IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO 2019-20 IKASTURTEA DEIALDIA · IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA 2019/20...

Click here to load reader

  • date post

    25-Jan-2021
  • Category

    Documents

  • view

    13
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO 2019-20 IKASTURTEA DEIALDIA · IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA 2019/20...

  • eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa

    “Arkitektura, pedagogia, antropologia eta artea uztartuz, ikasle, irakasle eta familiek diziplina ezberdinetako adituekin elkarlanean ekingo diote

    eskola-espazioak eraldatzeko bideari, haurrak zein gazteak prozesuaren protagonista izango direlarik”

    IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA

    2019

    -20

    IKA

    STU

    RTEA

  • AURREKARIAKE3 ezina ekinez egiteko proiektuak hiru urteko ibilbidea du. 2016/17 ikastur-tean jarri zen martxan lehenengo aldiz, eta egoera ezberdinetara egokituz, 7 ikastetxetan garatu zen moduan, 2018/19 ikasturtean EAEko 2 ikastetxetan garatu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politia Sailaren babesare-kin. Arkitektura, pedagogia, hezkidetza eta sorkuntza artistikoa hizpide, proze-su bidezko ikaskuntza kolektiboa izan da orain arteko bidea, hezkuntza-komu-nitatearen eta profesional ezberdinetik sortutakoa.

    2019/20 ikasturtera begira, E3 ezina ekinez egiteko proiektua adituen arteko elkargune bihuru nahi da haur eta nerabeak protagonista izaten jarraituko dute-larik. Modu honetan, eskola-inguruneak eraldatzeko baliabide kolektiboak sort-zeko abiapuntua izan daitekeela uste da.

    HELBURUAK· Diziplinarteko sorkuntza prozesu baten bidez, hezkuntza-espazioen gaitasun inklusiboaren inguruko gogoeta kolektiboa bideratzea.

    · Inguratzen gaituzten espazioen eta transmititzen dituzten balioen arteko erlazioa ulertzea eta horren inguruan hausnartzea, ikuspegi oro kontuan har-tuz.

    · Ikasleak ikastetxearekiko duten identitate-erlazio espaziala lantzea, kultu-rartekotasuna, aniztasuna eta genero berdintasuna ardatz izanik, guztiont-zat egokiak diren ezaugarri arkitektonikoak identifikatuz.

    · Sorkuntza prozesuen bidez, ikastetxeko inguruneak eraldatzeko baliabideak eskaintzea, esperientziak partekatzea eta diziplina ezberdinak batuz elkarla-nean, proiektu etiko eta jasangarriak sortzea.

    E3 PROIEKTUAE3 ezina ekinez egiteko proiektua eskola-espazioak ingurune hezitzaile bi-hurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren babesarekin, nondik Arkitektura eta Hezkunt-za-Ikerkuntza estudioak diseinatu eta sustatutako ekimena da.

    Aditu ugariren arabera, eraikitako ondarearen eta ingurunearen ezaugarri ar-kitektonikoek eragin zuzena dute ikasle eta irakasleen emozioetan, eta, beraz, baita erlazionatzeko eta ikasteko moduan ere. Baina, zein balio transmititzen dituzte gure ikastetxeetako espazioek? Zein eragin dute gugan? Jangelak, ko-rridoreek, sarrerak zein ikastetxeko komunek, bulliynga, elikadura jasangarria, elkarbizitza edota berdintasuna bezalako gai garrantzitsuak lantzeko eremuak izan daitezke, ikaskuntza prozesua ikastetxeko bizitzaren bidez espazio guztie-tara zabalduz.

    Diseinu- eta sormen- prozesuetan oinarrituta, balio etiko jasangarriak trans-mitituko dituzten ingurune hezitzaileetan bizi eta ikasi ahal izateko aukera da ezina ekinez egiteko proiektua. Arkitektura, pedagogia, antropologia eta artea uztartuz, ikasle, irakasle eta familiek diziplina ezberdinetako adituekin elkarla-nean ekingo diote eskola-espazioak eraldatzeko bideari, haurrak zein gazteak prozesuaren protagonista izango direlarik.

    1/3

  • IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA2019/20 ikasturtearen lehen hiruhilekoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hi-zkuntza Politika Sailaren babesarekin, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru ikas-tetxetan garatuko da E3 Proiektua, eta deialdi honen bidez, parte-hartu nahi duten zentroak bilatzen dira.

    IKASTETXE PARTE-HARTZAILEAK:

    LH, DBH zein Batxilergoko ikasleentzat diseinaturiko proiektu pedagogikoa iza-nik, funtzio bakarra duten espazioak (komunak, korridoreak, patioa, ikasgelak sarrera, jangela, etab.) eraldatzeko eta ikasleak aldaketa prozesu horren ekint-zaile bihurtzeko interesa duen edozein ikastetxeri zuzendutako deialdia da. Ikastetxe bakoitzak zein espazio eraldatu nahi duen proposatzeko aukera izan-go du.

    DIRU-LAGUNTZA ETA BITARTEKARITZA

    Aukeratutako ikastetxe parte-hartzaileetan E3 ezina ekinez egiteko proiektua jarriko da martxan, eta horretarako, programa orokorra testuinguru bakoitze-ra egokituko da baliabide ezberdinak ikastetxearen eskura jarriz: prozesuaren programazioa, arkitektura pedagogikoan formazioa, prozesu parte-hartzailea, antropologo/pedagogoen aholkularitza, artista/sortzaileen kolaborazioa, etab. nondik arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioa proiektuaren bitarte-karitzaz arduratuko da.

    E3 Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntzarekin garatzen da. Hala ere, E3 Proiektuan parte hartu ahal iza-teko, ikastetxe parte-hartzaile bakoitzak 900€-tako diru-poltsa proiektura bi-deratzeko kompromezua hartu behar du.

    PROZESUAREN EGITURAKETAProiektuaren edizio honetan, eskola-espazioen eraldaketaren bidez, espazio inklusiboen inguruan hausnartu nahi da, ikastetxeetako elkarbizitza eremue-tan (zirkulazio guneak, sarrerak, liburutegiak, patioa, komunak, erabilera anitze-ko gelak…) harreta berezia jarriz, eta hezkuntza-komunitatea gogoeta kolektibo honetan inplikatuz.

    2019/2020 ikasturtean, hausnarketa kolektiboa ikastetxe parte-hartzaileeta-tik haratago eraman nahi da, prozesuan zehar sortuko direnak gizartera he-datuz eta hezkuntza-komunitatearentzat baliagarri izango diren ekarpenak eginez. Euskal Autonomi Erkidegoko hiru ikastetxeetako espazioak hartuko dira testuingurutzat, eta bertako ikasle, irakasle eta gurasoen parte-hartzea-rekin, artista, hezitzaile eta arkitektoek hezkuntza-espazioak ingurune inklusibo bihurtzeko baliabide eta tresnak sortzeko prozesua abiatuko dute, diseinu-la-borategi izaera izango duena.

    2/3

  • INFORMAZIO GEHIGARRIAEdozein zalantza argitzeko edo proiektuaren inguruan gehiago jakiteko jarri gurekin harremanetan!

    www.e3proiektua.com [email protected]

    945 306 226

    Gasteizen, 2019ko urriaren 22an.

    ESKAEREN AURKEZPENADeialdia 2019ko urriaren 22tik urriaren 31 arte irekita egongo da.

    Eskaera egiteko ondorengo formularioa bete beharko da:

    https://docs.google.com/forms/d/13ObLYfrUUxdAQ5MhOgourjEXCCyKSDe-6J9LizY2vFBU/edit

    BALORAZIO IRIZPIDEAK Deialdi honen oinarriekin bat egiten duten proiektuak baloratuko dira ikastetxe parte-hartzaileak aukeratzerako orduan. Nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Iker-kuntza estudioak ondorengo irizpideak izango ditu kontuan:

    -AUKERATUTAKO ESPAZIOAK EMATEN DITUEN AUKERAK: Eskola-eraikinetan elkarbizitzaren bidez ingurune inklusiboak sortzeko aukerak ematen dituzten espazioak lehenetsiko dira.

    -INTERESA ETA MOTIBAZIOA: Parte hartu nahi duten ikastetxeek proiektua au-rrera eramateko duten motibazioa eta interesa baloratzeko, aurrekariak zein etorkizunera begira proposatzen diren ekimenak hartuko dira kontuan.

    -INKLUSIBITATEA: Hezkuntza premia berezidun ikasle kopuru handiak dituzten ikastetxeen parte-hartzea lehenetsiko da.

    Balorazioaren emaitzak azaroaren 8an jakinaraziko dira, telefonoz zein helbide elektronikoaren bidez.

    KRONOGRAMA ETA EKINTZAK

    3/3