GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

22
GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU? Nola erregistratu eta profilak sortu

description

Lehenengo pausuak Gosasun webgunean zure aktibitatea erregitratzea...

Transcript of GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

Page 1: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

Nola erregistratu eta profilak sortu

Page 2: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

Aurkibidea

1. Sarrera

2. Nola sortu profila?

3. Nola bete jardueraren fitxa?

Page 3: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

1. Sarrera Zer esan nahi du GOSASUN webgunean erregistratzeak? Webgunean erregistratzea GOSASUNen parte izateko lehen urratsa da mugimendua

osatzen duten gainerakoekin lankidetzan hasteko. Webgunearen bidez parte hartu nahiz bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko praktikak

partekatu ahal izango dituzu, eta elikadura, jarduera fisiko eta osasun emozionalari buruzko informazioaz baliatu.

GOSASUN mugimendukoa izateak eta webgunean erregistratzeak ez dakar kostu ekonomikorik.

Erregistratzeko sartzen ditudan datuak ikusgai egongo dira webgunean? Erabiltzaileak ematen dizkigun datu pertsonal guztiak izaera pertsonala duen fitxategi

automatizatu batean sartzen dira, eta Innobasque da horren arduraduna. Erakundeaz eta jardueraz emandako informazio guztia ikusgai egongo da era publikoan,

baina erabiltzaileak harremanetarako emandako datuak administratzaileak eta GOSASUN mugimenduari atxikitako eragileek bakarrik ikusi ahal izango dituzte.

Page 4: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? 1. Joan webgune honetara: http://www.gosasun.net

2. Egin klik “GOSASUNekoa izan nahi duzu?” atalean.

3. Gero sakatu gainean eta bete fitxa.

Page 5: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila?

4. Erregistro atalean zaudenean, nahitaezko eremuak bete beharko dituzu eta klik egin hemen:

Page 6: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? 5. Zuen informazioa euskaraz agertzea nahi baduzue (eta

gomendatzen dugun aukera da), “Euskara” jartzen duen eremuak zeuek bete behar dituzue. Innobasque ez da horretaz arduratuko. Bestela, euskarazko bertsioan sartzen diren erabiltzaileek ezingo dute zuen informazioa ikusi.

Page 7: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? 6. Zuen erakundea mapan zuzen kokatzeko, berriro datuak idaztea komeni

da maparen azpian datzan laukitxoan.

7. Egin klik “Bilatu helbidea”n eta egiaztatu ea Google Maps-ek ongi kokatzen duen erakundea.

8. Ezezko kasuan, saguaren kurtsore beraz mugi daiteke dagokion lekua aurkitu arte.

Page 8: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? 9. Erregistroa bidali ondoren, Innobasquek zuen erakundea

balioztatuko du. Behin balioztatuta, Innobasquek jakinaraziko dizue sar zaitezketela zeuen erabiltzaile-gunera zeuen pasahitzarekin.

Page 9: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? Zuen erabiltzailearekin sartuta, hasierako pantaila hau ikusiko duzue, blog-arena alegia, non edukiak editatzen baitira.

Webgunera itzuli nahi izanez gero, egin klik “Hasiera”n.

Erabiltzailea ixteko, aski litzateke “Irten” sakatzea.

Page 10: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? Zuen profilarekin baldin bazaudete webgunean, blog-aren aldera itzultzeko, aski litzateke profil gainean sakatzea.

Profiletik irteteko, klik egin “Irten”en.

Page 11: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? Blogaren profilaren barruan zaudetenean, “Nire kontua” atalean, hiru fitxa dituzue. Erakundea fitxan, aurrez Erregistro atalean beteriko datuak berrikustea komeni da, ortografia-hutsegiteak edo kontzeptu okerrak zuzentzeko.

Page 12: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? Logotipoaren fitxak zuen erakundearen logoaren argazki bat gora kargatzeko balio du.

Egin klik “Hautatu artxiboa”n eta gero “Gora kargatu logoa”n.

Irudi horrek gehienez 8Mb-ko pisua izan behar du eta 250x250 pixeleko tamaina gutxienez. Onarturiko formatuak JPG, PNG eta GIF dira.

Hau garrantzitsua da, arazoak sor baititzake eta argazkia ez igo.

Page 13: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2. Nola sortu profila? Konfigurazio fitxan, pasahitza aldatu ahal izango duzue. Posta elektronikoari dagokionez, garrantzitsua da helbide operatibo bat jartzea, zeren eta helbide elektronikoa erabiliz sartuko baitzara beti webgunera.

Page 14: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

Profila diseinatu ondoren, hurrengo urratsa jarduera-fitxa egitea da webgunean erakusteko.

Blogean zaudela, ezker aldeko atalean, sakatu “Jarduerak”.

Jarduera bat sortzeko, egin klik “Sortu jarduera berria”n.

3. Nola bete jarduera fitxa?

Page 15: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

3. Nola bete jarduera fitxa? Pantaila berri batera sartuko zarete eta han jarduera idatzi behar duzue.

Profilarekin gertatzen zen bezala, zuen informazioa euskaraz agertzea nahi baduzue, zuek bete beharko dituzue eremu horiek.

Zer baldintza behar dituzte jarduerek GOSASUN barruan sartzeko?

Jarduera bat GOSASUN gisa

onartzeko, Euskadin osasuna sustatzeko praktika edo jardunbide bat izan behar du, elikadura, jarduera fisiko eta/edo osasun emozionalaren inguruan garatuko dena.

Page 16: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

3. Nola bete jarduera fitxa? Jarduera bat ezabatu edo editatzeko, aski litzateke “editatu” edo “ezabatu” aukerak sakatzea.

“Ikusi” sakatuz, jarduera webgunean nola geratuko litzatekeen ikusten da.

Page 17: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

3. Nola bete jardueraren fitxa?

“Zigiluak” atalean, zeure jarduerengatik zer zigilu duzun eta zer-nolakoak diren egiaztatuko duzu.

Zigilua eskatzeko 2 aukera daude:

1. Jardueraren fitxa betetzerakoan, “zigilua eskatu” aukera marka daiteke.

2. Jarduera daukazuenean, webgunetik bertatik “Zigilua” atalean eska dezakezue.

Page 18: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

3. Nola bete jarduera fitxa? Zer da GOSASUN zigilua? GOSASUN zigilua elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun

emozionalean bizi-ohitura osasungarriekiko konpromisoa sustatzen duten jarduerei ematen zaien aitortza da.

Zer jarduerak jaso dezake GOSASUN zigilua? GOSASUN zigilua jaso ahal izango dute Euskadin abian

jarritako jarduerek, elikadura, jarduera fisiko edo osasun emozionalarekin erlazionaturiko ohitura osasungarriak sustatzen badituzte. Zigilua ekintzek eurek lortuko dute eta ez ekintza horien eragile sustatzaileek.

Innobasque da GOSASUN zigilua emateko ardura duen erakundea.

Page 19: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

3. Nola bete jardueraren fitxa? Zenbat Zigilu eska ditzaket? Erregistraturiko jarduera bakoitzak Zigilu bakarra izan dezake. Denboraren joanean, jarduerak eboluzionatzen badu eta/edo hobetzen bada,

maila handiagoko zigilua eskatu ahal izango da (GOSASUN zigiluak hiru maila ditu: lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila).

Zer irizpide du Innobasquek maila bateko edo besteko Zigilua emateko nire jarduerari?

Ezarritako irizpideak honako hauek dira: Eremua (elikadura, jarduera fisikoa eta/edo osasun emozionala). Denboraren norainokoa (puntuala, aldizkakoa edo sistematikoa). Etorkizuna (eskalagarria edo aktiboki partekatua). Emaitzak. Berrikuntza (berritasuna, orijinaltasuna, sormena). Zabalkundea eta nabaritasuna.

Page 20: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

3. Nola bete jardueraren fitxa? Zalantzaren bat izanez gero, sakatu “Laguntza”.

Page 21: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

GOSASUNen arrakasta eragile guztien lankidetza eta inplikazioaren mende dago neurri handi batean.

Gomendagarria da zuen inguruan GOSASUN mugimenduaren berri zabaltzea, jende gehiagorengana irits dadin.

Gonbidatu GOSASUNen webgunea eta twitter bisitatu eta horietan parte hartzera.

Zuek, eragileak, zarete profila nahiz jarduera egin behar duzuenak, baina Innobasque beti prest duzue laguntzeko.

Page 22: GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?