Joshua Fishman: Hizkuntz politikarako proposamen … direnak, geroeta astrofisika-ikasle...

10
Itzulpenak eta lankidetzak Joshua Fishman: Hizkuntz politikarako proposamen berri bat. Euskaraz, euskarari moldatua Joseba Andoni Agirretxea «... lau urte nituelarik zergatik jakin gabe guztiz bortxatua sehaskan mamitutako hitzak amaren magalean ikasitako hizkuntza ahoz aho etorri zitzaizkidan ohiturak ahantz erazi zizkidaten ... ...lau urte nituelarik nire barnetasun hauskorra gerorako aldatuz nire barru mintzaera betirako zapalduz erdalduna egin ninduten nire lurrean beste askorekin batera ... » Gotzon Aleman Amundarain 1953-1978 ZUTABE 22 (1990), 135-144 orr. 135

Transcript of Joshua Fishman: Hizkuntz politikarako proposamen … direnak, geroeta astrofisika-ikasle...

Itzulpenak eta lankidetzak

Joshua Fishman:Hizkuntz politikarakoproposamen berri bat.Euskaraz, euskararimoldatuaJoseba Andoni Agirretxea

«... lau urte nituelarikzergatik jakin gabeguztiz bortxatuasehaskanmamitutako hitzakamaren magaleanikasitako hizkuntzaahoz aho etorrizitzaizkidanohiturakahantz erazizizkidaten ......lau urte nituelariknire barnetasun hauskorragerorako aldatuznire barru mintzaerabetirako zapalduzerdaldunaegin nindutennire lurreanbeste askorekinbatera ...»

Gotzon Aleman Amundarain 1953-1978

ZUTABE 22 (1990), 135-144orr.

135

136 Joshua Fishman: hizkuntz politikarako proposamen berri bat

«... Nik herriari zor diodalaherritik hartu nuana,amaren bidez heldu zitzaidaneuskal mezuen gutuna ...»

Bitoriano Gandiaga

SARRERAGUZTIAK BEZALAXE

Zertarako dira hizkuntzak? galderanorbaitek egiten badit, hasiera bateaneta ikasitakoaren bapatekotasunaz ba­liatuz, betiko lelo akademikoa izangoda ene erantzuna. Baina galdera horigure barruko bigarren espazio, solairuedo biltegira bidaltzen badugu, non da­goen inork ez dakien leku mugatzaileeta majiko horretara, beharbada, ezderrigorrez, erantzun ezberdina letor­kiguke.Badira herri-kulturan (azken batean

horixe da kultura) erantzun bat emanbaino lehen bi aldiz pentsatu behardela edota bi «Agur Maria» errezatubehar direla esateko joerak. Beraz, bizenbaki horrek lehen esan dudan biga­rren pisu edo almazen horrekin baduzerikusirik. Kontzientziatik at dagoenegoitza, sentimenduen eta ideologienbabia den esparrua, eta sarritan arra­zionalitateak (eta ez arrazoiak) sarreradebekatua duten erresuma.Baina zertara ote datar guzti hau?

Nondik norakoa ez al <lagoargi gaureguneko Hizkuntzalaritza modemoan?Galdera hauek ere lehendabizikoak be­zalaxe erantzun posible asko lituzkete,edo behintzat bi gutxienez. Bata ikasi­takoaren arabera errepikatu besterikegiten ez dugunekoa eta bestea geukberez hausnarketaren ondoren emandezakeguna, baina zoritxarrez bigarrenhau mugatuegia eta baldintzatuegiadaga gaur egungo zientzia positibo etaenpirikoetan. Hala eta guzti ere, baduideologiak edo nortasun-nahiak guztiagainditzen duen edo gaindi dezakeenindar eta boterea, zerbait sentitzen etadesiratzen denean ezerk geldiaraz ez

dezakeena. Horixe da Hizkuntza mi­norizatu/hedapen gabeko/hilzori bide­koen alde dihardutenen/dugunon lehiaeta bame burruka, nola egin arrazoiz­ko sentimenduek berez dioskuena.

Horretara datar hasierako berba-mor­do eta ideien nahaspilatze hau. Hiz­kuntza bat ez delako bakarrik hizte­giak eta gramatikak egiteko balio duenzerbait, gizonaren existentzian kultureredu adierazgarrienetarikoa ere bade­lako.

Hori horrela izanda, edo aurreritzihori baliogarritzat emanez gero, erre­flexio-bidea zabalik gera dakiguke on­dorengo azterbiderako. Nola planteatuhizkuntz politika egoki bat hilzorian<lauden hizkuntzetan? Zeintzuk <liraherrion mekanismoak (autodefentsa­-mekanismoak) guzti hori mamitzeko?Sarritan etxeko kontuez hitz egitera­koan bihotzak arrazoia gehiegi estal­tzen du; baina baita alderantziz ere:kanpokoez edo axola gehiegirik eragi­ten ez diguten horiez arrazoiak lekurikez die uzten sentimenduei. Tarte-bidearbitrario bat aukeratu dugu (tarte-bideguztiak bezala) era logiko eta ez horre­gatik aukeratzerakoan maitasun-kutsu­rik gabea.

Joshua Fishman, gaur egungo sozio­linguistikan izen haundi eta entzutetsubat izateaz gain, hizkuntza minorizatueta hilzorian daudenen azterketa zen­bait eginikoa dugu. lparramerikarra, ju­dua, eta hainbat unibertsitatetako ira­kaslea. Gaur egun NewYork-ekoJeshi­va Unibertsitatean dihardu lanean etabere zuzendaritzapean argitaratzen da«Contributions to the Sociology ofLanguages» aldizkaria eta liburu-saila.

Itzulpenak eta lankidetzak

Hirurehun artikulutik gora publikatuditu eta, esan bezala, hizkuntza mino­rizatuak <lauden leku askotan lan egindu, erakunde eta gobernuek hara bida­lirik.Geure aztergai bezala, beraz, Joshua

Fishman-en artikulu zabal eta sakonbat hartuko dugu1, osagarri bezalaberari eginiko elkarrizketa batez balia-. tuz2• Bietan azaltzen da autoreak duenkezka hizkuntza minorizatu eta herio­bidean <lauden horiek etorkizun argia­goa izan dezaten. Eredu bezala euska­ra, irlandera, frisiera edota jevish-ahartzen dituelarik, eta ematen dituenerantzun posibleak sarritan harritukobagaituzte ere, ezin esan ez direnikerreflexioaren ondoren eginikoak etabere konnotazio afektiboa ere barnedutelarik (bere ama-hizkuntza Jevish-ada).Gatozen, beraz, Fishman-en lana az­

tertu eta behar diren kritika eta haus­nartze-bideak jasotzera, azken batean«kaltetutako» edo eragin zuzena duenherri eta kultura bat bait gara, arazo di­glosikoa eta bilinguismo ez-neurtu edoez-pareko batean bizi <lena.

HIZKUNTZPOLITIKARAKOPROPOSAMEN BERRI BAT

Saiakera edo azterketa honetan bu­ru-belarri sartuz gero, erraz edo bere­hala uler eta ikus dezakegu Fishman­ek ezagutzen duenaz idatzi duela, ezdela neofito edo pagano bat alor honenazterbidean. Berak hainbat urteko la­naren ondoren, bere eguneroko ihar­dueraren esperientzia akumulatu guz­tia ehotu, eta berezko teorizazio edoproposamen bat emateko gai dela adie­razten zaigu. Horren aurrean eta gurekokagune propioa kontutan harturik,eskertzekoa da horrelako planteamen­tuen ja be iza tea, ados egon ala ez:a) Izen haundiko linguista iparra­

merikar bat, teorian, beragandik

137

eta bere azterbidetik urrun <lau­den hizkuntzez arduratu delako.

b) Bera soziolinguistikako doktoreaizateaz gain Hizkuntzaren Psiko­logiaz hainbat urtetan aritu denaizatean, honek ematen duen hu­manizaziorako joera benetan ba­liagarri eta beharrezko delako,teoria abstraktoz beteriko gai ho­netan .

e) Orokorrean biltzen jakin duelakokokagune berezi bakoitzean ema­ten den fenomenologia linguistikoeta kulturala, eta guztietako politi­ka linguistikoaren akatsei proposa­men berri bat eskaintzen dielako.

Beste zaku bateko garla genuke, plan­teamendu hori egokia den, edota egu­nero bizi dugunok (ezin ahaztu borro­ka honetan dihardugunon arazo nagu­sia kultural edo ideologikoa dela, eutsibeharraren ideologia) beste era bateta­ra planteatzen dugula erremedioa,ziurdanik gaisoaren diagnostikoa erebeste era hatera egiten dugulako. Hauda, bihotzeko gaitzak jota dagoen batí,gibelekoa dela diagnostikatzen badiote,emango dioten botika gibelerako izan­go da, ez bihotzerako. Beraz, ez senda­tzearen errua ez da botikarena izango,diagnostikoarena baizik. Kasu hone­tan, eta Fishman-en ikuspegitik ere,horrelako zerbait gerta dakiguke; be­raz, ez daukagu inori errurik bota be­harrik.

Sanchez Carrion «Txepetxs-en az­ken lana3 (guztiz interesgarria) hartzenbaldin badugu, nortasun nazionala,batasun ideologikoa eta antzeko kon­tzeptuekin topo egiten dugu. Besteakbeste, eta azterketa honetako errefe­rentzi gisa baliatzeko onuragarri suertadakiguke. Baina Fishman-en eta Txe­petxen tesiak konparatzen ez gara hasi­ko, lan mardulegia izateaz gain lan kon­kretu honi ez dagokiolako. Bakar-ba­karrik gogoratu bereziki euskarari da­gokion azterbide sakon eta zabal batbadela soziolinguistikaren eta hizkuntzpolitikaren adarrean.

138 Joshua Fishman: hizkuntz politikarako proposamen berri bat

Fishman-ek gai hau aztertzerakoan,hasiera batetik dikotomia bat proposa­tzen digu: herio-arriskuan <lauden hiz­kuntzak / hedapena duten hizkuntzak.Dikotomia hau serio hartu eta landudu soziolinguista iparrarnerikarrak, eta,dikotomia guztiak bezalaxe (gogoratuSaussure, «dikotomia linguistiko mo­dernoen aita» ), bata bestearekin estu­estu lotuta <laude. Berak artikulukopasarte batean dioskun bezalaxe, «teo­rian ez luke hizkuntz hedapenaren etahizkuntza mantentzearen artean ezin­besteko tirabirarik behar»>. Bainaerrealitatea bestelakoa da, eta horiFishman-ek berak ere badaki, eta ho­rren zergatia edo arrazoiak ere ematenditu.

Alde batetik herio-arriskuan aurki­tzen denean hizkuntza bat, bere hilzorihorretatik ihes egiteko, hedapenean da­goen hizkuntzaren (A hizkuntza gain­ditu duen B hizkuntza) islada sistema­tiko bihurtzen ornen da, eta hori Fish­man-ek kritikarako lehen puntu bezalaadierazten digu. Egoera ezberdinean<lauden bi hizkuntzek ezin dutelako jo­kabide edo jarrera berdina eraman, etaparadigma edo jarraibide bezala heda­penean dagoen hizkuntza hartzen ba­da, hilzorian dagoen hizkuntzak, bereegoerari eusteaz gain, lan bikoitza eginbehar du maila sozial eta erabilpene­koan, bestearen maila berdinean egote­ko. Beraz, egoeraezberdineandauden bihizkuntzak ezin dute he/buru berdinaizan.

Fishman ez da sartzen hizkuntzabaten galbidea edo herio-bidea zertandatzan estudiatzen, horren zergatiazein den esplikatzen. Berak egoera horiemana dagoeneko puntutik hasten duazterbidea. Horrek, nere ustez, erraztuegiten du erabat edo beste bere propo­samena; hau da, hizkuntza baten gal­bideko arrazoiak aztertzen ez baldinbadira, sinkroniari jaramonik egiten ezbadiogu, eta azterketa puntu konkretubatetik aurrera eginez gero, agian,

bidean zenbait elementu adierazgarrigeratuko litzaizkiguke.Elementu adierazgarri horiek sarri­

tan zerikusí haundia dute gero plan­teatzen diren hizkuntz politika konkre­tuetan. Fishman-ek, era berean, heda­pen-prozesu batzuk ere kritikatzen di­tu, eta posizio filosofiko bezala beragaltzailearen alde jartzen da: «Hedape­nak ez du hizkuntz politika kontzien­tea bakarrik esan nahi, planifikatugabeko hedapena ere bai»>, Bere ustezhedapena «anestesia» bat da, zenbaitgauza estaltzen dituen anestesia triun­falista; azken batean guztioi gustatzenzaigulako irabazle izatea. Hedapenanagusitzen denean, ez da izaten heda­pen linguistikoa bakarrik; hedapen ho­rrek berarekin hatera gizarte horrenedo hizkuntz komunitate horren bestemaila batzuetako hedapenak dakartza­nean triunfalismoa haundiago bihur­tzen da, eta ukitu afektiboa berebizikoada kasu horietan, soilik linguistikokidenari beste arrazoi batzuk ezartzenzaizkiolako.Arrazoibide bera erabiliz, eta Fish­

man-ek berak dioskun bezala, hiz­kuntz hedapenaren estudioari dago­kion ukitu afektiboa triunfalista denbezalaxe, hizkuntz lerratze edo ordez­katzearen azterlanari dagokiona goibe­la gertatzen da sarritan.Guzti hau ikusita, zera atera geneza­

ke: bi hizkuntza aipaturiko dikotomiahorretan daudenean, hedapena/herio­bidea, inguratzen duten baldintza kul­tural eta sozialak berebizikoak direla,beraien azterbide eta hizkuntz politikaezartzerako orduan.Planteatzen diren hizkuntz politika

horietatik, Fishman-ek gehien kritika­tzen duena lehentasunen ordezkatzeada, nik neuk hizkuntz politiken falaziabezala definituko nukeena.

a) Hizkuntza lerratu baten egoera ezdelako hedatu batena bezalakoa.

b) Bigarren mailako erakundeetarajotzen dutelako, lehen mailakoak,

ltzulpenak eta lankidetzak

oinarrizkoak, oraindik landu ga­be daudenean.

d) Hizkuntz politika egokiak eta he­dapenak ez dutelako halabeha­rrez gauza bera izan behar.

Laburbilduz han izango litzatekeFishman-en lehen kritika nagusia. Be­rak garrantzi haundia ematen dio hiz­kuntza baten iraupenerako ukitu kultu-

. ral eta etnologikoari (ezin ahaztu, beraetnoloji lanetan aspalditik aritua dela),horiexek direlako hizkuntzaren oina­rriak.

Folklorismoa/Irlandizazioa

Bi kontzeptu hauek Fishman-ek be­rak asmatuak <liranolabait. Bi terminohauek linguistikoki baino politikoago­ki eginiko bi planteamendu ezberdin<lira, eta hau da Fishman-en teoriza­zioan genekuskeen bigarren dikotomia.Hizkuntza komunikazioa bada, ideia

konkretu batzuk (edo abstraktuak) bes­te bati igortzeko tresna bada, ideiekizango ate dute zerikusirik erabiltzenden hizkuntzarekin? Galdera honiFishman-ek luze eta sakon erantzungoliokeela ziur gaude, baina oraingoanguk geuk geure buruari egiten diogunedo egin behar geniokeen itauna da.Normalean, eta lehenago esan du­

gun bezalaxe, goian aipatutako dikoto­mia horrek ere badu «hedapen-nahia- .rekin» zerikusirik. Hizkuntza bat «ego­era normalizatu» batean dagoenean,arazorik ez da sortzen; hau da, biga­rren dikotomia hau planteatu ere ez daegiten. Baina kakoa herio-bidean dau­denetan daga, Euskara, Irlandera etaabarretan. Zeri deitzen dio Fishman-ekfolklorizazioa eta zeri irlandizazioa?

Biak ere hasieratik ahal bada erago­tzi behar liratekeen egoera bezala da­maizkigu. Dikotomia honek guri bere­ziki, euskaldunoi, hausnarketarako bi­dea eman beharko liguke, hartutakopolitika linguistikoa egokia izan denedo ez aztertzeko.

139

Irlandera, ia galtzear eta arrisku bi­zian dagoen hizkuntza da, komunitateirlandarraren ehuneko gutxi batek eza­gutzen eta gutxiagok mintzatzen due­na; hala ere, gai <lirairlanderazastrofisi­ka erakusteko (kasu honetan Fishman­ek anekdota hau gehiegi karikaturiza­tzen du, egoera estremo edo muturrekobezala). Berdin planteatzen du euska­rarekin. Egoera honi irlandizazio dei­tzen dio, egoera kultural eta linguisti­koa errealitatetik urrun daudenean.Horrek salbatu eta hedatuko al du gal­zorian dagoen hizkuntza? Hori da Fish­man-ek egiten duen galdera. Horrekineuskaldunok ere hormaren aurka jar­tzen gaitu. Hau da, hizkuntza bat, lin­guistikoki gai delako edozer gai edozientziaren berri emateko, hizkuntzahori garatuz eta hedatuz al doa?

Fishman-en ustez errealitate kultura­lak eta linguistikoak elkar batuta egonbehar dute, gorputz konpakto bihurtuz.Horrela berak hizkuntza bakoitzak di­tuen ideiak errebindikatzen ditu, berez­koak zaizkionak eta hizkuntza horreneta hizkuntza horri dagokion kultura­rekin betidanik loturik egon direnak.Etxearekin, maite ditugun esparruekin,gizarteko funtzioekin eta lehen maila­ko funtzio kulturalekin lotuak <laudenideiak behar ditu hizkuntza batek ga­ratuz joateko.

«Hizkuntza batek bizirik irautekoideia bat behar du: eguneroko hika­-miken eta arrazoipideen gainetikoxede eta ikusmira.(...)Izaki material etamaterialistikoak izanik ere, gizakiok ezdugu oraindik idealen, maite kuttunennahiz talde-helburuen alde bizitzekobeharra eta ahalmena galdu. Lehenrnailako erakunde soziokulturalen bi­dez lotzen da hizkuntza, lehenik, bizi­tzari bere zentzua ematen dioten egie­kin...»6

Aipu luze honek esaniko guztia isla­datzen du, eta hortxe daga Fishman-enproposamenari bilatu diodan enkantuedo xarmarik handiena. Horren arabe­ra, beraiek, jaiotizkuntzako funtzioek,

140 Joshua Fishrnan: hizkuntz politikarako proposarnen berri bat

hartzen dute balorea, ideia kulturalhorien inguruan dauden funtzioek etahizkuntza horretan bizi denak bizitzaosoan berezko izango dituen funtzioek.Funtzio horiek ordezkaezinak dira etarol hori lehen mailako erakundeak be­tetzen dute. Beraz, horiexek dira lehen­-lehenik hizkuntza batek iraun dezanberreskuratu behar direnak, zeren, be­rak dioen bezalaxe, jaiotizkuntzakofuntziorik gabe hizkuntza batek ez duiraungo, esan bezala funtzio horiekordezkaezinak bait dira; eta funtziohoriek ez dira «astrofisika euskaraz»erakutsita belaunez belaun transmiti­tzen direnak, gero eta astrofisika-ikaslegehiago badago ere.Beraz, errakuntza handi batean erori

ote gara euskaldunok geure unibertsi­tatean, edo zientzi erakunde edo insti­tuzioetan euskara gazteleraren pareanipintzeko orduan?Galdera, bakoitzaren eritzi pertsona­

laren zai geratu arren, ezin da egoera

muturreko drama bihurtu. Fishmanbera ere konsziente da lehen mailakoerakundeez gain (etxea, sukaldea, fami­lia, lehen eskola, kuadrila, eliza ...) gubezalako izaki «modernoak» gehiago­ra ere nahi duela iritsi eta ez garela ogihutsez bizi. Bakarrik lehen mailakoerakundeetatik transmititzen diren fun­tzioak beharrezkoak badira ere (etaFishman da horren defendatzailea),horietan geratuz gero, dikotomiaren bi­garren elementuan erortzen gara: fol­klorizazioan.

«Estatus-arenplangintzarik gabe cor­pus-plangintzan jardutea hizkuntzalariergelen joko hutsala den bezalaxe, su­kalde-eskaratzak eta etxebameak hip­notizaturik geratzea inuxente etnikoentontakeria errornantikoabaizik ez da.» 7

Horrela agertuz panorama, non biplanteamenduek dituzten beren akatseta eragozpenak, eskematikoki honeladefiní dezakegu Fishman-en teoria:

Herio-bidean daudenhizkuntzak

Lehen mailako erakundeak Bigarren maífako erakundeak

Norr:nalizazio-bidea---..-Hizkuntzaren ideiak ~- UnibertsitateaFuntzlo primarioak ---------- - TeknologlaBetirako baliozko ~- Ekonomiadiren funtzioak --.........:..._Modernitatea

Beraz, Fishman-en teorizazioaren ara­bera, lehendabiziko pausua eman gabealferrik- da bigarrenera pasatzea, inoizez delako hizkuntza normaldu edo fin­katuko.Lehen mailatik bigarrenera pasatze­

ko, «eliteak» konkistatu behar dira, eli­teei (ekonomia, teknologia ...) lehenmailako funtzioak txertatuz. Horrelaeta ez beste inola lortuko dute galzo-

rian edo gutxiengoan dauden hizkun­tzek behar duten hedapena.

Hedapen hori lortzeko, komunita­tean sare batzuk zabaldu beharrezkoakdira. Sare horiek herrian edo komuni­tatean oinarrizko diren erakunde edoesparruetan kokatu beharrekoak dira,benetan hizkuntza horri lotuak dauden«funtzíoak» oinarrizko direnetan.

Itzulpenak eta lankidetzak

Ikusi den bezala, eta laburpen gisara,artikuluaren osotasuna askoz ere ma­mitsuago eta sakonagoa da nik emandudana baino; baina nere asmoa ez dabakarrik Fishman-ek zer dioen adie­raztea, bere tesi horretatik garrantziz­koena edo interesgarriena deritzodana­ri hausnarketa bat egitea baizik. Gaiberetsu baten inguruan mugitzen dahizkuntzalari amerikarra, lehen eske­ma gisara azaldu dugun horretan. Hiz­kuntz politikak nolakoa izan beharduen eta zergatik diren hain bide des­egokiak orain arte eramanak ere azter­tzen ditu artikuluan, baina gu horretanez gara sartu.

Ez naiz Fishman, baina ... badut nere eri­tzia

Eta eritzi guztiak bezalaxe, gutxienezerrespetagarria. Baina badira eritzi ba­tzuk eritzi baino zerbait gehixeagodirenak, azterketaren eta lanaren fruitudirenak, Fishman-ena bezala. Lanarenhasieran nioen bezala, bere plantea­menduak oinarri edo gidatzat bezalaharturik Euskal Herrian, nola moldatuguzti hau euskarari dagokionez? Hasie­ra batean Euskal Herrian izan edoRwanda-n izan, linguistika puruan edo«teoriaren teorian» ez luke diferentzia­rik egon behar. Baina errealitateak nor­malean ez du teoriaz ulertzen, etabakoitza bere erara ibiltzen da, noski,zientzia izateko. Lege naturala betetze­ko nahitaezkoa da fenomeno bat he­men eta Rwandan berdina izatea, kon­dizio eta egoera beretan esperimenta­tuz gero. Hori da zientifikotasunarenproba bakarra.

Baina kasu hauetan zientzia eta da­tuak balio diezaigute erreflexiorako.Fishman-en teoriak betetzen baldin ba­dira, Euskal Herrian bi aukera <laude.

l. Lehen funtzioak gainditu gabe bi­garrenetan sartu da euskara, etaorrek berakin dakarren «irlandi­zazioan».

141

2. Edota geure sukaldean geratu ga­ra, arko-dantza eta harrijasotzai­leetara mugatuz, «folklorizazioan».

Nere ustez, ez bata ez bestea. Argidezadan:

Normalean, Euskal Herrian, jaiotiz­kuntza euskara duenak lehen mailahori bizi izan du, eta gero agian pasatuda bigarren mailako erakundeetara.Baina, diodan bezala, lehen edo etxekohizkuntza euskara izan duenak. Bestearazo bat litzateke euskaldunberrienfenomenoa.

Ezin ukatu gaur egun euskara xedepolitiko eta ideolojikoekin erabat lotuadagoela. Errealitatera mugatuz, ideolo­gia abertzalea duten alderdi askorenoinarri filosofikoa da euskara, lehenaipatu ditugun lehen mailako ideien era­male delako. Beste gauza bat da, gero,alderdi politiko, erakunde edo ekono­mi gizon eta emakume horiek bigarrenmallara salto egiterakoan, hizkuntza­ren balioa lehen mailako ekintzetarakouzten duten edo ez. Hortxe dago gakoaeta Fishman-ek proposatzen duen «eli­teen konkista».

Baina Fishman-en teorizazioari hi­tzez hitz jarraitzen badiogu, zera gene­kuske: irlandizaziorako joera bat ereizan dela Euskal Herrian. Hori horrelaikusita, linguistikoki nahastua dagoenhiztun-komunitate baten aurrean gau­de.

a. Kasu batzuetan lehen mailako fun­tzioak oso ondo mamituak daude­lako, etxean, lagunartean, familigiroan, herri euskaldunetako ikas­toletan (ez bait da berdin lekuguztietan). Jende horiek ideolo­giaz, kulturaz eta egipenez, l. mai­lako funtzio linguistikoak ongierrotuak dituzte: baliagarri dirabelaunez be/aun hizkuntzaren egiaktransmititzeko.

Baina hemen bertan ere bi azpi­sektore genekuske:

142 Joshua Fishman: hizkuntz politikarako proposamen berri bat

a.l. Horretan geratu direnak etabigarren mailara salto eginez dutenak.

a.2. Salto egin dutenak, bainabeti ere lehendabizikoetanoinarri finkoak izanez.

Bigarren azpisektore hau lehendabi­zikoaren osagarri litzateke. Hau da,nire ustez, Euskal Herriaren nonnalta­sun-biderako bultzatu beharreko mai­la.Horrela, Fishman-ekin ados nengo­

ke. Baina badirudi bere teorian hori ezdela ematen gurea bezalako egoerandauden hizkuntzetan. Mutur bezala le­hen mailarik gabeko bigarren maila­koez aritzen delako, eta hori, hala badaere, ez da beti gertatzen.Aipatu dugun lehen multzoan, fol­

klorizaziorako joerak badaude ere,agian beharrezkoak dira joerok, hiz­kuntza horren eta berez dagozkion lo­tura kulturalak harreman estuetan dau­delako. Fishman-ek berak dioen beza­laxe, «hobeagoa da folklorizaziorakojoera, irlandizaziorakoa baino; honekgutxienez, eta biak arriskugarri izandaere, ez daramalako galbidera hizkun­tza, eta besteak agian bai, alderantzizuste bada ere».

b. Irlandizaziorako joera dutenen ar­tean ere arrazoiak aztertu behardira, zenbait kasutan errealitatea­rekin lotuak daudelako.b.l. Lehendabiziko funtzio edo

mailetatik igaro gabe, biga­rrenetara pasatu direnak:hauek, normalean eta Eus­kal Herriko fenomenologiaeta bilinguismoa kontutanhartuta, euskaldunberriak di­ra.

b.2. Lehendabiziko mailarik izanez dutenak eta bigarreneraere pasatu ez direnak. Hauekerrealitate politiko eta kul­turalarekin lotu behar dira.Ez dira abertzaleak, ez etaeuskaldunak. Eta ez naiz

ari euskararik ezagutzen ezdutelako, baizik eta lehenmaila hori ere garatu ezdutelako, ez daukatelakomaitasun edo lotura afekti­borik hizkuntza horrekin.Bada euskararik ez dakienabertzalerik, baina horiekinoiz ez dute ukatuko eus­kararekiko eta bere ingurukulturalarekiko erlazio fun­tzionala.

Gauzak horrela, Euskal Herriko ego­erari, eta bereziki euskarari begiratuz,zera esan behar da: Fishman-en arabe­ra, hizkuntz politika egoki baten oina­rria edota hizkuntzaren etorkizunerakoa.2. kasuan sartu dugun taldea litzate­keela landu beharrekoa, talde honek,folklorizazioan erori gabe, salto bategin duelako.Euskal Herrian euskaldunberrien

egoera ere agertzen zaigu, nonnaleanb.l. taldean sartuko liratekeenak. Etasarritan, lehen aipatu bezala, irlandiza­ziorako joerarik handiena hauen esku­tik letorke.Beraz, konklusio gisara zera atera

dezakegu:

l. Hizkuntzak ez direla ente soil etaapartekoak. Kulturan errotuak etahari erabat lotuak daudela, hiz­kuntza horien «oinarrizko egien»eramale izan daitezen. Bestelatresna hotz eta gorputzik gabeaklirateke, gramatika hutsa, hiztegi­ko elementuen konbinazioa. Ho­rrela ezin uka astrofisika, edo in­fonnatikako txipak, euskarazeman daitezkeenik. Badaitezke,noski. Gramatika duen edozeinhizkuntzak dezake hori.

2. Errakuntza horretan ez erortzeko,lehen maila landu behar dela, ma­mitu behar dela aurretik, belau­nez balaun, Ukraniako botanika­ren inguruan tesi bat egiten badaere, euskara hori gizartetik urruneta arrotz gerta ez dadin. Herri-

Itzulpenak eta lankidetzak

-kulturatik edan behar da goi-mai­lako kultura egiteko.

3. Berebiziko zerikusia duela, batezere haurrengan, lehen amaren es­nea bezalaxe, jasoko duen leheninformazio eta oinarri linguistiko­-kulturalak; horrela, hizkuntzakuttuna izango du eta maite duenelementuekin asoziatua, ez esko­lako eta derrigorrez ikasi beharre­ko zerbait.

4. Horretan euskaldun zaharrok izu­garrizko erantzunkizuna dugula,hizkuntza honek iraun dezan etazabal dadin, lehen mailetan erro­tu ondoren goi-mailetara irits da­din.

Beraz, Euskal Unibertsitatea, EuskalTelebista eta Irratia, Elhuyar, UZEIedo I.VA.P.beharrezko badira ere, ezdugu horiek ditugulako euskara nor­malizatua dagoelako itxaropen faltsueta ameskoietan galdu behar, guzti horia.2. eta agian b.l. taldeei dagokielakozati handi batean. Fishman-ek berakdioen bezalaxe, normalizazioak edonormalizazio-bideak militanteak beharditu; derrigorrezkoak dira militanteak.Baina militanteak egoteak esan nahidu hizkuntza hori gaiso dagoela. Nikez dut uste Caceres-en inork planteatuduenik gazteleraren militantzia egitea.Zergatik?Ez delako beharrezko.

Militantzia hutsarekin ere ez dugugehiegirik egiten. «Folklorizazioareneta irlandizazioaren» artean dagoen er­dibide hori bilatu behar da.A taldeansartzen direnak ilusionatuz eta berezdaukaten/daukagun altxorraren jabe­tzaz ohartuz, eta B taldekoei altxor ho­rren berri eman eta horiekin solidarioizanez.

Fishman-en azterketa honetan orainarte aurkitu ez nituen oinarri batzukaurkitu ditut, bilatuz aurkitzen bait da,eta nabari delako autoreak berak ereegoera hori bizi duela, bere ama-hiz­kuntzaren norabidea ezezkorra delako.

143

Zeren, Fishman-ek berak dioen be­zala, herio-arrisku hori sumatzen dute­nek eta horrek ardura ematen dietenekegingo dute ahalegina, batzuek iraga­rritako heriotza hori gerta ez dadin.

«Zentzuzkoa al da, hizkuntz hedapena­ren eta hizkuntz politikaren horizontemugagabeei buruzko jardunaldion ata­rian, arriskuan <lauden hizkuntza txikihorietaz mintzatzea? (...) BAI HORIXE.(...) gure eginbidea da hizkuntza horieilaguntza ematea (gure laguntzaren behardirelako, beste ezeren baino beharrago)eta laguntza emate horrek gu geu gizatia­rragotzen gaituelako. Baina ez hori baka­rrik, bestelako mesederik ere ekarrikodigu hizkuntza horiekiko harremanak:hizkuntz politikaren ikertzaile eta hiz­kuntz politikagile sentiberago, sotil-apala­go bihurtuko gaitu harreman horrek.»!

BIBLIOGRAFIA

«Hizkuntz hedapena eta arriskuan <laudenhizkuntzetarako hizkuntz politika». J.AFishman, in JAKIN, Uztaila-Iraila 1988,48.zkia.

«Joshua Fishman, elkarrizketa», in ZUTABE,Iraila-Abendua 1987,15.zkia.

AIPUAK

l. «Hizkuntz hedapena eta arriskuan <lau­den hizkuntzetarako hizkuntz politika», JAFishman, in JAKIN, Uztaila-Iraila 1988, 48.zkia.

2. «Joshua Fishman, elkarrizketa», in ZU­TABE, Iraila-Abendua 1987,15.zkia.

3. SANCHEZ CARRION, Jose Maria: Unfuturo para nuestro pasado (claves para la re­cuperación del Euskara y teoría social de laslenguas), 1987.

4. ikus 1 (8.or.)

5. ikus l (9.or.)

6. ikus 1 (14.or.)

7. ikus l (15.or.)

8. ikus 1 (21.or.)

OHARRA: Aipatu erabili dudan artikulunagusia (1) Xixa Gardner eta Mikel Zalbidekeuskaratua dela.

144 Joshua Fishman: hizkuntz politikarako proposamen berri bat

JOSHUA FISHMAN: HACIA UNA NUEVAPOLITICA LINGÜISTICA

En este artículo se intenta reflejar, de formaresumida, la crítica de Fishman a las políticaslingüísticas de comunidades cuya lengua estáen situación minorizada.Partiendo de las pautas marcadas en las crí­

ticas del eminente profesor, el autor del artícu­lo intenta aplicar dicha crítica a la situaciónactual del euskera.Que algunas lenguas se encuentren en tran­

ce de subsistencia, o aún en situación peor, enriesgo de desaparición, obedece a unos moti­vos concretos que conducen a esa situación.Sin embargo, esto no es objeto de análisis porparte del autor, sino los pasos que, llegado a

ese punto, la comunidad debe dar al objeto denormalizar la situación.Partiendo de las teorias de Fishman, el

autor intenta reflejar la capacidad que poseeuna lengua como portadora de ideas cultura­les, que son, precisamente, las que hacen quelos elementos «lengua, cultura, pueblo» seanentes interrelacionados y difíciles de separar.Finalmente, se mencionan los riesgos y erroresen los que se ha caído a la hora de planificaruna política lingüística que, quizá, ha olvida­do la base o acervo cultural de esa lengua y da­do mayor importancia a la denominada «ex­pansión lingüística a cualquier precio».

JOSHUA FISHMAN: TOWARDS A NEW LINGUISTIC POLICY

This article attempts to reflect, in a concisafashion, Fishman's criticism of linguistic poli­cies in communities where the original langua­ge occupies a minority position.Taking his cue from the examples set out in

the criticism of this emminent professor, theauthor of the article tries to apply the samecriti­que to the present situation of Euskara.The fact that sorne languages currently find

themselves in a subsisten! situation or, evenworse, on the verge of extinction correspondsto concrete factors which lead to this end.However, this is not the object under studyhere, but rather,having reached this point, what

steps the community ought to take in arder tonormalizethe situation.Taking the theories of Fishman as his point of

departure, the author attempts to reflect thecapacity a language has as a transportar of cul­tural ideas, which are precisely what make theelements «language, culture, people» interrela­ted entities and very difficult to separate. Finally,the author discusses the risks taken and mista­kes made at the moment of planning linguisticpolicy, where perhaps the base or culturalwealth of this language has been forgotten andgreater importance attached to the so-callad«linguisticexpansion at any príce».

JOSHUA FISHMAN: VERS UNANOUVELLE POLITIQUE LINGUISTIQUE

Dans cet anide on tente de rejléter.sous unefor­me breve, la critique faite par Fishman des politi­ques linguistiques de communautés dont la langueest en situation minoritaire.En partant des modeles signalés dans la critique

de l 'éminent professeur, l'auteur de l'article essaied'appliquer cette critique a la situation actuelle de/'euskara.Lefait que quelques langues se trouvent en voie

de subsistence, ou méme dans une situation encarepire, en danger de disparition, tient a des motifsconcrets qui ménent a cette situation. Néanmoinscela n 'estpas un objet d'analyse d'aprés /'auteur,

mais les démarches que la communauté doit faire,une fois ce point atteint, dans le but de norma/iserla situation.A partir des théories de Fishman, /'auteur cher­

che a refléterla capacité qu'une langue posséde entant que porteuse d'idées culturales qui sont, juste­ment, celles qui font des éléments «langue», «cul­ture», «peuple» des entités réelles et difficiles aséparer. On mentionne, jinalement, les risquescourus et les erreurs commises en planijiant unepolitique linguistique qui a, peut-étre, oublié labase ou patrimoine culture/ de cette /angue et atta­ché une plus grande importance a la soi-disant«expansion linguistique a n 'impone que/ prix».