Ideiak Eta Sinesteak

download Ideiak Eta Sinesteak

of 4

Transcript of Ideiak Eta Sinesteak

  • 8/9/2019 Ideiak Eta Sinesteak

    1/4

    IDEIAK ETA SINESTEAK

    1.Ideiak eduki egiten dira; sinesteetan egon egiten da. Gauzetan pentsatzea

    eta haiek kontuan izatea.

    Gizakia, gizakiaren bizitza, ulertu nahi denean, aurren-aurrena beronen ideiaknolakoak diren jakiten saiatzen gara. Europarrak zentzu historikoa duela uste

    duenetik, hauxe da eskakizun funtsezkoena. Nola ez dute, bada, eragina izango

    pertsonaren izatean beronen ideiak eta garaiko ideiek? Hori bistakoa da. Noski; baina

    kontua nahasi samarra ere bada, zeren eta; nire ustez, gizakiaren edo aro bateko-

    ideiak ikertzen direnean bilatzen denaren gainean behar bezainbesteko argitasunik

    ezak oztopatu egiten baitu beronen bizitzaz, beronen historiaz argitasuna lortzea.

    Gizakiaren ideiak esamoldearekin gauza gustiz desberdinak adieraz ditzakegu.

    Esatebaterako, gizaki horri honetaz edo hartaz bururatzen zaizkion pentsamenduak

    edo hurkoari bururatu eta berak errepikatu eta bere egiten dituenak. Pentsamendu

    hauek era guztietako egia mailak izan ditzakete. Egia zientifikoak ere izandaitezke.//Direla pentsamendu arruntak, direla teoria zientifiko zehatzak, hauek

    gizakiarengan sortzen diren burutapenak izango dira beti, berari bururatuak edo

    hurkoak iradokiak. Baina, jakina, horrek esan nahi du gizakia hor zegoela ideia

    bururatu edo bere egin baino lehen. Ideia erne egiten da, era batera edo bestera,

    bizitzaren baitan.

    Gizakiak daukan beste ideia-geruza batekin egiten dugu topo hemen. Baina, zein

    desberdina den bururatzen zaizkion edo bere egiten dituen gainerako guztien aldean!

    Sineste deitzen ditudan oinarrizko ideia hauek geroago ikusiko da zergatik-, ez

    dira egun edo ordu jakin batean sortzen gure bizitzan, ez gara haietara iristen

    pentsatzeko ekintza berezi baten bidez, ez dira, hitz batean, dauzkagun

    pentsamenduak.// Gustiz alderantziz: egiazki sineste diren ideia hauek, nolabait

    esateko, gure bizitzaren edukiontzia eratzen dute eta, ondorioz, ez dute eduki berezien

    izaerarik bizitzaren baitan. Esan daiteke ez direla dauzkagun ideiak, garen ideiak

    baizik. Are gehiago oraindik: hain zuzen, sakon-sakoneko sinestak direlako

    errealitatearekin berarekin nahasten dira guretzat- gure mundua eta gure izatea dira-./

    /

    Bi ideia-geruza horien artean dagoen aldeaz ohartzean azalduko da, besterik

    gabe, argi eta garbi, haiek gure bizitzan jokatzen duten zeregin desberdina.// Ideia-

    burutapenez- eta argi gera bedi horien artean sartzen ditudala jakintzako egiarikzehatzenak- esan dezakegu ideiak sortu, eutsi, eztabaidatu, zabaldu, horien alde

    borroka egin eta haiengandik bizi emateko ere gai garela. Gauza bat da egin ezin

    dezakeguna, haietatik bizitzea. Geure obra dira eta, horrexegatik, dagoeneko geure

    bizitza suposatzen dute, eta hau geuk sortzen ez ditugun ideia-sinesteetan finkatzen

    da, baina sinesteak, normalean, ez ditugu formulatu ere egiten eta ez ditugu, noski, ez

    eztabaidatu, ez zabaldu eta ez defendatzen. Sinesteekin zehazki ez dugu ezer egiten,

    horietan egon besterik ez gara egiten. Noski, hori ez zaigu inoiz gertatzen arretaz

    mintzo bagara gure burutapenekin. Hizketa arruntak egoki asko asmatu du

    sinesturik egon esamoldea. Izan ere, sinesturik egon egiten da, eta burutapena,

    berriz, eduki eta eutsi edo defendatu egiten da. Baina sinestea da gu eduki gauzkana

    eta eusten gaituena.

    1

  • 8/9/2019 Ideiak Eta Sinesteak

    2/4

  • 8/9/2019 Ideiak Eta Sinesteak

    3/4

    2.

    Laburbilduz: gizakiaren edo aro bateko ideiak zein diren erabaki nahiari ekiten

    diogunean, erabat desberdinak diren bi gauza nahasi egin ohi ditugu: gizakiaren edo

    aroko sinesteak eta burutapen edo pentsamenduak. Zehazki, azken hauei bakarrik

    deitu behar zaie ideiak.

    Sinesteek osatzen dute gure bizitzaren oinarria . Hauek gertatzen diren lurra.

    Izan ere sinesteek ipintzen baitigute aurrean guretzat errealitatea bera den hori. Gure

    jokabide guztia, intelektuala barne, gure benetako sinesteen sistema denaren mende

    dago Haietan bizi gara, mugitzenn gara eta dugu izatea. Hori del aeta, ez ohi dugu

    eduki sineste horien kontzientzia zehatzik, ez ditugu pentsatzen, baizik eta ezkutuan

    jarduten dute,espreski egin edo pentsatzen dugun guztiaren inplikazio gisa. Egiazki

    gauza batean sinesten dugunean ez daukagu gauza horren ideiarik, ez dugu sinpleki

    hori kontuan izatea besterik egiten.

    Ideiek, ordea, hots, gauzen gainean ditugun pentsamenduek, berezkoek zeinhartuek, ez dute gure bizitzan errealitate-baliorik. Hain zuzen, pentsamendu gisa

    dihardute gure bizitzan eta ideiak diren heinean soilik . Honek esan nahi du gure

    bizitza intelektual guztia bigarren mailakoa dela gure egiazko edo benetako

    bizitzarekin konparatuta eta bizitza honetan dimentsio birtuala edo irudimenezkoa

    besterik ez duela adierazten edo ordezkatzen.

    // Agian, ez da izango gure aro honi arazo honen gainean argitasuna lortzea

    baino gehiago interesatuko zaion beste ezer, hau da, intelektuala den orori

    dagokionez, ser eginkizun eta leku hartu jakitea.

    // Horregatik, garrantzizkoa da, ezer baino lehen, argi eta garbi bereizten

    ikastea bizitza intelektuala bistakoa da hori ez dela bizitza- eta bizitzen den

    bizitza, egiazkoa, gu garenekoa. Hau behar bezala egin ondoren, aukera izango dugu

    beste bi arazoak planteatzeko: elkarren arteko zer erlaziotan dihardute ideiek eta

    sinesteek? Nondik datoz, nola eratzen dira sinesteak?

    Aurreko paragrafoan esana dut okerrera daramala sinesteei eta burutapenei ideia

    izena emateak, bereizi gabe. Orain gaineratuko dut kalte bera egingo duela,

    bereizketarik gabe, sineste, konbikzio eta abarrez hitzegiteak, auzia ideiak direnean.

    Izan ere errakuntza baita gure adimenean konbinazio intelektuala sortzen duen

    atxikimenduari sineste deitzea.

    3. Zalantza eta sinestea. Zalantzazko itsasoa. Ideien lekua.

    Gizakia, sakonean, sineskorra da, hots, bere bizitzako geruzarik barru-

    barrukoena, beste guztiei eutsi eta eramaten dituena, sinesteek eratzen dute. Sineste

    horiek dira, bada, gure lur lehorra, non eginahalak egiten ditugun.

    Baina gure sinesteen eremu horretan, han hemenka, sabaizulo gisa, zalantzazko

    zulo izugarriak irekitzen dira.

    3

  • 8/9/2019 Ideiak Eta Sinesteak

    4/4

    Zalantzan ere egon egiten da. Kontua da kasu honetan, egoteak izaera izugarria

    duela. Amildegian bezala egon ohi da zalantzan, hots, eroriz. Zalantza, beraz,

    egonkortasunaren ukazioa da. Bat-batean sumatzen dugu oinpean huts egiten digula

    lurreko tinkotasunak eta hutsean erortzen garela uste dugu, bizitzeko zeri heldurik

    gabe.

    // Zalantza, hitz batean, ezegonkorrean egotean datza: etengabeko eta behin

    betiko lurrikarraren unean dagoen bizitza da.

    // Zalantzari dagozkion esamolde herritar hauek guztiek esaten digute gizakia

    zalantzan elementu ez solido, ez tinko batean murgildua aurkitzen dela. Zalantzazko

    errealitatea likidoa da, hor gizakia ezin da zutik egon eta erori edo hondoratu egingo

    da. Horik dator estar en un mar de dudas gaztelaniazko esamoldea. Sinestearen

    elementuaren kontrajarria da: lur tinkoa edo lehorra. Zalantza egiten dugu bi sineste

    antagonikotan gaudelako; hauek elkarren kontra jotzen dute eta batak bestera botatzen

    gaitu oinpean lurrik gabe uzten gaituela.

    Baina sinesteen orube tinkoan irkitzen diren leize horietan erortzen ari dela

    sentitzean, gizakiak indarrez erreakzionatzen du. Zalantzatik irtetzeko ahaleginak

    egiten ditu. Zer egin, ordea? // baina egoera horretan gizakiak egite txiki bat

    gauzatzen du, ia egite itxurarik ez duena: gizakia pentsatzen jartzen da.

    4