PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA …...Bretónen ‘La Dolores’ `jota handiarekin´ eta...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK UDAKO DENBORALDIA AMAITUKO DU BIHAR ARETATZAKO KIOSKOAN AIRE LIBREAN IZANGO DEN AZKEN KONTZERTUAREKIN Taldea Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara arituko da 18:30etatik aurrera Kontzertuko programak José Franco, Dimitri Shostakovich, Franz Liszt, Bill Whelan, Tomás Bretón eta Gerónimo Giménezen obrak jasotzen ditu Datorren hilabetetik aurrera Udal Bandak, Txistularien Udal Bandak bezala, udazken-neguko denboraldia hasiko du Euskalduna Jauregian Bilbon, 2010eko irailak 23. – Bilboko Udal Musika Bandak BIHAR OSTIRALA 24, bere udako denboraldiari amaiera emango dio Areatzako Kioskoan emango duen aire libreko azken kontzertuarekin. Pieza ezagunak eskainiko ditu bertan, Gerónimo Giménezen ‘La boda de Luis Alonso’ edo Franz Lisztzen ‘Rapsodia húngara’, besteak beste. Taldea 18:30etatik aurrera, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara arituko da. Ostiral honetarako aukeratutako programa José Francoren ‘Agüero’ pasodoblearekin hasiko da, konposatzaile berdinaren ‘Lau urtearoak’-en ‘Negua’ eta ‘Azkena’ ere interpretatuko dituelarik ondoren. Entzuleek Dimitri Shostakovich-en ‘Festive overture’ obraren alaitasunarekin gozatu ahal izango dute, Franz Lisztzen ‘Rapsodia húngara’ obraren malenkoniarekin eta Bill Whelanen ‘Riverdance’ irlandar aireekin. Kontzertua Tomás Bretónen ‘La Dolores’ `jota handiarekin´ eta Gerónimo Giménezen ‘La boda de Luis Alonso’-ren sarrera batekin bukatuko da. Rafael Sanz-Espert (Llombai, Valencia, 1960) bere jaioterrian burutu zituen ikasketak, Paris eta Rótterdam. Valentziako hainbat banda prestigiotsuetan zuzendari Titularra eta Artistikoa izan da, non 30 urtetan zehar, jarduera pedadogiko bizia izan duen. Bere karrerako ibilbidean zehar jaso dituen hainbat golardo eta sarien artean "Ciudad de Valencia", musika-bandentzako Nazioarteko lehiaketako lehen saria eta ohorezko aipamena. ‘750 Aniversari de la Carta de Poblament’ de L’Alcúdia (Valencia) zilarrezko dominaren jabe da. 1987tik Sociedad Unión Musical de Llombaiko Ohorezko Zuzendaria da eta gaur egun, Paraguayko Orkestra Nazionaleko zuzendari gonbidatu nagusia da. Hilabete honetako agenda Bandak datorren larunbata hilaren 25ean Elgoibarko San Bartolome elizan emango duen kontzertuarekin osatuko da, gipuzkoar herri honetako Udal Bandaren 125.urteurrenaren harira antolatutako ospakizunen baitan. Datorren urrian, igandea 17tik aurrera, Bandak Bilboko Euskalduna Jauregian bere udazken-neguko denboraldi berriari hasiera emango dio, aurreko edizioetan lortutako arrakasta errepikatu eta emankizun guztietan jauregiko edukiera betetzea helburu duelarik. Bilboko Udal Musika Banda egun BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean daude, Musika Eskola eta Udal Txistularien Banda bezala.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA …...Bretónen ‘La Dolores’ `jota handiarekin´ eta...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA …...Bretónen ‘La Dolores’ `jota handiarekin´ eta Gerónimo Giménezen ‘La boda de Luis Alonso’-ren sarrera batekin bukatuko da. Rafael

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK UDAKO DENBORALDIA AMAITUKO DU BIHAR ARETATZAKO KIOSKOAN AIRE LIBREAN IZANGO DEN AZKEN KONTZERTUAREKIN

• Taldea Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara arituko da 18:30etatik aurrera

• Kontzertuko programak José Franco, Dimitri Shostakovich, Franz Liszt, Bill

Whelan, Tomás Bretón eta Gerónimo Giménezen obrak jasotzen ditu

• Datorren hilabetetik aurrera Udal Bandak, Txistularien Udal Bandak bezala, udazken-neguko denboraldia hasiko du Euskalduna Jauregian

Bilbon, 2010eko irailak 23. – Bilboko Udal Musika Bandak BIHAR OSTIRALA 24, bere udako denboraldiari amaiera emango dio Areatzako Kioskoan emango duen aire libreko azken kontzertuarekin. Pieza ezagunak eskainiko ditu bertan, Gerónimo Giménezen ‘La boda de Luis Alonso’ edo Franz Lisztzen ‘Rapsodia húngara’, besteak beste. Taldea 18:30etatik aurrera, Rafael Sanz-Espert zuzendari titularraren aginduetara arituko da.

Ostiral honetarako aukeratutako programa José Francoren ‘Agüero’ pasodoblearekin hasiko da, konposatzaile berdinaren ‘Lau urtearoak’-en ‘Negua’ eta ‘Azkena’ ere interpretatuko dituelarik ondoren. Entzuleek Dimitri Shostakovich-en ‘Festive overture’ obraren alaitasunarekin gozatu ahal izango dute, Franz Lisztzen ‘Rapsodia húngara’ obraren malenkoniarekin eta Bill Whelanen ‘Riverdance’ irlandar aireekin. Kontzertua Tomás Bretónen ‘La Dolores’ `jota handiarekin´ eta Gerónimo Giménezen ‘La boda de Luis Alonso’-ren sarrera batekin bukatuko da.

Rafael Sanz-Espert (Llombai, Valencia, 1960) bere jaioterrian burutu zituen ikasketak, Paris eta Rótterdam. Valentziako hainbat banda prestigiotsuetan zuzendari Titularra eta Artistikoa izan da, non 30 urtetan zehar, jarduera pedadogiko bizia izan duen. Bere karrerako ibilbidean zehar jaso dituen hainbat golardo eta sarien artean "Ciudad de Valencia", musika-bandentzako Nazioarteko lehiaketako lehen saria eta ohorezko aipamena. ‘750 Aniversari de la Carta de Poblament’ de L’Alcúdia (Valencia) zilarrezko dominaren jabe da. 1987tik Sociedad Unión Musical de Llombaiko Ohorezko Zuzendaria da eta gaur egun, Paraguayko Orkestra Nazionaleko zuzendari gonbidatu nagusia da.

Hilabete honetako agenda Bandak datorren larunbata hilaren 25ean Elgoibarko San Bartolome elizan emango duen kontzertuarekin osatuko da, gipuzkoar herri honetako Udal Bandaren 125.urteurrenaren harira antolatutako ospakizunen baitan. Datorren urrian, igandea 17tik aurrera, Bandak Bilboko Euskalduna Jauregian bere udazken-neguko denboraldi berriari hasiera emango dio, aurreko edizioetan lortutako arrakasta errepikatu eta emankizun guztietan jauregiko edukiera betetzea helburu duelarik.

Bilboko Udal Musika Banda egun BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean daude, Musika Eskola eta Udal Txistularien Banda bezala.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA …...Bretónen ‘La Dolores’ `jota handiarekin´ eta Gerónimo Giménezen ‘La boda de Luis Alonso’-ren sarrera batekin bukatuko da. Rafael

KONTZERTUKO EGITARAUA Tokia: Areatzako Kioskoa Eguna: irailak 24, ostirala Ordua: 18:30etan

PROGRAMA - ‘Agüero’ (pasodoblea), José Franco - ‘Festive overture’, Dimitri Shostakovich (Tohru Takahashiren moldaketak) - ‘Rapsodia húngara nº2’, Franz Liszt (Beigbeder eta Sanz-Esperten moldaketak) - ‘Lau Urtearoak’, José Franco

- ‘Negua’ - ‘Azkena’

- ‘Riverdance’, Bill Whelan - ‘La Dolores’ (‘Gran jota’), Tomás Bretón (Eduardo Lópezen moldaketak) - ‘La boda de Luis Alonso’ (sarrera), Gerónimo Giménez (M. San Miguelen moldaketak)

Informazio gehiago: BILKBAOMUSIKA prentsa bulegoa L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81–3. Solairua, 9. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]