Izaki bizidunen 1 dbh

7
Izaki bizidunen ezaugarriak Jaio eta hil egiten dira. Antzeko konposizio kimikoa dute,materia organikoaren oinarri. Zelula izeneko unitate mikroskopiko batez edo gehiagoz osaturik daude. Zelulak unitate bizidunik txikienak dira Bizi -funtzioak betetzen dituzte: nutrizioa, harremana eta ugalketa. NUTRIZIO FUNTZIOA Nutrizioaren bidez, izaki bizidunek bizitzeko behar dituzten energia eta substantziak lortzen dituzte. Organismoen sailkapena nutrizio-motaren arabera: Autotrofoak. Bere kasa substantzia organikoak sor ditzakeen organismoa. Horretarako energia-iturri bat erabiltzen du (Eguzkiaren argia) eta ingurunetik (lurzorutik eta atmosferatik) substantzia ez- organikoak jasotzen ditu (ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa). Fotosintesi izeneko prozesuaren bidez substantzia organikoak sortzen ditu. Adibideak: landareak, algak eta zenbait bakterio autotrofoak. Heterotrofoak. Beste batzuek sortutako materia organikoa hartu behar dute; beste izaki bizidun batzuez edo haien hondakinez elikatzen dira. Adibideak: animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak. HARREMAN FUNTZIOA: Harreman-funtzioaren bidez, izaki bizidunek harremanak dituzte elkarren artean eta ingurunearekin.

Transcript of Izaki bizidunen 1 dbh

Page 1: Izaki bizidunen 1 dbh

Izaki bizidunen ezaugarriak

Jaio eta hil egiten dira.Antzeko konposizio kimikoa dute,materia organikoaren oinarri. Zelula izeneko unitate mikroskopiko batez edo gehiagoz osaturik daude.Zelulak unitate bizidunik txikienak dira

Bizi -funtzioak betetzen dituzte: nutrizioa, harremana eta ugalketa.

NUTRIZIO FUNTZIOANutrizioaren bidez, izaki bizidunek bizitzeko behar dituzten energia eta substantziak lortzen dituzte.Organismoen sailkapena nutrizio-motaren arabera:

Autotrofoak. Bere kasa substantzia organikoak sor ditzakeen organismoa. Horretarako energia-iturri bat erabiltzen du (Eguzkiaren argia) eta ingurunetik (lurzorutik eta atmosferatik) substantzia ez-organikoak jasotzen ditu (ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa). Fotosintesi izeneko prozesuaren bidez substantzia organikoak sortzen ditu.Adibideak: landareak, algak eta zenbait bakterio autotrofoak.

Heterotrofoak. Beste batzuek sortutako materia organikoa hartu behar dute; beste izaki bizidun batzuez edo haien hondakinez elikatzen dira. Adibideak: animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak.

HARREMAN FUNTZIOA:Harreman-funtzioaren bidez, izaki bizidunek harremanak dituzte elkarren artean eta ingurunearekin.Harreman-funtzioari esker, adibidez, landareak argirantz hazten dira, eta animaliek ihes egiten dute harrapariengandik.

UGALKETA FUNTZIOA:Ugalketaren bidez, izaki bizidunek beren antzeko ondorengoak sortzen dituzte.

Ugalketa sexugabea. Banako bakar bat aritzen da, eta banako horretatik sortzen dira ondorengoak. Adibideak: Belakiek, zilak sortzen dituzte,eta askatzean,beste belaki batzuk sortzen dira. Itsas izarrek, galdutako besoak berriro sortzen dituzte eta gai dira disko zentralaren zati bat duen beso batetik animalia osoa birsortzeko.

Sexu bidezko ugalketa. Sexu desberdineko bi banakok sexu-zelula edo gameto bana jartzen dute. Bi gametoak elkartzean, zigotoa eratzen da; hura garatzean, berriz, beste banako bat sortzen da.

Page 2: Izaki bizidunen 1 dbh

2. Izaki bizidunen konposizioa

Page 3: Izaki bizidunen 1 dbh

3. Zelula

Izaki bizidun guztiok zelulaz osatuta daude.

Izaki bizidun guzti-guztiok zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.

Zelulak nutrizio-, harreman- eta ugalketa-funtzioa egiten dituzten unitate bizidunik txikienak dira.

Zelula guztiak beste zelula batzuen zatiketaren ondorioz sortzen dira

Zelulen antolaketa

Zelula guztiek elementu hauek dituzte:

Mintz plasmatikoa. Zelula kanpotik banantzen duen estalki mehea da. Zelula babestu eta substantzien sarrera eta irteera erregulatzen du.

Zitoplasma. Zelularen barneko gunea da. Likido likatsu batez osatuta dago, eta bertan, organulu izeneko egiturak daude. Organuluek zenbait funtzio egiten dituzte.

Material genetikoa. Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da. ADNari dagokio material hori.

Zelula mota

Zelula eukariotoak. Material genetikoa nukleoa izeneko atal baten barruan dago; nukleoa mintz batez inguratuta dago. Animaliek eta landareek zelula eukariotoak dituzte.

Page 4: Izaki bizidunen 1 dbh

Zelula prokariotoak. Ez dute nukleorik. Material genetikoa sakabanatuta dago. Bakterioak zelula prokariotoak dira.

4.Animalia-zelula eta landare-zelula

Page 5: Izaki bizidunen 1 dbh

5.Organismo zelulabakarrak eta zelulaniztunak

Zelulabakarrak

Zelula bakar batez osatuta daude.Batzuetan elkartu egiten dira koloniak osatzen dituzte.Kolonia horietan,zelula bakoitzak bere kabuz egiten ditu bizi-funtzio guztiak.Adibidez: bakterioak edo alga zelulabakarrak.

Zelulaniztunak

Hainbat zelulaz osatuta daude.Zelula horiek elkartu egiten dira eta elkarren beharra dute bizi ahal izateko.Zelula mota bakoitzak funtzio jakin bat egiten du.

Page 6: Izaki bizidunen 1 dbh

6. Izaki bizidunen sailkapena

XVIII. mendean Carl Von Linné suediar naturalistak izaki bizidunak sailkatzeko erabiltzen den sistema asmatu zuen.

Taxonomia izaki bizidunen sailkapenaz arduratzen den zientzia da.

Taxonomiak sailkapen hierarkiko bat finkatu du:

Izaki bizidunak taldetan banatu ditu, talde bakoitzaren barruan beste azpitalde txikiago batzuk sar daitezen, kategoria taxonomikoa edo taxona.

Taxon edo talde handiena erreinua da.Erreinu bakoitzaren barruan tipo izeneko zenbait azpitalde biltzen dira.Tipo bakoitzaren barruan zenbait klase daude.Klase bakoitzaren barruan zenbait ordena daude.Ordena bakoitzaren barruan, zenbait familia. Familia bakoitzaren barruan, zenbait genero.Genero bakoitzaren barruan, zenbait espezie.