Klikasi plataformaren aurkezpena

44

Transcript of Klikasi plataformaren aurkezpena

Page 1: Klikasi plataformaren aurkezpena
Page 2: Klikasi plataformaren aurkezpena

Aurkibidea

Aurrekariak

Zer da Klikasi

Klikasiren onurak

Page 3: Klikasi plataformaren aurkezpena

Aurrekariak

Page 4: Klikasi plataformaren aurkezpena

Teknologia ez da etorkizuna. Teknologia gurekin dago eta gure bizitzako

beste eguneroko baliabidea bilakatu da. Gero eta gehiago, gainera.

Gizarteko belaunaldi berriak teknologiarekiko natiboak dira,

teknologiaren bilakaerarekin batera hazi dira eta, beraz, beraien kasuan

ez dago teknologiara egokitzeko moldaketa eta aldaketa prozesurik

ematen.

Page 5: Klikasi plataformaren aurkezpena

IKTen erabilera hezkuntza arlora zabaltzeko prozesua ematen ari da. Eta

beharrezkoa da.

Nazioarte mailan, i2010 europear programak eta Lisboako estrategian

helburutzat finkatu ziren hezkuntza arloko eragile guztiek baliabide

digitalen erabilpena eta etekina atera ahal izatea bermatu behar zela.

Etengabeko ikasketaz mintzatzen da, bildu egiten duena, kooperatiboa.

Zelan eragiten du horrek hezkuntza arloan?

Azken finean, hezkuntzak ikasteko gaitasunak eskaini behar ditu, edukiak baino.

Page 6: Klikasi plataformaren aurkezpena

Zelan erabiltzen da teknologia ikasgelan?

Page 7: Klikasi plataformaren aurkezpena

Iturria: EducaNET

Page 8: Klikasi plataformaren aurkezpena

IKTen erabilpena ikastetxe eta ikasgeletan asko hazi da.

• Erakunde gorenen programak

• Ikastetxe batzuen ekimenez

• Irakasle aurreratu eta motibatuen ekimenez, eragileak

• Teknologiaren erabilpena ohikoa bihurtu da

• Argitaletxe eta eduki sortzaileek ere behar eta ezaugarri hauetara moldatu dira

• Ikasgeletan trebakuntza maila nahikoa lortu delako.

Page 9: Klikasi plataformaren aurkezpena

• Irakaskuntzan erabiltzeko materialak topatzea errazago.

• Materiala irekiak aurkitzea? lizentziarik gabe erabil daitezkeenak, edo edita,

eralda eta partekatu daitezkeenak.

• Open Educational Resources (OER) direlakoak topatzea ez da erraza.

• Creative Commons lizentziapean dauden edukiak.

Baina mota honetako eduki kopuru nahikoa dago euskaraz?

Eta euskarazko edukien kasuan?

Page 10: Klikasi plataformaren aurkezpena

Esan genezake edukia badagoela eta ikasturtez ikasturte, euskarazko eduki

digitalen kopurua handitu egiten dela, arrazoi ezberdinak direla eta:

• Konekta 2.0

• Ikasketa metodologietan aldaketak

• Teknologia arloko baliabideak, ikastetxeetan hornikuntza aldaketa eta

berrikuntza burutuz doa.

• Ikastetxeetan baliabide digital eta internetez baliatzen dira edukiak lantzeko.

• Irakaslegoaren artean teknologiarekiko beldurra kentzea, trebakuntza eta

erabilpen maila hazi da.

• Ikasleek teknologiaren erabilpena barneratuta daukate. Natiboak dira.

Page 11: Klikasi plataformaren aurkezpena

Baina nola sortu eta nondik lortzen dituzte eduki horiek?

• Ikasgeletan hasieratik sortuz.

• Neurri txikiago baten, beste ikastetxe-irakasle-taldeetan sortutako edukiak

aprobetxatuz eta erabiliz.

• Beste hizkuntzetan dauden edukiak zuzenean erabiliz edo erabiltzeko

lehenengo euskaratuz.

Nondik lortu eta nola partekatzen dituzte edukiak?

• Baliabide gutxi dago hau euskaraz egin ahal izateko.

• Euskaraz ez dago sare berezirik.

• Edukiak sare, plataforma eta programa ezberdinen bitartez sortu, argitaratu

eta partekatzen dira.

Page 12: Klikasi plataformaren aurkezpena

Guzti hau abiapuntutzat hartuta, euskarazko edukiak bilduko lituzkeen

plataforma baten beharra somatu genuen.

Baliabide irekia, zabala eta kooperatiboa.

Biltzea da helburua; biltzea eta partekatzea.

Page 13: Klikasi plataformaren aurkezpena

Zer da Klikasi

Page 14: Klikasi plataformaren aurkezpena

Zer da Klikasi?

Klikasiren lema, Sortu. Partekatu. Ikasi da.

Klikasi, euskaraz sarean dauden eduki eta baliabideak

partekatzen dituen plataforma da.

Klikasi filosofia jakin batekin sortu dugu: eduki horiek erabili nahi

dituzten erabiltzaileek parteka ditzaten sortzen dira. Horregatik,

Creative Commons lizentzia baten pean arautzen da.

Page 15: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren helburuak

• Hezkuntza arloan erabilgarri izan zitekeen lan-tresna praktikoa sortzea.

• Libreki erabiltzeko tresna izatea, lizentzia askeduna eta software librean

garatuta.

• Tresnaren irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzea. Erabiltzeko erraza

izatea.

• Erabiltzaileen parte hartzea eta elkareragitea sustatuko lukeen baliabidea

izatea.

• Tresna edo plataforma baliabidez hornitu, informazioa eta edukia partekatu

ahal izateko, eduki horiek beste plataforma batzuetan internet bidez

zabaltzeko…

• Plataforman sortuko litzatekeen ekosisteman bizikidetzan arituko liratekeen

erabiltzaile mota eta profila ezberdinek etekina atera ahal izatea, bakoitzak

bere helburu zehatzekin.

Page 16: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren helburuak

• Azkue Fundazioa eta ikastetxeen arteko harremanak gehiago sendotzea.

• Plataforma dinamikoa eta zabala bilakatzea, ez mugatua.

• Ikasle, irakasle eta ikastetxeen nortasun digitala sortu eta zaintzeko

prozesuan lagundu.

• Ospe digitala lortzeko tresna bihurtzea.

• Hezkuntza arloko eduki didaktikoen arloan erreferentzia bihurtzea eta

eskoletako eguneroko dinamikan erabiltzea.

• Hezkuntza-komunitatea proiektura erakartzea, eta, aldi berean, eragileak

dinamizatzeko modu ezberdinak proposatzea eta horien arteko

harremanak ezartzea. Azken finean, ikastetxeen eta irakasleen profilak

plataformaren preskribatzaile bihurtzea, hark eskaintzen dizkien jarduera-

aukerei eta posizionamendu profesionalari esker.

Page 17: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren helburuak

Trukatu eta partekatzeko tresna bat eskaintzea eta

euskarazko edukiak eta baliabideak hezkuntzan

eranstea, lehen hezkuntzatik hasita batxilergoraino,

irakaskuntza homologatuari dagokionez.

Horrez gain, aukera ematea hezkuntza-kategoria

berriak beste maila batzuetan ezartzeko, baita

edozein motatako hezkuntza-jarduerak ere.

Page 18: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren osagaiak

Page 19: Klikasi plataformaren aurkezpena
Page 20: Klikasi plataformaren aurkezpena

Nola gauzatu da Klikasi?

Osagai horiek hartuta, honako berezitasunak ditu Klikasik:

Eduki aldetik

• Klikasin ez da edukia gordetzen.

• Kategorietan koloretan kodifikatutako

identifikazioa ezarri da.

• Kategoria bakoitzean gaiak sailkatuta

daude baita ere.

• Eduki bakoitzak erabiltzaileari

oinarrizko informazioa eskainiko dio,

argitaratu duenak editatutakoa.

Euskara eta Literatura eta Hizkuntzak Filosofia, erlijioak, etika, bizikidetza eta kultura klasikoak Zientzia, matematikak eta teknologia Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia Gorputz Hezkuntza Arteak: Plastika, Ikus-Hezkuntza, Musika Besteak

Page 21: Klikasi plataformaren aurkezpena
Page 22: Klikasi plataformaren aurkezpena

Nola gauzatu da Klikasi?

Baliabide aldetik

• Baliabide eta formatu mota ezberdinetako edukiak partekatu daitezke:

• Irudiak eta ilustrazioak

• Aurkezpenak

• Audioak

• Bideoak eta

• Estekak

• Edukiak ez dira plataforman bertan ostatatuko; plataformaren bidez,

edukiak erantsi, erakutsi, trukatu eta horien azken iturrira sartuko dira.

Page 23: Klikasi plataformaren aurkezpena

Nola gauzatu da Klikasi?

• Baliabide mota eta formatu bakoitzeko, zenbait iturri-plataforma ezarri dira:

• Irudiak eta ilustrazioak: Flickr eta Pinterest.

• Aurkezpenak: Slideshare eta Isuu.

• Audioak: SounCloud.

• Bideoak: YouTube eta Vimeo.

• Estekak: urlak idatzita.

• Edukia sakatzerakoan erabiltzaileari iturriko plataformara bideratuko zaio.

Page 24: Klikasi plataformaren aurkezpena
Page 27: Klikasi plataformaren aurkezpena

Nola gauzatu da Klikasi?

• Eduki bakoitzaren

argitaratzailearen profila ikus

daiteke, bere jarduera

plataforman, harremana lotu

berarekin, bere beste sare

sozialetako profiletara jo…

• Erabiltzaileen segurtasuna eta

pribatutasuna errespetatu eta

bermatzeko ardura handia izan

dugu eta profilen definizioan

baldintza eta mugak ezarri ditugu.

Page 28: Klikasi plataformaren aurkezpena
Page 29: Klikasi plataformaren aurkezpena

Nola gauzatu da Klikasi?

Teknologia aldetik

• Creative Commonseko Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0)

lizentziaren baldintzen arabera gauzatu da.

• Teknologiaren garapenaren aldetik, software libreak eskaintzen dituen

tresnak erabili dira.

• Edukien kurazioa edo zaintza bermatzeko, algoritmo berezi batez, hauetako

onenak edo nabarmenenak lehen orrian txandakatuz joango dira.

• Garapenean, bilatzaileari ere arreta handia jarri diogu. Baliabide indartsu

hau, hainbat iragazi eta baldintzen arabera edukia bilatzeko prestatuta dago.

Page 30: Klikasi plataformaren aurkezpena
Page 31: Klikasi plataformaren aurkezpena

Nola gauzatu da Klikasi?

Erabiltzaileen profilen aldetik

• Klikasin erabiltzaile mota ezberdinak daude, bakoitzak bere ahalmen eta

baldintzekin:

• Sartzeko baldintzak

18 urte baino gutxiago duten erabiltzaileak Ikasle gisa gehituko dira

Klikasin automatikoki.

• Ikasleak:

• 14 urte baino gutxiago dituzten erabiltzaileak

• 14 eta 18 urte arteko erabiltzaileek profila sor dezakete baldintza

batzuen arabera.

• Irakasleak

• Sortzaileak

Page 32: Klikasi plataformaren aurkezpena

Nola gauzatu da Klikasi?

• Hezkuntza arautuko ikastetxeak

• Bestelako ikastetxeak, zentroak…

Page 33: Klikasi plataformaren aurkezpena
Page 34: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

Page 35: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

• Ikasleentzako

• Edukiak ikusi.

• Teknologiaren erabilpenaren motibazioaz, eskolak beste modu baten

jasotzeko aukera.

• Beste ikastetxeetan lantzen diren edukiak ikusi.

• Beste ikasleekin harremana izan.

• Lan egin eta ikasteko beste modu batzuk proposatu.

• Konpetentziak garatu.

• Ikasketa prozesua esperientzia atseginagoa bihurtzen da.

• Baliabide eta edukiei etekin handiagoa ateratzeko aukera.

• Hizkuntzarekiko ardura piztea.

• Egun erabiltzen diren plataforma teknologiko berritzaileekin lan egiteko

aukera.

Page 36: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

• Ikasleentzako

• Adin nagusiagokoentzat, nortasun digitala landu eta zaintzeko aukera.

• Familientzat lanak egin eta ikasteko tresna eta laguntza izatea.

Page 37: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

Page 38: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

• Irakasleentzako

• Edukiak bilatu eta eskuragarri izan, modu errazagoan.

• Beste irakasle eta ikastetxeek egiten dutena ikusi.

• Beste irakasle batzuekin harremana lotzeko aukera, interakzioa.

• Eskolak modu motibagarri eta erakargarriago batez eskaintzeko

aukera.

• Eskolak dinamiko eta parte hartzaileak bilakatzeko aukera.

• Nortasun digitala lantzeko eta zaintzeko aukera.

• Sarean ospea lortzeko aukera, beraiek sortutako lanak

partekatzeagatik.

• Didaktika modu berriekin esperimentatzeko aukera.

• Kolaborazioa eta talde lana sustatu ikasgelan.

Page 39: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

Page 40: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

• Ikastetxeentzako

• Arlo teknologikoan ikastetxea aurreratu eta IKTetan duten heldutasun

maila erakutsi eta bermatzeko aukera.

• Plataforma bereziak espresuki garatu behar izatea ekiditea.

• Beste ikastetxeetan egiten den lana ikusteko aukera.

• Beste ikastetxeekin harremana lotzeko aukera.

• Ikastetxearen nortasun digitala erakutsi eta zaintzeko aukera.

• Ospe eta errekonozimendua lortzea gizarte mailan eta hezkuntza

arloan.

• Irakasle-ikasleen arteko lan harremanak beste modu batez bideratzeko

aukera.

Page 41: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

Page 42: Klikasi plataformaren aurkezpena

Klikasiren onurak

• Sortzaileentzako

• Beraien lana eta edukiak sarean zabaltzeko aukera.

• Beste erabiltzaile batzuekin harremana lotzeko aukera.

• Euren nortasun digitala erakutsi eta zaintzeko aukera.

• Ospe eta errekonozimendua lortzea gizarte mailan eta hezkuntza

arloan.

Page 43: Klikasi plataformaren aurkezpena

#EskerrikAsko