiko beste bazter batzuetara egin dezakezu bisita: Arabar Errioxa, Donostiako hiria, edo Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldea; Mundaka, San Juan de Gaztelugatxe, Getaria edo Zarautz bezalako leku liluragarriekin.

Page 24: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Esperientzien hornitzaileak

Amalau landetxeaIpiñaburu, 48 | 48144 Zeanuri605 771 [email protected]

Baias GaragardotegiaLa Escuela kalea, 3 | 01449, [email protected]

Balneario de Areatza (Sasoibide S.L.)Askatasuna, 50 | 48143, Areatza946 575 [email protected]

Bar-Restaurante Etxe-ZuriBergara errep. Km10 Landa | 01520, Arrazua-Ubarrundia945 299 [email protected]

Ugarzabal LandetxeaAltube bidea, 5 behea | 01449, Goiuri627 771 [email protected]

Gorbeia – Murgia turismo Informazio-Zentroa

Domingo de Sautu kalea | 0113 Murgia945 430 [email protected]

Gorbeia – Orozko turismo Informazio-Zentroa

Zubiaur plaza | 48410 Orozko946 339 [email protected]

Dobra Aventura Errepide berria, 10 | 01474 [email protected]

Gerardo LapatzaBekokalea, 4 | 48143, Areatza946 317 190

Guikuri BaserriaGoikuri, 1 | 01138, Murua-Zigoitia945 464 [email protected]

Hotel Rural & Spa EtxeganaIpiñaburu auzoa, 38 | 48144 Zeanuri946 338 [email protected]

Inguru Abentura S.LSan Juan, 18 | 01208, Albeniz. Asparrena635 748 [email protected]

AS Hoteles Altube

AP-68 autobidea, 36. kilometroa945 430 173azó[email protected] 14 logela ditu (erretzaileentzat eta ez-erretzaileentzat). Gelek Wi-Fi bidezko doako Internet konexioa, bainugela, idazmahaia, aire egokitua, berogailua eta sehaska (baldin badago) dituzte. Horrez gain, hotelean, doako aparkalekua, 24 orduko harrera zerbitzua, 24 orduko kafetegi-jatetxea, nazioarteko kateak dituen telebista eta fax/fotokopiagailua daude.

Altzuste Landetxea

Altzuste, 63946 739 [email protected]

Hiru solairuko euskal baserri berritua da. 15 lagunentzako tokia du (sehaska eskatzeko aukera dago). 6 logela ditu: 4 bainugelarekin eta 2 bainugela partekatuarekin. Bezeroek bakarrik erabil dezake-ten egongela-jangela du, beiraz inguratuta. Sofak, tximinia, tele-bista eta musika ekipoa ditu. Mahai-jokoak ditu. Sukaldea goitik behera ekipatuta dago (labea, mikrouhin-labea, garbigailua eta sukaldeko tresnak ditu). Berogailua du. Baserri giroan dekoratu-ta dago. Haurrentzako parkea du. Animaliak onartzen dira, baina etxetik kanpo. Ez du minusbaliatuentzako sarbiderik.

Amalau landetxea

Ipiñaburu 48605 771 [email protected]

2-4 lagunentzako apartamentua, erabat ekipatua. Tximinia, terraza eta lorategia ditu. Etxebizitzan hiru logela bikoitzek bainugela dute, eta gainera, egongela, sukaldea, terraza eta lorategia ditu. Loge-laka edo osorik aloka daiteke. 6-9 lagunentzako tokia du. Sendabelarrei eta nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroak egiten dituzte. Jolaslekua (saskibaloia eta ping ponga). Barbakoa. Mendiko bizikletak. Animaliak onartzen ditu. Ez du minusbalia-tuentzako sarbiderik.

Atxarmin landetxea

Atxamin auzoa 2945 455 [email protected] 18 lagunentzako tokia duen baserria. Bainugelako 5 logela bikoitz, eta 4 lagunentzako 50 m2-ko 2 apartamentu ditu. Lorategi eta atari handia.

24 info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Ostatuak

Page 25: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Bentazar landetxe eta jatetxea

Ollerias auzoa945 455 [email protected] 12 lagunentzako baserri berritua. 4 ohe gehigarri sartzeko aukera dago. Bainugeladun 6 logela bikoitz ditu (horietako bat egokitu-ta dago). Igogailua, bezeroentzako sukaldea (ordaindu behar da), egongela-jantokia, tximinia, lorategia, barbakoa, zabua eta jate-txea ditu.

Hotel Casa del Patrón

San Martin kalea 2945 462 [email protected] Murgia-Zuia

Hotelak 14 logela ditu. Bigarren solairuko 7 logelek kanpoaldera ematen dute. Atikoan dauden 7ak, berriz, sabai maldadunak dira. Aire girotua, telebista, doako Wi-Fia, telefonoa, iratzartze zerbitzua, bainugela eta azal nordikoak dituzte. Jatetxea pintxoei esker iraba-zitako garaikurrekin apainduta dago. Beiraz inguratutako terraza handi-handia, kafea hartzeko toki aparta. Saritua izan da.

Casa La Fuente landa apartamentua

San Roke 3945 462 [email protected] 15 lagunentzako tokia du. Bi apartamentuz eta estudio batez osatuta dago. 2-4, 3-5 eta 2-4 lagunentzako tokia dute, eta goi-tik behera ekipatutako sukaldea dute (bitrozeramika, mikrouhin-labea, sukaldeko tresnak, jantokia eta logela, telebista, DVDa eta ohe-sofa). Apartamentuek bainugela eta dutxa dute. Horietako bat ezgaitasunak dituzten pertsonentzako egokituta dago.

Ellauri Baserria

Altzusta, 42946 317 [email protected] Zeanuri 2010ean ireki zen etxe honek honako ezaugarri hauek ditu: 5 lo-gela bikoitz, 10 lagunentzako tokia, 3 ohe-sofa, 2 bainugela, sukal-dea, jantoki handia, tximiniadun egongela eta barbakoa. Etxea handia da eta gainerakoengandik urrun dago. Osorik aloka daiteke. Bezeroentzako kanpo espazio zabalak, aparkalekuak, zelaidun eta zuhaizdun lorategiak, baratze familiarrak, mahastia eta basoa, lur-sailean bertan, baserriaren ondoan.

Ellauri Hotela

Altzusta, 38946 317 [email protected] Zeanuri Diseinu hotela. 2 suite, 4 logela bikoitz terrazadun eta 3 atikoko logela ditu; denak handiak dira, eta bainugela eta Gorbeiara ematen duten leiho handiak dituzte. Gainera, doako Wi-Fia eta ekipamen-du multimedia eskaintzen dituzte. Doako aparkalekua, tximiniadun kafetegia, kanpo terraza eta lan bilerak egiteko prestatuta dagoen erabilera anitzeko aretoa ditu. 25 lagunentzako jatetxea du; janari tradizionala zerbitzatzen dute, eta haragietan espezializatuta daude.

Etxebarri landetxea

Otxandio-Oleta errepidea z.g.945 450 [email protected] Bainugeladun 6 logela bikoitz ditu. Horietako bat ezgaitasunak dituzten pertsonentzako egokituta dago. Bezeroek egongela eta sukaldea erabil dezakete.

Etxegana landa hotela & spa

Ipiñaburu auzoa 38946 338 [email protected]

18 logela ditu; denek hidromasajea eta doako Wi-Fia dute. Kafete-gia eta jatetxea, egile sukaldaritzako kutsua duen janari tradiziona-la zerbitzatzen duena. Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako ego-kituta dago, eta bilera gelak, masaje gelak eta spa ditu. Gainera, animaliak onartzen dira, baimena eskatuta.

Etxegorri Landetxea

Urigoiti, 8636 967 [email protected] 6 logela bikoitz ditu. Hainbat aukera daude: tximiniarekin, hidro-masajearekin bainuontziarekin edo dutxarekin, beheko solairuan, teilatupean, balkoiarekin... Denak ere goitik behera ekipatuta dau-de, eta bista bikainak dituzte.

Garai landetxea

Beraza Garai auzoa 5946 330 [email protected] Bainugela, sukaldea, telebista eta atari dituzten hiru apartamentu. Bainugela, telebista, berogailua, egongela eta sukaldea dituzten 5 logela. Honako hauek ditu: Internet konexioa, Wi-Fia, lorategia, barbakoa, aparkalekua eta tenis pista. Animaliak onartzen dira, baina etxetik kanpo.

25www.gorbeiacentralpark.com

Page 26: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Esperientzien hornitzaileak

Iparnature S.LAldai kalea, 1 behea | 01470, Amurrio946 339 823 / 620 886 [email protected]

Murguia Border CollieHerriko bidea, 50 | 01139, Bitoriano-Zuia607 832 [email protected]

Museo de la Alfarería VascaOllerias auzoa, 9 | 01510, Ollerias-Legutio945 455 [email protected]

Nafarrateko GaztaNafarrate auzoa, 10 | 01170, Urrunaga-Legutio636 896 734

NaturmendiolaMendiola auzoa | 48410, Orozko608 084 [email protected]

Pagobieta GaztaSan Juan auzoa | 48145, Ubide669 179 [email protected]

Torrezar Egur Gunea, S. LTorrezar Industiraldea, Nave 2 Pab 1 | 48410, Orozko946 330 [email protected]

Ttipia Ondarearen KudeaketaNafar errege-erreginaren kalea 9 behea | 01013, Gasteiz945 243 [email protected]

Zastegiko TxabolaEleizondo, 7 | 48144, Zeanuri688 670 [email protected]

Zuia Club GolfZona deportiva de Altube s/n,Altube autobia (Bilborantz) 22 irteera945 430 [email protected]

Goikuria aterpetxea

Sarria – Markina errepidea, 3902 540 [email protected]

64 lagunentzako establezimendua. Beheko solairuan, jarduereta-rako gela, jatetxea, sukaldea eta komunak ditu. Lehenengo solai-ruan, logelak, komunak eta dutxak. Bigarrengoan, jarduera gela bat dago. Kanpoaldean, karpa bat, mahaiak, futbol zelaia eta lora-tegia daude. (Mantenu osoa hautatzeko aukera dago).

Guikuri baserria

Goikuri, 1945 464 [email protected] Murua-Zigoitia

2, 4 eta 5 lagunentzako apartamenduak dituen baserria. 2011. ur-tean berritu zuten, eta geotermia berogailua du. Hidromasajedun zenbait logela ditu, eta apartamendu guztiek tximinia, telebista eta doako Internet sarbidea dute. Spa gunea (jacuzzia, bainu tur-kiarra eta sauna lehorra) du beroentzako, nahiz bezero ez direnent-zako. Haurrei egokitutako lorategia du.

Haritz Ondo hotela

Elosu, 20945 455 [email protected]

Honela banatuta dago baserria: 10 logela bikoitz, lau lagunentzako suite 1 eta duplex 1, sukaldea, egongela eta 4-6 lagunentzako 2 logela bikoitz dituena (egongelan 2 ohe gehigarri jartzeko aukera dago). Bainu pribatua, berogailua, telebista eta logelako edari-tegia dituzte. Jatetxeak 200 lagunentzako tokia du (ospakizunak, ezkontzak, bataioak, jaunartzeak...). Aparkaleku pribatua (doakoa), lorategiak, Internet - Wi-Fia gune komunetan.

Hesperia Areatza hotel eta bainuetxea

Askatasuna 50 bis946 572 [email protected] Areatza Hotelak terrazadun kafetegia eta 150 lagun baino gehiagorentzako jatetxea ditu.Doako Wi-Fia instalazio guztietan. Igerileku dinamikoa, zirkuitu ter-maleko gunea duena. 8 tratamendu kabina. Hidroterapia guneak 3 bainera, 2 vichy dutxa, fisioterapia kabina eta sufredun ureko bainera ditu.

26 info & reservas: 946 339 823 - 945 430 440

Ostatuak

Page 27: Gorbeia Euskadi: esperientziak galdutako paradisuan

Izpiliku landetxea

Mendia, 6945 464 [email protected] Bi logela bikoitz (bat ezgaitasunak dituzten pertsonentzako ego-kituta dago) eta bi apartamentu ditu. Bainugela dute, eta etxe-ko sukaldea erabiltzeko aukera dago. Tximiniadun egongela eta irakurtzeko gela ditu.

Olalde aterpetxea

San Juan auzoa902 540 999 [email protected] Solairu bakarreko eraikina, 18 lagun har ditzakeena. Sukaldea, jan-tokia, 10 lagunentzako logela, 8 lagunentzako logela eta bi bai-nugela multzo ditu. Lorategi gune handian zabuak, mahaiak eta saskibaloi kantxa daude.

Patxikoren Etxea

Urigoiti, 1679 882 [email protected]

8 lagunentzako tokia du (gehi ohe osagarri bat). Lau logelek bainu-gela, ile lehorgailua, berogailu zentrala, telebista eta Wi-Fia dituz-te. Tximiniadun egongela-jantokia. Atarian barbakoa eta lorategi gunea daude. Ez dago ezgaitasunak dituzten pertsonentzako ego-kituta. Ez da animaliarik onartzen.

Santorkari landetxea

Kale nagusia 14616 863 [email protected]

Bost logela bikoitz ditu; bik biko ohea dute eta hiruk 2 banako ohe. Bainugela, telebistadun egongela eta balkoirako sarbidea dituz-te. Honako hauek ditu: lorategi pribatua, barbakoa, terraza, auto aparkalekua, sukaldea, berogailu zentrala, mahai-jokoak, haurrent-zako jokoak eta antena parabolikoa.

Ugarzabal landetxea

Altube bidea 5, behea627 771 [email protected]

Bainugela pribatudun 5 logela bikoitz, egongela, terraza, sukalde ekipatua, tximinia, barbakoa, lorategia, aparkalekua, Wi-Fia, bero-gailua eta baratzea ditu.

Urkiolaenea landetxea

Union plazatxoa 3667 477 [email protected] 3 solairuko landetxea. Beheko solairua auto aparkalekua da, eta 3 autorentzako lekua du. 5 logela bikoitz handi ditu (ohe osagarriak jartzeko aukera dago), bai eta honako hauek ere: telebista eta mu-sika ekipoa dituen egongela handia, 4 bainugela eta tximiniadun jantokia (14 lagunentzako tokia). Terraza eta billarra.

Zastegi aterpetxea

Eleizondo, 7688 670 [email protected] 16 lagunentzako establezimendua. Ohatzeak, txapazko sukaldea eta behe sua duen egongela ditu. Aterpetxe osorik alokatzeko aukera dago.

Zubizabala kanpina

N240, 41. km660 423 [email protected] Mendiko kanpin honek banakako dendetan, denda familiarretan, karabanetan edo autokarabanetan ostatu hartzeko aukera ema-ten du. Entxufe elektrikoak (karabanetarako ere), ur beroa, su-permerkatua eta haurrentzako parkea ditu. Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako bainugela du. Animaliak onartzen ditu, eta kanpin materiala alokatzeko aukera du. Ekainetik irailera dago irekita.

27www.gorbeiacentralpark.com