Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

14
E-mail: [email protected] " " ""# !# Biltzar Orokorrak onartu eta sinadura eta berrespenerako irekia, 1989ko azaroaren 20ko 44/25 ebazpenean Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Aldizkari Berezia

description

Jolas eta Ekinen docukumentua

Transcript of Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Page 1: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

E-mail: [email protected]

Haurren eskubideeiburuzko Konbentzioa

Biltzar Orokorrakonartu eta sinaduraeta berrespenerako

irekia, 1989koazaroaren 20ko 44/25

ebazpenean

Jolas eta Ekin /Juega y Actúa

AldizkariBerezia

Page 2: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Gasteizko Udalak diruz lagundutako urte anitzeko Hez-kuntza programa bat da, haurren eskubideak eta hez-kuntza formal eta informaleko parte-hartze solidarioalantzen dituena.

Proiektuan murgilduta gauden hiru erakundeok (EuskalHerriko Serso San Viator, Tierra de Hombres-GizakienLurra eta Save the Children) ilusio handiz ekin genionabentura honi 2008ko irailean.

Gure asmoa da Garapenerako Hezkuntza indartzea, baiikastetxeetan eta bai eskaut edo aisialdi taldeetan, etaerabiliko ditugun metodoak oinarri hauek ditu abiapuntu-tzat: ekintza eta hausnarketa, ulermen jolasak eta taldekolana.

“Jolas eta Ekin/Juega y Actúa” ekimenean aholkularitzaeskaintzen dugu eta hainbat jarduera kudeatzen dituguikasleek munduko beste haur eta nerabe batzuekiko en-patia gara dezaten. Bestalde, horrelako jardueretarakogiza baliabideak eta materiala eskaintzen dugu, gure bo-luntarioen ezinbesteko laguntasunari esker. Monitoreaketa irakasleak prestatzeko jardunaldiak ere funtsezko ele-mentuak dira programa honetan.

Jarduerak burutzeaz gain, “Jolas eta Ekin” ekimenak al-dian aldiko ekintza batzuetan parte hartzen du eta baitaere mobilizazio sozialetan beste erakunde batzuekin ba-tera, esaterako, Pobrezia Zero, Haurren Eskubideen Na-zioarteko Eguna eta Hezkuntzaren aldeko MundukoKanpaina.

Nortzuk gara? Hegoaldeko herrialdeetako haurren ingu-ruko lankidetzan, sentsibilizazioan eta Garapenerako Hez-kuntzako proiektuetan lan egiten duen GGKE bat gara.

Nola lagundu dezakezu? Sentsibilizazio kanpainetan, bi-dezko merkataritzan, Garapenerako Hezkuntzako jarduere-tan eta abarretan parte hartuz...

Informazio gehiago:San Viator kalea, 1501009 GasteizTlfnoa: 945 220 500www.serso.orgPosta elektronikoa: [email protected]

Nortzuk gara? GGKE honek zuzenean laguntzen die He-goaldeko herrietan babesik gabe bizi diren haurrei eta ho-rretarako garapenerako lankidetza proiektuak egiten dituhainbat esparrutan: amen eta haurren osasuna, laguntzasoziala.

Nola lagundu dezakezu? Haur afrikarrak Euskadiko ospi-taleetara ekartzen dira beraien gaixotasunak tratatzeko eta

denbora horretan be-raiekin egon zaitezke.

Informazio gehiago:Zalburu kalea z/g01003 GasteizTlfnoa: 616 901 733, www.tierradehombres.orgPosta elektronikoa: [email protected]

Nortzuk gara? GKE honek haurren eskubideak defenda-tzeko eta sustatzeko egiten du lan eta haur guztientzakojustuago izango den mundu bat lortzeko borrokan dihardu.

Nola lagundu dezakezu? Nazioarteko eta larrialdietakolankidetza programetan edo tokiko programetan parte har-tuz eta lagunduz. Gaur egun ondoko gaiei eman zaie le-hentasuna: haur langileak, indarkeriaren prebentzioa,salerosketa, haurrak gatazka armatuetan, inoren babesikgabeko Adingabe Atzerritarrak, haurren parte-hartzea etahezkuntza.

Parte hartzeko mo-duak anitzak dira,zatoz gugana etakontaizkiguzu zure kezkak

Informazio gehiago:Manuel Iradier kalea 22 solairuartea 1 bulegoa01005 GasteizTlfnoa: 945 13 43 68www.savethechildren.esPosta elektronikoa: [email protected]

2

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Convención sobre los Derechos del Niño

ZER DA JOLAS ETA EKIN?

ORGANIZACIONES QUE IMPLEMENTAN EL PROGRAMA

Page 3: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Konbentzio honetako estatu alderdiek,

Kontuan harturik, Nazio Batuen Gutunean aldarrikatuprintzipioekin bat etorriz, gizaki guztien duintasunaeta eskubideak berberak eta besterenduezinak di-

rela aitortzea munduko askatasunaren, justiziaren eta ba-kearen oinarri dela,

Aintzat harturik, Nazio Batuetako herrialdeek Gutuneaneuren ustea berretsi dutela, gizakiaren oinarrizko eskubi-deetan eta pertsonaren duintasun eta balioan, eta erabakidutela gizarte-aurrerapena sustatzea eta bizitza-maila ho-betzea, askatasunaren kontzeptua modu zabalagoan uler-tuz,

Aitortuz, Nazio Batuek, Giza Eskubideen Adierazpen Uni-bertsalean eta giza eskubideen nazioarteko itunetan, alda-rrikatu eta erabakitakoaren ildotik, pertsona orok bertanadierazitako eskubide eta askatasun guztiak dituela, inolakobereizketarik gabe, arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza,erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, jatorri nazionala edogizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozeinezaugarri dela bide,

Gogoraturik, Nazio Batuek Giza Eskubideen AdierazpenUnibertsalean aldarrikatuaren ildotik, haurrek eskubidea du-tela arreta eta laguntza bereziak izateko,

Jakinik, familiak, gizartearen oinarrizko talde gisa eta berekideen hazkuntza nahiz ongizaterako inguru natural gisa,eta, bereziki, haurrei dagokienez, erkidegoan dituen ardurakbere gain hartu ahal izateko, behar adinako babesa eta la-guntza izan behar duela,

Aitortuz, haurrak familia batean hazi behar dutela, eurennortasuna oso-osoan eta modu harmoniatsuan garatzeko,zoriontasun-, maitasun- eta ulermen-giroan,

Kontuan harturik, haurrak erabat prestatuak izan behardutela, gizartean bizitza independentea izateko, eta NazioBatuen Gutunean aldarrikatutako idealen espirituan oinarri-tuta hezi behar dutela eta, bereziki, bakearen, duintasuna-ren, tolerantziaren, askatasunaren, berdintasunaren etasolidaritatearen espirituan, Aintzat harturik, haurrei babes

berezia emateko beharrizana adierazi dela 1924ko Gine-brako Adierazpenean, haurren eskubideei buruzkoan, etahaurren eskubideei buruzko Adierazpenean, 1959ko azaro-aren 20an Biltzar Orokorrak onartutakoan, eta beharrizanhori aitortu dela Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsa-lean, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean(batik bat, 23 eta 24. artikuluetan), Ekonomia, Gizarte etaKultura Eskubideen Nazioarteko Itunean (batik bat, 10. ar-tikuluan) eta haurren ongizateaz arduratzen diren erakundeespezializatuen eta nazioarteko erakundeen estatutuetannahiz kasuan kasuko tresnetan,

Aintzat harturik, haurren eskubideei buruzko Adierazpe-nean aipatutakoaren ildotik, «haurrek, heldutasun fisiko etamentalik ez dutenez, babes eta arreta berezia behar dutela,bai eta legearen babes egokia ere, jaio aurretik nahiz os-tean»,

Gogoraturik, xedatu dena, haurren babeserako eta ongi-zaterako printzipio sozial eta juridikoei buruzko Adierazpe-nean, bereziki, adopzioari eta haurrak zaintza-etxeetanuzteari dagokionez, maila nazionalean nahiz nazioartekomailan; adingabeen justizia-administraziorako Nazio Batuengutxieneko Erregeletan (Beijingo Erregelak); eta emaku-meak eta haurrak larrialdi-egoeretan eta gatazka armatue-tan babesteari buruzko Adierazpenean,

Aitortuz, munduko herrialde guztietan daudela baldintzaoso gogorretan bizi diren haurrak, eta haur horiek arreta be-rezia behar dutela,

Behar bezala aintzat harturik, herri bakoitzeko tradizioeneta kultura-balioen garrantzia, haurrek babesa eta garapenharmoniatsua izan ditzaten,

Aitortuz, nazioarteko lankidetzaren garrantzia, haurren bi-zitza-baldintzak hobetzeko herrialde guztietan, bereziki ga-rapen-bidean dauden herrialdeetan,

Hurrengoa hitzartu dute:

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa

3

ATARIKOA

Page 4: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Convención sobre los Derechos del Niño

4

Konbentzio honetako estatu alderdiek,

I. ZATIA

1. artikulua

Konbentzio honen ondoreetarako, haurra da hemezortzi ur-tetik beherako pertsona oro, non ez duen lehenago lortu adinnagusitasuna, haurrei aplikatu beharreko legearen arabera.

2. artikulua

1. Estatu alderdiek konbentzio honetan adierazitako es-kubideak errespetatuko dituzte, eta ziurtatuko dute konbent-zio hau aplikatzen zaiela euren jurisdikzioaren mendedauden haurrei, inolako bereizketarik gabe, haurren, gura-soen nahiz euren lege-ordezkarien arraza, larru-kolorea,sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, ja-torri nazionala, jatorri etnikoa edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, ezintasun fisikoak, jaiotza edo beste edozein ezaugarridela bide.

2. Estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko di-tuzte, haurrek babesa izan dezatela bermatzeko, paira de-zaketen bereizkeria- edo zigor-mota guztien aurka, eurenguraso, tutore edo familiakoek duten estatusarengatik, dituz-ten jarduerengatik, adierazi dituzten iritziengatik edo dituztensinesmenengatik.

3. artikulua

1. Haurrei dagokienez, gizarte-ongizateko erakunde pu-bliko nahiz pribatuek, auzitegiek, administrazio-agintariek edolegegintza-organoek hartzen dituzten neurri guztiek haurreninteres gorena zaintzea izango dute lehendabiziko ardura.

2. Estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute, haurreiziurtatzeko euren ongizaterako beharrezkoak diren babesaeta zaintza, kontuan hartuz guraso, tutore eta legearen ara-bera haurren gaineko ardura duten pertsonen eskubideak etaeginbeharrak, eta, helburu horrekin, egoki diren legegintza-eta administrazio-neurri guztiak hartuko dituzte.

3. Estatu alderdiek ziurtatuko dute, haurren zaintzaz etababesaz arduratzen diren erakunde, zerbitzu eta establezi-menduek agintari eskudunek ezarritako arauak betetzen di-tuztela, bereziki, segurtasunaren, osasunaren eta langileenkopuru eta gaitasunaren arloetan, bai eta hori guztiori moduegokian gainbegiratzeari dagokionez ere.

4. artikulua

Estatu alderdiek administrazio-neurriak, legegintza-neu-rriak eta bestelako neurriak hartuko dituzte, konbentzio ho-netan aitortutako eskubideak eragingarri egiteko. Ekonomia-,gizarte- eta kultura-eskubideei dagokienez, estatu alderdiekneurri horiek hartuko dituzte, euren baliabideen arabera ahaldutenik eta gehien, eta, beharrezkoa denean, nazioartekolankidetzaren esparruan.

5. artikulua

Estatu alderdiek errespetatuko dituzte, gurasoen, edo,hala denean, tokiko ohiturak ezarritakoaren arabera, familiazabalaren edo erkidegoaren, tutoreen edo legearen araberahaurrez arduratu behar diren beste pertsona batzuen ardu-rak, eskubideak eta eginbeharrak, haurrei, euren gaitasunenbilakaerarekin bat etorriz, jarraibide eta orientazio egokiakemateari dagokionez, haurrek konbentzio honetan aitortutakoeskubideak egikari ditzaten.

6. artikulua

1. Estatu alderdiek aitortzen dute haur guztiek berez du-tela bizitzarako eskubidea.

2. Estatu alderdiek ahalik eta gehien bermatuko dute hau-rren bizi-iraupena eta garapena.

7. artikulua

1. Haurrak jaio eta berehala inskribatuko dira, eta jaio-tzen direnetik eskubidea edukiko dute izena izateko, nazio-tasun jakin bat eskuratzeko eta, ahal den neurrian, eurengurasoak ezagutzeko eta gurasoen arreta izateko.

2. Estatu alderdiek zainduko dute eskubide horiek apli-katzen direla, legeria nazionalarekin eta gai horretan kasuankasuko nazioarteko tresnen ondorioz euren gain hartu dituz-ten betebeharrekin bat etorriz, batez ere, haurrak apatridaizan litezkeenean halakorik ezean.

8. artikulua

1. Estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute, errespe-tatzeko haurrek euren nortasunari eusteko duten eskubidea,horretara biltzen direla naziotasuna, izena, eta familia- ha-rremanak, legearekin bat etorriz, zilegi ez den esku-sartzerikgabe.

2. Haurrak euren nortasun-osagai batzuez edo guztiezgabetuak direnean, estatu alderdiek laguntza eta babes ego-kiak eman beharko dituzte, nortasun hori lehenbailehen be-rrezar dadin.

9. artikulua

1. Estatu alderdiek zainduko dute haurrak gurasoengan-dik bananduak ez izatea horien borondatearen aurka, salbueta, berrikuspen judiziala gorabehera, agintari eskudunekerabakitzen dutenean, aplikagarri diren lege eta prozedure-kin bat etorriz, banantze hori beharrezkoa dela haurren inte-res gorenari begira. Erabaki hori beharrezkoa izan daitekekasu jakin batzuetan, hala nola, gurasoek haurrei tratu txarraematen dietenean edo haurrei begira arretarik jartzen ez du-tenean, edo gurasoak bananduta bizi direnean eta haurrekbizilekua izateko tokiari buruz erabakia hartu behar denean.

2. Artikulu honetako 1. paragrafoarekin bat etorriz hasi-tako prozeduretatik edozeinetan, alderdi interesdun guztiei

Page 5: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa

5

eskainiko zaie prozedura horretan parte hartu eta euren irit-zien berri emateko aukera.

3. Estatu alderdiek errespetatuko dute guraso batengan-dik edo bi gurasoengandik bananduta dauden haurren esku-bidea, bi-biekin maiztasunez harreman pertsonalak etazuzeneko lotura izateko, salbu eta hori haurren interes gore-naren aurka doanean.

4. Banantze hori estatu alderdi batek hartutako neurribaten ondorio bada, neurri horien artean dela haurren gurasobat edo bi gurasoak nahiz haurrak eurak atxilotzea, espetxe-ratzea, erbesteratzea, deportatzea edo hiltzea (barnean delaedozein arrazoirengatik gertatutako heriotza, pertsona esta-tuaren zaintzaren mende dagoen bitartean), orduan estatualderdiak informazioa emango die, hala eskatzen zaionean,gurasoei, haurrei edo, bidezkoa bada, familiako beste kidebatzuei, absente dagoen familiakoaren edo absente daudenfamiliakoen gainean, betiere, hori ez bada kaltegarria hau-rren ongizaterako. Estatu alderdiek egiaztatuko dute, hala-ber, eskari hori aurkezteak ez dituela berarekin ekarrikomesedegarri ez diren ondorioak pertsona interesdunentzat.

10. artikulua

1. 9. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoaren araberaestatu alderdiek duten betebeharrarekin bat etorriz, estatu al-derdiek kontuan hartuko dute, modu positiboan, humanita-rioan eta arin, haurrek edo haurren gurasoek egindakoeskabide oro, estatu alderdi batean sartu edo bertatik irte-teko, familia bateratzeko asmoarekin. Estatu alderdiek ber-matuko dute, halaber, eskari hori aurkezteak ez dituelaberarekin ekarriko mesedegarri ez diren ondorioak eskatzai-leentzat, ezta horien familiakoentzat ere.

2. Haurren gurasoak estatu desberdinetan bizi direnean,haurrek eskubidea izango dute, aldian-aldian harreman per-tsonalak eta zuzeneko lotura izateko bi gurasoekin, salbues-peneko inguruabarrak daudenean izan ezik. Helburuhorrekin, eta 9. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoaren ara-bera estatu alderdiek duten betebeharrarekin bat etorriz, es-tatu alderdiek haurren eta gurasoen eskubidea errespetatukodute, edozein herrialdetatik irteteko, baita euren herrialdetikere, eta euren herrialdean sartzeko. Edozein herrialdetatik ir-teteko eskubideak legeak ezarritako murrizketak izango ditubakarrik; orobat, murrizketa horiek beharrezkoak izan be-harko dute, segurtasun nazionala, ordena publikoa, osasunedo moral publikoak eta beste pertsona batzuen askatasu-nak babesteko, eta bateragarriak izan beharko dute kon-bentzio honetan aitortutako gainerako eskubideekin.

11. artikulua

1. Estatu alderdiek neurriak hartuko dituzte, haurrakatzerrira zilegi ez den moduan lekualdatzearen aurka etahaurrak atzerrian zilegi ez den moduan atxikitzearen aurkaborrokatzeko.

2. Horretarako, estatu alderdiek sustatuko dute bitarikoedo alderdi anitzeko akordioak hitzartzea edo aldez aurretikzeuden akordioei atxikitzea.

12. artikulua

1. Estatu alderdiek haurrei eskubidea bermatuko diete,askatasunez euren iritzia emateko, haurrengan eraginaduten gai guztien inguruan, betiere, haurrak gai badira iritzihori askatasunez emateko; haurren iritziak behar bezala kon-tuan hartuko dira, haurren adinaren eta heldutasunaren ara-bera.

2. Horretarako, haurrei modu berezian emango zaie au-kera, eurek esan beharrekoa entzun dadin, haurrei buruzkoprozedura judizial eta administratibo guztietan, zuzeneannahiz ordezkariaren bidez edo organo egoki baten bidez,lege nazionaleko prozedura-arauekin bat etorriz.

13. artikulua

1. Haurrek adierazpen-askatasunerako eskubidea izangodute; eskubide horrek bere baitara bilduko du era guztietakoinformazioa eta ideiak bilatu, jaso eta zabaltzeko askatasuna,mugak kontuan hartu gabe, ahoz, idatziz edo inprimatuta,modu artistikoan edo haurrek aukeratutako beste edozeinbide baliatuta.

2. Eskubide horren egikaritza murrizketa batzuen mendeizan daiteke, murrizketok soil-soilik legeak jasotakoak eta be-harrezkoak izan beharko dutela:

a) Enparauen eskubideak nahiz izen ona errespetat-zeko; edo

b) Segurtasun nazionala edo ordena publikoa babes-teko edo osasun nahiz moral publikoa babesteko.

14. artikulua

1. Estatu alderdiek haurren pentsamendu-, kontzientzia-eta erlijio-askatasunerako eskubidea errespetatuko dute.

ESTATU ALDERDIEK HAURREIESKUBIDEA BERMATUKO DIETE,ASKATASUNEZ EUREN IRITZIAEMATEKO, HAURRENGANERAGINA DUTEN GAI GUZTIENINGURUAN, BETIERE, HAURRAKGAI BADIRA IRITZI HORI ASKATASUNEZEMATEKO

Page 6: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

6

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Convención sobre los Derechos del Niño

2. Estatu alderdiek errespetatuko dituzte, gurasoen eta,hala denean, lege-ordezkarien, eskubide eta eginbeharrak,haurrak zuzentzearen inguruan euren eskubidea egikaritubehar dutenean, haurren gaitasunen bilakaerarekin bat eto-rriz.

3. Norberaren erlijioa edo sinesmenak izateko askatasu-naren muga bakarrak izango dira legeak ezarritakoak, hala-koak beharrezkoak direnean segurtasuna, ordena, moral edoosasun publikoak edo gainerakoen oinarrizko eskubide etaaskatasunak babesteko.

15. artikulua

1. Estatu alderdiek aitortzen dituzte haurren eskubideak,elkartzeko askatasunari eta bilera baketsuak egiteko askata-sunari dagokienez.

2. Eskubide horiek egikaritzeari dagokionez ez da mu-rrizketarik ezarriko, lege honekin bat etorriz ezarritakoezlanda; orobat, azken murrizketa horiek beharrezkoak izan be-harko dute, gizarte demokratiko batean, segurtasun nazio-nalari edo publikoari, ordena publikoari, osasun eta moralpublikoak babesteari edo gainerakoen eskubide eta askata-sunak babesteari begira.

16. artikulua

1. Haurrek ez dute nozituko nahierarako edo legearenaurkako esku-sartzerik euren bizitza pribatuan, familian,egoitzan edo korrespondentzian, ezta euren ohorearen etaizen onaren aurkako erasorik ere, halakoak legearen aurka-koak direnean.

2. Haurrek eskubidea dute, legearen babesa izateko ha-lako esku-sartze edo erasoen aurka.

17. artikulua

Estatu alderdiek aitortzen dute komunikabideek gauzat-zen duten eginkizun garrantzitsua, eta zainduko dute haurrekinformazioa eta materiala eskura izatea iturri desberdinetatik,nazionaletatik nahiz nazioartekoetatik, batik bat, informazioeta material horren helburua denean euren gizarte-, espiritu-eta moral-ongizatea eta osasun fisiko eta mentala sustatzea.

Xede horrekin, estatu alderdiek:

a) Komunikabideei eskatuko diete haurrentzat gizarte- etakultura-interesa duten informazio eta materialak zabal-tzea, 29. artikuluko espirituarekin bat etorriz;

b) Nazioarteko lankidetza sustatuko dute, kultura-iturridesberdinek, nazionalek nahiz nazioartekoek, eratorritakoinformazio eta material horiek ekoitzi, trukatu eta zabalt-zeari dagokionez;

c) Bultzatuko dute haurrentzako liburuak ekoitzi eta za-baltzea;

d) Komunikabideei eskatuko diete modu berezian kon-

tuan har ditzatela gutxiengoan dauden edo indigenakdiren taldeetako haurren beharrizan linguistikoak;

e) Sustatuko dute jarraibide egokiak egitea, haurrak ba-besteko euren ongizatearentzat kaltegarri den informazioeta material ororen aurka, kontuan hartuz 13 eta 18. arti-kuluetako xedapenak.

18. artikulua

1. Estatu alderdiek ahalik eta ahalegin gehien egingodute, bi gurasoek, haurrak hazteari eta garatzeari dagokie-nez, betebehar erkideak dituztela dioen printzipioa berma-tzeko. Gurasoek edo, hala denean, lege-ordezkariek izangodute haurrak hazteko eta garatzeko oinarrizko ardura. Eurenkezka nagusia haurren interes gorena izango da.

2. Konbentzio honetan adierazitako eskubideak bermatueta sustatzeko, estatu alderdiek gurasoei eta lege-ordezka-riei laguntza egokia emango diete, haurrak hazteari dago-kionez euren eginkizunak gauza ditzaten, eta zainduko dutehaurrez arduratzeko erakunde, instalazio eta zerbitzuak sor-tzea.

3. Estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko di-tuzte, lan egiten duten gurasoen haurrek eskubidea izan de-zaten haurren zaintza-zerbitzu eta -instalazioak baliatzeko,halakoek horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituzte-nean.

19. artikulua

1. Estatu alderdiek legegintza-, administrazio-, gizarte-eta hezkuntza-neurri egoki guztiak hartuko dituzte, haurrakbabesteko kalte edo abusu fisiko nahiz mental, arretarik ezaedo zabarkeriazko tratu, tratu txar edo esplotazio mota oro-ren aurka, sexu-abusua barne, haurren zaintza dagoeneangurasoen, lege-ordezkari baten edo haur horiek ardurapeandituen beste edozein pertsonaren mende.

2. Babes-neurri horiek bere baitara bildu beharko lituz-kete, egoki denaren arabera, prozedura eragingarriak, gi-zarte-programak ezar daitezen, haurrei eta haurrak zaintzendituztenei eskaintzeko behar adinako laguntza, bai eta bes-telako prebentzio-mota batzuk ezar daitezen ere, eta, bere-bat, haurrei dagokienez, arestian aipatu tratu txarren kasuakdaudenean, halakoak identifikatu, jakinarazi, erakunde batenesku utzi, ikertu, tratatu eta begiratu daitezen, eta, egoki de-naren arabera, esku-hartze judiziala izan dadin.

20. artikulua

1. Haurrak aldi batean edo modu iraunkorrean familia-in-gurunetik kanpo daudenean, edo horien interes gorenak gal-datzen duenean inguru horretan ez egotea, orduan haurrekeskubidea izango dute estatutik babes eta laguntza bereziakjasotzeko.

2. Estatu alderdiek beste zaintza-mota batzuk bermatukodituzte haur horientzat, euren lege nazionalekin bat etorriz.

Page 7: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa

7

3. Zaintza horien artean egongo dira, besteak beste, hau-rrak zaintza-etxeetan uztea, zuzenbide islamiarreko kafala,adopzioa edo beharrezkoa izanez gero, haurrak adingabeakbabesteko erakunde egokietan uztea. Konponbideak har-tzeko unean, arreta berezia jarriko da, haurrek hezkuntzanjarraipena izatearen komenigarritasunari, eta horien etnia-,erlijio-, kultura- eta hizkuntza-jatorriari begira.

21. artikulua

Adopzio-sistema aitortzen edo baimentzen duten estatualderdiek zainduko dute haurren interes gorena dela lehen-dabiziko ardura, eta:

a) Zainduko dute haurren adopzioa agintari eskudu-nek bakarrik baimentzen dutela; agintari horiek era-bakiko dute, aplikagarri diren legeekin etaprozedurekin bat etorriz, eta egoki nahiz sinesgarriden informazio guztia oinarri hartuta, adopzioa onar-garria dela, haurren egoera juridikoa ikusirik, eurengurasoekin, ahaideekin eta lege-ordezkariekin dituz-ten harremanei dagokienez, eta, betiere, hala ezar-tzen denean, pertsona interesdunek jakinarengainean egonik adostu badute adopzioa, beharrezkoaizan daitekeen aholkularitza oinarri hartuta;

b) Aitortuko dute beste herrialde batean gauzatutakoadopzioa haurrak zaintzeko beste bide bat izan dai-tekeela, haurrak ezin badira utzi zaintza-etxe bateanedo ezin bazaizkie eman adopzio-familia bati, edo ja-torrizko herrialdean haurrei ezin bazaie eskaini arretaegokirik;

c) Zainduko dute beste herrialde batean adoptatu be-harreko haurrek izatea jatorrizko herrialdean adop-zioari begira dauden babes eta arau baliokideak;

d) Egoki diren neurri guztiak hartuko dituzte, berma-tzeko beste herrialde batean gauzatutako adopzioa-ren kasuan, haurrak adopzioan ematearen ondoriozfinantza-onura bidegabeak ez sortzea adopzio-ema-tean parte hartzen dutenentzat;

e) Artikulu honetako helburuak sustatuko dituzte, bi-dezkoa denean, bitariko edo alderdi anitzeko kon-ponketak edo akordioak hitzarturik, eta ahaleginakegingo dituzte, esparru horren barruan, bermatzekohaurrak beste herrialde batean uzten direla agintariedo erakunde eskudunen bidez.

22. artikulua

1. Estatu alderdiek neurri egokiak hartuko dituzte, er-diesteko errefuxiatu-estatutua lortu nahi duten haurrek edonazioarteko nahiz nazioko zuzenbide edo prozedura aplika-garriekin bat etorriz errefuxiatutzat hartutako haurrek izan di-tzaten, bakarrik daudenean nahiz euren gurasoek edo besteedozein pertsonak lagundurik, babes eta laguntza humanita-rio egokiak, baliatzeko konbentzio honetako kasuan kasukoeskubideak, bai eta estatu horiek giza eskubideen eta izaerahumanitarioko nazioarteko zein tresnetako alderdi izan, etatresna horietan adierazitako eskubideak ere.

2. Horretarako, estatu alderdiak lankidetzan arituko dira,egokitzat jotzen duten moduan, Nazio Batuek eta gobernuenarteko gainerako erakunde eskudunek, eta gobernuz kan-poko erakundeek, halakoek Nazio Batuekin lankidetzan di-hardutenean, egiten dituzten ahalegin guztietan, haurerrefuxiatu guztiak babestu eta haur horiei laguntzeko, etaeuren gurasoak edo familiako beste kide batzuk bilatzeko,helburu izanik beharrezko informazioa lortzea, haurrak fami-liarekin elkar daitezen. Gurasoak edo familiako kideetarik inorezin denean bilatu, haurrei emango zaie edozein arrazoiren-gatik modu iraunkorrean edo aldi baterako familia-ingurune-tik kanpo dauden haurrei ematen zaien babes bera,konbentzio honetan xedatutakoaren arabera.

23. artikulua

1. Estatu alderdiek aitortzen dute ezintasun mentala edofisikoa duten haurrek izan beharko dutela bizitza bete-beteaeta egokia, baldintza jakin batzuetan, duintasuna ziurtatukodietenak, beraien kabuz baliatzea ahalbidetuko dietenak etahaurrek erkidegoan modu aktiboan parte hartzea ahalbide-tuko dutenak.

2. Estatu alderdiek aitortzen dute ezintasuna duten hau-rren eskubidea arreta bereziak izateko, eta bultzatu eta ziur-tatuko dute, eskuragarri dituzten baliabide guztiekin, zeinbaldintza ezarri eta baldintza horiek betetzen dituzten hau-rrei eta haur horiek zaintzeko ardura dutenei laguntza ema-tea, hala eskatu beharko dena, eta bat etorri beharko dena,haurren egoerarekin eta gurasoen edo haur horiek zaintzendituzten pertsonen inguruabarrekin.

3. Ezintasuna duten haurren beharrizan berezien ara-bera, artikulu honetako 2. paragrafoarekin bat etorriz ema-ten den laguntza dohainekoa izango da, ahal den guztietan,kontuan harturik gurasoen edo haurrak zaintzen dituzten

HAURREK EZ DUTE NOZITUKO NAHIERARAKOEDO LEGEAREN AURKAKOESKU-SARTZERIK EUREN BIZITZAPRIBATUAN, FAMILIAN, EGOITZANEDO KORRESPONDENTZIAN, EZTAEUREN OHOREAREN ETA IZENONAREN AURKAKO ERASORIK ERE,HALAKOAK LEGEAREN AURKAKOAK DIRENEAN.

Page 8: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

8

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Convención sobre los Derechos del Niño

beste pertsonen egoera ekonomikoa; laguntza hori bidera-tuko da ezintasuna duten haurrek modu eragingarrian eskuraizan ditzaten hezkuntza, gaitasuna, osasun-zerbitzuak, bir-gaikuntza-zerbitzuak, enplegurako prestakuntza eta aisialdi-rako aukerak, eta zerbitzu horiek jaso ditzaten, haurrekgizarteratzea eta banakako garapena erdiesteko, bai etaeuren kultura- eta espiritu-garapena ahalik eta gehien er-diesteko ere.

4. Estatu alderdiek sustatuko dute, nazioarteko lankide-tzako espirituarekin, ezintasuna duten haurren osasun-arretaprebentiboaren eta tratamendu mediko, psikologiko eta funt-zionalaren esparruan informazioa trukatzea, horretara biltzendela birgaikuntza-metodoen eta irakaskuntza-zerbitzuennahiz lanbide-heziketaren zerbitzuei buruzko informazioa za-baltzea, bai eta informazio hori lortzea ere, estatu alderdiekesparru horietan gaitasuna eta ezaguerak hobetu ditzateneta esperientzia gehiago har dezaten. Ondore horietarako,modu berezian kontuan hartuko dira garapen-bidean daudenherrialdeen beharrizanak.

24. artikulua

1. Estatu alderdiek aitortzen dute haurrek duten eskubi-dea, ahalik eta osasun-mailarik handiena eta gaixotasunaktratatzeko eta osasuna berreskuratzeko zerbitzuak izateko.Estatu alderdiek ahaleginak egingo dituzte, ziurtatzeko hau-rrak gabetuak ez izatea osasun-zerbitzu horiek baliatzeko es-kubideaz.

2. Estatu alderdiek ziurtatuko dute eskubide hori bete-be-tean aplikatzea eta, bereziki, neurri egokiak hartuko dituzte,helburu hauek lortzeko:

a) Haurren heriotza-tasa eta haurtzarokoa murriztea;

b) Haur guztientzat beharrezkoak diren osasun-la-guntza eta osasun-arreta ziurtatzea, lehentasunaemanez oinarrizko osasun-arreta garatzeari;

c) Gaixotasunen eta nutrizio gabeziaren aurka borro-katzea, oinarrizko osasun-arretaren esparruan, bes-teak beste, eskura dagoen teknologia aplikatuta etanutrizio-izaerako elikagai egokiak eta edateko ur osa-sungarria hornituta, kontuan hartuz ingurumena kut-satzeko peril eta arriskuak;

d) Haurrak jaio aurretik nahiz ostean amei osasunarreta egokia ziurtatzea;

e) Ziurtatzea gizarteko sektore guztiek, eta berezikigurasoek eta haurrek, ezagutzen dituztela haurrenosasunaren eta nutrizioaren oinarrizko printzipioak,edoskitze naturalaren, higienearen eta inguruneagarbi izatearen abantailak, eta arriskuak prebenitzekoneurriak; eskura dutela kasuan kasuko hezkuntza; etajakitate horiek aplikatzean babesa dutela;

f) Garatzea oinarrizko osasun-arreta prebentiboa, gu-rasoei eman beharreko orientazioa eta familia planifi-

katzeari dagokionez hezkuntza eta zerbitzuak.

3. Estatu alderdiek egoki eta eragingarri diren neurri guz-tiak hartuko dituzte, haurren osasunarentzat kaltegarriakdiren eginera tradizional guztiak abolitzeko.

4. Estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute, nazioar-teko lankidetza sustatu eta bultzatzeko, artikulu honetan ai-tortutako eskubidea arian-arian erabat gauza dadin. Ondorehorietarako, modu berezian kontuan hartuko dira garapen-bidean dauden herrialdeen beharrizanak.25. artikulua

Agintari eskudunek haurrak establezimendu batean barne-ratzen dituztenean, helburu izanik osasun fisiko edo menta-lari buruzko arreta, babesa edo tratamendua, estatualderdiek haurren eskubidea aitortzen dute, haur horiek zeintratamenduren mende izan eta tratamendu horren eta eurenbarneratzearen inguruko gainerako inguruabarren aldian al-diko azterketa izateko.

26. artikulua

1. Estatu alderdiek haur guztiei aitortuko diete Gizarte Se-gurantzaren onuradun izateko eskubidea, baita gizarte-ase-guruarena ere, eta egoki diren neurriak hartuko dituzte,eskubide hori erabat gauza dadin, euren legeria nazionala-rekin bat etorriz.

2. Prestazioak eman beharko dira, hala behar denean,kontuan hartuz baliabideak eta haurren eta haurren mante-nuaz arduratzen diren pertsonen egoera, bai eta haurrek edohaur horien izenean zein prestazio-eskabide egin eta eska-bide horri begira garrantzitsua den beste edozein inguruabarere.

27. artikulua

1. Estatu alderdiek aitortzen dute haur guztiek duten es-kubidea, bizitza-maila egokia izateko, euren garapen fisiko,mental, espiritual, moral eta sozialari dagokionez.

2. Gurasoek edo haurrez arduratzen diren beste pertso-nek oinarrizko ardura dute, euren ahalmen eta baliabide eko-nomikoen arabera eskaintzeko haurrak gara daitezenbeharrezkoak diren bizi-baldintzak.

3. Estatu alderdiek, baldintza nazionalekin eta euren ba-liabideekin bat etorriz, neurri egokiak hartuko dituzte, gura-soei eta beste pertsona arduradun batzuei laguntzeko,eskubide hori eragingarri egiteari dagokionez eta, beharrez-koa izanez gero, laguntza materiala eta babes-programak es-kainiko dituzte, bereziki, elikadurari, jantziei eta etxebizitzaridagokienez.

4. Estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko di-tuzte, gurasoek edo haurrei begira finantza-ardura dutenbeste pertsonek mantenu-pentsioa ordaintzen dutela ziurtat-zeko, guraso eta pertsona horiek estatu alderdi batean edoatzerrian bizitzea gorabehera. Bereziki, haurrei begira zein

Page 9: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

9

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa

pertsonak izan finantza-ardura eta pertsona horiek ez dire-nean bizi haurra bizi den estatuan, estatu alderdiek susta-tuko dute nazioarteko hitzarmenei atxikitzea edo halakohitzarmenak egitea, bai eta beste edozein konponketa egokihitzartzea ere.

28. artikulua

1. Estatu alderdiek aitortzen dute haurrek hezkuntzarakoduten eskubidea eta, eskubide hori arian-arian egikaritu ahalizateko eta aukera-berdintasuneko baldintzetan, euren gainhartuko dute, bereziki:

a) Denentzat dohaineko eta derrigorreko lehen ira-kaskuntza ezartzea;

b) Bigarren irakaskuntzaren garapena suspertzea,bere mota desberdinetan, irakaskuntza horretara bilt-zen dela orokorra eta lanbide-izaerakoa; haur guztiekirakaskuntza hori eduki eta eskura izan dezatela lor-tzea; eta neurri egokiak hartzea, hala nola, dohainekoirakaskuntza ezartzea eta finantza-laguntza emateabeharrizan-egoeretan;

c) Goi-mailako irakaskuntza denontzat eskuragarriegitea, gaitasuna oinarri hartuta, egoki diren baliabideguztien bidez;

d) Haur guztiek irakaskuntza- eta lanbide-gaietan in-formazioa eta orientazioa eduki eta horiek eskura izanditzaten lortzea;

e) Neurriak hartzea, eskoletara erregulartasunez joa-tea suspertzeko eta eskola-uzteen tasa murrizteko.

2. Estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko di-tuzte, zaintzeko eskola-diziplina gauzatzen dela haurren gizaduintasunarekin bateragarri den moduan, eta konbentzio ho-nekin bat etorriz.

3. Estatu alderdiek nazioarteko lankidetza suspertu etabultzatuko dute, hezkuntza-gaietan, bereziki lagundu ahalizateko mundu osoan ezjakintasuna eta analfabetismoa eza-batzen, eta ahalbidetzeko jakitate teknikoak eta irakaskuntza-metodo modernoak eskura izatea. Ondore horietarako, moduberezian kontuan hartuko dira garapen-bidean dauden he-rrialdeen beharrizanak.

29. artikulua

1. Estatu alderdiek adostu dute haurren hezkuntzak hel-

buru izan behar duela:

a) Garatzea haurren nortasuna, trebetasunak eta gai-tasun mentala eta fisikoa, euren ahalmenen arabera,ahalik eta gehien;

b) Haurrei irakastea giza eskubideak eta oinarrizkoaskatasunak, eta Nazio Batuen Gutunean jasotakoprintzipioak errespetatu behar dituztela;

c) Haurrei irakastea errespetatu behar dituztela eurengurasoak, euren kultura-nortasuna, hizkuntza eta ba-lioak, eurak bizi diren herrialdeko balio nazionalak,euren jatorrizko herrialdeko balio nazionalak eta bestezibilizazio batzuetako balio nazionalak;

d) Haurrak prestatzea, gizarte aske batean bizitza ga-norazkoa izateko, ulermena, bakea, tolerantzia, sexu-berdintasuna eta lagun arteko giroa nagusi direla,herri, talde etniko, talde nazional nahiz erlijioso eta in-digena-jatorriko pertsona guztien artean;

e) Haurrei irakastea ingurumen naturala errespetatubehar dutela.

2. Artikulu honetan edo 28. artikuluan xedatutakoa ez dainterpretatuko subjektu pribatuek eta entitateek irakaskuntza-erakundeak ezarri eta zuzentzeko duten askatasunaren mu-rrizketa gisa, baldin eta horiek errespetatzen badituzteartikulu honetako 1. paragrafoan aipatutako printzipioak, etaerakunde horietan irakatsitako hezkuntza bat badator esta-tuak ezarritako gutxieneko arauekin.

30. artikulua

Gutxiengo etnikoak, erlijiosoak eta linguistikoak edo indi-gena-jatorriko pertsonak dauden estatuetan, gutxiengo ho-rietako haurrei edo haur indigenei ez zaie ukatuko dagokieneskubidea, euren taldeko gainerako kideekin batera, eurenkultura-bizitza izateko, euren erlijioa izan eta praktikatzeko,edo euren hizkuntza erabiltzeko.

31. artikulua

1. Estatu alderdiek aitortzen dute haurrek duten eskubi-dea, atsedenaldirako eta aisialdirako, euren adinaren arabe-rako jolasetarako eta jolas-jardueretarako eta kultura-bizitzaneta arteetan askatasunez parte hartzeko.

2. Estatu alderdiek errespetatu eta sustatuko dute hau-rrek duten eskubidea, oso-osoan parte hartzeko kultura- eta

ESTATU ALDERDIEK NAZIOARTEKOLANKIDETZA SUSPERTU ETABULTZATUKO DUTE,HEZKUNTZA-GAIETAN, BEREZIKILAGUNDU AHAL IZATEKOMUNDU OSOAN EZJAKINTASUNA ETAANALFABETISMOA EZABATZEN

Page 10: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Convención sobre los Derechos del Niño

arte-bizitzan, eta aukera egokiak eskainiko dituzte, berdinta-sun-baldintzetan, kultura-, arte-, jolas- eta aisialdi-bizitzanparte hartzeko.

32. artikulua

1. Estatu alderdiek haurren eskubidea aitortzen dute, ba-besa izateko esplotazio ekonomikoaren aurka eta edozeinlan egitearen aurka, baldin eta lan hori izan badaiteke eurenhezkuntzarako arriskutsua edo oztopoa, edo euren osasu-narentzat edo garapen fisiko, mental, espiritual, moral edosozialarentzat kaltegarria.

2. Estatu alderdiek legegintza-, administrazio-, gizarte-eta hezkuntza-neurriak hartuko dituzte, artikulu horren apli-kazioa bermatzeko. Asmo horrekin eta nazioarteko bestetresna batzuen kasuan kasuko xedapenak kontuan hartuta,estatu alderdiek, beren-beregi:

a) Lan egiteko gutxieneko adina edo adinak ezarriko dituzte;

b) Lan-ordutegien eta -baldintzen arauketa egokia xedatukodute;

c) Artikulu honen aplikazio eragingarria ziurtatzeko zigor etazehapen egokiak ezarriko dituzte.

33. artikulua

Estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko di-tuzte, legegintza-, administrazio-, gizarte- eta hezkuntza-neu-rriak barne, haurrak babesteko, kasuan kasuko nazioartekotratatuetan aipatutako estupefazienteen eta substantzia psi-kotropikoen aurka, halakoak zilegi ez den moduan erabiltzendirenean, eta eragozteko haurrak erabiltzea, substantzia ho-riek zilegi ez den moduan ekoitzi eta trafikatzen.

34. artikulua

Estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute, haurrak ba-besteko sexu-esplotazio eta -abusu ororen aurka. Horreta-rako, estatu alderdiek, bereziki, beharrezkoak diren neurriguztiak hartuko dituzte, nazionalak nahiz bitariko eta alderdianitzekoak, saihesteko:

a) Haurrak bultzatzea edo derrigortzea legearen aur-kako edozein sexu-jarduera gauzatzera;

b) Haurrak esplotatzea prostituzioan edo legearenaurkako beste sexu-eginera batzuetan;

c) Haurrak esplotatzea ikuskizun edo material porno-grafikoetan.

35. artikulua

Estatu alderdiek beharrezkoak diren neurri guztiak har-tuko dituzte, nazionalak, bitarikoak nahiz alderdi anitzekoak,haurren bahiketa, salmenta edo salerosketa eragozteko, ho-rien helburua edo modua edozein izanda ere.36. artikulua

Estatu alderdiek haurrak babestuko dituzte, gainerako es-plotazio-mota guztien aurka, halakoak kaltegarriak direnean,euren ongizateko edozein alderi dagokionez.

37. artikulua

Estatu alderdiek zainduko dute:

a) Haurrek ez pairatzea torturarik edo bestelako tratuedo zigor krudel, anker edo apalesgarririk. Ez da he-riotza-zigorrik eta bizitza osorako espetxealdirik eza-rriko, espetxetik ateratzeko aukerarik gabe, 18 urtetikbeherako adingabeek gauzatutako delituengatik;

b) Haurrak ez dira askatasunaz gabetuko, legearenaurka edo nahierara. Haurren atxiloketa, espetxeratzeedo espetxealdiak gauzatuko dira legearekin bat eto-rriz, eta azken konponbide moduan erabiliko dira, etabidezkoa den epealdirik laburrenean;

c) Askatasunaz gabetutako haur guztiak tratatuko diragizakien duintasunak merezi duen gizatasunez etaerrespetuz, eta kontuan hartuz adin horretako pertso-nek dituzten beharrizanak. Bereziki, askatasunaz ga-betutako haur guztiak adin nagusikoengandikbananduta egongo dira, non ez den ulertzen hori hau-rren interes gorenaren kontra doala, eta haur guztiekeskubidea izango dute euren familiarekin harremanakizateko, korrespondentziaren edo bisiten bidez, sal-buespeneko inguruabarretan izan ezik;

d) Askatasunaz gabetutako haur guztiek eskubideaizango dute, albait lasterren laguntza juridiko eta bes-telako laguntza egokia izateko, bai eta eurek pairatuduten askatasun-gabetzea auzitegi edo agintari es-kudun, independente eta inpartzial baten aurrean aur-karatzeko eta akzio horren gaineko erabaki azkarraizateko ere.

ASKATASUNAZ GABETUTAKO HAURGUZTIAK TRATATUKO DIRA GIZAKIENDUINTASUNAK MEREZI DUENGIZATASUNEZ ETA ERRESPETUZ,ETA KONTUAN HARTUZ ADINHORRETAKO PERTSONEK DITUZTENBEHARRIZANAK.

10

Page 11: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa

38. artikulua

1. Estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute, nazioar-teko zuzenbide humanitarioko arauak errespetatzeko etaarau horiek errespetatzen direla zaintzeko, halakoak aplika-garri zaizkienean gatazka armatuetan eta haurrentzat ego-kiak direnean.

2. Estatu alderdiek ahalik eta neurri gehien hartuko dute,ziurtatzeko 15 urte bete ez dituzten pertsonek borroketan zu-zeneko parte-hartzerik ez izatea.

3. Estatu alderdiek indar armatuetarako ez dituzte erre-krutatuko 15 urte bete ez dituzten pertsonak. Errekrutatzenbadituzte 15 urte bete dituzten pertsonak, baina 18 urtetik be-herakoak direnak, estatu alderdiek ahaleginak egingo dituzte,adin gehiagokoei lehentasuna emateko.

4. Nazioarteko zuzenbide humanitarioak eratorritako be-tebeharrekin bat etorriz, gatazka armatuetan biztanleria zi-bila babesteari dagokionez, estatu alderdiek ahal duten neurrigehienak hartuko dituzte, gatazka armatu batek ukitutakohaurren babesa eta zaintza ziurtatzeko.

39. artikulua

Estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko dituzte,haurrek egoera fisikoa eta psikologikoa berreskura dezateneta haurrak gizartera daitezen sustatzeko, haurrak hurren-goen biktima direnean: edozein abandonu, esplotazio edoabusuren biktima; tortura edo bestelako tratu edo zigor kru-del, anker edo apalesgarriren biktima; gatazka armatuetakobiktima. Berreskuratze eta gizarteratze hori gauzatuko daosasuna, norberarenganako errespetua eta haurren duinta-suna suspertzen dituen giroan.

40. artikulua

1. Alegatzen denean haurrek zigor-legeak hautsi dituz-tela edo haur horiek akusatzen direnean edo errudunak direlaadierazten denean, lege horiek hausteagatik, orduan, estatualderdiek aitortzen dute haur horien eskubidea, tratatu daite-zen eurengan duintasunaren eta balioaren zentzua susper-tzeko moduan; horrekin lortu nahi da haur horien errespetuagehitzea, enparauen oinarrizko eskubideei eta oinarrizko as-katasunei begira, eta kontuan hartzea haurren adina, eta zeingarrantzitsua den haurren gizarteratzea sustatzea eta hau-rrek gizartean eginkizun eraikitzailea bereganatzea.

2. Asmo horrekin eta nazioarteko tresnen kasuan kasukoxedapenak kontuan hartuta, estatu alderdiek, beren-beregibermatuko dute:

a) Ez alegatzea haurrek zigor-legeak hautsi dituztela,eta haurrak ez akusatzea edo errudun direla ez adie-raztea, lege horiek hausteagatik, egite nahiz ez-egi-teen ondorioz, baldin eta egite nahiz ez-egite horiekgauzatu baziren lege nazionalek edo nazioartekoekhalakoak debekatu gabe zituzten unean;

b) Alegatzen bada haurrek zigor-legeak hautsi dituz-tela edo haurrak akusatzen badira lege horiek haus-

teagatik, haur horiei bermatzea, gutxienez, honakohau:

I) Errugabetzat jotzea, legearen arabera errudundela frogatzen ez den bitartean;

II) Atzerapenik gabe eta zuzenean edo, bidezkoadenean, gurasoen edo lege-ordezkarien bidez, in-formazioa ematea, euren aurka dauden egozbi-deei buruz, eta laguntza juridikoa edo bestelakolaguntza egokia izatea, euren defentsa prestatueta aurkezteko;

III) Agintari edo organo judizial eskudun, indepen-dente eta inpartzial batek auzia ebaztea, atzera-penik gabe, legearen araberako entzunaldibidezko baten bidez, aholkulari juridiko bat edobestelako aholkulari egoki bat bertan dela, etakontuan hartuz haurren adina edo egoera, etahaurren gurasoak edo lege-ordezkariak, hori hau-rren interes gorenaren aurka doala uste deneanizan ezik;

IV) Ez behartzea lekukotza ematera edo eurenburua erruduntzat jotzera, egozbide-lekukoei gal-derak egin ahal izango dizkietela edo lekuko horieigaldeketa egitea behartu ahal izango dutela, etazuribide-lekukoen partaidetza eta galdeketa lortuahal izatea, berdintasun-baldintzetan;

V) Erabakitzen bada benetan hautsi dituztelazigor-legeak, erabaki hori eta horren ondorioz eza-rritako neurri guztiak uztea goragoko agintari edoorgano judizial eskudun, independente eta inpar-tzialaren mende, legearekin bat etorriz;

VI) Haurrek dohaineko interprete baten laguntzaizatea, baldin eta erabilitako hizkuntza ulertzenedo hitz egiten ez badute;

VII) Euren bizitza pribatua erabat errespetatzea,prozeduraren fase guztietan.

3. Estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko di-tuzte, haurrentzako lege, prozedura, agintari eta erakundebereziak ezar daitezen sustatzeko, alegatzen denean hau-rrek zigor-legeak hautsi dituztela edo haurrak akusatzen di-renean edo errudun direla adierazten denean, lege horiekhausteagatik, eta bereziki hurrengo neurriak:

a) Gutxieneko adina ezartzea, adin horretatik beherauste izango dela haurrek ez dutela gaitasunik zigor-le-geak hausteko;

b) Egoki eta komenigarri bada, haur horiek tratatzekoneurriak hartzea, prozedura judizialetara jo beharrikgabe, betiere, erabat errespetatzen badira giza esku-bideak eta lege-bermeak.

4. Neurri desberdinak xedatuko dira, hala nola, zaintza,orientazio- eta gainbegiratze-neurriak, aholkularitza, zaintza-peko askatasuna, zaintza-etxeetan uztea, irakaskuntza eta

11

Page 12: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

12

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Convención sobre los Derechos del Niño

lanbide-heziketako programak, bai eta erakundeetan barne-ratzerik ez dakarten beste aukera batzuk ere, ziurtatzekohaurrak euren ongizateari begira modu egokian tratatzen di-rela, eta hartutako neurria haurren inguruabarrekin nahizarau-hausteekin proportzionala dela.

41. artikulua

Konbentzio honetan xedatutakoak ez ditu ukituko haurreneskubideak gauzatzeko aproposago diren xedapenak, etahurrengoetara bilduta egon daitezkeenak:

a) Estatu alderdi baten zuzenbidera; edo

b) Nazioarteko zuzenbidera, estatu horri begira inda-rrean dagoen heinean.

II. ZATIA

42. artikulua

Estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute konbentziokoprintzipioen eta xedapenen berri zabal emateko bide eragin-garri eta egokiak baliatuta, adin nagusikoei nahiz haurrei.

43. artikulua

1. Konbentzio honetan estatu alderdiek euren gain zeinbetebehar hartu eta betebeharrok gauzatzeari dagokionezemandako aurrerapausoak aztertzeko helburuarekin, Hau-rren Eskubideei buruzko Komitea ezarriko da, jarraian ezart-zen diren eginkizunak gauzatuko dituela.

2. Komitea hemezortzi adituk osatuko dute, denak eremoral aldetik zintzotasun handikoak eta trebetasun nabari-koak, konbentzio honek araututako gaietan. Estatu alderdiekhautatuko dituzte Komiteko kideak, euren nazionalen artean,eta kide horiek euren eginkizunak modu pertsonalean gau-zatuko dituzte, behar bezala kontuan hartuko direla geogra-fiaren araberako banaketa orekatsua eta sistema juridikonagusiak.

3. Komiteko kideak isilpeko botazio bidez hautatuko dira,estatu alderdiek izendatutako pertsonen zerrenda batetik. Es-tatu alderdi bakoitzak pertsona bat izendatu ahal izango dubere nazionalen artean.

4. Hasierako hautatzea egingo da konbentzio hau zeindatatan indarrean jarri eta data horretatik sei hilabete igaroondoren, eta gerogarrenean bi urterik behin. Hauteskundebakoitza zein datatan egin eta, gutxienez, data hori baino lauhilabete lehenago, Nazio Batuetako idazkari nagusiak gutunbat bidaliko die estatu alderdiei, euren hautagai-zerrendak bihilabeteko epean aurkezteko gonbita eginez. Ondoren, idaz-kari nagusiak zerrenda prestatuko du, bertan jasoko direla,hurrenkera alfabetikoaren arabera, hala proposatutako hau-tagai guztiak, hautagai horiek proposatu dituzten estatu al-derdiak zehaztuz, eta konbentzio honetako estatu alderdieikomunikatuko die hori.

5. Hauteskundeak egingo dira estatu alderdien bilera ba-tean; bilera horren deialdia idazkari nagusiak egingo du, etabilera Nazio Batuen egoitzan egingo da. Bilera horretarakoestatu alderdien bi herenak osatuko du quoruma, eta Komi-terako pertsona hautatuak izango dira boto gehien lortzeazgain, bilerako estatu parte-hartzaile eta boto-emaileen or-dezkarien artetik botoen erabateko gehiengoa lortzen dutenhautagaiak.

6. Komiteko kideak lau urterako izendatuko dira. Berrirohautatu ahal izango dira, baldin eta hautagai-zerrendan be-rriro aurkezten badira. Lehenengo hautaketan hautatutakobost kideren agintaldia bi urte igaro ondoren amaituko da; le-henengo hautaketa egin eta berehala, bilerako lehendaka-riak zozketa bidez izendatuko ditu bost kide horiek.

7. Komiteko kideren bat hiltzen bada edo kide horrek di-mititzen badu edo adierazten badu beste edozein arrazoi-rengatik ezin duela aurrerantzean Komiteko eginkizunakgauzatu, kide hori proposatu zuen estatu alderdiak bere na-zionalen artean izendatuko du beste aditu bat, agintaldia bu-katu arte bere eginkizunak gauza ditzan; Komiteak onetsibeharko du aditu horren izendapena.

8. Komiteak onetsiko du bere araudia.

9. Komiteak hautatuko du bere mahaia, bi urterako.

10. Komitearen bilerak, orokorrean, Nazio Batuetakoegoitzan egingo dira, edo Komiteak egokitzat jotzen duenbeste edozein tokitan. Komitea, orokorrean, urtero bildukoda. Bidezkoa denean, Komitearen bileren iraupena zehaztueta berrikusiko da konbentzio honetako estatu alderdiek egin-dako bilera batean, Biltzar Orokorrak onetsi beharko duelahori.

11. Konbentzio honen arabera, Komitearen eginkizunakeragingarriak izan daitezen, Nazio Batuetako idazkari nagu-siak behar adina langile eta zerbitzu ezarriko ditu.

12. Aldez aurretik Biltzar Orokorrak hala onetsita, kon-bentzio honen ondorioz ezarritako Komiteko kideek zerbitzu-sariak jasoko dituzte Nazio Batuetako funtsen kontura,Biltzarrak ezar ditzakeen baldintzen arabera.

44. artikulua

1. Estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute, Komitearitxostenak aurkezteko, Nazio Batuetako idazkari nagusiarenbidez, konbentzio honetan zein eskubide aitortu eta eskubi-deok gauzatzeko hartu dituzten neurrien inguruan eta esku-bide horiek baliatzeari dagokionez eman dituztenaurrerapausoen inguruan:

a) Estatu alderdi bakoitzarentzat konbentzio hau in-darrean jarri eta bi urteko epean;

b) Osterantzekoan, bost urterik behin.

Page 13: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

13

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Haurren eskubideei buruzko Konbentzioa

2. Artikulu honen arabera prestatutako txostenek zehaztubeharko dute, konbentzio honek zein betebehar eratorri etabetebeharrok ez gauzatzeko orduan eragina izan duten in-guruabar eta zailtasunak, halakoak baleude. Orobat, beharadinako informazioa jaso beharko dute, Komiteak behar be-zala jakin dezan konbentzioak duen aplikazioa kasuan ka-suko herrialdean.

3. Komiteari hasierako txostena oso-osoan aurkeztu dio-ten estatu alderdiek ez dute betebeharrik, artikulu honetako1. paragrafoko b) idatz-zatian xedatutakoarekin bat etorrizgerogarrenean aurkeztutako txostenetan, aldez aurretik aur-keztutako oinarrizko informazioa errepikatzeko.

4. Komiteak estatu alderdiei informazio gehiago eskatuahal izango die, konbentzio honen aplikazioari buruz.

5. Komiteak bi urterik behin aurkeztuko dizkio bere jar-duerei buruzko txostenak Nazio Batuetako Biltzar Orokorrari,Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bidez.

6. Estatu alderdiek euren herrialdeetan zabal hedatukodituzte txostenak jendaurrean.

45. artikulua

Konbentzio honen aplikazio eragingarria suspertzeko etakonbentzioak araututako esparruan nazioarteko lankidetzabultzatzeko helburuarekin:

a) Erakunde espezializatuek, Haurrentzako Nazio Ba-tuen Funtsak eta Nazio Batuetako gainerako orga-noek eskubidea izango dute ordezkatuta egotekokonbentzio honetako xedapenen aplikazioa aztertzendenean, betiere, xedapen horiek euren agintaldira bilt-zen badira. Komiteak gonbita egin ahal izango die,halaber, erakunde espezializatuei, HaurrentzakoNazio Batuen Funtsari eta egokitzat jotzen dituenbeste organo eskudun batzuei, konbentzioaren apli-kazioari buruz aholku bereziak eman ditzaten, eurenkasuan kasuko agintaldietara bildutako esparruetan.Komiteak gonbita egin ahal izango die erakunde es-pezializatuei, Haurrentzako Nazio Batuen Funtsari etaNazio Batuetako gainerako organoei, txostenak aur-kez ditzaten, konbentzioaren xedapenek duten apli-kazioaren inguruan, xedapenok eurenjarduera-esparrura biltzen direnean;

b) Komiteak, komenigarri iruditzen zaionaren arabera,erakunde espezializatuei, Haurrentzako Nazio Batuen

Funtsari eta bestelako organo eskudun batzuei bida-liko dizkie estatu alderdien txostenak, halakoek jaso-tzen dutenean aholkularitza edo laguntza teknikorakoeskabidea, edo halakoetan beharrizan hori aipatzendenean; txosten horiekin batera bidaliko ditu Komite-aren oharrak eta iradokizunak, halakoak baleude, es-kabide edo aipamen horien inguruan;

c) Komiteak Biltzar Orokorrari gomendatu ahal izangodio idazkari nagusiari eskatzeko bere izenean ikerla-nak gauzatzea, haurren eskubideei buruzko gai ze-hatzen inguruan;

d) Komiteak iradokizun eta gomendio orokorrak eginahal izango ditu, konbentzio honetako 44 eta 45. arti-kuluen ondorioz jasotako informazioan oinarrituta.Izaera orokorreko iradokizun eta gomendio horiek es-tatu alderdi interesdunei bidali beharko zaizkie, etaBiltzar Orokorrari jakinarazi beharko zaizkio, estatu al-derdiek egindako oharrekin, halakoak baleude.

III. ZATIA

46. artikulua

Konbentzio hau estatu guztiek sinatu ahal izango dute.

47. artikulua

Konbentzio hau berretsi beharko da. Berreste-agiriakNazio Batuetako idazkari nagusiaren esku utziko dira harkgordailutu ditzan.

48. artikulua

Konbentzio honi edozein estatu atxiki ahal izango zaio.Atxikipen-agiriak Nazio Batuetako idazkari nagusiaren eskuutziko dira hark gordailutu ditzan.

49. artikulua

1. Konbentzio hau indarrean jarriko da, berreste- edoatxikipen-agirietatik hogeigarrena zein datatan gordailutu,Nazio Batuetako idazkari nagusiaren esku utzita, eta hogeitahamargarren egunean.

2. Berreste- edo atxikipen-agirietatik hogeigarrena gor-dailutu ondoren konbentzioa berresten duen edo horri atxi-kitzen zaion estatu bakoitzarentzat konbentzioa indarrean

ESTATU ALDERDIEKKONPROMISOA HARTZENDUTE, HAURRAK BABESTEKOSEXU-ESPLOTAZIO ETA -ABUSUOROREN AURKA.

Page 14: Haurren eskubideei buruzko konbentzioa

jarriko da, kasuan kasuko estatu horrek zein datatan gordai-lutu bere berreste- edo atxikipen-agiria eta hogeita hamar-garren egunean.

50. artikulua

1. Estatu alderdi orok zuzenketa proposatu eta, Nazio Ba-tuetako idazkari nagusiaren esku utzita, gordailutu ahalizango du. Proposatutako zuzenketa Nazio Batuetako idaz-kari nagusiak komunikatuko die estatu alderdiei; aldi berean,eskatuko die jakinarazi diezaiotela estatu alderdien Konfe-rentziarako deialdia egitea nahi duten, proposamena aztertueta horren inguruko botazioa egiteko. Jakinarazpen hori zeindatatan egin eta data horren ondorengo lau hilabeteetan es-tatu alderdietarik, gutxienez, herenak deialdi horren alde egi-ten badu, idazkari nagusiak konferentziarako deialdia egingodu, Nazio Batuen babespean. Konferentzian izan eta boto-emaile diren estatu alderdien gehiengoarekin zein zuzenketaonetsi eta idazkari nagusiak zuzenketa hori estatu alderdiguztien mende utziko du onarpenerako.

2. Artikulu honetako 1. paragrafoarekin bat etorriz onar-tutako zuzenketa oro indarrean jarriko da, Nazio BatuetakoBiltzar Orokorrak hori onesteaz gain, estatu alderdiek onar-tzen dutenean, bi hereneko gehiengoarekin.

3. Zuzenketa horiek, indarrean jartzen direnean, nahi-taezkoak izango dira halakoak onartu dituzten estatu alder-dientzako; gainerako estatu alderdiek, ordea, konbentziohonetako xedapenak eta aldez aurretik eurek onartutako zu-zenketak betetzen jarraituko dute.

51. artikulua

1. Estatuek berrespen- edo atxikipen-unean egindakoerreserben testua Nazio Batuetako idazkari nagusiak jasokodu, eta testu hori estatu guztiei komunikatuko die.

2. Ez da onartuko konbentzioaren xedearekin eta asmo-arekin bateraezina den erreserbarik.

3. Erreserba oro edozein unetan kendu ahal izango da,Nazio Batuetako idazkari nagusiari ondore horietarako jaki-narazpena eginez; idazkari nagusiak horren berri emango die

estatu guztiei. Jakinarazpen horrek ondoreak sortuko dituidazkari nagusiak hori jasotzen duen datan.

52. artikulua

Estatu alderdi orok konbentzio hau salatu ahal izango du,Nazio Batuetako idazkari nagusiari idatziz egindako jakina-razpenaren bidez. Salaketak ondoreak sortuko ditu, idazkarinagusiak jakinarazpena jaso eta urtebetera.

53. artikulua

Nazio Batuetako idazkari nagusia izendatu da konbent-zio honetako gordailuzain.

54. artikulua

Konbentzio honen jatorrizko testua Nazio Batuetako idaz-kari nagusiaren esku utziko da, hark gordailutu dezan; bere-bat, konbentzioaren testuak kautoak izango dira, arabiarrez,txinatarrez, espainolez, frantsesez, ingelesez eta errusieraz.

HORI GUZTIORI AITORTUZ, behean sinatzen duten bote-reguztidunek, euren gobernuek behar bezala baimendutadaudela, konbentzio hau sinatzen dute.

14

Jolas eta Ekin / Juega y Actúa Boletín nº 4 julio 2010

ESTATU ALDERDIEK HAURREN ESKUBIDEAAITORTZEN DUTE, BABESA IZATEKOESPLOTAZIO EKONOMIKOARENAURKAETA EDOZEIN LAN EGITEARENAURKA, BALDIN ETA LAN HORIIZAN BADAITEKE EURENHEZKUNTZARAKO ARRISKUTSUAEDO OZTOPOA.