KONPETENTZIA DIGITALA

7
1 2. GAIA: KONPETENTZIA DIGITALAK (Testuen laburpenak) http://moodle3.ehu.es/file.php/3529/2_Konpetentzia/2_azala.pdf

description

Bigarren gaiko testuen laburpena

Transcript of KONPETENTZIA DIGITALA

Page 1: KONPETENTZIA DIGITALA

1

2. GAIA:

KONPETENTZIA

DIGITALAK

(Testuen laburpenak)

http://moodle3.ehu.es/file.php/3529/2_Konpetentzia/2_azala.pdf

Page 2: KONPETENTZIA DIGITALA

2

1. TESTUA: GARAI DIGITALAREN

KONPETENTZIA

Area, M. (2009). La competencia digital e informacional en la escuela

Garaiak aldatzen ari dira, teknologia berriak eskoletan sartzen ari dira eta

liburuak bigarren plano batean geldituko direla dirudi. Umeek teknologia berrietara

egokituak daude, izan ere, egunean hauekin erlazionatzen dira. IKT- hauek sartzean,

indibiduo bakoitzari formakuntza bat eman beharko zaio ikasten ikasteko, informazioa

bilatzeko … Beraz, eskolaren helburua izango da, ikasle bakoitza hezten gai izatea

eskuen artean duen edozein teknologia motarekin. Aipatu beharra dago ere, interneten

informazio ugaria dagoela, beraz, irakaslearen laguntzarekin, ikasle bakoitza gai izan

beharko du informazio zehatza aurkitzen. Beraz, informazio pila hori erabiltzen

irakastea izango da irakaslearen lana. Irakaslearen paperari dagokionez, gai izan

beharko da teknologiarekin lan egiteko eta onartu beharko du ikaslegoak teknologia

gehiago dominatzen duela. Ariketak bidali, gainbegiratu eta azkenik ebaluatu beharko

ditu.

Beraz, bukatzeko eta konklusio bezala, liburuak bigarren plano batean geldituko direla

eta paper inpresoa izan ordez, soportu digitala edukiko dutela pentsatzen dugu. Gauza

ez da material batzuk beste material batzuengandik ordezkatzea, baizik eta ikasleari

XXI. mendeari egokitzea.

http://tecnoeduminguez2.blogspot.com/2011/01/nativos-digitales.html

Page 3: KONPETENTZIA DIGITALA

3

2. TESTUA: EUROPAKO ORDENAGAILUEN

ERABILERAREN AKREDITAZIOA

EDCL. (2010). Acreditación europea de manejo de ordenador.

http://laukoteaa.blogspot.com/2011/10/europako-ordenagailuen-erabileraren.html

3. TESTUA: EPICT

EPICT. (2006). The EPICT Sillabus, condensed edition. European Pedagogical ICT

License.

IKT- en erabilera erregulatzen duen Europar

komunitatearen legedia da. Bost nahitaezko gai

eta hamar aukeragarri osatzen dute.

Nahitaezko gaiak

1. IKT.ak irakaskuntza eta ikaskuntzan

Gabeziak konpentsatzeko, horiek hobetu eta horietan umeak laguntzeko tresnak dira

IKTak. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan erabili daitezke eta ikaskuntza objektua

da. Bestalde, prozesu hau konpetentzia batzuk eskatzen ditu: teknologia erabiltzen

jakitea, edozein egoeratan tresna egokia erabiltzen jakitea eta teknologia berrien

erabilera dakartzan ondorioak ulertzea hain zuzen ere.

2. Ordenagailua

Erabilera pedagogikoa emateko ezagutza basikoak:

. Teknologia berrien mantenua.

. Sofware-en instalazioaren ezagutza.

. Ordenagailuen seguritatearen ezagutza orokorrak.

Page 4: KONPETENTZIA DIGITALA

4

. Eskolako lan-sarean sartzen jakitea.

. Bilaketak eta komunikazioa interneten bidez kontrolatzea.

3. Internet

Internet ez da soilik informazioa aurkitzeko iturria, hau da, publikazio plataforma eta

komunikazio bide bat da ere. Hori dela eta, web-orrialdeen ebaluazioa, hezkuntzarako

baliogarriak diren testuinguruak eta interneten bidez hezkuntza prozesuetan parte

hartzea garrantzi handia du.

4. Hitzen eta idazketa prozesua

IKT-ak oso baliogarriak dira idazketa prozesuan. Hauen bidez, idazketak gidatu

daitezke, testuak ebaluatu eta soinuak eta irudiak testuarekin tartekatzen ikasi daiteke.

5. IKT-ak eta eskolen berrikuntza

IKT-ak eskola eskakizun berriei erantzuteko bidea dira. Adb: eskolatik kanpoko

eskaerak asetzea, ekimen digitaletan parte hartze prestatzea...

Aukeragarriak

1. Diseinua

2. Irudi digitalak

3. Aurkezpenak

4. Web orrialdeen produkzioa

5. Kalkulu orriak

6. Barneko datu- baseak

7. Ikaskuntzarako baliabide digitalen erabilera

8. IKT-ak eta lan metodoak

Page 5: KONPETENTZIA DIGITALA

5

9. IKT-ak konpentsaziorako eta ikaskuntza prozesuan zehar laguntzerako lanabesa.

10. Bideojokoak ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuan.

4. TESTUA: IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO

GAITASUN MAPA

Eskola 2.0. (2010). Mapa competencial para docentes y alumnos.

Documentación sobre el programa 2.0

Eskolak, “informazioaren eta komunikazioaren teknologiak” txertatzeko eremu

egokia da. Bertan, haur eta gazteak ezaguera sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko,

pentsatzeko eta modelatzeko baliagarria izango da. Hau da, azkenean munduko

hiritarrak, arduratsuak, autonomoak eta sortzaileak izaten lagunduko zaie. Elkar

irakaskuntza-ikaskuntza bide hau errazteko, GAITASUN-MAPA bat diseinatu da.

“GAITASUNA” TERMINOAREN

DEFINIZIOA: askotariko egoerei irtenbidea

ematea ahalbidetzen duten hartutako

ezagupenak, egokipenak eta nortasun-

ezaugarriak modu integratuan gauzatzeko

ahalmena da. Horretarako, ulertu, hausnartu

eta bereizteko ahalmena izan behar da.

GAITASUN MAPA MOTAK:

1. Irakasleentzako gaitasun mapa:

1.1 Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: Irakasle lanari loturik irakasleak egin behar

duen kudeaketa.

1.2 Didaktika, pedagogia eta curriculuma: Irakasleak ikasgelan egiten duen lana.

Page 6: KONPETENTZIA DIGITALA

6

1.3 Herritartasun digitala: Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu gisa

prestatzeko irakasleak izan behar dituzten gaitasunak.

2. Ikasleentzako gaitasun mapa:

2.1 Trebetasun teknologikoa: Teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago,

askotariko egoera eta arazoetara egokituz.

2.2 Bizitza osorako ikaskuntza: Jarrera ireki eta ikertzailea izatea.

2.3 Herritartasun digitala: Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea eta jokabide arauak

errespetatzea.

Laburbilduz, bi gaitasun mapa hauek, eskola jokaleku horretan parte hartzen duten bi

aktore mota nagusi hauei (irakasleak eta ikasleak) lagungarri egingo zaie.

5. TESTUA: NATIBO DIGITALAK ETA

INMIGRANTE DIGITALAK

Prensky, M. (2001). Digital Natives, Digital Immigrants

Hasi aurretik, gaian sartu ahal izateko bi definizio zehaztu behar dira:

Natibo digitala : IKT-ak jaiotzetik ezagutu eta menperatzen duten pertsonak dira, gaur

egungo haurrak hain zuzen ere.

Immigrante digitala : IKT-ak helduago direnean

ezagutu dituzten pertsonak dira, hau da, hauek

maneiatu ahal izateko lan izugarria egin behar izan

duten pertsonak.

Gure hezkuntza prozesua diseinatzerako garaian, ez

Page 7: KONPETENTZIA DIGITALA

7

zen gaur egungo umeengan pentsatu eta horrek arazoak dakartza IKT-ak medio

direlako. Aldaketa asko egon dira hezkuntza sistema sortu zenetik. Hau da, azken

hamarkadetan, oso azkar garatu da teknologia eta horrek desorekak sortu ditu.

Gaur egungo umeak teknologiarekin jaio

diren lehenengo generazioa da, hau da,

teknologia orokorrean beraien bizitzaren parte

izan da. Beraz, informazioa prozesatzeko eta

jasotzeko era ezberdina dute umeek.

Behar berri hauetara egokitu ahal izateko,

zailtasunak medio direla, irakasleok gure ezagupenak berritu behar izango ditugu. Gaur

egun hezkuntzaren arazo nagusienetako bat, irakasle gehienak immigrante digitalak

izatea da. Ikasleek ez dute immigrantearen hizkuntza ulertzen, hizkuntza digitala

txikitatik maneiatu dutelako. IKT-en bidez, umeek informazioa azkarrago jasotzen

dute eta hauek erabiltzeko erraztasuna handia dute. Gainera, irakasle askok, immigrante

digitalak izanik ez dute informazio eta komunikazio berrietan sinesten eta hauek

eskaintzen dizkiguten posibilitateak bermatzen dituzte. Hori dela eta, IKT-en erabilera

arrakastatsua izan ahal izateko, irakasleak jarrera positibo bat izatea beharrezkoa da

natibo digitaltasunera bilakatuz. Erabilera arrakastatsu baten gakoa metodologi berriak

eta tradizionalak tartekatzean datza.