KALAPUTXI 92

28

description

MUTRIKUKO HERRI-ALDIZKARIXA 2010eko otsaila

Transcript of KALAPUTXI 92

Page 1: KALAPUTXI 92
Page 2: KALAPUTXI 92
Page 3: KALAPUTXI 92

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393e-maila: [email protected]: Mutrikuko UdalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko

azken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Kalaputxik eskerrak ematen dizkizuealdizkari hau kaleratzea posible egin

duzuen guztioi IRITZIXA

HEZIKETA HIRUELEDUNA

Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak ume eta nerabe euskaldunak hirueledu-nak izatea nahi omen du, hau da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez min-tzatzeko gai diren umeak.

Eta horretarako zer pentsatu du? Ba jakin jakin, ez dakigu. Duela egun ba-tzuk entzun nion irrati elkarrizketa batean, Euskal Autonomia Erkidegoanez dutela Galizian «asmatu» duten sistema ezarriko, hau da, hizkuntzabakoitzari eskola denboraren herena ematea, baina elkarrizketa horretan,behintzat, ez zuen azaldu zer egitea pentsatu duen. Gai honetan ere, besteaskotan bezala, zalantza batzuk ditut. Lehenengo, gure ume asko 3 hiz-kuntzak jakinda ateratzen dira dagoeneko ikastola eta eskoletatik, izan eregehienak 4, 5 eta 6 urterekin hasten dira ikastetxean ingelesa ere ikasten.Baina nire zalantza da jakitea nola pentsatu duen Celaák ingelesari denbo-ra gehiago ematea, eskola orduak ez badira gehitu behar.

Momentuz, dakiguna da gurasoek hezkuntza eredua aukeratu ahal izangodutela. Honek zer esan nahi du? Ba eskola publiko eta kontzertatu askotanA eredua, hau da euskara asignatura moduan bakarrik duen eredua, berri-ro ere ipiniko dutela. Eta honela, pixkanaka-pixkanaka ia desagertzearzegoen eredu hori, A eredua, berriro ere zabaltzen joango da. Eta ondoriozeredu horretan ikasten duten umeak nekez aterako dira eskolatik euskarajakinda.

Beraz heziketa hirueleduna aitzakitzat hartuta, berriro ere hezkuntzazurrunbilo batean sartu nahi dute. Eta zertarako? Celaá eta bere inguruandabilen jendeak jakingo du, eta gutako askoak ere bai. Ala ez?

Karmele Elezgarai Ozkorta

Mutrikuko UdalekoEuskara Batzordeakdiruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan Irakurleen eskutitzak 5

Puri-purixan Emakume langilearen nazioarteko eguna 6-7

Bi hitzetan eta komikixa 8-9-10-11

Osasuna Fibromialgia, ezkutuko gaitz ezezaguna 12-13

Karenka Oskar Collazo pilotagile artisauarekin 14-15

Kulturia www.kalaputxi.blogspot.com 16

EGUNKARIA LIBRE 17

Kirola Zesta jaialdia eta zestalari ohiei omenaldia 18-19

Bertsuak 2009ko bigarren saria eta mutrikuar onena 20-21

Historixa Mutrikuko eskolaren sorrera (2) 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agendia urtarrila-otsaila 26

Kultura Saileko Hizkuntza Politika-rako Sailburuordetzakdiruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 92

4 informaziua

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako botikak (Mutriku eta Deba)ik OTSAILA

26tik 28ra Hiart Burgoa (zapatu goizean, Lon Apraiz)

ik MARTXOA

1etik 4ra Javier Otxagabia

5etik 7ra Lon Apraiz

8tik 11ra Hiart Burgoa

12tik 14ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Javier Otxagabia)

15etik 18ra Lon Apraiz

19tik 21era Javier Otxagabia

22tik 25era Amaia Zalduegi

26tik 28ra Hiart Burgoa (zapatu goizean, Lon Apraiz)

interesekotelefonoak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA eta Debabarreneko herrietaraAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................688 64 31 80

APRAIZ..........630 05 50 97 ZALDUEGI.....669 26 22 01

OTXAGABIA..689 58 57 59 BURGOA....... 667 33 88 90

Page 5: KALAPUTXI 92

5zeuk esan

KRISI GARAIAN EUROAK BUELTAKA GUREAN!Mutrikuko portu berriko eta babes dikearen inguruko obretanenergia berriztagarrien mezua zabalduz zentral maremotriza"sartu" zuten. Hasierako proiektuan aurreikusitakoa ezzenez, itsasoaren indarraz baliatuko den "etorkizuneko" zen-tral honek beste obren jarduerak ere aldarazi zituen. Honela,ingurumen prozeduren onarpena jarduera guztietatik -zortzidirelakoan gaude- hiruk bakarrik lortu dute. 2009ko udabe-rrian babes dike berriko obren geldiketa suertatu zen.

Pasa den astean maremotrizean itsasoak sorturiko kalteenkonponketarako eta estazioa martxan jartzeko beste 3,4milioi euro bideratu dituzte. Diru honekin nahikoa izango alda? Antzerako kopurua erabili da Mendaroko ospitalekourgentzia zerbitzua berritzeko eta handitzeko.

Bitartean, Mutriku bezalako ia 5000 biztanle inguruko herribatek, non 1000 pertsona 65 urtetik gorakoak diren, ez duoraingoz eguneko zentrorik... Diru faltagatik?

Idoia Arrillaga Agirre

ERREPRESIOA GURE ESKUALDEANEz da bizi dugun momentu hau lasaia, makina bat familia,lagun, koadrila edota inguru ikutu ditu errepresioaren eskuzikinak. Sasoi luzean bizitzen gaude kolore guztietako poli-zien atzera-aurrera herrietan, “patruilatze” etengabeak edo-zein ekimenen inguruan, kontrolak errepideetan edota atxilo-ketak. Polizia presentzia izugarri honi epaitegien aktibitategeldiezina gehitu behar diogu, aurre egin ezineko multak,kartzela zigor neurri gabeak...

Hau guztia zer eta demokraziaren izenean. Hemen ez dagodemokraziarik eta estatuek badakite, baina bai badago alda-keta politikorako gogoa eta hori ere badakite. Errepresioadeitzen diogun munstro hau ez dute kasualitatez sortu, gureherrian posible den aldaketa politiko demokratikoa gelditze-ko prestatua dago. Beraz, demokrazia faltsu honen defentsanbeti aurkituko gara errepresioarekin. Herri honek aldaketabehar du, aurre egin ahal bakarrik lortuko dugu erasoak desa-gertzea. Herri bat gara, bat eginez lortuko dugu sufrimenduagainditu eta behar dugun askatasuna.

Gure herriak urte asko dira errepresioaren kolpeak jasaten

dirauela. Eraso bortitz hauek urteetan zehar eman dira etagu, hauek herriratzen saiatzen gara urtero. Oraingoan erebaditugu kaleratu beharreko zenbait datu 2009 urteari dago-kionez. Ondokoak dira Lea Artibai eta Mutrikun eman direnerasoak:- Kontrolak bide bazterretan, Guardia Zibilaren 100etik goraeta Ertzaintzaren “anti-terrorista” kontrolak. Sarritan basoraeramanda orduetako galdeketak egiteko. Azken kasua SaioaAgirreri Aulestin gertatutakoa.- Gazteriaren aurkako jazarpen poliziala: jarraipenak, kolabo-razio eskaerak, mehatxuak, etxe miaketak...- 19tik gora atxilotu, askotan era oso bortitzean, kolpeka,lurrean ostikoka... ia gehienetan Ertzaintzak burutu zituen.- Ehunka lagun identifikatuak. Ertzaintzaren kaleko identifika-zioen ostean gehienetan isunak jasotzen dira, 300-3.000 eurobitartekoak.- Identifikazio eta atxiloketa ostean, 8 laguni 27 urtetik gora-ko kartzela zigorrak ezarri nahi diete. Beste hainbat laguneskariaren zain daude.- Eskualdeko herriak etengabe izan dira erasotuak karga poli-zial bortitzez. Honen kasu lazgarria daukagu Antzar Egunekosarraskia.- Informazio eskubidea urratzeko, eskualdeko kazetari batekeraso fisikoa jasan zuen.- Markina, Etxebarri, Ondarruko 8 gazteri 48 urteko gartzelazigorra; Lekitioko eta Aulestiko 5 gazteri 25 urtekoa.- 2010 urtean Madrilen burutuko diren epaiketak: EstanisEtxaburu, Gatzaren omenaldian parte hartzeagatik; LorenArkotxa eta Maribi Ugarteburu, Udalbiltzako ordezkariak iza-teagatik; Isa Mandiola eta Mikel Etxaburu, Batasunako kideakizateagatik.- Identifikazio eta atxiloketen ondorioz, hainbat epaiketa izan-go dira urtean zehar Bilbo, Gernika eta Madrilgo epaitegie-tan.- Inoiz baino preso gehiago daudela, errealitate hori desage-rrarazteko, tabernetan sartu eta langileak mehatxatu dituztepresoen erretratuak kendu ditzaten eta eskualdeko kaleakargazkiak kenduta “garbitu” dituzte.

Argi dago eskualdea jo mugan daukatela, eskualde honetanbenetako indar independentista dagoela badakitela. Egoerahoni batera erantzun behar diogula, herri osoak aurre eginezeta aurrerantz eginez.

Mutrikuko gazte Independentistak

Page 6: KALAPUTXI 92

6 puri-purixan

MARTXOAK 8,...umore morez

ANTZERKIA IKUSGAI

Aurtengoan ere martxoa haize morez datorkigu. EmakumeLangilearen Nazioarteko eguna ospatze aldera, Mutrikunere izango dugu aldarrikapen eta ospakizunerako tartea.Aurtegoan sudur gorria ipiniko diogu aldarrikapen egun

honi. Martxoaren 14an Zabiel Kultur Etxean, arratsaldeko19etan Ohiulari Klown antzerki taldearen eZINEMAn ant-zezlanaz gozatzeko aukera izango dugu. Ikuskizun honengaztelerazko bertsioa Andorrako Nazioarteko PailazoenJaialdian estreinatu zen 2009ko maiatzean. Virginia Imazengidoiarekin eta zuzendaritzarekin, clown kodean egindakoantzezlan honek bi doktore aurkezten dizkigu, batetik Puxi-ka (Anduriña Zurutuza) eta bestetik Katiuska (Amaia Arria-ran), haiek biek, ikuslegoari eZINEMAn-go terapia bat pro-posatuko diete. Kalabazak eman dizkizute? Gaur ez dagomodurik ilea ondo geldi-tzeko? Maitasun historia desoreka-tu bat bizi duzu? Neska gaizto bat izateagatik errudun sen-titzen zara? Barruan dabilkigun ar horri aurre egiteko tera-piaz gozatzeko aukera emango digute Ohiularikoek.

“Cabaret-a”, “Haizeak eraman zuena”, “Grease”, ”Catwo-man”… filmeetako pertsonaien bitartez, haien irrika intimo-enak kontuko dizkigute. Beti bezala, Ohiulari Clown-enasmoa da gure arazoei guk ematen diegun garrantzitiknahikoa distantzia hartu eta arazoei barre egitea da eta,noski, barrearen potentzial didaktikoa erabiliz, autoestima,genero esterotipo eta rollen eraikuntza lantzea.

MUTRIKUAR EMAKUMEOK LILATOIAREKIN BAT

Emakume langilearen Nazioareteko Eguna ospatzeko hain-bat ekimen antolatzen dira Euskal Herrian. Besteak beste,Donostiako LILATOIA izeneko emakumeentzako lasterketa.Mutrikuko zenbait emakumeren ekimenarekin bat eginnahian, LILATOI lasterketan parte hartuko duten emakume-entzat autobusa antolatu dugu Berdintasun Zerbitzutik,Donostiaraino denak elkarrekin joateko. Martxoaren 7angoizeko hamaiketan emango zaio hasiera Donostiako Alder-di Ederren 5 kilometroko lasterketari.

Egun seinalatuak izaten dira egutegietan, batzuk gorri kolorez markatuak, bestebatzuk tokian tokiko kolorez. Lila kolorez ere agertzen da bat seinalatua: martxoa-ren 8a.Joan den aspaldian egunaren izaeran aldaketatxo batzuk somatu dira, eta dagoe-neko nagusiki aldarrikapen egun izatetik, ospakizun egun izateraino ere iritsi da.Urtean zeharreko gainerako egunak ere aldarrikapen egun izatea lortu baita.

Egunean egin beharrekoak herri mugimenduaren ardura izatetik erakundeen ardu-ra izatera ere heldu denez, berdinatasun arloko udal teknikari Nerea Altxurenganajo dugu, aurtengoan Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean zer datorren jaki-tearren.

Page 7: KALAPUTXI 92

7puri-purixan

Lasterketaren aurretik, dena den, dortsala, txipa eta kamise-ta jasotzeko bi aukera daude: lehenengoa, Donostiako Uda-letxean jasotzea martxoaren 6an, larunbatean, goizekohamaiketatik eguerdiko ordu bata bitartean eta arratsalde-ko seietatik zortziak bitartean; bigarrena, martxoaren 7anbertan, igandean, goizeko bederatzietatik hamarrak bitarte-an udaletxean bertan. Izena eman eta txipa eta kamisetajasotzerakoan, 10 euro ordaindu beharko dira bertan.

Izen-ematea online ere egin daiteke, internet baliatuzwww.lilaton.com/inscripcion helbidean. 16 urtetik gorakoemakumeentzat baimendutako lasterketa da. Mutrikutikautobusez joatera animatzen direnek, Turismo bulegoan etaKiroldegian eman dezakete izena martxoaren 3a bainolehen. Autobusa doan jarriko denez, ez pentsatu bi aldiz etaanimatu! Autobusa martxoaren 7an, igandean goizeko8:15etan aterako da Mutrikutik Donostiarantz Goiko para-datik.

Eta Lilatoian parte hartzeko beste modu batzuk daudenez,ibilbidean zehar animatuz kokatu nahi duten laguntzaileekjakin dezaten, hona hemen lasterketariek egingo duten ibi-libidea:

1. Alderdi Eder (Irteera) 2. Hernani kalea 3. Askatasun etorbidea4. Zubieta kalea5. San Martin kalea6. España plaza7. Argentina Errepublika pasealekua8. Zurriola zubia9. Zurriola etorbidea10. Nafarroa etorbidea (Itzulia) 11. Lapurdi plaza12. Zurriola etorbidea13. Zurriola zubia14. Reina Regente 15. Boulevard 16. Igentea kalea (Helmuga)

ANTZERKI IKASTAROA UMEENTZAT

Parekidetasunean oinarrituko den etorkikzun bat eraikitzealdera, ezinbestekoa da etxeko txikienei sexismorik gabekohezkuntza bat eskaintzea eta hori, gainera, guztion eskudago. Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren ingu-ruan gazteenei begirako jarduerarik ere antolatu nahi izandenez, Kultura udal sailarekin elkarlanean, umeentzako ant-zerki ikastaro bat antolatu da parekidetasunaren helburuaribegira.

Zurriola antzerki taldeko iraksle den Joserra Fachadoreneskutik, generoa eta rolak lantzeko aukera izango duteherriko gazteenek, sei eta hamaika urte bitarteko haurreizuzendutako saio batean, eta gehienez 20 haurrek hardezakete parte.

Martxoaren 6an izango da antzerki ikastaroa, arratsaldeko18etan, Zabiel Kultur etxean, eta bi ordu eta erdiko saioaizango da. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar-ko da Turismo bulegoan, otsailaren 23tik martxoaren 4rabitartean. 88

Page 8: KALAPUTXI 92

8 bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

URTE BERRIKO ERRONKAN TXARLI NAGUSI....................................................................................Urteberriarekin batera erronka ezberdinak planteatu ohidizkio jendeak bere buruari. Horrelako erronka batekikusmin handia sortu du herrian. Bar Puerto inguruan,lagunartean sortutako kirol erronka izan da, hain zuzenere. Juan Basterretxea ‘Txarli’ eta Alex Elezgarai izan zirenprotagonistak. Kontua ondokoa zen: mendi bizikletarekinMutriku-Mendaro-Mutriku nork lehenago egin. Hasierabatean, Elezgarai zen jendearen faboritoa; apustu gehie-nak ere haren alde zeuden. Baina Txarlik sorpresa emanzuen, eta bera izan zen lehena helmuga sartzen. 50.40behar izan zituen irabazleak; Elezgaraik, berriz, 54.56.Galdonan mahaiaren inguruan lagunekin batuta emanzioten amaiera egunari. 88

MADALENAKO ETXEBIZITZEN JABETZA ESKU-RATZEN HASITA........................................................................................Hilabete honetan jaso dute herritarrek Madalenako etxe-bizitzei buruzko informazio zehatza. Irailaren 30ean eginzen Madalenako 113 etxebizitzen zozketa. Ordutikzerrendak aztertu eta behin-betiko aukeratuen zerrendakatera zituen Etxebidek. Orain, berriz, zerrenda horretakopertsona bakoitzari etxebizitza erosiko duen ala ez eraba-kitzeko unea heldu zaio. Eskutitz bidez hainbat zehazta-sun eskaini ditu Visesak, besteak beste, tokatutako etxe-bizitzaren kokapena, barne antolamendua, etxebizitzarenneurria eta prezioa. 107.000-124.00 euro bitartean (BEZgabe) daude etxebizitzen prezioak. Aurrera egiten dute-nek kontratu sinatu baino bi egun lehenago etxebizitza-ren prezioaren %20 eta ganbararen %40 ordaindu behar-ko dituzte. 88

Page 9: KALAPUTXI 92

9bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

THE WET BAND TALDEAREN DISKOA,MUTRIKUARRENTZAT LEHENDABIZI............................................................................Herritarrak izango dira The Wet Band taldearen musikaeskuratzen lehenak. Izan ere, gainontzeko herrietara zabal-du aurretik, herriko zenbait puntutan jarri dute salgai.Herriko taldearen lana Zubiaram, Subeltz, Goitibera etaFrontoi tabernetan eskura daiteke hamar euroren truke.Hamabi kantuz osatutako diskoa Waterproof izenarekinargitaratu dute. Kantu guztiak, bat izan ezik, taldekideekeurek sortutakoak dira. Iaz, Danbaka lehiaketa irabazteanlortu zuen herriko taldeak diskoa kaleratzeko aukera, etaorain Mutrikura bezala, laster hainbat herritara helduko daThe Wet Band-en musika. 88

GOXERRIK ETA ILLARRAK JANTZI DUTE TXAPELA..........................................................................................Pala txapelketak hilabete honetan eman ditu azkenak.Lehen mailan bi herritar izan dira irabazleak: Jon Mendiza-bal ‘Goxerri’ eta Xabier Ilarramendi. Partida 35 tantora zen,eta gogor aritu behar izan zuten Iaro Azpillaga eta KarlosRodriguez ondarrutarrei irabazteko. Ondarroako bikotea,gainera, partida bat bera ere galdu gabe heldu zen finalera,eta horrek iragartzen zuen herritarrek ez zutela erraz eduki-ko. Tentsioa, urduritasuna, emozioa eta azkenik, poza biziizan ziren harmailetan bildutakoen artean. Azken marka-gailua 35-31 izan zen. Partida nagusiaren aurrean, bigarrenmailako finala ere jokatu zen. Bertan, Josu Larrañaga etaEneko Ulazia mendaroarrek Zigor Ena eta Eduardo Sanchez'Txutxi' mutrikuarrak garaitu zituzten 35-24 emaitzarekin. 88

KANTUAREN AITZAKIRA BATU DIRA ADINEZBERDINEKO HERRITARRAK.....................................................................................Egun berezia pasatzeko aukera izan zuten mutrikuarrekurtarrilaren 30ean. Kantuak batu zituen adin ezberdinekoherritarrak eta kantuak nahastu zituen han eta hemen ibil-tzen direnak. Herriko tabernek atzera egin zuten une batez,eta talde bakoitzaren errepertorioarekin herriko kulturondarearen zatitxo bat berreskuratu zuten. Amaiaeran,herrian zehar aritu ziren bost taldeak Goiko Plazan batuziren, eta Afiladores, Ene Mutriku Maitea eta MutrikukoHerria abestu zituzten. Azken hori, denbora asko ez zelautzi gintuen Zezilio Pagoagaren omenez kantatu zuten.Amaiaeran, sentimendu orokor bat zen nagusi: poza. Baitaeskaera zehatz bat ere: “hau sarriago egin beharko genu-ke”. Ekimena antolatu zuen taldeak oinarria jarrita zegoelaadierazi zuen, eta ez zion aterik itxi berriro ere eurek horre-lako egun bat antolatzeko aukerari, ezta beste talderen batierreleboa pasatzeko aukerari ere. 88

Page 10: KALAPUTXI 92

10 bi hitzetan

TABERNAK IXTEKO ORDUTEGIA ARAZO ITURRI.................................................................................................................................................Inauterietan Tranpangora TabernariElkartea osatzen duten tabernekixtea erabaki zuten, eta Herri bizibaten alde manifestazio-entierroaantolatu zuten. Udalak itxiera ordu-tegia zorrotz betetzeko hartutakojarreraren ondotik heldu zen protes-ta. Udalaren erantzuna jarraianheldu zen: prentsa ohar bidez, lege-aren aurkako erabakiak hartzekoezintasuna eta tabernen itxiera-ordutegiei euren eskumena ez iza-tea azpimarratu dituzte. Horrekinbatera, urteetan saiatu arren, taber-nariekin adostasun batetara heldu ezina eta herritarren etengabeko salaketen existentzia nabar-mendu ditu Udalak. Hala ere, herritar guztientzat onuragarria den irtenbidearen bila hitz egitenjarraitzeko borondatea azaldu dute Udaletik. Tabernarien elkartetik ere borondate berberaagertu dute. Horrekin batera, protesta ekintzetan zein eguneroko jardunean herritarren babe-sa nabaritu izana azpimarratu dute, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete babes hori agertu die-ten herritar guztiei. 88

ZAPATEROREN DIRULAGUNTZAREKIN ZAZPI PROIEKTUBURUTU NAHI DITU UDALAK.......................................................................................................Futbol zelaia eta Kalbaixo-Ibiri arteko bidea izan ziren lehendabizi.Orain, berriz, zazpi proiektu aurkeztu dizkio Udalak Madrilgo gober-nuari. Zapateroren diru-laguntzen bigarren planean, ingurugiroare-kin, informazioaren teknologiekin, energia berriztagarriekin edotaenergia aurreztearekin zerikusia duten proiektuak sartzen dira. Gau-zak horrela, Udalak ondoko proiektuak aukeratu ditu eskaera egite-ko: herriko argiztapenaren efizientzia energetikoa hobetzea(56.058,51 euro), saneamenduko sarea berritzea eta Zubiaga Plaza-ko kolektorea hobetzea (18.876,62 euro), Goizeko Izarra Ikastolarenefizientzia energetikoa hobetzea (56.665,18 euro), kiroldegiko ins-talazioen hobekuntza (54.920,17 euro), zerbitzari informatikoaren,hiri-inguruko sistemen eta gainontzeko euskarrien hobekuntza(20.764 euro), Zabiel Kultur Etxearen efizientzia energetikoa hobe-tzea (25.077,81 euro) eta, azkenik, Beheko Plazako zentro sozial etakulturala hobetzea (219.890,54 euro). 88

Page 11: KALAPUTXI 92

HAITIRAKO LAGUNTZA BILDU DA, AZKEN URTEETAN BEZALA...................................................................................................................................................................Honezkero denok dakigunez, Haitiko lurrikarak kaltelarriak eragin ditu. Mundu guztia Haitiri laguntzenhasi da orain, baina Mutrikuko Misio taldeak urteakdaramatza Haitiko hiriburutik 50-60 kilometroradagoen Jackmel herriari laguntza ematen. Gipuzkoa-ko beste herri batzuetako laguntzarekin batera,Mutrikuko laguntzaren bitartez burutu den haurren-tzako osasun eta elikadura zentroak ez du kalterikjasan, baina bai herriko bizilagunen %80k, ezer gabegeratu baitira.

Horregatik Elkar Elizbarrutietako Misioak, Behar Bida-soak eta Herriak Elkarlanean taldeek dirua eta pro-duktuak batzea erabaki dute. Honakoak batu diraParrokia azpiko Simboan: Toailak, suturako haria,bendak, gasak, antibiotikoak, analgesikoak, eskularruak, izarak, mantak, udako arropak, pasta, azukrea,arroza, dilistak, garbantzuak, olioa, kontserba latak... Kanping denda bat ere batu da haitiarren batzueiaterpea ematearren.

Eta produktuekin batera, mutrikuarrek diru-ekarpen ederra ere egin dute: Udalak 3.000 euro jarri ditu etaherritarrek ia-ia beste horrenbeste ipini dute. Ia 6.000 euro lortuta oso pozik geratu dira antolatzaileak. Halaere, gero ere dirua beharrezkoa izango denez, Mutrikuko Parrokiako Misio Taldearen izenean KUTXAnzabaldutako kontuan diru ekarpenak egiten jarrai daiteke 2101 0056 04 0120350079 kontuan.

Irakurleak kontura daitezen, esan Euskal herritik Haitira kontenedore bat bidaltzeak 3.500 euroko kostuaduela. Bistan denez, laguntza guztia ere gutxi izango da Haitiri laguntzeko. 88

11bi hitzetan

UDALAREN LURRETAN BARATZAK............................................................................................................Udalak deialdia egin berri du jabetza publikoko espazio librean baratzabat landu nahiko lukeen jendeak izena emateko.

Udalaren asmoa da jakitea herrian jendea interesatuta dagoen udala-ren titularitateko lursail batzuetan baratza erabilera ematearekin. Izanere, jendearen interesa ezagutu nahi da aurrerantzeko urratsak emanaurretik.

Horretarako, interesa dutenek udaletxean eman ahal izango dute izenamartxoaren 31 arte. Hortik aurrera, interesatuekin harremanetan jarri-ko da eta aurrerakoak zehazten joango dira. 88

Mutrikuko Udala

Page 12: KALAPUTXI 92

12 osasuna

FIBROMIALGIAezkutuko gaitz ezezagunaHezur eta giharretako mina ezkutatzen da Fibromialgia izenaren atzean. Min zorrotza,neke ikaragarria, gorputzeko gogortasuna, lotarako arazoak, buruko mina eta kontzen-trazio zein oroimen galtzea daude, besteak beste, gaixotasun horren inguruan. Ez da ku-tsakorra, baina eguneroko ekintzetarako eragozpen handiak eragiten dituen gaitza da,eta, gainera, diagnostikatzen oso zaila; izan ere, ez baita analisi eta erradiografietan bis-tatzen.

Mila Beitia, Arantzazu Arreitunandia eta Mertxe Alberdik infernu latza bizi behar izan duteeuren min, ezintasun eta gaitz guztien eragilea Fibromialgia dela jakin duten arte. Ez dirabakarrak, gainera.

Honelaxe laburtu digu Arantxak berak bizi izandakoinfernua:Anbulatorioan bueltaka ibili ondoren, traumatologoarenganabidali ninduten; handik, osasun mentaleko zentrura, eta gero,sikiatrarengana. Erradiografiak, analisiak eta abarrak denakegin, eta ezer aurkitzen ez. Beste gaixotasun batzuk deskar-tatuz joaten dira. Gorputzeko puntu konkretu batzuetan iku-tuta, min hartzen dugu. Baina hori ez da erradiografietanagertzen. Gero azalean ere igartzen dute. Txarrena diagnosiaegin artekoa izan zen. Jakin ez zer den, eta minez egonbehar; txarrena pentsatuta! Medukurik mediku, botikaz boti-ka… hain gaizki sentitzen zara… Gero, zerbait nahi eta parti-kular joan nintzen; gero, errehabilitazioan ere ibili nintzen, etapasatzen ez. “Ez duzu ezer”, entzun behar. “Mendarotikdeitu dute, eta ezer ez duzula”… Hori entzun egin behar da,gero! Mediku partikular batekin ere ibili nintzen dirutza gas-tatuta, eta, azkenean, egun batean, lanik gabe gelditu nin-tzela esan nionean, hauxe esan zidan: “Badaude lan egin nahiduten beste batzuk”. Bi urte bueltaka ibili ondoren, zer dau-kazun jakin gabe, inpotentzia demasa sentitzen duzu. Azke-nean, baina, mediku batek esan zidan “Zure min guztiakbenetakoak dira” eta eskuorri bat eman zidan Fibromielgiariburuzkoa. Orduantxe lasaitu nintzen.

Noiz agertu zitzaizun gaitz hori, Arantxa?12 urte dira gaixotu nintzela, eta 10 diagnostikatu zidatela.Udaletxean ari nintzen lanean, eta jausi egin nintzen. Horixe

izan zen hasiera. Traumatismoak, istripuak eta nahigabe han-diak izaten dira askotan gaixotasun hau eragiten dutenak.Minez hasi nintzen, lehenengo, beso batean; gero, besterapasatu zitzaidan; eta handik aurrera, akabo! Egun bateanlagun batek telebistan ikusi zuen Bartzelonako mediku batFibromialgiari buruz hizketan, eta esan zidan neuk esandakogauza guztiak aipatu zituela. Katalunian, lehenagotik hasitazeuden gaixotasun honi buruzko ikerketak egiten, eta kasua-

# Mina maizen agertzen direneko puntuak.“ Betiko lanak lagatzen zoazpoliki-poliki

Page 13: KALAPUTXI 92

lidade batzuen bidez, mediku horrekin kontaktua egin etabertara joan nintzen. Medikuak interes handia erakutsi zueneta hemengo informe guztiekin joateko esan zidan. Eskatunituen informeak hemen eta Eibarko inspektoreak segituenegin zizkidan paper guztiak eta oso ondo portatu zitzaidan.Bartzelonan, erreumatologiako arduradunak eta beste bostespezialistak aztertu ninduten. Nolako apaltasuna, nolakotratu goxoa! Ez nuen ordura arte horrelako errespeturik jasohemengo medikuengandik.

Antzeko kontuak esan dizkigu Mertxek ere:Lanean ari nintzela hasi nintzen ukalondoko minez; gero,belauneko minez esnatzen nintzen. Behin lanera nindoalablaust jausi nintzen. Orain dela zortziren bat urte hasi nintzen.Diagnostikoa orain dela lau bat urte eman zidaten. Partikularjoan nintzen eta orduan eman zidatzen diagnostikoa. Lehe-nengo gaixotasun-baja erreuma neukalakoan eman zidateneta “zu gazteegia zara gaixotasun hau izateko” esan zidanespezialistak. Ez daukat indarrik. Oinez ibiltzeko ere indarrikgabe nago. Egunak izaten dira, “gaur makal nago” sumatzendut batzuetan. Zeuk ikusten duzu: ezin ondo ibili eta kaleanparetaren albotik joan behar badaezpada ere… Eta medikubatzuek karrera eduki edukiko dute, baina edukazioa, urruti!Mendaroko mediku batek hauxe esan zidan: “Zuk ez duzuezer. Zuk hementxe duzu (burua ikututa)”. Antidepresiboakeman zizkidaten eta berdin jarraitzen nuen… Gizonak egun-karian gaixotasunari buruzko artiku-lu bat irakurri zuen, eta esan zidanhantxe zekarrela niri pasatzen zitzai-dan guztia.

Milak ere bere infernua pasatubehar izan du.Anbulatorian atzera-aurrera askoegin ondoren, Eibarra bidali nindu-ten. Minez egon ezinda joan nin-tzen Eibarko kontsultara eta hantxeesan zidan medikuak Fibromialgianeukala; gero, hurrengo astean,osasun mentaleko sailean neukankontsulta eta hantxe ikusi nuenaurreko atean Asociacion de Fibro-mialgia. Nik ordura arte entzun ereegin gabe neukan. Oso sikiatra kari-ñosa tokatu zitzaidan, eta denakontatu nion. Oso nekatuta nengo-en, ez nuen ezertarako ere balio...Baina diagnostikatu didatenetikapaltasuna daukat, orain badakit

zergatik daukadan mina eta apaltasuna somatzen dut: mineznagoela, ba, etzan egiten naiz… Baina hainbeste gustatzenzaizkidan lorak zaintzeari ere laga egin diot. Loreei ura bota-tzeko ere ez naiz kapaz izaten iluntzerako. Ni naizen lorazaleaizanda! Eta lagatzen dudan gauza ez dut berriro egiterik lor-tzen, laga eta laga… Ni izan naizenarekin, sekula baja bathartu gabekoa! Minak berak tristura ematen dizu, merma-tzen joaten zara. Ni animosa izan naiz, baina orain gero etagutxiago.

Nola sentitzen diren galdetuta honelakoak esan dizki-gute:Bajatzen noa, bista, hizketan ere bai, begi zuloetako mina,oraintxe ondo ikusten duzu eta igoal hurrengo egunean ezinikusi, eta memoria galdu, baina nola! Hizketan ere gero etaokerrago egiten dugu… gauzak non laga ditudan ahaztu,pertsona batekin zaudenean ezin akordatu bere izena, ira-kurtzeko ezin kontzentratu, irakurri eta ahaztu egiten zait…Gizona itsasotik datorrenean Donostiara joatea gustatzenzaigu, bueltatxo bat eman, menua jan eta zinera joan, bainatrapututa gelditzen naiz horixe eginda besterik gabe.

Arantxak bota du azken mezua hiruren izenean, etaeuren antzera ibil daitezkeen beste askorenean ere bai.Medikuei errespetua eskatuko nieke. Gero, diagnostikoa;euren betebeharra da eguneratuta egotea eta diagnosi zuze-na egitea. Ezin dizute barre egin euren ezjakintasunak era-ginda. “Danetako mina duzu eta!” Gu ez gara denbora pasajoaten, gu minez joaten gara eta errespetu pixka bat baino ezdugu eskatzen!

Mila esker hiruroi, azalpen guztiengatik.

13osasuna

“ Gizonak esaten dit bihar harajoango gara, baina ailegatzen

da eguna eta ezin!

# Mila, Arantzazu eta Mertxe.

Page 14: KALAPUTXI 92

Oskar Collazo,

pilotagile artisaua

Nola eta noiz hasi zinen pilotagintzan?Gutxi gora-behera orain dela hamabost urte hasi nintzenAnoetan. Nire lagun baten anaia pala jokalari profesionalazen eta hark komentatu eta halaxe hasi ginen diru pixka batateratze aldera. Hasiera baten boloak egiten eta ondoren,eskaerak ugaritu egin zirela eta, pilotak egiten hasi ginen.Gaur egun, Anoetan jarraitzen dugu, bertan lantegi bat jarrieta lau lagun gaude lanean, guztion artean kooperatiba batosatzea pentsatu genuen, Otero Pilotagilea KooperatibaElkartea.

Zein motatako pilotak egiten dituzue?Lau pilota mota egiten ditugu; pilota “goxua”, hau arina etabiguna da, takorik gabe jokatzeko, batez ere hasiberrientzat.“Pixuzko pilota goxua”, pilota biguna baina nolabaitekopixuarekin, hau takorik gabe jolasteko egokia. Bere pixua delaeta hasiberrientzat ez da gomendagarria. “Toke erdiko pilo-ta”, oso gogorra ez den tokeko pilota dugu hau. Eta lauga-

rrena, “Toke bereziko pilota”, lehiaketetarako araututakoneurri eta pisuekin. Gogorra da eta takoekin erabiltzen da.

Zeintzuk dira erabiltzen dituzun lehengaiak?Pilota “goxua” egiteko, pilota saltaria deitzen zaien gomazkoborolbiltxoekin hasten gara; ondoren, artilea jartzen diogugainean, eta horren gainetik haria; bukatzeko, larrua. Oraindela urte batzuk pilota saltarien ordez, latexezko eskularrue-kin, hau da, sukaldean erabiltzen diren eskularru horiekin tiraluzeak egin eta oinarria egiten hasten ginen. Gaur egun ez,saltariekin moldatzen gara. Pilota “goxua” egiteak ez daukainolako sekreturik. Ordea, “pixuzko pilota goxua” egiteko,plastikozko bola bat erabiltzen dugu, gainean goma jarri etaondoren artilea eta haria, bukatzeko, pilota osatzeko, larruajosi. “Toke erdiko pilota” egiteko, plastikozko bola hartu, gai-nean goma jarri eta ondoren artile birgina jartzen diegu, etaondoren haria eta larrua.“Toke berezikoa” egiteko, plastikoz-ko bolaren gainean latexezko geruza jartzen diegu eta ondo-ren artile bijina. Honen gainetik jartzen diegun hariak kotoiz-koa izan behar du. Larruak ere tratu berezia jasotzen du. Pilo-ta hauek egitea ez da erreza, teknika behar baita.

Lehengai hauek bereziak al dira?Alde batetik, “toke erdiko” pilotak eta “toke berezikoak”egi-teko erabiltzen dugun artileak birgina izan behar du eta hariaere kotoizkoa. Bestaldetik, erabiltzen dugun latexa egoera“ Lau pilota mota egiten ditugu:

pilota goxua, pixuzko pilota goxua,toke erdiko pilota eta toke berezikoa

14 karenka

“PILOTAGINTZAN ETA ARTISAUTZAN EZ DAGOETORKIZUNERAKO EGITASMO EDO PROIEKTURIK”

Pilota jokoa gure lurraldeko txoko guztietan gero eta maitatuagoa dela esan genezake. Aspaldi-ko kirol edo jokoa dugu pilotarena, herriaren ohitura edo modak direla eta gorabeherak izandituena. Mutrikun ezaguna den zestaz gain, esku pilota, pala, erremontea, errebotea, boteluzea... aukera zabala. Arau, tresna, teknika edota neurri ezberdinak dituzte, baina, badute dene-tan erabiltzen duten zerbait: pilota. Pilotak aski ezagunak ditugu, baina pilotagintza? Gure ezja-kintasuna asetzearren Oskar Collazorengana zuzendu gara, pilotagintzan hamabost urte etaartisau munduan beste hainbeste murgildurik daramatzan gaztearengana. Oskar (1972-08-25)Mutrikun jaioa den arren, Anoetan bizi izan da urte askoan, baina berriro gure herrira bueltatuda bizitzak hala eskatu diolako.

Page 15: KALAPUTXI 92

15karenka

likidoan ekartzen dugu, ondoren, molde batzuetan jarri etasikatzen denean tira luzeetan mozten dugu. Horrela, tirahauek prest daude plastikozko bolari eransteko. Larruaridagokionez, pilota “goxuak” egiteko erabiltzen dugunaardiena da, eta besteak egiteko ahuntzen larrua erabiltzen da.Hala eta guztiz, pilota bakoitza egiteko larruak jasotzen duentratamendua ezberdina da. Bestalde, josteko erabiltzendugun haria nylonezko haria da eta gainetik argizaria eman-da dauka. Jostorratzak ez dira berezi-bereziak, punta triange-luarrekoak dira eta edozein mertzeriatan eros daitezke.Horrez gain, gaur egun larrua mozteko molde handiak era-biltzen ditugu, eta aldi berean hamar bat ateratzea posibleda. Lehen, eskuz egiten genituen banan banan.

Eta ekipamendua eta tresneria?Ez ditugu oso tresna bereziak erabiltzen; mahai eta aulkiak,guraizeak, neurgailua, aliketak, grapagailua, zapatagileenmailua, jostorratzak...

Zein pauso eman behar dira pilotak egiteko?Lehen esan dudan bezala, pilota “goxuak” egiteko ez duguteknika handirik behar, baina, artilea eta haria jartzekoorduan kontuan izan behar dugu haria zein artilea norabideguztietara jartzen ari garela, eta pilota borobil borobila geldi-tu behar dela. Pilota “goxua”ren prozesua hauxe litzateke:hasieran pilota saltaria hartu eta artilea jartzen hasiko ginate-ke norabide guztietan. Tamaina zehatz bat hartzen duenean,haria jartzen hasiko ginateke hau ere norabide guztietan.Borobil-borobila gelditu behar da. Ondoren, larrua hartu (haubiguna egon behar da erraz josteko) eta prestatzen hasikoginateke. Larrua eskuz josten dugu eta kontuan izan behar dajoskura barruruntz gelditu behar dela. Ondoren, pilota mai-luarekin kolpatuko genuke joskura leuntzeko, eta amaitzekozaldi-gantza ematen diegu.

Zenbat denbora pilota bat egiteko?Pilotaren arabera, baina, pilota bat egiten hasten garenean ezdugu prozesu osoa egiten, hau da, pilota egiten hasi bai,baina, erdi bukatuan uzten dugu. Adibidez, latexa jartzen die-gunean atseden hartzen utzi behar dugu.

Pilotagileok edo artisauok orokorrean nola ikustenduzue zuen etorkizuna?“Haserre nago”, horrela sentitzen gera gure egoerarekin. Hau

dela eta, artisautza sektorea sufritzen edo jasaten ari den ego-erarekin minduta, Euskal Herriko artisau talde bat osatzeaerabaki genuen eta erakusketa berezi baten bidez gure hase-rrea adieraztea bururatu zitzaigun. Beti ere elkarrizketara etagogoetara bultzatuz. Plataformari “Haserre nago” izena jarrigenion eta nahi duenak gure lanak, kexak... ikus ditzake hel-bide honetan sartuz gero, http://haserrenago.blogia.com/.Hogeita hamabost artisau profesional bildu ginen eta erakus-keta honetan bakoitzak erabili ezin zitekeen pieza edo esku-lan bat egin zuen. Horrelaxe erakutsi genien guztiei guredesadostasuna eta sentitzen duguna. Ahaztuta eta baztertu-ta sentitzen gara, nahiz eta askotan erakundeen aldetik hitzgoxoak jasotzen ditugun. Hitz goxo hauen atzetik, bapateanlaguntzak moztea erabakitzen dute, negargarria da. Horrezgain, artisau azokak prestatzen dituztenean ere, ongi begira-tu beharko genituzke zeintzuk diren benetan artisauak, erdiakpieza industrialak eta birsalmentak baitira. Gaitzesgarria daazoka hauetan ikus daitekeena, non daude ba artisau lanak?Zer da hau? Artisau piezak egiten direnean, gure maitasunguztiarekin egiten ditugu, agian pieza horiek munduan baka-rrak dira, ez dago beste bat berdina. Pieza bakoitza bakarrada, baina hori benetan baloratzen al dugu? 88

Euskal Herriko artisauok“HASERRE NAGO” esaten duguartisautza sektorea sufritzen ari

den egoerarekin minduta“

Page 16: KALAPUTXI 92

16 kulturia

http://kalaputxi.blogspot.com

Interneteko nabigatzailean goiko helbide hori idatzita, Kalaputxiren blogean sartu ahal da mun-duko edozein txokotan dagoela ere aldizkaria pantailan ikusi nahi duena. Gainera, argitaratuberria den aldizkaria ikusteaz gain, aurretik argitaratuta dauden aldizkariak ere kontsultatu ahalizango dira (momentuz, abuztutik honakoak).

Aldizkariaren azalaren azpian dagoen sakatu hemen oharrean (1) klik eginda http://issuu.com/kalaputxi/docs/kalaputxiXX tokian sartuko gara, eta han zabalik izango dugu aldizkaria, orriz orriikusi ahal izateko. Issuu tokiaren pantailan, eskuinaldean (2), beste hilabeteetako aldizkarien aza-lak ikusiko ditugu. Aukeratzen dugunaren gainean saka, eta pantailan agertuko zaigu begiratunahi dugun aldizkaria. Issuu orri honetan 2009ko urtarriletik honako aldizkariak ikusi ahal dira.

Erosoago irakurtzeko, issuu orri horretan gaudela, ematen zaizkigun aukeretan fullscreen (3) saka-tuko dugu aldizkariaren orriek gure ordenadorearen pantaila betetzeko. Pantaila horretan gaudela,orriz orriz zein orri jakin batera zuzenean jotzeko aukera emango digute ikono batzuek eta beste-ek (4).

Azkenik, blogek eskaintzen dituzten aukerez gain, Kalaputxiren blogak bide berri bat eskaintzendu harremanetarako, helbide elektroniko berri bat: [email protected].

dagoeneko interneten kontsulta daiteke Kalaputxi

3

1

2

4

4

Page 17: KALAPUTXI 92

Hainbat eurodiputatuk “Egunkaria auzia”renabsoluzioa eskatu dute

Abenduaren 15ean hasi zen Egunkaria auzia-ren epaiketa. Ezdira saio asko izan, guztira sei, baina denborak luze jo du, iabi hilabete.

Epaiketako benetako protagonistak izan dira bost auzipetuak.Hasieran hitza hartu zutenetik azkeneko hitzeraino. Urduriiritsi ziren, hasierako deklarazioaren beldur. Bazekiten atxilo-keta aldiko oroitzapenak berpiztea ez zela samurra izango.Hala gertatu zen, defentsarako abokatuek egindako galdeke-tan puntu horretara iristean trabatu ziren, hunkitu ziren, aho-tsa urratu zaitzaien, baina korapiloa askatu zutenean, lasaia-go gelditu ziren. Hortik aurrera, arretaz jarraitu dute epaiketaosoa, baita guardia zibilen perituek beren kontrako tesiakaurrez aurre errepikatu dituztenean ere. Edo guardia zibilenahotan “tratu normal eta egokia” jaso zutela entzun dutene-an.

Akusatuen abokatuek lan handia eta zeregin garrantzitsuaizan dute epaiketa osoan. Auzipetuen galdeketak ondo pres-tatuak eraman zituzten, akusazioen funtsik eza agerian uzte-ko, baita auzipetu bakoitzaren nortasuna erakusteko ere.Zehaztasuna eta sinesgarritasuna zainduz.

Akusazioen bi abokatuen artean, Dignidad y Justiciaren elkar-tekoena izan da aktiboena. Bi abokatu horien heldulekubakarra Guardia Zibilaren txostenak izan dira, eta horienmenpe aritu dira ondorioak ateratzeko orduan ere.

Fiskalaren papera diskrezioz betea izan da. Miguel Angel Car-ballo fiskala bertan zegoela ahaztu zitzaion bati baino gehia-gori. Fiskala oso bigarren planoan izan da epaiketan. Auzipe-tuei ez zien galderarik egin, ezta lekukoei ere. Perituen gal-deketan agertu zen, labur eta zehatz, baina zorrotz ere bai.Baina ondorioen txostena egiteko orduan lehen planora jauziegin zuen. Landuta aurkeztu zuen, epaiketan jasotako adibi-de ugariz osatuta eta sutsuki defendatu zuen auzia behinbetiko ixteko eskaera.

Javier Gomez Bermudez epaimahaiburuak nortasun handizgidatu du epaiketa osoa. Auzia ondo aztertuta eraman due-lako irudia eman du. Auzitegi Nazionaleko ohituratik urrunagertu da epaiketan auziari buruzko bisitak onartu dituenean.

Urtarrilaren 26an, Bizkaiko Abokatuen Bazkunarenordezkaritza bat errezibitu zuen, eta otsailaren 1ean, bostminutuz, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkaritza bat.

Guardia Zibilaren txostenen egileei ez zaie protagonismoafalta izan epaiketan, akusazioen oinarri ziren eta. Hitza hartuduten bakoitzean, lekuko gisa zein peritu gisa aritu dira. Ezdira bakarrik egon, Guardia Zibileko goi kargu bat izan duteondoan.

Epaiketako beste protagonista nagusietako bat publikoa izanda, auzipetuei babesa eman dien jendea. Senide eta hurbile-koak saio guztietan izan dira haien ondoan. Hauetaz gain,ordezkaritza sindikal, sozial eta politikoak ere eman die eurenbabesa. Zer esanik ez, Bilboko manifestazio jendetsuak, aste-roko elkarteratzeak eta han hemenka antolatu diren ekital-diak. Elurra eta hotza izan dute bidean, baina senide, lagun,lankide eta euskal gizartearen beroa ez zaie falta izan bi hila-bete hauetan.

“Orain absoluzioa, gero justizia” aldarrikatu zuen MartxeloOtamendik Berria.info-n, baita ere argitu du zer kalteordainjasoko lituzketen pentsatzen ez direla jarri, epairik ez delakoizan oraindik eta ez dakitelako bost auzipetuak libre aterakodiren.

Egunkaria-ren aurkako epaiketa “teknikoki ondo” joan delaesan du Otamendik, “fiskalak berak ere absoluzioa eskatuduelako” eta, itxaropentsu dauden arren, “itxaropen neur-tua” dutela aitortu du. Urteotan jasotako elkartasuna eskertudu Otamendik, eta “gehien, kaleko jendearenak hunkitu”duela azaldu du. Otsailaren 1ean bukatu zen Egunkaria-renkontrako epaiketa, eta Auzitegi Nazionalaren epaiaren zaingelditu dira Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Ota-mendi, Xavier Oleada eta Txema Auzmendi.88

Iturria: www.egunkaria.info

Page 18: KALAPUTXI 92

18 kirola

Zertan ari zarete? Zein da zuen asmoa?Poliki-poliki zesta puntaren galera ikusten ari gara gure herrian;alderantziz, kirol honetan historia gutxiago duten beste herri ba-tzuk aurrera egiten ari dira, bai praktikatzen dutenen aldetik baiinstalazioetan. Egoera hau ikusirik, zesta punta eskolari bultzadabat emateko asmoarekin, otsailaren 7an eguerdiko 12etan fron-toian izango den jaialdi berezi bat prestatzen ari gara. Bi helburubete nahi ditugu jaialdi horrekin: herritarron babesa handitzeazesta-eskolari eta omenalditxo bat egitea euren bizitzaren une

zabal baten pilota ardatz izan duten per-tsona batzuei, gaurkogazteentzat euren kirol praktikan eredu izan daitezkeelakoan.

Nola egituratu duzue jaialdia?Esan bezala, otsailaren zazpian eguerdiko hamabietan izango da,eta omenduen zerrenda aipatzetik hasiko gara: Estanislao Maiz-tegi “Piston” eta Jose Maria Ituarte “Batakon”, zestan Mutriku-ren ikur izan zirenak; Luis Mari Altuna “Etxetxiki”, Jose MariBeristain “Mendixa”, Xabier Astigarraga eta Fermin Egaña “Etxe-

zabal”, gure artean ditugun pilotariak; eta, azkenik,Jose Ignazio Urkiri, Danok Bat pilota elkartean hain-beste lan egindakoa. Lehenengo bien kasuan eurenfamiliakoak izango dira oroigarriak jasoko dituzte-nak.

Lehenengo partidua zesta-eskolako lau gaztetxorenartean izango da, eta, ondoren, kiniela bat jokatu-ko dute pilotari hauek: Andoni Oianguren, TxominRamirez, Josu Beitia, Joxemi Gutierrez, Jon Mendi-zabal eta partidu nagusian jokatuko dutenek. Parti-du nagusia orain punta-puntan dauden lau pilotari-ren artean jokatuko da: Lander eta Felix, Egigureneta Urrutiaren aurka. Bukaerako ustekabekoren bateman nahian gabiltza; ez dugu ezer ziurtaturik,baina uste dugu zesta utzitako zenbaitzuekin zer-bait dotorea antolatzeko gai izango garela. Arazoagerriko “kozkorra” handitu zaiela askori, eta prakazurien brageta ezin lotuta dabiltzala; ea nola aton-tzen ditugun euren parte nobleak behar bezalaestaltzeko. Izerdiak kendu ondoren, bazkari batenelkartuko gara.

ZESTA PUNTA ESKOLA

ERREBOTERAINO!Zesta jaialdia eta zestalari ohiei omenaldia izango daZesta-punta kirolak historia luzea du Mutrikun. Mutrikuar askok agertu dituzte euren abileziak profesional mailanmundu guztiko frontoietan, baina oinarri sendoa behar izaten da fruitu garrantzizkoak jasotzeko, eta hori izan zenMutrikuko frontoia urte askotan: haur zestalariz betetako baratza ederra. Egun, ostera, profesional bidea zailaikusten den honetan, baratza horretan erein beharra ikusten dute zenbaitzuk, eta zesta-punta eskola berrindartuasmotan dabiltza. Profesional bidea hor izanik ere, soilik kirol arlotik begiratuta merezi duela diote Mutrikukofrontoian ahaleginak egitea.

Hori dela-eta, martxoaren 7a aukeratu du talde horrek zesta-punta eskolari bultzada bat emateko, eta frontoianizango den jaialdi bat prestatzen ari da. Talde horretan ari diren bi, Isidro Lekube eta Jon Mendizabal “Goxerri”,etorri zaizkigu Kalaputxira antolakuntzaren berri ematera.

Page 19: KALAPUTXI 92

19kirola

Non izango dira salgai jaialdi horretarako sarrerak?Ez. Ez da izango sarrerarik. Nahi duen guztia doan sartuko dajaialdira; agian, saskiren bat pasatuko dugu jasotzen den diruazesta-eskolara zuzentzeko. Diru kontuak aipatu ditugunez, esannahi dugu Danok Bat elkarteari ere bultzada bat eman nahi dio-gula, eta egun horren inguruan ahaleginduko garela bazkideberriak egiten. Ematen diguzuen aukera hau aprobetxatukodugu, Kalaputxi bozgorailu bezala erabiliz, urteko kuota 10 euro-koa dela esateko, eta bazkidetza horrek ahalbideratzen duelaJAI-ALIVE enpresak antolatzen dituen partiduak %50eko des-kontuarekin ikusteko.

Aipa iezaguzue zerbait omenduei buruz...Jose Ignazio Urkiriren kasuan denok dakigu Danobat Elkartearenbarruan nolako lana egin duen pilotaren alde, eta bere pertsonannahi ditugu omendu, baita ere, inguruan izan dituenak, berakbezala, lan eskerga egiten. Luis Mari, Joxe Mari, Xabier eta Fer-mini buruz, zer esan? beste pilotari askok bezala jardun izandutela hemengo eta atzerriko frontoietan zintzotasun osoz eurenlanean, eta eredu beharko luketela izan gaurko gazteentzat kiro-lari bezala; ez baita txantxa, Altunaren kasuan bezala, 48 urtere-kin frontoietan duintasunez jokatzen egotea.

Gauza zailagoa da “Piston” eta “Batakon”ena kontatzea. Bestedenborak ziren. Mexiko eta Kuban bizi izan zituzten euren kirolunerik onenak. Denok ikusi izan ditugu euren argazkiak mun-duan ezagunak izan diren pertsonekin; baina, pare bat anekdotakontatuko ditugu euren izaerak marrazten dituztenak: zeharoezberdinak.

Kuban zeudela, frontoiko lanak bukatu ondoren, “Piston” afaldueta kabaretera joaten omen zen. Ama joan ei zitzaion bisitan“Piston”i, eta lagunek: “Orain jai daukak! ezin izango haiz kaba-retera joan”. Baina Estanisek partidua bukatu, amarekin afaldu,eta biak kabaretera! Diru tantarik gabe alde egin behar izan zuenKubatik erreboluzioa garaile atera zenean, baina Floridan erepoliki-poliki bizitza aurrera atera eta maila sozialean gora egin

zuen.

“Batakon”, ostera, partidua bukatu ondoren arrantzara joatenomen zen txaluparen baten. Behin, pilota utzi eta Mutrikun bizizela, Mario Moreno “Cantinflas” mundu mailan ezaguna izanden aktore mexikarra eta Jorge Negrete mexikar “ranchera” kan-tari aparta Goiko Plazan azaldu omen ziren “el divino sonambu-lo”ri espresuki bisita egitera, eta Jose Mari Ituartegatik galdetuomen zuten. Norbaitek etxeraino lagundu (gaurko Goiti-Beheratabernaren goiko solairuan) eta Gloria emazteak harrera eginondoren mutiko bat bidali omen zuen moilara senarrari adieraz-teko nortzuk etorri ziren bisitan. Handik lasterrera etorri omenzen mutikoa Ituarteren aginduarekin: Joan zitezela biak moilara,txalupan egongo zela euren zain.

Anekdota nahiko adierazgarriak bien izaera agertzeko eta zeinnolako mailatan bizi ziren ezagutzeko.

Zer eskatu nahi diozue Kalaputxiko irakurleari?Profesional bidea asko mugatuta dagoen arren, lehenarekin kon-paratuta zestak, gure herrian duen tradizioagatik, aurrera egiteamerezi duelakoan gaude. Bideetako bat Danok Bat elkarteaindartzea da, gure ustetan; beraz, bazkide egitera animatzen zai-tuztegu irakurle guztiok, eta ea otsailaren 7an frontoian elkar-tzen garen.

Gu jaialdiko sorpresaren zain geldituko gara; ea irritxo ba-tzuk ateratzen zaizkigun…

martxoaren 7an, 12etan

ZESTA JAIALDIA

miruaitz pilotalekuan

Page 20: KALAPUTXI 92

20 bertsuak

1. Mila berrehun ta bederatziansortu ziren aliantzaknonbait Alfonso zortzigarrenakitsasertz hau nahi eurentzatirabaziak gehitu zitzatenmerkataritza ta arrantzakherri gutuna idatzi zuen“Villa de Motrico”-rentzat

2. Halaxe lortu zuen Gaztelakitsasora irteeraMutrikuk berriz Astigarrabia,portua ta erriberakanpoko ontziei arrain kargakozergak kobratu gainerata bertakoak itsaso handirabalea bila atera

3. Arraunlariak ta arponeruapatroian agindutaraomua lotu txalupari tagero intxirrixan lagakanpaiak jo ta denak porturabalearen subastarairabaziak arrantzaleentzatta kontzejuarentzat paga

4. Garai haietan lan penazenasaldu ta ondorengoabizar garbitzen ta gantza urtutzenaritzen zen gehiengoazatitu eta gazitzen erebehar zen lagun mordoa,baleari hain estu lotutapasa zen erdi aroa

5. Erdi Aroa amaitzear taburdinolak jaio berriDeba Garaitik Atlantikorantzburdina jeisten zen sarri,errege jaunak errenteriaAstigarrabian jarrieta bertatik pasa behar zenkargari zergak ezarri

6. Zerga hoietatik Mutrikurentzathogei mila marabedieraikitzeko harresia tajauregiak jauntxoeribaina XV ta XVIgarrenmendetan zenbat tragedihiru aldiz erre bait zen Mutrikubere etxe ta jauregi

7. Nahiz ta Mutriku hondamenditikzegoen irten berriaPeñafloridak ekarri zuenerregearen berriaigo zirela inpuestuak tagariaren salneurria,egoera hura jasan ezinikmatxinatu zen herria

8. Konpondu ziren sinatutakokapitulazioetan,herria berriz hazi ta haziari zen bere horretanXVIII, XIXgarrenmende emankor haietanudala eta eliza jasozituzten plazaren bueltan

9. Bi Karlistadak pasa bezalaXXgarren mendea helduerrepideak egin zituztenherri loturak ugalduSaturrarango bainuetxeraberaneanteak hurbilduherrian berriz lehendabizikoarrain kontserbak zabaldu

10. Kontserbagintza ta bainuetxekoturismoaren boladangerra zibila heldu zen etaherriko poza eramanemakumeen presondegiabihurtu zen Saturraranta diktaduran Frankoren mende40 urte iragan

11. Azken urtetan egin dituzteetxeak eta dikiaarrantzak behera, herriak berrizgaldu du lehengo eitiahurrengo urtetan zer izango dennahiz zaila den jakitiazortzirehun urte bete dituzuene Mutriku maitia!

OKELAR anaiakOKELAR anaiakbertsopaper sariketabertsopaper sariketa

Zaharra zara MutrikuXabier Astigarraga Pagoaga (2. saria)Doinua: Norteko ferrokarrila

Page 21: KALAPUTXI 92

21bertsuak

1. Mundu honetan garrantzitsuakerrazoiak ta emaitzakgauza on asko galduak diraugaldu zaizkigu gaitzaklasaitasunak alde egin dubalioa galdu hitzakzer aldaketa egiña digungeure denboran bizitzak

2. Idiei aida diar egiñazeta astuari arreauzo lanean egiten gendunhainbat saio zenbat barreilusiotan aberats giñannahiz diru aldetik pobreoiñez ferira, oiñez mezetahalare denbora sobre

3. Erromerian edo errondanhainbeste dantza egiñezneska laguntza izango ote zanhaintxen gogoz jakin miñezprestu jakiñik ordu batzutanjoan beharra zala oiñezatzerarikan etzan egotennahiz biderikan jakin ez.

4. Igual zan izan Joxe Patxikoigual zan izan Bixentenahiz eta aje haundia edukihurrengo goizian tenteastua edo idiak hartusoloraiño derrepenteahalegin dana egiten gendunnahiz da sufritu dexente

5. Gaur berriz asko egin behar dasaiatu behar gogotikgehiago eta hobeto jardunigual esaten ondotiknegoziua ondo baduaaskori etxaie inportikgero ezbehar ta disgustuaketortzen zaizkigu hortik

6. Gabaz lo gutxi egunez berrizzeregin hoietan presakgehiegiak batzuek hondatubeste batzuk berriz esakgutxienean bete ditzaguneguneroko amesakedo bestela uste gabeanhondauko gaitu estresak

7. Urte gutxitan badegu hemenhalako bentaja pilahalare itxaso eta lurreanondo izatea zailabeharrezkoa ordenadorazer esanik ez mobilaholaizen ere giza arteaez dago bate trankila

8. Gripe A ere etorri zaigununbait indartsu ta tinkodesegin edo aldeko alduez alda izango betikokrisisa ere beldurtzekoazer ote dan etorrikopozikan igual egongo diramakiña bat politiko

9. Kalean berriz ikusi nahi ezargazkietan presoakhainbeste gazte bide txarretikkezkaturik gurasoakemakumeengan indarkeriazer nolako arazoakgaur eguneko albiste askoez dira bate gozoak

10. Bukatu ziran buredi irrintzakberdin garo ebateakmendi zelaiak ikusten dirazaziz ta otaz beteakkaian arrantza ontzien ordezugaltzen doaz yateaknahiko gogorrak ez al dijoazazken aldiko urteak

11. Bizimoduai aurre egitenez da erreza oraintxezenbat bikote tristerik dagonnahizda elkar asko maitxeprestamo asko dirua gutxigero zenbat malaletxeda arriskua geratzekoaez diru eta ez etxe

12. Dudarik ezta aurrerapenakbeharrezkoak baidianola zuzendu nora eramanhor egon leike aldiaoraindiokan jarriko duteilargiraiño tranbiabaiña zertako degu munduailusiorik gabia

Bizitzaren aldaketaJuan Mari Agirrezabala “Erdikua” (mutrikuar onena)

20092009Gazteen mailako saridunak

-Jone Alberdi Ballina eta Aitor Servier Etchechuri-

eta helduen mailako saridunak

-Arrate Illaro Etxebarria, Xabi Astigarraga Pagoaga,

eta Juan Mari Agirrezabalaga-,

Roman Okelarrekin batera.

Page 22: KALAPUTXI 92

22 historixa

MUTRIKUKO ESKOLAREN SORRERA

IDAZLUMATIK

ORDENAGAILURANTZ (2)Garaian garaiko gizartearen beharrizanei erantzuna ematea-rren, sorturiko eskolak, ezinbestean, heziketa hedatzeazardura hartuko zuten gidari jantzien beharrean zeuden; mai-suak, alegia. Gaur egun horren begirunez babesten dugunirakaskuntza, ordea, ezin aldera genezake harekin, behinolaeskolak aurrera egiteko eta oinarrizko beharrak betetzekomaisuek maizegi egin behar izaten zituzten ahalegin nahizeskariei erreparatuz gero. Maizegi sufritu zuten utzikeria zeinarretarik eza, heziketarenganako maitasunak zirikaturik, etanekez izan zutelako bakerik hazi umotua esku arduratsuetanutziz, hurrengo belaunaldiek ikasiagoak izan zitezen bide gol-datua utzi arte. Ez zen ez, zorionez, ahalegin hutsala izan.

Eskolak, XVII. mendean jardunbidea abiarazi zuene-tik, bere ibilian sendotze bidean jarririk ere, aldakuntza doiakbaizik ez zituen ezagutu XIX. mendeko lehen laurdena bitar-

tean. Garaiko gizartearen premiazko beharrei erantzuteaxede zuen eskola eredu hartan, beren prestaketa aldian ira-kasleek ez zuten gai teorikoei buruz taxuzko ia ezer ere jaso-tzen, jakintza praktikoan oinarritzen zutelarik irakaskuntzarenfuntsa. Landu beharreko edukiak, beraz, oinarrizko heziketakeskain zitzakeen irakurketa, idazketa, idazkera nahiz kontu-gintzara mugatzen ziren; hauekin, orobat, albora ezinekokristau ikasbidea nahiz gizalegezko jardunbideak ere jorratubehar zituzten. Urteetako ibilbideak, bestalde, eskolarenbarne antolaketa ildoak zehaztea ekarri zuen. Horrela, hasiberriek irakurtzen ikasten ari zirenen taldean murgilduz ema-ten zituzten hastapen urratsak, helburua hizkien ezagutza etairakurketan moldatzea izanik. Maila hau menderatutakoekidazketa, idazkera (kaligrafia) nahiz zenbaki ariketak lantzenzituen talderako jauzia egiten zuten, eta, hauen artean, azka-rrenek garaian erabili ohi zituzten hizki molde ezberdinenidazmenean janzten joateko parada ere izaten zuten. Kontu-gintzan, azkenik, batuketak, kenketak, biderketak eta erdizatiketak (zenbaki batekin) zein zatiketa osoak (bi edo zenba-ki gehiagorekin) menderatzen jakitea zuten azken jomuga.Ikasle argienak, biltzen zuten heziketaz gainera, gerora balia-garri gertatuko zitzaizkien gaitasunetan ere prestatzen ziren:Idazteko hegazti lumak moztu eta egokitzen, tinta ontziakatontzen, paperak leuntzen, gutunak idazteko nahiz hauekixteko erabiltzen zuten zigilua moldatzen edota kontu libu-ruak erabiltzen. Nolanahi ere, esan, idazten ikasten aritzeaga-tik irakurketagatiko bi halako ordaindu behar izaten zutelaeta hiru halako kontugintzara joz gero. Guztiek ez zuten,beraz, oinarrizko ikasketak bukatzearen hautua egiten, hain-batek irakurketa menderatzean uzten zituzten bitartean, zen-baitzuek, urrats bat gehiago emanez, idazmena berengana-tzeraino luzatzen zituzten.

Eskolak eskaini ohi zituen edukien nondik norakoeibegiratua eman ostean, kirika egin dezagun eta ezagutu, unebatez bederen, XVII. mendeko Mutrikuko eskolan betebeharhorretan aritu zen maisu andana. Hasieran, 1628an, Domin-go Hubeeren eskuetan utzi zuten eskola, eta 1635era artejarraitu zuen honen gidaritzapean. Simon Mizkiak (1595-1656) 1636tik 1645 urtera bitartean izan zuen eskolarenardura. Hurrengo bi urteetan Antonio Korostolari (1604-1648) eskualdatu zitzaion eskolaren gidaritza. Aldi horretan,berriz, maisu lekua hutsik geratzean, 1648an eskolak, antzadenez, ezegonkortasun alditxoa ezaguturik, Joan Mendiara-zen (1627-1705) zein herriko apaiz zen Gregorio Lizaranzuren(?) artean gidatu zuten, urte erdi banaz arduratuz. Hurrengourtean, Francisco Brebilla (?) iritsi zen, 1649ko urtarrilarenlehenengotik 1652ko apirilaren bukaera arte aritzeko. Men-dearen bigarren erdiari erreparatuta, berriro ere Gregorio

Page 23: KALAPUTXI 92

23historixa

Lizaranzu apaiza ageri zaigu lanean, bigarren jardunaldi hau1651ko maiatza eta 1659ra arte bitartean luzatuta. Honeklagatako hutsunea betetzeko, 1660 eta 1665 urteen artekoa,Ignacio Urkieta (Elgoibar, 1633- ?) apaizak eutsi zion herrikogazteei heziketa emateari. Joan Bautista Zubizarreta (Azkoitia,1644- ?) apaizak, haren lekua hartuz, hogeita bederatzi urteluze eman zituen, 1666tik 1694ra, alegia, gazteekin aritzekohorren egonarri handia eskatzen duen lan atsegin bezainarduratsuan. Mendearen hondarrean, azkenik, Joseph Uriza-rrek (?) 1695-1696 urteetan eta ondoren Tomas Garatek(1656-1724) lekukoa hartuz 1704ra bitartean gidatu zuten,mende berrian herriko irakaskuntzak beharrezko jarraipenaizan zezan.

XVIII. mendean abiatzeaz batera, alabaina, eskolareneuskarri nagusia zen fundazioari arazoak atera zitzaizkionbidera. Izan ere, Felipe V erregeak 1705eko otsailaren 13anjaulkitako Pragmática izeneko legearen kariaz, kredituakzituzten ondasunek, hauen artean iragan mendetik indarreanziren Maria Arriolaren ongintza ekintzetarako ezarriak zeude-nak, ematen zituzten interesetan murrizketa jasan baitzuten.Horrela, urtebete beranduago, aldi hartan Santiago militarelkarteko kide zen Pedro Idiakez (Azkoitia, ?-1714) fundazio-aren buruak, zeuden-zeudeneko laguntzak berrikusi beharrazjakinarazi zion udalari. Gauzak horrela, herriko agintariekauziaz eztabaidatuz, aho batez onetsi zuten murrizketa lauapaizgairentzat izan ohi zen laguntzari ezar ziezaiela, maisua-rentzat zenak bere hartan jarraitu ahal izateko. Ongintza

ekintzaren bermatzailea Iruñeko gotzaindegia zenez, FelipeIgnacio del Campo alkatea, Antonio Gaztañeta garai hartanjenerala zenarekin hara jo, beren erabakia onar zezaten zen-bait elkarrizketa burutu eta onespena erdietsi ahal izan zuten,apaizgaien artean onuradunak erdira jaitsiz. Ordutik aurrera,bi apaizgai onuradun izango ziren, maisuarentzat izendaturi-koa bere hartan utzita.

Mutrikuko eskolak, urteetako ibilian gertaera ezber-dinak bizi izan zituen. Horietako bat, 1729ko urtarrilarenerdialdean 1705az geroztik maisu genuen Joseph Mugerzak(Elgoibar, ?-1741) nozitu zuen jazoera etsigarria. Udalak,Antonio Aramendi kapitain eta alkatearen bitartez, indarreanzen eskola arautegia behar hainbateko zorroztasunez bete ezizana egoztean, Mugerzak zera ihardetsi zuen bere alde:“gazteekiko betebeharretan eginiko nire hutsegite bakarra,zigorra ezarri orduko, gazteek, Pedro Ignacio Montalibetek,udalak 1727an harturiko erabakiz urte horretan itxita eduki-rik ere, hurrengo urtean, udalaren zabarkeriagatik, berrirozabaldutako eskolara ihes egin izana da”. Maisu bezalazegozkion ardurei erantzungo bazien, nahitaezkoa zen“Montalibeten eskola guztiz debekatua izan dadin, horrelaizanez nabarituko baitu berorrek eskatzailearen egiazko joka-bidea bere betebeharretan“. Udalak zera ebatzi zuen auziabideratzeko: “gazteen zerrenda egin, eskolarako orduaeman, gurasoen bidez lanean hasi ote diren jakin eta, horrelaez izatean, bila joan zigortuak izan daitezen. Irakats diezaielamaisuaren nahiz nornahi pertsona helduren aurrean errespe-tuz egoten eta gaztelaniaz hitz egiten; ikas ditzatela otoitzaknahiz kristau ikasbidea eta jai egun guztietan meza nagusira,bezperetara zein arrosariotara joan zitezen gidatu. Irakatsi ira-kurtzen, idazten eta kontuak egiten eta ez ditzatela horren-beste jai izan; azoka eguna (Santa Ageda egunekoa), Ostegunzein Ostiral Santuak eta Madalen jaietako hiru egunak askibaitira. Maisua ager dadila egunero eskolara, laguntzaileareneskuetan utzi ordez, maiz egin bezala”. Udalak, bestalde,Pedro Ignacio Montalibeti etxeko eskolan aritzeko debekuaezarri zion, herrian bi eskola izateak heziketari kalte baizik ezziola egingo adieraziz.

Mende beteko ibilbideak emaniko bermeak etahonen egitekoaren garrantziaz jabeturik, gure maisuek gogozeutsi zioten irakasteari, gabeziak gabezia, garaiko gazteekheziketa duina izan zezaten.

Jose Angel Lizardi

INFORMAZIO ITURRIAK:Mutrikuko Udal Artxibategia eta Gipuzkoako Elizbarrutiko Artxi-bategia

Rafael Lopez Atxurra: Historia de las instituciones educativas enEuskal Herria

Juan A. Lorenzo Vicente: Perspectiva histórica de la formación delos maestros en España

Page 24: KALAPUTXI 92

AMAIAZorionak etxeko printze-sari otsailaren 14an 6urte handi egin dituela-ko! Muxu handi batetxeko danon partez,bereziki Ainhoaren partez.

ARANTXAZorionak amona,zorionak izeko!Akordatu gara zureurtebetetzia izan dela,e! Familixako danonpartez, zorionak!

....

....

.ZO

RIO

N A

GU

RR

AK

....

....

..

LUROtsailaren 15ean urtebeteegin duzulako, Zorionaketa txokolatezko milamatxo gure etxeko prin-tzesita txikiari, etxekoenpartez, bereziki Iñaki,Ainara eta Xuan partez.

AINHOAZORIONAK gure etxekodantzariari bere hamabiurtebetetzean. Matxohaundi bat Sagastiberri-koen partez.

JUNEDagoeneko urtetxobat!Zorionak gure etxe-ko printzesari!etxekoguztion partez muxuhandi bat.

MAIALENZorionak Maialen, martxoaren 3an 6 urteegingo dituzulako.Muxu haundi bat etxekoguztien eta batez ereMikelen partez.

ANE eta UNAIOtsailaren 24an eta27an, zuen urtebetetzeegunetan, ZORIONAKetxeko denon partez!

LARRAITZ eta LAIDAZORIONAK gure sorgintxo pirulintxoari.Matxo haundi bat eta ondo ondo pasatuzure laugarren urtebetzean.

UNAI eta EKAINZorionak bikote! Dagoeneko 10 eta 12 urte!Denon partez muxuak zuek aspertu arte!

JULENZorionak gure etxekotxipristiñari otsailaren12an bere urtebetetzeaizan da-ta!Manu, Karmele, Toño,Leire eta Aitorren par-tez, zorionak!

Page 25: KALAPUTXI 92

Argaz

kiAr

gazki

Zahar

rakZa

harrak

Malenetan, 1951 urteanAdrian Basurko, Lore Basurko Paletas, eta Antonio OiangurenOkon

Trapakale, 1968 urtean

Etxean argazki zaharren bat baduzu, etamutrikuar guztiei erakutsi nahi badiozu,deitu iezaguzu eta egun batean gelditu-ko gara argazkia kopiatzeko. Eguneanbertan eramango duzu etxera, galtzekoarriskurik gabe. Nahi baduzu, gainera,zure etxera joango gara momentu bate-an kopia bertan egitera. Animatu,mutrikuar guztiok eskertuko dizugu-ta!

635 74 83 93635 74 83 93

Page 26: KALAPUTXI 92

ODOLA EMATEKO EGUNAKODOLA EMATEKO EGUNAK...OTSAILAK 19......APIRILAK 23......EKAINAK 18......ABUZTUAK 13......URRIAK 22......ABENDUAK 17...arratsaldeko 6etatik aurrera, lehengo anbulatorioan

negukonegukoEKITALDIAKEKITALDIAK

KALAPUTXI egitenparte hartu nahi baduzu,deitu 635748393ra. Gustura hartuko zaitugu!

otsailak 28, domeka

Stay Blues taldearekinBlues kontzertua19:00etan, Zabiel KulturEtxean

26 agendia

MARTXOA.. . . . . . . . .MARTXOA.. . . . . . . . .martxoak 6, zapatua

Umeentzako antzerki tailerragenero ikuspegitik.

martxoak 7, domeka

ZESTA PUNTA JAIALDIAEguerdian, Miruaitz frontoian

martxoak 12, barixakua

Zine Forum20:00etan Zabiel kultur etxean

martxoak 14, domeka

eZINEMAn antzezlana19:00etan Zabiel kultur etxean

martxoak 21, domeka

Bandaren udaberriko kontzer-tua 19:00etan Zabiel kultur etxean

martxoak 27, zapatua

BERDEL EGUNA

martxoak 7Iturrietako mendiak: Opa-kua-Azazeta (Aurrera MT)apirilak 11Egues-Higa de Monreal-Monreal (Burdin Kurutz)maiatzak 23Tobalina-Umion-Frias(Artibai MT)ekainak 20Orbaizeta-Urkulu-Doniba-ne Garazi (Burdin Kurutz)uztailak 2-3-4Saint Laryirailak 12Mendiola-Kurutzeberri-Degurixa-Araotz(Burumendi ME)

irailak 25Einbar-Urko-Urkaregi-Arnoate-Mutrikuurriak 24Candina mendilerroa(Aurrera MT)azaroak 7Gorbeia (Lumentza)abenduak 12Mutrikun zehar zeharkal-dia (Burumendi M.E.)

2010 urtekomendi irteerak

Mutriku, Ondarroa, Deba eta Lekeitioko mendi elkarteak

ZINE FORUM-en hurrengo emanaldiakOTSAILAK 26...........1984MARTXOAK 12...............Emakume langilearen egunekoaMARTXOAK 26........................En tierra de hombres

zabiel kultur etxean · gaueko 22:00etan · sarrera doan

OTSAILA.. . . . . . . . . . .OTSAILA.. . . . . . . . . . .

...haziendan zein banketxean zein aurrezki kutxan...

errenta aitorpenaeuskaraz, noski!

Page 27: KALAPUTXI 92
Page 28: KALAPUTXI 92