Itzurun - altzanet.eus · 1888.urtea.Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL...

6
Osteguna, 2010eko abenduaren 9a Altzako Historia Mintegiak tokian tokiko 2.626 argazki zahar ikusgai jarri ditu sarean I-VII ONGI ETORRI, ALTZA HISTORIKORA Itzurun 1930. urtea. Jose Manuel Lujanbio Txirrita, erdian, artaburuak aletzen Gazteluene baserrian. JOXE ERAUSKIN

Transcript of Itzurun - altzanet.eus · 1888.urtea.Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL...

Page 1: Itzurun - altzanet.eus · 1888.urtea.Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL TRANVIA DE SAN SEBASTIAN.1887-1987 LIBURUA 1920.urtea.Garai hartako auto bat. KOLDO

Osteguna, 2010eko abenduaren 9a

Altzako Historia Mintegiak tokian tokiko 2.626 argazki zahar ikusgai jarri ditu sarean I-VII

ONGI ETORRI, ALTZA HISTORIKORA

Itzurun

1930. urtea. Jose Manuel Lujanbio Txirrita, erdian, artaburuak aletzen Gazteluene baserrian. JOXE ERAUSKIN

Page 2: Itzurun - altzanet.eus · 1888.urtea.Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL TRANVIA DE SAN SEBASTIAN.1887-1987 LIBURUA 1920.urtea.Garai hartako auto bat. KOLDO

Aritz Sorzabal

«Gure lan eremua Altza histori-koa da, Donostiak anexionatuzuenean hartu zuen udalerria.Martutene aldeko Zarrueta, In-txaurrondo, Bidebieta, Molinaoarte. Denboran zehar eremu ho-rretan izan diren pertsonak, le-kuak, etxeak eta gertakariak bil-du ditugu».

Altzako Historia Mintegiko Iñi-go Landaren hitzak dira horiek.Hain zuzen ere, elkarte horrek Al-tzan bildutako dokumentu zaha-rrak sarean zintzilikatu ditu;www.altza.info webgunean, hainjustu. Artxibo dokumentuak,

prentsako berriak, mapak, ikus-entzunezkoak, argazkiak... Altza-ko Historia Mintegiak mendelaurdenean bildutakoa, Casares-Tomasene kultur etxean ez ezik,interneten ere ikusgai jarri du.

Zintzilikatutako dokumentue-tatik 2.626 irudiak dira. «Gehie-nak argazkiak dira, hori baita jen-dearentzat ikusten errazena»,azaldu dute Historia Mintegikolagunek. Hori horrela izanik,webgunean Altzari buruzko ha-maika argazki daudela kontutanizanik, aukeraketa egin dugu ira-kurleek denboran atzera egin de-zaten. Bidaia [email protected]

Udalerrihistorikoanbarrena Altzako Historia Mintegiak urtetanbildutako dokumentu zaharrak sareaneskuragarri jarri ditu

Bildumaren zati handiena argazkiek osatzendute; 2.626 irudi ikusgai daude

1888. urtea. Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL TRANVIA DE SAN SEBASTIAN. 1887-1987 LIBURUA

1920. urtea. Garai hartako auto bat. KOLDO IZAGIRRE

1930. urtea. Alfonso XIII.a, Buenavistan lehorreratzen. J. M. SANCHEZ

1933. urtea. San Luis Parrokiako erretore Don Zacarias, jaurnartzea egin zuten zenbait neskekin. SAN LUIS PARROKIA 1887. urtea. Mirakruz Gainako La Asuncion ikastetxea. Bildutako argazki

luze-zabalean ›

II irutxuloko hitza 2010eko abenduaren 9a, osteguna

Page 3: Itzurun - altzanet.eus · 1888.urtea.Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL TRANVIA DE SAN SEBASTIAN.1887-1987 LIBURUA 1920.urtea.Garai hartako auto bat. KOLDO

1947. urtea. Bagoi bat iraulita, Herreran, tranbiak istripua izan eta gero. SAN LUIS PARROKIA 1949. urtea. Altza, Pasai Donibaneko Gaztelutxotik ikusita. ANTXON BASURKO

1940. hamarkada. Zinta lasterketa, Intxaurrondoko jaietan. J. A. SAN ROMAN 1940. hamarkada. Miracruz itsasontziaren uretaratzea. FRANCISCO LASA

1953. urtea. Jose Manuel Erauskin, Gazteluenekoa. ANTXOTARROK HISTORIA MINTEGIA

2010eko abenduaren 9a, osteguna irutxuloko hitza III

luze-zabalean ›

zaharrena da hau. LA ASUNCION IKASTETXEA

Page 4: Itzurun - altzanet.eus · 1888.urtea.Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL TRANVIA DE SAN SEBASTIAN.1887-1987 LIBURUA 1920.urtea.Garai hartako auto bat. KOLDO

txulotik ›

IV irutxuloko hitza 2010eko abenduaren 9a, osteguna 2010eko abenduaren 9a, osteguna irutxuloko hitza V

txulotik ›

Altza dira

Bazen behin Altza izenekoherri bat, Gipuzkoako hiri-buruaren ekialdean, Pa-

saiako portuaren ertzean, bazenXIX. mendean lur eremu zabalahartzen zuen udalerria. Nekazari-tzari lotutako giro eta bizimoduanbiltzen ziren Altza herriko baserrimultzoa eta bertako biztanleak.XX. mendeko lehen hamarkade-tan zehar ere egoera horri eutsizioten altzatarrek, baina Donos-tiak Altza eta Pasaia bereganatze-ko zuen desioarekin egin zutentopo; Pasaiak portua emango zionDonostiari, eta Altzak hiria zabal-tzeko behar zituen lurrak.

Hiriburuak 1910 eta 1920ko ha-markadetan egindako saiakerekherritarren nahiarekin egin zu-ten talka, ekimen eta galdeketaezberdinen bitartez argi utzi bai-tzuten ez zutela hiri handiarenbaitan desagertu nahi. Baina Al-tzak aldaketa sakonak pairatukozituen Frankismoaren etorrera-rekin batera. Udal diru-kutxakpobretu ziren lehenik eta herrigisa desagertu zen gero; azkenhori izan zen bere nortasunariegindako erasorik larriena. 1939.urtean, bi udalerrietako zinego-tziek, inolako ordezkaritza demo-kratikorik ez bazuten ere, AltzaDonostiari lotzea erabaki zuten,‘azken udalerri horren eta nazioa-ren interesen mende jartzeko’.Horrela, goizetik gauera erdal-dundu zen euskalduna zen he-rria, eta hiriko auzo marjinatu etatxiroenetakoa izatera pasa zen.

Harrezkero, Altza Donostiakoauzoa da edo, hobe esateko, jato-rrizko lur haien zati bat baino ezda, izan ere, gaur egungo Bidebie-ta, Intxaurrondo eta Martuteneere Altza baitziren. Eta Donos-tiak periferiarekiko egiten duenpolitikaren ondorioz, kontzentra-zioan eta desoreka urbanistikoanoinarritutako politikaren ondo-rioz, hiriko eremurik populatue-netakoa, desordenatuenetakoaeta azpiegitura gutxien daukane-takoa da Altza».

Altzarren hitzak dira horiek,duela egun gutxi jendaurrean aur-keztutako Altza Gara manifes-tuan bildutakoak. Aste honetakoaAltzari buruzko Itzurunbereziadela kontutan hartuta, argitaratu-tako irudi bildumari ahotsa jar-tzea besterik ez zen falta. Eta ho-rretarako, zer hobe bertakoei hitzaematea baino. Altza direlako.

Aritz SorzabalKazetaria

2 Iritzia

Bost urte bete ditu mikrobus zerbitzuak

DBost urte igaro dira Donostiabusen lehen mi-krobusa gora eta behera hasi zenetik. Konpai-

niako gerente Gerardo Lertxundik aurreratutakoarenarabera, Trintxerpe-Altza-Molinao linearen ibilbidealuzatzea eta bidaiarientzat leku handiagoa dutenibilgailuak eskuratzea aztertzen ari dira etorkizunerabegira. DBUS

Donostiarrak Durangon izan dira

DLiburu, disko eta aldizkari artean jende an-dana ibili da Durangoko Azokan, donostiar

ugari tartean. Xabier Etxaniz Rojo -irudian-, Aran-txa Urretabizkaia, Urko Menaia, Koldo Izagirre, FitoRodriguez... hiriko hainbat idazle, musikari edotaargitaletxe Gabonen atariko urteroko hitzorduanizan dira. IRUTXULOKO HITZA

30 kilometro ordukoguneak Grosera etaErdialdera iritsi dira

DGrosera eta Erdialdera aridira zabaltzen 30 kilome-

tro orduko guneak. Seinaleak jar-tzearekin batera, espaloiak za-baldu eta egokitu dituzte, oinez-koak lasaiago ibil daitezen.Antiguan, jada, Matia inguruansartzen diren autoek ezin dute 30kilometro orduko muga gainditu.XABIER ETXABE

Euskarari buruzko bisita gidatua egin duBagera elkarteak

DEuskararen ibilbidea Donostian bisita gidatua antola-tu du Bagera elkarteak. Hain zuzen ere, udaletxean le-

hen geldialdia duen jarduera honek euskararen historiarekinzerikusia duten hainbat datu eta azalpen ematea du xede.Probako ekimena izan da Euskararen Egunaren harira egin-dako lehen bisita gidatua, udaberrian hiriko eskoletako hau-rrei zuzenduriko ibilbidea egokitzeko helburuarekin. MIKEL GOÑI

Bosgarren zubian, zubirik gabe

DBosgarren zubiko obrak bukatzeko eguna abenduaren23a denez, beharginak jo eta ke ari dira lanean. Langile-

ek ez ezik, Manu Muniategiandikoetxea artistak ere -irudian-ez du jai egunik izan abenduko zubian, berak diseinatutakobaldosak egitura berriko espaloietan nola geratzen ari direnaztertu baitu egunotan. XABIER ETXABE

Athletic menderatudu Realak

DGozatu ederra hartudute realzaleek Ath-

leticen aurkako derbia es-kuratu eta gero. Txuri-urdi-nek, merezita, 2-0 irabazizieten bizkaitarrei eta sail-kapenaren seigarren pos-tuan dira orain. Joan denigandekoa egun bikainaizan zen, garaipenarengatiketa Parte Zaharrean etaAnoetan izandako giroaga-tik. GORKA BRAVO

Ur saneamenduakgabezia ugari dituelaohartarazi du Eguzkik

DHarraskatik beheradoan urak hartzen

duen bidea ezagutzeko era-kusketa zabaldu dute Egiaparkeko Ingurumen Baliabi-deen Etxean. Halako erakus-keta antolatzea interesgarriadela aitortu du Eguzkik; era-kusketa, ordea, errealitateaazaltzen duen zalantza dutalde ekologistak. Izan ere, ursaneamenduak dituen gabe-ziak ez dituela erakusten kri-tikatu du. CRISTINA ENEA

Melania Cabezakkolore biziz jantziditu Rekaldetabernako paretak

DMelania Cabezaañorgatarraren Ko-

lore biziak izeneko argazkierakusketa ikusgai dagoParte Zaharreko Rekaldetabernan. Hamaika toki-tako paisaia, hiri eta txokoezkutuak islatzen dituz-ten irudiak abenduaren15a arte egongo dira era-kusgai. ARTXIBOA

Page 5: Itzurun - altzanet.eus · 1888.urtea.Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL TRANVIA DE SAN SEBASTIAN.1887-1987 LIBURUA 1920.urtea.Garai hartako auto bat. KOLDO

1953. urtea. Danborrada, Herrerako jaietan. TOMAS PAULIS

1954. urtea. Juan Mari Arzak, bere txikitako txirrindarekin. JUAN MARI ARZAK

1954. urtea. Herrerako kantina. CONCHITA FERNANDEZ

1956. urtea. Txirrindularien lasterketa, Mirakruz Gainako jaietan. FRANCISCO LASA

1958. urtea. Herrerako dantza taldea, Tantarrenen. BIXENTE ELOSEGI

1959. urtea. Campsa-ko kamioi baten erorketa, Herreran. TOMAS PAULIS

1964. urtea. Fausto Gaiztarro arkitektoa, Bidebieta orubearen jabea etabertako urbanizazioaren sustatzailea. IGNACIO GAIZTARRO

luze-zabalean ›

VI irutxuloko hitza 2010eko abenduaren 9a, osteguna

Page 6: Itzurun - altzanet.eus · 1888.urtea.Herrerako tunela zeharkatu zuen lehen tranbia. COMPAÑIA DEL TRANVIA DE SAN SEBASTIAN.1887-1987 LIBURUA 1920.urtea.Garai hartako auto bat. KOLDO

1959. urtea. Herrerako etxebizitza baten logela. TOMAS PAULIS 1960. urtea. Herrerako mendizale elkarteko kideak, Aiako Harrian. TOMAS PAULIS

1964. urtea. Motor bat, Erroteta kalean. CRISTINA SANTOS

1999. urtea. Lizarra-Garazi akordioa, Altzan. ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA1992. urtea. Uholdeak, Herreran. LARRAITZ GARMENDIA

2010eko abenduaren 9a, osteguna irutxuloko hitza VII

luze-zabalean ›

1980. urtea. Bigantxak, Los Boscos auzuneko jaietan. JOSE LUIS MANGAS

1970. urtea. Herrerako Jauregui janari dendaren kontra talka egin zuen Rezolako kamioia. PEPE SARRAGUA