Heziketa Bereziko Informatzen (09ko Uztaila)

2
09 uztailak 15 www,labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/heziketa berezia BAIONA 13 Marengo karrika tl 05 59 59 50 20 fx 05 59 59 50 21 [email protected] BILBO Rekalde Zumarkalea, 62- behea kp 48010 tl 94 470 69 00 fx 94 470 69 09 [email protected] DONOSTIA San Bladi, 1- behea kp 20011 tl 943 45 85 62 fx 943 22 12 76 [email protected] GASTEIZ Fermin Lasuen, 13- behea kp 01001 tl 945 25 58 77 fx 945 25 35 98 [email protected] IRUÑEA M. Zelaieta, 75-2A atea tl 948 22 11 30 fx 948 22 12 76 [email protected] Orduak, funtzioak eta eskolaz kanpoko ekintzak. Langile finkoen ekaineko esleipenetan, lehen hezkuntzako ikastetxe askotan goizeko 08:30tan jarri diote sarrera ordua hezitzaileari, garraioaren aitzakiarekin…Kontuz gai honekin langile, gogoratu beti ere, eskolaz kanpoko ekintzetan aritzea ez dela gure funtzioa. Ondorioz ikasleak eskolara lehenago iristeak ez dezala suposatu ekintza hauetan lana betetzea. Era berean jokatuko dugu bai eguerdian, bai arratsaldean. Udalek edo guraso elkartek antolatzen dituzte eskolaz kanpoko ekintzak, eta horretarako, ikastetxearen irakastorduetan ezik, zentroa erabil dezakete. Eskolaz kanpoko orduetako erantzukizuna ez dagokio ikastetxeko zuzendaritzari eta, beraz, hezitzaileen lan ordutegian ez dira sartzen. Hezitzaileen ordutegia zentroko ikastorduei, eta jantoki eta garraio zerbitzuei lotuta dago soilik.. Hiru eremu hauek, zentroko zuzendaritzaren (eta luzpenaz, hezkuntza sailaren) ardurapekoak dira eta hauetatik kanpo, zentroan izan daitezkeen jarduera eta ekintzatan, ez dute inolako ardurarik ez zuzendaritzak, ez eta hezitzaileek ere. Bateraezintasunagatiko eszedentzia 339/2001 dekretuaren 7garren artikuluak esaten duen arabera, aurten bateraezintasunagatiko eszedentzia disfrutatu duzuenok eta kontratua jada bukatua duzuenok kontratua amaitu eta hurrengo 30 egunetan zuen jatorrizko lanpostura itzultzea eskatu behar duzue. Honekin lotuta, opor egunak disfrutatzeko eskubidea sortu duzuenok, opor egun horiek disfrutatu ondorengo 30 egunetan eskatu beharko duzue. Gogoratu ere, bere momentuan itzultzea eskatu ezean zuen lanpostua galduko duzuela eta eskatzen duzuenok une horretan libre geratzen dena eskainiko dizuetela. Akats zuzenketa, Ordezkoak Gertu liburuxkari Langile ordezkoentzako Ordezkoak Gertu gida liburuxkaren 9. orrialdeko e) atalean akatsa izan dugula konturatu gara; barkamenak eskatzen dizuegu honek sortu ahal izan dituen gaizki ulertzeengatik. Aipaturiko atala umea zaintzeagatiko lizentziari dagokio; okerra azken esaldia da, eta honela izan behar du: ....Itzultzea eskatu behar da. Uko egiteko eskubide honek zerrendetatik ez jaustea baino ez du bermatzen. Hau da, balizko kontratuengatiko puntuak ez dira kontuan hartzen, birbaremazio prozesurako. LABek, atal honetan, irakasle ordezkoei aplikatzen zaien irizpide berbera aldarrikatzen du gure kolektiboarentzako (birbaremazioan ere eragina izatea). Mahai Negoziatzaileari dagokio erabaki hau; administrazio berriak noiz deituko zain gaude. Lanpostua galtzeagatiko langabezi diru laguntza Aurten bakanterik hartu ez baduzue eta langabezi prestaziorik ezin baduzue eskatu 360 egun baino gutxiago kotizatu duzuelako, subsidio hau eskatzeko aukera duzue langile ordezkoek.Subsidioaren zenbatekoa 421,79 eurokoa da eta familia erantzukizunak izanez gero kopuru hau alda daiteke. Bete beharreko baldintzak eta informazio gehiago jasotzeko INEM-eko web orrian kontsulta dezakezue.

description

Heziketa Bereziko uztaileko Informatzena.

Transcript of Heziketa Bereziko Informatzen (09ko Uztaila)

Page 1: Heziketa Bereziko Informatzen (09ko Uztaila)

09 uztailak 15

www,labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/heziketa berezia BAIONA 13 Marengo karrika tl 05 59 59 50 20 fx 05 59 59 50 21 [email protected] BILBO Rekalde Zumarkalea, 62- behea kp 48010 tl 94 470 69 00 fx 94 470 69 09 [email protected] DONOSTIA San Bladi, 1- behea kp 20011 tl 943 45 85 62 fx 943 22 12 76 [email protected] GASTEIZ Fermin Lasuen, 13- behea kp 01001 tl 945 25 58 77 fx 945 25 35 98 [email protected] IRUÑEA M. Zelaieta, 75-2A atea tl 948 22 11 30 fx 948 22 12 76 [email protected]

Orduak, funtzioak eta eskolaz kanpoko ekintzak.

Langile finkoen ekaineko esleipenetan, lehen hezkuntzako ikastetxe askotan goizeko 08:30tan jarri diote sarrera ordua hezitzaileari, garraioaren aitzakiarekin…Kontuz gai honekin langile, gogoratu beti ere, eskolaz kanpoko ekintzetan aritzea ez dela gure funtzioa. Ondorioz ikasleak eskolara lehenago iristeak ez dezala suposatu ekintza hauetan lana betetzea. Era berean jokatuko dugu bai eguerdian, bai arratsaldean.

Udalek edo guraso elkartek antolatzen dituzte eskolaz kanpoko ekintzak, eta horretarako, ikastetxearen irakastorduetan ezik, zentroa erabil dezakete. Eskolaz kanpoko orduetako erantzukizuna ez dagokio ikastetxeko zuzendaritzari eta, beraz, hezitzaileen lan ordutegian ez dira sartzen.

Hezitzaileen ordutegia zentroko ikastorduei, eta jantoki eta garraio zerbitzuei lotuta dago soilik.. Hiru eremu hauek, zentroko zuzendaritzaren (eta luzpenaz, hezkuntza sailaren) ardurapekoak dira eta hauetatik kanpo, zentroan izan daitezkeen jarduera eta ekintzatan, ez dute inolako ardurarik ez zuzendaritzak, ez eta hezitzaileek ere.

Bateraezintasunagatiko eszedentzia

339/2001 dekretuaren 7garren artikuluak esaten duen arabera, aurten bateraezintasunagatiko eszedentzia disfrutatu duzuenok eta kontratua jada bukatua duzuenok kontratua amaitu eta hurrengo 30 egunetan zuen jatorrizko lanpostura itzultzea eskatu behar duzue.

Honekin lotuta, opor egunak disfrutatzeko eskubidea sortu duzuenok, opor egun horiek disfrutatu ondorengo 30 egunetan eskatu beharko duzue.

Gogoratu ere, bere momentuan itzultzea eskatu ezean zuen lanpostua galduko duzuela eta eskatzen duzuenok une horretan libre geratzen dena eskainiko dizuetela.

Akats zuzenketa, Ordezkoak Gertu liburuxkari

Langile ordezkoentzako Ordezkoak Gertu gida liburuxkaren 9. orrialdeko e) atalean akatsa izan dugula konturatu gara; barkamenak eskatzen dizuegu honek sortu ahal izan dituen gaizki ulertzeengatik. Aipaturiko atala umea zaintzeagatiko lizentziari dagokio; okerra azken esaldia da, eta honela izan behar du:

....Itzultzea eskatu behar da. Uko egiteko eskubide honek zerrendetatik ez jaustea baino ez du bermatzen. Hau da, balizko kontratuengatiko puntuak ez dira kontuan hartzen, birbaremazio prozesurako.

LABek, atal honetan, irakasle ordezkoei aplikatzen zaien irizpide berbera aldarrikatzen du gure kolektiboarentzako (birbaremazioan ere eragina izatea). Mahai Negoziatzaileari dagokio erabaki hau; administrazio berriak noiz deituko zain gaude.

Lanpostua galtzeagatiko langabezi diru laguntza

Aurten bakanterik hartu ez baduzue eta langabezi prestaziorik ezin baduzue eskatu 360 egun baino gutxiago kotizatu duzuelako, subsidio hau eskatzeko aukera duzue langile ordezkoek.Subsidioaren zenbatekoa 421,79 eurokoa da eta familia erantzukizunak izanez gero kopuru hau alda daiteke. Bete beharreko baldintzak eta informazio gehiago jasotzeko INEM-eko web orrian kontsulta dezakezue.

Page 2: Heziketa Bereziko Informatzen (09ko Uztaila)

GARATU ikastaroen eskaintza Heziketa Bereziko langileentzat

GARATU programak, 09-10 ikasturterako eskaintzan atera dituen ikastaroen artean honako hauetarako dugu parte hartzeko aukera Heziketa Bereziko langileok.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 28rarte egongo da irekita.

Etzana agertzen dena (161) fisio eta terapeutentzako da; lodian daudenak (013 eta 015) hezitzaileentzat; eta hiru kategorientzat gainontzeko guztiak.

Kode Izenburua Ord Hizk Herriald

013* Haur Hezkuntzatik hezkidetzan hezitzen 20 E 3

015* Haur Hezkuntzatik hezkidetzan hezitzen 25 E 2

016 Haurrentzako masajea 15 E 3

017 Haurrentzako masajea 15 E 1

018 Haurrentzako masajea 15 E 2

022 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 1

023 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 3

024 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 2

025 La observación en el aula como detección de necesidades 20 C 2

029 Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan 20 E 2

030 Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan 20 E 3

103 Gelako behaketa, heziketa premia bereziak hautemateko giltzarria 20 E 1

104 Gelako behaketa, heziketa premia bereziak hautemateko giltzarria 20 E 2

105 Gelako behaketa, heziketa premia bereziak hautemateko giltzarria 20 E 3

161* Bizikidetzarako Jolasak Lehen Hezkuntzan 2 300 Alteraciones en la comunicación en los niños con TGD 25 C 1

301 Alteraciones en la comunicación en los niños con TGD 25 C 2

308 Pensando en la conducta 20 C 2

309 Salud mental: Abordaje de crisis en el ámbito escolar. Afrontar, solucionar o al menos disminuir su 20 C 1

310 Salud mental: Abordaje de crisis en el ámbito escolar. Afrontar, solucionar o al menos disminuir su 20 C 3

311 Salud mental: Abordaje de crisis en el ámbito escolar. Afrontar, solucionar o al menos disminuir su 20 C 2

319 Arazo mentalak dituzten ikasleekin eskuartzea ikuspegi inklusibo batetik 15 E 2

320 Arazo mentalak dituzten ikasleekin eskuartzea ikuspegi inklusibo batetik 15 E 3

323 Berdinen arteko tratu txarrak: Prebentzioa eta esku-hartzeak 25 E 1

324 Berdinen arteko tratu txarrak: Prebentzioa eta esku-hartzeak 25 E 3

325 Berdinen arteko tratu txarrak: Prebentzioa eta esku-hartzeak 25 E 2

348 Euste-psikologiarako teknikak 15 E 1

349 Euste-psikologiarako teknikak 15 E 2

350 Euste-psikologiarako teknikak 15 E 3

364 Heziketa emozionala: elkarbizitza positiborako eta gatazken eraldatzerako bide 20 E 3

365 Heziketa emozionala: elkarbizitza positiborako eta gatazken eraldatzerako bide 20 E 1

366 Heziketa emozionala: elkarbizitza positiborako eta gatazken eraldatzerako bide 20 E 2

377 Lengua de signos - Nivel 1 15 C 1

378 Lengua de signos - Nivel 2 15 C 2

393 Problemas de comportamiento y discapacidad intelectual 20 C 2

405 Zeinu-hizkuntza - 1 maila 15 E 3

406 Zeinu-hizkuntza - 1 maila 15 E 2

407 Zeinu-hizkuntza - 2 maila 15 E 3 Herrialdea. 1: Araba 2:Bizkaia 3:Gipuzkoa