Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David...

12
URIBE KOSTAKO KIROL ALDIZKARIA 6 ZENBAKIA · 2008KO IRAILA EBE 5 Euskal Bodyboard Eskola, duela hiru urte sortu zuten Sopelanako zenbait gaztek, bodyboarda indartzeko asmoarekin. ASIER ETA EDUARDO 6-7 Berangoko Txirrindulari Elkarteko Asier Hidalgoren eta Eduardo Aguinacoren helburua ongi pasatzea da. UNAI BASURKO VENDEE GLOBE-N LEHIATZEKO PRESTATZEN ARI DA, MUNDUARI BIRA, BAKARKA ETA GELDITU GABE ANDONI SANTIAGO 10 Arrautzaldeon futbol taldea sortu zenetik Andoni aldi berean jokalaria, presidentea, idazkaria eta entrenatzailea izan da. Haize Alde Haize Alde

Transcript of Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David...

Page 1: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

URIBE KOSTAKO KIROL ALDIZKARIA 6 ZENBAKIA · 2008KO IRAILA

EBE 5Euskal Bodyboard Eskola, duela hiruurte sortu zuten Sopelanako zenbaitgaztek, bodyboarda indartzeko asmoarekin.

ASIER ETA EDUARDO 6-7Berangoko Txirrindulari ElkartekoAsier Hidalgoren eta EduardoAguinacoren helburua ongi pasatzea da.

UNAI BASURKO VENDEE GLOBE-N LEHIATZEKO PRESTATZEN ARI DA,MUNDUARI BIRA, BAKARKA ETA GELDITU GABE

ANDONI SANTIAGO 10Arrautzaldeon futbol taldea sortu zenetik Andoni aldi berean jokalaria,presidentea, idazkaria eta entrenatzailea izan da.

Haize AldeHaize Alde

Page 2: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

UNAI BASURKO DE MIGUEL

ERRONKA BERRIA DU PORTUGALETEKO ITSAS-GIZONAK, DAGOENLEHIAKETARIK GOGORRENA: VENDEE-GLOBE, MUNDUARI BIRABAKARKA, GELDIALDIRIK ETA LAGUNTZARIK GABE

ITSAS - GIZONA

Vendée Globe lehiaketak Velux 5 Oceansbira baino baldintza gogorragoak ditu.Zeintzuk?Hori ez da horrela, baldintza ber-berak ditu.Ezberdintasun bakarra geldialdirik ez izateandatza, beraz denboraz luzeagoa da eta zerbaitapurtuz gero ez dago konpontzeko aukerarik.Itsasoa eta haizea ber-berak dira, eta ibilbideaere bai.

Arazo teknikoren bat baduzu, zer gerta-tzen da, adibidez portu batera joaterabehartuta bazaude? Aingura edozein tokitan jaurti daitekeela dioarauak, konponketak edozein tokitan egin dai-tezke, beti ere norberak egiten baditu, kanpokolaguntzarik gabe.

Zure lehen bira izan zen Velux, eta amai-tzea zen helburua. Hirugarren amaituzenuen. Orain helburu handiagoak al ditu-zu?Orain bertan nire erronka nagusia Pakea

Bizkaia eta biok Vendée Globe-n irteerara iris-tea da. Abiatzen garenean amaitzea izango dahelburua, ez da gutxi eta. Hortik aurrera iristenden guztia, ongietorri.

Estropada hontarako laguntza handia jasodu Pakea Bizkaia egitasmoak, zenbaitmilioiko aurrekontuarekin, batik batBizkaiko Foru Aldundiak jarria.Erantzukizun handiagoa al da hori? Nire lan egiteko modua beti izan da babestunautenekin arduratsua. Vendee Globe egitas-moko zati garrantzitsua da Bizkaiko ForuAldundia, baina aurrekontua ixteko laneanjarraitzen dugu. Ohorea da niretzat munduosoan zehar Bizkaiaren izena eramatea etaEuskadin bela sustatzea.

Berriki, udaberrian Artemis Transat lehia-keta bertan behera utzi zenuen... AgianPakea behar bezala prestatzeko astirikizan ez zenuelako?Artemis Transat egitasmoa hasieratik izan

zen garrantzitsua ontzia behar bezala prestat-zeko, eta horrela izan da. Atlantikoan 4.000 itsas milia egin ditugu, eta hori erabilgarria izanda ontzia prestatzeko. Lehiaketa bertan beherauzteko erabakia ongi pentsatuta hartu nuen,eta egokia izan zela esango nuke, ez zeukalakozentzurik ontzia hondatzeak, gure egitasmonagusia hasi baino lau hilabete lehenago.Baldintzak oso gogorrak ziren. Garrantzi handiagoko asmoek zerikusia izan zuten eraba-ki zail honetan.

Nolakoa izan da udako prestaketa?Ontziko detaile txikienak prestatzeko lanean arigara, nabigazioa seguruagoa izan dadin, azka-rragoa eta, ahal den heinean, erosoagoa.Horregatik ezinbestekoa da ahalik eta kosta-ondoko nabigazio gehien egitea.

Pakea eta zu “adiskide handiak” zinetenVelux-en, orain egonkortutako bikotea alzarete?Egitasmo guztietan atseginena Pakea-Bizkaia

ELKARRIZKETA

2 |UKIROLAK

“Pakea Bizkaia eta biok Vendée Globe-n irteerara iristea espero dut”

Page 3: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

eta biok elkarrekin hazi eta garatzea da, etahori ari gara lortzen. Egun, elkarrekin 70.000itsas-milia baino gehiago nabigatu ditugu,Australian eraiki genuenetik. Adiskidantzazkoharreman hori sendotzen jarraitu nahi dut.

Zeintzu dira ontziari egin dizkiozun alda-keta nagusiak?Elektronika hobea dugu, bela berriak ditugu,lemak, sokak, irudia aldatu dugu. Azken bate-an, ontzi seguruagoa eta azkarragoa egitealortu dugu.

Izango dituzun aurkariei dagokienez ere,lehiaketa gogorragoa da. Zazpi patroiizan zineten Velux-en, eta hogeitik goraizango zarete orain, munduko onenak.Nola ikusten duzu zeure burua hainbesteoilarren artean? Patroi bakoitzak bere helburuak finkatzen ditu,duen esperientziaren eta aurrekontuaren ara-bera, eta aukera guztiek begirune osoa jaso-tzen dute gure artean. Kanpoko laguntzarikonartzen ez duen erregata batean, apurtzen ezduenak amaitzen du. Beti egiten didate harre-ra ona eta lagun ugari dut lehiakideen artean,ikasten jarraitzeko.

Zein da zure ustez faboritoa?Ez da erraza, 10 patroi baitaude irabaztekoaukerekin. Inoiz egin den erregatarik lehiako-rrena izango da, ezbairik gabe. Lagunak ditu-dalako, agian Loick Peyron, Bernard Stammedo Mike Goldwin-ek irabaztea nahinuke...baina denok helmugara iristea da bene-tan nahi dudana.

Kontaiguzu, geldialdirik gabeko erregataizanik, ontzia behar bezala horni-tzeaoso garrantzitsua izango da.Bai, zalantzarik gabe. Jakiak aukeratzea, kon-ponketarako tresnak, jantziak...ontzian gerta

litezkeen arazo guztiei aurre egiteko ezinbeste-koa da hautaketa-lan ona egitea, eta arazoaketorri, etorriko dira.

Zure aurreikuspenen arabera, zenbathilabete egongo zara ontzitik jaitsi gabe?Azkar da zenbaketa zehatza egiteko, baina100 nabigazio-egun inguruan egitea gustatukolitzaidake.

Zenbat janari kilo eramango dituzu?Janari zenbaketak egiterakoan, bada ez bada,behar dena baino askoz ere jaki gehiago era-maten da beti, lehiaketa uste baino gehiagoluzatzen bada, nahikoa izateko. Oso garrantzi-tsua da janari arinak eramatea, energiadunakizatea, zama-arazorik ez sortzea, eta jasangoditugun muturreko tenperaturekin ez galtzekogaitasuna izatea.

Ura?Aurten, ontzian eramango ditugun berrikun-tzen artean ur gazia gezatzeko tresna bat izan-go dugu. Abantaila hau izanda ere, larrialdieta-rako boteilako ura eramango dugu. Bero han-dia egiten duen egunetan 6 litro ere edatenditut egunean.

Zure ibilbidea satelitez jarraitzeko auke-rarik izango al dugu?Bai, atal honetan ere berrikuntzak egin ditugu aurreko egitasmoarekiko.Satelite-bidezko sistema jarri dugu, telefonozhitz egin ahal izateko, eta baita irudiak bidaltzeko ere.

Horrela, komunikabideak eta zaletuak hobetoinformatu ahal izango ditugu. Gainera, egitas-moaren web orrian (www.pakeabizkaia.com)eta erregatako orrian (www.vendeeglobe.org)gertatzen den guztia minutuz-minutu jarraitu daiteke

UKIROLAK |3

NOR DA?Izena: Unai Basurko de MiguelJaioterria: PortugaleteAdina: 35Bizilekua: GetxoLorpenak: 3. sailkatua VELUX 5 OCEANS2006/07, munduari bakarkako itzulia.

BELA puztuta Estimatzen duzun kirolaria:Alberto IñurrategiItsasgizona ez bazina...MendizaleaAmetsa:Vendée Globe amaitzeaZaletasunak:Itsasoarekin eta naturarekinJakia:Erreboiloa parrilanToki bat: PatagoniaBertutea:AdoreaOhitura bat:Ontzia txukun izatea.

Page 4: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

Ur-kirola da piraguismoa, gizakiak ura menpean hartzeko zuen beharre-tik sortua. Horregatik, munduko bazter guztietako gizon-emakumeek era-bili dituzte era bateko edo besteko ontzi txikiak, xumeak baina eraginkor-tasun eta mugikortasun handikoak.

Ontzi arin baten gainean egiten da piraguismoa, beira zuntzezko edoplastikozko piraguetan, edota kevlar edo karbonoz eginikoetan, lehiake-tetarako badira. Arraun edo pala baten bitartez lagun bakar batek, bikedo lauk bultzatutakoak izaten dira. Piragua-ontzi nagusiak honakohauek dira: kayak (K) eta kanoa (C). Kayakean bi aldeetatik arraun egi-ten da bi alde dituen palagaz, eta kanoan, aldiz, alde bakar batetik aldebakarra duen palarekin aritzen dira.

Piraguan hiru kirol ezberdin egin daitezkeela esan daiteke, uraren arabe-ra. Itsasoan, ur lasaietan eta ibaiko ur zakarretan aritu daiteke.

Itsasoko piraguak izaten dira luzeenak, 5 metro ingurukoak, eta zehar-kaldi baterako behar diren tresna guztiak sartzeko gune lehorrak izatendituzte.Ur lasaietako piraguak lehiaketa olinpikoetan erabiltzen dira, lehiake-ta labur eta luzeetarako -200 metrotik 5.000 metroraino- edo maratoie-tarako. Bidasoa, Sella eta Plentziako ibaiak jaisteko ere erabiltzen dira.Azkenik, ur-zakarretarako piraguek gero eta jarraitzaile gehiagodituzte. Badira urte batzuk “rodeo” lehiaketak sortu zirela, ibaiko olatue-tan aritzeko. Plastikozkoak izaten dira piraguok, eta laburragoak, bi metroingurukoak. Ur-zakarretako piraguak slalomean edota erlojuaren kontra-ko lehiaketetan erabiltzen dira. Proba hauetan oztopo batzuk zeharkatubehar izaten dira, ibaian jarritako ateak gainditzearekin batera.

OINARRIZKO EKIPAIAEdozeinentzako moduko kirola da piragua, 8 urtetik aurrerako edonorkegin baitezake. Norberak aukeratzen du zeharkaldi lasaiak egin nahi

dituen edo, aitzitik, abenturazko jaitsiera zirraragarriak atseginago dituen.

Nolanahi ere, oinarrizko segurtasun arauak ez dira inoiz ahaztu behar.Itsasoa atsegin dutenek piraguaren sarbide nagusiarentzako estalkiabeharko dute, piragua ez dadin urez bete. Itsasoan segurtasun-jantziaeta arrauna ere behar dira. Norberaren esku dago ura ateratzeko bonba,segurtasun lokarriak, boltsa lehorrak, edota GPSa eramatea, bidaiarenarabera. Itsasoan eta ibaian, ezinbestekoa da eskimotaia egiten jakitea,hau da, buruz-behera gelditu ondoren ontzia bere jatorriko egoeran jar-tzen jakitea.

LEHEN IKASKETAKPiraguan hasi aurretik lagungarria da ikastaroen bitartez oinarrizkoarauak ezagutzea. Barrika Piragua Taldeak astebeteko ikastaroak eskai-ni ditu udan zehar, 55 euroren truke. Kayakean aritzen, ontzi barrutik uraateratzen eta buruz-behera jartzean ontziari bira ematen irakasten dute,besteak beste.

Hastapen ikastaro hauen helburu nagusia piragua aisialdirako aukerabikaina dela erakustea izaten da, betiere adiskidantzazko irizpideetanoinarrituta, joko garbia, dopingaren kontrako borroka eta indarkeria-ezaardatz dituela, inor baztertu gabe.

Hortik aurrera, atsegin duten guztiek taldean izena eman dezakete, etataldekide guztien laguntzarekin ikasten joateko aukera izango dute,beharrezkoak diren azpiegitura eta tresna guztiak bertan aurkituko dituz-te eta, esperientziadun begirale eta entrenatzaileekin batera.

Barrika Piragua Taldea Larretxe Auzoko 14.zenbakian dago (Plentziaondoan). Argibide gehiago nahi izanez gero deitu 605717152 telefono-ra, begiratu http://barrikapiraguataldea.blogspot.com blogean edo [email protected] postara

PROBA EZAZU

4 |UKIROLAK

denentzat kirol egokiaPiragua,Piraguarekin denetarik egin daiteke:itsasoko uretan zeharkaldi lasai batetik hasi eta ibaiko ur zakarretaraino.

Page 5: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

UKIROLAK |5

EBE, EUSKAL BODYBOARDESKOLA, DUELA HIRU URTESORTU ZUTEN SOPELANAKOZENBAIT GAZTEK, BODYBOARDAINDARTZEKO ASMOAREKIN.

Izan ere, makina bat surf eskola sortzen arizela ohartu ziren baina, aitzitik, bodyboard-ean irakasle espezialisten bidez ikastea askizaila zela. EHSF, Euskal Herriko SurfFederazioaren laguntzarekin, ikastetxeetanikastaro eta hitzaldiak emateari ekin zioten.

Hala ere, kirola sustatzeko biderik zuzenena,jendeak munduko bodybordean onenakzuzenean ikustea zela pentsatu zuten EBE-n.Beraz, munduko txapelketa antolatzeari ekinzioten. Lehen lehiaketa Europa mailakoaizan zen, baina iaztik, munduko kirolari one-nak etorri ohi dira Sopelanara. Abuztuanegin den “Sopelana BBK Pro” txapelketakArriatera hondartzan elkartu ditu Hawai,Australia, Brasil, Portugal, Japonia etaEuskal Herriko espezialistarik onenak,Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinagaeta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak esateak ez du esan nahimaila apalagoa dutenik, Munduko etaEuropako txapeldunak baitaude zerrendahorretan.

Maila guztietako ikastaroak eskaintzen dituEBE-k, hastapenetatik, estiloa finkatzeraino-koak. Bodyboarda lehen aldiz ezagutu nahidutenak izaten dira ikasle gehienak, bainatxapelketetan esku-hartzeko beharrezkoakdiren arau eta bitxikeriak ezagutu nahi dituz-tenek ere EBE-ko irakasleengana jotzen dutemaiz. Nahi duenak, eskuragarri du alokairu-ko materiala ere (taulak, trajea, aletak).

Itsas bazterrean dago eskola, SopelanakoArriatera hondartzan, sorosleen ondoan.Argibide gehiago nahi dutenek informazioguztia www.ebeskola.com web orrian esku-ra dute.

Kirola ezagutzera animatu nahi dute jendeaEBE eskolan. Jendea erakarri eta itsasoarilotzeko gaitasuna duen zaletasuna deladioskue irakasleek, olatu bat hartu eta gai-nean ziztu batean joatea bezalakorik ezomen dagoelako. Adinik eta sexurik ez duenkirola da, 6 urtetik gorako neska-mutil guz-tientzat benetan gomendagarria

KLUB ZONA

EBE, Euskal Bodyboard TaldeaBodyboard-arekin gozatzen espezialistak

Page 6: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

6 |UKIROLAK

IRAGANETIK ETORKIZUNERA

Berangoko Txirrindulari Elkartea zikloturistenelkarte batetik eratorritako talde batek sortuzuen. Duela 6 urte Javier Garciak bere gainhartu zuen elkartearen ardura eta eskolan hain-bat aldaketa egin zituen. Apurka-apurka ikaslekopurua handitzen joan da, egun dituen 63neska-mutilera iritsi arte.

Eduardo Aguinacok urte eta erdi daramaBerangoko Txirrindulari Elkartean irakasle. Bereesanetan, helburu nagusia “haurrek ongi pasa-tzea da, eta horretarako tresna bat besterik ezda txirrindua”. Horregatik, eskolan ahalik etagauza gehien irakasten saiatzen dira “ez txirrin-dularitza bakarrik, bestelako jarduera batzuk ereantolatzen dituzte, hala nola: mendi-irteerak,asteburuetako irteerak edo lehiaketak ikustekoegiten diren txangoak. Lehentasuna elkarrenarteko “feeling” ona bultzatzea izaten da, denoktalde bateratua osatzeko”. Horregatik ezohikoeskola dela esan daiteke. “Gerta daitekeen gau-zarik ederrena, gazteenek miresten dituztenkirolariak elkarte bereko helduenak izatea da”.Bide horretan, kanpaina ikusgarria ari dira egi-ten aurten gaztetxoak. “Kirola albo batean utzi-ta, guretzat lorpen handienetakoa BizkaikoFederazioak eman digun saria izan da, BizkaikoTxirrindularitza eskola bikainena izendatu bai-kaitu” .

KALEAN DAGO TXIRRINDULARITZAIrabaztea ez da elkartearen lehentasuna edohelburu nagusia. Garrantzitsuena gazteak batueta kirola eginez dibertitzea da. Aguinacorenustez “ongien pasatzen dakienak irabazten du”.

Mutil eta neskei zuzendutako mezua da, generokontuetan ere aitzindaria baita BerangokoTxirrindulari Elkartea, %38 neskak izaki.Gainera, neska nerabeen talde bat osatzea duteburuan. “Horrek guztiak laguntzen dizu jarrai-tzen, gero eta neska eta mutil gehiago dagoelaikusteak”.

Asier Hidalgo gaztetxoen mailan hasi berria da.Lehen urtean 4 edo 5 lasterketa baino ez zituenamaitu, baina aurten bikain dabil, lehiaketakamaitzeaz gain, goian ibili da eta. Horrek froga-tzen du ordaina izaten dutela entrenamenduek,orduak eskaintzeak eta egitura bateko kide iza-teak. “Entrenuetan adiskidantzazko harrema-nak sendotzen dira, ez lasterketetan bakarrik.Denok elkarri laguntzen diogu, eta horrelajarraitzen dugu, pozik” dio Asierrek. “Hobetzenari banaiz, ongi pasatzen dudalako izango da,eta hala izan delako beti, duela lau urte hasinintzenetik”.

“Ongi pasatzea irabaztea baino garrantzitsuagoa da”BERANGOKO TXIRRINDULARI ELKARTEA

Asier Hidalgo eta Eduardo Aguinaco BerangokoTxirrindulari Elkarteko bazkideak dira, eta biek diotenez adiskidetasunari esker dirau bizirik txirrindulari elkarte honek.

Page 7: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

UKIROLAK |7

Asierrek etxetik ikusten zituen beti lasterketak,eta horrela erabaki zuen taldean hastea.“Txirrindularitza kalean dago, jendeak ikusi egi-ten gaitu eta eskolara hurbiltzen dira” dioskuEduardok. “Txirrindularitzan atseginen dudanalagun arteko giroa da. Beste kirol batzuetan, fut-bolean kasu, ez dago halakorik” onartzen duHidalgok. “Hobebetzen noan ahala, motibaziohandiagoa dut eta atseginagoa dut kirol hau.Gainera entrenatzailearen, gurasoen, presiden-tearen eta adiskideen laguntza jasotzen dut.Horrela ari naiz lasterketak apurka-apurkaamaitzen”.

ETORKIZUNEKO ERRONKAKHidalgo eta Aguinacok aho batez diote txirrindu-laritzak entrenuetan etengabeko esfortzuaeskatzen duela. “Hala ere ez da sakrifizioa.Urtean zehar bi eta hiru egun entrenatzen ditu-gu astean, eta udan hiru egun” dio Asierrek.Etorkizunari begira, gaztetxo honek bigarrenurteko jubeniletara iritsi nahi du. Hala ere, bereirakasleak etorkizun hobea ikusten dio. “Asierentrenatzaile handia izango da, seguru. Denadauka, bizikleta atsegin du, haurrak ere bai etaongi pasatzen daki”.

Berangoko eskolan duten beste erronka batideia freskoak dituen gazte-jendea lortzea da.Horregatik nerabeak entrenatzaile ikastaroaegitera animatzen ari dira, eskolan profesionalgisa aritu daitezen. Aguinacok dio “eskolanerein genuen ideia hau eta laster uzta jasotzeaespero dugu”. Hidalgok ere gauza bera uste du:“lehiaketak uztean badakit zikloturista izangonaizela, edo entrenatzailea edo agian bi gauzakbatera”.

Berangoko Txirrindulari Elkarteak gazteen arte-ko kirola bultzatu nahi du. “Txirrinduaren onurakdenok ezagutzen ditugu, ez kirol bezala baka-rrik, baita garraiobide egokia delako ere, erabatgarbia. Klubean seguru aritzeko bitartekoakeskaini nahi dizkiegu gazteei. Eskola gehienekirabazleak nahi dituzte, baina irabazi osteaneskola bera galtzen dute”

Adina: 15 urte

BizilekuaBerango

Kluba: Berangoko Txirrindulari Elkartea

Oroitzapen onena:Zornotzako lasterketa,amaitu nuen lehena izanbaitzen.

Adina: 47 urte

Bizilekua:Berango

Kluba: Berangoko Txirrindulari Elkartea

Oroitzapen onena:Eskolako haur txikienetako baten agurra

ASIER HIDALGO GUTIERREZ

EDUARDO AGUINACO

biografiak

2. urteko kadetea

Entrenatzailea

Page 8: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

8 |UKIROLAK

EZAGUTU GAITZAZU

ELORTZA ESKOLA PUBLIKOAKIROLAREKIN HARREMAN ONA LANTZEN

URDULIZKO ESKOLA PUBLIKOAK IKASLE GUZTIAK KIROLA EGITERAANIMATZEN DITU, OSASUNGARRIA EZEZE LAGUN ETA INGURUBERRIAK EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA BAITA.

Urdulizko Elortza Ikastetxe Publikoko 140 ikas-leek kirola egin ahal izateko aterpeko gimnasiaeremua, bai eta futbito eta saskibaloi kantxakere badituzte. Agian ez dira behar adinakoazpiegiturak, baina oraingoz ahal den moduankirola egiten jarraitzen dute. “Laister hasikodira erreformak, bistakoa baita gimnasio han-diagoa behar dugula, bai eta bestelako azpie-giturak ere, dutxak etabar.” Hala dio JoserraAstorekak, hezkuntza fisikoko irakasleak. Berehitzetan “urtero erosten dugu kirolerako mate-rial berria, baina urtetik-urtera gehiago behardugu”.

Hala eta guztiz ere, irakasleek ahal duten guz-tia egiten dute ikasleek kirola egin dezaten.Astean hezkuntza fisikoko hiru klase ematendituzte, adinaren eta ikasturteen arabera mol-datutakoak. “Beti saiatzen gara gorputza etairudimena lantzen” dio irakasleak. Astorekarenustez, gauza nagusia neska-mutilek ongipasatzea da, eta dibertitzen ikastea”. Gainera,kirolari atxikitako hainbat gauza ere ikastendute, hala nola: adiskidetasuna eta elkarla-guntza. Txikienekin jolasak eta dantzak erabil-tzen ditugu “horrela errazago eta erakargarria-goa da eurentzat”.

Irakasgai guztiek komunean dute taldean lanegiten ikastea, duten adina izanda ere.“Taldeko kirolak oso erabilgarriak dira elkarla-nean aritzen ikasteko, harremanak estutzeko,adiskidantzazko izaera indartzeko”, onartu duJoserrak. Gainera, jolasen bidez ellkarlaguntzabezalako baloreak sustatzen dira, “guztienartean ekintza bat irabazteko zer egin beharden irakasten diegu. Bi aldeetan jartzen iraka-tsi nahi diegu, alegia, irabazten eta galtzenikastea nahi dugu”.

KLASETIK ATHala eta guztiz ere, klasean egiten dutena ezdela nahikoa onartzen du Astorekak.Horregatik ikastetxekoak amaitzean kirola egi-tera animatzen dituzte gaztetxoak. “Neskamutilei eta beren gurasoei azaltzen diegu kiro-la egitea zenbaterainokoa den mesedegarria,adin hauetan batik bat, hain gazte direnean.Gorputzari eta buruari mesede egiten die kiro-lak, jarduera fisikoaz gain jende eta inguruberriak ezagutzeko aukera baita”.

Urdulizko eskubaloi taldeak laguntza handia eman die, ikastetxera maiz joaten

Page 9: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

UKIROLAK |9

baitira kirola nolakoa den irakastera, eta klaseak amaitzean beraiekin aritzera animatzen dituzte. Gainera, hondartzan besteherrietako gaztetxoekin topaketak antolatzendituzte, leku eta lagun berriak ezagutzekoaukera emanez. Ikastetxeko gaztetxoen artean arrakasta handia dute, hipikak eta igeriketak.

Ikastetxean saiatzen dira egiten dituzten irtee-rek kirolarekin zerikusia izaten. “Iaz Butroirajoan ginen, eta piraguan, arkuarekin eta tiroli-nan aritu ziren” dio Astorekak

INKESTA1 · ZEIN KIROL egiten duzu?2 · OLINPIADETAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZANGO BAZENU

zein kiroletan gustatuko litzaizuke?

ACHRAF CHACOUR (11 URTE)

1.- Igeriketa, pala, futbola eta frontenisean aritzen naiz,besteak beste.

2.- Olinpiadetan lasterketakegitea gustatuko litzaidakeedo igeri egitea ere bai.

SERGIO GONZÁLEZ (11 URTE)

1.- Futbola, pala eta frontenisa egiten ditut eskolatik kanpo.

2.- Zalantzarik gabe futbole-an nahiko nuke.

AITOR UNIBASO (10 URTE)

1.- Fulbolean eta eskubaloianjokatzen dut.

2.- Olinpiadetan futboleanlehiatu nahi dut.

AINARA GALBARRIARTU (10 URTE)

1.- Igeriketa sinkronizatuaneta bizikletan aritzen naiz.

2.- Olinpiadetan igeriketanparte hartzea gustatuko litzai-dake eta nire taldeak ere bai.

AINHOA FIAT (10 URTE)

1.- Eskolatik kanpo igeriketa eta sinkronizatuaegiten ditut.

2.- Zerbait egitekotan igeriketan lehiatzea gustatuko litzaidake.

NAROA MARTÍNEZ (10 URTE)

1.- Zaldian ibiltzen naiz etaigeriketa, dantza eta bizikleta ere egiten ditut.

2.- Olinpiadetan hipika egitea gustatuko litzaidake.

Page 10: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

PROTAGONISTA

Andoni Santiagok Arraultzaldeon futbol-taldearen alde eginduen lana oso handia da, sortu zenetik aldi berean jokala-ri, presidente, idazkari eta entrenatzailea ere izan baita.Hala ere, udan erantzukizun batzuk alde batera uztea era-baki du eta presidentea baino ez da izango hemendikaurrera.

Nola sortu zen Arraultzaldeon Futbol Taldea?Duela 14 urte, 1994ko udan, koadrilan erabaki genuen fut-bol taldea sortzea, kirol honen jarraitzaile sutsuak ginenguztiok eta. Geure taldearen izen bera jarri genion,Arraultzaldeon Futbol Taldea.

Koadrilakoak al zarete jokalari guztiak?Ez. Koadrilan bertan sortu zen ideia izan arren, lagun-talde-koak ezeze lagunak eta herriko ezagunak ere bildu ginen.Beste askok ahoz-ahokoari esker izan zuten gure berri.

Jokalaria zara, baina badituzu beste zenbait eran-tzukizun?Hasieran guztiok geunden gauzak egiteko irrikaz. Bainaurteek aurrera egin ahala, jendea zapuztu egiten da, ilusioagaltzen doa, eta norbaitek hartu behar du bere gain guztiabultzatzeko ardura, Getxoko Udalarekin hartu-emanetanjarraitzeko, fitxak betetzeko etabar. Lehen bi urteetan joka-laria besterik ez nintzen, baina jendeak huts egiten zuelaikustean gidaritza hartu nuen, bide batez futbola barrutikezagutzeko aukera ona zelako. Azken urteetan jokalaria,kapitaina, entrenatzailea, idazkaria eta presidentea izannaiz.

Hainbeste urte eta gero, nola lortzen duzue jarrai-tzea?Zaila da, gu bezalako talde batek ez daukalako atzean egi-tura finkorik, eta gaur egun gu bezalako talde asko dagoe-lako. Urtero Getxoko Udalak diru-laguntza ematen digu, etahorri eskerrak lortzen dugu Fadurako polikiroldegian doanentrenatu eta jokatzea. Loteria ere saltzen dugu, eta duelagutxira arte babeslea ere bageneukan. Horrela erosigenuen ekipaia. Gainera, jokalariek eurek fitxak eta epaile-ak ordaintzeko zerbait jartzen dute.

Lan horren guztiaren ondoren, zergatik utzi?Familiagatik, batik bat. Baina sakrifizio handia ere bada, abuztuanhasi eta maiatzera arte asteburuero entrenatu behar baita, partidakprestatu eta jokatu. Baina jokatzeari utzi arren, presidente lanetanjarraituko dut. Samintzen nau, egia esan, urte asko baitira eta lagunasko ezagutu baitut...

Nolakoa izan zen agurra?Ezustekoa, erabat, polita eta zirraragarria. Nire emaztea izan zen,koadrilako lagunekin eta egungo eta aspaldiko jokalariekin batera.Oroigarria eman zidaten, argazkiak ere bai, eta aurreskua ere dan-tzatu zidaten. Omenaldi guztiek bezala, alde ona eta txarra ditu,atzera egiteko aukerarik ez dizu uzten eta

“Zaila izan da taldea ez haustea, baina lortu dugu”

ANDONI SANTIAGO ASTORKIZAARRAULTZALDEON FUTBOL TALDEA

Nor da?Izena: Andoni Santiago Astorkiza

Bizilekua: Algorta

Adina: 38 urte

Taldea: Arraultzaldeon Futbol Taldea

10 |UKIROLAK

Page 11: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

UKIROLAK |11

AGENDA ETA GEHIAGO

IRAILATenis eta Padel TxapelketakBarrikan.Irailaren 20tik 28ra BarrikaKo AbaroaTenis Kirol Taldeak “Barrikako UdaletxeOpena”, “Beteranoen TxapelketaSoziala” eta “Udazkeneko PadelLehiaketa Soziala” egingo ditu.Gorlizko XVII. Mountain BikeMartxa, Euskadiko Opena etaBizkaiko Txapelketa. Hilaren27an, GorlizenBillabong Pro Mundaka surf txapelketa irailaren 29an hasiko da.Sopelana izango da txapelketako hon-dartza alternatiboa.

URRIAKintopeko probak Urriaren 3tik5era, goizeko 9:00etatik aurrera,Andrakazen (Lemoiz)Tenis eta Padel RankingakBarrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeakantolatuta, urriaren 4tik ekainaren 28raosatuko dira rankingak Barrikako pistetan

AZAROABarrikako Tenis Eskola-LigaAzaroaren 3an, Barrikako Abaroa TenisKirol Taldeak antolatutako eskola-ligahasiko da (Benjamin, kimu eta haurrenmailetan), Barrikako pistetan

ABENDUAGabonetako Pala TxapelketaAbenduaren 15etik 31ra, Lemoizen.Gabonetako Tenis eta PadelLehiaketa Sozialak, BarrikakoAbaroa Tenis Kirol Taldeak antolatuta,abenduaren 20tik 31ra, Barrikako pis-tetan.Basket Eguna 2008Abenduaren 19tik 21era, SopelanakoUrko Polikiroldegian. UgeragaSaskibaloi Elkarteko talde guztiek parti-da bat jokatuko dute. Bestelako ekin-tzak ere antolatuko dira.

HIRUHILEKOAN ZEHARUrdulizko Futbol Taldea, GuslaEskubaloi Taldea, Laubide Euskal PilotaTaldea eta Urdulizko Esku PilotaTaldearen partidak.Bizkaiko Pilota Txapelketa,Palaz eta Eskuz. Kurene PilotaElkarteak eta Bizkaiko Federazioakantolatuta. Asteburuero (ostiraletan etalarunbatetan), arratsaldeko 18:30etan,Sopelanako udal pilotalekuanUgeraga Saskibaloi eta FutbolPartidak

URRIA 4an, Saskibaloia (neskak) Ugeraga - Txurdinaga, 16:00retan,Urko Polikiroldegian (Sopelana)

Futbola (neskak) Ugeraga - Enkarterri, 17:00etan, Urko

Futbol Zelaian (Sopelana)5ean, Futbola, Ugeraga A - SanPedro, goizeko 11:15etan, Urko FutbolZelaian (Sopelana)11n, Saskibaloia (Mutilak), Ugeraga -Krafft Atlco. San Sebastian, 17:30etan,Urko Polikiroldegian (Sopelana)18an, Saskibaloia (neskak), Ugeraga- Boskozaleak, 16:00etan, UrkoPolikiroldegian (Sopelana)

Futbola (neskak),Ugeraga - Amorebieta, 17:00 etan,Urko Futbol Zelaian (Sopelana)19an, Futbola, Ugeraga A - Sondika A, goizeko 11:15etan, UrkoFutbol Zelaian (Sopelana)25ean, Saskibaloia (Mutilak), Ugeraga- Buytrago Jarrilleros, 17:30etan, UrkoPolikiroldegian (Sopelana)

AZAROA1ean, Futbola (neskak), Ugeraga -Elorrio, 17:00 etan, Urko Futbol Zelaian(Sopelana)2an, Futbola, Ugeraga A - Gatika A,goizeko 11:15etan, Urko Futbol Zelaian(Sopelana)8an, Saskibaloia (Neskak), Ugeraga -Saskel BT, 16:00etan, UrkoPolikiroldegian (Sopelana)

Saskibaloia (Mutilak),Ugeraga - Lizuan.com ISB, 17:30etan,Urko Polikiroldegian (Sopelana)15ean, Futbola (neskak),Ugeraga - Erandioko Betiko Neskak B,17:00 etan, Urko Futbol Zelaian(Sopelana)16an, Futbola, Ugeraga A - Retuerto,goizeko 11:15etan, Urko Futbol Zelaian(Sopelana)22an, Saskibaloia (Neskak), Ugeraga- Baiki Portugalete, 16:00etan, UrkoPolikiroldegian (Sopelana)

Saskibaloia (Mutilak),Ugeraga - Sugarrak Laudio,17:30etan, Urko Polikiroldegian(Sopelana)29an, Futbola (neskak), Ugeraga -Arratia, 17:00 etan, Urko Futbol Zelaian(Sopelana)30ean, Futbola, Ugeraga A -Balmaseda, goizeko 11:15etan, UrkoFutbol Zelaian (Sopelana)

ABENDUA13an, Saskibaloia (Neskak),Ugeraga - Anbotopeko, 16:00retan,Urko Polikiroldegian (Sopelana)

Saskibaloia (Mutilak),Ugeraga - Santurtzi, 17:30etan, UrkoPolikiroldegian (Sopelana)20an, Futbola (neskak), Ugeraga -Berri-Otxoa B, 17:00etan, Urko FutbolZelaian (Sopelana)21ean, Futbola, Ugeraga A -Apurtuarte A, goizeko 11:15etan, UrkoFutbol Zelaian (Sopelana)

Sopelana Billabong Pro Mundaka 2008-ko leku alternatiboaizango da. Irailaren 29tik urriaren 12ra, Mundakan olatu nahiko-rik ez balego, munduko 45 surflari profesional Sopelanara etorri-ko lirateke. Beraz, Kelly Slater, Bobby Martínez (2007-ko txapel-duna), Marc Occhilupo, Andy Irons, Joel Parkinson edo TajBurrow kirolariak ikusteko aukera izango dugu. Hauen artean,hiru euskaldun lehiatuko dira, Aritz Aranburu, Hodei Collazo etaMarcos San Segundo, hain zuzen ere.

BILLABONG PRO MUNDAKA 2008SOPELANAN

BERANGOKO 2008KO XXI. NAZIOARTEKO MILIA

Urriaren 4an, Berango A.T. Klubak eta Berangoko Udalak antola-tuko dute Milia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzak, Deiaeta bestelako merkataritza-erakundeek lagunduta. BerangokoNazioarteko Miliak garrantzi handia du atletismoaren arloan, baiestatu-mailan baita nazioarteko mailan ere. Euskadiko eta beste-lako herrialdeetako atleta onenek esku hartzen dute, eskola kiro-la, herri-kirola eta kirol federatua sustatzeko helburuarekin. 21.urte honetan Ernesto Diaz kazetariak omenaldia jasoko du, atle-tismoaren alde maitasunez egin duen lanagatik, TVE, Telenorte,Agencia EFE eta, besteak beste, Korrikolari aldizkarian erakutsiduen bezala.

Page 12: Maquetación 1 (Page 1)€¦ · Euskal Herriko espezialistarik onenak, Eunate Aguirre, David Pérez, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, tartean direla, denak EBE-ko kideak. Etxekoak

12 |UKIROLAK

ZOZKETA

PAKEA BIZKAIA-ren eskutik,Unai Basurkoren kamiseta eta crock oinetakoak eskuratzeko aukera duzu

-ekin!

Erantzun egokia helaraztendiguten guztien artean,

PAKEA BIZKAIA-ren eskutik,Unai Basurko itsas-gizonaren

kamiseta eta crock oinetakoak zozketatuko du

-ek.

GA

LDE

RA

:

Zenb

at h

ilabe

te e

gong

oda

Una

i Bas

urko

on

tziti

k je

itsi g

abe?

......

......

......

......

......

......

.....

......

......

......

......

......

.....

DAT

UA

K:

Izen-

abize

nak:

......

......

......

......

......

......

......

......

......

...Ad

ina:

......

..Tel

efon

o ze

nbak

ia:.

......

......

......

......

......

..Ik

aste

txea

:....

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.....

Helb

idea

:....

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.

ZOZKETA

Txartela moztu eta bidali.Erantzuna bidaltzeko epea:

urriaren 22a (Irakurle bakoitzeko,erantzun bakarra)

UKIROLAK

UKIROLAK

TXARTELA

Spiuk taldearen eskutik, Virginia Berasategirenekipamendu osoa honako honek eskuratu du:

Alaitz Corral Agirre

Argitaratzailea: U. Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua Helbidea: Gatzarriñe kalea 2-4, 48.600, Sopelana Telefonoa: 94-6762674 Faxa: 94-6762872 Posta-e: [email protected] Egilea: Taller 2A Lege Gordailua: BI-998-07

A U R R E K OZENBAKIKOIRABAZLEA:

UKIROLAK Uribe Kosta Kirol Aldizkaria · www.uribekosta.org

ERANTZUNGURE GALDERARI