Kattalin Miner

16
Irakurketa partekatuak Kattalin Miner Aurkezpen saioa: 2018-10-24 19:30 + 16 urte Hernaniko Udal Liburutegian

Transcript of Kattalin Miner

Page 1: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak

Kattalin Miner

Aurkezpen saioa: 2018-10-24

19:30 + 16 urte

Hernaniko Udal Liburutegian

Page 2: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Kattalin Miner idazleak, irakurle gisa izan duen eskarmentua erakutsiko digu. 10 liburu hautatu ditu1, eta hauei buruzko solasaldia izango da urriaren 24an. Galderak egiteko aukera izango duzue: - zergatik titulu horiek? - oroimen bereziren bat ekartzen al diote? - hausnarketa esanguratsuren bat gurekin partekatzerik?

1 Hautatu dituen liburuak erakusgai ditugu udal liburutegian.

Page 3: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Hautatutako liburuak:

o Bihotz handiegia. Eider Rodriguez o Hauts haietatik. Unai Villena o Itzulera. Martin Bidaur o Mari mutil handi baten bluesa. Leslie Feimberg o Middlesex. Eugenides Jeffrey o Ogi hutsa. Mohamed Xukri

o Pasio hutsa. Annie Ernaux o Pentsamendu heterozuzena. Monique Wittig

o Umeek gezurra esaten dutenetik. Uxue Apaolaza

o Vernon Subutex. Virginie Despentes

Nahi izanez gero badago aukera maileguan eramateko

Page 4: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Bihotz handiegia Eider Rodriguez

(…) Nire gurasoek ere ez daukate lagunik. Gu jende heldua gara, ez dugu horren beharrik, etxetik lanera eta lanetik etxera, zertarako gehiago, zorte txarra izan dugu guk lagunekin, ez zaitez haiez sekula fio. Amarentzat zigorra eta garaipena da etxetik kanpo lan egitea, ez dakit bakoitzaren neurria. Burdindegi batean lan egiten du, mantal urdin batekin. Ez zaitez hazi, hori ere esaten dit, horrela, tonurik gabe, ikasi egin behar duzu ni bezalakoa ez izateko. Bortxaz esandako hitzak, apaltasunik gabeak.

(Niregandik espero zena)

Page 5: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Hauts haietatik Unai Villena

Unea gozatu. Eramaten utzi. Beldurrik gabe. Ezetzik gabe. Barrurantz. Larrurantz. Egin. Gehiago nahi beti. Taberna ixtean jaiak aurrera egiten zuen beste nonbaiten beti. Eta beti amaitzen ziren lehenago dirua, porroak, hautsak, kondoiak, tabakoa edo gaua, nire jarraitzeko gogoa baino. (…) Hura bai unea bizitzea! Biharkoak bihar. Gerokoak gero. (…) Ez nuen aukeratu nahi. Guztia nahi nuen. Eta Anek ez neukan arazo bat konpontzen lagundu nahi zidan. Sexu-mendekotasuna? Droga-mendekotasuna? Maitasun-mendekotasuna? Bai zera! Bizitzaren mendeko nintzen ni, besterik gabe!

(227-228.or.)

Page 6: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Itzulera Martin Bidaur

ZUHAITZ BANA Hizkuntza berri hau galdu dudan guztiaren oihartzuna baino ez da lehen hilabeteotan gauza batzuk ez ditut sekula berriro sentituko lekuetara itzultzea gerran hildakoak zenbatzea zain egoten ere ikasiko dut ez dakit nora naramaten irla batek baino ez dirau ozeanoari azazkalekin heltzen bizitzaren zuhaitz bana iraganean eta etorkizunean nondik natorren eta nora noan azken hatsean non bildutako airea askatuko ote dudan

(21.or.)

Page 7: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Mari-mutil handi baten bluesa Leslie Feinberg

Halloween balitz bezala zen, kontu bakarra zen nazkagarria eta mingarria zela. Ileordeekin, bazirudien geure burua irrigarri jartzen ari ginela. Grantek esan zidan: -Bat jantzi dut, orain zure txanda da, Jess. Edwinek ezezko keinua egin zuen, ispilua parean jartzen zidan bitartean. Ileordea lurrera bota nuen. -Emazte-gizon baten itxura handiagoa dut ahate ipurdi erako orrazkera batekin baino. -Ba egizu nahi duzuna – oihukatu zidan Grantek. -Utzi bakean, Grant – nik ere oihuka. Uste duzu beldurturik dagoen bakarra zu zarela? Grantek aurpegia nirearen aurre-aurrean jarri zuen: - Zer ostia eginen dut etxetik botatzen banaute, e?

(221.or.)

Page 8: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Middlesex Jeffrey Eugenides

Trato de volver mentalmente a una época anterior a la genética, antes de que todo el mundo adquiriese la costumbre de explicar cualquier cosa con un: Está en los genes. Un tiempo anterior a nuestra actual libertad… ¡y mucho más libre! Desdémona no tenía idea de lo que estaba pasando. No contemplaba sus entrañas como un vasto código lleno de números, de secuencias infinitas entre las cuales hay alguna que puede contener un error.

(54.or.)

Page 9: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Ogi hutsa Mohamed Xukri

Azokan sartu nintzen. Kanpotar emakume batek, erosketak ordaindu, eta atzera poltsan sartu zuen billetez beteriko diru-zorro txikia. Poltsari begira nengoela konturatu, eta gogor heldu zion. Ez al haiz lotsatzen? Esan zidan haren begiratuak. Nahastuta, azokatik irten nintzen. Munduaren miseria da, etxekoandre. Askoren jabe direnak ere ez dira lotsatzen. Merke-merke erosten gaituzte. Zuk ez duzu, noski, zeure burua saldu beharrik izango.

(102.or.)

Page 10: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Pasio hutsa Annie Ernaux

Harremana hausteko gogoa etortzen zitzaidan behin eta berriro, dei baten menpe bizitzeari uzteko, gehiago ez sufritzeko, eta berehala ohartzen nintzen hausturaren momentutik beretik horrek ekarriko zidanaz: inolako itxaropenik gabeko egun andana luzea. Nahiago nuen jarraitu kosta ahala kosta (…). Sumatutako hutsunearen aldean, baina, orduko egoera egokia iruditzen zitzaidan, eta nire zeloak, berriz, pribilegio hauskor moduko bat, zeinen amaiera desiratzea erokeria izango baitzen.

(41.or.)

Page 11: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Pentsamendu heterozuzena Monique Wittig

Mintzagai dudan kontratu soziala heterosexualitatea da. Kontratu soziala definitzen saiatzen naizenean, arazo bati heldu behar diot: heterosexualitatea zer den definitzen saiatzen naizenean dudan arazo berari. Existitzen ez den objektu bat da, fetitxe bat, bere errealitatean ezin heldu zaion forma ideologiko bat, salbu bere akatsetan, eta haren existentzia jendearen gogoan bermatzen da, halako gisan non erabat moldatzen baitizkie bizimodua, jokabidea, mugitzeko tankera, pentsaera. Beraz, aurre egin behar diot aldi berean egiazkoa eta alegiazkoa den objektu bati.

(72.or.)

Page 12: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Umeek gezurra esaten dutenetik Uxue Apaolaza

Bereizi. Hori psikiatrak ongi irakatsi zidan. Noiz emakume izan, noiz gizon, etxeko komuneko hiru metro karratuetan baizik ez negar egiten. Prestago dago jendea gonokoziak jota etxeratzeko, neurotiko batek behar baino neurona konexio gehiago sor diezaien baino. Urteak dira negarri egiten ez dudala – hori ere konpondu du progresoak-, orain non egin badakidanean; urteak dira baita ere barrerik egiten ez dudala.

(8.or.)

Page 13: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Vernon Subutex Virginie Despentes

En un momento del día, la tía, al volver, derriba la verja que tanto ha procurado Vernon atravesar sin destrozarla, ella la echa abajo y la pisotea sin escrúpulos. Incluso podría decirse que le produce un perverso placer colocarse encima gritando. No es uno de esos pobres que intenta ser discreto. Está furiosa por lo que le pasa. No tiene la intención de que la olviden. Vernon lo observa divertido. Lo siente por ella, pero aun así alucina con el follón que monta, y que pone en evidencia hasta qué punto ha procurado hacerse pequeño. Luego la tía se sienta a su lado en el banco y enseguida empieza otra vez a pedirle dinero. Vernon piensa en Pulgarcito. Podría bajar a pie con ella, perderla en algún sitio y volver solo.

(Vernon Subutex 2; 95.or.)

Page 14: Kattalin Miner

Kattalin Miner

“Nire hipotesia zen ez direla erabaki handiak bizitza aldatzen dutenak, baizik eta egunero hartzen ditugun erabaki txiki horiek: zer jan, nola jantzi, nola joan lekuetara, eta horiei igual ez diegula garrantzirik ematen eta hor trabatu gaitezkeela”

“Konturatu naiz beti dakigula zer nahi dugun; gehiago edo gutxiago axola zaigu, baina jakin badakigu gutxi gorabehera, eta askotan kamuflatu egiten ditugu gure nahiak, bestearen nahitik pasa… gauza oso arraroak egiten ditugu, janariarekin are gehiago eta bikote-harremanetan, zer esan” 2

2 Elkarrizketa osoa, hemen: http://uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/kattalin-miner-erabaki-handiak-bezain-garrantzitsuak-dira-egunero-hartzen-ditugun-erabaki-txiki-horiek

idazle

Igartza saria 2015

…eta zer gehiago?

mazterra

kazetari

Ekintzaile feminista

Page 15: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Dena izan dugu alde, baina pentsatzen nabil, dena

irabazteko genuen belaunaldia baino gehiago, ez ote garen ezer galdu ezin duen belaunaldia

(60.or.)

Nola heldu naiz honaino Kattalin Miner

Page 16: Kattalin Miner

Irakurketa partekatuak Kattalin Miner

Liburuak erakusgai

liburutegian 2018-10-01 / 2018-11-30

Aurkezpen saioa

Kattalin Minerrekin solasean: 2018-10-24

19:30

+ 16 urte

Hernaniko Udal Liburutegian