Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes...

28
Kulturaren sarean ELGOIBAR - 1203. zenb. XXVIII urtea - 2021-05-21

Transcript of Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes...

Page 1: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

Kulturaren sarean

ELG

OIB

AR

- 120

3. z

enb.

XXV

III u

rtea

- 20

21-0

5-21

1203 azala:Maquetación 1 20/05/21 12:05 Página 1

Page 2: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

1203 azala:Maquetación 1 20/05/21 12:05 Página 2

Page 3: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

IRITZIA

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR

943 744 112 Publizitatea: 943 743 704

[email protected] [email protected]

www.barren.eus

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzen Iritzia,Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik.KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi,Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara ArgoitiaPUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA Zaloa ArnaizATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMI-NISTRARIA Amaia Arrizabalaga KOLABORATZAILEAK Eire Vila, ManuSanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola,Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñaki Goitia, JoseRamon Cabrera, Alex Segade, Ane Kortaberria, Sara Iriondo, AsierGuisasola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GOR-DAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Orain dela gutxi Espainiako Go-bernuak 2024tik aurrera auto-biak erabiltzeagatik

kobratzeko asmoa adierazi zuen. Neu-rriak, nola ez, sekulako eztabaida sortudu. Oposizioko alderdi politikoek ezdute ontzat eman proposamena eta gi-darien gehiengoak ere ez, noski.

Badirudi, Gobernuaren intentzioa au-tobiaren kilometro bakoitzeko xentimobat kobratzea dela. Hasiera batean, ezdu ematen diru asko denik, baina istoriohau nahiko ezaguna da. Lehenengo ur-tean xentimo bat izango da, hurrengoan

hiru, hurrengoan bost...AP-8arekin egiten den be-zalaxe, urtero garestia-

goa. Unibertsitarera autozjoaten hasi nintzenean, orain

dela hiru urte, Elgoibartik Bilborai-noko tartea lau euro eta zerbait kosta-

tzen zen. Aurten, tarte bera egiteagatiksei euro eta erdi kobratzen dute.

Arazoa ez da autobiak ordainpe-koak izatea, autobiak kobratzen hasteabaizik. Hortik aurrera prezioak goraegingo dute. Jaitsi ez dira jaitsiko, horiargi dago, eta xentimo hori mugitugabe ez da geratuko. Ordainketa berri

hau kontserbazio eta mantentze-laneta-rako dela diote, baina ez dakit zer si-netsi. Autopista asko ez daude osoondo kontserbatuta eta zainduta, etaordaintzen dira. Egia da autobiak, do-akoak izanik, egoera nahiko txarreandaudela. Hala ere, neurri honen fun-tsezko helburua dirua biltzea besterikez da. Ia Europa osoan jada ordain-tzen dira autobiak eta Espainia ez dagutxiago izango.

Zorionez, neurriak izan duen onar-pen eskasak atzera bota dezake Gober-nuaren asmoa eta lege bidez ezarribehar denez, Kongresuan bozkatu be-harko dute. Momentuz, alderdiek ezdute legea begi onez ikusi eta aukeragutxi daude aurrera egin dezan. Ikusi be-harko da zer gertatuko den hurrengo hi-labeteetan. Autobiak pribatizatzeamugimendu askea mugatzea da nola-bait, eta ezin dugu onartu.

ALEX SEGADE Ikaslea

“Autobiak pribatizatzeamugimendu askea

mugatzea da nolabait,eta ezin dugu onartu”

Autobien kontua

3

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 3

Page 4: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

MOTZEAN M4

Apirilaren 26an eten zituen Osakidetzak “premiazkoak ez ziren ebakuntzak”, baina astelehenean jakinarazi zuen egunhorretan bertan ekingo ziotela berriro programatutako ebakuntzak egiteari. COVID-19ak asistentzia-eremuan izandakointzidentzia handiagatik eten zituzten ebakuntzak eta hiru astez etenda egon dira. Hiru aste horietan “premiazkoak”

ziren ebakuntzak, onkologikoak eta atzeraezinak zirenak bakarrik egiten jardun dira, baina kutsatze kopuruak behera eginduela-eta ospitaleetako ohiko jardunera itzultzea erabaki dute, “pixkanaka”. Une honetan, Osakidetza ZIUetako kontingentziaplanaren hirugarren egoeran dago, eta egoerak hobera egin duen arren, oraindik ere “kezkagarria” dela ohartarazi dute ar-duradunek. Astelehenean zabaldu zituzten datuen arabera, Osakidetzako ospitale-sareak kritikoen 368 ohe ditu zabalik, etahaietatik %39,6 COVID-aren ondoriozko konplikazioengatik ospitaleratutako pazienteek okupatzen dituzte: 146 ohe. Apirilaren26an ebakuntzak eten zituztenean 192 ohe zeuden okupatuta, kopuru osoaren %53.

Programatutako ebakuntzak egiteari ekin diote berriro Osakidetzan,baina egoera oraindik “kezkagarria” dela ohartarazi dute

Salbuespeneko espetxe politika amaitzeko bizikleta martxa antolatu du Sarek maiatzaren 30erako

Salbuespeneko espetxe politika bertan behera lagatzeko eta larriki gaixo dauden presoak askatzeko eskatuko du Sarekmaiatzaren 30erako antolatu duten bizikleta martxa batekin. “Espetxe politikan pausoak ematen ari badira ere, oraindik,gure herrikidea den Sebas Etxanizek eta Joseba Arregi oñatiarrak salbuespen legediaren neurri zorrotzen menpean jarrai-tzen dute”, esan dute. Aurten Etxanizek 78 urte beteko ditu, eta Arregik, 75 urte. Etxaniz, etxean dago eskuko telematiko-arekin eta Arregi Martuteneko espetxean. Oñati eta Elgoibar lotuko ditu bizikleta martxak. 10:00etan irtengo da tropelaOñatiko plazatik eta Elgoibarren bukatuko da martxa, Maalako parkean. Segidan, Kalegoen plazarainoko bidea egingodute oinez, beraien eskaerak aldarrikatuz. Kalegoen plazan emango diote amaiera ekimenari. Informazio gehiagorakoedo izena emateko, ondorengo telefonora deitu behar da: 692 706 011.

Hilaren 28an, bestalde, Josu Lariz etxera! Salbuespenezko espetxe politikarik ez! lemapean elkarretaratzea egingodute 20:00etan, Kalegoen plazan.

Errosario kaleko etxe batek su hartu zuen astelehenean

Suak ikara sortu zuen astelehenean Errosario kalean. Goizeko10:00ak aldera hartu zuen su Errosario kaleko 6. zenbakian da-goen etxebizitzak, hain zuzen ere, 2018an su hartu zuen etxearenalboko eraikinak. Zorionez, etxebitzitza hutsik zegoen. ElgoibarkoUdalak eraisketa lanak burutzeko lizentzia emana zien jabeei,behin horiek gauzatuta, 4 eta 6 zenbakietako etxebizitzen berre-raikitze lanak egiteko. Elgoibarko Udaletik jakinarazi zutenez, etxe-bizitzaren euskarrietan burutzen ari ziren soldadura lanen ondoriozpiztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurrieketa teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. Su-itzalgailuakerabilita ez zioten suari indar gehiegirik hartzen laga, eta suhiltzai-leek egoera kontrolpean hartu zuten berehala. 10:45 alderakoitzalita zuten sua. Inguruko etxebizitzetako bizilagunak irtenarazizituzten badaezpada, eta Errosario kalea itxi egin zuten suhiltzai-leek lan egin zezaten. Udaletik zehaztu zuten kalte materialak ba-karrik eragin dituela suak, eta horiek su hartu duen eraikineramugatu zirela.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 4

Page 5: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

MOTZEANM5

EITBk iragarri du “euskal Netflix bat” sortuko duela

EITBk plataforma digital handi bat izango duela iragarri du Andoni Aldekoa EITBko zuzendariak, eta esan du 2022anjarriko dutela martxan. Azaldu du ez dela euskara hutsean izango, eta ez dela soilik EITBrena izango. Euskal plataforma batizango dela adierazi du, eta Euskal Herrian sortzen diren ikus-entzunezko lan guztiak, filmak, dokumentalak eta bestelakoakikusi ahalko direla bertan. Plataforma hori “apustu estrategiko eta berritzailea” izango dela esan du Aldekoak: “Euskal Netflixbat garatu nahi dugu, euskal gizarteari eskaini eta biltzeko; halaber, nazioarteko leiho bat izatea nahi dugu, eta ez soilikEITBren ikus-entzunezko ekoizpena kontsumitzeko aukera eskaintzea, baizik eta baita Euskadin sortzen diren euskal filmak, te-lesailak, dokumentalak, ikuskizunak eta kontzertuak ere”, zehaztu du. Era berean, EITBko zuzendari nagusiak azaldu du gauregun gazteak Youtube, Instagram, TikTok eta antzerako plataformetan daudela, eta euskarak presentzia txikia duela horietan.Horregatik, EITBk ahalegina egingo du horietan egoteko, “euskaraz bereziki”. Aldekoak zera aitortu du: “Ikus-entzunezko kon-tsumoa asko aldatu da, eta guk hanka aldatu behar dugu”. Gogorarazi du euskal gazteek egunean zazpi orduz kontsumitzendituztela edukiak ordenagailuan.

Makina-erremintaren sektorean %15rainoko hazkundea espero duteAFMko arduradunek, eta 2019ko mailetara hurbiltzea

Makina-erremintaren faktura-zioa %19,65 jaitsi zen2020an, pandemiak era-

ginda bereziki. 2020ko itxierari bu-ruzko behin betiko datuak eman dituAFMk, eta horien arabera, 1.324,12milioi euroko fakturazioa izan du sekto-reak 2020an. Aurreko ekitaldian1.647,86 milioi euro izan ziren. Espor-tazioek %22,25 egin zuten behera iaz,1.006,01 milioira arte; 2019an,1.293,93 milioi izan ziren. Barne sal-mentak, berriz, % 13,41 jaitsi dira etaeskaerek % 23,5 egin dute behera, au-rreko ekitaldiarekin alderatuta. AFMkoarduradunek zehaztu dute sektoreakmundu mailan izandako galeren(%19,18) parekoak izan direla hemen-goak.

2021erako baikor eta indartsuUrritik aurrera, baina, eskaera be-

rriak sartzen hasi zirela adierazi duAFMko zuzendari Xabier Ortuetak, etasusperraldi hori mantentzen bada, aur-ten sektorea %12 eta 15 artean hazteaespero dute, 2019ko mailetara hurbil-duz. Sektoreak zutik mantentzea lortuduela adierazi dute AFMko arduradu-nek eta orain “baikor eta indartsu”daude aurtengo urteak ekarriko duenari

aurre egiteko, baina, aldi berean,“errespetu handia” diote etor daitekee-nari. Bigarren hiruhilekoan lehenareneskaera mailari eusten bazaio, sekto-rea sendo haziko dela 2021ean ustedute klusterreko arduradunek. Hori bai,susperraldiak eragin desberdinaizango du sektorean, espezializazioa-ren araberakoa. Hala, autogintzarakojarduten duten makina-erremintako en-presak sendo ari direla lanean azaldudu Ortuetak eta, sektorea bultzatzen aridira trengintza eta energia berriztaga-

rriak ere. Aldiz, aeronautika sektore-rako lanean dihardutenentzako aurre-kuspena da bi-hiru urte beharko direlanormal hasteko lanean. Makina-erre-mintaren sektoreko enpresen nazioarte-kotze maila ere gero eta handiagoada. Gaur egun, salmenta guztien %76dira esportazioak. Nazioartekotzeare-kin lotuta, Txina da orain euskal enpre-sen lehen herrialdea esportazioetan,Alemania eta AEBen aurretik. Izan ere,lehenago suspertu dira Txinako eta AE-Betako ekonomiak.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 5

Page 6: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

MOTZEAN M6

Iazko otsaila eta uztaila bitartean, Arriaga industriguneaberrantolatzeko lehen faseko lanak burutu zituzten, etaorain bigarren faseari ekin diote. Bigarren fase honetako

lanak industria guneko behealdeko sarbidearen inguruanegingo dituzte, eta lehen bidegurutzeraino helduko dira,hain zuzen, Térmicos Sarasketa enpresa pareraino etalehen fasearen amaieraraino.

Eremuko irisgarritasun edota argiteria arazoei irtenbideaeman nahi diete eta egingo diren lanen artean galtzadarenzorua zein espaloiak konpondu, zintarriak berreraiki, euriuren saneamendu sarea zein edateko uren hornidura sareakonpondu eta zazpi argiztapen puntu berri jarriko dituzte.

Lanen aurrekontua 201.453,57 eurokoa da (BEZikgabe) eta lanen exekuzio epea hiru hilabetekoa izango da;horrenbestez, abuztua amaierarako amaituta izatea esperodu Udalak.

Arriaga Industrigunea berrurbanizatzeko bigarren fasea hasi dute

Hilabete honetan pentsio duinen alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du Gaurgeroa Duintasunak

Maiatzaren 29an pentsio duinen al-deko mobilizazioak egingo dituzteEAEko hiriburuetan eta Eibarren, eta El-goibarko Gaurgeroa Duintasuna taldeakEibarko manifestaziora joateko deiaegin die herritarrei. 12:00etan izangoda. Horrez gain, Gipuzkoako pentsio-dun talde batek bizikleta martxa bat an-tolatu du, pentsio duinen alde.Errenteriatik abiatuko da hilaren 24an,eta sei etapa egin ondoren, 29an, iri-tsiko da Donostiara. Maiatzaren 27aniritsiko da martxa hori Elgoibarrera, etaMaalan egingo diote harrera, 12:00akaldera. Txirrindulariek ondorengo ibilbi-dea egingo dute herri barruan: Maala,Txarridunako biribilgunea, UparitzagaKalea, Pedro Mugurutza, Meliton, Ga-briel Krutzelaegi, Ikastola, Maala. Au-rreskua dantzatuko diete Maalakoparkean, eta segidan, manifestazioaegingo dute Kalegoen plazaraino. GizaEskubideen parkean ekitaldia egingodute, eta han bertan bazkalduko dute.16:00etan jarraituko du bizikleta mar-txak bere ibilbidea.

Gaurgeroa Duintasunak hiru urteandihardu pentsio duinen aldeko protes-tan eta “pozik” daude orain arte lotu-tako hobekuntzekin: lortu dute besteakbeste, pentsioak KPIren arabera egune-ratzea, alargunentzat prestazioak eta52 urtetik gorakoentzat prestazioak.Era berean, pentsio sistema publikoa

izatea egingarri dela babesten dute.Hala ere, Toledoko Itunaren ondorioz,pentsioen murrizketak etorriko direlaohartarazi dute. Bruselara eskatu duteerretiro aurreratua hartzeko baldintzakgogortzeko eta jubilatzeko adina atze-ratzeko. Ondorioz, borrokan jarrai-tzeko unea dela esan dute.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 6

Page 7: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

MOTZEANM7

Ekainaren 5ean zabalduko dituzteMintxetako aire libreko igerilekuak,eta irailaren 12ra arte egongo dira

zabalik. Irekiera data apur bat aurrera-tzea erabaki du Udalak, Patronatukoabonatuei eta herritarrei pandemia garaihonetan aire libreko aukera gehiago es-kaintzeko. Eibarko Udal Kirol Patronatua-rekin adostuta hartu dute erabakia, etabi herrietan egun berean hasiko duteuda denboraldia.

Aurtengo berrikuntzakIaz ur parkea itxita egon zen korona-

birusagatik, baina aurten zabalikegongo dela aurreratu dute arduradu-nek. Erabiltzaileek aforoak eta segurta-sun distantziak kontuan izan beharkodituzte. Horrez gain, ordutegian ere be-rrikuntzak izango dira aurten: Orain arteitxiera ordutegia abuztuan eta irailean20:00etara aurreratzen zen, baina aur-ten, abuztuan ere 20:30ak arte egongodira zabalik igerilekuak. Ekainean, uztai-lean eta abuztuan, beraz, 20:30eanitxiko dituzte. Irailean, berriz,20:00etan. Astelehenetik ostiralera

11:00etatik 20:30etara egongo dirazabalik eta larunbat, igande eta jai egu-netan 10:00etatik 20:30era.

Covid-19ak baldintzatuko du aur-tengo denboraldia ere, eta hainbat mu-rrizketa egongo dira: berdegunea, pasaden urtean bezala, partzelatuta egongoda, 6ko taldeak edo familiek segurtasundistantzia mantendu dezaten. Musukoaez da derrigorrezkoa partzeletan etaigerilekuetan, baina bai joan-etorrietan.Pasa den urtean berdegunean gehienez1.000 pertsona sar zitezkeen (%30)baina aurten, 1.500 (%50) sartu ahalizango dira, eta bi igerilekuetako afo-roak ere %50ekoak izango dira. Iaz el-goibartarrek edo Patronatuko abonatuekbakarrik erabili zezaketen igerilekua,baina aurten, eguneko sarrera ordain-tzen duen edonork, edozein herritakoak,erabili ahal izango du. Igerilekuetarasartzeko aurretiko zitarik ez da beharkoeta bainua hartzeko denbora ere ez damugatuko. Hau da, erabiltzaileek nahiduten orduan, nahi duten maiztasunare-kin eta nahi duten denboraz erabili ahalizango dute igerilekua.

Kirol Patronatuko abonatuek sarreralibrea izango dute, eta gainerakoekudako bonoak ateratzeko aukera izangodute. Bono eskaintza zabala egin duKirol Patronatuak. Informaziorako 943744 415 telefonora deitu daiteke.

Bazkide kanpainaKirol Patronatuak, bestalde, bazkide

kanpaina jarri du martxan. Aurten, 6 hi-labeteko abonamenduarekin, 7 hilabeteizango dituzte herritarrek herriko instala-zio guztiak erabiltzeko, hau da, ekaina-ren 1etik abenduaren 31ra arte.Abonamenduan ondorengoak sartzendira: Olaizagako igerilekuak, sauna le-horra, squasha, frontoi txikia, aldagelak,muskulazio gela, rokodromoa eta Min-txetako igerilekuak, muskulazio gela etaaldagelak. Horrez gain, tenis eta padelpistak alokatzean, kirol ikastaroetan (ige-riketa, k-stretch, yoga, pilates, krosfit,TRX, Elgoibar Sasoian, aerobika,zumba, e.a.) eta Kirol Campusetan pre-zio merkeagoak izango dituzte abona-tuek. Informazio gehiago 943 744 415telefonoan.

Ekainaren 5ean zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak

Gaur Idotorben egin behar zuten umeentzako kontzertua bertan behera geratu da

Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Musika Eskolak umeentzako kontzertua eman asmo zuten gaur arratsaldean Idotorben,baina eguraldi iragarpen txarra dela-eta, bertan behera laga dute emanaldia. Musika emanaldiaz gain, umeentzako tailerrakere egiteko asmoa zeukaten, baina estalperik gabe ezin dutela horrelakorik egin erabaki dute. Momentuz, ez dute databerririk iragarri ekitaldi honetarako.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 7

Page 8: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

MOTZEAN8

Merkataritza eguna ospatu zuten zapatuan Mendaron. Azoka eginzuten frontoian eta txarangak girotu zuen goiza. Guztira 28 era-kusmahai izan ziren azokan: 25 bigarren eskuko produktuak azo-

karatu zituztenenak eta beste hiru herriko saltokietakoenak: Galle-Tiak, SaintGerons eta Leire jantzi denda. Era berean, Udalak, udaberriko merkataritzakanpainako sariak ere zozkatu zituen. Tokiko merkataritza eta kontsumoa bul-tzatzeko eta suspertzeko antolatu zuten zozketa. Herriko hamahiru saltokikparte hartu dute kanpainan: Galle-Tiak, Farmaziak, Leire jantzi denda, MariAxun, Perosanz, Puxika, Lutximak, Itxasertz, Anton harategia, Coviran, ArtFruit, Saint Gerons eta Morroskillo. Komertzio horietan 15 euro edo gehia-goko erosketak egin dituzten bezeroek tiket bana jaso zuten zozketarako etazapatuan bertan zabaldu zituen Udalak zenbaki saridunak.

Udaberriko Merkataritza Kanpainako zozketaren berri eman duMendaroko Udalak, merkataritza eguneko ekintzen barruan

ZENBAKI SARITUAK

Ostiralean hil zen Carmelo Urdangarin, 89 urterekin. Sortzez debarra zen, bainaarrasto sakona utzi zuen Debabarrena eskualde osoan. Ekonomilaria, enpresaria etakultur arloko ekintzailea izan da Urdangarin. Peritu-ikasketak eta merkataritza-irakaskun-tzarako ikasketak egin zituen, eta zuzendaritza-karguak bete zituen hainbat enpresatan,hala nola: Orbean, Euskadiko Kutxan eta Danobaten. 1997an hartu zuen erretiroa Da-nobaten. Kutxa eta Lagun Aro entitateetako zuzendaritza-organoetako kidea ere izanzen, bai eta Euskal Meatzaritzaren Museoaren Fundazioaren patronoa ere 2009tik2014ra bitartean.

Ekintzailea zen, baina ezeren gainetik, herrigintzari estuki lotutako gizona. Debaneraiki nahi izan zuten zentral nuklearraren kontra ere aritu zen bere garaian, eta makinabat hitzaldi eman zituen han eta hemen. Kultur munduan ere arrasto handia utzi zuen.Aranzadi Elkartearen, Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Herriko Meatzaritzaren MuseoarenFundazioaren partaide ere izan zen, eta hainbat komunikabidetan ere kolaboratuzuen, tartean Euskadi Irratian eta Herri Irratian. Historiarako eta etnografiarako zale-tasun handia zeukan, eta eskulangintzari eta garai bateko ofizioei buruzko milakaartikulu eta hogeitik gora liburu idatzi zituen, euretako gehienetan Julen Zabaleta artista elgoibartarra lagun zuela. Zabaletakegin izan ditu haren liburuetako ilustrazio asko eta asko. 2008an Sigma enpresaren historia jaso zuen Estarta y Ecenarro Sigmaliburuan. Gure Balioak saria ere jaso zuen 2013. urtean, gizarte balioen alorrean egindako ibilbideagatik. Bereziki, enpresa,kultura zein gizarte esparruan gaztetatik erakutsitako lankidetzarako gaitasuna nabarmendu zituen orduan epaimahaiak.

Carmelo Urdangarin ekonomilari, enpresari eta kulturgile debarra hil da, 89 urterekin

Bederatzi sari zozkatu zituen Uda-lak, eta honako hauek izan dira sari-tuak:

4.566 (Ordezkoa: 0015)4.569 (Ordezkoa: 1.636)1.693 (Ordezkoa: 3.991)2.851 (Ordezkoa: 4.874)2.155 (Ordezkoa: 2.732)2.399 (Ordezkoa: 3.949)4.963 (Ordezkoa: 2.635)4.728 (Ordezkoa: 2.706)4.854 (Ordezkoa: 3.998)

Udaletik jakinarazi dutenez sariak Uda-leko Arreta Zerbitzuan jaso behar dira, txar-tel sariduna aurkeztuta, eta horretarakoazken eguna maiatzaren 30a izango da.Ordezkoen kasuan, tiketa aurkeztekoazken eguna ekainaren 15a izango da.

M1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 8

Page 9: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

MOTZEAN 9

M

I. URTEURRENA

Juan Zinkunegi Iza2020ko maiatzaren 15ean hil zen, 82 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurrenekomeza izango da, domekan, maiatzaren 23an, 11:30ean, Elgoibarko Bartolome

Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Beti gure bihotzean

I. URTEURRENA

Begoña Altuna Leyaristi2020ko maiatzaren 4an hil zen, 85 urte zituela.

Zure irribarre goxoa eta maitasunabetirako izango dira gure artean.

Etxekoak

Ezbeharra izan zen atzo goizean Basarten. A8 autobidean za-raten kontrako panelak jartzeko obretan lanean ari zen hondeama-kina bat zubitik zintzilik gelditu zen goizeko 9:30 aldera, San Rokekaletik IMHrako bidearen gainean, hain justu ere, panelak jartzekoobrak babesteko aldamioa jarrita dagoen lekuan bertan. Kalea itxiegin zuten badaezpada.

Joan zen astean beste ezbehar bat izan zen obra berean, or-duko hartan Ermuaranbide kalean. Aldamio zati bat erori zen or-duan, eta ordu batzutan itxita izan zuten errepidea, harik etajausitako zatiak kendu zituzten arte.

Autobidean panelak jartzen ari zenhondeamakina bat zubitik

zintzilik gelditu zen atzo Basarten

Europako intsekturik handiena, Mendaron

Saturnia Pyri Europako tximeleta eta intsekturik handiena da,eta EH Naturak emandako informazioaren arabera, Euskal He-rrian nahiko hedatuta dago, baina ez da erraza ikusten, gauekotximeleta delako. Mendaron aurkitu zuten argazkiko tximeleta hori.Gaueko tximeleta da, eta gauez mugitzen da batez ere. Emeakarrak baino gorputz handiagoa eta trinkoagoa dauka, eta antenabigunak eta lisoak. Arrak antena iletsuak ditu, lodiagoak, orratzitxuarakoak. Hegoetan lau begien itxurako irudiak (ozeloak) ditu,hontza baten begien itxurakoak hain justu ere, defentsarako me-kanismo bat da, harrapariek hontza batekin konfunditu eta bakeanuzteko. 2 edo 3 aste bizi da tximeleta forman.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 9

Page 10: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

Koronabirusak bete-betean harrapatu zuen Taupada antzerki taldearen ‘Dramatitragoak’ zikloa. Estreinaldia zuten egunaren aurretxoanezarri zuten alarma egoera, eta gizartea geratu egin zen. Etxera bidali gintuzten, ostalaritza eta merkataritza guneak itxi egin zituzten,eta kultur jarduera guztiak bertan behera laga. Baina Taupadak ez zuen bere jarduna eten, eta lanean jarraitu zuten. Pandemiak baimenduzuenean berreskuratu zuten jendaurreko dinamika, eta egoera berrira egokituta taularatu dituzte azken obrak. Orain, erakusketa egindute Dramatitragoak zikloaren errepasoa egiteko. Antzerkietan erabili dituzten jantzi, dekorazio, maskara eta bestelako elementuak jarridituzte ikusgai Kultur Etxean, eta argazki eta bideoak ere bai. Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez zutenek, beraz, maiatzaren 28ra artedute erakusketa bisitatzeko aukera. Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo da, astelehenetik barikura 18:30etik 20:30era, eta zapatuetan,11:00etatik 13:00etara.

Aita Agirre Kultur Kafea zabaltzeaz bat hasi zen Tau-pada antzerki taldeak Dramatitragoak zikloa gauza-tzen. Kultur Kafearen baldintzetako bat zen hilean

behin formatu txikiko kultur emanaldiren bat antolatzea, etahorretan lagundu nahi zuen Taupadak: “Kultur Kafea kulturazbete nahi genuen. Taberna soil bat baino gehiago izateanahi genuen”, esan du Edurne Lasa Taupadako kideak. Uda-leko Kultura Sailean aurkeztu zuten beraien proposamena: hi-lean behin, antzezlan bat eskaintzeko konpromisoa hartuzuten. Kultura Sailak begi onez ikusi zuen Taupadaren proiek-tua, eta argi berdea eman zion zikloari. Eguenetan izangoziren antzerkiak, pintxo-potearen egunean, eta horregatik jarri

zioten Dramatitragoak izena, dramatizazioak trago batenbueltan gozatzea zelako helburua.

Iazko martxoan egin behar zuten estreinaldia, baina egunhandiaren aurretxoan iritsi zen gurera Covid-19-a, eta bertanbehera geratu ziren kultur ekitaldi guztiak. Taupadak, baina,lanean jarraitu zuen: “Ezin ginen elkartu, ezin genuen entse-gurik egin... dena geneukan kontra, baina lanean jarraitu ge-nuen”, esan du Edurne Lasak. Egoera berrira moldatu ziren,eta egoerarik zailenetan ere, lortu zuten antzerkia bizirik man-tentzea. Pedro Mugurutzako eskola zaharrean Udal MusikaBandak erabiltzen zuen lokala utzi zieten, eta musukoak jan-tzita eta distantziak mantenduz prestatu zituzten obrak.

- AINHOA ANDONEGI -

Goian:David Rodriguez, Oihane Garcia, Jon Olivares, Jose Mari Larrañaga, Edurne Lasa, Maria Jesus Otaegi eta Dani Zelaia. Behean: Ibai Leon, Nagore Cid, Aitor Guisasola eta Sara Iriondo. Argazkilaria: Manu Sanchez. Bideo editorea: Lutxi Arregi.

Drama eta tragoak

ERREPORTAJEA10

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 10

Page 11: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

Egoerak aukera eman zuenean berrekin zioten jendaurrekoari.Irailean estreinatu zuten zikloa, egoera berriak baldintzatuta. “Kul-tur Kafean 12 mahai genituen bakarrik, eta erreserbatu egin beharzen, gainera. Jendeak ezin zuen zutik egon”. Kultur Kafea beraere, antzerkirako ez dagoela ondo prestatuta esan dute Taupa-dako kideek, eta eszenatokia antolatzeko zailtasunak izan dituz-tela adierazi dute. Hala ere, hiru antzezlan egin dituzte bertan,eta gustura geratu dira herritarrek emandako erantzunarekin.Azken obra, Zinemakopa, Herriko Antzokira lekualdatu beharizan zuten azken momentuan, eta horrek ere lana handitu zuen:“Gidoia moldatu behar izan genuen, eta eszenatokia bera mon-tatzea ere ez da berdina”. Hiru pelikulatan oinarritutako obra izanzen: Cabaret, Tacones lejanos eta El bolero de Raquel. Ohikoantzezleez gainera, aktore berriak fitxatu zituzten obra honeta-rako: Andoni Urbieta, Itxaso Alguacil eta Luis Ines. “Izugarri politaizan zen ikuskizuna! Nik neuk ere gustura antzeztuko nukeen”,esan du Edurne Lasak.

ERAKUSKETA Erakusketak itxiko du Dramatitragoak zikloa. Hasiera batean

erakusketa bera ere Kultur Kafean bertan egiteko asmoa zuten,baina azkenean Kultur Etxeko erakusketa gelan antolatu dute:“Moldatu egin behar izan dugu erakusketa, argazki gehiago, ele-mentu gehiago, baina oso polita geratu da eta pozik gaude”.Mimo handiz prestatutako erakusketa izan da, eta ez zaio detailetxikienik ere falta: “Antzezlanetan erabili dugun material guztiadago hemen”. Jantziak, oholtzako atrezzoa, maskarak, obretakoantzerki eta bideoak... Maiatzaren 7an inauguratu zuten erakus-keta, eta ez zen gainera edonolako inaugurazioa izan: “Inaugu-razio antzeztua egin genuen. Jon Olivaresek eta Aitor Guisasolakegin zuten aurkezpena, eta mundiala izan zen”. Maiatzaren 28raarte egongo da ikusgai erakusketa.

TAUPADA, TAUPAKA Taupada antzerki taldea osasuntsu dago, sasoi betean, eta

Taupadaren bihotzak taupaka jarraitzen du. Pandemiaren gogo-rrenak ere ez ditu apaldu Taupakoen ilusioa eta lanean jarraitzekogogoa. Sormena berezkoa dute, baina une honetan nabarmendudute sortzaile dabiltzala. Ez zaizkie ideiak falta, eta ekaineanekingo diote hurrengo proiektuari. Ondo bidean, urtea amaitu au-rretik estreinatzea gustatuko litzaieke.

ERREPORTAJEA 11

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 11

Page 12: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

w 2013an hasi zenuen bakarkako ibilbidea. Nolakoa izanzen Ken7-tik bakarkakorako trantsizioa?

Ken7-rekin hainbat bizipen bizi ostean, baneukan beste bidebatzuk urratzeko gogoa eta beharra ere bai, artistikoki eta per-tsonalki aurrera egiteko. Ken7-k aukera ikaragarriak eman ziz-kidan, baina motxila hori azkenerako pisutsua egiten zitzaidan,eta behar nuen bidea egitea motxila hori kenduta. Baina ohitutagaude gehienetan taldeak sortzera eta bakarkako bidea hastehorretan deserri moduko batetik pasatu nintzen. Ez zen kasuali-tatea izan nire lehenengo lanari Deserriko kantak jarri izanaizena. Deserriaren gaia landu nuen, leku berri batean kokatunintzen eta hor bidea egitera derrigortuta nengoen. Beldur, za-lantza eta kezka askotatik pasatu nintzen, baina oso interesga-rria izan zen. Esperientzia berri horrek lagundu zidan nirebidean aurrera egiten. w Ez zara damutzen, beraz, hartutako erabakiaz, ezta?

Hartu ahal nuen erabakirik onena izan dela esango nuke.Orain, distantziatik, garbi ikusten dut. Bidean jarraitzeko ilusio han-diz nago, eta hori da, nire ustez, neurgailurik onena. Erronka be-rriak hartzeko gogotsu nago, eta hori seinale ona da. Oso harronago egindako ibilbideaz, eta Ken7-k poztasun handiak emandizkit. Hustu egin nintzen Ken7-rekin. Ehun kantu baino gehiagokonposatu nituen Ken7-rekin eta badakit talde hori jende askoren-gana iritsi zela. Neure sentitzen dut talde hori, eta hainbeste maitedudan talde horrekin erlazionatzea ohorea da. Eñaut Elorrieta mo-duan nabil orain bakarka, baina Eñaut Ken7-koa ere banaiz.Gauza askoz gehiago ere banaiz, baina bi gauza horiek behin-tzat oso nireak dira eta ez daukat inolako arazorik horrekin. w ‘Deserriko kantak’ izan zen zure bakarkako lehen lana.Ken7-rekin antzik ez zeukan diskoa egin nahi zenuela esanzenuen.

Bai, denborarekin konturatu naiz baneukala obsesio modukobat taldearengandik urruntzeko edo bereizteko. Aske izan nahinuen bide berrian, eta aske izatea lortu dudan arte prozesu bategin behar izan dut. Lehenengo diskoan nire buruari aitortu nionaskatasuna ez nuen askatasun osoz kudeatu. Nolabait esateko,nire buruari justifikatu nahi nion hartutako erabakia. Baina ezin-besteko lana izan da egiten ari naizen bide berri honetan, mu-garri bat.w Sei urtera etorri zen ‘Irteera argiak’, zure bigarren lana.

Bai, baina tarte horretan gauza asko egin nituen. Deserrikokantak lanaren ostean, Ken7-k Euskadiko Orkestra Sinfonikoa-rekin egin zuen lan bat, eta Phoenicoperus diskoa ere atera ge-nuen. Azken hori Deserriko kantak diskoarekin parareloanzihoan. Horrekin batera, disko fisikoan gauzatu ez zen arren,Harian proiektua ere martxan jarri nuen. Kanta berriak eta hain-bat bertsio egin nituen lan horretarako eta online dago diskoa.Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kabestri boskotearekin erehainbat emanaldi egin genituen, eta Europan zehar ere emangenituen kontzertu batzuk Labeque ahizpekin. Sei urte izan diradisko batetik bestera, baina ez naiz geldirik egon eta bizipen

“Mimo handiz prestatu dugu Elgoibarko

kontzertua eta ilusio handiz goaz”

Ken7 taldea desegin ostean, 2013an ekin zion Eñaut Elorrietak (Ger-nika, 1975) bakarkako ibilbideari. ‘Deserriko kantak’ izan zen ba-karka kaleratu zuen lehen diskoa, eta 2019an ‘Irteerako argiak’bigarren lana aurkeztu zuen. Covid-19aren pandemia iritsi zen diskoakaleratu eta berehala, eta horren ondorioz, emanaldiak hainbat for-matu desberdinetara moldatu behar izan ditu. Gaur Elgoibarren izangoda, hirukote formatuan. Kontzertu berezia izango dela adierazi du,eta sorpresaren bat ere egongo dela iragarri du. 17:30ean izango daemanaldia, Herriko Antzokian.

- AINHOA ANDONEGI -

u EÑAUT ELORRIETAMUSIKARIA

ELKARRIZKETA12

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 12

Page 13: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

ELKARRIZKETA 13

guzti horiek eraman naute Irteera argiak diskora. Orain arteegin dudan lanik borobilena eta osoena izan da. Diskoa pan-demia betean defendatzea tokatu zait, gainera, eta erantzunoso ona izan du. Nire aurreko ibilbide guztiak eraman nau hon-tara, eta oso-oso pozik nago.w Zeri abestu diozu disko honetan?

Lehen deserria hartu nuen ardatz, eta oraingoan gai sozialeta politiko horietatik gai existentzialagoetara etorri naiz. Saiatunaiz berba arinez, argitasunaren eta iluntasunaren arteko orekamantentzen. Gai sakonetaz hitz egin dut, baina sakonkerianerori gabe. Gai horietara ertz arinagoetatik iristeko obsesioaizan dut, baina gaia bera fribolizatu gabe. Nire aitaren herio-tzak eragin handia izan du diskoan, eta kanta bat berari eskainidiot. Horrez gain, Euskal Herrian ziklo sozial eta politiko alda-keta izan da azken urteetan eta horrek ere eragin du, aita eginizanak ere bai... aldaketa eta bizipen garrantzitsuak izan dituteta horrek guztiak eragin du disko honen gaietan, eta nik ustedut asmatu dugula. Maitasunaz, laguntasunaz, minaz, herio-tzaz, bizitzaz... hitz egiten dut, baina nabarmendu nahi nukegai horietaz hitz egiteko modua. Gertukohitzak erabili ditut, ertz arin batetik heldunaiz kantetara. w Diskoa atera eta berehala iritsi zenpandemia eta kulturgileak moldatu be-harra izan duzue ezinbestean. Nola era-gin dizu zuri Covid-19ak?

Biran murgilduta geunden, diskoan partehartu zuten guztiekin zuzenean aritzekoasmoz, eta pandemiak behartu gaitu lan hau beste formatu ba-tzuetara moldatzen. Etxealdian streaming bidez ere eman nuenkontzertu bat bikote moduan, ETB-rentzat beste streaming bat ereegin genuen hirukote formatuan... Diskoa formatu diferenteetaramoldatu behar honek lana aberastu egin duela iruditzen zait. Kon-tra jarri zaigun hori, bertute moduan ikusita, esan dezaket espe-rientzia musikal oso aberasgarria izan dela eta ohiko egoerabatean ez nukeela horrelakorik bizi izango. Zentzu horretan poziknago, behartuta izan bada ere, esperientzia berriak bizi dituda-lako. Azken batean, jakin egin behar dugu maila guztietan, hauda, maila sozial, politiko edo sanitarioetan ere bai, horrelako kri-siak gure alde jartzen eta ikasten, batez ere, hona ekarri gaituztengauzak berriro ez errepikatzeko. w Eta zein formatutan sentitzen zara gusturen?

Ezingo nuke bat aukeratu; denak dira desberdinak. Bakar-bakarrik ere eman dut kontzerturen bat eta sentsazio oso onaksentitu izan ditut. Taldekideekin tentsioa eta presioa partekatuegiten da, eta babestuago sentitzen naiz. Gainera, sekulakomusikariak ditut taldean; bai musikalki, bai artistikoki eta baipertsonalki ere izugarriak dira denak. Formatu guztiek eman di-date zerbait, eta niretzat magikoa da ikustea kanta bera nolamoldatu daitekeen egoera bakoitzera, ezer galdu gabe. Kon-ponketetan hori asko zaindu dugu, eta saiatu gara formatu des-

berdinetan kantuaren arima mantentzen. Zuzenekoetan hori bi-zitzea, ikustea jendeari kanta bat nola iristen zaion dagoen le-kuan egonda, apasionantea iruditzen zait. w Ez zara Elgoibarkoa, baina baduzu Elgoibarrekin lotura.Berezia izango da gaurko kontzertua?

Hirukote formatuan joango gara Elgoibarrera. Errepertorioberezia prestatu dugu, eta sorpresaren bat ere egongo da.Mimo handiz prestatu dugu kontzertua, eta ilusio handiz joangogara. Nik sekula ez dut Herriko Antzokian kontzerturik eman;beste ekimen batzuetan parte hartu izan dut, baina gaurkoaizango da lehenengo kontzertua eta gogotsu nago. Bereziaizango da. Ni ez naiz bertakoa, baina lotura handia daukatherriarekin eta gertuko jendearen aurrean jotzeak beti ematendio plus bat emanaldiari. w Getarian bizi zara, inspiraziorako leku aproposa.

Bai, Getarian, mendi inguruan daukat lokal bat eta hor aritzennaiz lanean. Itsaso zalea izan naiz betidanik, eta ez dakit horreklaguntzen didan inspiratzen, baina aitortzen dut bizitzeko leku zo-ragarria dela. Jende ederraz inguratuta bizi naiz, eta nire pasioa

den musikari ahalik eta denbora gehien es-kaintzen diot. Ezin dut askoz gehiago es-katu. Dena ez, baina erabaki batzukbehintzat egoki hartu ditut bizitza honetan. w Irakaskuntza laga, eta musikagintzarasalto egiteko erabakia hartu zenuen.Hori izan zen ondo hartutako erabakie-tako bat?

Bai, badira erabaki batzuk harrotasu-nez aipatzen ditudanak, eta hori da horietako bat. Unibertsita-tean bi karrera egin nituen: Fisika eta Ingeniaritza, eta irakaslenenbilen ikastolan. Nire gurasoak ere irakasleak izan ziren ikas-tolan, eta gustura nenbilen irakasle lanetan. Halako batean horidena laga eta denbora benetan maite nuenari eskaintzea era-bakitzea ez zen erraza izan. Beldurrak, kezka eta bertigoa sen-titu nituen. Hasieran eszedentzia eskatu nuen, eta ibili nintzenhanka bat han eta bestea hemen nuela, harik eta pauso defini-tiboa eman nuen arte. Ausartu nintzen, eta harro nago eraba-kia hartu izanaz. Beste erabaki askotan ez nuen asmatuko,denok bezala, baina honetan asmatu nuen. w Lagun batek mezu bat eman dit zuretzat. Dio une zailetanzure musikak izugarri lagundu diola. Nola hartzen dituzuhorrelako mezuak? Nola kudeatzen duzu fama?

Konposatzeak eta kantatzeak barrua sendatzen didate. Bi-bratu egiten dut, bizitzarekin edo unibertsoarekin. Kanta horiekargitaratu ostean, jendearen feedback hori iristen zaidaneaneta esaten didatenean nire musikak laguntzen diela, sekulakopoza hartzen dut. Horrelako berbak entzuteak izugarri poztennaute. Iristen zait jendearen babesa sare sozialetan, kontzertue-tan, kalean eta eskertzekoa da. Askok uste dute kantari batekkontzertuetan eman egiten duela, baina nik eman beste jasoegiten dut publikoarengandik. Zorionekoa sentitzen naiz.

“Gertuko hitzak erabili ditut;

ertz arin batetik heldu naiz kantetara”

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 13

Page 14: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 14

Page 15: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

15SEMAFOROA

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Karakaterako bidean obretako hondakinakdaude botata: “Badira aste batzuk Karakaterako bidean,

ur-depositoko bidea hartu eta berehala, eraikuntza eta eraispen-hon-dakinak daudela bide bazterrean. Legediari erreparatuta(112/2012 dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena), sortutakohondakinak geldoak direnez, hondakindegira eraman behar diraderrigorrez. Gainera, ekoizleak eraikuntza- eta eraispen-hondakinakbehar bezala kudeatu izana egiaztatzen duten agiriak aurkeztubehar dizkio Udalari. Beraz, Udalak ere kontrolatu egin beharko li-tuzke era honetako ekintzak”. BARRENek Hirigintza Sailera jo du, etahauxe izan da jasotako erantzuna: “Udalak bai eskatzen du fidan-tza eta hondakinak ondo kudeatzearen egiaztagiria, baina horrekez du esan nahi obra klandestino bateko hondakinak nonbait botataagertu ezin daitezkeenik, ilegalki botata“.

Maala aldetik Herri Eskolara igogailua jartzeko aukerarik ikusten al du Udalak?: “Maalatik Herri Eskolarajende asko igotzen da egunero. Bere garaian, Udalak bazeukan asmoa ingurune horretako enpresak kendu eta ingurua berran-

tolatzeko, baina denbora aurrera doa eta oraindik ez dira ezertan hasi. Iruditzen zaigu Gaztetxea dagoen inguru horretatik Herri Eskolarabadagoela aukera igogailua egiteko, eta zalantzarik gabe asko hobetuko litzatekeela Herri Eskolarako irisgarritasuna”. Udaleko Hirigintzaarduradunak esan du baietz, Udalak aurreikusita duela obra hori. “Urazandiberriko eremuaren garapenarekin batera aurreikusita dagobertan igogailua jartzea auzora, eta bereziki, Herri Eskolarako ibilbidera, irisgarritasuna hobetzeko. Baina esan bezala, hau eremuarengarapenarekin batera doan ekintza bat da”.

Zakarrontziak behar dira herrigunean: “Maalatik Merkatu plazara arte ez dago zakarrontzirik San Frantzisko kalean.Txakurrarekin irten ginen, eta haren kaka jaso genuen plastiko batean, baina kale osoan ez genuen zakarrontzi bat bera ere

aurkitu kaka botatzeko. Eskertuko genuke kale horretan zakarrontzi gehiago jartzea”.

Benetako segurtasun neurriak hartu behar dira au-topistako obran: "Egunero pasatu behar izaten dugu Er-

muaranbide kaletik, autopistako zubi azpitik, eta benetan,segurtasuna bermatzeko hartu dituzten neurriak txapuza bat dira.Atzo ere makina edo garabiren bat autopistatik zintzilik geratu zenBasarte inguruan, eta ia beheko errepidera erori zen. Leku horretatikjende asko pasatzen da egunero, oinez, autoz, autobusez... noizhartuko dituzte benetako neurriak obra horretan? Istripuren bat ger-tatzen denean? Norbait hiltzen denean? Ez dakit Udalaren arduraden, edo Foru Aldundiarena, baina dagokionak har ditzala eragin-korrak diren segurtasun neurriak obra horretan, beranduegi izanbaino lehen”.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 15

Page 16: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

ERREPORTAJEA16

Sototikdatorhotsa

Hilabeteetako etenaren ondotik, zuzene-koak antolatzeari ekin diote berriro SinuöseKultur Elkartekoek. Gaur iluntzerako TheRenegados talde bizkaitarra gonbidatu duteKultur Etxeko Sotora. 20:00etan hasiko dakontzertua, eta gehienez 30 lagunentzakolekua izango dela jakinarazi dute antolatzai-leek. Sarrerak, berriz, sotoko atean bertanerosi beharko dira.

Bueltan dira sinuösetarrak. Gogo betez datoz, gainera, hi-labeteetako etenaren ondoren. Hala zabaldu dute saresozialetan, kultura segurua da hashtagarekin. Gaur ilun-

tzerako, The Renegados talde bizkaitarra gonbidatu dute Sotoraeta aurreratu dute kontzertu gehiago ere izango direla udakooporraldia aurretik. “Hiru-lau bat egin nahi genituen, baina au-rrenekoa duela hamabost bat egun izan behar zen, eta atzera-tuta goaz. Baina pare bat etorriko dira”. Bueltan datoz, bainaez nahiko luketen baldintzetan. “30 lagunentzako lekua izangodugu gaur Sotoan, eta jarrita, elkarren arteko distantziak zain-duta eta musukoak jantzita entzun beharko dute kontzertua So-tora datozenek”. Ez ditu kopurua horren mugatua izateakbakarrik penatzen, aitortu dutelako bestela ere ez dituztelajende masa handiak mugitzen, baina kezka bat badute, Sinuö-sek antolatutako saioetan sekula ez delako inor kanpoan gelditueta beldur direlako egoera honetan dei-efektu halako bat sor-tzea [Kokoteraino eta Ehun Kiloren kontzertua izan zen jende-tsuena. 180 sarrera saldu zituzten, baina batez beste 50 batlagun batu ohi dituzte] . Entzule fidelak dituzte, eta ez luketenahi haiek lekurik gabe uzterik. Gauza gehiago ere badira,hala ere. “Esaterako, kontzertua ez da gure ohiko ordutegianizango. 23:00etan programatu ohi ditugu guk kontzertuak, eta

gaur 20:00etan hasiko da. Hori da daukaguna, baina, etaezer baino gehiago bada. Hala ere, ez genuke honetara ohitunahi”, nabarmendu dute. Luze egin zaie ia urtebeteko etena.Ez dira geldi egon, ezingo luketelako, baina ez dute betikomaiztasunez batzerik ere izan, ez eta ohiko dinamikari eusterikere, eta aitortu dute “koipeztatze falta halako bat” igartzen du-tela. Sinuösek urtean 10-12 bat kontzertu antolatu ohi ditu, hi-labete bakoitzeko bat, eta horrez gain, otsailean, inauteribueltan, kontzertu berezia prestatu ohi dute Iban Urizar eta PatxiZabaletak. Iraileko zita ere berezia izan ohi da. Sotoko Hotsakegitasmoa antolatzen dute irailerako eta kontzertuak izan ohidira 2 edo 3 egunez Sotoan, eta abenduan, inguruko lagune-kin proiektuak aurkezteko joera ere badute. Pandemiagatik zu-zenekoak etenda izan dituzte, baina zer eskainia bazutelairitzita, iazko ekainean Alarma Sessions antolatu zuten. Zuze-neko lau bideo enkargatu zizkieten beste hainbeste artista la-guni, eta halaxe zabaldu zituzten Cabezafuego, Joseba Irazoki,Joseba B Lenoir eta Hatxeren grabazioak ekaineko lau astele-henetan. Gero, otsailean, streaming bidez eman zuten kontzer-tua Patxi Zabaletak eta Iban Urizarrek. 1997an ekin ziotenZabaletak eta Iban Urizarrek inauterietan musika saio bereziakemateari, Malape tabernan. Herriko Antzokiko eta Toletxe ta-

- AINARA ARGOITIA -

Iban Urizar, Patxi Zabaleta, Ander Mujikaeta Jon Gurrutxaga. Arg.: Sinuöse.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 16

Page 17: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

bernako oholtzetara ere igo ziren gero egitasmo honekin, bainaKultur Etxeko Sotoko abaroan jardun dira azkeneko urteetan.25. kontzertua behar zuena, baina, Internetez zabaldu beharizan zuten. Ez zen gauza bera, baina ezer baino gehiagobazen. Bestelakotan ere aritu ziren, barruko harra “entreteni-tzeko”. Minutu bat “jolasa” jarri zuten martxan Sinuöseko lautaldekideek euren artean. Minutu bateko tracka sortu eta elkarribidaltzen zioten gero, gainerako taldekideek beste minutu ba-teko ekarpena egin ziezaioten hasierako grabazio hari. Etamodu horretan hainbat kantu sortu dituzte.

Zuzenekoetan dute jarrita, baina, gogoa. Hasi dira, eta argiutzi dute Sinuöseren ohiko dinamikari eusteko asmoz hasi dutelabidea. Ez dute zehaztuta zenbat proposamen izango diren,ezta zeintzuk izango diren ere, baina, “beti bezala”, estilo etaforma askotariko kontzertuak izango direla nabarmendu dute.“Garbi daukagu gure espazioa ez duela inork beteko eta ba-dagokigula herri honetan bestela programatuko ez direnak pro-gramatzea”. Askatasun hori badute. “Negozio batdaukazunean ahalik eta jende gehien batzeko proposamenakbehar izaten dira, baina guk, zorionez, nahi duguna ekar ge-nezake. Guk geuk ere apenas ezagutzen ditugun taldeak ereekarri izan ditugu, baina beti asmatu dugu”, zehaztu dute.Behar handia dagoela uste dute, eta igarri dute kontzertuakematera irten direnetan. “Jendea nekatuta dago, eta oso senti-bera. Kontzertuetan igarri dugu. Gogoratzen naiz lehenengotanentzuleak eserita, distantziara jarrita eta musukoekin ikusten ni-tuenean sekulako inpresioa egiten zidala, baina egia da eseritaere egin daitekeela dantza eta hunkitzen dela jendea”, esandu Ander Mujikak. “Bai. Amorantek erakutsi digu jarrita ere egindaitekeela dantza. Eta bai, Zea Maysek Herriko Antzokianeman zuen kontzertuan sortu zen giroa ere itzela izan zen, adi-bidez. Dantzarako txarrak garenak ere soltatzen gara maskarajantzita. Maskarak ezkutuko egingobagintu moduan da!”, gehitu duPatxi Zabaletak.

Baldintzak direnak izanda ere,musikak badu zirrara sortzeko etaileak lazteko ahal hori, baina egiada eskaintza asko murriztu dela pan-demiagatik. “Formatu txikikoak,akustikoak eta ustez eserita entzu-teko egokiagoak direnak ari diraprogramatzen, baina rock gogorraedo metala egiten dutenak ahaztutadaude. Akats handia da hori. Asko-tan, automatikoki pentsatzen dugu‘halako kontzertua ez da arratsaldebaterako egokia’ edo ‘ez da jarritaikustekoa’ edo... Baina, zergatikez?”, galdetu du Ander Mujikak. Az-koitiko Matadeixen izan diren kon-

tzertu batzuk eta Joseba Irazoki eta lagunek Irungo Amaia KulturEtxean emandako kontzertua ekarri ditu gogora. “Izugarria izanzen” Eta gehitu du. “Anestesiaren kontzertu bat ere zein gusturaentzungo genukeen jarrita izanda ere!”.

Musikariak dira sinuösetarrak, eta nor bere proiektuarekinhara-hona dabiz, kontzertuz kontzertu [Ander Mujika Anarirekineta Testurarekin, Iban Urizar Amorante bakarkako bere proiek-tuarekin eta Jon Gurrutxaga Urbil Artolarekin bikoa osatuta]. “Bi-kustiken bi lagun gara gitarrarekin, eta formato horretakokontzertuak programatzen dira, baina gurea moduko talde me-taleroagoek [Fractality taldea du Zabaletak] zaila dute. Zirkuitoofizialetan ere apenas programatzen dira, baina orain are gu-txiago”, bota du Zabaletak. Lekurik ez dutenei lekua egitea. Ho-rixe da kontzertuak programatzeko euren buruei jarrita dutenbaldintzetako bat: hori, eta jakina, herrirako bereziak diren pro-posamenak ekartzea, beti ere euren galbahea pasatuta.

THE RENEGADOS

Highlights eta Landslide proiektuetan ibilitako MiguelMoral musikari bilbotarraren proiektua da eta lau lagunekosatzen dute taldea Pintxo (baxua, Negra Calaverakoa),Hal (gitarra eta Grand Matterren ibilitakoa) eta Charlie (ba-teria jolea. Turbofuckersen ibilitakoa). 70eko hamarkadakohard rocka egiten dute. Boogiea, gitarra bikoitzak, gara-pen musikal luzeak, lelo itsaskorrak, riff sendoak eta psiko-delia dosi bat dira talde honek egiten duen musikarenezaugarriak. Dead Man´s Hand EPa aurkeztu zuten2019an, eta Kosta Sarietan diskorik onenaren saria lortuzuten. Orain dela gutxi Barro y orgullo abestia plazaratudute.

Noiz: Gaur. 20:00etan, Kultur Etxeko Sotoan. Sarrerakbertan salduko dituzte.

ERREPORTAJEA 17

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 17

Page 18: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

ELKARRIZKETA18

Historialaria eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoko Dokumen-tazio arduraduna da Mikel Alberdi Sagardia eta bihar ‘TxapelaXIX. mendean’ izenburuko hitzaldia emango du Makina Erremin-taren Museoan, 12:00etan hasita. Hitzaldia euskaraz izango da,eta pandemia egoerako segurtasun neurriak zaintzeko, hitzaldirajoan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, 943 748 456telefono zenbakira deituta edota [email protected] helbideraidatzita. Sarrerak 4 euro balio ditu.

w Nolatan aztertu duzu euskal txapelaren historia?Duela hiru bat urte, Boinas Elosegi Tolosako enpresak erakus-

keta antolatu zuen bere 150. urtemugaren harira, eta erakusketahartarako, txapelaren inguruko azterketa historikoa egin genuenguk, Ormaiztegiko Zumalakarregi museokook. Eta han konturatuginen XIX. mende hasieran apenas ikusten dela txapelik hemen,Hego Euskal Herrian, eta XIX. mende bukaeran txapela besterikez dela ikusten eta buruko hori euskal identitatearen ikurtzat har-tzen dela bazterretan. Jakin badakigu, baina, txapela ez zela Eus-kal Herrian sortu. Hala diote behinik behin teoria nagusiek. Beraz,euskaldunok betidanik txapela jantzi dugula pentsatze hori topikoabaino ez da. Badakigu XIX. mendea aurretik ere ezagutzen zutelahemen txapela, XVIII. mendeko irudi batzuetan ere agertzen de-lako, baina gauza puntualak ziren horiek. w Eta geurea ez bada, nondik ekarritakoa da?

Uste da Piriniotatik sartu zela Euskal Herrira txapela, Erronka-ritik. Atzo, kasualitatez, Biarnoko Olorongo (Frantzia) txapel fa-brika bati buruzko dokumentala ikusi nuen telebistan. Saiofrantsesa zen eta ozen aldarrikatzen zuten euskal txapela izenezezagutzen dena izatez hangoa dela, Piriniotakoa. Eta gure tesianere hori defendatzen dugu, handik ekarria dugula txapela. w XIX. mende hasieran apenas erabiltzen zela diozu, bainamende bukaerarako oso zabaldua zegoela. Zerk eragin zuenzabalkunde hori?

Gerrek, hein handi batean. Kontua da Lehenengo KarlistadanTomas Zumalakarregi karlisten buruzagi militarrak erabaki zuelatxapela eramango zutela bere soldaduek. Ordura arte talde ge-rrillari sakabanatuak zirenak armada egin zituen Zumalakarregiketa soldadu zein ofizialen uniformeetan txertatu zuen txapela. Bul-tzada handia izan zen hori. Baina bestalde, euskal liberalek eretxapela jantzi zuten gerrarako, txapel gorria. w Txapel gorria ez al da ba karlisten ikurra?

Bai, gaur egun txapel gorriak karlistekin lotzen ditugu, bainabatez ere XX. mendekoa da lotura hori. Egia da kontu horrek na-hasketarako bide handia eman duela eta zaila dela uste hori zu-

zentzea, baina gerra hasi zenean, artean oso txapel gutxi ikustenzirenean, euskal liberalek janzten zituzten txapel gorriak eta berentalde armatuari chapelgorri izena eman zioten. Badauzkagu bri-tainiarrek-eta XIX. mendean egindako grabatu batzuk eta haietanondo bereizten dute: chapelgorri dira liberalak, eta chapelchurri(txapel zuri), karlistak. Egia da gerrak iraun zuen denboran kar-listek kolore guztietako txapelak erabili zituztela eta ez zegoelakolore nagusi bat haiek identifikatzen zituena. Gipuzkoar karlistaaskok zuria erabiltzen zuten, esaterako, baina bazeuden berdeak,urdinak... erabiltzen zituztenak ere. Txapel gorri izenak, hala ere,euskal liberalak definitzen ditu. Urretxun bazen Gaspar Jauregi ge-rrillari famatu bat, ezizenez artzaina (1791-1844), Napoleonenkontra borrokatu zena eta euskal liberalen armada (txapel gorriak)sortu zuena.w Soldaduek bai, baina gainerako herritarrek ere erabiltzenzuten txapela?

Bai, poliki-poliki joan zen zabalduz hori. Gerrarako janztenzuten herriko gazteek, eta pentsatzekoa da hortik zabalduko zelagainerakoetara. Badago grabatu bat oso polita dena eta guk era-kusketan jarri genuena, Aldeanos de la Merindad de Durangoizenekoa, zeinean agure bat eta gazte bat ageri diren. Agureak

- AINARA ARGOITIA -

u MIKEL ALBERDIHISTORIALARIA

“XIX. mende hasieran apenasikusten zen

txapelik Hego Euskal Herrian”

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 18

Page 19: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

ELKARRIZKETA 19

montera dauka jantzita, eta gazteak, txa-pela. 1846ko grabatua da eta horrek era-kusten du txapela iritsia zela gazteen arteraordurako. Beste gauza askotan bezala, be-launaldi berriek sortuko zuten moda etamende bukaerarako moda hori denera za-baldu zuten.w Gerrak aztertzen dituzue zuek. Zerkbestek lagundu zuten txapelaren erabilera zabaltzen?

Esaterako, XVIII. mende bukaeran, Diputazioek beren Polizialerroak sortu zituzten: Gipuzkoan eta Bizkaian, Mikeleteak, etaAraban, Miñoiak. Sortu eta desagertu ibili ziren urteetan, oso ga-restia zitzaielako aldundiei Polizia hori mantentzea, baina 1844.urtetik aurrera indarra hartzen hasiko dira Mikeleteak, eta sendo-tze horrekin bateratsu, txapela erabiltzen hasiko dira. AfrikakoGerra izan zen txapelaren historian beste mugarri bat. 1859 eta1860 artean eman zen gerra. Urte haietan foruak indarrean zeu-den oraindik, eta horrenbestez, hiru probintzietako euskaldunekez zuten Espainiako Armadan parte hartzen. Jarrera hori nahikoakritikatua izan zen garaiko hedabideetan eta oso gaizki ikusiaEspainian. Egoeraz ohartuta, Diputazioek komenigarritzat jozuten gerra talde bat sortzea: Euskal Tertzioak. 3.000 soldadukosatu zituzten Euskal Tertzioak; ondo ordaindutako boluntarioakziren soldaduak. Afrikako Gerran, karlistek eta liberalek, biek,parte hartu zuten, eta etsai beraren kontra jardun ziren. Eta denektxapela eramaten zuten buruan. Oso sinbolikoa da, baina, kata-lanek barretina jantzi zuten eta euskaldunek, txapela. Horrek ereizango du zerikusirik euskaldunak txapelarekin lotze horrekin. Afri-kako Gerrak bultzada handia eman zion beraz txapelari, etagero etorri zen Bigarren Karlistada. Aipagarria da, era berean,azkeneko gerra hori piztu aurretxoan, urtebete aurretik gutxigora-behera, zabaldu zuela Antonio Elosegik txapel fabrika Tolosan,gaur egun bere izenez ezagutzen duguna. Antonio karlista zeneta seguraski behar bat ikusikozuen, txapel fabrika sortzeko. Kal-kulatzen da 68.000 txapel egiteraailegatu zirela. Baina erabateko za-balkundea Bigarren Karlistada on-dorenean iritsi zen. BigarrenKarlistadan denek jantziko dute txa-pela, Carlos VII.a erregearengan-dik hasita [Lehenengo Karlistadanerregegaiak ez zuen txapelik jan-tzi]. Gerra horretan liberalen aldeegingo dute Mikeleteek eta horiekere jarraituko dute txapela erabil-tzen. Eta hortik aurrera, XIX. mendebukaeratik aurrera, txapelak ager-tuko zaizkigu irudi guztietan.w Armada osoek erabili zuten txa-pela gerran Elosegiren fabrika

sortu aurretik ere. Non ekoizten zituztenhorrenbeste txapel?

Egia esan, ez dakigu. Ez dugu ezagu-tzen fabrikarik, baina egon, egongo ziren,urrutira gabe. Hori bai, eskuz egiten zituz-ten, Elosegiren fabrika zabalduta gero ereeskuz josten zituztelako. Pentsatzen dugujosten errazak zirelako erabakiko zutela

karlistek txapela sartzea uniformean. Ez dugu ahaztu behar ga-raiko beste armadek sekulako burukoak erabiltzen zituztela etahaien antzekoak egitea baino errazagoa izango zela txapelakjostea. Gaztelaniazko ‘que se te ve el plumero’ esaldiak ere ka-pela haiei egiten die erreferentzia, Espainiako Armadako solda-duek sekulako kapelatzarrak janzten zituztelako eta gainean lumabana eramaten zutelako. w Munduko hainbat hizkuntzatan txapelari erreferentzia egi-teko moduak agerian uzten du, baina, txapela euskal identi-tatearekin lotzen dela beste kultura batzuetan ere. Zergatik?

Bai, hala da hori ere. Frantsesez beret basque esaten zaioeta ingelesez basque berret, esaterako, baina badiotsut frantsesekeurek beret basque esan arren beti aldarrikatzen dutela txapelahangoa dela. Guk, aldiz, beti pentsatu izan dugu oso geurea denzerbait dela txapela, baina Espainian bertan ere sekulako erabi-lera izan du. Egia esan ez dakigu zergatik lotzen duten gurekinEuropa osoan erabili denean, baina baliteke gerrekin lotura iza-tea. Gerren kontakizuna munduan zehar zabaltzen da, eta horre-kin batera, irudiak ere bai, eta beharbada horrek balio izan dutxapela eta euskalduna irudia eraikitzeko. w Eta gaur egun, non erabiltzen da bereziki?Garai batean baino gutxiago erabiltzen da, baina Elosegi fabri-kakoek esana digutenez, batez ere esportatzeko ekoizten dituztetxapelak. Eta ulertzekoa da, munduan armada askoren uniforme-aren parte delako gaur txapela.

“Uste da Piriniotatiksartu zela

Euskal Herrira txapela,Erronkaritik”

1933ko argazkia. Sokatira saioa Elgoibarko Kalegoen plazan. Arg.: Indalecio Ojanguren.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 19

Page 20: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

KIROLA20

Hernanik eta Haundik bihar jokatuko dute koronabirusagatik

atzeratutako partidaHaundik eta Hernanik final-laurdenetako

kanporaketako itzulerakoa jokatu behar zutenaurreko zapatuan, hilak 15, Hernaniko Zubipefutbol zelaian, baina lehia bertan behera utzizuten jokalari batek positibo eman zuelako. Gi-puzkoako Futbol Federazioak neurketa astebeteatzeratzea erabaki zuen eta bihar, hilak 22, jo-katuko dute. Mintxetan jokatu zuten joanekoan0-2 irabazi zuen Hernanik. Kanporaketako ira-bazleak Zarautz edo Eibar izango du aurkari fi-nalerdietan.

Gimnasta elgoibartarrek emaitza onak eskuratu dituzte Gipuzkoako Txapelketan

Maite Maiorak bigarren egin du Espainiako Kopako bigarren proban, Miranda de Ebron

Apirilean Sevillan jokatuzuten lehenengo probaren os-tean, 2021eko EspainiakoMendi Lasterketen Kopako bi-garren proba puntuagarria jo-katu zuten domekan, Mirandade Ebron (Burgos, Espainia),35 kilometroko mendi laster-keta. Emakumezkoetan Patri-cia Pinedo andaluziarra izanzen azkarrena. Hiru ordu, 22minutu eta 43 segundoanosatu zuen proba. 12 minutu-tik gorako aldea atera zion bi-garren egin zuen MaiteMaiorari (Lizarpe MendiKluba). Maiorak 3 ordu, 35minutu eta 18 segundoko denbora egin zuen. Beatriz Sanchez Alonso sailkatu zenhirugarren postuan (03:43:23). Espainiako Kopako lehen proba puntuagarrian hi-rugarren postua eskuratu zuen Maiorak, Peñon Xtrem mendi lasterketan, Sevillan.Eta orain lortu duen bigarren postuari esker, 166 puntu ditu sailkapen nagusian, etabigarren postuan dago. Patricia Pineda dago lehen postuan, 188 punturekin. Gi-zonezkoetan euskal selekzioa ordezkatu zuen Asier Larruzea Fernandez gailenduzen Burgosko lasterketan, 03:00:03ko denborarekin. Ander Barrenetxeak ere euskalselekzioaren elastikoarekin egin zuen saltaka, eta 18. egin zuen (03:10:20).

Gimnasia erritmikoan ere itzuli dira aurrez aurreko lehiara, pandemiagatikurte eta erdiko etenaldia egin ostean. Gipuzkoako Txapelketa jokatuzuten joan den asteburuan, Tolosako Uzturpe pilotalekuan, eta emaitza

onak eskuratu zituzten amateur mailan parte hartu zuten hiru gimnasta elgoibar-tarrek: Uxue Etxeberria, Nora Mujika eta Jhoselin Padilla. Taldekako lehian, Ei-barko Ipurua taldearekin lehiatu ziren hiru gimnasta elgoibartarrak, jubeniletakoB mailan. Podiumera igotzeko atarian gelditu ziren, laugarren postuan sailkatubaitziren. Bakarkako saioetan ere parte hartu zuten. Bikoteak osatuz lehiatu ziren,eta emaitza politak eskuratu zituzten. Uxue Etxeberria elgoibartarrak eta NidiaOlasolo eibartarrak osatutako bikoteak bigarren postua eskuratu zuen. Modalitatehonetan mazak eta pilota dira lehiatzeko erabiltzen dituzten tresnak. Etxeberriakmazekin egin zuen bere ariketa eta Olasolok pilotarekin. Lortu zuten bigarren pos-tuari esker, datorren denboraldian jubenilen A mailan arituko dira Etxeberria etaOlasolo, lehen bi sailkatuentzako saria baitzen hori. Nora Mujika eta JhoselinPadilla gimnasta elgoibartarrek osatutako bikotea laugarren postuan sailkatu zen.Mazekin aritu zen Padilla eta pilotarekin Mujika.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 20

Page 21: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

KIROLA 21

Iñigo Lariz eta Iñaki Gorosabel sailkapen nagusiko goi aldean ailegatu dira Green Series BTT txapelketaren erdira

Green Series mendi bizikletako txapelketarako laugarren probapuntuagarria jokatu zuten maiatzaren 9an, Zallan. Gobike taldekotxirrindulariak aurreneko postuetan sailkatu ziren oraingoan ere. IñigoLarizek laugarren egin zuen, Master 30 kategorian; eta, Iñaki Go-rosabelek 7. postua eskuratu zuen Master 50 mailan. Zortzi probekosatzen dute Green Series XCO txapelketa, eta hurrengoa, bosga-rrena, Lezaman jokatuko dute domeka honetan, maiatzaren 23an.Txapelketaren ekuadorrera iritsita, sailkapen nagusiko hirugarrenpostuan dago Iñaki Gorosabel, bere adin tartekoen artean, 530punturekin. 630 ditu liderrak, Jesus Angel Espadak. Lariz bosgarrenpostuan ageri da Master 30 kategoriako sailkapen nagusian, 480punturekin. 700 puntu ditu lehen postuan dagoen Iñaki Carrok.

Aimar Alarciak irabazi du Mendaro Herria txirrindularitza Sari Nagusia

Mendaro Herria Sari Nagusia kadeteen txirrindularitza proba jokatu zuten domekan,Mendaron. Hogeita bost bat urte dira Mendaron azkenekoz kadeteen lasterketa antolatzenzutela. Garai hartan, herriko hiru txirrindulari lehiatzen ziren maila horretan: Jurdan Ezenarro,Iñigo Lazkano eta Ander Zulaika. Geroztik, jubenilena antolatu izan du Mendaroko Txirrin-dulari Elkarteak, eta aurten, estreinakoz, antolatu dute Mendaro Herria Sari Nagusia, Uda-laren babesarekin. Parte-hartzea handia izan da estreinako aldian. Guztira 28 taldetako198 txirrindularik parte hartu zuten, eta tartean ziren Elgoibarko Lagun Taldeako lau txirrin-dulari: Aitor Arranz Garcia, Eneko Ortega Larrañaga, Marcos Fernandez Irigoien eta HaritzEsnaola Ondarra. Helmugaratzen lehenengoa Donosti Berriko Aimar Alarcia Quintano izanzen, 1:24:11ko denborarekin. Suministros Zadorrako Guzman Grecco Hitateguy izan zenbigarrena eta Quesos Albeniz taldeko Mikel Regil Fernandezek egin zuen hirugarren. Tal-dekako saria Donosti Berrik jaso zuen. Elgoibarko Lagun Taldeatik Haritz Esnaolak egin zuendenborarik onena. 36. egin zuen sailkapen nagusian txirrindulari mendaroarrak [Estreinakourtea du aurten txirrindularitzan]. Hasi eta amaitu Kurutz Gain industrialdean egin zen laster-keta, eta bertan egin zuten sari banaketa ekitaldia ere.

Jurdan Arakistain azpitxapeldun,

Euskal Pilota EgokitukoSari Nagusian

Euskal Pilota Egokituko Sari Na-gusiaren finalak jokatu zituztenmaiatzaren 16an, Getariako Saha-tsaga kiroldegian, eta adimen urri-tasuna dutenen mailakoan lehiatuzen Jurdan Arakistain. Iraitz Hue-gun izan zuen bikote eta Eneko Sa-garmendi eta Xabier Aizkorretaaurkari. Arakistainek eta Huegunekpartida txukuna egin zuten arren,ezin izan dute txapela jantzi; 25eta 20 galdu zuten neurketa.

Arg.: Enekoitz Lazarobaster

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 21

Page 22: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

KULTURA22

Bertan Bilbo!:

Espero ez den norbait aurkitzean edota ahotan daukagun pertsona agertzen denean esaten da.

Mendaroko Ameikutz musikaeskolan izena emateko epea

zabalik dago

Datorren ikasturterako matrikulazioepea zabalik dago Mendaroko Ameikutzmusika eskolan. 4 urtetik gorako edonorkparte hartu dezake Musika Tailerrean. Ber-tan, Musika hizkuntza eta abesbatzetanparte hartzeko aukera ere izango dute, baieta musika instrumentuak jotzen ikastekoaukera zabala ere: akordeoia, pianoa,txistua, bateria, biolina, trikitixa, gitarra...Harremanetarako [email protected] idatzi edo ondorengo telefonoe-tara deitu daiteke: 619 306 493 / 943254 275

Santana jaiak antolatzeko jai batzordearen bilera,

gaur Mendaron

Mendaroko Udalak Santa Ana jaie-tako Jai Batzordearen bilera antolatu dugaurko. Arratsaldeko 19:00etan egingodute bilera, Lagun Betikoak elkartearenlokal zurian. Udalak herritarrak gonbidatuditu jaietarako ekarpenak egitera eta bi-leran parte-hartzera. Covid-19a dela eta,aforo mugatua izango du batzarrak, etasegurtasun neurri oro bermatuko dutelaazaldu dute arduradunek.

Ipuin kontalaria, martitzenean, Elgoibarko

Udal Liburutegian

Martitzenean, maiatzaren 25ean,ipuin kontalari saioa izango da Elgoi-barko Gotzon Garate Udal Liburutegian.Maite Franco ipuin kontalariak Mundipur-diko ipuinak kontatuko ditu. Bi saioemango ditu: lehenengoa, LH1eko ikas-leentzat, 16:30ean, eta ondoren, LH2eta LH3ko umeentzako.

DBHko 3. mailan ikasten diharduten 130 ikasle inguruk hartu dute parte El-goibarren Eusliderrak izeneko egitasmoan, eta, orain, saio praktikoetan di-seinatu dituzten ekintzak garatzen hasi dira bi eusLider talde. Eusliderrak

egitasmoaren helburua da gazteen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea eta euska-raren erabilera informala bultzatzea, modu atsegin eta dibertigarrian. Elgoibarikastolak, Elgoibarko BHI institutuak eta Elgoibarko Udalak, Ahize-AEK hizkuntzaaholkularitzarekin elkarlanean, joan den ikasturtean martxan jarritako eusLiderrakegitasmoari jarraipena eman diote aurten, eta bigarren fasea gauzatu dute. Hel-burua DBH3ko ikasleen artean euskararen erabilera informala sustatzea izan da.Elgoibarko Institutuan, Covid-19ak eragindako egoera dela-eta, bertako ardura-dunekin adostuta, ikasturte bukaeran egin ohi den Ekintza Soziala ez egitea era-baki dute. Elgoibar Ikastolan saioak on-line eman dituzte, eta Ekintza Sozialakalean egitea ezinezkoa denez, Ikastolan bertan egingo dute. Bi euslider taldekdatorren ikasturtean ere eusLider izaten jarraitzeko nahia adierazi dute, eta horipozgarria izan da antolatzaileentzat.

Elgoibarko 130 bat ikaslek hartu duteparte EusLiderrak egitasmoan

Gazteentzako Komunikazio Udalekuak antolatu dituzte Goienak eta Mondragon Unibertsitateak

Komunikazio Udaleku Irekiak (KUI) antolatu dituzte, lehen aldiz, GoienaKomunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komu-nikazio graduak DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailako gazteentzat. Aste-bete iraungo dute eta goizez egingo dira, Mondragon UnibertsitateakAretxabaletan duen Komunikazio campusean. Bi txanda egingo dituzte, as-telehenetik ostiralera. Lehena, uztailaren 5etik 9ra eta, bigarrena, 12tik 16ra;biak ala biak, 09:00etatik 13:30era. Udalekuen helburua izango da gaz-teak modu kritiko, praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mun-dura. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kameraaurrean nola jarri, fotokazetaritza, youtuber izateko gakoak, podcastak nolaegin, benetako albisteak eta faltsuak nola identifikatu… Izena ematekowww.goiena.eus/bereziak/udalekuak atarian sartu behar da. Informaziogehiagorako [email protected] helbide elektronikora idatziedo 600 04 66 89 telefonora deitu daiteke.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:02 Página 22

Page 23: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

23ARTISTA BAT NAIZ NI...

“Taldean egindako lan bat da: Snake jokuaren animaziozko lana. Proiektu honetan, plastilinaz egindako su-geari bizitza eman diogu Stopmotion teknikaren bitartez. Fruta desberdinak janez handitzen doa sugea,gero eta zailagoa izanik oholean jarraitzea. Animazioaren teknika ikasi ondoren, materiala sortu eta argazkisesioa egin dugu: Azkenik, argazkien eta soinuaren muntaia postprodukzioan egiteko. Bideoa Usue Egiakegin du, Egur arte tailerreko irakasleak. Bideoa, instagramen: barrenaldizkaria kontuan.

Artistak: Aimar Arakistain, Ibai Bartolome, Ekain Bastida, Lur Bengoetxea,

Elur Esnaola, Enara Martinez eta Alaitz Pascual.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:03 Página 23

Page 24: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

MERKATU TXIKIA24

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

Gure atarian, fatxada konpondu nahi dugu, eta beheko lo-kalen jabeek uko egiten diote gastu horretan parte hartze-ari. Esan dute Estatutuek atariko gastuetan parte hartzetiksalbuesten dituztela, eta, gainera, beraiei dagokien fatxada-ren zatia egoera onean dagoela diote. Jakin nahi nuke fa-txada konpontzearen ondoriozko gastuetan parte hartzerabehartu daitezkeen.

Printzipioz, eta arau orokor gisa, indarrean dagoen araudiarenarabera, pisu eta lokalen jabe guztiek higiezinaren gastu komunakordaindu behar dituzte, salbu eta estatutuetan berariaz salbue-tsita badaude edo Batzordearen erabakiz hala ezarrita badago.

Beraz, kontsultatutako kasuan, eta higiezinaren dokumentazioguztia aztertu ondoren, estatutu-klausulak lokalak solairuetarakoeskaileretarako edo sarreretarako ordainketa komun batzuetatiksoilik salbuesten ditu, eta horiek duten interpretazio murriztaile-aren ondorioz, uste dut ezin dela zabaldu eraikinaren fatxada oro-korra pintatu eta mantentzera.

ONDORIOA: Beheko solairuko lokalen jabeek gastuak or-daintzen lagundu beharko dute, fatxadaren zatia beren iri-tziz egoera onean dagoen arren.

LANA...............................................EskaerakLan bila nabil, ordutegi malgua daukat. ( 632 915 336-------------------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko prest nago arratsaldeetaneta asteburuetan.( 688 883 624-------------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko prest nago: etxeak,portalak, bulegoak... ( 612 202 116-------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, etxeko lan-gile moduan. Esperientzia eta erreferentziaonak ditut. ( 696 550 356 / 653 863 482 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egitekoprest nago. ( 643 440 462 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen egingo nuke lan, etxekolangile moduan. Zainketa soziosanitariorakotitulazioa daukat. ( 632 157 852 -------------------------------------------------------------------------------------------------Emakume euskalduna eskaintzen da adine-koak zaintzeko. Ordutegi malgua. ( 617 571 210 -------------------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna eskaintzen da ekainetikabuztura haurrak zaintzeko. LH-n klase parti-kularrak ere emango nituzke (Elgoibarren edoMendaron). Berehala hasteko aukera, eta or-dutegi malgua. ( 630 915 031 -------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago, etxeko lan-gile moduan. Urte askotako esperientzia etaerreferentzia onak ditut. ( 696 550 356 / 653 863 482

EskaintzakPertsona arduratsua behar da etxeko lanakegiteko eta mendekotasun egoeran dagoenemakume bat zaintzeko. Titulo soziosanitarioaeta esperientzia baloratuko dira. Goizez lanegiteko. ( 689 276 122-------------------------------------------------------------------------------------------------Jangelarako zerbitzari euskalduna behar daElgoibarko taberna batean. ( 943 741 230

BESTELAKOAK...............................Lur-zorua salgai Azkaraten. 20.000 metro ko-adro (Bi hektarea). Sarbide oso ona eta itxi-tura. Malda oso txikia du.( 645 048 110

GARAJEAK....................................Garaje marraduna saltzen dut Pista Beltzean. ( 696 550 356 / 653 863 482

ETXEBIZITZA....................................Etxe bat hartuko nuke alokairuan.( 660 458 756

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak

ordaindu egin behar dira.Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta).

Autoak saltzea: 18€. Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta).

Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€gehiago ordaindu behar dira.

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:03 Página 24

Page 25: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

ZORIONAK

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, [email protected] e-postara edo 688 634 044 bidalita.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

25

Z o r i o n a k ,Ekaitz, 6 urtebete dituzulako.Muxu erraldoi batfamiliakoen par-tez. Maite zai-tugu.

Zorionak, Iñigo!Datorren astean 6urte! Ondo pa-satu eguna! Muxuhandi bat etxekodenon partez.

Zorionak, Teo, maiatzaren 12an 9urte bete zenituelako. Baita zuri ere,Sabin, gaur 12 urte egin dituzulako.Muxu asko familiakoen partez.

Zorionak, bikote! 65 urtez, egunezegun, elkar maitatuz. Ederki ospatukodugu! Biba zuek!

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:03 Página 25

Page 26: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

AGENDA26

21 BARIKUA17:30 Haurrentzako kontzertua. UdalLudotekak, Atxutxiamaikak eta Inazio Be-reziartua musika eta dantza eskolak anto-latuta. Idotorben. 17:30 Kontzertua: Eñaut Elorrieta. He-rriko Antzokian. 19:00 Elkarretaratzea: Palestiaren alde.Kalegoen plazan.

24 ASTELEHENA 18:00 Emakumeentzako jabekuntza tai-lerra: ‘Sexu aniztasuna zahartzaroan’. Lo-redi Salegik dinamizatuko du saioa.Berdintasun Sailak antolatuta, KulturEtxeko hitzaldi gelan.

25 MARTITZENA 16:30 Ipuin kontalaria: ‘Mundipurdikoipuinak’, Maite Francoren eskutik. LH1ekoikasleentzat, Udal Liburutegian.17:15 Ipuin kontalaria: ‘Mundipurdikoipuinak’, Maite Francoren eskutik. LH2koeta LH3ko ikasleentzat, Udal Liburutegian. 18:00 Literatura tailerra: Homeroren ‘Laodisea’. Haizeak antolatuta, Udal Liburu-tegian.

26 EGUAZTENA19:00 Epeletan literatura tailerra: Kar-mele Jaioren ‘Aitaren etxea’. Udal Liburu-tegian.

28 BARIKUA18:00 Musika eskolakoen dantza jaial-dia, Olaizaga kiroldegian. 20:00 Elkarretaratzea. 'Josu Lariz,etxera! Salbuezpeneko espetxe politikarikez!’. Sarek deituta, Kalegoen plazan.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Bajo las estrellas en París’

22 zapatua: 19:00 23 domeka: 19:00 24 astelehena: 19:00

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Arantzazu Izpizua, Ibarkurutze, 7 (Eibar)

943 201 912

* Fernandez: Herriko Enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638* Oruesagasti:

Kalebarren, 9 (Soraluze) 943 751 384

21 BARIKUA 22 ZAPATUA 23 DOMEKA 24 ASTELEHENA 25 MARTITZENA 26 EGUAZTENA 27 EGUENA 28 BARIKUA

Egunez

Barrenetxea

Egunez

*Ibañez

*Yudego

Egunez

*Ibañez

Egunez

Garitaonandia

Egunez

Arriola

Egunez

*Fernandez

Egunez

Yudego

Egunez

*Oruesagasti

Iluntzean Barrenetxea

Iluntzean

---

Iluntzean

---

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanArriola

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Yudego

IluntzeanArriola

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

1203 alea:Maquetación 1 20/05/21 12:03 Página 26

Page 27: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

PUBLIERREPORTAJEA

1203 azala:Maquetación 1 20/05/21 12:05 Página 3

Page 28: Kulturaren sarean · 2021. 5. 21. · piztu zen sua, eraikina babesteko ipinita zituzten babes neurriek eta teilatua estaltzen zuen olanak su hartu zutelako. ... Iazko otsaila eta

1203 azala:Maquetación 1 20/05/21 12:05 Página 4