Hezkuntza Proiektua
-
Upload
maria-eta-jose-ikastetxea -
Category
Documents
-
view
231 -
download
1
description
Transcript of Hezkuntza Proiektua
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
1
1. IKASTETXEAREN AURKEZPENA:
HISTORIA LABURRA
XIX. mendera begira jarri eta 1.600 biztanleko Zumaia etortzen zaigu burura.
Garai hartan, zumaiar ia denak hango eta hemengo baserrietan bizi ziren; herrian bertan
biztanleen herena besterik ez zen bizi.
Testuinguru horretan, herriko andere bat datorkigu gogora: Patxita Etxezarreta.
Patxita Etxezarretak neskatxek hezkuntza izan zezatela nahi zuen; beti ere, kristautasuna
oinarri hartuta.
Horretarako, On Mariano lbarguengoitia Bilboko San Antonio Abadeko
erretorearen languntzaz, harremanetan jarri zen Vedruna Karitateko Karmeldarren Ama
Nagusiarekin, M. Paula Puigekin, eta bere asmoa aurrera ateratzeko fundazio bat sortzea
proposatu zion. (1826. urtean Vedrunako Joakinak sortutako kongregazioaren xedeetako
bat herri txikietako neskei hezkuntza zerbitzua eskaintzea zen, garai hartan ematen ez
zena).
Fundazioak etxebizitza eta altzariak emango zituen, bai eta urteko 5.000 errealeko
kapitala ere, lau lekaimeren mantenurako. Lekaimeak, horren trukean, herriko txikienen
artean hezkuntza, kultura eta ikaskuntza erlijiosoa zabaltzeko ardura izango zuten.
Bi alderdiek hitzarmen hori ontzat eman ondoren, 1871. urteko azaroaren 26an
(On Diego Mariano Alguacil Gotzainaren baimena jaso eta hurrengo egunean bertan) iritsi
ziren lau lekaimeak garai hartako "Villa de Zumaya"ra.
" Arratsaldeko 4etan egin zieten ongietorria Udaleko Ordezkari txit gorenak,
erretore jaunak, apaizek, eta herriko pertsona nagusiek. Han bildu ziren, baita ere,
herritar asko, denak ere pozez eta erlijiosa berriak ikusteko irrikaz" (Erlijio elkartearen
agiritegia ) .
Urte bereko abenduaren 4an zabaldu zuten ofizialki eskola berria, eta 118 neskatxek
eman zuten izena.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
2
1874. urteko irailaren 14an, M. Romaguera Ama Nagusiak eta Patxita Etxezarreta
andereak beste hitzarmen bat sinatu zuten; horren bidez, 50 neskatxa hartu zituzten
eskolan, lekaime baten gidaritzapean euskara ikas zezaten.
1875. urtean, eskolaurrea zabaldu zuten, eta 90 bat neskatxak eman zuten izena.
Mendea amaitu aurretik, ikasleentzako pentsioa ere antolatu zuten. Araudiak zioenez
"gozotasunez eta konbentzimenduz" hartzen zituzten pentsioan ostatu hartzen zutenak.
Orduz geroztik, eta historiako gorabehera guztiei aurre eginez, Maria eta Jose
lkastetxeak herri honi kalitatezko hezkuntza ematen jarraitu du, ikuspegi humanistari eta
kristauari gogor eutsiz beti.
Bere garaian, barnetegia eta mantenu erdiko egoitza ere izan zituen Maria eta
Jose lkastetxeak, aldameneko herrietako familiei laguntzeko, oso zaila baitzuten bestela
beren haurrak eskolaratzea. Baina, aurrerago, zailtasun horiek desagertu ahala, zerbitzu
horiek bertan behera utzi zituzten, bestelako zenbait zerbitzu antolatzeko.
Ikastetxearen lehen mendeurrenean, 1971. urtean, egokitzeko eta moldatzeko
etengabeko nahiari erantzunez, gaur egungo eraikinera pasa zuten ikastetxea, Peña
Gantxegi jaunak diseinatutako eraikinera, hain zuzen.
Berritzeko nahiari jarraituz, eta etorkizunera begira, gure herrian 16 urte arteko
hezkuntza osoa eskaintzen dugu euskaraz.
Patxita Etxezarretari eta M. Paulak 1871. urtean emandako erantzunari ez ezik,
beste hainbat eta hainbat belaunaldiri ere eskerrak eman behar dizkiegu, urte hauetan lan
eta lan jardun dutelako gaur garena izatea lortu arte. Gure eskuetan dugu piztutako zuzia;
eta horren laguntzaz ekiten dugu aurrera, harik eta Joakina de Vedrunak Karmeldarroi eta
lanean ari garen besteoi eman zigun Hezkuntza Karisma Zumaian egia bihurtzen dugun
arte.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
3
MUGARRI NAGUSIAK
Urtea Aldaketak
1871 Ikastetxearen sorrera
1875 Haur eskola irekitzen da (90 neskarekin)
1883 Barnetegia zabaltzen da
1905 Erribera kaleko eraikin berria egiten da.
1924 Ikastetxearen baimen legala
1949 Ikastetxearen baimen ofiziala
1960 Irakasle sekularren sarrera
1961 “Bachirellato laboral” deiturikoaren onarpena
1970 Gaur egungo eraikina inauguratzen da
1978 Barnetegiaren azken urtea
1978/79 Neskentzako Ikastetxea izatetik (sortu zen arrazoia) mixtoa izatera pasatzen
da.
1980 Forondaren salmenta Udalari (Herriarekiko begirunea erakutsiz 32miloian
tasatua eta 16miloian salduta)
1980 B eta D hizkuntza ereduak
1981/82 Hezkuntza sistematik kanpo egon arren, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen
da.
1986 D eredua ezartzen da (bi lineatan).
1989 Langile sekularren parte hartzea Zuzendaritza taldean.
1997/98 Lehen Zuzendari Pedagogiko sekularra.
1998/99 D.B.H. 4 maila arte zabaltzen da hezkuntza eskaintza.
2001/02 Urtebeteko gela irekitzen da, era honetara haurtzaindegiko zerbitzua
zabalduz.
1989/90 Hezkuntza bereziko lehen gela jartzen da L.H.-n
1997/98 Hezkuntza Bereziko gela ezartzen da D.B.H.-n.
2004/05 Hezkuntza Bereziko bigarren gela L.H.n.
2005/06 Ikastetxeko irakasle denak sekularrak.
2008/09 Zero urteko gela irekitzen da, 0-6 urteko etapa osatuz.
2010/11 Ikastetxeko teilatua aldatzen da, eraikuntza katalogatua egonik, esfortzu
ekonomiko handia suposatu du (800.000,00€)
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
4
2. ERAKUNDEAREN PLANTEAMENDUA
XEDEA
Maria eta Jose Ikastetxea Zumaian (Urola-Kosta eskualdean/Gipuzkoa) kokaturiko
Vedruna Karitateko Karmeldarren titularitateak sostengatutako itunpeko ikastetxea da,
euskara eta euskaltasuna hezkuntzaren ardatz izanik, derrigorrezko hezkuntza
eskaintzen duena eta kanpo eskariaren eta Ikastetxearen ahalmenaren arabera beste
hezkuntzetara irekia, gaur egun 0 urtetik 16 urtera.
Hezkuntza integrala nahi dugu, hau da, ikaslea heziketaren eta hezkuntzaren
erreferentea izanik eta langile guztien lankidetza eta arduran oinarrituz, pertsona
autonomoak , kritikoak, arduradunak, konprometituak eta akademikoki trebeak, garatzea
eta lortzea , ikastetxeak duen proiektuan, lankidego guztiaren integrazioa bultzatuz.
Hau gauzatzeko, batetik kalitatezko hezkuntza, anitza eta ez-diskriminatzailea
eskaintzen dugu eta bestetik hezkuntza eraldatzailea, berrikuntza pedagogikoei irekiak
diren funtzionamendu eta antolamendurako dinamika eta gestio egitura sendoetan
oinarrituz.
IKUSPEGIA
Gure inguruan onetsiak izatea nahi dugu…
Kalitatezko hezkuntza integrala eskaintzeagatik:
▪ Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako maila akademiko bikaina.
▪ Solidaritatean eta errespetuan oinarritutako giza eta kristau baloreak.
▪ Metodo pedagogiko gaurkotuen erabilera.
▪ Errekurtso, baliabide eta instalakuntzen kudeatze eraginkorra.
▪ Euskaran oinarrituta heziketa eleanitza sustatzea.
Ondorengo puntuetan oinarritutako kalitatezko erlazioengatik:
▪ Hezkuntza-komunitateko partaideen arteko errespetuan.
▪ Ikastetxe-familia arteko parte-hartzean.
▪ Tutoretza lana indartzea.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
5
BALOREAK
Hobekuntza iraunkorrerako gogoa: behar metodologiko, teknologiko eta gestio
beharrek izan ditzaketen aldaketei irekiak.
Ikastetxeko estamentu ezberdinen parte-hartzea.
Ikastetxeko estamentu ezberdinen komunikazio jarraia.
Aroltasuna: kapazitate eta ezaguera berriak izateko interesa eta gero hedatzen
jakitea.
Hezkuntza elkarteko estamentu guztien arteko errespetua eta konfiantza.
Koherentzia: ikastetxean ematen diren pausu guztiak, ezarritako helburu orokorrak
lortu ahal izateko ematea.
Inplikazioa: misioarekin era aktiboan konprometituak.
Talde-lana.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
6
3. HEZKUNTZA EREDUA
Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeak heziketa eta irakas-askatasunerako
eskubideari erantzun bat ematen dio.
Ikaslearen gaitasun guztiak osotasunean eta orekan garatu nahi ditu, ikasleak
bere inguruko mundua ezagutu, ulertu eta eraldatu dezan.
Semen-alaben lehen eta ezinbesteko hezitzaileak gurasoak direla kontutan izanik,
familiaren heziketa-ekintza osatu nahi du ikastetxeak.
Ikastetxea gizarte anitz batean kokatzen da: horregatik, gurasoek beren seme-
alabentzat nahi duten hezkuntza eredua aukeratzeko duten eskubidea erabiltzeko,
benetako bide bat bezala eskaintzen da.
MARIA ETA JOSE IKASTETXEAREN NORTASUNA
Karitateko karmeldar ahizpen kongregazioak sortutako Maria eta Jose ikastetxea
eskola erlijioso bat da, baina Vedruna eskola izanik, bere idearioa eta berezko izaerarekin
bat eginaz Ikastetxea irekia dago edonorentzat: herrikoak,ingurukoak, etorkinak, heziketa
berezikoak, erlijio desberdinetakoak, agnostikoak, egoera ekonomiko zailean dauden
familien seme-alabak,….
Inguruan daukan gizarte, kultur eta hizkuntza giroko ezaugarriei lehentasuna
ematen die kultur eta gizaki guztiei giro ireki eta integratzailea eskainiz. Interes publikoko
zerbitzua izan nahi du eta Euskal Herriko errealitate kultura hizkuntza ohitura eta
tradizioetan txertaturik darama aurrera bere ekintza.
GURE HEZIKETA ESKAINTZA
Maria eta Jose ikastetxeak eskaintzen duen heziketaren iparra ikasleak bizitza
osorako giza nortasunaren garapen osoa lortzera bideratua dago, horretarako:
Pertsona helduen bizitzari ekiteko, bizitza oso bat izateko, gizarteko herritar aktiboak
izateko eta izadiaren zaintzarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko prestatzen
ditugu.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
7
Euskal kulturako eta kulturako oinarrizko elementuak eskura ditzaten bideratzen
ditugu eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzen
ditugu.
Sentsibilizazio lana egiten dugu gaitasunen bidez, bizitzan zehar etengabe ikasteko
gai izan daitezen.
Errealitatearen aldaketan sartuta: gizarte aske, zuzen eta erantzukizun duin bat
eraikitzen ahalegintzeko gauza izango diren pertsonak hezitzen ditugu.
Ohikoak diren kristau balioetatik abiatuz pertsona denentzat oinarrizkoak diren balioak
(alaitasuna, xalotasuna, harrera, laneko ardura, senidetasun-sena, zuzentasunaren
aldeko konpromisoa, maitasuna,…) pedagogia guztiaren oinarri bezala hartzen ditugu.
Ikasleak testuingurura egokituta jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen
konbinaketa integratua bereganatzeko, hezkuntza osorako oinarrizkoak diren gaitasun
orokorrak lantzen ditugu( arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea,
komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, egiten
eta ekiten ikastea)
GURE ELKARTE HEZITZAILEA
Gure eskola benetako Elkarte Hezitzailea izatea nahi dugu; hori lor dadin,egiazko
parte hartzea eta heziketa-ekintza bat sortuko dituen familia-giro apal eta hurbilekoa
bilatzen dugu.
Heziketa-proiektu baten inguruan, honako hauek osatzen dugu Maria eta Jose
Ikastetxean hezkuntza elkartea:
Ikasleak, elkarte hezitzailearen ardatza eta beren heziketaren protagonista nagusia
izanik.
Gurasoak, beren seme-alaben lehenengo hezitzaile eta ikastetxearekin erantzukide
gisara.
Irakasleak, heziketan eginkizun garrantzitsua dute hezkuntzaren bizkortzaile izanik.
Administralgo eta zerbitzuetako langileak laguntza bikaina emanez, ikastetxeak ondo
funtzionatu ahal izateko behar-beharrezkoak diren lanak eginez.
Vedruna Karitateko Karmeldar Ahizpen Kongregazioak, erakunde titular gisa,
ikastetxearen Berezko Izaera jarraituz Heziketa Proiektuaren burutzapena bermatzen
du.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
8
HEZIKETA-LANAREN OINARRIZKO ALDERDIAK
Gure ikastetxeak Kalitatezko heziketa eskaini nahi du. Heziketa-bide horretan gure
ikasleengan nortasun aberatsa eraikitzen lagun dezakeen guztia indartzen ahalegintzen
gara. Horregatik honako atal hauek bermatzen ditugu:
HEZKUNTZA ESTILOA
Vedruna pedagogia ardatz baten inguruan egituratzen da: pertsona eta pertsona
arteko harremanen balioespena. Beraz honako ezaugarri hauek dituen hezkuntza
pertsonalizatzailean zentratzen gara:
Pertsona bere hazkundean protagonista eta erantzule egiten du.
Bakoitzak bere prozesuaren aurrerapenean esku hartzearen alde egiten duen lan-
estiloa sustatzen du.
Nortasuna osatzen duten jarrera diren neurrian, lanerako irmotasuna, sendotasuna
eta erantzukizuna sustatzen ditu.
Giza garapena bultzatzen duen giro baikor eta motibatzailea eratzen du.
Xede zorrotzen proposamenen eta pertsona bakoitzaren gaitasunen eta erritmoen
artean oreka bilatzen du.
Norberaren aukerez jabetzeko eta bidezko mundu baten eraikuntzaren zerbitzura
jartzeko gonbita egiten du.
Ondorioz ikasleak dituen alderdi on guztietatik abiatzen gara bakoitzak bere
ibilbidean izango dituen zailtasunak gainditzeko, ikuspegi konstruktibista jarraituz.
Guzti honegatik, bereziki garrantzi handia ematen diogu tutoretza lanari, gure
ezaugarri bereizgarriak ikasleari egiten diogun jarraipena eta familiekin ditugun harreman
estuak izanik.
METODOLOGIARAKO IRIZPIDE OROKORRAK
Ikuspegi metodologikotik, gure hezkuntzak:
Errealitatea du abiapuntu, eta bizitzarako eta bizitzatik hezten du.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
9
Esperientzia eta aurretik ditugun jakintzak ikaskuntza berrietarako abiapuntu
bihurtzen ditu.
Gertakariak lantzerakoan “nola”, “zergaitik” eta “zertarako” kontuan hartuta irakasten
du eta ez soilik gertakarien “zer” kontuan hartuta.
Prozesuak balioesten ditu, ez emaitzak soilik.
Hutsegitea onartzen du, eta gatazka heldutasunerako oinarri pedagogiko modura
hartzen du.
Bere burua ondo txertatzen du ingurunean, proiekzio unibertsala badu ere.
Horrela, gure estiloarekin koherentziaz jokatuz, gure metodologiak:
Barneratzailea izan behar du: desberdin izateko eskubidea onartuko du, aukeren
berdintasuna posible egingo du, eta aniztasunari erantzuteko erantzun sortzaileak
eskatuko dizkigu.
Eraginkorra eta gogoetatsua: honen bidez, eskola elkarteak “egintza-gogoeta-
egintza” printzipioan oinarritutako sistema batean ikasiko du.
Parte-hartzailea eta elkarrizketazkoa: Helburuen eta bitartekoen aukeraketan
adierazpen askatasuna, aukeratzeko askatasuna eta jarrera eraginkorra eta
arduratsua sustatuko ditu.
Sortzailea eta berritzailea: bide berrien bilaketan, gaitasunak garatuko ditu, eta
norberaren ekimena eta pentsamendu dibergentea sustatuko.
Kritikoa eta askatzailea: gertakariak aztertuko ditu, eta jarrera kritikoa hartuko du
berorien aurrean.
EBALUAZIORAKO OINARRIZKO IRIZPIDEAK
Ebaluazioa ikas-irakaskuntza prozesuaren baitan alderdi garrantzitsuenetako bat
izanik, gure ekintza eta jarduerak alor honetan hezkuntza estilotik abiatuz erabiltzen
ditugun metodologiak hartzen ditu kontutan.
Gure heziketa-lanaren ebaluaketa jarraia eta etengabea da eta ikasleen
aurrerapen maila jakitera bideratua egongo da, hobetu dezakeen alderdietara orientatua
eta beharrezkoa bada, irakasleak erabiltzen dituen ikasketetarako estrategiak aztertzeko
aukera eman dezaketenak. Amaieran, ikasleek ezarritako gaitasunetan duten lorpen
maila jakingo da eta gutxieneko maila lortu ezean, lorpen horretan eragiten duten
eragileen ardurak aztertu beharko dira (metodologiak, ikasleak, irakasleak, familia,…)
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
10
Ebaluatzeko erabiliko diren bideak anitzak izango dira, ikasleen adinaren arabera
egokituta: Behaketa sistematikoa, lanen (banaka zein taldeka) eta jardueren balorapena,
froga mota desberdinak,…
4. IKASTETXEKO ORGANIGRAMA
Administrazioa Gestio taldea
Zuzendari Pedagogikoa
Irakasleak ez diren langileak Zuzendaritza taldea
Orientatzailea Kontsultorea
HH, LH ETA DBH-ko Koordinatzaileak
Eskola Kontseilua
Administrazio Taldea
Irizpide Arduradunak
Kalitate Arduradunak
Titularra
Vedruna Karmelitak
Prozesu taldeak
Irakasleak
Gurasoak
Ikasleak
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
11
5. IKASTETXERAKO PLAN NAGUSIAK
HIZKUNTZEN TRATAERARAKO PLANA
Maria eta Jose Ikastetxea, Ikastetxe eleanitza da, erkidegoko bi hizkuntza
ofizialak (euskara eta gaztelera) eta atzerriko beste bi hizkuntza (ingelesa eta frantsesa)
lantzen direlarik sakontze maila desberdinekin. Gure ikasleek derrigorrezko bigarren
hezkuntza amaitzean euskaraz eta gazteleraz era egokian komunikatzen jakin beharko
dute, hau da legeak zehaztutako maila eduki beharko dute bai ulermen aldetik, bai ahoz
zein idatziz espresatzerakoan.
EUSKARA
Gure herrian txertaturik gaudenez Euskara eta Euskal kultura langile, ikasle eta
gurasoengan sustatzea da gure helburu nagusietako bat. Maria eta Jose ikastetxean
Euskara dugu eskola esparruan komunikazio-hizkuntza nagusia, ikasleek ikasketetako
eta harremanetarako erabiltzen dutena (D ereduko ikastetxea gara), langileek bere
harremanetarako erabiltzen dutena eta gurasoekin erlazionatzeko lehen aukera.
Horretarako, guzti hau erarik egokienean bideratzeko, Hizkuntza Normalkuntzako
proiektuan oinarritzen gara eta aurrera egiten dugula egiaztatzeko Bai Euskarariko
ziurtagiriak lortu ditugu azken urteotan.
Bestalde, Euskal Kulturako ohitura errotuenak lantzen ditugu gure ikasleekin (Olentzero,
Santa Ageda,…) lehenik ezagutu ditzaten eta ondoren hedatzeko bide izan daitezen eta
baita ere, euskararen inguruan lan egiten duten talde eta erakundeekin elkarlana
sustatzen eta babesa ematen saiatzen gara (AEK, Udaletxea,…)
GAZTELERA
Erkidegoko hizkuntza ofiziala izanik eta gure ikasleek hizkuntza honen ezaguera
egokia dutela bermatzeko LH 3.mailatik DBH 4.mailara arte arlo bezala lantzen dugu
ikas-maila denetan, mailaren arabera astean 3/4 ordu eskainiz.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
12
INGELESA
Gure ikasleak HH 2.zikloko 4urtetik aurrera hasten dira ingelesa lantzen.
Hasieran, hau da HHn, astean bi ordu eta laurden (hiru saiotan banatuta) musikarekin
batera era globalizatuan. LHn 1.zikloan astean bi ordu eta berrogeita bost (bi saio luze
eta bat motza), 2.zikloan hiru ordu astean (hiru saio luzetan banatuta) eta 3. zikloan hiru
ordu eta hogei astean (bi saio luze eta bi motzetan banatuta), maila denetan asteko saio
batean ingurunerekin batera landuko da era globalizatuan. Bestalde LHko 3. zikloan
musika ingelesez jasotzen dute astean ordu bete. DBHn maila denetan astean hiru ordu
eta musika arloa 1. mailan astean bi ordu eta 3.mailan astean ordu bat ingelesez.
Gure erronka ingelesa hemendik gutxira HHn eta LHn egiten dugun moduan
DBHn ere arlo baten bidez era globalizatuan lantzea da. Horretarako etorkizunari begira,
legearen eskaerak, metodologia desberdinak eta ikastetxearen baliabideak kontutan
harturik proiekto bat definitzen ari gara.
FRANTSESA
Ikastetxean frantsesa hautazko arlo modura eskaintzen dugu derrigorrezko
bigarren hezkuntzako lehen mailatik aurrera.
Bestalde hizkuntza desberdinen arteko gaitasunen transferentzian oinarrituz,
hizkuntzetako irakasleak beraien artean koordinatzen dira hizkuntza bakoitzean ze atal
landu behar diren erabakitzeko
TUTORETZA PLANA
Gure hezkuntza proiektuko xedeetako bat baloreen oinarritutako hezkuntza
bideratzea da, hezkuntza komunitateko esparru guztietan: Ikasle-guraso eta irakasle.
Gizatasunean eta kristautasunean oinarritutako balioak transmititzen saiatzen
gara, gure ikasleak bidezko pertsonak izan daitezen. Oinarri sendoak izango dituen
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
13
bizitza, zailtasunei eta arazoei balentriaz aurre egiten lagunduko diena; gizarte
bidezkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzen eta hazten jarraitzen lagunduko diena.
Maria eta Jose Ikastetxearen helburua ikasle bakoitzaren garapen integrala
lortzea da, hau da gure ikasleak beraien bizitza pertsonala eta profesionalaren jabe izatea
bideratuko dituen beharrezko gaitasunak lortzea ahalbidetzea. Horretarako ezinbestekoa
da ondo azpimarratzea heziketa prozesua jarraia dela eta era sistematiko eta ebaluagarri
batean burutu behar dela.
Orientazioko edukiak Ikastetxeko Curriculum osoari eragiten dioenez, zeharka
garatu behar dira arlo guztietan. Dena den, ikasketa horien zati bat, pertsonaren
hazkundean duten garrantziagatik, ondorengo ikasketetan duten eraginagatik eta bizitzak
egoera anitzetan duten erabilgarritasunagatik, era berezian landuko dira tutoretzako
saioetan.
Tutoretza ekintzarako planaren xedea hau da:
Ikasleak bere burua ezagutzea eta onartzea.
Gizarteratze prozesuan laguntzea, erabakiak hartzen ikastea eta sortzen zaizkion
arazoak ebazten ikastea.
Eta bere bizitzako proiektuaren protagonista sentitzea.
Bide honetan, tutoreen eginkizun nagusia, ikasleari laguntzea da bere ikaste
prozesuan eta bizitzaren garapenean. Ikastetxearen ikuspuntutik tutoreak ikasle
bakoitzaren erreferentea izan behar du, bere jarrerarekin ikaslearenganako hurbiltasuna
bermatuz eta garapen pertsonal eta akademikoan etengabeko laguntza eskainiz.
Tutoretzan bereziki landuko diren gaitasunak hauek dira:
Ikasten ikasteko gaitasuna.
Autonomia eta norberak ekiteko gaitasuna.
Gizarte eta hiritartasun gaitasuna.
PENTAZITATE ereduko “Bizitzarako gaitasunak eta balioak” proiektuaren bidez
( 10. Eranskina) ari gara hau dena aurrera eramaten. Eredu honek pertsonaren
hazkuntza integrala bost alorretan indartzen du: NORTASUNA, EMOZIOA, GORPUTZA,
BURUA eta ALOR SOZIALA. Nork bere burua ezagututa, pertsona oro izango da gai bere
ahalmenak ezagutzeko, gerora lagungarri izango baitzaizkio, eta nork bere ibilbidea
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
14
sortzeko eta gainerako lagunekin partekatzeko oso erabilgarriak izango dira, besteak
beste: Elkarrekin bizitzen ikasteko, Izaten ikasteko, Egiten ikasteko.
Tutoreen esku hartzea hiru ataletan garatuko da nagusiki:
Banaka zein taldeka ikasleekin zuzenean garatzeko ekintzak
Irakasleekin banaka zein gelako beste irakasleekin taldeka garatzeko ekintzak
Gurasoekin edo ikasleen arduradunarekin eta baita ere gizarteko eragileekin
garatzeko ekintzak
BIZIKIDETZARAKO PLANA
SARRERA
Betidanik gure erronka garrantzitsuena hauxe izan da: gure ikasleak balore
pertsonaletaz hornitzea eta hori guztia gurasoekin lan bateratu bat eginez.
Bizikidetza plan honek lau ardatz ditu oinarri:
Foro Vedruna
Hezkuntza komunitatea
E.K.K.S (Erabateko kudeaketarako kalitate sistema)
Bizikidetza batzordea: Bizitzarako gaitasunak eta balioak.
Ardatz hauek kontutan izanik, hainbat urtetan egiten ari ginena, 2000.urtean
sistematizatzen hasi ginen, Nélida Zaitegiren laguntzaz.
Gure proiektua: “ HARREMANETAN GAUDEN PERTSONAK GARA “ da. Gaur
egun , Pentacidad taldearekin ari gara lanean; goian aipaturiko proiektua aurrera
eramaten lagundiko diguna.
Bestalde, zenbait kasuetan, ikastetxea osatzen duten estamentu desberdinen
arteko elkarbizitza aurrera eramateko Barne Araudian oinarritzen gara.
BIZIKIDETZA PLANAREN FASEAK:
1. SENTSIBILIZAZIOA
2. DIAGNOSTIKOA
3. PLANGINTZA ( BEHATOKIA)
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
15
4. EBALUAZIOA
1. SENTSIBILIZAZIOA
Fase hau irailan egingo da ikasleak hasi baino lehen. Klaustroa elkartuko da eta
aurreko ikasturteko ebaluazioko emaitzak aztertuko dira: lorpenak kontutan izateko eta
izan ditugun zailtasunei aurrera egiteko.
Bizikidetza heteronomotik bizikidetza autonomora pasatzea da helburua.
Testu batetik: “ Bizikidetzaren marko teorikoa” (1. eranskina) hustuketa emozionala
egiten dugu lehen, eta ondorioz hustuketa kontzeptuala ( 2. eraskina erabiltzen dugu
horretarako).
Hustuketa kontzeptuala egiteko jarraituko ditugun pausoak:
Esanahi ezberdin dituzten hitzak eta adostea komeni direnak azpimarratu.
Ideia garrantzitsuenak azpimarratu.
Bigarren mailako ideiak azpimarratu.
Testuaren mapa kontzeptuala egin.
2. DIAGNOSTIKOA
Lehenik bizikidetzaren jarraibideak eratuko ditugu ( 3. eranskina). Ondoren
maila bakoitzean tutoretzako 2. gaian bizikidetza arauak adostuko dira. Adostu eta gero,
betetzen diren ala ez (zergatiak, zailtasunak...) ebaluatuko dira. Azkenik jarrera
negatiboen berziklapenerako pausoak emango ditugu. ( 4. eraskina)
Bizikidetzarako pautak portearen adierazle modura ulertzen ditugu, beraz jarrera
positibo denak jaso behar dituzte, pertsonak erlazionatzen diren eremu bakoitzean,
bizikidetza ezartzeko ondorengo puntuetan oinarrituta:
Konfiantza
Norberaren aginpidea
Elkarren arteko errespetua
Norberaren ardura eta elkarren arteko ardura
Norberaren eta gizartearekiko konpromesua
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
16
Jarrera positiboak ez diren kasuetarako, arazoren bat dagoela eta inplikaturiko
pertsona edo pertsonek ez dutela jakin era egokian jokatzen onartuko da, horrela,
proposatuko diren interbentzioen helburua, pertsona eta talde bakoitzetik portaeren
aldaketa positiboa lortzea izango da. Horretarako, bizikidetzarako pauten lanketan
Hezkuntza Elkarte osoaren partaidetza behar da eta pertsona bakoitzak hausnartu dezala
jarrera negatiboak eratzen dituzten kausak eta portaera horiek birziklatu eta aldatzeko
besteekin batera landu behar diren ekintzak.
3. PLANGINTZA
Plangintza aurrera eramateko honako taula hau jarraituko dugu. Tutore bakoiztak
berea egin beharko du. Horretarako tutoretzako 2., 7. , eta 9. gaiak erabiliko ditugu.
Bestalde bizikidetza komisioa ( behatokia) martxan jarriko da hiru estamentotan:
Irakasleak: Zerrenda batean irakasle guztiok egongo gara. Lantzen ari garen
pautagatik, gure taldekoak zoriondu behar ditugu. Gatazkaren bat gertatu ezkero
momentu horretan behatzen tokatzen zaion taldeko kideek parte hartu beharko dute
ebazketan.
Ikasleak: Laguntza-taldeak antolatuko dira. Kide bakoizari rol bat edo eginbeharra
izendatuko zaio: idazkaria, bozeramailea, denboraren kontrolatzailea,moderatzailea eta
behatzailea.
Astean behin edo lantzen ari garen gaitasunaren arabera arduraduna aldatzen joango da.
Helburuak Ekintzak Arduraduna Denboralizazioa Baliabideak Lorpen
Adierazlea
Nola
dakigu
lortu
dugula?
Ebaluazioa
Nork?
Noiz?
Nola?
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
17
Gatazkaren aurrean arduradunak mediatu beharko du. Berak ezin badu, bere
taldeari laguntza eskatuko dio; Taldeak ezin badu irakasleari eta honek ezin badu
irakasleen zerrendatik momentu horretan behatzaile dagoena. Honek ezingo balu
erantzunarik eman ikastetxeko barne araudiara jo beharko da.
Familiak: Ikastetxeko kontseiluen arduradun bat gutxienez egon behar du.
Guraso elkarteko beste kideren bat ere hartuko du parte.
4. EBALUAZIOA
Ebaluazioa egiteko curriculumeko “d “fitxa ( prozesuaren ebaluazioa) erabiliko
dugu. Gaitasuna bukatu ahala ( hiru astean behin) beteko da. ( 6. eranskina)
Bestalde, ekainean, urteko ebaluazioa egingo da. Lorpenak, zailtasunak eta hobetu
beharrak jaso dituen ebaluazioa izango da. ( 7. 8. eta 9. eranskinak)
ANIZTASUNAREN TRATAERARAKO PLANA
Maria eta Jose Ikastetxean inklusibitatearen ikuspuntutik lan egiten da eta ikasleak
bere gaitasun guztiak garatzen dituela ahalbidetuko du, gehiengoei begiratuz, ikasle
bakoitzak dituen gaitasunen garapen maximoa lortu nahian. Horrela gaitasun guztiak
lantzeaz gain, ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako arreta pertsonalizatu bat
eskaintzeko aukera ziurtatzen da.
Aniztasunari arreta eskaintzen zaiola ahalbidetzeko honako neurri hauek
erabiltzen dira:
Ikasleen behar berezien detekzio goiztiarra.
Beharra dagoenean, antolaketako zein curriculumeko errefortzuak, talde orokorrean
laguntza emanaz, talde txiki malguetan, bakarkako saioetan,…
Ikasleen orientazio akademikoa, kontutan izanik interesen, motibazioen eta
gaitasunen aniztasuna.
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
18
BESTE PROIEKTUAK
KUDEAKETA – KALITATEA HEZKUNTZAN PROGRAMA
Maria eta Jose ikastetxearen kudeaketa elkar loturik dauden bi ideetan oinarritzen
da alde batetik kalitatezko sistemetan oinarritutako kudeaketa eta bestalde eguneroko
lanaren gardentasunean.
Gure hezkuntza estiloaren gardentasuna eta eraginkortasuna bermatzeko Maria
eta Jose Ikastetxean betidanik erabili dira kudeaketa sistema berrituenak. Horrela 1999
urtean, E.F.Q.M. (erabateko kalitaterako kudeaketa sistema) eredua ezartzen hasi ginen
eskolako jarduera desberdinetan.
Eredu hau ikasle eta gurasoen behar eta itxaropenak asetzera bideratuta dago
datuetan oinarriturik.
Bide honetan aurrera egiten ari garenaren adierazlea, 2008an Bikaintasunaren
inguruan emandako urratsak aitortuz eman ziguten diploma.
Kudeaketaren beste ezaugarrietako bat prozesu guztien gardentasuna da. Batetik
Ikastetxeko ikuspegia, estrategiak, helburu nagusiak eta huen hedapena urteko planean
denen eskura ditugu eta foro desberdinetan azaltzen ditugu eta bestalde benetako
gardentasuna bultzatzen dugunaren adierazle urtero egiten ditugun diru kontuen kanpo
ikustatzeak (auditoriak) dira.
BERRIKUNTZAK
Gaur egungo gizartea egunetik egunera aldatuz doa, egunetik egunera sortzen
dira berrikuntzak bizitzako esparru guztietan. Maria eta Jose Ikastetxean erne egoten
gara hezkuntza sisteman aplikatu daitezkeen aldaketekiko eta egokiak izan daitezkeenak
aztertu ondoren lehenesten ditugu eta ikastetxean ezarri.
Berrikuntzak nagusiki hiru ataletan ezartzen dira:
Pedagogian, metodologiak eraberrituz (Urtxintxa, Txanela eta Ostadar metodologiak
HH, LH eta DBHn), Teknologia berriak arloetan txertatuz (Eskola 2.0 Hezkuntza
sailak bideratutako programa eta Ikasys ikastolen elkarteko proiektua), elebitasuna
oinarri hartuta atzerriko hizkuntza indartzeko ikasgaiak ingeleraz (musika LH 3.
zikloan eta DBHn) eta ildo beretik hizkuntzen trataera bateratua, baloreetan
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
19
oinarritutako bizikidetza lantzeko Pentazitatea programa, gure Herriaren errealitateaz
jabetzeko “Bake Urratsak” proiektua, …
Teknologian, egungo aurrerapenak ikasleen ikasketetarako erabiliz (arbel digitala,
kainoia, ordenagailuak ,…) konpetentzia digitala ikasgai desberdinetara zabalduz eta
langileen lana erraztuz (intranet-a, datu-base zentralizatua, wifi konexia, ,…) .
2011 urtetik aurrera, “Ikasle bat ,ordenagailu bat” printzipioa aplikatuz, Lehen
Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako gure ikasle denak ordenagailuan era
autonomoan bakarka lan egiteko aukera dute.
Kudeaketan, sistema eta prozedura gaurkotuak ezarriz beti ere eraginkortasunik
handiena lortzeko (EFQM eredua) erabateko kalitatea Ikastetxeko esparru denetara
hedatzeko.
Dena den berrikuntzen inguruan ere eragile aktiboak izan nahi dugu, eta gure
filosofia berritzailearekin bat eginez proiektu berrien sortzaileak ere bagara. (Besteak
beste HHrako “Agur txupete, agur biberoi” prebentzio programa, LHrako “Irakurle lagun”
irakurketa prozesua errazteko programa, DBHrako “Irakurketa tailerra” irakurtzeko
zaletasuna pizteko programa).
AGENDA 21
Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza
programa bat da. Hezkuntza komunitatearen partaidetzen oinarritzen da eta udalerriko
garapen iraunkorrean parte hartu eta laguntzen du. Gure ikastetxeak hainbat urte darama
programa honen barnean. Urtero eskualdeko beste ikastetxeekin aukeratutako gai bat
lantzen dugu eta horren inguruan curriculumaren berrikusketa egiten dugu, herriko eta
ikastetxeko diagnostikoa eta horren ondorioz ekintza plan bat bultzatzen dugu. Beti ere,
lankidetza eta partaidetza helburu ditugularik, garapen iraunkorra guztion erantzukizuna
delako.
Emandako urratsak bide onetik doazela adierazteko, Eusko Jaurlaritzako
teknikoek Ikastetxea ebaluatu ondoren 2010-11 ikasturtean “Eskola Jasangarriaren”
ziurtagiria jaso dugu
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK (IKT)
Irakaskuntzan eta eguneroko lanean beharrezkoa den zerbaitetan bihurtu dira
teknologia berriak. Hori dela eta, aspaldidanik gaude buru belarri behar berrietara
egokituz eta etorkizuna prestatuz (IKT-ko proiektu global bat egina dugu). Ikastetxean
Maria eta Jose Ikastetxea Hezkuntza Proiektua
20
dugun teknologi azpiegitura guztiaren birmoldaketa prozesu batean gaude murgildurik eta
etorkizunerako proiektu global bat dugu. Hori kontuan harturik, 2010/2011 ikasturtetik,
informatikako teknikari bat dugu Ikastetxean lanean. Proiektua aurrera ateratzeko
beharrezkotzat jotzen bai genuen arlo honetan espezialista den pertsona bat.
Baina ez da nahikoa azpiegitura onak eta espezialista bat izatearekin, bertan
lanean dihardugun langileen ezagutza ere garrantzitsua da proiektua osatzeko
momentuan. Horregatik, ikasturtez-ikasturte pausu berriak ematen ditugu bai
azpiegituretan eta baita beraien erabilerarako ezagutzan ere.