HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena...

20
HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA 2012ko gida didaktikoa

Transcript of HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena...

Page 1: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

HAUR SOLDADUEN

ERREALITATEA

2012ko gida didaktikoa

Page 2: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -2

AURKIBIDEA

SARRERA. 3. or.

1. HELBURUAK ETA METODOLOGIA. 4. or.

2. HAURREN ESKUBIDEAK. 5. or.

3. BIDEO-EMANALDIA. 6. or.

4. ZER EGIN DEZAKEZU ZUK. 9. or.

5. DINAMIKAK. 11. or.

Page 3: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -3

SARRERA

Guztiok onartzen dugu haurrak heldugabeak direla fisikoki nahiz emozionalki, familiaren eta

komunitatearen mende daudela eta, hortaz, bereziki ahulak direla.

1959an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu

zuen, hamar puntutan haurren oinarrizko eskubideak jaso zituen dokumentua. 1989an,

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori,

dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz zehaztu baitzituen eskubide horiek. Horrez

gainera, hitzarmen horren arabera, haurren gaineko edozein erabaki hartzeko garaian haurren

beren interes gorena da kontuan hartu beharreko alderdi nagusia.

Nolanahi ere, hitzarmenak hitzarmen, sarri gertatzen dira haurren eskubideen aurkako

urraketak. Munduko leku askotan:

• Haurrak lan egitera behartzen dituzte.

• Haurrak ezkontzera behartzen dituzte, baita oso gazterik ere.

• Adingabeak hiltzera zigortzen dituzte.

• Haurrak gaixorik eta baztertuta bizi dira, eta adingabe elbarriek ez dute arreta berezirik jasotzen.

• Haur askok ez dute hezkuntza formalik jasotzen.

• Haurrak soldadu gisa erabiltzen dituzte (hori da, zalantzarik gabe, haurren esplotazio muturrekoena).

Adingabe horiek bizipen beldurgarriak izaten dituzte, sentiberatasunik gabe eta traumatizatuta

uzten dituzten bizipenak; haietako askok ezin dituzte ahaztu jasan behar izan dituzten

gehiegikeriak.

Gida didaktiko honek haur soldaduak dauzka ardatz, eta, zenbait kontzeptu aztertuta, haien

errealitatea zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzen digu, baita errealitate hori sorrarazten

duten baldintzak ezagutzekoa ere.

Era berean, gogoeta egiteko eta esku hartzeko aukera ematen digu, oro har giza eskubideetan

eta bereziki haurren eskubideetan nahiz bake-hezkuntzan oinarritutako hezkuntza-prozesu

baten bidez.

Hezitzaileek lantzeko diseinatutako gida hau informaziozko materiala ez ezik material praktikoa

ere bada, eta aukera eskainiko die ikasleei ikustarazteko funtsezko eragileak direla bakearen

eraikuntzan eta haurren eskubideen defentsan, baita lan horretan haien partaidetza

sustatzeko ere.

Page 4: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -4

1. HELBURUAK ETA METODOLOGIA

HELBURUAK:

Kontzeptuzkoak: Ikasleek honako hauek ezagutzea:

• Haurren Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala.

• Haur soldaduen errealitatea.

• Egungo gatazken kokapen geografikoa.

• Egiazko testigantzak. Prozedurazkoak:

• Ikasleengan jarrera kritikoa piztea.

• Ikasleei ulertaraztea giza eskubideen aldeko borrokan parte hartu behar dutela.

• Ikasleengan beste egoera eta errealitate batzuei begirako elkartasuna sorraraztea. METODOLOGIA:

MAILA: Jarduerak ikasleen hezkuntza mailaren arabera hautatu eta egokituko ditugu. IRAUPENA: Jarduera bakoitzean gutxi gorabeherako iraupena zehaztuko dugu. Denbora gehiago edo gutxiago eskaini ahal izango diogu beharren arabera. Tailer bakarrean egin ditzakegu zenbait dinamika, edo dinamikak denbora-tarte luzeagoan barrena gauzatu. AUKERAKETA: Hezitzaileok tailerrerako egokiak iruditzen zaizkigun dinamikak hautatuko ditugu, honako hauek aintzat hartuta: - Jarduera bat arrakastaz gauzatzeko, ikasleek hezkuntza maila egokia eduki behar dute; osterantzean, baliteke ikasleek jarduera ez ulertzea eta, hortaz, txantxetan hartzea edo beren burua frustratuta sentitzea. - Ikasle guztiek parte hartu behar dute. Ez badago denborarik jarduera banaka egiteko, ikasleek taldeka lan egingo dute. Tailerrak aktiboa izan beharko du beti. - Dinamika bat hasita ez badugu guk nahi genuen martxa lortzen, hobe izango da amaitutzat ematea eta beste bati heltzea.

Page 5: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -5

2. HAURREN ESKUBIDEAK

2.1. Haurren Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala.

Nazio Batuek 1959an onartu zuten. Hona hemen laburpena:

1. Haurrek adierazpen honetan jasotako eskubide guztiak izango dituzte, inolako salbuespenik

gabe, edozein dela ere haien arraza, kolorea, sexua, erlijioa edo nazionalitatea.

2. Haurrek babes berezia jasoko dute, fisikoki, mentalki, moralki eta sozialki modu

osasungarrian eta askean garatzeko.

3. Haurrek nazionalitatea izateko eskubidea dute.

4. Haurrek osasunez hazteko eta garatzeko eskubidea dute. Elikadura, etxebizitza, olgeta eta

osasun-zerbitzu egokiak jasotzeko eskubidea dute.

5. Ezintasun fisiko edo mentalak dituzten haurrek zaintza bereziak jasotzeko eskubidea dute.

6. Haurrek maitasuna eta ulermena behar dituzte. Gurasoen ardurapean hazteko eskubidea

dute. Gizarteak arreta berezia eskainiko die familiarik gabeko haurrei.

7. Haurrek hezkuntza jasotzeko eskubidea dute. Hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izango

da oinarrizko mailetan. Haurrek jolas eta olgetarako eskubidea izango dute.

8. Haurrek lehenak izan behar dute babesa eta laguntza jasotzen.

9. Haurrek utzikeria, krudelkeria eta esplotazio mota orotatik babestuta egon behar dute.

Debekatuta dago haurrak lan egitera behartzea.

10. Haurrak babestu egin behar ditugu arrazakeriagatiko, erlijioagatiko edo beste edozein

arrazoigatiko bazterkeriatik. Ulermena, tolerantzia, bakea eta senidetasun unibertsala oinarri

hartuta hezi behar ditugu.

Taldeko gogoetak

Ikasleek galdera hauen gainean eztabaidatuko dute:

a. Zergatik behar genuen haurren eskubideei buruzko adierazpen bat? Ez al genuen nahikoa

1948an onartutako Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin?

b. Aldarrikapenean jasotako eskubide guztiak dauzkazu?

c. Eskubide horien zer urraketa ezagutzen dituzu?

- Munduan.

- Zure inguruan.

Page 6: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -6

Haurrek ezagutzen dituzten gehiegikeriak aipatuko ditugu: haurren lana, prostituzioa,

sexuagatiko bereizketa, sexu-esplotazioa, doako hezkuntzarik eza, bortxazko ezkontzak eta

muturreko errealitate bat, hots, haurren erabilera soldadu gisa.

3. BIDEO-EMANALDIA

Gida didaktikoari erantsitako bideoa ikusi ostean, galdera hauek egingo dizkiegu ikasleei.

Ikasleek zenbait ideia aipatuko dituzte, eta gero igorri nahi dugun ikuspegia azalduko diegu.

3.1. Haur soldaduak.

a. Ba al dakizu zer den haur soldadu bat?

Koalizioaren hitzetan, honako hau da haur soldadu bat: gatazka armatua izan ala ez gobernu

bateko indar armatuetan edo beste indar armatu erregular edo irregular batean sartuta

dagoen edo indar horiekin lotura duen 18 urtetik beherako pertsona oro. Haur soldaduek

zeregin hauek izaten dituzte, besteak beste: borrokatan parte hartzen dute; minak eta

lehergailuak ipintzen dituzte; espioitza-lanak egiten dituzte; mezulari edo zaindari gisa aritzen

dira; entrenatze- eta instrukzio- lanak egiten dituzte; logistikan eta laguntza-zereginetan

aritzen dira; atezaintzako eta etxeko lanak egiten dituzte, eta gainerakoen sexu-beharrak

asetzen dituzte.

Unicefek gai horri buruz kaleratutako azken txostenaren arabera, gaur egun 300.000 haur

soldadu inguru errekrutatzen, mehatxatzen eta drogatzen dituzte gatazka etniko edo

erlijiosoetan edo narkoen eta gobernuen arteko gatazketan borrokatzeko.

b. Haur horiek talde horietan beren borondatez sartu direla iruditzen zaizu?

Haurrak arrazoi hauengatik joaten dira soldadu:

• Ez dutelako babestuko dituen instituzio edo seniderik.

• Indarkeriaz inguratuta bizitzeagatik indarkeria errazago onartzen dutelako.

• Behar ekonomikoak dauzkatelako.

• Ez dutelako hezkuntzarik jasotzen.

• Soldadu errekrutatzaileen hitzak sinesten dituztelako.

• Haurrak direlako.

c. Zure ustez, zergatik errekrutatzen dituzte haurrak gatazka armatuetan parte har dezaten?

Hona hemen zenbait arrazoi:

• Ez dira ezinbestekoak.

• Ez daukate beldurrik.

• Merkeak eta manipulatzeko errazak dira.

• Herrialde askotan, herritarren herenak eta erdiak bitarte dauka 18 urte baino gutxiago.

• Arma arinak erabiltzeko erraztasuna dute.

d. Ba al dakizu zer den gatazka armatu bat?

Page 7: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -7

Talde armatuen arteko liskar oro. Talde armatuek askotariko izaera izan dezakete, eta antolatu

eta armak edo beste suntsiketa-bide batzuk erabiltzen dituzte.

e. Zure ustez, neskatxak ere errekrutatzen dituzte?

Bai. Komandanteen sexu-nahiak asetzeko errekrutatzen dituzte, baita mezulari, sukaldari eta

soldadu gisa aritzeko ere. Mutikoek baino arazo handiagoak izaten dituzte. Komandanteekin

sexu-harremanak izateari uko eginez gero, taldean bortxatu, jo eta torturatu egiten dituzte.

Haietako batekin ezkontzera behartzen dituzte. Sexu-harremanen bidez kutsatzen diren

gaixotasunak hartzen dituzte; haurdun geratzen dira, eta ez dute jakiten haurraren aita nor

den. Senideek arbuiatu egiten dituzte, eta komunitateak baztertu, haurdun egoteagatik eta

gerran parte hartu izanagatik.

f. Haur horien kasuan, zer eskubide urratzen dira?

Eskubide guztiak.

g. Zure ustez, zilegi da gerra-egoeran 16 eta 17 urteko gazteak alistatzea? Eta bake-egoeran?

Ikasleen gogoetak entzun eta eztabaidatuko dira, baina ondorioa hau izango da: inoiz ez da

zilegi adingabeak alistatzea.

h. Beren borondatez alistatu eta etsaiak edo zibilak hil edo gaizki tratatu dituzten gazteak

errudunak dira? Epaitu eta zigortu egin behar dituzte?

Haur soldaduek behartuta jarduten dute, eta, hortaz, biktimak dira, ez borreroak.

i. Mutil soldadu ohi bat izango bazina, zer arazo izango zenituzke egoera horretatik bizirik

irten eta zure komunitatera itzuli nahi izanez gero? Eta neska soldadu ohi bat izango bazina?

Mutila izanik, ez zenuke ez inolako prestakuntzarik ez ogibiderik, eta arazo psikologiko asko

izango zenituzke, baita min eta sendatu gabeko zauri ugari ere. Neska izanik, agian ezingo

zenuke bortxatzaileengandik aldendu, haietakoren baten emaztea izango baitzinateke. Ezingo

zenuke etxera itzuli. Inork ez du hautatzen non jaio.

3.2. Armamentua:

a. Zer dira pertsonen kontrako minak? Zer ondorio dituzte?

Pertsonen aurkako minak lurrazaletik gertu lurperatu eta zapalduta lehertzen diren

lehergailuak dira, eta hiltzeko edo ezintasunak eragiteko diseinatuta daude. Halakoen ondorio

ohikoenak anputazioak, sexu-organoen mutilatzeak, muskuluen eta barneko organoen lesioak

eta erredurak dira. Minek aktibatuta jarrai dezakete gatazka bat amaitu eta 50 urte geroago

ere.

b. Gatazka-egoeran dauden herrialdeei edo giza eskubideak urratzen dituztenei armak

saltzen dizkieten herrialdeek ba al dute erantzukizunik gatazka horietan?

Page 8: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -8

Pertsonen aurkako minak lurrazaletik gertu lurperatu eta zapalduta lehertzen diren

lehergailuak dira, eta hiltzeko edo ezintasunak eragiteko diseinatuta daude. Halakoen ondorio

ohikoenak anputazioak, sexu-organoen mutilatzeak, muskuluen eta barneko organoen lesioak

eta erredurak dira. Minek aktibatuta jarrai dezakete gatazka bat amaitu eta 50 urte geroago

ere.

Ottawako Hitzarmena, 1999ko martxoaren 1ean indarrean sartua, gizarte zibilak pertsonen

aurkako minak debekatzeko egin zuen nazioarteko kanpaina baten emaitza izan zen. Kanpaina

hori 1992an abiarazi zuten, eta 1997an Bakearen Nobel saria jaso zuen. Hitzarmenaren

sinatzaileek pertsonen aurkako minak ez erabiltzeko, ez garatzeko, ez fabrikatzeko, ez

pilatzeko edo ez salerosteko konpromisoa hartu zuten. Izakinak hitzarmena sinatu osteko lau

urteetan suntsitu behar zituzten.

Hitzarmena sinatu ez zuten herrialde handienak Txina, India, Ameriketako Estatu Batuak eta

Errusia izan ziren. Gaur egun, 15 herrialdek bakarrik fabrikatzen dituzte pertsonen aurkako

minak (edo ez diote halakoak fabrikatzeari uko egin): Txina, Ipar Korea, Hego Korea, Kuba,

Ameriketako Estatu Batuak, India, Iran, Irak, Myanmar, Pakistan, Errusia, Singapur eta

Vietnam.

Zenbatespenen arabera, 110 milioi mina baino gehiago daude 64 herrialdetan sakabanatuta.

Urtero, 26.000 pertsonak baino gehiagok galtzen dute bizia edo jasaten dute mutilazio

traumatikoren bat soldaduen eta herritar zibilen arteko bereizketarik egiten ez duten arma

horien leherketen ondorioz.

Sarri, minaz betetako guneak ez daude seinaleztatuta. Egoera bereziki dramatikoa da zenbait

herrialdetan: Kanbodian, esaterako, minak daude herrialdeko ia udalerri erditan, eta Laosen

hori bera gertatzen da herritar-guneen laurden batean.

Egun, ez dakigu zenbat mina dauzkaten mundu osoan diharduten talde armatuek, baina

badakigu oraindik zenbat izakin dituzten indar militar nagusietako batzuek. Txinak, adibidez,

110 milioi mina dauzka; Errusiak, 50 milioi, eta Ameriketako Estatu Batuek, 10,4 milioi.

3.3. Eta gero…

a. Zer egin behar da senideekin itzultzeko aukerarik ez duten haurrekin?

Desmobilizazioa eta desarmea haurrei etxera eta komunitateetara itzultzen laguntzeko

prozesu baten lehenengo fasea dira. Haurrak desarmatzeko, desmobilizatzeko, berriz

gizarteratzeko eta errehabilitatzeko programak bake-hitzarmenetatik eratorritako prozedura

formalak dira. Desmobilizazioaren helburuak dira haurrek talde edo indar armatu batean parte

hartu dutela egiaztatzea, haurren nortasunari buruzko informazioa biltzea eta ondorengo

egoerari buruzko informazioa eskaintzea, besteak beste.

Programa horiek nazioarteak haur soldadu ohiei arreta eta babesa eskaintzeko neurri gisa

sustatutako ekimenak dira. Gobernuek, Nazio Batuetako erakundeek eta haurren defentsan

diharduten erakundeek babestu egin behar dituzte, eta bermatu egin behar dute haurren

behar eta eskubide berariazkoak aintzat hartuko direla, neskatxenak bereziki. Horrez gainera,

Page 9: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -9

protagonista nagusiak izaki, ezinbestekoa da haurrek berek halako programen plangintzan

parte hartzea, bermatuta gera dadin haien ikuspuntua jasota geratuko dela.

b. Eman behar zaie asilo politikoa haur soldadu ohiei?

Bai. Beti kontuan hartu behar dira gatazka armatuetan murgilduta egon diren neskatxen behar

eta ahuldade bereziak, hala nola familia-buruenak, umezurtzenak, sexu-esplotazioaren

biktimenak eta borrokalarienak. Haien eskubideak, babesa eta ongizatea aintzat hartu behar

dira prebentzioko, desarmeko, desmobilizazioko eta gizarteratzeko politikak eta programak

prestatzean.

4. ZER EGIN DEZAKEZU ZUK

• Gaia lantzen duten erakundeei lagundu: Amnesty International (BHIko taldean) edo beste batzuk.

• Amnestyren edo beste erakunde batzuen premiazko ekintzen sarean sartu.

• Haur soldaduak errekrutatzen dituzten gobernuei gaitzespen-eskutitzak bidali.

• www.menoressoldado.org webgunean sartu (Koalizioaren orrialdea), informazioa, bideoak eta abar eskuratzeko.

• Informazioa bildu, Interneten bilatu…

• Zure ingurukoak kontzientziatu.

• Nazioartean presioa egin.

4.1. Lagunduz.

Haur soldaduen egoera azaldu ostean, ikasleek bosteko taldeak osatuko dituzte, eta Ugandako

Jaunaren Erresistentzia Ejertzitotik ihes egin zuen 15 urteko neskatxa baten mezu hau

irakurriko dute.

“Mezu bat helarazi nahi dizuet. Mesedez, ahal duzuen guztia egin mundu osoari jakinarazteko

haurroi zer gertatzen ari zaigun. Modu horretan, beste haur batzuek ez dute halako

indarkeriarik jasan beharko.”

Talde bakoitzak neskatxa horren eskaerari erantzuteko proposamen bat prestatuko du.

Azkenik, talde bakoitzak gainerakoei azalduko die bere ideia.

4.2. Gaitzespen-eskutitzak.

Bosteko taldetan, ikasleek eskutitz bat idatziko diote Kongoko Errepublika Demokratikoko

presidenteari.

Adibidea:

Presidente jauna:

Talde armatuek adingabeak errekrutatzea eragozteko behar diren neurri guztiak har ditzazun

eskatu nahi dizut. Halaber, gaur egun errekrutatuta dauden haurrak desmobilizatzea ere

Page 10: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -10

eskatu nahi dizut, eta horretarako enplegua eta ogibidea lortzeko aukera legitimoei lotutako

programak erabiltzea, berriz errekrutatu ditzatela ekiditeko.

Adeitasunez,

Arauak:

• Testuak laburra eta argia izan behar du. • Begirunez eta adeitasunez idatzi behar da. • Inpartzialtasuna adierazi behar da: ez da iritzi politikorik edo erlijiosorik aipatu behar;

kezka humanitarioa adierazi besterik ez da egin behar. • Eskuz idatziz gero, txukun idatzi behar da, testua irakurterraza izan dadin. • Helbidea:

Kongoko Errepublika Demokratikoko presidentea eta defentsa-ministroa:

Présidence de la République

Kinshasa-Ngaliema

Kongoko Errepublika Demokratikoa

• Kongoko Errepublika Demokratikoko Enbaxada: La Castellana pasealekua, 255. zk., 1-C, 28046 Madril Telefono-zenbakia: 91 733 26 47 Helbide elektronikoa: [email protected]

Kasuari buruzko informazioa Kongoko Errepublika Demokratikoan dozenaka mila haur errekrutatu dituzte, baita 10 urtetik beherakoak ere. Zenbaitetan, haurrak nahita alistatzen dira, baina gehienetan gogoz kontra errekrutatzen dituzte, eta, besteak beste, bahiketak erabiltzen dituzte horretarako: gizon armatuen taldeek auzoan jolasean dabiltzan haurrak bahitzen dituzte, eta armak eman eta borrokatzera behartzen dituzte. Trebakuntzak iraun bitartean, haurrek jipoiak eta bortxaketak jasaten dituzte, eta giza eskubideen aurkako urraketa larriak egitera behartzen dituzte. Zamaketari eta sukaldari gisa ere erabiltzen dituzte, baita etxeko lanak egiteko ere, eta batzuetan sexu-esplotazioa ere pairatu behar izaten dute. Orain dela askotik herrialdea suntsitzen duten gatazka armatuek ondorio latzak izan dituzte borrokatzera behartutako haurren segurtasun fisikoan eta mentalean. Horietako askok gatazkan murgilduta amaitzen dute eskarmenturik ezagatik, ausarkeriagatik eta prestakuntza faltagatik; beste askok nagusi militarren tratu txarrak edo torturak jasaten dituzte, eta batzuk haien eskutik hiltzen dira. Bestalde, desmobilizatzea lortzen dutenek ez dute berriz gizarteratzeko laguntzarik jasotzen, eta, ondorioz, batzuetan berriz errekrutatzen dituzte. Gomako elizaren ordezkari batek Tokiko Defentsa Indarrek haurrak nola errekrutatzen dituzten deskribatu zuen: "Bi aste eta hilabete bitarte entrenatzen dituzte, eta gero frontera bidaltzen dituzte, milizien aurka borrokatzera". Haur soldaduen erabilerak urratu egiten ditu Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako eskubideak, eta Kongoko Errepublika Demokratikoak izenpetuta dauka hitzarmen hori. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren Aukerako Protokoloak, haurrek gatazka armatuetan parte hartzeari buruzkoak, argi zehazten du 18 urtetik beherakoek ezin dutela zuzenean parte hartu borroketan, ez indar armatuen baitan, ez talde armatuen baitan. Protokolo hori 2000. urteko maiatzaren 25ean onartu zuen NBEren Batzar Nagusiak, eta izenpetzeko eta berresteko irekita dago. 15 urtetik beherakoak indar armatuetarako

Page 11: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -11

errekrutatzeak eta borroketan erabiltzeak urratu egiten ditu nazioarteko eskubide humanitarioaren oinarrizko printzipioak. Amnesty Internationalen ustez, 18 urtetik beherakoak borondatez edo bortxaz errekrutatzea eta borroketan erabiltzea arriskutsua da haien segurtasun fisiko eta mentalerako. Amnesty Internationalek eta Haur Soldaduen Erabilera Geldiarazteko Koalizioko beste kide batzuek behin eta berriz eskatu dute 18 urtera igotzeko gobernuko indar armatuek edo oposizioko talde armatuek kideak errekrutatu ahal izateko adina (izan behartuta, izan borondatez) eta borroketan parte hartu ahal izateko adina.

5. DINAMIKAK.

5.1. Irakurri artikulua, eta erantzun galderei.

a. Nor da Thomas Lubanga? Zer mugimendu sortu zuen?

b. Zer kontrolatu nahi zuen haren miliziak? Zergatik?

c. Zer leporatzen zaio?

d. Nor dira “Kasko Urdinak”?

e. Zure ustez, zer froga izan daitezke salaketa horiek frogatzeko?

f. Epaiketa hori oso garrantzitsua da. Zergatik?

Page 12: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -12

Page 13: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -13

5.2. Thomas Lubangaren aurkako epaiketaren simulazioa.

Ikasleek epaiketa antzeztuko dute.

Pertsonaiak:

- Thomas Lubanga, akusatua.

- Auzitegiko epailea.

- Bi abokatu defentsari (eta aholkulariak, nahi izanez gero).

- Bi fiskal akusatzaile (eta aholkulariak, nahi izanez gero).

- Zazpi haur soldadu ohi (edo behar bezainbeste).

- Zazpi kideko epaimahaia.

Prozedura:

- Epaileak arauak azalduko ditu.

- Abokatu defentsariek eta akusatzaileek lekukoak galdekatuko dituzte lehenengo, nork bere

esperientzia konta dezan: zergatik joan ziren soldadu? (haietako batzuk Lubangak errekrutatu

edo “bisitatu” zituen, kanpamentuak ikuskatzean); egindako gehiegikeriengatik errudun

sentitzen dira?; zer egiten zuten taldeen arteko tentsio-egoeretan?; haien ustez, zergatik

jasotzen dute soldadu ohi batzuek euren senideen gaitzespena?; etab.

- Gero, abokatu defentsariek eta akusatzaileek Lubanga galdekatuko dute. Prentsako berrietan

aurkitutako frogak erabil ditzakete.

Lekukoen galdeketak taldeka prestatuko dituzte.

5.2. Informazio bila.

Tailerrak egun bat baino gehiago iraungo badu, aste osoko egunkarietan haurren eskubideen

urraketei buruzko artikuluak bilatzeko eskatuko diegu ikasleei.

Gero, ikasgelan landuko ditugu, eta kasu bakoitzean zer eskubide urratu den zehaztuko dugu.

5.6. Irakurketa.

Neska soldadu ohi baten liburua irakurtzea gomendatuko diegu:

Mi vida de niña soldado, China Keitetsi, Maeva argitaletxea.

5.7. Ezin lo egina dakarten egiazko ipuinak.

Ikasleei haur soldaduen egiazko testigantzatan oinarritutako istorio batzuk banatuko dizkiegu.

Bi aukera proposa diezazkiekegu:

Page 14: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -14

a) Testuaren irakurketa dramatizatua egitea.

b) Testutik abiatuta abesti bat sortzea.

Azkenik, testuetan deigarriena zer iruditu zaigun aztertuko dugu.

a) IRAKURKETA DRAMATIZATUA: jarraibideak.

- 12 urtetik gorako ikasleekin bakarrik egingo dugu, eta behar bezain helduak direla iruditzen

bazaigu bakarrik.

- Ikasle batek irakurriko du testua, edo asko jota bik.

- Beste batzuek soinuak egingo dituzte: erritmoak, perkusio-kolpeak, tiro-soinuak, oihuak.

- Hitz edo esaldi garrantzitsuak errepika daitezke.

- Helburua haurrek testua irakurtzea eta sakontasunez aztertzea da, bertan esandakoa ulertuta

eta barneratuta.

- Iraupena: 20 minutu prestatzeko, eta 3 minutu talde bakoitzak antzezteko.

Adibidea:

KALAMI (mutiko soldadu ohi baten testigantzan oinarritua)

Ikasle batek irakurriko du:

“Kalami izeneko mutikoa amarekin eta hiru anai-arreba gazteagorekin bizi zen. Egunero

ibiltzen zen jolasean haiekin, eta salto eta barre egiten irakasten zien.”

Beste bik hau esango dute barrezka: “–Ezetz harrapatu! (jaja).”

Lehenengoak irakurtzen jarraituko du: “Askotan gose izaten zen, baina ez zion axola,

familiarekin zegoen eta. Egun batean, bederatzi urte besterik ez zituela…”

Gainerako ikasleek errepikatu egingo dute: “–Bederatzi urte besterik ez.”

“…militar jantzidun gizon batzuk…”

Gainerako ikasleek oihu egingo dute: “–Txan, txan, txan.”

“…Kalamiren etxean agertu ziren, eta eurekin eraman zuten, inolako azalpenik eman gabe.

Ama eragozten saiatu zen, baina basatiki jipoitu zuten.”

Gainerako ikasleek kolpe bat emango diote mahai bati, eta garrasi egingo dute.

“Kalami desagertu egin zen, eta ez zen haren berririk izan sei urte geroagora arte.

Errekrutatuta egon zen. 2000. urtean 15 urte bete zituen, eta ekintza ikaragarri bat egitera

behartu zuten.”

Gainerako ikasleek ikara-oihuak egingo dituzte.

Page 15: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -15

“Eta RCD-ML (Rassemblement congolais pour la démocratie-Mouvement de Libération)

taldetik ihes egitea eta laguntza eskatzea erabaki zuen.”

Gainerako ikasleek honela esango dute: “–Lagundu, mesedez, lagundu!”.

“Zoritxarrez, Kalami berriz harrapatu zuten”

Gainerako ikasleek oihu egingo dute: “–Eeeezzz!”.

Jarraian, guztiek erritmo bat markatuko dute, lurrari ostikoak emanez gero eta bizkorrago.

Gero txaloak ere joko dituzte, eta ahal dituzten soinu guztiak egingo dituzte, intentsitate

handiagoa lortzeko.

Beste haur batek hau irakurriko du: “Borroka ez zen inoiz amaitzen. Jendea hil behar genuela

esan ziguten, euren etxeetan geldiarazi behar genituela guk etxeak erretzen genituen

bitartean. Zenbait pertsona bizirik lurperatu behar izan genituen. Egun batean, nagusiek

familia bat hiltzera, haien gorpuak zatikatzera eta jatera behartu gintuzten.”

Erritmoa bat-batean geldituko da.

“Hori gertatu ostean, ihes egitea erabaki nuen, eta oihanera alde egin nuen. Baina soldadu

batzuek aurkitu egin ninduten Luberon, eta kanpamentu militarrera eraman ninduten berriz”.

Gainerako ikasleek honela esango dute: “Ez, ez dut nahi!”.

“Giltzapean sartu ninduten, eta egunero jipoitzen ninduten. Hilzorian nengoela ikusirik,

soldadu batek Luberoko ospitalera eramatea erabaki zuen; bertan, NBEko langileek hartu eta

desmobilizatu egin ninduten. Orain beldur naiz. Ez dakit irakurtzen; ez dakit nire familia non

dagoen; ez daukat etorkizunik. Egoera okerragoa da egunez, etorkizunean pentsatzen

dudanean. Nire bizitza suntsituta dago. Ez daukat inolako ilusiorik. Ezin dut lorik egin. Soldadu

nintzenean ikusitako eta egindako ekintza ikaragarriak buruan bueltaka dabilzkit oraindik ere”.

b) ABESTIA: jarraibideak.

- Ikasleek ondo ezagutzen duten abesti bat aukeratuko dute.

- Jatorrizko letra ezabatuko dute, eta haren ordez testua erantsiko diote musikari.

NESKATXA BAT

“Soldadu talde batek bahitu ninduen eskolarako bidean. 14 urte neuzkan. Mai Mai taldeko

kideak ziren (Kongoko gobernuaren aldeko talde militarra). Oso izututa nengoen. Garrasi egin

nuen laguntza eske, baina ez zen inor agertu, basoan baikeunden eta inork ez baininduen

entzun. Oihuka jarraitu banuen ere, soldadu haiek nahi zutena egin zuten nirekin.

Hemen hori ohitura da. Milizietako edo ejertzitoko gizonek indarrez hartzen dituzte

emakumeak, eta inork ez du horri buruz hitz egiten, ezta egoera hori eragozten ere. Ohiko

ekintza da.

Page 16: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -16

Etxera itzultzean, senideei kontatu nien gertatutakoa. Soldaduei nahi zutena egiten utzi izana

leporatu zidaten, eta baztertu egin ninduten. Ez zidaten eskolara itzultzen utzi, eta etxetik bota

ninduten. Izebaren etxera joan behar izan nuen. Ez nuen ulertzen zergatik jokatzen zuten

horrela.

Ahizpa eta biok bortxatu egin gintuzten. Izebak normalean ez digu tratu txarrik ematen, baina

ez digu gainerako haurrekin batera jaten uzten.

Komunitate-sareko kideez gain, ez zaigu inor hurbiltzen hitz egitera edo aholku ematera. Haiek

haziak ematen dizkigute baratzerako.

Gurasoek berriz etxean har nazatela nahi dut, besterik ez. Hori da barnean darabilten kezka

nagusia.”

Zaina 14 urte zituela bortxatu zuten, eta senide hurbilekoenek baztertu egin zuten. Haren

ahizpa Vunilla urtebete geroago bortxatu zuten, hura ere 14 urterekin. Orain 16 eta 15 urte

dituzte, hurrenez hurren, eta Save the Children erakundeak sortutako komunitate-sare baten

laguntza eta babesa jasotzen dute.

Iturria: Haur Soldaduen Erabilera Geldiarazteko Koalizioa. 2006ko otsailaren 9a.

AKALLO (2012/06/19)

Orain dela 12 urte, Akallo neskatila bat zela, haren bizitza erabat aldatu zen bat-batean, Joseph

Konyk zuzendutako Jaunaren Erresistentzia Ejertzitoaren eskutan erori baitzen beste 139

neskatxarekin batera. “Zazpi hilabetez eduki ninduten preso, baina bizirik irten, ihes egin eta

etxera itzuli nintzen”, kontatu zuen Grace Akallo ugandarrak.

Gaur egun, Akallo ezkonduta dago, eta seme bat dauka. Maisutza bat lortu du, eta helburu bat

dauka: haur soldaduen ahotsa entzunaraztea.

“Bahitzen dituztenean, neskek mutilek jasaten duten guztia jasan behar izaten dute: kolpeak

eta tratu txarrak ematen dizkiete; borrokalari izateko entrenatzen dituzte; AK-47 fusilak

ematen dizkiete, eta jendea hiltzera behartzen dituzte”, azaldu zion Akallok IPSri. “Haur

gehienak frontera bidaltzen dituzte, eta taldeetako buruak atzean joaten dira. ‘Ez duzu balarik?

Egin tiro zure lagunari gehiago lortzeko’. Halaber, nagusiek ezkutu gisa erabiltzen dituzte

haurrak, borrokatik bizirik irteteko”, erantsi zuen.

Baina bada neska eta mutil soldaduen arteko alderik: sexu-abusuak. “Neska gehienek sexu-

abusuak jasan zituzten, baita nik ere. Baina nik zortea izan nuen: ez nintzen haurdun geratu,

eta ez zidaten ez giza immunoeskasiaren birusa (GIBa, hiesa eragiten duena) ez beste inolako

gaixotasunik kutsatu”, kontatu zuen. “Neska askok bahituta zeuden bitartean erditu zuten;

batzuek seme-alabak bizkarrean hartuta joan behar izan zuten borrokara, eta beste batzuek

bataila-eremuan erditu zuten”, erantsi zuen Akallok.

Afrikarrak Elkarturik Emakumeen eta Haurren Eskubideen Alde izeneko gobernuz kanpoko

erakundea sortu du, egoitza Ugandako iparraldean duena. Erakunde horrek haur soldadu ohiak

jatorrizko komunitateetan berriz gizarteratzearen garrantzia azpimarratzen du. Gaur egun,

Page 17: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -17

osasun-zentro komunitario bat eta arreta psikologikorako zentro bat eraikitzen ari dira,

komunitatea adiskidetzeko asmoz.

Kongoko Errepublika Demokratikoko gerran parte hartu ostean bizirik irten diren eta bizitza

berregiten saiatzen ari diren lekuko batzuen testigantzak.

Benedicte, 11 urterekin errekrutatua

Nire lagun batzuk borrokan hil ziren. Beste batzuek gorputz zatiak galdu zituzten: besoak eta

hankak. Gogoan dut lagun batek sudurra galdu zuela. Beste batek zulo handi bat zeukan

aurpegian, ahoaren inguruan.

Albert, 1999an errekrutatua, 15 urte zituela

Kadoga (haur soldadu) ugari geundela baiezta dezaket. Herrixka bat hartzen genuenean,

chanvrea (kabanisa) ematen ziguten, eta herritarrak hiltzera behartzen gintuzten, gogortu

gintezen. Borroketan parte hartu aurretik, inor hil aurretik, kanabisa erre behar genuen, modu

horretan hildakoaren espiritua hiltzailearen gorputzean sartzea ekiditen baita.

Séraphine, Kavimvirako ama bat

Soldaduak etxera etorri ziren, eta 9 urteko semea eraman ezean hil egingo nindutela esan

zidaten. Haurrak negar egiten zuen. Soldaduei aurre egiten saiatu nintzen, baina oso

indartsuak ziren. Aurpegian kolpatu ninduten.

Jeanne, 1996an errekrutatua, 12 urte zituela

Goman errekrutatu ninduten eskolatik etxerako bidean. Soldadu batzuekin topo egin nuen;

ibilgailu bat konpontzen ari ziren itxurak egiten zituzten. Dei egin zidaten, eta hurbildu

nintzenean, harrapatu, ibilgailuan sartu eta trebakuntza-zentro batera eraman ninduten.

Entrenamendua jaso ostean, Kinshasara abiatu ginen. Eskolatik etxerako bidean bahitu

nindutenez, gurasoek ez zekiten non nengoen. Orain ere ez dakit gurasoak bizirik dauzkadan,

eta, bizirik badaude, ez dakite zer gertatu zitzaidan.

Alme, RECD-Goma taldeak errekrutatua; demobilizatua

Azkenik etxera iritsi nintzen, baina orduan berriz errekrutatu nahi ninduen soldadu bat agertu

zen.

Ni desmobilizatzeko agindua hartu, eta apurtu egin zuen. Berriz bidali ninduten frontera, mayi-

mayi taldeen aurka borrokatzera. Borrokaldian, etsaiek lagun bat hil eta zatitu zutela ikusi

nuen. Ez dakit zenbat pertsona hil nituen behartuta. Berriz desmobilizatu naute, baina hemen

geratu nahi dut, ez Kindura itzuli.

Beldur naiz berriz errekrutatuko nauten.

Page 18: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -18

Natalia, 16 urte, 12rekin errekrutatua

Herrixka batean bizi nintzen ama eta anai-arrebekin. Egun batean, RCD-Goma taldeko

soldaduek herrixka eraso zuten. Soldaduek senide asko hil zituzten, eta nire ama eta bi ahizpak

bortxatu zituzten; aurrez aurre ikusi nuen guztia. Ni ezkutatuta nengoen, baina ongi ikusi nuen

zenbat soldaduk bortxatu zituzten nire ama eta ahizpak. Beldurtuta nengoen, eta ejertzitoan

sartuz gero babestuta egongo nintzela pentsatu nuen. Neure burua babestu nahi nuen.

Ejertzitoan, fusila erabiltzen ikasi nuen, eta zaintza-lanak egin nituen gauez nahiz egunez.

Beldurgarria zen: 12 urte bakarrik neuzkan, eta askotan beste soldadu batzuek kolpatu eta

bortxatu egiten ninduten gauez. Egun batean, komandante batek emaztetzat hartu nahi izan

ninduen, eta ihes egiten saiatu nintzen. Harrapatu, eta jipoitu eta bortxatu egin ninduten egun

askoan. 14 urterekin seme bat izan nuen. Aita nor duen ere ez dakit. Berriz ihes egin nuen, eta

orduan lortu nuen. Baina ez daukat nora jo; ez daukat janaririk haurrarentzat, eta etxera

itzultzeak beldurtu egiten nau, soldadua izan bainaiz.

ZER IRUDITU ZAIGU TESTIGANTZETATIK DEIGARRIENA?

Hasteko, nabarmendu beharra dago haur asko borrokan hiltzen direla, edo zauriak nahiz

mutilazioak jasaten dituztela. Nolanahi ere, adingabe horien sufrimendu fisiko nahiz

psikologikoak eragiten digu zirrara handien: senideengandik eta komunitatetatik aldentzen

dituzte, eta askotan ez dakite senideak bizirik dauden eta berriz haiekin elkartzeko aukerarik

izango duten. Entrenamendu gogorrak egitera, jendea hiltzera eta mutilatzera eta sexu-

harremanak izatera behartzen dituzte, eta horrek guztiak nekez gaindituko dituzten traumak

sorrarazten dizkie.

Errekrutatzeko moduari buruzko xehetasunak ikus ditzakegu: haur batzuk indarrez bahitzen

dituzte. Beste batzuk beren borondatez alistatzen dira, etxea eta familia galdu dituztelako

gerraren ondorioz; ez daukate nora jo, eta arma bat gainean dutela babestuta egongo direla

uste dute.

Trebakuntza krudela da: haurrak zaintza-lanak egitera eta jendea hil eta mutilatzera behartzen

dituzte. Borrokara joan aurretik kanabisa erre behar dute, pentsatu gabe hiltzen laguntzen

baitie eta erruduntasun-sentipena arintzen baitie.

Neskatxen egoera are okerragoa da, jendea hiltzeaz gain sexu-harremanak eduki behar

baitituzte soldaduekin. Gatazka armatuak amaitzean, neska ugari desagertuta daude; bortxatu

dituen soldaduren batekin geratu direla edo hirietan prostituzioan dihardutela igarri dezakegu.

Ihes egiten badute edo desmobilizatzen badituzte, baliteke senideek eta bizilagunek ez beren

artean onartzea.

Onenean jarrita, desmobilizatutako haurrak senideengana edo komunitateetara itzuliko dira.

Baina sarri ezin dute jaioterrira itzuli, bertakoek arbuiatu egiten baitituzte soldadu izan

direlako. Harrapakin bikainak dira berriz bahitu eta alistatzeko: dagoeneko trebatuta daude,

eta borrokatzera ohituta, eta oso baliagarriak dira talde armatuentzat.

Gaztaroa borrokan igaro duten neska-mutilek ez dakite senitartean edo komunitatean bizitzen;

ez dira eskolara joan; ez dute bizitza zibilerako prestakuntza erabilgarririk jaso.

Page 19: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -19

5.8. Marrazkiak.

Lau marrazki hauek erakutsiko dizkiegu ikasleei. Bakoitzak bat aukeratuko du, eta testu bat

idatziko du. Azkenik, ikaskideei irakurriko die.

Page 20: HAUR SOLDADUEN ERREALITATEA - Amnesty International · Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatuta, zabaldu egin zuen aldarrikapen hori, dokumentu horrek askoz ere xehetasun handiagoz

Valentziako Amnesty International -20

5. 9. Abestia.

1.- SKA-P taldearen Niñ@ soldado abestiaren letra irakurriko dugu.

2.- Abestia entzungo dugu.

3.- Ikasleek deigarriena zer iruditu zaien aipatuko dute.

Niñ@ soldado

Fui a nacer donde no hay nada

tras esa línea que separa el bien del mal

Mi tierra se llama miseria

y no conozco la palabra libertad

fui secuestrado en una guerra

torturado y preparado “pa” matar

me han convertido en una bestia

soy solo un niño que no tiene identidad

me han obligado a disparar

me han ensenado como asesinar

me han obligado a mutilar

en un infierno terrenal

EH NO, TU INDIFERENCIA NO TIENE PERDÓN

¿QUIEN TE ROBO EL CORAZÓN?

NO TE LEVANTES DEL SILLÓN

EH NO, TU INDIFERENCIA NO TIENE PERDÓN

¿QUIEN TE ROBO EL CORAZÓN?

APAGA LA TELEVISIÓN

una pistola en mi cabeza

me está obligando a asesinar a mi papa

soy una máquina de guerra

mi dedo aprieta ese gatillo sin mirar

me han obligado a disparar

me han ensenado como asesinar

me han obligado a mutilar

en un infierno terrenal

EH NO, TU INDIFERENCIA NO TIENE PERDÓN

¿QUIEN TE ROBO EL CORAZÓN?

NO TE LEVANTES DEL SILLÓN

EH NO, TU INDIFERENCIA NO TIENE PERDÓN

¿QUIEN TE ROBO EL CORAZÓN?

APAGA LA TELEVISIÓN…