uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin...

40
❘❘❘ Azpeitiko herri aldizkaria ❘❘❘ 2011ko otsaila ❘❘❘ 125. zenbakia ❘❘❘❘❘❘❘❘❘ HAUTSAK HARROTUZ Tabakoaren lege berriak Azpeitian ere sortu du zeresana 20

Transcript of uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin...

Page 1: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � �Azpeitiko herri aldizkaria � � �2011ko otsaila � � �125. zenbakia � � � � � � � � �

HAUTSAKHARROTUZ

Tabakoaren lege berriakAzpeitian ere sortu duzeresana 20

� � �� � �

Page 2: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta
Page 3: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � � � � � � � � sarrera 03

Argitaratzailea. Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza. Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa. 943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua. SS-860/2000

Zenbakia. 125.a (2011ko otsaila)

Urtea. XIII.a (1999ko azaron sortua)

Maiztasuna. Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio eta

Euskara Zerbitzuak

Publizitatea. 685 730792 /

[email protected]

Bazkidetza. 943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia. Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia. G. Otamendi

Web orrialdea.www.uztarria.com

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

Oharra. Uztarria

Komunikazio

Taldeak ez du

bere gain hartzen

herri aldizkarian

adierazitako

esanen eta

iritzien

erantzukizunik

iritziaEditoriala.Euskarazkohedabideak, beste jauzibaterako ordua 15

mamiaIosu Segurola.Distantzia luzeko zaldiprobetan lehiatzen du04Klik!Sansebastianetakoumeen karroza, pausoz pauso 16Etxeko kontua. JoxeLabaka eta AitorOtaegi, osaba eta iloba,abiadurak batuta 24

jakitekoBestaldetik. XebastianLizaso oholtza gaineanez denean 34

� � �2011KO OTSAILEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

16

Ba al dakizu parrokiko harpeko

estalaktitak bere garaian Aizarnatik

ekarritakoak direla? � Uztarria

24

34

egin zaitez bazkide Uztarrian

1.157bazkidegara dagoeneko Uztarrian;

eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuak ereeskuratuko dituzu. Uztarria Komunikazio Taldeak orain arte

12 liburu (behekoak), CD 1 (ondokoa) eta liburuxka biografikoak

atera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan.

� 943 15 03 58

30euro dira urtean.106.400 euroko aurrekontua

du Uztarriak 2009. urterako.

Liburuxka biografikoak. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Amaia Garmendia (Uztarriak liburuxka gehiago aterako ditu)

Page 4: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

mamia � � � � � � � � � kirola04

IOSU SEGUROLAzaldi probetan lehiatzen du

Lasterketa batean 160 km egin ditzakete”Arraza arabiarreko zaldiekin distantzia luzekokarreretan lehiatzen du. Helmugara fisikoki ondoenailegatzen den zaldia saritzen dute. �� Ainitze Agirrezabala

s ei zaldi dotoreditu Loiolako baserrian, bi emeeta lau har. Duela zazpi bat urte,Oiartzungo aitona bati erosi zionHumo zaldiarekin hartzen duparte lehiaketetan. Zaldiak ema-ten duena, “beste inork” ez duelaematen dio. Ez ditu ez, saltzeko.Txabolan dituzun zaldiaknondik ekarritakoak dira?Beti gustatu izan zait hara etahona zaldiak ikusten ibiltzea.Humo Salamancan jaio zela jakinnuenean, hango zalditegiarekinharremanetan jarri eta zer zeuka-ten ikusi nuen. Harrezkero, bestelau ekarri ditut. Iaz, Tom Murzukizeneko zaldi zuria ekarri nuen,eta lehiatzeko ari naiz prestatzen.Italiarra da izatez, eta sementalada; Humo irainduta dago. Beste

“bat etxean jaio zen, eta haren amaSalamancako zalditegian dugu.Noiztik duzu zaldiekiko za-letasuna? Txikitatik. Gure aitak mendian,Iate barrutian, haragitarako zal-diak eta pottokak edukitzen zi-tuen. Mutil kozkorra nintzela, uda-berrian zaldiak hartu, mendirajoan eta behorrak zalditzen geni-tuen Aitari beti esaten nion, las-terketetako zaldi bat ekartzeko.Gerora, aitaren jaiotetxean behorbat eduki nuen, behiekin larrean,eta duela bost bat urte, Humoerosi nuen. Noski, zaldi batek de-dikazio gehiago behar du. Ez dabehor bat bezala, larrean bakeanibiltzen dena. Odol-beroko ani-maliak dira, eta txarrantxarekineta kristoren aberiak egin ditza-

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Jaio. 1972-11-12. � � �Herria.Azkoitia. Bost urterekin Azpeitirabizitzera etorri zen, etaazpeitiarra dela dio. � � �Bizitokia. Azkoitia. � � �Lanbidea.Leihoak muntatzen ditu.

kete. Hala, baserri ondoan txabo-la eta itxitura egin nituen. Gehiengustatzen zaidan animalia da.Zaldiak ematen dizuna ez dizubeste animalia batek ematen. Lehiatu asmotan erosi al ze-nuen zure lehen zaldia?Humo zaldia erosi nion Oiartzun-go aitonak hala esan zidan: “Iosu,ez ezazu presarik eduki trostanibiltzeko, ez lauhazka ibiltzeko, ezezertarako. Kontuan izan, ordueta paisaia asko elkarbanatukodituzuela. Eta, Jainkoak nahi baduhogei urte baino gehiagorakolagun bat duzula’. Halere, neure-kiko nioen, ‘biharko eguneanlehiatzea pentsatzen badut, eznaiz hasiko saltoan edo hipodro-moan’, eta horregatik erosi nuenarraza arabiarreko zaldia. Hipo-

Page 5: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

kirola � � � � � � � � � mamia 05

dearen mapa hartzen dute, ko-txez nondik-nora ibili behar dutenjakiteko. Esaterako, aurrenekoasistentzia 22. kilometroan bada-go, zaldiz hara iristerako, beraiekzain egoten dira kuboekin eta,animaliari ura edaten emateko,edo deshidratatu ez ditezen elek-trolitoak sartzen dizkiegu.Asistentziarik gabeko las-terketarik egiten al da?

Entzun dudanez Katalunian la-guntzarik gabeko lasterketak egi-teko asmotan dira. Izatez, karrerahauen filosofia da hasi eta bukatuarte, zaldunak eta zaldiak inolakolaguntzarik gabe egitea lasterke-ta: erreketan edaten duten urare-kin, edo bidean bilatutako belarrajanda. Baina, asistentzietako la-guntza horiekin animaliak porrueginda bukatzen badute, ez dutpentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak?Zaldiaren eta zaldunaren optimi-zazioa lortzea da karreraren hel-burua. Helmugara aurrena ailega-tzen dena saritzeaz gain, fisikokiondoen ailegatzen den zaldia eresaritzen dute. Horretarako, bi hel-muga bezala daude, eta aurrene-ko marra pasata, bigarreneansartzerako zaldiak errekuperatze-ko denbora tarte bat du; beraz,errekuperatzen denbora gutxiena

Zaldiaren eta

zaldunaren

optimizazioa

lortzea da xedea”“

Zaldiak

ematen duena ez

du beste animalia

batek ematen”“

Lekunberriko lasterketan, Segurola Humo zaldiarekin korrika. � � �Iosu Segurola

dromoetan lehiatzen dutenak 40kiloko gizonak dira. Kirola egiteabetidanik gustatu izan zait, etazaldiaren gainean ez ezik, berekinkorrika ere joan naiteke. Noiz erabaki zenuen, lehia-tzen hastea? Duela pare bat urte hasi nintzen,zaldiak bost urte bete arte ezinbaitu lehiatu. Bitartean, Humore-kin egunero ibiltzen nintzen men-dian, eta batera eta bestera ereasko mugitzen nintzen, karrerakikusiz pixka bat ikaste aldera.Lehiatzen hasi nahi nuenez, zal-diak bost urte betetzerako IrungoJaizubia hipikan titulazioa lortu,eta zaldia garraiatzeko gurdiaerosi nuen. Horiek denak egitera-ko, Humo fisikoki oso ondo zego-en, lehiatzen hasteko adin ego-kian. Hala, Tolosan aurrenekozhasiberrientzako lasterketa batantolatu zutela jakin nuen, eta au-rrena egin genuen. Gero, karrera

desberdinetan parte hartu dut:Ataunen, Zerainen... Poliki-polikidistantzia luzeagoko karrerak ko-rritzen hasi nintzen. Zer ezaugarri dituzte?Arabiar arrazakoak dira, eta ho-rien ezaugarri komuna erresisten-tzia da. Desertuko zaldiak dira, urgutxi edanez distantzia luzeakegin izan dituzte, eta iraupen-pro-betan parte hartzeko aproposakdira. Animalia ikusgarria da. Nikargi nuen zaldi bat erosten ba-nuen arabiar arrazakoa izangozela. Arraza ingelesekoak, adibi-dez, hipodromoko zaldiak dira,distantzia motzekoak; 1.000-2.000 metro egiten dituzte. Ara-biar arrazakoek karrera batean160 kilometro egin ditzakete.Geratu ere egin gabe?Ez, karreretan asistentziak egitenditugu. Lasterketa bezperan nirebi lagunek –Ander Kerejeta Atxu-marrik eta Ander Aierbek– ibilbi-

Page 6: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

mamia � � � � � � � � � kirola06

atera eta bazkaldu aurretik, berrizegiten diet bisita. Etxera joan,bazkaldu, eta arratsaldean lanetikirtetean berriz joaten naiz. Dedi-kazio handia da, baina gustukolekuan… Ni hauekin gozatzennaiz, lasai ederrean pare bat or-duko mendi buelta emanez.Zer asmo dituzu aurten?Gasteiz edo Nafarroako 120 kilo-metroko lasterketa bat bukatzeagustatuko litzaidake, nahiz eta az-kena geratu. Behin hori lortuta,kanpora irten, eta 200 kilometro-ko internazional batean ahalik etaposturik onena lortzea dut helbu-rua, Madrilen, Bartzelonan edoFrantzian.�

behar duen zaldiari ‘best condi-tion’ saria ematen zaio. Bigarrenmarran sartzean zaldiak txekeobat pasatu behar du. Albaitariakzaldia auskultatu eta ikustenbadu errena duela hankan, edogelditze metabolikoa duela, edodeshidratatuta dagoela… kanpo-ratu eta etxera bidaltzen zaituzte.Halakorik pasatu al zaizue?Frantzian, Tarbesen, 80 kilome-troko nire lehen internazionalean.Zaldiak beraien artean pikatu egi-ten dira. Dena ematera irtetendute, eta ez badiozu eusten…Beste bi neskekin pikatuta gindo-azen, eta aho-uhala askatu eta jo-aten utzi nion. Nesketako batatzean geratu zen, eta beste fran-tziarrarekin lehian gindoazen. Zal-dia oso ondo zihoan; helmugaraailegatu eta minutu batean erre-kuperatu zuen. Best condition-airabazita nuen, baina aztertzera-koan errena markatu zuen, etakanporatu egin gintuzten.Zer da zaldunaren egitekoa?Sekretua da kontrolatzea zaldiakbenetan zenbateraino eman de-zaken: noiz frenatu edo noiz saka-tu behar zaion. Bere posibilitate-en gainetik eramaten baduzu…gehiegi behartu eta deskalifika-tzeko arriskua dago.Errekuperatzeko zer egitenduzue zaldiarekin? Aurreneko marran sartu ordukozaldiari traste guztiak kendu etaura botatzen diogu, pultsazioakjaisteko. Zaldia lehenengo hel-mugan igoal sartzen da minutuko125 pultsaziorekin, eta bigarrenmarran sartzerako igoal jaitsibehar du 56 pultsaziotara. Humominutu batean edo bitan errazerrekuperatzen da.Kirol honetan ba al dagotranparik?

Tope. Beste edozein kiroletanbaino gehiago. Antidoping kon-trolak asko kostatzen dira, eta ezdago dirurik egiteko. Nik badakitinjektatzen dituztela, neure be-giekin ikusi dudalako. Irabaztenduenarentzat milioi erdiko sariadagoen momentutik, jendeari ani-malia ez zaio batere inporta. Tourbatean txirrindulariek transfusio-ak egiten badituzte, egin kontukirol honetan animaliekin zer egi-ten duten. Jendeak nahi duena dalasterketa irabazi eta prestigioalortzea. Eta, hori animaliak hiltzeada. Lau animalia dituen batek ezindu konpetitu 150 dituen batekin.Horiek gaur zaldi bat dute korri-tzeko, bihar bestea, eta etzi bestebat. Eta, gainera, entrenatu, do-matu, lan-zikina esatea dagoena,beste batzuek egiten diote. Az-piak atera, entrenatu, karreraegunetan txofer egin… denaneuk egin behar izaten dut.Zaletasun garestia al da?Zaldi bat edukitzea, berez, ez dagarestia. Jendeak hor deskuiduhandia du. Lehiatzea bai: lizen-tziak atera, karroa eta kristoakerosi... Egia da zaldiak asko jatenduela, eguneko 24 ordutatik igoalpasako dituzte 20 jaten. Behiekbezala ez dute hausnarrean egi-ten, jan ahala egiten dute kaka.Baserrian ontzen dugu guk bela-rra, eta, beraz, ez da kapritxo ga-restia. Garestiena perrak jartzeada. Bi hilero aldatu behar zaizkie,eta 65 euro kostatzen dira. Jen-deak gimnasioa hilean zenbat pa-gatzen du? Edo, ingelesa ikaste-agatik? Edo juergan? Azkeneanda bakoitzak garrantzia eta lehen-tasuna zerri ematen dion.Zenbat balio dezake zaldibatek?Hori dena oso erlat iboa da.

Lasterketako asistentzia puntu batean zaldia perratzen. � � �Iosu Segurola

Mundu horretan sartzen zarene-an, tratuan ikasten duzu. Hasie-ran, engainatu egiten zaituzte.Igoal, ezer ere balio ez duen ani-malia kristoren dirutzagatik sartunahi dizute. Tom Murzuk, esatera-ko, nik txahal baten truke ekarrinuen. Eta, orain saltzera joan etazer balore? Ba, ez dakit… karre-retan eta demostratzen duenarenarabera. Humok orain diru askobalio du, bost miliotik gora; hortikbehera dagoela etxean. Nola moldatzen zara zaldiakzaintzeko? Goizero, seietan jaiki eta lanerajoaterako etortzen naiz jana emaneta azpiak ateratzera. Lanetik

Page 7: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta
Page 8: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

iritzia � � � � � � � � �08

Urtea martxan dugu berri-ro eta gertakizun abiada handia izaten ari da.Gertaera ugari eta oso garrantzitsuak, guregizartearen eta inguruan ditugunen oinarriakkolokan jar ditzaketenak. Tunez-en eman denmatxinadari buruz ari naiz. Afrikako iparralde-ko herrialde gertatutakoa ez da hala ere sal-buespen bat, eta dirudi Egipto izan daitekee-la arabiar munduaren askatasun ezaren etatxirotasunaren ondorioak jasan ditzakeen hu-rrengo herrialdea. Gainera, urteko hilik hotze-na izateko fama duen honetan bere garaianoihartzun handia izan zuen gertaera baten25. urteurrena betetzen da.

1986ko otsailean Filipinetan bi hamarka-da pasa zeramatzan Ferdinand Marcos dikta-dorearen erregimena hilabete eskas bateanerori zen. Hark ere erregimen politiko errotuazirudien, baina garbi dago jendearen gogoeneta nahien aurka ez dagoela denboran iraun-go duen ezer. Txirotasunak eta etorkizun ezakkontzientzia asko mugitzen ditu eta jendea-ren aldaketarako grina pizten du.

Oso desberdinak diruditen gertakizunekoinarri bera dute, beraz: aldaketarako gogoa.Hori da gertaera horiez egin beharreko lehenirakurketa. Aldaketa gogoa geldiezina daerrotua badago. Bigarren, Tunezeko erregi-menaren hondarrezko oinarriek erakustendute sendoak diruditen erregimenek berengehiegikerien ondorioak jasaten dituztela.

Bi ondorio edo irakurketa hauek erabilga-rriak dira gure artean? Logikoki inork ez duhango gertaeren dramatikotasunik eta bat-batekotasunik imajinatzen, baina egia dagure artean ere aldaketa gogoa nabaria zenazken aldian. Baina zer aldaketa mota?

Iritzi asko egongo dira honen inguruan,gure herri honetan dauden pentsamoldedesberdinen isla bakoitza ere, baina egia danormalkuntza politikoa, herritar guztiak gureartean izatea eta biolentzia mota guztien de-sagerpena gure herriaren aspaldiko desioakzirela. Gure herriak bizi zuen egoerak hiru

Aldaketaren indarra

� � �Oso desberdinak diruditengertakizunek oinarri beradute, beraz: aldaketarakogogoa

� � � � � � � � � � � � � � � �markel mendizabal� � �

elementu horietan oinarritutako aldaketaabian jartzeko aukera du. Gai izango gara au-kera aprobetxatzeko?

Azken bultzadaGure herri honek aldaketa egin dezakeelaukaezina deritzot eta denok ados gaudenelementuak hor daudenez, zergatik ez ames-tu denbora gutxian gure herriko egoera politi-ko eta sozial oso desberdin batekin. Ame-tsak amets, errealitatea nagusitzen da asko-tan, baina elkartuak bagaude ziur azkenekohilabete hauetako gertakizunek ondorio onakizan ditzaketela denontzat.

Azken bultzada falta da eta hori herriarenbenetako aldaketarako gogoak baldintzatu-ko du. Politikoei bere eginkizuna ukatu gabeherritarren aldaketa nahia eta bere indarraizan daitezke egoera aldatzen lagundu deza-keten elementuak.

Ea posible dengure herriko egoerapolitikoa berria he-rritarren nahiareneta aldaketa go-goaren isla izateaeta ez politikoenerabakien gau-zatze hutsa.H e r r i t a r r e kberaz zeresan nahi

handia duteeta rol ak-tiboa ba-

dute, de-nontzat hobeto. Ea

horrela den!!�

Page 9: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta
Page 10: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � �ESANA DAGO� � � � � � � � � �

� � �“Lan bolumenaareagotzen baldinbadoa, argazkiagentzia txiki batsortu nahiko nuke”

� � �“Dendan laneanhastean ikusi nuenargazkilaritza zerzen”XANTI RODRIGEZArgazkilaria

� � �“Erraz konektatudut bertakojendearekin, odoleanasko baituturrestildarretik”

� � �“Pertsoneilaguntzen saitzengara; ikusten ez denlana da, bainagarrantzitsua”J. M. ETXEBERRIAUrrestillako parroko ohia

Xanti Rodrigez.

� � �HIZKUNTZ ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

GORA. Idatzi oharrak eta hitzorduak euskaraz.Herriko hainbat saltokitan salgai daude bilgune feministako agendak, eta horrenberri euskaraz eman dute. � Uztarria

BEHERA. Goizeko ordu txikietan ere euskaraz.Kalean halako kartelak ikusteak begiko mina ez ezik, kaskarreko mina ere eragitendu. Egin dezagun ahalegina kartelak euskaraz argitaratzeko. � Uztarria�

��

iritzia � � � � � � � � �10

Page 11: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � � � � � � � � iritzia 11

Ondo ez, dena oso ondo egiten saiatubehar dugula esaten digute. Perfekzioa dugubeti helburu; onak ez, ahal bada, onenak izanbehar dugu. Eta, eskatzen digutena lortzea iaezinezkoa dela konturatzeak depresioarenamildegian behera botatzen gaitu.

Adinak, urteez gain, zerbait irakasten dizu.Esate baterako, jakiteko, dakitenei entzuneta kaso egin behar zaiela; baina, ez sasi-ja-kintsuei. Dakitenek diote helburuak ez duelajomuga izan behar, helburua lortzeko bideabaizik. Alegia, ez dugula perfekzioaren bilaitsu-itsuan joan behar, gauzak ondo eginez,

Bidea� � � � � � � � � � � � � � � �txetxu urbieta� � �

� � �IKUSTEKOA!� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�’ONDO IBILI’ ALA ‘EA BAZTERRA JOTZEN DUZUN’?Soreasuko lur azpiko aparkalekuan autoa aparkatuta eduki duzuenoi ezaguna egingo zaizue irteeran ‘bidaia ona’ opazagertzen den barre maltzurreko panpina. Pantailan ‘ondo ibili’ jartzen badu ere, panpinaren aurpegia ikusi besterik ez dago,benetan zer opa digun deszifratzeko: ‘ea aurreneko kurban bazterra jotzen duzun’. �� Ainitze Agirrezabala�

aleka-aleka, bidean aurrera egin behar dugu-la.

Medikuetan eta sendagaietan gutxi gasta-tuta, luzaro, osasuntsu bizi nahi nuke. 100urte nola harrapatu burua nekatu beharreanegunez-egun, egunari ahalik eta zukurik han-diena atereaz bizitzea gomendatu didate.Umorea, irribarrea eta baikortasuna bide-lagun izanda, bizitza, eguneroko jardun gisa,eramangarri ezezik gozagarri ere izan liteke.

Eta, medikuetan gutxi gastatu nahi duda-nez, nire eta nire ingurukoen mediku direnGarcia, Bernaraz eta Orbeari nire eskerrak

euren begirune eta profesionaltasunagaitik.Beraien kontsultara joatea ez dut gustuko,baina beraien kontsultatik beti gustura atera-tzen naiz. Profesionalekin, dakitenekin, tarte-ka huts egin arren, aritzea beti da eskertze-koa.

‘Pentsatzen dut, beraz, bizi naiz’, zioenDeskartesek. ‘Asko pentsatuta asko bizitzeazaila da’, dio Urbietak. Beraz gutxiago pen-tsatu eta bizi, eta bizitzeko egin. Ausnartze-ko, behiak eta belarra. Bebe. Penak itotzeko.Amildegi ertzera iritsita, hor behera erori au-rretik, akabo zutabea.�

Page 12: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

iritzia � � � � � � � � �12

TXAPEL 40, ERNIARRAITZ 10, SANAGUSTIN 0. Ez da saridunen ran-kinga, saririk mereziko luketen arren. Eskarmentuaren rankinga, agian. Txapelenomenez 40 saio egin dira herrian; Erniarraitz bertso eskolak hamar urte bete ditu.Alajaina! Baina, Sanagustin berriztatua jaioberria dugu kultura mundura. Eliza be-zala bete dituen adina urte beteko al ditu kulturgune bezala! Zorionak jaio berriari!

Zorionak jaioberriari!

� � � � � � � � � � � � � � � �maite garmendia� � �

� � �URTARRILEKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LURRIN MUNDUARI KIRATSA DARIO. Aniz-tasunaren onurez dihardute bazterrik baztar, baina zeraniztasun azaltzen digute Gabonetako lurrin iragarkietanazaltzen diren emakume eta gizonezko ereduekin: non daaniztasuna? non dira gizon eta emakume "normalak"?

Sexismoari tururu!

KONTSUMISMOAREN ATZAMARRETAN. Aspaldi-aspal-diko garaietan, naturaren zikloak zekarren solstizio aldaketa ospatzenomen zuten, natural-natural. Ohitura zahar hari, ordea, denborarekinkristautasuna gailendu zitzaion, eta harrezkero "Jaioberriaren" ospaki-

Gabonak, kontsumo onakzunarekin jai-erlijioso bilakatu da. Gaur egun, hori guztia superatu edogainditu dugulakoan nago, eta guztiok kontsumismoan buru-belarrisartu gaituzte, itsu-itsuan. Hori eta gero, zein izango ote da hurrengofasea?�

Page 13: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Aurtengo danborradan lau talde berri izangozirela ziotenak oker zeuden, bosgarren “talde sor-presa” bat agertu baitzen San Sebastian bezperan.Plazara beste taldeak baino lehenago agertu zen,arratsaldez. Jantzi berriak eta aurpegia estalita,inork ez zekien zein soziedadetakoak ziren. Jantziakgerra zibileko Eusko Gudarostean erretaguardiare-nak zirela azaldu zigun txori batek. Nik behintzat, eznien tropa antifrankisten itxurarik hartu.

Benetan portaera xelebrea, talde berri honena.Ez zeramaten danborrik eta atabala, berriz, bakarra,handiegia aukeran. Hauen ordez gomazko pilotazbetetako zakuak eta hauek botatzeko eskopeta mo-duko batzuk zituzten soinean.

Arratsaldeko zazpiak aldera urtero bezala pan-kartak eskegitzen hasi ziren eragile desberdinak.Besteak beste, neska batzuk emakumeei danborra-dan parte hartzeko deia egiten zien pankarta jartze-ari ekin zioten, baina “talde sorpresako” kideek ez

Talde berria danborradan� � � � � � � � � � � � � � � �yuri agirre� � �

zieten utzi. Geroxeago, Corrugadoseko langileakhasi ziren pankarta eskegitzen beste aldean. Haueiere ez, ezta inori ere! Aginduak betetzen omen zituz-ten, nahiz eta taldearen zuzendaria ez zen inonageri. Baina, noren aginduak?

Denbora aurrera, talde berriko kideak ez zirenplazatik mugitu, tokia hartzeko edo. Guztien harri-durarako, ordea, danborzaleak gerturatzean bazterbatean gelditu ziren. Dirudienez, gomazko pilotekez zuten Sarriegiren doinuekin afinatzea lortzen.

Talde hau Donostian eta beste hainbat herritanere ikusitakoa zela esan zidan lagun batek. Ez,ordea, Sansebastianetan, larunbat arruntetan bai-zik. Ganberro batzuk zirela kontatu zidan, beti gaztenahiz zaharrak egurtzen eta festa giroa zapuzten.Herri guztietan nazka-nazka eginda omen daude, ezomen du inongo herrik “talde sorpresa” bere herriraetortzerik nahi. Horrela ibiltzeko, hobe datorren ur-tean euren “soziedadean” gelditzen badira.�

Galdetzen hasita, noiz ezagutuko

dituzte azpeitiarrek hauteskundeetako

hautagai guztiak? � Uztarria

Noiz izan zinen

azkeneko aldiz

medikuarenean?� Ainitze Agirrezabala

GLORIA ODRIOZOLAjubilatua

“Aspaldian ez naizjoan. Ez dakitosasun onagatikden, edo

medikuarengana joan gabepasatu nahi dudalako den.Negua nahikoa ondo ari naizpasatzen. Osasuntsu egotekoonena bizitza normala egitea,eta iloba txikiekin gozatzea”.

PEDRO LUENGOlangilea

“Azken aldian nahibaino gehiagojoan beharraeduki dut. Gripea

pasatu berri dut, eta dermatitisarazo batengatik eremedikuarengana joan beharraizan dut”.

MAITE GARATEbaserritarra

“Belauneko mineznabil, etaerresonantziaegin berri dut.

Bihar noa medikuarengana,emaitzen bila. Baina, nikanbulatorioan lata gutxi ematendut. Derrigorrean joaten naiz”.

OIER NUÑEZikaslea

“Ez dut gogoanazkenekozmedikuareneannoiz izan nintzen.

Aspaldi izango zen, hankabihurritu nuenean. Neguhonetan, hotz egin arren, ez naizgaixotu”.�

���INKESTA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 13

Duela urtebete, aztoraturik genbiltzan, hilabe-teak generamatzan aztoraturik, gripea gora eta gri-pea behera. Baina, iazko gripea ez zen edozeingripe. Gripe A zen, ene bada! Eskerrak OsasunarenMundu Erakundea argi eta garaiz ibili zenari, pande-mia deklaratu zuenari, adi eta erne jarri gintuenari.Eta, eskerrak Eusko Jaurlaritzak, beti puntan, gripe-ari aurrea hartzeko txertoz eta –ez kalean eta ezetxean inoren arnasarekin ez kutsatzeko– maskarazondo baino hobeto hornitu gintuenari, zer gerta ere.

Ez zen ezer gertatu. Ez ote? Zenbait Farmazia In-dustriaren iazko balantzeari erreparatu beharko ge-nioke. Bai horixe gertatu zela! Gure poltsikoak pixkabat hustu egin ziren, eta haienak asko bete.

Oraindik orain esan digute iaz baino gehiago za-baldu dela aurten gripe A ikaragarria, eta EuskalHerrian inon baino gehiago, eta guk ezer jakin ezoraintxe arte, pasatu eta gero. Orduan zer? Iaz ada-rra jo ote ziguten edo aurten jo digute adarra?

Aurtengo gripea� � � � � � � � � � � � � � � �joxe arregi� � �

Segur aski bietan jo digute adarra: iaz gripe Arekin,eta aurten auskalo zerekin, hori gero jakiten da beti.Farmazia Industriek –eta beste hainbat Industriak–bazekiten iazko gezurrarekin aurten ez zutela nego-ziorik, baina egon ziur aurten ere, beste gezurrenbatekin, gure lepotik gizentzen ari direla. Saltzea dakontua.

Eta guk ere badugu geure errua, geure inozoanedozer gauza sinesten diegulako. Eta hor gabiltzasendagilerik sendagile edo sendalaririk sendalari,farmaziarik farmazia edo belar-dendarik belar-denda, beti sano egon behar bagenu bezala etainoiz hil behar ez bagenu bezala. Sendagile eta sen-dalari, farmazia eta belar-denda, ez ahal didate gaiz-ki hartuko! Adibidetxo bat besterik ez da. Gripe Abera ere adibidetxo bat besterik ez da, esateko zeinsineskorrak garen, edo zein beldurtiak. Eta zeinerraz engainatzen gaituzten gure bizkar aberastendirenek.�

Page 14: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � � � � � � � � � � � � � � �andoni salegi� � �

� � �OTSOBELTZ� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

iritzia � � � � � � � � �14

Page 15: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Oro errana da, baina ez nik’. Anjel ErroGoiko hitz horiekin gogoratuta ekin diot

nire jardunari. Errazagoa zatekeen ‘ez dutezer esateko, ezin zaitut bisitatu’ kantatzea,edo ‘esaiozue beste baten bati’ esatea,baina hitz horiekin akordatu naiz, eta baietzesan diot Uztarriaren proposamenari.

Ez dakit ezer esateko dudan, ez dakit as-matuko dudan, ez dakit lantegi hau zertarakohartu dudan ere, baina badakit ondorioakzein izango diren.

Onenean, lehenagotik baten batek esan-dakoak idatziko ditut, behin edo behin sasi-ren bat piztuko dugu, baten batek gure jardu-na gustatu zaiola esango digu, edo ideia dis-tiratsuren bat jarriko dugu paper-muturbaten. Hori onenean.

Txarrenean, berriz, betelan bihurtuko dagure jarduna, horoskopoak eta 7 ezberdinta-sunak bezala, edo inork ez du gure ertza ira-kurriko, edo geuri harri bihurtuko zaigu hilero

Lehenengoa� � � � � � � � � � � � � � � �eñaut frantzesena� � �

karaktere kopuru jakin bat elkarren ondoanjosi beharra. Orduan, beste baten bati lekuaegiteko garaia izango da.

Bitartean, zertaz idatz dezakedan pentsa-tzen ibili naiz. Gai zerrenda bat ere egin dut,gai orokorrekin eta gai zehatzagoekin, izen-buru posibleekin, eta hemen txertatzea pen-tsatu dut, aurrerapen moduan-edo. Hala ere,egunotan esku artean dudan liburuan hitz ba-tzuk topatu ditut, eta neuk idatzitakoen alde-an onak direlakoan hemen erantsi ditut. Zer-taz idatz dezaket? galderari erantzun nahidiote hitz hauek: Harremanez, lagunez, ideo-logiaren galeraz, diruaz, mugikorreko elka-rrizketez, etorkizunarekiko dudan beldurraz,auzoaz eta nire herriaz, maiteminaz eta se-xuaz, gertatzea nahi nuenaz eta gertatuzenaz, ikusten dudanaz, sentitzen dudanaz...

Tonuaz, estiloaz eta hizkuntzaz ere jardunnaiz hausnarrean, eta liburu berean idatzitatopatu ditut nire hitzak.

“Nola ez izan aspaldiko?!Nola ez izan besteren kopia?!Nola ez izan kitsch edo collage?!Nola ez izan monotono eta monologo?!Nola ez izan nahaspila ulergaitz?!Nola ez izan artifizial, pertsonal, dramatiko, ironiko, faltsu,kontraesankor, fribolo?!”Jon Benitok idatzi ditu hitz horiek, nire par-

tez, Bulkada poema liburuan. Lau post-it 21.mendean poema liburu bat idazteko izenadu testuok harrapatu ditudan poemak, etabera poesiari buruz ari den arren, nik idatzinahiko nituzkeenak ere ildo horietatik joateanahiko nuke.

Badakit bestek idatziak direna, ez nik,baina bestek ondo idatzitakoa zertan gure hi-tzekin lardaskatu eta halamoduz esan?

Hurrengo hileko alean hasiko naiz neuretik.P.D. Irakur ezazue Jon Benitoren liburua,

oso ona da.�

���� � � � � � iritzia 15

� � �EDITORIALA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Euskarazko hedabide-en historia jarraitu duenak, badakiazken 30 urteetako abaroan egindela biderik emankorrena. Etabadaki denbora horretan eman-dako aurrerapausoa itzela dela.Gaur egun, 400.000tik gora biz-tanlek kontsumitzen ditu euska-razko hedabideak, 2008koEusko Jaurlaritzaren ikerketabaten arabera.

Komunikazioa da gure ardatza,inguratzen gaituen mundua nolaikusten dugun kontatzea, ikus-molde eta euskarri anitzez. Elka-rren lehian eta elkarren osagarri.Hori da lokaletik globalera egitendugun ekarpen nagusia, hizkun-tza, euskaraz egiten duguna.Harro gaude egindako bide ho-rrekin, eta gure euskaltasunetik

� � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � � �uztarriakomunikazio

taldea� � � � � � � � � � � � � � � � � � �

(eta euskarazko beste 62 hedabide)

Beste jauzi baterako orduamunduaren ikuskera ugari es-kaintzen ditugu.

Baina ez da nahikoa, ibilbidehorretan sakondu behar dugu,orain artekoa hobetuz eta zabal-duz. Edozelako gizarte eta kulturamodernoren geroan giltzarri dahedabideen zeregina. Printzipioeta helburuetan letra larriz aitor-tzen da garrantzi hori, baina sos-tengu ekonomikoan ez, ez behin-tzat hedabide ez publikoei dago-kienez. Ezagun da EAE, Nafarroaeta Ipar Euskal Herrian oso egoe-ra desberdinak bizi direla: Nafa-rroan eta Iparraldean erakundeensostengua hutsala da; EAEn osobestelakoa da, baina ez nahikoa,aurrean ditugun erronkei begiraeusteko adinakoa ez bederen.

Hedabide ugari ari dira ixtenmunduan, gureen aldean handieta indartsuak izandakoak. Eta

guk ere enbataren erdian dihar-dugu. Publizitatea behera, sal-mentak ere bai, diru-laguntzakurritzeko joeran… Noiz arte eutsiahal izango diogu?

Bankuen, autoen, altzari etaelektratresnen salbamendu ga-raian, guk ere sostengu sendoa-goa aldarrikatzen dugu. Maiz aur-pegiratu zaigu diru publikotik bizigarela, bai euskal kultura, baieuskarazko hedabideak, konple-xua sortzeraino ere bai agian.Orain, ostera, inoiz baino argiagoikusten da nola giltzarritzat jotzendiren esparru eta proiektuetan,erakunde publikoek dirutzak bi-deratzen dituzten, izan hauekeremu publiko edo pribatukoak.

Eta ekonomikoki ere sektoregarrantzitsua da euskarazko he-dabide ez publikoena: 600 langi-letik gora ari gara bertan, hilero

soldata etxera eramanez eta eus-kal gizartearen aberastasuneangure alea jarriz.

Azken 30 urteetan ibi lbideoparoa egin dugu, baina badaordua beste jauzi bat emateko.Gure konpromisoa hemen dago,egunerokoan ikusgai. Oraingoan,herri erakunde publikoen sosten-gu ekonomiko handiagoa aldarri-katzera gatoz, errepide, trenbideedo eraikuntza handien zati txikibatek gure etorkizuna berma de-zakeelako. Euskarazko komuni-kazioak merezi du tamainakoapustua eta euskal kulturak erebai.�

Page 16: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Ezkutuko lanaHerritar asko Sansebastianetako umeen karrozaikusteko zain izaten da. Baina ikusten denaren atzeanzer-nolako lana dagoen ba al dakizu? �� Ainitze Agirrezabala

�AZKENEAN, KALEAN.Aurten, Iraurgi ikastetxeko ikasleei egokitu zaiekarrozan irtetea: Mikel Gurrutxagak JulianBarrenetxea irudikatu zuen; eta Vicente Zambrano,Nerea Oiarzabal, Enaitz Sagarna eta Saioa Sagarnaabesbatzako kideez jantzi ziren.

mamia � � � � � � � � � klik!16

Page 17: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

�ORDU ASKOKO LANA.Julian Barrenetxearen heriotzaren 50. urteurrena eta izen bereko abesbatzaren sorreraren 25.urteurrena izan dira aurtengo umeen danborradako karrozako gaiak. Ordu asko sartu dituzteEider Joaristik eta haren lan taldeak lanean, Garmendigain areako Marpe manufaktura-tailerrean. Argazkian, Eider Joaristi eta Iñigo Ezquerra organoaren teklak jartzen.

klik! � � � � � � � � � mamia 17

HODIAK.Hasi eta bukatu, hilabete etaerdian egin dute karroza.Erlojuaren kontra buru-belarri aritu dira, lanean.Argazkian, Marpe enpresakonagusi Teo Santillan etaJoaristi organoaren hodiakbakoitza bere lekuan jartzen.Karrozaren egituraegurrezkoa zen, etaorganoaren hodiakbenetakoak.

Page 18: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

KARROZA KALERA JAITSI BEHAR.Goenara bidean dagoen Garmendigain arean egin dutekarroza eta handik kalera jaisterakoan karroza puskatuko zenbeldurra zuen egileak. Sansebastian bezperan jaitsi zutenkarroza Udaleko langileek inongo zailtasunik gabe, eta zezen-plazako biltegian gorde zuten.

�TINTONTZIA LIXATZEN.Julian Barrenetxea organo-jotzailea ez ezik, konpositorea ereizan zen; eta, beraz, karrozan ezin zuen falta tintontziak etalumak. Argazkian, Ezquerra egurra lixatzen.

mamia � � � � � � � � � klik!18

�IRTEERA, ZEZEN-PLAZATIK.Ile-apaindegian dotore jarri eta jantzi ondoren, 12:00etarakozezen-plaza aurrera joan ziren, handik irten baitzen karroza.

JANZTEN.Apaizaren etaabesbatzako kideenarropak Madrazo etxekoMirenek josi zituen,neurrira. Ile-apaindegianbertan jantzi ziren.Argazkian, Joaristi SaioaSagarna janzten.

Page 19: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

�APAIN.Goizean 09:00etarako hasi zen Korta neska-mutilakorrazten. Lanak bukatzean, argazkia atera zuten ile-apaindegian.�

�FROGAK EGITEN.Garai ile-apaindegiko Maider Kortak orraztu eta makillatu zituen karrozan irten behar zutenneska-mutilak. Sansebastianak baino astebete lehenago, ile-apaindegian frogak egin zituzten.Argazkian, Korta Mikel Gurrutxaga makillatzen.

klik! � � � � � � � � � mamia 19

Page 20: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Agur,tabakoaren keariUrte berriarekin batera etorri zen erretzearen debekua. Batzuen plazerra bukatu da tabernetan, beste batzuenari tokia eginez. �� Ainitze Agirrezabala

K afe beroarekin bateraerretako zigarroa plazerra bazen lehen, ta-berna atariko freskuran presaka erretakoabatere gozatu gabeko zigarroa da orain. Far-mazietan arrakasta handiz ari dira saltzen zi-garro elektronikoak; Allen Car idazlearen Esfácil dejar de fumar, si sabes cómo agortuegin da liburu dendetan; jendeak lagunarte-an egoteko leku berriak bilatu ditu... Tabakoa-ren Kontrako Legea indarrean sartzeak nolaeragin die batzuei eta besteei?

Legeak muturrean bete-betean jo ditue-nak, batez ere, herriko tabernak eta jatetxeakdira. Orain arte, Landetako Mendizabal erre-tiratu askoren eguneroko hitzordua izan da;arratsaldeko 15:00ak aldera hasi eta19:30ak bitartean jokuan egin asmotan ta-berna betea izaten zen han. Jatetxeko nagusiMartin Mendizabalen esanetan, “galera han-dia ekarri du debekuak. Astegunean ez ezik,larunbatetan jende asko eta asko etortzenzen hona jokura, kafea eta purua hartuz 20euro barrena gastatzera. Mostradorean kon-tsumitzen zuen jende horrek etortzeari utzidio. Jendea soziedadeetara hasi da joaten,

artean, erre nahi duenak babesean egindezan.

Urrestillara bidean dagoen Larrañaga ho-telekoak ere ez daude “batere gustura”. Jate-txeko alaba Olatz Galarragak dioenez, “legeaguretzako ez da bentaja. Lehengoan 70 urte-ko gizonezko batek esaten zidan bazkalon-doan puru bat erretzeko ohitura duela, etahura ez dela kanpora aterako erretzera, hotzapasatzera”. Orain artean, ez dute arazorikeduki bezeroekin: “guk esan beharrik ez duteeduki erretzera kanpora irteteko; baina otor-du ondorena asko mozten du. Lehen, jende-ak afaldu eta zigarro bat edo puru bat errezkopa edo konbinatu bat hartzen bazuen,orain menua ordaindu eta ospa egiten dute.Guretzako galera handia da. Lehen lan gutxibadugu, orain debeku honekin… pentsatu!Oso penagarria da”.

Bada beste kontu bat, Galarragari “amo-rrazio handia” eragiten diona: “Jakin badaki-gu, hainbat tabernetan ‘erre lasai!’ esatendutela; eta, orain, jende guztia haietara hasida joaten. Eta, esaten duzu, ‘gu zertan arigara? Ez gaude ados lege berri honekin”.

taberna

batean 8 kg kafe

gutxiago saldu

zuten urtarrileko

lehen astean. KiLOTIK

100 kafe ateratzen

dira

han libre baitute erretzea”. Barran diru gutxia-go egiteaz gain, afaltzera datozenengan erelegeak eragin zuzena izan duela adierazi du:“Lehenago, afalondoan puru txiki bat edo zi-garroa errez trago bat jotzen zuen jendeak,baina orain jan beharrekoa jan, eta martxaegiten dute. Legea horrela inposatu beharre-an, ke-erauzgailuak dituzten tabernei eraba-kitzeko aukera eman beharko litzaieke”. Be-zeroen beharrak asetu nahi, eta lau taburete-rekin mahai bat jarri dute sarrerako bi ateren

mamia � � � � � � � � � gizartea20

Page 21: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

gizartea � � � � � � � � � mamia 21�

“Laguntasun handiena behar dugun ga-raian matxakatzen gaituzte gehiena”, dioEtxe-Zuri eta Jim Clark tabernetako nagusiIñaki Areizagak. “Jendeak legea nola bete-tzen duen ikusteak harritu egin nau. Nik garbinuen harik eta abisuren bat, isunen bat, edoaurreko esperientzia kontutan hartuta legeabenetan betetzen zen ikusi arte Etxe-Zurinerretzen utziko nuela. Baina, herrian erretzeadebekatzen duten tabernarik egongo ez ba-litz bezala, baten batek, Etxe-Zurin jendea ezezik, zerbitzaria ere erretzen ari zela esanazudaltzainetara deitu zuen, eta hala Aristiudaltzainburuak deitu zidan, erretze kontuhorrekin moztu beharko nuela esanaz”.

Debekuaren aurrean, jendea ez dagoela“konforme” eta “soluzio bezala soziedadeeta lokaletan biltzen” hasi dela kontatu du:“Etxe-Zuriko mutil koadrila batek, esaterako,nik biltegi bezala erabiltzen nuen lokala hartubehar izan du, kanpoan hotzak hartzen erre-tzen ez egoteko. Etxepekoei ez zaie gustatuhori, baina denontzako askoz hobe da horre-la. Kanpoan erretzeak zigarrokinak kaleanbotatzea eta zarata sortzea baitakar”.

Indarrean sartu berri den legea ez zaioneurri egokia iruditzen Iñakiri: “Oraingo ho-netan pasatu egin dira. Egunero egunkariairakurriz, eta puru txiki bat errez gosaltzeraetortzen den gizonezko batek sartu ordukoerretzerik bazegoen galdetu zidan lehen egu-nean. Lasai erretzeko erantzun nion. Hurabestela bazihoan. Jendeak baldin badaki ezindela erre, horrek moztu egiten du”.

Gosaritan eta bazkalondo-arratsaldekokafe garaian “mugimendu gutxiago” dagoeladio: “Etxe-Zurin eta Jim Clarken nabarmenjaitsi da, %20-30. Indarrean jarri duten lege-ak galera handia ekarriko digu tabernarioi”.

‘Giro garbiagoa’Legea begi onez ikusten duen tabernaririkere bada herrian. Ametsa tabernako nagu-sietako bat da Joseba Gorrotxategi, etaharen esanetan erretzea debekatu zenetik“tabernako giroa askoz ere garbiagoa da.Niri oso ondo iruditzen zait legea, xapo. Pin-txoek ere beste usain bat dute orain”. Legeaindarrean sartu denetik bezerorik galduduten galdetuta, “zeozer” antzematen dela,

baina beraiek baino gehiago “beste tabernabatzuetan antzemango” dutela adierazi du:“Espero genuen zer etorriko zitzaigun, eta te-rraza erretzaileentzat egokitzeko lanean au-rretik ere pixka bat hasita geunden. Kanpoangoxo egoteko bombona bidezko berogailuaketa euritik eta haizetik babesteko alboetanjartzen diren parapetoak ditugu, eta baita te-lebista ere, futbol partidak ikusi ahal izateko.Hemen guztiekin pentsatu beharra dago”.

Estankoak ere galeranLegea indarrean sartu eta hamar egunerahitz egin du Uztarriak Luis Igarzarekin, Estan-ko Txikiko jabearekin. “Oraindik garaiz da hitzegiteko, baina salmentak asko jaitsi dira. Mo-mentuz, gure bezero diren tabernariek ez di-tuzte tabako-makinak erretiratu, eta beno…”.

Igarzak kontatu duenez, “tabakoaren gai-neko zerga ikaragarri igo zuen Estatuak Ga-bonak aurretik: %10. Ondorioz, gazte askohasi da liatzeko tabakoa erosten, proportzio-an merkeagoa da, eta sanoagoa dela ere ba-diote. Baina, liatzeko tabakoaren prezioariere kristoren zartakoa eman diote”.

Landetako Mendizabal erretegian gizon koadrila bat musean, kerik gabe.

Page 22: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Lege bat horrela obligatzearen aldekoa ezdela adierazi du Igarzak: “Nik tabernara joa-ten naizenean, lagun artean, kafearekin bate-ra tabakoa erretzen dut. Zenbat jende otedago tabernara joan, kafea, kopa eta puruahartu, eta jokuan egiten duena? Taberna zerda bada, erretzea debekatzen badute? Ta-berna zer da bada, umeak joateko? Ez. Ta-bernari bakoitzak erabaki beharko luke berentabernan erretzea dagoen ala ez; baina ho-rrela obligatu ez. Ez dute lana egiten uzten”.

Hainbat murrizketa jaso gabeEuskal Herriko Tabakoaren kontrako legeak,azkenean, ez ditu jasoko hasierako zirriborro-an aurreikusitako hainbat murrizketa polemi-ko. Hala, adin-txikikoak doazen autoetan etasoziedade eta txokoetan erretzea egongoda, baita gasolindegietan tabakoa saltzeaere. Bestalde, EAJ, PP eta Aralar alderdiekhala eskatuta, Tabakoaren Kontrako Legea-ren zaintza Eusko Jaurlaritzako inspektoreeibakarrik dagokie EAEn, eta ez Ertzaintzariedo udaltzainei.

Legea indarrean sartu berritan, ikuskatze-lanei buruz, gauza garbirik ez zekien JoseAngel Aristi udaltzainburuak. Izan ere, aurrei-kuspenen arabera, EAEko Tabakoaren Kon-trako Legea hil honen lehen osoko bilkuranonartuko da. “Eusko Jaurlaritzak otsaileanbukatuko omen du legea garatzea. Hasieran,behintzat, ez ertzainei, ez udaltzaingoei, ezdigute azaldu nola jokatu behar dugun.Egunkarian leitzen dugunarekin gaude”. Kon-tuak kontu, erretzea debekatu dute; eta,beraz, edozein kexa agertzeko Eusko Jaurla-ritzaren arreta zerbitzura, 902271818 zen-bakira, deitzeko adierazi du Aristik.

Udaltzaingoan, kexatuz, herritar baten deiaere jaso zutela kontatu du: “Taberna bateanbezeroak ez ezik zerbitzaria bera ere erretzenari zirela salatuz deitu zigun herritar batek. Ar-tean, instrukzioak jarri gabe nituen, bainaorain halako kasuetan zer egin, garbi dugu:halako tabernatan erretzen ari direla esanazinork deituko baligu, joango gara, eta erretze-ra kanpora irteteko edo itzaltzeko esangodiogu. Kaso egiten badu, ondo. Batenbat

egoskor jartzen bada, erretzailearen eta ta-berna horretako nagusiaren datuekin EuskoJaurlaritzara bidaliko dugu informazioa”.

Kaleak egokitu beharTaberna eta jatetxeetan erretzerik ez dagoe-nez, taberna atariak eta kaleak erretzaileen-tzat egokitzeko gaia aztertzen ari dira Udale-an. Udaleko aparejadore Joxe Mari Arregirenesanetan, “kalean hautsontziak jartzearengaia ez da oraingo eztabaida; alegia, legeaindarrean jarri denetik sortutakoa. Betiko ez-tabaida da, eta lehenago ere komentatu izandugu horretaz, nahiz eta orain arte ezer eginez. Tabakoaren Kontrako Legedirik gabe,edo legediarekin, aztertu eta landu beharre-ko gaia da. Zigarrokinak zaborretara botatze-ko garaian, edukazioa falta izan zaio jendeari.Erretzailearen lehen keinua zigarroa lurrerabota eta hankarekin zapaltzea da. Denokegin behar dugu lana honetan, bai partikula-rrek eta bai Udalak”.

Kaleko hautsontziak merkatuan badaudeladio Arregik, baina “ez daude oso landuta.Gainera, hautsontzi horiek jaso eta garbitze-ko sistema ere aztertu beharko litzateke”.

Atariak erretzaileentzat egokitu asmoz, ta-bernariak toldoak eskatzen hasi direla konta-tu du: “Orain arte, eguzkitik babesteko horie-takoak eduki izan dituzte terrazetan. Baina,neguan, albotik jotzen duen haizetik eta euri-tik babesteko parapetoak eskatzen hasidira”. Hori guztia komisioan aztertzen ari dire-la adierazi du aparejadoreak: “gure herrikoespaloiak ez dira bereziki zabalak, eta toldo-ak edo parapetoak jartzeak pasoa itxiko luke-ten aztertu behar da. Taberna bakoitzeko ka-suak banan-banan aztertuko dira, eta egindaitekeen kasuetan horretarako baimenaemango zaie”. Agirreren esanetan guztia ezda Udalean aztertu beharrekoa: “taberna gai-neko etxe-jabeek ere zer esana badute. Tol-doa jartzea, fatxadako kontua denez, gainon-tzeko etxe-jabeekin adostu beharko da; eta,berdin, parapetoa jartzeraz, fatxadara lotubehar baita. Gainera, gerta daiteke tabernaribatek parapetoa jarri, eta alboko saltokikoakesatea bere erakusleihoa tapatzen duela”.�

mamia � � � � � � � � � gizartea22

‘Gezurretazkoa’� � �Herriko tabernaren batean, oraindikere, egunkaria irakurriz eta kafeahartuz inor zigarroa erretzen ikustenbaduzue ez aztoratu; gezurretazkoakugaritzen ari baitira. Itziar Agirrebotikariaren esanetan, “legea indarreansartu denetik Aranburu farmaziarageroz eta jende gehiago doa, erretzeauzteko erremedio bila. Zigarroelektronikoa farmazian ez ezik,biltegietan ere agortu egin zen,Olentzerotan eta Erregetan oparitzekoaskok eraman baitzuten. Ez du pisuhandirik, bateria bidez kargatzen da,eta txokolate, menta, tabako eta kafezaporeko kapsulak sartzen zaizkio,gastatu ahala. Zigarro elektronikoak39,95 euro balio du, eta kargatzekobost kapsulako kaxak 7,90 euro”.Nikotinazko txikleak eta partxeak ereeskaintzen dituzte.

Uztarriak hitz egin duen herriko hirubelar-dendetan, ostera, erretzea uztekoprodukturik edo akupuntura saiorik ezdute eskaintzen.�

Zigarro elektronikoa, partxeak eta txikleak.

Page 23: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

gizartea � � � � � � � � � mamia 23

Kalean zer diote?Urte berriarekin indarrean sartu den Tabakoaren Kontrako Legeaegokia den galdetuta, bakarren batek begi onez ikusten badu ere,gehienek debekua ez dute begien bistan ikusi ere egin nahi.

Indarrean sartu berri den Ta-bakoaren Legeak hautsak harro-tu ditu batean eta bestean; tokipublikoetan, tabernetan, parkee-tan... ezin baita erre. Uztarria kale-ra atera da, eta herritarrei zeragaldetu die: Zer iritzi duzu Taba-koaren Legearen inguruan?

JUNKAL KORTAjubilatua

“Erretzaileentzattrauma galanta da”

“Urte askoan izan naiz erretzailea.Tabako beltza, Ducadosa, erreizan dut. Egunean paketea jira-tzen nuen. Beti uztekotan, beti uz-tekotan... askotan esaten nuenneurekiko, zenbaitek bezala kafe-aren ondoren zigarro bat erretze-raz ondo, baina ez nintzen neureburuarekin fio; eta, duela sei baturte, sansebastian egunez azke-na erre, eta pitilleroa zaborretarabota nuen. Horrelako gauzakegoskorkerian utzita hobe. Eta,indarrean sartu berri duten taba-koaren legeari dagokionean, ustedut erretzea kolpera debekatzeabaino hobe lukete erre al izatekotabernak egokitzea. Noski, errekoez balitz askoz hobe, dudarik ez;baina, erretzaileentzat trauma ga-lanta da”.

IGOR ALBERDIlangilea

“Legeak alde onak eta txarrak ditu”

“Legeak alde onak eta txarrakditu. Legea inposatu egin digute,eta erretzaileok ez dugu kulparikyonkien moduan kanpoan erre-tzen egoteko. Tabernari bakoitza-ri aukera eman beharko litzaioke,erretzea debekatu ala ez. Beste-la, guztion eskubideak betetzeko,tabernak erretzaileentzat egoki-tzeko laguntzak eman beharko li-tuzkete. Nik umea ere badut, etaharekin tabernara joateko, oraingiroa askoz ere garbiagoa da.Noski, egia da, umeentzako lekuaproposa, berez, parkea dela”.

SAIOA GARMENDIAlangilea

“Aukera eman beharkolitzaieke tabernarie”

“Egunean hamabost bat zigarroerretzen nituen, baina duela bi hi-labete utzi egin nuen. Ez, ordea,lege berri honengatik; bestela.Legea ondo iruditzen zait, bainaerretzaileentzat putakeria da. No-lanahi ere, tabernariei erabakitze-ko aukera eman beharko litzaie-kela uste dut”.

geratzen naiz, koadrilako denakerretzera kanpora irteten baitira.Orain, hala ere, hasi dira errele-boak egiten, ni bakarrik ez uzteko.Asteburuetan Oñatz tabernanegiten dut lana, eta asko estima-tzen dut erre ezin izana. Giroagarbiagoa da. Egia da tabernetanjende gutxiago dabilela. Zapatugauetan taberna kanpoan jendegehiago dago barruan baino”.

JOSE ORBEGOZOjubilatua

“Barrabiletan ostikozjotzea bezala da, legea”

“Egunean hiru pakete Winstonerretzera ailegatu nintzen. Gero,hamalau urtean batere erre gabeegon naiz. Erraz utzi nuen. Iaz,ordea, ehizean hasi, eta hotzare-kin puruak erretzen hasi nintzen.Egunean pare bat erretzen ditut;baina, berriz ere erraz utzikonuke. Berdin zait erretzea debe-katzea; nik erraz agoantatuko duterre gabe. Baina, tabernarientzatkristoren galera da, jendea loka-letara, soziedadeetara joatenhasi baita. Kea txarra dela diote,eta Bastidak eta Martxielenek bo-tatzen dutena ez al da txarra?Lege hau barrabiletan ostikoz jo-tzea bezala da tabernarientzat”.

HARITZ SEGUROLAlangilea

“Tabernetan giroa askozere garbiagoa da orain”

“Sei urte dira erretzea utzi nuela.Lehenengo parranda ailegatuarte, nahikoa ondo agoantatunuen, baina sansebastianak zireneta erre gabe egon ezin. Urte be-rrirako egindako promesa zen,eta lortu nuen lagatzea. Legeaondo iruditzen zait, tabernetakogiroa garbiagoa da orain, etaarropetan ere ez dugu tabakousain txarra eramaten etxera”.

MIREN ARRUTIikaslea

“Asko estimatzen duterre ezin izana”

“Ez dut erretzen, eta askotan tra-goa hartzen tabernan bakarrik

Page 24: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Uzteko gogorik ezOsaba-ilobek Euskal Herriko Rallysprintak korritzendituzte. Azken denboraldian, bigarren postua lortudute, Vilariñoren atzetik. �� Xabier Otamendi

Autoan sartu eta erregula-rrak izatea”. Hori da Joxe Labaka Xague (Az-peitia, 1960) gidariaren eta Aitor Otaegi Pai(Azpeitia, 1982) kopilotuaren eginbehar na-gusia Rallysprintetako karreretan. Horriesker lortu dutela uste dute biek Euskal He-rriko Rallysprint txapelketan bigarren postua,Villarinoren atzetik. Beraien kategorian, be-rriz, aurreneko postua lortu zuten.

Halako emaitzarik ez zutela “espero” dioLabakak, eta lortutakoarekin “oso gustura”daude. “Zeuden autoak eta gidariak ikusita,ez genuen horrelakorik egitea espero. Horrezgain Gipuzkoako Rally eta Rallysprint txapel-ketan 3. postua eskuratu zuten. Pilotuarenesanetan, “Rallyetan ez dugu parte hartzen,baina, iaz Gipuzkoako mailan bateratu eginzituzten, eta egin zen Rally bakarrean partehartzea erabaki genuen”.

“Autoarekin ez dugu arazo handiegirik izanazken denboraldian, eta alde horretatik zor-tea izan dugu”, dio pilotuak. Arriskatu gabeere ez dira ibiltzen, baina beti denbora onaegiten saiatzen dira. Rallysprint bakoitzeanhiru aldiz korritzen da pista bakoitza. “Hirubueltak antzeko denboran egiten ditugu; nor-malean segundo baten gora beheran egitenditugu guztiak”, jakinarazi du Otaegik. “Erre-gularrak izaten” saiatzen dira lasterketa guz-tietan, luze bakoitzean “antzeko denbora”egiten. Kopilotuak dioenez, “makal ez garajoaten, erritmo on bat hartu eta segi... erregu-

tenean gazteagoak ere aurkitu izan ditut.Zorte handia izan dut. Horrelako laguntzarikgabe aspaldi utzita izango nuen”. Noiz arte ja-rraituko duen galdetuta, ilobak “oraindik ezbehintzat” erantzun du; eta osabak, “aurtenbehintzat irtengo dugu. Urtero horixe esatendut baina, kar kar… Uzteko ideia hor dago,baina batere gogorik ez daukat”.

Urrakiko karrera huraLasterketarik onena zein den galdetuta,“guztiak onak” direla esan dute, baina, Otae-gik Hondarribikoa aitatu du. “Ederra da, zailadelako. Bide estuak ditu, oraintxe lurra, orain-txe zementua… Bidetik irtetea oso errazada”. Pilotuak dioenez bide horretan “kontzen-trazio handia” behar da. Hortaz aparte, albo-koari “arretaz entzun eta kasu egin” beharzaio. Nahiz eta Otaegik aitortzen duen “noizedo noiz galdu” dela oharrak irakurtzerakoan.Orduan, “lasai hartu eta non goazen bilatzensaiatzen naiz”. Joxek lehen egiten zen Urraki-koa ere gogoratu du: “ederra zen, baina, as-paldi kendu zuten”. Ikasberriko Rallyspritaere gustuko dutela diote biek.

Horrelakorik ez gertatzeko garrantzitsuada oharrak ongi hartzea. Horretarako, laster-keta baino astebete lehenago ibilbidea ikus-teko aukera ematen dute antolatzaileek. Autoarruntarekin egin behar da bira, abiaduraerrespetatuta. “Lau bat aldiz uzten dute itzu-lia egiten, eta oharrak ongi hartzeko aprobe-

Aitor Otaegi Pai eta Joxe Labaka Xague.

lar, baina bixi”. Horregatik, beti lortzen dituztepuntuak, eta beste batzuk batzuetan azkarra-go ibiliko diren arren, ez dute amaitzen, etaberaz, ez dute lortzen punturik.

Osaba eta iloba dira; hala ere, familiakoabaino, elkarrekin lagun arteko harremana du-tela diote. Hiru denboraldi daramatza ilobakosabaren alboan karreran egin beharrekoa-ren berri ematen. Aurten laugarrena izangodu. Labakak autoan askoz gehiago darama-tza; izan ere, 32 urte dira lehen aldiz Rallys-pritean parte hartu zuela. Ordutik ez du hu-tsik egin eta urtero parte hartu du txapelke-tan. “Beti izan ditut lagunak autoarekin etakarrerekin lagundu didatenak. Batzuk utzi du-

mamia � � � � � � � � � kirola24

Page 25: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Aitor Otaegi Pai–kopilotoa– eta Joxe Labaka Xague–pilotoa– osaba-ilobak Rallysprinta korritzen. � � �Joxe Labakak utzita

txatu behar da”, dio Labakak. “Hala ere, aur-rreko urteetakoak baldin badauzkazu, erre-pasatu bakarrik egin behar izaten da”.

Kanpoan nahiagoEtxean jokatzea ederra den arren, ez delakanpoan jokatzea bezala iritzi dio Labakak.“Herrian desberdina da, ezagun asko, ko-mentarioak... Berez, berdin dio, baina auke-ran kanpoan nahiago izaten dut”.

Eli Bergara, Xagueren emaztea, ere auto-zalea dela gogoratu du Otaegik. “Urtero

Rallysprit batean emaztearekin korritzen du,normalean Errezilgoan”. Kopilotu jartzen dagizonari egin behar dituen maniobrak espli-katzeko. “Ongi moldatzen da. Gainera, gus-tura ibiltzen da, ikaragarri gustatzen baitzaio.Nik orduan postua aldatzen dut, buzoa jantzieta mekaniko lanak egiten hasten bainaiz.Egia esan, beste tentsio bat pasatzen da,ongi joango al diren galdezka neure buruari”,kontatu du Otaegik.

Gauetan Aiertza autoak-en biltzen dira ka-rrerarako prestaketak egiteko. “Batzuetan

astean bitan biltzen gara, baina lana dagoe-nean baita egunero ere”, dio gazteenak. Pilo-tu eta kopilotuez gain, beste lau lagun inguruere biltzen dira elkarren artean autoari eginbeharrekoak egiteko. Konponketak egitenordu eta erdi inguru egin, eta etxera alde eginaurretik soziedadera joaten dira trago bathartzera. “Etxean telebista ikusten egon be-harrean hortxe egoten gara.”

Aiertza autoak, Bi-Aitz karrozeria, Letea ja-tetxea eta Jim Clark kafetegia gogoratu dituz-te, ematen dieten laguntzagatik.�

kirola � � � � � � � � � mamia 25

Page 26: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta
Page 27: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � � � � � � � � � � � � � � �haritz etxeberria ‘ministro’� � � � � �josu oiartzabal ‘xenpelar’� � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 27

X enpelar. Azkenengobertso afarian larri ibili gintuan, TabakoarenLegea dela eta.Ministro. Bai motel. Nahiago diat jatetxeonena baino erre daiteken edozein txoko.Xenpelar. Momentu batzutan jende gehia-go geundean kanpoan barruan baino!Ministro. Hotza egiten zuelako, bestelasaioa kanpoan egingo genian.Xenpelar. Harrigarria duk gehiengo bat era-kusten ari garen sumisita.Ministro. Bai, ni ere harrituta nagok. Pa-rrandako ordu txikietan jendea errebelatzenduk, baina bestela tabernariek ere ez ziatenespero jokabide hau.Xenpelar. Askori entzun zieat esaten bazkalondorengo kafearekin zigarroa ez erretzeko-tan, etxean hartuko dutela kafea.Ministro. Izorratu egiten dik. Gainera,gehiago taberna osoa kanpoan badago.Oso kuriosoa duk erretzaileak ez diren askoere, kanpora irteten dituk, barruan bakarrikdaudela eta gurekin egon nahi dutelako. Ez alduk izango orain arte gure kontura hartuduten ke dosiaren bila datozela?Xenpelar. Niri gehiena gustatu zaidana dukkanpora irtetean, beste erretzaileekin harre-mana egitea errazagoa dela. Askotan, taber-na berdinean ibiliagatik, elkarrekin diagunhoztasuna hausten duk, eta badakik behinhori gaindituta, ohean ere bukatu dezakek.

Beharko espabilatuMinistro. Betiko txaposo eta latosoa etor-tzen bazaik ere aitzakia ederra duk erretzerairten behar duhala esatea. Hori bai haizeahartzera bidali beharrean, heuk irten beharduk haizea hartzera.

Erre dezagun tabakoaren legea

Xenpelar. Tabernako keak molestatuko dik,baina martxielenen keak ez al dik gehiagomolestatzen?Ministro. Kontua duk Estatuak hori nahiduela. Gu keari buruz ari garen bitartean, be-raiek gure eskubide guztiak erretzen ari dituk.Xenpelar. Espabilatu beharko diagu; beste-la, martxa honetan ez jubilaziorik, ez eskubi-derik, ezta bakearen pipa erretzerik ere.Ministro. Beno, hemendik aurrera bertsoeskolako afariak txoko edo elkarte bateanegin beharko dizkiagu ez?Xenpelar. Dudarik gabe. Nik nahiago diatafaria prestatu eta platerak garbitzea, gerolasai erretzekotan.Ministro. Orduan tratua firmatuta zagok!�

���MINISTRO. “Txoko bateanegin beharko dizkiagubertso eskolako afariak”

� � �XENPELAR. “Nahiago diatplaterak garbitzea, gerolasai erretzekotan”

Page 28: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

jakiteko � � � � � � � � � otsailari begiratua28

Irrien lagunak herrianKilometroak 2011ren aldeko ekitaldien baitan, Pirritx, Porrotx etaMarimotots pailazoek ‘Ongi etorri Pupu eta Lore’ emanaldiaeskainiko dute hilaren 19an, Izarraitz pilotalekuan. � Ainitze Agirrezabala

Pirritx, Porrotx eta Marimoto-tsen familia handituz doa. Hiruko-tea Pupu eta Lore umetxoekinetorriko da hil honen 19an, Azpei-tira egingo duten bisitan.

Urtero egin ohi den ikastolenaldeko festa aurtengoan Azpeiti-ko herriak hartuko du. Hala, Az-peitiko Ikastola Ikasberrik iazkourrian Pasaian lekukoa hartu or-duko ekitaldiak antolatzeari ekinzion, buru-belarri. Ongi etorriPupu eta Lore ikuskizuna, hainzuzen, kilometroak 2011ren aldeantolatzen ari diren ekitaldietakobat da.

Sarrerak salgaiPailazoen ikuskizuna baino biaste lehenago jarriko dituzte sa-rrerak salgai, sei euroren truke.Pertsonako sarrera bat erosi be-harko da, eta segurtasun neurriak

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Zer. ‘Ongi etorri Pupu etaLore’ ikuskizuna. � � �Eguna.Otsailak 19 (larunbata).� � �Ordua. 16:00etan eta18:30ean � � �Tokia. Izarraitzpilotalekua.� � �Antolatzailea. Uztarohaurreskola eta Ikasberri.

medio, Izarraitz pilotalekuan ikus-le kopurua mugatua izango da.Sarrerak ondorengo taberna etasaltokietan erosi ahalko dira: Az-peitian Kilometroak 2011ko den-dan, Udal Kiroldegiko tabernan,Uztaro haurreskolan, Lasa gozo-tegian, eta Pastorkua, Ametsaeta Eguzkitza tabernetan; Errezil-go dendan; Azkoitian Yalai gzoo-tegian, eta Zestoan Mairi estan-koan.�

���PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS� � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � � � �

6euro. Sarrerak bi aste lehenago jarriko dituzte salgai, etapertsonako sarrera bat erosi beharko da.

2sarrera mota. Bi saio izango dira, 16:00etan eta 18:30ean,eta bi emanaldietako sarrerek kolore desberdina izango dute.�

1Santa AgedakMatxinbentanOtsailaren 4an, auzoko gazteaksanta eskean aterako dira.Hilaren 5ean, berriz, bertsoafaria izango da Iker zubeldiaeta Julio Sotorekin. Igandean,goizean pilota partidak etaartisau azoka izango dira; etaarratsaldean herri kirolak. � � �Eguna. Otsailak 4, 5 eta 6(ostirala, larunbata eta igandea).� � �Tokia. Matxinbenta auzoa.� � �Antolatzailea.Matxinbentako Festa Batzordea.

2TxotxIndependentistaMenua ondorengoa da:urdaiazpiko tortila, haragigisatua, postrea eta kafea.Langabetu eta ikasleek 12 euroordaindu beharko dute, etalangileek 18 euro. TxartelakOrkatzen daude salgai.� � �Eguna. Otsailak 12(larunbata). � � �Ordua. 20:00� � �Tokia. Berdura-plaza.� � �Antolatzailea. Zezen BeltzElkartea.

3Sokamuturrahizpide, DVD-aAzpeitiko sokamuturrariburuzko dokumental bat egindu Enekoitz Esnaola kazetariak.Tradizio horren berri eman, etaatzean zer lan dagoenkontatuko du. � � �Eguna. Otsailak 26(larunbata). � � �Ordua. 18:30� � �Tokia. Sanagustinkulturgunea. � � �Antolatzailea.Zezen Beltz Elkartea.�

���BESTERIK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Azpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.com/agenda Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak emanaldia eskaintzen. � � �Tolosaldeko Hitza

Page 29: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta
Page 30: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � �HITZ GEZIDUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�Egilea:Luma

� � �HIZKI ZOPA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � denbora-pasa30

Itsasugaztunak

Sorospenak

HegaztiberritsuaLohiak,zikinak

Emakumeizena

Poesiamota

Ibarrak

Erabili

*IzenaHoriargi

Noka,nintzenJantzimota

*Deitura

Goratua

Junta-gailua

Bibliakopertsonaia

Pl., arrainmota

Kontso-nantea

Xaxatzen,kitzikatzen

Begienbistan

1

ModuatzizkiaInterjek-

zioa

Bi zati bi

Su

Egunarenatal

Zeunden

51

Izanikoa

Behartsuak

500

Joanhadi!

Hizkigrekoa

* Fisikari azpeitiarra

Militarrenkolore

Zakoteak

W I S K O R G K V E O LL H A R E H B A N O A OS I K O Ñ A K A N S D UU D V O D I A R I P S KN L O S K R U N A E I DA O H A B I A I G E H TD W M E T Z A G O Ñ W IA H N S V E Z K A H I RN I Z E U O B R O R T IG S I Ñ A O D R A G A SO K H A M O D K E S W GS I A R A K I Ñ A K I PB A O S U I V R O S M II K L O T X O M D N K O

Aurki itzazu hizki zopa honetan irudietan ageri diren 8 edari bizi edo alkoholdunen izen arruntak

Page 31: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � �SOLUZIOAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

HITZ GEZIDUNAK

HIZKI ZOPA

� � �ARGAZKI LEHIAKETAN ERANTZUTEKO EPEA. Otsailak 21 (ostirala) � � �NORA BIDALI ZURE

ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea. Azpeitia � � � IRABAZLEARI SARIA. Odriozola upategiko ardoak

� � �PARTE HARTZEKO BALDINTZA. Uztarria Komunikazio Taldean bazkide izan behar da

� � �ZEIN DEN ADIERAZI.

� � �ZURE IZEN-ABIZENAK � � �TELEFONO ZENBAKIA

� � �ZEIN DA?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �UZTARRIAREN URTARRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ZER DAGO SOBERAN, ZER FALTAN? ESKUBIKO TXIRRISTA HORIA SOBERAN DAGO IRABAZLEA

Maite Alberdi Uztarriako bazkidea

izan da lehiaketako 124. irabazlea.

Odriozola upategiko ardo sorta

irabazi du sari gisa. Argazkian,

Maite Alberdi, saria eskuetan

duela.

lehiaketa � � � � � � � � � jakiteko 31

�B�G�E�B�

LAGUNTZAK

�LOROA�KI

�S�LEIRE�BAT

BALIATU�GOIZ

�KIZKITZA�LI

LARU�TXIROAK

�NINDUAN�HOA

JAKA�AGERIAN

�KAKI�ANOAK�

WISKORGKVEOL

LHAREHBANOAO

SIKOÑAKANSDU

UDVODIARIPSK

NLOSKRUNAEID

AOHABIAIGEHT

DWMETZAGOÑWI

AHNSVEZKAHIR

NIZEUOBRORTI

GSIÑAODRAGAS

OKHAMODKESWG

SIARAKIÑAKIP

BAOSUIVROSMI

IKLOTXOMDNKO

Page 32: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

ANDER GOGORZA informatikoa

1. Birusik txarrena?Detektatzen ez dena.2. Hackerra bazina...Nasaren webgunea jarrikonuke hankaz gora.3. Internetakfailatzean...Geroz eta menpekotasunhandiagoa dugu.

4. Konpondu duzuenaberiarik potoloena?Enpresa bateko zerbitzariaerori, eta 14 lagun lanikegin ezinda egon ziren.5. Bezeroen PC-etankuxkuxeatzen duzue? Konfideltziatasun kontratuasinatua dugu langileok.

Hormonak gure organismoko glandula ezber-dinek jariatzen dituzten substantziak dira, eta gizasoinaren funtzionamendua erregulatzeko baliodute. Hala behar izanez gero, laborategietan ereprestatu daitezke sintesi kimikoz.

Beharbada, garrantzia gehiena dutenak ondo-rengo organo hauek jariatzen dituztenak dira: hipo-fisia, pankreak, tiroidea, paratiroidea, obulategiaeta testikuluak. Funtzio espezifikoak, zehatzak di-tuzte, noski. Era batera edo bestera lortzen ditugunhormonen bitartez eratzen dira tratamenduak, etahorri hormonoterapia deitzen diogu. Adibidez, unehonetan pertsona asko dira hormona tiroidea har-tzen dutenak, noduloak dituztelako, eta beren tiroi-deen glandula, osorik edo zati bat, kendu zaielako.

Entzuna dugu, zenbait gaitzen aurka borrokatze-ko kortikoideak erabili direla, edo testosterona kiro-larien muskuluak garatzeko, edo estrogenoak me-nopausiare kasuetan. Zuhurtasunez, eta beti ereprofesional batek kontrolatuaz erabili behar dira.

Giza gorputzak dena hartzen du kontutan, eta ba-daude hormonak erreakzio alergikoetan ekimenagaratzen dutenak. Sexu jatorrikoak markatzen dute,eme eta arren adierazpen psikikoaketa fisikoak, eta beharrezkoak diraugalketarako.�

���� � � � � � � � � � �julian bereziartua� � �

Hormonak

6. Informatikoa ezbazina...Tabernako zerbitzaria. 7. Ordenagailuarigaldu al diogu beldurra?Gazteek beldurrik ez diote.Ordenagailua izorratzekojakin egin behar da.�

� Ainitze Agirrezabala

jakiteko � � � � � � � � �32

Page 33: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

www.uztarria.comazpeitiko ataiye

� � �eguneko albisteak � � �irakurleen erantzunak � � �eguneko argazkia � � �bideoak � � �blogak � � �inkesta � � �agenda � � �bitxikeriak � � �‘azpeitia’ atala: zerbitzu publikoen ordutegia, autobusen ordutegia, telefono zenbakiak, euskara atala, farmaziak, festak,

hauteskunde denetako emaitzak, geografia, panoramikak, herriko taldeak, liburuak osorik... � � �uztarria herri aldizkari denak; PDF formatoan ere bai � � �eguneko efemerideak � � �gida komertziala...

� � �sartu sarean, eta hartu parte � � �egunero 7.000orrialderen bisita

uztarria.com � � � � � � � � � jakiteko 29

� � �EFEMERIDEAK� � � � � � � � � � �

1539Anaia hil zela ezjakinean.Erromatik bere anaia MartinGarziari eskutitza idatzi zionLoiolako Inaziok. Alabaina,artean, anaia Martin aurrekourteko azaroan hil zela jakin gabe zegoen LoiolakoInazio.

1807Tabernetan egiten zirengehiegikeriekin bukatzeko.Tabernetako leihoetan orribatzuk jartzea erabaki zutenherriko agintariek, hurbiltzenzirenek jakiteko nolako prezioakzituzten. Goizetik ilunabarreraegon beharko zuten orriekikusgai, bestela lehen aldianjabeari bi pesoko isuna ezarrikozioten.

� Iturria: Azpeitiko efemerideak.

Herria historian zehar liburua.� � �Egilea: Imanol Elias Odriozola.� � �Argitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.�

���BLOGAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Joan den urtarrilaren 8an 300bat pribilegiatuk Ruper Ordorika-ren kontzertua entzuteko plazerraizan genuen Sanagustinen (...).

Kanta eder asko jo zituen etahorietako bati aipamen bat eginnahi nioke (...). Martin Larraldeabestiaz ari naiz.

Martin Larralde Bordaxuri Haz-parnen jaio zen 1782an (...). Amahil zenean, Martinek baserriarenzati bat eskatu zion bere aitari,eta liskar eta eztabaida batzuenondoren bien arteko harremanaasko gaiztotu zen. Handik den-bora batera, aitak tiro bat jasozuen larrean lanean zebilela.Jendarmeek Martin semeaatxilotu eta aitaren hilketaeragotzita, Rochefortekokartzelan sartu ondoren, ber-tan hil zen sei urte geroago.

Erruduna ala errugabea zenMartin Larralde? Ez dago osoargi. Bereziki kartzelan eman zi-tuen sei urte horietan idatzi zituen

Ruper eta Martin Larralde

bertsoak irakurtzen baditugu (...).Hemen ezagunenetako bat, Milazortziehun hamaborzgarrena:Ene aita da gizon kontsideratua,Semea galeretan du segurtatuaNonahi otoitzean belaunikatu-Saindu iduri deabru madarikatua...Hok eman izan ditut ez xangrina-tzekoAhaidek, adixkidek, kuraie har-tzekoEta partikulazki, aita, zuretako, Kantuok aditzean, semeaz oroi-tzeko

( . . . ) Joseba Sarr ionandiapoeta bizkaitarrak idatzi zuengaur Ruperrek kantatzenduen abesti ederra:"Martin Larralde honelakoegun batez hil zen galeretan,

begiak zabalik etzanda, agianzerua itsaso zikin bat dela esa-

nez".�

���� � � � � � �iñigo ibarguren� �

�� �INKESTA� � �

Erosketak herrian alakanpoan?

XHerrian. %39,39.Kanpoan. %36,36.

Inon ere ez. %23,23.� � �Oraingo galdera. Helduen

danborradako aldaketakegokiak al dira?

� � �Kanta eder asko jozituen eta horietakobati aipamen bategin nahi nioke

Page 34: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

esatari lanak egiten, euskaraz. Bera izan zenaurrena, eta lasterketa horien antolatzaileeieuskara ere erabiltzea proposatu ziena. Ha-sieran, leku guztietan ez zioten “harrera onik”egin euskarazko jardunari, “baina orain nor-mal-normal” hartzen dute guztiek.

Lanbideagatik eta bertsolari jardunagatik,kotxean hara eta hona asko ibiltzea tokatzenzaio Lizasori. Iaz 62.500 kilometro egin ziz-kion autoari. “Zenbait taxilarik hartuko lituz-ke!”. Bertso-saio baterako kotxe bakarreanbizpahiru lagun elkartu behar badira, azpei-tiarrak nahiago txofertzea. “Ez dakit txoferonena naizen, edo besteekin gutxiena fida-tzen dena. Besteak nirekin gehiago fidatzendira behintzat, ni haiekin baino”, azaltzen du.

Hortzak poliki eta oinak bizkorLasaitzeko edota pentsatzeko beharra so-matzen duenean ere kotxea da Xebastian Li-zasoren gustuko tokietako bat. “Ni kotxeanasko erlaxatzen naiz; musika jarri baxu-baxu,eta... Ahal bada, horrelakoetan, letrarik gabe-ko musika”. Juan Carlos Irizarren azken lanaentzuten du azkenaldian, “oso polita da”. La-saituta uzten duen bestea talasoterapia da.Joan den udan probatu zuen aurrenekoz eta

“biziatzen ari” dela esaten du. Eta “laueanhobeto” moldatzen den arren, mendiak eretira egiten dio Landetako bertsolariari. Oraindela hamarren bat urte Taillon eta Aneto eginzituen, hiru mila metrotik gorakoak biak.“mendizalea bai, baina mendigoizalea ez”dela dioen arren. Lagun mendizaleekin aste-azkenero elkartzen da afaltzeko, “eta egun-doko ibilaldi politak egiten ditugu... baina so-ziedadean, aulkitik mugitu gabe”.

Soziedadeko giroa asko gustatzen zaio Li-zasori, baina jan-edanari oro har “lehen bainogehiago” begiratzen diola aitortzen du. 120kilo pisatzera iritsi zen, eta orain “juxtu samar,baina bi zifratan” mantentzen da. “Hortzakgutxi ibili eta hankak asko. Hor beste sekretu-rik ez dago”, dio konbentzituta.�

Botazak bertsoa, Lizaso!”.Horrelakoak entzutea askotan tokatu zaionarren, pertsonaia ezaguna izatearen ajeekgehiegi ez dute larritu izan orainartean Xe-bastian Lizaso (Azpeitia, 1958).

“San Sebastian kalean prozesioan zebile-la” Landetan jaio zen “tabernako mutil koskorlotsagabea” 16 urte zituenetik dabil plazazplaza bertsotan, baina bertsolaritza inoiz ezdu izan lanbide. “Lanbidez, saltzailea”, dioberak. Kotxeak eta haientzako aseguruak sal-tzen hasi zen, Egunkaria-n aurrena eta Be-rria-n gero publizitatea saltzea tokatu zi-tzaion, eta gaur egun adinduentzat egokitu-tako altzariak saltzen ditu. “Saltzea beti izanda zaila, eta gaur egun miraria ere bai, ia-ia–onartzen du–. Lan gogorra da, baina baitapolita ere; jende piloa ezagutzen duzu. Eta,askotan, gaur atea ixten dizuna, gero beraetortzen zaizu bila”. Bere kasuan, “ezagunaizateak” ateak irekitzen laguntzen diola aitor-tzen du: “Gehiago laguntzen dio bertsolariaksaltzaileari, saltzaileak bertsolariari baino”.

Txirrindularitza zuzenean jarraittzen dute-nentzat ere ezaguna da Xebastian Lizasorenahotsa. Hogeitaka urte daramatza EuskalHerriko Itzulian eta Donostiako Klasikoan

jakiteko � � � � � � � � � bestaldetik: xebastian lizaso34

Gairikjarri gabeSaltzaile, kirol esatari, ‘soziedadekomendizale’ eta talasoterapiarazaletu berria. Hori ere badaXebastian Lizaso. �� Mailo Oiarzabal

Page 35: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Xebastian Lizaso, Trenaren Museoaren kanpoan dagoen herriko turismo planoaren aurrean.

bestaldetik: xebastian lizaso � � � � � � � � � jakiteko 35

1. Xebastian Lizaso mendian,antoxinetik edaten. 2. JuanIgnazio Iraola aitonarekin. 3.

Donostian, aita Joxeri eginikoomenaldi batean, kantuan.

1

2

3

Page 36: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

� � �TELEFONO ZENBAKIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

UDALETXEA � � �Asteguna: 09:00-13:30 � � �Larunbata: 09:00-13:00 UDALTZAINGOA � � �Egun osoz

irekita egoten da ANBULATEGIA� � �Egun osoz irekita egoten da IGERILEKUA� � �Astelehena:

14:00-21:00 � � �Beste astegunak:07:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 � � �Igandea eta

jai egunak: 09:00-13:00 � � �Kanpoko igerilekua: ekaina arte itxita KIROLDEGIA � � �Astegunak:

10:00-13:00, 15:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 UDAL LIBURUTEGIA � � �Astegunak:

10:00-13:00, 16:00-20:00� � �Larunbata: 10:00-13:00 � � �Udan, Gabonetan: 08:30-13:30 ZAPO TXOKO

� � �Asteartea-ostirala: 17:00-20:30 � � �Larunbata: 16:00-20:30

7-8-9-24-25-26-27

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

10-11-12-13-21-22-23

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

1-2-14-19-20

Ruiz (Azkoitia).

943 851966

3-15-16-28

Jaen (Azkoitia).

943 850660

4-17

Azpiazu (Azkoitia).

943 852989

5-6-18

Gisasola (Azkoitia).

943 851235

GAUEZ

1-18-22-25

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

2-14-19-20-23

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

3-15-24

Jacome (Azpeitia).

943 080258

4-7-8-9-10-11-12-13-16-28

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

5-6-17-21-26-27

Beristain (Azpeitia).

943 811949

EGUNEZ

� � �FARMAZIAK (otsaila)� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LARRIALDIAK

112

�ITXURA BERRITUA.Udal liburutegian helduen ikasgela goikosolairuko aretoan izango da; aldaketanagusia hori da. Hala, ikasteko baldintzahobeak izateaz gain, liburutegiak zuenleku faltari irtenbidea eman diote.

ODOL-EMAILEAK

Otsailaren 26an izango

dute hitzordua, 18:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

� � �GARRAIOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ALDALUR 943 85 27 18

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

� � �autobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

� � �ORDUTEGIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �ERABILGARRI� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Lantzen 85 11 00

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Zapo Txoko / GIB 15 71 61

INEM 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

Igerilekua 81 41 21

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Aitonena I 81 51 71

Aitonena II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurumen Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 81 11 00

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Nabarra 948 22 71 25

Arrate Irratia (berriemailea) 81 26 32

Loiola Herri Irratia 81 44 58

Euskadi Irratia 943 01 23 00

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Izarraitz Telebista 85 13 05

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

EAJ 81 55 70

Hautetsi Independentistak 15 72 00

EA 81 00 11

EB-Aralar 15 72 00

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Euskara Patronatoa 81 45 18

Udal Euskaltegia 81 19 47

AEK 15 10 89

EHE 15 10 89

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi 81 02 10

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

BESTERIK

UGLE (Urolako gay-lesbian.) 273 posta

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi Euskara-Komunikazio Zerbitzuak

943 08 06 88

Page 37: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

MARIKARMEN ARREGIVarela gozoki postuko jabea

30 urtean parebat aldiz bakarrikitxi dugu postua”

Umetan bezero zituztenak, gerora gurasoizan, eta euren seme-alabekin joatenzaizkie gozoak erostera. � Ainitze Agirrezabala

Noiztik duzue plazan gozokidenda? 30 urte dira. Garai batean, bi postu zeuden,Joxelitorena eta Aizpurutarrena, eta azkenhoriek norabait joan behar zutenean niresemea, Jose Ramon, uzten zuten gozotegia-ren karguan. Gero, haiek negozioa utzi beharzutela eta, geuk hartu genuen. Urte asko, beraz, hemengo haizea ago-antatzen... Ohitu egin gara. Katarrorik eta ez dugu ha-rrapatzen. Berogailu txiki bat badugu, bainaberotasuna hor zehar galtzen da. Gainera,azoka plaza oso egoera txarrean dago, etakonpontzen ez dutenez, itoginagatik baldeakjarri behar izaten ditugu. Oporrik ere apenas egiten duzuen... 30 urtean pare bat aldiz bakarrik itxi dugu; gi-zona hil zitzaidanean, eta elurra egitean,postu guztia bustitzen baitzaigu. Egunero,goizean 9etarako ireki, eta arratsaldean19:30ak aldera arte ez dugu itxi ere egiten.Umetan zuen bezero zirenak, gero gu-raso izatean beren umeekin etortzeaere tokatuko zitzaizuen, bada?

Gure semearen lagun denak beren seme-alabekin etortzen zaizkigu gozokiak erostera.Semeak ez ditu denak ezagutzen, baina esa-ten diot: ‘hau halakoren semea duk’.Gozokiak, jostailuak... urte guztihauetan asko aldatu al dira?Asko lehengoak dira: pistolak, tronpetak, bo-toiari zapaldu eta barrutik txotxongiloa atera-tzen zaion argazki makina... Bat baino gehia-gok esan izan digu: ‘Oraindik ere bizi al dirahorrelako diru-zorroak?’.Lapurretarik egin al dizuete inoiz?Bai, pare bat alditan. Lehen, tabakoa ere sal-tzen genuen, eta gau batean atea indarrezireki eta Winston tabako paketeak lapurtuzizkiguten. Beste behin, postuaren ezker al-deko horma –txapazkoa da– okertu, eta go-zoki mordoa eta musika entzuteko aparatualapurtu zizkiguten. Plazako postuaz gain, Sanjuandegiko‘Azeitunero’ ere hartu duzue, ezta?Bai. Azeituneroko gizona hil berria da, etaharen emaztea jubilatu denez, probatze alde-ra alokairuan hartu genuen, Gabonak aurre-tik. Alaba, semea eta hirurok aritzen gara.�

1

3

zu zeu! � � � � � � � � � jakiteko 37

1. 2. Marikarmen Arregi, herriko plazan duenVarela gozoki dendan. 3. Marikarmenen semeJoxe Ramon, itoginagatik baldeak jarrita.

2

Page 38: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta

Boluntarioak ziren. Omen.Kubako gerran ari ziren, 1855etik atzera. Bo-luntarioak, izenez, 60.000 laguneko miliziaarmatua zen, uharteko zoko bazter guztietarazabaldu ziren taldeak. Espainiar jatorrikoak,muturrekoak, kriolloen kontrako amorratuak,berdin erasotzen zieten antzokiei, kafe etxeeizein erreformista jendearen etxeei. Su etaherio ziren delako boluntarioak.

Eta boluntarioen artean nabarmen, Fran-tzisko Petrirena, Macaguako tigrea gaitzize-nekoa, eta haren taldea, txapelgorriak, izenhori zuen-eta Lesakako Petrirenaren gerlarimultzoak.

Delako nafarrak askotariko denda zeukanLa Macagua herrian, Las Villas-en. Tigreakhogei euskaldun zituen bere mende. Batean,nekazari behartsuak hartuko zituen preso.Bestean, lurjabe aberatsak, errebeldeenalde –hau da, Espainiako interesen kontra–,jardun zutelako susmopean. Atxilotu, eta ezsi eta ez no fusilatuko zituen batzuk eta bes-teak Tigreak eta bere boluntario koadrilak.Biziak zangopilatu eta ahal zuten guztia ha-rrapatuko zuten: kubatar abeltzainaren bu-ruak konfiskatu, eta iskiluak eta munizioaerosteko salduko zituzten. Aitzakia ederrazuten: azukre ingenioak –‘fabrikak’–, babes-tea zen haien lana. Omen. Ingenioak, euskal-dunen eta katalanen esku zeuden gehienak.Kontatzen da, askoren artean, Petrirenakbere burua eskaini ziola ingenio bateko na-gusiari, administratzaile lanak egingo zizkiolaesanez. Besteak, jakina, ameto eman beharizan zion, tripako min, botagura eta ondoezhandiak gorabehera.

‘Biba Espainia!’Kultutzat zeuzkaten beren buruak, dantzal-diak antolatzen zituzten eta familia ezagune-nak gonbidatzen. “Ikustekoa zen gizonkotehanka-handia saltoka eta lasterka, izerditanpats eta ardo, ginebra eta larru bustiarenusain peste harekin! Eta akabo halako nes-

‘Macaguako tigrea’

� � �Espainiak Kuban zuengobernu txorimaloak eskerona baino ez zuen Petrirenaeta txapelgorrientzat

� � � � � � � � � � � � � � � �miel a. elustondo� � �

kak, edo halako andreak, dantza ukatzen ba-zien –hankako behatzak osorik gorde nahihaiek–, berehala hasiko ziren-eta ‘Biba Espa-ña!’ eta ‘Biba Covadongako amabirjina!’buila eta hoska, aterako zituzten ezpata etapistolak eta lasterka hasiko ziren berriz”.

Akzioak akzio, Espainiak Kuban zuen go-bernu txorimaloak esker ona baino ez zuenPetrirena eta haren txapelgorrientzat. Esate-rako, 1872an, Boluntarioen Komandanteizendatu zuen lesakarra. Merezimenduen ar-tean, 79 errebelde garbitu izana... Hiru urte-an zirti-zarta jendea akabatzen ibili ondoren,40.000 peso bidali omen zituen nora edonora Espainiara.

Heriotzako orduan ere gogor Petrirena,Macaguako tigrea. Damu zen, damu, berabezain lesakar eta euskaldun zen Juan Do-menzain ez zuelako akabatu.

Tribunal militarren lan errepresiboa eta bo-luntario odolzaleen

abusu eta gehiegi-keriak galarazi

zuten, neurrihandian, ku-batarren eta

espainiarrenarteko bakea.

Arrisku galan-ta gurean gauregun.�

iritzia � � � � � � � � �38

Page 39: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta
Page 40: uztarria.eus · guntza horiekin animaliak porru eginda bukatzen badute, ez dut pentsatu ere egin nahi laguntza-rik gabe nola bukatuko luketen. Nolakoak dira probak? Zaldiaren eta