Irratsaioa

7
AITOR IKASTOLAKO IRRATIA AGURRA :(Aiora) Arratsaldeon adiskideok. Hau Aitor ikastolako irradia duzue eta zuekin izango gaituzue astearte eta ostegunero, maiatza bitarte. Gaur hilak 7 dugu, asteartea eta gure ordularian une honetan hirurak_gutxi dira. Aitor ikastolako irratia Egia auzoko irratia FM 106,8n aurkituko duzue. (musika) AURKEZPENA(Aiora) Iepa lagunok; hementxe gaituzue 5. A taldeko koadrila gara. Gaur esatari lanetan :Enara, Ainhoa P, Aitor, Jasmine eta, ni, Aiora Gaituzue. Saio atsegin bat igarotzea espero dugu. Ondoren Aitor dator sumarioarekin. (musika) SUMARIOA(Aitor) Gure gaurko programa hau izango da eta orden honetan: Hasteko, Ainhoa P eta Enararen eskutik, aste bukaerako berriak ekarriko dizkigute. Segidan, Jasminek, gaurko eguraldiaren berri emango digu, ondoren errezeta goxo bat irakurriko digu. Ostean, Aitor-ek Izurdeari buruz bitxikeriak kontatuko dizkigu. Jarraian guk sortutako Ipuin bat kontatuko dizuegu . Parra pixka bat egingo dugu Enarak eta Aiorak kontatuko dizkigun txisteekin. Bukatzeko zorion agurrak aipatuko ditugu …Ainhoa Peñalvaren eskutik. -Zer berri dakarzkizu Enara?

description

Aitor ikastolako ikasleek egindako lehenengo irratsaioa

Transcript of Irratsaioa

Page 1: Irratsaioa

AITOR IKASTOLAKO IRRATIA � AGURRA:(Aiora)

Arratsaldeon adiskideok. Hau Aitor ikastolako irradia duzue eta zuekin izango gaituzue astearte eta ostegunero, maiatza bitarte. Gaur hilak 7 dugu, asteartea eta gure ordularian une honetan hirurak_gutxi dira. Aitor ikastolako irratia Egia auzoko irratia FM 106,8n aurkituko duzue. (musika) � AURKEZPENA(Aiora) Iepa lagunok; hementxe gaituzue 5. A taldeko koadrila gara. Gaur esatari lanetan :Enara, Ainhoa P, Aitor, Jasmine eta, ni, Aiora Gaituzue. Saio atsegin bat igarotzea espero dugu. Ondoren Aitor dator sumarioarekin. (musika) SUMARIOA(Aitor) � Gure gaurko programa hau izango da eta orden honetan: Hasteko, Ainhoa P eta Enararen eskutik, aste bukaerako berriak ekarriko dizkigute. Segidan, Jasminek, gaurko eguraldiaren berri emango digu, ondoren errezeta goxo bat irakurriko digu. Ostean, Aitor-ek Izurdeari buruz bitxikeriak kontatuko dizkigu. Jarraian guk sortutako Ipuin bat kontatuko dizuegu . Parra pixka bat egingo dugu Enarak eta Aiorak kontatuko dizkigun txisteekin. Bukatzeko zorion agurrak aipatuko ditugu …Ainhoa Peñalvaren eskutik. -Zer berri dakarzkizu Enara?

Page 2: Irratsaioa

(Enara) Egun hauetan hotza eta elurra izan dira protagonistak. Aisiarako eguna batzuentzat eta lanerako besteentzat. Elurrak eta izotzak egoera hori areagotu egin zuten atzo: Jolasean aritzeko baliatu zuten elurra dozenaka familiak, eta leporaino beteta egon ziren mendi inguruak; ordea, izotzak buruko mina eta lan gehiago ekarri die baserritarrei eta nekazariei: <<Abere guztiak ikuiluan dauzkat; larrean ez dabil batere>> esan zuen baserritar batek. Esaten dute behiek hotzarekin esne gutxiago ematen dutela; halere beroa baino hobeto jasaten dute hotza. Beroarekin ez dute jaten. Bestalde, negu honetan egin duen beroarekin, zomorroak, eta batez ere beldarrek, edozein tokitan uzten dituzte arrautzak, eta honek kalte handiak sortzen dituzte. Hotzarekin berriz atzeratu eta ahultzen ditu. EUROPAN, Hotzak gogor jotzen segitzen du,eta 260 lagunetik gora hil dira

jadanik.Gogorren Ukrainan jo du hotzaldiak,eta ehun lagun baino gehiago hil ditu; etxerik gabeko pertsonak ziren asko. (Ainhoa P) Al-Ahly eta Al-Masry futbol partidaren iskanbila

Al-Ahly eta Al-Masry futbol taldeen arteko partidaren ostean sortutako istiluetan, gutxienez 73 lagun hil eta ehunka zauritu dira Egiptoko Port Said hirian.

(Enara) Karlos Linazasorok irabazi du I. Xabier Lete poesia saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du sariketa, baita Gabriel Zelaiari buruzkoa ere. Azken horren garailea Miguel Sanchez Robles izan da.

(Ainhoa.P.) Bartzelonak aulkian utzi ditu ohiko hainbat jokalari Bartzelonak aulkian utzi ditu ohiko hainbat jokalari, baina Errealak ez du punturik urratu, bigarren zatian aurkari sufritzen jarri arren.

Defentsan ongi moldatu ziren txuri-urdinak, baina baloia jokatzerakoan ezina igarri zen. 2-1 gelditu ziren

Page 3: Irratsaioa

(Aitor)-JASMINE esango al diguzu gaurko eta biharko giroa nolakoa izango den? (Jasmine)

(Eguraldia) (Aitor) Segidan arkatza eta papera hartzea komeni zaizue, errezeta goxo batekin bai dator berriz ere Jasmine. -Zein da aurkeztu behar diguzun errezeta? (Jasmine) -……TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA

OSAGAIAK:

* Jogurt bat * 3 arrautza * Azukrea (jogurt potearen neurri 1) * Kakaoa edo Nesquik 50g. * Oliba olioa (jogurt potearen neurri 1) * Irina legami sobre batekin nahastuta (jogurt potearen neurri 1) NOLA EGIN

Banan-banan bota ontzi batean eta ondo irabiatu orea egiteko. Ipini orea molde batean, sartu labean ordu erdiz eta 170ºtara hasten denean, azukre hautsa bota gainetik eta…

ON EGIN!!!!!!!!!!!!!!!

(musika) (Ainhoa P)

Beno tripa bete dugu eta orain parra pixka bat egingo dugu, Enara eta Aiorak kontatuko dizkigun txisteekin, aurrera!

Page 4: Irratsaioa

1.txistea

( Aiora)

Banpiro batek, ahotik odola dariola ikusi du bere adiskideak:

-Aizu, baina non lortu duzu halako odol pila?

-Zatoz nirekin, eta ikusiko duzu!

Kaleko horma bat erakusten dio esanez:

-Ikusten al duzu horma hori?

-Bai! - erantzuten dio adiskideak.

-Ba… nik, ez dut ikusi

(musika) 2. txistea (Enara)

Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion. Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez. Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak. Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.

(musika) (Aiora)

Aizu Aitor; zer da izurdeen inguruan aipatu behar diguzuna?

Page 5: Irratsaioa

(Aitor)

Ganges ibaiko izurde itsuak

Gehienontzat ezagunak diren izurdeak itsasoan bizi diren arren, badaude ibaietan bizi diren izurdeak ere. Mundu osoan lau espezie bakarrik daude, eta horietatik bat Ganges ibaiko izurdea da.

Ganges ibaia India zeharkatzen duen ibai nagusietako bat da, eta han bizi den izaki arraroenetako bat da izurdea. Bere izen zientifikoa Platanista gangetica bada ere, bertakoek izen errazago bat jarri diote animaliari: susu.

Susuek oso itxura berezia dute. Itsasoko izurdeek baino mutur luzeagoa daukate, eta hortzak luzeak eta zorrotzak dira. Ahoa itxita edukita ere, hortzak ikusi egiten zaizkie. Gainera, ia guztiz itsuak dira. Begiak izan arren, oso-oso txikiak dira eta azpigaratuta daude. Horregatik, argiaren aldaketak bakarrik nabari ditzakete.

Ganges ibaia oso lohitsua denez, ikusmen ona izateak ez du ezertarako balio. Beraz, izurdeek, non dabiltzan jakiteko eta arrainak eta karramarroak harrapatzeko, ekolokazio deritzon sistema erabiltzen dute.

Gangesko izurdea desagertzeko arriskuan dagoen animalia-espezie bat da. Zientzialarien ustez, Ganges ibai osoan, asko jota, 5.000 izurde bakarrik bizi dira, eta, poluzioaren eta arrantzaren ondorioz, kopurua etengabe jaisten omen doa.

(musika) (Ainhoa.P.)

Gaia aldatuko dugu eta Aiorak horoskopoa irakurriko digu *Aries: Hilabete honetan diruz oso ondo ibilko zara. *Tauro: Pelukeriara joango zara. *Géminis: Hilabete honetan kirol asko egingo duzu. *Cáncer: Zauriren bat egingo duzu. *Leo: Aldizkari asko irakurriko dituzu. *Virgo: Oso arropa polita eramango duzu. *Libra: Marrazki oso politak egingo dituzu. *Escorpio: Dendetara joango zara.

Page 6: Irratsaioa

*Sagitario: Lagunekin oso ondo ibiliko zara. *Capricornio: Txutxe asko jango dituzu. *PISCIS: maitazunek betea egongo zara. *AQUARIO: opari asko edukiko ditugu.

(Aiora) Gure saioa aurrera doa eta amaiera aldera gerturatzen ari gara, segidan guk egindako ipuin bat Irakurriko dizugu , beraz, erne belarriak!

Bazen behin Mikel izeneko mutil bat. Mikel ehiztaria zen.

Ile motza zuen, begi marroiak, handiak, sudur txikia eta fina eta aho

zabala. Bera egunero joaten zen ehizara bere lagun Jon-ekin.

Jonek ile marroia zuen, begi beltzak eta aho zabala.

Egun batean, ehizara joan zirela eta soinu arraro bat entzun zuten:

-Zer izan da hori?-esan zuen Mikelek.

-Ez dakit ba.-erantzun zion Jonek beldurtuta.

-Bilatuko dugu sinu hori?-esan zion Mikelek.

-Bai! Zu handik joan eta ni hemendik joango naiz.-erantzun Jonek.

Mikelek beldur handia zuen. Soinua bilatu nahi zuen baina etxera joan behar

zuen afaltzera.

Geroxeago, soinu berdina entzun zuen. Kobazulo bat ikusi eta bertan sartu

zen. Han soinu berdina entzun zuen baina altuago. Mikeli beldur gehiago

sartu zitzaion eta bat-batean sagu-zaharrak agertu ziren kobazuloaren

izkina batetik.

Momentu batez berari begira gelditu ziren. Horietako bat, banpiro bihurtu

zen eta esan zion:

-Zer egiten duzu zuk hemen, gure etxean?-esan zion ahots fuerte batekin.

-Ni… Zera… Bueno… Beldurra nuen eta hemen sartu naiz.

Orduan banpiroak lepoan hozka egin zion eta Mikel banpiroa bihurtu zen

betirako.

(Aiora)

Page 7: Irratsaioa

(musika) Azkenera iristen ari gara eta egun hauetan urteak betetzen dituztenak zoriondu nahi ditugu: (Jasmine) Atzo, hilak 6, Julen Txabarrik bete zituen urteak. Bihar, hilak 8 , Leire Solis Dueñas-ek eta Izaskun Iriondo Del Caño

Gaur Miren Esnal, 6. mailako irakasleak, betetzen ditu

Beraz guztiei gure zorionik beroenak. ZORIONAK! (musika) (Enara) Hau izanda gaurkoz gure saioak eman duen guztia. Gu oso gustura aritu gara eta zuek ere gu bezain gustura egon izana espero dugu. (Aiora)

Besterik gabe, ostegunera arte, berriz ere hemen izango da Aitor ikastolako irratia. AGUR LAGUNAK!!!!! (musika)