gureherria...Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua...

6
Abanto Zierbenak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuen “Euskarari beti bai” goiburupean. Xedea zen herritarrak kontzientziaraztea euskara erabiltzearen eta, hala balegokio, ikastearen garrantziaz.Abenduaren 3an, alkate andreak eta Euskara Arloko zinegotziak erakunde-adierazpen bat irakurri zuten, ikastetxeko ikasleekin batera.Magia- eta txotxongilo-ikuskizunek eman zioten amaiera euskal hizkuntzaren aldeko konpromisoaren egunari. Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua 2014 www.abanto-zierbena.org twitter.com/AbantoZierbena facebook.com/abantozierbena jaio da AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA ZURE UDALAK HAZEN ARTATZEN ZAITU ENPRESEN HAZTEGIA, LEKU GEHIAGO EKINTZAILEENTZAT ABANTO, INNPULSO SAREAN BI MODULU GEHIAGO KOADRILENTZAT BONODENDA, SALMENTA ETA ABANTAILA GEHIAGO URRITASUNAK DITUZTEN PERTSONEN ESKUBIDEEN ALDE ABANTO OSOA BERRITZEN Ingurumen Parkea Kultur eta

Transcript of gureherria...Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua...

Page 1: gureherria...Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua 2014 titter.omAbantoZierbena faebook.omabantozierbena jaio da AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO

Abanto Zierbenak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuen “Euskarari beti bai” goiburupean. Xedea zen herritarrak kontzientziaraztea euskara erabiltzearen eta, hala balegokio, ikastearen garrantziaz.Abenduaren 3an, alkate andreak eta Euskara Arloko zinegotziak erakunde-adierazpen bat irakurri zuten, ikastetxeko ikasleekin batera.Magia- eta txotxongilo-ikuskizunek eman zioten amaiera euskal hizkuntzaren aldeko konpromisoaren egunari.

Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa

Abanto-Zierbenagureherria

38 zk.Abendua

2014

www.abanto-zierbena.org twitter.com/AbantoZierbena facebook.com/abantozierbena

jaio da

AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA ZURE UDALAK HAZEN ARTATZEN ZAITU ENPRESEN HAZTEGIA, LEKU GEHIAGO EKINTZAILEENTZAT ABANTO, INNPULSO SAREAN BI MODULU GEHIAGO KOADRILENTZAT BONODENDA, SALMENTA ETA ABANTAILA GEHIAGO URRITASUNAK DITUZTEN PERTSONEN ESKUBIDEEN ALDE ABANTO OSOA BERRITZEN

Ingurumen Parkea Kultur eta

Page 2: gureherria...Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua 2014 titter.omAbantoZierbena faebook.omabantozierbena jaio da AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO

gureherria2 Abanto-Zierbena

Zortzi jarduera gau-zatu ziren gure uda-lerrian Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurka-ko Nazioarteko Eguna, zela eta. Denon artean baino ezin dugu kon-pondu arazo tragiko hori. Ekitaldirik ga-rrantzitsuena Osoko Bilkuren Aretoan egin-dakoa izan zen. Bertan, alkate an-dreak eta emakumeen hiru elkartee-tako ordezkariek erakunde-adieraz-pena irakurri zuten. Adierazpena ez zen izan hilketen eta emakumeenga-nako indarkeriaren gaitzespen soi-

la:gizarte-gaitz horri aurre egiteko proposamenak jorratu zituen. Udala, ikastetxe publikoak, etxebizitzak eta saltegiak egun horretako borroka-ren sinboloarekin, Puntu Lilarekin, apaindu zituzten.

Azaroaren 25a: emakumeenganako indarkeriaren aurka

2014a amaitzen ari da, eta balan-tzea egin eta urte berrirako xedeak ezartzeko ordua da.Udalarentzat oso erritmo biziko urtea izan da, bete-behar asko gauzatu dira eta proiektu ugari daude abian.Bereziki harro nago Meatzaldeko Kultur eta Ingurumen Parkea (amaitu gabeko eraikinak bere baitan hartuko duena) egiteko lehe-nengo urratsak eman direlako. Zen-tro horri esker, gure herria eskualdeko meatze-kulturaren gune bihurtuko da, eta turismoa eta ekonomia susta-tzeko balioko du.

Aipagarria da, halaber, handitu egingo dela Enpresen Haztegia.Ezin-bestekoa da ekintzaileak babestea, enplegua sortzeko. Izugarri pozten nau, halaber, gure gazteei aisialdirako alternatiba gisa bi modulu berri es-kaintzeak. Horiekin, dagoeneko zazpi dira koadrilen eskura daudenak.Gai-nera, ez dira eten eremu publikoak eta auzoak eraberritzeko obrak:Peñucas eta Dolores Ibarruri parkea. Bestalde, amaituta daude La Balasterako eta El Minero multzoko plazak, eta Abra In-dustrialdetiko sarbidea.Urte honetan hobekuntza ugari izan ditugu haur-parkeetan, lorategietan, irisgarritasu-naren arloan eta herri-ikastetxeetan.

Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) abiarazi eta hilabetera bitarteko ba-lantzea oso ona da. Batez beste, 40 eta 60 pertsona artatu dira egunero oso eremu eroso, garden eta funtzio-nal horretan.Zure Udalak bat egiten du kalitatearekin, kudeaketaren arlo-ko gardentasunarekin eta herritarren partaidetzarekin.

Baina, garrantzitsuena pertsonak eta euren eskubideak dira.Horretarako dau-de gure gizarte-zerbitzuak, egoerarik la-tzenei irtenbidea bilatzen ahalegintzeko.Pertsona horiei bereziki eta herritar orori jai zorion tsuak eta 2015 urte berri ona

opa dizuet. Zorionak!

Maite EtxebarriaAlkatea

Urte hobea

makila

Sinadura historikoa Meatzaritzaren Museoan egin zen, eta bertan izan zi-ren Maite Etxebarria alkate andrea, Iosu Madariaga Bizkaiko Foru Al-dundiko Ingurumen Saileko foru-di-putatua eta Carmelo Uriarte Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren Fundazioko presidentea.Kultura eta Ingurumen Parkea amaitu gabeko eraikinean egingo da, Corta meate-giko paisaia izugarriari begira. Koka-leku pribilegiatuak eskualdeko mea-tze-kulturaren erdigune bihurtzen du Corta meategia. Neurri berean, ekonomiaren eta turismoaren arloko erreferentzia-gunea izango da.

Kultur eta Ingurumen Parkeak ho-nako hauek hartu ditu bere baitan: auditoriuma, Peñas Negraseko insta-lazioetako edukien interpretazio-zen-troa, burdina-mendien biotopoen es-tudioa, hainbat jardueratarako erabi-lera anitzeko aretoa, sarrerako aretoa eta zerbitzu komunak.

Parkea gauzatu ahal izateko, Foru Aldundiak 900.000 euro eman ditu, Abanto Zierbenako Udalak 45.000

euroko partida gehituko du eta au-rreikusi da Eusko Jaurlaritzak bat egi-tea proiektuarekin, 900.000 euroko inbertsioa eginda.

Zenbatetsi da Parkea 2016rako egongo dela amaituta.

LEGEGINTZALDIKO MUGARRIETAKO BAT DA JOAN DEN AZAROAREN 14AN SINATU ZEN MEATZALDEKO KULTUR ETA INGURUMEN PARKEA ERAIKITZEKO HITZARMENA

Sinadura historikoa Abantorentzateta meatze-kulturarentzat

Kultur eta Ingurumen Parkea egiteko hitzarmenaren sinadura.

Page 3: gureherria...Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua 2014 titter.omAbantoZierbena faebook.omabantozierbena jaio da AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO

338 ZK. ABENDUAK 2014

Zure Udalak HAZen artatzen zaitu

HAZ zure Udalaren tresna gisa sor-tu zen, herritarren arreta hobetzeko. Horretarako, gune bakar batean zen-tralizatu ziren ohiko kudeaketak eta informazio-beharra.Bulego eroso, gar-den eta moderno hori udaletxearen azpialdeko lokaletan dago. Lehenen-go etapa honetan, batez beste 40-60 pertsona artatu dira egunero, aintzat hartu gabe telefonoaren eta interneten bidez egindako kontsultak. Azken ho-riek ere HAZen eginbeharrak dira.Era-biltzaileek adierazi dute pozik daude-

la eta hiru alderdi nagusi azpimarratu dituzte:ordutegi zabalagoa, 07:30etik 14:30era; kudeaketa eraginkorragoa, HAZeko langileek betetzen baitituzte eskabide eta agiri guztiak herritarren erosotasunerako; eta HAZ bulegoaren erosotasuna.

HAZ ebaluatzeko, asebetetze-mai-lari buruzko inkestak egiten dira. Artatutakoek inkesta erantzun eta bulegoko postontzian utz dezake-te.Iritzi eta iradokizun horiek oso garrantzitsuak dira, zerbitzuaren

kalitatea hobetzeko.Bestalde, zine-gotzi- eta teknikari-talde bat hama-bostean behin biltzen da, bulegoaren garapena ebaluatzeko. Zure Udala da Meatzaldean zerbitzu publiko hori eskaintzen duen lehena.

Enpresen Haztegia, leku gehiago ekintzaileentzat

Ekintzaile gehiago, enplegu gehiago.Horixe da Abantoko Enpresen Hazte-giaren egitekoa. Haztegi-handitzea azaroaren 27an inauguratu zuten Mai-te Etxebarria alkate andreak eta Ima-nol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko diputa-tuak.Bi erakundeen artean finantzatu dituzte eraberritze-obrak.

Enpresen Haztegiak Gallartako Pre-ventorio eraikinaren zati bat hartzen du, eta lokal pribatuak eskaintzen ditu telefono-, datu-, argiteria- eta elektri-zitate-azpiegiturekin, bai eta gune ko-

munak ere:bilkura-aretoak, prestakun-tza-gelak, aparkalekua, garbiketa eta mantenimendua.Gune horretan bide-ragarriak diren enpresa-proiektuak jo-rratzen dira.

Abantoko Enpresen Haztegia zabal-tzeko, 121.000 euroko inbertsioa egin behar izan da. Lehen bost lokal ziren, eta orain hamahiru. Horietatik bede-ratzi okupatuta daude honako sektore hauetako beste hainbeste negoziore-kin: kirola, turismoa, automobilgintza, informatika eta energia-eraginkorta-suna.

HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA (HAZ) ABIARAZI ETA HILABETERA, BALANTZEAK BERRETSI EGITEN DU HERRITARREN ERANTZUNA ONA IZAN DELA; IZAN ERE, BATEZ BESTE 40-60 PERTSONA ARTATU DIRA EGUNEAN

Abanto, INNPULSO Sarean

Innpulso Sareko herrietako bat izanik, Madrilen ospatu zen “Innpul-so Sareko Alkateen eta Tokiko Ekin-tzaileen I. Topaketa”-n hartu zuen parte Abantok, joan den urriaren 1ean.Estatuko 41 herrik osatzen du-ten INNPULSO SAREAren ekimena izan zen. Herri horietako bat Abanto Zierbena da, Zientziaren eta Berri-kuntzaren Hiria 2011az geroztik.

Topaketak 40 ekintzaile-talentu bildu zituen.Zure Udalak Rekaprest hautatu du, ETE gazte eta berritzaile bat, bere ordezkari.Hautaketa azken hiru urteetan Tokiko Garapen Agen-tziatik igaro diren ekintzaile guztien-tzako deialdi irekiaren ostean egin zen.

Page 4: gureherria...Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua 2014 titter.omAbantoZierbena faebook.omabantozierbena jaio da AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO

gureherria4 Abanto-Zierbena

Bi modulu gehiago koadrilentzat

Formula aitzindari eta arrakasta-tsua da.Zure Udalak udalerriko koa-drilei modulu gazteak eskaintzen dizkie, ohiko aisialdi-lonjen alterna-tiba gisa. Guztira zazpi modulu izan-go dira, duela urtebete baino gehiago abiarazi zirenean zeudenak baino bi gehiago.Gazte-taldeen eskariei eran-tzuteko, erabaki da beste bi lokal martxan jartzea.

Bi Gazte Lokal berriak urtea amaitu baino lehen okupatu ahal izango dira.Lau etapa izango ditu esleipen-pro-zesuak:eskaria aurkezteko epea, zoz-keta publikoa, agiriak betetzea eta, azkenik, moduluetan sartzea, Gabo-nak aldera.Hamahiru koadrilak era-kutsi dute interesa.

Aisialdi-moduluak eskuratzeko baldintzak aurreko deialdiko berbe-rak dira: 18 eta 30 urte bitartean iza-tea eta koadrilakoen % 90 Abanton bizitzea.

Urritasunak dituzten pertsonen eskubideen alde

Abenduaren 3a Minusbaliatuen Na-zioarteko Eguna izan zen, eta zure Uda-lak, Ortuellakoak, Trapagaranekoak, Muskizekoak eta ADIZMIk (Ezintasu-nak dituzten Pertsonen Aldeko Meatzal-deko Familien Elkartea) bat egin zuten, pertsona horien integrazioa sustatzeko antolatu ziren oroitzapenezko ekitaldie-kin.Besteak beste, dibulgazio-triptikoak eta kartelak egin zituzten, eta 2015eko egutegia kaleratuko dute. Egutegia Mea-tzaldeko ikastetxeetako ikasleen artean banatuko da.

Horrez gain, Gallarreta Lante-giak-en hitzaldi bat eman zuten, mi-

nusbaliatuen eskubideei eta horien erregimen juridikoari buruz.Zentro horren ate irekien jardunaldiak mi-nusbaliatuen prestakuntza-ekintzen eta laneratze-prozesuaren berri eman zuen.Azken urteotan, areagotu egin da Udalak kolektibo horri ematen dion arreta, adibidez: Gizarte Gai-tasunen Programa (Abantoko HHIn ematen da) ezgaitasun psikikoak di-tuzten gazteentzat eta Zainduz pro-grama familientzat eta minusbalia-tuentzat.Oso garrantzitsuak dira arlo horretan jarduten duten elkarteak: ADIFIDAZ eta ADIZMI

Abantoko herritarrek oso ondo erantzun diote Udalaren eta ACHA udalerriko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen artean abiarazi duten kanpainari.72 ordu eskasetan, to-kiko saltegiei laguntzeko jaulkitako 500 bonu saldu ziren. Horrek esan nahi du hurbileko dendak lehiako-rrak direla eta produktu onak eta zerbitzu erakargarriak eskaintzen dituztela.Bonodendak kontsumi-tzaileentzako abantailak ditu: eki-men honekin bat egin duten 32 sal-tegietan egindako erosketetan % 33ko aurrezpena bermatzen zaie.Eta tokiko saltegientzat Gaboneta-ko salmenten bultzada izan da.

Zure Udalak 6.000 euroko inber-tsioa egin du Merkataritza Dina-mizatzeko Planaren baitan dagoen ekimen horretan. Planak sektoreko enpresen modernizazio osoa lortze-ko bitartekoak eskaintzen ditu.Gai-nera, ACHA elkartearekin batera,

kanpaina bat abiarazi du “Den-de-na eskura / De todo, muy a mano” goiburupean. Kontzientziarazteko

mezu hori establezimenduetan eta udalerrian sakabanatutako errotu-luetan ikusi ahal da.

Bonodenda, salmenta eta abantaila gehiago

Page 5: gureherria...Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua 2014 titter.omAbantoZierbena faebook.omabantozierbena jaio da AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO
Page 6: gureherria...Euskararen Eguna: urte osorako konpromisoa Abanto-Zierbena gureherria 38 zk. Abendua 2014 titter.omAbantoZierbena faebook.omabantozierbena jaio da AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO

gureherria6 Abanto-Zierbena

Urtarrilak 5• Errege Magoen kabalgata.Sanfuentes,

Gallarta eta Las Carreras.Urtarrilak 8• D Bitamina kanpaina.Urtarrilak 23• Irakurketa-lehiaketaren sari-banaketa.Otsailak 12-20• Gizonduz kanpaina:berdintasunaren

aldeko gizonakOtsailak 13• Inauterietako desfilea.Otsailak 14-21• Inauteriak.Otsailak 16• Euskaraz olgetan ikastaroa.Otsailak 17• Inauterietako tostaden tailerra.Otsailak 21• Zuhaitz Eguna.Martxoak 6-20• Emakumeen Nazioarteko Egunaren

kanpaina.Martxoak 7• Enarak Dantza Taldearen jaialdiaMartxoak 14• Hamma BeadsMartxoak 23• Etxeko erantzunkidetasunari buruzko

tailerra.

negu

ko a

gend

a

• Poltsaedobandoleraerabilizgero,gorputzaren aurrealdean eraman, itxita, eta beti bistan.

• Ezeramandiru-kopuruhandirik,etabeste erremediorik ez baduzu, banatu jantzietako hainbat lekutan.

• Diru-zorroak,mugikorrakedobaliohandiko gauzak barruko poltsikoetan eraman behar dira, seguruagoak direlako, eta hortik lapurtzea zailagoa delako.

• Jendeaskodagoentokietanarretaberezia izan behar da.

• Saiatukutxazainautomatikoakbulegoak zabalik daudenean erabiltzen; pasahitza, berriz, inork ez ikusteko moduan markatu.

• Ezidatzipasahitzakinon;hobeburuzikasten badituzu.

• Kontuzkaleanzerbaitetarakolankidetza edo dirua eskatzen dizutenean, susmo txarrik izateko arrazoirik ikusten ez baduzu, behintzat.

• Kontuzibiliarropazikindaukazulaesaten badizute, edo ezagun baten antza hartzen badizute..., halakoak biktimengana hurbiltzeko erabiltzen dira eta.

• Baliohandikogauzakezeramanmodu nabarmenean.

• Baliohandikogauzekserie-zenbakiaizanez gero, komeni da hura idaztea eta gordeta izatea. Telefono mugikorren kasuan, imei-zenbakia izaten dute; hura zein den jakiteko, telefono gehienetan *#06# sakatu behar da.

KALEAN ETA LOKAL KOMERTZIALETAN LAPURRETAK SAIHESTEKO GOMENDIOAK

• Ezeginaurrelapurrei,etasaiatulasai egoten.

• Bestenorbaitenarretaerakartzekoaukera badaukazu, eskatu laguntza eta garrasi egin; baina, betiere, zure burua arriskuan jarri gabe.

• Hartugogoanegilearenezaugarri

fisiko guztiak, gainean zeramatzan edo erabili zituen objektuak, nola hitz egiten zuen, orbainik bazeukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozein xehetasun.

• Lehenbailehenjakinarazipoliziari.

DAGOENEKO BIKTIMA BAZARA...

MUSKIZKO ERTZAIN-ETXEA

COMISARIA DE MUSKIZ

94 406 34 60

bagoneta

Mendizaletasuna ez doa gainbehera gure herrian.Urriaren 19an egin zen V. Mendi Ibilaldia-Marcha Montañera Abanto Zierbena 2014. Izugarrizko arrakasta izan zuen partaidetzari dagokionez; izan ere, 350 partaidek eman zuten izena.Kirol-izaeraz gain, Ibilaldiak partaidetza eta mendi-senidetasuna ere izan zuen, ez baita lehiaketa.Mendizaleak pozik zeuden ibilbidearekin, bi bide alternatiboren artean hautatu ahal izan baitzuten:31 km-ko bide luzea eta 20 km-ko bide motza.Gallartatik irten eta Triano eta Galdames mendiak igaro zituzten.Besteak beste, honako gain hauek ukitu zituzten: Mendibil, Pico Mayor, Pico Ventana, La Gorriga, La Rosa, El Cuadro eta Ganeran, altuena, 872 metrokoa.

Mendi Ibilaldia, arrakastatsua partaidetza dagokionez

Tel. 94 636 28 81

Elkartasuna futbolari anputatuekin

Herri solidarioa gara.Horregatik, Uda-lak bere babes osoa eman dio Mikel Valmaseda Zubiaurren proiektuari. Mi-kel Abantoko bizilaguna da eta Gallarta KEko jokalaria izan zen 2013ra arte, 30 urte zituela lan-istripu bat izan eta es-kuineko hanka ebaki zioten arte.Kirolari gazte horren ideia da esku edo hanka bat galtzeak ez dakarrela futbolean jokatzeari uko egin behar izatea.

Gizarte-ekintza hori jakinarazteko, zure Udalak, hainbat enpresak, Bizkai-ko Futbol Federazioak eta Gallarta Kirol Elkarteak euren laguntza eman zuten, azaroaren 8an, Espainiako eta Frantzia-ko futbolari anputatuen selekzioen arte-ko lagunarteko partida antolatzeko. Ga-llartako San Miguel zelaian jokatu zen partida.Bildutako dirua hainbat urritasun dituzten jokalarien elkartearentzat izango da.Elkarte horren asmoa da futbolari an-putatuen taldea osatzea estatuan.