Komunikazioaren historia

16
KOMUNIKAZIOAren Historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa KOMUNIKAZIOAREN HISTORIA edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa baita … Komunikazioaren oinarriak astindu ondoren, birsendotuz lagundu zidan ikasgaia Josi Sierra Orrantia Komunikazioren eta Informazioaren Oinarriak EHUko Kazetaritza 2003-04 kurtsoan Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 1 -

description

Komunikazioaren ikuspuntu linealetik paradigma orketal berrietara

Transcript of Komunikazioaren historia

Page 1: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

KOMUNIKAZIOARENHISTORIA

edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

baita …Komunikazioaren oinarriak astindu ondoren,

birsendotuz lagundu zidan ikasgaia

Josi Sierra OrrantiaKomunikazioren eta

Informazioaren OinarriakEHUko Kazetaritza

2003-04 kurtsoan

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 1 -

Page 2: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

AURKIBIDEAKomunikazioaren eta lanaren definizioaSarrera gisanKomunikazioaren osagaiakEredu ezberdinak:

• Shannon , Weaver,

• Norbert Wienner,

• Eredu Semiotikoa,

• George Gebner,

• Wilbur Lang Schram,

• Gerhard Maletzke,

• Roman Jakobson,

• Shefler ,

• Rolen Teoria, 2 mailetako komunikazioa, eredu sozimetrikoa,

• Thayerren teoria,

• Gregory Batson

• Jürgen Habermas

• Wesley & Maclean

• Paul WatzlawickEreduen sailkapena:

• Mucchielliren 4 paradigmakKomunikazioa ikertuzERREFERENTZIAK

LAN IDATZIARI SARRERA GISATutorearen orientabideak jarraituz nire lan honetan egokitzapen bat egin nahi dut:

• Batetik Komunikazioaren Psikologia liburuan azaltzen diren zenbait kontzeptu laburbildu eta erlazionatu

• Bestetik KIOren oinarrizko testua den Kultura Aniztasuna eta Gizarte Komunikazioarekin erkatu, osotu eta borobildu

Biotatik edan baitut ikasgai honetan ikusi, ikasi eta gogoetarako beta izan dudana.Azpi-izenburu bat jarri behar banio kazetari lan bezala, zera izango litzateke:

Komunikazioaren oinarriak astindu ondoren, birsendotuz lagundu zidan ikasgaiaAzken urteotan, zergatik ondo jakin gabe, komunikazioaren munduan mugitu naiz, profesionalki irakasle bezala, gizarte mailan ekintzaile bezala, eta pertsona bezala ere, nire inguruko lagun eta familiakoekin bide zaharrak eta berriak erabiliz.Baina aurten arte, ez dut aukera izan marko teoriko bat (edo hobeto esan batzuk) ezagutzeko, sakontzeko eta gogoeta eginez, gauzak “bere lekuan” jartzen edo garbitara pasatzen.

Guzti horren isla izango da ondoren datorren “txostenaren” helburua. Lortu ote dut ezer argiago jartzen? Irakasleak esango! Nire buruan hala (antolatuago, arrazionalago, osoago) izan dadila nahi nuke!

Azkenean XX. Gizaldian zehar paradigma lineal, xinple eta pobrearen atzaparretatik egindako ahalegin kolektibo handi bat egin dute psikologo, soziologo, biologo, pedagogo eta beste zenbait profesionalek. 1949an argatatuz gero, gizarte-zientzien kaltetan baino ez du jo. Eta tartean KOMUNIKAZIOAren ikerketa, teorizazioa eta irakaskuntza ere ingurune horretan sar dezakegu.Gai izango al gara gizarte berriaren beharretara egokitzeko KOMUNIKAZIOA paradigma egokian ikasi, irakatsi eta landu.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 2 -

Page 3: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

KOMUNIKAZIOA DEFINITZEAEz da lan makala KOMUNIKAZIOA definitzea. Eta denboran zehar izan duen bilakaera aztertzea ere ez!

Pertsonen arteko harremana oso esanahi zabala eta onartua da.Baina objektuak ere komunikaziotzat hartzen dira: bideak, azpiegiturak, eta abar komunikazioa bera bezala onartzen dira.Eta norabidea kontutan izanik, joan-etorrikoa izatetik igorlearengatik hartzailerengana izatera pasatu da mass-media delako fenomenoaren eraginez.Zenbaitetan informazioaren transmisio soil bat bezala ulertzen da, oso modan dagoen eredu uni-direkzionalaren bidetik: boteretik agindupekoengana. Adibide bat jartzeagatik buletin ofizialak izango lirateke. Gaur egun “informazio ofiziala” interneten kontsultatzen da: arinago, erosoago eta zuzenago!.Baina hori komunikazioa al da? Etimologikoki latineko “comunicare” aditzak batera jartzea edo harremanetan egotea esan nahi zuen: zerbaitetan eskuartu, gorputzak elkartzea, konpartitzea nolabait (communion, l’acte de partager, de mettre en commun).Baina denboraren poderioz, berri bat konpartitzea eratortzen da, transmisioaren kontzeptura hurbilduz. Eta komunikabideen ugalketarekin XVIII. gizalditik aurrera, bai errepide, kanal edo trenbide bat azaltzeko ere erabiltzen da. XX. gizaldian zinema, irrati, telebista edo prentsari aplikatuko zaio era bereanAzken batean eredu zirkular batetik eredu lerrokatu batera iragaten da kontzeptua.Eta ideia hau zabaltzen eta azaltzen garrantzi handia izan du Informazioaren Teoria Matematikak, urteetako inertzia ahalmentsua (eta negatiboa) utzi duena. Geroago azalduko dut

GILTZAREN BILA: “vocabula sunt notae rerum”Ordezkapenaren ideia komunikazioaren funtsean dago, oinarria da. Baina zer da ordezkapena?Elearen bidez, gizakiak nola era guztietako objektuak hala funtzioak eta imajinazioak ordezkatzen ditu (Norbert Elias)Nolabait esateko, mundua zeinu bilakatzen da komunikazioan: hitza objektuaren ordez, zerbait beste zeozeren ordez.Gizateriaren historian zehar epe ezberdinak gertatu dira ordezkapen hau bideratzeko:• Hitza sortu aurreko komunikazioaren aroa: ugaztunen arteko komunikazio primitiboa• Ahozko komunikazioaren aroa: giza harremanetara zehaztasuna ekarriz.• Idazkeraren aroa: informazio trukaketa inpertsonala eta abstraktua bihurtuz. • Aro elektronikoa eta zibernetikoa: informazioaren igorpena mintzatu eta ikonikoa bilakatuz.

Gizarte modernoan lanaren banaketaren kontzeptuarekin lotuta dator komunikazioa: Fabrika barruko lan kolektiboa antolatzen laguntzeko eta espazio ekonomikoak egituratzeko Organismo batetan bezala gizartearen odola izateko (diruagaz batera) atalen arteko

harremana izateko Industrializazioak behartuta eginkizun berri bat eskuratzen du: produktu industriala izatea eta

etekin ekonomikoak lortzea. Lehen gerrate mundialaren ondoren etekin ideologikoak ere eskatuko zaizkio: Harold

Lasswellek “ iritzien gestio gubernamentalerako sortu eta garatu” direla esango dutXX gizaldiko komunikazioaren garapena bideratuko dituen galderak zehazten ditu Lasswellek:

Nork dio zer, zein bidez, nori eta zein emaitzaz?Zenbait ikerlek eta teorikok erantzunen atzetik ibili dira urteetan zehar. Hona hemen erantzun batzuk.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 3 -

Page 4: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

KOMUNIKAIZOAREN OSAGAIAKInformazioaren fluxuari begira 6 dira identifikatu ditzakegun osagaiak:

1. Igorlea: edo bidaltzailea, mezua sortzen du kode jakin baten arabera

2. Hartzailea: edo jasotzailea, mezua eskuratzen duena3. Kanala: edo bidea zeinuak, mezuak edo informazioa igortzeko4. Kodea: edo zeinu-multzoa, seinale sistema da5. Mezua: informazioa; igortzaileak kodetu eta interpretatzaileak

deskodetu egiten duena6. Erreferentea: testuingurua edo kanpoko osagai komunikatiboa;

egitateaz kodeak egiten duen itzulpena da.

INFORMAZIOAREN TEORIA MATEMATIKOA (ITM)Claude Elwood Shannon izango da, Bell telefonika konpainian lanean zegoelarik, informazioaren transmisio prozesuaren ideia garatu zuena: “A Mathematical Theory of Communication',” Bell System Tech. Journal 1948. urtean argitaratua. Liburu horretan Transmisio Prozesuaren Eredua garatzen du, prozesu lerrokatu bat bezala aztertuz. (http://matematica.uni-bocconi.it/losapevateche/losapevateche2.htm) Hau da telefono, dei baten adibidea edo telegrafoaren mezuak bidaltzea bezain prozesu xumea. Bere kezka nagusia zera da: informazioa puntu batetik bestera egoki igortzea. Eta beretzat informazioa magnitute estatistiko abstraktu bat da: “komunikazioaren

alderdi semantikoek ez dute garrantzirik ingeniarientzat”.Beste hitz batzuekin esateko, Informazioaren Teoria Matematikoak (ITM) informazioaren alderdi kuantitatiboa bakarrik aztertzen du: informazio kantitateak nola igorri. Eta informazio kantitatea “bit” delakoetan neurtzen da.

Cambrigdeko Dictionary of Philosophy-k honela dio: “Since information is an objective entity, the amount of information associated with an evente is related to the objective probability (likehood) of teh event. Eventes that are less likely to occur generate more information than those more likely to occur” (Cambrigde University Press 1995) 1975

SHANNONI KRITIKAShannonek ez zuen kontutan hartzen komunikazioan pertsonek parte hartzen dutela, eta gizakiok nortasun bat dugula: arau batzuk errespetatu (ala ez) egiten ditugula, eta bihotzaren sakontasunean balio batzuekin baliatzen garela bizitzan nondik nora jokatu behar/nahi dugun jakiteko. ITMren helburu nagusia instrumentala da, igorpena arazo teknikoa delako. Teori honetan ez dago arazo semantikorik edo pragmatikorik, oso azalpen funtzionalista emanez.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 4 -

Page 5: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

WEAVERREN EKARPENAK: informaziotik komunikaziora hedatzeaWarren Weaver (http://www.infoamerica.org/teoria/weaver1.htm) Rockefeller Institut delakoaren partaidea zelarik, matematikaria izanik, zientzialari gazteen lanak sustatzen zituen. Bigarren munduko gerran “Applied Mathematics Panel” zeritzona zuzendu zuen, gerraondoren eragin handikoak izango ziren ikerketak bultzatuz. Besteak beste, komunikazioarekin erlazionatuta zeuden prozesuak goraipatu zituen, tartean Claude. Shannon gazteak idatzitako teoria urtebete beranduago argitara emana: The Mathematical Theory of Communication. (ikus liburuaren azala)Urteen joanetorrian ikusiko zen bultzada honen ondorioa: inork pentsa ezin zezakeen zabalkundea eta ondorengo ikerketetan eta teorietan eragina. Berak hiru maila ezberdintzen ditu:

• teknikoa: jasotzailea eta bidaltzailearen arteko mezuen fidagarritasuna aztertzeko

• semantikoa: esanahia eta ulermenaren ikerketa

• pragmatikoa: portaeretan duen eragina eta ondorioak hautemateko

Bere defentsa gartsuari esker, ingurune teknikoan eta telefoniako ingeniarientzat

sortutako teoria, komunikazio osoaren paradigma bezala aplikatzen hasi zen. Eta eredu lineal baten informazioaren transmisioa neurtu eta hobetzeko xedea zeukana, pertsonen arteko ekintza (giza- eta gizarte- ekintza dena) eta elkarrekintza ikuspegi globalean aztertzeko eta ikertzeko oztopoak besterik ez zituen jarri. Informazioa eta komunikazioa berdindu egin zituen Weaverrek. Hemen azpian ikus dezakegu adierazita autore bion arteko ahaleginei esker lorturiko eskema. Zenbait urte beharko dira eredu hau garatzeko, eta gizarte zientzietan zegoen ikuspegiarekin aldatzeko. McLuhanen hitzetan eredu honen eragina boteretsua izan da, mendebaldeko teori guztien erreferentzi puntu pribilegiatua bihurtzeraino: “El modelo de comunicación de Shannon-Weaver, base de todas las teorías occidentales contemporáneas de los medios informativos y de comunicación, tipifica la tendencia lineal del hemisferio izquierdo. Esta es una especie de modelo de plomería de un recipiente de hardware para un contenido software. Subraya la idea de "dentro" y "fuera" y presupone que la comunicación es una especie de apareamiento real y no de creación resonante. ( ... ) El modelo Shannon-Weaver y sus derivados siguen la pauta lineal de la causa eficiente: La única forma secuencial de causalidad” (McLuhan 1990).

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 5 -

Page 6: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

WIENNER: EREDU ZIBERNETIKOASasoi beretsuan, Shanonen irakaslea zen Norbert Wienerrek Zibernetika izeneko liburua argitaratu zuen ere, sisteman informazioaren atzeraelikadura edo feed-back delakoa sartuz. (http://www.infoamerica.org/teoria/wiener1.htm)Hegazkinen kontrako baterien funtzionamendua aztertuz, sistemaren

baliabideak hobetzeko (hau da hegazkin gehiago botatzeko munizio gutxienekin) hartzaileak bidaltzaileari informazioa bidaltzea beharrezkoa ikusten zuen, horrela nolabaiteko zikloa sortzen zen,

kode bera erabiliz, komunikazio xamurra gerta zedin. Kontzeptu honi esker Transmisio Prozesuaren ideia aberastu eta borobildu egiten da.Wienerrek eman zion izena, kubernes hitzetik dator, lema edo lemazaina adierazten duelarik, hau da, ontzia gidatzen duena. Animaliengan eta makinetan kontrola eta komunikazioa aztertu zuen, ekintza berrietara egokitzeko aukera emanez.Wienerren ondorengoak atzeraelikadurari esker, lineala baino prozesu zikliko

bat zela egiaztatu dute, ITMaren pisu astuna hobetzeko asmoz.

EREDU SEMIOTIKOATeoria soziologikoak eredu hau eraiki zuen mezuaren interpretazioak eta esanahiak elkartzeko.

3 osagai ezberdintzen ditu teoria honek:1. Zeinua bera2. Zeinuaren esanahia3. Esanahiak eta zeinuak

interpretatzailearengan sortzen duen efektua.

Zeinuak ez du esanahirik beregan: igorleak interpretatzen du zeinua bidaltzerakoan, eta era berean hartzaileak bere interpretazioa ere ematen dio.Eta testuinguruak garrantzi handia du, bai agente biak kokatzeko, bai antzeko interpretazioa emateko: esanahi bateratua emango diote zeinuari baldin eta konpartitua bada. Eta adostua denean denotatiboa izango da; bestela subjektiboki indibidualizaturik interpretatzen denean konnotatiboa deituko da.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 6 -

Page 7: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

GEBNER: PERTZEPZIOA & INTENTZIOAGeorge Gebnerrek giza komunikazioaren oinarrizko gertaera bezala ulertzen ditu jarrerek eta pertzepzioek sorturiko efektuak. Komunikazio prozesuan edukiaren hautemate eta hautespenean dauden desberdintasunak aztertzen ditu. Bere ustez, zenbait aukera egin behar ditu gizakiak komunikatzeko, nola igorleak hala hartzaileak:

A. Bidaltzaileak gertaera bat komunikatzeko jakin behar du zen den garrantzitsua, zein kanal aukeratuko duen, eta zein informazioaren zati hautatuko duen

B. Hartzaileak ere zenbait erabaki hartu behar ditu: jasotzen duen mezutik, zein informazio entzun eta nola interpretatu hautatu behar du.

Eta honengan eragin handia izango du testuinguruak: mezua ongi etorri eta ondo jaso arren, ezberdin ulertzea gerta daiteke, Ak eta Bk jarrera ezberdina izateagatik!

SCHRAMM: elkarreragina mezuen arteanWilbur Lang Scharammen esanetan, mezua anitza edo multiplea da, inolaz ere, ekintza bakuna edo unikoa. Adibidez kazeta artikulu batetan edukiak bakarrik ez du esangura adierazten, TESTUINGURUArekin batera baizik: • izenburuak esanahi handia du, • zenbatgarren orrialdean dagoen, • non kokatu duten orriaren barruan, • zein tipografia erabiltzen den • zein neurri aukeratu denelementu guzti horiek baldintzatzen baitute irakurketa, eta ondorioz irakurleak eraikitzen duen esanahia.Bere ikuspegitik mezu bakarra baino mezu-jario bat gertatzen da komunikazioan.

Mezuok erlazionatuta daudelarik, denen artan igorritakoaren zentzu osoa eraikitzen ahalbideratzen dute.

MALETZKE: interpretazio indibidualizatuaren indarraHarreman sare konplexu bat ikusten du Gerhard Maletzekek komunikazioaren, mezuaren,

hedabidearen eta hartzailearen artean.Mezua eskuratzen duen pertsona bai indibidualki (nortasuna, prestakuntza, esperientzia, e.a.) ikusteaz gain, giza egiturak eta medioen audientzien segmentu ezberdinetan kokatzen du. Eta nola ez, igorleari buruz duen iritzia ere kontutan hartzen du. Hedabideari buruz

kontutan dauka bere izaera berezia eta balio komunikatiboa.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 7 -

Page 8: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

JAKOBSON: KOMUNIKAZIOAREN PARADIGMARoman Jakobson hizkuntzalariak 1963an oinarrizko komunikazioaren eskema argitaratu zuen Parisen, egoera hipotetiko bat deskribatzeko: pertsona batek hitz egiten du eta beste batek entzun. Komunikazio unidirekzionala da.Komunikazioa araututako harremana da, informazioa bere langaia edo erreminta bat izanik, edukien trukaketa prozesuan.Eta masa testuinguru soziala dela ulertzen da

SHEFLERREN ORKESTRA KOMUNIKATIBOAIndianako Unibertsitatean komunikazioa ulertzeko eskema globala ikertu zuen Sheflerrek, gizartearen prozesu iraunkor bat bezala ikusiz. Osagai linguistikoaz gain begiradak, espazioak, mimika, Orkestra komunikatibo honetan parte hartzen dute gizabanakoak, modu aktiboan ala pasiboan, une orotan zerbait komunikatuz. Eta zentzu

honetan joan-etorriko bidea da komunikazioa, norabide aniztunekoa.Jatorrizko iturrietara itzultzen da komunikazioaren esanahia: zerbait batera jartzea, zerbaitetan parte hartzea, komunio aktibo bat izatera.

ROLEN TEORIARol bat zera da: kokalekutik eratortzen den jokaeren eredu antolatua, gizabanako batek besteekiko duen jarrera adieraziz.Bere arabera hitzak, keinuak, jarrerak eta janzkerak daude.Eta komunikazioaren forma eta edukia mugatzeraino helduko da rola:

• Bai igorleak hartzailearen rolaz duen ideiagatik• Bai hartzaileak igorlearen rolarekiko duen jarreragatik

Eta alderantziz ere!Hiru egoeratan laburbildu daiteke rola eta komunikazioaren elkareragina:1. Rolak mugatzen du komunikatzeko modua2. Komunikazioak rola sortzen du3. Rolen eta pertsonen arteko egokitzapena

lortzen da komunikazioari eskerHirugarren egoera honetan, pertsona bakoitzak:• bere helburuak, • estilo pertsonala, • bete nahiko lituzkeen rolak eta • betetzen dituenak azaltzen ditu bere

eskuartzearen bidez; eta komunikazioari esker egokitzapena lortzen da.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 8 -

Page 9: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

Baina lehen egoeran rolak agindutako harremanak bakarrik lortzen dira.

BI MAILETAKO KOMUNIKAZIOABi etapetan gertatzen den komunikazio hau, propagandaren manipulaziotik ihes egiteko asmoz sortu zen, espresuki hauteskunde kanpainetan eraginkortasuna gehitzeko.

• Lehendabizi medioek “iritzi liderrengan” eragiten dute.• Bitartekari lana egiten dute liderrok taldekideen aurrean, eragina sortuz

Familiei zuzenduriko iragarkietan ikus daiteke adibide on bat: haurrak iritzi lider bezala hartzen dira gurasoei mezua helarazteko.

EREDU SOZIOMETRIKOAHarreman informalen sarea grafikoki aurkezten du eredu soziometrikoak: sinpatia eta antipatia (filia eta fobiak nolabait esateko)Jacob L. Morenoren Les Fondaments de la Sociometrie liburuan nolabaiteko eredu sistemikoa azaltzen da, mezuen edukian eta hedapen lerrokatuan oinarritutako ereduak gaindituz: harremanen sarean (enpatia/afinitateak) kokatzen du komunikazioa, informazioaren transmisiorako sostengutzat hartuta.

THAYERREN TEORIAInformazioaren edukitik haratago doa mezua, autore honen iritziz, edukia eta edukitzailea bereiziz:

• Edukitzailea komunikazioaren sostengu materiala da• Edukia esanahia bera• Metakomunikazioa interpretatzeko kontutan hartu behar den guztia (esaten

edo egiten)• Zarata: bidaltzaileari buruzko ezkutuko komunikazioa

Deskodetzea ez da hartzailearen itzulpen soila, balorazioa baizikMezua hartzailearen ekoizpen bat da, esanahi bezala, sarritan ezberdina izanik bidaltzailearen mezua eta hartzaileak jasotzen duena.

Sei osagai definitzen ditu autore honek:1. Bidaltzailea edo iturburua: espazioan edo/eta denboran hartzaileak ekidin dezake2. Hartzailea: aurreikusitako hartzailearen tokian edo ondoan egon daiteke3. Situazioa edo ingurua: erlazionatuz hartzailea eta bidaltzailea (nahiz ta nahiez)4. Bidaltzailearen, hartzailearen edo bien asmo edo premia bat5. Bitartekoa edo kanala6. Bidaltzaileak igortzen eta hartzaileak jasotzen duen mezua

MUCCHIELLIREN SAILKAPENA (teoria psiko-analitikaren arabera)Frantziako unibertsitateetan goraipatua den irakasle honek 4 paradigmatan bereizten ditu teoriak. Lehen bietan komunikazioaren zeregina informazioa eskuratzea, tratatzea eta transmititzea da, subjektuaren adierazpenetatik bere errepresentazioetara eta barne egoeretara helduz. Azken bietan komunikazioa transmisio kontua ezezik, elkarreragina suposatzen du mundu bateratu bat sortzeko: negoziatua, sortua eta egituratua.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 9 -

Page 10: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

a) PARADIGMA ADIERAZKORRA: ezkutuko egitura baten adierazpena da; lau adierazpen maila bereiziz1. Desira motibazio eta balio sakonak2. Jarrera sakonen maila3. Jokaeraren maila4. Iritzien mailaInformazioa jasotzean eta bidaltzean, pertsonen desirek motibazioek eta usteek galbahe deformatzaile bezala jokatzen dute. Pertsona baten motibazioen egitura iritzien edukien analisiaren bidez agertzen da. Eta publizitateak alderantzi erabiltzen du adierazkortasunaren eredua: produktu egokien bidez esnarazi behar dira motibazioak eta premiak.

b) PARADIGMA FORMAL TRANSAZIONALA: Mezuak prozesatzeko (berbazkoak ala ez) 3 maila erabiltzen ditu pertsonak:1. arrazoia2. afektuak3. arauakIgorlearen eta hartzailearen artek mezu trukaketa osagarria gerta daiteke; baina gurutzaturik izan daiteke ere. Trikimailu ezberdinak (rolak) erabili edo antzez ditzake solaskide batek bestearen manipulazioa lortzeko, hots, gaixoarena, biktima izanik, agintaria izaki edo menpeko rola hartuz. Askotan estereotipatuak dira paperok.Komunikazioaren jokoan, formaz arduratzen da nagusiki eredu transazionala, mezuaren edukiaz baino, ezkutuko elkartrukeak onartuz.

c) PARADIGMA SISTEMIKOAPertsonak, ingurune batean integratuta, harreman ezberdinek eraginda jokatzen du; eta elkarreraginaren kategoria orokorrak aztertzen ditu: konfirmazioak, deskonfirmazioak, bazterketak. Palo Altoko eskola deritzonak aztertu eta sortu zuen eredu hau, Batesonen inguruan lan talde bat sortu zen, Shannonen eredu linealarekin ez zeudelako ados. Ikerketa sare bat osotu zuten San Francisco ondoko Palo Alto irian Mental Research Institute (MRI) delakoan. Bi aldaketa mota ezberdintzen dute pertsonengan: • homeostasia: sistemaren oreka ahalbideratzen

du estatu berdinean mantenduz, sistema barruan elementuak adaptatuz

• Eboluzioa: sistema bera aldatuz, pertsonak eta taldeak errepresentazio berri bat egiten dutelako. Beste era batera jokatzea, finean

d) PARADIGMA FENOMENOLOGIKOASubjektuak adierazitako esanahiak azaltzea da komunikazioaren helburua teoria honen arabera.Komunikazioaren bidez, mundua hauteman eta eraiki ere egiten du gizakiak.Pertsona arrunten kasuan eguneroko bizitzan komunikazioa elkartrukeren bidez egiten den eraikuntza kolektibo baten emaitza da. Gaixoen kasuan, enpatiaren bidez bizipenak ulertzen eta deskribatzen saiatuko da. Giro egoki batean, bere bizitzako esperientziak berriro bizi, eta terapeutarekin komunikatuz, berrinterpretatu egin behar ditu.

KOMUNIKAZIOAREN METAFORAKShannon eta beste teoriko batzuek komunikazioa linealki ulertzen zuten artean, hau da, telegrafo baten antzera, Palo Altoko jarraitzaileek gizakien komunikazioa orkestra bat bezala irudikatzen dute. Orkestra honetan, gizabanako bakoitzak parte hartzen du, komunikazioa bateratzea, eskuartzea, edo komunio bat izanik.Beste hitz batzuetan esateko, prozesu zirkular bat da komunikazioa, elkarreraginezko gertaera bat. Sistemako kide batek eskuartzen duenean, beste kide bati erantzuteko da, bigarren horren edo hirugarren baten jokaera eraginez.Eskola honen ustetan, ezin da gizartea ulertu komunikatu gabe: hitzez, keinuz, ala mimikaz, jarreraz edo jokaeraz, isiltasunez ala gaixotzen, baina komunikatu egiten gara gizakiok.

Batesonen esanetan laburtuz “Gizarte prozesu iraunkor bat da komunikazioa, jokaera modu anitz integratzen dituena: hitza, keinua, begirada, mimika, norbanakoen arteko espazioa eta abar. Ez dago beraz, hitzezko komunikazioaren eta hitzezkoa ez den komunikazioaren arteko aurkakotzarik: osotasun integratu bat da komunikazioa” (Bateson, Birdwhistell 1981)

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 10 -

Page 11: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

Esanahiak elkarreraginaren testuinguruan forma hartzen duelako, Shannonen planteamenduen kontra, edukiaren analisia baino, testuinguruaren analisia proposatzen dute, zenbaitetan egoerak eta harremanak grabatu egiten dira, aztertu ahal izateko. Sistema lerrokatuak baino konplexuagoa izanik, komunikazioa aztertzeko testuinguru anitzak eta sistema zirkularrak hartu behar dira kontuan.

WATZLAVICH: ERREFERENTZI MARKOAREN GARRANTZIAPaul Watzlawickentzat gertakari bat ulertezina da, inguratzen duen testuingurua behaketa eremuan ez bada sartzen. Bere ustez ezinezkoa da “ez komunikatzea”. Sistemak irekiak edo itxiak izan daitezke:

• Itxian ez dago informazio sarrerarik edo irteerarik; entropia jasaten dute (desordenurako joera)

• Irekian:materialaren, energiaren edo informazioaren elkartruke bat dago; negantropiaz funtzionatzen dute, mezu kodifikatuen bidez duen informazioari esker, egituren funtzionamendu-ordena ziurtatzeko eta ingurunean bizirauteko elementuak dauzka.

Watzlawichen ustez psikoanalisian oso arreta gutxi jarri zitzaion gizabanakoen eta

ingurunearen arteko elkarreraginari.Adibide adierazgarri bat ematen du freudiarren jarraitzaileak eta komunikazioaren teoriaren ikerleak gauza bera nola ulertzen duten ezberdintzeko:

• Bidaiari baten oina harri batekin oztopatzen da, oinetik harrira energia transferituz. Bere desplazamendua bi eragilek markatzen dute: emandako energia batetik eta harriaren forma, pisua eta gainazala nolakoa den.

• Harri bat izan ezik, txakur bat joko balu, animaliak salto egin, zaunka eta seguruenik koxka egingo lioke. Ostikadaren eta erreakzioaren arteko erlazioa oso bestelakoa izango litzateke kasu honetan.

Ezberdintasunaren gakoa ez dago horrenbeste emandako ostikadan, txakurrak bere metabolismo propioan hartzen baitu erreakzioaren energia. Transferitzen dena ez da energia, informazioa baizik. “Txakurrari zerbait komunikatzen dion jokaera da ostikada, eta zakurrak jokaerazko beste komunikazio batez erantzuten dio komunikazio horri. Hauxe da oinarrian psikodinamika freudiarraren eta komunikazioaren teoriaren arteko diferentzia”.

Erreferentzi markoak kontutan izateko ere oso adibide xelebreak jartzen ditu:

• Kanadako azerien iraupena, untxi basatiekin erlazionatuz• Konrad Lorentzen inprinting esperimentua ikusten zuten

parkeko turistek pentsatzen zutena, ulertezina bait zitzaien ikerlariaren jokaera eremu osoa behatu gabe.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 11 -

Page 12: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

GREGORY BATSON: KOMUNIKAZIOAREN TEORI SISTEMIKOAWienerrekin harreman estuak izanda eta Palo Altoko eskolaren hasieran egonik, errealitea ulertzeko eta eragiteko ezinbesteko tresna bezala ikusten du komunikazioaFeed-back edo atzeraelikaduraren kontzeptua ezinbestekotzat hartuz, hainbat idazki eta teorizazio burutu zituen, besteak beste, “esteka bikoitzaren teoria” bai patologietarako bai gizartearen elkarreraginetarako: informazioaren fluxuak aztertuz, komunikazioaren partaideen espazioan parte har daitekeela aitortzen du. Urteen heldutasunaren KOMUNIKAZIOAREN TEORI SISTEMIKOA

eraiki zuen

Bere ustez "la comunicación incluye todos los procesos a través de los cuales la gente se influye mutuamente, y hace posible la relación entre los seres humanos, los medios son instrumentos determinantes en la estructuración social."

Beretzat ezinbesteko eragilea ingurunea da: “Toda comunicación, exige un contexto, porque sin contexto no hay significado, no hay valor diferencial que genere información (la información es una diferencia que hace la diferencia)”.

Batesonek diziplinarteko ikuspegia eman zion komunikazioari, paradigma sistemiko batetik behatuz: ‘metakomunikazioa’ edo ‘metamezua’ aztertuko ditu beste egitura batzuekin lokarriak lortuz. Azken finean garatuz doan prozesu zirkular bat bezala ikusten du, atzeraelikadura, hau da informazioa sistemara itzultzea, ezinbestekoa izanik.

JÜRGEN HABERMAS EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN TEORIAHabermas, erdibidean dagoen filosofo, soziologo, komunikologo,

psikologo eta politiko bat da. Marxismo hegelirraren eta weberiarraren ondorioak estali gabe, razionalitate kritikoaren ideia eraikitzaileen defendatzailea da. Demokrazian, etikan eta eskubideetan oinarrituriko gizarte bat proposatzen du, giza-ondasunen komunitate bat lortzeko, non komunikazioa giltza

izango litzatekeen.Postmodernismoa ideologia atzerakoien planoan kokatzen du, baina bere ametsezko gizarte oraindik etortzeko dagoela aitortuz, “sin que aún, en la realidad social, se sinteticen los valores de la emancipación y del consenso o se alcance una comunidad de comunicación libre –‘comunidad ideal de comunicación’-, un espacio ético o un ‘mundo de la vida’ descrito por valores compartidos”

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 12 -

Page 13: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

WESLEY & MACLEAN: AMAIERARIK GABEKO ERAGIN SAREAKKomunikazioaren munduan eraginak uste baino ugariagoa direla aitortzen dute bi ikerlari hauek, gehienetan argiak eta norabidebakarrekoak ez direlarik.Munduaren eraginaren mepekoak dira bai igorlea, bai hartzailea, kanpoko eragina jasanez. Era berean mezuak berak ere testuinguru sozialaren eragina sofritzen du.

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 13 -

Page 14: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

KOMUNIKAZIOA IKERTUZHain lotura estua dago komunikazioa eta gizakiaren artean, lehena ikertzea pertsonen arteko harremanak eta elkareragina aztertzea sjposatzen duela. Eta alderantziz ere.Tradizionalki komunikazioa norbanakoen ikuskera bakarti-isolatu-monadikoa bazen, gaur egungo ikuspegiak teoria eta iker eremu tradizionala berrikustea eskatzen duela. Gonzalo Misituk 1993an honela adierazten du ohizko ikerketak baloratzean : “Estas orientaciones (las tradicionales) responde a una concepción monádica del individuo, y en consecuencia, tiende a la cosificacion d algo que cada vez se manifiesta mas como pautas de relación e interacción”

Ildo beretik doa Birdwhistell, komunikazioan partaideak daduela esaterakoan; Batesonek holea dio 1981ean: “Pour Birdwhistell, parler de la “participation” a la communication” au lieu de “communiquer avec” n’est pas que un simple affectation intelectuelle”Honek suposatzen du interesgunea egonkorretik dinamikora pasatzen dela, elkarreragina etengabeko elkartruke prozesu bat delak: hartzailearen erreakzioak igorlearengan eragiten duelako.Eta sistema konplexuen eredua irudikatzeko elize espiral bat aukeratzen du Musituk: “Komunikazioaren prozesua egoki azaltzeko ahalbideratzen duen irudi geometrikoa espirala da; aurrerantza mugitzen den aldi berean giza komunikazioa bere baitara itzultzen da, baina maila ezberdinetan”.

Bide horretatik joanda, Komunikazio elkarreaginean dauden bi pertsona edo gehiagoren artean esanahiak sortzeko prozesua da komunikazioa Musiturentzat. Eta azterketa egin ahal izateko, ezagutza soziala ikertu behar dela dio: “Kraut y Higgins afirman en 1984 que si sesesamos comprender la comunicación debemos estudiar el conocimiento social, y que si deseamos entender los aspectos más importantes del conocimiento social debemos estudiar la comunicación”

Eta zer ikertu behar den zehazteko Paul Watzlawickek 1992 ezinbesteko unitate zatikaezina definitzen saiatzen da: “no nos parece solamente permitido sino imprescindible el concebir la tríada emisor-signo-receptor como la unidad más pequeña de cualquier análisis pragmático y el tratarla como invidisible. (...) Es inútil analizar la relación entre emisor y signo sin tener también en cuenta al receptor y su reacción, o la relación entre el receptor y signo dejando de lado al emisor. (...) De esta forma se ha dado un paso decisivo: Nuestra perspectiva se desplaza del individuo hacia la relación entre individuos como fenómeno sui generis, y en el momento en que esto sucede entramos en conflicto con viejas concepciones del hombre y su comportamiento”

Bide honetatik hasita, teoria eraikitzailea, eta sistema bizien zibernetikaren 3 mailak ezberdintzen hasiko dira:a. Behatutako sistemen Zibernetika Wiennerren esanak jarraituz, atzeraelikaduraren

informazioa prozesu zirkular batean ikertuzb. Behaketa-sistemen Zibernetika edo bigarren mailakoa ikertzeko, Maruyana, Maturana eta

von Foersterren lanak jarraituz. Behaketak hautemalearen ikuspegiaren araberakoak izanik, behaketak objektuan eragina dauka

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 14 -

Page 15: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

ESPAZIOAK: LEHEN, BIGARREN … ERREALITATE BAT? ERREALITATEAK HOBE!Komunikazioan erreala, irudia, ordezkapena, eta ordezkatutakoa non dagoen (zein espaziotan) argitzea behar-beharrezkoa da.Gizakiak ezagutza errealaren gainean eraikitzen du: erreala hautemangarria da eta diskurtsoaren erreferentea da.Baina arestian aipatu bezala, behatzaileak eta bere erreferentzi sistemak, errealitatearen hautematea eragiten du. Beraz frogatu egin beharko da ordezkapen horretan egia mantentzen ote den: lekukotasuna, testigantza izango dira zeinuak eta objektua bat ote datozen.

LEHEN ESPAZIOA (1E)Egitateak gertatzen diren espazioa da, eta bakoitzaren irudikapenaren erreferentea.Informatzea kontatzea da: Berba, soinu eta irudien bidez egitateari buruzko kontakizuna eraikitzea.Errealitatea eraikia da, osagai objetiboak eta subjetiboak sartuz.

BIGARREN ESPAZIOA (2E)Hedabideek argitara ematen duten diskurtsoa errealitatez osotzen da, egitatez baino.Komunikabideetako profesionalek errealitatea kontatzerakoan, mezuak eraikitzen dituzte,errealitate objetibo eta subjetiboan oinarrituta.Beraz egitatea baino eraikitako errealitatea islatzen dute medioek: lehen espazioko egitatea baino bigarren “eskuko” errealitate eraikiaz elikatzen da ikuslea, kazetari eta enpresa argitaratzailearen galbaetik pasatu ondoren, noski.

Galdera interesgarri bat izango litzateke ondorengo hau: zenbatgarren eskukoak dira eskuratzen ditugun informazioak?

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 15 -

Lehen espazioaEgitateaGertaera

Bigarren Espazioa (2E)

Lekukoaren interpretazioa:SubjektiboaObjektiboa

Hedabidearen InterpretazioaSubjektiboaObjektiboa

N. espazioaHartzailearen interpretazioa:SubjektiboaObjektiboa

Page 16: Komunikazioaren historia

KOMUNIKAZIOAren Historiaedo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa

ERREFERENTZIAKEDUCACIÓN, COMUNICACIÓN Y NUEVAS TECNOLOGÍAS MULTIMEDIAhttp://www.doe.uva.es/alfonso/web/webalftes/c3comuni.htmEvolución histórica de las teorías y conceptos sobre “sistema” Prof. Dr. José Rodriguez de Rivera CEPADE – Univ. Politécnica de Madrid / IDOE – Univ. de Alcalá de Henareshttp://sunwc.cepade.es/~jrivera/bases_teor/sys_teor/basic_concepts/evol_histor_system_theor.htmEL PROCESO DE LAS IDEAS SISTEMICO-CIBERNETICAS Lic. Sara B. Jutoran Es la teoría la que decide sobre lo que podemos observar" Albert Einsteinhttp://www.geocities.com/HotSprings/Spa/2556/proceso.htmRoman Jakobson:http://www.dglnet.com.br/users/amkhi/romanjakobson.htmlWilbur Lang Schramm:http://www.infoamerica.org/teoria/schramm1.htmGeorge Gebnerhttp://www.infoamerica.org/teoria/gerbner1.htmAlex Mucchielliren ikuspegia MEFADIShttp://alor.univ-montp3.fr/mefadis/Gregoy Bateson predicador de una epistemología evolutiva y transdisciplinar.http://www.infoamerica.org/teoria/bateson1.htmBatsonen 100. urte mugahttp://www.batesonconference.org/Pentsamenduaren ekologiahttp://www.oikos.org/baten.htmPentsamenduaren teoria pedagogiara aplikatua Lawrence S. Bale, Ph.D.http://www.narberthpa.com/Bale/lsbale_dop/learn.htmTeoria sistemicahttp://expage.com/page/tsistcomQue es la TCSwww.razonypalabra.org.mx/libros/libros/TCSCres.pdfJurgen Habermashttp://www.politicasnet.org/autores/habermas.htmhttp://usuarios.lycos.es/Cantemar/Habermas.htmlConocimiento e intereshttp://usuarios.lycos.es/Cantemar/Conocimiento.html

Vision Holistica & Coachinghttp://www.visionholistica.com/new_page_27.htm

Josi Sierra: KOMUNIKAZIOAren historia edo humanizatu zen paradigma linealaren eboluzioa - 16 -