Homosexualitatea Eskolan

15
Homosexualitatea eskolan

Transcript of Homosexualitatea Eskolan

Page 1: Homosexualitatea Eskolan

Homosexualitatea eskolan

Page 2: Homosexualitatea Eskolan

ANDER

24 URTE

HOMOSEXUALA

Page 3: Homosexualitatea Eskolan

“ Txikitatik ezberdina sentitzen nintzen. Ezin nuen nire burua inon kokatu, uste nuen zerbait arraroa gertatzen zitzaidala eta ez nintzela sekula mundu honetan lekutuko. Gogoratzen dut ez nituela lagun asko, bi baino ez: Amaia eta Nekane. Mutilekin ez nintzen eroso sentitzen, asko izutzen ninduen beraiekin harremantzeak. Gainera, mutilen taldean ez ninduten inoiz onartu; beti ibiltzen ziren ni izorratzen “maricón” eta tankerako hitzekin irainduz. Beldurrez joaten nintzen goizero eskolara. Ez nuen eskolara joan nahi, eskola gorroto nuen.”

Page 4: Homosexualitatea Eskolan

ESKOLA ASKOK EZ DUTE SEXU IZATE EZBERDINEN

INGURUKO AZALPENIK EMATEN

AZALPENAK EMATEKOTAN: NERABEZAROAN

BAINA ZER ?ZENTZU DU

Page 5: Homosexualitatea Eskolan

FAMILIA TRADIZIONALAREN EREDUA BULTZATZEN DA

Eredu honetatik at gelditzen diren “ezberdinei” buruz ez da azalpenik ematen

Sarritan baztertuak

Page 6: Homosexualitatea Eskolan

“ Eskolak ez zidan inoiz lagundu, oso tradizionala zen eta. Eskola giroan ez nintzen babesturik sentitzen. Ikaskideek irakaslearen aurrean iraintzen nindutenean, irakaslea mutu gelditzen zen eta beste albo batera begiratzen zuen, ezer ere gertatuko ez balitz bezala. Nik ez nuen ezer ulertzen. Honek eragin zuzena izan zuen nire ikasketa eta emaitzetan; hasieran ikasle ona banintzen, kontu honen eraginez asko desmotibatu nintzen nire emaitzak okertuz.Gogoratzen dut bereziki irakasle bat. Gizon loditsua zen eta oso fededuna. Apaiza zirudien, beti Jaungoikoari buruz mintzatzen baitzitzaigun. Ikaskideek iraintzen ninduten bakoitzean, irribarre zabal bat marrazten zitzaion aurpegian. Irribarre horrek nire ikaskideen konfiantza areagotzen zuen, eta irainek denbora luzeagoz irauten zuten. Irribarre hori luzaroan agertu izan da nire amesgaiztoetan. Zergatik ez zuen ezer egiten ni defendatzeko?”

Page 7: Homosexualitatea Eskolan

MUTIL ETA NESKA HOMOSEXUAL ASKO, LEKUZ KANPO SENTITU IZANDIRA ESKOLA GARAIAN.ESKOLAK EZ DIE EUREN GATAZKEI ERANTZUNIK EMAN.

EZIN DUTE ESKOLAN IKASITAKO FAMILIA EREDUAREN BARRUAN EUREN BURUA KOKATU.

GALDURIK SENTITZEN DIRA.

EUREN SENTIMENDUEN AURKA JOKATU: HARREMAN HETEROSEXUALAK.

FRUSTRAZIOA

Page 8: Homosexualitatea Eskolan

“12 edo 13 urterekin mutilek erakartzen nindutela ohartzen hasi nintzen. Neskekin gustura eta babesturik sentitzen nintzen, baina ez nuen magia hori sentitzen. Uste nuen gaixotasun bat edo antzeko zer edo zer neukala. Ez nuen ezberdina izan nahi, eta horregatik, nire sentimenduak alboratu nituen. 17 urterekin neska batekin hasi nintzen. Hiru hilabete iraun zuen harremanak; nire bizitzako hiru hilabete luzeenak. Ama pozik ikusten nuen, azkenekoz neska batekin nengoelako. Baina, ni zorigaiztokoa sentitzen nintzen. Ez zitzaizkidan neskak emandako musuak gustatzen, ez zidaten atseginik ematen. Harreman sexualak izaten genituen guztietan, negarrari eusten nion; ez nintzen batere eroso sentitzen. Harremana behin hautsita, beste bi neskekin ibili nintzen, hasieran, arestian aipaturiko sentimendu horiek neska konkretu horren erruz sentitzen nituela pentsatzen bainuen. Bi neska hauekin izandako esperientzia ordea, aurrekoa bezain txarra izan zen, nire frustrazioa areagotuz.Mutilak gustatzen zitzaizkidala eta horrek erremediorik ez zuela ohartu nintzen orduan.”

Page 9: Homosexualitatea Eskolan

ARMAIRU ASKOREN ATEAK IREKI DIRA

ANDERRENA ERE.

Page 10: Homosexualitatea Eskolan

“ Aske sentitzen naiz orain.

Guraso eta lagunei aitortzeko unea latza izan zen, baina, merezi izan zuen. Hasierako uneetan, familiak ez zuen onartu. Baina, denborarekin ohartu dira homosexuala izateak, zoriontsu egiten nauela. Izan ere, azkenean, naizena naizelako errespetatua izatea lortu dut.

Aitzitik, lagunekin ez nuen inolako arazorik izan: asko poztu ziren nire aitorpenaz.

Uste dut gizartearen erruz asko kostatu zaidala armairuaren giltza aurkitzea; baina, orain aurkitu dut eta ez naiz ezertaz damutzen.”

Page 11: Homosexualitatea Eskolan

Gizarteak, pertsona eredu perfektuak sortu nahi ditu. Ez du “ezberdinik” nahi, guztiok izan behar baikara berdin, gizartearen parte izateko.

Ikuspegi honek eskolan ere badu eraginik. Eskolak pertsonen aukerak mugatzen ditu eredu heterosexistak irakatsiz.

EGOERA ALDATZEN HASI DA

Page 12: Homosexualitatea Eskolan

Pertsona bakoitza,

bakarra

eta berezia da

eta den modukoa errespetatu behar da.

Page 13: Homosexualitatea Eskolan

ESKOLA

Pertsona bakoitzaren bereizgarritasunei buruz hitz egin

Laguntza emanFamilia eredu ezberdinak azaldu

Page 14: Homosexualitatea Eskolan

FAMILIAK

MILAKOLORE

Pirritx eta Porrotx

Page 15: Homosexualitatea Eskolan

““ Eskolak erantzukizun handia du. Eskolak irakatsi behar digu ezberdina izatea ez dela txarra; aitzitik, ezberdina izatea aberasgarria dela gizartearentzat. Ziur nago horrela, bide asko eraiki daitezkeela eta etorkizunean harrotasunez gure izate sexualari buruz hitz egingo dugula.Eskolak erantzun bat eman behar digu, ezberdinak sentitzen garenoi. Bidea eraikitzen hasi da, baina oraindik lan asko dago egiteko.Hala ere, uste dut zuzeneko bidetik goazela.”