Jaitzubia Ibilbide autogidatua
-
Upload
ingurumena-ejgv -
Category
Documents
-
view
230 -
download
4
description
Transcript of Jaitzubia Ibilbide autogidatua
Jaitzubia Ibilbide autogidatua
Salina
1
San Pablo
2
Jatorrian, mareen arteko eremu bat izan zen; gaur egungo Amuteko kirol gunea antzinako gatzagabaten gainean kokatua dago kokatua (toki-izenak berak dioen bezala).
Euskal kostaldean betidanik izan dira, eta gaur egun ere badira, oso gatzaga gutxi (hau da, gatza
lortzeko tokiak).
Jaitzubiko erreka, bestalde, inguruko mendietan sortu eta estuarioan itsasoratzen da. Bertan,
ekosistema bereizgarri bat osatu du: padura (itsasoa eta erreka elkartzen diren tokia). Ingurune
hori mareen mende dago, eta mareek estuarioaren erritmoa baldintzatzen dute, biologiaren nahiz
paisaiaren aldetik.
Paisaia mareekin aldatzen da.
Itsasgoran, urak erabat estaltzen du kanala. Itsasbeheran, berriz, erdiko kanal bat urpean egoten
da beti. Errekak kanal hori erabiltzen du, eta aldeetan, lupetz-hondartzak edo sedimentu meheen
hondartzak daude, landaretzarik gabekoak, marea etengabe ari baita gora eta behera. Horri behe
padura esaten zaio. Hondartza horietan oso aberatsa da bizitza ornogabea (anelidoak, krustazeoak,
moluskuak) eta hegaztientzat elikatzeko eremu nagusia da.
Toki honetan gabarra baten hondarrak daude: itsasontzi tradizional bat da, hondoa laua du eta,
antzina, estuarioan erabiltzen zen gauzak garraiatzeko eta azpiak drainatzeko (azpiko harea eta
lohiak ateratzeko).
Ertzetan sedimentua metatzen da, eta kota altuagoa da. Ertzetatik hurbil, landaretza-eraketa
halofiloak hazten dira (hau da, gaiztasunari aurre egiten dioten landareak).
Zubitik hasita, errekan gora, Bekoerrotako erreka txikiaren bi aldeetan, horma txiki zaharrak
ikusiko ditugu. Lezoiak dira. Erdi Aroan eraikitzen hasitako dikeak dira, padura-eremuak
isolatzeko eta nekazaritza-lurrak egiteko. Lur horiei itziak esaten diete (itxiak).
Antzina, Bekoerrotako errekan gora hiru errota zeuden: Bekoerrota, Erdikoerrota eta Goikoerrota.
Mariandreseneko
zubia
3
Aingiraportu
4 Donejakue Bideko adar batek inguru hau zeharkatzen du. Horregatik, Donejakueri buruzko
toki-izen asko dago (Santiagolarre, Santiago-kalea, Santiagoko harrobia) eta, hemendik ez oso
urrun, badago apostoluari eskainitako ermita bat (Santiagotxo).
Seinaleztatua dagoen Donejakue Bidea San Pabloko zubitik sartzen da natura-gunean,
Aingiraportu eta Mariandreseneko zubia zeharkatzen ditu eta, ondoren, Guadalupeko ermitara
igotzen da. Gure aurrean zutik Jaizkibel mendia dago (547 m), eta Txingudi bezala, hori ere
Natura 2000 Sarean dago sartuta. Mendi hori da estuarioa inguruko ingurunearekin elkartzen
den toki bakarra; hau da, hiriak eta azpiegitura handiek eragindako hesi-efekturik gabeko toki
bakarra da.
Ibilbide hau sortu da Jaitzubiak bere osotasunean paisaiarenaldetik dituen natura -eta kultura- balioak ezagutzeko.Jaitzubiko erreka Txingudiko hezegunearen zati garrantzitsubat da.Padura itsas ingurunearen eta ibai-ingurunearen artekotrantsizio-eremua da, horixe du ezaugarri, eta, hezegune hau2004an ingurumenaren aldetik leheneratu ondoren, horrelakoeremurik adierazgarriena da. Ibilbide hori bi norabideetakoedozeinetan egiteko eta hainbat geldiunetan pausatzen da.Geldiune bakoitzari kasuan kasuko toki-izena eman zaio.Arropa eta oinetako egokiak, eta prismatikoak lagungarriakizango zaizkigu bisitari probetxua ateratzeko.
Minigida tematikoek florarik, faunarik eta habitatik adierazgarrienakidentifikatzeko aukera emango digute (Txingudi Ekoetxean daude eskura
eta www.euskadi.net/txingudi webetik jaitsi daitezke).
Jaizkibel menditik jaisten den erreketako bat da. Ur gezako erreka-bazterretako baso bereizgarria
haltzadia da. Hori bezalako errekek eta erreka inguruko basoek funtzio garrantzitsu bat
betetzen dute: Txingudiren eta Jaizkibelen arteko lotura naturalak dira, edo bestela esanda,
korridore berdeak.
Jaitzubiko errekak meandro zabalak egiten ditu inguru honetan. Haritz kanduduneko baso
txiki bat kontserbatu da. Hariztiak, antzina, haran eta mendixka hauek estaliko zituen eta
beheko lurren baso bereizgarria zen.
Bideari ibaian gora jarraituta, Arriportu begiztatuko dugu, hau da, harria kargatzeko tokia.
Izan ere, toki horretan, Zigarroko harrobitik Bagoibidean behera ekarritako harria ontziratu
eta, marea aldekoa zenean, gabarretan garraiatzen zen (gaur egun, ez da bide horren arrastorik
antzematen).
Europatik etor zitezkeen erasoei aurre egiteko Frankismoak sortu zuen gotorleku-sareko
bunker bat da. Ez zen inoiz erabili.
Inguru honetan oraindik ere marearen eraginpean gaude, baina ez da indarrez iristen, ez dira
lupetz-hondartzak osatzen, eta ibai-pasaia da nagusi.
Marearen muga Urdanibiko ibia bada ere (aurreraxeago, barrualderantz), Telleriaurrea alde
honetako flora-osaketak adierazten du ur gezak garrantzi handiagoa duela eta barrualdeko
paisaia bereizgarriago batean gaudela bokaleko paisaia batean baino.
Mareen eremuarekin lotura duten errekak oso habitat egokiak dira oso urria den arrain
batentzat: arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus).
Paduraren goialdean lezkadia da nagusi eta lezka-masa homogeneoak daude.
Lezka landare gramineoa da, eite altukoa eta egitura trinkokoa. Lezkadia, beraz, oso toki
aproposa da hegazti babestuak aterpetzeko, elikatzeko eta ezkutatzeko: lezkari arrunta eta
uroilanda handia, adibidez. Goraxeago dagoen kotan sahastia-milazkadia dago, hainbat
sahatsek eta milazkak osaturik.
Zarautzeneazpi
6
Antonzolo
7
Zaldiferra
8
Bunker
9
10
Telleriaurrea
Jaitzubia Ibilbide autogidatua
Ur gezako aintzira da, eta hori ez da ohikoa kostaldean. Aintzira horrek dituen prozesu eta
dinamika bereziak ez dira paduraren gainerakoan daudenak bezalakoak: mareetatik isolatua,
euri-urak elikatzen du eta urtarokotasun naturalari lotuta dago (udan, ur maila jaisten da).
Hegazti ugaltzaileak bizi dira, hala nola kopetazuri arrunta, basahatea, txilinporta txikia edo
uroilanda handia.
San Joakin
5
1
23
4
5
6 7
8
9
10
Jait
zub
ia Ib
ilbid
e au
tog
idat
ua