Indarrak eta energia

8
1 12.- INDARRAK ETA ENERGIA

Transcript of Indarrak eta energia

Page 1: Indarrak eta energia

1

12.- INDARRAK

ETA ENERGIA

Page 2: Indarrak eta energia

2

INDARRAK

Indarra, gorputz batean edozein efektu (gelditzea, deformatzea edo mugitzea) eragiten duen ekintza da.

Page 3: Indarrak eta energia

3

INDAR KONBINAZIOA

Objektu baten gain, indar ezberdinak aplika daitezke batera:

- Bi pertsonak batera bultza egin edo batek bultza eta besteak tira egitean, noranzko berean (misma dirección)

egiten dute indarra, eta errazago mugituko da objektua.

- Bakoitzak noranzko batean egiten badu indarra, ezingo da objektua mugitu.

Objektu batean 2

indar noranzko berean

aplikatzean, indarrak

batu (+) egiten dira.

Objektu batean 2 indar

kontrako noranzkoan egiten

bada, indar bat kendu (-)

egiten zaio besteari.

Page 4: Indarrak eta energia

4

ERAKARPEN-INDARRA ETA ALDARATZE-INDARRA

* Zergatik itsasten dira imanak hozkailuan? Burdinaren eta zenbait elementuren arteko erakarpen-indarragatik:

indar magnetikoa.

* Zergatik erortzen dira fruitu helduak (maduros) lurrera? Lurrak imana balitz bezala erakartzen dituelako:

grabitazio-indarra da.

* Zer gertatzen da 2 iman hurbiltzen baditugu?

1) Elkar erakartzen dute, itsatsi egiten dira eta asko kostatzen da bereiztea.

2) Edo ezin ditugu itsatsi, elkar aldaratzen (repeler) dute: aldaratze-indarra.

Imanek 2 atal dituzte: poloak: iparra (I) eta hegoa (H), eta lerro neutroa.

Bi iman kontrako poloetatik elkartuz gero (I eta H),

imanek elkar erakartzen dute, eta itsatsi egiten dira.

Erakarpena gertatzen da.

Bi iman polo berdinetatik elkartuz gero (I-I edo H-H),

imanek elkar aldaratzen dute, eta urrundu egiten dira.

Aldarapena gertatzen da.

Page 5: Indarrak eta energia

5

ENERGIA-FORMAK ETA TRANSFORMAZIOA

Lanak errazteko, makinak erabiltzen ditugu, eta energia behar dute funtzionatzeko.

Irabiaki (batido) bat egiteko, korronte elektrikora konektatzen dugu sukaldeko robota,

eta hortzak biraka hastean dira fruta zatitzeko.

Mugimendu bat gertatzen da.

Argia behar badugu, korronte elektrikora konektatzen dugu lanpara eta

bonbillak argia egiten du.

Argia sortzen da.

Ogia txigortzeko (tostar), korronte elektrikora konektatzen dugu txigorgailua, eta

erresistentzia berotu egiten da.

Beroa sortzen da.

Energia da: elementu batek aldaketa bat (mugimendua, argia edo beroa) eragiteko duen gaitasuna.

Page 6: Indarrak eta energia

6

Energia formarik ohikoenak:

- Bero energia

Beroa sortzen duen energia da: berogailua, sua…

- Argi energia

Argia sortzen duen energia da: linterna, Eguzkia…

- Energia mekanikoa

Elektrizitatea sortzen duen energia da: pila bat, tximista…

- Energia elektrikoa

Mugimendu bat sortzen duen energia da: motorra, haizea…

Energia elektrikoa erabiltzen dugu gehien, erraz transformatzen delako beste energi forma

batzuetan:

Energia elektrikoa

- Argi energia: bonbilla, fluoreszentea…

- Bero energia: ile-lehorgailua, erradiadorea…

- Energia mekanikoa: irabiagailua, haizagailua (ventilador)…

Page 7: Indarrak eta energia

7

ENERGIA-ITURRIAK

Argia piztean, ur beroarekin dutxatzean… energia erabiltzen dugu. Naturako hainbat iturritatik

lortzen da energia. Energia-iturri batzuk agor litezke, eta beste batzuk ez. Horren arabera energia-iturri

ez-berriztagarriak eta berriztagarriak bereizten dira.

* ENERGIA-ITURRI EZ-BERRIZTAGARRIAK

Mugatuak dira, eta agortu litezke. Adibidez ikatza, petrolioa eta gas naturala. Lurraren barrualdean

daude eta duela milioika urte lurpean geratu ziren landare eta animalien hondakinetatik sortzen dira.

- Ikatza: batez ere industrian erabiltzen da, galdaretan.

- Petrolioa: petroliotik lortzen dira ibilgailuetan, berokuntzan… erabiltzen diren gasolina eta gasolioa.

- Gas naturala: etxean erabiltzen da, sukaldean, berogailuetan…

* ENERGIA- ITURRI BERRIZTAGARRIAK

Mugagabeak dira, ezin dira agortu. Gehien erabiltzen direnak: Eguzkia, haizea eta ura mugimenduan.

- Eguzkia: argia eta beroa ematen ditu, eta plaka batzuen bidez biltzen da. Elektrizitatea ekoizteko

ere erabiltzen da.

- Haizea: belaontziak mugitzen ditu, erroten hegalak biratu… Aerosorgailu izeneko errota handi

batzuk erabiltzen dira; haizearen energia baliatuz, elektrizitatea sortzen dute.

- Ura mugimenduan: urak mugimenduan sortzen duen energia erabiltzen da ur-errotak… mugitzeko.

Zentral hidroelektrikoetan, elektrizitatea ekoizteko erabiltzen da.

Page 8: Indarrak eta energia

8

ENERGIAREN ERABILERA LEHEN ETA ORAIN

Gure bizimodua asko hobetu da energia-forma berriak (elektrizitatea bereziki) aurkitzeari esker.

Lehen animaliek tiratzen zituzten gurdiak ziren

garraiobideak, gaur egungo auto motordunen ordez.

Lehen argiztatzeko, lanpara elektrikoen ordez,

kandelak edo kinkeak erabiltzen ziren.

Lehen etxeko lan gehienak eskuz egiten ziren,

gaur egungo etxetresna elektrikoak erabili beharrean.

ENERGIAREN ERABILERA ARDURATSUA

Energia asko erabiltzen dugu eta beharrezkoa bakarrik erabiltzen ikasi behar dugu. Horretarako:

- Gero eta energia berriztagarri gehiago erabili behar ditugu.

- Beharrezkoa ez den energiaren kontsumoa murriztu behar dugu:

* Eguzki-argia aprobetxatu ahal denean.

* Kontsumo txikiko bonbillak erabili, arruntek beste argi egiten baitute.

* Neurrizko tenperatura batean jarri berogailua eta aire egokitua. Eta leihoak ondo itxi.

* Gailu elektrikoak itzali, erabili behar ez direnean.