Goten inbasioa

2

description

3. zikloko ipuinak

Transcript of Goten inbasioa

Page 1: Goten inbasioa
Page 2: Goten inbasioa

Bazen behin Okadian izeneko herri oso polit eta alai bat.

Egun ilun batean lainoa eta trumoiak hasi ziren eta hiru

urte geroago, urrunean, gaztelu bat agertu zen eta han ur

tantak, su tantak, moko tantak eta abar agertu ziren. Eu-

ren plana mundua inbaditzea zen.

Haien erregea Gotanta zen, handiena eta indartsuena.

Ur tantek Amerika kontinentea inbaditu zuten. Su tantek

Asia inbaditu zuten. Arbola tantek Ozeania eta beste guz-

tiek Afrika.

Gero denak elkartu ziren Europa inbaditzeko. Inbaditu

zuten baina Okadian herria geratzen zen eta herri horrek

plan bat asmatu zuen beste guztiak salbatzeko. Gaztelura

sartu ziren baina batzuk salbatu nahian hil egin ziren. De-

nak salbatzeko Gotanta erregea hil behar zuten baina oso

handia eta indartsua zen.

Okadian herrikoak ere indartsuak eta azkarrak ziren eta

denak batera joan ziren tanta madarikatuen erregearen

aurka. Azkenean denen artean Gotanta erregea hiltzea

lortu zuten eta tantengandik libratu egin ziren.