Hezkuntza plataformen topagunea prentsa

2
EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI! LOMCErik GABEKO HERRIA Hezkuntza Plataformen Topagunea gara. Duela urte bete inguru sortu zen Hezkuntza Plataforma Topagunea, Donostian. Bertan, hasiera baten, Bizkaia eta Gipuzkoako plataformak ezberdinak batzen hasi ginen eta denborarekin Arabakoak eta Nafarroakoak ere. Hiru gai nagusik elkartu gintuzten: 1. LOMCEren kontra gaude. 2. LOMCE ez aplikatzeko konpromisoa dugu. 3. Euskal hezkuntza sistema publiko berria eta herritarra berria: parte hartzaile, askatzaile, hezkidetzaile, inklusibo, demokratiko, anitz, integratzaile eta euskaldun. Kalitatezkoa hezkuntza herritarrar baten alde ari gara lanean. Hezkuntza komunitateko kide ezberdinok hartzen dugu parte herri ezberdinetan sortu diren hezkuntza plataformetan. Ikasleak gara, familiak gara, zuzendariak gara, hezitzaileak gara, langileak gara, herritarrak gara... denok osatzen ditugu plataformak. Eta plataforma lokal guzti horiek osatzen dugu Hezkuntza plataforma Topagunea. Denbora guzti honetan hainbat herritan sortzen ari ziren dinamiken aurrean, gure artean ezagutu, saretu eta koordinatu behar genuela ondorioztatu genuen eta urtarrilaren 25ean gure ekinbidea gaur aurkeztea adostu genuen. Gure nahia, gaur, Hezkuntza plataforma Topagunea osatzen dugunotaz gain, herri edota ikastetxe ezberdinetan egon daitezkeen plataforma ezberdinak batzea da. Gure herrietako errealitateak konpartituz, gainontzekoekin batera, esperientziak elkar trukatu, planteamenduak konpartitu eta elkarlana sustatu nahi dugu. Gainera, ez dugu inongo zuzendaritzarik. Tokian toki aurretik aipatu ditugun helburuak ipar izanik, norberak ahal duen bezala eta markatutako erritmoak errespetatuz, askotariko dinamikak eraman ditugu eta eramango ditugu aurrera: Sinadura kanpaina Mozioak udaletxe ezberdinetara Sinadurak hezkuntza delegaritza ezberdinetan aurkeztu Kalejirak Egun beltzak,Hau horrela, guztion artean garatu nahi dugun dinamika berri bat aurkeztera gatoz: LOMCErik Gabeko Herriak dinamika. LOMCErik Gabeko Herriak txikitik handira zabalduko den dinamika bat izango da. Hezkuntza Topagunea osatzen dugunok, eta osatzen ez dutenek gauzatu ahalko dute. Zenbat eta gehiago izan, hobeto. LOMCErik Gabeko Herriak forma asko izan ditzake: LOMCErik gabeko ikasgela LOMCErik gabeko maila LOMCErik gabeko zikloa LOMCErik gabeko hezigunea LOMCErik gabeko auzoa LOMCErik gabeko herria

description

 

Transcript of Hezkuntza plataformen topagunea prentsa

Page 1: Hezkuntza plataformen topagunea prentsa

EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

LOMCErik GABEKO HERRIA

Hezkuntza Plataformen Topagunea gara.

Duela urte bete inguru sortu zen Hezkuntza Plataforma Topagunea, Donostian. Bertan, hasiera baten, Bizkaia eta

Gipuzkoako plataformak ezberdinak batzen hasi ginen eta denborarekin Arabakoak eta Nafarroakoak ere. Hiru gai nagusik

elkartu gintuzten:

1. LOMCEren kontra gaude.

2. LOMCE ez aplikatzeko konpromisoa dugu.

3. Euskal hezkuntza sistema publiko berria eta herritarra berria: parte hartzaile, askatzaile, hezkidetzaile,

inklusibo, demokratiko, anitz, integratzaile eta euskaldun. Kalitatezkoa hezkuntza herritarrar baten alde ari

gara lanean.

Hezkuntza komunitateko kide ezberdinok hartzen dugu parte herri ezberdinetan sortu diren hezkuntza plataformetan.

Ikasleak gara, familiak gara, zuzendariak gara, hezitzaileak gara, langileak gara, herritarrak gara... denok osatzen ditugu

plataformak. Eta plataforma lokal guzti horiek osatzen dugu Hezkuntza plataforma Topagunea.

Denbora guzti honetan hainbat herritan sortzen ari ziren dinamiken aurrean, gure artean ezagutu, saretu eta koordinatu

behar genuela ondorioztatu genuen eta urtarrilaren 25ean gure ekinbidea gaur aurkeztea adostu genuen.

Gure nahia, gaur, Hezkuntza plataforma Topagunea osatzen dugunotaz gain, herri edota ikastetxe ezberdinetan egon

daitezkeen plataforma ezberdinak batzea da. Gure herrietako errealitateak konpartituz, gainontzekoekin batera,

esperientziak elkar trukatu, planteamenduak konpartitu eta elkarlana sustatu nahi dugu.

Gainera, ez dugu inongo zuzendaritzarik. Tokian toki aurretik aipatu ditugun helburuak ipar izanik, norberak ahal duen

bezala eta markatutako erritmoak errespetatuz, askotariko dinamikak eraman ditugu eta eramango ditugu aurrera:

Sinadura kanpaina

Mozioak udaletxe ezberdinetara

Sinadurak hezkuntza delegaritza ezberdinetan aurkeztu

Kalejirak

Egun beltzak,…

Hau horrela, guztion artean garatu nahi dugun dinamika berri bat aurkeztera gatoz: LOMCErik Gabeko Herriak dinamika.

LOMCErik Gabeko Herriak txikitik handira zabalduko den dinamika bat izango da. Hezkuntza Topagunea osatzen dugunok,

eta osatzen ez dutenek gauzatu ahalko dute. Zenbat eta gehiago izan, hobeto.

LOMCErik Gabeko Herriak forma asko izan ditzake:

LOMCErik gabeko ikasgela

LOMCErik gabeko maila

LOMCErik gabeko zikloa

LOMCErik gabeko hezigunea

LOMCErik gabeko auzoa

LOMCErik gabeko herria

Page 2: Hezkuntza plataformen topagunea prentsa

Eta apurka apurka, handitzen handitzen, LOMCErik Gabeko Euskal Herria lortu arte.

Honetarako hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileen parte hartzea beharrezkoa dugu. Baina baita herritarrena

ere. Hemen gauden ikasle, familia, hezitzaile, zuzendari, langile eta herritarrok, gainontzeko plataforma, eragile eta

norbanakoekin batera jorratuko dugun bidea izango da.

Gainera, LOMCErik Gabeko Herriak izendatzeaz gain, Sinadura Bilketa abiaraziko dugu gainontzeko hezkuntza

mugimenduko eragile eta kideekin batera.

Hemen, LOMCEri gure ezezkoa adierazteaz gain, hau ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu. Gainera, gure

hezkuntza eredua eraikitzeko bidean urratsak emateko hautua egingo dugu. Guzti hau maila pertsonalean hasi eta modu

kolektibo baten garatu arte.

Beraz, tokian tokiko errealitateak errespetatuz, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan zehar dauden hezkuntza bilgune

eta plataforma ezberdinei gurekin harremanetan jartzeko deialdia egiten diegu.

2014ko martxoaren 4an, Bilbon,

HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA

[email protected] http://hezkuntzaplataformatopagunea.blogspot.com.es/

ARABA: Gasteizko Gure Hezkuntza plataforma | Aiarako Gure Hezkuntza plataforma | Lautada plataforma

BIZKAIA: Enkarterriko Hezkuntza Bilgunea | Santurtziko Kalitatezko hezkuntzaren aldeko koordinadora | Muskizeko

Hezkuntza topagunea | Barakaldoko Hezkuntza bilgunea

GIPUZKOA: Hezkuntzan geu eragile | Denon hezkuntza

NAFARROA: Calidad educativa kalitate batzordea Sarriguren