III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena...

50
III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK Etxea eta familia Etxea izan da historian zehar familiaren gunea. Etxe sakabanatuen erregimenean, etxe bakotxeko familiak osotasun baten barruan jarduten dau, beste etxeetatik apar- te; ingurunera egokitzeko orduan, autarkia ekonomikoa lortzera eta, ondorioz, auto- nomia sozialik handiena lortzera joten dau. Ezaugarri horrek etxeari nortasun bere- zia emoten deutso. Nortasun berezi hori etxearen izenean bertan ikusten da; sarri askotan, etxea hartzen dauen lurrak dituan ezaugarrien arabera ipinitakoa izaten da izena, eta, beste batzuetan, inguruan beteten dituan eginkizunen arabera. Badago familia etxeagaz lotzen dauen beste ezaugarri bat be: abizenak. Euskal abizenetan, jatorriz, ez jako, inguruko hizkuntzetan jazoten dan lez, aitari erreferen- tzia egiten, ezpada bakotxaren jatorrizko etxeari. Familia eta etxe kontzeptuak etxekoak berban batzen dira. Berba horrek etxean bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez ageri jaku. Erdigunean etxekoak dagoz edo, hobeto esanda, jaiotetxean segiduten dabenak. Hori izango litzateke etxekoak ber- bearen benetako esangurea. Hainbat belaunalditako odoleko senideak dira: aitita- amamak, gurasoak eta seme-alabak, etxe berean bizi eta etxearen ardurea daukie- nak. Beste zirkulu baten senideak dagoz. Senide berbeak odoleko ahaidetasuna adie- razoten dau. Etxean jaio baina beste etxe batera biziten joan eta familia barria oso- tzen dabenak dira. Jaiotetxeagaz sarritan izaten ditue hartu-emonak; esate baterako, herriko jaietan, Gabonetan eta, batez be, Domu Santu eguneko familiarteko ospaki- zunetan. Holangoetan, senide horreek, euren ezkontide eta seme-alabakaz batera, jaiotetxean batzen diranean, familia osoa batu dala esaten da. Hirugarren zirkulu baten senitartea egongo litzateke, hau da, urruneko senideak eta erantsiak. Horreen guztien senidetasuna batez be hiletetan ipinten da agirian. 1

Transcript of III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena...

Page 1: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

III

ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK

Etxea eta familia

Etxea izan da historian zehar familiaren gunea. Etxe sakabanatuen erregimenean,etxe bakotxeko familiak osotasun baten barruan jarduten dau, beste etxeetatik apar-te; ingurunera egokitzeko orduan, autarkia ekonomikoa lortzera eta, ondorioz, auto-nomia sozialik handiena lortzera joten dau. Ezaugarri horrek etxeari nortasun bere-zia emoten deutso. Nortasun berezi hori etxearen izenean bertan ikusten da; sarriaskotan, etxea hartzen dauen lurrak dituan ezaugarrien arabera ipinitakoa izaten daizena, eta, beste batzuetan, inguruan beteten dituan eginkizunen arabera.

Badago familia etxeagaz lotzen dauen beste ezaugarri bat be: abizenak. Euskalabizenetan, jatorriz, ez jako, inguruko hizkuntzetan jazoten dan lez, aitari erreferen-tzia egiten, ezpada bakotxaren jatorrizko etxeari.

Familia eta etxe kontzeptuak etxekoak berban batzen dira. Berba horrek etxeanbizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean.

Familia eta senidetasuna

Familia zirkulu zentrokidetan lez ageri jaku. Erdigunean etxekoak dagoz edo,hobeto esanda, jaiotetxean segiduten dabenak. Hori izango litzateke etxekoak ber-bearen benetako esangurea. Hainbat belaunalditako odoleko senideak dira: aitita-amamak, gurasoak eta seme-alabak, etxe berean bizi eta etxearen ardurea daukie-nak.

Beste zirkulu baten senideak dagoz. Senide berbeak odoleko ahaidetasuna adie-razoten dau. Etxean jaio baina beste etxe batera biziten joan eta familia barria oso-tzen dabenak dira. Jaiotetxeagaz sarritan izaten ditue hartu-emonak; esate baterako,herriko jaietan, Gabonetan eta, batez be, Domu Santu eguneko familiarteko ospaki-zunetan. Holangoetan, senide horreek, euren ezkontide eta seme-alabakaz batera,jaiotetxean batzen diranean, familia osoa batu dala esaten da.

Hirugarren zirkulu baten senitartea egongo litzateke, hau da, urruneko senideaketa erantsiak. Horreen guztien senidetasuna batez be hiletetan ipinten da agirian.

1

Page 2: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Euskeraz badagoz beste berba batzuk be, senidetasun zehaztubakoagoak izenda-tzeko, esate baterako, arteko edo tarteko berbak. Holan, artekoak gara esatendanean, senidetasunaren barruan sartzen garala esan gura dau.

Familiak osogai biologiko garrantzitsua dauka. Izan be, “familia euki” esaten jakoseme-alabak eukiteari; ezkontza seme-alabak izaten diranean bihurtzen da familia.Arlo ekonomikoa be badago, teilatu beraren pean bizi eta lo egiteko batu dan per-sona talde bat da, eta, gainera, lan batzuk egiteko alkartzen diranak. Baina familia-ren errealidadea askozaz zabalagoa da; derrigorrez odolekoak izan behar ez dabenalkartasun batzuetan be oinarrituta dago, eta hartu-emonen egitura konplexu etadelikadua da. Familia, aldi berean, eredu mentalen, sinismenen eta ideologien, ohi-turen eta gauzak egiteko moduen transmisorea be bada, eta familiaren eragina oina-rri-oinarrikoa da familiako kideen heziketan.

Etxean familia-komunidade bat batzen da, bizileku berean jan eta bizi dana, etaberarentzat behar egiten dauena; eta, gainera, jatorrizko ondasunei eusten ahale-gintzen da momentu guztietan.

Senideen topaketa nagusiak

Senideak, euren familiakaz batera, urteko egun seinalatuetan jaiotetxean batzendira; batez be, Domu Santu eguna eta herriko santuaren eguna aukeratzen dabe.Egun horreetan, etxean jatorriz bertako kide diranak batzen dira barriro be.

Azkenengo hamarkadetan, ezkontide gazteen artean, ohitura bihurtu da Gabon-gaua edo Gabonzaharrak gurasoen etxean igarotea. Antxinatik, emantzipau bakoseme-alabak, lana dala-eta etxetik kanpora bizi baziran, Gabonetan etxera etortenziran jaiak pasetan.

Ezkontzetan eta ezkontzetako bazkarietan, normalean, ezkontide bien etxeetanbizi diran familiako kide guztiak egoten dira. Gainera, osaba-izekoak be konbidetandira euren andra-gizonakaz batera.

Dana dala, batez be hiletetan azaleratzen dira senidetasun loturak. Hiletetara urru-neko senideak be etorten dira, normalean, odolkidetasunezko hirugarren graduraino.

Jaiotetxean egiten dan familia bazkariaren buru beti izaten da aita, aita zaharradeiturikoa, eta aita ez badago etxearen kargura dagoan semea.

Tradizinoaren arabera, mahaian hiru talde osotzen dira: gizonezko nagusiak(semeak eta suhinak), emakumeak (alabak eta erranak) eta umeak, normalean apar-teko mahai baten. Zerbitzatzeko arduraduna etxekoandrea izaten zan eta alabaezkonduek eta ezkonbakoek laguntzen eutsien.

Ospakizun honeetan etxeko hildakoak be izaten dira gogoan, izan be, bazkaria-ren hasieran euren aldeko otoitza egiten da.

Familiaren hierarkizazinoa

Oraindino be, familia-taldean, batez be familiako kideen edade kategorietan oina-rritutako hierarkia baten ezaugarriak topau geinkez. Hierarkizazino hori, apurka-apurka, galduz joan da; horrek erakusten deusku familia erakundearen barruan dago-an eboluzinoa, eta eboluzino horrek dakarzan aldaketak.

2

Page 3: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Familiako kide batzuen izenak, bai eta familiako kide horreei emoten jaken trata-mentuak be, hierarkizazino tradizionalaren barri emoten deuskue. XX. mendearenhasierara arte, aitita-amamei aitajauna eta amandrea deitzen jaken, hau da, jaun etaandre tratamentua eukien. Aitita edo amama berbak hartu-emon personalagoan era-bilten ziran. Dana dala, aitita-amamei lobek berorika egiten eutseen berba, errespe-tu-maila handiaren erakusgarri. Gaur egun zuka egiten jake berba, galdu egin da-etaerrespetuzko tratamentu horren erabilerea.

Bigarren maila hierarkiko baten gurasoak dagoz, aita eta ama. Joan dan mende-aren hasieran, aitari sarritan egiten jakon berorika. Amagaz, ostera, hurragoko zuerabilten zan. Tratamentu bera erabilten zan osaba-izeko gazteakaz (gurasoen neba-arrebak); osaba-izeko zaharrei, barriz, (aitita-amamen neba-arrebak) berorika egitenjaken berba.

Hirugarren eskalan dagoz semeak; aitak eta aititak hika egiten deutsee berba, etaamak, barriz, sarriago egiten deutse zuka. Alabei, ostera, aitak eta aititak zuka egi-ten eutseen eta noka amak eta amamak. Ume txikiek, adimena hartu arte, beti egi-ten dabe zuka. Andra-gizonek beti egiten dabe zuka, gaztetan lagunak ziranean edoezkongai-aldian hitano egiten baeben be.

Zuka tratamentua zabaltzeak eta orokortzeak esan gura dau edade kategorietanoinarritutako hierarkizazinoak gaur egun ez daukala lehenagoko balioa.

Senidetasun mailari jagokonez, familiako kideen izendapena nahiko konplexuada, izan be, inguruko beste hizkuntza batzuen kontrara bereiztu egiten dira sexuarenarabera. Ikusi daigun: asabak (aitita-amamak), aitajauna, amandrea, etxekoandrea,etxekojauna, gurasoak, aita, ama, semeak, alabak, anaia, arrebea, nebea, ahiztea,osabea, izekoa.

Familiako kideen rolak

Familia tradizionalean, familiako kideek beteten zituen eginkizunak eta egitenzituen lanak argi eta garbi zehaztuta egozan ohituraren arabera. Gizonaren etaandrearen arteko lan eta arduren banaketa argiago ikusten da etxean nekazaritzabeharrak egiten diranean.

Esparru bi bereiztu leitekez, bata nagusia, etxea, eta bestea ingurukoa, etxaldea.Etxaldean egoten ziran etxeari erantsitako egoitzak, euren tresna eta animaliakaz,bai eta etxearen solo-landak eta basoak be, dan-dana produkzinora bideratuta.Barruko esparrua, etxea bera, bere suete edo ezkaratz eta etxeko gelakaz, jatekoakegin eta banatzeko, garbitzeko eta atseden hartzeko erabilten da.

Ustiapen-arloa gizonaren ardurapekoa izan da; etxe barruan egiten diran beha-rrak, ostera, andrearen ardurapean egon dira. Holan, produkzino beharretan andre-ak gizonari lagundu egiten deutso, eta etxe barruko beharretan, ostera, gizonakandreari.

Ganadua eukiteko kortea etxe barruan badago be, kortea eroateko ardurea gizo-nak eukiten eban. Baina, bestetik, ortuaren ardurea, etxetik kanpo egon arren,andrearena izaten zan. Izan be, ganadu nagusia jagoteko, gizonezkoan berezkoagoadan indar fisikoa behar da, eta ortua, barriz, jatekoagaz, bai eta apaingarriakaz be(lorak), lotuago egon da, hobeto egokitzen zan emakumearen ezaugarrietara.

3

Page 4: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Zereginen banaketa hau oso argia zan arren, etxean ateraten zan guztia, produk-torea edozein izanda be, ezkontide biena zan, ezelango bereizketa barik. Printzipiohori foruan be jaso izan da “dana biena” esapideagaz. Produzidutako guztia etxera-ko dala ulertzen da, “dana etxerako”, eta etxea osotzen dabenen zerbitzura dagoprodukzino guztia.

Azken hamarkadetan, zeregin eta beharren banaketa tradizionala modu nabar-menean aldatu da, izan be, andrea etxetik kanpo behar egiten hasi da. Egoera barrihori dala eta, emakumea ardurak hartzen hasi da lan, gizarte eta politika arloan.

Auzoko batzarretan edo herriko batzarretan, tradizinoz, gizonak ordezkatu izandau etxea. Andreak, ostera, laguntza zereginetan parte hartzen eban, esate batera-ko, auzokoren bat gaixorik egoanean, edo baten bat hilten zanean hildakoaren etxe-ra egiten ziran bisitetan edo, beste barik, kunplimentuz egiten ziran bisitetan. Kasuhorreetan, gizonak zein andreak, biek ordezkatzen eben etxea.

Kanpoan, etxearen ordezkaritza etxeko jaunaren ardurea da. Ondasunen beneta-ko jaubea semea edo alabea izan arren, kontrola beti da aitarena, bizi dan artean edohorretarako ahalmena daukan bitartean. Etxe barruan, familiako batzarretan, lehen-tasunezko leku bat izango dau suaren inguruan eta mahaian.

Oinordekoa eta bere ezkontidea etxearen “jaube gazteak” dira; oinordekoa auke-ratzen dan momentutik (ezkontzan formalizetan da aukeraketa hori), etxearen etaetxeko ondasun guztien benetako jaubeak dira, baina ezin ditue eurek gura dabeneran erabili. Bestetik, “etorribarriaren” egoera ez da beti erraza izan. Oinordekoaandrea bazan, gizona bigarren maila baten gelditzen zan sarritan.

Oinordeko aukeratu ez dituen neba-arrebak eta oraindino etxean bizi diranak, baibehin-behinean edo bai behin betiko, sistemaren ohiko osagaiak dira. Mutilzaharraketa neskazaharrak dira. Etxean gelditu leitekez betiko, ezkontzen ez diran bitartean.

Zerbitzariak beharrezkoak izaten dira beharrerako nahikoa beso ez dagoanean.Familiaren barruan seme-alabak balira lez tratetan dira, izan be, seme-alaben ordezko-ak dira. Zerbitzariak, edo morroi eta neskameak, seme-alaba asko daukiezan familiapobreetatik etorten dira. Zerbitzari honeek, hitzarmen antzeko bat egiten eben ugaza-beagaz: etxea, jatekoa eta hileta duina, lanaren eta bere ondasunak emotearen ordez.

Belaunaldien jarraipena

Etxe berean familia bereko belaunaldi desbardinak batera bizitea familia tradiziona-laren ohiko ezaugarria izan da. Normalean, talde horri, hau da, aitita-amamek, gura-soek eta seme-alabek osotzen dabenari, familia zabala esaten jako; gaur egun, ostera,ohikoagoa da gurasoek eta seme-alabek osotutako familia, hau da, familia nuklearra.

Normalean, familia zabalean, lehengo eta behin nagusiak edo guraso zaharrakegozan; bigarren mailan, andra-gizon edo senar-emazte gazteak, eta hirugarren mai-lan senar-emazte horreen seme-alabak. Egoera hori, gainera, etenik bako aldaketaprozesu baten egoan, izan be, maila baten egozan familiako kideak beste maila bate-ra pasetako bidean egozan.

Etxeko zaharrak esaten jaken, normalean, andra-gizon zaharrei, hau da, aitita-amamei. Baina estamentu horretan aitita-amamen belaunaldi bereko hainbat kidesartu eitekezan, hau da, etxetik sekula aldendu ez ziranak, esate baterako, osaba

4

Page 5: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

zaharrak edo izeko zaharrak. Gauza bera jazo leiteke senar-emazte gazteen esta-mentuan. Belaunaldi honetan, sarritan topetan doguz andra-gizon zaharren seme-alabak, ezkondu barik dagozanak eta etxeari lotuta segiduten dabenak: etxeko osa-bak edo etxeko izekoak dira.

Etxeko familiaren barruan, belaunaldi bakotxean etxearen ardurea hartuko dauenkide bat dago. Etxeko ardurea hartuko dauen semeari etxagungai edo etxegai dei-tzen jako. Denporeagaz etxagun edo etxejaun bihurtuko da, eta etxeari jagokozanardura guztiak hartuko ditu. Ardura horreen artean dagoz anai-arrebeei dotea emo-tea, emantzipautakoak etxean mantentzea, arbasoei begirunea gordetea, propieda-deari zatitu barik eustea, etab. Oinordekoa alabea zanean, ezkondu ostean etxande-rea izena hartzen dau, izan be, ez da gauza bera etxanderea eta etxeko andrea.Etxanderea etxejaunaren parekoa da.

Ohituraz herentzia deitzen dana, Bizkaiko usadiozko zuzenbidean betebeharrentransferentzia lez ageri da. Etxearen transmisino hori euskeraz “zu etxerako” formu-laren bidez emoten da, eta ez “etxea zeuretzat” formularen bidez.

Oinordekoa ezkondu egiten danean, etxagungai bihurtzen da. Ordutik aurrera,etxe berean senar-emazte zaharrak eta senar-emazte gazteak bizi dira. Bizikidetzahori araututa egoan, izan be, notarioaren aurrean egiten zan idatzizko ezkontza-tra-tuan zehaztu egiten ziran bakotxaren betebehar eta eskubideak.

Gurasoak hilten diranean eta semea edo alabea etxagun barri bihurtzen danean,ezkondu barik dagozan neba-arrebak jaiotetxe berean biziten segiduten dabe, hariketa ezkondu arte edo abade, fraile edo monja sartu arte. Baserriko beharra krisiansartu aurretik, emantzipau bako semeek etxeko beharretan hartzen eben parte, baisoloan, kortan zein basoan, normalean herrian bertan izaten eben artisau ofiziorenbategaz konbinatuz. Gaur egun tailerretan, fabriketan edo herritik kanpoko lanetanegiten dabe behar. Eta behar kontuengaitik jaiotetxetik kanpo bizi arren, ezkonduarte edo erlijioso sartu arte euren etxetzat hartzen dabe jaiotetxea.

Tronkalekotasuna

Azken hamarkadetan baserri munduan aldaketa sakonak izan diran arren, tron-kalekotasunak iraun egiten dau. Usadiozko zuzenbide honek familiaren ulerkeraberezia erakusten dau, hau da, familian aitita-amamak, gurasoak eta seme-alabakezeze, jaiotetxekoak diran gainerako neba-arrebak eta lobak be sartzen dira.

Familiaren propiedadea ondasun tronkaltzat hartzen da beti, juridikoki familiarilotuta beti be, izan be, ezin da familiatik kanpoko inoren eskuetara pasau senidetronkalen baimena izan ezean.

Zuzenbide hori oraindino be indarrean dagoala ikusten da, etxe baten seme-ala-barik izan ez dituelako zuzeneko ondorengotzarik ez dagoanean. Kasu horreetan,familiako talde desbardinak zuhur egoten dira tronkalen eskubide eta lehentasuneierreparatuz, eta oinordekoaren izendapena tronkalekotasunaren ohituraren araberaegin daiten eskatzen dabe.

Etxea gurasoengandik seme-alabengana transmitiduten da, baina seme-alabarikez izatearren lerro hori eten egiten bada, oinordekotza seniderik hurrekoenenganapasetan da, senidetasun mailak gordez.

5

Page 6: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Familiaren ondarea etxe bakar batek osotzen izan dauenean, tradizinoz ondarehori seme-alaben artean ez zatitzeko ohitura izan da; oso-osorik gordeten da, erren-tagarritasunari begira, eta oinordeko bakarra izendatzen da, gizona edo emakumea.Oinordekotzatik kanpo gelditu diran seme-alabek dote erreal edo sinboliko bat har-tuko dabe. Antxinako ohituraren arabera, dote hori arra bete lur, teila bat edo arbo-la bat izaten zan, hau da, herentziatik apartau egiten dirala erakutsiz baina tronkale-kotasunak emoten eutsezan eskubideei eutsiz.

Familiako propiedadea ez zatitzeko ohitura hori galtzen dabil azken aldi honetan.Izan be, baserriaren ustiapenak errentagarritasuna galdu dau lehenagoko denporenaldean.

Ezkontideak arreo, dote edo ondasun lez ipinitakoa ez da ondasun tronkalenbarruan sartzen, harik eta senar-emazteek seme-alabak izan arte. Baina behin fami-lia izanda, ipinitako ondasun hareek familiaren enbor barrian sartzen dira, ondasuntronkal bihurtzen dira ondorengoentzat.

Transizinoak

XX. mendearen bigarren erditik aurrera, aldaketa garrantzitsuak izan dira baserrimunduan eta, bide batez, familia tradizionalaren egituran. Esate baterako, gizonaeredu barri baten sartu zan, eredu industrialean, eta horrek etxetik, familiatik, berta-ko arau juridikoetatik, sinismenetatik, ohituretatik eta baita bere hizkuntzatik bealdendu egiten eban; edo oinordekoen arloan be arazoak egon dira, izan be, base-rriko bizimoduak erakargarritasuna galdu eban eta gazteek ez eben etxean gelditugura izaten; edo emakumeen kasuan be, gurago izaten eben soldata bat eukan gizo-nagaz ezkondu, baserri baten jaube edo etxeko andre izan baino. Gaur, gainera, bar-dintasunezko transmisino eredu baterako (eredu gaztelarra) joerea ikusten da.

Gaur egun familia eredu asko ikusi geinke: bakarrik bizi diran personek osotutakoetxeak; familia egiturarik bako etxeak, hau da, persona bi edo gehiago batera biziten,neba-arreba diranak edo beste era bateko senideak, baina ezkontza hartu-emona ezdaukienak; etxe sinple edo nuklearrak, hau da, senar-emazteak seme-alabakaz edoseme-alaba barik, edo alargundutako gurasoetariko bat seme-alabakaz; familia zabala-goak, andra-gizonakaz batera beste senide batzuk bizi diranean, esate baterako, andra-gizonen gurasoak, neba-arrebak edo lobak; andra-gizon bat baino gehiago daukiezanetxeak; eta zehaztu bako egitura daukien etxeak. Azken kategoria horrek orain dalahamarkada batzuk apenas eukan garrantzirik, baina gaur egun horren barruan eraaskotako etxeak topau geinkez: ama ezkondu bakoak seme-alabakaz, gizon ezkondubakoa seme-alabakaz (kasu hau gitxiagotan ikusten da), emakume bi alkarregaz seme-alabakaz edo seme-alaba barik, gizon bi alkarregaz seme-alabakaz edo seme-alababarik, “izatezko bikoteak” seme-alabakaz edo seme-alaba barik, etab.

Etxeak, leinuaren oinarri zan euskarri material eta juridiko lez, itxi egin deutso sis-tema sozialaren oinarri izateari, izan be, norbanakoa da garrantzia hartu dauenafamilia-enborraren aurrean. Uriko mentalidadearen eta pentsakera industrialarengaraipena da, nekazaritza eta artzain giroko mentalidadearen aldean, izan be, gauregun lurra merkaduaren arabera baloretan da, eta batzuetan itzelezko dirutzak emo-ten ditu, industriarako edo etxeak egiteko balio badau.

6

Page 7: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

FAMILIA

FAMILIAKOAK IZENDATZEKO? Nebak, arre-bak, anaidxak, aistie, aittitte da amama,amapunteko, amabitxi be esaten dabebatzuk, segun selan urteten daben. Gerosuñe, tio, osabak, tia, ixekuek, amagiña-rreba...

HERRIKO JENTEA ZELAN EZAGUTZEN DA, ABI-ZENEZ EDO ETXEAREN IZENEZ? Kasureko Her-minia beti Ormaisteikue, apellidue baiñoinportantiau etxie ixete san. Lena jene-ral etxien ixena beti, urlidxe etxetakue,dano genkidxesan, edo Kastorrenekue,ni oin be Urritxe nas, Urritxe da gureetxie. Ta gurie Kastorrena galdute euenta oiñ aspaldiko urtietan atzera asi die.Baiña oin momentuen abisenetik geidxadistingitzen da, baiña jente nausidxek es,orrek ondiño pe etxien ixena.

FAMILIAKOAK IZENDATZEKO? Nebak, arre-bak, anaiak, ahiztea, aitita eta amama,amaponteko, amabitxi be esaten dabebatzuk, zelan urteten dauen. Gero suhi-na, tio, osabak, tia, izekoak, amagina-rreba...

HERRIKO JENTEA ZELAN EZAGUTZEN DA, ABI-ZENEZ EDO ETXEAREN IZENEZ? Kasurako Her-minia beti Hormastegikoa. Apelliduabaino inportanteagoa etxea izaten zan,lehenago jeneralean etxearen izena beti,urlia etxetakoa, danok genkiazan. EdoKastorrenekoa, ni oin be Urritxe naz,Urritxe da gure etxea. Eta gurea, Kasto-rrena, galduta egoan eta oin aspaldikourteetan atzera hasi dira. Baina oinmomentuan abizenetik gehiago bereiz-ten da, baina jente nagusiak ez, horreekhondino be etxearen izena.

7

Jose Olabegoia eta María Besoitaormaetxea andra-gizonen familia, c. 1947. Behean ezkerre-tik: Jesusa Albizuri, Alfredo Elorza, Rosario Olabegoia, Txaro Batiz, Ines Olabegoia, Mari JoseLarrarte Olabegoia, Fausta Olabegoia, Jose Felix Sarria Olabegoia, Maria Besoitaormaetxea,Jose Olabegoia, Jesusa Olabegoia, Mari Paz Elorza, Juana Olabegoia, Angela Olabegoia,Asuncion Olabegoia, Joakin Elorza. 2. lerroan: Eulogio Olabegoia, Mariasun Olabegoia, Cris-pin Batiz, Jose Larrarte, Claudio Sarria, Teresa Lasuen, Ines Lasuen, Jesus Lasuen, AnunciaLasuen, Pedro Lasuen, Jose Ignacio Alberdi, Gregorio Alberdi, Migel Elorza. 3. lerroan: Balen-tin Lasuen, Luis Lasuen eta Juan Lasuen.

Page 8: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

8

Lazpita Aldekoa andra-gizonen familia, Hormastegi, c. 1924.

Nicolás Lazpita eta María Bautista andra-gizonen familia, Asurti baserrikoak, c. 1925.

Page 9: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

9

Patxi Urtiaga eta Asunción Eguren andra-gizonen familia, c. 1927.

Alberdi familia, Larizen, c. 1929. Behean ezkerretik: Jose Mari, Mari Inazi, Angel, Castor.Goian: Gregorio, Tomas eta Domingo.

Page 10: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

10

Jose Mari Alberdi eta Vitoria Barinaga andra-gizonen familia. Umeak behean ezkerretik:Juan, Emilio, Miguel Angel, Pedro. Zutunik ezkerretik: Eloisa, Maria Iñazi Arregi, Mertxeeta Mari. 1943.

Julian Urtiaga eta Feliciana Iriondo andra-gizonen familia, c. 1930. Umeak Enrike, Jabiereta lepoan Mª Asunción.

Page 11: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

NEBA-ARREBAK EUREN ARTEAN ZELAN EGITEN

EBEN? Eu, niri danak eitte oste eu, da nikdanai seu. ETA ANAIEN ARTEAN? Len gurieni, baiña oin danok su. ETA GURASOAI?Gure andriek Sornotzan beroi, gukemen seu. ETA IZEKO-OSABAI? Seu. ETA

BERORIKA NORI EGITEN JAKON? Abadiai betiberoi, gixonak txapela kendu ta eskuenmun emon: —Arratzaldeon dekola, egu-non dekola... —, da guk andrak munikes baie bestea bai. Ta medikuai be beroi.Maixuei es se erderas eitte oskuen, taestoskuen isten euskeras eitten. Etaalkatiari su.

HIKAN EDO ZUKAN EGITEN ZENDUEN? Nikgixonai su. Mutillak lagunekin i, oin sugeidxau. Neba-arreba artien i, guk oinbe bai, bai aistiek eta nebakin be bai. Daaittei su. Gero aittitte-amamai be su,oixe! Guk familidxan, seme-alabai sualkarri. Eta abadeai da medikuari beroi.

ANAIEN ARTEAN ZELAN EGITEN ZENDUEN BER-BA, ZUKA EDO HIKA? Anaidxen artien, eu!Su persona nausidxei bakarrik, da medi-kuai da abadiai beroi. Eta abadiai txape-la altza paretik pasaten sanien, errespe-tuas. Abadiak orduen sotanakiñ ibiltzesien. ETA UMEAI? Umiai geure moduen.

FAMILIAN HIKAN EDO ZUKAN EGITEN ZEN-DUEN? Es, gurien aittai eu ittie es yakongustetan, baiñe mutillek beti eu alkarras,baiña aittan aurrien esin ixete ben, seaittek estotzen isten.

Etxeko zerbitzariak

Morroiak edo kriaduak

Labrantzan, eta sortzi ogerleko, amarogerleko irabasten gendusan. Amairu

NEBA-ARREBAK EUREN ARTEAN ZELAN EGITEN

EBEN? Heu, niri danak egiten deuste heu,eta nik danai zeu. ETA ANAIEN ARTEAN?Lehen gurean hi, baina oin danok zu.ETA GURASOAI? Gure andreak Zornotzanberori, guk hemen zeu. ETA IZEKO-OSABAI?Zeu. ETA BERORIKA NORI EGITEN JAKON? Aba-deai beti berori, gizonak txapela kendueta eskuan mun emon: —Arratsaldeondaukala, egunon daukala... —, eta gukandrak munik ez, baina bestea bai. Etamedikuai be berori. Maisuai ez, ze erde-raz egiten euskuen, eta ez euskuen ixteneuskeraz egiten. Eta alkateari zu.

HIKAN EDO ZUKAN EGITEN ZENDUEN? Nikgizonari zu. Mutilak lagunekin hi, oin zugehiago. Neba-arreba artean hi, gukorain be bai, bai ahiztak eta nebakin bebai. Eta aitari zu. Gero aitita-amamai bezu, horixe! Guk familian, seme-alabai zualkarri. Eta abadeai eta medikuari berori.

ANAIEN ARTEAN ZELAN EGITEN ZENDUEN BER-BA, ZUKA EDO HIKA? Anaien artean, heu; zupersona nagusiai bakarrik; eta medikuaieta abadeai berori. Eta abadeari txapelaaltzau paretik pasetan zanean, errespe-tuaz. Abadeak orduan sotanakin ibiltenziran. ETA UMEAI? Umeai geure moduan.

FAMILIAN HIKAN EDO ZUKAN EGITEN ZEN-DUEN? Ez, gurean aitari heu egitea ezjakon gustetan, baina mutilak beti heualkarregaz. Baina aitaren aurrean ezinizaten eben, ze aitak ez eutsen ixten.

Labrantzan, eta zortzi ogerleko,hamar ogerleko irabazten genduzan.

11

Familiartekoakaz berba egiteko moduak

Page 12: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

urtas morro juen eta ori san irabastengendune; erregalu moduan makillauaslepuen etxera. Don Estebane pe emoteban diru apurre, txakur andi bat lantzi-mien.

Urte bi ein nittuen morroi Okangonamaika urtas junda. ETA ZE BEHAR EGITEN

ZENDUAN? Labrantzan, baserridxen, kar-gak-eta lepun artute etxera ta, atxurke-tan da, soluen eraitten gausak eta...Sortzi ogerleko lelengo urtien eta biga-rrenien amaika ogerleko eta Gaboneta-ko makillaue.

MORROIRIK ETXEAN? Bai, ote san. Bi beesautu nittun, bat elorridxarra. ZE BEHAR

EGITEN EBEN? Ba goldaketan eiñ eta solu-biarra eiñ. Urtien onenbeste pagau, dajan da lo be bertan.

KRIADUAREN BEHARRA ZEIN ZAN? Dana,ganauekin, san Fauston o’nitzen ni kri-dxau da emeretzi urterarte o’nitzen nian, da bosteun peseta urtien, da astegu-neko erropak, abarkak eta prakak. Taurte aretan agiñek ipiñi nittun, da bos-teun peseta, urteko soldatie.

KORTEAGAZ NOR ARDURATZEN ZAN? Kor-tias, guk, serak... kridxauek eukittengendusen, kanpokuk, morroie, da base-rridxen bier eitte ben arek. ETA MORROIAK

JAN ETA LO ETXEAN? Bai, bai etxien jan dalo, len olantxe akostunbrate san. NONGO-AK ZIRAN? Saldiberkue sien baña etorrisien Berrisera. Da gero kanpoko jentiebierrien, kanpoko jentie ba mordue,karreteru eitte bana, ori goixien etorri dabeskaltzen etxera, da karreteru iridxekinara ta ona. Len egurre be txikittu te txa-parako da sertzen san, serran txikittute,da Olakuetara da Elixondora da Caja deAhorrosetara...

Hamahiru urtegaz morroi joan eta horizan irabazten genduana; erregalumoduan makailaoagaz lepoan etxera.Don Estebanek be emoten eban diruapurra, txakur handi bat lantzean behin.

Urte bi egin nituan morroi Okangonhamaika urtegaz joanda. ETA ZE BEHAR EGI-TEN ZENDUAN? Labrantzan, baserrian, kar-gak-eta lepoan hartuta etxera eta, atxur-ketan-eta, soloan ereiten gauzak-eta.Zortzi ogerleko lehenengo urtean etabigarrenean hamaika ogerleko etaGabonetako makailaoa.

MORROIRIK ETXEAN? Bai, egoten zan. Bibe ezagutu nituan, bat elorriarra. ZE

BEHAR EGITEN EBEN? Ba, goldaketan egineta solo-beharra egin. Urtean honenbes-te pagau, eta jan eta lo be bertan.

KRIADUAREN BEHARRA ZEIN ZAN? Dana,ganaduekin. San Fauston egon nintzanni kriadu eta hemeretzi urtera arte egonnintzan ni han. Bostehun pezeta urtean,eta asteguneko erropak, abarkak etaprakak. Urte haretan haginak ipininituan, eta bostehun pezeta, urteko sol-datea.

KORTEAGAZ NOR ARDURATZEN ZAN? Korte-agaz, guk kriaduak eukiten genduzan,kanpokoak, morroiak, eta baserrianbehar egiten eben hareek. ETA MORROIAK

JAN ETA LO ETXEAN? Bai, bai, etxean jan etalo, lehen holantxe akostunbretan zan.NONGOAK ZIRAN? Zaldibarkoak ziran, bainaetorri ziran Berrizera. Eta gero kanpokojentea beharrean, kanpoko jentea mor-doa, karreteru egiten ebana, goizeanetorri eta bazkaltzen etxera, eta karrete-ru idiakin hara eta hona. Lehen egurrabe txikitu eta txaparako-ta zertzen zan,zerran txikituta, eta Olakuetara, Elizon-dora, Caja de Ahorrosetara.

12

Page 13: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Kriadak

Ni Areetan kridxeda ego nintzen geroogetabi urteas junda, an eskondu arteegon nintzen ni, ogetamar urte iñ arte.ORDUAN NESKENTZAT SALIDA BAT ZAN EZTA?Bai, sortzi urte in nittuen nik antxe,eskondu arte. Ori san eukerarik norma-lena. ETA ZENBATERO ETORTEN ZINAN ETXERA?Guk eukitte genduen domeka bat libre tabestie etxien. Da domekie etxien eukittegendunien sapatuen libre. Illien eunpeseta irabasi da arexeas arriue iñ inbier.

ZU KRIADA JOAN ZINAN? Amabi urtas,sekule etxe andi bat ikusi barik, taDurangora kridxeda. UMEAK ZAINTZEN? Es,etxeko umiek nire edadekue sien, daarek kolegidxora, kolegiala jantzi ta kole-gidxora. Da a andrie seruen estau e! Ori

Ni Areetan kriada egon nintzan gero.Hogeta bi urtegaz joanda, han ezkonduarte egon nintzan ni, hogeta hamar urteegin arte. ORDUAN NESKENTZAT SALIDA BAT

ZAN EZTA? Bai, zortzi urte egin nituan nikhantxe, ezkondu arte. Hori zan aukerariknormalena. ETA ZENBATERO ETORTEN ZINAN

ETXERA? Guk eukiten genduan domeka batlibre eta bestea etxean. Eta domekeaetxean eukiten genduanean, zapatuanlibre. Hilean ehun pezeta irabazi eta hare-xegaz arreoa egin egin behar.

ZU KRIADA JOAN ZINAN? Hamabi urtegaz;sekula etxe handi bat ikusi barik etaDurangora kriada. UMEAK ZAINTZEN? Ez,etxeko umeak nire edadekoak ziran, etahareek kolegiora, kolegiala jantzi etakolegiora. Eta ha andrea zeruan ez

13

Nieves Urkiza, Fondako langilea, c. 1958.

Page 14: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

fijo! Se beran umien edadekue nitzen nita olako balde andi bet, orrek baserrikobaldeok, eta esiñ-esiñ. Baldekada andibat koloresko ta beste balde andi batsuridxek, ta neure etxien aspidxeti pastesan errekie. Ta esate osten: —Su lelen-go garbittu suridxek ta gero lejietaneuki—. Selan dendie ixen san jaboieneta lejien faltarik enaben eukitten baiñabelauniko planteu, amabi urtas, sekuleeser ikusi barik, da lelengo suridxek etagero koloreskoak, eskus.

Da oridxue etorte san barriketan,andi barriketati ipiñi bi san garrafoietaraeta botilletara saltzeko, ta arek andra-gixonak dendan ote sien da loba bat bebai, da arek eukitte bien guardapolbosa,ori telie grise, ta beti mantxas beterik.

Amak eruen nenduen, olakoxe sapa-tak, batan batek emoneko sapatak,gixon-sapata andidxek, da arexe jantzi-tte, da amak esat’osten ese: —Eixu pau-

dago! Hori fijo! Ze bere umeen edade-koa nintzan ni eta holako balde handibat, horreek baserriko baldeok, eta ezin-ezin. Baldekada handi bat kolorezko etabeste balde handi bat zuriak, eta neureetxearen azpitik pasetan zan errekea.Eta esaten eustan: —Zuk lehenengo gar-bitu zuriak eta gero lejietan euki—.Zelan dendea izan zan, jaboiaren etalejiaren faltarik ez neban eukiten, bainabelauniko plantau, hamabi urtegaz,sekula ezer ikusi barik, eta lehenengozuriak eta gero kolorezkoak, eskuz.

Eta orioa etorten zan barriketan, han-dik barriketatik ipini behar zan garra-foietara eta botiletara, saltzeko. Hareekandra-gizonak dendan egoten ziran etaloba bat be bai, eta hareek eukiten ebenguardapolbosa, hori telea grisa, betimantxaz beterik.

Amak eroan ninduan, holakoxe zapa-tak, baten batek emoneko zapatak,

14

Karteruenako langileak eta bezeroak, c. 1956. Behean ezkerretik: (...), Iziar Etxebarria, “Kar-terillo”, (...), Ilipon, Rufino Arbulu, Karmen Bilbao. Goian ezkerretik: Ezekiel Ariño eta JoseLarrarte.

Page 15: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

sue txikidxau—. Ta ni drin-draun, drin-draun... Ta gero an ipiñi nindduen lo ei-tten kuarto baten, bentanarik es esebebarik, ta egosan ardidxek! Buru bete bai-ño ardi geidxau! Ta alabak beti ipinttebien trapu bat saman, ta nik preguntauia setako san, da samako miñe dekiela.Baiña binagretan bustitte ben pikauesteidxuen ardidxek, eta ni ardis jositte.Ta illekue be etorri yaten ta nik ser sanipes. Ta eurek lagundu bes.

Da lantzemien botate nindduen, bagarrafoi bete ardau-edo... estait noraeruten, bieldu errekaduek eitten etxeta-ra-ta.

ZUEK ASKO GAZTETAN KRIEDA JOATEN

ZINIEN? Bai, ni amar urterako etxeti kan-po, umesaiñ o’nitzen. ETA ZE BIZIMODUA

ZAN? Gogorra, etxera etorri bes, es gauta es egun...

ZU KRIADA ETORRI ZINAN PEDRO JUANENERA,ZE BEHAR EGITEN? Ni kridxeda etorri nin-tzen, lo ta dana, len esan ixeten astebu-run libre. Ta bierra danien, mostrado-rien, jantokidxen, danien, echando unamano en todo. ZENBAT URTEGAZ ETORRI

ZINAN? Amasortzies-edo, eta amar einebasan. ETA ZENBATERO JOATEN ZINAN ETXE-RA? Ene maja! Ainbeste illebetera, Gabo-netan baten da Gabonsarretan bestebaten. UNIFORMEA ERABILTEN ZENDUAN? Bai,uniformie ibiltte gendun baltza serbitze-ko eta amentala asule.

Gizon eta andren eginbeharrak

GIZON ETA ANDREN BEHARRAK? Gixonakkanpoko bierrak kasi danak, ganaue,ortue. ETA ANDRAK? Eta andrak etxekuek,kosiñan, eta kanpokue pe bai. ETA UMEAK

ZAINDU? Umiek saintzeko iño bes, aista-ren bat.

gizon-zapata handiak, eta hareexek jan-tzita, eta amak esaten eustan ze: —Eizupausua txikiago—. Eta ni drin-draun,drin-draun. Gero han ipini ninduen loegiten kuarto baten, bentanarik ez ezebebarik, eta egozan ardiak! Buru bete bai-no ardi gehiago! Alabak beti ipinteneben trapu bat saman, eta nik preguntauia zetako zan, eta samako mina daukie-la. Baina binagretan bustiten eben pikauez deien ardiak, eta ni ardiz josita. Hile-koa be etorri jatan eta nik zer zanik beez. Eta eurak lagundu be ez.

Lantzean behin botaten ninduen, ga-rrafoi bete ardao-edo ez dakit nora eroa-ten, bialdu errekaduak egiten etxeetara-ta.

ZUEK ASKO GAZTETAN KRIADA JOATEN

ZINIEN? Bai, ni hamar urterako etxetikkanpo, umezain egon nintzan. ETA ZE BIZI-MODUA ZAN? Gogorra, etxera etorri be ez,ez gau eta ez egun...

ZU KRIADA ETORRI ZINAN PEDRO JUANENERA,ZE BEHAR EGITEN? Ni kriada etorri nintzan,lo eta dana. Lehen ez zan izaten astebu-ruan libre. Eta beharra danean, mostra-dorean, jantokian, danean laguntzen.ZENBAT URTEGAZ ETORRI ZINAN? Hamazortzi-gaz-edo, eta hamar egin nebazan. ETA

ZENBATERO JOATEN ZINAN ETXERA? Ene maja!Hainbeste hilebetera, Gabonetan bateneta Gabonzaharretan beste baten. UNI-FORMEA ERABILTEN ZENDUAN? Bai, uniformeaibilten genduan baltza zerbitzeko etaamantala azula.

GIZON ETA ANDREN BEHARRAK? Gizonakkanpoko beharrak ia danak, ganadua,ortua. ETA ANDRAK? Eta andrak etxekoak,ezkaratzean, eta kanpokoak be bai. ETA

UMEAK ZAINDU? Umeak zaintzeko inor beez, ahiztaren bat.

15

Page 16: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

ANDRAK ZE BEHAR EGITEN ZENDUEN? Dane-tik, gari ebaten, artojorran, ide ebatenbasora be bai, da danetik, umiek sain-ddu. Esnie batzen be ikesi neban. Gar-bittasune, danetik...

ANDRA-GIZONEN ZEREGINAK ETA ARDURAK

ZEINTZUK ZIRAN? Gixonak agintze ban lenda..., bueno etxe barrun garbittasunienda olakuen es baiña ostien andriek gixo-nak esate bana in bi xete ban lena. Oride cajón san. NOREN ARDUREA IZATEN ZAN

SEME-ALABAK HAZTEA? Amak-eta. Solo eski-ñan be bai umiek, bota manta bat beienda bueno... oingo moruen ala...

Gurasoen aginpidea

ETXEAN BELAUNALDI DIFERENTEAK EGOZANE-AN NORK EUKAN AGINPIDEA, ANDRA-GIZON ZAHA-

ANDRAK ZE BEHAR EGITEN ZENDUEN? Dane-tik, gari ebagiten, artajorran, irea ebagi-ten basora be bai, eta danetik, umeakzaindu. Esnea batzen be ikasi neban.Garbitasuna, danetik.

ANDRA-GIZONEN ZEREGINAK ETA ARDURAK

ZEINTZUK ZIRAN? Gizonak agintzen ebanlehen eta. Bueno, etxe barruan garbita-sunean eta holakoetan ez, baina osteanandreak gizonak esaten ebana eginbehar izaten eban lehenago. Horihalantxe zan. NOREN ARDUREA IZATEN ZAN

SEME-ALABAK HAZTEA? Amak-eta. Solo-eskinan be bai umeak, bota manta batbehean-eta. Oingo moduan ala.

ETXEAN BELAUNALDI DIFERENTEAK EGOZANE-AN NORK EUKAN AGINPIDEA, ANDRA-GIZON ZAHA-

16

Mª Cristina Aldekoa eta lobak: Ezkerretik: Teresa Abaitua, Jabier Abaitua, Nati Abaitua (atzean),Balentina Abaituta, Mª Cristina, Bitor Lazpita, Nieves Lazpita, Tobias Lazpita, Antonio Lazpita.

Page 17: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

RRAK EDO GAZTEAK? Segun selako autorisa-siñue euken bakotxak, gurien aittitte bixisanien aittittek agintte ban, da bakotxabere puestutan jaten beti... Da gero ai-ttek. Ta ori bates bere se kapasidadeeuken bakotxak, se gurien amamaerreumakin beti, ibilli esindde ta ordunainddu ba etxien euenak, amak. Etxienote sanak, aitte ixen edo ama ixen.

ETA NORK AGINTZEN EBAN ETXEAN? Etxenaintze bana ba, nik amamak sarrak esau-tu nittuen da lelengo amamak, da gura-suek, amak geidxa.

ETXEAN NORK AGINTZEN EBAN? Gurienamak, aitte beti taillerrien kanpuen bie-rrien da ama beti san beidxek-eta... arekagintze oskun guri.

Familiartekoen bilerak

FAMILIA BISITETAN ZENDUEN? Bai etortesien, san Migeletan eukitte gendusenkonbidaduek, eta, Gabonetan etxekoar-tekuek bakarrik. Etxekoartekuek esangur’ot, len-len, amama bisi sanien-da,orduen bai, orduen alabak-eta, ixeko-osabak, danak batzen giñen, asko sieneure pe-ta.

FAMILIA NOZ JUNTETAN ZAN? Gabonetan,Gabonsarrak, eta konbidau-egunetan daolantxik. ETA ZER JATEN ZAN EGUN HORREE-TAN? Arrosa, paellie san Lorensoetan,arros-paelle gure amak itte ban, da geroganien ollaskue edo etxin oten san, erogisaue, edo atune askenerako ya... Asigiñen modernisetan, da ba, pastelaketxien edo al dan moduen iñ.

KONBIDADUAK NOZ EGOTEN ZIRAN? Andi-koan Asentzidxotan, auso bakotxien badiferente, jaidxetan... Guk san Antoni-

RRAK EDO GAZTEAK? Zelako autorizazinoaeukan bakotxak. Gurean aitita bizi zane-an aititak agintzen eban, eta bakotxabere puestoetan jaten beti. Eta geroaitak. Eta hori batez bere ze kapazidadeeukan bakotxak, ze gurean amamaerreumakin beti, ibili ezinda, eta orduanagindu ba etxean egoanak, amak. Etxe-an egoten zanak, aita izan edo ama izan.

ETA NORK AGINTZEN EBAN ETXEAN? Etxeanagintzen ebana ba, nik amamak zaha-rrak ezagutu nituan, eta gurasoak amakgehiago.

ETXEAN NORK AGINTZEN EBAN? Gureanamak, aita beti tailerrean kanpoan beha-rrean eta ama beti zan behiak-eta...Harek agintzen euskun guri.

FAMILIA BISITETAN ZENDUEN? Bai, etortenziran. San Migeletan eukiten genduzankonbidaduak, eta Gabonetan etxekoar-tekoak bakarrik. Etxekoartekoak esangura dot, lehen-lehen, amama bizi zane-an-eta, orduan bai, orduan alabak-eta,izeko-osabak, danak batzen ginan, askoziran eurak be-ta.

FAMILIA NOZ JUNTETAN ZAN? Gabonetan,Gabonzaharrak, eta konbidadu-egune-tan eta holantxik. ETA ZER JATEN ZAN EGUN

HORREETAN? Arroza, paellea san Loren-tzoetan, arroz-paellea gure amak egiteneban, eta gero ganean oilaskoa edoetxean egoten zan, edo gisadua, edoatuna. Azkenerako ja hasi ginan moder-nizetan, eta ba, pastelak etxean edo ahaldan moduan egin.

KONBIDADUAK NOZ EGOTEN ZIRAN? Andi-koan Asentsiotan, auzo bakotxean dife-rente, jaietan. Guk san Antoniotan egi-

17

Page 18: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

ñotan eitte gendusen, Olakuetako pro-bak euesenien, Elixondon san Pedrue-tan, Okangon san Migeletan. ETA NOR-TZUK IZATEN ZIRAN KONBIDADUAK? Familidxa-kuek, ixeko-osabak, sarrak en jeneral,lengusu-lengusiñak... gitxi. Gurien aittenlengusue pe etorte sien. ETA ZEIN IZATEN

ZAN HOLAKO EGUNETAKO MENUA? Ba guriensopie fideuena, garbansue asias, okelietomatias da arroskoletxie gañien. Etxineiñeko arroskoletxie. Ta orduen berienegunien ixete san.

Umeen pagea

DOMEKETAN ETA JAIEGUNETAN ZER EGITEN

ZENDUEN? Mesetara Saldibarra. PAGARIK

EUKITEN ZENDUEN? Diru barik, aittei edoamai seoser eskatu eskero seoser emoteeuskuen baña, esan oin besteko ugari-dxa, gitxiauri pes.

ten genduzan, Olakuetako probak ego-zanean; Elizondon san Pedroetan,Okangon san Migeletan. ETA NORTZUK IZA-TEN ZIRAN KONBIDADUAK? Familiakoak, ize-ko-osabak, zaharrak jeneralean, lehen-gusu-lehengusinak gitxi. Gurean aitarenlehengusuak be etorten ziran. ETA ZEIN

IZATEN ZAN HOLAKO EGUNETAKO MENUA? Bagurean zopea fideoena, garbantzua aze-agaz, okelea tomateagaz eta arroz-esneaganean. Etxean egineko arroz-esnea.Eta orduan berean egunean izaten zan.

DOMEKETAN ETA JAIEGUNETAN ZER EGITEN

ZENDUEN? Mezatara Zaldibarrera. PAGARIK

EUKITEN ZENDUEN? Diru barik, aitari edoamari zeozer eskatu ezkero zeozer emo-ten euskuen baina, ez zan oin bestekougaria, gitxiagorik be ez.

18

Etxekoak eta konbidaduak Asentsio egunean. Agerre baserria, c. 1948.

Page 19: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

PAGARIK UMETAN? Jaidxetan bakarrik,seosertxo. Iru txakur aundi, da Markiñe-ko jaidxetan-da peseta bat. Ori katego-ridxe!

DOMEKETAN PAGARIK? Gu tallerrera jutengiñen ta geuk manejetan gendun dirue.ZERTAN GASTETAN ZENDUEN? Erromerirejuten gintzesan ta bokadillo batzuk janda gero dantzie be pagau in bi ixete san,da kuadrillan.

Testamentuak

TESTAMENTUA ZELAN EGITEN ZAN? Base-rridxetan testamentue ba mutil nausiñai,an mutillesko ote sanien aittek emot’o-tzan terrenuek-eta, emot’otzasan semiai,ta obligasiño batzu pe bai. ETA ZAHARRENA

NESKEA BAZAN? Neskie be iguel. Ta oripolitte ixete san, eskontze sanien, axemutille lelengue, bigarrena-ero, normalixete san lelengue, da gero esate benneska be aberatza topau bier. Topaubier, se arek an etxean sartzeko dirue biban, se semiai obligasiñue ipintte dxa-ken: alaba bakotxai mille peseta, neba-arrebai... Ta neska pe segun selako pro-pietaidxu san, aittek etxe-ikustie eitteben, aitte-amak jute sien beskaldu, terre-nuek ikusi... Oin da beti be ori igul da e,dekona dekonaas eskontzen da. Taordun be..., politte basan obie esta?Baia an sera bi san, dirue, arei umieipagetako, igul bost ero sei da danaiemon in bier. Da beste obligasiño batipintte otzen an eskontze sanak, solterobat gelditzen basan ba etxera, da ali-mentau bi ban etxeko jeneruas, eure jatebenagas, babias-da... Kanpuen bierrienbe baebillen be... Da gero askotan koi-ttauok, etxie artze ben, da bere denporagustidxen ba sorretatik esiñ urtenda, dagero sorrak akabau orduko, atzea barriosemie edo alabie eskontzeko sasoien

PAGARIK UMETAN? Jaietan bakarrik, zeo-zertxo. Hiru txakur handi, eta Markina-ko jaietan-eta pezeta bat. Hori katego-ria!

DOMEKETAN PAGARIK? Gu tailerrera joa-ten ginan eta geuk manejetan genduandirua. ZERTAN GASTETAN ZENDUEN? Errome-riara joaten gintzazan eta bokadillo ba-tzuk jan, gero dantzea be pagau eginbehar izaten zan, eta koadrilan.

TESTAMENTUA ZELAN EGITEN ZAN? Baserrie-tan testamentua mutil nagusienari, hanmutilezkoa egoten zanean aitak emoteneutsan terrenoak-eta, emoten eutsazansemeari, eta obligazino batzuk be bai. ETA

ZAHARRENA NESKEA BAZAN? Neskea be igual.Eta hori polita izaten zan, ezkontzenzanean, haxe mutila lehenengoa, biga-rrena-edo, normal izaten zan lehenen-goa, eta gero esaten eben neska be abe-ratsa topau behar. Topau behar, ze harekhan etxean sartzeko dirua behar eban, zesemeai obligazinoa ipinten jaken: alababakotxari mila pezeta, neba-arrebai...Eta neskak be segun zelako propietarioazan, aitak etxe-ikustea egiten eban, aita-amak joaten ziran bazkaldu, terrenoakikusi... Oin eta beti be hori igual da, dau-kana daukanagaz ezkontzen da. Etaorduan be..., polita bazan hobea ezta?Baina han zera behar zan, dirua, hareeiumeei pagetako, igual bost edo sei etadanai emon egin behar. Eta beste obliga-zino bat ipinten eutsien han ezkontzenzanak: soltero bat gelditzen bazan etxera,eta alimentau behar eban etxeko jenero-agaz, eurek jaten ebenagaz, babeagaz—,eta. Kanpoan beharrean baebilen be...Eta gero askotan koitaduok, etxea har-tzen eben, eta bere denpora guztianzorretatik ezin urtenda, eta gero zorrak

19

Page 20: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

etxaune topau bi san... Nik merittueemot’otzet arek andrak, igual ogei urtaseskondu, etxien euen etxekandrie, ama,idxe berrogei edo berrogetamar urte, daaren aspidxen, da batzuk ote sien unasmandonas!

Lena normalien seme nausidxenaibaserridxe emote eutzen, osoik, da ala-bentzako ari seme nausidxari ipintte eu-tzen obligasiño bat seoser emoteko,dotie, obligasiñoie ipintte eutzen.

TESTAMENTUAK ORDUAN? Etxeko sarrenaietxie. Kanpora juten sanai-edo dotie,arriue. Dotie ixete san eun erriel-edo,bos duro. Eskontzen sanai eun errielkodotie, da abrigue neskai tte. ETA ETXEAN

GERATZEN ZANARI? Etxaune basan etxie,mutillek da neska pe bai. Mutillik esauenlekutan neskak geatzen sien, etxande-rak. Bai ori bai.

TESTAMENTUA ZELAN EGITEN ZAN, ALABA

ZAHARRENARI EMOTEKO AUKEREA BAEGOAN?Lena ixete san seme nausidxai jenera-lien propiedadie, maiorasgue. AURRETIK

NESKAK IZAN ARREN? Bai, bai, mutillai beti,ta esan partitan serik, es oingo moruenterrenuek danantzako partes iguales,oin penagarridxe da, dana satittu eittenda baserridxetan. Ordun es, ordunosoik. Da gero arek artze ban karguebestei seoser emoteko. ETA BESTEAI ZER

EMOTEN JAKEN? Ba al dabena, ero irebastebena eurentzako da etxien manteniduarik eta eskondu arte. ETA EZKONTZEN ZIRA-NEAN? Ba seoser. ETA KASURAKO MATRIMONIO

GAZTEAN, EURETAKO BAT TESTAMENTUA EGIN

BARIK HILTEN ZANEAN? Famelidxe eukittenbadau, gixona iltten bada andriek eukitteban partie, ta familiarik espadeko andrie

akabau orduko, atzera barriro semea edoalabea ezkontzeko sasoian etxagunetopau behar zan. Nik meritua emotendeutset hareek andrak, igual hogei urte-gaz ezkondu, etxean egoan etxekandrea,ama, ia berrogei edo berrogeta hamarurte, eta haren azpian, eta batzuk egotenziran unas mandonas!

Lehenago normalean seme nagusie-nari baserria emoten eutsien, osorik, etaalabentzako hari seme nagusiari ipinteneutsien obligazino bat zeozer emoteko,dotea, obligazinoa ipinten eutsien.

TESTAMENTUAK ORDUAN? Etxeko zaharre-nari etxea. Kanpora joaten zanari-edodotea, arreoa. Dotea izaten zan ehunerreal-edo, bost duro. Ezkontzen zanariehun errealeko dotea, eta abrigua neskaieta. ETA ETXEAN GERATZEN ZANARI? Etxagunabazan etxea, mutilak eta neskak be bai.Mutilik ez egoan lekuetan neskak gera-tzen ziran, etxanderak. Bai, hori bai.

TESTAMENTUA ZELAN EGITEN ZAN, ALABA

ZAHARRENARI EMOTEKO AUKEREA BAEGOAN?Lehenago izaten zan seme nagusiarijeneralean propiedadea, maiorazgoa.AURRETIK NESKAK IZAN ARREN? Bai, bai,mutilari beti, eta ez zan partitan zerik,oingo moduan terrenoak danantzakozati bardinak. Oin penagarria da, danazatitu egiten da baserrietan. Orduan ez,orduan osorik. Eta gero harek hartzeneban kargua besteai zeozer emoteko.ETA BESTEAI ZER EMOTEN JAKEN? Ba ahaldabena, edo irabazten ebena eurentzakoeta etxean mantenidu harik eta ezkonduarte. ETA EZKONTZEN ZIRANEAN? Ba zeozer.ETA KASURAKO MATRIMONIO GAZTEAN, EURETA-KO BAT TESTAMENTUA EGIN BARIK HILTEN ZANE-AN? Familia eukiten badau, gizona hiltenbada andreak eukiten eban partea, eta

20

Page 21: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

fuera! Ori ointxu be pasau san. (—-)n beumie il san lelengo da gero aitte daandrie bota ben, da eurendako propie-dadie danak. ORDUAN EZKONDU ARREN JAU-BETZA TRONKALERA BUELTETAN ZAN? Bai, bai,tronkalera. Ordun dana alantxe san,famelidxarik espadekosu seuk ekarrisendunas a la calle, ainbeste bier ein-dde..., oin familidxarik euki eskero es.Ori gausak selan eitten die be ixengo da,gixonak or seoser in bi leuke berena...,andrie..., aurretik in testamentue, ta nikesaten dot andrie patxadas itxi leikela,seure andrie bada..., se gure ixen eskerokonpontzeko modue badau..., edobeintzet bixi dan artien gosamena... Bai-ña antza propiedadeik esin leikidxo itxifamelidxari pari bada estotzue isten,estotzue ametitzen, famelidxarik espa-deuko esin seinkidxo andriari emon...

Ori ba etxaunek sienak, eta errente-rue pe bardin, ser gustidxe bateri. Oritxarto euen baiñe... Oin dana satittu ei-tten dok.

ZELAN EGITEN ZAN BASERRIEN TRANSMISI-NOA? Baserridxe es galtzeko seme sarre-nai iste dxakon, jeneral mutille, da geroaitten da aman kargu eukitte ben eurek.

ATSEDENA ETA GARBITASUNA

Bazkalostekoa

BAZKALOSTEKORIK EGITEN ZENDUEN? Bai,siestie kasik e... danak. Umiek eta nau-sidxek eta danak. ZE ORDUTAN EGITEN ZAN?Beskaidxe amabidxetan ixete san da,ordubatak edo ordubata terdidxek. Etalotaa, piskat egoten, ordubete iñ eskeonaikue. Da gero atzea arratzaldien baki-xu bierrera jun in bier, solora edo euenlekure.

familiarik ez badauka andrea kanpora!Hori ointsu be pasau zan. (—-)n umeahil zan lehenengo eta gero aita etaandrea bota eben, eta eurendako pro-piedadeak danak. ORDUAN EZKONDU ARREN

JAUBETZA TRONKALERA BUELTETAN ZAN? Bai,bai, tronkalera. Orduan dana halantxezan, familiarik ez badaukazu zeuk ekarrizendunagaz kalera, hainbeste behar egin-da. Oin, familiarik euki ezkero ez. Horigauzak zelan egiten diran be izango da,gizonak hor zeozer egin behar leuke bereandrea... Aurretik egin testamentua, etanik esaten dot andrea patxadaz itxi leike-la, zeure andrea bada, ze gura izan ezke-ro konpontzeko modua badago, edobehintzat bizi dan artean gozamena. Bai-na, antza, propiedaderik ezin leikio itxi,familiarik barik bada ez deutsue ixten, ezdeutsue ametitzen, familiarik ez badaukaezin zeinkio andreari emon.

Hori etxagunak ziranak, eta errente-ruak be bardin, zer guztia bateri. Horitxarto egoan baina... Oin dana zatituegiten dok.

ZELAN EGITEN ZAN BASERRIEN TRANSMISINOA?Baserria ez galtzeko seme zaharrenari ix-ten jakon, jeneralean mutila, eta gero aita-ren eta amaren kargu eukiten eben eurek.

BAZKALOSTEKORIK EGITEN ZENDUEN? Bai,siestea kasik danak. Umeak, nagusiaketa danak. ZE ORDUTAN EGITEN ZAN? Bazka-ria hamabietan izaten zan eta, ordubatak edo ordu bata eta erdiak. Eta lota-ra, pizkat egoten, ordubete egin ezkeronahikoa. Eta gero atzera arratsaldean,badakizu, beharrera joan egin behar,solora edo egoan lekura.

21

Page 22: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

SIESTARIK EGITEN ZAN? Bai, gure amakmaidxen eitte ban, amar bat miñutu eittebasittuen listo, bestiek oera jun da erro-pa kendu orduko a lo eindde, da neu pebeti eitte’ot mai ganien... // Da ni egu-nero oire. ETA ZENBAT DENPORA EGITEN

DOZU? Ordu t’erdi ordu bi. // Ori estoksiestie, ori lo ittie dok, siestie dok ixenadekon morukue, si está no está.

Norberaren garbiketea

NORBERA NOZ BAINATZEN ZAN? Bañau?Goitti bera garbittu te arrea! Esponjiaiemon Txinboas, igurtzi ta olantxik.

GORPUTZAREN GARBIKETEA ZENBATERO EGI-TEN ZAN? Ordun dutxeta giñien errekarajute giñenien, presan. Gixoneskuek pre-sara jute sien. Ta askara, labaderuetan.ETA NEGUAN? Neguen es. Emen ogetabe-datzidxen ekarri besan urak eta tire...ETA ZENBATERO EGITEN ZENDUEN? ASTEAN

BEHIN? Illean bein bes igual! Bero aundi-dxe egote basan jun ariñeketan ta... bai-ña aurpeidxe-ta egun gustidxetan, tagorputze, ba kamisetie-eta kendu etapalangana baten fregaderan, ordun urebe baldaka erun bier, ta antxe, galdarabaten epeldu, da gero txapie, ta andikure epela artu te...

An ondoko alberjan, dutxaik etxauenorduen, alberjie, posu bat da antxe sar-tu, tallerrien be etxauen dutxaik, gerobai baia urtietan esan on dutxaik. Dutxaartze gendun ba ipini tubo bat da txolo-peta batei sulue ein dde arek botate banura, ur otza. Bierra be sikiñaue san daoin tallerra pe garbidxauek eta asko bemodernuauek das, da makiña pe garbi-dxauek das, mejoria aundidxe on da.

SIESTARIK EGITEN ZAN? Bai, gure amakmahaian egiten eban, hamar bat minutuegiten bazituan listo. Besteak ohera joaneta erropa kendu orduko ha lo eginda,eta neuk be beti egiten dot mahai gane-an. // Eta ni egunero ohera. ETA ZENBAT

DENPORA EGITEN DOZU? Ordu eta erdi, ordubi. // Hori ez dok siestea, hori lo egiteadok, siestea dok izena daukan modukoa,si está no está.

NORBERA NOZ BAINATZEN ZAN? Bainau?Goitik behera garbitu eta arrea! Esponje-ari emon Txinbogaz, igurtzi eta holantxe.

GORPUTZAREN GARBIKETEA ZENBATERO EGI-TEN ZAN? Orduan dutxetan ginan erreka-ra joaten ginanean, presan. Gizonezko-ak presara joaten ziran, eta askara, gar-bitzeko lekuetan. ETA NEGUAN? Neguanez. Hemen hogeta bederatzian ekarriebezan urak eta tira. ETA ZENBATERO EGI-TEN ZENDUEN? ASTEAN BEHIN? Hilean behinbe ez igual! Bero handia egoten bazanjoan arineketan eta. Baina aurpegia-taegun guztietan, eta gorputza, kamise-tea-eta kendu eta palangana baten fre-gaderan. Orduan ura be baldeka eroanbehar, eta hantxe, galdara baten epel-du, eta gero txapea, eta handik ura epe-la hartu eta...

Han ondoko alberjan. Dutxarik ezegoan orduan, alberjea, pozu bat, etahantxe sartu. Tailerrean be ez egoandutxarik, gero bai baina urteetan ez zanegon dutxarik. Dutxa hartzen genduan,ipini tubo bat eta txolopeta bateri zuloaegin eta harek botaten eban ura, ur ho-tza. Beharra be zikinagoa zan eta oin tai-lerrak be garbiagoak eta asko be moder-noagoak dagoz, eta makinak be garbia-goak dagoz, asko hobetu da.

22

Page 23: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Ta gurien aittek umetan ipiñi ebanteillatuko bueltan ittogiñak artu ta depo-sittue eiñ, da gero manantiala etxienaspikaldien da an depositto bat ein, dagoikaldien Etxebarrikuen goidxen bestebat, eta motorras altzau bateti bestera,da aras garbittu.

Zorriak eta ardiak

Len dana sorridxe, sorridxe len, geroeitte oskun amak alegiñe kentzen baiñaausuen eseben itten alegiñe, ausokoama batek esekidxen garbittasunik itten,da gero pegau itte oskusen danak dagero alperrik! ETA ZE BOTIKA ERABILTEN ZAN

ZORRIAK KENTZEKO? Petrolidxue gure amakitte ostan, da petrolidxuek jota sorri gus-tidxok ule barruen an, askure bat!Sorridxek esteko bixi luserik e, ogetabategun. Baiña sorridxe asko! Da gu paka-rrik es. Da ardidxek-eta, buenooo...

ERLIJINOA ETA KULTUA

Etxean egiten ziran errezuak

ETA ZE ERREZU EGITEN ZENDUEN? Ni bestal-dien akordeten nas, nik amamaas,beratzi urte neukesan nire amama il sa-nien, neure amama, beraas lo itteneban, oera sartu orduko belauniko ipi-ni da orasiñuek eraitte eustesan. Sekulebe etxat aastuko! ETA ZE ORAZINO IZATEN

ZAN? Orasiñoak, euskeras ba Aittegurieta kredue ta orretxe gausok... ETA NORK

ERREZETAN EBAN? Amak eta amama bisisanien amamak, nik aretxeri ikesitteneuken. Berak erreseta ban baskalor-duen, Aittegurie, kirieleisona pe bai, origabien, oera jun orduko, errosaridxue.

ETA ERREZETAN? Neri gurasuek erakutziosten, da erresaidxue erresetan be bai.

Gurean aitak umetan ipini eban teila-tuko bueltan itoginak hartu eta deposi-toa egin; eta gero manantiala etxeanazpiko aldean eta han deposito bat egin;eta goiko aldean Etxebarrikoaren goianbeste bat; motorraz altzau batetik beste-ra eta haregaz garbitu.

Lehen dana zorria. Egiten euskunamak ahalegina kentzen, baina auzoanez eben egiten ahalegina. Auzoko amabatek ez ekian garbitasunik egiten, etagero pegau egiten euskuzan danak, etagero alperrik! ETA ZE BOTIKA ERABILTEN ZAN

ZORRIAK KENTZEKO? Petrolioa gure amakegiten eustan, eta petrolioak jota zorriguztiok ule barruan han, azkura bat!Zorriak ez dauka bizi luzerik, hogeta bategun. Baina zorria asko! Eta guk baka-rrik ez. Eta ardiak-eta, buenooo...

ETA ZE ERREZU? Ni beste aldean akorde-tan naz. Nik amamagaz (bederatzi urteneukazan nire amama hil zanean), bera-gaz lo egiten neban, ohera sartu ordukobelauniko ipini eta orazinoak eragiteneustazan. Sekula be ez jat ahaztuko! ETA

ZE ORAZINO IZATEN ZAN? Orazinoak euske-raz, ba Aita gurea eta Kredoa eta horre-exek gauzok. ETA NORK ERREZETAN EBAN?Amak, eta amama bizi zanean amamak;nik haretxeri ikasita neukan. Berak erre-zetan eban bazkalorduan, Aita gurea,kirieleisonak be bai, hori gabean; oherajoan orduko, errosarioa.

ETA ERREZETAN? Niri gurasoak erakutsieusten, eta errosarioa errezetan be bai.

23

Page 24: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Amak erreseta ban, baiña piskat neska-totxue asi nitxenien, jatorduen neuk etaerresaridxue be neuk. // Eta aittittek etaamama pe bai. Artue suritzen igual esta?Da bat kortan iguel, da beste bat eska-tzien iguel, da bestie etartien da errese-tan dana batera. ETA ZER ERREZETAN ZAN?Bost misteridxuek eta kirieleixonak. ETA

UMEAI ERREZETAN HASTEKO? Ordun ba,Amabirjiñari iru Agurmari, san Josenda-ko erresauk’ou, dana san erresue,dana... Jesusito de mi vida san eskolanikesikue.

Janordu gustidxetan erresau eta erre-saridxue gabien. Jeneralien amamakagintze ban erresetako, eta ostien astekoegun bakotxeko, neba-arreba batek. Dakonfesetan be astero.

Erresau erresaridxuek, Jesus! Senbaterrosaridxo! Erresaridxue erresetie, orisan etxe gustietan. Illuntzidxetan, danabatera, ama edo amama, juntetan giñe-nakin.

Umetako errezuak

ETA LOTARAKO UMEAK ZE ERREZU EGITEN

EBEN? Umiai Jesusito de mi vida-ta era-kuste dxakesan, nire lobai erakutzi no-tzen neu pe.

Aitte gurie, Abe Maridxe eta Glori-dxe, da akabo. Orrexek ixeten sien erre-suok. Eta umiei lotarako orasiñuek, baoixe:

Amak errezetan eban, baina pizkat nes-katotxua hazi nintzanean, jatorduanneuk eta errosarioa be neuk. // Eta aiti-tak eta amamak be bai. Artoa zuritzenigual ezta? Eta bat kortan igual, beste batezkaratzean igual, eta bestea atarteaneta errezetan danak batera. ETA ZER ERRE-ZETAN ZAN? Bost misterioak eta kirieleiso-nak. ETA UMEAI ERREZETAN HASTEKO?Orduan, Ama Birjinari hiru Agur Mari,san Joserendako errezauko dogu, danazan errezua, dana. Jesusito de mi vidazan eskolan ikasikoa.

Janordu guztietan errezau eta errosa-rioa gabean. Jeneralean amamak agin-tzen eban errezetako, eta ostean astekoegun bakotxeko, neba-arreba batek. Etakonfesetan be astero.

Errezau errosarioak, Jesus! Zenbaterrosario! Errosarioa errezetea, hori zanetxe guztietan. Iluntzetan, danak batera,ama edo amama, juntetan ginanakin.

ETA LOTARAKO UMEAK ZE ERREZU EGITEN

EBEN? Umeai Jesusito de mi vida-etaerakusten jakezan, nire lobai erakutsineutsen neuk be.

Aita Gurea, Abe Maria eta Gloria, etaakabo. Horreexek izaten ziran errezuok.Eta umeai lotarako orazinoak, ba hori-xe:

24

Jesustxo neure antzera,ume txiki zara zu,horregaitik maite nozueta nik maite zaitut,bihotz bat dot etazurezat hartu egizu.

Page 25: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Kultua

AUZOETAKOAK ELEIZARA NOZ JOATEN ZINIEN?Gero, elixaa jute giñen maietzien, maie-tzeko lorak eitten, lelengo dotriñara dagero maiatzeko lorak. Gero otubrien,errosaridxoko ille selan san, ba lelengodotriñara da gero errosaridxure. Da urtebittartien, besperak esate akon. Ixetesan lelengo dotriñie da gero errosaridxubat erresetan san elixan. ZE ORDUTAN JOA-TEN ZINIEN MESATARA? Meseta goixien, sei-tterdidxetako meseta domeketan. Me-sostien etxera eta bierra!

ETA ZUEK MEZATARA NORA? Baten bat ilttesanien ona (parrokiara), ostien Andiko-nara. Errosaridxora be ara, lastuek erungorutz, da gero lastuek ixotu da goittibera kuadrillan, amar-ogei gaste, ingurugustidxetakuk an goitti-bera.

MEZATARA NORA JOATEN ZINIEN? ElixaaBerrixea, parrokidxara, amaiketakomesie domeketan, da goixien estait seorduten be ote san, baiña jeneralienamaiketakora. Se domeketan ermittetanmesie es, emen da komentuen.

ETA DOMEKETAN? Sei tt’erdidxetakomesaa goixien, oiñ eskondute gero bemotorra erosi neban, da tia ekarteneban larogeta urtikiñ sei tt’erdidxetakomesetaa. ETA BESTE MEZARIK EGOTEN ZAN?Sei tt’erdidxetakue da amarretakue.Amarretakue lutue dekenak da illekuek-eta.

Goixien goixa barres, da jute giñensei tterdidxetan ote san mesi lenengue,illunetan, goixien neguen illun, da etxeraatzera be illunetan. Da baserrittik araxe

AUZOETAKOAK ELEIZARA NOZ JOATEN ZINIEN?Gero, eleizara joaten ginan maiatzean,maiatzeko lorak egiten, lehenengo dotri-nara eta gero maiatzeko lorak. Gerourrian, errosarioko hila zelan zan, balehenengo dotrinara eta gero errosario-ra. Eta urte bitartean, bezperak esatenjakon. Izaten zan lehenengo dotrinea etagero errosario bat errezetan zan eleizan.ZE ORDUTAN JOATEN ZINIEN MEZATARA? Meza-tara goizean, sei eta erdietako mezataradomeketan. Meza ostean etxera etabeharrera!

ETA ZUEK MEZATARA NORA? Baten bat hil-ten zanean hona (parrokiara), osteanAndikonara. Errosariora be hara, lasto-ak eroan goruntz, eta gero lastoak isiotueta goitik behera koadrilan, hamar-hogeigazte, inguru guztietakoak han goitikbehera.

MEZATARA NORA JOATEN ZINIEN? EleizaraBerrizera, parrokiara, hamaiketakomezea domeketan, eta goizean ez dakitze ordutan be egoten zan, baina jenera-lean hamaiketakora. Ze domeketanermitetan mezea ez, hemen eta komen-tuan.

ETA DOMEKETAN? Sei eta erdietakomezara goizean. Ezkondu eta gero bemotorra erosi neban, eta izekoa ekartenneban larogeta urterekin sei eta erdieta-ko mezatara. ETA BESTE MEZARIK EGOTEN

ZAN? Sei eta erdietakoa eta hamarreta-koa. Hamarretakoa lutua daukienak etahilekoak-eta.

Goizean goiz, barriz, sei eta erdietanegoten zan mezea lehenengoa, eta joa-ten ginan ilunetan, goizean neguan ilun,eta etxera atzera be ilunetan. Baserritik

25

Page 26: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

lenengo, gero ganadun jatie-da eitteko.Oiñ gasteridxe gutxi ikusten da elixan,dana ule suridxe, abadie be ule suridxe...Amen abade faltie bertan dau oiñ, daondo bixi die abadiek e! Are bere eukikodittue eurenak baia dano moduen.

Eta mesa nausitten ogidxe emote san,makiña bat partidu dot! ETA OGI HORI NORI

EMOTEN JAKON? Danai, pastikum ixetesan ori, oiñ e selan da, bakie, orduengero suk artze sendun domeketan ogi-dxe ta sera, selan san..., bakotxa berari,elixan euen danari. Amarreko mesetanixete san.

ZUEN UME ALDIKO ABADEA NOR ZAN? DonIsidro, gero beste batzuk. ETA ANDIKOAN

BE BERAK? Bai, bertan bisi san, Ubidekuesan. ETA ZE EGUNETAN EGOAN MEZEA? Egune-ro, sortziretan. ETA ZEUEK EGUNERO JOATEN

ZINIEN? Es, illen leleko barikuen, asagraue san, eta domeketan. Domeke-tan bi emote sittun, bat emongo ban sas-piretan da bestie bedatzidxek-ero. Daerresaidxue, erresaidxura juan da gerodotriñera jun saitte. Ta funeralak eta pri-mera komuniñue parrokidxan.

Mesetara derrigor, da mesetaa espa-sittesan juten da peseta bat erutenesposun elixara... Jun bi san derrigormesetaa, baiña mutualidadie edo esta-kit ser san, Mari Tere Aranoa egote sanan olako koaderno batas da an apunte-ta ban, estai nor una peseta, estai nortres pesetas, olan ipintte ben. Gurebasendun etxeti urtetie, lelengo erresa-ridxora, mesetara goixien, goixeko sor-tziretako mesetara, ta nire aistie nau-sidxena goixeko seiretako, armosaubarik, baraurik, mariau eitte sien, etagero gu sortziretan. Nik pentzet’ot pri-

haraxe lehenengo, gero ganaduen jatea-eta egiteko. Oin gazteria gitxi ikusten daeleizan, dana ule zuria, abadeak be ulezuria. Hemen abade faltea bertan dagooin, eta ondo bizi dira abadeak! Hareekbere eukiko ditue eurenak, baina danonmoduan.

Eta meza nagusitan ogia emoten zan,makina bat partidu dot! ETA OGI HORI NORI

EMOTEN JAKON? Danai, pax tecum izatenzan hori, oin zelan da, bakea. Orduangero zuk hartzen zenduan domeketanogia eta bakotxak berari, eleizan egozandanai. Hamarretako mezatan izaten zan.

ZUEN UME ALDIKO ABADEA NOR ZAN? DonIsidro, gero beste batzuk. ETA ANDIKOAN

BE BERAK? Bai, bertan bizi zan, Ubidekoazan. ETA ZE EGUNETAN EGOAN MEZEA? Egu-nero, zortziretan. ETA ZEUEK EGUNERO JOA-TEN ZINIEN? Ez, hilaren lehenengo bari-kuan, ha sagradua zan, eta domeketan.Domeketan bi emoten zituan, batemongo eban zazpiretan eta besteabederatzietan-edo. Eta errosarioa, erro-sariora joan eta gero dotrinara joan zai-tez. Funeralak eta lehenengo jaunartzeaparrokian.

Mezatara derrigor, eta mezatara ezbazinan joaten eta pezeta bat eroaten ezbazenduan eleizara... Joan behar zanderrigor mezatara, baina mutualidadeaedo ez dakit zer zan, Mari Tere Aranoaegoten zan han holako koaderno bate-gaz eta han apuntetan eban: ez dakit norpezeta bat, ez dakit nor hiru pezeta.Holan ipinten eben. Gura bazenduanetxetik urtetea, lehenengo errosariora,mezatara goizean, goizeko zortziretakomezatara, eta nire ahiztea nagusienagoizeko seiretarako, armozau barik,baraurik, mareau egiten ziran, eta gero

26

Page 27: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

mera komuniñu be goixeko sortziretanei nabala.

Culto y clero pagetan san leena.Etxeik etxe ibiltze gintzesen, umiok biel-tzen ginddusen abadiek dirue batzen.Ordun pesetatxo batzuk ixete sien. Sen-goittea be junde na ni Culto y clerodirue batzen.

Monagiloak

ETA ZU NOZ HASI ZINAN MONAGILO? Ume-tan, geidxa be bai. ETA ZEIN ZAN ZURE EGIN-BEHARRA? Abadiai mesetan lagundu, txili-ñe jo, binajerak eruen, eskue garbitzekoure eruen, da gero altaran bertan, datoketan sanien ardaue erun altarara,abadiai emon da axe botate basan kali-xea da orrexe gausak. Da gero latiñedana ikesi bier ixete gendun, da abadiekesate banai kontestau, ser esate gendunbes baiña... ABADEAGAZ HARTU-EMON ONA

ZEUNKEN? Normalien bai, abadie kontinuosortzi urtien euki naben, da gero il sanda gero iru urtien abade baik egongiñen. NOR ZAN ABADE ORDUAN? Ubidekuesan, don Isidro Ajuria, da gero a il san,da gero etorri san Felix Gallastegi Elo-rridxokue, da arek ei basen urte bi Andi-koan, gero etorri san parrokidxara etaara bieldu ban beste bat, Jose Felix Ispi-zua da axe ixen san egon san askenekoabadie. ETA PARROKIAN ZE ABADE EGOAN?Bost-ero, gure denporan asi don Bisen-te, don Pedro, don Julian, eta beste bat,don Gregorio Arana, ori esan Berriskuebaiñe mesie emen emote ban, Saldibar-ko manikomidxoko abadie suan, amenjote dxuen organue baina parrokidxakoabadie etzan. Gero don Jabier Ocerinetorri suan. Da Andikoan euen don Isi-dro Ajuria bosgarrena, da komentueneuen don Pablo, sei beintzet bai, da

gu zortziretan. Nik pentsetan dot lehe-nengo jaunartzea be goizeko zortziretanegin nebala.

Culto y clero pagetan zan lehenago.Etxerik etxe ibilten gintzazan, umeokbialtzen ginduezan abadeak dirua ba-tzen. Orduan pezetatxo batzuk izatenziran. Zengotitara be joanda nago niCulto y clero dirua batzen.

ETA ZU NOZ HASI ZINAN MONAGILO? Ume-tan, gehiago be bai. ETA ZEIN ZAN ZURE

EGINBEHARRA? Abadeari mezatan lagundu,txilina jo, binajerak eroan, eskuak gar-bitzeko ura eroan, eta gero altaran ber-tan. Toketan zanean, ardaoa eroan alta-rara, abadeari emon eta harexek bota-ten ebazan kalizera eta horreexek gau-zak. Eta gero latina dana ikasi behar iza-ten genduan, abadeak esaten ebanarikontestau, zer esaten genduan be ez bai-na... ABADEAGAZ HARTU-EMON ONA ZEUNKEN?Normalean bai, abadea jarraian zortziurtean euki neban, gero hil zan eta gerohiru urtean abade barik egon ginan. NOR

ZAN ABADE ORDUAN? Ubidekoa zan, don Isi-dro Ajuria. Ha hil zan, eta etorri zanFelix Gallastegi Elorriokoa, eta harekegin ebazan urte bi Andikoan. Gero eto-rri zan parrokiara eta hara bialdu ebanbeste bat, Jose Felix Ispizua eta haxeizan zan egon zan azkeneko abadea. ETA

PARROKIAN ZE ABADE EGOAN? Bost-edo, guredenporan, hasi don Bizente, don Pedro,don Julian, eta beste bat, don GregorioArana. Hori ez zan Berrizkoa bainamezea hemen emoten eban. Zaldibarkozoroetxeko abadea zoan, hemen jotenjoen organoa, baina parrokiako abadeaez zan. Gero don Jabier Ocerin etorrizoan. Eta Andikoan egoan don IsidroAjuria bosgarrena, eta komentuan ego-

27

Page 28: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

organistie Saldiberkue. Saspi be bai,Prieto be or egon suan baiña ori gerua.

Dotrinea

NON IKASTEN ZAN DOTRINEA? Len abadiekemote ban dotriñie, guk Andikoan, daona be (parrokiara) etorte giñen, komu-niñue eitteko ona. Dana jakin bi xetesan erresetan.

ETA SASOI HORRETAN NOR ZAN ABADEA?Saso orretan on sien Berrixen bost edosei abade. Egon sien don Luis, don Ale-jandro, don Esteban, don Felix, donGregorio da komentuen beste bat, Pau-lo. ETA ZE HARTU-EMON EUKITEN ZENDUEN ABA-DEAKAZ? Abadiek e, dotriñara etorri bier,ta dotriñara jute espagiñen ser bat, ola-ko papel bat emote ben, ta espasaraetorten faltie. Da kastigaute, da iguelerrosaridxuen parau an aurrien da belau-niko, esku sabalik.

ETA KATEKESIA EGITEN ZENDUEN? Bai,dotriñie domeka gustietan, domeketanerrosaridxue erresau da dotriñie, dotri-ñie abadiek kantaute da errosaridxueerresau, da mutualidadie. ZER DA MUTUALI-DADEA? Mutualidadie euen orduen, donEstebanek batze eban dirue, da kartillieipini bi dxakiela umiei Caja de ahorro-sak, bakotxak, leku batzutan txakur aun-didxe, beste batzuk erriela, beste batzukerriel bi, ba danen ixenean, da nik ekar-te neban bostena, bost erriel, errielbana, bost erriel, aste gustietan mutuali-dadie pagetan san, kartillie sertzeko. Nikeneban kobrau, gure aistie pai eta nebiepe bai.

ETA DOTRINEA ZENBAT DENPORAN IKASI

BEHAR IZATEN ZENDUEN? Ba dotriñie eskola-

an don Pablo. Sei behintzat bai, etaorganistea Zaldibarkoa. Zazpi be bai,Prieto be hor egon zoan, baina horigeroago.

NON IKASTEN ZAN DOTRINEA? Lehen aba-deak emoten eban dotrinea, guk Andi-koan, eta hona be (parrokiara) etortenginan, komuninoa egiteko hona. Danajakin behar izaten zan errezetan.

ETA SASOI HORRETAN NOR ZAN ABADEA?Sasoi horretan egon ziran Berrizen bostedo sei abade. Egon ziran don Luis, donAlejandro, don Esteban, don Felix, donGregorio eta komentuan beste bat, Pau-lo. ETA ZE HARTU-EMON EUKITEN ZENDUEN ABA-DEAKAZ? Abadeak; dotrinara etorri behar,eta dotrinara joaten ez baginan holakopapel bat emoten eben, eta ez bazaraetorten faltea. Eta kastigauta, igual erro-sarioan parau han aurrean eta belauni-ko, esku zabalik.

ETA KATEKESIA EGITEN ZENDUEN? Bai,dotrinea domeka guztietan. Domeketanerrosarioa errezau eta dotrinea; dotrineaabadeak kantauta, eta errosarioa erre-zau, eta mutualidadea. ZER DA MUTUALIDA-DEA? Mutualidadea egoan orduan, donEstebanek batzen eban dirua, kartilleaipini behar jakela umeai Aurrezki Ku-txan, bakotxak, leku batzuetan txakurhandia, beste batzuk erreala, beste ba-tzuk erreal bi, danen izenean. Nik ekar-ten neban bostena, bost erreal, errealbana, bost erreal. Aste guztietan mutua-lidadea pagetan zan, kartillea zertzeko.Nik ez neban kobrau, gure ahizteak baieta nebeak be bai.

ETA DOTRINEA ZENBAT DENPORAN IKASI

BEHAR IZATEN ZENDUEN? Ba dotrinea, esko-

28

Page 29: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

ra asi gintzesanetik geidxa dotriñie ikes-ten. Bueno, da garixuman mojak betidotriñie erakusten. Da ori manidxoibaeuken ba, komentutik parrokidxaraetorte giñen garixuman egunero e, dagero jun saittes beskaltzen ara Agerrekopuntara! Da gero atzea komenture esko-lara atzaldien.

ETA DOTRINEA ZELAN EGITEN ZENDUEN, EUS-KERAZ EDO ERDERAZ? Euskeras, elixan bai,elixan euskeras dana. Elixan esan eittenerderas, amen es beintzet. Dana, danaeuskeras, komuniñorako be, orasiñueketa dana euskeras.

ORDUAN LEHENENGO ERROSARIOA ERREZE-TAN? Bai, bai. Lauretan egote san, erre-saridxue erreseta ben, baiñe aurretikdotriñie egoten san, iruretatik lauretaradotriñie eukitte ben umiek elixan lelen-go, da gero utzitzen asi sienien abade-txiek, abadetxien. Don Bizenten denpo-ran, arexek ein eban salon parrokialabe, baiñe abadetxien ipini sittuen, beie-tan dotriñak. Da gero esamiña pe eittesittuen, da gero premidxuk pentzaixu,oiñ ipini bier, premidxuk ipintten sittuenor elixpan ser baten... ESAMINAK ZERENAK,DOTRINARI BURUZKOAK? Dotriñienak, esami-nau, parau olan maidxen, abadiek etakatekistak, eta paraten sien eta gero balelengo premidxue ta markesiai eskat’o-tzen. ETA ZE SARI IZATEN ZAN? Ba jugetiekedo olako umientzako gausak. ETA KATE-KISTAK NORTZUK IZATEN ZIRAN? HERRIKO

ANDRAK? Bai Acción Católicakuk jeneral,neskak, neska gastiek.

Eleizako lekuak, sepulturak

ELEIZAN FAMILIA BAKOTXAK APARTEKO

LEKUA EUKAN? Bai, elixan familia bakotxakbere tokidxe, bakotxak noberen sillie,

lara hasi gintzazanetik gehiago dotrineaikasten. Eta Garizuman monjak betidotrinea erakusten. Hori maniaori baeu-kien ba, komentutik parrokiara etortenginan Garizuman egunero, eta gero joanzaitez bazkaltzen hara Agerreko punta-ra! Eta gero atzera komentura eskolaraarratsaldean.

ETA DOTRINEA ZELAN EGITEN ZENDUEN, EUS-KERAZ EDO ERDERAZ? Euskeraz, eleizan bai,eleizan euskeraz dana. Eleizan ez zanegiten erderaz, hemen ez behintzat.Dana, dana euskeraz, jaunartzerako be,orazinoak eta dana euskeraz.

ORDUAN LEHENENGO ERROSARIOA ERREZE-TAN? Bai, bai. Lauretan egoten zan, erro-sarioa errezetan eben, baina aurretikdotrinea egoten zan. Hiruretatik laureta-ra dotrinea eukiten eben umeak eleizanlehenengo, eta gero hutsitzen hasi zira-nean abadetxeak, abadetxean. DonBizenteren denporan, harexek egineban saloi parrokiala be, baina abade-txean ipini zituan, beheetan dotrinak.Eta gero esaminak be egiten zituan, etagero sariak. Pentsaizu, oin ipini behar!Sariak ipinten zituan hor eleizpean zerbaten. ESAMINAK ZERENAK, DOTRINARI BURUZ-KOAK? Dotrinearenak, esaminau, parauholan mahaian, abadeak eta katekistak,eta gero lehenengo saria, eta markesea-ri eskatzen eutsien. ETA ZE SARI IZATEN ZAN?Ba jugeteak edo holako umeentzakogauzak. ETA KATEKISTAK NORTZUK IZATEN

ZIRAN? HERRIKO ANDRAK? Bai Acción Cató-licakoak jeneralean, neskak, neska gaz-teak.

ELEIZAN FAMILIA BAKOTXAK APARTEKO

LEKUA EUKAN? Bai, eleizan familia bako-txak bere tokia. NON EGOTEN ZINIEN ZUEK?

29

Page 30: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

erosi eitte sien. NON EGOTEN ZINIEN ZUEK?Oin pulpittue non dauen? Ba beratxua.Da noberen sillak, noberen inisialak ipi-ñitte. Eta sillak euesan edo jartekuk edobelauniko, bidxetaa ipini leikes. Lelengobelauniko plantau ta olan errespalduas,da gero ari buelta emon da jarri. ETA

DANAK EUKITEN EBEN EUREN SILLEA? Es, gixo-neskuek bankuetan da andraskuek sille-tan, guk bi geunkesan, bata anditxuaueda bestie txikitxuaue. Markesie pe beresillie euken, onek forjakuek silla elegan-tiek eukesan.

BANKURIK BAEGOAN ELEIZAN? Bai, aurre-kaldien, erdittik aurrera gixonak etaandrak silletan eta sepulturetan, bakotxaberien. Sillie ta aurrien sepulturie, kan-delak ipiñitte, dana su artu bierrienDomu Santutan-da. Gero bankuek ipiñisien da paz Christi!

ELEIZAN FAMILIA BAKOTXAK BERE LEKUA

EUKAN? Bai, bakotxak beren sillie euken,noberak erun sillie da bertan itxi. ETA

ZELAKOA ZAN? Orre bajuek, simetzeskobajuok, belauniko edo jesarritte ipintte-ko. Eta ixena eta gusti ganien, ta geroagertu sien orrek altuok. Gurien amamaixete san, se etxe bakotxeti bat ixete sanba, amama beti an. Orre silla bajutxuok,belauniko lelengo ta gero jarteko. Tagure denporan, umiek, eskolako umiek,an pulpittu aspiko bankuen illaran, daantxe sarrandarie.

Oin pulpitua non dagoan? Ba behera-txuago. Eta norberen sillak, norbereninizialak ipinita. Sillak egozan edo jarte-koak edo belauniko, bietara ipini leikez.Lehenengo belauniko plantau eta erres-palduagaz, eta gero hari buelta emoneta jarri. ETA DANAK EUKITEN EBEN EUREN

SILLEA? Ez, gizonezkoak bankuetan etaandrazkoak silletan. Guk bi geunkazan,bata handitxuagoa eta bestea txikitxua-goa. Markeseak be bere sillea eukan,honeek forjakoak, silla eleganteak euka-zan.

BANKURIK BAEGOAN ELEIZAN? Bai, aurre-ko aldean, erditik aurrera gizonak etaandrak silletan eta sepulturetan, bakotxaberean. Sillea eta aurrean sepulturea,kandelak ipinita, dana su hartu beharre-an Domu Santutan-eta. Gero bankuakipini ziran eta bakea!

ELEIZAN FAMILIA BAKOTXAK BERE LEKUA

EUKAN? Bai, bakotxak bere sillea eukan,norberak eroan sillea eta bertan itxi. ETA

ZELAKOA ZAN? Horreek bajuak, zimintzezkobajuok, belauniko edo jesarrita ipinteko,eta izena eta guzti ganean. Gero agertuziran horreek altuok. Gurean amama iza-ten zan, ze etxe bakotxetik bat izaten zan,amama beti han. Horreek silla bajutxuok,belauniko lehenengo eta gero jarteko. Etagure denporan, umeak, eskolako umeak,han pulpitu azpiko bankuan ilaran, etahantxe zerrendarea.

30

Eleizan egiten ziran ekintzak eta eleiz-taldeak

Teatroa eta zinea

ANTZERKIA BE EGITEN ZENDUEN? Bai, gudanetan sartzen giñen. Lengo salonparrokialen komedidxak eitten gendu-san. An siñie be ikusten gendun eta tea-true. Gero eskolie ein san. Neska eta

ANTZERKIA BE EGITEN ZENDUEN? Bai, gudanetan sartzen ginan. Lehengo saloiparrokialean komediak egiten gendu-zan. Han zinea be ikusten genduan etateatroa. Gero eskolea egin zan. Neska

Page 31: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

31

Santa Infanciaren aldeko antzezlana saloi parrokialean, 1960.

Antzezlana komentuan, c. 1937.

Page 32: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

mutil danok alkarras edade diferente-kuek.

ZUEN GAZTE DENPORAN ZINEA BE BAEGOAN

EZTA? Bai. Sinie amentxe asi san, popu-larra san gure denporan, don Estebanabade bat euen, arek ipini eban, mutuesanien, pentzaixu! Emote oskusen selanda ori? Famosuoi, katxabadunoi? Char-lot-eta. Ortxe sakristeridxan emoteoskun. ORDUAN ELEIZAN EMOTEN EBEN? Bai.Da gero saloie i’ebenien, saloien. Geroartu euen onek, Odiaga maixuek, JoseMaria Odiagak, arek eta fonda aurrekoMaria Inesen aittek-eta artu eben, daemote ben domeka gustidxetan. Dagero etorte sien grupuek komedidxakeitten da, geu pe bai erridxen. Ori aba-die itzela san komedidxak-eta prepare-tan da erriko jentie pe, ainbat jente. ETA

GAZTEAK, UMEAK, EDO NORTZUK? Umiek etagastiek. ETA GERO JENTE-AURREAN ANTZEZTEN

ZENDUEZAN? Bai, bai, domeka arratzaldien

eta mutil danok alkarregaz edade dife-rentekoak.

ZUEN GAZTE DENPORAN ZINEA BE BAEGOAN

EZTA? Bai. Zinea hementxe hasi zan,popularra zan gure denporan. Don Este-ban abade bat egoan, harek ipini eban,mutua zanean, pentsaizu! Emoten eus-kuzan, zelan da hori, famosoori, katxa-badunori? Charlot-eta. Hortxe sakristianemoten euskun. ORDUAN ELEIZAN EMOTEN

EBEN? Bai, eta gero saloia egin ebenean,saloian. Gero hartu eban Odiaga mai-suak, Jose Maria Odiagak. Harek etafonda aurreko Maria Inesen aitak-etahartu eben, eta emoten eben domekaguztietan. Gero etorten ziran taldeakkomediak egiten eta, geuk be baiherrian. Hori abadea itzela zan kome-diak-eta preparetan eta herriko jenteakbe, hainbat jente. ETA GAZTEAK, UMEAK, EDO

NORTZUK? Umeak eta gazteak. ETA GERO

JENTE-AURREAN ANTZEZTEN ZENDUEZAN? Bai,

32

Antzerkia kurso amaieran komentuan. Ezkerretik: Eugenia Urizarbarrena, Aurora Agirresakona,Garbiñe Uribe, Rosa Maiztegi, Eusebia Urkia, Elena Basagutxibeaskoa, Rosario Ansuategi.

Page 33: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

ipintte sien, domeka arratzaldien jeneral,da jente asko etorte san. ETA ORDAINDU

EGIN BEHAR IZATEN ZAN? Bai, bai, beien taki-llak euesan da ordaindu bi xete san.

Salon parrokialen teatrue eitte gen-dun, ta beien euen ofisidxuk ikestekomutillentzako-ta, ofisidxue ikesten juetesien. NORENA ZAN HORI? Parrokidxena. ETA

NOGAZ EGITEN ZENDUEN TEATROA? Guk donEstebanas ensaietan gendun, a ona sanorretako.

Korua

KANTETAN BE BAI? Koruen bai, bueno,umiekin kanteta neban mesie. Orduenlatin kantetan san da. ETA UMEAK LATIN NON

IKASTEN EBEN, ESKOLAN? Ke ba, ortxe eki-ñes, da kantorie pe selan beti latiñeskantete ben mesie ba ikesi olantxik.Danok olantxik ikesi dou.

bai, domeka arratsaldean ipinten ziran,domeka arratsaldean jeneralean, eta jen-te asko etorten zan. ETA ORDAINDU EGIN

BEHAR IZATEN ZAN? Bai, bai, behean takillakegozan eta ordaindu behar izaten zan.

Saloi parrokialean teatroa egiten gen-duan, eta behean egoan ofizioak ikaste-ko mutilentzako-ta; ofizioa ikasten joa-ten ziran. NORENA ZAN HORI? Parrokiare-na. ETA NOGAZ EGITEN ZENDUEN TEATROA?Guk don Estebanegaz ensaietan gen-duan, ha ona zan horretarako.

KANTETAN BE BAI? Koruan bai, bueno,umeekin kantetan neban mezea, orduanlatin kantetan zan-ta. ETA UMEAK LATIN NON

IKASTEN EBEN, ESKOLAN? Kia, hortxe ekinez,kantoreak be zelan beti latinez kantetaneben mezea ba ikasi holantxik. Danokholantxik ikasi dogu.

33

Behean ezkerretik: Juan Alberdi, (...), Joseba Ariznabarreta, Lejarreta. Goian: Jorge Aldekoa,Felix Urretxa, Antonio Ansoleaga, Jose Arriaga, c. 1931.

Page 34: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

NOZ HASI ZINAN KORUAN? Amairu urteas.Berrixea etorri nintzenien, segiduen,pentza’ixu non egon nitzen da. ETA NORK

IRAKASTEN EUTSUEN? Bueno, solfeue osa-biek. Nik idxe bolumen bi ikesi nabesen,solfeue bastante ikesi naben da baittegregorianue be bai, gregorianue be osa-biek erakutsi osten. Lantzin koskorrekobat artute. ETA NOR ZAN ZURE OSABEA? DonPedro, parrokue. Ni arexeas ogetaseiurte, eskondu arte ortxe bixi nintzen,bueno osabias da aitte ta ama, ta arre-bak. ETA ELEIZAN GREGORIANOA KANTETAN

ZENDUEN? Bai, asko.

Acción Católica

ACCIÓN CATÓLICAN NOR SARTZEN ZAN?Edosein, gure ban gustidxe. ETA ZEIN ZAN

EUREN EGINKIZUNA? Ba katekesisek emon,da erriko pobrientzat-eta paketiek pre-

NOZ HASI ZINAN KORUAN? Hamahiru urte-gaz. Berrizera etorri nintzanean, segi-duan, pentsaizu non egon nintzan. ETA

NORK IRAKASTEN EUTSUEN? Bueno, solfeoaosabeak. Nik ia bolumen bi ikasi neba-zan, solfeoa nahiko ikasi neban eta bai-ta gregorianoa be, gregorianoa be osa-beak erakutsi eustan. Lantzean kosko-rreko bat hartuta. ETA NOR ZAN ZURE OSA-BEA? Don Pedro, parrokoa. Ni harexegazhogeta sei urte, ezkondu arte hortxe bizinintzan, osabeagaz eta aita eta ama, etaarrebak. ETA ELEIZAN GREGORIANOA KANTETAN

ZENDUEN? Bai, asko.

ACCIÓN CATÓLICAN NOR SARTZEN ZAN?Edozein, gura eban guztia. ETA ZEIN ZAN

EUREN EGINKIZUNA? Ba katekesiak emon,eta herriko pobreentzat-eta paketeak

34

Acción Católica taldeko neskak, c. 1962. Zutunik ezkerretik hasita: Herminia Lazpita, MªMertxe Alberdi, Marisa Agirre, Mª Jose Larrarte, Mª Tere Alberdi, Nieves Urien, Pilar Gorrot-xategi. Belauniko: Mª Luisa Aiarzaguena, Begoña Albizuri, Arantza Loizate, Mª Carmen Ful-dain eta Mª Tere Urkia (aurrean).

Page 35: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

parau Gabonetan, Caritasen antzean, dagero ba oixe, elixie garbittu...

ETA ACCIÓN CATÓLICA ZER ZAN? AcciónCatólica giñen gu umetati geidxa, sinttabat ipintte oskuen... ETA ZER EGITEN ZEN-DUEN? Ba, erresau, elkartu, tte HerminiaOrmaisteikue san presidentie ta emoteoskusen an..., ta astero konfesetan.

Errogatibak

Euridxe eitte es ebanien eitte sienerrogatibak, makinatxo bat, iru egun-edo ixete sien, eta elixan eitte sien erro-gatiba esate dxakona, funsiño espesiala.Urtete san parrodidxatik eta Andikoaraoiñes errosaridxue erresetan jute giñenerrogatiba egunien, beste bat komentu-re, ta beste bat san Antoniora. Errogati-bak eitte sien Asentzidxo besperan nai

preparau Gabonetan, Caritasen antze-an, eta gero ba horixe, eleizea garbitu...

ETA ACCIÓN CATÓLICA ZER ZAN? AcciónCatólica ginan gu umetatik gehiago; zin-ta bat ipinten euskuen. ETA ZER EGITEN ZEN-DUEN? Ba, errezau, alkartu. HerminiaHormastegikoa zan presidentea eta emo-ten euskuzan han; eta astero konfesetan.

Euria egiten ez ebanean egiten ziranerrogatibak, makinatxo bat, hiru egun-edo izaten ziran, eta eleizan egiten ziranerrogatiba esaten jakona, funzino espe-ziala. Urteten zan parrokiatik eta Andi-koara oinez errosarioa errezetan joatenginan errogatiba egunean, beste batkomentura, eta beste bat san Antoniora.Errogatibak egiten ziran Asentsio bezpe-

35

Acción Católicakogazteen batzordea,1958. Mª Tere Ara-noa, Rosario Unzue-ta eta Laura Albizuri.

Page 36: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

tte euridxe, edo uridxolak ixen, ori dagausa bat. Ta Andikoan ote san ogidxeta gastaidxe errogatiban ostien, daGaraikuk etorte sien Andikoara taBerriskue pe jute sien egun baten sanFaustora-ero, Komentura-ero, ta iruga-rrenien Andikoara. Eta Garaikue peetorte sien Asentzidxo besperan Andiko-ara, da lena gerra aurretik emote benogidxe ta gastaidxe, ori neuk edxoat ese-tu baie amak-eta batze ben garidxe ogi-dxe eitteko. Ori san gausa bat, ori sunaneuridxe nai euskidxe eiñ, orrek sien edo-ser eskatzeko, Asentzidxo besperakuoi,orrek iru egunok. Baia ortik aparte, fe-txati fuera, igual otubrien, sikete aundi-dxe baeuen ba eitte sien beste errogati-bak, euridxe ein deidxen.

Santuei egindako promesak

SANTUEI PROMESAK? Batzuk bai, Urkiola-rako san Antonioi eta oiñes juen. Malla-betik bajatze san san Antonio besperanortosik andra bat eta urte gustietan jutesan. GAZTEAK BE BAI? Gastik gutxia, gaixo-ren bat-edo pasau eskero eitte ben, bai-ña ostien es.

SANTUEI PROMESAK EGITEN JAKEZAN? Bai.Oiñes, da ortosi pe bai Urkiolara, daKarmengo erropa marroies, seoser pro-metidu te ibiltte sien andrak-eta, fame-lidxe ixen da... marros iguel illebetienedo olan. Ama Doloretakuena be bai,erropa baltzas da, olakoxiek...

JAZKEREA

Mutikoak

Lau bat urte neukasenien, esan eittenprakaik txikitten, gonak erabiltze sien.Da lau urtas akordate nas txoridxek

ran nahi ta euria, edo uriolak izan, horida gauza bat. Andikoan egoten zan ogiaeta gaztaia errogatibaren ostean, etaGaraikoak etorten ziran Andikoara etaBerrizkoak be joaten ziran egun batensan Faustora-edo, Komentura-edo, etahirugarrenean Andikoara. Garaikoak beetorten ziran Asentsio bezperan Andiko-ara, eta lehenago gerra aurretik emoteneben ogia eta gaztaia. Hori neuk ez joatezagutu baina amak-eta batzen ebengaria ogia egiteko. Hori zan gauza bat,hori zonan euria nahi eguzkia egin,horreek ziran edozer eskatzeko, Asen-tsio bezperakoori, horreek hiru egunok.Baina hortik aparte, fetxatik fuera, igualurrian, sikate handia baegoan, egitenziran beste errogatibak, euria egin daian.

SANTUEI PROMESAK? Batzuk bai, Urkiola-ko san Antoniori eta oinez joan. Malla-biatik bajatzen zan san Antonio bezpe-ran ortozik andra bat eta urte guztietanjoaten zan. GAZTEAK BE BAI? Gazteak gi-txiago, gaixoren bat-edo pasau ezkeroegiten eben, baina ostean ez.

SANTUEI PROMESAK EGITEN JAKEZAN? Bai.Oinez, eta ortozik be bai Urkiolara, etaKarmengo erropa marroiagaz, zeozerprometidu eta ibilten ziran andrak-eta,familia izan eta marroiz igual hilebeteanedo holan. Ama Doloreetakoena be bai,erropa baltzagaz eta, holakoxeak.

Lau bat urte neukazanean, ez zan egi-ten prakarik txikitan, gonak erabiltenziran. Eta lau urtegaz akordetan naz txo-

36

Page 37: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

asustetako keixan aurretik euki nebangonie selan (altzetan neban) espantetakotxoridxek. Ordun gero frakak, orduntxeeitte sien belaunetaraiño bakarrik, tabestea libre. Da prakak mutikuek abertu-rias, isterrak tapaute esta? Da makurtuda isterpie sabaldu, da au aberturi ausabalik, da makurtu eta ein bier sienakiñ, jagi tte, garbi... olantxeik. Kantzon-tzilluek eta orre gerokuek die.

Gastetan bruse da onaiñoko prakak,eta galtzak, jeneral ardi-lanias etxieneindde, edo bestelan erosi tte... BRUSEA

ZE KOLORETAKOA ZAN? Gris moruko edoasul morukue, ni an Saldibarren muti-kuetan brusekin. ETA ABARKAK? Eukese-nak, edo abarka saarrak... ETA DOMEKETAN

ZELAN JAZTEN ZINIEN? Nik amaordie eukineban Saldibarren da bastante sera sanorretan erropak-eta eitten.

MUTIKOAK PRAKA LUZEAK ZENBAT URTEGAZ

IPINTEN ZENDUEZAN? Lelengo belaun ingu-ruraiño erute sien txikitxuek sienien,beiñ amairu-amalau urte eskero prakalusiek. Amalau urtera arte etzan jasten,orduen desietan praka luseak jasteko,aunque sea belaune tapetako. Ordurar-te praka motzak. Da gero maonesko,alkondara ta praka maonesko. Da bon-batxuek esate dxakenak, emen gomias-da, olakue pe erute sien.

ETA UMETAN ZE ERROPA ERABILTEN ZEN-DUEN? Bueno, ni neuk esango’tzut txiki-tten, goitti berako brus bat jantzitte, bes-te danok e aidien-da! ETA GERO PRAKA

LUZEAK NOZ IPINTEN ZENDUEZAN? Estaitt, nikamabos bat urterako asiko nitzen frakalusiekiñ, amalau-amabost. Bonbatxue peerute sien, lotute olan. Baiña gastetan,umetan, ori akorduen dekot, selan

riak sustetako, kereizaren aurretik, eukineban gonea zelan (altzetan neban)espantetako txoriak. Orduan prakak egi-ten ziran belaunetaraino bakarrik, etabestea libre. Eta prakak mutikoak aber-tureagaz. Izterrak tapauta, ezta?; makur-tu eta izterpea zabaldu, hau aberturaauzabalik; makurtu eta egin behar ziranakegin, jagi eta, garbi. Holantxik. Kan-tzontziloak eta horreek gerokoak dira.

Gaztetan brusa eta honainoko pra-kak, eta galtzak, jeneralean ardi-lanea-gaz etxean eginda, edo bestelan erosi-ta... BRUSEA ZE KOLORETAKOA ZAN? Grismoduko edo azul modukoa, ni han Zal-dibarren mutikoetan brusekin. ETA ABAR-KAK? Eukazanak, edo abarka zaharrak...ETA DOMEKETAN ZELAN JAZTEN ZINIEN? Nikamaordea euki neban Zaldibarren etabastante zera zan horretan erropak-etaegiten.

MUTIKOAK PRAKA LUZEAK ZENBAT URTEGAZ

IPINTEN ZENDUEZAN? Lehenengo belauningururaino eroaten ziran txikitxuak zira-nean. Behin hamahiru-hamalau urteezkero, praka luzeak. Hamalau urteraarte ez zan jazten, orduan desietan pra-ka luzeak jazteko, belaunak tapetakobesterik ez bada be. Ordura arte prakamotzak. Eta gero mahonezkoak, alkon-dara eta praka mahonezkoak. Eta bon-batxoak esaten jakenak, hemen gomea-gaz-eta, holakoak be eroaten ziran.

ETA UMETAN ZE ERROPA ERABILTEN ZEN-DUEN? Nik neuk esango deutsut, txikitangoitik beherako brusa bat jantzita, bestedanok aidean-ta! ETA GERO PRAKA LUZEAK

NOZ IPINTEN ZENDUEZAN? Ez dakit, ni hama-bost bat urterako hasiko nintzan prakaluzeekin, hamalau-hamabost. Bonbatxo-ak be eroaten ziran, lotuta holan. Bainagaztetan, umetan, hori akorduan dau-

37

Page 38: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

esat’otze ganera, goitti bera sartu bra!Ta ya está. Tunikie, olako seoseresat’otzen.

ETA UME DENPORAN? Mutillek praka mil-rayasak, txapela, da abarketa suridxek...,salau ote sien e! ETA BRUSARIK? Es, niredenporan es, ni sekule be enas ibilli, bai-ña bruse eruten ben. Arkondarie, arkon-dara suridxe, da erraiadune pe bai.

Jaidxetan, Gabonatan-da patxadasjantzitte, mesara eruten gendusen prakaasulek, edo panaskuek, asulek jeneral,da sapatak. Da arkondara be jeneralasule. ETA TXAPELIK? Segun, batzuk sekulebes, ta beste batzuk ostera beti. Eta gerogarrikoa, beti garriko baltza.

Neskatilak

Astebarrun erropa bat, ta domeketa-ko beste bat eukitte ben neskak perka-leskue-edo, al sanik merkiena. Tergalaeldu sanien a bai posa! Erosi telie dagero jostunek eiñ.

UMETAKO ERROPAK? Amantalakas esko-lara ederto, amantala ta erropie iguelakipini da dotore abarka baltzakiñ, elegan-te! Soñekue, ude ta negu soñekuek.ETXEAN EGINDAKOAK? Bai, bueno jostunekeindde.

Abrigotxu eta gabardiña bat eukittebagendun, felices, nik gabardiña reber-siblie neuken bai, da sekule etxata aastu.Sirak siren orrek, asko, oin be olakukbadas baña..., kolore desbardiñek, ba-tzuk karamelo kolorie, bestiek suri-dxauek, batzuk patarrak, beste batzuksuabe-suabiek...

ETA SOINEKOREN BAT-EDO ESTRENETAN ZANE-AN? Edo sapatak-eta, ariñeketan ausora,

kat, zelan esaten eutsien ganera, goitikbehera sartu bra! Tunikea, holako zeo-zer esaten eutsien.

ETA UME DENPORAN? Mutilak praka mila-rraiak, txapela eta abarketa zuriak, sala-du egoten ziran! ETA BRUSARIK? Ez, niredenporan ez; ni sekula be ez naz ibili,baina brusa eroaten eben. Alkondarea,alkondara zuria, eta erraiadunak be bai.

Jaietan, Gabonetan-eta patxadazjantzita, mezara eroaten genduzan prakaazulak, edo panazkoak, azulak jenerale-an, eta zapatak. Eta alkondara be jene-ralean azula. ETA TXAPELIK? Batzuk sekulabe ez, eta beste batzuk ostera beti. Etagero garrikoa, beti garriko baltza.

Astebarruan erropa bat, eta domeke-tako beste bat eukiten eben neskak per-kalezkoa-edo, ahal zanik merkeena. Ter-gala heldu zanean ha bai poza! Erositelea eta gero jostunak egin.

UMETAKO ERROPAK? Amantalakaz esko-lara ederto, amantala eta erropea igua-lak ipini eta dotore abarka baltzakin, ele-gante! Soinekoa, uda eta negu soineko-ak. ETXEAN EGINDAKOAK? Bai, jostunakeginda.

Abrigotxu eta gabardina bat eukitenbagendun, pozik. Nik gabardina erataraeta iruntzitara erabiltekoa neukan bai, etasekula ez jat ahaztu. Zirak ziran horreek,asko, oin be holakoak badagoz baina...,kolore desbardinak, batzuk karamelokolorea, besteak zuriagoak, batzuk pata-rrak, beste batzuk suabe-suabeak...

ETA SOINEKOREN BAT-EDO ESTRENETAN ZANE-AN? Edo zapatak-eta, arineketan auzora,

38

Page 39: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

danai erakusten. Ausuna gustire, erropieerakusten. Aste santu gusti-gustidxetanero sapatak, ero abrigue ero nais lengu-siñena ixen, Aste santuen udebarrikoerropie. Eguen santuen prosesiñorako.

Neska gazteak eta andrak

BURUKO PAINELURIK? Gure denporan es,ama da amama bai. Ori san kostunbrie,domeketan be kendu barik, dotore ipin-tte ben, da olan. Da gure ama sanak, lenerropa dana illune, gausa polittek eittensien e, gonak eta mariñerak-eta elegan-tiek.

ZELAKO ERROPAK ERABILTEN ZIRAN ORDUAN?Oingoxe antzera, nik pentzet’ot atzeragoisela lengo..., ainbeste eskote-ta es,baiñe antzera bat bai. Soiñekue ibiltte

danai erakusten. Auzune guztira, erro-pea erakusten. Aste Santu guzti-guztie-tan edo zapatak, edo abrigua, edo nahizlehengusinena izan, Aste Santuan uda-barriko erropea. Eguen santuan prozesi-norako.

BURUKO PAINELURIK? Gure denporan ez,ama eta amama bai. Hori zan ohiturea,domeketan be kendu barik, dotore ipin-ten eben, eta holan. Gure ama zanak,lehen erropa dana iluna, gauza politakegiten ziran, gonak eta marinerak-etaeleganteak.

ZELAKO ERROPAK ERABILTEN ZIRAN ORDUAN?Oingoxe antzera, nik pentsetan dot atze-ra goazela lehengo..., hainbeste eskote-ta ez, baina antzera bat bai. Soinekoa

39

Olabegoia ahizta, c. 1930.Ezkerretik: Juana, Rosario,Asunción, Ines eta Angela.

Page 40: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

40

Berrizko neska-taldea Gernikan eskursinoan.

Urkiolan eguna pasetan, 1959.

Page 41: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

san asko orduen, prakaik eskendun era-biltten, dana soiñekue. Gonak eta mari-ñera pe bai. Da gero bastante gorakogaltzak eta galtzerdidxek beraua.

Gure amaman erropie, oingoxemorun, erropa motzak, buruko paiñelosurixkie, galtza suridxek belaunerañokoda abarkakiñ.

ANDRA GAZTEAK ZELAN JAZTEN ZINIEN? Oinbaiño elegantia. Oin se pelaje mutillek-eta! Erropa perkala edo euen telakin,baiña ondo. ETA ERROPAK ETXEAN JOSITAKO-AK? Es modistiek einddekuek, jostunek,etxien jakitte banak bai... ETA AZPIKOGO-NARIK? Bai, aspikogonie beti, umetan bebai. Lenau danak aspikogonie. Gutxieukitte genduen baiña dotore.

ETA ANDRA NAGUSIAK? Buruko pañelue.Ta lusie gonak e! Beti nik amama esau-tu’ot beraiñoko gonakiñ. GALTZAK ETXEAN

EGINDAKOAK ZIRAN? Bai sarritten bai, ardi-lanias.

Barruko erropak

BARRUKO ERROPAK? Negureko, barrukokamisetak josten nebasan, neuk eittennittuen, puntuen orrotzakiñ, eta gantzi-lluen puñuetan erremataute. Jersie pebai.

ETA BARRUKO ERROPAK? Algodoiskuek.Baiña gure aittittek eta orrek, kantzon-tzillori pes ta andrak prakaik pes, kuleroipes. Gero gure aittek eta amak bai.

ETA NESKAK KULEROAK? Neskak betiesautu dot kulerue, bai amamak da baiamak bera pe, lusiek. Baña guretakogure amak arkondara sar baten lepuas

ibilten zan asko orduan, prakarik ez gen-duan erabilten, dana soinekoa. Gonaketa marinerak be bai. Eta gero nahikogorako galtzak eta galtzerdiak beherago.

Gure amamaren erropea, oingoxemoduan, erropa motzak, buruko paineluzurizkea, galtza zuriak belaunerainokoeta abarkakin.

ANDRA GAZTEAK ZELAN JAZTEN ZINIEN? Oinbaino eleganteago. Oin ze pelaje muti-lak-eta! Erropa perkala edo egoan tela-kin, baina ondo. ETA ERROPAK ETXEAN JOSI-TAKOAK? Ez modisteak egindakoak, jostu-nak, etxean jakiten ebanak bai. ETA AZPI-KOGONARIK? Bai, azpikogonea beti, ume-tan be bai. Lehenago danak azpikogo-nea. Gutxi eukiten genduan baina do-tore.

ETA ANDRA NAGUSIAK? Buruko painelua.Eta luzeak gonak! Beti nik amama eza-gutu dot beherainoko gonakin. GALTZAK

ETXEAN EGINDAKOAK ZIRAN? Bai, sarritanbai, ardi-laneagaz.

BARRUKO ERROPAK? Negurako, barrukokamisetak josten nebazan, neuk egitennituan, puntuen orratzekin, eta gantxilo-an eskuturretan errematauta. Jerseak bebai.

ETA BARRUKO ERROPAK? Algodoizkoak.Baina gure aititak eta horreek, kantzon-tzilorik be ez eta andrak prakarik be ez,kulerorik be ez. Gero gure aitak etaamak bai.

ETA NESKAK KULEROAK? Neskak beti eza-gutu dot kuleroa, bai amamak eta baiamak berak be, luzeak. Baina guretakogure amak alkondara zahar baten lepoa-

41

Page 42: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

be igual kulerue, gerridxen beren goma-txue ipini tte puntillie baeuken, puntillieeskiñatxuan, da bestela puntillai parikbaña kulerue beti. Gu kuleroi parik eska-ra iñora ibilli.

BARRUKO ERROPAK? Barruko erropakorduen telaskuek ixete sien, Gloriak jos-te euskusen guri, kulerue eta kamisetie.Tela perkala eta bordautxue, eta gantxi-lluas errematetxu bat eitte euskun. Tela,perkala edo perlise ixete san. Kuleroak-eta gerua ostingu pe bai. Galtzerdiak-etaasko etxien einddekuek, erosikue pe bai.Eta aspikogonie beti, buenooo, ikusi ei-tte sala trasparente-edo, aspikogoniebeti, eta kankana be bai ondo plantxau-te erute sien domeketan.

gaz be igual kuleroa, garrian berengomatxua ipini eta puntilea baeukan,puntilea eskinatxuan, eta bestela punti-llarik barik, baina kuleroa beti. Gu kule-rorik barik ez gara inora ibili.

BARRUKO ERROPAK? Barruko erropakorduan telazkoak izaten ziran, Gloriakjosten euskuzan guri, kuleroak eta kami-setea. Tela perkala eta bordautxua, etagantxilloagaz errematetxu bat egiteneuskun. Tela, perkala edo perliza izatenzan. Kuleroak-eta geroago osteangoakbe bai. Galtzerdiak-eta asko etxean egin-dakoak, erosikoak be bai. Eta azpikogo-nea beti, buenooo, ikusi egiten zalatransparente-edo, azpikogonea beti, etakankana be bai, ondo plantxauta eroa-ten ziran domeketan.

42

Cirilo Uribe eta Lina Usabel, mende hasie-ran.

Berriztarrak Donostian, c. 1915. Zutunikezkerretik: Tomas Egia, Castor Bastida, JoseLanda. Jesarrita: Garitaonandia eta VictorMaortua.

Page 43: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

43

Manuela Gangoita, Arnaia Baserrikoa. XX.mendeko hasieran.

Ursula, Jose eta Encarna Olabegoia. XX.mendeko hasieran.

Santi Mocola eta Ignacio Bastida, 1938. Jacoba Dominica Besoitaguena, c. 1925.

Page 44: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

Gizonak

ZELAN JAZTEN ZINIEN ORDUAN? Jantzi,ordun ba ointxe antzera. Oin baiño erro-pa fuertiauek, gogorrauek, prakak-eta..., tela gogorrak, arek telak agunteteben. Oingo telak estie... Udan milralla-sa, da maoneskue be bai. ETA TXAPELA?Len bai, gure aittek-eta bai.

Oinetakoak

Orduen abarkak, eta abarketa pe bai.Ondiño lengo abarka pe bixi die gurien.ETA NORK EGITEN EBAZAN ABARKAK? Abarkakerositte, dendan erosittekuek. Eta dan-tzariek ixete sienien, bakixu dantzaridxe-nak diferentiek sien.

ETA OINETAKOAK? Abarketak udan bañaneguen abarkak. Jaidxegunien sapatak,Domu Santu egunien edo Paskuetan,ostantzien erromeridxera abarkakiñ edoabarketakin jute giñen.

Gu ona dantzara etorte giñenien, orOrmastein kanbidxetan gendusen abar-kak, sarrak an itxi ta ipiñi dotoriek etaplasara. ETA ZE OINETAKO ERABILTEN ZEN-DUEN? Abarketie, udan abarketie edosapatillie, eta erromeridxara denporaonien abarketakin.

ORDUAN ZAPATARIK ERABILTEN ZENDUEN?Sapatak? Bai, baiña eskontzeko be,eskontzen jun nitzenien bide txarra eukigiñun kamiñora, da sapata sarrak jan-tzitte, da eskuetan eskontzeko sapatakinjun nitxen. Oin kamiñue dekou etxeondoraiño, baiña orduen eseuen kami-ñoik. Da olantxik jun bier.

Abarkak lustreu egunero da Eibarreraerute sien abarkak, beittu, galtza suri-dxek, etxiñ eskun indde galtzak, asto

ZELAN JAZTEN ZINIEN ORDUAN? Jantzi,orduan ba ointxe antzera. Oin baino erro-pa fuerteagoak, gogorragoak, prakak-eta, tela gogorrak, hareek telak aguante-tan eben. Oingo telak ez dira... Udanmilarraia, eta mahonezkoa be bai. ETA

TXAPELA? Lehen bai, gure aitak-eta bai.

Orduan abarkak, eta abarketak bebai. Oindino lehengo abarkak be bizidira gurean. ETA NORK EGITEN EBAZAN ABAR-KAK? Abarkak erosita, dendan erositako-ak. Eta dantzariak izaten ziranean, bada-kizu, dantzarienak diferenteak ziran.

ETA OINETAKOAK? Abarketak udan bainaneguan abarkak. Jaiegunean zapatak,Domu Santu egunean edo Pazkoetan,osterantzean erromeriara abarkakin edoabarketakin joaten ginan.

Gu hona dantzara etorten ginanean,hor Hormastegin kanbietan genduzanabarkak, zaharrak han itxi eta ipini doto-reak eta plazara. ETA ZE OINETAKO ERABILTEN

ZENDUEN? Abarketea, udan abarketea edozapatillea, eta erromeriara denpora one-an abarketakin.

ORDUAN ZAPATARIK ERABILTEN ZENDUEN?Zapatak? Bai, baina ezkontzeko be, ez-kontzen joan nintzanean bide txarra eukigenduan kaminora, eta zapata zaharrakjantzita, eta eskuetan ezkontzeko zapa-takin joan nintzan. Oin kaminoa dauka-gu etxe ondoraino, baina orduan ez ego-an kaminorik. Eta holantxik joan behar.

Abarkak lustrau egunero eta Eibarre-ra eroaten ziran abarkak, begitu, galtzazuriak, etxean eskuan eginda galtzak.

44

Page 45: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

ganien be galtzak eitten ibiltten gintze-san da. Da galtzetiñek be eukitte gendu-sen e, domeketako beintzet.

ABARKAK ERABILTEN ZENDUEZAN? Es, abar-kak, por capricho ei’ostasen niri seas,narruas, osaba batek ei’ostasen, baiñeostien abarketak. Eskolara abarketakiñ.Eta euridxe sanien iguel kentzen gendusenda ortosik. ETA ERROMERIARA JOATEKO? Erro-meridxarako gure denporan ya sapatak.

Da ibiltte nau narrusko abarkakiñ, oretxien eitten siena, etxean illeko beidxaikendu narrue, kurau, de eiñ. Eta ixetesan patinaje konpletue! Bero eitte abe-nien bedarra be pixkat siketute egotesan, da orre labana sien, da beti eper-didxas beien, beti aidien. Orduen arekinsarritten arluek, rraaa, aidien, gu muti-kuek ixenda, pixkat aguantau da serienbaiña ankas gora idxe beti.

Euritik babesteko

Eta eskolara jueten giñenien, negueneuridxas es bustiteko sakuas kaputxieeitte san.

EURIA EGITEN EBANEAN? Sakue burutik,txanue eta sakuai da olan be bai, bañaeskolara es. ETA ATERKINIK? Aterkiñe bai.Ordun oin baño edurtze andidxauek ei-tte sittuen, orduen edurtzak...

EURIA ZANEAN ZAKURIK ERABILTEN ZENDUEN?Es, sakue bes, guardasolas-ero, sakuas-ta ibiltte sien baserridxen, ortuen dabasora yoisenak, sakuai sulue-ero iñ...

Eguzkitik babesteko

Orture jueteko, neskak kapelie etamangittoak edo arkondara manga

Asto ganean be galtzak egiten ibiltengintzazan eta. Eta galtzetinak be eukitengenduzan, domeketako behintzat.

ABARKAK ERABILTEN ZENDUEZAN? Ez, abar-kak, kapritxorako egin eustazan nirinarruagaz osaba batek, baina osteanabarketak. Eskolara abarketakin. Etaeuria zanean igual kentzen genduzan etaortozik. ETA ERROMERIARA JOATEKO? Erro-meriarako gure denporan ja zapatak.

Eta ibilita nago narruzko abarkakin, horetxean egiten ziranak. Etxean hilekobehiari kendu narrua, kurau, eta egin. Etaizaten zan patinaje konpletoa! Bero egitenebanean bedarra be pizkat sikatuta egotenzan, eta horreek labanak ziran, eta betieperdiaz behean, beti aidean. Orduanharekin sarritan arloak, rraaa, aidean, gumutikoak izanda, pizkat aguantau etazerean baina hankaz gora ia beti.

Eta eskolara joaten ginanean, neguaneuriagaz ez bustiteko zakuagaz kaputxeaegiten zan.

EURIA EGITEN EBANEAN? Zakua burutik,txanoa eta zakuari eta holan be bai, bai-na eskolara ez. ETA ATERKINIK? Aterkinabai. Orduan oin baino edurtza handiago-ak egiten zituan, orduan edurtzak...

EURIA ZANEAN ZAKURIK ERABILTEN ZENDUEN?Ez, zakua be ez, guardasolagaz-edo,zakuagaz-eta ibilten ziran baserrian.Ortuan eta basora joiazanak, zakuarizuloa-edo egin...

Ortura joateko, neskak kapelea etamangitoak edo alkondara manga luzeak,

45

Page 46: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

lusiek, eguskirik es artzeko, koloreik esartzeko, bestelan aldeana esate eus-kuen. Eta kapelie beruaitti be bai.

ETA EGUZKITIK BABESTEKO? Gure aurre-kuek, amamak-eta, guk estou ikusi bañaesaten dabe gu baño nausidxauek,soluen kapelie eta mangittuek, garidxeebateko-ta, urretue es eitteko, eutzekberak emote ban pikorra ta, orretarakobai. Baña geuk estou esautu.

Da gari-ebaten da bedarrera ta olan,alkondara manga lusikiñ, nebiena-edo,aittenas-edo, baltzittu es eitteko.

Orrazkerea

ORRAZTEN PELUKERIARA JOATEN ZINEN? Baipermanentie eitten bai. Txikitten etxienebai, ta mutillei aittek ebate otzen, maki-ñie euken aittek ebatekue.

Ba, lena ondak sien moda, ni gastienitzenien, da olan ondie eiñ, da olan el-tze san gausa batzuk ipini, abioiekesat’otzesan, da... Kresen pelukerieeuen Berrixen, pelukera bat. Da perma-nentie eitten arexena jute gintzesan.

Ba, neskai ulie etxien amak. Gixonaksarridxau barberuana, edo etxea be bai,gure aitteri etorte yakon. Baiña ostienbakotxa berak...

Niri tirabusoiek eitte ostasen amak,ule luse neuken da tenasatxu batzuk eue-san da batu. Aal sanas baña dotore ibil-tze gintzesan.

Kutunak

JENTE NAGUSIAK KUTUNIK ERABILTEN EBAN?Bai, san Blasetan-eta artze sien, ta beste

eguzkirik ez hartzeko, kolorerik ez har-tzeko, bestelan aldeana esaten euskuen.Eta kapelea beroagaitik be bai.

ETA EGUZKITIK BABESTEKO? Gure aurreko-ak, amamak-eta, guk ez dogu ikusi bainaesaten dabe gu baino nagusiagoak, solo-an kapelea eta mangitoak, garia ebagi-teko-ta, urratua ez egiteko, hautsakberak emoten eban pikorra eta, horreta-rako bai. Baina geuk ez dogu ezagutu.

Eta gari-ebagiten eta bedarrera eta ho-lan, alkondara manga luzekin, nebeena-edo, aitanagaz-edo, baltzitu ez egiteko.

ORRAZTEN PELUKERIARA JOATEN ZINEN?Bai, permanentea egiten bai. Txikitanetxean ebagi, eta mutilei aitak ebagiteneutsen, makinea eukan aitak ebagitekoa.

Ba, lehenago ondak ziran moda, nigaztea nintzanean, eta holan ondeaegin, eta holan heltzen zan gauza batzukipini, abioiak esaten eutseen, eta... Kre-sen pelukerea egoan Berrizen, pelukerabat. Eta permanentea egiten harexenerajoaten gintzazan.

Ba, neskai ulea etxean amak. Gizo-nak sarriago barberuagana, edo etxerabe bai, gure aitari etorten jakon. Bainaostean bakotxa berak...

Niri tirabuzoiak egiten eustazanamak, ule luzea neukan eta tenazatxubatzuk egozan, eta batu. Ahal zanagaz,baina dotore ibilten gintzazan.

JENTE NAGUSIAK KUTUNIK ERABILTEN EBAN?Bai, san Blasetan-eta hartzen ziran, eta

46

Page 47: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

batzu pe ote sien, bedeinketute sertzesien, oiñ askok katie eruten dabenmoruen, ba axe. Begiskue es eitteko ixe-te san, ori esate ben.

GAIXOTASUNAK

Umeen gaixotasunak

ORDUAN UMEAK ZELAKO GAIXOTASUNAK

EUKITEN EBEZAN? Orduen san meningitisasko, ori san orduko gaixue. Ni Saldiba-rren neuela, ume bi etxe batetik enterrausien meningitiseas. Orduen iru-lau il sienSaldibarren. Da elgorridxe be asko, daburutik berakue ta estomagotik eta olaniltten sien... Ta gero dixipulak, dana ola-ko kostrak urten arpeidxen.

Leengo umiek garrotillue eukitte ben,oin garrotillurik esta entzuten, anjiñenantzekuek baiña txarrague, derrepenteiltte sien iguel. Medikamentue ekarriorduko iguel ill. Neu be bai iru-lau bider,da medikuek enabala urten bier bisiriketa bisirik urten ein nas. ETA ZER ZAN HORI?Itto eitte sien eta jakin bes ser san.

Gure anaitxuek kurruku-estule eukiban, da gero emo’tzan meningitis-ero.Egun batien ondo, bestien txarto ta ill.

ORDUKO UMEAK ZE GAIXOTASUN EUKITEN

EBEN? Kalenturie deko ta antxe, bixi bidabena bixi ttte... Neuri be aista ba pe ilyatan da... orittu in san da..., oiñ olakobat pasate dxatzu da urteten su Krusese-tara ariñeketan da... salba itten saittue.Baiñe orduen ill, da akabo! Disgustuegalanta etxien. ZENBAT URTEGAZ HIL ZAN?Ba nik amar bat urte neukesela-ero il

beste batzuk be egoten ziran, bedeinka-tuta zertzen ziran. Oin askok katea ero-aten daben moduan, ba haxe. Begizkoaez egiteko izaten zan, hori esaten eben.

ORDUAN UMEAK ZELAKO GAIXOTASUNAK

EUKITEN EBEZAN? Orduan zan meningitisasko, hori zan orduko gaixoa. Ni Zaldi-barren nengoala, ume bi etxe batetikenterrau ziran meningitisagaz. Orduanhiru-lau hil ziran Zaldibarren. Eta elgo-rria be asko, eta burutik beherakoa etaestomagotik eta holan hilten ziran. Etagero isipulak, dana holako kostrak urtenarpegian.

Lehengo umeak garrotiloa eukiteneben, oin garrotilorik ez da entzuten.Anjinen antzekoak baina txarragoa, ber-bertan hilten ziran igual. Medikamentuaekarri orduko igual hil. Neu be bai hiru-lau bider, eta medikuak ez nebala urtenbehar bizirik eta bizirik urten egin naz.ETA ZER ZAN HORI? Ito egiten ziran eta jakinbe ez zer zan.

Gure anaitxuak kukurruku-eztula eukieban, eta gero emon eutsan meningitis-edo. Egun batean ondo, bestean txartoeta hil.

ORDUKO UMEAK ZE GAIXOTASUN EUKITEN

EBEN? Kalenturea dauka ta hantxe, bizibehar dabenak bizi-ta. Neuri be ahiztabat be hil jatan, horitu egin zan eta...Oin holako bat pasetan jatzu eta urtetendozu Gurutzetara arineketan eta salbauegiten zaitue. Baina orduan hil, eta aka-bo! Disgustua galanta etxean. ZENBAT

URTEGAZ HIL ZAN? Ba nik hamar bat urte

47

Page 48: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

san, da bakixu selako disgustue! Bixiikpor milagros!

Txikitten asala pustu yaten apur bat,ta amak esa’osten: —Ori legana da—.Da aittek batzen dabenien esnie, kikerabaten artu, ta oera sartze sarenien ben-tanan kanpotik ipini, a kikerie esnias, dagero bidxer goidxien axeas igurtzi. Tabetirako kendu yaten.

Hagineko minak

HAGINEKO MINA EGOANEAN ZER EGITEN ZAN?Aguantau! Aspiriñie asi sanien, aspiriñieartu. Batzu koñaka be bai. Agiñekomiñas ni asko paseta na.

Agiñeko miñentzako iguel askorieemen ipini, otza, agiñe dauen lekuen,ero sulue badeko guatias biñagrie edokoñaka, ero pattarra, antxe sartu, alkolabe bai.

Osabedarrak

BEDARRIK ERABILTEN ZENDUEN GAIXOTASU-NAK SENDATZEKO? Oin bai, berbena-beda-rra. ZERTARAKO? Sinusitisendako be bai.Da katarrue badekosu, petxureko be bai,ona die. Ointxe datos landarak, berde-berdiak.

Ta katarro dauenien gure amak niri,lepuen emote ostasan asunekas, meka-guen... Ta katarro dauenien erremue bebai, erremue egosi ta aren ure be bai, taereiñotzien ure, erateko be bai, ta gerolurrune artzeko be bai. Amar klasetaraeitte san...

Berroidxen ure be bai, lora batzuk,lora asultzuekas, estomagureko. Egositte mansanillien moruen egosi ta gero

neukazala-edo hil zan, eta badakizu zela-ko disgustua! Bizirik justu-justu!

Txikitan azala puztu jatan apur bat,eta amak esan eustan: —Hori leganada—. Eta aitak batzen dauenean esnea,kikera baten hartu, eta ohera sartzenzaranean bentanan kanpotik ipini hakikerea esneagaz, eta gero bihar goizeanhaxegaz igurtzi. Eta betirako kendujatan.

HAGINEKO MINA EGOANEAN ZER EGITEN ZAN?Aguantau! Aspirinea hasi zanean, aspiri-nea hartu. Batzuk koñaka be bai. Hagi-neko minagaz ni asko pasauta nago.

Hagineko minarentzako igual azko-rea hemen ipini, hotza, hagina dagoanlekuan. Edo zuloa badauka, guateagazbinagrea edo koñaka, edo pattarra,hantxe sartu; alkohola be bai.

BEDARRIK ERABILTEN ZENDUEN GAIXOTASU-NAK SENDATZEKO? Oin bai, berbena-beda-rra. ZERTARAKO? Sinusitisendako be bai.Eta katarroa badaukazu, bularrerako bebai, onak dira. Ointxe datoz landarak,berde-berdeak.

Eta katarroa dagoanean gure amakniri, lepoan emoten eustazan asunakaz,mekaguen! Eta katarroa dagoaneanerramua be bai, erramua egosi eta harenura be bai. Eta ereinotzaren ura, edate-ko be bai, eta gero lurruna hartzeko bebai. Hamar klasetara egiten zan.

Berroen ura be bai, lora batzuk, loraazultxuakaz, estomagorako. Egosi, man-zanilearen moduan egosi, eta gero ura

48

Page 49: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez

ure artu. Ta boskotxa beste bat, lorieemoten dau ori-oridxe, da eukitten dau alorie urten orduko granotxue eukitteban, da eukitte ban gustu bet txarrauearek! Ta aren ure be erate san. ZERTARA-KO? Ba katarrue-ero, ordun ba...

Suge-bedarrak es ikututeko, se orrekalusinojenue dies, es ikutu orre suge-bedarra dies eta! Bola gorritxo batzudekos, da sapuena be bai. Lena ote sienandrak santietuek-eta eitte besanak, ola-koxe erreso batzu bota, enorra kentzenda, ta estai ser eitte ben be. DominikaBatarritteku pe eitte dxoan, santiritue, taenorra kendu... Da gero euesan kuran-deruek, bati Dotor Marañón ipiñi eutzenmotie Berrixen, da Naparrun geidxa,emen baiño doble.

Beste erremedio batzuk

ASTOAREN ESNEA EDATEA EZAGUTU DOZUE?Astuen esnie ona san. ZERTARAKO? Origeixue sanetako ixete san. Estait se gai-xo ixete san baiñe, Otolako andra sarra,neu yekat ikusitte asto eme bi artu Eibe-rren da sertzen, esnie batzen. Da nikentzunde dekat oillon korotzak egosi ttearen ure be bai, egosi uretan, kolau daaren ure erate bala. Ori lusero egon sangeixoik.

hartu. Eta boskotxa beste bat, loreaemoten dau hori-horia, eta eukiten dauha lorea urten orduko garautxua eukiteneban, eta eukiten eban gustu bat txarra-goa harek! Eta haren ura be edaten zan.ZERTARAKO? Ba katarroa-edo, orduan ba.

Suge-bedarrak ez ikututeko, ze horre-ek aluzinojenoak dira. Ez ikutu horreeksuge-bedarrak dira-eta! Bola gorritxobatzuk daukaz, eta zapoena be bai.Lehenago egoten ziran andrak zantira-tuak-eta egiten ebezanak, holakoxe erre-zu batzuk bota, enorra kentzen da, etaez dakit zer egiten eben be. DominikaBatarritakoak be egiten joan, zantiratua,eta enorra kendu. Eta gero egozankuranderoak, bati Doctor Marañón ipinieutsien motea Berrizen. Eta Nafarroangehiago, hemen baino doble.

ASTOAREN ESNEA EDATEA EZAGUTU DOZUE?Astoaren esnea ona zan. ZERTARAKO?Hori gaixoa sanetako izaten zan. Ezdakit ze gaixo izaten zan baina, Otolakoandra zaharra, neuk jaukat ikusita asto-eme bi hartu Eibarren eta zertzen, esneabatzen. Eta nik entzunda daukat oiloenkorotzak egosi eta haren ura be bai,egosi uretan, irazi eta haren ura edatenebala. Hori luzaro egon zan gaixorik.

49

Page 50: III ETXEKOAK ETA ETXEKO OHITURAK - Berriz · bizi diranak eta familiaren gunerik intimoena adierazoten ditu aldi berean. Familia eta senidetasuna Familia zirkulu zentrokidetan lez