Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria “Argazki batek usaina behar du” 220. zk. Bigarren aroa Urtarrilak 1 2014 Gaztea Gaztedia aisialdi taldea 4-5 Gabonak 6 Gastronomia: bakailaoa 7 Gastronomia: txistorra 8 Kirolak. San Silvestre lasterketa 11 Haurren leihoa. Dunboa LH 12 Gazteen Lanak. Toki Alai LH 14 Gazte informazioa 15 Kultur agenda Irunero Kirolak Mirene Etxeberria, arku tiratzaile txapelduna Gari Garaialde, argazkilaria w w w . i r u n e r o . c o m Sar zaitez web orrian eta Facebooken

Transcript of Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko...

Page 1: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

Irungo euskarazko

hamabostekaria

“Argazki batek usaina behar du”

220. zk.Bigarren aroa

Urtarrilak 12014

GazteaGaztedia aisialdi taldea

4-5 Gabonak6 Gastronomia: bakailaoa7 Gastronomia: txistorra8 Kirolak. San Silvestre lasterketa11 Haurren leihoa. Dunboa LH12 Gazteen Lanak. Toki Alai LH14 Gazte informazioa15 Kultur agenda

I runero

KirolakMirene Etxeberria,arku tiratzailetxapelduna

Gari Garaialde, argazkilaria

ww

w.irunero.comSar

zaitez web orrian etaFacebooken

Page 2: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

2014 hasiberri honetan, Bernardo A-txagaren Etiopia liburuko poema batgogoan, galdegin genezake, parafrase-atuz: Esploradore nekatu batek zer ikuslezake/ (Irungo) metro koadratu batenmugetan... Zer ikus lezake, esate bate-rako, Done Jakue bideari jarraiki, Irunoinez zeharkatzen duen erromesak?...(Irun dioen lekuan, Euskal Herrikobeste edozein leku izen ipini gene-zake)... Iraganean hemendik igaro zirenbidaiarien eta idazleen testigantza ba-daukagu haien liburu edota kronikenbidez, besteak beste Humboldtek, Ri-chard Fordek eta Victor Hugok eginzuten legez. Gaur egun, aipatu galderaia erretorikoa da, ez baita beharrezkoahonaino etortzea, herri/hiri hau zertanden jakiteko. Paisaia eta kokapen fisi-koari dagokionez, google maps-ez gain,irudiak milaka daude sarean. Hemengoantipodetan egonagatik ere, sarearenbidez, Borboiaren erreinuko EAE hone-tan 2013. urtean gertaturikoak jarraiditzake edonork lasai asko eta zehazta-sun haundiarekin. Beraz, urruneko es-ploradore nekatu nahiz internautaabilak honako hauen guztien berriizango zuen: langabeziaren gorakada,

enpresen itxiera etengabea, murrizke-tak soldatetan, murrizketak aurrekontuguztietan -banketxeak salbatzeko au-rrekontuetan izan ezik-, murrizketakongizate neurrietan, etxe-kaleratzeak,etxe-kaleratzeek eragindako heriotzak,luxuzko bilakatu diren oinarrizko zerbi-tzuak, pobreen kopuruaren igoera, hi-labete bukaerara iristen ez direnenigoera nabarmena, PPopularraren Hez-kuntza legearen ezarpena, PPopularra-ren Segurtasun Legearen proiektua,epaiketa politikoak, makro-epaiketapolitikoak, agintari bati tarta bat bota-tzeagatik bi urteko epaia ematen dutenepaileak, PPopularraren Abortuarenlege “berria”, euskal bake prozesuaren“etenaldia”, politikarien ustelkeria, Ka-taluniako herriaren eta politikarien in-dependentziaren aldeko ekimena.Kultur esparrua aipatu gabe utzita es-pazio faltagatik eta jakinda aurretik ai-patu guztiek eragin zuzena dutelaedonongo kultur sorkuntzan, produk-zioan eta zabalkuntzan.

Ordea, interneten bidez akaso ezin daatzeman erromes nekatuenak ere atze-mango lukeena oinak lurraldeotan jarriorduko. Intzensu ustelaren kiratsa da-rion mamu bat baita; kate erdoilduakkarranka darabilzki, hizkuntza baka-rreko orroa dauka. Mamu honi gor-putza 1975.ean hil zitzaion arren,espiritua 2013an biziberritu zaio. Guerabat izutu aurretik, etxetik bota be-harko genuke betiko, edo amesgaizto-tik irten ezin ibiliko gara.

Yurre Ugarte

Ana [email protected]

Naiara HernandezLekuona

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas

[email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runero

Irun atzo Irun gaurMamuarena

Dunboa atzo

Dunboa gaur

Gutxienez duela mende bat egindako ar-gazki honetan agertzen den ihitokian egunDunboa auzoa dago, gutxi gora behera.Dunboa kalea izen bereko kanalaren parale-loan doana da. 1965ean Udalak hala deitzeaerabaki zuen, Martin Aranburuk proposa-tuta. Kaleak inguruetan zegoen parajearentoponimoa hartu zuen eta, bide batez, au-zoak ere bai. Dunboa XX. mendean oraindik ihitoki batzen. Gero, era guztietako zakarrak botatzeko

leku bilakatu zen, harik eta 60ko hamarka-dan auzoa eraiki zuten arte. Olaberria errekaren azken zatiari Dunboakokanala deitzen zaio, hots, Ama Xantalen er-mitatik Bidasorainokoari. J. A. Loidiren iritziz Dunboa hitzaren jatorriaonomatopeikoa izan liteke: tunba = gana-duaren joarea, tunpa = zarata isila edo dan-bada = joarearen soinua. Beste iturri batzuen arabera gaskoizko hitza liteke.

Iturria: Irungo kaleen izenak. José Monje

IUA: 38459

2

Honako erakunde hauek Irunero diruz laguntzen dute:

Page 3: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

- Lehen soldatapeko, orain zurekontura. Lehen prentsa, orainepe luzeko proiektuak. Zer mo-duzko esperientzia izaten arida?Oso polita, interesgarria etazaila. Enpresa bateko langileakginen heinean ez genuen eraba-kirik hartzen: enkargua bete etakito. Beste ezaugarrietako batzen lana berehala egin beharzela. Kaleratu nindutenean argineukan argazkilaritzan jarraitunahi nuela. Siriako gerran bahituzuten Andoni Lubakirekin baterasortu nuen agentzia. GeroraAnder Gillenea eta Josu Truebagehitu zitzaizkigun.Gure asmoa munduko edozeinbazterretako erreportaje sako-nak, hau da, denbora asko eska-tzen dutenak saltzea da. Bainaez da erraza! Kolaborazio kontra-tua sinatu dugu Reduxekin(EEBB, Kanada eta Mexiko), Pho-tomessi italiarrarekin eta Keys-tone suitzarrarekin.

- Nola ikusten duzu mundua ka-meraren atzetik?Kamerarik gabe bezala begira-tzea gustatzen zait. Egia da saia-

tzen naizela, baina kamera au-rrean duzunean beste gauza ba-tzuei erreparatzen diezu.Orduan, kentzen duzunean,beste era batera begiratzen duzumundua. Elkarreragina dago.

- Gertakari baten argazkia ikus-puntu askotatik egin liteke. Zeinda zurea?Ez zait gustatzen bertara joaneta sentitu baino lehen zeregingo dudan pentsatzea. Zailabada ere, aurreiritzietatikurruntzen saiatzen naiz. Gertutiklan egitea bilatzen dut: ikusi etausaindu daitekeen zerbait izanbehar du argazkiak. Izerdia ageribada, zipriztinak nabaritu behardira.

- Milaka argazki egin dituzu.Zein duzu bereziki gogoan?Lanak jende eta egoera pila eza-gutzeko aukera eman dit. Horixegustatzen zaidana. Gogoan dut atxiloketen aurkaantolatu zen Herri Harresia zelaeta egin nuen argazki bat. La-neko presiorik gabe joan nintzenlehen aldia izan zen, aske sentitunintzen. Atxilotu behar zutengazte bat bere aitari musu ema-

ten agertzen zen irudian. Unehori bazetorrela igarri nuen.Usaimena izan behar duzu etaerabaki asko hartu behar dira.Etengabeko apustua da. Balitekeorduak itxaron ondoren azkeninstant batean dena zapuztea!

- Musikarekin edo literaturare-kin gertatzen den bezala, argaz-kien truke gero eta gutxiagoordaintzen da. Musika edo literatura partikula-rrei zuzendua da; baina gurelana, ez, hedabideak baitira be-zeroak. Oso kezkagarria da pre-

zio merke baten truke edozergauza onartzeko prest egotea,kalitateari garrantzirik emangabe. Egoera gehien sufritzen arigarenak kazetariak eta argazkila-riak gara. Telefonoa gu iristen ez garen to-kietara iristen da. Normala iru-ditzen zait lekukotasun hori saresozialetan balekoa izatea; bainakazetariok istorioak kontatubehar ditugu, eta biharamunekoegunkaria irakurtzean jendeakestimatu beharko luke gauosoko lana.

3

“Argazki batek usaina izan behar du”

Krisiak lana ebatsi zion. Haatik, kinka berriak ametsetako bidearenhasieran kokatu du. Urtetan soldatapean prentsarako argazkiakegiten ibili ondoren, 2013an BO5TOK agentzia sortu zuen bestehiru kiderekin batera. “Orain lan sakonak egin nahi ditugu”.

Gari Garaialde, argazkilaria

Olaizola Immobiliaria agentzia

Irungo Larretxipi ka-lean bizi zen gaztebaten kaleratzearenharira iaz Garik eginzuen argazki sortakohiru ale.

Page 4: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

4

Gabonak

San Tomas

Olentzerori ongi etorria

San Tomas egunean giroederra izan zen Urdanibiaplazan. Eguraldia lagun,jende andana bertara bilduzen. Ohiturari jarraiki txistorgoxoa dastatzeaz gain, ber-taratu zirenek nekazaritzakoproduktuen erakusketa-le-hiaketa ikusteko eta eguneanzehar musika- zein dantza-taldeen emanaldiez goza-tzeko aukera izan zuten.

Gabon arratsaldeanOlentzerok eta Mari Do-mingik magia zabalduzuten. Idi pare batenzein asto baten lagun-tzaz Irungo haurrentzakoopariak eraman eta kale-jiran joan ziren San JuanHarria plazaraino.Olentzerok gutunakbildu eta haurrekin hitzegiteko parada izanzuen.

Page 5: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

5

Kantu jaialdia

Eguberrietako haur parkeaGoian, Gabon eguneko Olentzero Kantueneta Gabon Kantuen Jaialdian honako abes-batza hauek parte hartu zuten: Nayade AbesbatzakSan Juan Harri Guraso ElkarteakEL PILAR ikastetxeko Guraso Elkarteak Larreaundi AbesbatzakAtzokoak AbesbatzakLuis Mariano Lirika ElkarteakAmetsa AbesbatzakAmetsa Txikik eta Txiki-TxikiakEzkerrean, Eguberrietako Haur Parkeko biirudi. Behean, Zabaltza plazan urtarrilaren 6raarte zabalik izango den artisau azoka. Ber-tan hainbat jaki, bitxi eta oparitzeko apropo-sak diren bestelako produktuak saltzendituzte.

Page 6: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

6

Txitxiroak modu tradizionaleanhamar minutuz eltzean egosi azena-rio, tipula eta porru batekin. Aza ereegosi tipula pixka batekin. Behinegosita, baratxuri ale zenbaitekinarin frijitu.Bakailaua buztinezko kazola bateangoxo sukaldatu, 50 g. olio baino ge-hiago erabili gabe. Behin pil pilaeginda, aza plater batean ipini etahonen gainean txitxiro ale batzuketa bakailaua. Azkenik, pil pila botaeta pixka bat eragin saltsa guztiakongi nahas daitezen.

Bakailaoari topa

Bakailaoa dasta ezazu gure eskualdeko bakailao enpresen el-

karteak La Agricolan bildu zituen produktu hau suspertzeko

lanean 2013an zehar bidelagun izan dituen kolaboratzaileak.

Bidasoaldeko ekonomian protagonismo po-lita du bakailauak. Enpresa horiek, sei guztira,Bakailaoa dasta ezazu elkartea osatzen dutehain berezko dugun produktuaren kontsu-moa ezagutarazteko eta suspertzeko. Hel-buru horrekin elkarteak 2013an zehar ekintzaugari antolatu ditu, bai gurean bai eskualde-tik kanpo ere. Abenduaren 27an hainbatlagun bildu zituen La Agricolan urte oparoaospatzeko. Ekitaldian enpresari hauek izan ziren: Anto-nio Iglesias (R & J), Alberto Santiago (Santy-mar), Jose Mari Salvador (La Bacaladera),Luis Angel Tojal (La Barajilla), Juan CarlosFranco (Eguillor) eta Patxi Soriano (Sofresal).Sukaldari zenbait ere ospakizunera bildu

ziren, tartean, Zurako David Hornillos, IrungoAtsegiñako Iñaki Barros eta Sergio Rodriguezeta, jakina, La Agricolako zuzendaria, CarlosSagastizabal. Halaber, Fernando Gonzalez Bi-dasoa Turismoko teknikaria, Mañu De LaPuente Diario Vascoko kazetaria, Joseba Aro-zena Txingudi Onlinekoa eta Angel Ramajoeta Juan Francisco Nuñez Jostallu sozieda-deko ordezkariak bertaratu ziren.Ez zuen ekitaldia galdu nahi izan bakailaoarenenbaxadore ospetsua den Julian Iantzik etaharen emazte Arantxa Etxebestek.Bakailaoa dasta ezazu elkarteko arduradunSonia Garcia Olazabalek antolatutako ekital-dian denuek urte emankorrari topa egin zio-ten.

Ezkerreko argazkian: Antonio Iglesias, Alberto Santiago,Jose Mari Salvador, Luis Angel Tojal, Juan Carlos Franco,Patxi Soriano, Carlos Sagastizabal, Julian Iantzi eta SoniaGarcia Olazabal.Goian, La Agricolan “Bakailaua dasta ezazu” elkarteak an-tolatu zuen ekitaldira bildu zirenak topa egiten.

Bakailaua txitxirozko pil pilarekin eta azarekin

Errezeta. Felix Manso

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Santymar bakailaoarekinegindako platera.

Arg

azki

ak: E

va P

ascu

al

Page 7: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

7

Txistorraurte osoan zehar

Gabonen atarian, abenduaren21ean San Tomas eguna iristenzaigu, eta berarekin batera txis-torraren usaina zabaltzen daEuskal Herriko hainbat txoko-tan. Esaera zaharrak ere haladio: “Santo Tomaseko feria,txorizoa eta ogia!”. Zer litza-teke San Tomas eguna txisto-rrezko talo, pintxo edoogitartekorik gabe?Azken urteotako joera ikusita,badirudi txistorrari izena al-datu beharko geniokeela.Errege eguneko errege-opila-rekin gertatzen den bezala,txistorrari San Tomas egunekotxistorra deitu beharko ge-nioke. Baina nik horren aur-kako deialdia egin nahiko nuke,txistorra urteko 365 edo 366egunetan goza dezakegun pro-duktu bikain bat da. Berdin ur-tarrilean, maiatzean, abuztuanedo azaroan.Zer da txistorra?Txistorra txerri-haragiz, bara-txuriz, piperrautsez eta urez,besteak beste, eginiko hestekibat dugu. Jatorria Euskadin,Nafarroan eta Aragoin du.Txistor mota desberdinak topaditzakegu espainiar estatuan.Gipuzkoan historikoki SanMartineko txerri-hilketen on-doren baliagarriak ez ziren txe-rriki zatiekin osatzen zentxistorra; baina gaur egun joerahori aldatu egin da eta adibidezburualdea eta hirugiharra era-biltzen dira txistorra egiteko.Topa ditzakegun beste txistormota batzuk dira Lodosa ingu-

ruko birika, non osagai nagusiatxerri-birikak diren; AragoikoPiriniotako berika, birikaz etaburualdeaz gain pankrea ereduena, Jaka aldeko Arbiellongibela eta txerriaren beste zatibatzuk ere erabiltzen dituztela.Eta Leongo txistorra, non txe-rri-haragiaz gain behi-haragiaere erabiltzen duten.Nola prestatuko dut txisto-rra?Normalean txistorra frijituaedo labean eginda jaten dugu.Horrela ez bada, sagardotanedo uretan egosia ere dasta de-zakegu. Baina gaurkoan hes-teki honekin gozatzeko bestemodu sinple bat azaldu nahidizuegu. Pasta brick delakoa-ren xerra bat hartu eta txistorragainean jarri. Hestekia pastare-kin inguratu eta zotz batzuenbitartez markaturiko zati txi-kietan moztu. Behin zati txi-kiak ditugula, oliotan frijitukoditugu. Horrela pintxo benetangustagarri bat lortuko dugu,urte osoan zehar txistorraz go-zatzeko beste modu gozo bat.Gastronomia, arteaz gain, festaere badelako, gozatu gastrono-miaz, sukaldaritzaz eta bizitzaz.On egin!

Oraitz Garciagastrofesta .com

Zer litzateke San Tomaseguna txistorrik gabe?Baina egun bakarrean ez,urte osoan goza dezakeguproduktu honekin

Gastronomia

Page 8: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

Urtero legez, arratsaldeko 16:30ean emanzioten hasiera korrikalariek HondarribikoIV. San Silvestre solidarioari. 2010ean emanzituen lehendabiziko urratsak 6,2 kilome-troko lasterketa honek. Lehendabiziko edi-zio hark 540 parte-hartzaile elkartu zituen.Urtetik urtera, lasterkari kopuruak goraegin du etengabe eta, aurten, 1850 korri-kalari elkartu dira Zuloaga kaleko irteera le-rroan. Bertan, alaitasuna eta giro onanagusi izan dira une oro, batukada batenerritmo alai eta itsaskorrei ezker.

Lasterketa hasteko zain dauden korrikala-rien artean, 18 urteko Igor dago. “Urtekoazkeneko lasterketa da eta bertako giroa bi-kaina da. Mozorrotutako jende ugari dagoeta oso entretenigarria da. Gainera, probamotza da eta nahiz eta asko ez entrenatunahiko erraz bukatu dezakezu”. Zuloaga ka-leko lasterketa irteeran ere, Jon eta Mikelanaiak aurkitzen ditugu. “2013ari agur esa-teko modu osasuntsua da. Gainera, lagunkoadrila osoa parte hartzen dugu eta lehiapixkat izan ohi da”, dio aurtengoa hiruga-rren San Silvestrea duen Jonek. Mikelen-tzat, ordea, aurtengoa bigarren urtea daeta bere helburu nagusia da iazko denborahobetzea. “Lagun batekin daukadan lehiatxikia irabazi nahiko nuke. Horretaz gain, iazmozorrotuta eta lasai-lasai atera ziren etairabazi ninduten bi lagunak gainditzea danire erronka”.

Iñakik eta Koldok ere gogoko dute urtekoazkeneko lasterketa hau. “Giroa bikaina da,jende ezagun ugari dago eta 2013ari aguresateko modu erabat osasuntsua da”.

Puntualtasun britainarrez, hasiera eman

zioten antolatzaileek. Emakumezkoak, gi-zonezkoak, mozorrotutako korrikalariak etatxikitxoren bat ere Hondartza kiroldegirazuzendu ziren, eta handik espigoira. Kirolportua, Butron eta Bidasoa Pasealekuaketa Puntala izan ziren zeharkatutako bestetoki esanguratsuak. Hortik Kale Nagusirairitsi ziren korrikalariak.

Kale Nagusia puntu esanguratsua da. SantaMariako arkua zeharkatzen duten korrika-lariek azken indarrak egin behar dituzte al-dapako galtzada-harri malkartsuei aurreegiteko. Bertan elkartzen diren ikusleentxalo eta oihuek parte-hartzaileei igotzekobehar duten kemena ematen diete. Alda-pan Elisa aurkitzen dugu. Aurten, lehenda-biziko aldiz, parte hartzekoa zen. Lanak,ordea, asmoak zapuztu dizkio. “Behintzatikusteko aukera izan dut. Ezagunak eta la-gunak korrika ikustean pena ematen ditparte hartu ezin izanak. Hala ere, espaloitikanimatzea ere esperientzia polita da”.

Kale Nagusia zeharkatu ondoren, JavierUgarte kalea jaitsiz helmugara iritsi da las-terketa. Bertan, neke eta poztasun aurpe-giak dira nagusi. Koldok bere denborahobetzea lortu du. “Oso pozik nago, 27 mi-nututik behera ibiltzea baitzen nire erronkaeta denbora hori bi minutuz jaistea lortudut”. Aurtengo podiumari dagokionez, gi-zonezkoetan, Ion Garraus izan da lehenda-bizikoa. Gonzalo Carriónek bigarren postualortu du eta Iñigo Dumasek, berriz, hiruga-rrena. Emakumezkoetan, Claudia Behobideizan da azkarrena. Itxaso Escondrillasek etaAratz Rodriguezek bigarren eta hirugarrenpostuak lortu dituzte, ondoz ondo.

8 k i r o l a k

1.850 korrikalari elkartu ditu aurten Hondarribiko kaleakzeharkatzen dituen lasterketak. IV. edizioaren irabazlea IonGarraus izan da, eta emakumezkoetan, berriz, Claudia Be-hobide hondarribiarra. Gero eta jende gehiago erakartzenduen proba honetan bildutako dirua FEDER GipuzkoakoGaixotasun Arraroen Federaziora zuzenduko da

Emakumezkoen podiuma: Claudia Behobide, Itxaso Escondrillas etaAratz Rodriguez.

Gizonekoena: Ion Garraus, Gonzalo Carrión eta Iñigo Tumas.

Kirola eta giro ona nagusi San Silvestrean

Iñaki etaKoldo bere

lagun koadrilare-

kin San Silvestrean

korrika egiten hasi

bainolehen.

Korrikala-riak irteera

lerroanlasterketahasteko

zain.

LasterketaButron pa-sealekuan

igarozenean.

Page 9: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

9k i r o l a k

- Zer dela eta hasi zinen kirol honetan?4. DBHko ikasketa bidaian Bartze-lonara joan ginen, eta bertanhainbat kirol egiteko aukera izangenuen. Horietako bat arku-tiroaizan zen. Hasieratik asko gustatuzitzaidan eta gurasoei kirol horre-kin jarraitzeko nire ideia kontatunien. Gauzak horrela, Azeri ArkuTiroketa Klubarekin harremane-tan jarri zen ama eta, zaletasunbezala hasi zena, nire bizitzarenzati handi bat hartzen du egun.

- Arku-tiroan aritzeko zein diraeduki beharreko ezinbestekogaitasunak?Kontzentrazioak, adibidez, bere-biziko garrantzia du. Urduritasu-nak ere ezinbesteko paperajokatzen du; une batez arreta gal-duz gero txapelketa gal baiteza-kezu. Horretaz gain, arkua beharbezala tentetzeko indarra eduki-tzea ere garrantzitsua da.

- Espainia mailan lortutakoemaitza bikainak zirela eta, Ma-drilgo Joaquin Blume Errendi-mendu Handiko zentroanentrenatzeko eskaintza jaso ze-nuen. Nolako esperientzia izatenari da? Nire bigarren urtea da aurtengoaeta oso ondo moldatu naiz. Inge-les Filologia ikasten ari naiz;beraz, goizetan unibertsitateranoa eta arratsaldetan 5 orduz en-trenatzen dut. Hasiera batean go-

gorra egin zitzaidan, baina orainerabat ohituta eta oso poziknago.

- Iritsi berritan egungo entrena-tzaileak, HyungMok Cho korea-rrak, zure teknika erabat aldatuzuen. Nolakoa izan zen egokitza-pen prozesu hori?Hasieran kostatu egin zitzaidan,bi hilabetez gezi bakar bat jaurtigabe egon bainintzen. Arkua ire-kitzeko eta tentetzeko mugimen-dua egiten nuen bakarrik. Bihilabete horien ostean, berriz, 5metroko distantziara jaurtitzenhasi nintzen eta azkenean, txa-pelketetan finkatutako 70 me-troko distantziara lehendabizikojaurtiketak egiten bukatu nuen.

- Aurreko denboraldia bikainaizan zen zuretzat emaitzei dago-kienez, ezta?Bai, hala da. Ekainean izandakoMediterranear Jokoetan zila-rrezko domina lortu nuen bana-kako eta taldekako kategorietan.Horretaz gain, Munduko Txapel-keta Absolutuan egon nintzen etabertan, 33. postuan sailkatu nin-tzen. Bestalde, Txinan izandakoMunduko Junior Txapelketan sei-garren geratu nintzen banakako-etan, eta zilarrezko domina lortunuen talde mistoko kategorian.Azkenik Mexikon egon ginen,gonbidapen txapelketa batean.Banaka 4. izan nintzen eta taldemistoan, berriz, brontzedun.

- 2013-2014 denboraldira begira,zein dira zure helburu nagusiak?Aurtengoa nire azkeneko juniorurtea da; beraz, erronka nagusiaEuropako Junior Txapelketan

emaitza ona edukitzea da. Mailaabsolutuan, berriz, taldeko kate-gorian sailkatzea da helburu na-gusia, eta Europako txapelketarajoateko txartela lortzea.

- Kirolari bezala mugarik ikustenal duzu zure progresioan?Egia esanda ez diot nire buruarimugarik jartzen. Oso gaztea naizeta oraindik nire teknika asko ho-betu dezakedala esan didate en-trenatzaileek; beraz, nireametsak lortzeko gogor lan egi-ten jarraituko dut. Nire helburunagusietako bat 2016ko JokoOlinpikoetarako txartela lortzeada. Badakit zaila dela, baina saia-tzeko prest nago.

“Nire helburu nagusia 2016ko Olinpiar Jokoetarako txartela lortzen saiatzea da”

Hamasei urte zituela hasi zen lehendabiziko geziak jaur-titzen Mirene Etxeberria. Hondarribiko Azeri Arku Ti-roketa klubak ireki zizkion kirol honen ateak eta harrezgeroztik emaitza onak bata bestearen atzetik etorri dira.Gaur egun, 19 urte dituela, estatuko eta nazioarteko ti-ratzaile onenetariko bat da eta 2013ko Irungo emaku-mezko kirolaririk onenaren saria lortu du. MadrilgoJoaquin Blume Errendimendu Handiko zentroan bizi etaentrenatzen den irundarra, etxera itzuli da Gabonak seni-deekin igarotzeko eta, bide batez, berarekin egoteko au-kera izan dugu.

Mirene Etxeberria Azeri Arku Tiroketa

Mirene Etxeberria, Munduko Txapelketa Absolutuandiana irudikatzen.

Luis Mariano, 18 -1. ezk. 4. bulegoa

Mirene Etxeberria (lehendabizikoa ezkerretik)selekzioko bi kideekin.

Page 10: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

10 Haurren leihoa

Dunboa LH

Aurten Dunboako Haur Hezkuntzako haurrek “Jostai-luei” buruz, Kontsumo Arduratsua kontuan izanik, haus-narketa sakon bat egin dute.Sentsibilizazioa egiteko “PRINTZESA ETA KUTXAMAGIKOA” ipuina landu da.Ipuinak printzesa bati buruz hitz egiten du.Printzesa, nahiz eta era guztietako jostailu guztiakizan, ez zen zoriontsua, bere irudimena garatu ezinzuelako eta jostailuak inorekin konpartitzen edo ba-natzen ez zituelako.

Ipuina talde haundian irakurri eta landu da; jarraian,zenbait galdera egin dira elkarrizketa sortarazteko.Elkarrizketak bidea ematen du kontsumoari buruz hitzegiteko, irudimenaren erabilera bultzatzeko eta beste-ekin elkarrekin jolasteko garrantzia ikustarazteko.

Ildo berean landu da ondo pasatzeko ez dela jostailuasko behar, eta irudimena lantzeko ondo legokeelagure jostailuak, eskuz eta birziklatutako materialaerabiliz, egitea.

Ondoren ikasi dutena erakusteko, horma-irudia pres-tatu da.Horretan, bi haur ikus ditzakegu:Haietako batek, ARTE HEZKUNTZA gelako tailerreanegindako objetuak erakusten ditu: kometak, paperezkotxanoa, itsasontzi bat, katalejoak... Ondoan, ikasleekidatzi dute: “GUK EGIN DITZAKEGU GURE JOSTAI-LUAK”.Bigarren haurrak jostailu batzuk azaltzen ditu, esanez”EZ DA BEHAR JOSTAILU ASKO ONDO PASA-TZEKO”

Egindako murala eskolako TXOKO BERDEAN zintzili-katuta dago.

KONTSUMO ARDURATSUA

Page 11: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

11Gurasoentzat

Aniztasunak aberasten gaituAtal honetan beste familia eredu bataztertuko dugu: banandu diren gurasoeta beste bikotekide berri batekin bizidirenena.Bikoteak banan daitezke, eta gero ba-koitzak beste maite bat aurkitu. Zerga-tik ez? Bizitza bakarra da eta ezgenuke egon behar gustura ez gau-den leku batean, ezta ezer onik jaso-tzen ez dugula sentitzen dugun tokibatean ere. Baina haurrak edo gaz-teak tartean daudenean oso garran-tzitsua da egoera berri honetaraegokitzen laguntzea. Haurrek ez dutebanantzea ala ez erabakitzen, eta ge-hienek familia estandarra bezalakoaizan nahi dute.Banantzea arazo bilaka daiteke biarrazoi nagusi hauengatik:

− Haurrak bere barnean sis-tema familiarra banaezina dela usteduelako. Historian zehar gizarteak, ta-malez, familia eredu bakarra bultzatudu; elkarrekin bizi diren ama, aita etaanai-arrebak osotzen dutena. Oraindikorain eredu hori bultzatzen da, nahizeta erreala ez izan: ezkontzen direnbikoteen ia erdia banandu egiten dira.Beraz, haurrei sistema familiar ezber-dinak badaudela adierazi behar zaie,baita denak onak direla ere: beste bi-kotekideak izan ditzaketen etxe ezber-dinetan bizi diren gurasoak, hauradoptatuak edo harreran dituzten fa-miliak, bi ama edo bi aita dituztenak,ama edo aita bakarra dutenak....

− Banantzea arazo larria bila-katzen da gurasoen jokaera ezkorradenean: haurrenganako tutela ara-zoak, beraien arteko gutxiespenak,haurrak bereganatu nahiak... Egoeranegatibo hauek gurasoekin duen ha-rremana puska dezakete eta haurraabandonatua sentitzen da; bere bar-nean harreman sendorik ez duelasenti dezake. Beraz, ondorengo puntuak kontutanhartzea komenigarria da:

• Bi gurasoek egoera berriaonartu eta harremanak onak izatealortu behar dute: lasaitasunez hitzegin, ongi komunikatu mezuak, gaizkiulertzeak ongi argitu....

• Haurrari babes afektiboaeman behar zaio egoera berrira ohi-tzeko. Egoera berri horrek ez duelamaitasun eta arreta gutxiago suposa-tzen, eta bai aitak bai amak izugarrimaite dutela sentiarazi behar diote.Haurrak seguru sentitu behar du.

• Gurasoek ez diote bere le-hengo bikoteaz gaizki hitz egin beharhaurrari. Haurra liskarretatik aldentzeafuntsezkoa da. Bestelako espazioakbilatu lehengo bikotekidearekin hitzegiteko eta, ahal dela, gaizki ulertzeakedo ezadostasunak konpondu era po-sitiboan.

• Ongi antolatu haurrekin ego-teko tarteak eta hitzartutakoak bete.Aldaketak badaude, haurrari aldez au-

rretik adierazi naturaltasun osoz. Gurasoetariko batek bikote berria due-nean:

• Haurrari argi eta garbi esanbehar zaio bikote berria ez datorrelabere ama edo aita biologikoa ordez-tera. Bikote berria lagun berezia da,senargaia edo emaztegaia da lehenik,eta aurrerago ikusiko da zer harremaneraikitzen den haurrarekin.

• Haurraren inguruko erabakinagusiak guraso biologikoek hartukodituzte. Halere, ama edo aitaren biko-tekideak haurrarekin harreman ederraeraiki dezake helduok edozein haurre-kin eraikitzen dugun bezalaxe. Harre-man segurua: entzun, jolastu,enpatizatu, eman, baloratu, begiratu…Mugak ipintzea ere ondo dago. Biko-tekidea eta aita edo ama biologikoahaurrekin daudenean komenigarria daamak edo aitak ipintzea muga edoerreferentziak, baina bakarrik egonez

gero berari dagokio, edozein helduridagokigun bezalaxe.

• Maiz gertatzen da haurrakedozein gauzarengatik haserretu etagurasoen banantzea edota ama edoaita kendu izanaren sentimendua bi-kote berriari leporatu egiten diola.Beraz, bikote berriari egozten dizkiobere haserreak. Haurra ulertzea fun-tsezkoa da. Bikotekideak mindutasentitu dela esan eta haurra egindako-arengatik damutzea edo barkamenaeskatzea itxaron behar du. Garrantzi-tsua da gertaera edo liskar hauekmodu pertsonalean ez hartzea. Biko-tekidea onartua izateko, haurra kon-tuan hartu behar da, entzun etaerrespetatu, elkarrekin adostasunakbilatuz eta leku bat emanez.

• Zenbait kasutan, ama edo ai-taren bikoteari “ama” edo “aita” deitunahi dio haurrak, ama edo aita biolo-gikoa gutxi ikusten dutelako edo ikus-ten direnean kalitatezko harremanikez dagoelako. Haurren desioa erres-petatu behar da, baina argi utziz ba-duela beste ama edo aita biologikobat. Aita edo ama biologikoarekin ha-rreman sendoa ez bada, iritsiko daune bat non haurra harreman horretazohartuko den eta seguru asko la-guntza profesionalarekin aztertu be-harko duen. Denok behar dugu leku bat gizarteaneta eredu anitzek denoi zoriontasunaematen digute. Ni neu garrantzitsuabanaiz, besteak ere bai. Beraz, goa-zen leku bat ematera hain zabalduakez dauden familia-ereduei. Beti haurraentzun, bere sentimenduak jaso etabere bidea eraiki. Banantzeak eta al-daketak ez dira inoiz errazak; bainaerabakia hartuta dagoenean, partaideguztien bizi kalitatea ona izan dadin,denek beren aldetik jartzea beharrez-koa da. Gora aniztasuna!!!!

Mapi Urresti Ortizku t tun . ku t tun@gmai l .com

Familiaren balioa. Bigarren atala:

Page 12: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

12 gaztea

Munduari gure proiektua, gure enpresaedota gure gaitasunak erakusteko Interne-tera jauzi egitea pentsatzen ari garenean,burura datozkigun plataformen arteanbloga da lehenetarikoa.

Egia esatera, oso ideia ona da:

• Oso pertsonala delako

• Merkea delako

• Arauak geuk jartzen ditugulak

• Primerako aurkezpen-gutuna delako

Asteak (edo minutuak, asmoen, ezaugarriteknikoen eta zailtasunen arabera) plane-atzen, konfiguratzen eta edertzen emanondoren, estreinatzeko eguna heldu da.

Geure burua aurkezteko post (sarrera)handinahia publikatu eta gure lagunen ar-tean sare sozialetan hedatzeari ekitendiogu.

Baliteke korrika joatea Googlera, zeure bu-ruaren bila. Hotzikarak joko zaitu, zure blo-garen izena zuzenean idatzita ere inondik

inora agertzen ez zarela egiaztatu orduko...Gero jakingo duzu normala dela, Googlekdenbora behar duela sortzen den guztiaindexatzeko, eta artikulu batzuk publikatuarte ez zaitu “garrantzizkotzat” hartuko.

Eta orduan lehen krisialdia dator: zeridatzi?

Ixten edo abandonatzen diren blog-proiektu gehienak publikatzeko tenoreanerregulartasun faltaz izaten dira, oro harhizkuntzez eskasiaz.

Inportantea da gai-zerrenda oparoa edu-kitzea, aldiro-aldiro ideiak atera eta egokigaratu ahal izateko. Gai zehatz baten ingu-ruan sailak planeatzea ere ongi dago.Aldez aurretik prestatzeak problemak al-

boratzen lagunduko dizu.

Hona gure gomendioa: blogari argi berde-rik ez piztea gutxienez 30 artikuluren gaiakprest eta zazpi edo zortzi idatzita izan arte.Hobe da tarte zabalaz aritzea ezen ez geropresioa jasatea. Zure jarraitzaileek hasi or-duko huts egiten ari zarela ikusten badute,pentsa zer nolako irudia transmititzen die-zun…

Eta batik bat, serioski har ezazu: artikulue-tan edukia garrantzizkoagoa da grafismokontuak edo twitter plugin egoki bat lor-tzea baino.

Pablo MoratinosMarketing online-aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

SENTITZEN DENA ZURE BLOGA ESTREINATU ETA 20 MINUTURA

Toki Alai 6. maila

GuToki Alaiko 6. mailako ikasleak gara. Bizidun guztiok zelulak ditugu. Gizakien zeluletan, adibidez 23 kromo-soma pare daude; hau da, 46 kromosoma ditugu. Kromosomak DNAzosatuta daude. Gelan urtean zehar esperimentu asko egin ditugu, eta horretarako frutaezberdinak hartu genituen: pikua, platanoa, anana... Fruta hauek DNAasko dute: gizakiok baino askoz ere gehiago.MaterialaFruta, xaboia, plastikozko poltsa, ura, iragazki bat, gatza, edalontziak,papera eta lasto bat. Prozedura- Fruta zatiak eta ur pixka bat poltsan sartu eta poltsa itxi.- Eskuz, poltsa barruan fruta txikitu ahi homogeneoa lortu arte. - Ahia iragazkitik pasa, fase solidoa eta likidoa banatzeko.- Poltsari koilarakada bana gatz eta detergente gehitu, eta hagatxo ba-tekin nahastu.- Laborategiko hodi batean, lehen prestatu duzun nahasketa gehitu etahotz-hotza (izozkailuan mantendu ordu batzuk eta -20 C inguru izangodu) eta hotz-hotza dagoen alkohola pixkanaka gehitu, hodiko hormatikirristatzen utziz. Zer gertatu da?Landareen zelulek mintz potolo bat dute. Detergenteak mintza apur-tzen du eta DNA askatzen da. DNA hodiaren goialdean geratzen den muki itxurako multzoa da!Miramonen zientziaren inguruko jardunaldiak antolatu ziren eta guk,beste esperimentuen artean, hau presatu genuen: gure bideoa Inter-neten ikus daiteke. Zientzia zoragarria da. Behin esperimentuak egiten hasten zareneanezin izango zara gelditu!! Guk esperimentu txikiak egiten hastea go-mendatzen dizuegu. Gizartearentzat oso garrantzitsua da zientzia. Es-pero dugu esperimentu hau etxean egitea eta zuen gustukoa izatea.

Maite Bordonaba, Alaitz González eta Maialen Korta

FRUTA EZBERDINEN DNA BILATZEN

Page 13: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

Dunboa ikastetxean dute hitzordua igandero 16:30etik18:30era. Bertan biltzen dira Gaztedia taldeko 12tik 16raurte bitarteko nerabeak lagunartean arratsalde pasa egi-teko. Hezitzaile gazte talde gogotsu baten zuzendaritza-pean hainbat jarduera burutzen dituzte: jokoak, kirola,dantza... Hilean behin ekintza berezi bat antolatzen da;esaterako, kart delakoetan ibiltzea, paintball saio bat,txango bat, eskiatzea... Udarako, Santiago Bidearen zen-bait etapa egiteko plana dute. Hezitzaileak boluntarioak dira, aisialdiaren alorrean es-karmentudunak. “Iaz Gaztediak Irunen talde egonkor batsortzea proposatu zigun, nerabeek asteburuetako den-bora librean alternatiba bat izan dezaten”, azaldu du ko-ordinatzaileak.Arduradunak esperientziarekin kontent daude “gazte-txoak gustura ikusten ditugulako. Jardueretan parte har-tzeaz gain, taldeak lagun berriak izateko aukera ematen

die; harremanak aberasten dituzte”. Lan metodoari dagokionez, ez da norabide bakarrekoa;hezitzaileek ekintza sorta prestatzen du, “baina neska-mutikoek ere proposamenak egin ahal dituzte, eta har-tara, gutunontzi bat daukagu”.Taldearen jarraitutasuna bermatzeko, Gaztediak 17 urtedituzten gazte taldea eratu du. Beharrezko adina dute-nean formazioa jaso eta hezitzaile izan litezke, horrela tal-dea elikatuz.

Kalearen alternatibaNeska-mutiko gehienentzat igandeetan kalea pixka bataspergarria zen. Mariak lagun baten bitartez taldearenberri izan zuen. “Halaxe joaten hasi nintzen. Ongi pasa-tzen dut eta gainera lagun berriak ditut”.Jagobak 13 urte ditu. Iaz hasi zen parte hartzen, eta aur-ten “jarraitzea erabaki dut”. Sarak igande batez baizik ezdu parte hartu: “behin baino ez, baina gustura!”.

13gaztea

Irungo Gaztediaaisialdi taldea

Gaztedia Elkartea nerabeei laguntza

integrala eskaintzeko sortu zen

orain 10 urte. Aisialdiaren alorreko

lan ildoa hainbat herritan taldeak

eratzean datza. Irungoa iaz abiarazi

zen. Nahi duen gazte ororentzat

ateak irekiak daude.

1.- Gaztediako kide zenbait igande batez. 2.- Taldea, break dantza saio bat egiten.3.- Gabon egunean abestera atera zirenekoa.

Nerabeei laguntza zerbitzua

Gaztedi Elkartea 1994an sortu zen zailtasunakdituzten 12tik 18ra urte bitarteko nerabeei etaeuren familiei laguntza eskaintzeko xedez.2012az geroztik Irunen ere zerbitzua eskaintzendu. Jarduera alor honek ez du aisialdi taldeare-kin zerikusirik. Arreta zerbitzuaren esku-hartzea gazte, familiaedo tutore Bakoitzari Zuzendutako Egitasmoa-ren bitartez garatzen da. Arazoak dituzten gaz-teei heldutasun egokia lor dezaten ahalbidetzeadu helburu, familiei eredu hezitzaile sano eta

baikorrak lortzen lagunduz. Gaztedik urtebetean Irunen 72 familia artatuditu, horietako 31, irundarrak, eta gainontze-koak Hendaiatik Donostiara bitarteko herrieta-koak. Hauexek kopuru nagusiak eta arrazoiak: Droga kontsumoa, 24; familia barruko gatazka,18; antsietatea edo depresioa, 7; isolatze so-ziala, 4; bullying-a, 4; arazoak ikastetxean, 3;agresibitatea, 3.

www.gaztedit ik .netTel: 682 067 078.

Page 14: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

Zure Gazte-txarte-larekin deskontuak di-tuzu beste autonomiaerkidego batzuetan: ga-rraioan (itsas-lineak, hiri-garraioak...), ostatuan(aterpetxeak, hotelak...),kultur jardueretan (jaial-diak, zinemak, antzo-kiak, museoak...), eskiestazioetan, erosketetan, eta abarretan.

- "TALENTU GAZTEAK” GAZTELITERATURA LEHIAKETADeialdigilea: Coca Cola Edukia: Coca Colak gazteenidazteko sormena bultza-tzeko urtero antolatzen duenlehiaketa.

Baldintzak: DBHko 2. mailako ikasleeizuzendua. Epea: Martxoak 14.Informazioa: [email protected] INAUTERIAK IRAGARTZEKOKARTEL LEHIAKETADeialdigilea: Irungo Udala.Baldintzak:-

Edozeinek parte har dezake.- Lehiakide bakoitzak lanbana aurkeztu ahal izangoer redakz ioa@hi r i ne t. ne t

Epea: urtarrilak 12

- ERABILTZAILEENTZAKOARRETA-LAGUNTZAILE POSTUA.Deialdigilea: Irungo Udala.Baldintzak:Hizkuntza-eskakizuna: 3.a

Titulazioa: Elektrizitateko,elektronikako edo Informati-kako teknikari espezialista.Baliokidea den beste edozeinere onartzen da.Epea: Deialdia ez da oraindikargitaratu.

- LA CAIXA BEKAK 2014Obra Social La Caixak 145beka deitu ditu Espainian,Europan, Estatu Batuetan,Kanada edo Asian, graduon-doko ikasketak egiteko:- ASIA: 7 BEKA. Epea: Martxoak 24.- ESTATU BATUAK-KA-NADA: 48 BEKA. Epea: Api-rilak 28.- EUROPA: 65 BEKA. Epea:Otsailak 10.- ESPAINIA: 25 BEKA. Epea:Otsailak 24.

g a z t e i n f o r

Lana

Bekak

Lehiaketak

Gazte-txartela

414

Musika praktikatzeko lagungarriasuerta dakizuke Practice Your Musicaplikazioa. Zure ordenagailuan mu-sika talde oso baten laguntza izangoduzu kantuak jotzeko.

Practice Your Music

Azterketa-garaia heldudelako, Ikust Alaia Liburutegiakzabalduko du ikasteko aretoenordutegia abenduaren 26tik o-tsailaren 2ra arte.

- Astelehenetik ostiralera:08:30 - 20:00

- Larunbatetan: 09:00 - 13:00eta 15:00 - 20:00

- Igandeetan: 09:00 - 13:00

- Abenduaren 31n: 09:00 -13:00

* 2014ko urtarrilaren 1ean eta6an ITXITA

Ikasketa aretoetako ordutegia

Noiz: Urtarrilak 11Estazioa: ARETTEKlaseak: 2 orduko saioa (eskia edo snowa) eta begirale zerbitzua egun osoan zehar.Prezioa: 50 €, edo 45 € materiala ekarriz gero.Dena barne: Forfaita, asegurua, klaseak, garraioa.

Ordutegia: 6etan aterako gara Oiartzundik eta20:30ean itzuliko gara.

Gaztetxoentzako

Irunero non eskura dezaket?

San JuanGaztelumendi ManoloSargiaUdal LiburutegiaGazte Informazio BulegoaCornerOrruaFotokopAEK

Nafarroa hiribideaKutxaOgi BerriHawaiErauskin

SantiagoTxingudiko

ZerbitzuakzuakToma Pan y MojaSwingEl BuleArgitze zentroa

Urdanibia plazaMigel tabernaOspitale zaharraUdal EuskaltegiaAma Xantalen egoitzaBainu (Urantzu kalea)

Dunboa/Palmera -Montero/ArbesOsasun ZentroaOgi BerruTahonaZura

AnetxeLa AgricolaDunboa LHIBiribiToki Alai HH

Behobia/Azken PortuToki Alai BHI (Gazteluzahar)

Kolon ibilbidea eta inguruakBBVAKutxaAnbulatorioa (Gipuzkoa hiribidea)Virginia kafetegiaEdurne kafetegiaErauskin

(Luis Mariano)SirimiriTurismo BulegoaSAC-HAZMerkairunLuis Mariano pentsiodunen etxeaEuskadiko KutxaSantander bankua

San MigelTabisaCaser egoitzaUranzu azokaGizarte Segurantzaren InstitutuaLANBIDE

BBVASantander bankuaSabadell BankuaEuskadiko KutxaKutxaRural KutxaLoteria administrazioa

Antzaran/AnakaKutxaMariñoWashington tabernaAnaka Berri erretegia

PuianaTahonaBidasoako OspitaleaJostamendi

Txingudi Ikastola

LarreaundiLarrarte harategiaToma Pan y MojaPedro arraindegiaEguzkitza ikastetxea

Elizatxo/Katea/Belaskoenea Martindozenea gaztelekuaElatzeta ikastetxeaOngi Etorri tabernaSuper LarreaBelaskoenea ikastetxeaCafé Irun

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Page 15: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu

Otsailaren 9ra arte

Erakusketa

Menchu Gal aretoan

Irun Hiriak 100 urte erakusketakazken mendeko historia laburbil-tzen du; hain zuzen, Irunek hiri ti-tulua lortu zuenetik ehun urtebetetzen diren honetan.Ostiraletan eta larunbatetan18:00etatik 21:00etara. Igandee-tan eta jai egunetan, goizeko11:30etik 13:30era.Urtarrilaren 4an

Gutun bilketa

UdaletxeanArratsalde osoan zehar ErregeMagoen laguntzaileek haurrengutunak jasoko dituzte.

Urtarrilaren 5ean

Erregeen desfilea

Erdialdeko kaleetan

Desfilea 18:30ean abiatuko da.Hiriguneko kaleetan igaro on-doren, Udaletxeko balkoitikErrege Magoek hitzalditxoa eskainiko dute.

Urtarrilaren 7ra arte

Erakusketa

MercairunArgazki Lehiaketari dagokionerakusketa.

Urtarrilaren 6ra arte

Azoka

Zabaltza plazanGabonetako eskulangintzaazoka, 26 saltokiz osatua. 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 20:30.

Urtarrilaren 3an.

Ikuskizuna

Erdialdeko kaleetanGabonetako animazio komer-

tzialaren programazioaren ba-rruan, Gauproject ikuskizuna, argi-eta soinu-efektu magikoz.17:30ean Geltoki kalean hasi etaSan Juan plazan amaituko da,20:30 aldera.

Urtarrilaren 4ra arte

Haur parkea

Ficoban

Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara.Prezioak:13 urte arteko haurrek: 7 €Helduek: 6 € .10 umetik gorako taldeek: 5 €ume bakoitzeko + heldu lagun-tzailea doan. 3 urte arteko haurrek: Doan.Familia ugariek (txartelarekin): 5€ ume bakoitzeko.

Urtarrilaren 10ean.

Kontzertua

Kabigorrin19:30ean, Marc August Folk Trio.

Urtarrilaren 11an.

Antzerkia

Amaia KZn20:00etan, Faemino eta Cansado.Sarrerak:- i r un .o rg web orriaren bitartez - Leihatilean ikuskizunaren egunberean. - Irungo Turismo bulegoan. Prezioa: 16 €. 14 urtetik behera-koek eta langabeek: 12 €.

Urtarrilaren 11an.

Kontzertua

Tunk aretoan19:45ean: GABONAK IN HELLFEST III... + BARON ROJO +CONTRABAND (IRUN) + EBONICODE + ROLLING DICE +BLAST WAVE + HIRA.

a i s i aa 15

Erakusketa:VasconiaZer: Vasconia, erdialdeko lurraldea. Mugako hiletaerrituak izeneko erakusketa.

Noiz: Martxoaren 9ra arte.

Non: Oiasso Museoan.

Sarrera: Doan.

Erakusketak objektu batzuk aurkeztenditu, eta horiekin batera, berreraikitzeak,planoak, testuak eta ikus-entzunezkoak.Orduko arbasoen nortasunera hurbil-tzeko pen-tsatuta, erakusten du ez zirelamodu arkaikoan eta korronte historikoe-tatik urrun bizi; aitzitik, jende hura gaiizan zen, frankoen eta bisigodoen erre-sumen arteko muga-egoera baliatuz, be-rezko nortasunari eta kulturari eusteko.

Gabonak Oiasso Museoan6-12 URTE BITARTEKO HAURRENTZAKOJARDUERAK

Urtarrilak 3

11:00-13:00 ZESAR ETA KLEOPATRA

Sor ezazu zeure film laburra Playmo-bilekin.

16:30-18:30 CINE FORUM

“Asterix en los juegos Olímpicos”. Gaz-telaniaz.

Urtarrilak 4

12:00-14:00 VESTITIUM

Urtarrilak 5

11:00-13:00 TESSELLAE

Mosaiko tailerra

ERRESERBAK: 943 63 93 53

IRUN ZUZENEAN kontzertuakIRUN ZUZENEAN ekimenaren barruan,datozen egunotako kontzertu akusti-koz osatutako egitaraua prestatu da.

Urtarrilak 11, larunbata, 20:00etan: O’CLUB (Scrum Berri).

Urtarrilak 17, ostirala, 23:00etan:GATOS PARDOS (Royal Club)

Urtarrilak 19, igandea, 20:00etan:LUKE ARMSTRONG(Bhuda Bar).

Urtarrilak 25, larunbata 20:00etan:BEÑAT IGERABIDE (Scrum Berri).

Urtarrilak 31, ostirala 23:00etan: LES FOUS (Royal Club)

Page 16: Irunero · Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sako - nak, hau da, denbora asko eska- tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontra - tua sinatu