Hezkuntza publikoaren aldeko mozioa

4
BILDU, IZQUIERDA-EZKERRA ETA NABAIKO UDAL TALDEOK ONDOKO MOZIOA AURKEZTEN DUGU KALITATEZKO HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE Nafarroako hezkuntza-sistema osasun onekoa izan da, eta inguruko herrialde aurreratuenetako hezkuntza-sistemen pare jar daiteke, hala eskolako arrakasta-tasei nola ebaluatutako gaitasunen emaitzei dagokienez. Zoritxarrez, lehentasuna izateari utzi dio jada Nafarroan, aurreko legealdian behintzat, hezkuntzako inbertsio publikoa urtez urte hobetu beharrak. Izan ere, 2009. urteaz geroztik ikusten ari garenaren arabera Hezkuntzako inbertsioa arian-arian murrizten ari zaigu urtetik urtera aurrekontuetan. 2010eko aurrekontuetan, jaitsiera ugariak aplikatu ziren Hezkuntzako hainbat kontusailetan: Beketan % 6 jaitsi zen; Irakasleen prestakuntzan, % 9 –jaitsiera horri 2009an jaitsitako % 50 gehitu behar zaiolarik–; Ikastetxeetako funtzionamendu- gastuetan, % 7,5; Teknologia berrietan, % 26; eta Guraso elkarteendako laguntzek ere behera egin zuten. 2011. urteko aurrekontuei dagokienez, bestalde, Aniztasunari erantzuteko kontusailak % 18 inguru murriztu ziren; Irakasleen prestakuntzakoa berriz ere jaitsi zen, % 20 jaitsi ere; 0-3 urte adin-tartean inbertsioak % 7 gutxitu ziren; eta Eskolaz kanpoko jardueretarako kontusaila desagertu egin zen. Horra Hezkuntza publikoan aplikatu den inbertsio-murrizketa progresiboaren hainbat adibide. Gobernuak inguratzen gaituen krisialdi ekonomikoa darabil ahotan Hezkuntza Publikoko murrizketa hauek justifikatu nahian, baina ezin dugu ahaztu nafar gizarteak badituela baliabide nahikoak hezkuntza-sistema publikoaren beharrei erantzuteko; beti izan da horrela, eta horrela izaten jarraitu behar du, are gehiago krisi garaian. Hartara, ezin onartuzkoak eta guztiz bidegabeak jotzen ditugu Hezkuntza Publikoan egindako murrizketak. Izan ere, oraina hipotekatu dugu jadanik krisia dela-eta; ez dezagun hipotekatu datozen belaunaldien geroa ere.

description

Hezkuntza publikoaren aldeko mozioa

Transcript of Hezkuntza publikoaren aldeko mozioa

BILDU, IZQUIERDA-EZKERRA ETA NABAIKO UDAL TALDEOK ONDOKO MOZIOA AURKEZTEN DUGU KALITATEZKO HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE

Nafarroako hezkuntza-sistema osasun onekoa izan da, eta inguruko herrialde aurreratuenetako hezkuntza-sistemen pare jar daiteke, hala eskolako arrakasta-tasei nola ebaluatutako gaitasunen emaitzei dagokienez.

Zoritxarrez, lehentasuna izateari utzi dio jada Nafarroan, aurreko legealdian behintzat, hezkuntzako inbertsio publikoa urtez urte hobetu beharrak. Izan ere, 2009. urteaz geroztik ikusten ari garenaren arabera Hezkuntzako inbertsioa arian-arian murrizten ari zaigu urtetik urtera aurrekontuetan.

2010eko aurrekontuetan, jaitsiera ugariak aplikatu ziren Hezkuntzako hainbat kontusailetan: Beketan % 6 jaitsi zen; Irakasleen prestakuntzan, % 9 –jaitsiera horri 2009an jaitsitako % 50 gehitu behar zaiolarik–; Ikastetxeetako funtzionamendu-gastuetan, % 7,5; Teknologia berrietan, % 26; eta Guraso elkarteendako laguntzek ere behera egin zuten. 2011. urteko aurrekontuei dagokienez, bestalde, Aniztasunari erantzuteko kontusailak % 18 inguru murriztu ziren; Irakasleen prestakuntzakoa berriz ere jaitsi zen, % 20 jaitsi ere; 0-3 urte adin-tartean inbertsioak % 7 gutxitu ziren; eta Eskolaz kanpoko jardueretarako kontusaila desagertu egin zen. Horra Hezkuntza publikoan aplikatu den inbertsio-murrizketa progresiboaren hainbat adibide.

Gobernuak inguratzen gaituen krisialdi ekonomikoa darabil ahotan Hezkuntza Publikoko murrizketa hauek justifikatu nahian, baina ezin dugu ahaztu nafar gizarteak badituela baliabide nahikoak hezkuntza-sistema publikoaren beharrei erantzuteko; beti izan da horrela, eta horrela izaten jarraitu behar du, are gehiago krisi garaian.

Hartara, ezin onartuzkoak eta guztiz bidegabeak jotzen ditugu Hezkuntza Publikoan egindako murrizketak.

Izan ere, oraina hipotekatu dugu jadanik krisia dela-eta; ez dezagun hipotekatu

datozen belaunaldien geroa ere.

Horregatik guztiarengatik, ondoko erabakia proposatzen dugu:

1. Deia egitea gure agintariei eta Parlamentuko ordezkariei, orain arte Hezkuntza

publikoaren kalitatea etengabe hobetzea ahalbidetu duten neurrietan edozein

atzerapausu ekidin dezaten.

2. Bermeak galdatzea, 2012. urteko aurrekontuetan murrizketa gehiagorik ez

izateko, eta Hezkuntzako inbertsioa berreskuratzeko.

3. Hezkuntza Departamentuari galdatzea ikasleen aniztasunari erantzuteko

esparruan eraginkortasunez aurreratzea ahalbidetzen duten neurriak eta

baliabideak ziurta ditzan.

Uxue Barkos Eva Aranguren Edurne Eguino

Nabaiko bozeramailea Bilduko bozeramailea Izquierda-Ezkerrako bozeramailea

LOS GRUPOS MUNICIPALES DE BILDU, IZQUIERDA-EZKERRA Y NABAI, PRESENTAMOS LA SIGUIENTE MOCIÓN EN DEFENSA DE UNA EDUCACIÓN PÚBLICA DE CALIDAD

El sistema educativo público de Navarra ha gozado de buena salud y está situado a la altura de los países más avanzados de nuestro entorno, tanto en las tasas de éxito escolar como en los resultados en las competencias evaluadas.

Lamentablemente la mejora progresiva de la inversión pública en educación parece que ha dejado de ser una prioridad en Navarra, al menos en la pasada legislatura. Desde el año 2009 venimos observando cómo en los sucesivos presupuestos la inversión en Educación se ha ido recortando de manera paulatina.

En los presupuestos de Educación de 2010 la partida de Becas se reduce un 6%, Formación del Profesorado baja un 9% y se suma al 50% que ya bajó en 2009, Gastos de Funcionamiento de los centros escolares disminuye el 7,5%, Nuevas Tecnologías un 26%, disminuyen también las subvenciones a las Apymas... En los presupuestos de 2011 las partidas de Atención a la Diversidad se reducen en torno al 18%, la partida de Formación del profesorado de nuevo en un 20%; las Inversiones en el 0-3 descienden un 7%; desaparece la partida de Actividades Extraescolares… Estos son algunos ejemplos de este recorte progresivo de las inversiones en la educación pública.

El gobierno pretende justificar estos recortes en Educación Pública aludiendo a la situación de crisis económica que nos envuelve, pero no debemos olvidar que la sociedad Navarra posee los recursos suficientes para atender las necesidades del sistema educativo público; siempre ha sido así y así debe seguir siendo, más aún en los momentos de crisis.

Consideramos inadmisibles y totalmente injustos estos recortes en la Educación Pública.

Ya hemos hipotecado nuestro presente con esta crisis, no hipotequemos también el

futuro de las nuevas generaciones.

Por todo ello se propone el siguiente acuerdo:

4. Hacer un llamamiento a nuestros gobernantes y a nuestros representantes

parlamentarios para que impidan cualquier retroceso en las medidas que hasta

ahora han venido permitiendo una mejora progresiva de la calidad de la

Educación Pública.

5. Exigir garantías de que no habrá nuevos recortes en los presupuestos para

2012, así como la recuperación de la inversión en Educación.

6. Exigir que Educación asegure las medidas y recursos que permitan seguir

avanzando eficazmente en la atención a la diversidad del alumnado.

Uxue barkos Eva Aranguren Edurne Eguino

Portavoz de Nabai Portavoz de Bildu Portavoz de Izquierda-Ezkerra