Kultur astea

15
Barrutia Herri Ikastetxeko Kultur astea

description

Barrutia Herri Ikastetxeko kultur astea.

Transcript of Kultur astea

Page 1: Kultur astea

Barrutia Herri IkastetxekoKultur astea

Page 2: Kultur astea

SARRERA:Jakin badakigu, jolasa haurraren garapen prozesuan oso baliabide garrantzitsua dela eta euskal jolasek, horrez gain, Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ere ematen dute.Beraz, kulturaren transmisio katean euskal olgetek leku garrantzitsua betetzen dutela begibistakoa da.

Page 3: Kultur astea

KULTUR ASTEA:

Hori horrela izanik, Arratzun kokatuta dagoen Barrutia Herri ikastetxeak otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitartean antolatu duen kultur astean, euskal jolasek euren tokia hartu dute. Goazen haien esperientzia ezagutzera!

Page 4: Kultur astea

ASTEBETEKO PLANGINTZA:

Page 5: Kultur astea

EUSKAL OLGETAK:

Ikusi dugun bezala, astearte arratsaldean ibili ziren jolasean eta jarraian, jolas horietako bakoitzak zertan datzan laburki azaltzeari ekingo diogu:

Page 6: Kultur astea

TXOKORRAK BATZEA:

Taldeka antolatzen den jolas honetan, txokorrak ilaratan jarriko dira eta lehenengo txokorraren alboan otzara bat egongo da.

Page 7: Kultur astea

Ahalik eta azkarren, talde bakoitzeko lehenengo partaideak, txokorrak banan banan hartu eta otzarara bota beharko ditu. Hurrengo partaideak berriro ere txokorrak bere lekuan jarriko ditu, ilara osatuz eta bi jokaera hauek behin eta berriro errepikatuko dira. Talde osoak parte hartutakoan bukatuko da jolasa.

Page 8: Kultur astea

TXINGA EROATEA:

Taldekide bakoitzak esku bakoitzean pisu bera duten txinga bi eramango ditu. Horiekin ibilibide bat egin beharko du eta ibilbide horretan buelta gehien ematen dituena izango da irabazle.

Page 9: Kultur astea

SOKA-TIRA:

Kopuru bereko talde bitan banaturik, soka bat hartu eta erdian zapi gorri bat jarriko diogu. Hirura arte zenbatu eta talde biek sokaren muturretatik tira egin beharko dute, zapi gorria euren zelaira eramaten saiatuz.

Page 10: Kultur astea

TXIRRINGOLA: Uztaia ere deitzen zaion

txirringola biraraztea da helburua olgeta honetan. Horretarako, espazio zabal, leun eta aldaparik gabekoak beharko ditugu. Ikusi Barrutiko ikasleek nola diharduten argazkietan!

Page 11: Kultur astea

IGELA:

Taldekide bakoitzak fitxa batzuk izanda, fitxa horiek igelaren ahoan sartzen saiatu beharko du jaurtiketak eginez.

Page 12: Kultur astea

BOLOAK:

Taldekide bakoitzetik distantzia jakin batera kokatutako bolo guztiak botatzea da helburua. Horretarako, pilota jaurti behar da saiakerak eginez.

Page 13: Kultur astea

METODOLOGIA: Barrutia Ikastetxea eskola txikia izanik, euskal

olgeta hauetan aritzeko, adin guztietako ikasleak (H.H eta L.Hkoak) batu eta talde nahasiak osatu zituzten. Era honetan, nagusienek, txikienei lagundu zieten eta irakasleentzako lagungarri izan zen.

Page 14: Kultur astea

ONDORIOAK:

- Kultur asterako planifikatutako ekintza guztien artean, euskal jolasak izan zen haurrak gustoren ibili zirena.

- Adin desberdinetako ikasle taldeak osatzea oso aberasgarria izan zen elkarren artean lagun zitezen.

- Ume guztien parte hartze eta jarrera aktiboak giro bikaina sortzea eragin zuen.

Page 15: Kultur astea

BIBLIOGRAFIA:

Web orrialdeak:

www.barrutia.blogspot.com

www.google.com

Liburuak:

– Euskal jolasen bilduma (urtxintxa).

* Barrutia Herri ikastetxeko irakasleek utzitako materiala: argazkiak, planifikazioa, azalpenak...