Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz...

12
Kontaketaren lantzea euskalduntzearen 4. urratsean Koldo Txabarri Euskalduntzearen 4. urratsa eta kontaketa Euskalduntzearen programaren arabera, aparteko garrantzia du kontake- tak 4. urratsean. Besteak beste, honela zehazten du programak zer trebe- tasun-rnaila lortu behar duen ikasleak urrats horretan: • Entzumenean: kontaketak edo narrazioak ulertzeko gai izatea, nahiz... • Idazmenean: gertaerak kontatuz, testu jarraiak idazteko gai iza- tea. lrakurmena aipatzean, ez da ezer esaten horrelako testu-motaz, Baina ondotxo dakigu horiek lantzen direla gehien; horiexek baitarabiltzagu egunero esku artean, dela komiki, dela ohizko testu idatzietan. Are ge- hiago: horiexetaz baliatzen gara gehienbat irakurmena ebaluatzeko ere, testuen laburpena eskatuz, Beraz, kontaketa da 4. urratsean gehien landu beharreko testu-mota; eta baita gehien lantzen dena ere. Baina zenbait ikaslek zailtasunak ditu, arazoak ez esateagatik, kontake- tak irakurtzeko, laburtzeko eta lantzeko. Adibidez, gauza xumeetan ge- ratzen dira behin baino gehiagotan, gakoa non edo zertan dagoen antze- man gabe; eta atzeman gabe, jakina. Agian berdin gertatuko zaie beste hizkuntzetan ere, irakurtzen trebaturik ez daudelako edo. Kontuak kontu, aurre egin behar diogula arazo honi ere. Jarrai dezagun arazoa hizkuntzaren funtzio komunikatiboaren ikuspegi- ZUTABE 33 (1993), 3-14 orr. 3

Transcript of Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz...

Page 1: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

Kontaketaren lantzeaeuskalduntzearen 4.urratsean

Koldo Txabarri

Euskalduntzearen4. urratsa eta

kontaketa

Euskalduntzearen programaren arabera, aparteko garrantzia du kontake­tak 4. urratsean. Besteak beste, honela zehazten du programak zer trebe­tasun-rnaila lortu behar duen ikasleak urrats horretan:

• Entzumenean: kontaketak edo narrazioak ulertzeko gai izatea,nahiz ...

• Idazmenean: gertaerak kontatuz, testu jarraiak idazteko gai iza­tea.

lrakurmena aipatzean, ez da ezer esaten horrelako testu-motaz, Bainaondotxo dakigu horiek lantzen direla gehien; horiexek baitarabiltzaguegunero esku artean, dela komiki, dela ohizko testu idatzietan. Are ge­hiago: horiexetaz baliatzen gara gehienbat irakurmena ebaluatzeko ere,testuen laburpena eskatuz,

Beraz, kontaketa da 4. urratsean gehien landu beharreko testu-mota; etabaita gehien lantzen dena ere.

Baina zenbait ikaslek zailtasunak ditu, arazoak ez esateagatik, kontake­tak irakurtzeko, laburtzeko eta lantzeko. Adibidez, gauza xumeetan ge­ratzen dira behin baino gehiagotan, gakoa non edo zertan dagoen antze­man gabe; eta atzeman gabe, jakina. Agian berdin gertatuko zaie bestehizkuntzetan ere, irakurtzen trebaturik ez daudelako edo. Kontuakkontu, aurre egin behar diogula arazo honi ere.

Jarrai dezagun arazoa hizkuntzaren funtzio komunikatiboaren ikuspegi-

ZUTABE 33 (1993), 3-14 orr. 3

Page 2: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler­men eta ekoizpen mailan. Batez ere 2. eta 3. urratsean lantzen <liraegoe­ra komunikatiboak, eta hortik aurrera hizkuntz formak nagusitzen zaiz­kigu, subordinazioa dela eta. Eta esaldi luzeetan sartzen gara. Eta badi­rudi nabarmenagotu egiten dela hortik aurrera ikaslearen ulermen etaekoizpen mailen arteko aldea. Jakina denez, ikaslea beti da gehiagoulertzen ekoizten baino; besteak beste, hamaika zantzu eskaintzen diz­kiolako testuinguruak komunikazio-ekintza ulertzeko eta gutxiagoekoizteko. Adibidez, ikusi besterik ez <lago zer gertatzen den 3. urra­tsean landutako erlatiboarekin: noiz basten den lantzen eta noiz benetanerabi1tzen.

Eta arazoa areagotu egiten zaigu gainontzeko trebetasunetan: irakurme­nean eta idazmenean, alegia. Besteak beste, programazioa egitean, kon­tuan izan beharko dugu ez zaigula formalki agintzen bi trebetasunhauek 3. urratsa baino lehen neurtzea. Bestalde, hauen erabilera ere mu­rritza izaten da oso. Urrats honen amaieran, berriz, honako helburu haulortu nahi da: "hizkuntz sormen minimoa eskatzen duen erredakzio­-lanak (formularioak eta oharrak) egiteko gai izatea ...".

Lehen hiru urratsetan idazmenaren alorrean egindakoa aztertzen baldinbadugu, berehala jausten gara estrukturazio mailan besterik ez garelaaritu, hau da, hizkuntz sistemaren zenbait alderdiren ezagutza esplizi­toan, gramatika-sisteman zentraturik. Egituretan oinarriturik ekoiztu da,euskarria esaldia izaki. Gainera, arlo honetan, besteetan ez bezala, ia-iaez da adierazpen mailarik landu; oso zurrun aritu baita ikaslea idazten,zenbait hizkuntz forma menperatzeko ariketak egin eta egin.

Baina esaldietan oinarritutako metodologiak aukera gutxi ematen dutestuak lantzen jarraitzeko. Idazmenaren arloan ere ezin gera gaitezkeadierazpen mailara igaro gabe, ikasleen ekoizpena zurrunduta geratzekoarriskuan ez badugu erori nahi. Ikasleek blokeka-edo idatziko dute.Esaldi zuzenak egingo dituzte, baina lotura egokirik gabe. Zuzen konta­tuko dute, baina borobildu gabe. Guzti hori kontuan izanik, ezinbeste­koa zaigu ikuspegia zabaltzea: testua bere osotasunean hartzea, testuakxeheago aztertzea eta programatzea, pisu handiagoa ematea testuarigeure programazioetan ...

Izan ere, baldin eta ikasleek testu-mota jakin bat ekoizteko edo idaztekogauza izan behar badute, antzeko testuen aurrean jarri beharko ditugu.Besteak beste, testu horiek landuz jabetuko direlako testu-mota horienegituraz eta osagaiez, eta testu horien eraginez izango direlako gerobeste batzuk sortzeko gai. Ez baitugu ahaztu behar testu-mota bakoitzakbere ezaugarriak eta baliabideak dituela; eta nekez ihardungo duelaikasleak horietako batean, aurretik landu ezean.

Are gehiago: horretara bultzatzen gaitu euskalduntzeko programakberak ere. Besteak beste, honela irakur dezakegu "Elkarrekin estu lotu­tako bi osagaiz zehaztutako programa" izenburupean:

4 Koldo Txabarri

Page 3: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

Kontaketak edonarrazioakKontaketak

Narrazio­-antolatzaileak

Urratsez urratseko trebetasun-mailek adierazten dute urrats bakoi­tza burutzean zer egiteko gai izan behar duen ikasleak trebetasunbakoitzaren arloan. Hizkuntz formek, berriz, ikasleak urrats bakoi­tzean zehar landu beharreko hizkuntz edukien berri ematen dute.

Baina ez dira elkarrekin zerikusirik ez duten osagaiak, elkarren zer­bitzuan landuz elkarrekin garatu behar dutenak baizik, euskararenikasprozesuan zehar. Beraz, ez luke programa hau egoki ulertukobere programazioan hizkuntz trebetasunak alde batetik eta hizkuntzformak bestetik eratuko lituzkeenak.

Testu-mota hau hari bati jarraituz gauzatzen da, bertan gertaerak etaabenturak antolatzen direlarik. Gertaerak denboran kokatzen dira. Bainanarrazioko denbora ez da erreala, erlojuz neur daitekeena. Idazlearenesku dago denborari hasiera eta jarraipena ematea zenbait osagai lin­guistikoren bidez. Kokapena zehatza izan daiteke (dataz ernaten zaigu­na: "agorrilaren lehen astezken-goizean abiatu ginen") edo guztiz mu­gagabea, zehazgabea (intenporalitatean uzten gaituena: "behin batean","orain urte asko", "aspaldi batean"). Horrexegatik, badira kontaketetangarrantzi handiko momentuak eta ez beste batzuk gutxiagokoak.

Gertaeren antolaketan honako bi osagai hauek atzemango ditugu: bate­tik, narrazio-antolatzaileak ("behin batean", "egun batean", "biharamu­nean", "handik bi egunetara" ...) eta, bestetik, erritrno-modulatzaileak("bat-batean", "halako batean", "supitoki", "kolpetik" ...). Unitate haueknormalean gainegitura osatzen duten faseen hasieran izango ditugu,landu beharreko testua bideratuz.

Nahiz eta besterik ere izan, horiek ditugu narrazioetako antolatzaile ga­rrantzitsuenak eta ugarienak. Horien zereginak dira, besteak beste, ho­nako hauek:

a. Ipuinari hasiera eman eta kontrolatu. Testua kokatu egiten dute, fo­kalizatu.

b. Denbora propioa garatu eta kontrolatu.c. Gertaerak sortatan elkartu, ipuinaren egituraren fase ezberdinak

markatuz.d. Lotura sintaktikoak zehaztuz, gertaerak lotu eta testuari kohesioa

eman.

Honelako testuak lantzean, narrazio-antolatzaileak erabiltzen irakatsikodiegu ikasleei eta horien garrantziaz jabetzen.

Hona hemen zer dioten narrazio-antolatzaileei buruz "Hizkuntzaren psi­kopedagogia" liburuaren egileek (ldiazabal, 1990):

Izen honen barman sartzen ditugu testuaren progresio kronologikoasegurtatzen duten hainbat adizlagun eta denborazko lokuzio. Tes­tuaren sarreran nahiz tartean erabil daitezke, eta horien balio testua­la erritmoaren aldatzea edo denboraren jarraipena segurtatzea izanohi da.

Kontaketaren lantzea euskalduntrearen 4. urratsean 5

Page 4: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

Ondoren sailkatuta ematen dituzte narrazio-antolatzaileak. Guk hemenmota bakoitzeko batzuk besterik ez ditugu aipatuko.

• Sarrera-antolatzaileakBehinola, behin, behin batean, behin batez, egun batean, uda batez,behin ...

• Erritmo-aldatzaileakBerehala, bat-batean, halako batean, orduan, eta orduan, beste ba­tean ...

• FetxakMila bederatziehun eta berrogeita seiko maiatzaren batean, hogeitaseiko gabonetan, mende horren erdialdean ...

• Aldi-antolatmileakHurrengo egunean, biharamunean, une honetan, egunean bertan,orduz gero, ordutik bona, (bien) bitartean, lehenago, geroago, egun­sentían, goizean, arratsaldean, ilunabarrean ...

Hauez gain, testuan izango ditugu ekintzari erreferentzia egiten diotenlokailuak ere, denbora aipatuz eta narrazio-antolatzaileen zeregina boro­bilduz.

(Bestalde.) Kontuan izan behar dugu aditzaren inguruan eratzen deladenbora; aditzak baitarama ekintza aurrera.

• Partizipioaren gain eraikitakoakPartizipio + arte

+ eta berehala+eta laster+ aurretik+ baino lehen(ago)+ ondoren

esanetorriabiatuegin

+eta gero+ bezain laster+ orduko+ -(e)z geroztik+ -(e)z gero

• Aditz jokatuaren gain eraikitakoakAditza + laguntzailea + -(e)nean

+ -(e)la+ -(e)larik+ -(e)netik+ -(e)neko+ -(e)nerako+'-(e)n bitartean+ -(e)n bakoitzean+ -(e)n guztietan+ -(e)n gehienetan

esan zuenetorri zitzaionabiatu zenegin dio

6 Koldo Txabarri

Page 5: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

TestuakZenbait baldintza

Moldaketak

• Aditz-irenak-t(z)ean: egitean, ailegatzean ...-t(z)erakoan: abiatzerakoan, egiterakoan ...

Gure ustez, honako baldintza hauek bete behar ditu ikasleekin erabilikodugun testuak:

1 Mailari dagokiona izatea: Hitzez hitz ulertuko ez badute ere, tes­tuinguruaren laguntzaz ulertuko dutena.

2 Testu itxia izatea: Hau da, hasiera eta amaiera dituena. Bestelaesanda, ikasleengan sortuko dituen jakinminak aseko dituena.

3 Erakargarria: Ahal den neurrian ikasleen gustuekin bat datorrena.Irakurtzea zail egiten zaienez, gure egitekoa da hori erraztea. Izanere, "gustuko lekuan, aldaparik ez".

4 Folio bakarrekoa: Ikasleei lan eskerga irudi ez dakien. Irakurtzenhasi aurretik maiz entzun behar izaten baitugu: "han dena?"

5 Ulergarria! Ez dadila fotokopiaren fotokopia izan; txukuna baizik.

Bost baldintza hauez gain, beste bi ere ipiniko genituzke; baina hauek tes­tuei beraiei baino gehiago horiekin erabiliko den metodologiari dagozkio.

6 Hasitako egun berean amaitzea: Ariketa berberarekin aritzeak astunbihurtzen du ikasketa: "gaur ere honekin?"

7 Aldez aurretik testua zer lantzeko nahi dugun aztertuta izatea. Hauestu lotuta doa ondoren aipatzen diren moldaketekin. Testuen bidezahalik eta input gehien eskaini behar diegu ikasleei ahalik eta ere­murik laburrenean. Hau da, testuaren errentagarritasuna bilatubehar da eta parametro honen pean neurtu.

Ikasleei ipuina eman baino lehen, hau egokitu eta moldatu egin behar dagehienetan. Nola? lkus dezagun, geuk egindako moldaketa batera joz.

Hiru moldaketa nagusi egin ditugu, beti ere jatorrizko testua ahalik etagehien errespetatuz: ezabaketak, tmkaketak eta gehiketak.

a. Ezabaketak

Bi arrazoirengatik ezabatu ditugu hitzak edo hitz-kateak:

1 Batetik, ulermenaren distraktoreak izan daitezkeelako eta, bestetik,ezer gutxi eransten diotelako testuaren garapenari.

• "Behin batean, eta bi hiru dira, baziren ..." ~ "Behin batean, ba­ziren ..."

• "Eta bukatu zen nire ipuin piperduna, eta entzuten edo irakur­tzen dagoen lagunak konta dezala beste bat bobea". (Erabat eza­batu dugu.)

2 Egunerokotasunean, ikasgelan ez ezik, herrian ere erabilera txiki-

Kontaketaren Ianizea euskalduntzearen 4. urratsean 7

Page 6: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

ko hitzak izan eta kenduta ere testuaren garapenari kalterik egitenez diotelako.

"Eskuzabala eta txeratsua zen jende guztiarekin ..." ---7 "Eskuza­bala zen jende guztiarekin ...""Sokorrak eta zohiak botatzen hasi zen ..." ---7 "Sokorrak bota­tzen hasi zen..."

b. Trukaketak

Bi arrazoirengatik egin ditugu trukaketak ere:

1 Dihardugun urratsari ez dagozkiolako.

"eraztuna hartzera sar zedin ..." ---7 "eraztuna jasotzeko ..."

2 Ulermena erraztu nahi izateagatik.

• "zikoitza" ---7 "zuhurra""begirune" ---7 "errespetu""oso esaneko zitzaion" ---7 "esandakoa berehala egiten zuen"

8 Koldo Txabarri

Page 7: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

Hizkuntz forma berribaten aurkezpena

Kontuan izan behar dugu 4. urrats honetan garrantzi handiagoa emanbehar diogula komunikagarritasunari aberastasunari baino; baita ere,hiztegi urria dutela ikasleek. Horregatik, forma jakin bat indartzearenaldeko gara, oraingoz sinonimoak alboratuz, nahiz eta honelako testuekhauek lantzeko aukerarik ere ematen duten. Eta aukera egin behar, etagure inguruan ezagunagoak diren hitzak jarri ditugu testuan, aberastasu­na lantzea hurrengo urratsetarako utzita.

c. Gehiketak

Itzul gaitezen aipatu berria dugun "dihardugun urratsari ez dagozkiola­ko" horretara. Urratsari egiten diogu aipu eta ez hizkuntz forma jakinbati. Gure ustez, ez du halako garrantzirik hizkuntz forma bat ikusia iza­nak ala ez; izan ere, aurrean ditugun forma berriek ere izan behar baitu­te beren lekua.

Gainera, honelako testuetan laguntza handia ematen dio testuinguruakikasleari, ezezaguna duen hizkuntz forma hori ere uler dezan. Horrela,forma hori azaltzeko garaia iristean, ikasleak landua izango du ulerme­na. Guzti hau kontuan izanik egin ditugu testuan zenbait aldaketa. Adi­bidez, honako hau:

• "oso esaneko zitzaion" ---7 "esandakoa berehala egiten zuen"• "eraztun bat bota zuen zulora" ---7 "egindako zulora eraztun bat

bota zuen"

Bestalde, ez dugu ahaztu behar zein den ariketa honen helburua: testuakgauzatzean enuntziatuen kateaketan zailtasunak dituzten ikasleei lagun­tzea. Estrategiaren berri ere eman dugu: ikasleak narrazio-antolatzaileeneta denborazkoen eraginez ohartaraztea. Honexegatik, aurrerago ere jodugu, horien eragina nabarmenagotu nahirik: denborazko bihurtu dituguzenbait esaldi; eta, gainera, aberastasunaren irizpidea erabiliz: ahal izandugun neurrian, eta 4. urratsean lantzen ditugula kontuan izanik, eraguztietako denborazko hizkuntz formak erabili ditugu. Esate baterako:

• "Bisita bat egitera joan zen, eta alaba ..." ---7 "Bisita bat egiterajoan zenean, alaba ..."

• "Joan zen etxekoandrea eta laster ..." ---7 "Etxekoandrea joan be­zain laster..."

• "Eta agureak pikondoa ikusi eta ale bat ..." ---7 "Une horretan,agureak pikondoa ...""Etxeratu zen ama eta pikoak ..." ---7 "Ama etxeratzean, pi­koak ..."

• "Sartu zen neskatxa zulora eta orduan ..." ---7 "Neskatxa zulorasartu ondoren ..."

Maiz, automatismoak sortzeko eta sendotzeko garaian, testuingururikgabeko testuak erabiltzen ditugu: esaldi solteak; gainera, hizketa etaesaldiak artifizial samarrak izaten dira behin baino gehiagotan. Guk

Kontaketaren latuzea euskalduntzearen 4. urratsean 9

Page 8: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

lpuina

10

PIKOEN IPUINA

Behin batean, baziren bi seme etaalaba bat zituzten senar-emaztebatzu. Alaba oso eskuzaba/a zenjende guztiarekin. Pobre eta eska/eeiarropak eta jatekoa ematen zien.

Egun batean, ama -zuhurra eta go­gorra zen benetan- bisita bat egite­ra joan baino lehen, alaba amakasko maite zuen pikondo bat zain­tzen utzi zuen. Honela esan zion:

- Norbaiti piko bat ematen ba­diozu edota lapurtzen utzi, bi­zirik ehortziko zaitut.

Neskatilak errespetu handia zionbere amari eta horrek esandakoaberehala egiten zuen. Etxekoandreajoan bezain laster agure bat etorrizen limosna eske. Neskatilak honelaesan zion:

- Barkatu, baina ama ez dagoetxean.

Une horretan, agureak pikondoaikusi zuen eta ale bat hartzeko bai­mena eskatu zion. Neskatilak ezetzesan zion, eta zera erantsi zuen:

- ltxoin ezazu pixka bat; ogipuska bat eta pitxer bat urekarriko dizut.

Neskatila gora joan zenean, agu­reak ezin izan zuen tentazioa era­man eta piko bat hartu eta jan eginzuen. Asko /uzatu gabe, neskatilakogia eta ura ekarri zion, eta agureakbere bazkaria osatu zuen.

Ama etxeratu zenean, pikoak konta­tzera joan zen, berak arreta osozkontatzen bait zituen, bera kanpoanzen bitartean aleren bat faltatzenote zen ikusteko. Erabat harrituta,bat falta zela ikusi zuen eta amorrubizian jarri zen.

Hala ere, ez zion ezer esan neskati­lari, eta geroxeago etxeko jardineanzuloa egiten hasi zen. Egindako zu­lora eraztun bat bota zuen eta nes­katilari dei egin zion, eta jasotzekoesan. Neskatxa zulora sartu ondo­ren, atso zaharra sokorrak botatzen

Koldo Txabarri

hasi zen eta, berehala, lurrez estali­ta utzi zuen neskatila.

Aita eta semeak arratsean lanetikafaltzera etorri zirenean, aita zaha­rrak neskatxa non zen galdeginzuen eta amak esan zion egunbatzu ematera bidali zuela bereahizparekin, egun hartan bisita egi­tera etorri zela-ta. Aita konforme ge­ratu zen eta bainatu ondoren, afaldueta lotara joan ziren.

Pasa ziren egun batzu eta aitak,arrats batean afaltzera etorri ze­nean, seme zaharrena baratzera bi­dali zuen, neskatxa ehortzita ze­goen tokian jaio zen landaretik piperbat ekartzera.

Semezaharrenapiperrahartzerajoanzenean, landareakantarihasizen:

Anaia, nire anaia zarelako,ez iezadazu ilerik atera;nere amak hemen sartu bait nau,piko bat falta izan dela-ta.

Mutila korrika joan zen aitarenganaeta esan zion:

- Aita, landarea kantari ari da!- Zer? Zuk ere sorginetan si-

nesten al duzu ala? Nolakanta dezake landare batek?

Eta seme txikia bidali zuen.Piper bat hartzen hasi zenean, lan­darea kantari hasi zen berriro:

Ene bihotzeko senidetxoa,ez iezadazu ilerik atera,nere amak hemen sartu bait nau,piko bat falta izan dela-ta.

Umea, harrituta, aitarengana joanzen eta esan zion:

- Egia da, aita. Landarea kan­tari ari da, pi ko bat falta tudela-ta, nire amak bertan tur­peratu duela esanez...

- Zaude isilik! Neu joango naiz.

Aita inguratu zitzaionean, landareahonela hasi zen kantari:

Aita bihotzekoa,ez iezadazu ilerik atera;nere amak hemen sartu bait naupiko bat falta izan dela-ta.

Page 9: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

Ariketak

Aitak, bere emaztea izan zen edojakin nahian, deitu egin zion; bainaberak ez zuen etorri nahi eta aitakarrastaka eraman behar izan zuenlandarea zegoen tokiraino.

Amak piper bat hartu nahi izan zue­nean, landarea kantari hasi zen:

Amatxo, nire ama zarelako,ez iezadazu ilerik atera;

zeuk lurperatu bait nauzu,piko bat falta izan dela-ta.

Aitak atera zuen landarea eta, herri­dura handiz, bere alaba hantxeehortzita zegoela ikusi zuen. Aitakhau ikusi eta gero, sartu zuen atsozaharra zuloan eta bertan ehortzizuen betirako.

• DENBORA-ANTOLATZAILEAK

1 Testua eman eta irakur dezatela.2 lrakurri ondoren, denborari aipu egiten dioten hitzak azpimarra ditzatela

eskatu.3 Azpimarratu dituzten hitzak koka ditzatela koordenada hauetan:

* lpuina zenbat egunetan gauzatzen den.* Egun horietan zer gertatzen den.

4 Honako eskema honetan oinarriturik ahoz ala idatziz kontaraz dezatela.

DENBORA-ANTOLATZAILEAK -7 ->>->>>-->>>>> EKINTZAK

a. Behin batean

b. Egun batean1 Etxekoandrea joan bezain laster

2 Neskatila gora joan zenean

3 Ama etxeratu zenean

4 Kanpoan zen bitartean

5 Geroxeago

6 Neskatxa zulora sartu zenean

7 Be rehala

c. Arratsean1 Afaltzera etorri zirenean

2 Bainatu ondoren

d. Pasa ziren egun batzu

1 Arrats batean afaltzera etorri zenean

2 Seme zaharrena piperra hartzera joan zenean

3 Seme txikia piperra hartzen hasi zenean

4 Aita inguratu zitzaionean

5 Amak piper bat hartu nahi izan zuenean

6 Aitak hau ikusi eta gero

Kontaketaren lantzea euskalduntzearen 4. urratsean 11

Page 10: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

O Neskatilak bere amak esandakoa egin zuen, baina amak ehortzi eginzuen.Nahiz eta bere amak esandakoa egin, amak ehortzi egin zuen.

1 Ama oso zuhurra zen benetan, baina alaba eskuzabala zen jende guz­tiarekinNahiz eta...

2 Bisita bat egitera joan baino lehen, amak asko maite zuen pikondo batzaintzen utzi zuen alaba, baina neskatila une batean deskuidatu zen.Bisita bat egitera joan baino lehen, nahiz eta...

3 Neskak ez zion agureari piko bat hartzeko baimenik eman, baina zaha­rrak piko bat hartu eta jan egin zuen.Nahiz eta...

4 Neskak ez zion pikondotik ale bat hartzen utzi, baina ogi puska bat etapitxer bat ur ekarri zizkion.Nahiz eta...

5 Ama etxeratu zenean, piko bat falta zela ikusi zuen, baina ez zion ezeresan neskatilari.Ama etxeratu zenean, nahiz eta...

6 Piko bat falta zela ikusi zuenean amorru bizian jarri zen, baina ez zionezer esan neskatilari.Piko bat falta zela ikusi zuenean, nahiz eta...

7 Etxeratzean, aita zaharrak neskatxa non zegoen galdetu zuen, bainaamak ez zion egia esan.Etxeratzean, nahiz eta...

8 Aitak landaretik piper bat hartzera semea bidali zuen, baina semeak ezzion piperrik ekarri.Nahiz eta...

9 Seme zaharrena, gazteena eta aita piperra hartzera joan ziren, bainaez zuten landaretik piperrik hartu.Nahiz eta...

10 Senarrak emazteari piperra eramateko agindu zion, baina amak ezzuen joan nahi izan.Nahiz eta...

• NAHIZ ETA

Ondorengo esaldietan, eta testua oinarritzat harturik, burutu eskatzen zaiz­kizuen transformazioak.

izandako irakasle baten adibidea datorkigu kaskarrera: "Ejemplo de ora­ción transitiva: Pepito come manzanas"- Noiz eta nork erabili ohi du ho­rrelakorik?Testuaz baliatzeak gainetik kentzen digu arazo hori, testuinguruaren la­guntza dela medio. Horrexegatik zaizkigu testuak guztiz baliagarriakforma berriak azaltzeko, lantzeko eta geureganatzeko.

Izan ere, kontuan izan behar dugu ezin dugula forma isolatutzat jo denadelako hitz, hitz-katea edo hizkuntz forma, eta gertuko testuinguruan eta

12 Koldo Txabarri

Page 11: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

Ebaluaziomoduan

lkasleen iritzia

funtzioan hartzen dutela hauek esanahia. Horrela, hitza esaldiaren fun­tzioan dago, eta esaldia kokatzen den diskurtsoarenean. Esanahiaren al­detik, testuinguruak ez dio gauza handirik eskaintzen ez hitzari, ez hitz­-kateari, ez hizkuntz formari; baina bera da horien izatea, berak legiti­matzen ditu.

Hori horrela, hizkuntz forma berri bat ere aurkeztu dugu, testuak horre­tarako ematen digun aukeraz baliatuz: "nahiz eta ..." kontzesiboa. Horre­tarako nahikoa izan dugu ipuinean esanahiaz aurkakoak ziren segidakobi esaldiak lotzea:

• Ama zuhurra zen/ Alaba eskuzabala ~ Nahi: eta ama zuhurraizan, alaba eskuzabala zen.

Ikasleari ezagun samarrak egingo zaizkio esaldi berriak, aurretik hiruz­palau aldiz irakurritako ipuinetik atereak baitira eta testuinguru jakinbati lotuak.

Irakaslearen eginbeharra ikasleari laguntzea da, forma berria bereganadezan. Ikasleak zenbait erkaketa, trukaketa eta transformazio egin be­harko ditu, hizkuntzak alor honetan duen erregulartasunaz jabetu eta on­dorengo ariketetan egoki molda dadin.

Ariketak era askotakoak izan daitezke. Besteak beste, analitikoak. Auto­matismoak lortzeko huetara jotzen badugu, berriro ere testuinguruaz ba­liatzea proposatzen dugu; hau da, ariketaren gakoa ez dadila esaldienulermenean egon, egin beharreko lanean baizik. Eta ezin ahaz dezakegueguneroko egoera dugula testuingururik erabilgarriena eta eraginkorre­na: ikaslearen kezkak eta interesak, eskarmentuak eta ezagutzak ...

Adibide bat jartzearren, hona hemen gure ikasle Patxiri gertatua: Bizi­kleta lapurtu zioten. Bizikleta oso zaharra zen. Udaltzaingoan parteeman zuen. Ikasle batek honako bi esaldi hauek sortu zituen:

• Nahiz eta oso zaharra izan, Patxiri bizikleta lapurtu diote.• Nahiz eta Udaltzaingoan parte eman, ez du berreskuratu.

Gero, prozesuaren azken unean, kodifikatuko dugu ikasleak horrelaulertu eta landu duena. Kodifikatu, formulatu eta zedarritu. Beraz, uler­men-prozesuaren ondoren eraiki eta erabiliko da gramatika; terminolo­giak baino garrantzi handiagoa baitu ulermenak. Horrela gaitasun ko­munikatiboa bultzatuko dugu eta ez arauak buruz ikastea; halaber, me­todología induktiboz aberastuko dugu prqzesu deduktiboa.

Oso labur bada ere, azal ditzagun ikasleengandik jasotako bizpahiru iri­tzi. Eta erants diezaiegun geurea.

Ariketa hau egin ondoren, klasearen antolaketa guztiz ezberdina izanzela eta, ikasleek beren iritzia eman nahi izan zuten. Besteak beste, ho­nako hauek:

Kontaketaren lantzea euskalduntzearen 4. urratsean 13

Page 12: Koldo Txabarri - ikasten.ikasbil.eus · tik aztertzen. Zail egiten zaie ikasleei elkarrizketaz aurrera egiten uler menetaekoizpen mailan. Batez ere2.eta3.urratsean lantzen

Gustura aritu zirela eta aspertu gabe. (Kontuan izan behar da hiruz­palau bider irakurri zutela testu berbera.)

Ipuin honetan leloa lau bider errepikatzeak astuntasuna eranstenziola testuari.

Mintzamenik ez izatea bi ordutan. Lanean binaka aritu baldin bazirenere, ez ornen genion hitz egiteari behar adinako garrantzirik eman.

Geure iritzia Honako alde onak azpimarratuko genituzke: fokalizazioa asko landuizana, ikasleek autonomiaz lan egin izana, testuari etekin handia atereaeta emaitza ikusgarriak lortu izana.

Laburpen ederrak egin dituzte ikasleek eta ondo bideratuak ibili <lira,nahiz eta prozesu baten hasieran gauden.

Bibliografía

Bronckart, J.P. 1985. Las ciencias del lenguaje:¿Un desafío para la enseñanra? Unesco.

Cassany, D. 1989. Describir el escribir. Cómo seaprende a escribir. Barcelona: Paidós Comuni­cación.

HABE. 1989. Alfabetatreko eta euskalduntzekoprogramak. Donostia: HABE.

Pikoen ipuina. 1983. HABE aldizkaria, 16. alea.

14 koldo Txabarri

HABE eta UZEI. 1989. Euskara-irakaslearen es­kuliburua. Donostia: HABE.

Parkinson de Saz, Sara. 1980. La lingüística y laenseñanza de las lenguas. ·Teoría y práctica. Ma­drid: Ed. Empeño.

Siguan,M. 1988. Lengua del alumno y lengua dela escuela. Barcelona: ICE de la Universidad deBarcelona.

Idiazabal, l. (ed.) 1990. Hirkuntmren Psikopeda­gogia. Testu motak, funtrionamendua eta didakti­ka. Bilbo: Labayru.