Igandea - Berria · kiko nortasun sentimendu bate-ratu batez mintzatzea halako ere-mu askotariko...

32
Igandea Europa Bere arimaren bila 08 EHU Irakasle kaleratuen auziak, hogei urte 10 Elkarrizketa Jon Zabaleta 21 Hauteskundeak Europaren norabidea, jokoan berria 2012ko maiatzaren 6a Europako Batasuneko banderak, Estrasburgoko Parlamentuan. CHRISTIAN HARTMANN / EFE

Transcript of Igandea - Berria · kiko nortasun sentimendu bate-ratu batez mintzatzea halako ere-mu askotariko...

Igandea

Europa Bere arimaren bila

08 EHU Irakasle kaleratuen auziak, hogei urte 10 Elkarrizketa Jon Zabaleta21 Hauteskundeak Europaren norabidea, jokoan

berria2012ko maiatzaren 6a

Europako Batasuneko banderak, Estrasburgoko Parlamentuan. CHRISTIAN HARTMANN / EFE

Europaren nortasuna europazalerikamorratuenen kezka izan da hainbat urtez.Ekonomiak zokoratutako eraikuntzaproiektuan, baina, hainbat adituk diotekrisitik irtetea bezain garrantzitsua delaizaera hori zer den definitzea eta gizartean sustatzea.

Mikel Rotaetxe

Estrasburgoko NotreDame katedrala hau-tatu zuen Jacques De-lors Europako Batzor-deko presidente ohiak

Europaren eraikuntzaren zeru-mugaz mintzatzeko. Urte garran-tzitsua izan zen 1992 hura: Sobie-tar Batasuna errautsean itoa zendagoeneko, eta Gerra Hotza iraga-neko gertakari bat baino ez zen.Hala, aro berriek erronka berriakezarri zizkioten Europari, eta Eu-ropako Batasunak indartsu ekinzion historiako kapitulu berrihura idazteari. Herbehereetako

Maastricht hirian merkatu baka-rra sortzear zela, Delorsek iraga-rri zuen proiektuaren hurrengopausoa ez zela ekonomikoa, ez fi-nantzarioa, ezta estrategikoa ere:«Datozen hamar urteetan Euro-pari ez badiogu arima bat ema-ten, partida galduko dugu beti-ko».

Historiako paradoxarik han-dienetako bat da Europaren erai-kuntza. 50eko hamarkadan, men-deetan etsai izandako herrialde-ak proiektu bakar batean bilduziren, eta, orduz geroztik, elkarbi-zitza eredutzat jo izan dute bategite hori. Denboraren poderioz,batasun ekonomikoa iritsi zen,

Metafisikatikpragmatismora

Haur bat Budapesteko Millenaris parkean, Europako Batasuna osatzen duten hainbat estaturen banderen aurrean jolasean. ATTILA MANEK / EFE

02 Europaren nortasunaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

eta iraganean balentria hutsa zi-rudiena egia bilakatzear izan zenlaster, diru integrazioa bideanbaitzen. Baina ibilbide horretan,ustekabeko porrot bat izan zuenEuropak, ez baitzuen lortu oina-rrizkoena: europeismoa gizarte-ratzea eta nortasun bateratu batzintzotasunez definitzea eta sus-tatzea. Alegia, Kontinente zaha-rrari Delorsek gutiziatutako «ari-ma» hura ematea. Gogoeta meta-fisiko hutsa dirudiena, baina,amaierarik gabeko buruhaustepolitiko bilakatu da Europako Ba-tasunean.

Hogei urte geroago EuropakoBatzordeko buru izandakoareniragarpena airean lausotu da, etaasko beldur dira partida hura be-netan galdu ote den. Hala, herri-tarrak erakundeez fio ez direneremu batean —%47, Eurobaro-metroaren arabera—, subjektugeopolitikoak ez du sekula arima-rik izango. «Brusela eta Estras-burgotik Europaren aurpegirikilunena ezarri digute garaiotan;murrizketena eta neoliberalismobasatienarena», dio NafarroakoUnibertsitate Publikoko JeanMonnet katedrako arduradunJose Luis Iriartek, «eta, horren-bestez, ez da harritzekoa errezelosakona izatea europar ereduareninguruan».

Egoera hori aldatu eta Batasu-naren etorkizuna bide zuzenera

eramateko, aditu askok diote kri-sitik irtetea bezain garrantzitsuadela gogoeta sakon eta zintzoaegitea Europa bera zer den eta zerbeharko lukeen, eta baita gizarte-an Europaren gaineko inspira-zioa berriz piztea. «Europeismoazeta europar identitateaz mintza-tzea konplexua da», dio UlrichBeck soziologoak, «baina, era be-

rean, beharrezkoa, etengabe erai-kitzen ari diren Europa hau ez de-lako behar bezala ulertu».

Euro-ametsa,eliteen ametsaEuroparen nortasun krisia ageri-koa bada ere, historiako une ba-tzuetan gizartea europazalea izandela iritzi diote identitate europa-rra ikertu duten hainbat autorek.Compostelako Unibertsitatekoirakasle Xose Manoel Nuñezek,esaterako, uste du beti egon dela«Europaren ideia» lauso baina

iraunkor bat gizartean, eta he-rrialde bakoitzak balio multzo ez-berdinekin erlazionatu izan due-la azaldu du. «Eraikuntza sustatuzuten estatuetan, esaterako, bimundu gerren ondorio latzei au-rre egiteko formula gisa ikustenzuten Europa», azpimarratu duNuñezek, «eta hegoaldeko herri-tarrek, berriz, diktadurak ahaztueta demokrazia berreskuratzekogiltza gisa».

Baina Europaren aldeko sugarhori noizbait piztu bazen ere, eu-ropeismoa hurbilago egon da eli-te intelektual eta politikoetatik,herritarrengandik baino. Europasubjektu politiko gisa definitzenduten lehen adierazpenak Erro-mantizismo garaikoak dira. Vic-tor Hugok, esaterako, batasun po-litikoaren lehen interpretazioeta-ko bat egin zuen 1849an, PariskoBakearen Etxean: «Frantziak,Errusiak, Italiak, Ingalaterraketa Alemaniak bat egingo duteneguna iritsiko da noizbait, eta el-karren artean borrokatzeko ere-mu bakarrak merkatuak etaideiak izango dituzte». Halakohausnarketa aitzindarietatikabiatuta, proposamen paneuro-pazaleak garatuz joan ziren ondo-rengo hamarkadetan. XX. men-dean, ikuspegi horiek nazioarte-ko politikara egin zuen jauzia, etaII. Mundu Gerra amaitu osteaneuropeismo horren «instituziona-

lizazio» moduko bat gertatu zen,egun ezagutzen dugun Europa-ren eraikuntza abiatu ostean.

Orduz geroztik Europa hazibaino ez zen egin, baina ibilbidehorretan amets horrek ez zuenlortu gizartean irautea. «1950 in-guruan, bateratze proiektuaksostengu zabala zuen», azalduzuen bere garaian Ronald Ingle-

hart politologoak: «Integrazioabakearen sinonimoa zela ustebaitzen, eta askatasun handiaeman baitzieten agintariei nego-ziazioei ekiteko». Baina joera horiez zen harago joan, eta Inglehar-tek zioen 70eko hamarkadako kri-sia zela-eta Europak miresle askoutzi zituela bidean. 80ko hamar-kadan batasunaren aldeko jarre-rak areagotuz joan ziren apurka,baina Maastritcheko Ituna sina-tzeaz geroztik, gizartearen euro-peismoa segada latza bilakatuzen Europarentzat berarentzat.«Gauzak ongi badoaz, primeran»,uste du Stefania Panebianco iker-lariak, «baina jendea ez dago Eu-roparen mesedetan sakrifizioakegiteko prest».

Azken urteetan Europarenaurkako iritziak etengabe ugaldudira. 2005eko Konstituzio Ituna-ren porrotaren ostean, zilegitasu-na ez izatea eta demokrazia lurpe-ratzea egotzi izan zaio Europari,eta krisi ekonomikoak batasunaastindu duenetik, Frantzia etaAlemaniaren txotxongiloa izatealeporatu diote. Gainera, globali-zazioan elkartekideek subirano-tasuna galtzea Bruselari lepora-tzeak ataka larrian utzi ditu XIXeta XX. mendeko ikuspegi erro-mantikoak.

Europako nortasunajopuntuan«Europan, baina Europan gabe».Hala defini daiteke garaiotako he-rritarren eta eraikuntza proiek-tuaren arteko harremana. Gizar-teak Europaz duen ikuspegi horihainbat ikerketaren aztergai izanda, eta ugariak izan dira europeis-moa eta europar identitatea lan-du duten adituak. Baina ez daerraza izan, inondik inora ere, etagehienek aitortzen dute Europazmintzatzea afera konplexua dela.Horren harira, Europaren norta-suna lantzea buruhauste latzaizan daiteke, proposamenak uga-riak izan direlako eta, batzuetan,kontrajarriak.

Soziologiako katedradun Ma-nuel Castellsek iritzi dio nortasun

kolektiboa pertsonen bizitzari«zentzu sinbolikoa» ematen dio-ten balioen multzoa dela, eta nor-beraren kidetza sentimendua etaautodefinizioa indartzen duela.Esparru nazionaletara mugatuz,erraza da baieztapen horrekin bategitea. Baina zer gertatzen da, or-dea, Europara jauzia eginez gero?Zilegi al da Europako Batasunare-kiko nortasun sentimendu bate-ratu batez mintzatzea halako ere-mu askotariko batean?

«Bai, zilegi da», uste du DanielReboredo historialariak. «Herri-tar askok uste dute Europarennortasun bat izateak bere jato-rrizko identitatea ukatzea daka-rrela, baina ez da egia». Ikerlariakesan du gizartean okerra delaidentitatea bakarra eta aldaezinadela pentsatzea, eta uste du giza-kiari zaila zaiola ikustea identita-te bat baino gehiago izan dezakee-la. Adierazpen horietan dago,Bartzelonako UnibertsitatekoKultura arteko heziketa taldekoirakasle Ines Massoten arabera,Europaren nortasunaren erron-ka nagusia: «Egungo egoera kriti-kotik irteteko, nahitaezkoa zaiguezberdinen artean ezaugarri, ja-rrera eta sinbolo bateratuei eus-tea». Nolakoak dira, baina, sinbo-lo horiek?

Orain arte gailendu den ikus-pegia ustezko oinordekotza kul-tural batean oinarritu da. «Gureondasun handienak askatasuna,bakea, giza duintasuna, berdinta-suna eta justizia soziala dira»esan zuen Txekoslovakiako presi-dente ohi Vaclav Havelek Euro-par Identitateari Buruzko Eskuti-tza manifestuan. «Balio horiekantzinaroan eta kristautasuneanerrotu ziren, eta 2.000 urtez gara-tzen jarraitu zuten, egungo demo-krazia modernoak eratu arte».Havelen adierazpenen lerro arte-an, Europaren nortasunaz min-tzatzeko garaian nabarmenduohi diren balio klasikoak antze-man daitezke: Ilustrazio garaikobalioak, demokrazia, humanis-moa eta kristautasuna. Balio ho-riez gain, Jurgen Habermasek etabeste autore batzuek XX. mende-ko hainbat termino erantsi diz-kiote Europaren identitateari,hala nola ongizate wstatuaren al-deko sentsibilitate berezi bat.

Kultura aniztasunaardatzBaina ikuspegi hori beira bezainhauskorra izan daiteke. «Europa-ko gizarteak balio jakin batzuenpean eraiki dituztela egia badaere, gaia korapilatsua da, kristau-tasunaren aipamenari dagokio-nez, batez ere», uste du Xose Ma-noel Nuñezek, «Esandakoa halabada, zer gertatzen da europa-rrak eta musulmanak diren ho-riekin? Albania ez da Europa?»,gehitu du. Hala, Europako ustez-ko balio klasiko horiekin kontu

Europaren nortasuna03 2012ko maiatzaren 6a • Igandea

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Eurobarometroarenarabera, herritarren%47 ez dira fioEuropako erakundeez

Europeismoa hurbilagoegon da eliteintelektualetatik,herritarrengandik baino

Konstituzio Itunarenporrotaren ostean,zilegitasuna ez izateaegotzi diote

Ezberdinen artekoezaugarri bateratuakbeharrezkoak dirakrisitik irteteko

handiz ibili behar dela ohartarazidute hainbat adituk, etnozentris-motik hurbil egon daitezkeelako.Bartzelonako Unibertsitatekoirakasle Massotek dio Europarenidentitatea nazio batzuekiko ki-detzara eta kultura eredu homo-geneo batera mugatzen baldinbada bere barnean bizi diren gu-txiengo kulturalak baztertzen di-tuela. Identitate klasikoaren ipa-rrorratza norabidez aldatzea pro-posatu du Massotek:«Funtsezkoa da Europaren norta-suna kultur aniztasunarekin lo-tzea».

Gogoeta horien harira, DanielReboredok iritzi dio ez dela ukatubehar Europako Batasunekoerrealitateari zutabe jakin ba-tzuetan eutsi izan zaiola, baina az-pimarratu du horrek ez duela zer-gatik identitatea itxia dela esannahi: «Gauza bat da nondik gato-zen, eta bestea, nora goazen». Re-boredok uste du egungo Europanidentitatea etniarekin lotzea se-kulako akatsa dela, eta, hortaz,ezinbestekotzat jotzen du norta-sunak homogeneoa eta itxia ezduela behar ohartaraztea etaidentitate ireki bat eratzea.

Nortasuna,Europaren salbatzaile«Partida irabazteko», Europariarima emateaz mintzatu zen Jac-ques Delors 1992ko otsailean. Ho-gei urte igaro dira hausnarketahori egin zuenetik, eta ekono-miak Schumann, Monnet eta Spi-nelliren ametsa zokoratu dueladirudienean, aditu gehienek dio-te Europaren identitatea zer denadosteak eta gizartean sustatze-ak salba dezakeela batasunareneraikuntza. Baina aitortu duteEuropa bera aldatu beharko litza-tekeela horretarako. «Historiakerakutsi du identitateak indar-tzeko modu eraginkorrena etsaiberbera izatea dela», azaldu duJose Luis Iriarte irakasleak: «Eznuke nahi Txinako kapitalismo-ak mundua bere egin arte itxaro-tea nortasun europarra pizteko».Iriartek adierazi du batasunarenegungo egoera ez bada aldatzeneta ez bada demokratikoagoa iza-ten ez dela nortasun erreferenteizango sekula, «baina, betiere,egia da gauza bat nortasuna delaeta beste bat eraikuntza».

Galdera horiek guztiek eran-tzuna topatzen duten heineanEuropa zerumuga lauso bate-rantz eraikitzen jarraitzen dihar-du, herritarren mespretxua bide-lagun. Edozein estrategia ekono-miko bezain garrantzitsua omenda identitate europarra zehazteaeta europeismo demokratiko batsustatzea, «kulturak maitemin-tzen gaituelako, ez merkatuek etaburtsek». Denborak esango duEuropa erronka horri eusteko gaiden ala ez. Denborak eta europa-rrek, ez beste inork.

04 Europaren nortasunaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

(Aurreko orrialdetik dator)

M. Rotaetxe

Europazale sutsutzat jotzen dubere burua Juanjo Alvarez aboka-tuak (Zumaia, 1964). NazioartekoZuzenbidean katedraduna daEuskal Herriko Unibertsitatean,eta, horrez gain, Eurobask Euro-pako Mugimenduaren EuskalKontseiluko kidea. Egungo bata-sunarekin bereziki kritikoa badaere, europarren etorkizun baka-rra «Europa gehiago» dela iritzidio.G Eurobarometroaren arabera, he-

rritarren %47 ez dira fio Brusela etaEstrasburgoko erakundeez. Zerkhuts egin du Europaren eraikuntzanherritarrek halako jarrera izan deza-ten?E Lehenik eta behin, uste dutEuropako Batasunak berak ez da-kiela nora doan, zein den bere jo-muga. Eraikuntza oso ahula izanda Europa alde horretatik, baina,hala eta guztiz ere, etengabe erai-kitzen jarraitu du. Horrez gain,«Europaren pozoia» bere egiturapropioan dago, elkarlana eta ba-teratzea ez baizik gobernuen arte-ko harremanak, jarrera bere-koiak eta autarkiak lehenestendituelako. G Nola alda daiteke egoera? Euro-

peismoak herritarra maitemin deza-ke berriro ere?E Hala izatea nahiko nuke. Euro-paren aldekoak garenoi sekulabete ezin daitekeen utopia luza-tzea egotzi izan digute, eta bata-sunaren lema daramatenen aldeegotea. Baina ez da hala, eta, nireustez, bada belaunaldi berri bat,mugarik gabeko Europa honetanjaiotakoa, zeinak ez duen estatua-ren ikuspegi klasiko eta itxia. Be-launaldi horrek, gainera, badakibateragarriak izan daitezkeela

bere jatorriko nortasunak eta ba-lioen Europaren aldeko sentime-na.G Zer egin beharko luke Europak ja-

rrera horiek areagotzeko?E Nahitaezkoa da estatuen bere-koikeriak lurperatzea eta, horrezgain, arrisku komunei elkarrekinaurre egiten jakitea. Hala, batera-tze gehiago behar da, eta integra-zioari beldurra kentzea. Azkenik,Europari ezinbestekoa zaio de-mokrazia areagotzea, eta Europa-ko demos-aren irakurketa demo-kratikoagoa egitea. Europeismoaberriz pizteko, garaiotan egitenari ez dena egin behar du Euro-pak.G Entzun ohi da herritarrek ez du-

tela sinesten Europan. Zer esan nahidugu Europa esatean, kasu horre-tan? Brusela eta Estrasburgoko era-kundeak, ala Europako proiektua,bere osotasunean?E Ezinezkoa da gizarteko gaitzguztiak leporatzen zaizkion Euro-pa batez maitemintzea. Baina la-guntza ekonomikoak eskuratze-ko garaian, denok hartzen duguEuropako bandera eskuetan. Au-tokritika hori egin beharra dago-ela uste dut. Dena den, uste dutEuroparen alde dagoen isilekogehiengo bat dagoela herritarrenartean. Eta Europa gorrotatzenduten horiei galdera hau egingonieke denei: zeintzuk dira Euro-patik alde egiteko ordaindu beha-rrekoak? Hemen jarraitu behardugula ikusiko lukete.G Europak aurpegi asko dituela

diote. Zein alderdiri eutsi behar zaio«eliteen Europa» eta «neoliberalis-moaren Europa» etiketak ezabatze-ko?E Gobernuetako eliteek Europaberen interesen mesedetan mani-pulatzen dute etengabe, eta hori

onartezina da. Baina Europaaniztasunean eginiko batasungisa ikusten badugu –bai guk etabai politikariek—, globalizazioakeragindako auzi eta arazoei elka-rrekin eusteko bidea gisa ikustenbadugu, eta Europa Herrien etanazioen Europa dela ohartzen ba-gara, egoerari aurre egin diezaio-kegu.G «Herrien eta nazioen Europa»

aipatu duzu, hainbat korronte aber-tzalek bezala. Etorkizuneko alterna-tiba dela uste duzu?E Herrien Europa funtsezko gil-tzarria da. Herritarraren eta Eu-roparen artean dagoen demos ba-karra eta subjektu politiko onar-tu bakarra estatua bada, ez goazondo. Estatuei nahitaezkoa zaieulertzea Europa herritarrek etaherriek eraikitzen dutela, eta be-har guztiak ez direla berak. Adibi-dez, ongi legoke diru laguntzeneskualdeko ikuspegi bat gara-tzea, non Euskal Herriak lagun-tzak lor zitzakeen zaborren kude-aketan, azpiegituretan edo turis-moan. Halakoak gertatuz gero,ziur nago Europaren ikuspegi po-sitiboagoa errotuko litzatekeela.

G Zer deritzozu Europaren norta-sunari?E Europaren nortasuna elkar-bizitza bestelako eredu sozial etapolitiko baten alde egiten duenidentitate bat izatea nahikonuke, bestelako harreman eredubat bermatuko lukeen nortasu-na. Grezia klasikoak erakutsidigu izan daitezkeela merkatuhutsean oinarritzen ez den go-bernu ereduak. Hori izan behar-ko luke Europako Batasunak; ez-berdinen arteko elkarbizitza ere-du bat, etengabekolehiakortasun ekonomikoarenobsesio gaixotirik gabe. Bi auke-ra ditugu: jomuga horretarantzjoatea, ala, egun dirudien bezala,geure bizitza amerikartu eta pri-batutasunaz setiatuta bizitzea. G Jende askok dio erokeria hutsa

dela europeismoaz eta europar nor-tasunaz eztabaidatzea, egoeraekonomikoa hain larria izanik…E Inoiz baino beharrezkoagoada. Lehiakortasun ekonomikoabizitzaren ikuspegi teknokratabat ezartzen ari da, eta badirudihausnartzea eta aztertzea ez delabeharrezkoa. Europako proiek-tua geratu duen benetako arra-zoia herrialdeen arteko elkarta-sunik eza izan da, eta horrekidentitatearen aldeko apustua ezegitearen ondorio da. Askotanentzun ohi dugu «joan daitezelagreziarrak popatik hartzera!»eta halakoak, denok gure sabela-ri begiratzen diogulako. Autar-kia hori Europaren nortasuna-ren aurkakoa baino ez da, etagainditu egin beharra dago. Zulohorretatik irteteko bide bakarranortasun europarraren aldekodefentsa egitea da, hori baitaEuroparen proiektuaren motorbakarra.

Juanjo Alvarez · Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna EHUn

«Europeismoa berriz pizteko, egiten ari ez dena egin beharko luke Europak»

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Europako Parlamentuaren osoko bilkura, Estrasburgon. CHRISTOPHE KARABA / EFE

Estaturik gabeko nazioek zeresangutxi izan dute eraikuntza prozesuan,baina euren zerumugan Brusela bainoez dute ikusten gehienek.

M. R.

Europako herrien arte-ko batasuna areago-tzeko asmoz jaio daitun hau, eta hasteardagoen aro honetan

erabakiak herritarrengandikhurbilago hartzeko jomuga du».1992ko otsailaren 7an, EEE Euro-pako Ekonomia Erkidegoa osa-tzen zuten hamabi elkartekideekhitz horiek berretsi zituzten Ma-astritcheko Itunaren bidez. Ter-minologia zehatz hori erabiltzeakitxaropen sendoa piztu zuen euro-pazale askoren barruan, Europa-ko Batasunaren sorrera eraginzuen dokumentu hark «Europa-ko herriak» baitzituen abiapun-tu, eta, inoiz ez bezala, bateratzepolitikoaren aldeko asmo argiaazaleratu baitzuten sinatzaileek.Beste askok, baina, semantika-ren arazo nahaspilatsuarekintopo egin zuten: zeintzuk dira,bada, «Europako Herri» direlakohoriek?

Azken mendeetan estatua gai-lendu den moduan gizarte bat an-tolatzeko eredu gisa, azken ha-markadetan estatuen elkartzeaindartu da egitura politiko berrigisa. Eta Europako Batasuna da,zalantza izpirik gabe, elkarte ho-rien eredurik garatuena. Hala,batasunaren bat egiteko proze-suak estatuak ditu oinarrian, etaez nazioak eta herriak. Estatuekbete dituzte eskumenez halakonazioarteko sareak, ez besteinork, eta haiek daramate, Euro-pan behintzat, bateratze proze-suaren lema. Euskal Herriaren,Eskoziaren, Flandriaren eta hala-ko nazioen botere ahalmenak es-tatuetan du muga, eta, nahiz etanazioarteko erakundeetan partehartu, ez dute inolako erabakitzeahalmenik nazio aktore gisa,onartutako subjektu politiko ezdiren heinean.

Londresko Queen Mary uni-bertsitateko katedradun Montse-rrat Guibernau aditua da estatu-rik gabeko nazioetan, eta azaldudu Europako Batasunaren etaestaturik gabeko nazioen artekoharremana bide bakarrekoa izandela. «Hasiera batean, berezkoestaturik ez duten nazioek auke-ra handi bat ikusi zuten Europa-ren eraikuntzan, nazioartekoonarpena eskuratuko zutelako-an, baina desira horiek guztiak

bertan behera geratu ziren, esta-turik gabeko nazioak ez direlakosekula izan Europako Batasuna-ren lehentasun», Guibernaurenhitzetan. Europarentzat, estatu-rik gabeko nazioen eta estatuenarteko ika-mikak estatuko barnearazo dira.

Guibernauk aipatutako aukerahoriek, baina, indarrez defendatuzituzten Euskal Herriko, Galeskoeta Kataluniako korronte aber-tzaleek XX. mendearen hasieran,aldarrikapenak egiteko fororikaproposena hura zela iritzita.EAJk, esaterako, Europaren alde-ko apustu garbia egin zuen aurre-ko mendeko lehen zatian, eta, Bi-garren Mundu Gerra amaitu oste-an, borroka antifrankistarako bi-de bakartzat jo zuen, ikusita luze

gabe ez zela demokrazia ezarriko.Leyre Arrieta historia garaikide-ko doktoreak dio EAJk lau helbu-ru nagusi izan zituela horri begi-ra: «Euskal Herriaren nahia eza-gutarazi eta zabaltzea; euskalabertzaletasunaren nazioartekoonarpena lortzea; Espainiako dik-tadura amai zedila eskatzea; etanazionalitateen babesaren aldeborrokatzea».

«Nahi ez dugunestatusean»Europan uste osoa bazuten ere,Europak ez ditu estaturik gabekonazioak sekula onartu subjektupolitiko gisa. Txema MonteroHerri Batasuneko legebiltzarki-dea Bruselako Parlamentuanizan zen, eta, bizitakoetatik abia-tuta, deitoratu du egungo Euro-pako Batasunean estaturik gabe-ko nazioek ez dutela indarhandirik. Monterok dio elkarte-kideek mesfidantzaz begiratzendiotela Herrien Europa delakoideiari, uste dutelako Europarenproiektua apurtzen duela. Hala,europarlamentari ohi horrek dioestaturik gabeko nazioen erron-

ketako bat dela egoera hori alda-tzea, estatus politiko berria esku-ratzeko.

Iritzi berekoa da EAJko Bruse-lako legebiltzarkide Izaskun Bil-bao, eta iritzi dio «arazo ezin politi-koago bat» dagoela batasunarenbarruan, ez Europak, ez Espai-niak ez dietelako uzten alderdiabertzaleei euskal herritar, kata-lan eta galiziar moduan egotenparlamentuan: «Espainiako Esta-tuan barruti bakarra dago, eta,hala, behartuta gaude alderdienarteko koalizioak egitera Euro-pan egon nahi izanez gero». Ho-rrez gain, jeltzaleak salatu du le-gebiltzarreko txostenak estatuezbakarrik mintzatzen direla, etaestaturik gabeko nazioak ez dituz-tela aipatu ere egiten. «Elkarlan

handia izan ohi dugu Eskoziako,Galiziako, Galesko eta Katalunia-ko ordezkariekin», azaldu du Bil-baok, «baina gero alderdi handiekez dute onartzen gure lana».

Batasuneko eskualdeetakoeragileen parte hartzea sustatze-ko, Maastritcheko Ituna berreste-an Eskualdeen Batzordea zabal-du zuten Bruselan. «Bere garaiangarrantzitsua izan zen, baina ba-tzordea sinbolismo hutsa daorain», iritzi dio Guibernau ira-kasleak, «maila berean jartzen di-tuelako estaturik gabeko nazioaketa hiriak». Haren ustez, tresnahorrek estaturik gabeko nazioenizaera orokortu eta ahuldu bainoez du egiten, «Bartzelona eta Ka-talunia ez direlako gauza bera».

Egoera lauso horretatik irtete-

ko, nazio batasunaren alde egindute hainbat adituk. Monterok al-darrikatu du beharrezkoa delaEuskal Herriak mezu argi eta ba-kar bat izatea, Europan ahots pro-pioa izateko: «Ohartzen bagaraestaturik gabeko nazioen askata-sunerako bidea dela Europa,ongi; euskaldun guztiok ados jar-tzen bagara eta aldarrikatzen ba-dugu batasunean subjektu politi-ko propio izan nahi dugula bateginda, hobe».

Pauso horiek emanda pilotaBruselaren teilatuan egongo li-tzateke, Monteroren iritziz, «hu-rrengo pausoa onarpena eskura-tzea baino ez delako». «Eskoziakhori guztia lortu du dagoeneko,pauso horiek ematen jakin duela-ko», gehitu du.

Ehun banderen Europa

Estatu gabeko nazioakEuropan uste osoabazuten ere, hark ez ditusubjektu gisa onartu

Egoera horri irtenbideaemateko, nazioenbatasunaren alde egindute hainbat adituk

Europak subjektu politiko gisa onar ditzala eskatzen dute estaturik gabeko nazioek. PIERROT MURATI

Europaren nortasuna05 2012ko maiatzaren 6a • Igandea

06 IritziaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

CNTk Bilbon egindako manifestazioa, asteartean, Maiatzaren Lehenean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

AurtengoMaiatzaren Lehenakrisiak baldintzatudu; ‘Vilaweb’-en eta‘Gara’-n, egunariburuzko gogoetaegin dute,haserrearenagerpenaz bateaneta mobilizatubeharraz bestean.

Hemeroteka

MaiatzarenLehena

Rooseveltez geroztik, haserre biziz

E zaguna da demokraziabaliarazteko Rooseveltenformula. Ameriketako

Estatu Batuen historian hautes-kunde gehien irabazi zuen presi-denteak zioenez, hauxe behar dademokraziak funtziona dezan:aukera berdintasuna izatea gaz-teentzat, lana eta segurtasunaizatea, banaka batzuen pribile-gioak amaitzea, askatasun zibi-lak sutsu defendatzea eta nabar-men hobetzea jendearen bizi-ka-litatea. New Deal zeritzon harenaitak atzoko gorabeherak ikusi

izan balitu, ziurrenik, askoz ereezkorrago agertuko zen egoera-ren inguruan.

Atzo [asteartea], hainbat pro-testak eta beste hainbeste egin-tzak bat egin zuten; guztiak izen-datzea bera esanguratsua da.Hainbat sindikaturen manifesta-zioak izan genituen, MaiatzarenLehenean urte askoan izandakohandienak. Bartzelonan, gaine-ra, dezenteko jendetza bildu zenkapitalismoaren kontrako mani-festazioan. Desobedientzia zibila-ren lekuko izan ziren herrialdekohainbat errepidetako ordainto-kiak; agintariak nola edo halageldiarazten saiatuagatik, geroeta errotuago dago protesta hori.

Eta, sare sozialetan, bolo-bolo ze-bilen horren oihartzuna, «hase-rre bizi global» ere deitua [...].

Haserre bizia asaldura mailabat da, suminduraren edo amo-rruaren gainetik dagoena, eta, es-kuarki, hainbat egintzatan gau-zatu ohi da. Atzo, herrialdeko [Ka-talunia] milaka pertsonak egin-tza bihurtu zuten beren haserrebizia, samurra ez bazen ere etaezerk hartara akuilatzen ez bazi-tuen ere. Autobideetan, latza izanzen mehatxuen kanpaina, eta,manifestazioetan, neurrigabe ibi-li zen Polizia; burua mugatzekogonbitak, denak ere. Hala eta guz-tiz ere, arrakastatsuak izan zirenmobilizazio biak.

Hori azaltzeko arrazoia, berriz,etengabea dela biztanleekiko pre-sioa. Badira hainbat urte estu etalarri gauzkatela austeritate poli-tikak eta zerga lapurretak. Eta,dirudienez, politika tradiziona-lak ez du aurkitu egoera konpon-tzeko modurik, ez eta Roosevel-ten gisako demokraziara itzultze-ko biderik ere. Onuragarria zenatzoko haserre bizia, onerakoenergia. Baina inork ez daki nolaamai litekeen hori guztia, baldineta gauzak ez badira berehala al-datzen.

Pazientzia da, hain zuzen ere,tradizio kristauak haserre bizia-ren aurrez aurre jartzen duenbertutea.

Vicent PartalVilaweb

Garai erabakigarriak langile klasearentzat

P laneta osoko milioika lan-gilek parte hartuko dutegaur Maiatzaren Lehena-

ren harira antolatutako mobili-zazioetan; egun horretan, langileklaseak ez ditu aldarrikatzenbere eskubideak bakarrik —gi-zarte kapitalista honetan horren-beste mugatzen eta murrizten aridiren horiek—; batez ere, huma-nitatearen aurrerabidean motorgisa duen garrantzia aldarrika-

tzen du. Egutegian gorriz marka-tuta dago egun hori, baina, aurre-ko mendeko azken urteetan etamende honetako lehenbizikoe-tan, galduz zihoan lehengo izaerakonformagaitz hura, eta hartzenhasia zen jai giroko kutsu bat; ba-tez ere, lehenengo mundua deri-tzegun herrialdeetan.

Hala ere, duela bost urte finan-tza burbuilak eztanda egin zuene-tik, krisi globalak astindu egin duegoera sozioekonomikoa, eta era-bat birrindu du jende askok erai-kia zuen kartazko gaztelua, lilu-rakeria honetan oinarritua: klase-

en arteko borroka desagertuazela eta sistema honek moduaemango zuela bateragarri egitekoaberatsenen pilatzeko gosea etalangile klasearen ongizate heda-tua. Sistema hau zuzentzen dute-nek benetakoa balitz bezala salduzuten lilurakeria hori, eta askokatsegin handiz erosi zuten, ahaz-tuta kapitalismoa, definizioz,ezin dela bateragarria izan langi-leen interesekin.

Orain, krisiak eta haren ondo-rioek era lazgarrian azaleratudute egia, eta 2012ko MaiatzarenLehena garai erabakigarri bate-

an iritsi da langile klasearentzat,azken bost urteetan bortizki era-so baitiote patronalak eta admi-nistrazioek; baita Euskal Herrianere, non langabe kopurua mugaguztiak gainditzen ari den hilabe-tez hilabete eta lanari kostata eu-tsi diotenen eskubideak ere gogormurriztu diren. Hori dela eta, ka-lean mobilizatzeko garaia da, bu-lego dorre altuetan diseinaturikoplan horiek desegitekoa. M-29anbezala, gaur eguna dugu erakus-teko herrialde honetan badela in-darrik sistema iraultzeko eta sis-tema alternatibo bat eraikitzeko.

EditorialaGara

Iritzia 07 2012ko maiatzaren 6a • Igandea

Halako arranguraedo larritasun handibaten erakusgarriote zen; aurrerazetorkion mende etagizarteak eragitenzion sentimenduaislatu nahi otezuen… Orainbadakit zergatikegiten duen oihuMunch-enmargolanekoak:bera erostekonorbaitek pagatukozuen dirukopuruagatik!

Aurrena haurraketa emakumezko-ak. Gizonezkoak,espeziearen zatiaise ordezkagarri

hori, ondoren. Azkenak? Eeeez…aurrena haurrak, gero emaku-mezkoak, horien ondoren gizo-nezkoak, baina ez azkenak: atze-nak kanpokoak. Hondoratzen ariden txalupetan ez dakit —ez bai-tugu pentsatu behar Titanic-engertatu zena Hollywoodek konta-tu bezala gertatu zenik—, bainaosasungintza eta antzeko zerbi-tzuetan hala da, hala izan beharomen du. Aurrena hemengoak,garbiro esan du Basagoitik, era-baki du PPk. Argitu dute, noski,hemengoakhorretan hemen bizidiren ekuadortarrak, mongolia-rrak eta senegaldarrak ere badi-rela, baldin eta benetan hemengo-akbaldin badira. Alegia… nik ezdakit zer den benetan hemengoaizatea.

Formulazio marxistahura,80etan ezagutu genuena, non eus-kal herritarra zen plusbalioa Eus-kal Herrian sortzen zuen hura,gainditu dugula esango nuke —besteak beste plusbalioa gero etajende gutxiagok sortzen duelakoeta Marx, baita Groucho bera ere,ez dagoelako oso boladako—. For-mulazio berria, XXI.era egokitua-goa, izan liteke euskal herritarradela zergak Euskal Herrian or-daintzen dituena (gehi terroris-moak erbesteratu dituen ziento-ka mila horiek, zeinak euskal he-rritarrak diren zergak edonon or-dainduta ere; zergak inon ez or-dainduta ere). Baina bistan daazken definizio hau ere kamutsadela: makina batek ordaintzen di-tu zergak hemen hemengo izangabe —indokumentatuek, adibi-dez, zerga zuzen guztiak; edo Ra-fa Nadalek, mozkinen %1 badaere—; eta beste makina batek, osohemengoa, genoma guztia berta-bertakoa duena, ez du, ahal duenneurrian —eta batzuek neurrihandian ahal dute—, zergarik or-

daintzen (aberaskilo defraudado-reak gure laido eta mespretxuenjomugan ditugu, bai noski, etahorietaz ari naiz, baina ez deza-gun ahaztu hemen, nik dakidala,ahal duen heinean inork ez duelazergarik ordaintzen, baita insti-tuzioak eurak baino instituziona-listagoak diren Euskadiko Ezke-rrekoek ere).

Zein da, beraz, definizio ona?Ba ezin esan, zeren eta euskal he-rritar zer den erabakitzeko ere as-tebeteko jardunaldiak ez genituz-ke nahikoa (dirurik ez dago, bai-na bake hitza jarriz gero jardunal-dion izenburuan lortuko du sosikEusko Jaurlaritzak, Etxepare Ins-titutuak, ez dakit zein funda-ziok… eta bake eta jardunaldi etahorietaz ari naizela, barka iezada-zue digresio bat: ez dago dirutanpagatzerik gure izate berezi hau,idazle, pentsalari edo intelektua-lek eztabaidatu beharrean, hase-rretu beharrean, prentsan artille-ria- eta bonbardatze-artikulue-kin sesioan ibili beharrean, inte-lektual eta idazle eta pentsala-riak bat baitatoz gai ia denetan,gurean sukaldariak haserretzendira).

Definizioen beharrik ez da, ha-la ere, denok, edo gehienok bede-

ren, oso klaru entenditu baitugumedikuarenera joateko eskubi-dea nortzuek dugun, eta batez erenortzuek ez duten izango.

Gastu murrizketan segi, osa-sun-turismoa kendu eta horrela-koak omen neurrion helburuak.Gezurra galanta. Borroka asko-ren ondorengo lorpenak dira ken-du nahi direnak: osasungintzapublikoa, edonorentzakoa, doa-koa… Eta nork ordainduko duhau dena? Ba, gizarte modernohonen paradoxa hauxe: ez dauka-nak ordaindu beharko du.

Amukoak.Ez daukanak or-daintzen du, beste era batera,arrantza munduan ere. Kuotanahiko ez daukanak, esan nahidut! Hegalaburra arrantzatzekokuota saldu egin diote Gipuzkoaeta Bizkaiko arrantzaleek Medi-terraneoko arrantza enpresahandi bati. Handizkako arrantza-industria kritikatu eta gero, itsa-soak sarraskitzen dituen teknolo-gia darabiltelako, beraien erruzbesteen kuotak jaisten dituztela-ko, orain kuota saldu diegu. Etaberaz Murtziako enpresak ez da-kit zenbat mila tona hegalaburgehiago arrantzatu ahalko ditu,bere erara.

Garai latz hauetan dirua jaso-tzeko aukera ematen diotenari eznoa ni ezer esatera, ez noa ni leial-tasun eskaerak inori egitera. Es-kaintza egin diete, ona, eta onar-tu egin dute. Kito. Gauza bakarraeskatuko nieke: hurrengo bateanholako afera baten kontura ahoaireki behar badute, kontuz ibiltze-ko, amuren bat kateatu baitakie-ke.

Hitzaren eskea.Amua ez,bestelako kateak nahi dizkieteezarri, beste batzuei, MadrilgoAuzitegi Nazionaleko harrapa-riek (noiz utzi ahalko diot ene ar-tikuluetan etxe madarikatu horrierreferentzia egiteari!?). Eranste-ko gauza handirik ez dago, lehenere esanak ditugu gauzak. Arti-kuluan lehentxeago aipatu ditutjardunaldiak, hain zuzen ere da-torren ekainerako antolatutakobat neukan buruan, poesiakoa(300.000 euro antolakuntzan,txo!), Askoren izenean: pido la pazy la palabra. Madrilen epaitzenari diren D3M eta Askatasuneko-ek ez zuten askoz gehiago egin,askoz gehiago eskatu. Bakehitzaerabiltzean gezurretan ariko zire-la? Akaso. Eta hori poetek baka-rrik egin dezakete.

Ni hemengoa naiz

Antonio Basagoiti, EAEko PPko burua alderdiaren mitin batean. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Bihar jaiMikel Elorza

Hurrengoegunetan

EkonomiaMakina-erremintari so

Asteartean aurkeztuko ditu AFMk,makina-erremintako euskal en-presak biltzen dituen elkarteak,iazko emaitzak eta 2012rako au-rreikuspenak.

‘Nafarrate kasua’Agerraldia Legebiltzarrean

Joseba Nafarrate Legebiltzarreanizango da asteazkenean, Aressailburuak esandakoa gezurtatueta Xuban semea Ertzaintzakzauritu zuela salatzeko .

FutbolaHistoria egitera Bukarestera

Finalerdietan Sporting Lisboa ga-raitu ostean, 114 urtean bigarre-nez, Athleticek Europako Ligakofinala jokatuko du, asteazken ho-netan. Atletico Madril du aurkaria.

AljeriaParlamenturako bozak

Ondoko herrialdeetako aldaketaguztiek eraginda edo, Buteflikapresidenteak baimena eman dienazioarteko behatzaileei ostegu-neko hauteskundeetan izateko.

Irune Lasa

Hogei urte bete dira Euskal HerrikoUnibertsitatean irakasle kaleratueninguruko gatazka piztu zenetik;oraindik ere, hiru irakaslek segitzen dute EHUtik kanpo.

Gotzon Hermosilla

Azken hogei urtean,EHU Euskal HerrikoUniber tsitateakLeioan (Bizkaia)duen egoitzara joa-

ten diren guztientzat ohiko bila-katu da pertsona multzo bat ikus-tea, Autonomiaren alde, irakasle-go propioa aldarrikatzen duenpankarta bati eusten diotela. Mi-laka ikasle igaro dira Leioakoikasgeletatik hogei urte hauetan;ikasketak hasi eta bukatu ereegin zituzten horietako askok;unibertsitateak berak itxura al-datu du egindako lanen ondorioz;baina pankartak hor iraun dugaur arte.

1992ko martxoaren 30a jotzenda irakasle kaleratuen auziarenhasieratzat, egun horretan kan-poratu baitzituzten, unibertsita-teak eskainitako kontratua sina-tzeari uko egiteagatik; baina kon-tratu motaren inguruko gatazkalehenagokoa zen EHUn. Aurrekohamarraldian, hamaika protes-taldi egin zituzten irakasle aso-ziatuek, unibertsitatearekin zu-ten harremana egonkortzekofuntzionario izan gabe. Haien al-darrikapenak kontratuaren nola-koa baino gehiago hartzen zuen,EHUk irakasle propioak izatekoaukera baitzegoen jokoan.

Jose Luis Herrero irakasle kale-ratuak dioenez, «Euskal Herrian,borroka hori ez zen soilki lan arlo-koa; bazuen nazio izaera bat, etairakasle propioak izatea zen alda-rrikapen nagusia. Hori, batez ere,nabarmendu zen irakasle taldebatek agiri bat izenpetu zuenean,funtzionario izateari intsumisoegitea aldarrikatzeko. 1990eko ha-marraldian, lan eskaera hutsa al-darrikapen politikoago batenmende gelditu zen, Euskal He-rriak berezko unibertsitate eredubat garatzeko duen eskubideanoinarritzen zena. Horregatik izanzen hain bortitza estatuaren eran-tzuna».

Irakasleek arrazoiaAuzia epaitegietara iritsi zen, eta,hasieran, irakasleei arrazoiaeman zieten; izan ere, 1990ean,Manuel Diaz de Rabago BizkaikoAuzitegiko epaileak onartu eginzuen 226 irakaslek jarritako hele-gitea, baita irakasleok EHUrekinzuten lan harremanaren izaeraere, eta ebatzi zuen bidegabekokaleratzea zela haiek kanpoanutzi izana. Horren ondorioz, EHU-ra itzuli ziren irakasleak, behin-behinean izan bazen ere; baina ga-

rrantzitsuena zen horrek bideazabaltzen zuela unibertsitateare-kin ohiko kontratu administrati-boa ez zen beste kontratu motabat izenpetu ahal izateko.

Baina EHUk, Emilio Barberaerrektorea buru zuela, ez zuenepaia onartu; helegitea jarri zuen,eta kaleratu egin zituen kontratuadministratiboa sinatzeari ukoegin zioten 97 irakasle. Berriroere, mobilizazioak eta protestal-diak ugaldu ziren, harik eta,1992an, EAEko Justizia AuzitegiNagusiak EHUren helegiteaonartu zuen arte, Bizkaiko Auzi-tegiak ontzat emandako lan kon-tratuaren zilegitasuna ukatuta.

Epai horrekin, EHU libre zenbere kontratu mota ezartzeko,eta, berriro ere, kontratu admi-nistratiboa eskaini zien irakasle-ei. Epe bat ere jarri zien: kaleratuegingo zituen martxoaren 30era-ko kontratua sinatzen ez zutenak.Beste biderik ez, eta kontratua si-natzea erabaki zuten gehienek,baina bederatzik uko egin ziotenizenpetzeari, eta EHUtik at lotuziren.

Bederatziko multzo hori mu-rriztu egin zen geroago, baina ho-rrek ez zuen apaldu haiekiko el-kartasuna. Aitzitik, urtebete ho-rretan ugariak izan ziren mobili-zazioak, itxialdiak, gose grebaketa bestelakoak, eta ugaritu eginziren elkartasuna eta gatazka bi-deratzeko eskariak, unibertsita-tean zein unibertsitatetik kanpo.Gizarteko sektore askok ez zutenulertzen zerk oztopatzen zuen ko-rapiloa askatu ahal izatea.

EHUko orduko errektore JuanJose Goiriena de Gandarias saia-tu zen irakasle kaleratuekin ne-goziatzen, eta akordio batera iri-tsi zen haiekin, lan kontratuaizan gabe, administratiboa ere ezzen kontratu mota bat eskaintze-ko.

Antton Azkargotaren arabera,horixe izan zen hogei urteotanegon den negoziazio saio «serio»bakarra: «Hitzarmen bat lortuzen, juridikoki bideragarria zenkontratu mota bat; EHUren zerbi-tzu juridikoek oniritzia eman zio-ten, eta gure abokatuak ere bai.Bitartekari bat egon zen; EHUkbere ordezkari ofizialak izan zi-tuen —errektorea barne—, eta to-nua errespetuzkoa eta serioa izanzen. Gainerakoak, gu nola geun-den jakiteko edo gu banatzekosaioak baino ez dira izan».

Bazirudien erdibide horrekalde biak asetzen zituela eta ga-tazka amaitzea ekar zezakeela.Baina EHUko Gobernu Batza-

Gatazkarikluzeena

Daniel Tamayoren pankarta darabilte aurten irakasle kaleratuek. L. JAUREGIALTZO / ARP

08 UnibertsitateaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

rrak, bi botoren aldearekin, ezzuen onartu Goirienak aurkeztu-tako hitzarmena, eta gatazka has-tapenetara itzuli zen berriro.

Ordurako, ohiko bilakatu zenirakasle kaleratuak egunero-egu-nero pankarta batekin ikusteaunibertsitateko sarreran. Bostirakasle kaleratuek —Antton Az-kargorta, Jose Ramon Etxeba-rria, Jexuxmari Zalakain, JoseLuis Herrero eta Enrike Lopez—eta Nikolas Xamardo haiekin batzetorren irakasle funtzionarioakluzaz eutsi zioten protesta motahorri, eta, urteen poderioz, pan-karta hura borroka luze horrenikur bihurtu zen.

Pello Salaburu (1995etik2000ra) eta Manuel Montero(2000tik 2004ra) errektore izan zi-reneko garaiak gogorrak eta isti-luz beterikoak izan ziren EHUn,eta irakasle kaleratuen auziakkonpondu gabe egoteak ez zuenhorretan lagundu. Itxialdiak,gose grebak eta bestelako protes-taldiak ugaldu egin ziren. Uniber-tsitateak erabaki zuen campuse-an zinpeko guardiak jartzea, etaErtzaintza ere behin baino gehia-gotan sartu zen campusera. Girogaiztotu horretan, EHUk erabakizuen irakasle kaleratuak campu-setik egoztea —pankartaren bi-dez berezko irakasleak izatea al-darrikatzen jarraitzen zuten—,eta hara sartzea debekatu zien.

Horiek izan ziren urterik latze-

nak, Herreroren ustez: «Okerrenaizan zen errepresioaren ingurukoadostasun bat gorpuztu zela. Le-hen, iritzi kontrajarriak zeudengure borrokaren inguruan, baina,errektorearekin izandako nego-ziazioek porrot egin ondoren,EAJk eta PSEk bat egin zuten, Go-bernu Batzordea ere gotortu eginzen, eta errektorearen taldea, le-hen pitzadurak zituena, ezer ez

onartzeko jarrera baten inguruanbatu zen. Errepresioak 1992tik1998ra izan zuen faserik latzena,baina Monterorena ere ez zen sa-murra izan».

Legearen aldaketa2004an, itxaropenerako beste zi-rrikitu bat zabaldu zen. Urte har-tako otsailaren 25ean, Unibertsi-tate Legea onartu zuen Eusko Le-gebiltzarrak, Anjeles IztuetaHezkuntza sailburu zela. Lege ho-rrek jaso egiten zuen EHUk ira-kasle propioak kontratatzeko au-

kera irakasle horiek Espainiakofuntzionario izan gabe; hots,1980ko hamarralditik unibertsi-tatearen aldarrikapen historikoaizan zena. Baina Espainiako Go-bernuak —garai hartan PSOErenesku zegoen— helegitea jarrizuen legearen zenbait pasarterenkontra; horien artean, irakaslepropioen gaia jorratzen zuen aldibaterako bigarren xedapenarenaurka, Espainiako Konstituzioaurratzen zutelakoan.

Horrek berekin ekarri zuen au-zia beste bi urtez geldirik egotea.2006an, baina, atzera egin zuenEspainiako Gobernuak, eta hele-gitea kendu zuen. Horrekin, berri-ro zabaldu zen EHUk irakasle pro-pioak kontratatzeko bidea eta, eraberean, irakasle kaleratuen au-ziari irtenbideren bat ematekoa.

Azkargortak dioenez, «pozik»hartu zuten Unibertsitate Legea-ren onarpena: «Gure aldarrikape-netako asko jasotzen zituen, etauste dut Iztuetak lan interesga-rria egin zuela horretan».

2007ko apirilaren 17an, Uniber-tsitate Legearen aldi baterako bi-garren xedapena garatzeko pro-posamena aurkeztu zuten EHUkoGobernu Kontseiluan. Proposa-men horretan, aldi baterako ira-kasleak kontratatzeko bidea fin-katu zen, baina, horrekin batera,ate bat zabaldu zen irakasle kale-ratuen auzia konpontzeko. Uni-bertsitate Legea indarrean sar-

tzean EHUn lanean egon ez bainaaurretik gutxienez bost urtez ira-kasle izan zirenek izango zutenaukera irakasle erantsi gisa kon-tratatuak izateko. Kontratu horiamaitutakoan, ebaluazio batenbaitan jartzen zen kontratu ho-riek finko bilakatzeko aukera.

Jose Ramon Etxebarriak etaJexuxmari Zalakainek bide horibaliatu zuten unibertsitateraitzultzeko irakasle gisa eta fun-tzionario bilakatu gabe. Egun, Za-lakainek Kazetaritza Fakultate-an ematen ditu eskolak, eta Etxe-barriak, Ingeniaritza Eskolan.

Desberdina izan zen Enrike Lo-pezen kasua: kontraturik gabedenbora gehiago aritu bazen ere,hiru urte eta erdi baino ez zuenegin eta, beraz, ez zuen betetzenGobernu Kontseiluak ezarritakobaldintza. Aspalditik zebilen Lo-pez pankartako taldetik aparte,barne desadostasunak zirela eta.

Azkargortak eta Herrerok, be-rriz, aldarrikapenari eustea era-baki zuten, oraindik hogei urteo-tako borrokaren aintzatespenafalta dela iritzita: «Kontuan izan-da gure borrokak lagundu zuelalege hori aurrera ateratzen, urtemordoa sakrifikatu genuela etaoso esperientzia latzak izan ditu-gula, ezinezkoa da proposatzeaguk leihatilatik pasatu behar du-gula beste planeta batetik etorriizan bagina bezala», dio Azkar-gortak. «Beraz, lege horri osagai

politiko bat falta zaio: gure ones-pena, alegia. Ez dugu eskatzengure lankideen aldean inolakopribilegiorik izatea, ahal den neu-rriko lan baldintzak parekatzeabaizik».

Hori eskatzen dute orain Az-kargortak eta Herrerok, eta, ho-rregatik, kaleratu zituztenetikhogei urte betetzen direla gogora-razteko prestatu duten pankartaberezian —Daniel Tamayo mar-golari eta EHUko irakasleak egindu—, «negoziazioa» hitza ager-tzen da: «Legea, lege den aldetik,orokorra da, baina gure egoeraberezia da, eta hori kontuan har-tuta ekin behar zaie antzinatasu-nari, lan historiari, kobratu gabeegindako lanari eta beste hainbatarlori. Horretarako, negoziatuegin behar da».

Edonola ere, hogei urteotakobalantze positiboa egiten duteAzkargortak eta Herrerok:«Azkenean, arrazoia eman digu-te», dio Azkargortak. «Legeaaldatu da; gaur egun, autonomiaelkarteek badituzte zenbait esku-duntza unibertsitateen arloan,eta administratiboak ez direnkontratu motak daude. Beraz,balantzea positiboa da». Herre-rroren ustez, «frogatu da taldetxiki batek, egoera jakin batean,aldaketak lor ditzakeela, erresis-tentziari eusten badio eta gizarte-ak bere egiten baditu haien alda-rrikapenak».

Goirienarekin lorturikoakordioak porrot eginzuen, EHUko GobernuBatzordearen erabakiz

Irakasle kaleratuek uste dute UnibertsitateLegearen onarpenakarrazoia eman diela

Ikasleen protestaldia EHUko errektoretzan, 1993ko urrian. BERRIA

J. R. Etxebarria, Ibarretxeri agiri bat eman nahian, 2003an. BERRIAIrakasle kaleratuak 2002an, euren borrokaren hamargarren urteurrenean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Unibertsitatea 09 2012ko maiatzaren 6a • Igandea

Oso une bereziak bizitzea egokitu zaio Jon Zabaletari; halaxeaitortzen du hark, eta momentu horietako bakoitza beremarrazkietan islatzen ahalegindu zen. Baina hura amaitu zen,eta, orain, bizitzako beste atal bati ekin dio, betiere uneoroafizio eta ofizio izan duen ilustraziogintza baztertu gabe.

Arantxa Elizegi

Ibiltzen ikasten ari den haur ba-ten antzera, bere bideari ekin dioJon Zabaletak ere (Hernani, 1950).Hasieran motel, gero azkarrago,kostata, baina aurkitu du bere to-kia. Ilustraziogintza erabat baz-tertu gabe —«nahi baino gutxiagodeitzen didate», dio irribarrez—,eskolak ematen dabil, marraz-kiak egiten dituen bitartean hau-rren aurpegiak ikusteak ematenbaitio aurrera egiteko indarra.G Gogoratzen duzu zure ibilbideko

lehen ilustrazio hura?E Bai, gogoan dut. Oharkabeanikusi nuen neure burua Gordailuargitaletxea ilustratzen. Orduan,Debako Arte Eskolan nenbilen,eta [Jorge] Oteizak esperientziaberri bat bultzatu zuen, XabierMendiguren eta Debako alkateabera ere tartean zirela, euskara-ren inguruko liburuak egiteko,eta, horretarako, ilustratzaileakbehar zituzten. Gu, une hartan,ilustraziogintza aztertzen genbil-tzan, munduan nola egiten zireneta abar; beraz, bazegoen halakosentsibilizazio bat. Gogoan dutmarrazkian neska bat eta mutilbat agertzen zirela lore batera igo-tzen. Oso polita da liburu hori. Zo-ragarria izan zen, aukera eman zi-dalako gaztetan liburutegietanikusitako hainbat ilustratzaileeuskaldunen lanak gogora ekar-tzeko, besteak beste, Jon ZabaloTxiki-renak. Liburu horiek bazu-ten zerbait. Zu gazte zarela joatenzara liburutegira eta agian gustu-ko izango duzu Alemaniari edobeste herrialde bati buruzko isto-rioak irakurtzea, baina liburute-giko txoko batean aurkitzen ditu-zunean euskal kutsuko liburuak,zerbaitek erakartzen zaitu. 60ko

hamarkada zen, eta liburu haiekislatzen zuten guk uneren bateansentitu genuena. Baserriko etakaleko irudiak ziren; jendea txa-pelarekin ageri zen, baina ma-rrazkien atzean ezkutuko zerbaitnabari zen, denbora askoan baz-tertua egon zena. Beraz, aukerahori heldu zitzaidanean, euskalmundurako ez ezik, mundu mo-dernoago baterako sarbidea ereikusi nion. Joxean Muñozek nireerakusketa batean esan zuen mo-duan, hitzaren industria aurreraaterako bazen, irudiarekin atera-ko zen. Eta niretzat irudiarenaoso mundu zabala zen, oso irekia. G Eta, agian, baita oso gutxi landu-

takoa ere.E Bai ba. Gu ginen lehenak. Au-rretik gerra denborakoak zeuden,baina horiek gerra bukatutakoanhil ziren. Eta gu berpiztearekinbatera heldu ginen, orduan hasi

ziren liburu batzuk ateratzen etabeste batzuk berrargitaratzen,Xabiertxo, adibidez. Ez zitzaidanburutik pasa ere egin norbaitigustatuko ez zitzaionik, iruditzenzitzaidan mundua gurea zela.

G Orduan erabaki zenuen ilustra-ziotik bizitzea?E Ez, hori beranduago etorri zen.Nik, momentu hartan, aukera as-ko ikusten nituen, kartelak, dis-koen azalak eta abar. Horiek guz-tiek ematen zizuten aukera unehartan herriak bizi zuena adieraz-teko. Barruan halako su bat ze-nuen, adierazteko beharra sentia-razten zizuna. Gero prentsa ereatera zen. Hura ere pentsaezinazen... euskarazko prentsa! Osoune bereziak, arriskutsuak biziizan genituen. Nik zortea izannuen. Egia da bai egin ditudangauza guztiak ez direla atera, etaia ez direla aterako, baina beti ezda betetzen nahi dugun guztia. G Egunkarietan ere lan egin ze-

nuen.E Bai. Nire bizitzako une bateanbeste aldera joateko aukera izannuen, eta, han nintzela, ezkutukokomiki bat egin nuen, eta askogustatu zen. Ezizenarekin sina-tzen nuen, eta Hitz aldizkariare-kin batera banatzen zen. Donos-tiara itzuli nintzenerako, nireatzetik zebiltzan Berriak aldizka-rikoak. Eta askorik pentsatu gabeeman nien baiezkoa; gainera, or-durako marrazkiak eginak ni-tuen. Berriak urtebetera-edo de-sagertu zen, eta handik hilabetebatzuetara jaio zen Egin egunka-ria. Hura esperientzia berri batizan zen. Pentsa egunero egin be-har nuela zinta bat, eta askotanpertsonaiak ere unean bertan as-matzen nituen. Askatasun handi-ko garaiak izan ziren. Baina, 80kohamarkadaren hasieran, gogortuegin zen egoera; estatutua aterazen, baita instituzioak sortu ere,eta ezker abertzaleak ez zuen hansartu nahi izan, eta talka gertatuzen. Orduan, ezker abertzaleak ja-

rrera gogortu zuen, eta bakoitzakbere alderdia aukeratu zuen, bai-na ni ez nintzen inongoa senti-tzen, eta Egin-etik ateratzea era-baki nuen. Alderdi horretan betiizan naiz oso berezia, ez dut esannahi besteak baino hobea naize-nik, baina ez nuen ulertzen gerta-tzen ari zena, eta, ondorioz, perife-rian, bazterrean geratu nintzen.Baina han ere gauza asko zeudenegiteko.

Orduan hasi nintzen ipuinekin.Lehenak Ereinenak izan ziren, 80.urte inguruan. Oso ipuin txuku-nak ziren, inpresio eta maketa al-detik ere dotoreak. Garai bertsu-koa da Ipurbeltzere. Orduan ohar-tu nintzen egunkarietatik kanpobazela beste mundu bat. G Denetara ehun bat ipuin liburu

ilustratu omen dituzu.E Bai, uste dut lehena [Bernar-do] Atxagaren bat izan zela. Anto-nino Apretaren istorioa. AnduLertxundirekin ere egin nuen lan.

Garaitsu hartan hasi ziren in-prentetan kolorea sartzen, eta osotxukun geratzen zen. Hori izanzen hasiera. Baina, handik gutxi-ra, anaia bat galdu nuen moto is-tripuz, eta garai txarra bizi izannuen; kosta egiten zitzaidan nirelanean sartzea. Gauzak aldatzenhasi ziren, eta baserrira joateaerabaki nuen, Lesakara, lagun ba-tekin. Eldarnio batean bizi izannintzen urte askoan, eta eromenhark nire sormenari laguntzenzion. Lehen urtebete hartan osogoian egon nintzen. Aurreko bate-an, Egin-en ateratakoa begira-tzen aritu nintzen, marrazki onakziren... Egun batean bat egitennuen, bestean beste gauza bat...baina guztiek oinarri bera zuten,herria. G Halakoetan norberaren egoerak

ere eragiten die marrazkiei?E Eta aldamenean duzun pertso-nak ere asko eragiten du. Hala ere,gazte zarenean desberdina da. Or-duan ere seguru nire barruan osogaizki pasatzen ari nintzela, dra-ma bat neramala, baina gazteanintzen eta egunkariak ematenzidan leiho hori aukera bat zen,banekielako hortik kanpora jen-de zoragarria egongo zela. Egun-kariaren bitartez bidaltzen ni-tuen mezuak ziren, eta, inoiz nor-baitek zerbait esanez gero, lagun

Jon Zabaleta«Irudimena pizten zaizu zure beharra dagoela sentitzen duzunean»

«‘Egin’-ekoaesperientzia berri bat izan zen.Askatasun handikogaraiak ziren»

«Eldarnio bateanbizi izan nintzenurte askoan, horreknire sormenarilaguntzen zion»

JON URBE / ARGAZKI PRESS

10 ElkarrizketaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

Motzean

1 Marrazkilaritza.Hizkun-tza bat da, hitz moduan, bai-na beste kode batzuekin.2 Erreferenteak. Txikitanikusitako komikiak eta gaz-tetako liburuetako ilustrazio-ak. Eta, aurrerago, zenbaitprofesional; bat aipatzeko-tan, niretzat oso garrantzi-tsua izan dena aipatukonuke, Jon Zabalo Txiki. Gero-ra, askotan esan didateharen jarraitzailea naizela.Gogoan dut amonak bazue-la katekesirako liburu batharen marrazkiekin, eta aza-lean agertzen ziren mutikobat eta neskato bat menditontor batean herrira begira.Niri marrazki hura izugarrigustatu zitzaidan.3 Gustura ilustratuko ze-

nukeen lan bat.Klasikoak.Orain klasiko bilakatu naiz,lehen ez bezala. Azkena egindudana ere klasikoa da.

berriak egin nituela iruditzen zi-tzaidan.

Denborarekin, ordea, kontura-tu nintzen lehengo mundu huraez zela etorriko. Ez behintzat eza-gutzen nuen moduan, jendea bel-durtzen hasia baitzen; ni ere gertazitekeenaren beldur nintzen. Pen-tsa une batean, baserrian nengoe-la, ordura arteko lana erre nuela.Ordurako hiru urte baziren harajoan ginela, baina, hala ere, bitanetorri ziren guardia zibilak; bate-an, zertan genbiltzan galdetzera,eta, bigarrenean, etxean sartu zi-ren gu han ez ginela. Bestalde, ba-besgabe sentitzen nintzen, zurekontura zabiltzanean inor ez bai-ta zure alde ateratzen. G Eta ipuinak iritsi ziren.E Bai, Elkarren eta Ereinen hasinintzen. Behar nuen denbora guz-tia hartzen nuen marrazkiak egi-teko; horregatik, ilustrazio haiekdetaile asko dituzte. Dena den, ga-rai hura baino lehen egina nuenantzeko lanik. Txan fantasma,esaterako, lehenagokoa da, 84koa.Handik gutxira hil zen anaia, libu-ruarena abuztuan izan zen, etaanaia urtebetera joan zen.

Oso gustura egin nituen hasie-rako ipuin haiek. Gainera, orduan—eta oraindik ere bai—, ipuin batnuen aldiro nire txokoan sartzennintzen eta ez nintzen handik ate-

ratzen lana bukatzen nuen arte.Ez da lan erraza, ezerezetik sortubehar baitituzu marrazkiak, per-tsonaiak... tira, ezerezetik ez, tes-tua beti hor dago, marrazkiak ba-se on bat behar baitu. Gero, semeajaio zen, eta bera bilakatu zen nireipuinetako pertsonaia zentrala[kar-kar].

G Tarte horretan agertu zen Ipur-beltz ere.E Bai, beti gustatu izan zaizkitkomikiak. Orain telebista eta bi-deo jokoak dauden moduan, ga-rai hartan ez zegoen halakorik,eta komikiak irakurtzen geni-tuen. Igandeetan beti prest ego-ten ginen komikiren bat erosteko,

bai TBO-a edo besteren bat. El-tzeitsutik dirua atera, eta han joa-ten ginen korrika. Eta gerora kon-turatzen zara egiten dituzun iru-dietako askok komiki haietandutela oinarria. Ipurbeltz-erakoere lehenengo marrazkiak egitennituen eta gero hitzak jartzensaiatzen nintzen. Baina ez zen ba-tere erraza. G Komikigintzaren, haur literatu-

raren eta egunkarietako zinten arte-an aukeratu beharko bazenu?E Bakoitzak izan du bere garaia.Egunkari batean lan egiteko, au-sarta izan behar duzu, jende as-kok ikusten duelako eta, gainera,gaurkotasuneko gauzak landubehar dituzulako. Ni, gainera, eznaiz lan errazaren zalea, eta egun-karirako aritzen nintzenean ma-rrazki mutuak egiten nituen,asko jota hitzen bat edo bestere-kin. Egin-ekoa berezia zen, nire-tzat haren atzean herria zegoela-ko. Euskaldunon Egunkaria des-berdina zen, beste sentimendubatzuk zeuden; belaunaldi gazte-agoa zen, berriz, proiektu harenatzean zegoena. Alde batetik,ondo zetorkidan lan hura, diruabehar nuelako, baina, bestetik,zenbait giro ezagutzeko balio izanzidan. Baina une honetan oso zailikusten dut halakorik egitea. Al-diz, ipuinetan erosoago sentitzen

naiz. Komikigintzan, berriz, Ipur-beltz-en ondo nengoen, banituennire pertsonaiak, nire istorioak;aldiz, oraingo berri hauetan jendegaztea dago, eta berrikuntza asko. G Estiloak ere asko aldatu dira.E Bai, eta ez dut neure burua es-tiloa aldatzera derrigortu nahi.Gainera, uste dut esan behar nue-na esan dudala. Orain, klaseakematen ditut; ez dira asko, horixeda pena, baina behintzat gozatuegiten dut. Hor, gainera, marraz-tu egiten duzu, baina, aldi berean,haurraren aurpegia ikusten duzueta beste harreman bat sortzenda; zure beharra dutela sentitzenduzu. Hori oso garrantzitsua da.Toki batean zure beharra ez dago-ela sentitzen duzunean, ezer egi-teko gogorik gabe geratzen zara,eta irudimena pizten zaizu zurebeharra dagoela sentitzen duzu-nean. Dena den, jarraitzen dutipuinak egiten. Duela gutxi amai-tu dut bat, Itziar Zubizarretarena,Errege zorria. G Uste duzu ilustraziogintza gu-

txietsi egin dela?E Bai, dudarik gabe. Etxean ber-tan ikusten nuen hori. Hasieran,gustura ikusten zituzten komi-kiak, baina, denborarekin, bideojokoak iritsi ziren, eta komikiakbazterrean geratu ziren. Bestetik,oraingo haurrek gauza asko di-

tuzte egiteko, hasi eskolako lane-tatik eta eskolaz kanpoko ikasta-roetaraino. Horretaz gain, ma-rrazki bizidun japoniarrek ere ga-rrantzi handia hartu dute, eurenheroiak ere han daude. Askotan,ematen dizkiezu Europako etaAmeriketako komikiak eta harri-tuta geratzen dira, ez dituzte eza-gutzen.

Egia da garai batean komikiakbazuela lotura bat Francoren aur-kako borrokarekin. Baina, gero,trantsizioaren ostean, ahulduzjoan zen. Egun hemengo komi-kiaren kulturak ez du zerikusirikFrantzian edo Europako bestezenbait tokitan dagoenarekin.Hemen ez da egon dirua jarrikozuen produktore bat eta gidoi onbat; hori egon izan balitz, gauzakoso bestelakoak izango lirateke.Marrazkilariak eta gidoilariakbabesik gabe egon dira. Inork ezdu haien aldeko apusturik egin.Horregatik, herriaren babesaizan genuen bitartean, denak pri-meran funtzionatu zuen. G Proiektu baten eta bestearen ar-

tean,Manuel agertu zen.E Hura proiektu pertsonala izanzen; 2005ean jarri nuen Manueleta memoria erakusketa. Semeajaio zenean, nire amonarenganajoan ginen, eta hark esan zidan:«Badakizu jaio zinenean JuanManuel jarri nahi izan nizula?Baina zure aitonak ezetz esanzuen, Juanito-rekin nahikoazela». Gerora jakin nuen aitonakizan zuela seme bat Juan Manuelizena zuena. Hark gerrara joanbehar izan zuen, eta behin etxerabueltan zela istiluak izan zituenHernanin beste batekin. Horrenondorioz, Juan Manuel hori iker-tzen hasi ziren, eta lagun batekohartarazi zion Poliziak hari bu-ruzko informeak zituela eta ez zi-rela batere onak. Hala, erabakizuen beste aldera joatea, eta hanerrepublikaren aldekoekin elkar-tu zen, eta haiekin joan zen Bar-tzelonara ere. Baina, gerra amai-tutakoan, handik ihes egin etabeste aldera joan zen bigarrenez,eta han kontzentrazio eremu ba-tean sartu zuten beste askorekinbatera. Gero, denborarekin, aska-tu egin zuten, eta morroi moduanaritu zen lanean baserrietan. Ize-ba baten bidez jakin nuen osabaManuel kontrabandoan ibiltzenzela, baita Comet sarean ere, mu-galari. Baina, halako batean, ale-manek harrapatu zituzten, etakontzentrazio esparru bateansartu zuten, Flosenburgen, [Ale-mania] hil zen arte.

Ni tematuta nengoen Manue-len istorioa argitara ateratzen ba-nuen nire barruan nuen korapi-loa askatuko nuela. Eta baita lor-tu ere; gainera, une hartantxezuten ateratzekoa Comet sareariburuzko liburua, eta lortu nuenManuel bertan aipatzea. Eta lanhori amaitutakoan, barrua lasai-tu zitzaidan, eta nire bideari ekinnion.

«Ipuin batilustratzea ez daerraza, ezerezetiksortu beharbaitituzu irudiak»

«Marrazkilariak etagidoilariak babesikgabe egon dira. Inorkez du haien aldekoapusturik egin»

Elkarrizketa 11 2012ko maiatzaren 6a • Igandea

‘Apartheid’-ari aurre egiteko beltzekkontzientzia hartzea ezinbesteko zelanabarmendu zuen Steve Bikok. Akasohorregatik hil zuten, orain 35 urte.

Ander Perez

Badira une jakin bate-an jaio eta bizitzeaga-tik historiara pasatudiren pertsonak, tes-tuinguru berezi ba-

tek bultzatuta historian arrastoautzi dutenak. Beste era bateraesanda, beste garai batean ohar-kabean pasatuko liratekeen per-tsonak, idei berriak izanagatik.Steve Biko ere, behar zuen uneanjaio eta agertu zen Hegoafrikakoeszena politikoan.

1960ko hamarkadan, Hegoafri-kako populazioa etsipenak jotazegoen. Sharpevilleko sarraskia-ri jarraitu zion errepresio olatuakkartzelara edo erbestera eramanzituen ANC Afrikako KongresuNazionaleko kide asko eta asko,Nelson Mandela bera tartean.Errepresioaren aurka antolatuta-ko borroka armatuak, gainera, ezzuen lorpenik eskuratzen, eta, he-rritarren begietara, erregimenarrazistak errazegi zanpatzen zi-tuen erresistentzia gune guztiak.

Garai hartan, Stephen BantuBiko izeneko gaztea, 1946an KingWilliam’s Town hiriko beltzentza-ko gune batean jaioa, NatalgoUnibertsitateko Medikuntza Fa-kultateko ikasleen artean nabar-mentzen hasia zen. Aurrekoenjardun politikoari erreleboa ema-

teaz gain, apartheid-aren aurka-ko borrokaren arlo teorikoa berri-tu nahi zuen Bikok. Beltzen aska-pena integrala izan zedin, besteosagai bat gehitu zion ordura ar-teko borrokari: askapen psikolo-gikoa. Beltzek gutxiagotasun sen-timendua bazter zezaten zeka-rren horrek, Bikok berak adierazizuenez: «Zuriek ulertu beharrekolehenbiziko gauza da gizakiak di-rela, eta ez nagusiak. Eta beltzek,beste horrenbeste: gizakiak dire-la ulertu behar dute, eta ez menpe-koak». Kontzientzia BeltzarenMugimendua pizten hasia zen.

Proposatutako bideari jarrai-kiz, Bikok NUSAS Ikasle Hegoa-frikarren Batasun Nazionalare-kin apurtu zuen, zuri liberalek gi-datutako erakundea zela iritzita.Horren ordez, SASO Ikasle Hego-afrikarren Erakundea eratuzuen, ikasle beltzez bakarrik osa-tua. Izan ere, herritar zuriekapartheid-aren aurkako mugi-menduan zeukaten egitekoa ez-baian jarri zuen Bikok. Esan ereegin zuen beltzen gaineko pater-nalismoa indartu baino ez zutelaegiten asmo oneneko zuriek ere.Bikoren ustez, finean, gehiengobeltzaren askapenean beltzek be-raiek izan behar zuten borroka-ren subjektu nagusi eta gidari:«Jokatu beharko luketen jokoa-ren ikusle hutsak izateaz nekatu

dira beltzak. Haiengan eraginaduten gauzak haien kabuz eginnahi dituzte». Arraza ezberdinenarteko elkarbizitzan oinarrituta-ko gizartea zen Bikoren helbu-rua, baina, hara iristeko, beltzenprotagonismoa defendatu zuen.

Jarrera horrek KontzientziaBeltzaren Mugimenduaren etaerregimen segregazionistarenaurka borrokatutako beste era-kunde askoren arteko tirabira

eragin zuen. ANCk, esaterako,begi onez ikusten zuen zurienparte hartzea, arraza banaketa-rik gabeko gizartearen defentsapraktikara eramatea zekarrela-koan. Askok, gainera, Hegoafri-karren artean banaketa eta go-rrotoa bultzatzea leporatu ziotenSteve Bikori.

Loraldia eta errepresioaApartheid-aren aurkako mugi-menduan ezinegona sortzeaga-tik, Biko eta beltzen kontzientzia-ren aldeko mugimenduaren plan-teamendu politikoak harrera onaizan zuen Hegoafrikako beltzen-gan, populazioaren gehiengohandian, alegia. Mugimendurabatutako kide askoren laguntzaz,Bikok Prestakuntza Eskolak sor-tu zituen lehenbizi, eta Komuni-tate Beltzarentzako Programakgeroago. Horien bitartez, erregi-men arrazistak bazterrean utzita-ko beltzentzako eskolak, osasunzentroak eta bestelako zerbitzusozialak eskaini zituen Kontzien-tzia Beltzaren Mugimenduak.

Kontzientzia indartzearekinbatera, erregimenaren aurkakoborroka ere indartu zen, aurrekobelaunaldiaren aurkako errepre-sioak utzitako hutsunea betez.Kontzientzia Beltzaren Mugi-menduak 1972an eta 1973an anto-latutako grebak apartheid-arenaurkako mugimenduaren loral-diaren erakusgarri izan ziren.

Gobernua, ordea, mugimen-dua itotzen hasi zen, horren arra-kasta ikusita. 1973an, «debekuerregimena» ezarri zion Bikori,

King Williams Town hiritik ate-ratzea galarazi, eta ideia politiko-ei buruz idaztea edo jendaurreanhitz egitea eragotzi. Mugimendu-ko kideen aurkako jazarpena ereindartu zuen gobernuak, eta mo-bilizazioak geroz eta bortitzagozapuzten hasi zen. 1976an, gober-nuak hezkuntzan afrikaans hiz-kuntza —herritarrentzat arrotzazena— inposatzeko erabakiarenaurka milaka ikasle atera zirenSoweto auzuneko kaleetara. Poli-zia gogor oldartu zitzaien mani-festariei, eta 575 pertsona hil zi-tuen.

Steve Bikok, inguruan gerta-tzen zena ikusita, gobernuak eza-rritako debekuari uko egin zionbehin eta berriz, eta ekitaldi politi-ko eta bileretan parte hartzen ja-rraitu zuen. Poliziak behin bainogehiagotan atxilotu eta galdeka-tu zuen. Azkenekoa, 1977ko abuz-tuan. Atxilo zutela, Bikok kolpegogorra jaso zuen buruan, galde-ketaren une batean, eta, horrenondorioz, konortea galdu zuenhandik egun batzuetara. Polizia-ren medikuak, orduan, ospitaleraeramateko gomendioa egin zienautoritateei. Gertuko ospitale ba-tera eraman beharrean, ordea,Poliziak Pretoriako erietxera era-man zuen Biko, zegoen lekutik1.200 kilometrora. Hara iritsi etagutxira hil zen. Hogei urte geroa-go, behin apartheid-a erorita, Bi-koren heriotza «giza eskubideenurraketa» izan zela ebatzi zuenEgia eta Adiskidetzearen Batzor-deak.

Aurten 35 urte beteko dira Bikohil zutenetik. Kontzientzia beltza-ren bultzatzaileak ez zuen Hegoa-frika askea ikusterik izan, etaapartheid-ak agindutako herriautzi zuen. Haren ideiek, ordea, pi-su nabaria izan zuten geroko as-kapen prozesuan. Bikok berakesan zuenez, «jendearen pentsa-tzeko modua aldatzea lortuz gero,ezer ez baita berdin izanen».

12 Giza eskubideak

Beltz eta kontziente

Igandea • 2012ko maiatzaren 6a

Apartheid-aren aurkakoborrokari beste osagaibat gehitu zion Bikok:askapen psikologikoa

Beltzak kontzientziahartzera eta borrokansubjektu zein gidariizatera deitu zituen

Steve Bikoren heriotzaren harira Amerikako Estatu Batuetan ikasle afrikarrek egindako protesta, 1978ko hasieran.

Steve Bikoren gorpua, Pretoriako polizia etxean.

Steve Biko.

Topikoa apurtu nahian, XX. mendean jarrera progresista edoiraultzaileak izan zituzten artista flamenkoen testigantzak,kanten hitzak eta jasandako errepresioa jaso ditu liburu batean.

Gotzon Hermosilla

Flamenko kantaria da Juan Pini-lla (Huetor-Tajar, Granada, Espai-nia, 1981), sari ugari jasotakoa, etaEuropan, Ameriketako EstatuBatuetan eta Japonian arrakastahandiz aritutakoa; baina kazeta-ria, idazlea eta flamenkoaren iker-laria ere bada, eta, gauza guztiengainetik, bere konpromiso politi-koa oso argi daukan artista gaztebat. Duela gutxi, liburu bat plaza-ratu du: Las voces que no callaron.Flamenco y revolución (Isilaraziez zituzten ahotsak. Flamenkoaeta iraultza; Atrapasueños argita-letxea), Espainiako Errepublika-ren alde egoteagatik, frankismoa-ren kontra aritzeagatik edo ezke-rreko ideiak defendatzeagatik na-barmendu ziren artista flamenko-en testigantzak jasotzen dituena.Liburuak CD bat ere badakar, ar-tista horien zenbait abestirekin,Pinillak kantatuta.G Zure liburuak Flamenkoa eta

iraultza du azpititulutzat. Jende as-kori harrigarria begitanduko zaio biberba horiek elkarrekin ikustea.E Frankismoak bere egin zuenflamenkoaren munduaren esteti-karen zati bat, baina zati bat bainoez. Izan ere, Iberiar penintsulakohegoaldean jaio den musika motabat da flamenkoa, Andaluzia bai-no zabalagoa den eremu batean,eta, historian, alderdi hori azpira-tu eta askatasunaz gabetu dute.Flamenkoa herritik sortzen da,langile eta klase menperatueta-tik, eta kantu askotan botere-tsuen kontrako aldarriak ager-tzen dira, baita justiziaren eta as-katasunaren aldekoak ere.G Ideia hori nabarmendu nahi izan

duzu zure liburuan?E Ideia zen adieraztea badagoelaflamenkoaren beste alde bat, jen-de askok ezagutzen duenarenifrentzua. Nik umetan ezagutunuen flamenkoa, zaletu nintzen,eta geroago hasi nintzen gizartekontzientzia izaten eta politikokiengaiatzen. Orduan ikusi nuen nizoratzen nauen arte horretan erebadagoela konpromiso hori, etaflamenkoen kontrakoek hainbes-tetan adierazi dutenez flamenko-ak beti egon direla unean unekoboteredunen arrimuan, nik fro-gatu nahi nuen historikoki horiez dela hala izan.G Zertan gauzatu da konpromiso

hori?E Espainiako Errepublikarengaraian, horren alde egin zutenaskok, baita gerran ere. Ondorioz,kartzelatu egin zituzten, jazarri,fusilatu, erbesteratu eta abar.Eta, trantsizioan ere, horietakobatzuk oso sutsu aritu ziren bestedemokrazia mota bat lortzeko, de-mokrazia desberdin bat, orain da-goenarekin alderatuta.G Zure liburuan konpromiso horren

hainbat adibide jaso dituzu, batzukoso bitxiak. Zein nabarmenduko ze-nuke?E Bitxienetako bat Corruco de

Algecirasena izan zen. Errepubli-karen eta askatasunaren aldekofandangoak idatzi zituen kantarihorrek. Matxinada militarrak Al-gecirasen (Espainia) harrapatuzuen, eta atxilotu egin zuten.Adiskide zuen mediku batenesku hartzeari esker ez zen kar-tzelara joan, baina matxinatuenalde borrokatzera behartu zuten,eta Ebroko batailan hil zuten. G «Isilarazi ez zituzten ahotsak»

aipatzen dituzu liburuaren izenbu-

ruan, baina argi dago ahots horiekisilarazten saiatu zirela, gogotiksaiatu ere. Nolakoa izan zen flamen-ko horiek jasandako jazarpena?E Chato de las Ventas [PedroMartin Alonso] fusilatu egin zu-ten, eta haren gorpua hobi komunbatera bota zuten, Chaconcito be-zala; Carmen Amayak eta Angeli-llok erbesterako bidea hartu be-har izan zuten; eta abar. Kasu uga-ri egon zen, eta askoren gaineanez dakigu ezer.

G Dena dela, frankismoak lortuzuen flamenkoaren alderik folklori-koena erregimenarekin identifika-tzea.E Frankismoak Espainiaren iru-di jakin bat eman nahi zuen, eta,horretarako, flamenkoaren aldebat erabili zuen, batez ere Anto-nio Mairena eta Ricardo Molina-ren ingurukoa. Baina egon zirenbeste ahots batzuk, Andaluziareneta flamenkoaren beste irudi bateman nahi izan zutenak. Jakina,

horien kanten hitzek batzuetanzentsuraren galbahea pasatzenzuten, eta beste batzuetan ez. Bai-na, Salvador Tavora antzerkigile-ak dioenez, hitz batzuk zentsuraditzakete, baina kantu flamenko-an dagoen herriaren oinaze oihuaezin dute zentsuratu.G Zeintzuk ziren beste ahots ho-

riek?E Jose Menese, Manuel Gerena,Paco Moyano eta abar. Artistahaietako batzuk Alderdi Komu-

nistako kide klandestinoak ziren.Manuel Gerena ehunka aldizatxilotu zuten; jendea poliziaetxera joaten zen aska zezatela es-katzera, eta sekulako arrakastaizan zuen Bartzelonan (Katalu-nia), flamenkoa erregimenarenmusikatzat zeukaten gazte uni-bertsitario eta intelektualen arte-an. Paco Moyano ere atxilotu, tor-turatu eta kartzelara sartu zuten. G Gente del Pueblo taldea nahiko

ezaguna izan zen Euskal Herrian70eko hamarkadaren amaieran,euskal gatazkari loturiko gaiak etaerrepresioa aipatzen zituztelakozenbait kantutan.E Oso garrantzitsuak izan ziren;sevillana iraultzaileak kantatzenzituzten, eta oraindik ematen di-tuzte kontzertuak noizean behin.Diktaduraren kontra borrokatuziren, eta, orain, beste diktaduramota baten kontra borrokatzeaegokitu zaie. Trantsizioak espe-rantza batzuk piztu zituen, baina,azkenean, zapuztu egin ziren, he-men betikoek agintzen dutelako.Artista batzuek —Gente del Pue-blokoek, esaterako— argi diotedemokraziaren alde borrokatu zi-rela, ez orain indarrean dagoeniruzur honen alde.G Liburua idazteaz gain, abesti ho-

rietako batzuk berreskuratu dituzugrabatu duzun CDrako.Zergatik?E Abesti horiek idatzi ziren ga-raian bezain gaurkoak direlako.Paco Moyanok, esaterako, DonManuel izeneko abestia kanta-tzen zuen, Fragaren eta, oro har,frankismotik zetozen dinosauro-en kontrakoa. «Ez diezagutelakonta demokraziaren ingurukoipuinik, hainbeste sarraskiren os-tean inork ez baitie sinesten»,kantatzen zuen Moyanok abestihorretan, 1974an; eta inoiz bainogaurkotasun handiagoa du.

Juan Pinilla · Idazlea eta kantaria

«Flamenkoa herriarenoinazea da; hori ezindute zentsuratu»

«Ikusi nuen ni zoratzen nauen arte horretan erebazegoelakonpromiso hori»

«Flamenko askokartzelatu eginzituzten, jazarri,fusilatu, erbesteratueta abar»

MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Musika 13 2012ko maiatzaren 6a • Igandea

Iñaki Egaña

Mito ugarik osatudute Euskal He-rriko historia. Ho-rietako batzuek ezdituzte zutabe

sendoak izan, baina, hala eta guz-tiz, urteetan gure historiaren harinagusiak izan dira. Horietako batizan da, esaterako, gure lurrarenjabetasuna erromatarren ga-raian. Egun, jakin badakigu erro-matarrak Euskal Herriaren biho-tzeraino heldu zirela. Oraindik,ordea, erromatarren aurkakoeuskaldunen garaipenak oso za-balduta daude. Ez gintuzten ku-tsatu, iberiarrak kutsatu zutenneurrian. Akaso euskarak, artzai-nen hizkuntza, latinetik hartu zi-tuen ezagutzen ez zituen teknizis-moak. Gezurra galanta. Baina,esandakoa. Historia interpreta-zioa denez...

Gauza bera gertatzen da Erro-matar Inperioaren gainbeherare-kin barbaroek hondatu zutenErroma, eta, ondorioz, Romuloeta Remok fundatutako hiriarenlorpen handiak ere. Barbaroak?Nor baino nor?

Mitoak dio «barbaro» horiekEuskal Herrira iritsi, eta denahondatu zutela. Iruñea, harresi-tua zegoen hiriburua, menperatu

zuten, eta, segidan, haien nagusi-tasuna erakusteko, Gasteiz he-rrixkaren ondoan Victoriacumeraiki zuten, eta egungo Nafarro-an, Oligitum (Herri Berri). Garaioso gogorra izan zen, eta EuskalHerria beheraldi batean sartuzen.

Espainiako historian oso eza-gunak izan ziren garaiko erregebarbaro horiek: bisigodoak. Ga-rai batean, eskolan ikasi behar ge-nituen errege horien guztien ize-nak: Rekaredo, Ataulfo, Sisebuto,Txindasvinto, Ervigio, Witiza...Ariotarrak omen ziren, eta, kris-tauak izan ondoren, Espainiakohistoriaren ate zabaletik sartu zi-ren.

Itzalak daude. Handiak. Arti-kulu hau prestatzeko, mapa ba-tzuk kontsultatu ditut, eta, guz-tietan, Euskal Herriaren eremuabeste kolore batean azaltzen da,bisigodoen herritik at. Eta bisigo-doen herriak egun Espainiak etaFrantziak dituzten lur gehienakosatzen zituen.

Horrek puztu zuen domuit vas-cones esaldi famatu hura (euskal-dunak menderatu, azpitik izan).Esaldi horren atzean egon daitez-keen interpretazioak asko dira.Eta horien artean, independen-tzia eta kutsatu gabeko herriareninterpretazioa, bistan da, nagusia

da. Bisigodoek nabarmendu zu-ten euskaldunen menperaldia.Basatien otzandua. Beraz... bo-rrokaldiak, gerrak eta gorabehe-rak izan ziren.

Gu, oraindik, ez ginen sedenta-rioak. Gosetea hain zabaldua ze-goen, bidelapurren taldeak anto-latu ziren eta beste herriei maizerasotzen zieten. BidelapurrakEuskal Herriko mugak gainditueta Mediterraneo itsasora iritsi zi-ren. Mendiak eta haran sakone-nak euskaldun gehienen etxebizi-tza bihurtu ziren.

581. urtean Euskal Herriak era-soa jasan zuen, beren agindupekolurrak zabaldu nahian zebiltzala-ko iparraldeko gizon aberatsak.Frankoak ziren, eta, 634. urteanizan zen beldurgarrizko batailabatean, Larraunen jabetza borro-katu zuten mendietako euskal-dunen kontra.

«Barbaroen» koldarkeriek 711.urte arte jarraitu zuten. Errodri-gok, euren erregeak Iruñea setia-tu zuenean, Ipar Afrikatik milakagudari berbere Europan sartu zi-ren. Musa ibn Nusayrrek bidera-tuak Euskal Herrira iritsi, barba-roak gainditu, eta Iruñea, euskal-dunon hiriburua, arpilatu zuten.Haien historialariek ziotenez, «bi-luzik ibiltzen diren piztien antze-ra» bizi izan ziren gure arbasoak.

Mitoak dio Kordoban kokatuzutela hiriburua Europara helduziren arabiarrek. Orain badakiguhori ere ez dela egia. Nafarroakoerriberan, Tuteran hain zuzen,arabiar horien talde bat finkatuzen, barbaroen buruzagiak eurenerlijioa, islamismoa, besarkatuondoren. Banu Qasi zelako fami-lia harekin Pirinioetako euskaltribuek bat egin zuten, eta orduraarte sinesgarri ez zen antolakun-tza maila batera iritsi.

Karlomagno bera, frankoen en-peradorea, lehenengoa izan zeneuskaldunon indarra probatzen.Ohikoa zen bezala, Iruñea arpila-tu ondoren Pirinioetako Orreagamendiarteko igarobidetik beregaztelura zihoanean, Karlomag-nori eta haren armadari eraso zio-ten. Orreagako mendietan, eus-kaldunak zelatan ipini ziren, etafrankoei esetsi zieten. Garai ho-rretako kronikek ziotenez, batai-la, 778. urtean gertatutakoa, mi-lurteko entzunenetarikoa izanzen, eta frankoen armada erabatsuntsitua gelditu zen.

14 Historia

‘Domuit vascones’

Igandea • 2012ko maiatzaren 6a

Errege godoen eskulturak, Madrilen, Oriente plazan.

Bisigodoak iritsizirenean EuskalHerriangertatutakoariburuz itzalak diranagusi, eta horreknahierarakointerpretazioei bideematen die.

Kondairarenmugetan

Bisigodoengaraian

Testuak

DGaur egun, Historia daEuskal Herriak paira-

tzen duen ofentsiba ideolo-gikoaren zati bat. Eta gezu-rra dirudien arren, domuitvascones esaldia eta, bidebatez, garaia, Pio Moa etakonpainiaren gustuko gaiakdira. Garaiaren iluntasunekerrazten diete bidea. San Isi-doro Sibiliakoak idatzi zuena(Baskoiak hondatu) abia-puntua izan da ondoren ida-tzi dutenentzat: Moret, Ber-nardino Lizarrakoa, Anasta-sio Arrinda... Egia da, garaikotestigantzak oso gutxi dire-la: Leovigildo, Rekaredo, Si-sebuto, Suintila eta Wamba.Baina testuak oso argiakdira: «Uvamba Princeps fe-roces uvasconum gentesdebellaturus aggrediens inpartibus commorabaturCantabriae» (Wamba),«Feroces Vascones in fini-bus Cantabriae perdomuit»(Codex Albeldense)... Nahizeta hitz gutxi izan, testu ho-riekin Euskal Herriaren his-toria osatu da. Mark Kur-lanskyk, esaterako, oraindela hamar urte idatzitakoliburuan, bisigodoak aipa-tzen zituen. Eta interpretazioerraza egiten zuen: «Erregebisigodoen bizitzen kronikakbi hitzetan biltzen dira: Do-muit vascones». Penintsu-lako agintari guztiek, egungoEspainiako gobernua barne,xede bera izan dute: euskal-dunak menderatu behardira.

Iritzia 152012ko maiatzaren 6a • Igandea

EGA titulua lau jogurt estalkiren truke oparituko duteEroskiren marka zuriko lau jogurt estalkiren truke EGAtitulua oparituko du Eusko Jaurlaritzak, Blanca UrgellKultura sailburuak iragarri duenez. Homologazio moduberri hori 2012-2013ko ikasturtean jarriko dute indarrean.Urgellen arabera, «jogurt horiek erosten dituztenek eus-kalduntzeko ahalegin handia egiten dute; izan ere, etike-tetan informazioa gazteleraz ez ezik euskaraz ere bada-karte. Eta ahalegin horrek tituluaren aitortza merezi du,azterketarik egin behar izan gabe». Gogoratuko denez,aurretik ikasketak D ereduan egiten dituztenei EGA titu-lua homologatzeko erabakia hartu zuen Urgellek. Orain,bide horretan urrats gehiago egin nahi ditu haren depar-tamentuak, baina kontrako noranzkoan. «Egun, gehiagodira DBHko titulua eskuratzen duten pertsonak, EGA ti-tulua jasotzen dutenak baino. Horrek agerian uzten duzailagoa dela EGA ateratzea DBH gainditzea baino. Horihorrela, EGA ateratzeko ahalegin horrek DBHko titulua-ren aitortza merezi du, azterketak egin behar izan gabe»,azaldu du sailburuak. Neurri horiek guztiek euskaltegie-tan zein ikastetxeetan diru asko aurrezteko aukera ema-nen dutela gaineratu du Urgellek.

Estalki gutxi batzuen truke

Jaurlaritzaren aurkako helegitea aurkeztukodu JaurlaritzakEspainiako Auzitegi Konstituzionalean Eusko Jaurlari-tzaren aurkako helegitea aurkeztuko du Eusko Jaurlari-tzak. Hasiera batean, asmoa zen bakarrik Espainiako Go-bernuaren murrizketen aurkako helegitea aurkeztea,«autogobernuaren eremuan» sartzen direlako eta «ber-dintasunaren irizpidea» urratzen dutelako. Haatik, Jaur-laritzak dagoeneko Espainiako Gobernuaren hainbat mu-rrizketa onartu ditu, eta Lakuan Jaurlaritzaren murriz-keta horien aurka ere egitea erabaki dute. PSEk diomurrizketok onartu behar izan dituela aginteari eutsiahal izateko ezinbesteko sostengua ematen dion alder-diak, hau da, PPk horretara behartu duelako. Eta hartaraJaurlaritzak murrizketok onartzearen errua ez dela PSE-rena baizik eta PPrena. Horregatik, sozialistek zilegi deri-tzote Eusko Jaurlaritzaren alde argitsuak (PSErenak)Eusko Jaurlaritzaren alde ilunak (PPrenak) harturikoneurrien aurka helegitea aurkezteari. «Jaurlaritzaren de-fentsan Jaurlaritzaren aurka egin behar izan dugu», azal-du diote Patxi Lopez lehendakariarengandik gertu dau-den iturriek (Ajuria Eneko lorategikoek edo) Serio Demo-niori. «Helegitearen bitartez argi utzi nahi dugu gurieskandaluzkoa iruditzen zaigula mezu xenofoboak zabal-tzen dituen eta lehendakariari Homer Simpson esatendion Basagoitiren moduko pertsonaia batek baldintza-tzea Eusko Jaurlaritzaren politika», gaineratu dute.

1512an Nafarroa konkistatu zutela aitortu etaorduko legeria onartu du Foru GobernuakAste honetan, Twitterren oihartzun zabala eduki du Mi-kel Belasko toponimia adituaren 1512ko konkistari buruz-ko mezu batek. Hartan, garai haietan Nafarroako erresu-mako borreroek zerabilten tarifaren berri ematen zuen.Lepoa moztea: dukat bat. Urkatzea: urrezko florin bat.Zartailuz zigortzea: hamabi ezkutu. Eskua moztea: dukaterdia. Belarria moztea: florin erdia. Mingaina iltzatzea:florin bat. Hori ikusita, 1512an Gaztelak Nafarroa konkis-tatu zuela aitortu, eta garai haietako erresuma zaharrekolegeria berreskuratzea onartu du Foru Gobernuak. «Okergenbiltzan hura anexioa izan zela genioelarik. Hura kon-kista izan zela daitorgu. Are gehiago, gure erresuma za-har hartako legeri guztiz nafar eta jatorra berreskuratunahi dugu», zabaldu du UPNko gobernuak prentsa oharbaten bitartez. «Guk beti eman izan diogu garrantzi han-dia gure arbasoen tradizioak mantentzeari. Beraz, zigorklase tradizional eta hunkigarri horiek berreskuratukoditugu, desobedientzian dihardutenentzat, azken grebaorokorrean liskarrak eragitea egotzita atxiloturikoekinhasita: mitina ematen duenari mingaina iltzatuko diogu,lurrean eserita besoak elkarlotzen dituztenei eskua moz-tuko diegu...», gaineratu dute prentsa oharrean.

Juan Kruz Lakasta eta [email protected]

Serio demonio

16 BegiaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

Begia 172012ko maiatzaren 6a • Igandea

KremaAmagoia Iban

Langabeen zerrendetan eskaleak ere sar-tzen ote dira? Eskatzera bankuetara-eta jo-aten ez diren eskaleak, erran nahi baita. Ka-lean eskatzeak ere lanak ematen baititu. Ba-teko eta besteko debeku eta araudiei esker,gero eta gehiago. Eskatzea ez baita hain li-bre, epelak jasotzea gero eta libreago. Etaespaloiko zure txoko parean bi neska lirainbikinitan etzan, gorputza koipe gorriz zikindueta Zenbat animalia akabatzen ditu eguzki-tarako zure kremak? afixa paratzen badute,nork botako dizu txanpon bat? Zure txartelaaskoz narrasagoa da eta jantziegia zaudegauza onerako. Normalean baino ikusezina-go bihurtua zara; eguneko sosak joan dira;eta argazkilari begiluze batek bere soldatajustifikatu du kremarik gabeko zure eguzki-peko orduak ekologisten ekintzaren ondoanizoztuta. Begirasun barre txiki harritu zimur-tuarekin. Plastikozko baso hutsarekin. Geroeta antisozialagoa den sistema galgatan.Politikari koipetsuen erregai zu.

Zenbat pertsona ezabatzen ditu krisirakogure kremak?

Madrilen,ekintza ekologista,kosmetiko-gintzan animaliekin esperimentatzen delasalatzeko.2012-04-24. CHEMA MOYA/EFE.

[email protected]

16 BegiaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

Begia 172012ko maiatzaren 6a • Igandea

KremaAmagoia Iban

Langabeen zerrendetan eskaleak ere sar-tzen ote dira? Eskatzera bankuetara-eta jo-aten ez diren eskaleak, erran nahi baita. Ka-lean eskatzeak ere lanak ematen baititu. Ba-teko eta besteko debeku eta araudiei esker,gero eta gehiago. Eskatzea ez baita hain li-bre, epelak jasotzea gero eta libreago. Etaespaloiko zure txoko parean bi neska lirainbikinitan etzan, gorputza koipe gorriz zikindueta Zenbat animalia akabatzen ditu eguzki-tarako zure kremak? afixa paratzen badute,nork botako dizu txanpon bat? Zure txartelaaskoz narrasagoa da eta jantziegia zaudegauza onerako. Normalean baino ikusezina-go bihurtua zara; eguneko sosak joan dira;eta argazkilari begiluze batek bere soldatajustifikatu du kremarik gabeko zure eguzki-peko orduak ekologisten ekintzaren ondoanizoztuta. Begirasun barre txiki harritu zimur-tuarekin. Plastikozko baso hutsarekin. Geroeta antisozialagoa den sistema galgatan.Politikari koipetsuen erregai zu.

Zenbat pertsona ezabatzen ditu krisirakogure kremak?

Madrilen,ekintza ekologista,kosmetiko-gintzan animaliekin esperimentatzen delasalatzeko.2012-04-24. CHEMA MOYA/EFE.

[email protected]

18 Denbora-pasaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

Hitz gurutzatuak

Zazpi aldeak Sudoku gaitza

Goitik behera1. Hanka.2. Hari, nuen.3. Langile gehienek jai egiten duten egun.4. Mami, muin.5. Kolpea, ukaldia.6. Ergel, burutik ez oso bete.12. Txahal haragi.14. Itzalpe, babespe.16. Txahal, behiaren ume oraindik koskortu gabe.

18. Guztiak.19. Lurrazaleko eta barneko mea material gotor.21. Biloa.

Ezker-eskuin7. Ipar Euskal Herrian, apustua.8. Fruitu mota.9. Gauzatu.10. Lotu.11. Zuria, fidagarria ez dena.13. Haragia.15. Ospeak, omenak.17. Arbola edo zuhaitzen beso nagusia.20. Geldiarazi, gerarazi.21. Hala esaten zaio Ipar eta Ekialdeko Euskal Herrianiltzeari.22. Behiaren ume honek esne hartzeari utzi diodagoeneko.23. Olerkiak.

Sudokuzale porrokatuen gustuko jokoa dakarkizuegu ostera. Klasiko bat da, badakizue, 9 x 9 laukiko bederatzi karratudituzten taula horietakoa, baina molde honetako jokoen merkatuan, munduko azoka zabalean, inoiz prestatu direnetanzailenetakoa, horrelakoxeak nahi baitituzte gure sudokuzale aseezinek. Ezetz ordu erdian asmatu. Eta ordubetean? Tira, ba...

4 8 3

2

3 5 9 6

8 3 2

7 8 1 5

5 7 6

4 1 5 6

1

9 6 8

BagaBiga

Marten de Vos (Europaren bahiketa)

7

9 10

11

15

20

22

1

16

2

12

3

19

17

4

8

14

23

13

5

21

6

18

Denbora-pasa 19 2012ko maiatzaren 6a • Igandea

Hitz gezidunak

Hitz kateatuak ErantzunakDiagraman koka itzazu ondoko hitz hauek:

13 hizkiIkaragarrizko

Termodinamika

11 hizkiKonfesatokiZatibanatze

9 hizkiArgudiatu

FaltaraziHezigaitzIdolozale

TxirristaUsteldura

8 hizkiAitzakia

AkuarelaAntiguar

EmaztekiEperkume

GizenkorHozkailuLukainka

PodologoTxalmatu

UtzaraziZaretara

7 hizkiAkaberaAldamioBaguiarEsponja

IgarmenNorbaitPiraguaToreatuTragazaTrepetaTxirulaUhandre

5 hizkiArrasLinaiMagalOrekaOtzanUzkur

4 hizkiAhurAntzEsnaIrlaKumeNeguUnaiZoom

3 hizkiEdoEraReaSanZerZut

p Nork bere proban (100, 300 eta 800 metroko lasterketetan), munduko markak dituzte hiru atleta hauek. Esazkiguzu haien izen- deiturak.

BagaBiga

SA

N

BPIUIJDAVIDRUDISHA

SINDIKATUAKKAIAMAUNAI

LLBZIOTENTAAOKAFETEGIAUBANIEGUN

KAIERAIAAOKERSAMICHAELJOHNSONIRLA

OSAADAKIAKBEREINHAITIERIAAHALEGINA

MIRARIIIERBIABILAKOTTOLIOA

ALAITZAIAIALRATENAUKIKAZKETA

ABEREBASA

11..

LANGILEENORDEZKARIAK

NASA,MOILA

BOROA

EGOSKINMOTA

LEIHOTXIKIA

DOKUMEN-TUAREN KOPIA

SEGADA,TRANPA

KAFEETXEA

KOADERNOA

33..

OSATU ADI-TZAREN OINA

ANTILLETAKOERREPUBLIKA

MIRAKULU

BI ZATIBI

PINUARENHAZI

7

JATEKOA,JANARIA

HALERE

DIRUZKOZIGOR

HITZARMENA

ZILARRA

ZUZENKIAK

ZINTZOA

22..

KASIK(BI HITZ)

IKATZAGARRAIATZEA

▼ ▼ ▼ ▼ ▼ ▼

▼▼

▼ ▼ ▼ ▼

▼▼

▼▼

▼▼

▼▼

▼ ▼

ESATEN ARIZIREN

GIZONIZENA

ABARMOZTUAK

ISEKA

URTAROBEROA

EZEZTATU

URRETXUKOMENDIA

KONTSONANTEBUSTIA

2

KONTSONANTEBUSTIA

IRURAITZ-GAU-NAKO AUZOA

SARRERA EDOIRTEERA

▼▼

MASURIOA

TREBEKI

GIZONIZENA

ISILKA,ESTALIAN

▼ TANTALIOA

NONDIK EDOHANDIK

▼ GAUR

LEHENGOIRLANDA

INDIOA

IPAR EH-N,INGURU

ATZIZKIA

50

UGAZTUNKARRASKARI

BIZKAIKOMENDIA

ZABALTZAKOKONTZEJUA

OREJANGARRIA

LAWREN-TZIOA

BIGARRENBOKALA

KOIPEA

BOKALERREPIKATUA

EZ ZUZEN

OXIGENOA

HAREN

HIDROGENOA

ABANTZU

ISURIAK

BOKALA

SODIOA

1

BOKALBIRIBILA

ZARENHORI

GAIXOA

AGIRIMOTA

EGINAHALA,SAIOA

2

3

UHARTEA

IPAR EH-N,TALDE

EMAKUMEIZENA

TOKA,NAIZ

TREBEAK,IAIOAK

20 PublizitateaIgandea • 2012ko maiatzaren 6a

Kontuak orekatzea izango du lehentasunFrantziako hurrengo presidenteak, bainalangabeziari eta desindustrializazioari ereaurre egin beharko die. Erronkei berdinerantzuteko asmorik ez dute.

Iker Aranburu

Kanpainaren azkenasteko egun gehiegi-tan ikusitakoarenarabera, badirudiFrantziaren arazo

nagusia etorkinak direla. FronteNazionalak lehen itzulian lortu-

tako botoak erakarri nahiak im-migrazioaz hitz egitera bultzatuditu Nicolas Sarkozy eta FrançoisHollande. Baina ultraeskuinakgustuko dituen mamuak astin-tzen ibiltzeak ez ditu ezkutatuFrantziako sakoneko arazoak,hala nola jaisten ez den langabe-zia, auzo baztertuetako pobrezia,desindustrializazio geraezina etakontu publikoen orekatzeko ezin-tasuna.

Sarkozyren agintaldiak ia-iabete-betean bat egin du AtzeraldiHandiarekin. Bere zenbakiak,hortaz, ezin dira onak izan:2007an baino milioi bat lagungehiago daude lanik gabe, eta po-bre ofizialak ere 337.000 gehiagodira. Langabeziaren bilakaera be-reziki mingarria da Sarkozyren-tzat: 2007an Alemaniak langabe-zia tasa handiagoa zuen, eta orainhan %5,6koa da (Eurostaten mar-txoko datua) eta %10ekoa Fran-tzian.

Kontu publikoak behingoz ore-katuko zituela agindu zuen presi-denteak duela bost urte, eta inoizbaino desorekatuagoak daude:1,7 bilioi euro zor ditu, 2007an bai-no 600.000 milioi gehiago. Eta defi-zit publikoa ezabatu ezean, gehia-go haziko da datozen urteotan.Gainera, ezin da krisia erabili de-fizita azaltzeko, 1974az geroztik ezbaititu Frantziak bere kontuakorekatu. Sortzen duen aberasta-suna baino gehiago banatzen du,eta hori arazo larria da gaurkomerkatuen begietara.

Kanpoko finantzaketa ito au-rretik defizita amaitzea da, beraz,Sarkozyren eta Hollanderen le-hentasuna. Alemaniak bultzatu-riko zerga ituna negoziatzeaz hitzegin arren, hautagai sozialistakberak bat egiten du itun horrenlelo nagusiarekin: defizit publi-koen garaiak bukatu behar du.Hori bai, Sarkozyk baino urtebetegehiago eskatu du (2017ra arte)etxea txukuntzeko, bizkor egite-ak ekonomia are gehiago itoko lu-keelakoan.

Defizita bukatzeko moldeei bu-ruz, ordea, bada alderik. Zergapresioa Europako handienetakoaizanik —BPGaren %45 inguru,Hego Euskal Herrian baina ia ha-mabost puntu gehiago—, oraingopresidenteak uste du gastuakmurrizteak duela lehentasuna.Langile publikoen kopurua txiki-tuta, tokiko administrazioak es-tututa eta botiketako gastua apal-duta lortu nahi du diruaren zati-

Estutzekobi modu

François Hollande hautagai sozialista kanpaina egiten, Florangeko altzairu lantegiko grebalarien aurrean. NICOLAS BOUVY / EFE

Egituraberria 2012ko maiatzaren 6a [email protected]

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

rik handiena. Hollandek, berriz,zerga erreforma proposatu du,Sarkozyk emandako zerga ken-kariak ezabatu, eta estuago hartunahi ditu finantza mundua eta en-presa handiak.

Defizitaren aurka borrokatze-az gain besterik ere egiteko eska-tu dio presidente berriari EguzkiUrteaga EHUko Soziologia ira-kasleak. «Osasun arloan, hezkun-tzan eta I+Gn inbertitu beharkoluke, gizartearen ongizatea etakohesioa hobetzeaz gain lehiako-rrago izateko balio baitu. Berri-kuntzan oinarritutako lehiakor-tasun modelo bat martxan jarribehar du, enplegu kalifikatu,ondo ordaindu eta egonkorrakhobetsiz; are eta gehiago dakigu-nean ezin daitezkeela lekuz alda-tu». Sarkozyk bultzatutako Mai-legu Handiak ildo horretatikurratsak egiteko aukera ematendiola uste du Urteagak: «Hamarmiliar emango zaizkio goi maila-ko irakaskuntzari, 7,9 miliar iker-kuntzari, 6,5 miliar enpresa txikieta ertain berritzaileei, 5,1 miliargarapen iraunkorrari eta 4,5 mi-lioi ekonomia numerikoari».

Sarkozyren agintaldiaz «iritziezkorra» du, berriz, Jean Michel

ere. Eskuina agintea denez geroz-tik, 750.000 enplegu galdu dirasektorean, eta horietatik 350.000,Sarkozyren agintaldian. Galerahori globalizazioarekin lotu dutebi hautagaiek. «Frantziaren ara-zoa da mundializazioaren jokoanegokitu behar duela; arlo guztie-tan lehiakorra izatera posible ba-litz bezala jokatu nahi du, eta horiez da posible», uste du Larrasque-tek. Mundializazioaren aurrean«berlokalizazio batzuk» behar di-rela uste du berak. «Aktibitate ba-tzuk eskualdeei lotu behar zaiz-kie, eta kooperatibizatu. Ekono-mia sozial eta solidarioa deitzendena. Sektore batzuk garatu be-

har dira eta eskualdea edo lurral-dea hartu unitate moduan.

Sarkozyk eta Hollandek, bakoi-tzak bere aldetik, nolabaitekoprotekzionismoa proposatu dute.Lehiaketa publikoetan leku batEuropako enpresei gorde nahi dieSarkozyk, eta gizarte eta inguru-men arloetan lehia desleiala egi-ten duten herrialdeen inportazio-en trabatzea, berriz, Hollandek.«Proposamen puntualegiak etahandinahi gabekoak», Urteaga-ren ustez. «Juridikoki ezinezko-ak», gaineratu du Larrasquetek,eta barne ekoizpena laguntzekomodua kontsumo ohiturak alda-tzea dela dio. «Produkziotik etorri

22 Hauteskundeak FrantzianEgitura • 2012ko maiatzaren 6a

(Aurreko orrialdetik dator) Larrasquetek. ESTIA ingeniarieskolako Graphos ikerketa gune-ko kidea da Larrasquet, eta EuskoIkaskuntzako arduraduna IparEuskal Herrian. «Aukeratu duenneoliberalismoaren ildotik egindu egiten ahal zuena. Ikusten zi-tuen arazoen araberako pilota-tzea egin du. Egun batzuetan pos-tura batzuetan egon da, eta beste-etan, kontrarioan; baina sistema-ren logika zalantzan jarri gabe.Arazoa sakonagoa da, eta soluzio-ak baldin badira, ez dira ildo ho-rretarik etorriko ».

Lan merkatuaLarrasquetek deitoratzen duenildo horretan sakondu nahi du,ordea, Sarkozyk. Lehiakortasu-naren izenean merkatua gehiagomalgutu nahi du. Alemania adibi-detzat hartuta, enpresa barruanaukera eman nahi die lan itunakaldatzeko jarduera jaisten edoemendatzen denean. Epe erdira,langabezia apaltzen hasten dene-an, langabeen saria ere txikitunahi du.

Hollandek, berriz, estatuarenesku hartzea defendatzen jarrai-tzen du. 60.000 irakasle gehiagokontratatzeko asmoa dauka, in-bertsio publikorako banku publi-ko bat sortu nahi du, belaunal-dien ordezkatze kontratua eratu

nahi du adineko langileek gazteeilanbidea erakusteko, eta 150.000gazte kontratatzeko neurriakagindu ditu. Erreforma horiek«gauzagarriak» iruditzen zaizkioUrteagari, nahiz eta zalantzaduen horiekin defizita 2013an%3tik behera utz dezakeela. Hala-ber, ontzat jo du hautagai sozialis-taren zerga erreforma —Errentazerga eta CSGa batu eta progresi-boagoa egitea—, eta eskualdeeneskumenak handitzea alor eko-nomikoan.

Langabeziaren hazkundeahein batean lotuta dago desindus-trializazioarekin, Frantziareniparraldean eta ekialdean batez

Defizita

DHautagai batek zein bes-teak agindu dute defizita

ezabatuko dutela, baina Ho-llandek urtebete gehiago nahidu (2017) Sarkozyk baino(2016). Oraingo presidenteakdio 53.000 milioiko doikuntzaegin beharko dela. Horietatik40.000 milioi lortu nahi ditugastua txikituta: erretreta har-tzen duten funtzionarioen er-diak ordezkatzen jarraitu nahidu, diru gutxiago eman nahi dieEBri eta lurralde kolektibitateeieta osasunean aurreztu nahidu. Eta beste 13.500 milioi dirusarrerak handituta lortuko ditu:PPE enplegurako saria kendu,enpresa talde handiei zerga be-rezia jarri, atzerrira zergak ez or-daintzeko joandakoei tasa eza-rri, finantza eragiketei tasa in-posatu...

Hollandek, berriz, bertan be-hera utzi nahi du funtzionarioakez ordezkatzeko politika, eta29.000 milioi lortu nahi ditu«aberatsei emandako oparifiskalak» ezabatuta. Kapitalarierrentari bezainbesteko zergajarri nahi dio, eta aberatsenei%75eko zerga jarri.

01.Lan merkatua

DEnpresei lan kostuak gu-txitu nahi dizkie Sar-

kozyk,kontratazioa emenda-tzeko eta,batez ere,Frantziakoenpresen lehiakortasuna hobe-tzeko.Neurri nagusia da langi-leko pagaturiko gizarte kotiza-zioak jaistea.Horrekin jasoko ezden dirua BEZ eta CSG zergakigota lortu nahi du.Enpresa ba-rruko lan harremanak malgu-tzea ere dakar Sarkozyren pro-gramak: jardueraren araberasoldatak eta lanaldia negozia-tzeko aukera eman nahi die.

Hollandek, berriz, langabe-ziarako kotizazioak handitukodizkie enplegu prekarioak«gehiegikeriaz» baliatzen di-tuzten enpresei. Emakumeeneta gizonen arteko soldata pa-rekidetasuna errespetatzen ezdituzten enpresak zigortukoditu. Aparteko lanorduek zer-garik ez pagatzea bertan behe-ra utziko du, enpresa txikietanizan ezik. Tutoretza kontratuaksortuko ditu, langile esperien-tziadunek lanbidea gazteei era-kusteko. 150.000 enplegu sor-tu nahi ditu auzo baztertuetanlan soziala egiteko.

02.Erretreta

DSarkozyk indarrean jarri-tako pentsioen errefor-

ma ez du guztiz baztertu beharHollandek. Kargua hartu be-zain pronto, aukera emango diedie lanean gazte hasi zirenei 60urterekin erretreta hartzeko,sari osoarekin gainera. Ondo-ren, udatik aurrera, gizarte era-gileekin negoziatzen hasi nahidu erretreta sistema «jasanga-rria» ezartzeko. Negoziazio ho-rretan, mahai gainean izangodira erretiroaren adina, pen-tsioen zenbatekoa eta siste-mak bere burua finantzatzekozein diru sarrera behar dituen.Mendekotasunerako laguntzakere erreformatu nahi ditu PSkohautagaiak, «autonomia per-tsonalaren galera hobeto la-guntzeko».

Sarkozyk, haatik, 55 urtetikgorakoek lana egin dezatelasustatu nahi du, Frantziako adi-nekoen enplegu tasa EBko txi-kienetarikoa baita . Horretara-ko, gizarte kotizazioak ezabatu-ko dizkie adin horretatik gorakolangabeak kontratatzen dituz-tenei. Pentsioak hilaren 1eanpagatuko dizkie (8an orain).

03.Industria

DGlobalizazioak Frantzia-ren industriaren gainbe-

hera ekarri duela diote bi hau-tagaiek, eta, horregatik, nola-baiteko neurri protekzionistaknahi dituzte. Sarkozy kexu daEuropak beste herrialdeetakoproduktuei merkatua irekitzendiela baina trukean beste hain-beste jaso gabe. Horregatiknahi du urtebetean trukerakobaldintza berberak lortu ezeanFrantziak EBko enpresei gorde-tzea bere lehiaketa publikoak.Gainera, «AEBetan bezala»,lehiaketa batzuk ezinbesteanEBko enpresa txikiek eta ertai-nek ematea proposatu du.

Hollandek, berriz, «gizarteeta ingurumen arloetan lehiadesleiala» eragozteko neurriakagindu ditu. Enpresak atzerrirajoan ez daitezen, inbertsioakFrantzian egiten dituztenei la-guntzak eta zerga kenkariakmugatu nahi dizkie, eta jadaatzerrira joan direnei aurrekourteotan jasotako laguntzenzati bat itzultzera behartu nahiditu. «Talde handiei» berriroere lantegiak Frantziara erama-teko kontratua eskainiko die.

04.Finantzak, EB...

DHollanderen programa-ren gai nagusietako bat:

EBri eskatuko dio zerga itunaerreformatzea, «hazkundearieta enpleguari» lehentasunaemateko, eta EBZren eginbe-harrak handitzeko. Europarenaurrekontua «industria progra-ma berritzaileak» bultzatzerabideratu nahi du, batez ereenergia berdea eta trenbideakgaratzeko. Finantza munduaridagokionez, Frantziako ban-kuei debekatu nahi die zergaparadisuetan aritzea eta pro-duktu toxikoak merkaturatzea.Enpresa berrietan izan ezik,stock option-ak ere debekatunahi ditu. Finantza eragiketeitasa ezarri nahi die.

Azken puntu horretan adosdago Sarkozy, eta, gainera, pro-duktu deribatuei ere ezarri nahidie. Oraingo presidenteak bes-te proposamen deigarri batzukbaditu: RSA errenta jasotzendutenek gutxienez zazpi ordu-ko gizarte lana egin behar iza-tea, etxeak eraikitzeko errazta-sunak ematea eta etorkinen fa-miliak biltzeko baldintza gisafrantsesez jakitea.

05.Zer diote bi hautagaiek?

BPG Defizita Zorra Gastu publikoa Langabezia

07 08 09 10 11

0

2,3

-0,1

-2,7

1,51,7

07 08 09 10 11 07 08 09 10 11 07 08 09 10 11 07 08 09 10 11

5,2

63,92,73,3

7,57,1

68,2

79,2

82,3

85,8

52,653,3

56,8 56,6

55,9

8,4

7,8

9,5

9,8 9,7

BPGaren % BPGaren % BPGaren %

ITURRIA: EUROSTAT

Frantzia Sarkozyren agintaldian

da kontestazio soziala, eta kon-tsumotik ere egin behar da. Edonik erosten dut hemen ekoiztendena edo Txinan edo Thailandianegiten dena; ez dut nik esaten%100 hemen egiten dena erosi be-har dela, baina bai orain arte izandugun dinamika zoroa geratu be-har dela, eta aktibitate batzuk he-men jarri. Dugun bizitzeko mo-dua aldatu behar dugu: abiadahandian amildegira doan treneangoaz, eta neoliberalismoa egurgehiago sartzen ari da galdaran.Ez baldin bagara tren horretatikjaisten eta beste ibilbide bateanhasten, ez gara inoiz krisi honeta-rik aterako».

Globalizazioari erabat lotutadago merkataritzaren defizita:2011n goia jo zuen, esportatu bai-no 70.000 milioi euroren ondasu-nak inportatu zituelako Fran-

tziak. Txinaren, Indiaren eta Ale-maniaren esportaziorako ahal-menaren aldean indarge dagoFrantzia, eta gero eta zeresan gu-txiago du: munduko merkatari-tzaren %5,8 egiten zuen 1995ean,eta %3,3 iaz.

Lehiakortasun galera horreninguruan, hainbat modutan eran-tzun dute hautagaiek. Sarkozykiritzi dio lan kostuak txikitutaegin dakiokeela aurre, eta horre-tara dator BEZ soziala izenekoa:langile bakoitzeko ordaintzen di-tuzten gizarte kotizazioak jaitsinahi ditu, eta galera hori konpen-tsatzeko igo nahi du BEZa. Urrianda sartzekoa erreforma hori inda-rrean, baina Hollandek agindu duez duela ezarriko. Haren asmoa dazerga kenkariak ematea Fran-tzian inbertitu, produktu berri-tzaileak sortu eta esportazioakhanditzen dituzten enpresei.

Finantza munduarekiko ere ja-rrera desberdina dute batek zeinbesteak. Sarkozyk ahaztua du ka-pitalismoa «moralizatzeko» suka-rra, eta haren programan ager-tzen den bakarra da finantza era-giketei tasa ezarri nahi diela.Neurri horrekin bat egiten du Ho-llandek, baina urrunago doa:Frantziako bankuei zerga paradi-suetan aritzea debekatu nahi die,eta banka komertziala eta inber-tsiokoa banandu nahi ditu.

Hori guztia, ordea, kanpainanagindutakoa da. Errealitatea,bihartik aurrera.

Hauteskundeak Frantzian23 2012ko maiatzaren 6a • Egitura

Nicolas Sarkozyren agintaldiko neurri ekonomiko nagusiakpErretreten erreforma. Nahizeta ez zen haren hauteskundeprograman agertzen, Sarkozy-ren erreforma esanguratsuenaizan da, baita protesta gehieneragin duena ere. 2010ekoudazkenean, aspaldiko grebaeta manifestaldi jendetsuenakegin ziren erreformaren aurka,eta goia jo zuten urriarenamaieran. Baina ikasleak opo-rretara joateak eta AsanbladaNazionalak erreforma onartze-ak mugimendua itzali zuten.Orduz gero, erretiroaren adinofiziala 60 urtetik 62ra gibele-ratzeko prozesua hasi da. Erre-tiro osoa nahi dutenek 67 urte-ra arte itxaron beharko dute(65 ziren orain arte).pBEZa ostalaritzan. Aspaldiostalariei egindako promesabete nahi izan du Sarkozyk, etaBEZa %19,6ko tasa arruntetik%5,5eko tasa murriztura jaitsidie. Trukean enplegua handitubehar zutela eta prezioak jaitsiagindu zuten ostalariek, bainaezer gutxi egin dute.pRSA. Elkartasun AktiboarenErrenta (RSA) sortu du Fran-tziako Gobernuak, aurretikzeuden beste gizarte laguntzabatzuk (RGI eta API) batuta.Enplegua bilatzeari lotutadago orain. 1,9 milioi familiakjasotzen dute, horietatik iaherenak beren soldata txikiak osatzeko. Etorkinek zai-lagoa dute lortzeko, bost urtezFrantzian lan egin izana era-kusten duen baimena behardutelako.pGutxieneko zerbitzuak.Alain Jupperen gobernuarenerreformak gerarazi zituztengrebak ahuldu nahian, gutxie-neko zerbitzuak ezarri dituztegarraio publikoetan, aire ga-rraioan eta hezkuntzan.pFuntzionario gutxiago. Agin-taldiaren hasieratik, langile pu-blikoen kopurua txikitzen arituda Sarkozy: 2008az geroztik150.000 kendu ditu, erretiroahartu duten bi funtzionarioeta-tik bakarra ordezkatuta. Sindi-katuak kexu dira zerbitzu publi-koek okerrera egin dutelako.pUnibertsitate autonomoak.Urtarrilaz geroztik, unibertsita-te gehienak autonomia duteberen aurrekontuak osatzekoeta kontratazio politikak egite-ko. Gobernua pozik dago erre-forma protesta handirik gabepasatu delako; sindikatuek, or-dea, uste dute estatuak bideaireki duela goi irakaskuntza fi-nantzatzeari uzteko.pTasa profesionala . 2010. ur-tea hastearekin, bertan beherageratu zen tasa hori enpreseninbertsioak oztopatzen zituela-koan. Tasa profesionalaren zatihandiena lurralde kolektiboe-

tara zihoanez, hura ordezka-tzeko CET Lurraldeko Kontri-buzio Ekonomia sortu du Pari-sek. Enpresek sortutako baliogehigarria eta eraikinak zerga-petzen ditu, baina ez makine-tan egindako inbertsioak.pI+Gren kenkaria. Ikerketaneta garapenean egindako in-bertsioen truke beren zergak%30era arte txikitzeko aukeradute enpresek. Inbertsioa han-ditu du, baina estatuaren dirusarrerak gutxitu.pAuto-ekintzailearen estatu-tua. Beren kasa lan egiten hasi

nahi dutenei bidea erraztu dieFrantziako Gobernuak, auto-ekintzailearen estatutuari es-ker. Arrakasta izan du, milioi batlagunek erabili dutelako hiruurtean, kasu gehienetan besteerrenta batzuk osatzeko: auto-ekintzaileen herenek baizik ezdute benetako jarduera, etadiru sarrera gutxirekin: batezbeste, 8.700 euro. Artisauak,dendariak eta lanbide liberale-tako kideek konkurrentzia des-leiala salatu dute.pZerga erreforma. «Gehiagolan egin, gehiago irabazteko»

izan zen Sarkozyren leloa2007ko hauteskundeetan, eta,ildo horretan, zergak jaisteariekin zion, gehien zutenei batezere. Krisiak, ostera, diru gehiagobilatzera bultzatu du gobernua,eta atzera egin du zenbait gaie-tan: etxea erosteko maileguahartzeagatik ezarritako zergakenkaria bertan behera geratuda, eta ezkutu fiskala —abera-tsek gehienez beren diru sarre-ren erdia zergetan pagatzea—ere kendu behar izan zuen iaz,defizita gutxitu ahal izateko.pAparteko lanorduak. Aurre-nekoari lotuta, 35 oreneko lanastea ezarri zuen Aubry legeaedukiz husten aritu da Sarkozy,legea bera bertan behera uzte-ra guztiz ausartu gabe. Ildo ho-rretatik, neurri nagusia agintal-diaren hasieran hartu zuen, 35orenetik aurrerako lanordueizergak barkatuta. Urtero 3.200milioi euroko kostua du Fran-tziako Estatuarentzat, baina ezdute eragin handirik izan, jar-duera ekonomiko apala dago-en garaian, enpresa askok ezdituztelako aparteko orduakeman.pKapitalismoaren birsortzea.Lehman Brothersen porrotafinantza sistemaren gehiegike-riak azalean uzten ari zela, Sar-kozyk hitzaldi handinahia eginzuen Toulonen: kapitalismoabirsortzeaz hitz egin zuen,«moralago» egiteaz. Hitzetatikekintzetara igarotzean, ordea,arrakasta gutxi izan du: zergaparadisuak lehengo tokiandaude, bankuek sekulako gainsariak ematen dizkieteberen buruzagiei eta finantzamerkatuen gaineko benetakokontrol neurririk ez da indarre-an jarri. Sarkozyk bere eginda-ko beste proposamen bat,finantza eragiketei tasa batezartzea, Europan soilik lortudu arreta, eta oraindik ez duindarrean jarri, Erresuma Batuaburu-belarri kontra ari delakoeta Alemaniak zalantzakdituelako.pSindikatuen ordezkaritza.Azken 50 urteotan indarreanizan den sindikatuen ordezkari-tza auzitan jarri du 2008ko legeak. Horren arabera,2012 bukatzen denerako hamar lagunetik gorako enpre-setan patronalarekin negozia-tu nahi duten sindikatuek gu-txienez ordezkaritzaren %10beharko dute. Frantzia osokolan itunetarako gutxienez %8beharko da. Neurri horrek me-sede egiten die bi sindikatu na-gusiei —CGTri eta CFDTri— etakalte besteei. Muga hori gaindi-tzen ez duten sindikatuek ezdute ordezkari sindikalik izan-go,

Erretreten erreformaren aurkako protesta, Lillen. SYLVAIN LEFEVRE / EFE

Presidente berriakberrikuntzan oinarritulehiakortasun modeloamartxan jarri behar du»EGUZKI URTEAGAEHUko Soziologia irakaslea

«Frantziak arlo guztietanlehiakorra izatera jokatunahi du, eta hori ez daposible»JEAN MICHEL LARRASQUETESTIA ingeniaritza eskolako ikertzailea

‘‘

Europa Frantziako hauteskundeen emaitzen zain dago. Hollandek irabazizgero, Sarkozyren eta Merkelen arteko aliantza hauts daiteke, eta botere orekaberriak aukera eman dezake hazkundearen aldeko politikak ezartzen hasteko.

Joxerra Senar

François Hollandek es-tatistikak ere alde ditugaur Nicolas Sarkozygaraitzeko. Frantziakoezein presidentek ez

du inoiz Hollandek Sarkozyri in-kestatan ateratzen dion adinakodiferentziarik kendu. Dena den,futbolean esaten den legez, esta-tistikak apurtzeko daude. Kirolaeta politika alderatzea beti da la-bainkorra, baina horixe bera egindu Dominique Moisi analistakpresidentetzarako kanpaina lu-zea laburbiltzerakoan. «Hollan-dek hasieratik gola sartu du, in-kestetan aurrea hartu duelako.Geroztik, hautatzaile italiar ba-ten modura catenaccio-aren mo-duko defentsa estrategia argiaezarri du. Horrek bere kanpainaaspergarri bihurtu du».

Europa osoa Frantziara begiraegongo da gaur. Sarkozyk eraba-teko ezustea ematen badu eta bes-te bost urtez estatuburu izenda-tua bada, azken bi urtetan AngelaMerkel kantzilerrarekin bateraosatu duen aliantzak, Merkozydelakoak, indarrean jarraitukodu, eta krisiaren aterabiderakoestrategia gisa finantza publiko-en zorroztasunaren tekla zapal-tzen jarraituko du. Aldiz, aurrei-kuspen gehienek dioten bezala,Hollandek irabazten badu, muga-rria ezar dezake. Hazkunde politi-ken defendatzaileek aliatu bote-retsu bat izango dute alde. Horre-gatik, aldaketa haizeak nabari di-ra Europan.

Zorroztasuna, auzitanFutbolarekin jarraituz, aurrelarionenen modura, behar zen uneanbehar zen tokian egoteko dohainaizan dute; batez ere, Hollandek.Zerga zorroztasuna lehentasunbakartzat duen egungo estrate-giaren komenigarritasuna inoizbaino zalantza handiagoz ikustenbaita, oraintxe bertan, Europan.

Batetik, haren eraginkortasu-na auzitan dago Italian eta Espai-nian, agerikoa baita bi herrialdee-tako gobernuek defizita gordinkimurrizteko zailtasun handiak di-tuztela. Uneotan, batik bat Italianeta Espainian jokatzen da euroa-ren etorkizuna. Kosta ahala kos-ta, zor merkatuek bata zein bes-tea estutzea eta biak erreskata-tzeko beharrean izatea eragotzibehar dute EBko agintariek. Ho-rregatik, finantza publikoen ego-erarekin batera funtsezkoa da biherrialdeetako ekonomiaren bi-lakaera. Eta, oraingoz, aurreikus-penak oso beltzak dira: Aurten,espero da Espainiako ekonomiak%1,9 atzera egitea eta Italiakoak%1,7 atzera egitea. Hazkunderikgabe, defizitaren murrizketa gur-pil ero arriskutsu bat bihur daite-ke

Bestetik, aliatu garrantzitsubat galdu du Alemaniako Gober-nuak. Beste estatuei nahiz bere

buruari gerrikoa estutzea txalotuduen Herbehereetako gobernuakdimisioa aurkeztu berri du. Es-kuin muturreko AskatasunekoAlderdiak — Geert Wilders du bu-ruzagia— sostengua kendu egindio Mark Rude lehen ministroa-ren eskuineko koalizio gobernua-ri parlamentuan. 14.000 milioieuro aurrezteko negoziazioetanzebiltzala, Geert Wildersen alder-dia mahaitik altxatu da. «Bruse-latik egindako eskaera eroak»pentsiodunek ordaintzerik ezduela nahi argudiatu du.

Bi faktoreok lagunduta, nano-ak zirrikituetatik atera zaizkioMerkeli. Hollandek Frantziakokanpainan abiarazitako diskur-tsoek indarberrituta, duela aste-

bete Romano Prodi Europako Ba-tzordeko presidente ohi italia-rrak esan zuen Italiak, Espainiaketa Frantziak «politika aldaketa»gidatu dezaketela, Alemaniak ba-karrik geratzea hautatzen badu.

Bigarren Marshall PlanaAliatu boteretsuak ere diskur-tsoa moldatzen hasi dira. MarioDraghi Europako Banku Zentra-leko presidenteak ozen aldarrika-tu du zerga itunarekin batera haz-kundearen aldeko ituna sustatubehar dela. Diskurtso horiek guz-tiak behartuta-edo, iragan aste-buruan hazkundearen aldekoagenda bat bultzatzeko beharrazhitz egin zuen Angela Merkelekberak. Ulrike Guerot ECFR Kan-

po Harremanetarako EuropakoKontseiluko analista alemania-rrak honelaxe interpretatu dumugimendu hori. «Pragmatismopolitikoaren erreginak ematendu ulertu duela haizea aldatzenari dela... Ez al da harrigarriaMerkelek zein azkar hartu duenhazkundearen aldeko olatua?»,ondorioztatu du.

Berez, Europako Batzordea bi-garren Marshall Plan bat susta-tzeko proposamen bat lantzen arida; hau da, Bigarren Mundu Ge-rra ondorengo Europa berreraiki-tzeko plan estatubatuar harenbertsio europar eta eguneratua li-tzateke, bereziki krisiari erantzu-tera bideratua. Egitasmoak az-piegituretan, energian eta tekno-

logian 200.000 milioi inbertitzealuke helburu, eta asmoetako batda Europako Inbertsio Bankua60.000 milioi eurora arte birkapi-talizatzea. Alabaina, Frantziakobozen emaitza jakin arte, propo-samenaren nondik norakoakatzeratzea erabaki du Bruselak.Ondoren, EBko agintariei aur-keztu nahi die, negoziatzeko, etahori hitzartzeko goi bilera ofizialbaterako egutegia zehazteko.

Merkozy-ren jokamoldearenbiktimetako bat izan da, hain jus-tu, Europako Batzordea. Merke-lek eta Sarkozyk iragan hurbile-an zerga ituna negoziatzeko pro-zesuan bazterrean utzi zutenBruselako gobernua. Sarkozyknorabide horretan sakontzeko as-

Merkozy... alaMerkollande?

Nicolas Sarkozy egungo Frantziako presidentea eta UMP alderdiaren hautagaia, Okzitaniako Tolosako mitin batean. GUILLAUME HORCAJUELO / EFE

24 Frantziako hauteskundeakEgitura • 2012ko maiatzaren 6a

moa erakutsi du, eta Jean Leone-tti Europar gaietako ministrofrantziarrak berriki adierazi duEBren barruan, gobernuen arte-ko prozedurak indartu beharko li-ratekeela, «azkarragoa delako»erabakiak hartzea.

Dena den, Sarkozyren ikuspun-tu horrekin ez dator bat Merkel.Europako Batzordea alboratu ba-du ere, Merkelek ez du uste EBkoinstituzioak ahuldu behar dire-nik. Berlingo gobernuak Europa-ko Batzordea eta Parlamentua be-rritzeko hainbat proposamenegin ditu azken asteetan; aldiz,Europari dagokionez, Schengen-go akordiotik ateratzeko meha-txua egitera mugatu da Sarkozyhauteskunde kanpainan.

Horrek aditzera ematen du ko-munikabideek izendatutako Mer-kozy aliantza horrek bere sakone-an bazituela desadostasunaketorkizuneko Europaren arkitek-turaz, eta, beharbada, Hollande-ren balizko etorrera aukera batizan daitekeela pragmatismoarenerreginarentzat. Dena den, ukae-zina da, Alemaniako gobernuanurduritasunez ikusi dela Hollan-deren gorakada. Batez ere, aben-duan EBko 25 herrialde hitzartu-tako zerga ituna aldatzeko asmoaagertu duelako Hollandek.

Merkelek argi eta garbi eran-tzun dio Hollanderi zerga ituna«ukiezina» dela, eta hautagai so-zialistak berehala erantzun dio:«Alemaniak ezin du Europa osoa-gatik erabakirik hartu». Uneotanituna hitzartu zuten 25 herrialde-

etako parlamentuetan lege gisatramitean dago ituna, eta Alema-niak maiatzaren amaierarako au-rreratu egin du Bundestang lege-biltzarrean egin beharreko boz-keta. Badaezpada ere. Hollandekemandako hitza betetzeko tenta-ziorik izanez gero, haren asmoakzailtzeko eta eragozteko asmoz.

Kolpe bikoitza MerkeliSarkozyren balizko porrota, gai-nera, kolpe bikoitza izango daMerkelentzat. Bere proposamenguztiak babestu dituen aliatu ga-rrantzitsuena eszena politikotikateratzeaz gain, Europan isolatu-ta geratzeko bidean egon daitekeAngela Merkel. Europako he-rrialde garrantzitsueneko kantzi-lerra izanagatik. Gainera, krisia2008an lehertu zenean gober-nuan ziren agintari europar guz-tiak, banan-banan, eserlekua gal-duz joan dira: Gordon Brown(Erresuma Batua), Jan Pieter Bal-kenende (Herbehereak), BrianCowen (Irlanda), Jose Socrates(Portugal) Giorgos Papandreu(Grezia) Silvio Berlusconi (Italia),Jose Luis Rodriguez Zapatero...

Eta, orain, Sarkozy izan daite-ke. Hala balitz, Merkel izan litekehurrengoa. 2013an ditu hautes-kundeak, eta bere gainerako ho-mologo europarrek ez bezala,Alemaniak ekonomia osasun ho-bean badu ere, euroaren geroakgainerakoei bezala berdin-berdineragiten dio Alemaniari. Fran-tziako presidente berri batekin,Europako joera politikoa aldatu

eta bere politikak ezartzeko zail-tasun gehiago izan ditzake. SPDAlderdi Sozial Demokratari in-kestetan nabarmen aurrea har-tzen badio ere, hemendik hautes-kundeak bitarte zaildu egingozaio Europako politikaren etabarne egoeraren kontrola izatea,eta, hartara, berriro hautatua ezizateko arriskua pixkanaka han-dituz joango zaio Angela Merkeli.

Noraino helduko da HollandeMerkeli aurre egiteko orduan?Hori da Alemanian eta Europan

egiten den galdera. Hauteskundekanpainan, gehiengo baten itxa-ropen hori ustiatzen jakin du hau-tagai sozialistak: «Europako he-rritarrek espero dute guk, fran-tziarrok, Europari besteikuspuntu bat emango diogula,beste norabide bat». Edukiei da-gokionez, Hollandek proposatudu azpiegiturak finantzatuko li-tuzkeen «proiektu bonuak» jaul-kitzea (hots, eurobonuen bertsiobat, azpiegiturak bultzatzeko);Europako Inbertsio Bankua sen-dotzea; finantza operazioen gai-

neko zerga bat ezartzea eta egitu-razko funtsa bideratzea.

Nahiz eta kanpainako prome-sak maiz errealitatearekin bat ezdatozen, Hollanderen egitarauhorrek bat egiten du EuropakoBatzordeak proposatu nahi dueninbertsio planarekin eta EBn ez-tabaidagai den finantza tasare-kin. Alabaina, erronka nagusiada nola uztartu hazkundearen al-deko neurriak austeritatearekin.Malgutasuna bilatu beharko da.ECFRko Sebastien Dullien ana-listak berriki azaldu duenez, EBkabenduan hitzartutako zergaitun ezagunak etorkizunean fi-nantza publikoak orekatuta iza-teko mekanismoak ezartzen ditu.Berez, 2013rako defizita barneproduktu gordinaren %3 bainobeherago izateko betebeharrakudan onartutako beste hitzar-men bati erantzuten dio.

ECFRren arabera, inposizio ho-rrek esan nahi du Euroguneko he-rrialdeek aurten %1,5 eta 2013an%1 murriztu behar dutela defizi-ta. Fase horretan, murrizketekaurten soilik Euroguneko ekono-mian %1,5eko hozkada eragiteaespero da.Kaltea handiagoa daherrialde batzuetan. Alemaniakdefizita %3tik behera du; aldiz,Espainiak aurten %3ko defizitmurrizketa egin behar du, eta da-torren urtean beste %3koa. Ho-rrek dituen ondorio guztiekin.

Malgutasunez jokatuz gero,austeritatea eta hazkundeamodu adimentsuagoan batera-tzeko formula topatu daiteke.

Eta, gainera, ez da abenduko zer-ga itunik ukitu behar, horiek etor-kizunera begirako arauak zehaz-ten dituztelako. Beste eztabaidada, itunak dioen bezala, EBko he-rrialdeek derrigorrez finantza pu-blikoak orekatuta izatea bilatubehar duten edo ez, baina luzera-ko xedea izaki, lehentasuna orai-nak dauka.

Ez dirudi Alemaniako Gober-nua asmo horretan erraz amoreemateko gertu egongo denik, bai-na Frantzian oposizioa topatzeakez du ezinbestean txarra izan.ECFRko Ulrike Guerotek dioenmoduan, «erlazio franko-alema-na eraginkorragoa da, biak ezta-baidan eta liskarrean direnean».Alemaniak Merkozy-ren errepi-kapena nahiago lukeen arren,Merkollande-k emaitza hobeakeman diezazkioke Europari: «Az-ken finean, erlazio horren kualita-tea Europarako oreka egokia bila-tzean datza, eta hori dago orain jo-koan. Bien arteko lehia gogorraeta mingarria gertatuko bada ere,ona izan daiteke».

Grezia eta IrlandaBegirada guztiak Frantzian jarri-ta badaude ere, gaur Grezian erehauteskunde erabakigarriak jo-katuko dira. Otsailean troika-re-kin —EB, Europako Banku Zen-trala eta Nazioarteko Diru Fun-tsa— bigarren erreskatea hitzar-tu ondotik, legebiltzarrerako bo-zak dituzte. Plan horrekezarritako murrizketak onartzendituzten bi alderdi nagusiek —Pa-sok alderdi sozialista eta eskuine-ko Nea Demokratia alderdia— ba-koitza bere aldetik gehiengoa lor-tzetik urrun ibiliko dira, eta ikus-teko dago bien artean gobernuaosatzeko moduan egongo diren.

Gainera, lehen aldiz, ChrysiAugi eskuin muturreko alderdiak%3tik gorako babesa jaso dezakeeta Parlamentuan sar daiteke.Alemaniako alderdi naziarekinharreman estua duen taldeak,arraza zuriaren nagusitasuna etaGreziatik etorkinak kanporatzeaaldarrikatzen du. Evangelos Ve-nizelos Pasok-eko hautagaiak fa-xisten mehatxuaz ohartarazi du.Murrizketa planek gizartean du-ten onarpen txikiaren inguruan,beldurraren mezua zabaldu nahidu, ziurrenik, Venizelosek. Denaden, kezkagarria da alderdi es-kuin muturrekoen joera. Greziankrisia luzerako doala jakinik, eu-ren agerpenak eta etorkizuneanizan dezaketen gorakadak eskuinmuturreko mugimendu populis-taz eta atzerakoien arriskuazohartarazten du.

Irlandan, berriz, maiatzaren31n abenduko zerga itunaren gai-neko erreferenduma egingo da.Uneotan emaitza irekia dago, etaezezkoak austeritatearen aurka-ko jarrerak hauspotu ditzake. Eu-roaren krisiaren joko eremua Ale-maniaz eta Frantziaz harago bai-toa.

François Hollande, Frantziako hauteskundeetako kanpainan. IAN LANGSDON / EFE

Frantziako hauteskundeak25 2012ko maiatzaren 6a • Egitura

2008tik agintean zirenagintari europar guztiakbanan-banan botereagalduz joan dira

Alemaniaren etaFrantziaren arteko lehiaona izan liteke Europara begira

26 Hitz bitanEgitura • 2012ko maiatzaren 6a

Bakarrizketan

Murdochengaitasunakzalantzan

Miren Garate

1 Nor da Rupert Murdoch? Komuni-kabideen arloko aberats bat. 81 urteditu, eta News Corporationen sortzai-lea eta hango presidentea da. Kon-painia horrenak dira 20th CenturyFox, Fox telebista katea, satelite bi-dezko Sky telebista katea, Australia-ko hogei egunkari, Erresuma Batukosei —tartean The Times eta TheSun—, AEBetako New York Post etaThe Wall Street Journal, eta Harper-Collins argitaletxea.

2 Zer dio Erresuma Batuko Kulturaeta Komunikabideen batzordeakhari buruz? Ez dela gai nazioartekomultinazional bat zuzentzeko.

3 Zergatik? News of the Worldegunkariak egindako legez kanpokoentzuketak aztertu ditu. News Corpo-rationena zen egunkari hori, eta iazkouztailean itxi zuten, 800 laguni entzu-ketak egitea leporatuta: aktore, politi-kari, hildako soldaduen senide eta hil-keta arraroen biktima batzuei, beste-ak beste.

4 Murdochi berari zer egotzi dio ba-tzordeak? Behar adinako neurririk ezhartzea legez kanpoko entzuketa ho-rien berri izateko. Hau da, propio bes-te aldera begiratzea.

5 Ez zuela bere enpresan gertatzenzenaren berri? Hala adierazi zuen iaz,diputatuen aurrean egindako agerral-dian. Beste hainbeste esan zuen ha-ren seme Jamesek ere.

6 Nor jo dute orduan entzuketenerantzuletzat? Hainbat langile atxi-lotu zituzten, eta baldintzapean askedaude, ikerketak amaitu arte.

7 Batzordeak esandakoak zein on-dorio izango ditu News Corporatio-nentzat? Konpainiak BSkyB plata-forma digitalaren %39 kontrolatzendu, eta hura Erresuma Batuko teleko-munikazioen erregulatzaileak gain-begiratzen du. Murdoch ez bada gaienpresa zuzentzeko, zalantzan geradaiteke parte hartzea.

EBZ, Jainkoa eta Familia Santua

Hegazkinean business-eko erosotasunean joan;hotelera milaka poliziakbabestuta eta protesta-rik ikusi gabe iritsi; lu-

xuzko logeletan lo egin; bapo jan; disei-nuzko aretoetan bildu; herrialdeei esangerrikoa estutzen jarraitu behar dutela;eta buelta etxera. Hala laburbil daitekeEuropako Banku Zentralaren (EBZ) astehonetako bilera garestia, Bartzelonan.

Herritarrengandik urrun dagoen era-kunde bat dela erakutsi du beste behin.Herritarrengandik urrun daude EBZkoordezkarien jokaerak, mezuak eta ekin-tzak. Mario Draghi EBZko presidenteakesan zuen gobernu batzuen «politikek»—itzulpena: murrizketek— «asmo han-diagokoak» izan behar dutela. TarteanEspainiaz eta Mariano Raxoiz ari zen, os-tirala joan eta ostirala etorri ongizate es-tatua gero eta gehiago argaltzen ari denagintari leialaz.

Etengabeko «murriztu» eta «doitu» adi-tzen artean, «hazi» ere erabiltzen hasi daDraghi. Herabe, oraindik. Europa hazte-ko, ekonomia indartzeko, merkatu baka-rra eskatu du, tartean baita lan merkatubakarra ere, «malguagoa». Krisiak eraku-tsi digu Europan malgutasunak zer esannahi duen.

Draghiren arabera, bankuei merke-merke utzitako dirua —bilioi bat euro—iristen ari da ekonomia errealera. Hilabe-teotan finantza erakunderen batera dirueske joan denak ikusi du dirua, iristeko-tan, nola iristen ari den ekonomia erreale-ra: urre gorriaren prezioan. EBZtik mer-

ke jaso, herrialdeen zor bonuekin nego-zioa egin, eta gero herritarrei ezinezko in-teresak eskaini. Gainera, EBZren diruaekonomia errealera iristen ari bada, ez daEBZk hala egitera behartu dituelako fi-nantza erakundeak: dirua utzi die, bainaez du kontrolatzen diruarekin zer egitenari diren.

Hazkundea ez da gobernuen kontua ba-karrik. Ekonomia errealari benetan la-guntzeko eta hazkundea hauspotzeko zeregingo duen edo zer egiteko prest dagoenesan beharko luke finantza erakundeeibilioi bat euro utzi dizkien eta herritarreimurrizketak baino eskaintzen ez dizkienerakunde batek. Draghik esan dezake ezdela hori EBZren funtzioa. Baina krisi ho-netan funtzioen zenbait muga gaindituditu, bankuei laguntzeko.

Egoitza berria.EBZ egoitza berriaeraikitzen ari da Frankfurten. Langileakeraikin bakarrean bilduko ditu —orainhiru egoitzatan sakabanatuta daude—.Funtzionaltasuna deituko dio horri gai-nerakoei murrizketak agintzen dizkienerakundeak.

EBZko gobernadoreek badute zer ika-sia Bartzelonan, arkitekturaz eta filoso-fiaz. Agian, autoetako kristal beltzetatiketa Arts hoteleko geletatik ikusi dute Fa-milia Santua basilika, Antoni Gaudi arki-tektoaren lanaren eta Bartzelonaren iku-rra. 1882an hasi zituzten Familia Santukoobrak, baina oraindik ez dituzte amaitu.Nagusiki, jendeak emandako diruarekineraiki dute. Basilikaren webgune ofiziale-an, Gaudiren aipu argigarri bat dute: «Fa-milia Santua herriak egiten du, eta ho-rrek isla du. Obra Jainkoaren eskuetaneta herritarren borondatean dago».

EBZ guztiz kontrakoa da, EBZ ez baituherriak egiten, herriak ez baitu islarik,eta obra —deitu euroa edo diru politika—jainkotutako teknokrata batzuen boron-datearen mende baitago. Familia Santuaobra amaitu gabe bat da, ia amaiezina.Euroa ere bai. Bada EBZren egoitza be-rriari Euroaren katedrala deitu dionik.Obra amaituko dute, baina, martxa hone-tan, jainkorik eta fededunik gabeko kate-dral bat izan daiteke. Euroarena gero etagehiago baita fede kontua herritarren-tzat.

Titulutik haratagoJakes Goikoetxea

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea, Bartzelonan. ANDREU DALMAU / EFE

T.ReunidosTxikian,handien mailan

Amurrion eta Trapagaranendituen lantegietan 150 milioieuro inbertituko ditu TubosReunidosek 2016. urtea bi-tartean. «Garrantzizko jauziteknologiko bat egin nahidugu, konpainiaren etorki-zunerako», adierazi du Pe-dro Abasolo taldeko presi-denteak. Haren esanetan,ekoizle handien kalitatealortzea da helburua, bainaeskaera berriei erantzutekoorduan txikiek duten malgu-tasunarekin.

SidenorMilioi bat euroingurumenerako

Azkoitiko lantegian milioibat euroko inbertsioa egin-go du Gerdau Sidenor side-rurgia enpresak, ingurumenarloa hobetzeko. Zehazki,uraren prozesu guztiaren zir-kulazioa aldatuko du, euriuretatik bereizteko. Hala,sortutako hondakinak gu-txitzea lortuko duela dio. En-presak iaz hasi zuen urarenprozesuaren aldaketa, bai-na jakinarazi du aurtengoa«asmorik handieneko fa-sea» dela.

Lufthansa3.500 langile,kalera

Aurtengo lehen hiruhilekoanere galerak izan ditu Luft-hansa hegazkin konpainiak:379 milioi euro. Datuak txa-rrak izanik ere, aurrekoakbaino hobeak dira, 2011n507 milioi euroko zenbakigorriak izan baitzituen. Diruaaurrezteko, administrazioarloko kostuak %25 murriz-tu nahi ditu, eta, horretara-ko, 3.500 langile kaleratukoditu datozen urteetan.Errentagarriak ez diren ibil-bideak ere kenduko ditu.

ArcelorSindikatuek bai,langileek ez

Sestaoko Arcelorreko langi-leek atzera bota dute UGTk,CCOOk eta ELAk enpresakozuzendaritzarekin adostu-tako akordiorako oinarria.LABen arabera,oporrak en-presaren komenentziarenarabera moldatzea hitzartuzuten,eta langileek 1995etiksoldatarekin kobratzen du-ten sari aldakor bat fabrika-ren irabazien arabera bal-dintzatzea.300 langileeta-tik %90ek ezetz esan dioteproposamenari.

Asteko enpresak

FACUNDO ARRIZABALAGA / EFE

Hitz bitan 272012ko maiatzaren 6a • Egitura

Zaharrak berri

Espainiako Estatuaneta, neurri apalago-an, Frantziako Erre-publikan genera-man bizimodua

nolabait amaitzen ari zaigu; etaez soilki pairatzen ari garen atze-rakada ekonomikoak eraginda.Ongizate estatuaren sorrera etagarapena bultzatu zituzten arra-zoiak desagertuz joan dira ira-gan mendean. Ideologikoki bana-tutako eta gerra militarrerakoprestatutako mundua; estatuenarteko muga fisiko gaindiezinak;Ipar ekonomikoan kontzientzia-tutako biztanleria; telekomuni-kazio sare garesti eta ez-eragin-korrak; indar kapitalisteiitxitako mundu ez-kapitalista(bere garaian munduko ia biheren). Munduaren eraldaketa-ren ondorioz, Mendebaldekokapitalistek behar zuten adosta-suna, inguru hurbileko indarsozialekin negoziaturik, harenzentzua galtzen hasi zen.

Aldaketa sozialaren barruan,elkarren mende, kapitalistenestrategia berriek ezarrita zego-en nazioarteko lanaren banaketa(zer egin non, nola eta norentzat)eraldatzen zuten. Alde horreta-tik, otu zaigu azpimarragarriakdirela joan den mendeko hiruro-geita hamarreko hamarkadatikaurrerako funtsezko gertaera

batzuk: 1973an, nazioartekomoneta sistema (Bretton Woodsizenekoa) desegin zen, atzerrikokapitalekin egindako kontrolikgabeko eragiketa espekulatzaile-en laguntzaz. Nazioartean ongi-zate estatuaren ezinbertzekozutabea zena desagertzeak —moneten arteko truke tasa finko-ak eta finantza eragiketen gaine-ko kontrol publiko zorrotzakzituen ardatz—, aingura institu-zionalik gabe utzi zituen estatukapitalisten ekonomiak. Urteberaren amaieran, Yom Kippurjai juduan lehertu zen gerrarenkariaz, petrolioaren lehenengokolpea izan zen: lehengai prezia-tu horren salneurria upeleko bidolar zen Bigarren MunduGerran, eta hamaika dolar,berriz, 1974ko urtarrilean. Ener-giaren kontsumoa zen (etxe etalantokietan, garraioak ahaztugabe), gaur baino askoz gehiago,ekonomia kapitalisten, fordismo-aren, ezaugarri nagusienetakobat. Energiaren ustekabekogarestitzearen ondorioz, kapita-len zati nabarmen batek ikaraga-rrizko balio galera izan zuen,botere ekonomikoaren banaketazaharra astintzeraino. Lehengolehiakide berriak ere orduanazaldu ziren: Hego Korea, ordukoTaiwan (gaur Txina Taipei zen-bait agiritan), Hong Kong (Erre-suma Batuko kolonia 1997 arte)eta Singapur. Ehungintza, jantzi-gintza, ontzigintza... berriak ber-tan sortu ziren, eta Mendebalde-ko lehiakide zaharrentzakoamesgaiztoa errealitatea bihur-tu. Etxetresna elektriko txikiak,kalkulagailu eta erlojuak biga-rren aldi batean helarazi zizkigu-ten. Suitzako erloju industria iaerabat desagertzeraino, erratera-ko; edo Kataluniako ehungintzaeta jantzigintza.

Lemazain estatubatuarrarenporrota Vietnamen bat zetorrenerraldoi horren atzerriko merka-taritza defizitaren sorrerarekineta hazkunde azkarrarekin,1970tik aurrera. Tartean, lehe-nengo sei nazioetako Europan,batasun ekonomikorako urra-tsak egiten hasi ziren, ekaitzmonetarioen artean izan bazirenere. Etorkizuneko Europa batua-rentzako monetaren lehenengoizena, 1995an Alemaniaren pro-posamena onartu arte, ecu zen,nazioarteko sistema desagertze-aren ondorioetatik babestekoezkutua, hain zuzen. Ekonomiakindartsu edo ahul dabiltzalaerrateaz gain, moneta gogor etaleunez mintzatzen hasi zen, urreereduaren garaietan bezala...

Garai haietatik datozen alda-ketak gauzatzen ari diren gaurkogure gobernuei aurre egitea dagakoa.

Asteari soHenrike Galarza

EspainiakoEstatuan etaFrantziakoErrepublikangeneramanbizimoduaamaitzen ari zaigu;ez soilikatzerakadaekonomikoakeraginda. Ongizateestatua sortzekoeta garatzekoarrazoiakdesagertuz joandira iraganmendean

Adi datuari

Aste honetan entzunak

%10pAutoen matrikulazioak.Autoen merkatuak beherakajarraitzen du, Hego Euskal He-rrian. Apirilean, iaz garai bere-an baino %10 auto gutxiagomatrikulatu dira: Bizkaian,%8,28ko jaitsiera izan du sal-mentak; Gipuzkoan,%9,67koa; eta Nafarroan,%13,23koa. Araba izan da sal-buespena: han, joan den urte-an baino %22,73 auto berrigehiago saldu dituzte. Faco-nauto kontzesionarioen pa-tronalak eman ditu datuak.

669pLangabezia.Azken hilabe-teetan etengabe hazi ostean,apirilean langabezia jaitsi eginda, Hego Euskal Herrian. Da-tuek, ordea, ez dute baikorta-sunerako aparteko motiborikematen. Soilik 669 lagun gu-txiago zeuden enplegu zerbi-tzu publikoetan izena eman-da. Araban, Gipuzkoan nahizNafarroan egin du behera en-plegu bila zebiltzanen kopu-ruak; Bizkaian, aldiz, igo eginda.

8.000pEBZren bilera. Interes tasei%1ean eustea erabaki duEuropako Banku Zentralak.Hilero egin ohi du bilera era-kundeak, normalean Franfur-teko egoitzan, baina urteanbitan handik kanpo. Ostegunhonetakoa Bartzelonan izanzen. Ondo babestuta egonziren 29 agintariak: Generali-tateak 8.000 polizia jarrizituen haiek zaintzeko. EBZ-ren arabera, ekonomia aurtenhasiko da «gradualki» sus-pertzen.

«Espainiaren markazama bat da, eta, horrenondorioz, garestiagoditugu maileguak»JOSE LUIS BILBAOBizkaiko ahaldun nagusia

«Amnistia fiskala ez dazergadunei adar jotzea,ez engainua, ez etalapurreta ere»ALVARO MIRANDANafarroako Ekonomia kontseilaria

«Raxoiri ez dio ilusiorik egiten aurrezesandakoa ukatu etaBEZa igotzeak»ANTONIO BASAGOITIEuskadiko PPko presidentea

1pMurrizketen eta erreformen aurka.Maiatzaren Lehenekoprotestetan erreformen eta murrizketen aurkako oihuak izandira nagusi. Elkarrekin ospatu dute eguna CCOOk eta UGTk; ez,ordea, ELAk eta LABek. Borrokarako eta protestarako prestegoteko eskatu diete sindikatu guztiek langileei, «orain arte lor-tutako eskubideak defendatzeko modu bakarra delako».

Bizkaia

Peoi balioaniztuna LoiunDeialdigilea: Loiuko Udala.Baldintzak:pEskolaratze ziurtagiria izatea.pB1 motako gidabaimena iza-tea.pEuskarako lehenengo hizkun-tza eskakizuna izatea, nahitaez-koa.Edukia: zerbitzu oro emango li-tuzkeen peoi balioaniztuna har-tzeko deialdia egin du LoiukoUdalak.Epea: deialdiaren iragarkia Es-tatuko Aldizkari Ofizialean argi-taratu eta hogei egunera.Informazioa: Loiuko Udala He-rriko enparantza, 1. 48180 Loiu.Telefonoa: 94-4712310Iturria: 2012-04-18ko 74 BAO,8824. orria.

Armintza hondartzarakohondartzainaDeialdigilea: Lemoizko Udala.Baldintzak: pEskola-ziurtagiria edukitzea.pEuskarako bigarren hizkuntzeskakizuna edukitzea.pIgeri egiten jakitea.Edukia: Lemoizko Udalak hon-dartzain bat lehiaketa oposiziosistemaren bidez kontratatzekooinarriak onetsi ditu. Hondar-tzainak Armintzako ( Lemoiz )hondartzan egingo du lan2012ko udan (ekainaren 1etikurriaren 15era), lanaldi osoaneta aldi baterako kontratuare-kin.Epea: 2012-05-07Informazioa: Lemoizko UdalaUrizar auzoa, 56. 48620 Le-moiz.Telefonoa: 94-6879009 Faxa: 94-6879268Helbide elektronikoa: [email protected]

Bake epailea eta ordezkoaBakionDeialdigilea: Bakioko Udala.Baldintzak:pEspainiar herritartasuna iza-tea.p18 urte beteak izatea.pEuskaraz, gutxienez hizketara-ko gaitasuna izatea.pKargu politikorik edota sindi-kalik ez izatea.pFuntzionario edo administra-zioko langile ez izatea,ez eta ho-rien ardurapeko organismo ba-tekoa ere (irakaskuntzan edoikerketan dihardutenak salbu).pAbokatu edo prokuradore la-netan ez aritzea.pAholkularitza Juridikoan ez jar-dutea, ordainduta zein ordain-du gabe.pBakioko udalerrian bizitzea.pLanpostu honetarako inolakoezgaitasunik, bateraezintasuniketa debekurik ez izatea.Edukia: Bake epailea eta or-

dezkoa hartzeko deialdia egindu Bakioko Udalak. Aukeratuarilau urterako kontratua egingodiote.Lotura: www.bizkaia.net/le-hendakaritza/Bao_bob/2012/01/20120113a009.pdf#page=46.Informazioa: Bakioko Udala.Agirre Lehendakariaren plaza, 2.48130 Bakio.Webgunea: www.bakio.org.Telefonoa: 94-619 40 01.Faxa: 94-619 31 18.Helbide elektronikoa:[email protected]: BAO, 9. zenbakia,2012ko urtarrilaren 13koa.

EAE

Bederatzi irakasleagregatu EHUnDeialdigilea: Euskal HerrikoUnibertsitatea.Baldintzak:pDoktore titulua izatea.pElebidun izatea eskatzen denlanpostuetara aurkezten direnhautagaien irakaskuntzarakoeuskara gaitasun dutela egiaz-tatu beharko dute.Edukia: bederatzi irakasle agre-gatu hartzeko deialdia egin duEuskal Herriko Unibertsitateak.Jakintza arloak: ingeniaritza ki-mikoa, kimika orgnikoa, aroarenhistoria, administrazio zuzenbi-dea, antropologia, farmakolo-gia, ingeniaritza mekanikoa, ge-netika eta zoologia.Tasak: 20,34 euro.Epea: 2012-05-11Harremanetarako:pBizkaian: Leioako CampusekoErrektoregokoa.pGipuzkoan: Gipuzkoako Cam-puseko Errektoreordetzakoa.Ignacio Barriola eraikina. Elhu-yar plaza, 1. Donostia.pAraban: Arabako CampusekoErrektoreordetzakoa. Izarduikomandantea, 2. Gasteiz.Iturria: 2012-04-23ko 79. EHAA

Gipuzkoa

GarbitzaileaAizarnazabalenDeialdigilea: Aizarnazabalgoudala.Baldintzak:pEuropako Batasuneko biztan-le izatea.p18 urte beteta izatea.pEskola ziurtagiria izatea.pEuskararen lehenengo hizkun-tza eskakizuna izatea.pB1 gidabaimenaren jabe iza-tea.Edukia: eraikin publikoak garbi-tzeko pertsona bat hartzekodeialdia egin du AizarnazabalgoUdalak. Oposizio lehiaketa libre

bidez egingo da aukeraketa.Epea: hogei laneguneko epean,deialdiaren iragarkia EstatukoAldizkari Ofizialean argitaratueta biharamunetik kontatzenhasita.Informazioa: Herriko plaza 1.20749 Aizarnazabal.Telefonoa: 943-897053Helbide elektronikoa: [email protected]:https://ssl4.gipuzkoa.net/cas-tell/bog/2012/05/02/c1204039.pdfIturria: 2012ko maiatzaren 2ko82. GAO, 31. orria.

Udaleku irekietarakobegiraleen lan poltsaZestoanDeialdigilea: Zestoako Udala.Baldintzak:p18 urte izatea.pEuropako Batasuneko kideizatea.pEuskaraz jakitea.Edukia: udalak antolatzen di-tuen udalekuetarako begirale-en lan poltsa osatzeko deialdiaegindu Zestoako Udalak.Entregatu beharrekoak: eskabi-de-orria beteta, nortasun agi-riaren fotokopia, eta aipatutakomerituen ziurtagiriak.Epea: 2012-05-09Informazioa: Zestoako Udala.Foru plaza, 1. 20740 Zestoa.Telefonoa: 943-147010Helbide elektronikoa:[email protected]:http://www.zestoa.net/eu/fi-cheros/9_6173eu.pdfIturria:http://www.zestoa.net/eu/html/9/2094.shtml

Udalekuetarakobegiraleak ArrasatenDeialdigilea: Txatxilipurdi El-karteaBaldintzak: p18 urte beteta izatea.pEuskaraz jakitea.Edukia: uztailean Arrasatekoudaleku irekietan edo udalekuitxietan begirale moduan lanegiteko begiraleak behar dira.Epea: 2012-05-11

Lapurdi

Zerbitzu teknikoenarduraduna BokalenDeialdigilea: Bokaleko HerrikoEtxea.Edukia: Bokaleko Herriko Etxe-ak zerbitzu teknikoen arduradu-na behar du. Lanpostua inge-niarientzat edo teknikarientzat-da. Honako eginbeharrakizango ditu:pBokaleko zerbitzu teknikoenzuzendaritza eta koordinaketa(eraikuntza, berdeguneak, erre-pideak, aparkalekuak...).

pHerrilanen programazioa, ja-rraipena eta kontrola.pUdal proiektuen kontrol tekni-koa egitea.pMerkatu publikoen lanketaeta jarraipen teknikoa.pHigiene eta segurtasun neu-rriak betearaztea.pHirigintza sailarekin elkarlane-an aritzea.pMaterialen kudeaketa.pHirigintza dosierren jarraipenteknikoa.Baldintzak:pGoi formakuntza teknikoa(BAC+2 gutxienez).pGaitasun teknikoa.pAurrekontuen eta merkatu pu-blikoen ezagutza.pInformatikaren ezagutza.pEsperientzia antzeko lan bate-an.pTaldeak gidatzeko gaitasuna.pAbuztuaren 1ean bete beha-rreko lanpostua.Informazioa: Bokaleko HerrikoEtxea. Lucie Aubrac karrika, 1.64.340 Bokale.Webgunea: www.agglo-bab.frLotura: www.lagazettedes-communes.com.

Nafarroa

Bi lorezain Zizur NagusianDeialdigilea: Zizur NagusikoUdala.Baldintzak:pNekazaritza jardueren arlokoerdi mailako heziketa zikloei da-gokien titulua edo lehen maila-ko lanbide heziketako nekazari-tza adarreko titulua edo bi ho-rien baliokidea izatea.pB motako gida baimena iza-tea.Edukia: bi lorezain hartzekodeialdia egin du Zizur NagusikoUdalak. Bi lanpostuak txandairekian esleituko dira; beste bi,ostera, igoera txandan.Tasak: 18 euro.Epea: 2012-05-18Informazioa: Zizur NagusikoUdala. Erreniega Parkea. 31180Zizur Nagusia.Telefonoa: 948-181896Helbide elektronikoa: [email protected]: 2012-04-18ko 73. NAO.

Gizarte langile edohezitzailea IruñeanDeialdigilea: Navarra Funda-zioaBaldintzak:pGizarte langintza edo gizartehezkuntzako titulua izatea.pB motako gidaibaimena iza-tea.Edukia: gizarte langile edotahezitzaile lanpostu bat betetze-ko deialdia egin du NavarraFundazioak. Aukeratuari lankontratu mugagabea egingodiote, urten 21.826,08 eurokosoldata gordinarekin. Gainon-

28 Lan eskaintza publikoaEgitura • 2012ko maiatzaren 6a

tzeko hautagaiekin lan poltsaeratuko da.Tasak: 25 euro.Epea: 2012-05-10Nora jo: Navarra Fundazioa.San Miguel 7-9-11. 31001 Iruñea.Iturria: 2012-04-25ko 78. NAO.

Bi saxofoi eta txistuirakasle IruñeanDeialdigilea: Iruñeko Udala.Baldintzak:pMusikako erdi mailako tituluaizatea.Edukia: musika eskolarako bisaxofoi eta txistu irakasle har-tzeko deialdia egin du IruñekoUdalak. Aukeratuei aldi batera-ko kontratuak egingo dizkiete.Epea: 2012-05-10Nora jo: Iruñeko Udala. Erregis-tro Orokorra. Condestable Jau-regia. Kale Nagusia, 2. Iruñea.Telefonoa: 948-420 100Iturria: 2012-04-20ko 75. NAO

Bekak

Udan atzerrian hizkuntzakikasteko 429 beka Deialdigilea: Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate etaIkerketa Saila.Baldintzak:pDiru-laguntza horiek dira 2011-2012 ikasturtean unibertsitate-ko ikasketak edota goi-mailakobeste ikasketa batzuk egitekoEusko Jaurlaritzak egindakodeialdian (EHAAren 134. alea,2011ko uztailaren 14koa) edo-nolako diru-laguntzak lortu di-tuzten ikasleentzat, egunerokogarraioari dagokion laguntzaizan ezik.Edukia: udan atzerrian hizkun-tzak ikasteko 429 beka emate-ko deialdia zabaldu du EuskoJaurlaritzako Hezkuntza, Uni-bertsitate eta Ikerketa Sailak.Ikastaroen ezaugarriak: La-guntza jaso ahal izateko, hona-ko baldintza hauek bete beharditu atzerrian egin behar denhizkuntza-ikastaroak: pIngelesa, frantsesa edo ale-mana ikasteko xedea izatea, etaikasi beharreko hizkuntza horiofiziala den herrialde bateangauzatzea.pIkastaroa Europar Batasunekoherrialde batean egitea.p2012ko udan egitea. Ikastaroaezin da hasi 2012ko ekainaren 1abaino lehen, ez eta irailaren 14tikaurrera ere.pHiru aste jarraitukoa izatea gu-txienez, eta astean hamabostikastordu edukitzea gutxienez.Dirua: 1.200 euro. Sortutakoedo egiaztatutako gastuen zen-batekoa txikiagoa bada, dife-rentzia hori murriztuko zaiodiru-laguntzari.Epea: 2012-06-03Informazioa:pAraba: Zuzenean. Ramiro Ma-

eztu, 10, beheko soilarua. Gas-teiz.pGipuzkoa: Zuzenean. Andia,13. Donostia.pBizkaia: Kale Nagusia, 85. Bil-bo.Telefonoa: 012Iturria: 2012-04-30eko 84.EHAO.

Atzerrian masterikasketak egiteko bekakNafarroanDeialdigilea: Nafarroako Go-bernuaBaldintzak:pNafarroan jaioa izatea, Nafa-rroan erroldatua izatea gutxie-nez bost urtez —horretarako,erroldaren ziurtagiri aurkeztubeharko da— edo eskabideaaurkeztu aurreko urtean egoitzaNafarroan duen enpresa edoerakunde batean lanean arituizatea inoren konturako langilegisa.pUnibertsitate ikasketa ofizia-len lizentziatura edo diploma-tura titulua edukitzea edo uni-bertsitate ikasketak —graduatuondokoak ez— gehienez azkenhamar urteetan bukatuak iza-tea.pMaster programa bateanonartua izana, behin-behineanedo behin betiko.Edukia: atzerrian master ikas-ketak egin ahal izateko bekakeskatzeko deialdia egin du Na-farroako Gobernuak.Iraupena: gutxienez ikasturtebat eta gehienez bi ikasturte.Dirua: gehienez 64.000 euro.Epea: 2012-06-01Harremanetarako: Herritarrenarretarako bulegoa. AvenidaRoncesvalles, 11. Iruñea.Telefonoa: 012Helbide elektronikoa: [email protected]: 2012-04-20ko 75. NAO

Nekazaritza etaabeltzaintza alorreantrebatzeko bekakDeialdigilea: Bizkaiko Foru Al-dundia.Baldintzak:pAzken bi urte hauetan nekaza-ritza ikasketak Euskal Autono-mia Erkidegoan kokaturiko ne-kazaritza eskola batean eginakizatea.pNekazaritzan bi urte bainogehiagoko lanbide-eskarmen-tua duela edota gutxienez 150irakastorduko trebakuntza-ikastaroak egin dituela egiazta-tzea.pEuskal Autonomia Erkidegokonekazaritza eskolaren batekedo kudeaketa zentroek edotasektoreko elkarteek emandakoabala duen proiektua, nahiz ba-lorazio batzordeak intereseko-tzat jo dezan proiektu berrizta-tzaileren bat aurkeztea.pProiektua garatzeko aukeratu-tako Bizkaiko nekazaritza-us-tiategiko titularraren adostasu-

na izatea eta ustiategi horretanbertan burutzea egiaztatzea.Nekazaritza Sailak NEGE-tanjarduteko prest daudela agertuduten pertsona titularrekin ha-rremanetan jartzeko bideakerraztuko ditu.pEz da proiekturik onartuko,pertsona onuradunak beka ga-ratzeko planteatzen duenekonekazaritza-ustiategiaren titu-larrekin lerro zuzeneko senide-tasun-loturarik izanez gero.Edukia: nekazaritza eta abel-tzaintza alorrean trebatzekobekak eskatu ahal izatekodeialdia egin du Bizkaiko ForuAldundiak. Beken emakida nor-gehiagoka araubidea erabilizegingo da.Epea: 2012-05-21Informazioa: Bizkaiko Foru Al-dundia. Nekazaritza GaratzekoZerbitzua. Lehendakari Agirre,9-6. solairua. 48014 Bilbo.Telefonoa: 94 -4068000Iturria: 2012-04-19ko 75 BAO,8855 2005-05-31ko 102 BAO,12322.

Merkataritza arloaneuskararen presentziasustatzeko diru laguntzakGasteizenDeialdigilea: Gasteizko Udala.Euskara Zerbitzua.Baldintzak: pBizilekua Gasteizko udalerrianizatea.pMerkataritza jardueraren ba-tean aritzea.pDiruz laguntzen diren lanak2012ko apirilaren 1etik 2012koabuztuaren 31ra bitarteko epe-an egin izana.pJarduera enpresa txikitzat jo-takoa izatea.Edukia: merkataritza arloaneuskararen presentzia susta-tzeko diru laguntzak eskatzekodeialdia egin du Gasteizko Uda-lak.Eskabideak: Gasteizko Udala-ren Erregistro Nagusian. Olagi-bel, 2.Epea: 2012-09-03Informazioa: Gasteizko Udala.Euskara Zerbitzua. Santa Maria11. Etxanobetarren Etxea. 01001Gasteiz.Telefonoa: 945-161522Lotura:http://www.alava.net/bot-ha/Boleti-nes/2012/041/2012_041_B.pdfIturria: 2012-04-11ko 41. AL-HAO, 3.714. orria.

Bilboko Arte Edermuseoaren Manterolabekak Deialdigilea: Bilboko Arte Edermuseoa.Baldintzak:pUnibertsitateko tituludina iza-tea, 2007az geroztik lizentzia-tua-pGehienez 30 urte izatea.pEspainieraren ezagutza froga-tzea.

Edukia: Bilboko Arte Eder mu-seoak arlo ezberdinetan presta-tzeko zortzi beka ditu lanera-tzen laguntzeko, nork bere bu-rua prestatzea bultzatzeko etagazteak lanera hurbiltzeko. Hu-rrengo sailetarako plazak deituditu: kontserbazio eta zaharbe-rritze saila; kultura ekintza etahezkuntza saila; bilduma saila;artxibo saila; liburutegi saila;erakusketa saila; administrazioeta finantza saila; eta komuni-kazio saila.Iraupena: bederatzi iraupena.Epea: 2012-05-21Informazioa: Bilboko Arte Edermuseoa. Museo plaza, 2. 48011Bilbo.Telefonoa: 94-4396060

Araban ekiteko etaenpresa berriak sortzekolaguntzakDeialdigilea: Arabako Foru Al-dundia. Ekonomia Sustapena-ren eta Foru AdministrazioarenSaila.Baldintzak:pEnpresa unitate berri bat egi-teko proiektua duten banakakosustatzaileak. Dirulaguntza or-daindu baino lehen, banakakosustatzaileek sozietate eta zer-ga egoitza Araban eduki behar-ko dute, eta lurralde historikokoudalerri batean Jarduera Eko-nomikoen gaineko Zergan altanegon.pBeren jarduera dibertsifikatunahi duten Arabako enpresak,enpresa unitate berri bat sor-tzeko proiektu zehatz bat aur-kezten badute, eta proiektu ho-rrek aurrekoak ez bezalako nor-tasun juridikoa badu.pEgoitza Arabatik kanpoan du-ten eta gure lurraldean jardue-ragune bat ezartzen duen en-presa edo sustatzaileak.pLehendik eraturik dauden Ara-bako enpresak, eskaera aurkez-tean bi urte baino gutxiago izaneta artean merkaturatze faseanbadaude.Edukia: Araban ekintzaileen-tzako eta enpresa berriak sor-tzeko babesa ematea, ondokohauei arreta eta babes bereziaeskainiz: enpresa berritzaileak,Arabako enpresa bilbadurari di-bertsifikazio jarduerak eta tek-nologia berriak eransten dizkio-tenak, balio erantsi handia etahazkunde ahalmena dituzte-nak.Eskabideak: Arabako Foru Al-dundiaren Erregistro Orokorre-an aurkeztu behar dira (Probin-tzia Plaza, 5 – 01001, Vitoria-Gasteiz), edo itundutakoudalen erregistro orokorretan.Ekonomia Sustapen eta Enple-gu Zerbitzuari zuzendu beharzaizkio (Arabako Foru Aldun-diaren Ekonomia SustapenarenZuzendaritza).Epea: 2012-05-11Informazioa: Arabako Foru Al-dundiaren Erregistro Orokorra.

Probintzia plaza, 5. 01001 Gas-teiz.Telefonoa: 945-181818Loturak:http://www.alava.net/bot-ha/Boleti-nes/2012/042/2012_042_B.pdfIturria: 2012-04-13ko 42. AL-HAO, 3.748. orria.

Aholkularitza eta analisiarloko praktikakGasteizenDeialdigilea: Novia SalcedoFundazioa.Baldintzak:p32 urte baino gutxiago izatea.pLangabezian egotea, ezinbes-tekoa.pNekazaritzako ingeniari tekni-koa izatea, nekazaritzan eta eli-kadura industrian espezializa-tua.pIngelesez jakitea.pEuskaraz jakitea.Edukia: Gasteizen nekazaritza-ko elikagaien esparruan ahol-kularitza eta analisi arloko prak-tikak egiteko deialdia egin duNovia Salcedo Fundazioak.Iraupena: 40-50 orduko pres-takuntza teorikoa; urtebetekoegonaldia enpresaren batean.Dirua: 9.000 euro.Epea: Lanpostuak bete arte.Informazioa: Novia SalcedoFundazioa Iparragirre 9.48009 Bilbo.Telefonoa: 94 423 04 32.Helbide elektronikoa:[email protected]:www.noviasalcedo.es.

Euskara ikastekolaguntzak GasteizenDeialdigilea: Gasteizko Udala.Baldintzak:pBi programetan bete beharre-koak: -16 urte baino gehiago izatea.2011-2012ko ikasturtea hasi on-doren betetzen badira urteak,hortik aurrerakoari dagokiondiru laguntza baino ezingo dajaso.-Ikasturtea hasten den egunabaino urtebete lehenagotik etaikastaroak dirauen bitarteanGasteizko udalerrian erroldatu-ta egotea.-Ikasturteko azterketak gaindi-tzea.pPrograma bakoitzari dagoz-kion eskakizunak: -Programa arrunta; herritarren-tzat, oro har: laugarren oinarrianezarritako diru sarreren mugaezingo dute gainditu eskatzaile-ek.-Batetik, gurasoentzako bera-riazko programa; bestetik, ai-sialdiko begirale eta eskola kiro-leko entrenatzaile edo begirale-entzakoa, edo horretarakoikasketak egiten ari direnentza-koa. Eskakizun hauetakoren batbete beharko dute eskatzaileek:2004tik aurrera –urte hori bar-

ne— jaiotako haur baten aita,ama edo tutore izatea; 2011-2012ko ikasturtean aisialdikobegirale, edo eskola kiroleko en-trenatzaile edo begirale gisa lanegitea; titulazio horietako ikas-ketak egiten aritzea 2011-2012ko ikasturtean.Edukia: Gasteizko Udalakdeialdia egin du 2011-2012koikasturtean euskara ikasteko la-guntzak emateko. 2011ko uztailetik 2012ko ekainera bitar-tean egiten diren ikastaroetara-ko emango dituzte diru lagun-tzak.Eskabideak aurkezteko: Nor-berak aurkeztu beharko ditu,Olagibel kaleko herritarrei la-guntzeko bulegoan edota gizar-te etxeren batean.Epea: 2012-07-31.Informazioa: Gasteizko Udala.Herritarrekiko Harremanetara-ko Saila. Euskara zerbitzua.Santa Maria, 11 - Etxanobeta-rren Etxea.01001 Gasteiz.Telefonoa: 945-16 15 22.Lotura: ww.alava.net/botha/Bo-letines/2011/094/2011_094_B.pdfIturria: 2011-08-10eko 94. AL-HAO, 8.565. orria.

Haurren eta gazteenaisialdiko hezitzaileakprestatzeko eskolenikastaroetarako dirulaguntzak ArabanDeialdigilea: Arabako Foru Al-dundia. Gazteriaren Foru Era-kundea.Baldintzak:pHaurren eta gazteen aisialdikoeskolak, ofizialki onartuta ba-daude eta Araban ematen ba-dituzte ikastaroak.pDiru laguntzak ematean le-hentasuna izango dute ArabakoLurralde Historikoan onartutadauden eskolek, ikastaroakonartuta izan baina jatorria bes-te lurralde batzuetan dutenenaldean.Edukia: haurren eta gazteen ai-sialdi eskolei dirulaguntzakematea; hain zuzen ere, haurre-kin eta gazteekin aisialdian jar-duten duten pertsonak presta-tzeko ikastaroak garatzen di-tuzten eskolei. Ibilgetukoinbertsioak laguntzetatik kanpogeratzen dira.Eskabidea: Gazteriaren ForuErakundean. Probintzia plaza 5,4.Epea: 2012-05-11Harremanetarako: Gazteriaren Foru ErakundeaProbintzia plaza 5, 4.01001 Gasteiz.Telefonoa: 945-181988 Faxa: 945-181768Helbide elektronikoa:[email protected]:www.alava.net/botha/Boleti-nes/2012/041/2012_041_B.pdfIturria: 2012-04-11ko 41. AL-HAO, 3.684. orria.

Lan eskaintza publikoa 292012ko maiatzaren 6a • Egitura

30PublizitateaEgitura • 2012ko maiatzaren 6a

Fakturazioan %5eko igoera, enpleguanpixka bat gora, eta enpresa kopuruanapur bat behera. Teknologia parkeakpozik dira iazko emaitzekin.

Miren Garate

Iazko emaitzei begiratu, eta«baikortasun apur batera-ko baimena» ikusi du Fran-cisco Berjon EuskadikoTeknologia Parkeen Sare-

ko presidenteak. Krisiak ez ditubeste sektore batzuetan bezaingogor zeharkatu haietako hesiak.Hala, 2010eko fakturazioa %5 haz-tea lortu dute. 3.706 milioi euro es-kuratu dituzte, 176 milioi gehiago.Enpleguan eta parkeetan kokatu-tako enpresa kopuruan ez da go-rabehera handirik izan. Urtebetelehenago baino hemezortzi langi-le gehiago ari ziren (14.436), etalau enpresa enpresa gutxiagozeuden (424).

Lau teknologia parkek osatzendute Euskadiko Teknologia Par-keen Sarea: Arabako TeknologiaParkeak, Bizkaiko Zientzia etaTeknologia Parkeak, DonostiakoTeknologia Elkartegiak etaGaraia Berrikuntza Guneak.Lehen hiruretan akziodun nagu-sia Eusko Jaurlaritza da, SPRI-ren bidez. Garaia BerrikuntzaGunean, berriz, Mondragon tal-dea. Hori da euren arteko aldenagusia.

Emaitzen artean, bada datu batnabarmentzekoa: ikerketa, gara-pen eta berrikuntzan (I+G+b) egi-ten duten inbertsioa. Iaz, faktura-zioaren %13 bideratu zuten arlo

horretara —aurreko urteetan ereparetsukoa izan zen ehunekoa—.Eustat estatistika erakundeakAraba, Bizkai eta Gipuzkoak2010ean I+G+b-n egindako inber-tsioari buruzko datuak bildu zi-tuen. Kopuruek erakusten duteinbertsio osoaren %31,25 teknolo-gia parkeetan egiten dela eta en-presek I+G+b-an gastatutakoa-ren %40,51 teknologia parkeenekarpena dela.

Brasilgoen bisitaGaztetasuna da beste ezaugarrie-tako bat, langileena nahiz enpre-sena. Bost langiletik batek 30 urtebaino gutxiago ditu, eta ia erdiekgoi mailako ikasketak dituzte. Ha-mar enpresatik zazpi lehen belau-naldikoak dira, sortu berriak dire-lako edo Araba, Bizkai eta Gipuz-koan ez zeudelako aurrez. Tekno-logia parkeek 1,3 milioi metroeraikitzeko gaitasuna dute. Gauregun, eremu horren erdia pasatxodago okupatuta.

Atzerrian ere piztu du interesaAraba, Bizkai eta Gipuzkoakoteknologia parkeen kudeaketak.Aste honetan, asteazkenetik osti-ralera bitartean, Brasilgo Paranaestatuko ordezkaritza bat izan dahaiek bisitatzen, eta Jaurlaritza-rekin akordio bat sinatu dute.Know how edo ezagutza esporta-tuko dute teknologia parkeekhara.

Baikortasun dosi apur bat

Langile bat, Genetadi Biotech-ek Bizkaiko Teknologia Parkean duen egoitzan. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Fakturazioa (milioi euro)

Enplegua

Enpresa kopurua

I+G inbertsioak (fakturazioaren %)

2009

3.496

13.922

412

11

2010

3.530

14.418

428

12

2011

3.706

14.436

424

13

Informazioaren etakomunikazioarenteknologiak

Ikerketa etagarapena

Aeronautika

Medikuntza etabiozientzia

Elektronika

Automozioa

Sektoreka

29

16 10

13

10

9 Energia etaingurumena

1Besteak

ITURRIA: EUSKADIKO TEKNOLOGI PARKEEN SAREA

������

Teknologia parkeak 31 2012ko maiatzaren 6a • Egitura

M. Garate

Espainiako Gobernuak ikerketaeta garapenerako aurrekontuanmurrizketak iragarri ditu. Araba,Bizkai eta Gipuzkoako teknolo-gia parkeak, ordea, baikor dira,ziur daudelako Eusko Jaurlari-tzak arlo horretan egiten duenapustuari eutsiko diola.G Teknologia parkeek 2010ean

baino %5 gehiago fakturatu zuteniaz, eta enpleguari eutsi egin zi-tzaion. Zein balorazio egiten duzue?E Noski, balorazioa ona da. Egi-ten ari garen lanaren fruitua delaesango nuke, euskal enpresabu-ruek ekimenerako duten gaitasu-naren eta langileen prestakun-tzaren emaitza. Baikor gaude,emaitza oso ona delako. G Espainiako Gobernuak 2.000 mi-

lioi euroko murrizketa iragarri duikerketa eta garapenaren arloan.Jaitsiera horrek nola eragingo dizuezuei?E Logikoki, eragingo digu. Auto-

nomia dugun arren, funts etaproiektu batzuek Espainiako Go-bernuaren eta Europaren lagun-tza behar dutelako. Dena den, Es-painiako Gobernuak ikerketarieta berrikuntzari garrantzirikematen ez badio ere, argi duguEusko Jaurlaritzak haren aldekoapustua egiten jarraituko duela,eta ahal duen guztia egingo duelalaguntza horiek irits daitezen etaproiektu berriak martxak jar dai-tezen. G 2012ari begira, zein dira teknolo-

gia parkeen lehentasun nagusiak?E Lehentasun nagusia da haz-kundearen dinamikari jarrai-tzea, nahiz eta maila moderatuanizan. Martxan dauden proiek-tuak finkatutako epeetan gara-tzea ere nahi dugu: Galarretakozientzia parkea, Arabako parkea-ren handitzea eta inkubatzaileensarearen nahiz Innovatec sarea-ren sustapena aipatuko nituzkehorien artean. Oraingoz, epeakbetetzen ari dira. Enpleguari ere

eutsi nahi diogu, eta, ahal den hei-nean, handitu.G Teknologia parkeetan kokatuta-

ko enpresek, batez beste, faktura-zioaren %13 jarri zuten ikerketa etagarapenerako. Gainerako enprese-tan ere arlo horretako inbertsioei eu-tsi zaie?E Guk teknologia parkeetakoerrealitatea ezagutzen dugu; kan-pokoen berri gutxiago dugu. Halaere, enpresen artean lehia gogo-rra dago mundu osoan, eta ho-rrek derrigortzen ditu etengabeberritzaileak izatera, egunetikegunera I+G+b-n gehiago inberti-tzera, bestela ezin dutelako iraun.G Egungo egoera ekonomikoan,

zein egiteko dute teknologia parke-ek?E Garapen iraunkorrerako ere-dua dira; ezagutzaren eredu eko-nomiko berriak kontuan hartubehar ditu. Horretaz gain, tekno-logia parkeetan dauden enpresakproduktuen eta beste enpresenmotor lanak egiten dituzte.

Francisco Berjon ·Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko presidentea

«Garapen iraunkorrerakoeredu dira teknologia parkeak»