irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

9

Click here to load reader

Transcript of irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

Page 1: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

HTTPS-EN GAINEKO RPC BIDEZ EXCHANGE ZERBITZARIRA SARTZEA

Microsoft Outlook 2003 erabilita, posta-zerbitzarira sar gaitezke OWA sarbidea (web bidezko sarbidea) erabili beharrik gabe. Horretarako, posta-bezeroaren bertsio horrek ematen digun aukeraz baliatuko gara: HTTPSen gaineko RPC protokoloa erabiltzea.

OHAR GARRANTZITSUA: sarbide hori erabiltzeko eskakizun hauek behar dira:

• Gure ordenagailuan instalatutako sistema eragilea Windows XP da, eta, gutxienez, Service Pack 1 du instalatuta.

• Sistema eragileak Q331320 adabakia "Actualización RPC para Exchange Server 2003" instalatuta izan behar du (sistema eragileak ez du Service Pack 2 instalatua izan beharrik).

• Posta elektronikoaren bezeroaren Microsoft Outlook 2003 SP1 bertsioa dago instalatuta.

Q331320 adabakia instalatzea

Zure sistema eragileak ez badu adabaki hori instalatuta, Microsoft-eko web orritik (www.microsoft.es) deskargatu eta instalatu behar da.

Horretarako, Microsoft-en web orriko Descargas atalean sartuko gara eta bilaketa-formularioan adabakiaren kodea idatziko dugu: Q331320.

Emaitzen orrian, adabakiaren tituluan klik egingo dugu deskargatzen hasteko.

Page 2: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

Descargar botoian sakatuta, Descarga de archivos elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta hor aukera hauek izango ditugu:

• Instalazioa une horretan hasteko, sakatu Abrir edo Ejecutar, programa uneko kokalekuan exekutatzeko.

• Deskarga ekipora kopiatu eta geroago instalatzeko, egin klik Guardar edo Guardar este programa en disco aukeretan.

Adabakia instalatzeko programa hastean, pantailako jarraibideak irakurri:

Siguiente sakatuko dugu, instalatzen jarrai dezan. Aceptar laukia markatuko dugu lizentzia-kontratua onartzeko.

Page 3: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

Instalazio-programak adabakian dauden fitxategiak gure sistema eragilean kopiatzen ditu.

Guztia kopiatu ondoren, ordenagailua berrabiarazi egin behar da, instalazioak funtziona dezan. Ordenagailua beranduago berrabiarazi nahi badugu, No reiniciar ahora laukia markatu behar da.

Finalizar botoia sakatuko dugu instalatzen amaitzeko.

Page 4: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

Posta-profil berria konfiguratzen

1. Panel de Control barruan dagoen Correo ikonoa sakatu.

2. Leiho berri bat irekiko da, eta horren bidez Microsoft Outlook 2003ko posta-konfiguraziora sar gaitezke. Sakatu Mostrar perfiles, posta-profilen zerrenda egiteko. Posta-sistemara sartzeko profil berria sortuko dugu

3. Agregar botoia sakatuko dugu profil berria gehitzeko. Profila deskribatzen duen izena sartuko dugu.

Page 5: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

4. Aceptar sakatuta, posta-kontuak sortzeko laguntzailea agertuko da. Agregar una nueva cuenta de correo electrónico aukera markatuta utzi eta Siguiente botoia sakatuko dugu.

5. Leiho berri bat agertuko da, eta hor adieraziko digu zer motatako zerbitzarira sartzea nahi dugun. Servidor de Microsoft Exchange laukia markatu eta Siguiente sakatu.

6. Parametro hauek zehaztuko ditugu:

• Microsoft Exchange Server aukeran: HZEX01

• Nombre de usuario atalean: zure helbide elektroniko osoa (adibidean: [email protected])

Ziurtatu Usar modo de intercambio en caché laukia markatuta dagoela.

Page 6: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

7. Más configuraciones sakatu. Une horretan, kautotzeko eskatzen dizun mezurik agertzen bada, Cancelar sakatu. Conexión no disponible mezua agertzen bada, itxi leihoa Aceptar sakatuta.

Egiaztatu leiho hau agertzen dela:

8. Hautatu Seguridad fitxa. Identificación del usuario aukeran, Preguntar siempre nombre de usuario y contraseña laukia markatu.

9. Hautatu Conexión fitxa. Egiaztatu Exchange a través de Internet aukera eskuragarri dagoela. Ez badago, dokumentuaren hasieran adierazitako adabakia instalatu behar duzu.

Page 7: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

10. Configuración de Proxy de Exchange sakatu eta konfiguratu pantaila hemen adierazitako balioekin:

URL helbidea posta.irakasle.net

Conectar utilizando sólo SSL Markatuta

Autenticar mutuamente la sesión al conectar con SSL Markatuta

Nombre principal del servidor Proxy msstd:posta.irakasle.net

Configuración de autenticación proxy Autenticación básica

Konexioa HTTPS bidez bakarrik egiten dela ziurtatzeko, hauek markatu:

Sakatu Aceptar Exchange zerbitzariaren propietateetara itzultzeko, eta berriz Aceptar sakatu posta-kontuaren konfigurazio-laguntzailera itzultzeko.

11. Comprobar nombre sakatu, erabiltzailea posta-zerbitzarian badagoela egiaztatzeko. Kautotze-leihoa agertuko da.

Page 8: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

Kautotzea egiteko, Windows 2000 baino lehenagoko modeloan (IRAKASLE\usuario) erabiltzaile-izena zehaztu behar duzu, eta usuario posta elektronikoko helbidean @irakasle.net-en aurretik dagoena izango da. Zehaztu egin behar duzu

Akatsa gertatuz gero, egiaztatu posta-zerbitzaria eta erabiltzaile-izena zuzen idatzi direla eta aurreko urratsak berrikusi.

12. Ziurtatu zerbitzariaren izena –Microsoft Exchange Server– eta Erabiltzaile-izena azpimarratuta daudela. Horrek adierazten du zuzen kautotu dela.

13. Sakatu Siguiente. Hala, posta elektronikoko kontuaren konfigurazio-prozesua amaitzen da.

Page 9: irakaslenetRPC - Erabiltzailearen eskuliburua

14. Outlook 2003n profil bat baino gehiago definituta baduzu, Outlook-ek programa zein profilekin hasi nahi duzun galdetzea nahiko duzu. Horretarako, ziurtatu Solicitar un perfil laukia markatuta duzula.

Outlook 2003 exekutatzen

1. Profil bat baino gehiago baduzu, Outlook 2003 exekutatzean, programa zein profilekin hasi nahi duzun adierazteko eskatuko dizu. Hautatu sortu berri duzun profila eta sakatu Aceptar.

2. Sartu pasahitza, agertuko zaizun kautotze-leihoan. Egiaztatu erabiltzaile-izena honela agertzen dela: IRAKASLE\usuario (usuario jartzen duen lekuan, helbide elektronikoan @irakasle.net aurretik dagoena idatzi behar da).

3. Aceptar sakatuta Outlook-era sartu ahal izango zara.