gure ipuinak 3b

5
Entrenamendua Ostiral batean hiru lagun Asier, Ander eta Ikerrek entrenamendua zeukaten. Asier eta Anderrek 8 urte zituzten eta Ikerrek 9. Ander eta Asier Gasteizen bizi ziren eta Iker Urizaharrean. Hirurak begi marroiak zituzten. Asierrek ile laranja zuen eta Ander eta Ikerrek marroia. Asier ,Ander eta Ikerrek gorputza fideo bat bezain fina zuten eta hankak papera baino argalagoak. Kamiseta urdina eta prakak txuriak janzten zituzten. Partiduan sudadera kentzen zuten. Lehenengo berotzen genuen, gero korrika. Bat-batean, Asier erori zen eta mina egin zuen hankan. Ondoren,ospitalera eraman zuten eta medikuak esan zion zartadura bat zela. Partiduan jolasten geundela, Asier agertu zen.Gero jolastu zuen piskatxo bat eta gol bat sartu zuen. Ala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Gasteizko plazan. Ander Nieto eta Iker Ramirez

description

3. bkoek egindako ipuinak

Transcript of gure ipuinak 3b

Page 1: gure ipuinak 3b

Entrenamendua Ostiral batean hiru lagun Asier, Ander eta Ikerrek entrenamendua zeukaten. Asier eta Anderrek 8 urte zituzten eta Ikerrek 9. Ander eta Asier Gasteizen bizi ziren eta Iker Urizaharrean. Hirurak begi marroiak zituzten. Asierrek ile laranja zuen eta Ander eta Ikerrek marroia. Asier ,Ander eta Ikerrek gorputza fideo bat bezain fina zuten eta hankak papera baino argalagoak. Kamiseta urdina eta prakak txuriak janzten zituzten. Partiduan sudadera kentzen zuten. Lehenengo berotzen genuen, gero korrika. Bat-batean, Asier erori zen eta mina egin zuen hankan. Ondoren,ospitalera eraman zuten eta medikuak esan zion zartadura bat zela. Partiduan jolasten geundela, Asier agertu zen.Gero jolastu zuen piskatxo bat eta gol bat sartu zuen. Ala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Gasteizko plazan.

Ander Nieto eta Iker Ramirez

Page 2: gure ipuinak 3b

Bazen behin ,erreka batean Bolt izeneko ahatetxoa. Bat batean azeri bat etorri zen, eta azeriak ahoan hartu zuen Bolt, eta esan zuen Boltek : -Mesedez utzi pakean !- eta azeriak esan zuen :

- Ez! Eta bat-batean basoko nagusia agertu zen eta esan zuen azeriak: -Hurrengoan ez dizut utziko. – Egun batean, azeria itzuli zen, baina basoko nagusia ezkutatuta zegoen,

Page 3: gure ipuinak 3b

eta basoko nagusiak eskopetarekin hil egin zuen. Baina azeria oso azkarra zenez, eta nola basoko nagusiak bala bat bakarra kargatu zuenez, ezin izan zion beste tirorik bota. Orduan, azeria bere aukeraz baliatu zen eta Bolt harrapatzera joan zen, baina Bolt bihurria bai baina adimentsua ere bai. Siri ederra sartu zion! Zuhaitz baten aurrean jarri zen eta azeria hain azkar zetorren ze Bolt zuhaitzetik kendu eta azeriak tupust ederra egin zuen zuhaitzaren kontra. Azkenean Bolt zoriontsu bizi izan zen. ALABAZAN EZ BAZAN ZAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA GA- ZTEIZKO PLAZAN!

Mikel Aingeru eta Iker Garcia

Page 4: gure ipuinak 3b

PREDATOR Bazen behin Predator bat eta bere lagunekin jolasten zegoen. Predator altua da. Bi adar ditu. Begi bat eta urre kolorekoa. Sudurra tutu bezalakoa da. Bi betortz eta bi aho. Lau beso eta hamar atzamar esku bakoitzean. Ez du eramaten ezer. Bat-batean, gizon bat agertu zen. Predator bere atzetik joan zen eta gizona bere etxera sartu zen eta esan zuen: -Alakalao bakalao- Gero, bi adarrekin hartu zuen eta begiarekin imnotizatu zuen gizona. Ondoren, Predator bi eskuekin hartu zuen gizona eta beste bi eskuekin hamar atzamarrekin

Page 5: gure ipuinak 3b

ukabilkada bat eman zion gizonari eta gizona esnatu zen eta esan zuen: -Lagunak izango gara? Eta Predator ahotzarengatik asmatu zuen bere aita zela eta esan zion: -Bai, lagunak izango gara baina zu nire aita zara- -Ez, ni zure osaba naiz- esan zuen gizonak. Azkenik, Predator oso pozik jarri zen. Fini. Unai Albizu eta Unai Sanchez