Ikuspegiglobalizatzailea

4
IKUSPEGI GLOBALIZATZAILEA Ez da metodologia hutsa hutsa.. Mundua, errealitatea, bizitza eta gizakia begiratzeko, ulertzeko, aztertzeko eta garatzeko proposamena baizik. Ramosek dioen moduan, gaur egun, hezkuntza sistema pertsonen potentziak (intelektuala edo kognitiboa bereziki) jakin batzuetan zentratzen dela. Baina berak eta Rodiguezek aldarrikatzen dute haurren identitate globala/lurtarra eta orekatua garatu behar dela; aspektu emozionalean, fisikoan, sozialean, motorea, artistikoestetikoan, sortzailean, intuitiboan eta espiritualean arreta jartzea ezinbesteko kontua dela. Horrela, gizaki kritiko eta autonomoak heziko ditugu. Errealitate horren aurrean, hezkuntza Metodologia Globalizatzailea aldarrikatzen hasten da. Honen eskuhartze pedagogikoaren oinarriak printzipioak edo orientazio gisa ulertu behar da, errealitateko erronken ebazpenean oinarritutako eskuhartze gisa, hain zuzen (Zabala,1993). Zehazkiago, gizakia bere osotasunean ezagutzeko eta integralki garatzeko balio du (Reye, 2004). Gure xedea garapen integrala da. Zergatik? Haurrek errealitatea zatika/atomizatuta/disziplinarrean ezagutu baino osotasunean ezagutzen dute (Cabello, 2011). Fenomeno hori, haurrek duten etapa egozentrikoan erakusten duten sinkretismoagatik ematen da. METODOLOGIA GLOBALIZATZAILEAREN PRINTZIPIOAK 1. Haurraren garapen naturalean / bere potentzialitatean konfiantza 2. Aniztasuna aberasgarria den altxorra 3. Segurtasunak ezagutza dakar: Bestearen ezagutza (sozializazioa, berdinkideen arteko harremanak) Munduaren ezagutza ( esplorazioa) Norberaren ezagutza (autoezagutza, introspekzioa) 4. Ezagutza bide anitzetatik lor daiteke. ESTRATEGIA METODOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN Munduaren ulermena, esperimentazioa, manipulazioa eta sozializazioa JOLASTUz garatuko ditugu.

Transcript of Ikuspegiglobalizatzailea

IKUSPEGI GLOBALIZATZAILEA

Ez da metodologia hutsa hutsa.. Mundua, errealitatea, bizitza eta gizakia

begiratzeko, ulertzeko, aztertzeko eta garatzeko proposamena baizik.

Ramosek dioen moduan, gaur egun, hezkuntza sistema pertsonen potentziak

(intelektuala edo kognitiboa bereziki) jakin batzuetan zentratzen dela. Baina berak

eta Rodiguezek aldarrikatzen dute haurren identitate globala/lurtarra eta orekatua

garatu behar dela; aspektu emozionalean, fisikoan, sozialean, motorea,

artistiko­estetikoan, sortzailean, intuitiboan eta espiritualean arreta jartzea

ezinbesteko kontua dela. Horrela, gizaki kritiko eta autonomoak heziko ditugu.

Errealitate horren aurrean, hezkuntza Metodologia Globalizatzailea

aldarrikatzen hasten da. Honen esku­hartze pedagogikoaren oinarriak printzipioak

edo orientazio gisa ulertu behar da, errealitateko erronken ebazpenean oinarritutako

esku­hartze gisa, hain zuzen (Zabala,1993). Zehazkiago, gizakia bere osotasunean

ezagutzeko eta integralki garatzeko balio du (Reye, 2004).

Gure xedea garapen integrala da. Zergatik? Haurrek errealitatea

zatika/atomizatuta/disziplinarrean ezagutu baino osotasunean ezagutzen dute

(Cabello, 2011). Fenomeno hori, haurrek duten etapa egozentrikoan erakusten

duten sinkretismoagatik ematen da.

METODOLOGIA GLOBALIZATZAILEAREN PRINTZIPIOAK

1. Haurraren garapen naturalean / bere potentzialitatean konfiantza

2. Aniztasuna aberasgarria den altxorra

3. Segurtasunak ezagutza dakar:

­ Bestearen ezagutza (sozializazioa, berdinkideen arteko harremanak)

­ Munduaren ezagutza ( esplorazioa)

­ Norberaren ezagutza (autoezagutza, introspekzioa)

4. Ezagutza bide anitzetatik lor daiteke.

ESTRATEGIA METODOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN

Munduaren ulermena, esperimentazioa, manipulazioa eta sozializazioa

JOLASTUz garatuko ditugu.

Umeen Interesak, Garapen Zonalde Hurbila, Ikasle esanguratsua eta

irakaslea honen bidaide izango da. Hau, IKUSPEGI ERAIKITZAILEAren bidez

ikasiko dugu.

METODOLOGIA GLOBALIZATZAILEAREN ADAR BAKOITZAK

ESTRATEGIA METODOLOGIKO EZBERDINEZ BALIATZEN DA

Estrategia metodologikoak umeen garapena edo ikaskuntza sustatzera

zuzentzen diren jardueren sekuentziak dira. Jardueren sekuentzia hau sistematikoki

antolatuta eta planifikatuta dago.Estrategia metodologikoen bidez garapen edo

ikaskuntza testuinguruak sortzen dira.

JOLASTUZ, ADAR HONEN ESTRATEGIA METODOLOGIKOAK

Konfiantza osoa dute jolasarengan, uste dute garapen global eta armoniatsua

haurrentzat.

Gradualki gerturatzen da helduen mundura jolasa edo kontrakoa, jolastera

jotzen du ebaditzeko mundu errealetik.

Ilusiora jotzea mundutik at egoteko.

Badaude beste motibo batzuk ere jolasaren zergatia ulertzeko. Saiakera

explikatzeko zergatik jotzen duten jolasera haurrek, bi motibo oik baino

gehiago badaudelako haien ustez:

NOIZ ARI DA UME BAT JOLASTEN?

Alde batetik, jolasak plazerra eta dibertigarritasuna transmititzen du. Beste

alde batetik, jolasak ez dauka fin externo bat, egiteagatik egiten da, helburu jakin bat

eduki gabe. Batzuetan, exploratzeko balio digu. Gainera askotan,umeak momentuan

eta hor o¡jolasten du, ezeri erreparatu gabe edo inongo helburu barik. Horrenbestez,

batzuetan, umearen independentzia sustatzen dute. Independentzia erlatiboa,

umeen bizitzan beti arau edo limiteak baitaude. Azkenik, askotan simulaziorako balio

dute.

JOLASTU, HAZI ETA IKASI.

Positiboki influitzen du umearen garapenean jolasak, laguntza handikoak

baitira. Bere ingurua esploratzen du.Vigotsky­ren arabera, jarduera oso garrantzitsua

garapenerako, espazioak lortzen entsaiatzeko, probatzeko, esploratzeko,

esperimentatzeko, eta bere inguruan dituen pertsona eta objektuekin

harremantzeko. Azken hauek, umearen garapenerako “motore” direnak.

Jolasa, umea hazitzen doan heinean, aldatzen eta garatzen dijoa ere.

Hasieran, sentsorio­motorea da, gutxinaka gutxinaka estrukturazio maila handiago

bat lortzen doa (eraikuntza eta simulazio jolasak). Aurrerago, arauak sortu eta

barneratzen dira (joku arautuak) , bere lagunekin kordinatzen doan heinean (kirol

jokoak, kooperatiboak...) .

Jolasa laguntasunean askoz hobeagoa da askotan, bakarkakoa baino.

Emozio afektibo eta emozionalak proporzionatzen ditu eta bestetik portaera eta

jarrerak entsaiatzea. Azkenik, garapen adimenekoak eta kognitiboak ere, esplorazio

jarduerekin adibidez.

ESKOLAN JOLASTU

Eskola eta haurtzaindegietan jolas ludikoak erabili askotan. Hala ere, ez da

gehiegi erabili behar edota abusatu, bere arlo kreatibo eta independientea

galdu dezakeelako.

Hiru mota daude:

Jarduera jolas moduan aurkeztuta: motirizitatekoak edo kognitiboak.

Txikienak motibatzeko asmoz joku moduan aurkezten dira jarduera

hauek.

Jolas planifikatuak: honen helburua garapena eta ikaskuntza

sustatzea.

Jolas arautu eta motrizak: irakaslea konsziente izan behar da zer

limitazio eta aukera dituen.

JOLASTUZ GARA GAITEZKE: Munduaren ulermena, esperimentazioa,

manipulazioa, sozializazioa.

Altxorraren Saskia

Jolas heuristikoa

Txokoak (diziplinarrak vs globalizatzaileak)

Errutinak

Tailerrak (erdi­gidatuak)

IKUSPEGI ERAIKITZAILEA, ADAR HONEN ESTRATEGIAK:

Talde kooperatiboak

Unitate didaktikoak (dizipilinarra vs globalizatzailea)

Lan proiektuak