Hezkuntza: Altxor ezkutua.

13
Hezkuntzaren Lau Zutabeak [Amaia Gómez Landaida]

Transcript of Hezkuntza: Altxor ezkutua.

Page 1: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

Hezkuntzaren Lau Zutabeak

[Amaia Gómez Landaida]

Page 2: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

• Mundua etengabe aldatzen ari da.• Jakinduria egunerazteko kapazak izan behar

dira ikasleak; sakondu eta aberasteko.• Hezkuntza oinarrizko lau ikasketaren inguruan

egituratu behar da, bizitzak aurrera egin ahala pertsona bakoitzarentzat ezagutzaren zutabeak izango diren ikasketak.

Page 3: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

• Eskola sistemak batzuetan matxakatu egiten gaitu, baina beste biak zerbait naturala izango balitz bezala izaten dira tratatuak. Modu horretan ikastearen prozesua globalagoa da.

• Horretarako hezkuntzarekiko ikusmoldea aldatu beharko litzateke eta pertsona bakoitzak bere sormen ahalbideak aurkitu, bizitu eta areagotu beharko lituzke.

Page 4: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

Ezagutzen Ikasi• Ikaskuntzaren bidez pertsona

bakoitzak bere inguruan dagoen mundua ulertzeko gai izan behar du, gaitasun profesionalak garatzeko.

• Ezagutzen ikasten dugu justifikazioak ulertzeak eta ezagutzeak atsegina ematen digunean.

• Ezagutza erabilgarri asko daude gaur egun, jakinduria areagotzeak norberaren inguruko alderdi ugari hobeto ulertzen laguntzen duelako eta jakin min intelektuala piztu egiten duelako.

Page 5: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

• Baina ezagutza era askotakoa da eta gero eta gauza gehiago daude ikasteko. Beraz, den dena jakin behar dela gezurra da, espezializazioek ezin dute kultura orokorra baztertu, honek komunikatzea ahalbidetzen duelako.

• Konklusioz, ezagutzeko prozesua inoiz ez da amaitzen eta mota guztietako esperientzietan aberats daiteke. Bizitza osoan zehar ikasten jarraitzea ahalbidetuko duen bultzada batzuk behar izango genituzke.

Page 6: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

Egiten Ikasi• Neurri handian ezagutzen eta

egiten ikastea ezin dira banandu, baina honek lotura handia du lanbide heziketarekin, ikasleari erakusten diolako zelan praktikan jarri bere ezagutzak. Beste alde batetik, etorkizuneko lan merkatura nola egokitu beharko liratekeen irakasten da ere.

• Lan mundu hortan bi motatako ekonomia aurkituko ditugu:

Page 7: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

• Soldatapeko Sektorea: Hainbat jardueratan ez da ondasun materialik produzitzen eta ezinbestekoa da informazio eta komunikazio jarduera. Beraz, harreman pertsonalek osatu behar dute langilea. Horrek irakaskuntza bat jaso ez dutenei lagungarria egin ahal zaie.

• Ekonomia ez egituratua: Hezkuntza ez da lanera mugatzen; beraz helburu zabalago bat asebete behar du. Sarritan helburu hori kalifikazio soziala eta hezkuntza profesionala eskuratzea izanda.

Page 8: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

• Konklusioz, pertsonak makinengatik aldatu egiten dituzte eta lanak orain ez du fisikoa bakarrik eskatzen baizik eta “jakinduria” gehiago.

• Gainera, enpresek gaur egun gauza askoz subjektiboak bilatzen dituzte, lana pertsonalizatu egin behar delako. Beraz, jokaera soziala eskatzen dute eta betetzeko ezagutza praktiko eta teorikoa elkartu egin beharra dago.

• Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira komunikatzeko eta besteekin elkarlanean ibiltzeko gaitasunak.

Page 9: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

Elkarrekin Bizitzen Ikasi• Nahiko lan neketsua da, azken

finean gizarteak kideak diren taldeen kualitateak gehiegi baloratzen ditu eta besteekiko kontrako aurreiritziak sustatu ere.

• Joera hau nazioarteko mailaraino heltzen da, lehiako izpiritua eta bakarkako arrakasta pribilegiatuz. Beraz eskolan enpatia sustatzea emankorra izango da.

Page 10: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

• Beraz, irakasleek jakin behar dute ikasleen ikuspuntu kritikoarekin ez bukatzen eta aldi berean argudioaren trukaketaren bidez haien burua defendatzen.

• Beste alde batetik, “helburu komunera jo” behar da, kirolean egiten den moduan. Horrez gero, ikastolak lankidetzan ibiltzeko jarduerak antolatu beharko lituzke, eta gainerako erakunde hezitzaileek jarraipena eman beharko liokete. Azkenik, irakasleek eta ikasleek proiektu komunetan egin beharko lukete lan. Horrela haien arteko harremana aberastuko litzateke.

Page 11: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

Izaten Ikasi• Hezkuntzak edozein pertsonaren garapenean lagundu egin behar

du, burukoa zein gorputzekoa. Horren bidez gizaki bakoitza prest bizitzako momentu desberdinetan egin behar duena bakarrik erabakitzeko. Beraz, gaur egun hezkuntzaren funtzioa ume guztiei pentsatzeko askatasuna ematea da gero beren patua aukeratu dezaten.

• Gaur egungo munduan, leku berezi bat eman behar diegu irudimena eta sormenari. Giza askatasunaren adierazleak bakarkako joera normalizatzeagatik arriskuan dagoelako. Horregatik haur zein gazteei ahalik eta aurkikuntza eta esperimentazio gehien eman beharko zaizkie. Herrialde askotan, gaur egun, erabilgarriak kulturalak baino askoz garrantzi handiagoa du.

Page 12: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

• “Jaiotzatik heriotzara doan gizakiaren garapen hori prozesu dialektikoa da eta bertan bakoitza bere burua ezagutzen hasten da eta gero besteekiko harremanetara zabaltzen da”.

• Hezkuntza barne bidaia da eta horren etapak pertsonalitatearen sortzeari dagozkio. Beraz, hezkuntza alde batetik prozesu indibidualista izan behar du eta bestetik egituraketa sozial elkarreragilea.

Page 13: Hezkuntza: Altxor ezkutua.

• Jakina, aipatutako lau zutabe hauek martxan jartzeko beharrezkoa da hezkuntzaren hainbat atal berriz planteatzea.