justuri-irratia-prentsa-txostena

16
Irudia: Jokin Sukuntza (cc-by-nc-sa) Prentsa dossierra

description

2011ko abenduaren 1ean egin zuten Justuri Uribe Kosta eta Erandioko irrati euskaldun berria aurkezteko prentsaurrekoa Algortan.

Transcript of justuri-irratia-prentsa-txostena

Page 1: justuri-irratia-prentsa-txostena

Irudia: Jokin Sukuntza (cc-by-nc-sa)

Prentsa dossierra

Page 2: justuri-irratia-prentsa-txostena

JUSTURI IRRATIA

Uribe Kosta, 2011-12-01 / Prentsaurrekoan irakurritako testua

Gaur Uribe Kostako komunikazio proiektu berria aurkeztu nahi dizuegu. Ez orain hasikodelako martxan, hemendik aurrera egitasmo berri hori gauzatzeko auzolana oraintxezabaltzen delako baino.

Proiektua irratia izango da, horrek XXI. mendean esan nahi duen plataformamultimediarekin. Ikusi eta entzun egingo den irratia eratuko dugu. Hori da gure asmoa,gure erronka.

Esan bezala, auzolanean jarriko dugu abian eta elikatu egingo dugu, hasieratik parte-hartzailea izateko bokazioa baitu. Busti egingo gara proiektuan.

Zerbitzu publikoa eskainiko dio komunitateari, kolektibo baztertuenak eta babes gehienbehar dutenak bereziki aintzat hartuta; haize aldaketa sustatuko dugu.

Euskalduna izango da, bertoko hizkuntzan, geure hizkuntzan jardun nahi baitugu, etahiztun euskaldunek komunikabideen aldetik jasotzen duten hizkuntza, kultura eta politikamailako aniztasun kamustuan eragin nahi dugu, ur freskoa eskaini nahi diegu euskaldunei.

Uribe Kostako tokiko komunikabidea izango da, Euskal Herriko zeru osotik zabaldukodena, elkarlanaren poderioz.

Eta jakina, irrati honek izena izango du: JUSTURI IRRATIA.

Bertako hitza dugu Justuri, eskualdekoa, oinaztua edo tximista esan nahi duena.

Justuriak baldintza jakin batzuetan sortzen dira, txinparta elektrikoak dira, argi-distira diraeta distira hori zabaldu nahi dugu gure eskualdean.

Hego haizeak luze jo du gurean. Gure uhinetan entzun daitezkeen 31 irratietatik 24kespainolez baino ez dute emititzen, lau elebidun edo eleanitzak dira, eta soilik 4 (%13euskaraz dago. Une batean, ipar haize bolada txiki bat hurbildu da gure kostara, indargutxikoa baina. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak dozenaka lizentzia berribanatzeko dekretuak darabiltzate eskuetan. Euskarari bazter bat utzi diote, tenperaturanaldaketa gehiegirik ez eragiteko moduan. Getxon, Uribe Kostan, aireratuko diren laulizentzia horietatik bakarra gordeko da gure hizkuntzarako, euskararako, bi urtetik gorako163.000 biztanleetatik 94.000k (%58) euskaraz ulertu arren.

Gainera, gure justuria botako ez bagenu, uhin hori beste hizkuntza batean mintzatukolitzateke, euskaldunon irrati-espazioa are gehiago murriztuz.

Egitasmo hau sustatzeko hainbat laino batu gara: Berbalamiñe Leioako euskara taldea,Bizarra Lepoan Getxokoa eta Berbots erandioztarra. Horiekin batera, Betiko ikastolaleioaztarra eta eskualdeko komunikabide euskaldunak: UK aldizkaria, ukberri.net digitalaeta proiektu hau martxan jartzeko bere ondare guztia mahai gainean jarri duen Koskairratia. Dena den, ez gara hodei bakarrak, euskalgintzako beste eragileek ere bereerritmora ari dira kontua aztertzen eta horiez gain, Uribe Kosta eta Erandioko elkarte,kolektibo eta pertsona guztiek ateak irekita izango dituzte proiektuan parte hartzeko. Horierrazteko, gaur bertan, aurkezpen soziala eta bazkidetza kanpainari ekingo diogu.

Page 3: justuri-irratia-prentsa-txostena

Uribe Kostako hizkuntz egoera

Irrati berriak Getxoko lizentzia izango badu arren, hartuko duen informazio eremua

eskualde naturala da, Lemoiztik Erandiora. Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Leioa,

Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz berez Uribe Kosta dira eta Erandio, Txorierri. Bertan

162.790 gizon-emakume bizi dira, Bizkaiko %14,72a, 2006ko datuen arabera.

Eskualdean, euskaraz uler dezaketenak asko dira. Eustatek zabaldutako datuei jarraiki,

93.739 ziren 2006an bi urteko baino gehiagoko euskaldunak eta ia-euskaldunak,

eskualdeko adin horretako biztanleen %57,58a eta Bizkaiko euskaldun eta ia euskaldunen

%15,56a.

Bi urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuaren eta euskara-maila orokorraren arabera. 2006

Guztira Euskaldunak Ia-euskaldunak Erdaldunak

Guztira Alfabetatuak Guztira Alfabetatuak Pasiboak

Euskal AE 2.072.541 774.894 642.512 113.922 18.460 458.939 287.400 82.021 89518 838708

Bizkaia 1.108.209 347.302 283.991 53.590 9.721 255.238 166.248 40.659 48331 505669

Barrika 1.357 586 507 66 13 336 233 33 70 435Berango 6.008 2.090 1.750 288 52 1.756 1.123 294 339 2162Erandio 23.184 5.778 4.645 922 211 5.887 3.859 892 1136 11519Getxo 79.330 23.006 19.748 2.747 511 21.756 13.995 3.376 4385 34568Gorliz 4.967 1.859 1.573 239 47 1.506 889 275 342 1602Leioa 28.122 8.030 6.862 1.005 163 7.657 5.010 1.153 1494 12435Lemoiz 949 564 485 62 17 211 130 41 40 174Plentzia 4.094 1.479 1.204 234 41 1.206 722 217 267 1409Sopela 11.616 4.510 3.794 595 121 3.405 2.162 599 644 3701Urduliz 3.163 1.484 1.098 242 144 633 409 122 102 1046

UK eta Erandio 162.790 49.386 41.666 6.400 1.320 44.353 28.532 7.002 8819 69051

Erdizka alfabetatuak

Alfabetatugabeak

Alfabetatugabeak

Page 4: justuri-irratia-prentsa-txostena

URIBE KOSTAKO DIALA: ERDARA NAGUSI UHINETAN

Uribe Kostarako irrati euskaldun bat bultzatzeko arrazoiak bilatu nahian, has gaitezke aztertzen zeinden eskualdeko irrati-mapa, bai uhinen bidez entzun daitezkeen irratiei dagokienez, baibertatik uhinetaratzen diren irratiei dagokienez. Hasteko, egingo dugu historia-errepasotxiki bat

1. URIBE KOSTAKO IRRATIEN HISTORIA

Uribe Kostan irrati batzuk existitu izan dira, lehenengoa 1936an, Donostia frankisten eskuetan eroriondoren- Donostiako Radio San Sebastian zelakoaren tresneria hartu eta –hamar egunezDeban egon eta gero- Galeako Golf-klubera eraman zuen Jaurlaritzak. Hortik emititzen hasizen Euzkadi Irratia izenaz.

Bizkaiko irrati askeen historian, lehenengo irratia Areetan kokaturiko JMC Radio izan zela agertzenda hainbat testutan, baina, berez, irrati pirata zen Areetakoa, ez askea (hau da, etekinekonomikoak lortzeko jaiotako irrati komertziala zen, baina lizentziarik ez zuenez,ilegaltasunean emititzen zuen, eta horretan bat egin zuen 1980ko hamarkadan BilboHandian izandako irrati askeen mugimenduan; hala ere, lizentziarik lortu ezin zuela ikusita,ateak itxiko zuen 1990ko hamarkadaren hasieran).

Dudarik gabe, Uribe Kostan izandako irrati askeen artean ezagunena Algortako Bost Axola izan zen.1987an hasi zen emititzen. Euskaraz emititzen zuen gaztelaniaz nagusi zen eremu batean.1990ko hamarkadaren erdialdean isildu zen.

Sopelan ere irrati bat existitu zen bertako AEK-k bultzatuta. Astrabuduan, ordea, Ke irratia izanzen. Leioan, ordea, Gominola irratiaren berri eman dute bertakoek, proiektu pedagojikogisa.

1987n Bizkaiko hamabi udalek eskatuta zuten emititzeko baimena, horien artean Uribe Kostakobostek: Berangok, Gorlizek, Erandiok, Leioak eta Getxok. Azken honek soilik eskuratu zuenbaimena 1994ean Jaurlaritzak udal irratiei buruz argitaratu zuen dekretuan oinarrituta.2010ean, berriz, Gorlizko udalak eskuratu zuen emititzeko baimena.

Bizkaiko Uribe Kostan 1988ko urtarrilean hasi ziren Getxoko udal-irratiaren emanaldiak; froga-moduan hasieran, eta erregulartasunez apiriletik aurrera. Hamasei milioi pezetako (96.162euro) inbertsioa beharrezkoa izan zen Getxo Irratia abian jartzeko. Kontrol-kontseilu batekkudeatzen zuen irratia 2008ra arte. 1987ko otsailaren 27ko udalbatzan12 ezarritakoarenarabera; kontseilu horretan Getxoko alkateak edo bere ordez izendutako zinegotziak —zuzendari moduan— eta beste bost zinegotzik parte hartzen zuten. Zinegotziak udal-hauteskundeen emaitzen arabera aukeratuak izaten ziren, eta ordezkaririk gabeko alderdirikegon ez zedin, talde guztiek dute ordezkari bana izateko aukera. Kontseilu horren funtzioenartean, udal-komunikabideen arduradun teknikoa izendatzea zegoen. Ekitaldien plangintzaezartzea eta adostutako programazioa betearaztea ziren betebehar garrantzitsuenak.

Irratiaren bizitzaren lehenengo urtean herriko talde batzuek eta kolaboratzaileek parte hartu zutenarren, azken horien lan-baldintzen inguruan arazoak zirela eta, aukera hori itxi egin zuenudalak. Beraz, informazio-arloa aurrera eramateko, funtzionarioen lan-taldea eratu eta

Page 5: justuri-irratia-prentsa-txostena

gero, irratsaioak kontratatzeari ekin zion udal-administrazioak. Hala ere, entzule-kopuruaoso eskasa zen; esaterako, Getxoko Udalak 1991n eskatutako inkestaren arabera,getxoztarren ehuneko bik baino ez zuten irratia entzuten astean zehar, eta portzentajeaehuneko hamarrera heltzen zen asteburuetan; kirol-saioak tartean zirela14, noski. Irratienarduradunen esanetan, lizentziarik gabe emititzeak eragindako arazoa zen hori; hala ere,1997an emititzeko baimena eskuratu arren, entzuleen kopurua ez zen handitu. 2008an, JosuLoroño Udaletxera heltzearekin batera, irratiak berreraiketa jasan zuen, eta programazioabertan behera geratu zen, baita arrakasta zuten asteburuko kirol-emankizunak barne(Euskadi Irratiaren seinalea baino ez zuen ematen).

Gorlizek ere udal irratia bultzatu zuen 1989n: Gorliz Irratia. Hasieran eskola publikoetan zegoenkokatuta, baina ondoren Udaletxera eraman ziren estudioak. Hasieratik musika izan danagusi programazioan, baita bertako informazioak ere tartea izan du albistegietan.Elebiduna hasieratik, gaztelania izan da nagusi. Kudeaketari dagokionez, nahiz eta udalirratia izan, elkarte bat arduratu da irratiaz. Une honetan Uribe FM izenez emititzen du,musika bereziki.

Irrati komertzialei dagokienez, ugariak izan dira Getxon kokalekua izan dutenak. JMC-RadioAreetatik emititzen hasi zen 1978an, bere sortzailearen etxetik. 1979ko uztailean itxiarazizuten arren, emititzen jarraitu zuen, eta 1983an Portugaletera eraman zituen estudioak.Jaurlaritzaren irrati-lizentzien banaketetan emititzeko baimenik eta maiztasunik lortu ezzituela, 1989an itxi egin behar izan zuen; hala eta guztiz ere, urte batzuk gehiago iraunzituzten haren emanaldi ilegalek, 1990eko hamarkadan betiko isildu zen arte.

Leioako KV-30 1983ko abenduan hasi zen emititzen, partikular batek bultzatuta eta horren etxekoganbaratik. Ondoren, Leioako Udalak utzitako lokaletara eraman zen, baina ez zuen tokikoadministrazioaren inplikazio osoa izan, eta Jaurlaritzaren maiztasun-banaketan lizentziariklortu ez zuenez, itxi egin behar izan zuen 1990eko hamarkadaren hasieran udal-irrati bihurtuezinik. Informazio Zientzien Fakultateko ikasle askok parte hartu zuten irrati horretan,zeinak bereziki programazio musikala eskaintzen baitzuen.

Aipaturiko bi irrati hauek desagertu ziren Jaurlaritzak 1987an eta 1989an egindako maiztasun-banaketetan emititzeko baimenik ez lortzearen ondorioz. Beste bat, berriz, jaioko zen,Algortako Itzartu taldeak lizentzia lortu eta gero. Kosta Irratia Getxotik emititzen hasi zen1990eko udan, Itzarturi egokitutako maiztasunean. Tokiko informazioa eta euskarazko zeingaztelaniazko irratsaioak eskaintzen hasi zen arren, berehala SER katearekin lotutako M-80irrati-formula musikalarekin akordio batera heldu zen horren programazioaren tarteaksartzeko. Poliki-poliki, berriz, tokiko irratsaioak murriztuz joan ziren katearen emanaldienalde. Maiztasuna Getxon zuen arren, Bilbon eragina eta publizitate-sarrerak igo ahalzituelakoan, Bizkaiko hiriburuan kokatu zen 2000n. Beste aldaketa bat gertatu zitzaionmilurteko berriarekin, eta 2001ean Cadena Dial delakoaren emankizuna eskaintzen hasi zenCadena Dial Euskadi adierazleaz. Gaur egun, berriz, Onda Vasca katearen barruankokatzen da.

Page 6: justuri-irratia-prentsa-txostena

2. URIBE KOSTAKO IRRATIAK GAUR

Iraganean irrati-egitasmo ezberdinak bultzatuak izan ziren arren, gaur egun, aldiz, gutxi dira gaurUribe Kostan kokatzen diren irratiak:

Getxo Irratia: Getxoko udal irratia; 1988an jaioa. Gaur egun irratsaio bakarra emititzen du goizeko7:45tik 8:15era bitartean. Esatariak elebidunak diren arren, gaztelaniaz emititu ohi du(euskararen presentzia <%5 izan ohi da EHUko Arantza Gutierrez irakasleak egindako ikerketabaten arabera).

Kukularra Irratia: eskola irratia; Altzaga ikastolatik emititzen duena eta DBH-ko ikasleek egindakoa.

Uribe FM: Gorliz Irratia zelakoaren jarraipena dela esan dezakegu. Udalak eskuratutako baimenadministratiboaz emititzen duen arren, bere burua irratizaleen elkartetzat jotzen duen taldebatek zuzentzen du irratia.

Koska Irratia: Uribe Kostako irrati askea; 2011ko udazkenean uhinez emititzeari utzi dion arren, ezda isilik geratu, alde batetik, on-line entzun baitaiteke oraindiño eta, beste aldetik, kudeatzenduen blogak bizirik jarraitzen baitu. Gainera, Uribe Kostako irrati euskalduna bultzatzekoegitasmoaren barruan kokatzen baita.

Page 7: justuri-irratia-prentsa-txostena

3. URIBE KOSTAKO DIALA GAUR

Gaur egun, Uribe Kostako dialean entzun daitezkeen irratiak aztertzen baditugu, ondorioztadezakegu ia gehienak gaztelaniaz emititzen dutela, eta horietako askok ekoizpen- edoprogramazio-zentroa Bizkaitik ez ezik, Euskal Herritik kanpo dutela. Hauexek dira entzungaiditugun irratiak:

a) Irrati Publikoak (administrazio batek kudeaturikoak, zuzenki zein zeharka)

a. RNE kate estatala:

- RNE1: Uhin Ertainean eta FMn (gaztelaniaz)

- Radio 2: musika klasikoari buruzkoa (gaztelaniaz)

- Radio 3: irratiformula “kulturala” (gaztelaniaz)

- Radio 5 Todonoticias: irratiformula informatiboa (gaztelaniaz)

b. EITB kate autonomikoa:

- Radio Euskadi: programazio orokorra gaztelaniaz (gaztelaniaz)

- Euskadi Irratia: programazio orokorra (euskaraz)

- EITB Irratia: irratiformula “kulturala” (elebiduna)

- Euskadi Gaztea: irratiformula musikala (euskaraz)

c. Udal Irratiak : Getxo Irratia (gaztelaniaz)

Page 8: justuri-irratia-prentsa-txostena

a) Estatuko irrati komertzialak

a. Irrati-kate estatalak:

- Radio Bilbao (Unión Radio-Prisa)(gaztelaniaz)

- 40 Principales (gaztelaniaz)

- M 80* (gaztelaniaz)

- Punto Radio (Vocento-Correo) (gaztelaniaz)

- Onda Cero(gaztelaniaz)

- Europa FM (gaztelaniaz)

- Cadena 100 (gaztelaniaz)

- COPE (gaztelaniaz)

- Elite FM (gaztelaniaz)

- Kiss FM (gaztelaniaz)

- Radio Intereconomía* (gaztelaniaz)

- Radio María* (gaztelaniaz)

- Radio Marca* (gaztelaniaz)

- RTV Amistad* (gaztelaniaz)

- Somos Radio (gaztelaniaz)

- Radio Candela (gaztelaniaz)

b. Erkidegoko kate komertzialak:

- NGR, Radio Nervión-Radio Gorbea (gaztelaniaz)

- Radio 7 (gaztelaniaz)

c. Irrati independenteak

- Radio Popular-Bilboko Herri Irratia (elebiduna, baina gaztelanianagusi)

- Bizkaia Irratia (euskaraz)

- Bilbo Herri Irratia (euskaraz)

- Info 7 (eleanitza)

d. Irrati askeak

- Koska Irratia (2011ko azarora arte) (elebiduna, euskara nagusi)

Page 9: justuri-irratia-prentsa-txostena

4. URIBE KOSTAKO KOMUNIKABIDEAK

Irratiez gain, Uribe Kostan beste motako komunikabideak existitzen dira bertako informazioaeskaintzeko: inprimatuak, aldizkari elektronikoak, blogak eta telebistak. Hemengarrantzitsuenak agertzen dira:

Axpe: Erandioko Radio Club Takolos taldeak argitaratzen duen hilabetekaria (gaztelaniaz).

Getxoko Udalak kudeatzen dituen argitalpenak: Getxoberri (astekari elebiduna); Emeki (emakume-arloko informazioa); Gazteak (hilabetekaria); Seme-alabak (elebiduna, gurasoeizuzenduta).

Getxosarea: Getxoko informazioa eskaintzen duen aldizkari elektroniko euskalduna.

Leioako udalak kudeaturiko hilabetekaria: Leioa (elebiduna).

Plentzia Telebista: Plentziako tokiko telebista; elebiduna. Analogikoan emititzen du UHFko 53kanaletik.

Sopelanet: egunkari elektroniko elebiduna; Sopelako informazioa eskaintzen du bereziki,

UK, Uribe Kosta Aldizkaria: Paperezko aldizkari euskalduna (hamaboskaria); erreportajeak,elkarrizketak eta argazkiak dira eduki nagusiak. Uribe Kostako herriek leku propioa dutebertan.

Ukberri: egunkari elektroniko euskalduna; Uribe Kostako informazioa eskaintzen du.

Horietaz gainera, El Correo eta Deia egunkariek “Margen derecha” izeneko atalak sartzen dituzteberen edizioetan (gaztelaniaz). Berria egunkari euskaldunak kudeatzen duen Hitza

egunkariak, berriz, ez dauka Uribe Kostarako edizio berezirik, eta horren informazioaBizkaiko Hitza delakoan sartzen du.

Page 10: justuri-irratia-prentsa-txostena

5. IRRATI EUSKALDUN BAT GUTXIENEZ DAGOKIO URIBE KOSTA ESKUALDEARI

2006ko irailaren 18ko “REAL DECRETO 964/2006, de 1 de septiembre, por el que se aprueba el Plantécnico nacional de radiodifusión sonora en ondas métricas con modulación de frecuencia”delako dekretuaren arabera, Getxon –eta Uribe Kosta osoan- lau maiztasun geratzen diralibre banatzeko (bai irrati pribatuen artean bai publikoen artean), honako ezaugarrihauekin.

2011ko azaroaren 8an Jaurlaritzak onartu zuen ikus-entzunezko komunikazioari buruzko dekretuanoinarritu beharko dira maiztasun hauen banaketa. Dekretuan 9. Artikuluan ezartzen denez,gutxienez maiztasun bat euskarazko emanaldiak eskainiko dituen irrati bati esleitu beharkozaio: “1.) Telebista-komunikazio zerbitzuaren lizentziak esleitzeko lehiaketetan, gutxienezlizentzia bat erreserbatuko da euskara hutsean emititzeko zerbitzu-eremu bakoitzean,betiere esleitu beharreko lizentzien kopurua hiru baino handiagoa bada. 2.) Irrati-komunikazio zerbitzuaren lizentziak esleitzeko lehiaketetan, gutxienez lizentzien herenbat erreserbatuko da euskara hutsean emititzeko estaldura-eremu bakoitzean, zerbitzueremuko populazioa 100.000 biztanletik gorakoa denean, baldin eta esleitu beharrekolizentzien kopurua bi baino handiagoa bada. 3.) Irrati-komunikazio zerbitzuaren lizentziakesleitzeko lehiaketetan gutxienez lizentzia bat erreserbatuko da euskara hutseanemititzeko estaldura-eremu bakoitzean, zerbitzu-eremuko populazioa 100.000 biztanletikbeherakoa denean, baldin eta esleitu beharreko lizentzien kopurua bi edo handiagoa bada.4.) Artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan jasotako formulak aplikatzearen ondoriozlizentzien kopurua zenbaki hamartar bat ateratzen bada, zenbaki horretatik gertuendagoen zenbaki osoa izango da euskara hutsean emititzeko irrati-komunikazio zerbitzuarenlizentzien gutxieneko kopurua. 5.) Aurreko idatz-zatietan aipatutako erreserbek ez duteinolako ondoriorik izango euskara hutsezko emisioa emango duen eskaintzarik aurkezten ezbada edo, euskara hutsezko emisioak bermatuta ere, zerbitzuaren beharrizanak ezbadituzte asetzen, oinarriek ezarritako mugen arabera”.

Page 11: justuri-irratia-prentsa-txostena

6. ERREFERENTZIAK:

BOE (2006): “REAL DECRETO 964/2006, de 1 de septiembre, por el que se aprueba el Plan técniconacional de radiodifusión sonora en ondas métricas con modulación de frecuencia”; 2006koirailaren 18.

EHAA (1998): “Agindua, 1997ko abenduaren 11koa, Kultura sailburuarena. Honen bidez frekuentziamodulatudun uhin metrikoetako irratizabalkunde zerbitzurako baimena ematen zaioGetxoko Udalari”, 1998007, 00661.

EHAA (2008): “AGINDUA, 2008ko urriaren 23koa, Kultura sailburuarena, Gorlizko Udalari soinuarenmaiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenaren zerbitzurako baimenaemateko dena”; 2008ko abenduak 9.

Gutierrez Paz, Arantza (2002): Euskal Irratigintzaren historia, Bilbao, UEU.

Santos Díez, María Teresa (1999): La Radio Vasca (1978-1998), Bilbao, UPV-EHU.

231/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa,

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net

Getxo Irratiaren webgunea: <http://www.getxo.net/castellano/irrati/getxo_egunon_getxo.asp?MNU_Id=357>

G e t x o k o u d a l a r g i t a l p e n a k : <http://www.getxo.net/euskera/revistas/getxo_revistas.asp?MNU_Id=356>

Getxosarea: < http://www.getxosarea.info/ >

Koska Irratiaren webgunea: <http://www.koskairratia.com/>

Kukularraren proiektuari buruzko informazioa: <http://kukularrairratia.blogspot.com/>

Leioako udal aldizkaria: <http://www.leioa.net/eu/revista.html>

Plentzia Telebista: <http://www.plentziatelebista.com/>

Sopelanet: <http: www.sopela.net/>

UK aldizkariaren webgunea: <http://www.aldizkaria.biz/>

Ukberriren webgunea: <http://ukberri.net/>

Uribe FM-ren webgunea: <http://www.uribefm.com/>

Page 12: justuri-irratia-prentsa-txostena

JUSTURI, izena eta izana

Labayruren hiztegiak horrela dakar:

Justuri (bizk.) iz. trueno. Ik. INUSTURI. 2. iz. relámpago; rayo.

Ikusten duzuenez bi adiera dauzka: 1.-trumoia. 2.-tximista.

Azkuek bere hiztegi ederrean horrela jaso zuen:

JUZTURI: 1º (Bizkaiera: Arratia-Mundaka-Otxandio) Trueno. 2º (Bizkaiera: Berango-Mundaka-Otxandio)Relámpago.

Gure ustez -Z- hori ez da zuzena. Nondik datorkio zalantza?

Hitz horren lehen agerpena 1596koa da “Refranes y Sentencias” liburukoa, hango atsotitz batek horrela dio: “Iusturiaenaçean euria – Tras los truenos lluvia”. Azkuek XVI. mendeko testuaren grafia eguneratu nahian ‘Juzturiaren atzeaneuria’ eman zuen; horrela agertzen da bere hiztegian.

Joseba Lakarrak egin zuen “Refranes y Sentencias” liburuaren inguruko azterketarik sakonena (bere doktore-tesia); etazelan eman zuen grafia gaurkotuta? “Justuriaen atzean euria”.

Baina jatorrizkoan (1596) i- letraz hasten da… Bai, egia da baina lan berean i- letraz hasten diren hainbat dauzkagu:iaquindun, iauxi… Eta zelan emango genituzke gaur egun? ‘Jakindun’, ‘jausi’…

Orotariko Euskal Hiztegian (OEH) hainbat forma agertzen dira:

inusturi (V, G; -ñ- Lar, Añ (V), Izt C 235, H (V, G)), ihusturi (V-ger; ius- Lar, Añ (V), H (V, G)), inuzturi (Dv(V, G)), inusteri, fusturi (V-gip; FSeg ap. A), yusturi, yuzturi, justuri (V-gip; Añ (V)), juzturi (V-ger-arr-och-gip), jostai (G-nav),busturi, fostai (G-nav), yostoi, jostoi (G-nav), dusturi (DRA). Ref.: Bon Trueno 415; A(fusturi, inusturi, jostoi, juzturi); Gárate 2.a Cont RIEV 1933, 98; Iz ArOñ (jústuixak), Als (ódaiyá); HolmerApuntV; Garbiz Lezo 4 (fostai).

Bitxia bada ere Euskaltzaindiaren hiztegi batuan ez da agertzen JUSTURI forma, bai ordea inusturi eta ihurtzuri.

Eta azentua? Euskararen Herri Hizkeren Atlasera bagoaz… (lehen bi liburukiak on-line daude; hirugarrenaargitaratu dute baina oraindik ez dago interneten kontsultagai). TRUENO eta RELAMPAGO galdereiemandako erantzunak ikusita ondorioztatu daiteke:

Gure eskualdean “Relampago” adiera dauka. Tximista.

Yústuri (Leioa, Getxo, Bermeo)

Yísturi (Sondika, Laukiz, Lemoiz, bakio)

“Trueno” esateko gure eskualdean TRUBOI esaten da. Egia da, mapak ikusita beste euskal herri batzuetan“YUSTURI” esanda ‘trueno adierazi nahi dutela. Baina hori ez da gure eskualdeko ohitura.

Page 13: justuri-irratia-prentsa-txostena

EHHA431

Page 14: justuri-irratia-prentsa-txostena

EHHA430

Page 15: justuri-irratia-prentsa-txostena

EHHA429

Page 16: justuri-irratia-prentsa-txostena

EHHA428

(mark.).