hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren...

7
TOLOSA Mahai- tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian5 Su festaren hasiera OHITURAUrteroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko dira gaur iluntzean San Joan suak JAIAKAbaltzisketan, Belauntzan eta Tolosan herriko jaien hasiera izango da; igandera bitarte luzatuko dira2-5 Leku askotan San Joan sua prestatzen aritu dira egun hauetan. Argazkian, San Blas auzoan. JOXEMI SAIZAR Urteroko ohitura berrituko da Tolosako Santa Maria plazan. AITOR ELDUAIEN hitz tolosaldeko eta leitzaldeko Harpidedunei banatuaAsteazkena2004-06-23II. urtea359. zenbakia a VILLABONA Euskararen erabilerak beherantz egin du Helduen %27ak egiten du bakarrik6

Transcript of hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren...

Page 1: hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren hasiera OHITURA Ur teroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko

TOLOSA�

Mahai-teniseanjolaseanGiro aparta izan da San Joan Sarian�5

SSuu ffeessttaarreenn hhaassiieerraa OHITURA�Urteroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko dira gauriluntzean San Joan suak

JAIAK�Abaltzisketan, Belauntzan etaTolosan herriko jaien hasiera izango da;igandera bitarte luzatuko dira�2-5

Leku askotan San Joan sua prestatzen aritu dira egun hauetan. Argazkian, San Blas auzoan. JOXEMI SAIZAR

Urteroko ohitura berrituko da Tolosako Santa Maria plazan. AITOR ELDUAIEN

hitzto

losa

ldek

oet

a le

itza

ldek

o

HHaarrppiiddeedduunneeii bbaannaattuuaa�Asteazkena�2004-06-23�II. urtea�359. zenbakia

a

VILLABONA�

Euskararenerabilerakbeherantzegin du

Helduen %27ak egitendu bakarrik�6

Page 2: hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren hasiera OHITURA Ur teroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko

SSaann JJooaann ssuuaarreenn aarrggiittaassuunnaakkhheerrrrii aasskkoottaakkoo ffeessttaa eettaa eekkiittaallddiieeii eemmaannggoo ddiiee bbiiddeeaa

D.GIBELALDE/O.ESKITXABEL

Udan murgiltzearekin batera,tradizioari jarraiki, makina batbaserri, auzo eta kale bazterre-tan sua piztuko dute gaurgauean. Baina ez hori baka-rrik. Suaren inguruan saltoegiteaz gain, kantuak, dantzak,afariak... izango dira, betiereherritarrak biltzea aitzaki har-

TOLOSALDEA�SAN JOAN JAIEN HASIERA

Albatzisketan eta Belauntzan jaiak egingo dituzte; Alegian, Amasan, Anoetan, Areson, Leitzan, Villabonan eta Zizurkilen ere ekitaldiak izango dira

2 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaASTEAZKENA, 2004ko ekainaren 23a SANJOANAK

Aia. Baserria salgai, bi solairukoa,bakoitza 250 m2-koa, gustu handizberritua, 61.000 m2-ko lursailarekinhornitua. Bi etxebizitza egitekoaukera.Aizarnazabal. 50.000 m2-kolursaila salgai. Alegia. Berrikuntza behar duenetxebizitza salgai; hirugarren pisua,garajea eta trastelekua.Anoeta. Etxebizitza eta garajeak,eraikuntza berriak, azken aukerak.Anoeta. 370 m2-ko 2 pabiloimodulotan salgai, berriak.Belauntza. 1.060 m2-ko pabiloia,erabat garbia, argitsua etagarabiarekin.Belauntza. 264 m2-ko eta 275 m2-

ko pabilioi berriak. Estreinatzeko.Donostia. Rodil zeharkalean 42 m2-ko apartamentu berritua, erabatkanpoaldera. 234.400 euro.Gaintza (Nafarroa). Hiru solairukobaserria salgai, berritzeko.Ibarra. 85 m2-ko etxebizitza.Berritzeko. Lehenengo pisua.Kanpoaldera.Ibarra. 85 m2-ko etxebizitza. Egoeraonean. Altzariez hornitua. 198.335euro.Ibarra. 85 m2-ko etxebizitza.Berritzeko; lehenengo pisua.Kanpoaldera.Ibarra. 75 m2-ko pabiloia salgai,2.500 m2-ko lursailarekinnekazaritzarako egokia.

Irura. Beheko solairuan dagoenapartamentua lorategiarekin.Itsasondo. Eraikuntza berrikoetxebizitzak; duplexa eta lorategiabeheko solairuan.Legorreta. 1.000 m2-ko pabiloiasalgai, 5.000 m2 dituen lursailazhornitua, erosteko edo alokatzekoaukera.Lizartza. Solairuko 130 m2 dituenhiru solairuko baserri berritua.Lizartza. 14.000 m2-ko pabiloiaksalgai. Eraikuntza berrikoak.Lizartza. Berrikuntza behar duenbaserria. 21.000 m2ko lursaila.Matxinbenta. Berritu beharreko lausolairuko etxebizitza.Segura. 60 eta 90 m2-ko 2

etxebizitza salgai, berrituak.Tolosa. Etxe atxikia. 180m2-koa, laugela, bainugela eta komuna. Altzarizhornitutako sukaldea.Tolosa. Nafarroa etorbidean 140m2-ko etxebizitza. Garajea aukeran.Tolosa. Errementari kalean berritutadagoen etxebizitza salgai, 2 gela,egongela, sukaldea, bainugela etatrastelekua. Kanpoaldera.Tolosa. Pablo Gorosabel kalean,garaje itxia salgai. 16 m2-koa.Tolosa. 180 m2-ko etxebizitza atxikia,4 gelakoa, bainugela eta altzarizhorbitutako sukaldea.Jaca. Hiri erdian, hiru gelakoa, bibainugela, egongela eta sukaldea;garajearekin.

iragarki laburrak�

dean, ekainaren 27an, Abal-tzisketatik Amezketara bi kilo-metroko bidean bi lagunen ar-teko norgehiagoka izango da;bata patinetan irtengo da eta,bestea, bizikletan. Azken hauberanduago irtengo da. Ondo-ren, zaldi karreran ere apus-tuak egiteko parada izangodute gerturatzen direnek.

Egitarau oparoak

Belauntzan, bi egitarau izangodira,bata Udalak antolatua,etabestea Jai Alternatiboen Ba-tzordeak antolatutakoa. Egita-rau ofizialari dagokionez, gaur,ohi bezala, San Joan sua izangoda. Antolatzaileek «herritar etagustu guztientzako laguntzen-tzat» antolatu nahi izan dute.Aurreko urteetan legez, ber-tsolariak, trikitilariak eta herrikirolak ez dira faltako. Ostirale-an haurrentzat pailazoak etaEriz magoa izango dira. «Magoeta pailazo onak eta gustaga-rriak izango direlakoan auke-ratu ditugu». Larunbatean, ai-patzekoa da sega apustuaizango dela herri kirolen arte-an. «Aspaldian ez da segalari-rik izan herriko festetan».

Bestalde, Belauntzako Jai Al-ternatiboetako Batzordeak os-tiral eta larunbaterako presta-tu du egitaraua. «Udaletxea la-purtua izan delako erabakidugu gure festak antolatzea».Ostiralean txupinazoa izangoda eta ondoren herri afaria.Eguraldiaren arabera,Gaztetxeaurrean edo frontoian izangoda afaria. Menua honakoa izan-go da: zainzuriak, entsaladilla,txuleta entsaladarekin, pos-trea,kafea,kopa eta purua.Pre-zioa 20 eurokoa da; jubilatu etalangabetuentzat 15 euro. Afa-riaren ondoren txinga eta tokatxapelketak izango dira. Larun-batean, besteak beste, fronte-nis eta tortila txapelketa eta jo-lasak izango dira. Antolatzaile-ek eskerrak eman dizkiete«lagundu diguten guztiei».

tuta. Suaren argitasunak alai-tasun eta egun zoriontsueiemango die bidea.

Gaur hasi eta igandera bitar-te ekitaldi ugari antolatu dituAbaltzisketako jai batzordeak.San Joan sua piztearekin bate-ra hasiko dira herriko jaiak; ha-ren inguruan dantza emanal-dia eskainiko dute, ohi bezala,herriko gazteek: «Urteroko

ohitura denez, entsegu gutxiegiten ditugu; atzo, esaterako,txistulariekin batera egin ge-nuen lehenengo entsegua;gaur, emanaldiaren aurretikbeste pare bat entsegu etadantzatzera», azaldu du IñakiArtolak, jai batzordeko kideak.

Berezitasunez josia dago,bestalde,Abaltzisketako jaieta-ko egitaraua. Musika taldeen

atsedenaldietan egingo dituzteekitaldi berezi gehienak:«Atsedenaldietan jende askoetxeratzen zela ikusita, tartehori betetzea erabaki genuen»,azaldu du Artolak. Horrela,gaur, zurito apustua egingodute; etzi, txerrikume harrapa-keta eta etzidamu txinga apus-tua. Azken hori ez da izangojaietako apustu bakarra. Igan-

Eskualdeko herri askotan piztuko dute bihar gauen San Joan sua; askotan, herriko jaien hasieraren iragarpena izango da, gainera. MAIDER JAUREGI

Page 3: hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren hasiera OHITURA Ur teroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko

tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaASTEAZKENA, 2004ko ekainaren 23a 3SANJOANAK

SSAANN JJUUAANN JJAAIIAAKK�EGITARAUAK ETA EKITALDIAK

ABALTZISKETA

Gaur. 21:30. San Joan sua. OndorenSan Joan dantza eta Sokadantza herriko gazteen eskutik.22:30. Asto karrera.23:30. Nekin taldea etaImuntzo eta Belokiren saioa.Atsedenaldian, zurito apustua.Bihar. 11:00. Meza nagusia.Ondoren, jubilatuentzakohamaiketakoa.11:30. II.Plater Tiraketa.17:30. Pilota partidak.Ondoren bertso saioaLarrañaga eta Narbaizarekin.22:30. Erromeria Epelde etaLarrañaga trikitilariekin.Etzi. 16:30. Ume jolasak herrikogaztetxoentzat. Ondoren,txokolatada eta trikitixa.20:30. Herri afaria. Ondoren,erromeria Etxabe anaiekin.Atsedenaldian. Txerrikumeharrapaketa pilotalekuan.Ekainak 26 (larunbata). 16:00. II. Mus Txapelketa.21:00. Sagardo dastaketa.23:30. Triki ta ke taldea.Atsedenaldian, txinga apustua.Ekainak 27 (igandea). 17:00. Apustua; lagun batpatinetan txirrindulari batenaurka.17:00. Ondoren, zaldi karrera.18:30. Mugerza eta Otaegiaizkolariak herriko plazan.22:30. Izer eta Alabier.

ALEGIA

Gaur. 20:00. Txintxarri abesbatzak,

txistulari taldeak, dantzataldeak eta Tolosako MusikaEskolako akordeoilari taldeakBordondantza eskainiko duteplazan. Ondoren, sua piztukodute.Bihar. 20:00. Zahagi ardoa plazan.

AMASA

Gaur. 20:30. Herri afaria plazan.Ondoren, sua.

ANOETA (EGITARAU OFIZIALA)

Gaur. 18:00. Buruhandi etaerraldoien kalejira.19:00. Udalak ardoa etagailetak eskainiko dituudaletxeko arkupeetan.20:30. Herri afaria izango daplazan.22:45. Loatzo Musika Eskolakotxalapartariak.23:00. Suaren inguruan SanJoan kantuak, San Joanzortziko dantza eta erromeria.Bihar. 11:00. Kalejira Anoetakotxistulariekin.12:00. Meza udal dantzariekineta txistulariekin.13:30. Herriko jubilatuenbazkaria eta dantzaldiaBentaldea bodegoian.

ANOETA(KONTZENTRAZIOA)

Gaur. 22:45. Kontzentrazioa FestaAlternatiboen Batzordeak

deituta San Joan suareninguruan.

ARESO

Gaur. 21:00. Afaria haurrentzatguraso elkarteak eramana.Plazan.22:00. San Joan sua.

BELAUNTZA (EGITARAU OFIZIALA)

Gaur. 21:00. San Joan sua.Ilunabarrean, erromeriagoizaldera arte Paritrikitilariekin.Bihar.11:00. Meza nagusia. Jarraian,txistulariak, eta ondorenhamaiketakoa tabernan.12:00-14:00. Herritarreneskulan erakusketa KulturEtxean.Jarraian. Jokin Sorozabal etaMillan Telleria bertsolariak.18:00. Pilota partida frontoian:Retegi II.a-Oteiza eta Belloso-Jauregi.Ondoren. Bertsolarienbigarrengo saioa.Jarraian. Edurne eta Uxunetrikitilariak.23:00. Erromeria goizalderaarte Edurne eta Uxunetrikitilariekin.Etzi. 12:00-14:00. Eskulanerakusketa Kultur Etxean.13:00. Mus eta punttutxapelketa.16:30. Haur jolasakpailazoekin alaiturik eta Erizmagoa.

21:00. Herri afaria, OskarEstanga eta Jaione Olazabalmusikaren Berriketanemanaldiarekin batera.Ondoren. Pagadi anaiaktrikitilariak goizaldera arte.Ekainak 26 (larunbata). 12:00-14:00. Eskulanerakusketa Kultur Etxean.13:00. Mus eta punttu finalak.18:00. Segalariak, aizkolariaketa harrijasotzailea. Ondoren,txinga, toka eta bolo txapelketa.Jarraian. Epelde etaLarrañaga trikitilariak.21:00. Kostila jateabarrikotearekin.Jarraian. Epelde etaLarrañagarekin erromeria.

BELAUNTZA (JAI ALTERNATIBOAK)

Etzi. 21:00. Txupinazoa eta ondorenherri afaria. Afalostean txingaeta toka txapelketa.Ekainak 26 (larunbata). 11:00. Hamaiketakoa etaondoren mus eta punttutxapelketa.16:00. Haur jolasak.18:00. Frontenis txapelketa.20:00. Tortila txapelketa.21:00. Gazte jolasak.

LEITZA

Gaur. 18:00. Umeen Ingurutxoaplazan. Ondoren, txistorraotartekoak freskagarriekin.21:00. Herri afaria herrikoplazan.23:00. San Joan sua.00:00. Incansables txaranga.

TOLOSA

Gaur. 16:00. Berazubin, atletismoa.III. Gazte Kopa, RobertoCabrejas I. Memoriala.17:00. Txistularien kalejira.17:30. Erraldoi etaburuhandiak, TolosakoDultzaineroekin, Plaza Berritik.18:00. Incansables txaranga.18:00. Suziria, udaletxekobalkoitik, eta kanpai hotsa,jaien hasiera iragartzeko. PlazaZaharrean, haur ikuskizunaGorringo taldearen eskutik.18:30. Tolosako margolarienXXXVIII. Erakusketareninaugurazioa, Txinpartan. 19:00. Igarondon SquashTxapelketaren finala: XIV. SanJoan Saria.19:30. Udalbatza PlazaZaharretik abiatuko daArrameleko San Joan kaperakobezperetan eta arrats otoitzetanparte hartzeko.20:00. Djambutu Thiossanemusika taldearen kalejira.22:00. San Joan sua, SantaMaria plazan. Ondoren,Udaberri Dantzari Taldea etaTolosako Musika Bandakjardungo dute. Jarraian,Tolosako Orfeoiaren kantaldia.23:30. Su festak, PirotecniaZaragozana. Ondoren, EuskalHerria plazan DjambutuThiossane taldea.

ZIZURKIL

Gaur. 20:00. San Joan sua JoxeArregi plazan eta udaletxeaurrean.

‘San Joan bezpera, sarna fuera’esanez, hiru salto su gainetik

LEITZALDEA�SAN JOAN BEZPERA

Iluntzean afariak egingo dituzte Leitzan eta Areson

JAIONE ASTIBIA

Gaurkoa gau berezia dela dioedozeinek galdera eginez gero.Baina hori baieztatzeko arrazoioso desberdinak erabiltzen di-tuzte batzuk zein besteek: uda-ren etorrera eta horrekin opo-rrak iritsi diren seinalea ikaslejendearentzat, beste festa

egun bat gehiago beste batzu-rentzat, sorginkeria kutsuzjantzitako gaua besteentzat...Ospakizun berezi samarra ba-dela ezin uka daiteke: herriguztietan San Joan sua biztenda gauerdi inguru horretaneta, askotan, gainetik salto egi-ten da.

Gauerdian bizten den sua-

ren gainetik salto eginez has-ten da eguna. Garai bateko si-neskerekin bat heldu direnek,gainera, hiru salto eginen di-tuzte, urte guztian osasun onaizateko eskatuz, eta herrikohainbat jenderi galdegin etaadierazi dutenez, honako esa-nera hau oihukatuz: San Joanbezpera, sarna fuera!

Edozein moduz, festa horre-tan modu batean edo besteanparte hartzen duen guztiak, la-gun eta ezagunekin egotekobaliatuko du gaua lehen or-

Lehen sua ipuruz egiten bazen ere, orain, kartoiz. JAIONE ASTIBIA

duetatik hasita eta mahaiarenbueltan gainera, ia betiko ohi-turari jarraituz: Leitzan mila la-gun inguru bilduko dira herri-ko plazan.

Page 4: hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren hasiera OHITURA Ur teroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko

UUrrtteekkoo ggaauurriikk mmoottzzeenneeaann

IRATXE ETXEBESTE

Urteko gaurik motzena izangoda gaurkoa. San Joan bezpera.Usadioak hala dio: San Joansuak izpiritu txarrak uxatzekobalio duela. Etxean alferrik zi-ren tramankuluak pilan jarrieta erre egiten zituzten garaibatean. Egun ere pilatzen di-tuzte sua ahalik eta handienizan dadin. Batzuk su garrengainean egiten dute salto, etabesteek aski dute haiei begira-tzearekin. Eskualdeko herrigehienetan bezala, Tolosan eremodu berezian ospatuko dutegaur San Joan bezpera.

22:00etan hasiko da SanJoan sua laguntzen duen eki-taldia. Ordu horretan San Joanmartxa joko du Tolosako UdalMusika Bandak oholtza gaine-tik, eta herriko musikariak doi-nu hori jotzen ari diren heineanpiztuko dute sua Santa Maria-ko plazan. Tolosako Udalekoagintariak bertan direla, herri-tarrek suaren inguruan saltoegiteko aukera izango dutehandik aurrera orduerdiz-edoeta behin sua itzalita dagoene-an Udaberri Dantzari Taldea-ren emanaldia hasiko da. SanJoan zortzikoa jo ondoren, ka-lez kale ibiltzera abiatuko daTolosako Musika Banda.

Zortzi dantza eskainiko di-tuzte Udaberriko neskek etamutilek 22:25ean hasita. Ur-diain, Agurra, Zinta dantza,Brokel dantza, Makil handi, Uz-tai Txiki dantza, Jorrai dantzaeta San Joan dantza, hain zu-zen ere.Txistulariek jotako doi-

TOLOSA�SAN JOAN SUA

San Joan bezperako sua piztuko dute 22:00etatik aurrera Santa Maria plazan; Tolosako Udal MusikaBandak, Udaberri Dantzari Taldeak eta Tolosako Orfeoiak ohiko ikuskizuna eskainiko dute gaurkoan

Jende ugari bilduko da gaur San Joan suaren bueltan; argazkian, iazko ekitaldia. AITOR ELDUAIEN

4 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaASTEAZKENA, 2004ko ekainaren 23a SANJOANAK tolosaldeko eta leitzaldeko hitza

ASTEAZKENA, 2004ko ekainaren 23a 5SANJOANAK

nuen menera, sanjoanetakoohikoak dira dantzatuko dituz-ten guztiak, eta horietako ba-tzuk, gainera, egun horretanbaizik ez dituzte eskaintzen.

Udaberri Dantzari Taldeakemanaldia bukatu bezain las-ter Tolosako Orfeoiak kantatu-ko du, ohiko legez. 23:00ak in-guruan hasiko da abesbatza-ren saioa, eta hiru pieza kan-tatuko ditu Sanjoan zortzikoa-ren aurretik: B. ZapirainenTxanton Piperri (Himno final),S. Esnaolaren Dringilindroneta Javier Bello Porturen Ho-menaje a Iparragirre. Azkenik,Eduardo Mokoroaren Sanjoanzortzikoa kantatuko du Tolosa-ko Orfeoiak, eta azken kantahorretarako publikoaren la-guntza izango du gaur ere.

Antolatzaileek adierazi dute-nez, 23:15ak aldera amaitukoda, ondo bidean, San Joan suaospatzeko jaialdia. Euskal Te-lebistak zuzenean emango duaurtengoan San Joan sua Tolo-satik. San Joan bezperako eki-taldi nagusiaren ondotik sufesten lehenengo bilduma es-kainiko dute Zumardi Txikitik;Pirotecnia Zaragozanaren es-kutik izango dira su artifizialakgaur gauean. Egunari amaieraemateko, Afrikatik etorritakotalde batek jardungo du Eus-kal Herria plazan, SenegalgoDjambutu Thiossane taldeaariko da, izan ere, kontzertuangauerditik aurrera.

Urteko egunik luzeenaz go-zatu nahi duenak badu, hortaz,bezperan festan hasteko aitza-kiarik. Eta nola.

Giro aparta I. San JoanMahai-Tenis Txapelketan

TOLOSA�MAHAI-TENISA

30 gaztetxok hartu dute parte; mahai-tenisasustatzea eta ezagutzera ematea, gakoa

L. MONTES

I. San Joan Mahai-Tenis Txapel-keta jokatu zen larunbateanBeotibar pilotalekuan. Eta giroapartarekin jokatu, gainera.

Herriko ikastetxeetako 30gaztetxok hartu zuen parte, 4eta 6 jokalariko taldetan bana-tuta. Denek denen kontra joka-tu behar zuten, eta multzo ba-koitzeko lehenak eta bigarre-nak mahai-tenisean jokatzekopalak eta pilotak jaso zituzten.

Gipuzkoako Federazioak an-tolatu zuen txapelketa, TxemaArmentia eskualdeko ardura-dunaren laguntzarekin. «Ma-hai-tenisa bultzatzea eta eza-gutzera ematea» izan dute hel-buru. Lehen hitzorduarekin«pozik» azaldu dira, eta aurre-rantzean ere «kirol hau indar-tzeko eta gaztetxoak trebatze-ko» ahaleginetan jarraitukodutela adierazi dute.Hainbat parte-hartzaile, lehian, Beotibar pilotalekuan. HITZA

Hamar taldelehian EnriquePinedaren oroimenezkoan

TOLOSA�

Errenteriako taldeakirabazi zuen; Ibarraeta Tolosa, laugarreneta bosgarren

L. MONTES

Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafa-rroako, Iparraldeko, Errioxa-ko (Espainia) eta Asturiaseko(Espainia) xake jokalaririkonenak elkartu zituen, igan-dean, Enrique Pinedarenoroimenezko XXVIII. XakeTxapelketak. 10 taldek hartuzuen parte Zerkausian joka-tutako XXXI. San Joan Nazio-arteko honetan.

«Eguraldi kaskarra izanarren, jende asko hurbilduzen txapelketara, batez ereZerkausi sarreran jarri zenxake erraldoiarekin Tolosakoeskolarrek eskainitako era-kustaldiek erakarrita», azal-du dute Tolosa-Ibarrako Xa-ke Elkartekoek.

Gipuzkoako txapeldunakirabazi zuen, ErrenteriakoFomento-Beraun Bera talde-ak. Bigarren Bizkaiko Zorno-tza taldea izan zen, txapeldu-narengandik oso gertu. EtaSociedad Ajedrecistica Lo-groñesa taldea, Errioxakotxapelduna, sailkatu zen hi-rugarren postuan. Txapelke-tako «ezustekoa» bertakotaldeek eman zuten, Ibarra-koak eta Tolosakoak, «inorkespero gabe» laugarren etabosgarren sailkatu baiziren.Bestalde, txapelketako joka-lari onenaren saria Zornotza-ko L.J. Ariasek irabazi zuen.

Atletismo topaketa handia BerazubinTOLOSA�ATLETISMO

Roberto Cabrejasen I. Oroimenezkoa eta III. Euskadiko Gazte Kopa jokatuko dira gaur

LEIRE MONTES

Herria jai giroan murgilduta,atletismo topaketa handiaizango da, gaur, Berazubin: III.Euskadiko Gazte Kopa eta Ro-berto Cabrejasen I. Oroime-nezkoa jokatuko dira,16:00etan hasita.

«Hiru urte pasatu dira Ro-berto Cabrejas istripuz hil zela.Tolosa CFren historiaren altue-ra-jauziko atletarik esangura-tsuena izan da. Horregatik,atleta ohiekin, eta Robertorenlagun eta senitartekoekin bate-ra, haren oroimenezko proba

antolatzeari ekin genion», azal-du dute Tolosa CFko ordezka-riek.

Cabrejasek Moskuko Olin-piadetan hartu zuen parte,1980an; 1983an, Mundialetan,37 aldiz izan zen internaziona-la; eta Espainiako txapelkete-tan 10 titulu irabazi zituen. Gai-nera, aire librean bere marka-rik onena, 2,26 metroko jauzia,Espainiako laugarren marka-rik onena da oraindik.

Zenbait atleta esanguratsukhartuko dute parte biharko txa-pelketan; besteak beste, RuthBeitia, Marta Mendia, Arrate

Azkona, Gema Martin, Ana Ro-mera eta Laura Mayoz neske-tan, eta mutiletan Arturo Ortiz,Ignacio Perez, Ivan Vadillo,Edorta Aranburuzabala, BrunoMartinez eta Jon Azpiazu.

Bestalde, Euskadiko eta Gi-puzkoako Federazioak antola-tuta, III.Gazte Kopa jokatuko dabihar ere Berazubin. 17 urteazpiko atletek hartuko duteparte proba honetan.

Hainbat probari ekin behar-ko diete parte-hartzaileek: 100metro, 200 metro, 800 metro, lu-zera-jauzia, 4x100 erreleboak,eta pisu-jaurtiketa —mutilek

lauzpabost kilogramo, eta nes-kek hiruzpalau—.

Gurpildun aulkiko atletak

Hirugarren urtez jarraian, gur-pildun aulkiko atletek ere partehartuko dute gaurko atletismotopaketan. III. San Joan Sariajokatuko dute Euskal Herriosotik etorritako atletek.

«Integrazioa» aldarrikatunahi dute antolatzaileek: «Pro-ba honen helburua atleten ar-tean bereizketarik ez egitea da,hitzordu honetan denak bateraaritzea nahi dugu».

SSAAIILLKKAAPPEENNAA�

A multzoa. 1. AndoniZumeta; 2. Julen Rekejo; 3.Iker Zabala; 4. Xabier Benito;5. Iker Izar; 6. Moises Garay.B multzoa. 1. Iñigo Irazu; 2.Alberto Limousin; 3. AsierSarasua; 4. David Garro; 5.Pedro Casas; 6. Mikel Aierbe.C multzoa. 1. Juan Gil; 2. Julen A. Alberdi; 3. MattinBelaunzaran; 4. Ekaitz Saizar;5. Aitor Zuzuarregi; 6. JavierZalduendo.D multzoa. 1. Marta Garcia; 2. Maikel Labaka; 3. RubenGarcia; 4. Javier Rivero.E multzoa. 1. Asier Pagola;2. Haritz Arrieta; 3. XabierGarmendia; 4. BittorFernandez.F multzoa. 1. Jon Laka; 2. Mikel Arsuaga; 3. JonTapiz; 4. Imanol Iruarriz.

Page 5: hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren hasiera OHITURA Ur teroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko

EEuusskkaarraarreenn eerraabbiilleerraakkbbeehheerraannttzz eeggiinn dduu aazzkkeenn uurrtteeeettaann

GARAZI AZKUE

Pasa den urtearen bukaeranburutu zuen euskararen kaleneurketa Sei Euskara Elkarte-ak. Kalean euskara zenbat era-biltzen den eta nork erabiltzenduen neurtu zuen Villabonakokaleetan.

Orain, emaitzak plazaratu di-tuzte. Kalean, euskara,%39,5ak baino ez du erabiltzenherrian. 2001 urtea eta 2003urtea bitartean, beherantzkojoera izan du erabilerak, 12puntu jaitsi da azken biurteko-an horietan.

Azokan gutxien

Villabonako zonaldeka azter-tuz gero, azokan jaso dute era-bilera maila baxuena gainon-tzeko herriko ibilbideekin al-deratuta, %34a. Dena dela,2001urtean egindako neurke-tan aldea «dezente handiagoa»zela argitu dute.

VILLABONA�EUSKARA

Gazteen %68ak egiten du euskaraz, haurren erabilera%53koa da eta helduen %27ak hitz egiten du euskaraz

Villabonan gazteak dira eus-kara gehien erabiltzen dute-nak, %68ak egiten du euska-raz. Haurren erabilera, berriz,gazteenaren azpitik ageri da,%53. Hala ere, euskara kaleangutxien erabiltzen dutenak hel-duak eta adinekoak dira,%27ak hitz egiten du euskaraz.

Euskararen bilakaera

Bilakaerari dagokionez,2003ko neurketa honetan be-herakada sumatu du Sei elkar-teak, gazteetan izan ezik.

Haurren atalean jaitsiera«kezkagarria» izan dela aipatudute, 27 puntu jaitsi baita; etajaitsieraren abiadura ere az-kartu egin da azken urteetan.

Gazteen sailean, hazkundeamantendu da azken urteetan;azken neurketako igoera na-barmena da. Helduetan, berriz,beherantzko joera ikusi dutebiurtekoan, eta, adinekoetan,beherantzko joera hartu du.

Haurren presentziak euska-raren erabilera hazi egiten dugehienetan, baina presentziasoilak ez du eraginik nagusienerabileran. Haurrak daudene-an, euskaraz hitz egiten dute-nak %48,3a dira; haurrak ezdaudenean, berriz, %40,2akegiten du euskaraz. Haurrakberaien artean hitz egitekoanedota nagusiekin harremane-tan bai igotzen da erabilerarenportzentaia.

Datorren urteetan

Orain lortu dituzten emaitze-kin, datozen urteetako bilakae-raren batazbesteko datuak ereplazatu dituzte Sei Kultur El-karteko kideek. Villabonan,2001 urtean 3.698 euskaldunbaziren (%67,5), 2007 urtean3.956 euskaldun egongo direlaaurrikusten dute (%68,5) eta2.014 urtean, berriz, 4.280izango dira euskaldunak(%69,8).

ZIZURKIL�

Igandeko SegaTxapelketaneskualdekorik ezZizurkilen izan zen igandeanGipuzkoako Segalari Txapel-ketako bigarren sailkapena.Lau segalaritik bik lortu dutefinalerako txartela. Eskual-deko segalariek ez dute zor-terik izan oraingoan. Mitxele-na eta Navarro sailkatu dirafinalerako, eta, Aranalde, Do-rronsoro eta Etxeberria Gi-puzkoako txapelketatik kan-pora gelditu dira. Finala uz-tailean izango da Larraitzen.

VILLABONA�

Etxeberriak 12 kilo galdu ditu jada

IRURA�

Goiza pasa-kobilera gaurliburutegianGoiza pasa, Irurako Udalakantolatutako udaleku irekie-tako bilera izango dute gaurgurasoek. Izena eman dutenhaurren gurasoak bildukodira gaur, udalekuen progra-maren berri izan dezaten.Irurako liburutegian bildukodira 19:00etatik aurrera.Udalekuak datorren astele-henean hasiko dira, eta uztai-laren 30a arte luzatuko diragaztetxoentzat.

Lander Etxeberria. HITZA

Lander Etxeberria billabona-tar presoak gose greban ja-rraitzen du bere entregaarriskua dela-eta. Dagoene-ko 23 egun daramatza ba-rraualdian eta 12 kilo galduditu. Ramontxo Naveiro Dra-guingnango (Frantzia) kar-tzelan dagoen beste euskalpresoa ere gose greban hasida Etxeberriari eta senideeielkartasuna adierazteko.Bestalde, sinadura bilketare-kin jarraitzen dute billabona-tarrek; dagoeneko 2.300 si-nadura bildu dituzte. Sinadu-ra horiek guztiak, Villabo-nako Udalak konpultsatuta,Frantziako hainbat ministeri-tzatara bidali dira, Etxebe-rriaren askatasuna eskatuz.

6 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaASTEAZKENA, 2004ko ekainaren 23a TOLOSALDEA

Herriko jaietangertatutakoenaurrean salaketa

Lehen-lehenengo, nire agurrikberoena anoetar guztioi, de-nok aurtengo herriko jai hauekondo pasatuko zenituztela es-pero dudalako; eta eskerrikasko bihotz-bihotzez jai haue-tan bisitatu gaituzuen guztioiere.

Eta dagoeneko jaien bukae-rara iritsi garen honetan —23ko sua eta San Joan egunabesterik ez baitzaizkigu falta—aurten gertatu diren zenbaitgorabeheraren berri Anoetakoherriari esplikatu beharreangaudela iruditzen zait.

Honezkero denok jakingoduzuenez, jai ofizialez gainerajai alternatiboak ere izan ditu-gu aurten.

Ahalegin guztiak egin dituguhasieratik bertatik denok he-rriko jai bateratu eta bakarrak

GGUUTTUUNN@@KK�

izan genitzan, ekitaldi eta ideiaguztiak egitarau bat bakarreanbiltzeko asmoarekin. Aurrekourteetan ere egin izan den be-zalaxe, alegia, interesatuta zeu-den herritar guztientzat ateakzabalik jokatuz Jai Batzordea-ren bileren bitartez.

Baina aurten ezin iritsi izangara konponbide batera, zen-bait postura eta planteamenduitxi baino itxiagok hartarakobide oro oztopatzen zuelako.

Lehen unetik hasi ziren JaiBatzordearen bilerak hanka-trabatzen, eta gero beren setanokerrera jo baino ez zutenegin, hainbat trikimailu eta za-pokeria tarteko txosnak kostaahala kosta Haur Parkearenondoan jarrarazi nahi izan zi-tuztenean, etab.

Leku hori, gure ustez, ego-kiagoa da neskato-mutikoenjolastokirako, bere barraka etaguzti. Hain zuzen ere, urterenbateko ezinbesteko arrazoien-gatik izan ezik (egiten ari zirenobrak, etab.), gainerakoetan

hor ipini izan dira beti barra-kak, eta haiek ere erabat onar-tu izan dute hori aurten arte.

Are gehiago: bilera bateaniritsi ziren, Udalak baimenaematen ez baldin bazien, kostaahala kosta leku horretan mun-tatzeko mehatxua egitera ere.

Beste lekuren batean ipin-tzeko aukera ere aipatu ge-nuen, baina horiek ezezko biri-bilarekin erantzun diote betiproposamen orori.

Azkenean, ipin zitezkeenhainbat leku aztertu ondoren,denetan egokiena Igarabidekalea (San Joan eta Idiakaitzarteko zatia) izango zela irudi-tu zitzaigun.

Jarrera erabat setatiarekin,ordea, eskuartean izan dituz-ten baliabide guztiak erabili di-tuzte herriko jaiak —betikojaiak— hankatrabatu eta era-gozteko, antolatuta zeuden jar-dueretan parte hartzeko prestzegoen jendeari deiak eta eraguztietako presioak eginez,edota ez parte hartzera behar-

�izena eta herria adierazi; HITZAk gutunak mozteko eskubidea du

tzen edo «konbentzitzen» saia-tuz.

Jaien aurre-aurreko egun etaorduetan bertan, festen ingu-ruko propagandako kartelakerretiratuz, herri kirolak egite-ko behar zen materiala lapurtuedo ezkutatzeraino iritsi ziren;plazako giro musika behin etaberriz kentzeraino; udal lokalbat inolako baimenik gabe be-ren jarduera pribatuetarakoerabiltzeraino; erraldoi eta bu-ruhandiekin erabiltzen denmateriala lapurtzeraino,...

Ekainaren 12ko egunsen-tian, alkateak eta zinegotzi ba-tzuek hitzezko eraso bortitzajasan behar izan genuen, haiekberek txosnak zeuden lekuan02:30ak aldera argindarrareninstalazioa gaizki erabiltzearenondorioz sortutako intzidentebatengatik. Izan ere, beren soi-nu ekipoen konexioak gaizkimuntatuta zeuzkatelako, argin-darra etenda geratu baitziren,Iberdrolaren erregistro-kaxa-ko fusible bat erreta.

Pertsona batzuek ondo bai-no hobeto aprobetxatu zutengorabehera hori udalbatzakokideei erasotzeko.

Herri honetako udalbatzaosatzen dugunok jende guztia-ren aurrean salatu nahi dugutalde batzuen «indarrean» ba-bestuz horrela jokatzen dutenpertsonen jarrera, eta gure in-dar guztiarekin salatu ere ho-rrelako portaerak eta manipu-lazioak.

Eta begirune eta errespetufaltaz hitz egingo dute gero!

Nork galdu dio hemen erres-petua nori?

Gauzak horrela, udalbatzahonek, aurtengo jaietan sortuden giroa dela-eta, San Joanzortzikoa ez dantzatzeko era-bakia hartu du; baina, hala ere,sua piztuko dugu eta San Joanmartxa abestu ere bai denonartean.

Ea su horrek elkarrengandikurruntzeko ez, baina elkarga-natzeko balio izaten digun.

ANOETAKO UDAL KORPORAZIOA

Page 6: hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren hasiera OHITURA Ur teroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko

UUddaall llaannggiilleebbeerrrriiaakk bbii uuddaalleettaann

JAIONE ASTIBIA

Leitzaldeko bi herrietako uda-letan aldaketak izanen dira,langilegoan

Leitzari dagokionez, udal-idazkaria ordezkatzeko lehia-keta oposaketa egiteko bideandira. Froga hauetan parte har-tu ahal izateko izena ematekoepea atzo bertan, asteartea,bukatu zen, eguerdian, eta seilagunek eman dute izena, jaki-tera eman dutenez, emaku-mezkoak guztiak ere.

Eta frogak, beraz, bihar ber-tan hasiko omen dira, Leitzakoliburutegian, euskararen gai-nekoarekin. Hau EGA edo pa-rekorik ez duten hautagaiekegin beharko omen dute etagainditzen dutenek jarraituahalko omen dute lehiaketare-kin. Beste bi frogak, hil honen28an eta hurrengoaren 5eanburutuko dituzte.

Lehiaketa oposaketa hauateratzen duen langileak segi-tuan ekinen dio lanari, festaaurrerako eta lau hilabetez ari-ko da horretan.

Albinte berria

Areson, berriz, Xabier Nietoizanen da herriko albinte be-rria aurrerantzean, hori hauta-tzeko egin ziren frogak gaindi-tu eta gero.

Zerbitzu anitzetako langileadeitzen zaion lanpostua bete-

LEITZALDEA�UDALA

Leitzan udal idazkaritarako oposaketa-lehiaketa eta Areson albinte berria

Aresoko Udaleko langile izanen da albintea. JAIONE ASTIBIA

tzeko, bi froga egin behar izanzituzten izangaiek, egun bane-tan, bata teorikoa eta besteapraktikoa. Bost lagunek emanzuten izena eta lehiaketan par-te hartu zutenetatik bi, herrianbertako biztanleak direla jakindu HITZAk.

Froga guztiak bukatu etagainditu zituena Nieto beraizan omen zenez, lanpostua be-rea izanen da aurrerantzean.

Aipatu lanpostu honek egu-nerdiko lana omen du eta bereeginkizuna herri lanetan jar-dutea izanen omen du, beti ereudalaren langilegoko partaideizanik.

Langile berri horren izenda-pena, hurrengo udal batzarre-an eginen omen dute, aditzeraeman dutenez.

tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaASTEAZKENA, 2004ko ekainaren 23a 7TOLOSALDEA-LEITZALDEA

TTEELLEEFFOONNOOAAKK�

LARRIALDIAK

�112Alegialdea. Osasun z.: 653212Anoeta-Alkiza-Hernialde.Medikua: 65 23 39Asteasu. Medikua: 69 24 23Berastegi-Elduain. Medikua:68 33 61Bidegoian. Medikua: 68 11 34Ibarraldea. Osasun etx: 672411Ikaztegieta. Medikua: 65 33 29Irura. Osasun zentroa: 69 07 20Leitza. Osasun z.: 948 510800Lizartza. Medikua: 68 20 77Tolosa. �Anbulatorioa, larriald:461111�San Esteban: 00 68 00�Gernikako arbola: 00 69 00�Asunzion klinika 67 57 99 -67 53 90 (larrialdiak)�Udaltzaingoa: 67 58 58�Gurutze Gorria: 67 48 88�Ertzaintza: 53 88 20Villabona-Aiztondo.Anbulatorioa: 00 69 70Zizurkil. Aiztondo zerb: 693930

GARRAIOAK�Renfe Tolosa: 65 28 89�Donostiako autobusa: 36 17 40�Taxia: 67 04 20

KOMUNIKABIDEAK�Galtzaundi: 65 50 04�Aiurri aldizkaria: 30 07 32 �Ttipi ttapa ald.: 948 631888

EUSKALTEGIAK�Aitzol (Tolosa): 65 10 06 �Arramele-AEK: 67 12 14�Ika (Leitza): 948 61 07 76

GUARDIAKO FARMAZIAGaur. Quetglas, Euskal Herria,46, (Ibarra). 943 67 32 74.Gimeno A, Elbarren, 52, (Leitza).112.

TOLOSALDEKO HITZAPublizitatea. 661 67 88 [email protected]. 687 41 00 82 - 687 41 00 [email protected]. 687 41 00 [email protected]. 687 41 00 [email protected]. 687 41 00 [email protected]. 687 41 00 [email protected]. 687 41 01 18. [email protected]

LANAKlase partikularrak ematekoedo umeak zaintzeko. Neskabat eskaintzen da udan klasepartilkularrak emateko (DBHmailara arte) edo umeakzaintzeko. 665 74 62 79.

iragarki laburrak�

Leitzako frogen lekua. J. ASTIBIA

IBARRA�

Ordutegi aldaketaKultur Etxean etaliburutegianIbarrako Udal Kultura etaGazteria Sailak aste honetaikaurrera Kultur Etxea eta libu-rutegia udarako ordutegiraegokitzen dela jakinarazi du.Hala, joan den astelehenazgeroztik eta uztailaren 30aarte, udal liburutegiaren or-dutegi berria 09:30etik13:30era izango da, eta Kul-tur Etxekoa, berriz, 09:00eta-tik 14:00etara. Abuztuan, be-rriz, udal liburutegia eta Kul-tur Etxea itxita izango dira,eta irailean zabalduko dituz-te berriro ateak.

TOLOSA�

Jubilatuen Egoitzakoen kontzentrazioa

BERASTEGI�

Bazkaria eskulanikastaroanaritutakoentzat2003-04ean Gaztainondo ju-bilatu elkartean izandako es-kulan ikastaroari amaieraemateko, bazkari bat antola-tu da bertan aritutako irakas-le eta ikasleentzat. Bazkarihori, Gaztainondoko egoi-tzan izango da gaur eguer-dian. Horrez gain, ikasleekirakasleen laguntzaz eginda-ko lanen erakusketa izangoda ikusgai bihartik astelehe-na bitarte Gaztainondokoegoitzan. Erakusketa hori,16:00etatik 19:30ak arteegongo da zabalik.

Euskal Herriko plazako Jubilatuen Egoitzako langileek Diputa-zioak zerbitzua merketu nahi duela salatzeko kontzentrazioaegingo dute gaur Trianguloan 19:00etatik aurrera. Egoitzakolangileak haserre eta harrituta daude Foru Aldundiaren jarrera-rekin eta lantokian izango dituzten aldaketekin. Langileek esan-dakoaren arabera, sindikatuen bidez jaso dute informazioa, etaAldundiak ez die ezer esan. «Langileok ez dugu izango ez lekuez epe finkorik gure lanean;gainera,gurean ezin izango du inorkgehiago sartu; eta, bestalde, zentroan lanean ari diren hainbatenpresaren betebeharrak lehiaketara atera dituzte. Langileoketa zentroan senitartekoak dituztenek informazioa behar dugu;hori da gure eskaera» Maiatzaren 22an ere Euskal Herria plazaninformazioa banatu zuten jendartean.

ELDUAIN�

Lehen sorospenak hizpide ostiraleanOsasunaren inguruko gaietan informazioa eta prestakuntzaemateko asmoz, Kutxak Osasun ikasgelak izeneko jardunaldipraktiko batzuk antolatu ditu aurten. Jardunaldi horiek doakoakdira,eta eguneroko bizitzarako ohitura eta praktika osasuntsuakezartzeko baliagarriak dira. Ostiralean, bigarren jardunaldiaegingo da Urdelar biltokian, 17:30etik aurrera. Lehen sorospe-nei buruz hitz egingo dute bertan, eta sor litezkeen oinarrizko la-rrialdi jakin batzuetan modu egokian erreakzionatu ahal izatekojarraibide bat ezagutzera ematea da helburua. Sukarra, lipoti-mia,eroriko,edota odol jario baten aurrean nola jokatu azaldukodute, Saioak ordu eta erdi iraungo du.

TOLOSA�

Et incarnatusorkestrarenkontzertuaUrkizutik gertu, Mendikuteondoan, antenara doan erre-pidearen bukaeran, Et incar-natus orkestraren kontzertuaizango da ostiralean 19:30-etik aurrera. Aurten. 5. solsti-zio kontzertua eskainikodute. Besteak beste, orkes-trak eskainiko dituen abes-tiak honakoak izango dira:Habanerarekin jolasean,Sermon on the mounth, Tris-teza, Pello ziri-ziri, Lawra`rFfrancod Medley caerfade-lon, Nac jiun, Vem Kan segla.

ALEGIA�

Jubilatuenbazkarirako izen-ematea zabalikIgandean, ekainaren 27an,egingo dute herriko jubila-tuek eta pentsiodunek urteroegin ohi duten bazkaria;Kriol-Kultur Etxean bildukodira bazkaltzeko, 14:15ak in-guruan. Bazkarira joatekoizena eman behar da Jubila-tuen elkartean 11:00etatik12:00etara bitartean; izenaemateko azken eguna bihar,osteguna, izango da. Bazka-riaren aurretik, 11:15ean,meza nagusia izango da, betibezala.

Page 7: hitz - ataria.eusTOLOSA Mahai-tenisean jolasean Giro aparta izan da San Joan Sarian 5 Su festaren hasiera OHITURA Ur teroko ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat tokitan piztuko

Koldo Arsuaga tolosarra Portalet mendatea igotzen, tropeltxo baten buru. LEIRE MONTES

BBiizziikklleettaa ggaaiinneekkoo hheerrooiiaakkSABIÑANIGO�Larunbatean egin zen Quebrantahuesos zikloturista proba

gogorra; Abraham Olano omendu zuten eta eskualdeko partaide asko izan zen

AAGGEENNDDAA�

DEIALDIAK

Berastegi. Gaztainondojubilatu elkarteko eskulanikastaroaren amaierakobazkaria. Egoitzan bertan.Bihartik asteleheneraeskulanen erakusketa. Bidania. Aurrera-Saiaztaldeko eskolar mailakopilotarien merienda izangoda, bihar 19:00etan Saiazelkartean. Irura. Goiza pasa udalekuirekien gurasoen bilera19:00etan liburutegian.Tolosa. Jubilatuen Egoitzakolangileen kontzentrazioaTriangulon 19:00etan bereegoera salatzeko.Tolosa. Biharkoerrekortarien sarirako etaigandeko zezen korridarakosarrerak salgai Triangulo,Asteasuarra, 66 eta Oruetabernetan eta 617 51 3542 telefonoan.

AURKITUTAKOA

Lizartza. Ezkontzakoeraztun bat aurkitu duteInsalus fabrikaren inguruan.Udaletxean jaso daiteke(943 670700).

ERAKUSKETAK

Tolosa. Kultur Etxekotailerretako ikasleen lanakAranburu Jauregian.Uztailaren 3 arte.Tolosa. Maria CarmenGorbea margolaridonostiarraren koadroakSaikin tabernan. Hilarenamaiera arte .Tolosa. Charo Berra pintoretolosarraren margolanakLanbroa tabernan hilarenamaiera arte.Tolosa. Uztailak 3a bitarteikusgai dira AranburuJauregian FaustinoAranzabalen margolanak.Asteartetik larunbatera17:30etik 20:30era.

ZZOORRIIOONN AAGGUURRRRAAKK�

JOXEMI SAIZAR

Urte osoan horren zain,kilometroak eta kilome-troak egiten, gorputza

prestatzen, aritu ondoren joanzen larunbatean iritsi zitzaieneguna: Quebrantahuesos zi-kloturista proba gogor eta os-petsuarena. Sabiñanigotik(Huesca) atera eta 205 kilome-tro burutzea zen lana, Somport(1.640 m), Marie Blanque(1.035 m) eta Portalet (1.795 m)mendate handiak gaindituz Sa-biñanigora itzuli aurretik.

Izena ematen 4.903 txirrin-dulari ausart. Helmugan 4.648heroi. Azkarrenak sei ordu in-guru behar izan zuten. Gehien-tsuenak zazpi-zortzi inguruan.Motelenak hamar ordutik gora.Hamabi orduko muga zuten.

Parte-hartzaile horien artekonazionalitate askotakoak zeu-den, baina euskaldunak nagu-si. Eta horien artean eskualde-ko hainbat eta hainbat: Tolosa,Ibarra, Lizartza... eta bestehainbat herritakoak ikus zitez-keen. Inguruko zikloturista tal-deetako kideak ez dira faltaizan azken edizioetan. Horreta-rako aritzen dira prestatzen.

Edelweis txirrindulari peñakantolatutako proba herrikoihonen XIV. edizioa izan zen etaberrikuntza gisa beste probaerrazagoa eratu zuten aurten:Treparriscos izenekoa, 90 kilo-metro eta 965 metroko desni-bela, besterik ez.

Eskualdeko beste protago-nista bat ere izan zen:AbrahamOlano. Urtero omentzen dutegoi mailako txirrindulari bateta aurten anoetarrari egokituzaio.

Marraskilo zikloturista taldeko kide ugari izan zen. LEIRE MONTES Ibartar ugari ikus zitekeen Quebrantahuesos proban. LEIRE MONTES

hitzto

losa

ldek

oet

a le

itza

ldek

o

HHaarrppiiddeedduunneeii bbaannaattuuaa�2004ko ekainaren 23a, asteazkena�II. urtea

ARGITARATZAILEA: Tolosa Herria Hedabideak S.L.LEGE GORDAILUA: SS-0398-03ZUZENDARIA: Joxemi SaizarEGOITZA: Araba etorbidea 5, atzea, Tolosa, 20400TELEFONOA: 943 65 56 95 FAXA: 943 65 00 18POSTA ELEK.: [email protected] WEBGUNEA: www.tolosaldekohitza.infoTIRADA: 7.500 ale

GAURKO EGURALDIA

goizez arratsaldez BIHARKO EGURALDIA

goizez arratsaldezberoena 2244 hotzena 1177 HITZA-KO BEZEROEN ARRETA ZENBAKIA(zalantzak, harpide egiteko...) 994433 3300 4433 4466

‘HITZA’ LAGUNTZENDUTEN ERAKUNDEAK

udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo,Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Berastegi, Elduain, Hernialde,Ibarra, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa,Tolosa, Villabona, Zizurkil

Gipuzkoako Foru Aldundia

EuskoJaurlaritza.Kultura Saila

eta Tolosaldeko 77 gizarte eragile:(HITZAren enpresan parte hartzeko,deitu 943 65 56 95ra) a

Lizartzako ordezkaritza ere ikus zitekeen proba gogor eta ospetsu honetan. LEIRE MONTES

URTE ASKOANAmona Piatxo.

Iloba guztien partetik.